Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

576

Click here to load reader

description

Historio hau Guliverren bidaiak kontatuko ditu

Transcript of Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Page 1: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Jonathan Swift

Gulliver-en bidaiak

euskaratzailea: Iñaki Mendiguren

Page 2: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Iñaki Mendiguren.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1990Jatorrizkoaren data: 1726

Jonathan Swift euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=298

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1608

Page 3: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

JONATHAN SWIFTGuraso ingelesak zituen arren, idazle irlandar

hau Dublinen jaio zen 1667an, eta aita hil etagero jaio ere. Pobrezia handiko haurtzaroa izanzuen, osaba batzuen errukiari esker ikasi ahalizan zuelarik.

Teologi ikasketak egin zituen Dublineko Tri-nity College-n.

22 urterekin Sir William Temple diplomatikoeta saiolari ospetsuaren idazkari bihurtu zen,honen etxeko liburutegian, Ingalaterran, areago-tu zuelarik bere jakintza. Sir Williamen ez-legez-ko alaba zen Esther Johnson-en tutore ere izanzen, gero eragin sakona izango zuelarik idazlea-ren bizitzan.

27 urterekin eliza anglikanoan ordenatuzuten, parrokia bat ere izan zuelarik bere ardura-pean.

1704ean, bi idazlan satiriko argitaratu zituen:The Tale of a tub («Upel baten ipuina»: erlijio etajakintza mailako ustelkeriaz) eta The battle ofthe books («Liburuetako borroka»: antzinako

Page 4: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

pentsalari eta modernoen arteko eztabaidan,klasikoen alde agertuz).

Whig alderdiaren alde jardun ondoren,1710ean, agintean zegoen Tory alderdira jozuen. 1711n argitaratu zuen The conduct of theallies (Aliatuen jokabidea) ospetsua, eta 1713anDublineko San Patrizioko «dean» izendatu zuten.Baina laster ohartu zen ezin zuela eliz hierarkianaurrera egin Ana erreginaren aurkakotasunaga-tik.

1713an hasi zen Journal to Stella (Stellaren-tzako egunkaria) idazten, gero 1766-68an argi-taratuko zena. Sir Templeren alaba zen EstherJohnsonenganako amodio platonikoa agertzenda hemen. Ez dago garbi zer-nolako harremanakizan zituzten, baina ez ziren sekula elkarrekinbizi izan. Beste emakume batekin ere izan zuenharreman handia, eskutitzez behintzat, EstherVanhomrigh-ekin alegia, Swiftek Cadenus andVanessa poema eskaini ziolarik honi.

Irlandako arazoez gero eta kezkatuago —orduan Ingalaterraren benetako kolonia zenIrlanda—, 1724ean panfletorik gogorrenetakoaidatzi zuen: The drapier’s Letters (Oihalgilearen

Page 5: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Gutunak: Irlandarako txanpon berri batzuk egite-ko patentearen aurka). Bestalde, urte hauetanidatzi zuen Gulliver’s Travels (Gulliverenbidaiak), 1726an argitaratua, satira ikaragarriagizarte ingelesaren eta mundu zibilizatu osoarenaurka. Misantropia garratza islatzen duen obrahonek egundoko arrakasta izan zuen berehala,baina ordurako, etsipenak oso jota zegoen auto-rea. 1728an «Stella»ren heriotza ere kolpe gogo-rra izan zen harentzat.

Oso miretsia zen Dublinen Irlandaren aldekojarrerarengatik, baina geroz eta misantropoagoari zen bihurtzen, eta poliki-poliki osasuna —batez ere, mentala— ahulduz joan zitzaion,1742rako zeharo burutik eginda zegoelarik.1745ean hil zen.

GULLIVER-EN BIDAIAKLiteratura satiriko-fantastikoaren gailurretari-

ko bat da. Obra honetan anekdota hutsa, satirahistorikoa eta satira unibertsala aurki daitezke.

— Anekdota: Gulliverek bisitatzen dituenherrialde ezberdinetan berari gertatzen zaizkionabenturak.

Page 6: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

— Satira historikoa: Testuan zehar sartu ditu-gun oharrak irakurriz ulertuko da hau, hainbatpertsonaia historikoren identifikazioa eta gerta-kari askoren azalpenak ematen baitira. Swifteksarri egiten du bere etsaien lepotik barre.

— Satira unibertsala: Batez ere liburuaren 4.zatian. Garaiko teoria positibisten aurka, Swif-tentzat gizakia gaiztoa da izatez, baina hobetudaitekeena; ez zen, beraz, fatalista haren ezkor-tasuna, nahiz eta, ematen duen itxaropen handi-rik gabe joan zela mundu honetatik.

Page 7: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ARGITARATZAILEAKIRAKURLEARI

Bidaia hauen autorea, Lemuel Gulliver jauna,aspaldiko lagun mina dut; gainera, ahaide garaamaren aldetik. Duela hiru bat urte, Gulliver jau-nak, Redriffeko etxera ikusminez joaten zitzaionjendetzaz gogaituta, lur-zati txiki bat erosi zuenetxe egokiarekin Newark inguruan, bera jaiozeneko Nottingham konderrian; eta hantxe bizida orain erretiratuta, auzokoen estima duelarik.

Nahiz eta Gulliver jauna Nottingham konde-rrian jaioa izan, bertan bizi zelarik aita ere, hale-re entzuna diot familia Oxford aldetik etorriazela; eta hau baieztatzeko, nik neuk ikusiak ditutBanburyko hilerrian Gullivertarren hainbat hilobieta oroitarri.

Redriffetik alde egin aurretik, honako paperhauen zainketa nire esku utzi zuen, neuri egokiiruditu bezala berauez baliatzeko baimenaz. Hirualdiz irakurri ditut kontu handiz: argia eta xumeada idazkera; eta aurkitzen dudan akats bakarra,autorea, bidaiariak ohi bezala, pixka bat zeha-

Page 8: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzegia izatea da. Egiantz handia dago idatzitakoguztian; eta izan ere, autorea hain ospetsuazenez bere egiazaletasunagatik, Redriffekoauzotarren artean norbaitek zerbait baieztatzenzuenean, ohiko bihurtu zen gaineratzea, Gulliverjaunak esanda bezain egia zela.

Itzal handiko zenbaiten aholkuak jaso ondo-ren, autorearen baimenaz neuk eman nielarikidazki hauen berri, argitaratzera ausartzen naizorain, aldi batez behintzat politika eta alderdienohiko bitxikeriak baino entretenimendu hobeaizan litezkeelakoan gure aitonen seme gazteen-tzat.

Liburu hau gutxienez bi aldiz handiagoa izan-go zatekeen ez banintz ausartu haize etamareei, edo bidaialdi ezberdinetako begiztaketaeta dibizei buruzko pasarte asko kentzera; gauzabera ekaitz garaian ontziaren gidaritzaz marine-len hizkeran egindako azalpen zehatz eta luzeraeta latitudeen xehetasunei buruz. Beldur naizGulliver jauna ez ote den oso pozik egongo,baina erabakia nuen haren lana irakurleen batezbesteko gaitasunera ahalik eta gehien egoki-tzea. Edonola ere, itsas kontutan dudan ezjakin-

Page 9: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tasunak zerbaitetan huts egitera eraman banau,ni bakarrik naiz horren erantzule; eta bidaiarirenbatek lana oso-osorik, idazlearen eskutik irtenbezala, ikusteko gogoa baldin badu, prest izangonau horretan gustu emateko.

Autoreari buruzko xehetasun gehiagotarako,liburuaren lehen orrialdeetatik aurkituko duhorien berri irakurleak.

Richard Simpson

Page 10: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

I. ZATIA:LILIPUT-ERA BIDAIA

Etxalde txiki bat zuen aitak Nottingham kon-derrian; bost semeetariko hirugarrena nintzenni. Hamalau urte nituenean, Cambridgeko Ema-nuel Kolegiora bidali ninduen, han hiru urtezegon eta gogor saiatu nintzelarik ikasketetan;baina nire mantenuaren zama (oso anoa txikianuen arren) astunegia izanik ondasun urrientzat,James Bates jaunaren aprendiz sartu nintzen;Londreseko mediku ospetsu harekin lau urteeman nituen; eta aitak noiz behinka bidaltzenzizkidan diru-kopuru txikiak itsasketa eta mate-matikako beste arlo batzuk ikasten erabilinituen, onuragarriak direlako bidaiatzeko asmoadutenentzat, nik beti pentsatu izan nuelariklehentxeago edo geroxeago hori izango zela nirepatua. Bates jaunarenetik alde egin nuenean,aitarenera itzuli nintzen, eta beraren, osaba Joh-nen eta beste senitarteko batzuen laguntzaz,berrogei libera lortu nituen eta urtero hogeitahamar libera ere agindu Lizkidaten ni Leydenen

Page 11: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

egon ahal izateko; han medikuntza ikasi nuen biurte eta zazpi hilabetez, jakinean baliagarri izan-go zitzaidala bidaia luzeetan.

Leydenetik itzuli eta berehala, Abraham Pan-nell kapitainak zuzentzen zuen Swallow ontzianmediku izateko gomendatu ninduen nire maisuon Bates jaunak, eta kapitain harekin emannituen hiru urte t’erdi, bidaia pare bat Sortalde-ra eta beste alde batzuetara eginez. Itzuli nintze-nean, Londresen finkatzea erabaki nuen, niremaisu Bates jaunak horretara bultzatu bainin-duen, baita berak gomendatu ere zenbait gaixo-ri. Judutegi Zaharreko etxe txiki baten zati bathartu nuen errentan; eta egoera zibila aldatzekoaholkatu zidatelarik, Mary Burton andereñoare-kin ezkondu nintzen; hau Newgate kaleko galtza-gilearen, Edmon Burton jaunaren, bigarren alabazen eta berarekin batera laurehun liberakoezkonsaria hartu nuen.

Baina bi urte geroago hil egin zelarik niremaisu on Bates jauna eta lagun gutxi nituenez,nire negozioa porrot egiten hasi zen, nirebarruak ez baitzuen jasaten lankide askoren ohi-tura txarrak imitatzen hastea. Beraz, emazteare-

Page 12: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kin eta lagunetariko batzuekin kontsultatu ondo-ren, berriro itsasoratzea erabaki nuen. Medikuizan nintzen bi ontzitan jarraian, eta sei urtetanzenbait bidaia egin nuen Eki- eta Mendebalde-Indietara, honela zerbait gehitu nituelarik neureondasunak. Idazle zahar eta berri onenak irakur-tzen egoten nintzen astia nuenean, beti liburu-kopuru handi samarrez hornitua; eta lehorrera-tzen nintzenean, jendearen ohitura eta izaeraaztertzen ematen nituen orduak, baita beraienhizkuntza ikasten ere, erraztasun handia nuela-rik hartarako neure oroimen sendoagatik.

Bidaia haietako azkena ez zenez oso zorionekoa gertatu, aspertu egin nintzen itsasoaz,eta emaztearekin eta familiarekin etxean gera-tzeko asmoa hartu nuen. Judutegi ZaharretikFetter zeharkalera aldatu nintzen, eta azkenhonetatik Wapping-era, marinelen artean lanaizateko itxaropenaz; baina ez nuen arrakastarikizan. Gauzak oneratuko ziren esperoan hiru urteeman ondoren, Antelope-ren buru zen WilliamPrichard kapitainaren eskaintza onuragarriaonartu nuen, Hegoaldeko Itsasoetara baitzihoan.

Page 13: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

1699ko maiatzaren 4ean itsasoratu ginen Bristo-letik eta hasieran ondo joan zitzaigun bidaia.

Hainbat arrazoirengatik, ez litzateke egokiaizango itsaso haietako gure abenturen xehetasu-nekin irakurlea nekatzea; bedi nahikoa esatea,handik Ekialdeko Indietara igarotzean, ekaitzbortitz batek Van Diemen-en Lurraldeko ipar-mendebaldera eraman gintuela. Kalkuluak egi-nez, 30 gradu 2 minutura geundela hegoalderaohartu ginen. Gure marineletako hamabi hildazeuden neke gehiegi eta janari txarrarengatik;gainerakoak, zeharo ahulduta. Azaroaren bos-tean —udaren hasiera alde haietan—, eguraldiaoso lainotsua zelarik, harkaitz bat begiztatuzuten marinelek, ontzitik kable erdiko tartera;baina haizea hain indartsua zenez, zuzen-zuze-nean bertara eraman gintuen, eta berehalaxezartatu ontzia. Marineletako seik, neu izanikhaietako bat, txalupa bota uretara eta ontzitiketa harkaitzetik urruntzea lortu genuen. Nire kal-kuluen arabera, hiru legoa inguru egin genituenarraunean, gehiago ezin izan genuen arte,ontzian egindako ahaleginagatik ere ahituak bai-keunden. Beraz, uhinen esku utzi genituen geure

Page 14: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

buruak, eta ordu erdi barru, txalupa irauli eginzuen iparraldetik bat-batean etorritako enbatak.Zer gertatu zitzaien txalupako beste lagunei edoharkaitz gainean edo ontzian bertan geratu zire-nei, ezin dut esan; baina galdutzat jotzen ditutguztiak. Nik neuk, patuak eramaten ninduenalderantz egin nuen igeri, eta haizeak etamareak eragin zidaten aurrera. Sarritan behera-tu nituen zangoak eta ezin izan nuen hondoaukitu; baina ia egin zuenean nireak eta pot egi-teko zorian nengoela, ukitzen nuela zorua kontu-ratu nintzen; eta ekaitza ere oso baretua zenordurako. Zoruaren inklinazioa hain txikia zenez,ia milia bat ibili nintzen itsasertzera iritsi bainolehen, arratseko zortziak aldera izan zelarik, nireustez. Gero beste milia erdi bat edo jarraitu nuenaurrera, baina ezin izan nuen etxe edo jendearrastorik aurkitu; edo agian, hain ahul nengoe-nez, ez nintzen haietaz ohartu. Oso nekaturiknengoen, eta horregatik eta eguraldi beroagatiketa ontzitik irteterakoan edandako pinta erdibrandyrengatik, lo egiteko gogo handia nuen.Belarretan etzan nintzen, belar motz eta goxo-tan, eta bizitzan inoiz gogoratzen dudan baino

Page 15: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sakonago lo egin nuen orduan, bederatzi orduinguruz gutxi gorabehera; zeren eta, esnatu nin-tzenean, egun-argia baitzen. Altxatzen saiatu,baina ez nintzen zirkinik egiteko gauza izan; hainzuzen ere, bizkarrez nengoelarik etzanda, beso-ak eta zangoak alde bietan zoruari tinko loturiknituela konturatu nintzen; eta ilea ere, luze etasendoa, era berean nuen lotua. Halaber, gorpu-tzean zehar zenbait lokarri mehe ere sumatzennuen, galtzarbeetatik izterretaraino. Gorantzbakarrik begira nezakeen, berotzen hasia zeneguzkia eta min egiten zidan begietan. Hotsnahasiak entzun nituen inguruan, baina etzandanengoen bezala, ezin nuen zerua baizik ikusi.Berehala, zerbait bizia nabaritu nuen ezkerrekozangoan mugitzen, poliki-poliki bular gaineanaurrera ia kokotseraino iritsi zitzaidalarik; ahalnuen gehien begiak beheratuz, hamabost zenti-metroko altuera izango ez zuen gizaki bat ikusinuen, uztaia eta gezia eskuetan zituela etageziontzia sorbaldan. Aldi berean, nire ustezespezie berekoak ziren beste berrogei gehiagobehintzat sumatu nituen lehenengoari jarraika.Guztiz txundituta nengoen, eta hain ozenki egin

Page 16: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuenez orro, izututa atzera egin zuten guztieklasterka; eta haietako batzuek, gero esan zidate-nez, min hartu omen zuten nire alboetatik behe-ra salto egin eta erortzean. Halere, laster itzuliziren berriro eta haietako batek, nire aurpegiaosorik ikustera ausartu zelarik, besoak etabegiak miresmenez goratuta, ahots ozen bainagarbiz, zera oihu egin zuen: Hekinah degul. Gai-nerakoek errepikatu egin zituzten hitz hauekzenbait aldiz, baina nik orduan ez nekien zeresan nahi zuten. Denboraldi guzti hartan, osodeseroso egon nintzen, irakurleak pentsatukoduen bezala; azkenean, askatzeko ahaleginakeginez, lokarriak apurtzeko zori ona izan nuen,eta ezkerreko besoa zoruari lotzen zioten ziriakatera nituen; hala, besoa aurpegiraino erama-nez, nola lotu ninduten jakin nuen; eta aldiberean, min handiegia eman zidan teinkada bor-titzez, nire ileari ezkerraldean eusten ziotenlokarriak ere askatu nituen pixka bat, gai izannintzelarik orduan burua bosten bat zentimetrobiratzeko. Baina izaki haiek hanka egin zutenbigarren aldiz, nik harrapatu ahal izan bainolehen; ondoren, oihu handi bat, oso zorrotza,

Page 17: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

entzun zen eta hura isildu ostean, haietakobatek ozenki Tolgo phonac deiadar egin zuen,eta une berean ehun gezi baino gehiago sumatunituen gainean ezkerreko eskura botata, bestehainbat orratzek bezala zulatu nindutelarik; etagainera, beste botaldi bat ere egin zuten airera,Europan bonbak botatzen ditugun bezala, haie-tako asko, nire ustez, gorputzean jausi zitzaizki-dalarik (nahiz eta ez nituen igarri) eta bestebatzuk aurpegian, berehalaxe estali nuelarikezkerreko eskuaz. Gezi-zaparrada hura amaituzenean, oihumin egin nuen atsekabez eta sami-nez, eta berriro ere askatzen saiatzean, bestebotaldi bat egin zuten lehenengoa baino handia-goa, eta haietako batzuk, alboetan lantzaz zula-tzen ere ahalegindu zitzaizkidan baina, zorionez,bufalo-larruzko jipoia neraman soinean, haiekezin zutena zulatu. Jokabiderik zuhurrena geldiegotea zela pentsatu nuen, eta gauera arte halajarraitzeko asmoa nuen, orduan, ezkerrekoeskua jadanik aske nuelarik, erraz libratu ahalizango bainintzen; eta jende hari buruz, banuenarrazoirik pentsatzeko nire kontra ekar zezake-ten armadarik handienari ere aurre egin ahal

Page 18: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izango niola, nik ikusitakoaren tamaina berekoakbaldin baziren guztiak. Baina patuak beste modubatera erabili ninduen. Geldi nengoela ikusi zute-nean, ez zuten gezi gehiago bota; baina areago-tzen ari zen zaratagatik, haien kopurua handituzzihoala jakin nuen; eta niregandik lau bat metro-ra, eskuineko belarriaren parean, ordu betebaino gehiagoz kolpeak entzun nituen, jendealanean ari balitz bezala; hala, ziriek eta lokarriekuzten zidaten neurrian burua harantz biratu nue-nean, plataforma bat ikusi nuen eraikita zorutikmetro erdi ingurura; biztanle haietako lau gai-nean edukitzeko modukoa zen, bi edo hiru eskai-lera zituelarik bertara igotzeko; eta haietakobatek, goi-mailakoa zela ematen zuen batek,hitzaldi luzea bota zidan, txintik ere ulertu eznuena. Baina buruzagi hark bere mintzaldia hasiaurretik, hiru aldiz Langro dehul san hitzak oihu-katu zituela esan behar dut (hitz hauek etaaurrekoak ere geroago errepikatu eta azaldu ziz-kidaten); eta berehalaxe, haietako berrogeitahamar inguru etorri eta nire buruaren ezkerral-deari eusten zioten lokarriak moztu zizkidaten,eskuin aldera biratu eta hitz egin behar zuena-

Page 19: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ren itxura eta keinuak ikusteko aukera emanzidatelarik. Adin ertainekoa ematen zuen etalaguntzen zioten beste hirurak baino garaiagoa;laguntzaileetako bat haren jantziaren barrenarieusten zion gortelari bat zen, eta nire erdikohatza baino pixka batxo bat handiagoa zirudien;beste biak alde banatan zeuden hari laguntzeko.Hizlari batek bezalaxe jardun zuen, eta sarritanmehatxuka sumatu nuen, beste batzuetan pro-meska, errukiturik eta atsegingarri. Hitz gutxitanbaina modurik apalenean erantzun nion, ezke-rreko eskua eta bi begiak eguzkirantz goratuz,lekuko jartzen banu bezala; eta ia goseak akaba-tuta nengoenez —ontzitik irten baino zenbaitorduz lehenagotik mokadurik egin gabe bainen-goen—, eta berezko eginbeharrak hain premia-tsuak zirenez niregan, ezin izan nintzen neureegonezina adierazi gabe egon eta (gizabidezkoarau zorrotzen kontra beharbada) sarri-sarribehatza ahora eramanez, jan egin nahi nuelaeman nuen aditzera. Hurgo-ak (horrela deitzenbaitituzte handikiak, gero jakin nuenez) oso ongiulertu zidan. Plataformatik jaitsi eta nire alboe-tan eskailera batzuk jartzeko agindu zuen; haie-

Page 20: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tako ehun baino gehiago igo eta nire ahora abia-tu ziren jakiz betetako saskiz zamatuta, guztihura Erregeak, nire berri lehenengoz izan zue-nean, agindu zuelarik prestatu eta hara bidaltze-ko. Hainbat abereren okela zegoela konturatunintzen, baina ezin nituen bereizi zaporez. Biz-karkiak, izterrak eta solomoak zeuden, arkumea-renak bezalakoak itxuraz, eta oso ongi aton-duak, baina hegatxabalaren hegoak baino txikia-goak. Bi edo hiru jaten nituen mokadu bakoi-tzean, baita hiru ogi ere aldiko, moskete-balarentamainakoak. Ahal bezain bizkor hornitzen nin-duten, etengabeko miresmen eta harridura kei-nuak eginez nire gorpuzkera eta janguragatik.Gero beste keinu bat egin nien edan egin beharnuela adieraziz. Jan nuena kontutan izanda, kan-titate txikia ez nuela aski izango atera zutenondoriotzat; eta jende oso argia izanik, berenupeltxo handienetariko bat altxatu zuten trebe-tasun handiz, gero biraka eraman nire eskurantzeta estalkia kendu zioten; zurrutada bateanedan nuen, ongi gauza erraza, ez baitzuen pintaerdi bat izango, eta Borgoñako ardo arinarenahogustua zuen, baina askoz goxoagoa. Biga-

Page 21: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rren upelkada ekarri zidaten, eta era bereanedan ondoren, keinu egin nien gehiagoren eske,baina ez zeukaten besterik emateko. Nik harri-garri hauek egin ondoren, oihuka hasi pozik etanire bular gainean dantza egin zuten, hasieranbezalaxe hainbat aldiz Hekinah degul errepika-tuz. Keinu egin zidaten bi upelak bota egin beharnituela adieraziz, baina lehendabizi beheko jen-dea paretik kentzeko ohartarazi zuten Borachmivola ozenki oihukatuz, eta ontziak airean ikusizituztenean, Hekinah degul oihu egin zuten guz-tiek. Nire gainean atzera eta aurrera zebiltzanbitartean, eskura etorritako lehen berrogei edoberrogeita hamarrak hartu eta zoruaren kontrabotatzeko tentazioa sarri izan nuela aitortubehar dut. Baina igarotakoaz oroitzeak, ziur askiez baitzen izango egin ziezadaketen okerrena,eta beraiei egindako ohorezko promesak, horre-la interpretatzen bainuen neure jokabide otzana,laster kendu zizkidaten burutik asmo haiek. Gai-nera, abegikortasun-legeen arabera, halako gas-tuz eta eskuzabaltasunez tratatu ninduen jen-dearekiko zorretan ikusten nuen neure burua.Edonola ere, neure barruan harrituta jarraitzen

Page 22: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen gizaki ñimiño haien atrebentziaz, zereneta, esku bat aske nuen arren, nire gainera igoeta bertan paseatzera ausartzen baitziren, hainizaki erraldoia irudituko nintzaien arren inolakoizu-ikararik egin gabe. Pixka bat geroago, eznuela janari gehiago eskatzen ohartu zirenean,Maiestate Inperialak bidalitako goi-mailako per-tsonaia bat agertu zen nire aurrean. Eskuin zan-goaren barrenetik igo zitzaidalarik jaun bikainhura, aurrera abiatu zen aurpegirantz, hamabi-koren batek jarraitzen ziolarik. Eta errege-zigiluazuten bere kredentzialak erakutsi eta begienaurre-aurrean jarri zizkidalarik, hamar minutuinguruz hitz egin zuen, batere haserre itxurarikgabe, baina bai nolabaiteko tinkotasunez; sarriegiten zuen keinu aurrera —gutxi gorabeheramilia erdira zegoen hiribururantz, geroago jakinnuenez—, ni hara eramatea erabakia baitzuenMaiestateak Kontseiluan. Hitz gutxitan erantzunnion, baina alferrik, eta aske nuen eskuaz keinuegin nuen beste eskurantz (baina jaun bikainharen buru gainetik, berari edo beraren segizio-koei min egiteko beldurrez), eta gero neureburura eta gorputzerantz ere bai, askatasuna

Page 23: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nahi nuela adierazteko. Nahikoa ongi ulertu zida-la ematen zuen, buruaz ezezkoa egin baitzuen,eta preso bezala eraman behar nindutela adie-razteko moduan heldu zion bere eskuari. Denaden, beste keinu batzuk ere egin zituen beharhainbat janari eta edari izango nuela eta osoondo hartuko nindutela aditzera emanez. Ondo-ren, berriro ere bururatu zitzaidan lokarriakapurtzen saiatzea, baina orduan ere, puslazbeterik nituen aurpegian eta eskuetan gezienerresumina sentitzean —artean azkon asko bai-nuen haragian sartuta—, eta etsaien kopuruaere handitzen ari zela konturatzean, nirekin nahizutena egin zezaketela adierazteko keinuak eginnizkien. Gero, Hurgoa eta haren segiziokoakerretiratu egin ziren oso gizalegetsu eta aurpegialaiz. Berehala, deiadar orokor bat entzun nuen,sarri-sarri Peplom selan hitzak errepikatzenzituztelarik, eta ezkerraldean jende-kopuru han-dia sumatu nuen sokak laxatzen, eskuin alderabiratu eta pixa eginez neure burua arindu ahalizan nuelarik; eta egin ere, ugari egin nuen, jen-dea sor eta lot utziz; zer egitera nindoan igarrizutelarik nire mugimenduez, berehalaxe urrundu

Page 24: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ziren ezker-eskuin, hain zaratatsu eta bortizkiniregandik zihoakien uholdeari ihes egiteko.Baina aurrez, usain gozoko ukenduz aurpegiaeta bi eskuak igurtzi zizkidaten, hark gezienerresumina zeharo kendu zidalarik minutu gutxi-tan. Gauza guzti hauek —haien jaki eta edariek,oso elikagarriak izanik, eman zidaten atseginazgainera— loguraz utzi ninduten. Zortzi bat orduzlo egin nuen, gero baieztatu zidatenez; eta ezzen harritzekoa, zeren eta, medikuek, Enperado-rearen aginduz, edabe loeragilea nahastu bai-tzuten upeletako ardoaz.

Dirudienez, lehorreratu eta zoruan lo aurkituninduten momentutik, Enperadoreak berehalaizan zuen nire berri mezulariaren bidez, eta kon-tatu dudan bezala lotu nintzatela agindu zuenbere Kontseiluan (gauez lo nengoen bitarteanegin zutelarik), baita janari eta edari asko etahiriburura garraiatzeko prestatua zuten makinabat bidaltzeko agindu ere.

Beharbada, erabaki honek ausart eta arrisku-tsuegia emango du, eta uste dut Europako erre-geek ez luketela berdin jokatuko horrelako ego-eretan; edonola ere, nire iritziz oso zentzuzkoa

Page 25: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta bihotz onekoa izan zen. Zeren eta, emandezagun, lo nengoen bitartean, lantzaz eta gezizni hiltzen saiatzen dela jende hura; ziur egonlehen sastada nabaritzean esnatu egingo nintze-la, eta nire amorrua eta indarra areagotuz,lotzen ninduten lokarriak apurtzeko gai izangonintzela; orduan, aurre egiteko gauza izan gabe,ezingo zuten errukirik ere espero izan.

Matematikari apartak dira jende hauek, etaperfekzio handira iritsi dira mekanika-arloanEnperadorearen onespen eta laguntzaz, kultura-ren babesle ospetsua delarik berau. Monarkahonek hainbat makina du gurpil gainean zuhai-tzak eta beste zama handi batzuk garraiatzeko.Bere gerraontzirik handienak, batzuk ia hirumetrokoak, arbolak daudeneko basoetan bertaneraikitzen ditu sarritan, eta gero makina hauetanhirurehun edo laurehun metroz eramaten dituitsasoraino. Bostehun zurgin eta mekanikarikberehala ekin zioten lanari, zeukaten makinarikhandiena prestatzeko. Zurezko egitura bat zen,zorutik zazpi zentimetrora zegoena; bi metroinguru luze eta bat t’erdi zabal, hogeita bi gurpi-len gainean mugitzen zen. Nik entzundako deia-

Page 26: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

darra makina hau iritsi zenekoa zen, dirudienezni lehorreratu eta lau ordura abiarazi zutelarik.Etzanda nengoelarik, neure ondoan jarri zutenluzetara. Baina eragozpen nagusia ni altxatu etaibilgailuaren gainean ipintzea zen. Honetarakolaurogei zutoin eraiki ziren, bakoitza laurogeizentimetrokoa, eta listaren lodierako sokasendo-sendoak gakoz lotu zituzten nire lepo,esku, gorputz-enbor eta zangoen inguruan langi-leek ipinitako bendekin. Gizonik indartsuenetari-ko bederatziehun soka hauetatik tiraka arituziren zutoinetan ezarritako polea bidez etahorrela, hiru ordu baino lehen, altxatu eta maki-na gainean ipini ninduten, hantxe gogor lotuz.Hau dena gero esan zidaten, honetan jardunzuten bitarte osoan lozorroan egon bainintzenardoari bota zioten botika loeragilearen ondo-rioz. Enperadorearen zaldirik handienetako bos-tehun —hamarren bat zentimetro altu bakoitza—erabili zituzten ni metropolirantz garraiatzeko,milia erdira zegoelarik, esan dudan bezala.

Bidaia hasi eta lauren bat ordura, gertaerabarregarri batek iratzarri ninduen; ongi ez zebi-len zerbait egokitzeko garraiagailua gelditu egin

Page 27: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zutelarik, lo nengoela zer itxura ote nuen ikuste-ko gogoa izan zuten haien arteko bizpahiru gaz-tek; makinara igo eta poliki-poliki aurpegirantzhurbildu zitzaizkidalarik, haietako batek, guar-diako ofizial batek, lantza-mutur zorrotza barru-ra samar sartu zidan ezkerreko sudurzulotik, las-toz bezala kili-kili egin eta doministiku eraginzidalarik bortizki; berehala hanka egin zuten nikikusi gabe, eta hiru aste igaro ziren hain bat-batean zergatik esnatu nintzen jakin nuen arte.Ibilaldi luzea egin genuen egun haren gainerako-an eta, gauean, alde bakoitzean bostehun zain-tzaile nituela hartu genuen atseden, erdiekzuziak zituzten eta beste erdiek uztaiak etageziak, botatzeko prest mugitzera ausartzenbanintzen. Biharamun goizean eguzkia irteteanekin genion berriz ibilaldiari, eta eguerdirakohiriko ateetatik berrehunen bat metrora iritsiginen. Enperadorea eta Gorte osoa irten zirenguregana, baina haren goi-mailako funtzionario-ek ez zuten inola ere onartu Maiestateak, niregainera igoz, bere burua arriskuan jartzea.

Gurdia gelditu zen lekuan, antzinako tenplubat zegoen, erresuma osoko handientzat zeuka-

Page 28: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tena; zenbait urte lehenago hilketa beldurgarribatez profanatua izan zelarik, jende haren ustesendoaren arabera leku ez-sakratutzat hartuzuten eta beraz erabilera arruntetarako utzizuten, apaingarri eta altzari guztiak handik era-manez. Eraikin hartan izango nuela ostatu era-baki zuten. Iparraldera zegoen ate nagusiametro eta laurden izango zen altu eta metro erdiinguru zabal, handik erraz igaro nintekeelarik.Atearen alde bakoitzean leiho txiki bat zegoenzorutik hamabosten bat zentimetrora. Ezkerre-kotik, Erregearen errementariek laurogeitahamaika katea sartu zituzten, Europan andereenerlojuetatik zintzilika jarri ohi direnak bezalako-ak, eta berauek bezain handiak ia, ezkerrekozangoari lotu zizkidatelarik hogeita hamasei gil-tzarrapoz. Tenpluaren aurrez aurre, bide nagu-siaren beste aldean, ia zazpi metrora, dorretzarbat zegoen, metro t’erdiko altuerakoa gutxienez.Hara igo zen Enperadorea bere Gorteko handikiaskorekin, ni ikusteko aukera izan zezaten; halaesan zidaten behintzat, nik ezin bainituen ikusi.Helburu berberaz ehun mila biztanle bainogehiago irten zirela hiritik kalkulatu zen; eta

Page 29: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zaintzaileak nituen arren, uste dut ez zirelahamar mila baino gutxiago izango, txandaka,nire gainera igo zirenak eskaileren laguntzaz.Baina laster atera zen bando bat heriotza-zigor-pean debekatuz. Langileek ikusi zutenean ezi-nezkoa zitzaidala ihes egitea, inguruko lokarriguztiak moztu zizkidaten; ondoren, zeharobihozgabetua altxatu nintzen, bizitzan sekulaegon ez naizen bezala. Baina altxatzen eta ibil-tzen ikusi nindutenean, jendearen zaratotsa etaharridura adierazkaitzak izan ziren. Ezkerrekohankari lotutako kateak bi metro inguru izangoziren luze, eta atzera eta aurrera zirkuluerdianibiltzeko askatasuna ez ezik, atetik hamarren batzentimetrora zeudenez, makurtuta barrura sartueta tenpluan luze-luze etzateko aukera ere ema-ten zidaten.

Page 30: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

2. KAPITULUA

Liliputeko Enperadorea, nobleteriako zenbaite-kin batera, autorea ikustera etortzen beronenitxiturara. Enperadorearen itxura eta janzkera-ren deskribapena. Jende jakintsua Izendatzendute autoreari bertako hizkuntza irakasteko.

Hau, bere jarrera otzanagatik, gero eta begiko-ago dute. Poltsikoak miatzen dizkiote, eta ezpa-

ta eta pistolak kentzen.

Zutik jarri nintzenean, ingurura begiratu etaikuspegi atseginagorik sekula ez dudala ikusiaitortu behar dut. Inguruko landazabalak eten-gabeko lorategia zirudien, eta alor hesituek,hamabi metroko karratuak gehienetan, bestehainbat lore-multzo ematen zuten. Alor haietanhamarren bat areako basoak zeuden tarteka etazuhaitzik handienek, nire iritziz, bi metro inguru-koak izango ziren. Hiria ikusi nuen ezkerretara,antzokiko eszenategirako pintatua zirudielarik.

Page 31: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Berezko eginbeharrek zeharo estuturik edu-kia ninduten zenbait orduz; ez zen harritzekoa,ia bi egun baitziren azkenekoz barruak hustunituenetik. Estualdi larrian nengoen premiareneta lotsaren artean. Etxera sartzea izan zenbururatu zitzaidan irtenbide onena, eta honelaxeegin nuen; gero ateak itxirik, katearen luzerakuzten zidan bezain urruti joan, eta zama gogai-karri hura bota nuen gorputzetik. Baina orduanbakarrik izan nintzen hain ekintza zikinaren erru-dun; horregatik, irakurle zintzoak, nire kasua etalarrialdia heldutasunez eta alderdikeriarik gabeaztertu ondoren, nolabait barkatuko didala espe-ro dut. Aurrerantzean, jaiki bezain laster eginbe-har hura aire zabalean —kateak utzi bezain urru-ti— egiteko ohitura hartu nuen eta goizero, jen-dea etorri aurretik, beharrezko neurriak hartzenziren hartarakoxe zeuden bi morroiek eginkailotsagarri haiek handik ken zitzaten orgatiletan.Ez nintzatekeen hainbeste luzatuko lehen ikus-pegian beharbada hain garrantzitsua ematen ezduen gorabehera honetan, ez banu beharrezko-tzat jo garbitasunari dagokionean neure jokaerazuritzea munduaren aurrean; esan didatenez,

Page 32: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gertaera honen eta beste batzuen ondorioz, nireiraintzaileetako batzuek pozik asko jarri omendute zalantzan eta.

Gorabehera hau amaitu zenean, berriro irtennintzen etxetik haize freskoaren bila. Enperado-rea dorretik jaitsia zen ordurako eta zaldiz zeto-rren niregana, ia bere larrutik ordaindu beharizan zuelarik hau; zeren eta aberea, oso ongihezia baina batere ohitu gabea halakorik ikuste-ra, bere aurrean mendiren bat mugitzen ari zelairuditu zitzaionean, zutik gelditu baitzen atzekohanka gainean. Baina printze hark, zaldizkoaparta izanik, zela gainean jarraitu zuen, lagun-tzaileak etorri eta uhalei heldu ondoren, Maiesta-teak behera jaisteko aukera izan zuen arte. Jaitsiondoren, miresmen handiz begiratu zidan, bainakatearen luzera baino urrutirago geratu zen.Jatekoa eta edatekoa eman ziezadaten aginduzien jadanik prest zeuden sukaldari eta sotola-riei, eta orduan, gurpildun edukinontzi batzueiegin zieten bultza nire irispidera utzi arte. Eduki-nontzi haiek hartu eta berehala hustu nituendenak; haietako hogei jakiz beteak zeuden, etahamar, edariz; lehenengoetariko bakoitzaz biz-

Page 33: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

pahiru mokadu bikain egin nituen, eta hamarlusuiletan zetorren edaria edukinontzi haietakobatera hustu eta zurrutada batean edan nuen,gainerakoez ere gauza bera egin nuelarik. Enpe-ratriza eta Odol-Printze eta Printzesak, hainbatandere lagun zutela, halako tarte batera zeudeneserita beren aulkietan; baina Enperadorearenzaldiari gertatutakoaren ostean, zutitu etaharengana hurbildu ziren, zer itxura zuen azal-duko dudalarik orain. Gorteko beste edonorbaino garaiagoa da nire atzazalaren zabalerabat, besterik gabe hau nahikoa delarik ikustendutenei beldurra sartzeko. Gogor eta gizon itxu-rakoa du aurpegia, ezpaina austriarra eta sudu-rra gakoa, azala oliba kolorekoa, burua tente,gorputz-enbor eta adarrak ongi orekatuak, mugi-mendu guztiak lerdenak eta ibilera arranditsua.Ordurako gainditua zuen gaztaroa, hogeita zortziurte eta bederatzi hilabete baitzituen, hauetarikgutxi gorabehera zazpi zeramatzalarik errege-tzan, zoriontasun handiz eta gehienetan garaile.Hobeto behatu ahal izateko, alde batera etzannintzen, hala nire aurpegia harenaren pareanzegoelarik, baina hark niregandik hiru bat metro-

Page 34: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ra jarraitu zuen; halere, geroztik sarritan izandudanez neure eskuan, ezin dut, beraz, hutsegin azalpenean. Arruntak eta xumeak zituenjantziak, erdi asiar erdi europar motakoak; bainaurrezko buru-oskol arin bat zeraman, bitxizapaindua eta luma batekin gailurrean. Ni aska-tzea gertatzen bazen ere, badaezpada ezpatazeraman eskuan bere burua babesteko; ia zortzizentimetro izango zen luze, girtena eta zorroaurrezkoak zituelarik, diamantez apainduak. Aho-tsa ozena zuen, baina oso garbia eta artikulatua,eta oso ongi entzuten nion zutik nengoela ere.Andereak eta gortelariak oso handikiro jantziakzeuden, eta beraz, zoruan, haiek zeudenekolekuan, gonazpikoa —urrezko eta zilarrezko iru-diz bordatua— zegoela zabalduta ematen zuen.Behin eta berriz mintzatu zitzaidan MaiestateInperiala, eta nik ere bai erantzun, baina ezingenion elkarri txintik ulertu. Jantzietatik ateraahal izan nuenez, haren apaiz eta legegizoneta-riko batzuk ere bertan zeuden, niri hitz egitekoagindua hartu zutelarik; pixka bat ezagutzennituen hizkuntza guztietan hitz egin nien nik ere,hots, goi- eta behe-holanderaz, latinez, frantse-

Page 35: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sez, espainieraz eta lingua frankaz; baina denaalferrik. Bi ordu inguru geroago erretiratu zenGortea, eta ongi zainduta utzi ninduten, jendaila-ren lotsagabekeria eta agian maltzurkeriatik erebabesteko, egonezinik baitzeuden ausartubezain hurbil nire inguruan metatzeko; eta haie-tako batzuek, etxeko ate ondoan eserita nengo-ela, geziak botatzeko arinkeria ere egin zuten,batek oso gutxirengatik ez ninduelarik jo ezke-rreko begian. Baina txoriburu haietako sei atxilo-tzeko agindu zuen koronelak eta ez zitzaionzigor hoberik bururatu, lotu eta nire esku uzteabaino, horixe egin zutelarik haren soldaduetarikobatzuek, beren pika-muturrez bultza eginez nireirispidera utzi arte. Eskuinean hartu nituendenak: bost, kasakaren poltsikoan sartu eta sei-garrenari zegokionez, bizirik jateko plantak eginnituen. Izugarrizko garrasiak egin zituen gizara-joak, eta oso nahigabeturik zeuden koronela etaharen ofizialak, ganibeta ateratzen ikusi nindute-nean, batez ere. Baina laster desagerrarazinituen haien beldurrak, zeren eta, eztiki begira-tuz eta berehalaxe ebakiz hark zeuzkan loka-rriak, zoruan utzi bainuen poliki-poliki, ospa egin

Page 36: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuelarik bizkor asko; banan-banan poltsikotikateraz, berdin jokatu nuen besteekin ere, etanire errukiaren erakusgarri honekin bai solda-duak eta bai jendea oso pozik zeudela ohartunintzen, beronetaz oso ongi hitz egin zutelariknire alde Gortean.

Gau aldera eragozpen pixka batez sartu nin-tzen etxera eta han zoruan etzan, ondorengohamabosten bat egunez ere berdin egin nuela-rik; denboraldi honetan ohea presta ziezadatenagindu zuen Enperadoreak. Ohiko neurrikoseiehun koltxoi ekarri zituzten gurdietan, etanire etxean eraiki; ehun eta berrogeita hamarelkar-josiz egin zuten ohearen luze-zabalera, etahonelako lau geruza elkarren gainean jarri zituz-ten, nahiz eta nik ez nuen halere ezberdintasunhandirik nabaritu harri leunezkoa zen zoruarengogortasunean. Kalkulu beraren arabera, main-direz, burusiz eta ohegainekoz hornitu ninduten,aski ongi ni bezala aspaldian ezbeharretaraegina zegoen batentzat.

Nire etorreraren berri zabaldu zenean erresu-man, jende aberats, zereginik gabeko eta begilu-ze asko etorri zen ni ikustera; ondorioz, ia hutsik

Page 37: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

uzten zituzten herriak, eta laborantzako etaetxeko lan asko bertan behera geratuko zate-keen, Maiestate Inperialak zenbait bando etagobernu-aginduren bidez neurririk ez balu hartueragozpen honen aurka. Jadanik ikusia nindute-nei etxera itzultzeko agindu zien eta ez ausartze-ko nire etxetik berrogeita hamar metrora hurbil-tzen Gortearen baimenik gabe, honen ondoriozministroek ordainsari bikainak jaso zituztelarik.

Bitartean, Enperadoreak sarri biltzen zuenbere kontseilua nirekin zer egin eztabaidatzeko;izan ere, gero lagun min batek —goi-mailakopertsona eta sekretuan inor baino murgilduagoazegoen batek— baieztatu zidanez, eragozpenhandiak omen zituen Gorteak niregatik. Ihesegingo nuen beldur ziren, eta nire mantenua osogarestia izango zela eta gosetea ekarriko nuela.Batzuetan goseak hiltzen uztea erabakitzenzuten, edo bestela aurpegira eta eskuetarapozoitutako geziak botatzea, hala laster egingozuelarik nireak; baina hain gorpu handiarenhatsak metropolian izurria sor zezakeela pentsa-tzen zuten gero eta ziur aski erresuma osorazabalduko zela. Eztabaida hauen erdian, arma-

Page 38: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dako zenbait ofizial hurbildu zen Kontseilu-Gan-bara Nagusiko atera; eta haietako bi onartuzituztelarik, lehen aipaturiko sei gaizkileekin nikizandako jokabidearen berri eman zuten, etahonek hain iritzi ona sortarazi zuenez nire aldeMaiestatearen eta kontseilari guztien baitan,Batzorde Inperial bat bidali zuten hiriburu ingu-ruan zortziehunen bat metroren barruan zeudenherri guztiek goizero sei behitar, berrogei ardieta beste zenbait jaki nire mantenurako ekarzitzaten agintzera; bai eta ogia, ardoa eta besteedari batzuk ere proportzio berean; guzti haubehar bezala pagatzeko Maiestateak ordain-aginduak luzatu zituen bere Altxortegiaren kon-tura. Izan ere, Errege hura bere ondareetatik bizida batez ere, eta okasio berezietan izan ezik osogutxitan ezartzen dizkie zergak menpekoei,hauek behartuta daudelarik gerratan laguntzera,nork bere gastuak ordainduz. Seiehun pertsonaere izendatu zituzten nire zerbitzari izateko,berauen mantenurako soldatak ere finkatu zire-larik, baita kanpadendak eraiki ere, oso egoki,atearen alde bietan. Era berean, hirurehun jostu-nek, herrialde hartako modaren arabera, niretza-

Page 39: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ko jantziak egin behar zituztela agindu zen;Maiestatearen jakintsu handienetako seik niriberen hizkuntza irakasten saiatu behar zutela;eta azkenik, Enperadorearen, nobleteriaren etazaintzaileen zaldiak nire aurrean entrena zitzate-la nirekin ohitu zitezen. Agindu guzti hauekbehar bezala betearazi ziren, eta hiru astetanzehar aurrerapen handia egin nuen haien hiz-kuntza ikasten; denboraldi honetan Enperado-reak sarri ohoratu ninduen bere ikustaldiekin etaatsegin zuen niri irakasten maisuei laguntzea.Nolabait hasiak ginen jadanik elkarrekin hizke-tan; eta mesedez, askatasuna eman ziezadalaerregutzeko izan ziren lehen hitzak, eguneroerrepikatzen niolarik hau belauniko jarrita. Ulernezakeenez, denbora-kontua zela erantzutenzuen hark, ez zela erabaki behar bere Kontsei-luaren aholkularitzarik gabe, eta lehenengo niklumos kelmin pesso desmar lon emposo, hau da,bakea zin egin behar nuela berarekin eta harenerresumarekin. Edonola ere, oso maitagarriroerabiliko nindutela, eta eroapenez eta jokabidezuhurrez bere eta bere menpekoen oniritzia neu-reganatzeko aholkatu zidan. Gaizki ez hartzea

Page 40: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nahi zuen ni miatzeko agindua ematen bazienfuntzionario berezi batzuei; zeren eta, ziur askiarmaren batzuk izango bainituen soinean, arris-kutsuak derrigorrez, hain pertsona erraldoiarentamainari baldin bazegozkion. Beteko zela, esannion, Maiestatearen nahia, prest bainengoenneuk arropak erantzi eta poltsikoak harenaurrean husteko. Erdia hitzez erdia keinuz adie-razi nion hau. Erresumako legeen arabera, berefuntzionarioetako bik miatu behar nindutelaerantzun zidan; bazekiela hori ezin zena eginnire adostasun eta laguntzarik gabe, eta bi haieknire esku uzteko bezain iritzi ona bazuela nirebihotz on eta zuzentasunaz, eta niri harturikoedozein gauza itzuli egingo zidatela herrialdehartatik alde egitean, edo ordaindu egingo nikesandako neurrian. Eskuetan hartu nituen bi fun-tzionarioak eta lehenik kasakaren poltsikoetansartu nituen eta gero gainerako guztietan, bipatrikera eta ezkutuko beste batean izan ezik, ezbainuen asmorik hauetan ere begira zezaten,neuretzat baizik garrantzirik ez zuten huskeriakneramatzalako. Patrikera haietako batean zila-rrezko erlojua neukan, eta bestean urre pixka

Page 41: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bat zorrotxoan. Zaldun haiek, luma, tinta etapapera zituztelarik berekin, ikusitako guztiareninbentario zehatza egin zuten; eta amaitu ondo-ren, behera jaisteko erregutu zidaten, Enperado-reari eraman behar ziotela eta. Gero ingeleseraitzuli nuen inbentario hura eta ondorengo hau dahitzez hitz:

Lehenik, Gizon-Mendi Handiaren (horrelaitzuliko ditut Quinbus Flestrin hitzak) kasakakoeskuineko poltsikoan miaketarik zorrotzena eginondoren, oihal-zati latz handi bat bakarrik aurki-tu genuen, behar hainbat zabala Maiestatehorren Gobernu-Areto Nagusian alfonbratzaterabiltzeko. Ezkerreko poltsikoan, zilarrezkoegundoko kutxa ikusi genuen, metal berekoestalkiarekin, guk miatzaileok altxaezinezkoa.Zabaltzeko erregutu genion eta gutariko bathara sartzean, nolabaiteko hautsetan zangoerdiraino sartuta geratu zen, eta halako pixkabat aurpegietaraino iritsi zitzaigularik, bioi bate-ra eztulka eragin zigun hainbat aldiz. Gerrun-tzearen eskuineko poltsikoan, gauza zuri mehebatzuen sorta izugarria aurkitu genuen, bat bes-tearen gain tolestuta, hiru gizon bezain handiak

Page 42: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ia, kable sendoz lotuak eta irudi beltzez marka-tuak; gure uste apalean, idazkiak ziren, letrabakoitza gure esku-ahurraren erdia baino zaba-lagoa ia. Ezkerrekoan, tramankulu antzeko batzegoen, atzealdetik hogei zutoin luze irtetenzitzaizkiolarik, Maiestate horren Gorte aurrekohesolak bezalakoak; horren bidez Gizon-Mendiakbere burua orrazten duela sumatzen dugu, ezbaikenuen galderekin etengabe gogaitu, osozaila egin zitzaigulako guk esandakoa ulertaraz-tea. Erdi-estalkiaren (horrela itzuliko dut ranfu-lohitza, nire galtza edo prakak adierazteko erabil-tzen zutena) eskuineko poltsiko handian barrutikhutsik dagoen burdinazko zutabe bat ikusigenuen, gizon baten luzerakoa, zutabea berabaino handiagoa zen egur-zati sendo bati lotua;eta habearen alde batetik burdinazko piezahandi batzuk irteten ziren irudi arraroak eratuz,ez dakigularik zer izango ziren. Ezkerreko poltsi-koan, mota bereko beste tramankulu bat. Eskuinaldeko poltsiko txikiagoan hainbat pieza lau etabiribil zeuden, metal zuri eta gorrizkoak, tamai-na ezberdinetakoak; zurietako batzuk, zilarrez-koak ziruditenak, hain handiak eta astunak zire-

Page 43: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nez, nekez altxatu ahal izan genituen guk biok.Ezkerreko poltsikoan bi zutabe beltz zeudenforma irregularrekoak; ezin ginen, zailtasunikgabe, haien goialdera iritsi, poltsikoaren hondo-an geundelarik zutik. Haietako bat estalia zego-en eta pieza osoa ematen zuen: baina bestearengoiko muturrean gauza zuri biribil bat zegoen,gure buruak baino bi aldiz handiagoa ia. Haueta-ko bakoitzean altzairuzko xafla handi bat zegoengorderik eta, gure aginduz, erakustera behartugenuen, tramankulu arriskutsuak izan zitezkee-lako susmoa baikenuen. Beren kaxetatik aterazituen eta haietako batez bere sorterrian bizarramoztu ohi zuela esan zigun, eta besteaz, okela.Bazeuden bi poltsiko, gu sartu ezinezkoak: patri-kerak deitzen zituen; erdi-estalkiaren goialdeaneginiko bi ebaki handi ziren, baina estu itxiaksabelaren presioagatik. Eskuineko patrikeratikkanpora zilarrezko katea handi bat zegoen zin-tzilika, barruan tramankulu zoragarri bat zuena.Zernahi izanik ere katearen muturrekoa, kanpo-ra ateratzeko adierazi genion; puxika bat zelaematen zuen, erdia zilarrezkoa eta erdia metalgardenen batezkoa; alderdi gardenetik zenbait

Page 44: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

irudi bitxi ikusi genuen zirkularki marraztuta etaukitu ahal izango genituela pentsatu genuen,substantzia zeharrargitsu haren kontra behatzakgëratu egiten zitzaizkigula ohartu ginen arte.Tramankulu hura belarrietara hurbildu zigun, ur-errotarena bezalako hots amaigabea ateratzenzuelarik. Eta animalia ezezagunen bat den sus-moa izan genuen, edo hark gurtzen duen jain-koa; baina gu azken iritzi honen aldekoago gara,berak baieztatu baitzigun (zuzen ulertu baldinbagenion, ez baitzen oso ongi mintzatzen) gutxi-tan egiten zuela ezer hura kontsultatu gabe.Bere orakulu deitu zion, eta bizitzako ekintzaguztietarako ordua adierazten ziola esan zuen.Ezkerreko patrikeratik sare bat atera zuen,arrantzale batentzako behar hainbat handia ia,baina poltsa bezala zabaldu eta ixteko pentsa-tua, horretarakoxe erabiltzen zuelarik, hainzuzen; metal horizko zenbait pieza trinko aurkitugenuen barruan, urrezkoak baldin badira bene-tan, balio izugarria behar duelarik izan.

Honela bada, Maiestate horren aginduakbetetzearren, arretaz miatu ondoren haren pol-tsiko guztiak, egundoko animaliaren baten larruz

Page 45: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

egindako gerriko bat aurkitu genion gorputzareninguruan; eta haren ezkerraldetik, bost gizonenluzerako ezpata zegoen zintzilika; eta eskuinean,poltsa edo zorro bat bi zatitan banatua, Maiesta-te horren hiru menpeko sar litezkeelarik zatibakoitzean. Haietako batean, oso metal astunezegindako zenbait puxika edo bola zegoen, gureburuen tamainakoak, esku indartsua behar zela-rik haiek jasotzeko; beste zatiak, nolabaiteko alebeltz piloa zeukan, baina ez tamaina edo pisuhandikoak, haietako berrogeita hamar bainogehiago hartu baikenitzakeen eskuzabalean.

Mendi-Gizonaren gorputzean aurkitu genue-naren inbentario zehatza da hau, gizalege han-diz eta Maiestate horren Batzordeari zor zaionbegirunez erabili gintuelarik. Maiestate horrenerregealdi oparoko laurogeita bederatzigarrenilargiko laugarren egunean sinatua eta zigilatua.

Clefven Frelock, Marsi Frelock.

Enperadoreak inbentario hau irakurri zue-nean, gauzak entregatzeko agindu zidan. Lehe-nengo, zimitarra eskatu zuen, bere zorro eta

Page 46: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

guzti kendu nuelarik. Bitartean, (orduan berare-kin zeuden) gudaroste aukerakoenetariko hirumila soldaduk halako tarte batera ingura nintza-tela agindu zuen, uztaiak eta geziak prest, bota-tzeko; baina ez nintzen hartaz ohartu, Maiesta-teagan ezarriak bainituen begiak. Gero, zimita-rra zorrotik ateratzeko eskatu zidan, pixka batherdoilduta egon arren itsas urarengatik, gehie-na oso distiratsu zegoelarik. Esana egin nuen,eta berehala oihu egin zuten gudarosteek izutu-rik eta harrituta; izan ere, eguzkiak dir-dir egitenzuen argi-argi, eta islak itsutu egiten zituen nikzimitarrari batera eta bestera eskuan eragitean.Maiestatea, oso errege adoretsua bera, ez zego-en nik uste bezain beldurtua; zorrora itzultzekoagindu zidan, eta botatzeko zorura ahal bezainpoliki, katearen muturretik metro pare batera.Ondoren eskatu zuen gauza, hutsik zeuden bur-din habeetako bat izan zen, nire poltsiko-pistolakesan nahi zuelarik horrekin. Atera nuen, etaberak nahi bezala, nola erabiltzen zen azaldunion ahal bezain ongi; eta bolboraz bakarrik beteondoren —izan ere, nire zorroaren itxitasunaga-tik ez baitzen busti itsasoan (edozein marinel

Page 47: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuhurrek neurri bereziak hartzen dituelarik era-gozpen honen aurka)—, lehenengo, ez izutzekoohartarazi nuen Enperadorea, eta gero tiro eginairera. Orduan, zimitarra ikustean baino askozhandiagoa izan zen haien harridura. Ehunkajausi ziren lurrera hilda bezala, eta Enperadoreabera ere, nahiz eta zutik geratu, ezin izan zensuspertu aldi batean., Zimitarra bezalaxe emannizkion bi pistolak ere, eta gero bolbora etabalen zorroa, lehenengoa sutatik urruti edukizezala erregutuz, txinpartarik txikienak ere piztuegin baitzezakeen airean bidaliz jauregi inperia-la. Era berean, erlojua ere eman nion, ikusminhandia zuelarik Enperadoreak, eta pertikan biz-kar gainean edukitzeko agindu zien bere alabar-darietako bi handienei, garraiolariek Ingalate-rran garagardo-upela eraman ohi duten bezala.Hark ateratzen zuen etengabeko hotsaz txundi-turik zegoen Erregea, baita minutu-orratzarenmugimenduaz ere, erraz ikusten zuelarik hau,zeren eta, haien ikusmena gurea baino askozzorrotzagoa baita. Bere inguruko jakintsuen iri-tziak eskatu zituen, eta oso ezberdinak etabitxiak jaso ere, irakurleak ongi imajinatuko

Page 48: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

duen bezala nik errepikatu gabe, nahiz eta, egiaesan, ez nien oso garbi ulertu. Gero, zilar etakobrezko txanponak eman nizkien, baita diru-zorroa urrezko bederatzi pieza handiekin etabeste txikiago batzuekin, ganibeta eta bizarrakentzeko labana, orrazia eta zilarrezko tabakon-tzia, sudur-zapia eta egunkaria. Nire zimitarra,pistolak eta zorroa Maiestatearen biltegietaraeraman zituzten gurdietan, baina itzuli egin ziz-kidaten gainerako ondasunak.

Banuen, lehen esan bezala, ezkutuko poltsikobat, haiek miatu ez zutena, bertan betaurrekoak(begietako ahuleziagatik batzuetan erabiltzenditudanak), poltsikoko kataloxa eta beste zen-bait huskeria zeuden; Enperadorearentzatgarrantzirik gabekoak zirelarik, ez nuen usteizan haiek ere ateratzera behartua nengoenik,eta gainera beldur nintzen galdu edo hondatuegingo ote ziren neuregandik urruntzen uztenbanituen.

Page 49: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

3. KAPITULUA

Autoreak oso era berezian entreteni-tzen ditu Enperadorea eta haren

nobleak, emakumezko nahiz gizo-nezkoak. Liliputeko Gorteko denbo-ra-pasen berri. Autoreari askatasunaematen diote zenbait baldintzaren

pean.

Nire jatortasun eta jokabide onak Enperado-reagan eta haren Gortean, baita armadan etaoro bat jendartean ere, hain eragin handia izanzutenez, epe laburrera askatasuna lortzeko itxa-ropena izaten hasi nintzen. Ahal ziren bide guz-tiak erabili nituen neure aldeko jarrera hori bul-tzatzeko. Poliki-poliki bertakoek beldurra galduzioten niregandiko edozein arriskuri. Batzuetanetzan egiten nintzen, eta haietako bospaseirieskuan dantza egiten uzten nien. Eta azkenera-ko, neska-mutikoak etorri eta nire ile arteanezkutaketan jolastera ausartzen ziren. Ordurako

Page 50: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

egina nuen dezenteko aurrerakada haien hizkun-tza ulertzen eta hitz egiten. Egun batean, hangozenbait ikuskizunez ni entretenitzeko burutazioaizan zuen Enperadoreak, honetan nik ezagutuditudan herrialde guztiak garaitzen dituztelarik,nola trebetasunez hala ikusgarritasunez. Ezerkez ninduen soka gaineko dantzarienak bainogehiago dibertitu, zorutik hogeita hamarren batzentimetrora zegoen hirurogei zentimetro ingu-ruko hari zuri mehe baten gainean jardun zutela-rik. Honetaz pixka bat luzatzeko baimena nahinuke, irakurlearen eroapenaz.

Gortean goi-mailako lanpostuak eta mese-deak eskuratu nahi dituztenek bakarrik jardutendute denbora-pasa honetan. Gaztetatik treba-tzen dituzte arte honetan, eta ez dira beti aito-nen seme edo intelektualak izaten. Kargugarrantzitsu bat heriotzez edo ezbeharrez hutsikgeratzean (sarri gertatzen dena), izangai haue-tako bospaseik soka gaineko dantzaz Maiestateabera eta Gortea entretenitzeko baimena eska-tzen diote Enperadoreari, eta erori gabe gorensalto egiten duenak bereganatzen du postua.Sarritan beren trebetasuna erakusteko agintzen

Page 51: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zaie lehen ministroei ere, gaitasuna ez dutelagaldu konbentzi dezaten Enperadorea. FlimnapAltxorzainari inperio osoko beste edozein jaun-txori baino hazbete gorago uzten zaio itzulipurdi-ka ibiltzen soka tenkatuaren gainean. Ikusia dutnik salto nagusia hainbat aldiz jarraian egitensokan finkaturiko pikadera baten gainean, sokaez delarik Ingalaterrako lista baino sendoagoa.Nire ustez, eta partziala ez banaiz, nire lagunReldresal, Isilpeko Arazoetarako Idazkari Nagu-sia da Altxorzainaren ondoren, bigarrena; gaine-rako goi-funtzionarioak elkarren pare-pareandabiltza.

Denbora-pasa hauetan sarri zorigaitzekoistripuak gertatzen dira, berauetako askorenkonstantzia dagoelarik. Nik neuk ikusi ditut biz-pahiru izangai gorputz-adarren bat apurtzen.Baina arriskua askoz handiagoa izaten da minis-troei berei agintzen zaienean trebetasuna era-kusteko; zeren eta, beren markak eta lagunenakhausteko lehian hainbesterainoxe ahalegintzendirenez, ez baita ia inor egongo erorketaren batizan ez duenik, eta bizpahiru aldiz batzuk. Baiez-tatu didatenez, ni iritsi baino urte bete edo bi

Page 52: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

lehenago, Flimnapek ziur hautsiko zukeengarondoa, Erregearen kuxinetariko batek, hala-beharrez zoruan zetzalarik, ez balu motelduerorketaren indarra.

Bada beste denbora-pasa bat ere, zenbaitkasu berezitan Enperadorearen, Enperatrizareneta Lehen Ministroaren aurrean bakarrik egitendena. Hamabost zentimetroko luzera dutenzetazko hiru hari mehe uzten ditu Enperadoreakmahai gainean. Bat urdina, beste bat gorria etahirugarrena berdea. Hari hauek, bere ederrarenerakusgarri bereziaz Enperadoreak nabarmendunahi dituen pertsonentzako saritzat eskaintzendira. Maiestatearen Gobernu-Ganbara Nagusianegiten da zeremonia, aurrekoen aldean osoezberdina den froga bat jasan behar izaten dute-larik izangaiek, eta halakoaren antz-arrastorikduenik ez dut nik Mundu Zaharreko edo Berrikoezein herrialdetan ikusi. Enperadoreak makilabat hartzen du eskuetan zeharretara, eta bitar-tean izangaiek, banan-banan hurbilduz, batzue-tan makila gainetik salto egiten dute, bestebatzuetan narraska pasatzen azpitik aurrera etaatzera, makilari ere aurrera ala atzera egiten

Page 53: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zaion kontutan izanda. Batzuetan Enperadoreakheltzen dio makilaren mutur bati, eta LehenMinistroak besteari; beste batzuetan, LehenMinistroak bakarrik eusten dio. Berari dagokionazalutasun handienaz egiten duenari, eta saltokaeta narraska luzaroen irauten duenari koloreurdineko zeta ematen zaio saritzat; bigarrenarigorria ematen zaio, eta hirugarrenari berdea,guztiek eramaten dutelarik gerri inguruan bibueltaz lotuta; eta goi-mailako funtzionario gutxiikusiko duzu Gorte hartan gerriko hauetakorenbatez apaindu gabe.

Armadako zaldiak, eta errege-tegietakoak,egunero nire aurrera eramanak izan ondoren, ezziren jadanik beldur, baizik eta oinetaraino hur-biltzen zitzaizkidan izutu gabe. Eskua zoruan jar-tzen nuenean, haren gainetik saltoan pasaraztenzituzten zaldizkoek, eta Enperadorearen ehizta-rietako batek, ehizako zaldi handi baten gai-nean, hanka, oinetako eta guzti, gainditu zuen;salto harrigarria, benetan. Egun bat geroago,Enperadorea oso era berezian dibertitzeko auke-ra izan nuen. Sei metroko luzerako eta kanaberaarrunten lodierako zenbait makila ekar ziezada-

Page 54: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ten agintzeko erregutu nion; Maiestateak bere-hala agindu zion Basozain-Nagusiari horretarakoburubideak egin zitzala, eta biharamun goizeansei baso-gizon iritsi ziren beste hainbat gurdire-kin, bakoitza zortzi zaldik ekarria. Makila haieta-ko bederatzi hartu eta hirurogeita hamabostzentimetroko zabalerako karratu bat osatuzlurrean tinko sartu ondoren, beste lau makilahartu nituen, ertz bakoitzean zeharretara lotunituelarik zorutik hirurogeiren bat zentimetrora;gero, zutik zeuden bederatzi makiletan sudur-zapia lotu eta tenkatu egin nuen alde guztietara,danborraren gaina bezain atezatuta geratu arte;eta zeharretara jarritako lau makilek, sudur-zapia baino hamarren bat zentimetro gorago,baranda zerbitzua egiten zuten alde bakoitzean.Neure eginkizuna amaitu nuenean, bere zaldiz-korik onenetariko talde bati, hogeita lauko bati,niregana etorri eta lautada hartan entrenatzenuzteko erregutu nion Enperadoreari. Onetsi zuenEnperadoreak nire proposamena eta zaldi gai-nean eta armaturik banan-banan hartu nitueneskuetan, zegozkien entrenatzaileekin batera.Formazioan jarri bezain bizkor, bi taldetan bana-

Page 55: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tu ziren, borroka itxurak egin zituzten, puntarikgabeko geziak bota, ezpatak atera, ihesi etaatzetik jarraika ibili, eraso egin eta erretiratu, etasekula ikusi dudan instrukzio militarrik onenaerakutsi zuten denbora laburrean. Zeharkakomakilek babesten zituzten zaldizkoak eta zaldiakplataformatik eror ez zitezen; eta Enperadoreahain pozik zegoenez, denbora-pasa hura zenbaitegunez errepikatzeko agindu zuen, eta behin,gora altxa nezan nahi izan zuen, berak aginduakemateko; eta eragozpen handiz baina lortu zuenEnperatriza bera ere konbentzitzea nik esku-aul-kian eduki nezan plataformatik metro pare bate-ra, handik ekitaldi guztiaren ikuspegi osoa izanbaitzezakeen. Nire zorionerako, ez zen istripurikgertatu denbora-pasa hauetan; behin bakarrikkapitain baten zaldi sugartsuak zoruari ostikokazuloa egin zuen sudur-zapian eta, hanka beherasartu zitzaionez, gainekoa eta biak erori eginziren; baina berehala lagundu nien biei, etazuloa esku batez estalirik, besteaz jaitsi eginnuen talde osoa, gora jaso nuen era berean.Erori zen zaldiak ezkerreko hankagaina okertuzuen, baina zaldizkoak ez zuen minik hartu, eta

Page 56: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nik ahalik ongien konpondu nuen sudur-zapia;halere, ez nintzen aurrerantzean haren sendota-sunaz fidatu halako zeregin arriskutsuetarako.

Aske utzia izan baino bizpahiru egun lehena-go, honelako trikimailuekin Gortea entretenitzenari nintzela, mezulari bat iritsi zen Maiestateariesatera, beraren menpekoetariko batzuek,hasieran aurkitu ninduteneko inguruan zaldizzebiltzalarik, gauza beltz handi bat ikusi zutelazoruan, oso itxura arrarokoa, ertzak Maiestatea-ren logela bezain zabal hedatuak eta erdialdeagizon baten pareraino altxatua zuelarik; ez zelaizaki bizia, hasieran iruditu zitzaien bezala, bela-rretan mugitu gabe baitzetzan, haietako batzuekingurutik zenbait bira egin arren; batzuk besteenbizkar gainera igoz, haren gailurrera iritsi zirela,laua eta leuna zelarik, eta hankaz jo ondoren,barrutik hutsik zegoela konturatu zirela; berenuste apalean, Gizon-Mendiaren zerbait izan zite-keela, eta Maiestateak ederresten bazion,beraiek arduratuko zirela ekartzeaz bost zaldizbakarrik. Berehala konturatu nintzen zertaz ariziren eta benetan poztu nintzen hura jakiteaz.Dirudienez, ontzia hondoratu eta itsasertzera iri-

Page 57: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tsi nintzenean hain zorabiatua nengoenez, loakhartu ninduen lekura iritsi baino lehen, kapela —arraunean egin bitartean sokaz buruari lotuaizan nuena eta igerian egin bitartean ere hanegon zena— erori egin zitzaidan lehorreratu nin-tzenean; soka, pentsatzen dut, apurtu egingozen niri oharkabean pasatu zitzaidan zerbaiten-gatik, kapela itsasoan galdua nuela uste banuenere. Ahalik azkarren ekar ziezadaten agintzekoerregutu nion Enperadoreari, zertarako zen etanolakoa zen azaldu nizkiolarik. Eta biharamu-nean, han ziren garraiariak kapelarekin, baina ezzuten oso egoera onean ekarri; bi zulo eginakzizkioten hegalean, ertzetik lau zentimetrora,eta zuloetan bi gako lotuta; gako hauek sokaluzez zaldi-uhalei lotuak zeuden, eta hala, arras-taka ekarria zuten nire kapela Ingalaterrakomilia erdi baino bide luzeagoan; baina herrialdehartan lurzorua izugarri lau eta leuna denez, nikespero baino gutxiago zegoen hondatua.

Gorabehera honetatik bi egunera, metropolibarruan eta inguruan koarteleratua zegoenarmadaren zatiari prest egoteko agindu ziolarikEnperadoreak, bere burua oso era bitxian diber-

Page 58: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

titzeko apetaldia izan zuen. Koloso bat bezalazutik egoteko erregutu zidan, zangoak ahalbeste zabalduta baina eroso. Gero, gudarosteaktrinko formarazteko agindu zion bere Jeneralari(eskarmentu handiko buruzagi adintsu eta nirebabesle zenari, hain zuzen) eta nire azpitik pasa-razteko, oinezkoak hogeita lauko lerrotan etazaldizkoak hamaseikotan, danborrak joz, bande-rak airean eta pikak aurrerantz zituztela. Taldehonetan hiru mila oinezko eta mila zaldizko zeu-den. Desfile hartan soldadu guztiek nirekikobegirunerik handiena izan behar zutela aginduzuen Maiestateak, heriotza-zigorraren mehatxu-pean; halere, ezin izan zuen eragotzi ofizialikgazteenek gora begira ziezadaten azpitik igaro-tzean. Eta egia esateko, hain egoera kaxkarreannituenez orduan prakak, izan zuten aukerarikbarre egin eta zerbait miresteko.

Neure askatasunari buruzko idazki eta eskariasko nuenez bidalia, azkenean Maiestateak aipa-tu egin zuen arazoa, lehenik Kabinetean eta geroKontseiluaren osoko batzarrean, non ez baitzeninor aurka agertu, Skyresh Bolgolam izan ezik,honek atsegin baitzuen, inolako probokaziorik

Page 59: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gabe ere, nire etsai amorratua izatea. Bainaberonen iritziaren kontra onetsi egin zuen Juntaosoak, eta Enperadoreak berretsi. Ministro huraGalbet edo Erresumako Almirante zen, berenagusiak uste onean zeukana, oso aditua bereeginkizunetan baina izaera goibel eta garratze-koa. Edonola ere, azkenean konbentzitu zutenamore emateko, baina aske uzteko arauak etabaldintzak —nik zin egin beharrekoak— berakezartzea lortu zuen. Arau hauek Skyresh Bolgo-lamek berak ekarri zizkidan, bi idazkariorde etabeste zenbait pertsona agurgarrirekin batera.Irakurri ondoren, beteko nituela zin egitekoeskatu zidaten; lehenik neure herrialdeko eran,eta gero haien legeek ezarritakoaren arabera:eskuineko oinari ezkerreko eskuaz helduta,eskuin eskuko erdiko hatza buruko koroatxoaneta erpurua eskuineko belarri puntan ipiniz.Baina agian irakurleak jakin-mina izango duenezjende haren adierazpenak nolakoak ziren ezagu-tzeko, baita zein arauren menpean berreskuratunuen askatasuna jakiteko ere, hitzez hitz itzulidut dokumentu osoa, ahal izan dudan neurrian,eta hemen eskaintzen diot jendeari:

Page 60: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

GOLBASTO MOMAREN EVLAME GURDILOSHEFIN MULLY ULLY GUE, Liliputeko Enperadoreguztiz ahaltsua, Unibertsoko Atsegina eta Izu-ikara, zeinen aginterriak bost mila blustrugekoak(hamarren bat milia biribilean) munduarenertzetaraino hedatzen diren; Errege guztienErrege, gizasemeak baino garaiagoa; zeinenoinek lurra erdirantz zapaltzen duten eta buruakeguzkia ukitzen, beronen keinuak munduko erre-geei zangoak dardarazten dizkielarik; udaberriabezain atsegingarria, uda bezain bizigarria,udazkena bezain emankorra, negua bezain bel-durgarria. Maiestate Txit Goren honek Gizon-Mendiari, gure aginterri zerutiarretara iritsiberriari, ondorengo arauak proposatzen dizkio,berauek betetzea zin egin behar duelarik handi-kiro.

1. Gizon-Mendia ez da gure aginterrietatikaterako, gure zigilu nagusiaz emandako baime-nik gabe.

2. Ez da ausartuko gure metropolira sartzen,guk horretarako agindua eman gabe; horrelako-

Page 61: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

etan bi ordu aurrez ohartaraziko dira biztanleaketxe barruan egon daitezen.

3. Aipaturiko Gizon-Mendiak gure errepidenagusietara mugatuko ditu bere ibilaldiak, eta ezzaio bururatuko belardi edo galsoroetan ibiltze-rik edo etzaterik.

4. Aipaturiko bide horietatik ibiltzean, arreta-rik handiena izango du gure menpeko maitaga-rririk edo berauen zaldi edo gurdirik hankapeanez hartzeko, eta menpeko horietako inor ere ezdu eskuan hartuko beren adostasunik gabe.

5. Mezuren batek aparteko igorketa eskatzenbadu, Gizon-Mendia beharturik dago mezulariaeta zaldia bere poltsikoan eramatera sei egune-ko bidaitartean ilargialdi bakoitzean behin, etaaipatu mezulariak bizirik eta onik gure InperialPresentziara ekartzera ere bai (behar izanezgero).

6. Gure aliatu izango da Blefuscu irlakoetsaien aurka, eta ahal duen guztia egingo duhaien ontziteria suntsitzeko, gure erresumansartzeko prestatzen ari direlarik orain.

7. Aipaturiko Gizon-Mendiak, astia duenean,harri handi batzuk altxatzen lagunduko die gure

Page 62: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

langileei parke nagusiko harresia eta gure besteerrege-eraikin batzuk estaltzeko.

8. Aipaturiko Gizon-Mendiak, bi ilargialdibarru, gure aginterriaren zirkunferentziarenneurketa zehatza egingo du kostari jarraitu etabere urratsak zenbatuz.

Azkenik, aurreko guzti hauek beteko dituelabenetan zin egin ondoren, aipaturiko Gizon-Men-diak gure 1728 menpeko mantentzeko bestejanari eta edari izango du egunero, baita nahiduenean gureganaino iristeko aukera eta gureederraren beste erakusgarri batzuk ere. Belfabo-rac-eko jauregian emana gure erregealdiko lau-rogeita hamaikagarren ilargialdiko hamabiga-rren egunean.

Poz eta alaitasun handiz izenpetu nituen arauhauek, nahiz eta batzuk ez izan nik nahi bezainohoretsuak; izan ere, Skyresh Bolgolam Almiran-te Nagusiaren maltzurkeriaren ondorio baitzirenguztiz. Gero, berehala kendu zizkidaten kateak,erabat aske geratu nintzelarik; zeremonia osoanzehar bera ondoan egoteko ohorea egin zidanEnperadoreak. Maiestatearen oinetara ahuspez-

Page 63: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tuz erakutsi nion neure esker ona, baina altxa-tzeko agindu zidan; eta bere jarrera ona moduaskotara erakutsi ondoren —harrokeri salaketakeragoztearren, ez ditut errepikatuko— ni zerbi-tzari baliotsu izatea espero zuela gaineratuzuen, baita jadanik egindako eta etorkizuneanegin ziezazkidakeen mesede guztiak merezi iza-tea ere.

Irakurleak atsegin izan lezake ohartzea,askatasuna berreskuratzeko azken arauan, 1728liliputiar mantentzeko beste janari eta edariematea erabakitzen duela Enperadoreak. Handikaldi batera, kopuru zehatz hori finkatzera nolairitsi ziren galdetu niolarik Gorteko lagun bati,erantzun zidan Maiestatearen matematikariekkoadrante baten laguntzaz nire gorputzarenaltuera neurtu eta berena halako hamabi zelaohartuz, nireak beraien 1728renen edukieraizango zuela ondo dago inguratua, zazpi metro-ko tartera beste eraikinetatik. Maiestatearen bai-mena nuen harresi hura gainetik pasatzeko; etaberonen eta jauregiaren arteko tartea hain han-dia izanik, erraz ikusi ahal izan nuen alde guztie-tatik. Kanpoaldeko patioa hamahiru metroko

Page 64: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zabalerako karratua da, eta beste bi patio ditubere barruan: barnekoenean errege-gelakdaude, irrika biziz ikusi nahi nituenak, baina osozaila zen, zeren eta, patio batetik bestera pasa-tzeko ate handiak metro erdi ere ez baitzirenaltu eta hogei zentimetro zabal. Eta bestalde,kanpoaldeko patioko eraikinak gutxienez metrot’erdi ziren altu eta ezinezkoa zitzaidan gainetikpasatzea kalte handia egin gabe multzo hari,nahiz eta hormak harri landuz sendo eraikiakegon, hamar zentimetroko lodieraz. Aldi berean,gogo bizia zuen Enperadoreak haren jauregikobikaintasuna ikus nezan, baina hiru egun geroa-gora arte ezin izan nuen egin, denboraldi hauerrege-parkeko zuhaitzik handienetako batzukneure ganibetaz mozten eman nuelarik, hiritikehunen bat metrora. Zuhaitz hauekin bi aulkitxoegin nituen, metro bete altu bakoitza eta nirepisuari eusteko behar hainbat sendoak. Jendeaohartarazi zutenean bigarren aldiz, berriro joannintzen hirian zehar bi aulkitxoak eskuetannituela. Kanpoaldeko patioaren ondora iritsi nin-tzenean, aulki baten gainera igo eta eskuanhartu nuen bestea; hau teilatuaren gainetik

Page 65: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

altxatu eta poliki-poliki lehen eta bigarren patio-aren artean utzi nuen zoruan, bi metro t’erdikozabalera zuelarik bigarren patio honek. Hala, osoegoki pasatu nintzen aulki batetik bestera eraiki-nen gainetik, eta gakodun makilaz jaso nuenneure atzetik lehenengo aulkitxoa. Asmakizunhonekin iritsi nintzen barnealdeko patiora; etaalde batera etzanda, erdialdeko solairuetakoleihoetara hurbildu nuen aurpegia, horretarako-xe zeudelarik zabalik utzita; eta imajina litez-keen gelarik zoragarrienak aurkitu nituen. Enpe-ratriza ikusi nuen han, eta Printze gazteak berengeletan, laguntzaile nagusiak inguruan zituztela.Enperatrizak atseginez eskaini zidan irribarretxobat, eta bere eskua atera zuen leihotik kanpomuin eman niezaion.

Baina ez diot irakurleari aurreratuko honela-ko xehetasun gehiago, inprimatzeko ia prestdagoen lan handiago baterako utziko baititut;bertan Inperio haren deskribapen orokorra ager-tzen da, hasierako eraketatik, erregeen zerrendaluzearekin, beraien gerra eta politika, lege, kul-tura eta erlijioaren berri zehatzekin; baita haienlandare eta animalia, izaera eta ohitura berezi

Page 66: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta beste gai oso bitxi eta interesgarriekin; nirehelburu nagusia orain ez da Inperio hartan eginnuen bederatzi hilabete inguruko egonaldianzehar jendeari edo neuri gertaturiko jazoera etagorabeherak kontatzea baino.

Goiz batez, askatasuna lortu eta hamabostenbat egunera, Reldresal, Isilpeko ArazoetarakoIdazkari Nagusia (haiek esaten duten bezala)etxera etorri zitzaidan zerbitzari bakar bat lagunzuela. Bere zalgurdiak handik urrutixerago itxa-ron ziezaiola agindu zuen, eta ordu betekoentzunaldia eman niezaiola erregutu zidan niri;berehala onartu nion, bere maila eta meritu per-tsonalengatik, baita mesede handi asko eginzidalako ere nik Gorteari igorritako eskarieninguruan. Lurrean etzateko prest nengoen, ero-soago iritsi ahal izan zedin nire belarrira, bainanahiago izan zuen neure eskuan bar nezan gurehizketaldirako. Nire askatasunari buruzko konpli-menduekin hasi zen, eta hartan berak ere meri-turen bat izan zezakeela esan zuen; baina, hale-re, une hartan Gortean zegoen egoeragatik izanez balitz, agian ez nuela hain bizkor lortuko gai-neratu zuen. «Zeren eta», esan zidan, «kanpota-

Page 67: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rren ikuspegitik hain egoera bikainean egonarren, bi ezbehar handiren menpe baikaude:talde gogortzale bat barnean eta areriorik indar-tsuenaren inbasio-arriskua atzerritik. Lehenen-goari dagokionez, jakin behar duzu, azken hiru-rogeita hamar ilargialdiak baino gehiago emandituztela borrokan bi alderdik Inperio honetan,Tramecksan eta Slamecksan deiturapean, oine-takoetako takoi luze eta laburrengatik bereiztenbaitira beren artean. Izan ere, takoi luzeak gureantzinako konstituzioarekin guztiz bat datozelaesaten da; baina halere, gobernu-administrazio-an eta koroaren esku dauden kargu guztietantakoi laburrak bakarrik erabiltzea erabaki duMaiestateak, zeuk ere ikus dezakezun bezalaxe,baita Maiestatearen takoi inperialak Gortekobeste edozeinenak baino drurr bat gutxienezlaburrago direla (drurr delakoa ia bi milimetrokoneurri bat da). Bi alderdi hauen arteko ezinikusiahain bizia denez, ez dute elkarrekin jaten edoedaten, ezta hitzik egiten ere. Tramecksan, edoTakoi Luzeak, kopuruz gehiago direla kalkula-tzen dugu; baina boterea gure aldean dago guz-tiz. Beldur gara Gorentasun Inperialak, koroaren

Page 68: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

oinordekoak, Takoi Luzeen aldeko joera oteduen; behintzat berorren takoietariko bat besteabaino luzeagoa dela konturatzen gara garbi,herrenka ibilarazten diolarik honek. Orain,barne-gatazka hauen erdian, Blefuscu irlatikoinbasio baten mehatxupean gaude, berau dela-rik unibertsoko beste Inperio handia, gure Maies-tatearen hau bezain handi eta ahaltsua ia. Izanere, zuri entzun dizugun horretaz —alegia, mun-duan badirela beste erresuma eta estatu batzuk,zeu bezain gizaki handiz populatuak— zalantzahandiak dituzte gure filosofoek, eta ilargitik edoizarren batetik eroria zarelako susmoa dute;zeren eta, egia baita zure tamainako ehun giza-kik Maiestatearen aginterriko uzta eta ganaduguztiak suntsituko lituzketela denbora labu-rrean. Gainera, sei mila ilargialdiko gure histo-riak ez du beste herrialderik aipatzen, Liliput etaBlefuscu bi Inperio Nagusiak izan ezik. Eta bibotere indartsu hauek, esatera nindoakizunbezala, oso gerra tematsuan ari izan dira azkenhogeita hamasei ilargialditan. Ondorengo honen-gatik hasi zen: Mundu guztiak onartzen du, janaurretik arrautzak kraskatzeko era zaharra

Page 69: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

muturrik zabalenetik egitea zela; baina gauregungo Maiestatearen aitonak, mutikotan,arrautza bat jatera zihoanean, era zaharreankraskatu zuelarik, behatzetariko bat ebakitzeasuertatu zen. Ondoren, haren aita Enperadoreak,zigor handien mehatxupean, arrautzen muturestuena kraskatzeko aginduz ediktua eman zuenmenpeko guztientzat. Jendearentzat hain irain-garria izan zenez lege hau, Historiak diosku seialtxamendu egon direla horrengatik, Enperadorebatek bizia galdu duelarik eta beste batek koroa.Istilu zibil hauek Blefuscuko monarkek bultza-tzen zituzten etengabe, eta menperatuak izatenzirenean, exiliatuak Inperio hartara joaten zirenbeti babes bila. Batean eta bestean, kalkulatzenda hamaika mila pertsonak nahiago izan duelaheriotza jasan arrautzak mutur estuenetik kras-katzea onartu baino. Ehunka liburuki handi argi-taratu da eztabaida honi buruz, baina Muturza-balzaleen liburuak debekatuak izan dira luzaroaneta alderdi osoa legez ezgaitua karguak betetze-ko. Gatazka hauek iraun bitartean, BlefuscukoEnperadoreek sarritan protestatu zuten enbaxa-doreen bidez, erlijio-zisma sortzen ari ginela

Page 70: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

salatuz, Lustrog gure profeta nagusiaren fun-tsezko doktrina baten aurka jokatzen genuelako,(haien Korana den) Brundecral-eko berrogeitahamalaugarren kapituluan dagoelarik, hainzuzen. Honek, ordea, testua bortxatzea delaematen du, zeren eta, hauek baitira hitzak:«Benetako sinesle guztiek muturrik egokienetikkraskatu behar dituzte arrautzak». Eta muturrikegokiena zein den, badirudi, nire uste apalean,gizon bakoitzaren barruari utzi behar zaiola era-bakitzen, edo gutxienez epaile nagusiaren esku-pean berak erabaki dezan. Baina Muturzabalzaleerbesteratuek hain sinesgarritasun handia dute-nez Blefuscuko Enperadorearen Gortean etaezkutuko hain laguntza eta adore handia berenalderdiaren aldetik hemen bertan, gerra odol-tsua izan da bi Inperioen artean hogeita hamaseiilargialditan zehar emaitza ezberdinekin; denbo-raldi honetan berrogei itsasontzi nagusi galduditugu eta ontzi txikien askoz kopuru handiagoa,gure itsasgizon eta gerlari onenetariko hogeitahamar milarekin batera; eta arerioak jasandakokaltea nolabait gurea baino handiagoa izan delakalkulatzen da. Halere, orain ontziteria handia

Page 71: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dute ekipatuta eta gure gainera oldartzeko aridira prestatzen; eta Maiestate Inperialak, usteonsendoa duelarik zure adore eta indarrean, berearazoen berri zuri emateko agindu dit.»

Nire zerbitzu apalak Enperadoreari eskaintze-ko erregutu nion Idazkariari eta jakin eraztekoberari, kanpotarra nintzenez, alderdien arazoe-tan ez nuela sartu behar uste nuela; baina prestnengoela bizia arriskatuz ere bera eta Estatuadefendatzeko erasotzaile guztien aurka.

Page 72: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

5. KAPITULUAEstratagema bitxiaren bidez, inba-

sioa eragozten du autoreak. Ohorez-ko titulu handia ematen diote. Ble-fuscuko Enperadorearen enbaxado-

reak iristen dira bakea eskatuz.Enperatrizaren geletan sutea sortzenhalabeharrez; jauregiaren gainera-koa salbatzen laguntzen die auto-

reak.

Liliputen ipar-ipar-ekialdean kokaturiko irlabat da Blefuscuko Inperioa, zazpiehun metrokoitsasarteak bakarrik banatzen dituelarik. Arteanikusi gabea nintzen, eta inbasioa prestatzen ariomen zirela jakin ondoren, ez nintzen kostarenalde hartan agertzen, arerioaren ontziren batekaurkituko ote ninduen beldurrez; haiek ez zutennire berri, gerra garaian bi Inperioen artekoharreman guztiak zeharo debekaturik baitzeu-den heriotza-zigorpean eta gure Enperadoreakenbargoa zuen ezarria edozein ontzirentzako.

Page 73: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Arerioaren ontziteria osoa harrapatzeko eratuta-ko egitasmoa jakin erazi nion Enperadoreari;ontziteria, gure zelatariek baieztatu zigutenez,portuan zegoen ainguratua, lehen haizeekin itsa-soratzeko prest. Itsasartearen sakoneraz galde-gin nien marinelik adituenei, zundatua baitzutensarritan, eta itsasgoraz erdian hirurogeita hamarglumgluff zeudela esan zidaten, bi metro inguruEuropako neurrian, eta gainerakoan berrogeitahamar glumgluff gehienez ere. Ipar-ekialdekokostarantz abiatu nintzen Blefuscu parean; han,muino baten atzean etzanda, poltsikoko katalo-xa txikia atera eta arerioak ainguraturik zeukanontziteriari behatu nion, berrogeita hamarrenbat gerraontziz eta zamaontzi ugariz osatuazegoelarik. Gero, etxera etorri eta kablerik sen-doenetik pilo bat eta burdin barrak ekartzekoagindu nuen (bai bainuen honetarako baimena).Gutxi gorabehera listaria bezain lodia zenkablea, eta barra haien luzera eta tamaina pun-tua egiteko orratzena bezalakoa. Hiru aldiz toles-tu nuen kablea sendoagoa izateko, eta arrazoiberarengatik burdin barrak ere hirunaka bihurri-katu nituen elkarrekin, muturrak okertuz gakoei

Page 74: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bezala. Berrogeita hamar gako beste hainbatkableri lotu ondoren, ipar-ekialdeko kostara itzu-li nintzen, eta kasaka, oinetakoak eta galtzerdiakerantzi ondoren, itsasora sartu larruzko jipoiare-kin, itsasgora baino ordu erdi inguru lehenago.Ahal bezain bizkor ibiz iragan, eta gutxi gorabe-hera hogeita hamar metroz egin nuen igerianberriro hondoa ukitu arte; ordu erdi baino leheniritsi nintzen ontziteriara. Ikusi nindutenean,hainbesterainoxe izutu zirenez kontrarioak, saltoegin zuten ontzietatik, eta igerian joan itsaser-tzerantz, ez zirelarik han hogeita hamar milabaino gutxiago izango. Hartu orduan neure apa-railua eta ontzi bakoitzaren brankako zulotikgako bana sartu ondoren, kable guztiak elkarre-kin lotu nituen beste muturrean. Honetan ari nin-tzen bitartean, hainbat milaka gezi bota zuenarerioak, eskuetan eta aurpegian jo nindutelarikaskok; eta erresumin izugarriaz gain, eragozpenhandiak ere sortu zizkidaten neure eginkizu-nean. Kezkarik biziena begiengatik nuen, etagaldu egingo nituzkeen erremediorik gabe, ezbalitzait bat-batean babespide bat bururatu.Zenbait gauzatxo beharrezkoren artean banuen

Page 75: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nik betaurreko pare bat ezkutuko poltsikoan,lehen esan bezala, Enperadorearen miatzaileekaurkitu gabea. Atera eta ahal bezain sendosudur gainean finkatu nituen eta, honela babes-tuta, neure egitekoari jarraitu nion ausarki are-rioaren geziak gorabehera, nahiz eta hauetakoaskok betaurrekoen kristalen kontra jotzenzuten, baina pixka bat okertzeaz aparte besteondoriorik gabe. Gako guztiak loturik neuzkala,korapiloa eskuan harturik, tiraka hasi nintzen;baina ez zen ontzirik mugitu, ongi ainguratuakbaitzeuden denak, eta beraz, nire egitekoarenalderdirik ausartena zertu gabe zegoen. Jareginnion orduan sokari eta gakoak ontziei lotuta utzi-rik, di-da ainguren kableak moztu nituen ganibe-taz, bitartean berrehun jaurtigaik baino gehia-gok jo nindutelarik aurpegi eta eskuetan; gero,gakoei loturik neuzkan kableen mutur korapila-tua hartu eta erraztasun handiz arerioarengerraontzirik handienetako berrogeita hamareraman nituen tiraka neure atzetik.

Blefuscutarrak, nire asmoaren susmo txikie-nik ere ez zutenez, harrituta eta nahastuta gera-tu ziren hasieran. Kableak mozten ikusi nindute-

Page 76: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nean, ontziei noraezean uztea edo elkarren kon-tra tupust eragitea izango zela nire asmoa pen-tsatu zuten; baina ontziteria osoa txukun-txukunbazihoala konturatu zirenean, eta mutur batetiktiraka ikusi nindutenean, atsekabez eta etsipe-nez zer-nolako iskanbila sortu zuten, ia ezinez-koa da azaltzea edo imajinatzea. Arriskutik ategon nintzenean, pixka batean geratu egin nin-tzen eskuetan eta aurpegian sartutako geziakateratzeko eta, lehen esan dudan bezala, helduberritan eman zidaten ukendu berberaz igurzte-ko. Betaurrekoak kendu, eta marea pixka bat jai-tsi arte ordu bete inguru itxaron ondoren, ibiziragan nuen erdialdea neure zamaz, eta onik iri-tsi Liliputeko errege-portura.

Enperadorea eta Gorte osoa itsasertzeanzeuden abentura handi honen amaieraren zain.Ilargi-erdi handi baten eran ontziek aurrera egi-ten zutela ikusten zuten, baina ni neu ez nindu-ten ikusten, uretan sartua bainengoen bularre-raino. Itsasartearen erdira iritsi nintzenean, areatsekabetuago jarri ziren, leporaino bainengoenuretan. Itotzat jo ninduen Enperadoreak eta era-sotzeko asmotan arerioaren ontziteria hurbiltzen

Page 77: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ari zela pentsatu zuen; baina laster joan zitzaionbeldurra, zeren eta, ematen nuen urrats bakoi-tzeko itsasarteak gero eta sakonera txikiagoazuenez, berehala iritsi bainintzen elkarri entzute-ko bezain hurbilera, eta ontziteriari lotutakokableen muturra gora altxatuz, oihu egin nuenozenki: Bizi luzea Liliputeko Enperadorerik ahal-tsuenari! Lehorreratu nintzenean, imajina litez-keen gorespen guztiekin hartu ninduen erregebikain hark, eta hantxe bertan Nardac izendatu,haien artean ohorezko titulu nagusia delarik.

Arerioaren gainerako ontzi guztiak ere harenportuetara ekartzeko beste aukeraren batezbaliatzeko erregutu zidan Maiestateak. Eta hainneurrigabea izaten denez erregeen gutizia, bazi-rudien hark ez zuela besterik buruan BlefuscukoInperio osoa probintzia bihurtu eta Erregeordebidez gobernatzea baizik, baita erbesteratutakoMuturzabalzaleak suntsitzea ere, arrautzakmuturrik estuenetik kraskatzera behartuz jendehura, hala bera izango zelarik mundu osoko erre-ge bakarra. Asmo hauek haren burutik kentzensaiatu nintzen politika eta zuzenbideko liburue-tatik ateratako argudio askoren bidez, eta argi

Page 78: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta garbi adierazi nion sekula ez nintzela izangoherri aske eta adoretsu bat esklabotzara ekar-tzeko bitarteko. Eta arazo hau Kontseiluan ezta-baidatu zutenean, nire iritzi berekoak omenziren Ministroen arteko zentzudunenak ere.

Nire aitorpen argi eta ausart hau, MaiestateInperialaren egitasmo eta politikari hain kontra-jarria zegoenez, ez zidan inoiz barkatu; oso mal-tzurki aipatu omen zuen Kontseiluan, non, esanzidatenez, zentzudunenetariko batzuk, berenisiltasunagatik behintzat, nire iritzi berekoakzirela ematen omen zuen; baina beste batzuek,isilpeko nire etsaiak izanik, ezin izan omen zutengorde, zeharka-meharka niri kalte egiteko zen-bait adierazpen. Eta ordudanik hasi zen Maiesta-tearen eta maltzurki nire kontra zegoen minis-tro-taldetxo baten arteko satorlana, bi hilabetebaino lehen kanporatu zena eta nire hondamen-di osoan amaitu izan zitekeena. Hain gutxi balioizaten dute erregeei egindako zerbitzurik han-dienek, haien grinak asetzeari emandako ezezkobaten aldean!

Balentria honetatik hiru bat astera, Blefuscu-tik enbaxada handi bat iritsi zen, apalki bake-

Page 79: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eskaintza eginez; berehala lortu zen bakea osobaldintza egokietan gure Enperadorearentzat,baina ez dut irakurlea gogaitaraziko berauenkontaketaz. Sei enbaxadore etorri ziren, bos-tehunen bat pertsonako segizioarekin, eta han-dikiro egin zuten sarrera, beren ugazabarenbikaintasunari eta zeukaten egitekoaren garran-tziari zegokion bezala. Ituna burutu zutenean,eta Gortearen aurrean nuen —edo banuela ziru-dien— sinesgarritasunagatik, Jaun Bikain haiekbisita ofizial bat egin zidaten, haiekiko adiskide-tasun handiz jokatu nuela esan baitzieten isil-pean. Nire adore eta eskuzabaltasunari buruzkokonplimendu askorekin hasi ziren, beren erresu-mara gonbidatu ninduten beren ugazaba Enpe-radorearen izenean, eta nire indar miragarriarenfrogaren batzuk emateko erregutu zidaten,gauza harrigarriak baitzituzten entzunak; pozikeman zuen honetan gustu, baina ez dut irakurleaxehetasun hauetan luzaraziko.

Jaun Bikain haiek pixka batean entretenitueta poz-pozik eta txundituta utzi nituenean,beren ugazaba Enperadoreari nire goraintzi apa-lak emateko ohorea egin ziezadatela erregutu

Page 80: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nien; izan ere, beraren bertuteen ospeak, arra-zoiz, betea baitzuen mundu osoa mirespenez,eta nik erabakia nuen neure sorterrira itzuliaurretik berari bisita egitea. Beraz, gure Enpera-dorea ikusteko ohorea izan nuen lehen egokie-ran, Blefuscuko monarka ikusteko baimena erre-gutu nion, ontzat eman zidalarik baina hoztasunhandiz, argi eta garbi nabaritu ahal izan nuenez;ezin nuen, ordea, zergatia asmatu, norbaitek isil-ka-misilka esan zidan arte enbaxadore haiekinizandako elkarrizketa gaizki-nahiaren erakusga-rritzat aurkeztu ziotela Flimnap eta Bolgolamek,ziur nagoelarik nire bihotza guztiz libre zegoelahorrelakotik. Eta orduan hasi nintzen lehen aldizGorte eta ministroen akatsez konturatzen.

Enbaxadore haiek interpretari bidez hitz eginzidatela adierazi behar da, bi inperioetako hiz-kuntzak Europako bi edozein bezain ezberdinakbaitira elkarren artean, nazio bakoitza bere min-tzairaren antzinatasun, edertasun eta indarrazharrotzen delarik, bestearenarekiko mesprezunabariaz; hala eta guztiz ere, gure Enperado-reak, haien ontziteria bere esku izateak ematenzion abantailaz baliatuz, kredentzialak aurkezte-

Page 81: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ra eta hitzaldia liliputieraz egitera behartuzituen. Eta aitortu beharra dago, bi erresumenarteko merkatal eta komertzio-harreman uga-rien ondorioz, baita erbesteratuak etengabe har-tzen dituztelako —biek jokatzen dutelarik hone-tan berdin— eta inperio bakoitzeko aitonenseme gazteak eta aberaskumeak bestera bidal-tzeko ohitura dagoelako ere (mundua ikusiz etajende eta izaera ezberdinak ezagutuz berenburuak hez ditzaten, batez ere), guzti honenga-tik itsasaldean bizi den handiki edo merkatariedo marinel gutxi dagoela elkarrizketarik bi hiz-kuntzetan egin ezin duenik; aste batzuk geroagokonturatu nintzen honetaz, Blefuscuko Enpera-doreari neure agurra egitera joan nintzaionean,abentura hau, bere garaian kontatuko dudanbezala, oso zorionekoa izan zelarik niretzat,etsaien maltzurkeriak eragindako ezbehar han-dien artean.

Irakurleak gogoratuko duenez, askatasunaberreskuratzeko arau haiek izenpetu nituenean,baziren batzuk oso gogoko ez nituenak morron-tza handiegia zekarkidatelako, ezinbestean etahalabeharrez bakarrik derrigortu nindutelarik

Page 82: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

amore ematera. Baina Nardac bat nintzelarikorduan, goren mailakoa Inperio hartan, betebe-har haiek ez zegozkiola nire duintasunari pentsa-tzen zuten eta Enperadoreak (berea aitortubehar zaio) sekula ez zizkidan aipatu. Dena den,luzarora gabe izan nuen Maiestateari oso mese-de aipagarria egiteko aukera, edo behintzat, horiuste izan nuen orduan. Gauerdian, atean zeudenehunka askoren deiadarrak entzun nituen; etabat-batean iratzarri nindutenez, nolabaiteko izu-ikaraz nengoen. Etengabe burglum hitza errepi-katzen zutela entzun nuen; Enperadorearen Gor-teko batzuek, jendartean aurrera etorri zirelarik,berehalaxe jauregira joateko erregutu zidaten,Maiestate Enperatrizaren gela sutan baitzegoenohorezko dama baten axolagabekeriaz, eleberribat irakurtzen ari zela loak hartu omen zuen eta.Berehalaxe altxatu nintzen; eta nire aurreanbidea garbi uzteko agindu ondoren, eta gainerailartargia zegoelarik gau hartan, lortu nuen inorzapaldu gabe jauregiraino joatea. Jadanik gelakohormetara eskailerak hurbilduta zituztela etaontziz ongi hornituak zeudela ohartu nintzen,baina ura urruti samar zegoen. Ontziak titare

Page 83: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

handien tamainakoak ziren, eta gizarajo haiekahal bezain bizkor pasatzen zizkidaten; bainasugarrak hain biziak zirenez, ezer gutxitarakobalio zuten. Erraz itzali ahal izango nukeen neurekasakaz, baina zoritxarrez etxean utzia nuenpresaren presaz, larruzko jipoiarekin bakarrikirtena nintzelarik kanpora. Guztiz etsia etatamalgarria zirudien egoerak, eta jauregi bikainhura erremediorik gabe erreko zatekeen oina-rrietaraino, adorealdi batean —ezohikoa nire-gan— ez balitzait bat-batean irtenbide bat buru-ratu. Aurreko gauean asko edana nintzen ardobikain batetik, glimigrim izenekoa (Blefuscuta-rrek flunec deitzen dute, baina hobetsitzat dagogurea) eta oso diuretikoa dena. Munduko txiripa-rik zoriontsuenaz, batere bota gabe neukanneure baitan. Sugarretara asko hurbiltzean sartuzitzaidan beroagatik eta haiek itzaltzeko ahalegi-nagatik, ardoa pixa bihurtu zen; eta hain kantita-te handia hustu nuenez eta hain egoki bideratubehar zen lekuetara, sua erabat itzalia geratuzen hiru minuturen buruan, eta eraikin-multzoharen gainerakoa, egiten hainbeste mende kos-tatakoa, hondamenetik libre.

Page 84: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Egun-argia zen eta etxera itzuli nintzen,Enperadorearekin ospatzen geratu gabe; zereneta, zerbitzu-ekintza aparta burutu nuen arren,ez bainekien Maiestateak nola hartuko zuen nirejokabidea; izan ere, erresumako lege nagusienarabera, heriotza-zigorra dago jauregi-barrutianpixa egiten duen edonorentzat, berdin izanikzein mailatakoa den. Lasaitu egin ninduen pixkabat Maiestateak bidalitako mezuak, hots, agin-duak emango zizkiola Epaile Nagusiari ofizialkionar zezan niretzako barkamena, halere ezinizan nuelarik lortu. Eta xuxurlatu zidatenez, nikegindakoari hain nazka izugarria hartu zionezEnperatrizak, patioko bazterrik urrunenera alda-tu omen zen, sendo erabakia zuelarik eraikinhaiek ez zirela sekula konponduko berak erabil-tzeko; eta bere konfiantza handienekoenaurrean, ezin omen zen mendekatzeko zin-hitzaeman gabe egon.

Page 85: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

6. KAPITULUALiliputeko biztanleez; haien kultura,lege, ohitura eta haurrak hezteko

eraz. Autorearen bizimodua herrial-de hartan. Andere bikain baten

defentsa.

Inperio haren deskribapena tratatu berezibaterako uzteko asmoa dudan arren, bitarteanjakin-mina duen irakurlea pozik aseko dut zen-bait azalpen orokor emanez. Bertakoak tamai-naz ez dira eskuarki hamabost zentimetrora iris-ten, eta proportzio berberori dute gainerako ani-malia guztiek, baita landare eta zuhaitzek ere;esate baterako, zaldi eta idirik handienek hamar-hamabi zentimetroko altuera dute, ardiek lauzentimetro gutxi gorabehera; antzarak txola-rrearen tamainakoak dira, eta horrela dago denamurriztuta, txikienetaraino iritsi arte, ia ikusiezi-nak direlarik nire begietarako; baina naturak lili-putiarren begiak ere moldatu ditu haien ikuspe-gian dauden gauza guztietara: zehaztasun han-

Page 86: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

diz ikusten dute, baina ez tarte handira. Eta hur-bileko gauzekiko haien ikusmen zorrotza erakus-tearren, esango dut euli arrunta bezain handiaere ez zen hegatxabala sukaldari batek nolalumatzen zuen ikusteko atsegin handia izannuela; baita neska gazte bat jostorratz ikusiezi-nean hari ikusiezina sartzen ere. Haien zuhaitzikhandienek bi metro inguruko luzera dute; erre-ge-parke nagusian zeudenetariko batzuei buruzari naiz, haien puntetara ukabila itxita iristennintzelarik, hain zuzen. Gainerako landareak ereproportzio berekoak dira; baina hau irakurlearenirudimenari utziko diot.

Gauza gutxi esango dut orain haien kulturaz,mende luzetan zehar arlo guztietan loratu dela-rik haien artean; baina oso berezia dute idaztekoera, ez baitute ezkerretik eskuinerantz egiten,europarrok bezala; ezta eskuinetik ezkerrerantz,arabiarrek bezala; ezta goitik behera, txinatarrekbezala; ezta behetik gora, cascagiarrek bezala;baizik eta zeharretara paperaren ertz batetikbestera, gure andereek Ingalaterran bezala.

Zuzen buruz behera lurperatzen dituzte hil-dakoak, zeren eta, haien ustez, hamaika mila

Page 87: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ilargialdiren buruan guztiak altxatuko baitiraberriro eta, orduan, lurra (laua dela uste dutena)azpikoz gora jarriko delarik, berpizten direnean,prest egongo dira eta zutik. Haien arteko jakin-tsuenek aitortzen dute doktrina honen zentzuga-bekeria, baina ohiturak jarraitu egiten du jendexeheari amore emateagatik.

Badira lege eta ohitura batzuk oso bereziakInperio hartan, eta zuzen-zuzenean neureherrialde maitekoen kontrakoak ez balira, haiekzuritzeko zerbait esaten ahaleginduko nintzate-ke. Haienak bezain ongi betearaziko baliragureak! Aipatuko dudan lehena salatariei buruz-koa da. Estatuaren aurkako krimen guztiakgogortasunik handienaz zigortzen dira, bainaakusatuak lortzen badu bere errugabetasunaargi eta garbi erakustea epaiketan, berehalaxeematen diote akusatzaileari heriotzarik laidaga-rriena; eta honen ondasun edo lurretatik ordain-sari laukoitza ematen diote errugabeari, galduta-ko denboragatik, jasandako arriskuagatik, espe-txealdiko nekeengatik eta bere defentsa presta-tzen egindako gastu guztiengatik. Eta salataria-ren fondoa aski ez bada, Koroak berak osatzen

Page 88: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

du eskuzabaltasunez. Halaber, bere ederrarenerakusgarriren bat ematen dio Enperadoreakjendaurrean, eta hiri osoan zehar aldarrikatzenda haren errugabetasuna.

Iruzurkeria lapurreta baino krimen handiago-tzat hartzen dute eta, beraz, gutxitan uztenheriotzaz zigortu gabe; zeren eta, arretaz zain-duz gero, zentzu pixka batez gizakiaren ondasu-nak gorde daitezkeela lapurrengandik esatenbaitute, baina zuzentasunak ez duela babesikmaltzurkeria handiagoaren kontra; eta beharrez-koa denez salerosketa eta tratuak zorretan egi-tea etengabe, horrelakoetan iruzurkeriari ones-pena eman edo ezikusiarena egiten bazaio, edozigortzeko legerik ez baldin badago, tratugilezintzoa izaten dela beti galtzaile, eta lotsabako-ak lortzen irabazia. Gogoratzen dut behin gaizki-le baten alde bitartekotza egin nuela Erregearenaurrean, nagusiari txekez iritsitako dirutza handibat hartu eta hanka egin baitzuen; eta aringarrimodura, konfiantza-abusua besterik ez zela esanniolarik Maiestateari, ikaragarria iruditu zitzaionEnperadoreari nik, defentsa gisa, krimenarenastungarririk handiena eskaintzea; eta egia esa-

Page 89: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

teko, ezer gutxi erantzun niezaiokeen beti esanohi denaz gain, alegia, nazio ezberdinek ohituraezberdinak dituztela, zeharo lotsatua nengoelaaitortu beharrean bainago.

Nahiz eta guk ere esan ohi dugun saria etazigorra direla gobernu guztien bi ardatzak, seku-la ez dut arau hau beteta ikusi Liliputetik kanpobeste inon. Han hirurogeita hamahiru ilargialdizherriko legeak zorrotz bete dituela behar hainbatfrogatzen duen edonork zenbait abantailatarakoeskubidea du bere kategoria eta bizi-mailarenarabera, baita horretarakoxe duten fondo berezibatetik proportzioan dagokion diru-kopurua har-tzeko ere; gainera, Snilpall —edo Legal— titulualortzen du, bere izenari eransten diona, baina ezda ondorengoengana pasatzen. Gure legeak,sarien aipamenik gabe, zigorrez bakarrik betea-razten direla esan nionean jende hari, politika-hutsegite ikaragarria iritzi zioten. Hain zuzenere, honexegatik ditu sei begi Justiziaren irudiakhango epaitegietan: bi aurrean, beste horren-beste atzean eta bana alde bakoitzean arretaeta zuhurtasuna adierazteko; eskuinean poltsabat urre izaten du zabalik eta ezkerrean ezpata

Page 90: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zorroan sartuta, zigortzera baino saritzera ema-nagoa dela adierazteko.

Lanpostu ofizialetarako jendea aukeratzera-koan, trebetasun handiak baino ohitura onakgehiago hartzen dituzte kontutan; zeren eta,gobernua beharrezkoa izanik gizateriarentzat,giza adimenaren gaitasun arrunta edozein gizar-te-mailari dagokiola uste dute haiek, eta Probi-dentziak sekula ez duela herri-arazoen adminis-trazioa misterio bihurtzeko asmorik izan aparte-ko argitasuna duten pertsona gutxi batzuk baka-rrik ulertzeko, hauetariko hiru nekez jaiotzendirelarik mende batean. Aitzitik, egia, zuzentasu-na, neurritasuna eta horrelakoak edozein gizaki-rengan egon daitezkeela pentsatzen dute; etabertute hauen praktikak, eskarmentu eta boron-date onarekin batera, edozein gizaki gaitukolukeela bere herniaren zerbitzurako, ikasketakeskatzen dituzten postuetan izan ezik. Bainabertute moralen gabezia adimen-dohain handia-goen bidez hain zaila denez betetzen, horrelakopertsonenak bezaiako esku arriskutsuetan karguofizialak ez direla inoiz utzi behar pentsatzendute; eta behintzat, asmo onarekin ezjakintasu-

Page 91: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nez eginiko hutsegiteek ez dutela inoiz guztionongirako hain ondorio txarrik izango, nola baitu-te, gaiztakeriarako joera izanik, bere txarkeriaantolatu, ugaldu eta defendatzeko abilezia han-dia duenaren ekintzek.

Era berean, Jainkozko Probidentziaren bateanez sinesteak ezgaitu egiten du pertsona edozeinkargu publikotarako; zeren eta, erregeek aitor-tzen dutelarik Probidentziaren ordezkari direlaberak, beren gainetiko aginpide hori ukatzenduten pertsonak lanerako hartzea baino zentzu-bakoagorik ez dagoela ezer uste dute liliputia-rrek.

Lege hauen eta ondorengoen berri ematean,jatorrizko erakundeei buruz bakarrik ari naizelaulertu beharko litzateke, eta ez gizakiaren izaeraendekatuagatik zertu dituzten ustelkeriarikeskandalagarrienei buruz. Zeren eta, soka gai-nean dantza eginez kargu handiak eskuratu edomakila gainetik saltoka eta azpitik arrastaka ibi-liz mesede eta pribilegioak lortzeko jokabidehiguingarriari buruz, lehenengoz orain aginteandagoen Enperadorearen aitonak sartu zituelajakin behar baitu irakurleak, eta alderdi eta tal-

Page 92: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

detxoak gehitu ahala iritsi direla gaur egungomailara.

Eskergabetasuna heriotza-zigorra duen kri-mena da haien artean, beste herrialderenbatzuetan ere gertatzen dela irakurtzen dugunbezala; zeren eta, honela pentsatzen baitutehaiek, hots, bere ongileari gaizkia itzultzen dionabeste gizaki guztien etsai ere izango dela, ezbaitu gainera hauengandik ezer onik hartu, etaberaz, honelako gizonak ez duela merezi bizitze-rik.

Guraso eta seme-alaben arteko betebeharreiburuzko haien ideiak eta gureak oso ezberdinakdira. Zeren eta, arraren eta emearen artekoelkarketa Naturako Lege nagusian dagoenezoinarritua espezieek ugaldu eta iraun dezaten,gizon-emakumeak, beste animaliak bezalaxe,haragiaren grinaz daudela halabeharrez elkartu-ta uste dute liliputiarrek; eta beren umeengana-ko samurtasuna ere natur printzipio beretik sor-tzen dela; hau dela eta, ez dute inoiz onartzenume batek inolako obligaziorik duenik aitarekiko,honek sortu zuelako, edo amarekiko, honekmundura ekarri zuelako; zeren eta, giza bizitza-

Page 93: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ko miseriak kontutan izanez gero, hau ez baitaberez onuragarri, ezta gurasoen asmoan ere,hauen gogoan beste zerbait baitzebilen amodiozelkarbatu zirenean. Honengatik eta antzerakoarrazonamenduengatik, haien iritziz, gurasoakdira beren seme-alaben heziketaz ardura litez-keen azkenak; eta beraz, hiri bakoitzean haur-tzaindegi publikoak dituzte, guraso guztiak,baserritar eta laborariak izan ezik, behartuakdaudelarik seme-alabak hogei ilargialdi bete-tzean haurtzaindegi haietara bidaltzera bertanhazi eta hezi daitezen, adin horretarako pixkabat otzantzen hasiak direla uste izaten baita.Mota ezberdinetakoak dira eskola hauek, gizar-te-maila ezberdinetakoentzat eta neska nahizmutikoentzat. Badute zenbait irakasle haurrakgurasoen kategoriari nahiz beren gaitasun etajoerei dagokien bizimodurako prestatzen ongitrebatuta. Lehenik, mutikoentzako haurtzainde-giei buruz esango dut zerbait, eta gero neskati-lentzakoez.

Aitonen seme edo jatorri bereziko mutikoen-tzako haurtzaindegietan irakasle zorrotz etajakintsuak daude, hainbat ordezkorekin batera.

Page 94: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Haurren jantziak eta janariak arrunt eta xumeakizaten dira. Ohore, zuzentasun, adore, apalta-sun, bihozberatasun, erlijio eta beren herriareki-ko maitasunean hezten dira; beti izaten dituztezerbait egiten, jateko eta lo egiteko aldi osolaburretan eta gorputz-ariketak egiteko den biorduko atsedenaldian izan ezik. Gizonek janztendituzte lau urte bete arte, eta ordudanik haurrekberek jantzi behar dituzte arropak, nahiz etagizarte-maila oso altukoak izan; eta neskameek,gure artekoen berrogeita hamarreko adina dute-larik proportzioz, eginkizunik apalenak bakarrikegiten dituzte. Inoiz ez zaie zerbitzariekin hitzegiten uzten, baizik eta elkarrekin ibiltzen diratalde txiki edo handiagotan jolasean, irakaslerenedo ordezkoetakoren baten aurrean betiere;horrela eragozten zaizkie gure haurrek jasanbehar izaten duten txorakeria eta grina txarreneragina. Urtean bi aldiz bakarrik uzten zaie gura-soei semeak ikusten; bisitak ez du ordu betebaino gehiago iraun behar. Etortzerakoan etajoaterakoan uzten zaie haurrari musu ematen;baina horrelako okasioetan beti ondoan egotenden irakasleak ez du onartuko ezer xuxurla die-

Page 95: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zaioten, edo maitasun-adierazpenik egiterik, edojostailu, gozoki eta horrelakorik oparitzerik.

Haurraren heziketa eta mantenurako familiabakoitzak ordaindu beharrekoa ez pagatzea ger-tatuz gero, Enperadorearen ofizialeek biltzendute.

Zaldun arrunt, merkatari, komertziante etaartisauen umeentzako haurtzaindegiak propor-tzionalki era berean daude antolatuta; lanbide-ren bat behar dutenak bakarrik jartzen dituzteikasten zazpi urterekin, familia berezietakoekberen haurtzaindegietan hamabostera artejarraitzen dutelarik, gure artean hogeita bateraarte izango balitz bezala; baina itxialdia poliki-poliki murriztuz joaten da azken hiru urteetan.

Neskatilentzako haurtzaindegietan, goi-mai-lakoak mutikoen oso antzera hezten dituzte;bakarrik, ongi diziplinaturiko neskameek janztendituztela, baina betiere irakasle edo ordezkorenbaten aurrean, haiek berak janzten hasi arte,bost urterekin alegia. Eta konturatzen badirahaurtzain hauek izu-istorio edo inozokeriekin edogure artean neskameek egin ohi dituzten txora-keriekin entretenitzen dituztela neskatilak,

Page 96: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hirian jendaurrean zigortzen dituzte hiru aldiz,urte beterako espetxeratu eta bizitza osorakoherrialdeko eskualderik baztertuenetara bidal-tzen. Horrela, neska gazteak gizonak bestelotsatzen dira koldarrak eta txepelak izateaz, etamodu onak eta garbitasuna ez den beste edo-zein apaingarri mesprezatzen dute. Ez nuen nikezberdintasunik ikusi haien heziketan, sexu-dife-rentzia zela eta; bakarrik, neskatilen ariketak ezzirela gehienetan hain gogorrak, eta etxeko bizi-moduari buruzko zenbait arau ematen zitzaiela,eta ikasgai-kopuru txikiagoa, haien esaera batekdioenez, goi-mailako jendearen artean, emaz-teak lagun arrazoitsu eta atsegin izan beharbaitu beti, ezin delako beti gazte izan. Neskatilakhamabi urtera iristean, haien artean ezkon-adinadelarik, guraso edo tutoreek etxera eramatendituzte irakasleei esker on bizia adierazi ondo-ren, eta gutxitan falta izaten dira andereñoareneta lagunen malkoak.

Behe-mailako neskatilen haurtzaindegietan,beren sexu eta gizarte-mailari dagozkion lan-mota guztietan hezten dituzte haurrak. Aprendiz

Page 97: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izatekoak zazpi urterekin irteten dira, gainerako-ak hamaikara arte egoten.

Haurtzaindegi hauetan umeak dituzten behe-mailako familiak beharturik daude, urteko pen-tsioaz —ahalik eta merkeenaz— gain, hilerokoirabazien parte txiki bat haurtzaindegiko admi-nistratzaileari ematera, umearentzako ondareizan dadin; eta horrela, legeak mugatzen dituguraso guztiak beren gastuetan. Zeren eta lilipu-tiarrek uste baitute ez dagoela bidegabekeriahandiagorik jendeak, bere grina likitsen men-pean, haurrak mundura ekarri, eta hauen mante-nuaren zama gizarteari uztea baino. Goi-mailakojendeari dagokionez, haur bakoitzarentzat,beren mailaren araberako kopuru jakin bat uzteaziurtatu behar izaten dute; eta fondo hauek, zen-tzu handiz eta zuzentasunik zorrotzenaz admi-nistratzen dituzte beti.

Baserritar eta laborariek etxean hazten dituz-te umeak, haien bizibidea lurra maneiatu etalantzea baita, eta beraz, haien heziketak ondoriotxikia du gizartearentzat. Baina beren artekozaharrak eta gaixoak ospitaletan zaintzen dituz-

Page 98: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

te, eskean ibiltzea ezezaguna baita Inperio har-tan.

Eta hemen baliteke pixka bat entretenitzeajakingurako irakurlea, bederatzi hilabete etahamahiru eguneko egonaldian zehar herrialdehartan izan nuen etxeaz eta bizimoduaz zerbaitesanez. Oso mekanikazalea naizenez eta beha-rrak derrigortuta, mahai eta aulki bat nahikoaerosoak egin nituen neuretzat errege-parkekozuhaitzik handienez. Berrehun jostunek jardunzuten lanean nire alkandorak eta oheko etamahaiko zapi zuriak egiten, aurkitu ahal izanzuten bezain ehun sendo eta zarpailez dena;halere, gero bata bestearen gainean jarri etagosnatu beharra izan zuten, haietako lodienagoma-oihala baino hainbat aldiz meheagoa bai-tzen. Haien zapiak eskuarki zazpi zentimetro iza-ten dira zabal eta metro bete luze. Zoruan etzan-da nengoela hartu zidaten neurria jostunek: batlepoan zutik jarri zen eta beste bat zangoarenerdi aldera, soka sendo bat tenkaturik zutelabakoitzak mutur batetik helduta; bitartean hiru-garrenak sokaren luzera neurtzen zuen bi zenti-metro t’erdiko luzerako erregelaz. Gero, eskui-

Page 99: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

neko erpurua neurtu zidaten, eta ez zuten gehia-go behar izan; izan ere, kalkulu matematikoarenarabera, erpurua baino bi aldiz lodiagoa izanikeskumuturra, eta era berean kalkulatuz lepoaeta gerria, eta nire alkandora zaharraren lagun-tzaz, zeina haien aurrean zoruan zabaldu bai-nuen eredu bat izateko, dena neurri egokiz eginzidaten. Era berean, hirurehun sastrek ere jar-dun zuten lanean jantziak egiteko; baina haiekbeste zerbait asmatu zuten neurria hartzeko.Belaunikatu egin nintzen, eta eskailera bat jarrizidaten zorutik leporaino; haietako batek eskai-leran gora igo eta plomuari erortzen utzi zionlepotik zoruraino, huraxe izango zelarik nirekasakaren luzera; baina gerria eta besoak neukneurtu nituen. Nire jantziak amaitu zituztenean—eta neure etxean egin zituzten (ez baitzirate-keen sartuko haien handienean ere)— Ingalate-rran andereek puska koloretsuz egin ohi dituztenoihal horietakoa ematen zuen, nahiz eta nireakdenak kolore bakar batekoak izan.

Hirurehun sukaldari nituen neure jakiak pres-tatzeko, neure etxe inguruan eraikitako etxolatxiki egokietan bizi zirelarik beren familiekin, eta

Page 100: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bakoitzak bi jaki prestatzen zidan. Hogei zerbi-tzari hartzen nituen eskuan, era mahaian ipin-tzen; beste ehun zoruan geratzen ziren, batzukjakiekin, eta beste batzuk ardoarekin eta bestelikore batzuekin, upelak bizkarretik zintzilikazituztela; hau dena, nik nahi nuenean, goiko zer-bitzariek igo egiten zuten oso era burutsuan zen-bait sokaren bidez, guk Europan putzutik baldeaateratzen dugunean bezala. Haien platerkadabat mokadu ona zen, eta upela bete likore zurru-tada dezentea. Haien arkumea ez da gureabaino hobea, baina behikia apartekoa. Behinizan nuen solomotxo bat, hiru zati egin beharre-koa, hain handia zelako; baina honelakorik osogutxitan gertatzen da. Zerbitzariak txunditutageratu ziren hezur eta guzti jaten nuela ikus-tean, gure artean hegatxabal-hankekin egitendugun bezala. Haien antzara eta indioilarrakgehienetan mokadu batean jaten nituen, etagureak baino askoz hobeak direla aitortu behardut. Beste hegazti txikiago batzuk hogei edohogeita hamar bar nitzakeen neure ganibet-pun-tan.

Page 101: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Egun batez, Maiestate Inperialak, nire bizi-moduaren berri izan ondoren, berak eta bereErregina-Emazteak, Odol-Printze eta Printzesagazteekin batera, nirekin afaltzeko zoriona (hitzhauxe erabili zuen) izan zezatela erregutu zidan.Hala bada, etorri ziren, eta mahai gainean jarrinituen goi-aulkietan, neure aurre-aurrean, berenjagoleak inguruan zituztela. Flimnap AltxorzainNagusi Jauna ere hantxe zegoen, bere makuluzuriarekin; eta sarri begiratu garratza botatzenzidala ohartu nintzen, nik ezikusia eginez, ohibaino gehiago jaten nuelarik, neure sorterri mai-tearen ohorez, baita Gortea miresmenez bete-tzearren ere. Baditut nik neure arrazoiak pentsa-tzeko, Maiestatearen bisita honek aukera emanziola Flimnapi nire kontra gaizki hitz egiteko berejaunari. Ministro hura beti izan zen ezkutuan nireetsai, nahiz eta, itxuraz, haren izaera ozpintsua-ri berez zegokion baino zurikeria handiagoz era-biltzen ninduen. Bere Altxortegiaren egoera kas-karra agertu zion Maiestateari; behartua zegoe-la dirua beherapen handiz hartzera; Haziendakobaloreak gutxienez ehuneko bederatziaren azpi-tik zebiltzala paretik behera; Maiestateari milioi

Page 102: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

t’erdi sprug (haien urrezko txanponik handiena,dilista txiki baten tamainakoa) baino gehiagokostatu nintzaiola; eta guztiaren ondorioz, kome-nigarri izan zitekeela Enperadorea lehen aukerazbaliatzea ni handik bidaltzeko.

Behartua nago andere paregabe baten ospeonaren alde agertzera, errugabea izanik nirega-tik sufritu baitzuen. Bere emaztearekiko jeloskorjartzeko kasketaldia izan zuen Altxorzainak,andere agurgarri hark oso begiko hartu ninduelajakin erazi baitzioten mihi gaiztoek maltzurke-riaz, eta denboraldi batez izan zen zurrumurrueskandalagarririk Gortean, behin ezkutuan nireetxera etorri omen zela esanez. Hau faltsukeria-rik iraingarriena dela adierazi behar dut benetaneta zinez, inolako oinarririk gabea, egia izanikere andere hark atsegin izan zuela maltzurkeria-rik gabeko askatasun eta adiskidetasun handiznirekin jokatzea. Onartzen dut sarri etortzen zelaetxera, baina beti agerian, sekula ez beste hirubaino gutxiagorekin zalgurdian, hauek gehiene-tan bere ahizpa, alaba gaztea eta lagun berezi-ren bat izaten zirelarik; baina hau Gorteko besteandere askok ere egiten zuen. Neure inguruko

Page 103: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zerbitzariengana ere jo dezaket, esan dezatenea inoiz ikusi ote zuten zalgurdirik nire etxeondoan, barrukoak zeintzuk ziren jakin gabe.Honelakoetan, eta zerbitzariren batek ohartaraziondoren, berehalaxe atera joatea izaten zen nireohitura, eta begirunez agurtu ondoren, gurdiaeta bi zaldi kontu handiz neure eskuetan hartu(zeren eta sei zeudenetan, zaltzainak lau askatuegiten baitzituen beti) eta mahai batean ipintzennituen, beronen inguru osoan hamabi zentimetroaltu zen ertz mugigarria jarria izaten nuelarikistripurik gerta ez zedin. Eta sarri izan ditut aldiberean lau gurdi beren zaldiekin bisitariz beteta-ko neure mahai gainean, nik, aulkian eserita,aurpegia haienganantz hurbiltzen nuelarik; etatalde batekin nengoen bitartean, gurtzainek poli-ki-poliki mahai inguruan erabiltzen zituzten bes-teak. Arratsalde atsegin asko pasatu izan dutelkarrizketa hauetan. Baina erronka botatzendiet Altxorzainari eta haren bi salatariei (esanegingo ditut izenak, eta hor konpon daitezela!),Clustril eta Drunlori, froga dezaten inoiz norbaitincognito etorri zitzaidala bisitatzera, ReldresalIdazkaria izan ezik, hau Maiestate Inperialak

Page 104: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

espresuki bidalia izan zelarik, lehen kontatududan bezala. Ez nintzen arazo honetaz hainbes-te luzatuko, andere bikain baten ospe ona ezbalego arriskuan jarria, eta neurea, zer esanikez, nahiz eta Nardac izateko ohorea dudan,Altxorzaina bera ere ez den zerbait, mundu guz-tiak baitaki Clumglum besterik ez dela, nireabaino gradu bat beheragoko titulua, markesadukearekiko bezala Ingalaterran; halere, onar-tzen dut nire gainetik zegoela bere karguarenga-tik. Informazio faltsu hauen ondorioz —nik gero-ago jakin nuen, aipagarria ez den gorabeherabatengatik, Altxorzainak aldi batez aurpegi bel-tza jarri zion bere emazteari, eta are okerragoaniri; zeren eta, azkenean zentzatu eta adiskidetubaldin bazen ere emaztearekin, nik sinesgarrita-sun guztia galdu bainuen harentzat, eta Enpera-dorearen beraren aurrean ere nire garrantziaoso bizkor joan zela beheraka ohartu nintzen,izan ere, faborito haren gobernupean baitzegoenbenetan.

Page 105: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

7. KAPITULUAGoi-mailako traizioz salatua izatekoplanaren berri jakin ondoren, Blefus-cura ihes egiten du autoreak. Hango

harrera.

Erresuma hartatik nola irten nintzen kontatuaurretik, komenigarria izan liteke bi hilabetezezkutuan nire aurka zertutako azpilanaren berriirakurleari ematea.

Ordura arte nire bizitza osoan sekula izangabea nintzen Gorteetan, ez bainintzen horreta-rako gai neure maila apalagatik. Egia da dezen-te entzun eta irakurria nuela printze eta ministrohandien aldarteez; baina ez nuen inoiz pentsatuizan berorien eragin beldurgarriak hain herrialdeurrunean aurkitzerik, Europakoen aldean osoarau ezberdinez gobernatua zegoela uste bai-nuen.

Hain zuzen ere, Blefuscuko Enperadorearibisita egiteko prestatzen ari nintzela, Gortekopertsona garrantzitsu bat (nori bere garaian

Page 106: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

mesede handia egin bainion, Maiestate Inperia-laren haserrealdirik biziena jasaten ari zenean)nire etxera etorri zen gauez ezkutuan esku-aulkiitxian eta, bere izena aldarrikatu gabe, sartzenuzteko erregutu zuen. Aulki-ekarleak itzularaziondoren, aulkia, Jaun hura barruan zela, kasaka-ren poltsikoan sartu nuen; eta ondoezik nengoe-la eta lotaratua nintzela esateko aginduak emanondoren konfiantzazko zerbitzari bati, etxekoatea itxi, aulkia mahaian ipini, egin ohi nuenbezala, eta ondoan eseri nintzen. Ohiko agurrakegin ondoren, Jaun haren aurpegia kezkaz beteazegoela ohartu eta haren zergatiaz galdetzean,eroapenez entzuteko erregutu zidan nire oho-rearekin eta biziarekin zerikusi handia zuen zer-bait. Gutxi gorabehera, hauxe esan zidan hark,oharrak hartu bainituen berak alde egin etaberehala.

«Jakin behar duzu», esan zidan, «azkenaldian Kontseiluko zenbait Batzorde bildu delaguztiz isilpean zutaz jarduteko; eta bi egun bes-terik ez dira Maiestateak azken erabakia hartuduela.

Page 107: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ongi dakizu Skyresh Bolgolam (Galbet, edoAlmirante Nagusia) zure etsai amorratua izandela ia iritsi zinenetik. Ez dakizkit horretarakohasieran zituen arrazoiak, baina gorrotoa bizikiareagotu zitzaion Blefuscuren aurka izan zenuenarrakasta handiaren ostean, beraren aintza,Almirante bezala, ilundu egin baitzen. Jaunhonek, Flimnap Altxorzain Nagusiarekin —naba-ria baita honen ezinikusia zure kontra bereemaztearenagatik— eta Limtoc Jeneralarekin,Lalcon Txanberlanarekin eta Balmuff JustiziMinistroarekin batera, zenbait prozesamendu-ebazpen prestatu du zure aurka, traizio etaheriotzaz zigortutako beste hainbat krimenenga-tik».

Aitzinsolas honek hain urduri jarri ninduenez,jabetua bainengoen neure meritu eta errugabe-tasunaz, etetera nindoakion esaten ari zena;baina isilik egoteko erregutu zidan, eta honelajarraitu zuen:

«Egin dizkidazun mesedeengatiko eskeronez, prozedura osoaren informazioa eskuratudut, baita ebazpen horien kopia bat ere, honekin

Page 108: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

neure burua arriskuan jarri dudalarik zuri lagun-tzeagatik.

Prozesamendu-ebazpenak Quinbus Fles-trin

(Mendi-Gizonaren) aurka

I. ARTIKULUAKontutan izanik ezarria dagoela, Calin Deffar

Plune Maiestate Inperialaren erregealdian eman-dako legearen arabera, errege-jauregiko espa-rruan pixa egiten duen edonork goi-mailako trai-zioari dagozkion pena eta zigorrak bereganatukodituela; eta halere, aipaturiko Quinbus Flestrineklege hori argi eta garbi hautsiz, MaiestatearenEmazte Tronukide txit maitearen geletan sorturi-ko sutea itzaltzeko aitzakiaz, maltzurki, traiziozeta deabruzki bere pixa isuriz aipaturiko geletansorturiko sute hura itzali zuela, aipaturiko erre-ge-jauregiko esparruaren barnean zegoelarik,horrelako kasuetarako emaniko legearen kontra,eta bere betebeharraren kontra, etab. etab.

II. ARTIKULUA

Page 109: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Aipaturiko Quinbus Flestrinek, Blefuscukoontziteria inperiala erregearen portura ekarrizuelarik, eta gero agindu ziolarik Maiestate Inpe-rialak Blefuscu Inperioko gainerako ontzi guztiakharrapatzeko, eta Inperio hura kolonia bihurtze-ko hemengo Erregeorde batek gobernatua, etasuntsitzeko eta hiltzeko ez bakarrik exiliatutakoMuturzabalzale guztiak, baita Muturzabalzaleenheresiari berehala uko egiten ez zion Inperio har-tako jende guztia ere; berak, aipatu Flestrinhorrek, Maiestate Inperial Txit Onbera eta Barea-ren aurkako traidore maltzurra bezala, zerbitzuhorretatik desenkusatua izateko erregutu zuen,betiere jende errugabearen kontzientziak bor-txatzeko edo askatasuna eta bizitzak desegitekogogoezaren aitzakipean.

III. ARTIKULUAKontutan izanik, Blefuscuko Gortetik zenbait

enbaxadore iritsi zirela bakea eskatzera Maiesta-tearen Gortera, eta Flestrin horrek, traidore mal-tzur legez, lagundu, adore eman, mesede egineta dibertitu egin zituela aipaturiko enbaxado-reak, nahiz eta bazekien berak azken aldian

Page 110: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Maiestate Inperialaren etsai amorratua zen etaMaiestatearen aurka gerra deklaratuan zegoenPrintzearen zerbitzari zirela haiek.

IV. ARTIKULUAAipaturiko Quinbus Flestrin hori, menpeko

leialaren eginbeharren kontra, Blefuscuko Gorteeta Inperiora bidaia egiteko prestatzen ari dela,horretarako ahozko baimena bakarrik jaso due-larik Maiestate Inperialarengandik; eta aipatubaimen horretan oinarrituz, bidaia hori amarruzeta traizioz burutu nahian dabilela, horrelalagundu, mesede egin eta adore emanez Blefus-cuko Enperadoreari, hau gure Maiestate Inperia-larekiko etsai eta gerra deklaratuan egon denaoraintsu arte.

Badaude beste artikulu batzuk, baina hauekdira garrantzitsuenak eta berauen laburpena ira-kurri dizut.

Salaketa honi buruzko hainbat eztabaidatan,aitortu beharra dago bere onginahi handiarenfroga asko eman zuela Maiestateak, sarri aipatuzzuk berari egindako zerbitzuak eta zure krime-

Page 111: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nak arintzen ahaleginduz. Altxorzainak eta Almi-ranteak behin eta berriz zioten heriotzarik min-garrien eta lotsagarriena eman behar zitzaizula,gauez zure etxeari su emanez, Jenerala hogeimila gizon armaturekin joango zelarik gezi pozoi-tuak aurpegira eta eskuetara botatzeko. Edozure zerbitzarietako batzuek isilpeko aginduakhartuko zituzten zure alkandora eta maindiree-tan isurkai pozoitsu bat botatzeko, honek lastersarrastatuko zizularik haragia eta torturarikbizienaz hil eraziko. Bat etorri zen Jenerala ere,eta beraz, gehiengoa zure aurka egon zen luza-roan. Baina ahal izanez gero bizia salbatzekoerabakia hartua zuelarik Maiestateak, azkeneanlortu zuen Txanberlana ere bereganatzea.

Gertaera honen ostean, Reldresali —IsilpekoArazoetarako Idazkari Nagusia, eta zure beneta-ko adiskide dela beti frogatu duenari— bere iri-tzia emateko agindu zion Enperadoreak, horrelaegin zuelarik, berari buruz duzun iritzi ona egiaz-tatuz. Zure krimenak handiak zirela onartu zuen,baina halere bazegoela bihozbera izateko auke-rarik, berau izanik printze batentzat bertuterikgomendagarriena eta beronengatik zelarik

Page 112: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Maiestatea hain bidezki ospetsua. Esan zuen,bien arteko adiskidetasuna hain ezaguna zenezmundu guztiarentzat, partziala zela pentsatukozuela agian Batzorde txit ohoragarriak; halere,hartu zuen agindua betetzearren, askatasunezazalduko zituela bere sentimenduak. Alegia,zure zerbitzuak kontutan izanda, eta bere jarre-ra errukiorraren arabera, zuri bizia barkatzearieta bi begiak bakarrik ateratzeko agintzeariMaiestateak ederretsiz gero, konponbide hone-kin nolabait justizia eginda geratuko litzatekeelabere uste apalean, eta mundu guztiak txalotukolukeela Enperadorearen onginahia, baita bera-ren kontseilari izateko ohorea zutenen prozedu-ra zuzen eta eskuzabalak ere. Begiak galtzeak ezlukeela zure indar fisikoa eragotziko, beronekinartean ere mesedegarri gerta zenkizkiokeelarikMaiestateari. Itsutasuna ausartziaren osagarridela, ezkutatu egiten baitizkigu arriskuak; zeurebegiekiko beldurra izan zela oztoporik handienaarerioaren ontziteria ekartzerakoan, eta askiizango litzatekeela zuretzat ministroen begiezikustea, printzerik bikainenek ere ez baitute bes-terik egiten.

Page 113: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Proposamen honek Batzorde osoaren gai-tzespenik biribilena bereganatu zuen. BolgolamAlmirantea ezin izan zen bere buruaren jabe izaneta amorratuta jaiki zelarik, traidore baten biziasalbatzeko iritzia ematera Idazkaria nola ausar-tzen zen galdetzen zuela esan zuen; zuk eginda-ko zerbitzu guztiak, benetako estatu-arrazoi guz-tien arabera, zure krimenen astungarriak zirela;zuk, Enperatrizaren geletan pixa isuriz suteaitzaltzeko gai izan zinen horrek (nazkaz aipatuzuen hau), beste momenturen batean, eraberean uholdeak sortu ahal izango zenituela,jauregi osoa urperatuz; eta arerioaren ontziteriaekartzeko gai egiten zintuen indar berori, lehennahigabearekin, berriz itzultzeko erabili ahalizango zenuela; berak bazuela arrazoi sendorikzure bihotzean Muturzabalzale zinela pentsatze-ko; eta traizioa ageriko ekintzetan azaldu aurre-tik bihotzean sortzen denez, horregatik salatzenzintuela traidoretzat, eta beraz, heriotzaraemana izan behar zenuela jarraitzen zuela pen-tsatzen.

Eritzi berekoa zen Altxorzaina; Maiestatearendiru-sarrerak zein murriztuta zeuden erakutsi

Page 114: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuen honek, eta hau zure mantenuaren kostua-gatik, laster jasangaitz bilakatuko omen zelarikegoera; begiak ateratzeko Idazkariak proposatu-riko irtenbidea ez zela inola ere gaitzaren aurka-ko erremedioa, eta ziur aski arazoa larriagotuegingo zuela, hau erakusten duelarik hegazti-motaren bat itsutzeko ohiturak, gero arinagojaten baitute eta bizkorrago loditzen; Maiestatesakratua, eta Kontseilua —zure epaileak, ale-gia— beren barnean guztiz konbentziturik zeu-dela zure erruduntasunaz, aski argudio izanikhori zu heriotzara kondenatzeko, legeak zentzuhertsian exijitzen duen froga formalik gabe.

Baina Maiestate Inperialak, heriotza-zigorra-ren kontra zegoelarik zeharo, atsegin izan zuenesatea, begien galera zehapen arinegitzat zeu-kanez Kontseiluak, besteren bat ere ezar zite-keela geroago. Eta zure adiskide Idazkariak,berriro entzun ziezaiotela erregutu ondorenapalki, eta zure mantenuagatik Maiestateakzituen gastu handiei buruz Altxorzainak esanda-koei erantzunez, adierazi zuen, Altxorzaina beraizanik Enperadorearen diru-sarrerak bere eskuzituen bakarra, erraz aurre egin ziezaiokeela

Page 115: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

arazoari, hornizioak poliki-poliki murriztuz; hala,behar hainbat elikagai ez izateagatik, ahuldu etaindargabetu egingo zinela, eta apetitua galduko,eta beraz zeharo makaldu eta kontsumituko hila-bete gutxiren buruan; eta ordurako, zure gor-puaren hatsa ere ez zela hain arriskutsua izango,erdira eta gutxiagora izango baitzinen murriz-tua; eta hil eta berehala, Maiestatearen bost edosei mila menpekok, bizpahiru egunetan, haragiahezurretatik kendu, gurdietan eraman eta urruti-ko tokietan lurperatu ahal izango zutela izurriakekiditeko, eskeletoa monumentu miresgarritzatondorengoei utzirik.

Honela konpondu zen arazo guztia Idazkaria-ren adiskidetasun handiagatik. Poliki-polikigosez hiltzeko plana isilpean gordetzeko aginduzorrotza eman zen, baina zure begiak ateratzekoepaia akta-liburuetan idatzi zen, guztiak bat eto-rri zirelarik Bolgolam Almirantea izan ezik, zereneta, Enperatrizaren sorkaria izanik bera, etenga-be zirikatzen baitzuen Maiestateak zure herio-tzarenari euts ziezaion, betirako gorrotoa baitzi-zun hartua, bere geletako sua itzaltzeko erabili

Page 116: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zenuen metodo lotsagarri eta ezlegezkoan oina-rriturik.

Hiru egun barru, etxe honetara etortzekoagindua hartuko du zure adiskide Idazkariak,prozesamendu-ebazpenak irakur diezazkizun;baita Maiestatearen eta Kontseiluaren onginahieta mesede handiaren berri emateko ere, horre-gatik kondenatzen zaituztelarik begiak galtzerabakarrik, hau esker onez eta apalki onartukoduzula Maiestateak ez duelarik zalantzan jar-tzen; eta Maiestatearen medikuetariko hogei ereetorriko dira, ekintza behar bezala burutzen delaziurtatzeko, lurrean etzanda zaudenean, puntazorrotzeko geziak botako dizkizutelarik begibole-tara.

Zeure zuhurtziara uzten dut zer-nolako neu-rriak hartu; eta susmo txarrik ez sortzearren,itzuli egin behar dut berehalaxe etorri naizenbezain isilik.»

Joan egin zen Jaun hura, eta bakarrik geratunintzen, zalantza askorekin eta txundituta.

Oraingo Printze honek eta beronen ministro-ek ezarritako ohitura baten arabera (esan dida-tenez, oso ezberdina antzina zeudenekiko) Gor-

Page 117: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

teak exekuzio ankerren bat agindu ondoren,nahiz monarkaren sumina nahiz faboritorenbaten maltzurkeria asetzeko, Enperadoreak betiegiten zion hitzaldi bat Kontseilu osoari, bereonginahi eta bihozberatasun handia, —munduguztiak ezagutu eta aitortzen zizkion kualita-teak— azpimarratuz. Hitzaldi hau berehalaxezabaltzen zen erresuman zehar, eta ezerk ezzuen jendea gehiago izutzen Erregearen errukia-ri buruzko goraipamen hauek baino, zeren eta,ohartuak baitziren zenbat eta handiagoak izaneta gehiago insistitu laudorio haietan, are anke-rragoa izaten zela zigorra eta are errugabeagoabiktima. Nahiz eta, neuri dagokidanez, aitortubeharra dudan —ez jaiotzaz ez heziketaz inoiz eznintzelarik gortelari izateko aukeratua izan—hango gauza haien epaile txarra nintzela, ezinbainuen ulertu epai haren onginahia eta mese-dea; aitzitik, iruditzen zitzaidan (agian oker)zorrotza zela eta ez biguna. Batzuetan pentsatunuen prozesamendua onartzea, zeren eta, ezinbanituen ere ukatu artikulu haietan aipaturikoekintzak, aringarriren batzuk onartuko zituztelapentsatzen bainuen. Baina nire bizitzan estatu-

Page 118: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

prozesu asko nituenez aztertuak, eta ohartuanintzenez epaileek egokitzat jo bezala amaitzenzirela beti, ez nintzen ausartzen hain erabakiarriskutsuaz fidatzera, hain kinka larrian eta hainetsai ahaltsuen aurka. Une batean, sendo eraba-ki nuen kontra egitea, zeren eta, askatasunanuen bitartean, Inperio hartako indar guztiek erenekez menperatuko baininduten, eta nik errazegin nezakeen metropolia txiki-txiki harrika era-soz; baina berehala baztertu nuen asmo huraizututa, Enperadoreari emandako zin-hitza,berarengandik hartutako mesedeak eta harkemana zidan Nardac titulu handia gogoratu bai-nituen. Eta gainera, artean ez nuen hain bizkorgortelarien esker ona barneratua, Maiestatearenorduko zorroztasunak iraganeko nire erantzuki-zun guztietatik aske uzten ninduela konbentzi-tzeko.

Azkenean, erabaki bat hartu nuen, gerta lite-keelarik honengatik kritikaren bat jasotzea, etaez bidegabeki; izan ere, aitortu behar dut,begiak, eta beraz, nire askatasuna, gordetzeaneure ausarkeria handiari eta eskarmentu-faltarizor diedala, zeren eta, nik ezagutu banu orduan

Page 119: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

errege eta ministroen izaera —geroztik besteerresuma askotan behatu ahal izan dudana—eta ni bezain higuingarriak ez ziren kriminalaktratatzeko zuten modua, bizkor eta prestu onar-tuko bainukeen hain zigor biguna. Baina gazteta-sunaren urdurikeriak bultza eginda eta Maiesta-te Inperialaren baimena nuelarik BlefuscukoEnperadoreagana joateko, aprobetxatu eginnuen aukera, hiru egunak igaro aurretik, adiski-de Idazkariari gutun bat bidali eta, neukan bai-menaz baliatuz, goiz hartan Blefuscura joateaerabaki nuela adierazteko; eta erantzunarenzain egon gabe, gure ontziteria zegoeneko irla-ren aldera joan nintzen. Gerraontzi handi bathartu, brankari kable bat lotu eta aingura jasoondoren, jantziak erantzi nituen; gero, arropak(besapean ekarri nuen ohegainekoarekin batera)ontzian ipini, eta tiraka neure atzetik, batzuetanibiz iraganez eta bestetan igerian, Blefuscukoerrege-portura iritsi nintzen, han luzaroan zego-elarik jendea nire zain; bi gidari eman zizkidatenizen bereko hiriburura bidea erakusteko. Neureeskuetan eraman nituen, ate nagusitik berrehu-nen bat metrora iritsi arte, eta iritsi nintzela

Page 120: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ministroren bati adierazteko erregutu nien, etaesateko, hantxe egongo nintzela Maiestatearenaginduen zain. Ordu bete ingurura izan nuenerantzuna, hots, Maiestatea, Errege-Familiarekineta Gorteko ofizial nagusiekin batera, harreraegitera zetorkidala. Ehun metro egin nuen aurre-ra. Enperadorea, eta haren segiziokoak zaldieta-tik jaitsi ziren, Enperatriza eta damak zalgurdie-tatik, eta ez nintzen konturatu izututa edo kez-katuta zeudenik. Lurrera etzan nintzen Enpera-dorearen eta Enperatrizaren eskuei muin egite-ko. Nire jaun Enperadorearen baimenaz, eman-dako hitza betetzera etorri nintzaiola esan nionMaiestate hari, hain monarka ahaltsua ikustekoohorea izan eta neure esku zegokeen edozeinzerbitzu berari eskaintzeko, betiere neure prin-tzearekiko eginbeharrak betez; neure zoritxarrazez nion txintik aipatu, ez bainuen ordura arteinolako informazio ofizialik, eta neure buruakezertxo ere ez zekiela hartaz pentsa nezakeen;eta ez zitzaidan zentzuzkoa ere iruditzen hareneskumendetik kanpo nengoen bitartean jakineraziko zuenik Enperadoreak sekretua; honetan,ordea, laster ikusi zen oker nengoela.

Page 121: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ez dut irakurlea gogaituko Gorte hartan nola-ko harrera egin zidaten zehatz kontatuz, hainprintze handiaren eskuzabaltasunari dagokionbezalakoa izan zelarik, ezta etxe eta ohe faltazizan nituen eragozpenen berri emango ere,zoruan etzatera behartua egon nintzelarik neureohegainekoan bilduta.

Page 122: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

8. KAPITULUAAutoreak, zorioneko txiripa batez,

Blefuscutik irteteko era aurkitzen du;eta zenbait eragozpenen ondoren,bere sorterrira itzultzen da onik.

Iritsi eta hiru egunera, ikusmiran nenbilelarikirlaren ipar-ekialdeko kostan, iraulitako txalupabat bezalakoa ematen zuen zerbait ikusi nuenitsasoan aurrean legoa erdira. Oinetakoak etagaltzerdiak kendu, eta berrehun edo hirurehunmetro ibiz iragan ondoren, marearen indarrezgauza hura hurbiltzen ari zela ohartu nintzen,eta gero argi eta garbi ikusi nuen benetako txa-lupa bat zela, ekaitzak itsasontziren batetikbotako zuela pentsatu nuelarik. Orduan, bereha-la itzuli nintzen hirira eta bere ontziteria galduondoren geratu zitzaizkion ontzirik handienetakohogei uzteko erregutu nion Maiestate Inperialari,baita hiru mila marinel ere bere Almirantordea-ren agindupean. Ontziteria hau kosta inguratuzjoan zen, ni neu biderik laburrenetik itzuli nintze-

Page 123: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

larik txalupa aurkitua nuen itsasertzera; mareakare hurbilago ekarria zuela konturatu nintzen.Marinel guztiak sokaz ongi hornituta zeuden,aurrez neuk txirikordatu nituelarik behar hainbatsendo egiteko. Ontziak iritsi zirenean, biluztuegin nintzen eta ibiz iragan txalupatik ehunenbat metroraino, gero igeri egin behar izan nuela-rik bertara iritsi arte. Sokaren muturra bota zida-ten marinelek, eta nik txalupak aurrealdeanzuen zulo bati lotu nion, eta beste muturragerraontzietariko bati, baina nire ahalegin guz-tiak ezer gutxitarako izan ziren, zeren eta, hon-dorik ukitzen ez nuenez, ezin bainuen ezer egin.Larrialdi hartan, igeri egin behar izan nuen txalu-paren atzetik eta, ahal nuenean, aurrera bultzaegin neure eskuetariko batez; eta marea neurealde nuenez, aurrera egin nuen kokotsa ur gai-nean nuela hondoa ukitzera iritsi arte. Bizpahiruminutuz atseden hartu eta txalupari beste bul-tzada bat eman nion, eta horrela jarraitu urabesapera baino gorago iritsi ez zitzaidan arte;eta orduan, lanik neketsuena egina zegoelarik,beste kableak atera nituen, ontzi batean gorde-ta zeudenak, eta lehenbizi txalupari lotu nizkion,

Page 124: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta gero, laguntzen ari zitzaizkidan ontzietarikobederatziri; haizea alde zegoenez, marinelektiraka eraman zuten, eta nik bultza egin nionitsasertzetik berrogeiren bat metrora iritsi arte,eta marea jaisteko zain egon ondoren, ontzirahurbildu busti gabe eta sokaz eta makinaz horni-tutako bi mila gizonen laguntzaz, azpikoz gorajartzeko moldatu nintzen, eta pixka batxo batbakarrik zegoela hondatuta konturatu nintzen.

Ez dut irakurlea gogaituko, txalupa zenbaitarrabaz —hamar egun behar izan nituen hauekegiteko— Blefuscuko errege-portura eramatekoizan nituen eragozpenak kontatuz, non jendetzahandia agertu baitzen ni iristean, guztiz txundi-tuta geratu zirelarik hain itsasontzi erraldoia iku-sita. Ontzi hura nire bidean zorte onak jarri zuelaesan nion Enperadoreari, norabait eraman nin-tzan gero handik neure sorterrira itzuli ahal iza-teko, eta haren ekipamendurako materialak lor-tzeko aginduak eman zitzala erregutu nion, baitairteteko baimena ere; zenbait agiraka atseginenostean, ederretsi zion eskatutakoa emateari.

Denboraldi guzti hartan oso harriturik egonnintzen, ez zelako entzun gure Enperadoreak niri

Page 125: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

buruzko mandaturik Blefuscuko Gortera bidalizuenik. Baina gero isilpean adierazi zidatenez,Maiestate Inperialak, haren egitasmoen susmotxikiena nuenik ere inola pentsatu gabe, usteomen zuen neure hitza betetzearren bakarrikjoan nintzela Blesfuscura —berak emandako bai-menaz baliatuz, gure Gortean ongi jakina zenbezala—, eta egun gutxi barru, zeremonia huraamaitu ondoren, itzuli egingo nintzela. Bainaazkenean atsekabetu egin zuen nire absentzialuzeak; eta Altxorzainarekin eta Taldetxo harta-ko gainerakoekin kontsultatu ondoren, goi-mai-lako pertsona bat bidali zuten nire aurkako ebaz-penen kopiarekin. Mandatari hark jasotako agin-duen arabera, Blefuscuko monarkari bere jauna-ren onginahi handia azaldu behar zion, aski bai-tzuen ni neure begiak galtzera bakarrik zigor-tzearekin; baita justiziatik ihesi nenbilela eta, biordu barru ez banintzen itzultzen, Nardac titu-luaz desjabetu eta traidore deklaratuko nindute-la ere. Mandatariak gaineratu zuenez, bi Inperio-en arteko bakea eta adiskidetasunari eustea-rren, haren jaunak espero omen zuen ni, eskueta oinez lotua, Liliputera bidaltzeko aginduko

Page 126: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuela Blefuscuko anaiak, traidoretzat zigortuaizan nendin.

Blefuscuko Enperadoreak, hiru egun emanzituelarik kontsultatan, adeitasun handi etadesenkusa askoz betetako erantzuna itzuli zion.Lotuta bidaltzeari zegokionez, esan zion kidemaiteak bazekiela ezinezkoa zena; bere ontzite-ria kendu nion arren, halere zor handiak zituelanirekiko, bakeak egiterakoan eman nion lagun-tza handiagatik. Edonola ere, bi Maiestateak las-ter lasaitu ahal izango zirela; zeren eta, ikaraga-rrizko ontzi bat aurkitua nuenez hondartzan —niitsasoratzeko gauza zena— eta berak aginduazuenez hura ekipatzeko nire laguntza eta zuzen-daritzapean, aste gutxi barru bi Inperioak libreizango zirela hain eragozpen jasangaitzetik.

Erantzun honekin mandataria Liliputera itzulizen, eta gertatuko guztia kontatu zidan Blefus-cuko monarkak, aldi berean eskainiz (baina guz-tiz isilean) bere eskerrezko babesa, haren zerbi-tzura jarraitzen banuen; eta bera zintzo ari zelauste nuen arren, erabakia nuen nik sekula gehia-go ez fidatzea printze edo ministroez, ahal iza-nez gero behintzat; eta hala, bere asmo mesede-

Page 127: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

garri haiekiko zor nion esker onarengatik, desen-kusatzeko erregutu nion apaltasunez. Esan nion,Zoriak, onak edo txarrak, ontzi bat jarri zidanezbidean, erabakia nuela itsasoratzea, bi monarkaahaltsu haien arteko eztabaida-gai bihurtu bainolehen. Ez zitzaidan iruditu Enperadoreari bateredesatsegin zitzaionik; baizik eta, nire erabakiazoso pozik zegoela ohartu nintzen halako batean,baita haren ministro gehienak ere.

Asmoa nuena baino pixka bat lehenago irte-tera bultzatu ninduen egoerak, honetan gogotiklagundu zidalarik Gorteak, irrikaz baitzegoen nikalde egiteko. Bostehun langile aritu ziren, nirezuzendaritzapean, txaluparentzat bi bela egiten,zeukaten lihorik sendoeneko hamahiru tolesduraelkarren gainean josiz. Ni sokak eta kableak egi-teko lanetan ari izan nintzen, haienetako hamar,hogei edo hogeita hamar lodien eta sendoenaktxirikordatuz. Itsasertzean luzaroan bila ibiliondoren aurkitutako harri handi bat hartu nuenainguratzat. Hirurehun behiren gantza neukantxalupa miztilutzeko, eta beste erabilera batzue-tarako. Izugarri nekeza izan zen egurretarakoarbolarik handienetariko batzuk moztea arrau-

Page 128: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nak eta mastak egiteko, nahiz eta honetanMaiestatearen ontzi-arotzek laguntza handiaeman arbolak leuntzen, lan zakarra neuk eginondoren.

Hilabete inguru geroago, dena prest egonzenean, Maiestatearen aginduak eta irtetekobaimena eskatu nituen. Enperadorea eta Errege-Familia jauregitik irten ziren; ahozpez etzan nin-tzen, Enperadorearen eskuari muin emateko,berak oso eskertsu luzatu zidalarik; berdin eginzuen Enperatrizak ere, eta Odol-Printze gazteek.Maiestateak berrogeita hamar poltsa erregalatuzizkidan, berrehun sprug-ekin bakoitza, baitabere irudia ere, gorputz osokoa, berehala esku-larruetako batean sartu nuelarik, hondatu ezzedin. Irteerako zeremoniak gehiegi izan ziren,orain irakurlea haiekin gogaitarazteko.

Txalupan ehun idi eta hirurehun ardi sartunituen, hilda, kopuru honi zegozkion ogi eta eda-riarekin, baita laurehun sukaldarik prestatu ahalbeste jaki ere. Sei behi eta bi zezen bizi ere hartunituen neurekin, eta beste horrenbeste ardi etaahari, neure sorterrira eraman eta espezieazabaltzeko asmoz. Eta hauei ontzian emateko,

Page 129: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sorta bikain bat belar ondu eta poltsakada gara-garra neuzkan. Pozik ekarriko nukeen bertakobiztanleetako hamabiko bat, baina inola ereEnperadoreak baimendu ez zidan gauza izan zenhau; eta nire poltsikoak arretaz miatzeaz gain,ohorezko hitza eman behar izan nion Maiesta-teari ez nuela haren menpekorik eramango,berauek bat etorri eta onartu arren ere.

Honela prestatu ondoren dena ahalik etaongien, 1701eko irailaren hogeita laugarren egu-nean itsasoratu nintzen, goizeko seietan; etaiparralderantz lauren bat legoa egin ondoren,haizea hego-ekialdekoa zelarik, arratsaldekoseietan, irla txiki bat begiztatu nuen legoa erdiraipar-mendebaldean. Aurrera egin eta aingurabota nuen irlaren haizabe aldean, inor ez zelahan bizi ematen zuelarik. Gero, zertxobait janeta edan, eta etzan egin nintzen. Ongi lo eginnuen, eta sei ordu behintzat bai gutxi gorabehe-ra jota, zeren eta, esnatu eta bi ordura argitubaitzen eguna. Gau garbia izan zen. Eguzkiairten aurretik hartu nuen gosaria; eta aingurajaso ondoren, haizea aldeko nuelarik, bezperakonorabide berari jarraitu nion, horretarako poltsi-

Page 130: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

koko itsasorratzaz baliatu nintzelarik. Nire ustezVan Diemen-en Lurraldearen ipar-ekialdeanegon behar zuten irla haietariko batera iristekoasmoa nuen, ahal izanez gero behintzat. Ezer eznuen egun hartan aurkitu; baina biharamunean,arratsaldeko hirurak aldera, nire kontuen arabe-ra Blefuscutik hogeita lau legoara nengoela,hego-ekialderantz zihoan belaontzi bat ikusinuen; ni ekialderantz nindoan. Deiadar eginnion, baina ez nuen erantzunik izan; edonola ereharengana hurbiltzen ari nintzela ohartu nintzen,baretzen ari baitzen haizea. Ahal nuen guztianabigatu eta ordu erdi barru haiek ere ikusi nin-duten, orduan beren ikurra jaso eta tiro bat eginzutelarik. Ez da erraza adieraztea zein pozik jarrinintzen, neure sorterri maitea eta han utzitakokuttunak berriro ere ikusteko itxaropena bai-nuen ustekabean. Ontziak bildu egin zituenbelak pixka bat, eta arratsaldeko bostak etaseiak artean iritsi nintzen haren parera, irailaren26an; irauli egin zitzaidan bihotza bandera inge-lesa ikustean. Behiak eta ardiak kasakaren pol-tsikoetan ipini eta ontzi hartara igo nintzenneure hornizio-karga txikiarekin. Merkatalontzi

Page 131: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ingeles bat zen hura, Japoniatik zetorren Ipar-eta Hego-Itsasoetatik zehar; Deptfordeko JohnBiddel jauna zen kapitaina, oso gizon adeitsuaeta marinel bikaina. Orduan, latitudez 30 gradu-ra geunden hegoaldera; gutxi gorabehera berro-geita hamar gizon zeuden ontzian; eta lagunzahar bat ere aurkitu nuen, Peter Williams dela-ko bat, honek oso goraipatu ninduelarik kapitai-naren aurrean. Zaldun honek begikotasun han-diz hartu ninduen, eta azken aldian non egonnintzen eta norantz nindoan esateko erregutuzidan; hitz gutxitan azaldu ondoren, zentzua gal-duta nengoela pentsatu zuen, eta jasandakoarriskuen ondorioz, burutik eginda; orduan,neure behi eta ardi beltzak atera nituen poltsiko-tik, eta honek, zeharo txundituta utzi zuelarik,garbi konbentzitu zuen egia esaten ari nintzaio-la. Blefuscuko Enperadoreak emandako urreaere erakutsi nion, baita Maiestatearen gorputzosoko irudia ere, eta herrialde hartako bestebitxikeriaren batzuk. Bi poltsa eman nizkion,berrehun sprug-ekin bakoitza eta, Ingalaterrarairitsi ondoren, behi bat eta ernaldutako ardi batoparituko nizkiola ere hitz eman nion.

Page 132: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ez dut irakurlea gogaituko bidaia honetakogorabeherekin, oso ona izan zelarik ibilaldirikgehienean. 1702ko apirilaren 13an iritsi ginenDownsera. Zoritxar bat bakarra izan nuen, ale-gia, ontziko arratoiek ardi bat eraman zidatela;hezurrak aurkitu nituen zulo batean, garbi-garbi,haragi-izpirik gabe. Gainerako ganadua onik etaosorik ekarri nuen eta Greenwich-eko bolatokikozelaian larrean utzi, hango belarra hain goxoazenez gogotik jan zutelarik, nahiz eta ni kontra-koaren beldur izan. Eta ziur aski ezin izangonituzkeen onik mantendu hain bidaia luzean,kapitainak ez balit bere bizkotxorik onenarenparte bat eman, hauts bihurtu eta uraz nahastu-ta, haien eguneroko janaria izan zelarik. Ingala-terran egon nintzen denboraldi laburrean, iraba-zi dezenteak egin nituen handiki askori eta bestebatzuei ganadua erakutsiz; eta bigarren bidaiariekin aurretik, saldu egin nituen seiehun libera-tan. Azken bidaiatik itzultzean, espeziea askogehitu dela konturatu naiz, ardiak, batez ere;artilegintzaren mesedetarako izango dela espe-ro dut, oso fina baitute ilea.

Page 133: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Bi hilabete bakarrik eman nituen emazte etaetxekoekin, atzerriak ikusteko irrika asegaitzakez baitzidan uzten luzaroago geratzen. Mila etabostehun libera utzi nizkion emazteari, eta etxeeroso batean ezarri nuen Redriffen. Geratzenzitzaidana neurekin eraman nuen, zati bat diru-tan, eta beste bat salgaietan, neure aberastasu-nak gehitzeko asmoz. John, osaba zaharrenak,lursail bat utzia zidan ondaretzat, Epping ingu-ruan, hogeita hamar libera inguru ematen zitue-na urtean: eta nik luzarorako errentan emananuen Zezen Beltza delakoa Fetter zeharkalean,beste hainbeste ematen zidana; ez nuen, beraz,inolako arriskurik familia parrokiaren babespeanutzi behar izateko. Johnny semea, osabarengatikdeitua horrela, bigarren mailako eskolan zebilen,eta mutiko argia zen. Betty alaba (ongi ezkon-dua dago orain eta seme-alabekin) jostuna zenorduan. Emaztea, semea eta alaba agurtu —mal-koekin haien eta neure aldetik— eta Adventure-ra igo nintzen; hirurehun tonako merkatalontzihau Suratera zihoan, Liverpooleko John Nicholaskapitaina buru zuelarik. Baina ibilaldi honen kon-

Page 134: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

taketa neure Bidaien bigarren zatirako utzikodut.

LEHEN ZATIAREN AMAIERA

Page 135: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

II. ZATIA:BROBDINGNAG-ERA BIDAIA

Page 136: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

1. KAPITULUAEkaitz handi baten berri. Txalupa urbila bidaltzen dute eta autorea ber-tan joaten lurralde hura ikuskatzera.

Itsasertzean utzia, bertakoetarikobatek harrapatzen du eta nekazari-etxe batera eramaten. Hango harre-

ra eta han gertatzen den zenbaitgorabehera. Biztanleen berri.

Naturak eta Zoriak kondenatua nindutelarikbizitza aktibo eta atsedengabea eramatera, itzu-li eta bi hilabetera berriro utzi nuen jaioterria,eta Downsen ontziratu 1702ko ekainaren 20.egunean, Adventure-n, Kornualeseko JohnNicholas kapitaina buru zela, Suratera joateko.Oso aldaize egokia izan genuen EsperantzaOneko Muturrera iritsi arte, ur gezaren bila leho-rreratu ginelarik han, baina ur-zirritua aurkitugenionez ontziari, gauza guztiak atera genituen,eta negua hantxe eman; zeren eta, elgaitzakzituenez kapitainak, ezin izan baikinen Mutur

Page 137: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hartatik martxoaren amaierara arte irten.Orduan itsasoratu ginen, eta bidaialdi ona izangenuen Madagaskareko Itsasartea pasatu, arte;baina irla haren iparraldera eta latitudez bostenbat gradu hegoaldera iritsi ginenean, haizeak —alde haietan etengabeko aldaize berdintsuakjotzen duelarik ipar eta mendebaldearen arteanabenduaren hasieratik,maiatzaren hasieraraarte— apirilaren 19an askoz indar handiagozhasi ziren jotzen, eta ohi baino mendebaldeago-tik, horrela jarraitu zutelarik hogei egunez segi-dan, denboraldi hartan Moluka Men ekialderaeraman gintuztelarik eta hiru bat gradu Ekuato-reaz iparraldera; honetaz kapitaina ohartu zenmaiatzaren 2an egin zuen kalkuluan, orduantxeamaitu zirelarik haizeak eta dena bare-bare gel-ditu, izugarri poztu ninduen gauza. Baina berak,eskarmentu handiko gizona izanik itsaso haietanibiltzen, denok ekaitzaren aurka prestatzekoagindu zuen, biharamunean iritsi zelarik ekaitza;izan ere, hegoaldeko haize bat, hegoaldekomontzoia deitua, hasi baitzen jotzen.

Ohartuz ezingo genituela gabiak luze era-man, sartu egin genuen xebadera, eta aitzin-

Page 138: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

masta atxikitzeko prestatu ginen; baina eguralditxakurra genuenez, kanoi guztiak lotuta ote zeu-den begiratu genuen, eta atzeko masta gogortu.Oso jirabira luzeak ematen zituen ontziak, etaberaz, pentsatu genuen hobe zela uharari jarrai-tzea, belekin gutxi edo batere ez ibiltzekomoduan egotea baino. Zintzilikatu egin genuenaitzin-masta eta lasaitu, eta tira egin genionpopan bela-lokarrira. Ontzia haizaberatua zego-en eta bira egiten zuen zakar. Brankako behekokalamua kabilaztu genuen, baina bela zarrastatuegin zen eta belazurruna beheratuz, bela kubier-tara ekarri genuen; gauza guztiak askatu geni-tuen dena libre utzi arte. Ekaitza beldurgarriazen. Itsasoa arraro eta arriskugarriro lehertzenzen. Ahalik eta gehien tenkatu genuen lemaziria-ren lokarria, eta lemazainari lagundu genion. Etaez genuen ontzi-haga eraitsi nahi izan, baizik etahantxe utzi dena, zeren eta, oso ongi baikindoa-zen itsasoan aurrera eta bai baikenekien ontzi-haga jasota ontzia eztikiago eta hobeto zihoalaitsasoan zehar, ikusirik bagenuela maniobratze-ko tokia. Ekaitza baretu zenean, aitzin-mastaaskatu genuen, baita masta nagusia ere eta

Page 139: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ontzia gertu jarri. Gero mesana, gabia eta gabie-ta askatu genituen. Gure norabidea ekialde-ipar-ekialderakoa zen, eta haizea hego-mendebalde-koa. Istriborreko amulak tenkatu eta haizaldekobrazak eta alxamartak zirgatu genituen; haiza-beko brazak zirgatu eta brankara tenkatu geni-tuen haizaldeko bolinak, eta bihurrituz estutueta kabilaztu egin genituen, eta mesana-amularihaizaldera tira egin genion, eta haizearen arabe-ra eutsi genion ontziari ahal genuen guztia.

Ekaitzak iraun bitartean, eta gero mendebal-de-hego-mendebaldeko haize indartsuak jozuen, nire kalkuluen arabera bostehunen batlegoatan izan ginen ekialderantz eramanak, etaberaz, ontziko marinelik zaharrenak ere ezinzuen esan munduaren zein aldetan geunden.Gure hornizioek ongi irauten zuten, ontziasendo-sendo zegoen, eta marinel guztiak osa-suntsu: baina estu eta larri genbiltzan uraz. Pen-tsatu genuen hobe zela norabide berean jarrai-tzea iparralderantzago bira egitea baino, izanere, Tartaria Handiko ipar-mendebaldeko zonal-deetara eta itsaso izoztura eraman ahal izangobaikintuen.

Page 140: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

1703ko ekainaren 16an, mastagainean zego-en mutiko batek lehorra aurkitu zuen. 17an, irlahandi edo kontinente bat (ez baikenekien bieta-tik zer zen) ikusi genuen bete-betean, harenhegoaldean lurmutur txiki bat zegoelarik itsaso-an sartua, eta badia txiki bat, sakonera txikiegi-koa ehun tona baino gehiagoko ontzi bat hartze-ko. Nadia hartatik legoa bat baino gutxiagorabota genuen aingura, eta kapitainak bere gizo-netarik hamabiko bat bidali zuen txalupan, ongiarmatuak eta ontziekin, urik aurkitu ahal baldinbazen. Haiekin joateko baimena erregutu nion,lurralde hura ikusi eta ahal nituen aurkikuntzakegiteko. Lehorrera iritsi ginenean, ez genuen ibaiedo iturbururik ikusi, ezta biztanle-arrastorik ere.Gure gizonak, orduan, hara eta hona ibili zirenitsasertzetik ea ur gezarik aurkitzen zuten, etani, bakarrik, milia bat inguru ibili nintzen bestealderantz, landa guztiz idorra eta harkaiztsuazela ikusi nuelarik. Nekatzen hasia nintzen, etanire jakin-mina pizteko ezer aurkitzen ez nuenez,poliki-poliki badiarantz itzultzen hasi nintzen; etaitsasoaren ikuspegia aurrean bete-betean izannuenean, gure gizonak txalupan zeudela eta jo

Page 141: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta ke arraunean ari zirela ohartu nintzen. Haienatzetik joateko zorian nengoenean, nahiz etaalferrikakoa izango zatekeen, egundoko izaki batikusi nuen haien atzetik itsasoan ahal bezain biz-kor; ura ez zitzaion belaunetara baino askozgorago iristen, eta izugarrizko pausokadak ema-ten zituen; baina gure gizonak legoa erdi aurre-rago zihoazen, eta itsasoa inguru hartan harkaitzzorrotzez betea zegoenez, munstroa ez zengauza izan txalupa harrapatzeko. Honen berrigero eman zidaten, orduan ez bainintzen ausar-tu abenturaren amaiera ikusteko geratzen, bai-zik eta ahal nuen bezain arin korrika itzuli nin-tzen lehen ibilitako lekurantz; eta gero muinoaldapatsu bat igo nuen, landa-zabalaren nolabai-teko ikuspegia nuelarik handik. Guztiz landutazegoela konturatu nintzen; baina lehenengoharritu ninduena belarraren luzera izan zen,belar ondutarako zirela ematen zuten alorretan,zazpi metroko altuera izango baitzuen.

Errepide zabal batera irten nintzen, edo horiiruditu zitzaidan, nahiz eta bertakoentzat bidezi-dor bat besterik ez izan garagar-soroan zehar.Handik ibili nintzen pixka batean, baina ezer

Page 142: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gutxi ikusten nuen alboetara, ia uzta-garaia zela-rik orduan, gariak hamahiru metro izango baitzi-tuen gutxienez. Ordu bete eman nuen soroarenamaieraraino joaten, han hesituta zegoelarikberrogei metroko altuera behintzat izango zuenpalaxuz, eta zuhaitzak hain luzeak zirenez ezinnuen nik haien altuera kalkulatu. Hesi gaineaneskailera bat zegoen soro batetik ondokorapasatzeko. Lau maila zituen, eta harri bat gore-nekora iristean zeharkatzeko. Ezinezkoa zenniretzat eskailera hartatik igotzea, maila bakoi-tzak bi metro baitzituen, eta gainerako harriakzazpiren bat. Palaxuan zirrizturen baten bila arinintzela, ondoko soroan hango biztanle bat aur-kitu nuen eskailera alderantz zetorrela, itsasoangure txalupari jarraika ikusi nuen haren tamainaberekoa, hain zuzen. Kanpandorre arrunt batbezain garaia ematen zuen, eta gutxi gorabehe-ra jota pausokada bakoitzean bederatziren batmetro egiten zituela iruditu zitzaidan. Zeharoikaratua eta txunditua nengoen eta gari arteanezkutatzera joan nintzen korrika, hura eskaileragainean eskuin aldeko sororantz zegoela begiraikusi nuelarik handik, eta tronpeta bat baino

Page 143: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

askoz ozenagoa zen ahotsez dei egiten entzunnuen, baina hotsa hain goitik zetorrenez airean,hasieran trumoia zela pentsatu nuen benetan.Berehalaxe, bera bezalako zazpi munstro hurbil-du zitzaizkion igitaiak eskuetan zituztela, igitaibakoitza sei sega bezain handia zelarik. Jendehau ez zegoen lehenengoa bezain ongi jantzita,haren morroi edo jornalari zirela ematen zutela-rik. Zeren eta, esan zizkien hitz batzuen ondo-ren, etzanda nengoeneko sorora etorri baitzirengaria moztera. Ahal bezain urruti geratu nintzenhaiengandik, baina oso nekez mugitzen nintzen,gari-zuztarrak batzuetan ez baitzeuden berenartean hogeita hamar zentimetrora ere, etanekez pasatu ahal izaten nuen gorputza haienartetik. Halere, moldatu nintzen nolabait aurreraegin eta euriak eta haizeak garia eratzanda zeu-katen toki bateraino iristeko. Han ezinezkoa izanzitzaidan urrats bat gehiago ematea, zeren eta,zuztarrak hain airtekatuta zeudenez, ezin bainin-tzen haien artetik iragan, eta eroritako galbu-ruen bizarrak hain sendoak eta zorrotzak zire-nez, gorputzean sartzen baitzitzaizkidan jantzie-tan zehar. Aldi berean, ehun metro baino hurbi-

Page 144: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

lagora sumatzen nituen igitariak nire atzean.Zeharo abaildua ahaleginagatik eta saminak etaetsipenak guztiz menperatua, bi ildo-bizkarrenartean etzan nintzen, eta biziki nahi izan nuennire egunak hantxe amaitzea. Negar egin nuenneure emazte atsekabetu eta seme-alaba ume-zurtzengatik. Neure zorakeria eta burugogorke-ria deitoratu nituen, adiskide eta ahaide guztienaholkuaren aurka bigarren bidaiari ekin niolako.Gogo-kezka beldurgarri honekin ezin nuen Liliputburutik kendu; hango biztanleek inoiz munduraagertu den gauzarik harrigarriena banintz beza-la begiratzen zidaten; eta han, ontziteria inperia-la neure eskuaz garraiatzeko gai izan nintzen,baita Inperio hartako kroniketan betirako idatzi-ta geratuko diren beste balentria batzuk egitekoere, ondorengoek nekez sinetsiko dituztenak,nahiz eta milioika pertsona izan lekuko. Ni bestenazio honetan liliputiar bat gure artean bezainezereztzat hartua izatea zein mingarria izangozen pentsatzen nuen. Baina neure zoritxarrik txi-kientzat neukan hau; izan ere, tamainaren ara-bera gizakiak basatiagoak eta ankerragoak dire-la erakusten duenez esperientziak, zer espero

Page 145: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nezakeen harrapatuko ninduen barbaro izugarrihaietako lehenengoaren ahoan mokadu izateabaizik? Zalantzarik gabe, filosofoek arrazoi duteesaten dutenean ezer ez dela handi edo txikikonparazioz izan ezik. Agian nahi izango duZoriak liliputiarrek beste nazioren bat aurkitzea,hango jendea liliputiarrak nirekiko bezain txikiaizango delarik beraiekiko. Eta nork daki jende-arraza erraldoi hau munduaren urrutiko bazte-rren batean guk oraindik aurkitu ez dugun beste-ren batek ez ote duen gaindituko?

Izu-ikaratua eta nahastua, gogoeta hauekburutik kendu ezinda nenbilela, etzanda nengoe-neko ildo-bizkarretik hamar metro baino gertua-gora hurbildu igitarietako bat eta hurrengo urra-tsean haren oinpean zanpatuta hila edo igitaiazbitan zatitua izan nintekeela konturatu nintzen.Beraz, berriro mugitzear zegoela, beldurrak era-giten zidan bezain ozenki oihu egin nuen.Orduan, izaki erraldoi hark urrats laburragoaeman zuen, eta behean bere inguruan begiratuondoren, azkenean ikusi ninduen non nengoenetzanda. Une batez behaketan egon zen, anima-lia txiki arriskutsu bati —atzaparka edo horzka

Page 146: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ez egiteko moduan— heltzen saiatzen denarenarretaz, nik neuk erbinuderen batekin noizbaitIngalaterran egin izan dudan bezala. Azkenean,ausartu zen atzetik hartzera bere hatz erakus-learen eta erpuruaren artean, eta begietatikhiruren bat metrora eraman ninduen nire itxurahobeto ikusi ahal izateko. Igarri egin nituenharen asmoak eta nire zori onak behar hainbatadore eman zidanez, batere indarka ez egiteaerabaki nuen behetik hogeiren bat metroraairean nindukan bitartean, nahiz eta alboetatikoso mingarriro estutzen ninduen, atzamarretatikihes egingo ote nion beldurrez. Begiak eguzki-rantz goratu eta eskuak erregu-jarreran elkartu-ta ipiniz, egoera hartarako egokiak ziren zenbaithitz era malenkoniatsu eta apalean esaterabaino ez nintzen ausartu. Zeren eta, zoruarenkontra lehertuko ninduela barruntatzen bainuen,desegin nahi ditugun animaliatxo higuingarriekingeuk ere egin ohi dugun bezalaxe. Baina nirepatu onari esker, atsegingarriak suertatu zitzaiz-kion nire ahotsa eta keinuak, eta bitxikeria batbainintzan hasi zitzaidan begira, guztiz liluratutahitz artikulatuak ahoskatzen entzuteaz, nahiz

Page 147: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta ezin zituen berak ulertu. Bitartean, ezin nin-tzen ni aieneka eta malkoak isuri gabe etaburuari batera eta bestera eragin gabe egon;hala adierazten bainion, ahal nuen bezain ongi,izugarrizko mina nuela haren hatz artean estutu-ta. Esan nahi niona ulertu egin zuela ematen du,zeren eta, bere jakaren barrena altxatu, hantxeezarri poliki-poliki eta berehala abiatu baitzenkorrika ugazabarengana, nekazari aberatsa etasoroan lehenengo ikusi nuen pertsona bera, hainzuzen.

Nitaz morroiak esan ziezaiokeen guztiaentzun ondoren nekazariak (honela iruditu zitzai-dan haien hizketatik), lasto-zati txiki bat hartu,bastoi baten tamainakoa, eta neure kasakarenbarrenak altxatu zizkidan; naturak emandakoestalki modukoren bat zela pentsatu bide zuen.Nire ileei aldamenetara putz egin zien aurpegiahobeto ikusteko. Bere langileei deitu eta (gerojakin nuenez) ea sekula ikusi al zuten soroetannire antzeko izaki txikirik galdetu omen zien.Gero, poliki-poliki behean utzi ninduen lauoinka,baina berehala altxatu nintzen, eta atzera etaaurrera ibili nintzen astiro, ez nuela ihes egiteko

Page 148: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

asmorik jakin erazteko jende hari. Nire inguruaneseri ziren guztiak, mugimenduak hobeto mires-teko. Kapela kendu eta nekazariari agur eginnion burua makurtuz. Belaunikatu, eskuak etabegiak gorantz jaso eta hitz batzuk esan nituenahal bezain ozenki. Poltsa bat urre atera poltsi-kotik eta oparitu egin nion apaltasunez. Bereeskuzabalean hartu zuen, gero begira hurbilduzer zen ikusteko eta mahukatik atera zuen orratzbaten puntaz zenbait buelta eman zizkion, bainaezin zuen ulertu zer zen. Orduan, eskua zoruanjar zezan keinu egin nion. Gero, poltsa hartu,zabaldu eta urre guztia haren eskuzabalera botanuen. Espainiako sei pieza ziren, lau pistolakoabakoitza, eta hogei edo hogeita hamar txanpontxikiago ere bazeuden. Hatz txikiaren puntamihian bustitzen ikusi nuen, eta nire piezarikhandienetariko bat hartu zuen, eta gero bestebat, baina bazirudien, zer ziren antzik ere ezziela ematen. Berriro poltsara sartzeko adierazizidan keinuz, eta poltsa berriro neure poltsikoraeta, hain zuzen ere, berari hainbat aldiz eskainiondoren, horixe zela onena pentsatu nuen.

Page 149: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ordurako konbentzitua zegoen nekazariaizaki adimenduna nintzela. Sarri hitz egin zidan,baina haren ahotsaren soinuak errotarriarenakbezala zulatzen zizkidan belarriak, nahiz etahitzak aski artikulatuak izan. Ahal bezain ozenerantzun nion zenbait hizkuntzatan, eta bi metrobaino gerturago hurbiltzen zuen maiz belarria,baina alferrik dena, zeharo ulergaitzak baikinenbata bestearentzat. Orduan, lanera bidali zituenmorroiak, eta sudur-zapia poltsikotik ateraz,tolestu eta ezkerreko eskuan jarri zuen; gero,eskua ahurraz gora zoruan ipini zabal-zabalik etahara igotzeko adierazi zidan keinuz, erraz eginahal izan nuen gauza, ez baitzen hogeita hamarzentimetro baino lodiagoa. Esana egitea pentsa-tu nuen; eta erortzeko beldurrez, luzetara etzannintzen sudur-zapi gainean, gainerakoaz ongibildu bururaino segurtasun handiagorako etabere etxera eraman ninduelarik halaxe. Hanemazteari deitu eta zekarkiona erakutsi zion;baina garrasi egin eta atzera egin zuen berak,Ingalaterrako emakumeek apoa edo armiarmaikustean egiten duten bezala. Halere, pixkabatean ikusi ondoren nire jokabidea eta zein

Page 150: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ongi betetzen nuen senarrak keinuz adierazita-koa, laster adiskidetu zen eta poliki-poliki osomaitagarri bihurtu nirekin.

Eguerdiko hamabiak ingurua zen, eta zerbi-tzari batek bazkaria atera zuen. Jaki bat bakarrabaina mamitsua (egokia nekazariaren izaeraxumerako) zortzi metro inguruko diametroaizango zuen azpilean zegoen. Nekazaria etaemaztea, hiru haur eta amona ziren mahaiki-deak. Eseri zirenean, beregandik halako tartebatera jarri ninduen nekazariak mahai gainean,zorutik hamar metroko altueran. Biziki ikaratuanengoenez, ertzetik ahalik eta urrutien geratunintzen, erortzeko beldurrez. Emazteak jakipixka bat txikitu zuen, gero ogia apurtu pikade-ran eta aurrean ipini zidan. Hari agur eginmakurtuz, neure ganibet eta sardexka atera etajateari ekin nion, zeharo liluratu zituelarik honek.Etxeko andreak sei litroko kopatxo txiki batenbila bidali zuen neskamea, eta edariz bete; era-gozpen handiz hartu nuen ontzia bi eskuenartean, eta modurik begirunetsuenean edanandere haren osasunera, hitzak ahalik eta ozen-kien esanez ingelesez; honek mahaikideei hain

Page 151: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gogotik eragin zielarik barre, ia gortuta utzi nin-duten zarataz. Sagardo arinaren ahogustua zuenlikoreak, eta ez zen desatsegina. Gero bere pla-teraren ondora joateko keinua egin zidan ugaza-bak; baina mahaian zehar nindoala, biziki txun-dituta betiere, irakurle maiteak erraz imajinatueta barkatuko didan bezala, ogi-azaltxo batekinbehaztopa egitea suertatu zen eta muturrezaurrera erori nintzen, baina minik hartu gabe.Berehalaxe altxatu nintzen, eta jende hura osokezkaturik zegoela ohartuz, neure kapela hartu(besapean baineraman gizabidetsu) eta burugainean astinduz, hiru urra! bota nituen, erorke-tan minik ez nuela hartu adierazteko. Aurrerajarraituz neure ugazabaganantz (honelaxe deitu-ko diot aurrerantzean), haren ondoan zegoensemerik gazteenak, hamar urte inguruko mutikozital hark, zangoetatik heldu zidan eta hain goraaltxatu ninduenez airean, dardara bizian jarrinintzen; baina aitak kendu egin ninduen hareneskuetatik, eta aldi berean ezkerreko belarriondoan eman zion zaplastakoaz, eraitsikozukeen zaldun-talde europar bat behera, mahai-tik alde egiteko ere agindu ziolarik. Baina muti-

Page 152: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

koak begitan hartuko ninduen beldurrez, etagogoratuz gure artean ere haurrak berez zeinbihurriak izan ohi diren txolarre, untxi, katakumeeta txakurkumeekin, belauniko jarri, eta mutiko-arengana keinu eginez, semeari barka ziezaionnahi nuela eman nion aditzera ugazabari, ahalbezain ongi. Onartu zuen aitak eta berriro eserizen mutikoa; nik berarengana joan eta muineman nion eskuan; orduan, ugazabak hartueskua eta poliki-poliki ni laztantzera behartuzuen.

Jatorduaren erdian, etxeko andrearen katukuttunenak salto egin zuen haren altzora.Lanean ari den dozena bat galtzerdigilerenabezalako zaratotsa entzun nuen neure atzean;eta burua itzultzean, animalia haren burrunbazela ohartu nintzen, idi bat baino hiru aldiz han-diagoa izango zelarik, etxeko andreak jateneman eta laztantzen zuen bitartean burua etahanka bat ikusita kalkulatu ahal izan nuenez.Nahiz eta mahaiaren bazterrik urrutienean nen-goen, harengandik hamasei metrora baino urru-tirago, eta etxeko andreak ondo helduta zeukanarren, salto bat eman eta atzaparretan harrapa-

Page 153: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tuko ninduen beldurrez, izaki haren begiratubasatiak zeharo txundituta utzi ninduen. Bainaez zen arriskurik egon, zeren eta, katuak ez bai-tzidan batere jaramonik egin ugazabak haren-gandik hiru metrora jarri ninduenean ere. Piztiabasati baten aurrean ihes egin edo beldurraagertzea jarraika edo erasoka has dakizun jokae-ra seguruena dela esan izan didatenez beti —etaneure bidaietako eskarmentuz egia dela kontu-ratu naiz—, egoera arriskutsu hartan inolakokezkarik ez erakustea erabaki nuen. Bospaseialdiz igaro nintzen izukaitz katuaren buru aurre-aurretik, eta metro erdira ere hurbildu nintzaion,baina bera izan zen atzera egin zuena, nire bel-durrago balitz bezala. Kezka gutxiago nuen txa-kurrei buruz, haietako hiruzpalau sartu zirelarikjangelara, baserrietan ohi den bezala; haietakobat ardi-txakurra zen, lau elefanteren tamaina-koa, eta bestea xarlangoa, ardi-txakurra bainoaltuagoa, baina ez hain handia gorpuzkeraz.

Ia amaitua zenean jatordua, inudea sartu zenurte beteko umetxoarekin besoetan; berehalaxeikusi ninduen, eta jostailutzat nahi ninduelarik,haurrek ohikoa duten oratoriaz, txilioka hasi zen,

Page 154: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Londresko zubitik Chelseara entzuteko moduan.Hari atsegin ematearren bakarrik, amak hartueta haurrarengana hurbildu ninduen, hark bere-halaxe heldu gerritik eta nire burua ahoan sartuzuelarik; orduan, hain orro bizia egin nuenez,izutu eta eskutik jaregin zidan umegorri hark,eta ziur-ziur nik lepahezurra hautsiko nukeenamak ez balu amantala azpian jarri izan. Ume-txoa baretzeko inudeak txintxarria erabili zuen,barrutik hutsik zegoen ontzi bat harri handizbeteta, eta kablez umearen gerriari lotua; bainaalfer-alferrik dena, eta beraz, azken erremedioazbaliatu behar izan zuen: bularra ematea. Bularnardagarri hura ikusteak baino nazka handiagoasekula ezerk ez didala eman aitortu behar dut;ez dakit zerez konparatu, jakingura duen irakur-leari haren tamaina, itxura eta kolorearen berriemateko. Bi metro irteten zen kanpora eta bostbaino gutxiago ez zituen biran. Ditiburua ia nireburuaren erdia bezain handia zen eta haren etaugatzaren kolorean hain ugariak zirenez oraine-nak, oreztak eta garatxoak, ezer ezin zitekeennazkagarriagoa izan; izan ere, hurbiletik ikustennuen, hura bularra emateko erarik egokienean

Page 155: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baitzegoen eserita, eta ni mahaian zutik. Honekgure andere ingelesen larruazalaren leuntasu-naz jarri ninduen gogoetan, gure tamaina bere-koak direlako bakarrik iruditzen baitzaigu hainederra, eta haien akatsak ez direlako lupaz bai-zik ikusten, honelakoetan larruazalik leun etazurienak ere zakar, latz eta kolorgea ematenduela erakusten digularik esperientziak.

Gogoratzen dut Liliputen nengoenean, jendetxiki haren aurpegia munduko finena iruditzenzitzaidala niri; eta gai honetaz hitz egiteanhango jakitun batekin, lagun min batekin alegia,zorutik begiratzen zidanean nire aurpegiak ereaskoz fin eta leunagoa ematen zuela esan zidan,baina hurbilagotik begiratzean, eskuan hartu etaneuregana gerturatzean, hasieran behintzatikuspegia beldurgarria zela aitortu zidan. Zulohandiak aurkitzen zituela nire azalean, eta nirebizar-txorroak apotearen zurdak baino hamaraldiz gogorragoak zirela, eta nire begitarteazeharo desatsegina, hainbat kolorez osatuazegoelako; nahiz eta erregutu behar dudanneure alde esaten uzteko, neure sexu eta herri-ko gehienak bezain ederra naizela, eta eguzkiak

Page 156: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gutxi errea neure bidaietan. Bestalde, Enperado-re haren Gorteko damei buruz hitz egitean, harkesan ohi zidan batek oreztak zituela, beste batekaho zabalegia, hirugarrenak sudur luzeegia,halakorik ezer ezin nuelarik nik sumatu. Gogoe-ta hauek nahikoa jakinak direla aitortu beha-rrean nago, baina, halere, ezin nituen baztertu,bestela izaki erraldoi haiek benetan itxuraga-beak zirela pentsa baitzezakeen irakurleak; etajustizia egiteko, esan behar dut, jende-mota era-kargarria dela; eta batez ere nire ugazabarenaurpegiera, nekazari baizik ez izan arren, osoegoki eratua iruditzen zitzaidala, hogei metrokoaltueratik ikusten nuenean.

Jatordua amaitu zenean, ugazaba bere langi-leengana joan zen, eta haren ahots eta keinuen-gatik igarri nuenez, ni arreta handiz zaintzekoardura eman zion emazteari. Oso nekatua nen-goen eta loguraz, eta honetaz ohartu zeneanetxeko andrea, bere ohean ipini ninduen etasudur-zapi zuri garbi baina gerraontziko belanagusia baino handiago eta zarpailagoa zenbatez estali ninduen.

Page 157: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Bi ordu inguruz egin nuen lo, eta emazteare-kin eta haurrekin etxean nengoela amets egin,honek areagotu egin zuelarik nire atsekabea,esnatu eta gela handi hartan —hirurogeitahamar edo ehun metro izango zen zabal etahirurogeita hamarren bat altu— hogei metrokozabalera zuen ohe batean etzanda neure buruabakarrik aurkitu nuenean. Etxeko andrea berelanetara joana zen, ni han giltzaz itxirik utzita.Zorutik zortzi metrora zegoen ohea. Berezkoeginbehar batzuek behera jaistea eskatzen zida-ten; ez nintzen ausartzen dei egitera, eta eginizan banu ere, nirea bezalako ahotsaz eta ni nen-goen logelatik familia egon ohi zen sukalderaino-ko tarte handiaz alfer-alferrik izango zatekeen.Egoera honetan nengoela, bi arratoi igo zirengortinetan gora, eta ohe gainean atzera etaaurrera korrika hasi usnaka. Haietako bat ia aur-pegiraino iritsi zitzaidan, izututa jaiki eta sasta-kaia atera nuelarik neure burua babesteko. Piz-tia beldurgarri haiek bi aldeetatik erasotzekoausardia izan zuten eta batek aurreko hankaklepoan jarri ere egin zizkidan, baina inolako kal-terik egin baino lehen, zorionez sabela zabaldu

Page 158: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ahal izan nion. Nire oinetara jausi zen, eta bes-teak, lagunaren patua ikusirik, ospa egin zuen,baina ez zauri eder bat gabe atzealdean, ihesizihoala egin niona, bertatik odol-zirriztada zerio-larik. Balentria honen ondoren, astiro-astirobatetik bestera ibili nintzen ohean, galdutakoarnasa eta adorea berreskuratzeko. Piztia haiekardi-txakur handi baten tamainakoak ziren,baina askoz ere bizkor eta basatiagoak, beraz,lotara baino lehen ez banu gerrikoa kendu izan,zati-zati egin eta irentsi egingo ninduketen. Aka-batutako arratoiaren isatsa neurtu nuen, eta bimetrorako hogei zentimetro falta zitzaizkion;edonola ere, nazka handiegia ematen zidanharen gorpua arrastaka ohetik eramateak, han-txe zegoelarik artean odolusten; bizirik zegoelaohartu nintzen, eta lepoan zehar ebaki sakon bateginez zeharo akabatu nuen.

Laster sartu zen etxeko andrea gelara, etadena odolduta ikusi ninduenean, korrika etorrieta eskuan hartu ninduen. Akabatutako arratoiaerakutsi nion, eta ez nengoela zauritua adieraz-teko irribarre eta beste keinu batzuk egin; bizikipoztu zuen honek, eta neskameari dei egin zion

Page 159: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

akabatutako arratoia kurrikaz kendu eta leihotikkanpo bota zezan. Gero, mahai gainean jarri nin-duen, han nire sastakaia, dena odoldua, erakutsiniolarik, eta kasakaren barrenean garbitu ondo-ren, zorrora sartu nuen berriro. Gauza bat bainogehiago egin beharrean nengoen, beste inorkezin zituenak nire ordez egin, eta beraz, zoruanutz nintzan nahi nuela etxeko andreari adieraz-ten ahalegindu nintzen; berak hori egin ondoren,nire lotsak ezin zuen jasan beste ezer adierazte-rik aterantz keinu egin eta hainbat aldiz gurke-rak egitea baino. Ondo kostata, emakume onhark ulertu zuen azkenean zer nahi nuen, etaberriro bere eskuan hartuta, lorategira irten etazoruan utzi ninduen han. Ia berrehun metro ibilinintzen alde batera, eta ez begiratzeko edojarraitzeko adieraziz keinu bidez, bi uztao-hosto-ren artean ezkutatu nintzen, eta hantxe hustueta arindu nituen barruak.

Espero dut irakurle atseginak barkatuko dida-la xehetasun hauetan eta antzerakoetan luza-tzea, zeren eta, hauek huskeriak izan arren burutxatxar eta arruntentzat, filosofoari benetanlagunduko diotelakoan bainago bere irudimen

Page 160: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta gogoetak aberasten eta bizimodu publikonahiz pribatuaren onurarako aplikatzen, berauizanik nire helburu bakarra munduan zehar egin-dako bidaien albiste hauek eta beste batzukematean; batez ere, egiaren aztertzaile izannaiz, erudizio eta idazkerazko apainduren ardu-rarik gabe. Baina bidaia honetako gorabeheraguztiek hain zirrara bizia eragin zidatenez bar-nean, eta sakon daudenez nire oroimenean fin-katuak, paperean ezartzean ez dut inolako xehe-tasunik kendu; halere, zorrotz berrikusi ondoren,lehen kopian zeuden garrantzi gutxiko zenbaitpasarte ezabatu ditut, aspergarri eta txikikeria-tzat jo zitezkeen beldurrez, sarritan egiten baiti-ra honelako salaketak bidaiei buruz, eta ez arra-zoirik gabe agian.

Page 161: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

2. KAPITULUANolakoa den nekazariaren alaba.

Herri bateko azokara eramaten duteautorea, eta gero hiriburura. Bidaia-

ren xehetasunak.

Bederatzi urteko alaba bat zuen etxekoandreak, oso neska buruargia bere adinerako,oso iaioa jostorratzaz, eta trebea panpina janz-ten. Panpinaren sehaska egokitzea bururatuzitzaien amari eta biei, bertan gaua eman nezan;armairuko kaxoi txiki batean utzi zuten sehaska,eta kaxoia, zintzilika zegoen apal batean, arra-toien beldurrez. Hura izan nuen neure oheajende harekin egon nintzen bitartean, nahiz etapoliki-poliki erosoagoa egin zuten, haien hizkun-tza ikasi eta neure nahiak adierazi ahala. Hainesku onekoa zenez neskatoa, behin edo birritanarropak beraren aurrean erantzi ondoren, gauzaizan zen bera ere ni jantzi eta biluzteko, nahizeta sekula ez nion lan hori ematen neuri uztenzidanean egiten. Zazpi alkandora egin zizkidan,

Page 162: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta beste jantzi zuri batzuk, lortu ahal izan zuenehunik finenaz, baina benetan zakukia baino zar-pailagoa zena; eta etengabe garbitzen zizkidanjantzi haiek bere eskuez. Halaber, bera zen niremaistra hizkuntza irakasteko: nik zerbait eraku-tsi keinuz, eta haren izena esaten zidan bere hiz-kuntzan; eta hala, egun batzuk barru, burura-tzen zitzaidan edozer eskatzeko gauza izan nin-tzen. Oso bihotz onekoa zen, eta ez hamahirumetro baino garaiagoa, txikia baitzen bere adi-nerako. Grildrig izena eman zidan, familiak ereonartu zuelarik, eta gero erresuma osoak. Hitza-ren esanahia latindarrek nanunculus deitzendutena da, italiarrek homunceletino, eta ingele-sek manikin. Berari zor diot batez ere, herrialdehartan bizirik iraun izana: han egon nintzenbitartean sekula ez ginen banandu. Nire glum-dalclitch edo «inudetxoa» deitzen nion, etaesker txarraren errudun izango nintzateke nire-ganako izan zuen ardura eta maitasunaren aipa-men ohoragarri hau isilduko banu; eta bizikinahiko nuke hark merezi bezala saritu ahal iza-tea, beraren zoritxarraren bitarteko errugabe

Page 163: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baino tamalgarri izan ordez, honen beldur izate-ko ere arrazoi sendoak baititut.

Nire ugazabak animalia bitxi bat aurkituzuela soroetan hasi ziren jakiten eta esatenauzoan, splacknuck bat bezain handia gutxigorabehera, baina gizakia bezalaxe eratua berezati guztietan, gizakiaren itxurak egiten omenzituelarik bere ekintza guztietan ere; bere hiz-kuntza propioren batean mintzatzen zela, haie-netik ere hainbat hitz ikasiak zituelarik; eta tenteibiltzen zela bi hankaren gainean; otzan etabaketsua zela, deitutakoan etorri egiten zela etaagindutako guztia betetzen; munduko gorputz-adarrik finenak zituela, eta aitonen semerenbaten hiru urteko alabak baino larruazal leuna-goa. Oso hurbil bizi zen beste nekazari bat —nireugazabaren lagun ona— bisita egitera etorri zenistorio hau egia ote zen jakiteko. Berehalaxeatera ninduten eta mahai gainean jarri; han, ibiliegin nintzen agindutakoaren arabera, sastakaiaatera, berriro zorroratu, makurtuz agurtu ugaza-baren bisitaria, zer moduz zegoen galdetu berehizkuntzan eta ongi etorria zela esan nion, neureinudetxoak irakatsi bezalaxe, hain zuzen. Gizon

Page 164: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hark, zaharra izanik ikusmena nekatua zuenez,betaurrekoak jarri zituen hobeto ikusteko, etaorduan ezin izan nintzen barre-algaraka hasigabe egon, haren begiek ilargi betea ematenbaitzuten bi leihotako gela barruan distiratsu.Gure jendeak ere, nire alaitasunaren zergatiazkonturatu zelarik, barreari eman zion eta agureahaserretu eta kikilduta geratzeko bezain inozoaizan zen. Oso zikoitza izatearen ospea zuen etaongi merezia nire zoritxarrerako, ugazabarieman zion aholku madarikatuagatik behintzat,alegia, azoka-egunean eraman nintzala ondokoherrira bitxikeria bezala erakusteko, herria, zal-diz ordu erdira, hogeita bi milia ingurura zegoe-larik gure etxetik. Batzuetan niregana keinu egi-nez ugazaba eta laguna luzaroan ari zirela mix-mixka ikustean, maltzurkeriaren bat bazetorrelaigarri nuen; eta beldurraren eraginez, haienhitzen batzuk entzun eta ulertu egin nituela ereiruditu zitzaidan. Baina biharamun goizean,Glumdalclitch nire inudetxoak guztiaren berrieman zidan, berak aman atera baitzion trikimai-luz. Neskato gaixoak altzoan hartu ninduen, etanegarrari eman zion lotsaz eta nahigabez. Bel-

Page 165: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dur zen jende arrunt eta zakar harengandikezbeharren bat etorriko ote zitzaidan, estutu etahil edo gorputz-adarren bat hauts ziezadaketela-ko eskuetan hartzean. Halaber, ohartua zen berazein apala nintzen neure izaeran, zein gogozzaintzen nuen ohorea eta zein iraingarria gerta-tuko zitzaidan diruarengatik publikoan erakutsiaizatea jendailaren aurrean. Grildrig berea izangozela aitak eta amak hitz emana ziotela esanzidan, baina aurreko urtean egin zioten gauzabera egin nahi ziotela ohartzen ari zen, alegia,arkume bat ematen baliote bezala egin, etagero, loditu bezain bizkor, harakinari saldu.Neure aldetik, inudea bezain kezkatua ez nengo-ela aitortu behar dut benetan. Itxaropen sendoanuen, inoiz galdu ez nuena, egunen bateanberreskuratuko nuela askatasuna; eta munstroabezala batetik bestera eramana izatearen lotsa-garrikeriari buruz, neure burua zeharo kanpotar-tzat jotzen nuen herrialde hartan, eta noizbaitIngalaterrara itzultzen banintzen, halako zoritxarbat ezingo zitzaidala sekula aurpegiratu pentsa-tzen nuen; izan ere, Britainia Handiko Erregeak

Page 166: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

berak, nire egoeran, jasan egingo baitzukeenirain hura.

Ugazabak, lagunaren aholkuari jarraituz,hurrengo azoka-egunean kaxa batean eramanninduen ondoko herrira, eta berekin batera ala-batxoa, nire inudea, ere eraman zuen nireatzean bigungarriaren gainean. Kaxa itxita zego-en alde guztietatik, atetxo batekin —sartu etairten ibiltzeko ni— eta zenbait zulorekin haizeasar zedin. Hain arduratsua izan zen neskatoa,ezen bere panpinaren oheko edredoia ipini bai-tzidan barruan, etzan ahal izateko. Halere, izu-garrizko astindua hartu eta zeharo ondoezturikgeratu nintzen bidaiaz, nahiz eta ordu erdikoabakarrik izan. Zeren eta, zaldiak hamahiru metroegiten baitzituen zangada bakoitzeko, eta hainaltu egiten zuenez trostan, ekaitz handi bateanontzia gora eta behera bezalaxe mugitzen zen,baina askoz sarriago; bidea, Londrestik St.Albans-era dagoena baino pixka bat luzexeagoaizan zen. Maiz bisitatu ohi zuen ostatu bateansartu zen ugazaba; eta pixka batean ostalariare-kin mintzatu eta beharrezko zenbait prestakun-tza egin ondoren, Grultrud edo Pregonaria aloka-

Page 167: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tu zuen herrian zehar aldarrika zezan ArranoBerdearen Ostatuan izaki bitxi bat zegoela ikus-kizun, ez zela splacknuck bat bezain handia (osoitxura ederreko animalia herrialde hartan, eta bimetro inguru luze) eta gizakiaren itxurakoa gor-putz-adar guztietan, zenbait hitz ere egin zitza-keelarik baita hamaika zirtzileria barregarri ere.

Ostatuko gelarik handienean —ehun metrokarratu inguru izango zen— mahai gainean ipinininduten. Nire inudetxoa aulki txiki apal bateanzegoen mahai ondoan, ni zaindu eta zer eginbehar nuen esateko. Jendetzarik ez pilatzeko,aldi berean hogeita hamar pertsonari bakarrikuzten zien sartzen ugazabak. Mahaian ibili nin-tzen paseoan neskatoak agindu bezala; galderakegiten zizkidan, nire hizkuntz ulerkuntzarenbarne zeudela zekien neurrian, eta ahalik etaozenkien erantzuten nien haiei. Hainbat aldizikuslegoarengana itzuli nintzen, apalki agur-hitzak esan, ongi etorria egin eta irakatsiak zizki-daten beste esaldi batzuk bota nizkien. Likorezbetetako titare bat, Glumdalclitchek kopatzateman zidana, hartu eta haren osagarriari topaeginez edan nuen. Sastakaia atera nuen, Ingala-

Page 168: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

terran ezpatariek ohi bezala, neure trebetasunaerakutsi nien berarekin. Inudeak lasto-zati bateman zidan, eta zikaiaz bezala ibili nintzen hare-kin, gaztetan ikasia bainuen arte hori. Hamabitalderen aurrean izan nintzen egun hartan era-kutsia, eta hainbeste aldiz behartu nindutenezergelkeria berberak errepikatzera, erdi hila gera-tu nintzen nekeaz eta unaduraz. Izan ere, ikusinindutenek hain gauza harrigarriak kontatzenzituztenez, barrura sartzearren ateak beherabotatzeko prest baitzegoen jendea. Ugazabak,bere buruaren interesaz, ez zuen onartzen inorkni ukitzerik, neure inudeak izan ezik; eta arrisku-rik egon ez zedin, aulkiak jarri zituzten mahaia-ren inguruan, guztien irispidetik kanpo geratze-ko behar bezain urruti. Halere, zorigaiztokoeskola-ume batek hur bat bota zidan zuzeneanburura, eta ozta-ozta ez ninduen jo; bestela,behintzat, hain indartsu zetorrenez, zalantzarikgabe, burmuinak aterako zizkidakeen kanpora,kalabaza txiki bat bezain handia baitzen ia;baina zital hura, ongi jipoitua, gelatik kanporatuegin zutela ikusteko atsegina izan nuen.

Page 169: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Hurrengo azoka-egunean erakutsiko nindue-la berriro jakin erazi zion ugazabak jendeari, etabitartean ibilgailu egokiago bat prestatu zuenniretzat, bai baitzuen horretarako aski arrazoi;zeren eta, lehen bidaiaz eta zortzi orduz jarraianjendea entretenitzeaz hain abaildua nengoenez,nekez egon bainintekeen zutik edo hitzik esan.Gutxienez hiru egun pasatu ziren indarrakberreskuratu arte; eta etxean ere atsedenik izanez nezan, inguruko ehun miliako zaldun guztiak,nire ospearen berri izanik, ni ikustera etorri zirenugazabaren etxera bertara. Gutxienez izangoziren hogeita hamar pertsona emazte eta hau-rrekin (herrialde hura biztanle askokoa baita);eta gela beteari zegokion ordaina eskatzen zuenugazabak etxean erakusten ninduen bakoitzean,nahiz eta familia bakar baten aurrean izan.Honela bada, nahiz eta ez izan herrira eramana,aldi batez lasaitasun gutxi izan nuen astekoegun guztietan (asteazkenetan izan ezik, haienatseden-eguna baita).

Ugazabak, zein onuragarria izan nintekeenoharturik, erresumako hiririk nagusienetara era-matea erabaki zuen. Beraz, bidaia luze baterako

Page 170: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

beharrezko guztiaz hornitu eta etxeko arazoakkonpondu ondoren, emazteari egur esan eta1703ko abuztuaren 17an —iritsia nintzela gutxigorabehera bi hilabete zirenean—, metropoli-rantz abiatu ginen, Inperioaren erdialdera zego-elarik kokatua, eta gutxi gorabehera hiru milamiliara gure etxetik. Zaldiz nire atzetik joatekoagindu zion ugazabak bere alaba Glumdalclitchi.Honek bere altzoan eraman ninduen gerriarilotutako kaxa batean. Hau, lortu ahal izan zuenoihalik goxoenaz forratu zuen neskatoak aldeguztietatik, ongi gosnatu azpitik, bere panpina-ren ohea ipini han, aldagarriz eta beharrezkobeste zenbait gauzaz hornitu eta ahal zuenbezain ongi antolatu zuen dena. Ez genuenbeste konpainiarik etxeko morroi bat baizik, gureatzetik zihoana ekipaiarekin.

Ni bide inguruko herri guztietan erakustekoasmoa zuen ugazabak, errepidetik berrogeitahamar edo ehun miliaraino ere desbideratuz,bere ustez bezeroak aurki zitzakeen edozeinherri edo handiki-etxetara joateko. Bidaialdi ero-soak egin genituen, ez ehun eta berrogei edohirurogei milia baino gehiago egunero; zeren

Page 171: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta, ni zaindu nahian, Glumdalclitch kexatu egi-ten baitzen zaldiaren trostaz nekatua zegoelaesanez. Neure desioz sarritan ateratzen ninduenkaxatik haizea hartzeko eta paisaia erakusteko,baina beti ongi helduta uhalez. Bospasei ibairengainetik pasatu ginen, Nilo edo Ganges bainoaskoz zabalago eta sakonagoak; eta apenaszegoen errekastorik Thames Londresko zubitikigarotzean bezain txikirik. Hamar aste emangenituen bidaian, eta hamazortzi hiri handitanerakutsi ninduen, gehi herrixka eta etxe partiku-lar askotan.

Urriaren 26an iritsi ginen metropolira, haienhizkuntzan Lorbulgrud edo Unibertsoaren Harro-tasuna deritzona. Hiriko kale nagusian hartuzuen ostatu ugazabak, ez oso urruti errege-jau-regitik, eta ohi bezala zabaldu zituen kartelak,nire izaera eta trebetasunen azalpen zehatzaeginez. Areto handi bat alokatu zuen, ehun etaehun eta hogeita hamar metroko zabalerakoa.Hogei metroko diametroa zuen mahaia ere esku-ratu zuen, haren gainean egin behar nuelarikneure emanaldia, eta inguru guztian, ertzetik iametro betera, hesitu egin zuen, beste horrenbes-

Page 172: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

teko altueraz, eror ez nendin. Egunean hamaraldiz erakusten ninduen jende guztiaren harridu-ra eta atseginez. Ordurako, aski ongi hitz egitennuen haien hizkuntza eta oso ongi ulertzen nuenesaten zidaten guztia. Gainera, ikasia nuenhaien alfabetoa, eta moldatzen nintzen tarteka-marteka esaldi batzuk interpretatzeko; izan ere,Glumdalclitch izan bainuen irakasle etxean egonnintzen bitartean eta bidaian izandako aisialdie-tan. Liburu txiki bat zekarren poltsikoan, ez San-sonen Atlasa baino askoz handiagoa; neska gaz-tetxoek erabili ohi zuten testua zen, haien erlijio-aren berri ematen zuena laburki; honetaz balia-tuz irakasten zizkidan letrak eta azaltzen hitzak.

Page 173: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

3. KAPITULUAAutorea Gortera eramana. Han Erre-ginak ugazaba nekazariari erostendio autorea eta Erregeari erregala-

tzen. Maiestatearen jakintsu handie-kin izandako eztabaidak. Gortean

gela bat prestatzen diote. Oso begi-ko du Erreginak. Autoreak bere sor-

terriaren ohorea defendatzen du.Erreginaren ipotxarekin izandako

haserreak.

Egunero jasaten nituen etengabeko lanaldiekaste gutxiren buruan aldaketa handia eraginzidaten osasunean; zenbat eta gehiago lortuugazabak nirekin hainbat eta asegaitzago bihur-tzen zen. Zeharo galdua nuen jateko gogoa, etaia hezur eta azal besterik ez nintzen. Honetazoharturik nekazaria, eta laster hilko nintzela pen-tsatuz, ahalik eta gehien baliatu nahi izan zuennitaz. Honela arrazoitzen eta erabakitzen arizelarik bere artean, Slardral edo Zaldun Jauregi-

Page 174: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zain bat iritsi zen Gortetik, berehalaxe hara era-man nintzala aginduz ugazabari, Erregina etaharen damak entretenitzeko. Azken hauetariko-ren batzuek ikusia ninduten jadanik eta gauzaharrigarriak kontatu zituzten nire edertasun,jokabide eta zentzu onaz. Erregina eta harenlaguntzaileak neurriz gain geratu ziren txunditu-ta nire portaeraz. Belauniko jarri eta haren oininperialari muin egiteko ohorea erregutu nuen;baina Printzesa dohatsu hark bere hatz txikialuzatu zuen niregana (ni mahai gainean ipiniondoren), eta bi besoen artean estutuz, begiru-nerik handienaz, haren muturra neure ezpaine-tara hurbildu nuen. Galdera orokor batzuk eginzizkidan neure sorterri eta bidaiei buruz, ahaliketa garbien eta laburkien erantzun niolarik. Gor-tean pozik biziko ote nintzen galdetu zidan.Mahaiko ohola ukitzeraino makurtu eta ugazaba-ren esklabo nintzela erantzun nion apalki, bainaneure buruaz erabaki ahal izanez gero, harroemango nuela bizitza Maiestatearen zerbitzuan.Orduan, ea prezio onean saltzeko prest ote zego-en galdetu zion ugazabari. Honek, hilabete eznuela iraungo sumatuz, eta prest egonik niri

Page 175: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

jaregiteko, urrezko mila txanpon eskatu zituen,berehalaxe joan zirelarik bila, pieza bakoitza zor-tziehun moidororen tamainakoa izanik; baina,herrialde haren eta Europaren artean gauza guz-tietan zegoen proportzioa eta haien artean urreazein garesti zegoen kontutan izanda, nekez iris-ten zen dirutza hura Ingalaterrako ehun gineabeste izatera. Orduan, esan nion Erreginari,Maiestatearen izaki eta menpekorik apalena nin-tzenez, mesede bat erregutu behar niola, alegia,Glumdalclitch ere, beti hain arretatsu eta maita-garriro zaindu ninduena eta dena hain ongi egi-ten zekiena, izan zedila haren zerbitzupeanonartua, nire inude eta irakasle izaten jarraitze-ko. Baiezkoa eman zion Maiestateak nire eskae-rari, eta erraz lortu zuen nekazariaren adostasu-na, hau biziki poztu zelarik alaba Gortean sartu-ta ikustean; eta neskato gaixoak berak ere ezinzuen alaitasuna gorde. Ugazaba ohia erretiratuegin zen agur eginez eta zerbitzu onean utzi nin-duela esanez; nik ez nion txintik erantzun, pixkabat makurtu besterik ez.

Nire hoztasunaz ohartu zelarik Erregina, zer-gatiaz galdetu zidan nekazaria gelatik irten

Page 176: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zenean. Ausartu nintzen Maiestateari erantzute-ra ugazaba ohiari ez niola beste mesederik zor,bere soroan txiripaz aurkituriko kaltegabekoizaki koitadu bati burmuinak ez zanpatu izanabaino; mesede hori ederki saritua izan zitzaiolaerresuma erdian zehar ni erakutsiz ateratako ira-baziez, eta orduantxe ni saltzean eskuratutakodirutzaz. Ugazabarekin eraman behar izan nuenbizimodua, hamar aldiz ni baino indartsuagoazen animalia bat ere akabatzeko bezain neke-tsua izan zela; nire osasuna oso erasanda zego-ela eguneko ordu guztietan jendaila entreteni-tzeko lan astun etengabeaz, eta ugazabak ezbalit bizia arriskuan ikusi, Maiestateak ez zukee-la agian halako mahukarik izango nirekin. Bainahain Enperatriz handi eta onaren, NaturakoApaingarri, Munduko Maitagarri, MenpekoenAtsegingarri, Kreazioko Phenix haren babespeanez nuenez batere kezkarik gaizki hartua izateko,ugazaba ohiaren beldurra funsgabea izateaespero nuela esan nion, zeren eta, jadanik hasiabainintzen adorea berpiztuta sentitzen harenPresentzia Agurgarriaren eraginez.

Page 177: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Hau izan zen nire hitzaldiaren mamia, ezego-kitasun eta zalantza askorekin emana; azkenzatia jende haren estilo berezian eratua zegoenoso-osorik, Glumdalclitchengandik ikasi bainuenzenbait esaldi, Gortera nindekarren bitartean.

Erregina, oso bihozbera izan zelarik hitzaldi-ko akatsen aurrean, harriturik zegoen, halere,halako argitasuna eta zuhurtzia aurkitzean hainanimaliatxo txikian. Bere eskuan hartu eta Erre-gearengana eraman ninduen, bere langelanzegoelarik orduan. Maiestateak —zentzutasunhandiko printzea eta itxura zorrotzekoa zelarik—lehen begiratuan nire itxuraz ongi ohartu gabe,splacknuck bat noizdanik zitzaion atsegin galde-tu zion Erreginari hotz eta motz; izan ere, hala-kotzat hartu ninduen, Erreginaren eskuinekoeskuan ahozpez etzanda nengoelarik. BainaPrintzesak, argitasun eta umore aparta zituela-rik, poliki-poliki zutik utzi ninduen idazmahaian,eta Erregeari neure buruaren berri ematekoagindu zidan, halaxe egin nuelarik hitz gutxitan;eta Glumdalclitchek, langelako ate ondoan zainegon ondoren eta ni begi aurrean ez ikustea ezinjasanik, bere aitaren etxera iritsi nintzenetik ger-

Page 178: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tatutako guztia berretsi zuen, barrura sartzenutzi ziotenean.

Erregeak, bere erresumako beste inor bezainjakitun eta filosofiaren eta, batez ere, matemati-karen ikasketan hezia izan arren, zehatz-mehatzikusi zuenean nire itxura, eta tente ibiltzen nin-tzela, hitz egiten hasi aurretik, erloju-piezarenbat, artisau iaioren batek asmatua, izan ninte-keela pentsatu zuen (oso perfekzio handira baitairitsia herrialde hartan erlojugintza). Baina, nireahotsa entzutean, eta esaten nuena normal etazentzuzkoa zela ohartuz, ezin izan zuen bereharridura ezkutatu. Inola ere ez zen konformegeratu bere erresumara nola iritsi nintzen azal-duz kontatutakoarekin, baizik eta Glumdalditcheta aitaren arteko azpijokoa zela pentsatu zuen,garestiago saldu ahal izateko irakatsiko zidatela-rik zenbait hitz. Irudipen honen arabera bestezenbait galdera egin zidan, eta orduan ere zen-tzuzko erantzunak jaso zituen, beste akatsikgabe doinu arrotza, hizkuntzaren ezagutza ez-osoa eta nekazariaren etxean ikasi eta Gortekohizkera finerako egokiak ez ziren esaldi arruntbatzuk izan ezik.

Page 179: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Hiru jakitun handiri etortzeko agindu zienMaiestateak, izan ere, asteroko zerbitzualdianbaitzeuden (herrialde hartako ohituraren arabe-ra). Zaldun haiek, pixka batean nire itxurazehatz-mehatz aztertu ondoren, iritzi ezberdinakeman zituzten nitaz. Guztiak bat zetozen Natura-ko lege normalen arabera sortua ezin nintzelako-an izan, ez bainengoen neure bizia babestekoprestatua, ez bizkortasunez, ez zuhaitzetaraigoz, ezta lurrean zuloak eginez ere. Zehaztasunhandiz aztertu ondoren, nire hortzetatik aterazutenez, animalia haragijalea nintzen; bainalauhazkako gehienek zeharo menperatzen nin-dutenez, eta landa-saguak eta antzerakoak erebizkorregiak izanik niretzat, ez zuten ulertzennola nintzen bizirik irauteko gauza, ez banintzenbehintzat barraskiloz eta beste intsektu batzuezelikatzen, baina hau ezinezkoa izango zitzaidalafrogatu zuten erudiziozko argudio askoren bidez.Haietako batek umeki edo hilaurra nintzela pen-tsatzen bide zuen. Baina iritzi hau ere baztertuegin zuten beste biek, gorputz-adarrak oso-oso-rik eta ongi eratuak nituela ikusten baitzuteneta, nire bizarrak erakusten zuen bezala, hainbat

Page 180: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

urtetako bizia ere banuela, bizar-txorroak argieta garbi ikusten baitzituzten lupaz. Ipotxa nin-tzenik ere ez zuten onartzen, nire txikitasunakonparazio guztien gainetik baitzegoen, zereneta, Erreginaren ipotxarik kuttunena, erresumahartan sekula ezaguturiko txikiena, ia bederatzimetro baitzen altu. Eztabaida luzeen ondoren,aho batez erabaki zuten relplum scalcath beste-rik ez nintzela, hitzez hitz esanda, lusus naturae,erabaki hau guztiz bat dator Europako filosofiamodernoarekin, beronen irakasleek, ezkutukokausen ihesbide zaharra mesprezatuz —berone-kin Aristotelesen jarraitzaileak beren ezjakinta-suna disimulatzen saiatzen zirelarik alferrik—zailtasun guztien konponbide liluragarri hauasmatu baitute, giza jakintzaren ezinesanezkoaurrerapenaren alde.

Ondorio erabakior honen ostean, hitz batzukesaten uzteko erregutu nien. Erregeari zuzendunintzaion, eta bi sexuetako hainbat milioi zituenherrialde batetik nentorrela ziurtatu nion Maies-tateari, guztiak nire garaierakoak zirelarik han;animaliak, zuhaitzak eta etxeak ere denak pro-portzioan zeudela eta, beraz, neure burua

Page 181: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

babesteko eta zer jana aurkitzeko gai nintzelahan, Maiestatearen edozein menpekok hemenegin zezakeen bezalaxe; hau erantzun biribilairuditu zitzaidan jakintsu haien argudioetarako.Erdeinuzko irribarrez bakarrik erantzun ziotennireari, nekazariak lezioa oso ongi irakatsi zidalaesanez.

Erregeak, askoz adimen handiagoa zuelarik,bidali egin zituen bere jakitunak, eta nekazariaetor zedin agindu, hau, zorionez, artean irtengabea baitzen hiritik. Lehenik, berari egin zionitaunketa bakarrean eta gero haren, neskatoa-ren eta hiruron arteko kontrastaketa egin ondo-ren, esan geniona agian egia izango zela pentsa-tzen hasi zen Maiestatea. Arreta bereziz zaindunintzatela agintzeko erregutu zion Erreginarieta, bere iritziz, Glumdalclitchek artean ni zain-tzeko lanetan jarraitu beharko zukeela, ohartuabaitzen elkarri atxikimendu handia geniola. Gelaegoki bat prestatu zuten neskatoarentzat Gor-tean; haurtzain moduko bat izendatu zitzaionbere heziketaz arduratzeko; andereño bat, janz-teko, eta beste bi zerbitzari eginkizun arrunteta-rako; baina nitaz arduratzea guztiz bere zeregi-

Page 182: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

na izango zuen. Nire logela izateko moduko kaxabat diseinatzeko agindu zion Erreginak bere aro-tzari, Glumdalclitchek eta biok erabakiko genuenereduaren araberakoa. Gizon hura oso artisautrebea zen, eta nire oharrei jarraituz, hiru aste-tan zurezko gela bat egin zidan, karratua, ia bostmetro zabal eta hiru altu, goitik beherako leiho-ekin, ate bat eta aparteko bi gelaunerekin, Lon-dresko logelak bezalakoa. Sabaitzat zegoenohola altxatu eta jaitsi egiten zen bi errorenbidez, Erreginaren tapizariak jantzitako oheasartu ahal izateko barrura; Glumdalclitchek ate-ratzen zuen egunero aireztatzeko, berak txukun-du eta sartu egiten zuen gauean, sabaia itxiznire gainean. Bere miniatura bitxiengatik ospe-tsua zen artisau jator bat arduratu zen bi aulkiegiteaz, bolia bezalako ekaiz egindako bizkarral-de eta egiturekin, baita bi mahai eta barruangauzak sartzeko armairua ere. Logelak gosnatu-ta zituen alde guztiak, baita zorua eta sabaiaere, garraiatzen nindutenen axolagabekeriazistripurik gerta ez zedin, eta zalgurdian joateanastinaldiren baten kolpea leuntzeko. Giltzarra-poa eskatu nuen aterako, sagu eta arratoirik sar

Page 183: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ez zedin; eta zenbait saioren ondoren, haienartean inoiz ikusitako txikiena egin zuen erre-mentariak, zeren eta, handiagoa ikusia baitut nikIngalaterrako zaldun baten etxeko atean. Giltzaneure poltsikoan gordetzea lortu nuen, beldurnintzelarik Glumdalclitchek galdu egingo otezuen. Halaber, lot zitezkeen zetarik finenakeskatu zituen Erreginak, nire jantziak egiteko; ezziren burusi ingeles bat baino askoz lodiagoak,?baina oso deserosoak beraietara jarri arte. Erre-suma hartako modaren arabera egin zituzten,neurri batean pertsiarrak, eta bestean txinata-rrak balira bezala; benetan oso janzkera serioeta duina zen.

Hain maite zuenez Erreginak nire konpainia,ezin izaten zuen ni gabe otordurik egin. Mahaibat ipini zidaten Erreginak erabiltzen zuenarengainean, haren ezkerreko ukondoaren ondo-ondoan, eta aulki bat ere bai esertzeko. Zoruan,nire mahai ondoan zegoen aulkitxo batera igo-tzen zen Glumdalclitch, ni lagundu eta zaintzeko.Zilarrezko azpil- eta plater-multzo osoa neukan,eta gainerako tresneria; baina guzti haiek, Erre-ginarenen aldean, ez ziren Londresko jostailu-

Page 184: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

denda batean, panpina-etxeko altzarien arteanikusitakoak baino askoz handiagoak. Nire inude-txoak bere poltsikoan gordetzen zituen, zilarrez-ko kaxatxo batean, eta jatorduetan ematen ziz-kidan nik eskatu ahala, berak garbitzen zituela-rik beti. Beste inork ez zuen Erreginarekin bate-ra jaten, bi Errege-Printzesak izan ezik: zaharre-na hamasei urtekoa, eta gazteenak hamahiruurte eta hilabete bat zituen orduan. Erreginakjanari pixka bat ipini ohi zuen nire plateretakobatean, hari neuk kentzen nizkiolarik zatiak; etaminiaturan ni jaten ikustea zen haren denbora-pasa. Izan ere, Erreginak (urdail ahula zuelarikbenetan) mokadu batean hartzen zuen hamabinekazari ingelesek jatordu batean jan lezakete-na beste, aldi batez niretzat oso ikuskizun nazka-garria izan zelarik. Hegatxabalaren hegoa hezureta guzti birrintzen zuen hagin artean, nahiz etahazitako indioilarrarena baino bederatzi aldizhandiagoa izan; eta ahora eramaten zuen ogi-zatia hamabi penikeko bi ogi bezain handia zen.Urrezko kopatik edaten zuen, eta berrehun etaberrogeita hamar litro inguru zurrutada batean.Haren ganibetak, girtenaren gainean zutik jarri-

Page 185: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tako sega baino bi aldiz luzeagoak ziren. Goila-rak, sardexkak eta beste tresna batzuk ere pro-portzio berekoak ziren denak. Gogoratzen dut,jakin-mina nuela eta Glumdalclitchek Gortekojatordu batzuk ikustera eraman ninduelarik,ganibet eta sardeska erraldoi haietako hamar-hamabi aldi berean altxatu zituztenean, hainikuskizun beldurgarririk ordura arte sekula eznuela ikusi pentsatu nuela.

Ohitura da asteazkenero (lehen esan dudanbezala, haien atseden-eguna), Erregeak etaErreginak, beren seme-alabekin, Erregearengelan bazkaltzea elkarrekin, berarentzat osokuttuna izatera iritsia nintzelarik ordurako; etaokasio haietan nire aulki eta mahaitxoa harenezkerreko eskuaren ondoan jartzen zituztengatzontzietariko baten aurrean. Printze harkatsegin zuen nirekin hizketan egotea, Europakoohitura, erlijio, lege, gobernu eta kulturaz galde-rak eginez, nik ahal nuen bezain ongi erantzutenniolarik. Haren adimena hain argia zenez etazentzumena hain zorrotza, oso gogoeta etaoharpen zuhurrak egiten zituen nik esandakoguztiaz. Baina aitortu beharra dut, neure sorterri

Page 186: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

maiteaz, gure merkataritzaz, itsas eta lehorrekogerrateez, erlijio-zismez eta Estatuko alderdiezgehiegitxo hitz egin ondoren, haren heziketakoaurreiritziak hainbesteraino nagusitu zirenez,ezin izan zuela ebitatu bere eskuin eskuan hartu,eta besteaz samur laztanduz, barre-algara bizibaten ondoren, ea Whig ala Tory nintzen galde-tzea. Gero, Lehen Ministroarengana bihurtuz,bere atzean zeukalarik zain makulu zuriarekin —Royal Sovereign-aren masta nagusia bezainluzea ia— giza handitasuna zein mesprezagarriaden aipatu zuen, ni bezalako intsektu nanoekimita baitzezaketen. «Eta halere», esan zuen,«apustu egingo nuke, izaki hauek ere badituzte-la beren ohorezko tituluak eta goraipamenak;habia eta gordeleku txikiak zertzen dituzte, etxeeta hiri deritzenak; itxura dotorez ibiltzen dirajantzi eta apaingarriekin; maitatu, borroka egin,eztabaidatu, engainatu eta traizio egiten dute».Eta horrela jarraitu zuen aurrera, niri koloreabehin eta berriz aldatzen zitzaidalarik, gure herrinoblea, Arte eta Armatan Maistra, FrantziarenZigorra, Europako Arbitroa, Bertute, Erruki,Ohore eta Egiaren Egoitza, Munduaren Harrota-

Page 187: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sun eta Inbidia halako mesprezuz tratatzen zuelasuminduta entzutean.

Baina ni ez nengoenez inolako irainengatiksumintzeko egoeran, pixka bat hausnartu ondo-ren, dudatan jartzen hasi nintzen ea irainduanintzen ala ez. Zeren eta, zenbait hilabetezjende hura ikusi eta harekin hitz egitera ohituondoren, eta begiztatzen nuen edozein gauzakproportziozko neurriak zituela ohartuz, haientamainak eta itxurak lehenengotan eman zida-ten izua zeharo desagertua baitzen jadanik,jaun-andere ingelesen segizio bat ikusi izanbanu orduan urtebetetzetako jantzi dotoreekin—buru-harro bakoitza bere papera gizalegetsuerrepresentatzen, agurtzeko makurtu eta txor-txor mintzatzen—, egia esateko, Erregeak etaharen handikiek nire kontu egiten zuten bestebarre egiteko gogo bizia sentituko nukeen. Etabenetan, Erreginak bere eskuan hartu eta ispiluaurrean jartzen ninduenean, ezin nintzen neureburuaz ere irribarre egin gabe egon, hala bionirudiak azaltzen zirelarik nire aurrean oso-osorikbatera; eta ez zegoen ezer konparaketa hurabaino barregarriagorik; beraz, benetan hasi nin-

Page 188: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzen pentsatzen neure ohiko tamainarekikodezente murriztua nengoela.

Beste ezerk ez ninduen Erreginaren ipotxakbaino gehiago amorrarazten eta mintzen; inoizherrialde hartan izandako txikiena zelarik altue-raz (benetan ez baitut uste bederatzi metro izan-go zenik altu), bera baino askoz izaki txikiagoaikustean hain lotsagabe bihurtu zenez, beti ibil-tzen zen harropuztuta bezala eta handiarenaegiten nire ondotik Erreginaren gelaurrean pasa-tzen zenean, ni neu mahairen baten gaineanGorteko jaun eta andereekin hizketan izaten nin-tzelarik, eta gutxitan geratzen zen nire txikitasu-naz eztenkada pare bat bota gabe; mendekatze-ko era bakarra berari anaia deitzea izaten zen,borrokarako erronka eginez eta gorte-mutilenartean ohikoak diren bezalako ateraldiekin. Egunbatean jatorduan potxo maltzur hura hain ozpin-duta jarri zenez nik esandako zerbaitez, eta ezertxarrik espero gabe eserita nengoela, hark, Erre-ginaren aulkian gora igo eta, gerritik altxatuz,kremaz betetako zilarrezko katilu batera jaustenutzi ninduen, gero hanka egin zuelarik ahalik etabizkorren. Kokoteraino murgilduta geratu nin-

Page 189: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzen, eta ez banintz igerilari ona izan, gorriakikusiko nituzkeen; zeren eta, une hartan Glum-dalclitch gelaren beste muturrean suertatu bai-tzen eta Erreginak, hain izututa jarri zenez, ezzuen adorerik izan laguntzeko. Baina inudetxo-ak, korrika etorri eta atera egin ninduen, ordura-ko kremaren laurdena baino gehiago irentsianuelarik. Ohera sartu ninduten; baina ez nuenbeste kalterik izan jantzirik gabe geratzea baizik,guztiz hondatuta baitzeuden. Ederki berotuzuten ipotxa, eta zigor gehigarri modura, neusartu nindueneko katiluko krema edatera behar-tu zuten; eta ez zioten geroztik aurretiko begiko-tasunik izan, zeren eta, pixka bat geroago, Erre-ginak goi-mailako andere bati eman baitzion;beraz, ez nuen gehiago ikusi, eta ikaragarripoztu nintzen, ezin bainuen jakin zertaraino era-man zezakeen gorrotoak zital maltzur hura.

Aurrez egina zidan azpikeria zikin bat, Erregi-nari barre eragin ziona, baita aldi berean bizikihaserrarazi ere, eta berehalaxe bidaliko zukeen,neu bihotz-zabalki ez banintz bitartekari izan.Barruan muina zeukan hezur bat hartu zuenErreginak bere platerera eta, muina ateratzeko

Page 190: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kolpeak eman ondoren, berriro tente utzi zuenazpilean, lehen zegoen bezala; Glumdalclitcharasara joan zen bitartean, aukera ona zuela iku-siz ipotxak, jatorduetan niri laguntzeko neskato-ak oinpean erabiltzen zuen aulkitxora igo, bieskuekin hartu eta zangoak elkarren kontraestutuz, hezurraren zuloan sartu ninduen gerri-raino baino gorago, hantxe geratu nintzelarikpixka batean, oso egoera barregarrian. Uste dutia minutu bat pasatuko zela zer gertatu zitzaidaninor konturatzerako, neure burua beheratzea iru-ditzen baitzitzaidan garrasika hastea. Baina prin-tzeek gutxitan hartzen dituztenez beren jakiakoso bero, ez zitzaizkidan zangoak erre, galtzer-diak eta prakak bakarrik geratu ziren egoerapenagarrian. Nik haren alde egin nuelako ezzuen epotxak beste zigorrik izan jipoi eder batbaino.

Erreginak sarritan jotzen zidan adarra hainbeldurtia nintzelako, eta nire sorterriko jendeguztia al zen ni bezain koldarra galdetu ohizidan. Hona hemen zergatik. Erresuma euliz josi-ta egoten da udaldian, eta intsektu higuingarrihaiek —Dunstableko hegatxabal bat bezain han-

Page 191: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dia bakoitza— nekez uzten ninduten lasai jator-duetarako mahairatzen nintzenean, belarri ingu-ruan burrunbadan eta durundan ibiltzen zirela-rik. Batzuetan jakietan pausatzen ziren etaatzean uzten beren ongarri nazkagarria edolapartza, nik argi ikusten nuen gauza, baina ezherrialde hartakoek, haien begi handiak ez bai-tziren nireak bezain zorrotzak gauza txikiak ikus-teko. Batzuetan nire sudurrean edo bekokiankokatzen ziren, hezur-muineraino zizta egin etahats gogaikarria botaz; eta erraz jarraitzen nuenberaien substantzia itsaskorraren arrastoa, gurenaturalistek diotenez, horri esker ibiltzen direla-rik izaki hauek sabaian hankaz gora. Banuenzereginik asko animalia nardagarri haiengandikneure burua babesten, eta ezin izu-ikara gordeaurpegira etortzen zitzaizkidanean. Intsektuhaietako batzuk eskuan harrapatu, gure arteaneskola-umeek egiten duten bezala, eta bat-batean nire sudurpean jaregiteko ohitura zuenipotxak, ni izutzeko eta Erregina entretenitzekohelburuaz. Hegan zebiltzanean, ganibetaz zati-zati egitea izaten zen nire babespidea, oso mire-tsia zelarik nire trebetasuna horretan.

Page 192: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Goiz batez, eguraldi oneko egunetan egin ohizuen bezala, Glumdalclitchek neure kaxan sartu-ta haizea hartzeko leihoan ipini ninduela gogora-tzen dut, (ez bainintzen ausartu leihotik kanporailtzetik zintzilika utz zezaten kaxa, kaiolekinIngalaterran egin ohi dugun bezala); eta kaxarenleihoetariko bat gora jaso ondoren, mahaian ese-rita pastel gozo puska bat jatera nindoalarikgosaltzeko, usainak erakarrita, hogei liztor bainogehiago sartu ziren gelara hegan, beste horren-beste gaitaren baxuek baino burrunbada ozena-goz. Haietako batzuek pastela hartu eta zatitxo-ka eraman zuten, beste batzuk hegaldaka ibiliziren nire aurpegi eta buruaren inguruan, durdi-tuta utzirik zarataz eta zeharo ikaratuta bereneztenaz. Halere, izan nuen adorea zutitu, sasta-kaia atera eta airean erasotzeko. Haietako laugarbitu nituen, baina gainerakoek ospa eginzuten, eta berehala itxi nuen leihoa. Intsektuhaiek galeperrak bezain handiak ziren; eztenakatera nituenean, ia lau zentimetro zirela luzeohartu nintzen, eta orratzak bezain zorrotzak.Gorde egin nituen kontu handiz eta beste bitxi-keria batzuekin batera Europako hainbat aldetan

Page 193: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

aurkeztu ondoren, Ingalaterrara itzultzean, haie-tako hiru Gresham Kolegioari eman nizkion, etaneuretzat gorde laugarrena.

Page 194: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

4. KAPITULUANolakoa den herrialde hura. Mapa

modernoak zuzentzeko proposame-na. Erregearen jauregia, eta metro-poliari buruzko zenbait berri. Auto-

rearen bidaiatzeko era. Tenplu nagu-siaren deskribapena.

Herrialde haren deskribapen labur bat eginnahi diot orain irakurleari, beti ere nik bidaiatunuen neurrian, eta ez zen bi mila milia bainourrutirago izan Lorbrulgrud metropoliaren ingu-ruan. Zeren eta, Erregina —eta harekin joatennintzen ni beti— ez baitzen inoiz harantzagopasatzen Erregeari bere ibilaldietan laguntzenzionean, eta hantxe geratzen zen zain Erregeakmugak ikuskatu eta itzuli arte. Errege honenaginterri guztiaren hedapena sei mila miliakoaizango zen luzeran eta hirutik bost milarainokoazabaleran. Eta beraz, Japoniaren eta Kalifornia-ren artean itsasoa baizik ez dagoela suposa-tzean, Europako gure geografoak oso oker dau-

Page 195: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dela ondorioztatu behar dut derrigorrez; zereneta, nire iritzia beti izan baita lur-orekatzailerenbat egon behar duela Tartariako kontinente han-diaren kontrapisu bezala; eta beraz, mapa arrunteta itsasokoak ere zuzendu egin beharko lituzke-te eta lurralde zabal hori Amerikako ipar-mende-baldeari elkartu, prest egongo naizelarik hone-tan laguntzeko.

Penintsula bat da erresuma hura, ipar-ekial-deko mugan hogeita hamar miliako altuera duenmendikatea dagoelarik, inola ere gainditu ezinlitekeena gailurretan dituen sumendiengatik. Etajakintsuenek ere ez dakite nolako jendea biziden mendiez bestaldean, ezta biztanlerik dago-en ere. Beste hiru aldeetan ozeanoa du muga. Ezdago itsasportu bakar bat ere erresuma osoan,eta ibaiak itsasoratzen diren tokiak harkaitzzorrotzez bete-beteak daudenez, eta itsasoagehienetan oso zakarra izanik, ez da inor arriska-tzen ontzirik txikienaz ere, eta beraz, jendeharentzat zeharo eragotzia dago edonolako mer-kataritza munduaren gainerakoaz. Baina ibaihandiak ontziz beteak daude, eta arrain parega-bea dute ugari, gutxitan hartzen dutelarik ezer

Page 196: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

itsasotik, zeren eta, itsasoko arraina Europakoa-ren tamaina berekoa baita, eta ez du, beraz,harrapatzerik merezi; honek garbi erakusten du,hain tamaina aparteko landare eta animalienprodukzioa Naturak kontinente hartara mugatuduela guztiz, honetarako arrazoiak aurkitzea filo-sofoentzat uzten dudalarik. Halere, noizeanbehin hartzen dute harkaitzen kontra jo duenbalearen bat, jende xeheak oso gogotik jatenduelarik. Nik ikusitako baleak hain handiak zire-nez, gizonak bizkarrean nekez eraman zezakeenhaietako bat; eta batzuetan bitxikeria bezalaLorbrulgrudera eramaten dituzte saskietan.Haietako bat —ezohikotzat zeukaten— platereanikusi nuen Erregearen mahaian, baina ez zitzai-dan iruditu oso gogoko zuenik; egia esateko,haren handitasuna ez zuela atsegin uste dut,nahiz eta Groenlandian ikusia dudan bat handi-xeagoa.

Ongi populatua dago herrialdea, berrogeitahamaika hiri, ia ehun herri harresitu eta herrix-ka-kopuru handia baititu. Irakurlearen jakinguraasetzeko, aski izango da Lorbrulgrud nolakoaden esatea. Hiri honek bi alde ia berdintsu ditu,

Page 197: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

erditik ibaiak zeharkatzen duelarik. Laurogeimila etxe baino gehiago ditu. Luzeran hiru glon-glung ditu (ia berrogeita hamalau milia ingeles)eta bi t’erdi zabaleran, neuk neurtu ahal izannuenez Erregearen aginduz egindako maparengainean, espresuki neuretzat zabaldu zutelarikzoruan; hogeita hamar metro baino gehiagozituen: diametroak eta perimetroak zeuzkatenpausuak zenbatu nituen zenbait aldiz oinutsik,eta kalkuluak eginez eskalari buruz, nahikoazehatz neurtu nuen.

Erregearen jauregia ez da besteak bezalakoeraikuntza, baizik eta eraikin-pilo bat ia zazpimilia dituena biran: gela nagusiek eskuarki lau-rogei metro dituzte altueran, eta proportzioanzabalera eta luzeran. Zalgurdi bat izendatuzitzaigun Glumdalclitchi eta bioi, bertan sarrieramaten zuelarik haurtzainak hiria ikustera edodenda artean ibiltzera; eta ni ere beti joaten nin-tzen haiekin, neure kaxan eramana, nahiz etaneskatoak, nire gogoz, sarritan ateratzen nin-duen eta bere eskuan ipintzen, etxeak eta jen-dea hobeki ikusi ahal izateko kaleetan zeharpasatzen ginenean. Gure zalgurdia, ia karratua,

Page 198: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Westminster Hall bezain zabala izango zela kal-kulatu nuen, baina ez hain altua oro har; edono-la ere, ezin dut oso zehatz esan. Egun batean,zenbait dendatan geratzeko agindu zion haur-tzainak gurtzainari, eta han, aukera ona zutelaikusiz, zalgurdiaren inguruan pilatu ziren eska-leak, inoiz europar begiek ikusi duten ikuskizunikikaragarriena eman zidatelarik. Bazen emakumebat bularrean minbizia —beldurgarriro hazia etazuloz betea— zuena, haietako bizpahirutan errazsartu ahal izango nintzelarik, gorputza zeharoezkutatu arte. Bazen beste bat kistearekin lepo-an, artilezko bost sorta baino handiagoa zuela-rik, eta beste bat zurezko bi zangoekin, bakoitzazazpiren bat metrokoa. Baina ikusteko gauzariknazkagarriena jantzietan zebilzkien zorriak ziren.Begi hutsez argi eta garbi ikusten nituen piztitxohaien gorputz-adarrak, Europako zorri batenakmikroskopioz baino askoz hobeto, baita haienmuturrak ere, haiekin txerriak bezala ibiltzenzirelarik uxarrean. Ordura arte ikusten nituenlehenengoak ziren, eta izan beharko nukeenhaietako bat disekatzeko adina jakin-min, tresnaegokiak izan banitu (zoritxarrez itsasontzian

Page 199: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

utziak nituenak), nahiz eta, egia esateko, hainnazkagarria zenez ikuskizuna, guztiz iraultzenzidan urdaila.

Kaxa handiaz gain, non eramaten bainindu-ten eskuarki, beste txikiago bat egin ziezadatelaagindu zuen Erreginak, karratua, lau metro zabaleta hiru altu, bidaietarako egokiagoa izangozena, zeren eta, agian bestea handiegia baitzenGlumdalclitchen altzorako, eta deserosoa zalgur-di barruan eramateko; lehengo artisau berakegin zuen, neuk zuzendu nuelarik ekintza osoan.Bidaiatzeko gelatxoa karratu-karratua zen, leihobatekin alboetako hiru alderen erdian, eta leihobakoitzak burdin hesia zuen kanpotik, bidaialuzeetan istripurik gerta ez zedin. Laugarrenaldean, leihorik ez zeukan hartan, bi urkila sendofinkatu zituzten eta, zaldiz ibiltzeko gogoa nue-nean, ninderaman pertsonak haietan zeharlarruzko uhal bat pasatu eta bere gerriari lotzenzion. Eginkizun hau, Glumdalclitch ondoezik ego-tea suertatzen bazen, nire konfiantza zuenmorroi serio eta fidagarriren bati egokitzenzitzaion beti, nahiz Errege-Erreginekin joatekoizan haien bidaialdi ofizialetan, nahiz lorategiak

Page 200: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ikusteko, nahiz Andere ospetsu edo GobernukoMinistroren bat Gortean bisitatzeko izan; zereneta, laster hasi bainintzen funtzionario nagusienartean ezagutua eta estimatua izaten, neuremerituengatik baino Maiestateen ederrarengatikgehiago, uste dut. Bidaietan, gurdiaz nekatzennintzenean, zaldiz zihoan morroiren batek nirekaxa gerriari lotu eta bere aurrean ipintzen zuenkuxin gainean; eta hala, landazabalaren ikuspe-gi osoa izaten nuen hiru aldetara neure hiruleihoetatik. Gelatxo hartan banituen kanpaoheaeta sabaitik zintzilika hamaka bat, eta bi aulkieta mahaia, trebeki zoruari torlojutuak, zaldiarenedo zalgurdiaren astinaldiek bota ez zitzaten.Eta itsasoz ibiltzera ohitua egonik luzaroan,mugimendu haiek, batzuetan oso zakarrak izanarren, ez ninduten gehiegi asaldatzen.

Hiria ikustea bururatzen zitzaidanean, neurebidaiatzeko gelatxoan egiten nuen beti, Glum-dalclitchek altzoan eramaten zuelarik esku-aulkiireki batean, herrialde hartako ohituraren arabe-ra, lau gizonek garraiatua eta Erreginarenmorroi-jantziak zituzten beste bik lagunduta.Jendeak, sarri entzuna zuelarik nitaz hitz egiten,

Page 201: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

jakin-min handia zuen eta esku-aulkiaren inguru-ra biltzen zen, neskatoa behar hainbat adeitsuazelarik eramaileak gerarazi eta bere eskuan har-tzeko hobeto ikus nintzaten.

Irrika bizia nuen ten plu nagusia ikusteko eta,batez ere, haren dorrea, erresumako handien-tzat jotzen baita. Honela bada, egun bateanharaxe eraman ninduen neure inudeak, bainabenetan etsita itzuli nintzela esan dezaket,haren altuera ez baita bederatziehun metrorairisten, zorutik xapitel garaienaren gainerainohartuta ere; eta hau, kontutan izanik jendeharen eta gu europarron arteko tamaina-ezber-dintasuna, ez da oso gauza miresgarria, eta pro-portzioan ez da iristen (zuzen gogoratzen badut)Salisburyko kanpandorrearen altuerara. Bainabizi naizen artean nire esker on beroa izangoduen nazioari meriturik ez kentzearren, onartubeharra dut dorre ospetsu hark altueran faltaduena erraz konpentsatzen duela edertasun etasendotasunaz. Zeren eta, hormak ia hogeitahamar metro baitira lodi, harri landuz eginak,hauetako bakoitza hamahiru metro inguru zabal,eta alde guztietan jainko eta enperadoreen esta-

Page 202: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tuaz hornituak daude, marmolean zizelkatuak,berezko tamainan baino handiagoak, eta berennitxoetan ezarriak. Estatua haietako batetikbehera erori eta oharkabean hondakin arteanzegoen txirkanda bat neurtu nuen, eta zehazkimetro bat eta hogeita lau zentimetro zela ohar-tu nintzen. Glumdalclitchek sudur-zapian bilduzuen, eta poltsikoan etxera ekarri beste huske-rien artean gordetzeko, horrelakoen zaletasunhandia baitzuen, haren adineko haurren arteanohikoa den bezala.

Erregearen sukaldea eraikin bikaina da bene-tan, gangaduna gainean, eta berrehun metroingurukoa altueraz. Labe handiari hamar oinartebakarrik falta zaizkio San Pabloko kupula bezainhandia izateko, berariaz neurtu nuelarik itzulinintzenean. Baina sukaldeko parrilla, eltze etalapiko erraldoiak, okela-zatiak burruntzietanbiraka eta beste hainbat xehetasun azaldukobanitu, agian nekez sinetsiko lidakete; edobehintzat, ahobero samarra naizela pentsatzekojoera izango luke kritiko zorrotzak, sarri izatenbaita bidaiariek horrela jokatzen dutelako sus-moa. Salaketa horri ihes egitearren, beldur naiz

Page 203: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gehiegi joan ote naizen beste muturrera; etaliburu hau Brobdingnageko (hauxe da erresuma-ren ohiko izena) hizkuntzara itzulia izatea etahara eramatea gertatuko balitz, Erregeak etajendeak izango lukete kexatzeko arrazoirik gau-zak faltsutuz eta txikietsiz irain egin diedala esa-nez.

Maiestateak gutxitan izaten ditu seiehunzaldi baino gehiago bere tegietan; hauek eskuar-ki hamazortzi eta hogei metro arteko altueradute. Baina kanpora irteten denean egun ospe-tsuetan, bostehun zaldiko milizi guardiak lagun-tzen dio segizioan, benetan hura iruditu zitzaida-larik inoiz ikus litekeen ikuskizunik zoragarriena,behintzat haren armadaren zati bat gudurakoeratuta ikusi nuen arte, baina honetaz hitz egite-ko aurkituko dut beste egokierarik.

Page 204: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

5. KAPITULUAAutoreari gertatu zitzaizkion zenbaitabentura. Gaizkile baten exekuzioa.Autoreak bere trebetasuna erakus-

ten du itsasketan.

Nire bizitza herrialde hartan aski zoriontsuaizango zatekeen, neure txikitasunaren ondoriozez banitu istripu barregarri eta gogaikarriakjasan; hauetako batzuk kontatuko ditut. Glum-dalclitchek sarritan eramaten ninduen Gortekolorategietara neure kaxa txikian, eta batzuetanhandik atera eta bere eskuan edukitzen ninduen,edo zoruan uzten ibil nendin. Ipotxak Erreginare-netik alde egin baino lehen, egun batean lorate-gietara jarraitu zigula gogoratzen dut eta, inude-txoak ni zoruan utzi ondoren, ipotxa eta biokelkarrekin geundelarik sagarrondo nano batzuenalboan, neure buru-argitasuna agertzeko ateral-di inozo bat egin behar izan nuen zuhaitzei etaberari buruzkoa, gertatu zelarik haien hizkun-tzan ere bazuela zentzurik gurean bezalaxe.

Page 205: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Orduan, zital maltzur hark, aukera ederra ikusiz,haietako baten azpitik nindoanean, astindu eginzuen nire buru gainera, eta hala hamabiko batsagar, Bristoleko upel bat bezain handia bakoi-tza, jausi zitzaidan belarri ondora; haietakobatek bizkarrean jo ninduen makurtu nintzenbatean eta muturrez aurrera bota lurrera, bainaez nuen beste minik hartu, eta ipotxari barkatuegin zioten nire erreguz, neuk zirikatu bainuen.

Beste egun batean, Glumdalclitchek soropilbiguneko sail batean utzi ninduen diberti nendin,bera paseoan urrutiratzen zen bitartean haur-tzainarekin. Bitartean, hain txingor-jasa beldur-garria etorri zenez bat-batean, haren indarrakberehala bota ninduen behera eta, zoruan nen-goela, teniseko pelotaz jo banindute bezalakoxezartada ankerrak eman zizkidaten harri haiekgorputz osoan; halere, lortu nuen nolabaitlauoinka ibiliz limoi-ezkai sail baten haizabeanahozpez etzanda neure burua babestea, bainaburutik oinetaraino hain mailatuta geratu nintze-nez, ezin izan nintzen hamar egunez kanporairten. Eta ez dago honetan ezer harrigarririk,zeren eta, herrialde hartan Naturak proportzio

Page 206: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bera duenez bere agerpen guztietan, txingor-harri bat ia mila eta zortziehun aldiz handiagoada Europako bat baino, eta hau esperientziazbaiezta dezaket, pisatu eta neurtu egin baini-tuen jakin-mina nuelako.

Baina istripu arriskutsuago bat lorategiberean gertatu zitzaidan, nire inudetxoa, lekuseguruan ipini ninduelakoan —eta sarri erregu-tzen nion hori, neure gogoetekin gozatu ahal iza-teko— eta nire kaxa etxean utzia zuelarik huragarraiatzen ez ibiltzeko, lorategietako beste aldebatera joan zenean bere haurtzainarekin etaezagunak zituen andere batzuekin. Urruti etanire ahotsik ezin entzuteko moduan zegoela, ur-txakur zuri txiki bat, lorazain-buruetako batenazena, halabeharrez lorategira sartu eta ni nengo-eneko ingurutik ibiltzea egokitu zen. Txakurra,usainari jarraituz, niregana etorri zen zuzeneaneta ahoan harturik, bere ugazabarengana itzulizen korrika isatsari eraginez, eta zoruan utzi nin-duen poliki-poliki. Zorionez, hain ongi heziazenez, inolako minik egin gabe edo jantzirik ereurratu gabe eraman ninduen bere hortz artean.Baina lorazain gaixoa, ongi ezagutzen eta oso

Page 207: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

begiko ninduelarik, zeharo izututa zegoen. Goxohartu bere eskuen artean eta zer moduz nengo-en galdetu zidan; baina guztiz txundituta etaarnasarik gabe nengoenez, ezin izan nion txintikesan. Minutu batzuen buruan onera itzuli nin-tzen, eta oso eta sendo inudetxoagana eramanninduen; hau, ordurako itzulia zelarik utzi nin-dueneko lekura, izugarri atsekabetua zegoen eznintzelako agertzen eta berak deitzean ez nuela-ko erantzuten; txakurra zela eta, zorrotz eginzion agiraka lorazainari. Baina arazoa isileangorde zen eta Gortean ez zuten inoiz haren berriizan; zeren eta, Erreginaren haserrearen beldurbaitzen neskatoa eta, neuri zegokidanez ere, eznuen uste neure osperako izan zitekeenik pasa-dizo hura zabaltzea.

Gertakari honen ondorioz, aurrerantzeankanpora irtetean bere ikuspegitik at ez uztekoerabaki sendoa hartu zuen Glumdalclitchek. Era-baki honen beldurrez egona nintzen ni luzaroaneta, beraz, halakoetan —neure kasa utzitakoaldietan— gertaturiko ezbehar txikiren batzukezkutatu ere egin nizkion. Behin batean, lorategigainean hegaldaka zebilen miru bat niregana

Page 208: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

oldartu zen, eta ez ausarki sastakaia atera etalandare-sare sendo baten azpira korrika joan ezbanintz, ziur nago eraman egingo nindukeelabere atzaparretan. Beste behin, egin berria zensator-meta baten gainera nindoalarik, leporainosartu nintzen animalia hark lurra ateratzeko era-bilitako zuloan, eta gogoratzea merezi ez duengezurren bat asmatu behar izan nuen, jantziakhondatzearen aitzakia bezala. Eskuineko hanke-zurra ere hautsi nuen barraskiloaren oskolarenkontra, harekin tupust egin bainuen ustekabean,Ingalaterra gaixoa buruan nuela bakar-bakarriknenbilen batean.

Ezin dut esan poztu ala mindu egiten ninduenibilaldi bakarti hauetan txoririk txikienek ere ezzutela nitaz batere izututa ematen ikusteak, bai-zik eta inguruan metro betera saltoka ibiltzenzitzaizkidala, har eta beste jaki batzuen bila, hur-bilean inortxo ere ez balute bezalakoxe axolaga-bezia eta konfiantzaz. Glumdalclitchek gosaltze-ko eman berri zidan pastel-zatia birigarro batekmokoaz eskutik kentzeko ausartzia izan zuelagogoratzen dut. Txori haietakoren bat harrapa-tzen saiatzen nintzenean, neure aurka itzuli ohi

Page 209: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ziren lotsagabe, atzamarretan mokoka egitenahaleginduz, nahiz eta ez nintzen haien irispide-ra jartzen ausartzen; eta gero, kezkagabe berri-ro itzultzen ziren saltoka lehengora, har etabarraskiloak harrapatzera. Baina egun bateanborra sendo bat hartu eta indar guztiz jaurtikinion txoka bati, eta hain zorte onez ezen jo etabota egin bainuen, eta lepotik bi eskuez helduta,korrika inudeagana joan nintzen garaile. Halere,zorabiaturik bakarrik zegoenez, suspertu eginzen txoria eta bere hegoez hainbeste zipli-zaplaeman zidan buruaren eta gorputzaren bi aldee-tan —nahiz eta eskuez urruti eutsi nik eta harenatzaparren irispidean ez egon— ezen hogei aldizpentsatu bainuen jaregitea. Baina laster izannuen morroietariko baten laguntza, txoriarilepoa bihurritu ziolarik, eta biharamunean baz-kaltzeko prestatu zidaten Erreginaren aginduz.Txoka hura, gogoratzen dudanez, beltxargaingeles bat baino pixka bat handixeagoa izangozen.

Ohorezko damek sarri gonbidatzen zutenGlumdalclitch beren geletara, eta ni ere erama-teko eskatzen zioten, ikusteko eta ukitzeko atse-

Page 210: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gina izan zezaten. Askotan biluzten ninduten goi-tik beheraino, eta luze-luze eratzaten nindutenberen bular artean; ez nuen batere atsegin;zeren eta, egia esateko, oso hats nazkagarriabotatzen baitzuen haien azalak; eta ez dut hauaipatzen andere paregabe haiek gutxiestekoasmoz, beraiekiko begirune osoa baitut; bainanire sentiberatasuna, txikitasunarekin propor-tzioan, zorrotzagoa zelakoan nago eta ez dutuste pertsona argitsu haiek beren maitaleentza-ko, edo elkarren artean, desatseginagoak zire-nik, gure artean Ingalaterran maila bereko jen-dea den baino. Eta azken batean, haien berezkousaina askoz jasangarriagoa zela ohartu nintzenlurrinak erabiltzen zituztenean baino, hauekinberehalaxe zorabiatzen bainintzen. Ezin dutahaztu Liliputen adiskide min batek, egun herobatean eta nik ariketa asko egin ondoren, neureinguruko usain biziaz kexatzeko ausartzia izanzuela, nahiz eta horretan neure sexuko gehienakbezain akasgabea naizela uste izan nik; bainaliliputiarren usaimena nirekiko, nirea bestehauekiko bezain fina izango zela pentsatzen dut.Arazo honetaz, nahitaez justizia egin beharrean

Page 211: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nago neure andere Erreginari eta Glumdalclitchinudeari, hauen gorputzak Ingalaterrako edozeinandererenak bezain usaingozokoak baitziren.

Ohorezko dama hauei dagokienez, inudeakbisita egitera eramaten ninduenean, inolakozeremoniarik gabe, garrantzirik gabeko izaki batbezala erabiltzen nindutela ikustea izaten zengehien asaldatzen ninduena. Zeren eta, larrugo-rritan geratu arte biluzten baitziren eta neureaurrean janzten azpiko gona, ni apain-mahaianipintzen nindutelarik beren gorputz biluzienaurre-aurrean; ikuskizun hark, ziur nago, ezzidan niri inolako tentaldirik sortzen, ezta izuaeta nazka ezik beste sentipenik ere. Hurbiletikikusi nuenean, oso latz eta malkartsua irudituzitzaidan haien larruazala, eta kolore ezberdine-takoa, platerak bezain zabalak ziren orainenekinhan-hemenka, eta lista-haria baino ile sendoago-ekin haietatik zintzilika; eta hau, ezer gehiago ezesatearren beraien gainerakoaz. Eta ni aurreannengoen bitartean, ez zuten batere erreparorikizaten edandakoa husteko, ia bostehun litroinguru bai, hiru milaren bat hartzen zituen ontzibatera. Ohorezko dama haien arteko ederrenak,

Page 212: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hamasei urteko neska jostalari atsegin batek,batzuetan zangalatraba ipintzen ninduen bereditiburuetako baten gainean, baita beste bihurri-keria asko egin ere, baina barkatuko dit irakur-leak xehetasun gehiagorik ez ematea. Edonolaere, hain atsekabetua nengoenez, andereñohura gehiago ez ikustearren aitzakiaren batasmatzeko erregutu nion Glumdalclitchi.

Egun batean, gizon gazte batek, nire inude-txoaren haurtzainaren iloba zenak, etorri etaexekuzio bat ikustera joan zitezen insistitu zienbiei. Beraren lagun min bat hil zuen gizon batgarbitu behar omen zuten. Bere gogoaren osokontra konbentzitu zuten Glumdalclitch haiekinbatera joan zedin, bihotz bigunekoa baitzenberez; eta neuri dagokidanez, gorroto ditudanarren honelako ikuskizunak, nire ustez zerbaitberezia izan zitekeena ikustera bultzatu ninduenjakin-minak. Gaizkilea aulki batean lotu hartara-koxe eraikitako urkamendian, eta kolpe batezmoztu zioten lepoa hamabiren bat metro luzezen ezpataz. Zain eta arteriek hainbesterainoxeodol bota zutenez eta hain gora airean, Versaille-seko jet d’eau ospetsua ez zen haren pareko

Page 213: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izango iraun zuen bitartean; eta urkamendiarenzorura erori zenean burua, halakoxe zartadaeman zuenez, izu-ikaratu egin ninduen, nahizeta milia ingeles batera egongo nintzen gutxie-nez.

Erreginak, sarri entzuten zidalarik neure itsasbidaiez hitz egiten eta goibel nengoenean auke-ra guztiez baliatzen zelarik ni dibertitzeko, gal-detu zidan ea ba al nekien bela edo arrauna era-biltzen, eta ea nire osasunarentzat ez ote zenkomenigarria izango arraunean pixka bat egitea.Oso ongi moldatzen nintzela biekin erantzunzion. Zeren eta, nire benetako lanbidea ontzianmediku edo osagile izatea bazen ere, sarritan,beharrak eraginda, marinel arrunt bezala lanegin izan nuela. Baina ezin nuen ulertu nola eginnezakeen honelakorik herrialde hartan, haienbatelik txikiena ere gure lehen mailako gerraon-tzien pareko baitzen, eta nik erabiltzeko modukoontzirik ez baitzen inoiz ur gainean egongo haienibaietan. Ontziren bat diseinatzen banuen, berearotzak egingo zuela esan zidan Erreginak, etaberak prestatuko zidala tokiren bat nabigatzeko.Oso artisau trebea zen arotza, eta nire argibi-

Page 214: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

deekin hamar egunetan egin zuen laketontzi bataparailu eta guzti, zortzi europar eroso sartzekomodukoa. Amaitua ikusi zuenean, hain pozikjarri zenez Erregina, hartu besoetan eta Erregea-rengana joan zen korrika; honek, saio antzera,neu ontzian nintzela, urez betetako pozaderabatean ipintzeko agindu zuen, non ezin izan bai-nituen neure bi gibel-arraun edo arraun txikiakerabili, tokirik ez zegoelako. Baina aurrez Erregi-nak bazuen beste egitasmo bat buruan. Zurezkoaska bat egiteko agindu zion arotzari, laurogeitahamar metroko luzeraz, hamabosteko zabalerazeta ia hiruko sakoneraz; ongi bikeztatu ondoren,ur-ihesik ez izateko, zoruan ipini zuten paretarenondoan, jauregiko kanpo-gela batean. Ia hondo-an, zipotz bat zuen, usteltzen hasten zeneanurari irteten uzteko, eta bi morroik erraz betezezaketen ordu erdian. Sarri egiten nuen hanarraunean neure dibertsiorako, baita Erreginaeta haren damak dibertitzeko ere, atsegingarriroentretenitzen zirelarik nire trebetasun eta arinta-sunaz. Batzuetan bela hedatzen nuen eta nireeginkizun bakarra lema gidatzea izaten zen,dama haiek haizea ematen zidatelarik abanikoz;

Page 215: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta nekatzen zirenean, gorte-mutil batzuek putzegiten zioten belari, nik, nahierara, ababorreraedo istriborrera biratuz neure trebetasuna era-kusten nuen bitartean. Amaitzen nuenean,Glumdalclitchek bere gelara eramaten zuen betiontzia eta iltzetik zintzilika uzten lehortzeko.

Jarduera honetan istripu bat izan nuen behin,bizia galtzeko arriskuan egon nintzelarik. Zereneta, gorte-mutiletako batek ontzia askan ipiniondoren, Glumdalclitchen haurtzainak oso mai-tagarriro altxatu egin ninduen ontzian ipintzeko,baina haren atzamarretan labaindu eta hamabimetroz eroriko nintzatekeen ezinbestean zorura,munduko txiriparik zorionekoenaz ez balit eutsiemakumearen bularrekoan sartuta zegoenorratz handiak; orratzaren burua alkandorareneta praketako gerrikoaren artean sartu zen, etahonela geratu nintzen gerritik airean Glumdal-clitch korrika laguntzera etorri zen arte.

Beste behin, morroietariko batek —hiru egu-nero aska ur berriaz betetzeko eginkizuna zue-nak—, hain axolagabea izan zenez, egundokoigeltzar bati baldetik ihes egiten utzi zion ohar-kabean. Igela ezkutatuta egon zen ontzian jarri

Page 216: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ninduten arte, baina orduan atsedenleku bat iku-siz, igo egin zen, eta hainbesterainoxe okertuzuenez ontzia alde batera, neure pisu guztiazbeste aldera kontrapisu egin behar izan nuen,irauli ez zedin. Gainera igo zenean, salto bateanontziaren erdiraino iritsi zen igela, eta geroneure buru gainera, atzera eta aurrera, aurpegiaeta jantziak zikindu zizkidalarik bere lingirdanazkagarriaz. Bere aurpegiko irtenune handie-kin, imajina litekeen animaliarik desitxurosoenaematen zuen. Halere, igelarekin neuri bakarrikmoldatzen uzteko erregutu nion Glumdalclitchi.Aldi luze samar batean arraunaz joka jardunondoren, behartu nuen azkenean ontzitik saltoegitera.

Baina erresuma hartan inoiz izan nuen arris-kurik handiena sukaldeko ofizial batena zen txi-minoarengandik etorri zitzaidan. Glumdalclit-chek itxita utzia ninduen bere gelan, bera zere-gin edo bisitaren batera nonbaitera joan zenbitartean. Eguraldia oso beroa izanik, gelakoatea irekita zegoen, baita nire kaxa handikoleihoak eta atea ere, non egiten bainuen bizimo-du gehiena, handia eta zabala zelako. Mahaian

Page 217: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eserita lasai-lasai gogoetan nengoela, gelakoleihotik barrura zerbait oldartzen zela entzunnuen, eta batetik bestera zebilela saltoka; hala,oso izututa nengoen arren, begiratu bat egiteraausartu nintzen, baina neure aulkitik mugitugabe; orduan animalia jostalari hura ikusi nuen,jauzika eta gora eta behera saltoka, azkeneannire kaxara etorri zen arte, atsegin eta jakingurahandiz begiratzen ziolarik, atetik eta leiho bakoi-tzetik barrura begiratuz. Neure gelako, edokaxako, bazterrik urrutienera erretiratu nintzen,baina tximinoak, alde guztietatik agertuz, hainikaratuta utzi ninduenez, ez nuen adorerik izanneure burua ohe azpian gordetzeko, oso errazegin nezakeen bezala. Behaketan, hortzak era-kusten eta txioka denboralditxo bat eman ondo-ren, aurkitu ninduen azkenean, eta nahiz etaihes egitearren ni etengabe aldatu lekuz, berehanka bat ate azpitik sartu —katuak saguarekinjolasean egin ohi duen bezala—, eta kasakarenbarrenari heldu zion (herrialde hartako zetazegina izatean, oso lodia eta sendoa zena) etakanpora atera ninduen. Aurreko eskuineko han-kaz jaso eta bularra eman behar dionean inu-

Page 218: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

deak haurrari bezala heldu zidan, espezie bere-ko animalia bat Europan katakumearekin egitenikusia dudan bezalaxe; eta indarka hasi nintze-nean, hain gogor estutu ninduenez, zuhurragoairuditu zitzaidan amore ematea. Arrazoi sendoakditut pentsatzeko bere espezieko kumeren batnintzelakoan zegoela, beste hankaz behin etaberriz laztantzen baitzidan aurpegia poliki-poliki.Honelako jolasetan zebilen, gelako atetik zeto-rren hots batek —zabaltzen ari balira bezalako-ak— geldiarazi zuenean; orduan, sartzeko erabi-litako leihora salto egin zuen bat-batean, etahandik tutu eta hodietara, hiru hankatan ibilizeta laugarrenaz niri helduta, gurearen ondokoteilaturaino igo zen arte. Baninderamala ikus-tean, Glumdalclitchek garrasi egin zuela entzunnuen. Ia zoratu zen neskato gaixoa. Jauregikoalde hartan izugarrizko zalaparta sortu zen;morroiak eskailera bila hasi ziren korrika; Gorte-ko ehunka pertsonak ikusten zuten tximinoa,etxe-gailurrean eserita, jaioberria bainintzanaurreko hanka batean ninduela, eta jaten ema-ten besteaz; ahora sartu eta sartu egiten zizki-dan berak papotik atera eta alde bateko matrai-

Page 219: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

lezurrean zanpatzen zituen jakiak, eta esku-zar-tak ematen zizkidan ez banuen jaten; hura ikusi-ta, beheko jendaila arteko askok ezin izan zionbarreari eutsi; eta ez dut uste benetan errudun-tzat jo behar zirenik, zalantzarik gabe egoeranahikoa barregarria baitzen guztientzat, neure-tzat ezik. Batzuk harrika hasi ziren, tximinoa jai-tsaraziko zutelakoan; baina zeharo galarazizitzaien hau, bestela, burmuinak aterako zizkida-ten, ziur aski.

Eskailerak ekarri eta zenbait gizon igo zirenhaietatik, baina tximinoak ikusi zituenean, eta iainguratua zegoela ohartzean, hiru hankatan ezinzelarik oso bizkor ibili, gailurreko teila bateanbotata utzi ninduen eta ospa egin. Han egon nin-tzen eserita behetik laurehun eta berrogeitahamar metrora, haizeak behera botako ote nin-duen edo neu zorabiatuta erori eta dinbili-danba-la gailurretik teilategalera joango ote nintzenbeldurrez, betiere. Baina gazte jator batek, nireinudearen morroietariko batek, igo, praka-poltsi-koan sartu eta behera ekarri ninduen oso etasendo.

Page 220: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ia ito zorian nengoen tximinoak indarrez zin-tzurrean behera sartu zizkidan zikinkeriekin;baina nire inudetxo maiteak orratz txiki batezatera zizkidan eztarritik, eta gero botaka eginnuen, lasaitu handia hartu nuelarik. Halere, albo-etan animalia higuingarri hark emandako estu-tuekin, hain ahul eta mazpilduta nengoenez,ohean egon behar izan nuen hamabost egunez.Erregeak, Erreginak eta Gorte osoak egunerogaldetzen zuten nire osasunaz, eta Erreginakzenbait ikustaldi ere egin zidan neure gaixoal-dian. Tximinoa akabatu egin zuten, eta halakoanimaliarik jauregi inguruan ez edukitzeko agin-dua eman zen.

Osatu ondoren, bere mesedeengatik eske-rrak ematera Erregearengana joan nintzenean,abentura honengatik adarra ederki jotzekogogoz zegoen. Tximinoaren hankan nengoenbitartean, zer-nolako gogoeta eta burutazioakizan nituen galdetu zidan, ea atsegin izan nituenpiztiak emandako jakiak eta elikatzeko era hura,eta ea teilatuko haize freskoak jateko gogoriksortu zidan. Halako egoera batean neure herrial-dean zer egingo nukeen jakin nahi zuen. Euro-

Page 221: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

pan ez geneukala tximinorik esan nion Maiesta-teari, bitxikeria modura beste lekuetatik ekarri-takoak izan ezik, eta hain txikiak direnez, haieta-ko dozena bati ere egin niezaiokeela aurre aldiberean, niri erasotzera ausartuz gero. Eta nirekinborrokan jardun berria zen animalia nardagarrihari buruz (elefantea bezain handia zen bene-tan), beldurrak utzi balit sastakaia erabili ahalizateko beste buru-argitasun (begirada basatizeta sastakaiaren girtena eskuaz zarta-zarta jozesan nion hau), hanka nire gelara sartu zueneanagian egingo niokeen zauriaz, pozik kendukozukeela jarri baino bizkorrago. Hau ahots tinkozbota nuen, bere kemena zalantzan jarriko oteduten beldur den norbaitek bezala. Halere,barre-algara ozenak bakarrik sortu zituen nirehitzaldiak, Erregeari ingurukoek zor dioten erres-petu guztiak ere ezin izan zituenak isildu. Honek,alferrikako ahalegina dela pentsarazi zidan, giza-kia bere burua ohoratzen saiatzea berarekin ino-lako berdintasun edo konparazio-mailarik ezdutenen artean. Eta halere, nire jokabidearenantzekoa Ingalaterran oso ohikoa dela ohartunaiz itzuli ondoren, non, jatorriz, izaeraz, argita-

Page 222: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sunez edo zentzuz inolako eskubiderik gabe,edozein nahaspilari kaskar mesprezagarrik gora-tzen duen bere burua baita erresumako pertso-naiarik nagusienen mailan jarri ere.

Egunero egiten nuen Gortean xelebrekeriabarregarriren bat; eta biziki maite ninduen arren,Erreginari kontatzeko bezain bihurria zen Glum-dalclitch, bere ustez, Erreginarentzat entreteni-garri izango zen txorakeriaren bat egiten nuenbakoitzean. Behin neskatoa, ondoezik egonondoren, haizea hartzera eraman zuen haurtzai-nak jauregitik ordu betera, hau da, hogeitahamarren bat miliara. Landan zegoen bidezidorbaten ondoan jaitsi ziren zalgurditik, eta Glum-dalclitchek nire bidaiatzeko kaxa zoruan utzizuelarik, kanpora irten nintzen paseatzera. Behi-gorotza zegoen bidean, eta neure bizkortasunafrogatu nahi izan nuen haren gainetik salto egi-ten saiatuz. Abiada hartu, baina zoritxarrez saltolaburregia egin nuen eta erdi-erdian sartu nin-tzen belaunetaraino. Pixka bat kostata irten han-dik, eta lekaioetariko batek ahal zuen bezainongi garbitu ninduen bere sudur-zapiaz, nazka-garriro lardaskatuta bainengoen, eta inudeak

Page 223: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

neure kaxan sartu ninduen etxera itzuli ginenarte; han Erreginak laster izan zuen gertaturiko-aren berri, eta morroiek Gortean zehar zabalduzuten, ondorioz, hango barre-algara guztiak nirebizkarretik izan zielarik zenbait egunez.

Page 224: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

6. KAPITULUAAutorearen zenbait asmakizun Erre-geari eta Erreginari atsegin emate-ko. Musikarako duen trebetasuna

erakusten du. Europako egoeraz gal-degiten dio Erregeak, eta zenbaitberri ematen autoreak. Beraueiburuzko Erregearen oharpenak.

Astean behin edo birritan Erregearen jaikitze-zeremoniara joaten nintzen, eta sarri ikusi nuenbizarginaren eskupean, benetan ikuskizun bel-durgarria hasieran, zeren eta, labana segaarrunta bai no ia bi aldiz luzeagoa baitzen.Herrialde hartako ohituraren arabera, astean bialdiz bakarrik kentzen zioten bizarra Erregeari.Behin batean bits edo xabonduratik pixka bateman ziezadan konbentzitu nuen bizargina, han-dik bizar-zati sendoenetako berrogei edo berro-geita hamar hartu nituelarik. Gero, egur finekozati bat hartu eta orraziaren bizkarraldea bezalalandu nuen, tarte berdinetara zenbait zulo egi-

Page 225: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nez Glumdalclitchengandik lortu ahal izan nuenorratzik txikienaz. Neure ganibetaz muturrakkarrakatuz eta janez, halakoxe trebetasunezsartu nituenez ileak zulo haietan, orrazi aski itxu-rosoa egin nuen, eta behar nuen unean, gainera,nireak apurtuak zituelarik punta asko, ia erabil-tezina baitzen; eta ez nuen ezagutzen herrialdehartan hain artisau iaio eta zehatzik, beste bategiteko ardura hartu nahi zuenik.

Eta honek beste entretenimendu bat dakarkitgogora, astiordu asko eman nituelarik hartan.Bere Maiestatearen orrazkondoak gorde ziezaz-kidala erregutu nion Erreginaren mirabeari, den-boraz multzo dezentea bildu nuelarik haietatik;eta nire adiskide arotzarekin kontsultatu ondo-ren —niretzat lantxoak egiteko agindu orokorrabaitzuen— kaxan neuzkanak baino handiagoakizango ez ziren bi aulki-armazoi egiteko argibi-deak eman nizkion, eta gero, ziri mehe batezzulotxoak egiteko nik bizkarraldeak eta eserle-kuak jarri nahi nitueneko inguru guztian; zulohaietaz baliatuz, bildu ahal izan nituen ilerik sen-doenak artekatu nituen, Ingalaterran zumezkoaulkiak egin ohi diren bezalaxe. Amaitu nitue-

Page 226: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nean, Erreginari oparitu nizkion, eta honek, beregelan gorde zituelarik, bitxikeria gisa erakutsiohi zituen eta, hain zuzen ere, ikusten zituenedonor geratzen zen txundituta. Ni haietakorenbatean esertzea nahi zuen Erreginak, baina bizi-ki egin nion uko haren nahia betetzeari, eta noiz-bait Erregearen burua apaindu zuten ile preziatuhaien gainean neure gorputzaren zati lotsagarriajarri baino mila aldiz hiltzea nahiago nuela esannion. Halaber, ile haiekin (beti izan baitut meka-nikarako buru argia) ia bi metro luze zen diru-zorro txiki polit bat egin nuen, urrezko letrazErreginaren izena ipiniz, eta Glumdalclitchieman nion, Erreginaren baimenaz. Egia esateko,erakusteko gehiago balio zuen erabiltzeko baino,ez baitzuen txanponik handienen pisuari eustekosendotasunik eta, beraz, ez zuen han ezer gor-detzen, neskatoek gogoko dituzten jostailutxo-ren batzuk izan ezik.

Musikak liluratu egiten zuen Erregea eta sarriizaten zituen kontzertuak Gortean, neu ere era-maten nindutelarik batzuetan, eta entzuteko,neure kaxan jartzen mahai gainean; baina hotsahain ozena zenez, nekez bereiz nitzakeen melo-

Page 227: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

diak. Ziur nago errege-armadako danbor etaturuta guztiak aldi berean joka eta dunbakabelarri ondoan, ez zirela haren pareko izango.Beraz, soinujoleak esertzen ziren tokietatik kaxaahalik eta urrutien eramateko eskatzen nuen,gero ateak eta leihoak ixten nituen, baita leihoe-tako gortinak ere, eta hala, ez zitzaidan haienmusika desatsegina iruditzen.

Espineta jotzen pixka bat ikasia nintzen gaz-tetan. Glumdalclitchek bat bazuen bere gelan,eta astean birritan maisu bat etortzen zitzaionirakastera. Espineta deitzen diot hari, nolabaitbazuelako tresna honen antzik eta era bertsuanjotzen zelako. Tresna hura erabiliz eta ingelesmelodia bat joz, Erregea eta Erregina entreteni-tu behar nituela sartu zitzaidan buruan. Bainaoso zaila zen hau, zeren eta, espineta ia hama-zortzi metro zen luze, eta beraz, besoak zabaldu-ta ere ezin nituen bost tekla baino gehiagohartu, eta hauek zapaltzeko ere ukabilaz kolpeederra eman beharrean nengoen, lan handiegiaeta alferrikakoa zena. Ondorengo metodoaasmatu nuen. Bi makila biribil prestatu nituen,borra arrunten tamainakoak gutxi gorabehera;

Page 228: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

mutur batean lodiagoak ziren bestean baino, etamuturrik sendoenak sagu-larruz estali nituen,haiekin jotzerakoan teklak ez kaltetzeko eta soi-nua ere ez hondatzeko. Espinetaren aurrean etateklategia baino metro t’erdi beherago aulki batjarri zuten, eta neu aulki gainean. Hara igota,batera eta bestera ibili nintzen korrika ahalbezain bizkor, neure bi makilez beharrezkoteklak jotzen, eta jig bat jotzea lortu nuen Maies-tateen atsegin handiz. Baina sekula egin nuenariketarik gogorrena izan zen hura eta halereezin izan nuen hamasei tekla baino gehiago jo,ezta, beraz, grabeak eta tipleak aldi berean joere, beste artista batzuek bezala, hau desaban-taila handia izan zelarik nire ekitaldirako.

Erregeak, lehen esan dudan bezala, jakintzahandiko printzea zelarik, sarritan ematen zuenagindua neure kaxan eraman eta mahaian uzte-ko bere gelan. Orduan, kaxatik neure aulkietari-ko bat ateratzeko agintzen zidan, eta esertzekohiru metrora baino hurbilago idazmahaiaren gai-nean, hala haren aurpegiaren parean jartzennintzelarik ia. Honela zenbait elkarrizketa izannuen berarekin. Egun batean ausartu nintzaion

Page 229: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

esatera Europa eta munduaren gainerakoareki-ko agertzen zuen mesprezuak ez zuela ematenbat zetorrenik haren aparteko adimen-kualita-teekin, berauetan maisu baitzen; zentzua ezdela gorputzaren tamainarekin hazten: alderan-tziz, gure herrian ohartzen ginenez, gehienetanpertsonarik garaienak zirela gutxien zutenak;beste animalia batzuen artean ere, erleek etainurriek espezie handiago asko baino langileago,iaioago eta zoliagoak direlako ospea dutela; etanik neuk ere, berak hain gutxitzat hartzen nin-duen arren, Maiestateari zerbitzu aipagarrirenbat egiteko beste bizitzea espero nuela. Arretazentzun zidan Erregeak, eta ordura artean inoizizan zuena baino iritzi hobea izaten hasi zennitaz. Ingalaterrako gobernuaren berri ahalik etazehatzen emateko erregutu zidan, zeren eta,printzeek eskuarki beren ohiturak baldin badi-tuzte ere gogokoen (ideia hau zuen bestemonarka batzuei buruz, nik aurrez esandakoarenondorioz), berak pozik entzungo omen zuen imi-tagarri izan zitekeen edozer gauza.

Pentsa, irakurle atsegin horrek, nola irrikitukonuen orduan Demosthenes edo Ciceronen mihia

Page 230: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izatea neure sorterri maitearen gorespenak beremerezimendu eta zoriontasunaren mailan ospa-tzeko gai izateko.

Hasi nuen hitzaldia Maiestateari esanez gurelurraldeak bi irla zirela, Ameriketako koloniezgainera, hiru erresuma ahaltsu zeudelarik erregebakar baten menpe. Lurzoruaren emankortasu-na eta klimaren neurritasuna azpimarratu niz-kion. Luze mintzatu nintzen Parlamentu ingele-saren osaketaz, zati batean, Lord-en Ganbaraderitzon korporazio agurgarriaz eratua dagoela-rik, odolik nobleena eta jabegorik antzinakoeneta zabalenak dituztenez, alegia. Berauen pres-takuntza, arteetan nahiz armetan, zein arretahandiz egiten den azaldu nion, Erregearen etaerresumaren berezko aholkulari izateko gai izan,legegintzan ere esku har dezaten, JustiziakoEpaitegi Gorenaren kide ere izan daitezen —beronen epaitza apelaezina delarik— eta berenadore, jokabide eta leialtasunaz erregea etaherria defendatzeko beti prest dauden zaldunbihoztoiak izan daitezen. Hauek zirela erresuma-ren apainduria eta babesa, arbasorik ospetsue-nen jarraitzaile duinak eta haiek ohorea izan

Page 231: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zutelarik beren bertutearen sari, ez zela jakinondorengoak bide horretatik sekula desbideratuzirenik. Hauei, batzar haren parte bezala, zen-bait pertsona santu —apezpiku deituak— gehi-tzen zitzaizkiela, erlijioaz eta erlijioan jendeahezten dutenez arduratzea izanik beren eginki-zun berezia. Hauek, Erregeak eta kontseilaririkjakintsuenek herrialde osoan aztertu eta bilatzenzituztela, bizitzaren santutasun eta jakintzarensakontasunagatik merezita gehien nabarmen-tzen ziren elizgizonen artean; izan ere, kleroareneta jendearen aita izpiritualak baitziren benetan.

Parlamentuaren beste zatia Komunen Ganba-ra deituriko batzarrak osatzen zuela, guztiak zal-dun nagusiak, beren gaitasun handi eta herria-ganako maitasunagatik jendeak libreki hartu etaaukeratuak nazio osoaren zentzutasunarenordezkari izateko. Eta bi gorputz hauek Europa-ko batzarrik ospetsuena osatzen dutela, berauarduratzen delarik Printzearekin batera legegin-tza guztiaz.

Gero justizi epaitegiez mintzatu nintzaion,hauen buru epaileak —jakintsu agurgarri etalegearen interpretariak— daudelarik, gizakien

Page 232: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

artean eztabaidatuak diren eskubide eta jabetzeiburuz erabakitzeko, baita bizioa zigortzeko etaerrugabetasuna babesteko ere. Gure Hazienda-ren administrazio zuhurra ere aipatu nion, etagure indar armatuen balentriak eta lorpenakitsasoan nahiz lehorrean. Gure jende-kopuruakalkulatu nuen, ditugun erlijio-sekta edo alderdipolitiko bakoitzean zenbat milioi egon litezkeenzenbatuz. Gure kirolak eta denbora-pasak ere eznituen ahaztu, ezta nire sorterriaren ohorerakoizan zitekeela iruditzen zitzaidan beste xeheta-sunik ere. Eta azken ehun urteetan edo, Ingala-terran jazotako gertaera eta arazoen aipamenhistoriko laburra eginez amaitu nuen dena.

Elkarrizketa honetarako gutxienez bost ikus-taldi behar izan genituen, zenbait ordu emanezbakoitzean, eta Erregeak arreta handiz entzunzuelarik dena, nik esaten nuenaz sarri oharrakhartu eta egin asmo zizkidan galderak ere apun-tatu egiten zituen.

Hitzaldi luze hauekin amaitu nuenean, seiga-rren ikustaldian Erregeak bere oharrei begiratuzzalantza, galdera eta eragozpen asko adierazizidan gai bakoitzari buruz. Gure aitonen seme

Page 233: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gazteen gogo eta gorputzak hezteko zein meto-do erabiltzen zen galdetu zidan, eta zer-nolakojardueretan eman ohi zuten eskuarki bizitzakolehen aldia, irakaskuntzari dagokiona. Zein bidejarraitzen zen batzarra osatzeko handikien fami-liaren bat iraungitzean. Zer-nolako baldintzakbete behar zituzten Lord berriak izango zirenek:ea Erregearen umorea, Gorteko andere edoLehen Ministroren bati emandako dirutza edointeres publikoaren aurkako alderdiren batindartu nahia, izan ote zitekeen inoiz kargu-igo-tze horien arrazoi. Zer-nolako ezagutza zutenLord haiek herriko legeei buruz, eta nola lortzenzuten hori, azken finean erkideen jabetzei buruzerabakitzeko gai izateko. Ea beraiek beti egotenal ziren hain libre gutizia, alderdikeria edo beha-rretatik, beraien artean eroskeria edo beste mal-tzurkeriarik ezin eman izateko moduan. Ea nikaipaturiko jaun santu haiek, erlijio-gaietan zutenjakintzarengatik eta beren bizitzen santutasuna-gatik igotzen al ziren beti maila hartara; eta ezote ziren inoiz komenientzietara moldatzenapaiz huts zirenean, edo doilorki prostituitzenhandikiren baten kaperau izanez, haren aginduei

Page 234: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

morrontza handiz jarraituz batzarrera onartuakizan eta gero ere.

Nik Komunak deituriko haiek aukeratzeko zerbide erabiltzen ote zen jakin nahi izan zuen gero.Ea arrotzen batek diru-zorro handiaz ezin otezuen boto-emaile xeheengan eraginik izan, bera-ri botoa eman ziezaioten eta ez bertako nagusia-ri edo auzoko zaldun garrantzitsuenari. Ea nolagertatzen zen jendeak hain gogo bizia izateabatzar hartan sartzeko, nik onartzen banuenarazo eta gastu handiak ekartzen zituela etafamilien hondamendia sarritan, inolako soldataedo pentsiorik gabe; zeren eta, honek hain ber-tute eta herri-kontzientzia handia adieraztenbide zuenez, bazirudien zalantza zuela Maiesta-teak ez ote zen beti zintzotasunagatik izango;eta jakin nahi zuen ea hain pertsona sakrifika-tuek ez ote zuten inoiz beren buruak ordaintze-ko asmorik izaten jasan behar zituzten neke etaarduren truke, honela printze ahul eta biziotsu-ren baten azpijokoetara herriaren ongia sakrifi-katuz, ministro-kabinete ustelduren batekinhitzartuta. Gero eta galdera gehiago bota zidaneta sakon aztertu ninduen gai honi buruzko

Page 235: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

alderdi bakoitzaz, kontaezin beste zalantza etaeragozpen jarri zidalarik, nahiz eta ez zaidanzuhur edo egoki iruditzen orain errepikatzea.

Gure justizi epaitegiei buruz esan nionaz,zenbait puntu argitzea nahi zuen Maiestateak;eta hobeto gaitua nengoen honetarako, ia arrui-natu bainintzen behin Kantzelaritzan izandakoauzi luze batez, epaitza neure aldekoa izan zela-rik kostuekin. Galdetu zidan ea eskuarki zenbatdenbora behar izaten zen zuzenaren eta okerra-ren artean bereizten, eta zein kostu izaten zuen.Ea abokatuek eta auzi-jartzaileek askatasuna alzuten argi eta garbi bidegabeak, higuingarriakedo ustiatzaileak ziren auziak defendatzeko. Eaikusten al zen erlijio edo politikan parte hartzeakinolako pisurik zuenik justiziaren balantzan. Eaabokatu defendatzaileak ekitatearen ezagutzaorokorrean hezitako pertsonak ziren, ala probin-tzia, nazio eta herri mailako ohituretan bakarrik.Ea berauek edo epaileek inolako esku-hartzerikba ote zuten nahierara interpretatu eta azaltzenzituzten legeen idazketan. Ea inoiz gertatu otezen une batean auzi baten alde jardutea etagero aurka, aurretiazkoak aipatuz kontrako iri-

Page 236: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tziak frogatzeko. Ea korporazio aberats alabehartsua zen. Ea inolako ordainsaririk hartzenzuten beren iritziak defendatu eta adierazteaga-tik. Eta batez ere ea inoiz onartzen zituztenbeheko batzarrean.

Ondoren, gure Haziendaren administrazioazmintzatu zen; eta oroimenak huts egin zidalako-an zegoela esan zuen, zeren eta, gure zergakurteko bospasei milioitan kalkulatu nituelarik,gastuak aipatu nizkionean, batzuetan bi halakobaino gehiago izaten zirela ohartu baitzen; izanere, honetaz hartu zituen oharrak oso zehatzakziren, —adierazi zidanez, gure jokabidea ezagu-tzea beretzat mesedegarri izango zelakoanzegoen— eta ezin zuen beraz kalkuluetan hutsegin. Baina, esan niona egia baldin bazen, hale-re ezin zuela ulertu erresuma batek, pertsonapartikular batek bezala, nola gastatzen zuenahal zuena baino gehiago. Gure hartzekodunaknortzuk ziren galdetu zidan eta non aurkitzengenuen dirua beraiei ordaintzeko. Harritua zego-en hain gerra luze eta kostu handikoez hitz eginniolako, eta jende liskarzalea izango ginela edooso auzokide gaiztoen artean biziko ginela pen-

Page 237: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tsatzen zuen, eta gure jeneralak erregeak bainoaberatsagoak izango direla derrigorrez. Geureirletatik kanpo zer eginkizun genuen galdetuzidan, merkataritza edo hitzarmenen ondoriozedo geure ontziteriaz itsasertza babesteko ezbazen. Baina batez ere zur eta harri uzten zuena,bakealdian eta jende librearen artean mertzena-rioen armada iraunkorraz hitz egiten entzuteazen. Esaten zuen geuk erabakitako ordezkariekgobernatzen bagintuzten, ez zitzaiola buruansartzen noren beldur ginen edo noren aurka eginbehar genuen borroka, eta jakin nahi zuen ea ezal zitzaidan iruditzen etxe partikular bat ere berejabeak eta seme-alabek eta morroiek hobetobabestuko zutela, nola hala kaleetan erreklutatueta gaizki ordaindutako dozena erdi zitalekbaino, hauek ehun aldiz gehiago atera bailezake-te jabeei zintzurrak moztuta.

Barre egin zuen nire aritmetika bitxiarengatik(horrelaxe esateari ederretsi zion), gure artekozenbait sekta erlijioso eta politikotakoak zenba-tuz kalkulatu bainuen jende-kopurua. Esan zuen,ez zuela arrazoirik ikusten jendearentzako iritzikaltegarriak zituztenak aldatzera behartzeko,

Page 238: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta zergatik ez zituzten behartzen iritziak ezku-tuan gordetzera; eta gobernuak lehenengoa exi-jitzea tirania zen bezala, bigarrena ez betearaz-tea ahulezia zela, zeren eta, onar bailiteke gizo-nak pozoia edukitzea bere gelan, baina ez hortikzehar saltzen ibiltzea bizkorgarriren bat baili-tzan.

Gure aitonen seme eta aristokrazia txikiarendenbora-pasen artean, jokoa aipatu niola esanzuen. Jakin nahi zuen ea eskuarki zein adinetanhasten ziren entretenimendu honekin, eta noizuzten zuten; zenbat denbora ematen zutenhonetan, eta ea inoiz izaten zen ondasunetaneraginik izateko bestekoa. Ea jende xehe bizio-tsua, arte honetan zuen trebetasunagatik, ez alzitekeen oso aberats izatera iritsi, batzuetannobleenak ere menpean hartu eta lagunarte txa-rretara ohituz, zeharo aldendu gogamenarenhobekuntzatik eta, izandako galeren ondorioz,trebetasun maltzur hori ikasi eta beste batzuekinpraktikatzera behartuz.

Zur eta lur zegoen gure azken mendekogorabehera historikoei buruz egin nion kontake-taz, konspirazio, errebolta, hilketa, sarraski,

Page 239: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

iraultza eta deserriratze pilo bat besterik ez zelabaieztatuz, zikoizkeriak, alderdikeriak, hipokre-siak, maltzurkeriak, ankerkeriak, amorruak,zorakeriak, gorrotoak, inbidiak, gutiziak, arran-gurak eta anbizioak sor litzaketenak baino askozondorio okerragoak zituztelarik.

Beste ikustaldi batean, nik esandako guztialaburbiltzeko lana hartu zuen Maiestateak, berakegindako galderak eta nik emandako erantzunakalderatuz; gero, bere eskuetan hartu eta poliki-poliki laztanduz, ondorengo hitz hauek esan ziz-kidan, inoiz ahaztuko ez ditudanak ezta ere nolaesan zizkidan. «Nire laguntxo Grildrig. Zeure sor-terriaren goratzarrerik miresgarriena egin duzu.Argi eta garbi frogatu duzu ezjakintasuna, nagi-keria eta bizioa direla legegile izatera iristekobeharrezko osagaiak. Legeak ongien azaldu,interpretatu eta aplikatzen dituztenak, berauekokertzen, nahaspilatzen eta ez betetzen interesaeta trebetasuna dutenak direla. Jatorriz onarga-rria izan zitekeen erakunde baten arrastoak ereikusten ditut zuen artean, baina hauek erdi eza-batuak daude, eta gainerakoak zeharo belztutaeta zikinduta ustelkeriaz. Esan duzun guztiaren

Page 240: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ondoren, ez du ematen inolako tasunik eskatzendenik zuen artean karguak eskuratzeko, eta aregutxiago gizonak bertutearengatik handitzendirenik, edo apaizak debozio edo jakinduriagatikigotzen direnik, soldaduak beren jokabide edoadorearengatik, epaileak zuzentasunagatik, par-lamentariak herriaganako maitasunagatik, edokontseilariak zuhurtziagatik. Zeuri dagokizunez—jarraitu zuen Erregeak— bizitzarik gehienabidaiatzen eman duzularik, orain artean zeuresorterriko bizio askotatik ihes egiteko aukeraizan duzula pentsatuko nuke. Baina, zeuk konta-tutakotik ondoriozta dezakedanez, eta neke han-diz zuregandik atera eta lortu ditudan erantzu-nengatik, nahitaezkoa dut pentsatzea, Naturaklur gainean ibiltzea inoiz onartu duen piztitxohiguingarrien espezierik kaltegarriena dela zureerkide gehienena».

Page 241: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

7. KAPITULUAAutorearen maitasuna bere sorte-

rriarekiko. Oso proposamen abantai-latsua egiten dio Erregeari, baina

honek errefusatu. Erregearen ezja-kintasun handia politikan. Herrialdehartako kultura batere osagabea etamugatua. Haien legeak, arazo milita-

rrak eta Estatuko alderdiak.

Egiazaletasun ikaragarriak bakarrik eragotziziezadakeen neure istorioaren zati hau ezkuta-tzea. Alferrikakoa zen nire erresumina agertzea,barre egiten baitzuten beti; eta nire herri zintzoeta maiteenaz hain iraingarriro mintzo zirenbitartean, ni behartua nengoen hura eroapenezjasatera. Biziki sentitzen dut, nire edozein irakur-lek senti lezakeen beste, aukera hura emanizana, baina Printze hura hain jakingura handi-koa eta galdetzailea zenez gai bakoitzaz, ezzatekeen esker oneko edo gizalegearekin kohe-rentea izango eman niezazkiokeen satisfazio

Page 242: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

guztiak ez ematea. Halere, zilegi bekit neureburua zuritzeko zerbait esatea, hots, galderaaskori ihes egin niola azerikeriaz, eta egiarenzorroztasunak onar lezakeen baino askoz itxurahobea ematen niola gauza bakoitzari. Zeren eta,nik beti izan baitut neure sorterriarekiko, Diony-sius Halicarnassensis-ek historialariari oso zuzengomendatzen dion alderdikeria laudagarri hura.Neure aberriaren ahulezia eta itsuskeriak ezku-tatzen nituen, eta beraren bertuteak eta ederta-sunak ahal zen agerien jartzen. Zintzo saiatunintzen honetan monarka ahaltsu harekin izannuen hainbat hizketalditan, nahiz eta zoritxarrezez izan arrakastarik.

Baina oso bihotz-zabala izan beharra dagomunduaren gainerakotik ia zeharo isolatua biziden errege batekin, izan ere, beste nazio batzue-tan nagusi diren era eta ohiturak ez baititu bate-re ezagutuko; eta ezjakintasun honek aurreiritziasko sortuko dizkio, baita nolabaiteko buru-estu-tasuna ere, honetatik gu geu eta Europakoherrialde zibilizatuak erabat libre gaudelarik. Etabenetan gogorra izango litzateke, bertute etabizioari buruz hain urrutiko Printze hark dituen

Page 243: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ideiak gizateria osoaren eredutzat ezarriko bali-ra.

Orain esan dudana baiesteko, eta hezkuntzamugatuaren ondorio tristeak erakusteko gaine-ra, nekez sinetsiko duzuen pasadizo bat sartukodut hemen. Maiestatearen ederra are gehiagoirabazteko itxaropenaz, orain dela hirurehun etalaurehun urte artean egindako asmakari batenberri eman nion; alegia, bazela hauts bat, halakopilo batera txinpartarik txikiena jausiz gero,dena piztu une batean —nahiz eta mendi batbezain handia izan— eta dena batera bidalikolukeena airean, trumoiarena baino zaratots etaastinaldi handiagoz. Eta hauts honen kantitateegoki bat letoi edo burdinazko hodi huts bateanestu sartuta, tamainaren arabera, burdin edoberunezko bola bat jaurtiki lezakeela, inork eus-tezinezko indar handi eta abiadaz. Honela bota-tako bolarik handienek armada bateko lerrokadaosoak suntsi ditzaketela aldi berean, baita harre-sirik sendoenak eraitsi edo mila gizoneko itsa-sontziak urperatu eta hondora bidali ere; etaelkarlotuz gero kateaz, mastak eta aparailuakebaki, ehunka gorputz erdi-erditik moztu eta

Page 244: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

aurrean aurkitutako guztia deseginda utz leza-keela. Barrutik hutsik zeuden burdinazko bolahandietan hauts hura jarri eta inguratua genuenhiriren baten gainera sarritan botatzen genituelatramankulu bidez, zoladurak harrotu, etxeakzati-zati egin eta lehertzean metraila barreiatzenzutelarik, inguruan harrapatzen zituen guztieiburmuinak ateraz. Oso ongi ezagutzen nituelaosagaiak, merkeak eta arruntak zirelarik, etabanekiela nola nahastu eta argibideak ere eman-go nizkiela haren langileei hodiak egin zitzatenMaiestatearen erresuma hartan beste gauzaguztiek zuten proportzioaren tamainan, eta han-dienak ez zeukala hirurogei metrokoa bainoluzeagoa izan beharrik; hodi hauetako hogeikedo hirurogeik, behar beste hauts eta bolazbeteak, haren aginterriko hiririk sendoenarenharresiak eraits zitzaketela ordu gutxitan, edometropoli osoa suntsitu, beraren aginte absolu-tua zalantzan jartzen bazen. Hau apaltasunezeskaini nion Maiestateari esker onaren erakus-garri txikitzat, berarengandik hartutako mesedeeta babesaren ordainez.

Page 245: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Izu-ikaratuta geratu zen Erregea tresna bel-durgarri hauei buruz egin nion azalpenaz etaaurkeztu nion proposamenaz. Ezin zuen ulertunola ni bezalako intsektu ezgauza eta doilorrak(hitz hauexek erabili zituen) hain ideia ankerrakizan zitzakeen eta nolako arruntasunez mintzazitekeen nik neuk makina birrintzaileon ondorioohikotzat azaldu nizkion odol- eta hondamen-eszena guztien aurrean batere hunkitugabeagertuz; eta makina hauen lehen asmatzaileagizateriaren etsai zen jenio maltzurren bat izan-go zela esan zuen. Berari zegokionez, arte etanatura arloko aurkikuntza berriez gain ezergutxik liluratzen bazuen ere, halako sekretuarenkonplize izatea baino bere erresumaren erdiagaltzea nahiago zuela esan zuen zorrotz eta,neure bizia estimatzen banuen, berriro sekula ezaipatzeko agindu zidan.

Printzipio estuen eta ikuspegi laburren ondo-rio bitxiak! Nola liteke itzala, maitasuna eta esti-ma sortzen duten tasun guztien jabe den printzebatek, gaitasun sendoa, zuhurtzia handia etajakintza sakona dituelarik, gobernatzeko talentumiresgarriz hornitua eta bere menpekoek ia gur-

Page 246: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tua izanik, Europan pentsaezinak diren premia-gabeko eskrupulu bitxiengatik, bere aurre-aurrean jarritako hain aukera paregabea galtzenuztea, aukera honek bere menpekoen bizitza,askatasun eta ondasunen jaun eta jabe bihurtu-ko zukeenean! Eta ez dut hau esaten Erregeparegabe haren bertute guztiei ezertxo ere ken-tzeko asmoz, nahiz eta konturatzen naizen kon-tatutakoaren ondorioz haren ospea asko murriz-tuko dela irakurle ingelesaren iritzian; bainaesango nuke jende haren arteko akats hau ezja-kintasunetik sortua dela, ez dutelako orainartean politika zientzia bihurtu, Europakoburuargi zorrotzenek egin duten bezala. Zereneta, oso ongi oroitzen bainaiz, egun batez Erre-gearekin izandako hizketaldian, gobernatzekoarteaz gure herrian milaka liburu zegoela idatzi-ta esan niolarik, honek (zuzen-zuzen nire asmo-aren kontra) gure ezagupenekiko oso iritzi kas-karra sortu ziola. Printze nahiz ministroengan,edonolako misterio, errefinamendu eta azpikerianardagarri eta mesprezagarri zitzaizkiola aitortuzuen. Ezin zuen ulertu zer esan nahi nion Estatu-sekretuak aipatzean, ez bazegoen areriorik edo

Page 247: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nazio etsairik kasuan inplikatuta. Gobernatzenjakitea oso muga estuetara murrizten zuen: zen-tzu on eta zuhurtziara, zuzentasun eta neurrita-sunera, auzi zibil eta kriminalak bizkor ebazteraeta kontutan hartzekoak ere ez diren beste zen-bait gauza jakinetara. Eta haren iritziz, lehen batbakarra zegoen lur-zatian bi galburu edo bibelar-izpi sortarazten zituenak tratu hobeamerezi zuen gizateriaren aldetik, eta bere herria-ri zerbitzu garrantzitsuagoa ematen zion, politi-karien klase osoak batera baino.

Jende haren kulturak hutsune handiak ditu,morala, historia, poesia eta matematika bakarrikbaitute, hauetan nagusi direla onartu beharradagoelarik. Baina hauetako azkena bizitzan era-bilgarri denari aplikatzen zaio erabat, nekazari-tzaren hobekuntzari eta arte mekaniko guztiei;beraz, gure artean ez litzateke oso aintzat har-tua izango. Eta ideia, izaki, abstrakzio eta trans-zendentalei dagokienez, ezin izan nuen kontzep-turik txikienik ere haien buruetan sartu.

Herrialde hartako legeek ezin dute alfabeto-ko letrak baino hitz-kopuru handiagorik izan,hogeita bi bakarrik alegia. Baina, egia esateko,

Page 248: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gutxi iristen dira muga horretaraino ere. Hitzikargien eta errazenez idazten dira, jende hura ezdelarik lege haietan interpretazio bat bainogehiago aurkitzeko bezain zolia. Eta heriotza-zigorra izaten du legeren bati buruzko iruzkinikidazteak. Auzi zibiletako epaitzei edo kriminalenaurkako prozedurei dagokienez, hain kasu gutxiizan dutenez aurrez, arrazoi askorik ez duteaparteko trebetasunaz harrotzeko.

Antzina-antzinako garaietatik izan dute, txi-natarrek bezalaxe, inprimatzeko artea. Bainahaien liburutegiak ez dira oso handiak, zereneta, Erregearenak, handiena izango denak, ezbaititu mila liburuki izango, hirurehun eta hiruro-gei metroko luzerako galerian ezarriak, handiknahi nituen liburuak hartzeko askatasuna nuela-rik. Erreginaren arotzak zurezko nolabaiteko tra-mankulu bat asmatu zuen Glumdalclitchen gelabaterako; zazpi metro t’erdi zen luze eta zutikipinitako eskailera baten antzekoa; hamabostmetroko luzera zuen maila bakoitzak eta, egiaesateko, eskailera pare mugikorra zen, barrenagelako paretatik hiru bat metrora zegoelarik eza-rria. Irakurri nahi izaten nuen liburua paretaren

Page 249: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kontra jartzen zuten. Lehenik eskaileraren gorenmailaraino igotzen nintzen eta, burua libururantzitzulirik, orrialdearen goiko lehen lerroan hastennintzen, eta lerroen luzeraren arabera zortzi edohamar pausu emanez eskuinerantz eta ezkerre-rantz ibiltzen nintzen, begien altuerara bainopixka bat beheraxeago iritsi arte, eta gero jaitsiegiten nintzen poliki-poliki barreneraino; ondo-ren, berriro igo gora eta hurrengo orrialdeanhasten nintzen era berean, eta gero orria pasa-tzen nuen —bi eskuez erraz egiten nuen gauza—, zeren eta, kartoia bezain lodi eta zurruna bai-tzen, eta foliorik handienak ez ziren bost edo seimetro baino luzeagoak.

Haien idazkera argia da, indartsua eta leuna,baina ez loretsua, zeren eta, biziki ihes egitenbaitute beharrezko ez diren hitzak pilatu edoadierazpide ezberdinak erabiltzetik. Haien liburuasko irakurri dut oso arretaz, historia eta mora-lari buruzkoak, batez ere. Azken hauei dagokie-nez, oso ongi pasatzen nuen beti Glumdalclit-chen logelan zegoen liburutxo zahar batekin:haren haurtzainarena zen, beti moral eta debo-ziozko liburu artean zebilen adineko andere

Page 250: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kopetilun harena. Giza espeziearen ahuleziariburuzkoa da liburua, eta estimazio gutxikoaemakume eta jende xehearen artean izan ezik.Halere, banuen jakingurarik ea gai honi buruzzer esaten ote zuen herrialde hartako idazlebatek. Europako moralisten ohiko gai guztiakaztertzen zituen idazleak, izatez gizakia zein ani-malia ñimiño, mesprezagarri eta babesgabeaden erakutsiz; zein ezgauza den eguraldiarengogortasunetik edo piztien basakeriatik bereburua babesteko; berau baino zenbat gehiagoden animalia bat indarrez, beste bat bizkortasu-nez, hirugarren bat gauzak aurreikusten, lauga-rren bat lanean. Munduaren beheraldiko azkengaraiotan Natura endekatu egin zela gainera-tzen zuen, eta orain abortu txikiak bakarrik jaio-tzen zirela antzinako haien aldean. Giza espe-ziea hasieran askoz handiagoa izan zela pentsa-tzea oso zentzuzkoa zela esaten zuen, baitaerraldoiak egongo zirela ere iragan garaietan,historiak eta tradizioak baieztatzen duten etaerresumako zenbait aldetan aurkitutako hezur-tzar eta burezurrek ere bide batez berrestenduten bezala, hauek gaur egun ohikoa den giza

Page 251: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

espezie murriztuarenak baino askoz handiagoakdirelarik. Argudiatzen zuenez, Naturako legeakberak eskatzen omen zuen gu hasieran tamainahandiagokoak eta indartsuagoak izatea, eta ezedozein istripu txikik —etxetik teila bat jausteak,edo mutikoren baten harrikadak, edo errekasto-ren batean itotzeak— desegiteko modukoak.Arrazoibide honetatik, zenbait aplikazio moralateratzen zuen autoreak bizitzako jokabiderako,baina ez da beharrezkoa hemen errepikatzea.Neure aldetik, ezin nion utzi pentsatzeari zeinhedatua dagoen alde guztietan, Naturarekinditugun liskarretan oinarrituz, moral-sermoiak —edo hobeto esanda, deskontentu eta kexu-gaiak— sortzeko ohitura hau. Eta ikerketa zorro-tza egingo balitz, uste dut liskar hauek funsga-beak direla frogatuko litzatekeela bai gureartean, baita haien artean ere.

Arazo militarrei dagokienez, harro daudeErregearen armadak ehun eta hirurogeita hama-sei mila oinezko eta hogeita hamabi mila zaldungerlari dituelako; bidezko bada armada deitzeahiri ezberdinetan merkatariz eta landa-herrietannekazariz eratua dagoen hari, beronen aginta-

Page 252: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

riak aitonen seme eta goi-burgeseriakoak baka-rrik direlarik. Egia esateko, aski trebeak diraberen ariketetan, eta oso diziplinatuak, honetanez nuelarik meritu handirik ikusi, zeren eta, zer-gatik ez horrela jokatu nekazari bakoitza berenagusiaren eta hiritar bakoitza bere hiriko buru-zagien agindupean baldin badago, hauek, Vene-zian bezala, botazioz aukeratuak direlarik?

Sarritan ikusi dut Lorbulgrudeko milizia kan-pora irtenda hiri ondoko zabalgune handi batean—hogei milia zen zabal— ariketak egiten. Ezziren guztira hogeita bost mila oinezko eta seimila zaldizko baino gehiago izango; baina ezi-nezkoa zitzaidan haien kopurua kalkulatzea, har-tzen zuten lurralde zabala kontutan izanda. Zal-dizko bat zaldi arin handi baten gainean hogeitazazpi metro altu izan zitekeen. Ikusia dut zaldiz-koen multzo hau osorik, aginduari jarraituz,beren ezpatak atera batera, eta airean eragiten.Irudimenak ezin du hain handios, harrigarri etatxundigarririk ezer imajinatu. Hamar mila oinaz-targi aldi berean zeruko bazter guztietatik geziakbotatzen ari balira bezala ematen zuen.

Page 253: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Banuen gogorik jakiteko, aginterri hartarabeste inondik sartzerik ez dagoelarik, Printzehari nola bururatu ote zitzaion armadarena edobere herriari militar-jarduerak irakastea. Eta las-ter jakin nuen, bai izandako elkarrizketen bidezbaita haien historiak irakurriz ere. Izan ere, gizaespezie osoari dagozkion gaitz berberak jasanbehar izan dituzte mende luzetan zehar: noble-teria boterearengatik borrokan sarri, herria aska-tasunaren bila, eta Erregeak aginte absolutuanahi zuelako. Gauza guzti hauek, nahiz eta zorio-nez erresuma hartako legeek murriztu izan, hirualdeetako bakoitzak hautsi izan ditu batzuetan;eta behin baino gehiagotan gerra zibilak sortudira, azkenekoari oraingo Printzearen aitonakeman ziolarik amaiera zoriontsua guztien akor-dioaz; eta adostasun orokorraz orduan ezarri zenmiliziak geroztik bere zereginen barnean iraunizan du beti.

Page 254: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

8. KAPITULUAErregeak eta Erreginak bidaia ofizia-la egin mugaldeetara. Autorea ereberaiekin joan. Herrialde hartatik

nola irteten den kontatzen duzehatz-mehatz. Ingalaterrara itzule-

ra.

Beti izan nuen noizbait askatasuna berresku-ratuko nuelako uste sendoa, nahiz eta ezinezkoaizan nola lortuko nuen imajinatzea edo arrakas-ta izateko itxaropenik txikienaz proiekturik pres-tatzea. Ni ekarri ninduen itsasontzia omen zenkostalde hartan sekula ikusitako lehena, etaagindu zorrotzak emanak zituen Erregeak, bes-terik agertzen bazen inoiz, lehorrera zezatela etabertako marinel eta pasaiari guztiekin brozelbatean Lorbulgrudera eramateko. Neure tamai-nako emakume bat aurkitu nahi zidan Erregeak,espeziea zabaldu ahal izan nezan; baina uste dutnahiago izango nuela hiltzea, neuk utzitakoondorengoak kanari domestikatuak bezala kaio-

Page 255: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

latan gordeak izan eta agian geroago erresumanzehar bitxikeria gisa handikiei salduak izatekozoritxarra jasan baino lehen. Egia da begirunehandiz erabiltzen nindutela ni; Errege-Erreginaparegabe haien faboritoa nintzen, eta Gorte oso-aren lilura, baina giza espeziearen duintasuna-rentzat iraingarri zen oinarri gainean. Ezin nitueninoiz ahaztu etxean utzitako kuttun haiek. Mailaberean hitz egin ahal izateko moduko jendeare-kin egon nahi nuen, eta igel edo txakurkume batbezala oinpean harrapatuta akabatzeko beldu-rrik gabe ibili nahi nuen landa eta kaleetan.Baina uste baino lehen iritsi zitzaidan askapenaeta ez oso era arruntean; istorio eta gorabeheraguztiak zehatz-mehatz kontatuko ditut.

Ordurako bi urte neramatzan herrialde har-tan; eta hirugarrenaren hasiera aldera, Glumdal-clitch eta biok Errege-Erreginarekin batera joanginen bidaia ofizialean erresumaren hegoaldekoitsasertzera. Ohi bezala, bidaiatzeko kaxan era-man ninduten, jadanik azaldu dudan bezala, hirumetro t’erdiko zabalera zuen gelatxo eroso-ero-soa zelarik. Agindua nuen hamaka bat jartzeko,zetazko sokaz lau ertzetan goiari lotua, batzue-

Page 256: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tan eskatzen nuen bezala, morroiren batek zaldigainean bere aurrean eramatean, astinduakleuntzeko, eta sarritan loak hartzen ninduenhamakan bidean gindoazela. Gelatxoarensabaian, ez hamaka erdiaren pare-parean, agin-dua nion arotzari zulo karratu bat egiteko hogei-ta hamar zentimetroko zabalerakoa, bero egitenzuenean airea sar zedin lo nengoen bitartean;neuk nahi nuenean ixten nuen zuloa, artekanatzera eta aurrera ibiltzen zen ohol baten bidez.

Bidaia amaitu genuenean, egoki irudituzitzaion Erregeari Flanflasnic-etik hurbil zeukanjauregian egun batzuk ematea; hiri hau itsaser-tzetik hamazortzi milia ingelesera dago. Zeharonekatuak geunden Glumdalclitch eta biok;marranta pixka bat nuen nik, baina neskato gai-xoa hain gaizki zegoenez, ezin zen bere gelatikirten. Itsasoa ikusteko irrikatan nengoen, huraizango baitzen nire ihesbide bakarra, noizbaithalakorik egokitzen bazitzaidan. Nengoen bainookerrago agertzeko plantak egin nituen, eta itsa-soko aire freskoa hartzera joateko baimenaeskatu nuen, oso maite nuen eta batzuetan nizaintzeko ardura izaten zuen gorte-mutil bate-

Page 257: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kin. Ez dut inoiz ahaztuko zein gogo txarrezonartu zuen Glumdalclitchek, ezta zein zorrotzeman zion mutilari ni zaintzeko ardura ere, aldiberean negar-malkotan urtzen zelarik, gertatukozenaren aurresentipenen bat izan balu bezala.Ordu erdi inguruko bidea eginez, jauregitik itsa-sertzeko harkaitzetara eraman ninduen mutilakneure kaxan. Lurrean uzteko agindu nion, etaleihoetariko bat gora zabalduz, begiratu malen-koniatsu goibel asko egin nizkion itsasoari. Pixkabat ondoezik nengoen eta, on egingo zidan itxa-ropenez, hamakan lo-kuluxka bat egin nahinuela esan nion gorte-mutilari. Ni etzan, etagelatxoko leihoa beheratu zuen hark, hotzik sarez zedin. Laster hartu ninduen loak eta, uste dut,lo nengoen bitartean, arriskurik ez zegoela pen-tsatuz, mutila harkaitzetara joan zela txori-arrautzen bila, aurrez ikusia bainuen leihotikarraildura artean bila eta bat edo bi hartzen.Nolanahi ere, kontua da, hobeto garraiatzekokaxak gainean atxikita zeukan zirgilotik eginda-ko teinkada bortitz batek iratzarri ninduela bat-batean. Kaxa airean oso gora zihoala ohartu nin-tzen, eta gero aurrera eramana izugarrizko abia-

Page 258: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dan. Lehen astinduak ia-ia bota ninduen hama-katik, baina gero nahikoa baretu zen mugimen-dua. Ahal nuen bezain ozenki oihu egin nuenhainbat aldiz, baina alferrik dena. Leihoetarantzbegiratu, eta ez nuen ezer ikusi, hodeiak etazerua baizik. Hegal-hotsa bezalako zerbaitentzuten nuen buru gainean, eta neure egoeratamalgarriaz ohartzen hasi nintzen; arranorenbatek mokoa sartuko zuen kaxaren zirgiloan,gero harkaitz gainean jausten utzi —dortokabere oskolean bezala— eta nire gorputza ateraeta jateko. Izan ere, hegazti hau bere maltzurke-ria eta usaimenaz gai baita harrapakina tarteluzera aurkitzeko, nahiz eta bost zentimetrokooholaren azpian ni nengoen baino hobeto ezku-tatua egon.

Laster, zarata eta hegal-hotsa bizkor ari zire-la areagotzen ohartu nintzen, eta nire kaxa goraeta behera inarrosia zela seinale-kartela egunhaizetsuan bezala. Zenbait kolpe eta zartadaentzun nituen, arranoari emanak nire ustez (ziurbainago horrelakoren bat zela kaxaren zirgiloamokoan zuena), eta gero, bat-batean zuzen-zuzenean behera jausten ari nintzela sumatu

Page 259: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen minutu bat baino luzaroago, eta hain abia-da beldurgarrian ezen arnasarik gabe geratu bai-nintzen ia. Ikaragarrizko palastadaz amaitu zennire erorketa, Niagarako ur-jauziena baino oze-nagoa izan zelarik nire belarrietarako; gero ilun-tasun beltzean eman nuen beste minutu bat etaondoren kaxa goraka hasi zen, leihoen goialdee-tatik argia ikusi ahal izan nuen arte. Itsasora jau-sia nintzela konturatu nintzen orduan. Kaxaurgainean zegoen baina nire gorputzaren, barru-ko gauzen eta goiko eta beheko lau ertzak sen-dotzeko jarritako burdin xafla zabalen pisuaz, iametro t’erdi uretan murgilduta. Uste izan nuenorduan, orain bezalaxe, nire kaxarekin zihoanarranoari beste bizpahiruk jarraitu ziotela, etajaregin beharrean aurkitu zela, harrapakinabanatzea espero zuten besteengandik bereburua babestu ahal izateko. Kaxaren zoruan zeu-den burdin xaflek (sendoenak zirenak) orekanmantendu zuten jausi bitartean, eta urgainazapurtzea ere eragotzi zuten. Lotune guztiak ereongi erantsiak zeuden, eta atea ez zen errobidez mugitzen baizik eta gora eta behera leiho-ak bezala, eta horrela nire gelatxoa hain herme-

Page 260: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tikoki itxia zegoenez, oso ur gutxi sartu zenbarrura. Eragozpen handiz jaiki nintzen hamaka-tik, aipatu dudan sabaiko atexka zabaltzeraausartu nintzelarik lehenengo, izan ere, aireasartzeko pentsatua baitzegoen, eta honen faltazia ito larrian nengoen.

Zenbat aldiz desiratu ote nuen nire Glumdal-clitch maitearekin egotea, ordu bakar batekhainbeste urrundua ninduelarik harengandik!Eta egiatan esan dezaket, neure zoritxarrenerdian, ezin nintzela deitoratu gabe egon, nigaldu izanagatik eta Erreginaren suminagatiketa bere zori onaren hondamenagatik nire inudegaixoa jasaten ariko zen atsekabea. Agianbidaiari askok ez zuten biziko nik egoera hartanizan nuena baino zailtasun eta atsekabe handia-gorik, edozein momentutan kaxa zati-zati egindaikusteko beldurrez edo, gutxienez, lehen blasta-da bortitzaz edo Ain handi batez iraulita. Beirinahaietako batean zirrikitu batek berehalako herio-tza ekarriko zukeen. Eta beste ezerk ere ezingozituzkeen leihoak babestu, bidaiatzean istripurikez izatearren jarritako burdin hesi sendoek bai-zik. Zenbait zirrikitutatik ura sartzen zela ikusten

Page 261: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen, nahiz eta ez zen gauza askorik, baina ahalbezain ongi haiek estaltzen saiatu nintzen. Eznintzen gauza gelatxoko sabaia altxatzeko, bes-tela ziur egon egingo nukeela, eta gainean ese-riko nintzatekeela, hala behintzat ez bainintzate-keen itxita geratuko... presondegi hartan, nola-bait esateko. Edo bestela, arrisku haietatik libra-tuta ere egun batez edo biz, zer espero neza-keen gosez eta hotzez heriotza tristea baino!Lau ordu eman nituen egoera hartan, edozeinmomentutan nireak egingo zuelakoan eta bene-tan hori desiratzen.

Esan diot jadanik irakurleari, bi urkila sendozeudela finkatuta leihorik ez zeukan kaxarenaldean, eta zaldigainean eraman ohi ninduenmorroiak larruzko uhala sartu ohi zuela haietatiketa gero bere gerri inguruan lotzen. Hain egoeraetsian nengoelarik, nolabaiteko igurtzi-hotsakentzun nituen, —edo entzun nituela uste izannuen behintzat—, urkilak zeuden kaxaren aldehartan, eta kaxari tenk egiten ziotela eta bazera-matela itsasoan aurrera iruditu zitzaidan bereha-la; zeren eta, tarteka-marteka nolabaiteko tein-kadak sumatzen bainituen, uhinak leihoen goial-

Page 262: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

deraino iritsarazi eta ni ia ilunpetan gelditzennintzelarik. Laguntza-itxaropen txiki-txiki bateman zidan honek, nahiz eta ezin nuen imajina-tu nola zertuko zen hori. Aulkietariko bat destor-lojutzera ausartu nintzen, beti zoruari loturikegoten baitziren; eta neke handiz lortu ondorenlehentxeago zabaldua nuen sabaiko leihatilarenpare-parean berriro torlojutzea, aulkira igo etazulotik ahal bezain hurbil jarriz ahoa, laguntzaeskatu nuen ozenki nekizkien hizkuntza guztie-tan. Orduan, nik erabili ohi nuen makila batisudur-zapia lotu eta zulotik gora ateraz, hainbataldiz astindu nuen airean, txaluparik edo ontzirikbaldin bazegoen inguruan, marinelak ohar zite-zen zoritxarreko gizakiren bat zegoela kaxa har-tan itxita.

Egin nuen guztiarekin ere ez nuen erantzunikizan, baina gelatxoa aurrera zihoala sumatzennuen argi eta garbi; eta ordu bete edo agiangutxiagoren buruan, urkilak zeuzkan eta leihorikez zeukan alde hartan, zerbait gogorraz tupustegin zuen kaxak. Harkaitzen bat izango zelabururatu zitzaidan, eta ordura arte ez bezalakoastinaldia izan nuen. Zarata entzun nuen argi

Page 263: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta garbi gelatxoaren estalki gainean, kablebatena bezalakoa, eta haren kirrika-hotsa zirgi-lotik pasatu zenean. Orduan, poliki-poliki gora arinintzela igotzen ohartu nintzen, metro bete ingu-ru bai. Ondoren, berriro atera nituen makila etasudur-zapia, laguntza eske oihuka ia erlastutageratu arte. Erantzun gisa, deiadar bizi batentzun nuen hiru aldiz errepikatua, eta izan nuenpoza, halakoa sentitzen dutenek bakarrik ulerdezakete. Berehala oinotsak entzun nituen gai-nean, eta norbait zulotik ozenki deiadarka inge-lesez: Inor baldin badago behean, hitz egin deza-la. Ingelesa nintzela erantzun nuen, patu beltzakinoiz izakiren batek jasandako zoritxarrik handie-nera ekarria eta, zeru-lurren izenean, ziega har-tatik atera nintzatela erregutu nien. Salbu nin-tzela erantzun zuen ahotsak, nire kaxa haienontziari lotua baitzegoen; eta arotza berehala iri-tsiko zela eta zerraz zulo bat, ni kanpora atera-tzeko behar bezain handia, egingo zuela estal-kian. Ez zela beharrezkoa eta gehiegi luzatukozela erantzun nion, izan ere, ez zegoela zereginhandirik, nahikoa zela marineletako batek beha-tza sartu zirgilotik eta kaxa itsasotik ontzi gaine-

Page 264: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ra ateratzea, eta gero kapitainaren ganbaroteraeramatea. Hain zentzugabe hitz egiten nuelaentzutean, zorotzat hartu ninduten haietakobatzuek; beste batzuek barre egin zuten; inolaere ezin baitzitzaidan buruan sartu neure altue-ra eta indar bertsuko jendearen artean nengoelaorduan. Iritsi zen arotza eta zenbait minututanmetro bete eta gehixeagoko karratu bat zerratuzuen, gero eskaileratxo bat bota, ni han gora igoeta ontzira eraman ninduten oso ahul nengoela-rik.

Zeharo txundituta zeuden marinelak, etamilaka galdera egin zidaten, nik ez nuelarikerantzuteko gogorik. Era berean nengoen neuere txunditua hainbeste pigmeo ikusteaz, horre-lakoak zirela uste bainuen, nire begiak luzaroanohitu ondoren herrialde hartan utzitako gauzaerraldoiak ikustera. Baina kapitainak, Shropshi-re-ko gizon zintzo eta jatorra zen Thomas Wil-cocks jaunak, zorabiatzeko zorian nengoelaoharturik, bere ganbarotera eraman ninduen,bizkorgarri bat eman suspertzeko, eta bereohean etzatera behartu ninduen, atsedenalditxobat har nezan aholkatuz, izan ere, oso beharrez-

Page 265: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

koa bainuen. Ohera aurretik, kaxan altzari balio-tsu batzuk banituela eman nion aditzera, etaonegiak zirela galtzeko: hamaka bikaina, kanpa-ohe dotorea, bi aulki, mahaia eta idazmahaia;gelatxoak zintzilikarioak zituela alde guztietan,edo hobeto esanda, zetaz eta kotoiz gosnatuazegoela; marineletako bati uzten bazion niregelatxoa ganbarotera ekartzen, bere aurreanzabalduko nuela eta nire ondasunak erakutsikonizkiola. Kapitainak, erabateko zentzugabekeriahauek entzun ondoren, eldarniatzen ari nintzelaerabaki zuen. Halere (ni lasaitzearren, uste dut),nik nahi nuena aginduko zuela hitz eman zidaneta, kubiertara joan zelarik, bere gizonetarikobatzuk bidali zituen nire gelatxora, nondik (gerokonturatu nintzen bezala) nire gauza guztiakatera eta gosnatua jo eta kendu egin baitzuten;baina aulkiak, idazmahaia eta ohea, zoruari tor-lojutuak zeudenez, oso hondatuak geratu zirenmarinelen ezjakintasunez, indarrez kendu baitzi-tuzten. Gero, oholetako batzuk ere brast kenduzituzten ontzian erabiltzeko eta gogoak emanzien guztia hartu ondoren, itsasora bota zutenkraskoa, hondoan eta alboetan zituen zirrikitu

Page 266: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

askoren ondorioz, jesus amen batean urperatuzelarik. Eta benetan, pozik nengoen haiek egin-dako triskantzaren ikusle ez izanaz; zeren eta,ziur bainago, biziki hunkituko ninduela, ahazteahobe nuen zenbait gertakari gogora ekar eraziz.

Hainbat orduz lo egin nuen, baina etengabeasaldatuta ihes egitean atzera utzi nuen herrial-de eta arriskuei buruzko ametsez. Halere, esna-tu ondoren, askoz hobeto sentitu nintzen. Arra-tseko zortziak ingurua zen, eta kapitainak afariaekartzeko agindu zuen berehala, baraurik luza-roegi egon nintzela pentsatuz. Oso atsegingarri-ro hitz egin zuen nirekin, ero-itxurarik ez nuelaohartuz ezta zentzugabe hitz egiten ere; etabakarrik utzi gintuztenean, neure bidaien berriemateko erregutu zidan, eta ea nolako istripuzgeratu nintzen itsasoan noraezean zurezkokutxa erraldoi haren barnean. Eguerdiko hama-biak aldera, kataloxaz begira ari zen bitartean,urrutira ikusi eta belaontzia zela pentsatu zuelaesan zuen, eta bide bertsuan zegoenez, bertarai-no iristen saiatu zela, bizkotxo pixka bat eroste-ko itxaropenez, amaitzen ari baitzitzaion berea.Hurbilago joan eta bere hutsegiteaz ohartzean,

Page 267: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

txalupa bidali zuela zer ote zen ikertzera; izutu-ta itzuli zirela haren gizonak, urgaineko etxe batikusi zutela zin eginez. Barre egin ziela txorake-ria harengatik eta bera joan zela ontzian, kablesendo bat eraman zezatela aginduz gizonei. Hai-zea bare-bare zegoenez, arraunean ibili zela nireinguruan, leihoak eta hauen babesgarri zirenburdin hesiak ikusi zituelarik. Dena oholez esta-lia eta argi-sarrerarik gabe zegoen aldean biurkila aurkitu zituela. Alde hartarantz arrauneanjoateko agindu ziela gizonei eta, urkiletako batikablea lotu ondoren, nire kutxa (horrela deitzenbaitzuen) ontzirantz garraiatzeko ordena emanziela. Hara iritsi zirenean, estalkian zegoen zirgi-loari beste kable bat lotzeko eta nire kutxapoleaz jasotzeko adierazi ziela, marinel guztienartean ere ezin izan zutelarik metro erdi edometro bete baino gorago altxatu. Nire makila etasudur-zapia zulotik irteten ikusi zituztela ereesan zuen, eta barruan itxita gizarajoren batzegoela pentsatu zutela orduan. Galdetu nion eaberak edo marinelen batek hegazti handi-handi-ren bat ikusi ote zuen airean lehen aldiz aurkituninduten momentuan. Lo nengoen bitartean, gai

Page 268: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

honetaz marinelekin hitz egin zuela erantzunzidan, eta iparralderantz hegan hiru arrano ikusizituela esan omen zion haietako batek, baina ezzuela esan ohiko tamainakoak baino handiagoakzirenik —hain goian egoteagatik gerta zitekeelahau uste dut nik—, eta ezin zuela ulertu nire gal-deraren zergatia. Bere ustez, lehorretik zenbate-ra ote geunden galdetu nion orduan kapitainari;eta egin zezakeen kalkulurik onenaren arabera,ehunen bat legoara behintzat egongo ginelaesan zuen. Gutxienez erdiaz oker zegoela baiez-tatu nion, zeren eta, itsasoan jausi nintzenean ezbaineramatzan bi ordu baino gehiago herrialdehartatik kanpo. Ondorioz, berriz hasi zen buruanahastua nuela pentsatzen, honela eman zidala-rik aditzera, eta prestatua zidan ganbaroteanoheratzeko aholkatu zidan. Beraren tratu on etakonpainiarekin oso bizkortua nengoela baieztatunion, eta neure bizitzan inoiz ez bezain argiaburuz. Kopetilun jarri zen orduan, eta argi etagarbi galdetu nahi zidala esan zidan ea ez otenengoen kezkatua krimen beldurgarriren batenbarne-zimikoaz, printzeren baten aginduz agianharengatik zigortuko nindutelarik kutxa hartan

Page 269: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

egotera, beste herrialde batzuetan kriminal han-diak, ontzi zulatuetan eta horniziorik gabe, itsa-soratzera behartzen dituzten bezala; zeren eta,hain gizon gaiztoa bere ontzian jasotzeaz damuizango zen arren, halere bere hitza ematen zida-la onik lehorreratuko ninduela iritsitako lehenportuan. Neure gelatxo edo kutxari buruz hasie-ran marinelei eta gero berari esandako zentzu-gabekeria handien ondorioz bere susmoak osoareagotu zirela gaineratu zuen, baita afaritanegin omen nituen begiratu arraro eta izandakojokabide bitxiaz ere.

Neure istorioa eroapenez entzuteko erregutunion, zehatz-mehatz kontatu niolarik Ingalaterraazkenekoz utzi nuenetik berak aurkitu ninduenarte gertatutakoa. Eta azkenean egia beti sar-tzen denez arrazoizko buruetan, gizon zintzojator hura ere —bai baitzuen kultura pixka bateta oso zentzu ona— berehala geratu zen kon-bentzituta nire errugabetasun eta egiatasunaz.Baina esan nion guztia berrestearren, nire idaz-mahaia ekar zezaten agindua emateko erregutunion, haren giltza neuk neukalarik poltsikoan(ordurako adierazia baitzidan marinelek zer egin

Page 270: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuten nire gelatxoaz); beraren aurrean zabaldunuen, eta hain era berezian atzera utzitakoherrialdean egon nintzen bitartean egindakobitxikerien bilduma txikia erakutsi nion. Hanzegoen Erregearen bizar-zatiekin eginiko orra-zia, eta beste bat, material berdinekoa, bainazatiak Erreginaren erpuruko atzazal-ebakibatean sartuak, hau izanik orraziaren bizkarral-dea. Han zegoen hogeita hamar-berrogeitahamar zentimetro luze izango ziren orratz etaburuorratzen bilduma ere. Lau liztor-ezten, aro-tzen katxetak bezalakoak; Erreginaren orrazkon-do batzuk; eta egun batez hain eskuzabal erre-galatu zidan urrezko eraztun bat, bere txirkanda-tik atera eta buru gainera bota zidalarik lepokogisa. Bere arduren truke, eraztun huraxe hartzeaatsegin izan zezala erregutu nion kapitainari,baina ezezko biribila eman zidan. Ohorezkodama baten behatzetik neure eskuez kendutakomaskur bat ere erakutsi nion; Kent-eko erregine-ta baten tamainakoa zen gutxi gorabehera, etahain gogortua zegoenez, Ingalaterrara itzuli nin-tzenean, edalontzi-eran hustu eta zilarreztatzeraeraman nuen. Azkenik, aldean nituen prakak

Page 271: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ikusteko erregutu nion, sagu-larruz eginak zire-larik.

Ezin izan nuen ezer hartzera behartu, lekaiobaten hagina izan ezik, jakingura handiz beha-tzen ziola eta haretxen irrika zuela ohartu bai-nintzen. Eskerrak eta eskerrak emanez onartuzuen, huskeria hark balio baino gehiago. Glum-dalclitchen morroietariko bat haginetako minezzegoelarik, mediku trakets batek hutsegitez ate-ratakoa zen, baina haren masailezurreko besteedozein bezain osasuntsu zegoena. Garbiarazieta neure idazmahaian gordea nuen. Hogeitahamarren bat zentimetro zen luze eta hamardiametroan.

Oso pozik geratu zen kapitaina egin nion kon-taketa xumearekin; eta esan zuen, Ingalaterraraitzultzean, hura papereratu eta argitaratuz,mundu guztiaren esker ona irabaz nezan esperozuela. Nire ustez, jadanik bidai liburuz gainezkageundela erantzun nion; ezin zela jadanik apar-tekoa ez zen ezer gertatu, horregatik nuelarikzalantza ez ote zuten autoreren batzuek egiagutxiago kontutan hartzen beren harrokeria edointeresa edo irakurle ezjakinen dibertsioa baino.

Page 272: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Nire istorioak gertaera arruntez gain ezer gutxiizango zuela, landare, zuhaitz, txori eta besteanimalia exotiko batzuen edo jende basatienohitura anker eta idolatriaren kontaketa apain-tsurik gabe, horrelako asko sartzen dutelarikidazle gehienek. Halere, eskertu egin nion bereiritzi ona, eta hausnartuko nuela arazoa hitzeman nion.

Gauza batek harritzen zuela izugarri esanzidan, hain ozen hitz egiten entzuteak alegia, etaea herrialde hartako Erregea edo Erreginaentzungorrak al ziren galdetu zidan. Aurreko biurte baino gehiagoz hartara egin nintzela esannion, eta ni ere beste hainbeste liluratzen nin-duela haren eta beraren gizonen ahotsak, xuxur-lan ari zirela iruditzen baitzitzaidan, halere nahi-koa ongi entzuten nielarik. Baina beste herrialdehartan hitz egiten nuenean, kalean dabilen gizonbatek kanpandorrearen goian dagoen beste batihitz egitea bezala zela, mahai gainean edo per-tsonaren baten eskuan jartzen ez banindutenbehintzat. Beste gauza batez ere konturatu nin-tzela esan nion, ontzira igo nintzen lehenmomentuan eta marinel guztiek inguratu nindu-

Page 273: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tenean, inoiz ikusitako izaki txiki mesprezaga-rrienak zirela pentsatu nuela. Zeren eta, egiaesateko, Printze haren herrialdean egon nintzenbitartean, ezin izan bainuen ispilura begiratzerikjasan, begiak hain gauza handietara ohituaknituelarik neure buruaren oso irudi kaskarraematen baitzidan konparaketak. Kapitainak esanzidanez, afaldu bitartean gauza guztiei harriturikbezala begiratzen niela ohartu omen zen, sarri-tan barreari nekez eusten niola ematen zuelarik,eta ez zekiela garbi nola hartu hura, baina nireburuko asalduraren bati egotzi ziola errua. Egia-egia zela erantzun nion, eta neu ere harrituriknengoela nola ez nuen barrerik egin hiru penike-ko zilarrezko txanpon baten tamainako platerhaiek, edo ozta-ozta mokadu batekoa zen txerri-izterra, edo intxaur-azala bezain handia ez zenkikara bat ikusi nituenean; eta era berean jarrai-tu nuen gainerako mahai-tresnak eta jakiakaipatzen. Zeren eta Erreginak, beraren zerbitzu-ra nengoen bitartean beharrezko izango zitzaiz-kidan gauza guztien ekipo txiki bat niri ematekoagindua zuen arren, halere nire ideiak bat egin-da baitzeuden inguru guztian ikusten nuenare-

Page 274: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kin, eta ezikusiarena egiten nion neure txikitasu-nari, jendeak bere akatsei egin ohi dien bezala-xe. Kapitainak oso ongi ulertu zuen nire txantxa,eta esaera zahar ingeles batez erantzun zidanesanez zalantzan jartzen zuela nire begiak sabe-la baino handiagoak zirenik, ez baitzitzaion irudi-tzen hain jangura handia nuenik, nahiz etabaraurik egon egun osoan; eta bere umore onazjarraituz, nire gelatxoa arranoaren mokoan etagero hain altuera handitik itsasora jausten ikus-teagatik ehun libera pozik emango zituzkeelaesan zuen, benetan oso gauza harrigarria izangobaitzen, haren deskribapenak mereziko zukeela-rik ondorengo mendeetara transmititua izatea;eta Faetonekiko konparaketa hain nabariazenez, ezin izan zuen aipatu gabe utzi, nahiz etani neu ez ninduen gehiegi liluratu ateraldi hark.

Kapitaina, Tonquinen egon ondoren Ingalate-rrara itzultzen ari zela, latitudez 44 eta luzeraz143 gradura izan zen eramana ipar-ekialderantz.Baina ni ontziratu eta bi egunera alisio-haizeekintopo egin ondoren, hegoalderantz joan ginenluzaroan eta Holanda Berriaren itsasbazterretikibiliz mendebalde-hego-mendebalderantz eta

Page 275: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gero hego-hego-mendebalderantzako norabi-deari jarraitu genion Esperantza Oneko Muturrazbestaldera pasatu arte. Bidaia oso ona izan zen,baina ez dut irakurlea orduko egunkariaz aspereraziko. Portu batean edo bitan geratu zen kapi-taina eta txalupa bidali zuen hornizio eta urgezaren bila, baina ni ez nintzen sekula ontzitikirten Downsera iritsi arte, 1706ko ekainaren 3an,ihes egin nuenetik bederatzi hilabetera gutxigorabehera. Itsasaldia ordaintzeko, neure onda-sunak bahituran uztea eskaini nion, baina penikelaurdenik ere ez zuela hartuko esan zuen kapitai-nak tinko. Bihotzez agur esan elkarri, eta ni ikus-tera Redriffera etorriko zitzaidala hitz eman erazinion. Kapitainari maileguan hartu nizkion bostshilling-ez zaldia eta gidaria alokatu nituen.

Bidean nindoala, etxeen, zuhaitzen, gana-duaren eta jendearen txikitasunari begira, Lilipu-ten nengoela hasi zitzaidan buruan sartzen. Bel-dur nintzen topo egiten nituen bidaiariak oin-pean hartzeko, eta sarritan egiten nuen oihubidetik ken zitezen, behin edo birritan ia apurtuzidatelarik burua neure lotsagabekeriagatik.

Page 276: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Etxera iritsi nintzenean, non zegoen ere gal-detu beharra izan nuelarik, morroietariko batekatea zabaltzean, buruaz jotzeko beldurrezmakurtu egin nintzen sartzeko (antzara atexka-tik bezala). Besarkatzera etorri zitzaidan emaz-tea korrika, baina haren belaunpetaraino makur-tu nintzen, bestela ez zela inoiz nire ahora iritsi-ko pentsatuz. Alaba belaunikatu egin zitzaidanbedeinkatzeko eskatuz, baina ezin izan nuenikusi altxatu zen arte, luzaroan bainengoen ohi-tua neure burua eta begiak tente edukitzerahamazortzi metro baino goragora begira; etagero, gerritik esku batekin altxatzera joan nin-tzaion. Morroiei eta etxean zeuden bizpahirulagunei goitik behera begiratzen nien, haiek pig-meoak eta ni erraldoia bagina bezala. Gutxiegigastatu zuela esan nion emazteari, alaba etabiak goseak hezur eta azal huts utzi zituela ikus-ten bainuen. Labur esateko, hain bitxia zeneznire jokabidea, kapitainak lehen aldiz ikusi nin-duenean izan zuen iritzi berekoak ziren guztihaiek ere, eta burutik eginda nengoela pentsatuzuten. Ohiturak eta aurreiritziak duten indarhandiaren adibide bezala aipatzen dut hau.

Page 277: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Berehala iritsi ginen ni, etxekoak eta lagunakelkar zuzen ulertzera, baina sekula gehiago eznuela itsasoratu behar esaten zuen biziki emaz-teak; nahiz eta nire patu beltzak antolatu zuena-ren arabera, hark ez zuen eragozteko indarrikizan, irakurleak ondoren jakin ahal izango duenbezala. Bitartean hemen amaitzen dut nik neurezoritxarreko bidaien bigarren zatia.

BIGARREN ZATIAREN AMAIERA

Page 278: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

III. ZATIA:LAPUTA, BALNIBARBI,

GLUBBDUBDRIB,LUGGNAGG ETA JAPONIARA

BIDAIA

Page 279: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

1. KAPITULUAHirugarren bidaiari ekiten dio auto-

reak; itsas lapurrek harrapatzendute. Holandar baten maltzurkeria.Irla batera iristen da. Laputan har-

tzen dute.

Ez neramatzan etxean hamar egun bainogehiago, Kornualeseko William Robinson kapitai-na, Hope-well hirurehun tonako ontzi sendoabere agindupean zuena, etxera etorri zitzaida-nean. Aurrez izana nintzen mediku beste ontzibatean, kapitain bera izanik hango buru eta laur-den batean jabea, Sortaldera egin genuen bidaiabatean; beti hartu ninduen anaiatzat menpekoofizialtzat baino gehiago, eta itzuli nintzelaentzutean bisita egin zidan, ulertu nuenez adis-kidetasunagatik bakarrik, kanpoan luzaroanegon ondoren ohikoa denaz baino ez baikenuenhitz egin. Baina gero sarri eginez ikustaldiak,osasuntsu aurkitzeagatik bere poza azalduz, eajadanik betirako lehorrean ezarria ote nengoen

Page 280: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

galdetuz, bi hil barru Eki-Indietara bidaia bat egi-teko asmotan zebilela gaineratuz, azkenean,barkatzeko eta esanez, argi eta garbi gonbidatuninduen ontzi hartako mediku izatera; bestemediku bat izango nuela neure esanetara bilaguntzaileez gain; nire soldata ohikoa baino bialdiz handiagoa izango zela; eta bazekienezesperientziaz itsas kontuetan nuen jakintzaberearen parekoa zela, nire aholkuak jarraitzekokonpromisoa hartzen zuela esan zidan, neuk ereagintean parte hartuko banu bezalaxe.

Beste hainbat gauza atsegin ere esan zuen,eta zein gizon leiala zen banekienez, ezin izannion haren proposamenari uko egin; nire iraganzoritxarrak gorabehera, beti bezain bizia zenmundua ikusteko nuen irrika. Geratzen zen ozto-po bakarra emaztea konbentzitzea zen, bainaazkenean lortu nuen haren adostasuna, bereumeentzat onuragarri izango zen itxaropenaz.

1706ko abuztuaren 5ean abiatu ginen, etaSan Jorge gotorlekura 1707ko apirilaren 11n iri-tsi, han hiru aste eman genituelarik ontzilariakindarberritzeko, haietako asko gaixo baitzeuden.Handik Tonquinera joan ginen, bertan denboral-

Page 281: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

di batez egotea erabaki zuelarik kapitainak,erosi nahi zituen gauza asko ez baitzeudenprest, eta ezin zuen espero izan zenbait hilabe-tez emango zizkiotenik ere. Beraz, izango zituengastuetariko batzuk ordaintzeko asmoz, balan-dra bat erosi zuen; tonkinarrek inguruko irletansaldu ohi zituzten salgai-mota ezberdinez beteeta, hamalau gizon bertaratuz, balandraren buruizendatu ninduen, tratuak egiteko ahalmenaeman zidalarik, hark bere arazoen izapideakTonquinen egiten zituen bitartean.

Ez generamatzan hiru egun baino gehiagonabigatzen ekaitz handia sortu eta lehenik ipar-ipar-ekialderantz eta gero ekialderantz eramangintuenean, ondoren eguraldi ona izan genuela-rik, nahiz eta artean mendebalak gogor jo.Hamargarren egunean bi pirata-ontzi hasizitzaizkigun jarraika, laster harrapatu gintuztela-rik; zeren eta, hain zama handia zeramanez,gure balandra oso astiro baitzihoan, eta gaineraez geunden geure buruak babesteko ere egoe-ran.

Ia une berean eraso ziguten bi piratek, amo-rru bizian oldartu zitzaizkigularik beren gizone-

Page 282: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kin atzetik, baina guztiok ahozpez aurkitu gintuz-tenez (horrelaxe agindua bainuen nik), soka sen-doz lotu zizkiguten besoak eta, zaintzaile batekinutzi ondoren, balandra miatzera joan ziren.

Holandar bat ikusi nuen haien artean, etabazirudien nolabaiteko agintea bazuela, nahizeta ez zen bi ontzi haien buru. Gure aurpegiera-gatik ingelesak ginela jakin zuen eta, bere hiz-kuntzan zitzipitzika mintzatuz, bizkarrez bizkarelkarlotu eta itsasora botako gintuztela zin eginzuen. Nik nahikoa ongi hitz egiten nuen holande-raz; nor ginen esan nion, eta kristau eta protes-tante ginela eta aliantza estuan zeuden auzo-herrietakoak ginela kontutan izanda, kapitaine-kin hitz egin zezala erregutu nion gutaz pixkabat erruki zitezen. Honek amorru bizian jarrizuen, bere mehatxuak errepikatuz eta lagunen-gana bihurtuz, oso sutsu hitz egin zielarik, japo-nieraz uste dut, Christianos hitza sarri erabiliz.

Bi pirata-ontzietako handiena kapitain japo-niar batek zuzentzen zuen, holanderaz pixka bathitz egiten zuelarik, baina hutsegite askoz. Nire-gana hurbildu eta zenbait galdera egin ondoren—nik apaltasun handiz erantzun nizkionak—, ez

Page 283: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ginela hilko esan zuen. Oso makurtu nintzenharen aurrean, eta gero holandarrarengana itzu-liz, esan nion benetan sentitzen nuela sinesgabebatengan anaia kristau batengan baino errukihandiagoa aurkitzea. Baina laster damutu nin-tzen hitz txoro hauek esan izanaz; zeren eta,gaizto maltzur hark, alferrik saiatu ondoren itsa-sora bota behar nindutela konbentzitzen bi kapi-tainak (ez baitzuten hauek amore eman, ez nin-tzela hilko agindu ondoren niri), halere lortuzuen zigor bat eman ziezadaten, edozein gizaikuspegitatik heriotza bera baino ere okerragoazena. Nire gizonak bi pirata-ontzietara bidalizituzten erdibana, eta jende berria nire balan-drara. Neuri zegokidanez, kanoa txiki bateannoraezean uztea erabaki zuten, arraba, bela bateta lau egunerako hornizioekin; hauek kapitainjaponiarrak, hain onbera izanik, azkenean bikoiz-tu egin zituen bere jakitegitik, inori utzi gabe niarakatzen. Kanoara jaitsi nintzen, holandarrak,ontzi gainean zegoelarik, bere hizkuntzan esanlitezkeen madarikazio eta hitz iraingarri guztiakbotatzen zizkidan bitartean.

Page 284: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Piratak ikusi baino ordu bete inguru lehena-go, egina nuen kalkulua eta latitudez 46 graduraiparraldera eta luzeraz 183ra geundela kontura-tu nintzen. Piratengandik halako tarte bateraegon nintzenean, nire poltsiko-kataloxaz zenbaitirla aurkitu nituen hego-ekialdera. Haizea aldenuelarik, bela eraiki nuen irla haietako hurbilene-ra iristeko asmoz, hiru bat ordutan lortu nuelarikhori egitea. Harkaiztsua zen; halere, txori-arrau-tza asko bildu nuen eta, sukarria joz, txilar etaalga ihar batzuk piztu nituen, hala arrautzakprestatuz. Ez nuen beste ezer afaldu, erabakiabainuen ahal beste gordetzea neure hornizioak.Harkaitz baten babespean eman nuen gaua, txi-lar pixka bat zabalduz azpian, eta nahikoa ongiegin nuen lo.

Biharamunean beste irla batera joan nintzen,eta handik hirugarren eta laugarrenera, batzue-tan bela erabiliz eta beste batzuetan arraba.Baina ez dut irakurlea asper eraziko neure zori-txarren kontaketa zehatzaz; aski izango da esa-tea bosgarren egunean iritsi nintzela ikustennuen azken irlara, aurrekoaren hego-hego-ekial-dera zegoelarik.

Page 285: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Nik uste baino tarte handiagoa zegoen irlahartara, eta bost ordu behintzat behar izannituen iristeko. Ia inguru guztian eman nion biralehorreratzeko leku egokia aurkitu baino lehen:kala txiki bat zen, kanoa baino hiru aldiz zabala-goa gutxi gorabehera. Irla zeharo harkaiztsuazela konturatu nintzen, han-hemenka berdeguneeta usaingozoko belar batzuk bakarrik zeudela-rik. Neure hornizio urriak atera eta pixka batindarberritu ondoren, gainerakoa haitzulobatean gorde nuen, halako asko baitzeuden han.Arrautza ugari bildu nuen harkaitzetan, baitaalga eta belar ihar asko ere, biharamunean suaegin eta ahal bezain ongi arrautzak prestatzekoerabili nituenak. (Zeren eta, neurekin bainituensukarria, zurdokia, metxa eta erre-ispilua). Hor-nizioak gordeta nitueneko haitzuloan eman nuengau osoa etzanda. Su egiteko neuzkan belar etaalga ihar berberak izan ziren nire ohea. Oso logutxi egin nuen, gogo-kezkak nekeari nagusitueta iratzarririk eduki baininduen. Hain leku soi-lean guztiz ezinezkoa zela bizirik irautea eta osoamaiera goibela izango nuela pentsatu nuen.Hain adoregabe eta bihotz eroria nengoenez, ez

Page 286: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen jaikitzeko gogorik, eta haitzulotik irtetekobehar beste kemen lortu ahal izaterako, osoaurreratua zegoen eguna. Harkaitz artean ibilinintzen aldi batez; zerua zeharo oskarbi zegoen,eta eguzkia hain distiratsu, ezen ezin bainionzuzen begiratu; baina bat-batean ilundu eginzuen eta, nire ustez, ez hodei bat tartean jarrita-koan gertatzen den bezala. Biratu eta egundokogorputz opako bat ikusi nuen neure eta eguzkia-ren artean, aurrera zetorrelarik irlarantz. Ematenzuen bi milia izango zituela altueran, eta sei edozazpi minutuz ezkutatu zuen eguzkia, baina ezzitzaidan iruditu airea askoz hotzago edo zeruailunago zegoenik mendi baten itzalpean egonbanintz baino. Nengoen lekurantz hurbilduahala, substantzia tinkoa zela ematen zuen,azpialdea laua, leuna eta oso distira biziaz zuela-rik beheko itsasoaren islaz. Zutik nengoen tontorbatean itsasertzetik berrehunen bat metrora, etagorputz izugarri hura beheratzen ari zela ikusinuen ia nire parean jarri arte, milia ingeles bate-ra baino hurbilago. Poltsiko-kataloxa hartu etaargi eta garbi jende pilo bat ikusi nuen gora etabehera zebilela haren alboetan, okertua zegoela

Page 287: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ematen zuelarik, baina jende hura zer egiten arizen ezin nuen bereizi.

Bizitzeko berez dugun gogoak pozezkobarne-zirrara eragin zidan, baita aurkitzen nin-tzeneko leku eta egoera triste hartatik abenturahark era batera edo bestera aterako ninduenitxaropena sortarazi ere. Baina aldi berean,nekez uler dezake irakurleak nire harridura irlabat airean ikustean, gizakiak bizi zirelarik bertan,irla, beren nahierara, gora edo behera edo aurre-rantz eramateko gai zirenak (hala zirudienbehintzat). Baina ez nengoenez orduan fenome-no honetaz filosofatzeko egoeran, nahiago izannuen irla norantz joango zen begira geratzea,aldi batez geldi geratu zela ematen baitzuen.Halere, hurbilago etorri zen laster, eta harenalboak ikusi ahal izan nituen, zenbait galeriamailakatuz inguratuak eta batetik bestera jaiste-ko, tarteka-marteka, eskailerak zeudelarik.Barreneko galerian, zenbait jende ikusi nuenkanabera luzez arrantzan, eta beste batzuk begi-ra. Neure txanoa (aspaldi hondatua bainuenkapela) eta sudur-zapia astindu nituen irla alde-rantz; eta are hurbilago etorri zelarik, hots eta

Page 288: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

deiadar egin nuen ahal bezain ozen; eta geroarretaz begiratuz, jendetza sumatu nuen hobetoikusten nuen alde hartan bilduta. Nire aldera etaelkarri egiten zizkioten keinuengatik garbi ikus-ten nindutela konturatu nintzen, nahiz eta ez zie-ten nire oihuei erantzuten. Baina eskaileratangora lauzpabost gizon ikusi nituen presaka etakorrika irlaren gailurrerantz joaten, gero desa-gertu egin zirelarik. Pentsatu nuen, eta zuzen,argibide eske bidali zituztela egoera hartan agin-tea zuen norbaitengana.

Jende-kopurua gehitu egin zen, eta ordu erdibaino lehen, irla mugitu eta goratu egin zuten,hala, barreneko galeria ni nengoeneko altuera-ren maila berean eta ehun metrora baino hurbi-lago geratu zelarik. Orduan, otoika eta erregukahasi nintzaien, eta erarik apalenean hitz eginnien, baina ez nuen erantzunik izan. Nireaurrean hurbilen zeudenak goi-mailako pertso-nak zirela ematen zuen, haien janzkeratik ateranuenez. Elkarren artean eztabaidan ari zirensugartsu, sarri niri begiratuz. Azkenik, haietakobatek zerbait oihu egin zuen hizkera garbi, fineta goxo batean, italieraren antzekoa doinuz;

Page 289: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta hizkuntza horretan erantzun nien beraz,kadentzia behintzat haien belarrietarako atse-gingarri izango zen itxaropenaz. Elkarri ezerulertu ez genion arren, erraz jakin zuten zeradierazi nahi nien, jendeak ikusten baitzuen estueta larri nengoela.

Keinu egin zidaten harkaitzetik jaitsi eta hon-dartzarantz joan nendin, hala egin nuelarik; etairla hegalaria halako altuera bateraino igo zela-rik, ertza nire gain-gainean zuela, katea botazuten barreneko galeriatik, aulki batekin mutu-rrean lotuta, eta hantxe eseri ondoren, gora igoninduten poleaz.

Page 290: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

2. KAPITULUALaputiarren izaera eta aldarteak.

Haien kulturaren berri. Erregeaz etaharen Gorteaz. Autoreak han izanzuen harrera. Bertakoek jasaten

dituzten beldur eta kezkak. Emaku-meen berri.

Aulkitik jaistean, jendetza handiak inguratuninduen, baina hurbilen zeudenak kategoriahandiagokoak zirela ematen zuen. Begiratzekoitxura eta jarreragatik zeharo harriturik zeuden,eta neu ere antzeratsu benetan, ez bainuenordura arte inoiz ikusi hain gizaki-arraza bitxirikitxura, janzkera eta aurpegieraz. Haien buruakdenak zeuden okertuta, eskuinerantz edo ezke-rrerantz; begietako bat barrurantz bihurtuazuten, eta bestea zuzen-zuzen zeniterantz. Kan-poko arropak eguzki, ilargi eta izar irudiz apain-duak zituzten, tarteka arrabita, xirula, harpa,turuta, gitarra, klabikordio eta guretzat Europanezezagunak diren beste musika-tresna askorekin

Page 291: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nahasturik. Batean eta bestean asko ikusi nituenmorroi-janzkeraz, eskuetan zeukaten makilamotzaren muturrari idabur bat bezala lotua puxi-ka bat zutelarik puztuta. Puxika bakoitzean ilaridor edo txintxika mordoxka bat zegoen (horrelaesan zidaten gero). Noizean behin, inguruanzituztenen ahoak eta belarriak astintzen zituztenpuxika haiekin, ezin izan nuelarik orduan jokabi-de haren esanahia ulertu; dirudienez, jendeharen gogamena hain murgilduta egoten denezespekulazio sakonetan, ezin izaten dute ez hitzegin ezta gainerakoek esandakoa entzun ere,mintzamen- eta entzumen-organoetan kanpotikegindako ukituren batek ez baditu esnatzen;arrazoi honengatik, ordain lezaketenek behin-tzat beti izaten dute familian astintzaile bat (cli-menole, jatorrizko hizkuntzan) morroietariko batbailitzan, eta ez dira kanpora irteten edo bisitanjoaten hura gabe. Eta laguntzaile honen eginki-zuna, bi pertsona edo gehiago elkarrekin daude-nean poliki-poliki puxikaz jotzea izaten da, baihitz egin behar duenaren ahoa baita entzulearenedo entzuleen eskuineko belarria ere. Halaber,astintzaile honek arduratsu lagundu behar dio

Page 292: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ugazabari paseora irtetean eta beharrezkodenean zaflada goxo bat eman begietan, zereneta, beti hain murgildua ibiltzen denez beregogoetetan, edozein amildegitatik erortzekoarrisku nabarian egoten baita, edo buruaz edo-zein poste jotzeko, edo kaleetan beste batzueiedo besteek berari bultza egin eta erretenerajoateko arriskuan.

Beharrezkoa zen irakurleari informazio hauematea, bestela ni bezain galdua egongo baili-tzateke, jende haren jokabidea ulertu ezinik,eskaileratan gora irlaren gailurrera eta handikerrege-jauregira eraman nindutenean. Gora gin-doazen bitartean, hainbat aldiz ahaztu zitzaienzertan ari ziren, eta neure kontura utzi, astintzai-leek oroimenak berriro ernarazi zizkieten arte;zeren eta, nire janzkera eta itxura arrotza ikus-tea ez zitzaiela batere axola ematen baitzuen,ezta herri xehearen oihuak ere, hauen pentsa-mendu eta gogamenak askeagoak zirelarik.

Azkenean, jauregira sartu eta bisita-aretorai-no joan ginen, eta han Erregea ikusi nuen beretronuan eserita, kategoriarik handieneko pertso-nak zituelarik bi aldeetan. Tronuaren aurrean,

Page 293: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

mahai handi bat zegoen globoz eta esferazbetea, eta mota guztietako matematika-tresnaz.Maiestatea ez zen gutaz batere konturatu, nahizeta gure sarrerak aski zarata sortu, Gorteko per-tsona guztiak inguratu baitziren. Baina bera ara-zoren batean sakon murgilduta zegoen orduan,eta ordu bete gutxienez itxaron behar izangenuen, ebatzi ahal izan zuen arte. Ondoangorte-mutil gazte bat zeukan alde bakoitzean,astingailuak eskuetan zituztela, eta libre zegoe-la ikusi zutenean, haietako batek poliki ahoaneman zion, eta besteak eskuineko belarrian;orduan, izu-ikaratu egin zen bat-batean iratzar-tzen dutena bezala, eta nireganantz eta ingu-ruan nuen taldearenganantz begiratuz, gure eto-rrera gogoratu zuen, haren berri emana ziotela-rik aurrez. Hitz batzuk esan zituen, eta berehalagazte bat nire ondora etorri astingailuarekin etaeskuineko belarrian eman zidan poliki; bainaahal bezain ongi keinu egin nion, ez nuela tresnaharen beharrik adieraziz; eta honek, gero jakinnuenez, Maiestateari eta Gorte osoari nire adi-menaren oso iritzi kaskarra sortarazi omen zien.Erregeak, sumatu ahal izan nuenez, zenbait gal-

Page 294: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dera egin zidan, eta nekizkien hizkuntza guztie-tan zuzendu nintzaion ni. Garbi geratu zeneannik ezin nuela ulertu ezta ulertua izan ere, bera-ren aginduz jauregiko gela batera eraman nindu-ten (arrotzenganako abegikortasuna baitzuenPrintze hark bere bereizgarri aurreko guztienaldean), han bi zerbitzari izendatu zituztelariknire laguntzarako. Janaria ekarri zidaten, eta lauhandikik —Erregearengandik oso hurbil ikusiaknituela gogoratu nuen— nirekin batera jatekoohorea egin zidaten. Lehenengoa eta bigarrenaekarri zizkiguten eta bakoitzean hiru jaki. Lehenazpilkadan, arkume-besaburua zegoen, triange-lu aldekide itxuran ebakia, behiki-zatia erronboitxuran, eta budina zikloide eran. Bigarren azpil-kadan bi ahate zeuden, arrabita eran burrun-tzian sartuta; saltxitxak eta odolkiak txirula etaoboe antzera, eta txahal-paparra harpa itxuraz.Zerbitzariek kono, zilindro, paralelogramo etabeste irudi geometriko batzuen forman ebaki-tzen ziguten ogia.

Jatorduan zehar, zenbait gauzaren izenakhaien hizkuntzan nola ziren galdetzera ausartunintzen, eta aitonen seme haiek, beren astintzai-

Page 295: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

leen laguntzaz, pozik erantzun zidaten, haienabilezia handiak miresgarri gertatuko zitzaizki-dan itxaropena baitzuten beraiekin elkarrizketa-tzea lortzen banuen. Laster izan nintzen jatekoaeta edatekoa, edo nahi nuen beste edozer, eska-tzeko gauza.

Jatordu ostean erretiratu egin ziren nirekinegon zirenak, eta Erregearen aginduz pertsonabat etorri zitzaidan, astintzaile batekin. Luma,tinta eta papera, eta hiruzpalau liburu ekarrizituen berekin, hizkuntza irakastera bidali zutelaadierazi zidalarik keinuz. Lau orduz egon ginenelkarrekin eserita, denboraldi horretan hitz-kopuru handiak idatzi nituelarik zutabeka, itzul-penarekin ondoan. Halaber, zenbait esaldi laburikastea lortu nuen. Izan ere, irakasleak nire zer-bitzarietako bati zerbaiten bila joateko agintzenzion, edo bira emateko, edo makurtzeko, eser-tzeko, zutitzeko, ibiltzeko eta horrelako gauzak.Orduan idatziz jartzen nuen esaldia. Bere libu-ruetariko batean eguzkiaren, ilargiaren eta iza-rren, zodiakoaren, tropikoen eta zirkulu polarrenirudiak ere erakutsi zizkidan, baita irudi lau etasolido askoren deiturak ere. Musika-tresna guz-

Page 296: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tien izenak eta deskripzioak ere eman zizkidan,baita haietariko bakoitza jotzen erabiltzen direntermino tekniko orokorrak ere. Alde egin zue-nean, ordena alfabetikoan jarri nituen hitz guz-tiak beren esanahiekin. Eta horrela, egun gutxi-ren buruan, oroimen sendoaren laguntzaz, lortunuen haien hizkuntza pixka bat ikastea.

Irla Hegalari edo Flotagarri bezala itzultzendudan hitza Laputa da jatorrizko hizkuntzan,beronen benetako etimologia ezin izan nuelarikinoiz jakin. Lap, erabiltzen ez den mintzairazaharrean, altu da, eta untuh, gobernadore, etaLapuntuh horren desitxuraketatik datorrelaLaputa esaten dute. Baina nik ez dut eratorpenhau onartzen, pixka bat bortxatua dela ematenbaitu. Haien arteko ikasienei neure aierua aur-keztera ausartu nintzen, hots, Laputa, Lap outeddela ia; Lap eguzki-izpiek itsasoan egiten dutendantza delarik, eta outed hegoa, baina ez dut iri-tzi hau derrigorrez ezarri nahi, baizik eta irakur-le zentzudunaren irizpidera utzi.

Nitaz arduratzeko Erregeak izendatutakoek,zein gaizki jantzita nengoen ikustean, biharamungoizean etortzeko agindu zioten jostun bati, jan-

Page 297: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzi bat egiteko neurriak har zitzan. Langile honekoso era ezberdinean egin zuen bere eginkizunalanbide berekoek Europan egin ohi dutenarenaldean. Lehenik altuera neurtu zidan koadrantezeta gero, erregela eta konpasez, gorputz osoa-ren neurriak eta itxura deskribatu zituen, denapaperean idatzi zuelarik, eta sei egunen buruanekarri zizkidan jantziak, oso gaizki eginak etabatere formarik gabeak, zenbaki batean nahastubaitzen kalkuluak egiterakoan. Baina honelakookerrak sarri gertatzen zirela eta ez zituztela ain-tzakotzat hartzen ikusteak adore eman zidan.

Jantzirik ez nuelako barruan egon nintzenbitartean, ondoezik nengoelako zenbait egungehiagoz luzatu zelarik, asko zabaldu nuen hiz-tegia; eta Gortera joan nintzen hurrengo aldian,gai izan nintzen Erregeak esandako gauza askoulertzeko, baita berari nolabaiteko erantzunakemateko ere. Agindua zuen Maiestateak irlaipar-ekialderantz mugiarazteko, eta ekialdetik,Lagadoren gain-gaineraino eramateko, Lagadozelarik behean lehorrean zegoen erresuma oso-aren metropolia. Gutxi gorabehera laurogeitahamar legoara zegoen, eta gure bidaiak lau

Page 298: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

egun eta erdiz iraun zuen. Ez zuen niregan inola-ko eraginik izan irlak airean aurrera egiten zuenmugimenduak. Bigarren goizeko hamaikak alde-ra, Erregeak berak, noble, gortelari eta funtzio-narioekin, bere musika-tresna guztiak prestatuondoren, hiru orduz jardun zuen etengabejotzen, ni nahikoa durdituta nengoelarik zarataz;eta ezin izan nuen zergatia asmatu neure tuto-reak esan zidan arte. Irla hartako jendeak esfe-ren musika entzuteko omen zeuzkan belarriakmoldatuta, garai jakin batzuetan jotzen zelarikbeti, eta orduan Gortekoak prest omen zeudenhobekien menperatzen zuten tresnaz parte har-tzeko.

Lagado hiribururako bidaian zehar, zenbaithiri eta herriren gainean irla gerarazteko aginduzuen Maiestateak, haietan zeuden menpekoeneskariak hartu ahal izateko. Eta helburu honekin,zenbait lista-hari bota zituzten behera pisu txikibatzuekin muturretan. Hari hauetan jendeakbere eskariak lotzen zituen, zuzen-zuzeneangora igotzen zirelarik, kometari lotutako sokarenmuturrean eskola-umeek jartzen dituzten paper-zatiak bezalaxe. Batzuetan ardoa eta jakiak har-

Page 299: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzen genituen behetik, polea bidez jasotzenzituztenak.

Matematikako ezagupenak oso lagungarriizan zitzaizkidan haien fraseologia neuregana-tzeko, matematika eta musikari oso lotua baitze-goen; eta azken honetan ere ez nintzen bateretrebetasunik gabea. Haien ideiak etengabedabiltza lerro eta irudien inguruan. Esate batera-ko, emakume baten edo beste edozein animalia-ren edertasuna goraipatu nahi badute, erronbo,zirkulu, paralelogramo, elipse eta beste terminogeometriko batzuen bidez egiten dute, edotabestela, musikatik ateratako hitz teknikoz,hemen errepikatu beharrik ez daudenak. Erre-gearen sukaldean mota guztietako tresna mate-matiko eta musikalak ikusi nituen, haien irudia-ren arabera ebakitzen dituztelarik Maiestatearenmahaira ateratako errekiak.

Oso gaizki eraikiak dituzte etxeak, hormakokertuta, angelu zuzen bat ere ez dagoelarikgela bakar batean, eta oker honen jatorria geo-metria praktikoarekiko mesprezuan datza,arrunt eta mekanikotzat gutxiesten baitute; gai-nera, ematen dituzten argibideak sutilegiak dire-

Page 300: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

larik langileen adimenetarako, honek etengabe-ko hutsegiteak sortarazten ditu. Eta nahikoa tre-beak izan arren paperean erregela, lapitza etakonpasa erabiltzen, ez dut jende trakets, baldareta trauskilagorik ikusi eguneroko ekintza etabizitzako gorabeheratan, ezta hain motel etaburumotzik ere beste gai guztietan, matematikaeta musikan izan ezik. Oso txarrak dira arrazoi-ketan, eta sutsuak kontra egiten, zuzen daude-nean izan ezik, gutxitan gertatzen den gauza.Irudimena, fantasia eta asmamena guztiz ezeza-gunak zaizkie, beren hizkuntzan hitzik ere ezdutelarik ideia hauek adierazi ahal izateko; haienadimen eta gogoeta guztiak aipaturiko bi zien-tzia horietara bakarrik mugatzen dira.

Haietako gehienek, eta batez ere astronomiarloaz arduratzen direnek, fede handia duteastrologia judizialean, nahiz eta jendaurreanaitortzeaz lotsatu egiten diren. Baina batez ereharritu ninduena, eta zeharo ulergaitza eginzitzaidana, albiste eta politikarako duten joerabizia izan zen, etengabe ari baitira arazo publiko-ez galdezka, estatu-arazoei buruz iritziak ema-ten eta sugartsu eztabaidatzen alderdien idea-

Page 301: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

riumetako koma bakoitza. Egia esateko, joerabera ikusi izan dut Europan ezagututako mate-matikari gehienen artean, nahiz eta ezin izandudan inoiz analogia txikienik ere aurkitu bi zien-tzia hauen artean; ez badu behintzat jende harkpentsatzen, zirkulurik txikienak handienak bestegradu dituelako, munduaren gobernu eta admi-nistrazioak ere ez duela eskatzen esfera batmaneiatu eta birarazteko behar den baino trebe-tasun handiagorik. Baina, nire ustez, jarrera haugiza izaeraren gaitz oso arrunt batetik sortzenda, alegia, gurekin zerikusirik gutxien duten etaikasketaz edo berez gaitugabe gauden arazoe-tan jakingura eta harrotasun handiagoa agertze-ko joeratik.

Etengabeko kezkaren menpe dago jendehura, inoiz ez dutelarik izaten minutu batekogogo-bakerik; eta haien egonezina, gainerakogizakiongan eragin txikia duten gauzek sortzendute. Haien izua ortziko gorputzetan gerta lite-keen zenbait aldaketaren beldurrak eragina da.Adibidez, eguzkia etengabe hurbiltzen ari delakolurrera, hau denboran zehar absorbitua edo iren-tsia izan daitekeela. Edo eguzkiaren aurpegia

Page 302: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

poliki-poliki bere jariakinekin estalia izango delaeta ez diola lurrari argi gehiago emango. Edolurrak ozta-ozta ihes egin ziola azken kometarenisats-zartada bati, eman balio errauts bihurtukozukeelarik halabeharrez; eta hurrengoak,hemendik hogeita hamaika urterako kalkulatuadutelarik, suntsitu egingo gaituela ziur aski.Zeren eta, bere perihelioan eguzkitik halakotarte batera hurbiltzen bada (haien kalkuluenarabera horren beldur izateko arrazoia dagoela-rik), gori-gori dagoen burdinarena baino hamarmila aldiz berotasun handiagoa sortuko omendu; eta eguzkitik urrutiratzean, milioi eta hama-lau milia luzeko isats gori-goria eramango omenatzetik; eta beronetan zehar kometaren nukleoedo gorputz nagusitik ehun mila miliako distan-tziara igarotzen bada lurra, su hartuko omen dupasatzerakoan eta errauts bihurtua geratuko.Edo eguzkia egunero ari delarik bere izpiak gas-tatzen elika lezakeen horniziorik gabe, azkeneanzeharo kontsumitu eta deuseztatuko dela, hone-kin batera lurraren suntsipena eta eguzkitikargia hartzen duten planeta guztiena gertatukodelarik.

Page 303: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Arrisku hauen eta antzekoen beldurrez eten-gabe hain izuturik daudenez, ezin izaten duteohean lasai lo egin ezta inolako gozamenik izanere bizitzako ohiko atsegin eta dibertsioez. Goi-zean ezagunen batekin topo egitean, eguzkiarenosasunari buruzkoa izaten da lehen galdera, eazer itxura zuen sartzerakoan eta irteterakoan,eta zer itxaropen duten hurbiltzen ari den kome-taren tupustekoa eragozteko. Honelako elkarriz-ketak izaten dituztenean, mamu eta sorginenistorio izugarriak poz-pozik entzun eta gero bel-durrez ohera joatera ausartzen ez diren haurrekbezalaxe jokatzen dute.

Irlako emakumeak oso argiak dira; mespre-zatu egiten dituzte senarrak, eta oso gogokodituzte kanpotarrak, hauetariko asko samar iza-ten delarik beti Gortean beheko kontinentetikjoanda, bai hiri eta korporazio ezberdinetakoarazoengatik bai arazo partikularrengatik; bainaoso gutxietsiak dira, ez baitituzte dohain berdi-nak. Hauen artean aukeratzen dituzte andereekberen galaiak; baina zein erraztasun eta konfian-tza handiz jarduten duten izaten da iraingarrie-na, izan ere, senarra hain murgildua egoten

Page 304: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

denez gogoetak egiten, emazteak eta amoran-teak kutunkeriarik handienak egin ditzaketeharen aurre-aurrean, berak papera eta tresnakbaldin baditu behintzat eta astintzailerik ezondoan.

Emazte eta alabak kexu izaten dira irlaramugatuak egon beharraz, nahiz eta mundukotxokorik xarmangarriena dela uste izan nik; etahan oparotasun eta handitasun bikainenean bizieta nahi duten guztia egiten uzten zaien arren,mundua ikusteko eta metropoliko dibertsioetansartzeko irrikaz egoten dira, hau ez zaielarikuzten Erregearen baimen berezirik gabe; eta ezda batere erraza izaten hau lortzea, handikiak —sarri eskarmentatuta— ohartu baitira zein neke-za izaten den emazteak behetik itzul daitezenkonbentzitzea. Esan zidaten Gorteko anderehandi bat, zenbait seme-alabaren ama etaLehen Ministroarekin ezkondua —berau erresu-mako aberatsena, oso pertsona atsegina, emaz-tea oso maite zuena eta irlako jauregirik ederre-nean bizi zena izanik—, Lagadora jaitsi zela osa-sun-arazoen aitzakiaz, han zenbait hilabetezegon zelarik ezkutatua, Erregeak bilatzeko agin-

Page 305: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dua eman zuen arte; eta ostatu ilun batean aur-kitu zutela, dena zarpailduta, bere jantziak bahi-turan utziak baitzituen lekaio zahar desitxuratubat mantentzeko, eta honek egunero jipoitzenzuen arren, oso bere gogoz kontra eraman zute-la gora. Eta senarrak ahal zuen maitasunik han-dienaz —ezertxo ere aurpegiratu gabe— abegiegin zion arren, laster lortu zuela berriro beheraihes egitea bere bitxi guztiekin, galai berbera-rengana, eta geroztik ez dela andereaz ezergehiago jakin.

Beharbada, ez hain herrialde urrutikoarenbaizik eta Europa edo Ingalaterrako istoriorenbaten antz handiagoa hartuko dio irakurleakhoni. Baina atsegin beza gogoan hartzea emaku-mearen kasketaldiak ez direla klima edo nazio-ren batera mugatzen eta erraz pentsa daitekeenbaino askoz orokorragoak direla.

Gutxi gorabehera hilabeteren buruan, hobe-kuntza dezentea egin nuen haien hizkuntzan etaErregearen galdera gehienei erantzuteko gainintzen, harekin elkartzeko ohorea izaten nue-nean. Maiestateak ez zuen jakingurarik txikienaere agertu ni egondako herrialdeetako lege,

Page 306: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gobernu, historia, erlijio edo ohiturei buruz, bai-zik eta matematikaren egoeraz galdetzeramugatzen zen, eta nik ematen nion informazioamesprezu eta axolagabeziarik handienaz har-tzen zuen, nahiz eta bere astintzaileak sarriematen zion alde bietan erne egoteko.

Page 307: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

3. KAPITULUAFilosofia eta astronomia modernoakebatzitako fenomeno bat. Laputia-

rren aurrerapen handiak azkenhonetan. Erregearen metodoa matxi-

nadak zanpatzeko.

Irlako lekurik bitxienak ikusteko baimenaeskatu nion Printzeari, ederretsi ziolarik eskuza-balki emateari, baita lagun ziezadala agindu eretutoreari. Batez ere, irlaren mugimendu ezberdi-nen kausa teknologiko edo naturala jakin nahinuen, guzti honen kontaketa zientifikoa egingodiodalarik orain irakurleari.

Irla Hegalari edo Flotagarria zeharo biribilada, 7.166 metroko diametroa du, edo lau milat’erdi gutxi gorabehera, eta beraz, 4.050 hekta-rea ditu. Berrehun eta hirurogeita hamabostmetroko lodiera du. Oinarri edo azpialdea, behe-tik begiratzen dutenek ikusten dutena, diaman-tezko xafla leun eta uniformea da, ehun eta lau-rogei metroraino igotzen dena. Gainean mineral

Page 308: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ezberdinak daude agertu ohi diren ordenan, etaguzti honen gain humus emankorreko geruzabat, hiruzpalau metroko lodierakoa. Zirkunferen-tziatik erdialderantz gainaldeak duen makurdurada irla gainean jausten den ihintz eta euri guztiaerrekasto txikietan erdialderantz joatearenkausa naturala; han lau urtegi handira hustendira, bakoitzak ia milia erdia duelarik biran etaerdigunetik ehun eta laurogei metrora daudela-rik. Egunez eguzkiak etengabe lurrunarazten duurtegi haietako ura, horrela eragozten zaielarikgainezka egitea. Gainera, monarkaren eskudagoelarik irla laino eta hodeiak baino goragoeramatea, nahi duenean eragotz lezake ihintzaeta euria egitea. Izan ere, hodeirik altuenak ezindira bi milia baino gorago igo, naturologoek dio-tenaren arabera, edo behintzat herrialde hartanez da inoiz jakin gorago joan direnik.

Irlaren erdian, berrogeita bosten bat metrodituen diametroko leize bat dago eta handikastronomoak ganga handi batera jaisten dira —horregatik Flandona Gagnole edo AstronomoenKoba deitua— laurogeita hamar metroko sako-neran dagoelarik diamantearen gainazalaren

Page 309: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

azpian. Koba hartan hogei kriseilu daude etenga-be argi egiten, diamantearen islaz argitasunbizia botatzen dutelarik alde guztietara. Lekuhartan sestante, koadrante, teleskopio, astrola-bio eta beste astronomi tresna asko dago bildu-ta. Baina gauzarik ikusgarriena, haren menpebaitago irlaren zoria, egundoko imanarri bat da,ehuleen anezkaren antzekoa itxuraz. Bost metrot’erdi da luze eta alderik zabalenean gutxienezhiru metro alderik alde. Erditik zeharkatzen duendiamantezko ardatz sendo batek eusten dio ima-nari, bere gain ibiltzen delarik, eta hain zehatzorekatua dagoenez, eskurik ahulenak ere birarazdezakeelarik. Diamantezko zilindro huts batekinguratzen du, metro eta hogei dituelarik altue-ran, beste horrenbeste lodieran eta hamaikametro diametroan, horizontalki jarria, diaman-tezko zortzi oinarriren gainean, hauetako bakoi-tzak bost metro t’erdiko altueraz. Alde konkabo-aren erdian hogeita hamar zentimetroko sakone-ra duen zirrikitua du, bertan, kokatzen direlarikardatzaren muturrak, eta bira egiten hala behardenean.

Page 310: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ez dago indarrik harria bere lekutik mugitukoduenik, zilindroa eta oinarriak bat eginda baitau-de irlaren oinarria den diamantezko masarekin.

Imanarri honen bidez igo erazten edo jaitsa-razten zaio irlari, eta leku batetik bestera mugia-razten. Izan ere, monarkaren agintepeko lur-zatiari dagokionean, harriak indar erakarlea dumutur batean eta aldaratzailea bestean. Muturerakarlea lurrerantz duela imana zutik jarrita,irla beheratu egiten da; baina mutur aldaratzai-lea beherantz begira badago, irla zuzen-zuzengora igotzen da. Harria zeiharretara dagoenean,irlaren mugimendua ere horrelakoa izaten da.Zeren eta, iman hartan indarrek ere haren nora-bidearekiko paraleloan eragiten baitute beti.

Zeiharretako mugimenduaren bidez monar-karen aginterriko eskualde ezberdinetara era-maten da irla. Nola egiten duen aurrera ulertze-ko, demagun A-B Balnibarni herrialdea zeharka-tzen duen lerro bat dela, eta c-d imanarria dela,d mutur aldaratzailea delarik eta c mutur erakar-lea, irla, berriz, C gainean dagoelarik kokatua;irla c-d posizioan jartzen bada mutur aldaratzai-lea beherantz dela, irla gorantz igoko da D-rantz

Page 311: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zeiharretara. D-ra iristean, jirarazi bere arda-tzean mutur erakarlea E-rantz begira egon arte,eta orduan irla zeiharretara E-rantz joango da;eta han harria berriro jirarazten bada bere arda-tzean E-F posizioan jarri arte, mutur aldaratzai-lea beherantz duela, irla igo egingo da F-rantzzeiharretara, non mutur erakarlea G-rantzzuzenduz, irla G-rantz mugituko den, eta G-tik H-ra, mutur aldaratzailea zuzen-zuzen beherantzbegira jartzeko moduan jirarazten bada harria.Eta horrela, harriaren posizioa behar bestetanaldatuz, irla gora eta behera joatea lortzen dabeti ere zeiharretara, eta txandakako igoera etabeheratze hauekin (zeihartasuna ez da oso bizia)aginterriko eskualde batetik bestera eramatenda.

Baina kontutan izan behar da irla ezin delabeheko lurraldearen hedadura baino harantzagoeraman, ezta lau milia baino gorago ere. Astro-nomoek (harriari buruzko tratatu luzeak idatzidituztelarik) ondorengo azalpena ematen dute:propietate magnetikoa ez dela iristen lau miliazharantzago, eta lurraren erraietatik eta itsasoankostatik seiren bat legoara imanari eragiten dion

Page 312: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

minerala, ez dagoela globo osoan zehar banatu-ta, baizik eta Erregearen aginterriko mugen bar-nean bakarrik; eta hain egoera pribilegiatuarenabantaila handiaz erraza izan zen printze baten-tzat bere esanera makur eraztea imanaren era-karpen-eremuan zegoen edozein herri.

Harria zerumugaren planoarekin paraleloanjartzen bada, irla geldi-geldi geratzen da; zereneta, horrela, bi muturrak lurretik distantzia bere-ra daudenez, indar berberaz eragiten baitute,batak beherantz tira eginez, besteak gorantzbultza eginez; eta beraz, ezin da mugimenduriksortu.

Imanarria astronomo jakin batzuen ardura-pean dago, noizean behin lekuz aldatzen dutela-rik monarkak agindutakoaren arabera. Bizitzagehiena ortziko gorputzei beha ematen dute,gureak baino askoz hobeak diren kataloxenlaguntzaz egiten dutelarik hori. Zeren eta, haienteleskopiorik handienak ez izan arren metrobetekoak ere, hogeita hamabosteko gureekbaino askoz gehiago handitzen baitute, eta gar-biago erakusten dituzte izarrak. Abantaila honiesker, Europako gure astronomoak baino askoz

Page 313: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

aurkikuntza handiagoak egiteko gauza izan dira;hain zuzen ere, hamar mila izar finkoren katalo-goa egin dute, gure arteko handienak kopuruhorren herena baino gehiago ez duelarik. Hala-ber, Martitzen inguruan dabiltzan bi izar txiki edosatelite ere aurkitu dituzte, barrukoena bere pla-netaren erditik hiru diametroko tartera dagoela-rik, eta kanpokoena bostera; lehenak hamarordutan ematen du bira osoa, eta bigarrenakhogeita bat t’erdi behar ditu; beraz, haien den-bora periodikoaren karratuak ia-ia proportziona-lak dira Martitzen erditik duten distantziarenkuboekiko, honek nabarmen erakusten duelarikortziko beste gorputzei eragiten dien grabitazio-lege berberaren menpe daudela haiek ere.

Laurogeita hamahiru kometa ezberdinenbehaketa egin dute, eta zehaztasun handiz eza-rri haien periodoak. Hau egia bada (eta ziurtasunhandiz baieztatzen dute), oso desiragarria litza-teke haien behaketak argitaratzea, horrela,kometen teoriak, gaur egun oso ahul eta akasdu-na denak, astronomiako beste arlo batzuen per-fekzio bera lortu ahal izango bailuke.

Page 314: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Erregea unibertsoko printzerik absolutuenaizango litzateke, ministro-kabinete bat berarekinelkar dadin konbentzituko balu; baina hauek,beren ondasunak behean kontinentean dituzte-nez eta faboritoaren lanbidea oso ziurtasungutxikoa dela pentsatuz, ez dute inoiz onartukoberen herria esklaboztatzea.

Hiri batek, matxinada edo erreboltatan hasiedo indarkeria erabiltzen duten taldeak sortuedo ohiko zergak ordaintzeari uko egiten badio,Erregeak bi metodo ditu halakoak esaneramakur erazteko. Lehena eta arinena, halakohiriaren eta inguruko lurren gainean irla aireanflotatzen edukitzea da, horrela eguzkiaren etaeuriaren onurak ukatzen dizkielarik eta, beraz,gabezia eta gaixotasunak jasan erazten biztan-leei. Eta delituak merezi badu, aldi berean harrihandiak botatzen dizkiete goitik, hauen aurka ezdutelarik babesik soto eta haitzuloetan gordetabaizik, etxeetako teilatuak zati-zati egiten dizkie-ten bitartean. Baina halere burugogor jarraituedo altxamendutan hasi nahi badute, azken kon-ponbidera jotzen du, irla zuzen-zuzen buru gai-nera jausten uztea alegia, horrela dena suntsi-

Page 315: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzen delarik, etxeak nahiz gizakiak. Edonola ere,Printzea oso gutxitan baliatzen da neurri hone-taz azkeneraino, eta ez da hau zertzeko irrikatanegoten ere, eta Ministroak ere ez dira ausartzenhonelako ekintza bat aholkatzera, herriarenaurrean higuingarri bihurtuko lituzkeelako, baitakalte handiak eragin ere beren ondasunetan,hauek denak behean daudelarik, irla Erregearenjabetzakoa baita.

Baina bada beste arrazoi pisutsuago bat,behar-beharrezko egoeratan izan ezik, herrialdehartako erregeek zergatik ez duten sekula hainekintza beldurgarria burutu ulertzeko. Izan ere,desegin beharreko hiriak harkaitz alturik balu,hiririk handienetan gertatu ohi den bezala (agianhasieratik aukeratuko zuten kokaleku hori horre-lako hondamendiak eragoztearren), edo xapiteledo harrizko zutabe asko balitu, bat-bateko jai-tsierak irlaren oinarri edo azpialdea hondatukoluke, zeren eta, esan dudan bezala, ehun etalaurogei metroko lodiera duen diamantezkoosoki bat izan arren, gerta bailiteke tupustekohandiegiz apurtzea, edo beheko etxeetako suta-ra gehiegi hurbildu eta lehertzea, gure tximinie-

Page 316: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tako sugibel-harriaz sarri gertatu ohi den bezala.Herriak ongi daki guzti hau, eta badaki norainoeraman dezakeen bere tema, askatasuna etaondasunak izaten baititu arriskuan. Eta Erre-geak, probokaziorik handienak jasan eta honda-kin bihurtzeraino hiria zanpatzea erabakia due-nean, irla poliki-poliki jaitsarazteko agintzen du,herriarenganako onginahiz balitz bezala, bainadiamantezko oinarria apurtzeko beldurrez izatenda benetan; hau gertatuz gero —filosofo guztiakiritzi berekoak dira—, imanarriak ezingo liokeirlari luzaroago eutsi, masa guztia lurrera jausikolitzatekeelarik.

Ni haien artera iritsi baino hiruren bat urtelehenago, Erregea bere aginterriaren gain zebi-lela bidaia ofizialean, ezohiko istripu bat gertatuzen, ia egin zuelarik monarkia harenak, behin-tzat gaur egun eratua dagoen bezala. Lindalino,erresumako bigarren hiria izan zen Erregeaklehendabizi bisitatu zuena bere bidaialdian. Han-dik irten eta hiru egun geroago, biztanleek —zapalkuntza handiez sarritan kexatuak— hirikoateak itxi, Gobernaria harrapatu eta izugarrizkoabiada eta ahaleginez lau dorre handi eraiki

Page 317: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zituzten, bakoitza (karratu-karratua den) hiria-ren izkina banatan, hiriaren erdian zut dagoenharkaitz zorrotz eta sendoaren garaiera bereko-ak. Dorre bakoitzaren gailurrean, baita harkai-tzarenean ere, imanarri handi bat jarri zuten eta,beren aurreikuspenak huts egitea gertatuta ere,errekinik suharberaenaren pilo handi bat presta-tu zuten, harekin leherraraziko zutelakoan irla-ren diamantezko oinarria, imanarriaren planakporrot egiten bazuen.

Zortzi hilabete iragan ziren lindaliniarrakerreboltan zebiltzala Erregeak jakin arte. Orduanirla hiri gaineraino eramateko agindu zuen. Jen-dea guztiz elkartuta zegoen eta egina zuen hor-nizio-pilaketa; gainera, ibai handi batek hiriazeharkatzen du erditik. Zenbait egunez Erregeagainean egon zitzaien airean eguzkia eta euriaeragozteko. Behera lista-hari asko bidaltzekoagindu zuen, baina inori ez zitzaion bururatugora eskaririk bidaltzerik, baizik eta, horrenordez, exijentzia ausartak, bidegabekeria guz-tien ordaina, eskubide handiak, beren Goberna-ria aukeratu ahal izatea eta antzerako bestegehiegikeria batzuk. Honen ondoren, barreneko

Page 318: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

galeriatik hirira harri handiak botatzeko aginduzien Erregeak irlako biztanle guztiei; baina hirita-rrak prest zeuden ezbehar honetarako, berengauzekin lau dorreetan eta beste eraikin sendobatzuetan sartu zirelarik, baita lurpeko gangatanere.

Erabakia zuelarik Erregeak herri harro huramenperatzea, dorre eta harkaitz gailurretarantzhogeita hamabost metroraino irla poliki-polikijaitsarazteko agindu zuen. Halaxe egin zuten;baina ohi baino askoz bizkorrago jaisten zelaohartu ziren eginkizun hartan ziharduten langi-leak, eta imanarria biraraziz ere ozta-ozta lor-tzen zutela egonkortzea, irlak erortzera egitenbaitzuen. Berehala eman zioten Erregeari ger-taera harrigarriaren berri, eta Erregearen baime-na eskatu zuten irla gorago eramateko; onetsiegin zuen Erregeak, berehala deitu kontseiluorokorra eta imanarriaz lan egiten zutenei erejoateko agindu zitzaien. Haien arteko zaharreneta adituenetako batek saiakuntza bat burutze-ko baimena lortu zuen. Hogeita hamar metrokokordel sendo bat hartu, eta nabaritua zuten era-karpen-eremua baino gorago altxatu zutelarik

Page 319: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

irla hiri gainean, diamante-zati bat —irlarenoinarri edo azpialdearen izaera bereko burdinaz-ko nahasketa zuena— lotu zion kordelaren mutu-rrari, eta barreneko galeriatik jausten utzi zuenpoliki-poliki dorregainetarantz. Diamantea laumetro ere jaitsi baino lehen, oso indartsu beheraerakarria sentitu zen operatzailea, nekez tiraegin zezakeelarik gorantz. Orduan zenbait dia-mante-zati txiki bota zituen behera, eta dorre-gainak biziki erakartzen zituela ohartu zen.Esperimentu bera egin zen beste hiru dorreetaneta harkaitzean, ondorio berberekin.

Gertaera honek erabat hautsi zituen Erre-geak hartutako neurriak eta (beste xehetasunbatzuetan gehiago ez luzatzearren) behartuaikusi zuen bere burua hiriak ezarritako baldin-tzak onartzera.

Ministro garrantzitsu batek adierazi zidanez,gero goratu ezinda geratzeko moduan hurbildubalitz irla hiri gainera, erabakia omen zuten hiri-tarrek irla betirako lotzea, Erregea eta zerbitzariguztiak hil eta gobernu-era zeharo aldatzea.

Erresuma hartako funtsezko lege baten ara-bera, ez Erregeak ezta beraren bi seme zaharre-

Page 320: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nek ere, ez dute baimenik irlatik irteteko, eztaErreginak ere erditzeko adina iragan arte.

Page 321: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

4. KAPITULUAAutorea Laputatik irten, Balnibarbiraeramana izan eta metropolira iris-

ten. Metropoliaren eta inguruko lan-dazabalaren deskribapena. Handiki

batek abegikor hartzen autorea;berarekin izandako elkarrizketa.

Nahiz eta irla hartan gaizki erabili nindutenikezin dudan esan, halere aitortu beharra dutneure burua baztertuegia sumatzen nuela, etamesprezatua ere bai neurri batean. Zeren eta,ez Printzeak ez jendeak ez baitzuten beste jakin-tza-arloekiko jakingurarik, matematika eta musi-karekiko izan ezik, hauetan beraiek baino askozgutxiago nintzelarik, eta ondorioz aintzakotzathartu gabea.

Bestalde, irlako gauza interesgarri guztiakikusi ondoren, handik irteteko irrikatan nengoen,oso aspertua bainindukan jende hark. Egia esa-teko, apartak ziren nik asko estimatzen ditudanbi zientziatan, eta ez naiz zeharo ezjakina bero-

Page 322: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rietan, baina aldi berean hain sorgortuak etamurgilduak zeudenez gogoetan, sekula ez duttopo egin hain lagunarte desatseginarekin. Ema-kume, merkatari, astintzaile eta gorte-mutilekinbakarrik hitz egin nuen han eman nituen bi hila-beteetan zehar, beronengatik biziki gorrotatuaizan nintzelarik azkenerako, nahiz eta jendeharengandik bakarrik hat nezakeen zentzuzkoerantzunik.

Gogor ikasiz lortua nuen haien hizkuntzarenezagutza-maila on samarra; baina aspertua nen-goen hain jaramon gutxi egiten zitzaidan irlabatera mugaturik egoteaz, eta lehen aukera iza-tean handik irtetea erabaki nuen.

Bazen jaun handiki bat Gortean, Erregearenhurbileko ahaide, eta horrengatik bakarrik har-tzen zutena begirunez. Han mundu guztiak zeu-kan beren arteko pertsonarik ezjakinen eta ino-zoentzat. Zerbitzu bikainak eginak zizkion Koro-ari, berezko eta lorturiko dohain handiak zituen,zintzotasun eta ohorez jantzia zen, baina haingaitasun urria zuenez musikarako, haren irain-tzaileek esan ohi zuten sarritan ikusi zutela errit-moa oker eramaten; eta irakasleek neke handiz

Page 323: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bakarrik lortu omen zuten hari matematikakoproposamendurik errazena ere frogatzen irakas-tea. Bere ederraren erakusgarri asko eskainizidan, sarri ohoratzen ninduen bere bisitaz, etaEuropako arazoen berri eman niezaion nahi iza-ten zuen, baita ibilia nintzen herrialde ezberdine-tako lege eta ohituren, jokaera eta kulturarenberri ere. Arreta handiz entzuten zidan, eta ohar-pen oso zuhurrak egiten zituen nik esandakoguztiaz. Bi astintzaile zituen ofizialki, baina ezzen sekula haietaz baliatzen Gortean eta proto-kolozko bisitaldietan izan ezik eta, biok elkarre-kin bakarrik geundenean, erretiratzeko agintzenzien beti.

Maiestateak alde egiten utz ziezadan, bitar-tekaritza egiteko erregutu nion pertsonaia agur-garri honi, eta horrelaxe egin zuen, baina atse-kabez, berak esan zidanez; izan ere, hainbateskaintza onuragarri egin baitzidan, edonola erenik onartu ez nizkionak, nahiz eta esker onikberoena adierazi.

Otsailaren 16an, agur esan nien Erregeari etaGorteari. Berrehunen bat libera ingelesen balio-ko opari bat egin zidan Erregeak, eta beste hain-

Page 324: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

beste haren ahaide zen nire babesleak, baitagomendio-gutun bat eman ere Lagado metropo-lian zeukan lagun batentzat; eta irla aireanmendi baten gainean zegoelarik hiriburutik bimiliara gutxi gorabehera, beheratu egin nindu-ten barreneko galeriatik, gora eraman nindutenera berean.

Kontinentea, Irla Hegalariko monarkarenmenpe dagoelarik, Balnibarni izen orokorraz eza-gutzen da, eta metropolia, lehen esan dudanbezala, Lagado deitzen da. Atsegin pixka batsentitu nuen lur sendoan egotean. Hirirantz joannintzen oinez inolako kezkarik gabe, bertakoakbezala bainengoen jantzia, eta behar hainbatikasia haiekin hitz egiteko. Pertsona bati gomen-datua nindutenez, laster aurkitu nuen harenetxea, eta beraren laguna zen irlako handikiarengutuna erakutsi ondoren, oso maitagarriro hartuninduen. Jaun bikain hark, Munodi izenekoak,bere etxean gela bat presta ziezadaten aginduzuen, non egin bainuen neure egonaldia, traturikabegikorrena eman zidatelarik beti.

Ni iritsi eta biharamun goizean, bere zalgur-dixkan eraman ninduen hiria ikustera, tamainaz

Page 325: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Londresen erdia izango delarik gutxi gorabehe-ra, baina etxeak oso arraro eraikita daude, etagehienak ez dago konpontzerik. Presaka zebilenjendea kalean, basati itxuraz, begiratu eroaz, etaoro har, zarpailki jantzita. Hiriko ateetako batetikpasatu eta hiru bat milia joan ginen landazaba-lean aurrera, non laborari asko ikusi bainuen lur-zorua lantzen lanabes-mota ezberdinez, bainaezin izan nuen asmatu zertan ari ziren ezta ino-lako ale edo belar itxaropenik sumatu ere, lurrakaparta zela zirudien arren. Ezin nintzen harritugabe egon hirian nahiz landan ikusten nituengauza arraro haiekin, eta gidariari eskatzeraausartu nintzen mesedez azal ziezadala zergatikzebilen kale nahiz soroetan hainbeste buru, eskueta aurpegi lanpeturik, ez bainuen gero ezeronik sortzen zutenik sumatzen, baizik eta alde-rantziz, ez nuela inoiz ikusi hain gaizki landurikolurrik, edo hain trakets diseinatu eta hondaturikzegoen etxerik, edo hainbeste miseria eta gabe-zia islatzen zuen aurpegi eta janzkerako jende-rik.

Lehen mailako pertsona zen Munodi jaunhura, eta Lagadoko Gobernari izana zenbait

Page 326: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

urtez, baina Ministro-taldetxo batek kargutikkendua eskastasunagatik. Halere, Erregeaksamurtasunez hartzen zuen, borondate onekopertsonatzat baitzeukan, baina adimen labur etamesprezagarrikotzat.

Herrialde hura eta biztanleak hain argi etagarbi kritikatu nituenean, ez zidan beste ezererantzun baizik eta ez nintzela haien arteanbehar beste denbora egon irizpiderik izateko;eta munduko nazio ezberdinek ohitura ezberdi-nak dituztela, eta ildo bereko beste zenbait egiaarrunt. Baina beraren jauregira itzuli ginenean,ea zer iruditzen zitzaidan eraikin hura galdetuzidan, ea zer zentzugabekeria ikusi nuen eta zerkexu nuen haren morroien janzkera eta itxuraz.Arriskurik gabe galdegin zezakeen hori, bereinguruko guztia zoragarria, normala eta ongiegina baitzuen. Bere Gorentasunaren zuhur-tziak, mailak eta zoriak, besteengan zorakeriaketa miseriak sortarazitako akatsetatik libratuegin zutela erantzun nion. Bere landetxera joa-ten banintzen —hogeiren bat miliara zegoen etahan omen zuen bere etxaldea— honelako elka-rrizketatarako asti gehiago izango genuela esan

Page 327: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zidan. Guztiz bere esanera nindukala adierazinion Gorentasun hari, eta beraz, harantz abiatuginen biharamun goizean.

Bidaian zehar, lurrak lantzeko nekazariekerabiltzen zituzten metodo ezberdinak beharazizizkidan, niretzat zeharo ulergaitzak zirenak,zeren eta, leku gutxi batzuetan izan ezik, ezinizan bainuen galburu edo belar-izpi bat aurkitu.Baina bidaiatzen hiru ordu eman genituenerako,zeharo aldatua zen ikuspegia: landazabalik ede-rrenean barneratuak ginen; tarteka nekazarienetxeak zeuden, apain eraikiak; landa hesituetanmahasti, labore-soro nahiz larretokiak zeuden.Ez dut gogoratzen hain ikuskizun zoragarririkikusi izanik. Begitartea argitu egiten zitzaidalaohartu zen Gorentasun hura; hasperen batez,bere etxaldea han hasten zela esan zidan, etahalaxe jarraitzen zuela bere etxeraino iritsi arte.Baita ere erkideek barre egin eta mesprezatuegiten zutela bere negozioak hobeki ez erama-teagatik eta hain ikasbide txarra erresumariemateagatik, halere gutxi batzuk jarraitu egitenziotelarik, bera bezalako agure setati eta ahulenbatzuek, alegia.

Page 328: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Iritsi ginen azkenean etxera, egitura bikaine-koa benetan, antzinako arkitekturaren araurikonenak betez egina. Iturriak, lorategiak, pasea-lekuak, etorbideak eta zuhaiztiak gustu on etairizpide zehatzez zeuden denak ezarriak. Merezi-ta goraipatu nion ikusitako guztia, Gorentasunhark ez zuelarik batere aintzat hartu afalosteraarte; orduan, beste inor gabe aurrean, osomalenkoniatsu esan zidan, beldur zela hirikonahiz landako bere etxeak bota eta garaikomodaren arabera berreraiki beharko ote zituen,baita berak landaturik zuen guztia desegin etaohitura modernoak eskatu bezala beste batzukezarri eta berdin egin zezatela agindu beharkoote zien bere maizterrei ere, ez bazuen harroke-riaz, berekoikeriaz, arrandikeriaz, ezjakintasunezeta kasketaldiaz salatua izan —eta agian Maies-tatearen haserrea ere areagotu— nahi behintzat.

Zenbait xehetasunen berri ematen zidanean,nik sentitzen bide nuen mirespena desagertuedo murriztu egingo zela ere esan zidan, halako-rik ziur aski ez bainuen sekula Gortean entzun-go, hango jendea murgilduegia zegoelarik bere

Page 329: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

espekulazioetan behean gertatzen zenaz ardura-tzeko.

Beraren hitzak honako hauek izan ziren:«Duela berrogei urte inguru, pertsona batzukLaputara igo ziren, negozioetara edo dibertitze-ko, eta bost hilabetez han egon ondoren itzuliegin ziren matematikako ezagupen txiki batzue-kin, baina goialde hartan lorturiko izaera aldako-rraz beterik. Itzuli ondoren, behean gauzak egi-teko era guztiak gaitzesten hasi ziren pertsonahaiek, arte, zientzia, hizkuntza eta teknologiaguztiak oinarri berri baten gain eraikitzekoasmotan. Helburu honekin, errege-baimena lortuzuten Lagadon PROIEKTUGILE-Akademia bateraikitzeko; eta kasketaldiak halako arrakastaizan zuenez jendartean, ez dago erresuman hirigarrantzitsurik horrelako Akademiarik gabe.Ikastegi hauetan, nekazaritza eta eraikuntzarakoarau eta metodo berriak asmatzen dituzte ira-kasleek, baita tresna eta erreminta berriak ereindustria eta artisautza guztietarako, horrela,beraiek hitz ematen dutenez, gizon batek hama-rren lana egingo duelarik; jauregi bat astebetean eraikiko omen da eta konpondu beharrik

Page 330: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gabe betirako irauteko moduko material iraun-korrez. Lurraren emaitza guztiak, guk aukeratunahi dugun sasoian helduko omen dira, eta gauregun diren baino ehun aldiz ugariagoak izango;baita beste proposamen zoriontsu asko ere. Era-gozpen bakarra, proiektu hauetariko bakar batere ez dela oraindik perfekziora iritsi, eta bitar-tean lurralde osoa alferrik galduta dagoela,etxeak hondatuta, eta jendea jakirik eta jantzirikgabe. Guzti honengatik etsita egon ordez, berro-geita hamar aldiz gogo biziagoa dute beren egi-tasmoekin jarraitzeko, itxaropenak beste etsipe-nak bultzatzen dituelarik horretara». Berarizegokionez, enpresari-izpiriturik ez zuenez,pozik zegoela antzinako bideetatik jarraitzeaz,arbasoek eraikitako etxeetan bizitzeaz eta, berri-kuntzarik gabe, bizitzako arlo guztietan haiekbezala jokatzeaz. Aitonen seme eta goiko burge-seriako beste pertsona gutxi batzuek ere berdinegiten zutela, baina mesprezuz eta gorrotoz iku-siak zirela, artearen etsai, ezjakin eta erkide txa-rrak balira bezala, beren erosotasuna eta alfer-keria herriaren hobekuntza orokorra bainonahiago balituzte bezala.

Page 331: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Akademia handia ikustean ziur aski sentitukonuen atsegina, xehetasun gehiagoren bidez ezzidala kendu nahi gaineratu zuen Jaun hark,berak erabakia zuelarik ni hara joatea. Bainaaurrez mendi baten magalean hiru bat miliarazegoen hondatutako eraikin bat ikus nezan nahizuen, hartaz hauxe esan zidalarik: Etxetik miliaerdira errota bat izan zuela oso egokia, ibaihandi batetiko ur lasterrak eragiten ziolarik, etaaski zela bere familiarentzat baita maizterretari-ko askorentzat ere. Zazpi bat urte zirela, proiek-tugile haien talde bat etorri zitzaiola errota huradesegin eta mendi haren magalean beste bateraikitzeko proposamenaz, mendiaren gailu-rrean luzetara ubide luze bat egin behar zelarikura biltzeko eta hodi eta makina bidez hara era-man errota hornitzeko; izan ere, halako altueranhaizeak eta aireak ura astintzen omen zutenmugitzeko egokiago bihurtuz; bestalde, gainbe-hera zetorren urak ibai baten emariaren erdiazere mugiaraziko omen zuen errota, horizontala-goa izanik ibaiaren bidea. Gortearekin oso ondokonpontzen ez zenez garai hartan, eta lagunaskok bultzatuta, proposamena onartu egin

Page 332: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuela esan zidan; eta ehun gizon bi urtez erabiliondoren, huts egin zuela lanak, proiektugileekalde egin zutelarik erru guztia berari egotziz, etairaintzen jarraitzen dutela geroztik, baita esperi-mentu berdinean beste batzuk sar erazten ere,beti arrakasta berdina hitz emanez eta etsipenberdina gero.

Egun gutxi barru hirira itzuli ginen, etaGorentasun hark, Akademian zuen ospe txarrakontutan izanik, ez zuen nirekin joan nahi izan,baizik eta bere lagun baten esku utzi ninduenhara lagun ziezadan. Ni, proiektuen mireslesutsu eta jakin-min handiko pertsona sineskor-tzat aurkezteari ederretsi zion Jaun hark, etabenetan bazuen arrazoi pixka bat, neure gazta-roan izana bainintzen nolabaiteko proiektugile.

Page 333: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

5. KAPITULUAAutoreari Lagadoko Akademi ospe-tsua ikusten utzi. Akademiaren des-kribapen zehatza. Irakasleek lantzen

dituzten arteak.

Akademia hura ez da eraikin bat bakarra, bai-zik eta kalearen bi aldeetan dagoen etxe-multzobat, eremu soil bihurtzen ari zenez, erosi etahorretarako erabilia izan zena.

Oso maitagarriro hartu ninduen Zuzendariak,eta egun askotan joan nintzen Akademiara.Proiektugile bat edo gehiago zegoen gela bakoi-tzean, eta uste dut bostehun baino gutxiagotanez nintzela egon.

Ikusi nuen lehen gizona itxura argalekoa zen,eskuak eta aurpegia kedarra bezain beltzakzituen, ilea eta bizarra luzeak, zarpailtsu eta zen-bait aldetan sugarastatua zegoen. Haren jan-tziak, txabusina eta larruazala, denak koloreberekoak ziren. Zortzi urte zeramatzan pepinoe-tatik eguzki-izpiak ateratzeko proiektuan sartu-

Page 334: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ta, izpi horiek hermetikoki itxitako ontzietan ipiniondoren, airea berotzeko kanpora aterako lirate-keelarik uda hotz eta txarretan. Beste zortziurteren buruan, zalantzarik gabe, Gobernariarenlorategiak prezio egokian eguzki-argiz hornitze-ko gai izango zela esan zidan; baina kexu zenbere gordailua urrituta zegoelako eta asmamenasuspertzeko zerbait eman niezaion erregutuzidan, batez ere, aldi hartan pepinoak oso gares-ti zebiltzalako. Erregalu txiki bat egin nion, nirejaunak horretarako emana zidan diruaz, ezagu-tzen baitzuen ikustera joaten zitzaizkion guztieieskean aritzeko ohitura hori.

Gero beste gela batera joan nintzen, bainaatzera egin nuen berehala, ia eraitsi baininduenhango kirats nazkagarriak. Laguntzaileak aurre-ra bultza egin zidan, inor ez nezala iraindu esa-nez xuxurlan, oso gaizki hartuko zutela eta;beraz, sudurra estaltzera baino ez nintzen ausar-tu. Gela hartako proiektugilea Akademiako iker-tzailerik zaharrena zen. Aurpegia eta bizarrahori-zurixkak zituen; eskuak eta jantziak zikinke-riaz lardaskatuta. Nire aurkezpena egin ziote-nean, estu besarkatu ninduen (gogo onez desen-

Page 335: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kusatuko nion kortesia). Akademiara iritsi zene-tik, giza gorotzak jatorrizko elikagaietara itzul-tzeko eragiketa zen haren eginkizuna, osagaiezberdinak banatuz, behazun-xixkutik hartzenduten tindagaia kenduz, usaina lurrunaraziz etalistua kenduz. Astero giza gorotzez beterikoontzi baten dohaintza egiten zion Elkarteak, Bris-toleko upel baten tamainakoa zelarik ontzia.

Bolbora lortzeko izotza kaltzinatzen ari zenbeste bat ere ikusi nuen, aldi berean suarenxaflakortasunaz idatzi eta argitaratu nahi zuentratatu bat erakutsi zidalarik.

Bazegoen arkitekto bat, oso burutsua, etxeakeraikitzeko metodo berri bat asmatua zuena,sabaitik hasi eta beherantz oinarrietarantz laneginez, hori justifikatzeko bi intsektu zuhurren,erlearen eta armiarmaren, antzeko jokabideaaipatu zidalarik.

Bazen itsu jaiotako gizon bat ere, egoerabereko zenbait aprendiz zituena; haien eginkizu-na pintoreentzako koloreak nahastea zen, kolo-reak bereizten maisuak irakasten zielarik ukime-na eta usaimena erabiliz. Benetan zorte txarraizan nuen, ez bainituen aldi hartan oso trebe aur-

Page 336: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kitu beren ikaskuntzan eta irakasleak berak erehuts egiten zuen gehienetan; artista hau bizikilagundua eta estimatua da anaidia osoan.

Beste departamentu batean oso pozik egonnintzen proiektugile batekin, txerriekin lurra lan-tzeko sistema baitzuen asmatua, horrela golda,ganadu eta lanaren kostuak aurreztuz. Hauxe dametodoa: hektarea erdiko lur-zati batean, hama-bost zentimetroko tarteaz eta hogeiko sakone-raz, ezkur, datil, gaztaina eta antzeko beste frui-tu batzuk edo animalia hauek gogokoen dituztenlandareak lurperatu behar dira; gero horietakoseiehun edo gehiago eraman sorora, eta egungutxiren buruan soro guztia harrotuko dute jana-ri bila, eta prest utziko hazia ereiteko, aldiberean beren gorotzez ongarrituko dutelarik;egia esateko, esperimentatu ondoren, gastuaketa molestiak handiak zirela ohartu ziren, etaoso uzta gutxi edo batere ez zuten lortu. Halere,ez dago zalantzarik, hobekuntza handiak egindaitezke asmakizun honetan.

Beste gela batera ere joan nintzen, hangoparetak eta sabaia armiarma-sarez guztiz estali-ta zeudelarik, artistaren joan-etorrirako pasabi-

Page 337: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

de estu batean izan ezik. Sartu nintzenean,armiarma-sareekin kontuz ibiltzeko oihu eginzidan. Zetarrak erabiliz munduak hain luzaroanegina zuen hutsegite tamalgarria deitoratzenzuen, bai baikenituen horiek baino askoz hobeakziren beste hainbat intsektu domestiko, ehotzenere zekitenak eta ez iruten bakarrik. Eta gainera,armiarmak erabiliz, zeta tindatzearen gastuaguztiz aurreztu zitekeela esaten zuen, honetazzeharo konbentzitua geratu nintzelarik oso kolo-re ederretako euli-multzo handi bat erakutsizidanean, zeinez armiarmak elikatzen baitzi-tuen, eta ziurtatu zigun haien kolorea hartzenzutela amaraunek; eta nabardura guztietakoakzituenez, mundu guztiaren gogoa ase ahal izate-ko itxaropena zuen, hariei indarra eta kontsis-tentzia emateko, goma, olio eta beste substan-tzia glutinoso batzuen bidez eulientzako janariegokia aurkitu ahal izan bezain laster.

Bazen astronomo bat ere eguzki-erloju batudaletxeko haize-orratz handiaren gainean jarrinahian zebilena, lurraren eta eguzkiaren urtekoeta eguneko mugimenduak doituta zeudelarik,

Page 338: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

haizearen halabeharrezko aldaketa guztiekinegoki eta bat etor zitezen.

Koliko txiki batez kexati nenbilenez, gidariakbeste gela batera eraman ninduen, han goi-mai-lako mediku bat zegoelarik, gaitz hori tresna bat-beraren alderantzizko erabileraz sendatzen zue-lako ospetsua zena. Hauspo handi-handia zuenbolizko mutur luze eta meheaz. Hau uzkitik gorasartu hogei bat zentimetro eta, haizea kanpora-tuz, erraiak puxika siku bat bezain lehor utzzitzakeela esaten zuen. Baina gaitza gogorragoaeta bortitzagoa baldin bazen, hauspoa haizezbeteta zegoela sartzen zuen muturra eta gaixo-aren gorputz barruan husten; gero tresna berriroateratzen zuen haizez betetzeko, bitartean erpu-ruaz sendo zapaltzen zuelarik uzki-zuloa; etahau hiruzpalau aldiz errepikatu ondoren, haizearrotz haiek ziztuan irteten ziren kanpora, bidebatez berekin ekarriz kaltegarria ere (ponparabotatzen den ura bezala) eta horrela sendatuzgaixoa. Bi esperimentu hauek txakur batekinegiten ikusi nuen, baina ez nuen inolako ondorio-rik sumatu lehenengoaren ostean. Bigarrenarenondoren, ordea, lehertzeko zorian zegoen ani-

Page 339: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

malia, eta hain hustuketa bortitza egin zuenez,oso gogaikarria izan zen neuretzat eta nirekinzeudenentzat. Hantxe bertan akabatu zen txaku-rra, eta prozedura beraren bidez berpiztu nahianutzi genuen doktorea.

Beste departamentu asko bisitatu nuen,baina ez dut irakurlea ikusi nituen bitxikeria guz-tiekin aspertuko, laburtasuna baitut helburu.

Orain artean Akademiaren alde bat bakarriknuen ikusia, bestea espekulaziozko jakintzanaurreratuak zirenentzako baitzen, horietaz erezerbait esango dudalarik beste pertsonaia ospe-tsu bat aipatu ondoren, artista unibertsala dei-tzen zutena, alegia. Hogeita hamar urte zerama-tzala esan zigun bere gogoetak giza bizitzarenhobekuntzarako erabiltzen. Bi gela handi zituenbitxitasun harrigarriz beteak, eta berrogeitahamar gizon lanean. Batzuk airea kondentsatzenari ziren substantzia lehor ukigarri bihurtzeko,nitroa kenduz eta partikula urtsu edo jariakorreiiragazten utziz; beste batzuk, marmola bigun-tzen burko eta kuxintxoetarako; beste batzuk,zaldiaren apatxak harri bihurtzen, atzazaletakominik izan ez zezan. Artista bera bi proiektu han-

Page 340: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

direkin lanpetua zebilen orduan: lehenengoa,lurrean galautsa ereitekoa, benetako hazmenahortxe zegoela esaten baitzuen, baita zenbaitesperimentuz frogatu ere, baina ez nintzen huraulertzeko behar bezain buruargia izan. Eta bes-tea, goma, mineral eta landarezko osakinen batgainazalean igurtziz, bi arkumetxo gazteri ileahazten ez uztekoa; eta zentzuzkodenboraldi,baten buruan, ardi biluzien espezieaerresuma osoan zehar zabalduko zela esperozuen.

Paseabidean aurrera Akademiaren bestealdera joan ginen, lehen esan dudan bezala, hanespekulaziozko jakintzaren proiektugileak zeu-delarik.

Lehendabizi ikusi nuen irakaslea gela handibatean zegoen, inguruan berrogei ikasle zituela-rik. Agurtu ondoren, luze-zabalean gela gehienahartzen zuen aparatu bati arduraz begira nengo-ela ohartu zelarik, beharbada harritua egongonintzela esan zidan prozedura praktiko etamekanikoen bidez jakintza espekulatiboa hobe-tzeko proiektu batean ari zela ikustean. Bainamundua laster ohartuko zela haren erabilgarrita-

Page 341: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sunaz, eta harro zegoen sekula ez zelako bestegizaki baten burutik ideia jator eta bikainagoriksortu. Mundu guztiak zekiela zein neketsua zenarteak eta zientziak ikasteko ohiko metodoa,baina bere asmakizunaz, pertsonarik ezjakine-nak ere, bidezko gastuaz eta gorputza pixka batnekatuz, filosofia, poesia, politika, lege, mate-matika eta teologiako liburuak idatzi ahal izangozituela, inolako buru-argitasun edo ikasketabeharrik gabe. Aparatura eraman ninduenorduan, ikasle guztiak haren inguruan zeudelariklerroetan. Sei metroko zabalerako karratua zen,gelaren erdian kokatua. Gainazala zurezko zatitxikiz osatua zuen, dato baten tamainakoakgutxi gorabehera, baina batzuk beste batzukbaino handiagoak. Denak elkarlotuta zeudenmetalezko zirien bidez. Zurezko zati hauek aldeguztiak estalita zituzten erantsitako paperez, etapaperetan haien hizkuntzako hitz guztiak zeudenmodu, denbora eta deklinabide ezberdinetan,baina inolako ordenarik gabe. Erne egoteko erre-gutu zidan irakasleak, bere makina martxan jarribehar baitzuen. Hark aginduta, ikasle bakoitzakburdinazko eragingailu bati heldu zion, haietako

Page 342: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

berrogei zeudelarik ertzetan aparatuaren inguruguztian eta, bat-batean bira emanez, zeharoaldatu zen hitzen antolamendu osoa. Orduan,lerro ezberdinak, aparatuan ageri ziren bezala,astiro irakurtzeko agindu zien gazteetako hogei-ta hamaseiri; eta esaldi baten parte izan zitez-keen hiru edo lau hitz aurkitutakoan, kopistakziren beste lau mutilei diktatzen zieten. Eginki-zun hau hiruzpalau aldiz errepikatu zuten, etabiraketa bakoitzean, hitzak leku berrietan kokazitezen pentsatua zegoen aparatua, zurezko lau-kitxoak azpikoz gora jartzen baitziren.

Egunean sei ordu ematen zituzten ikasle gaz-teek lan hartan, eta folio handiko hainbat liburu-ki erakutsi zidan irakasleak, etendako esaldizbeteak, baina berak elkartu nahi zituenak, mate-rial aberats hartatik aterata munduari arte etazientzia guztien corpus osoa eskaintzeko; halere,hura hobetu eta biziki bizkortu omen zitekeen,Lagadon halako bostehun aparatu eraiki etamartxan jartzeko jendeak fondo bat bilduz gero,baita arduradunak beren bilduma ezberdinakelkarretaratzera behartuz gero ere.

Page 343: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Burua gaztarotik asmakizun hartan erabilizuela ziurtatu zidan, hiztegi osoa jarria zuelarikaparatu hartan, baita partikula, izen, aditz etaesaldiaren beste zati batzuen artean liburuetandagoen proportzio orokorraren kalkulurik zorro-tzena egina ere.

Nire esker onik apalena erakutsi nion pertso-naia ospetsu hari bere komunikagarritasunaga-tik eta, sorterrira itzultzeko zoriona izatenbanuen, justizia egingo niola hitz eman nion,makina zoragarri haren asmatzaile bakarra zenaldetik; eta aparatuaren itxura eta erabilerapaperean marrazten uzteko erregutu nion, ondo-ko irudian dagoen bezala. Eta esan nion, Euro-pan jende jakitunak elkarri asmakizunak lapur-tzeko ohitura duen arren —honek gutxienezabantaila bat baduelarik, hots, benetako jabeanor den jakiteko eztabaidak sortzea— neu ardu-ratuko nintzela ohorea oso-osorik lehiakiderikgabe berak izan zezan.

Ondoren, hizkuntz eskolara joan ginen, nonhiru irakasle ari baitziren eserita beren herrikoanola hobetu aztertzen.

Page 344: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Lehen proiektua, diskurtsoa laburtzea zen,silaba anitzekoak bakar batera murriztuz eta adi-tzak eta adjektiboak baztertuz, zeren eta, azkenbatean, burura dakizkigukeen gauza guztiak ezbaitira izenak baizik.

Beste proiektua, hitz guztiak zeharo ezaba-tzeko eskema zen; eta hau biziki bultzatzen zen,osasun nahiz laburtasunaren ikuspegitik aban-taila handikoa izango zelako. Zeren eta, garbibaitago, esaten dugun hitz bakoitzak neurribatean gure biriken murrizpena dakarrela higa-duraz eta, ondorioz, gure bizitza labur eraztenduela. Beraz, irtenbide bat proposatzen zen,hitzak gauzen izenak besterik ez direnez, kome-nigarriagoa izango litzatekeela, esan beharrekohura zehatz adierazteko behar beste gauza giza-ki guztiek inguruan eramatea. Eta gizakiarenerosotasun eta osasunaren mesedetan asmaki-zun hura benetan gauzatuko zatekeen, emaku-meek —jendaila eta analfabetoekin elkartuta—matxinatzeko mehatxua ez balute egin arbasoenerara mihiaz hitz egiteko askatasuna ematen ezbazitzaien behintzat; beti izan baita jende xeheazientziaren etsai adiskidetu ezina. Halere, jakin-

Page 345: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tsuen eta zuhurrenetako askok berenganatudute gauzen bidez adierazteko metodo berria,eragozpen bat bakarra duelarik, alegia, pertsonabaten arazoa luzea eta ñabardura ugarikoa bal-din bada, bizkarrean are gauza pilo handiagoagarraiatu beharko duela proportzioan, laguntze-ko morroi indartsu bat edo bi ez baditu aurkitzenbehintzat. Sarri ikusi dut nik jakintsu horietakopare bat, zamapean ia abailduta, gure arteansaltzaile ibiltariak bezala; eta kalean elkarrekintopo egitean, lurrera bota zama, zabaldu zakuaketa ordu betean egoten ziren elkarrizketan;gero, gorde beren tresnak, zamak bizkarreratzenlagundu eta elkarri agur esaten zioten.

Baina elkarrizketa laburretarako, poltsikoanedo besapean garraia ditzake pertsona batekbere tresnak, nahikoa bere burua hornitzeko, etaetxean ere ez da geratuko zer esanik gabe;horregatik, arte hau praktikatzen dutenak elkar-tzen direneko gelak, honelako elkarrizketa artifi-zialetarako gaia eman lezaketen gauza guztiezbeteak egoten dira, prest eta eskura betiere.

Asmakizun honek eskainiriko beste abantailahandi bat, hizkuntza unibertsaltzat erabili ahal

Page 346: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izatea da, nazio zibilizatu guztietarako baliagarri,hauetako produktu eta tresnak mota berekoakizaten baitira eskuarki, edo oso antzekoak,berauen erabilerak oso erraz ulertuko liratekee-larik. Eta horrela, enbaxadoreak gauza izangolirateke atzerriko printze edo gobernuko minis-troekin negoziatzeko, nahiz eta zeharo ezezagu-nak gertatu hauen hizkuntzak.

Matematikako eskolara ere joan nintzen, nonguk Europan nekez pentsa dezakegun metodoazirakasten baitzien maisuak ikasleei. Proposa-mendua eta frogaketa argi eta garbi idatziakzeuden olata mehe batean, koloregai zefalikozosatutako tintaz. Hau baraurik zegoela irentsibehar zuen ikasleak, eta ondorengo hiru egune-tan ez zuen ezer jan behar ogia eta ura baizik.Olata digeritutakoan, koloregaia burmuinetaraigotzen zitzaion, aldi berean proposamendua ereberekin eramanez. Baina orain artean arrakasta-rik ez da lortu, nahiz kantitate edo osaera alde-tik hutsegiteren bat egon delako nahiz gazteenmaltzurkeriagatik, zeren eta, hain nazkagarriagertatzen zaienez bolo hori, gehienetan ihes egi-ten baitute isilka-misilka eta goitik kanporatzen

Page 347: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eraginik izaten hasi aurretik; gainera, oraindik ezdituzte konbentzitu errezetak eskatu bezainluzaroan baraurik egon daitezen ere.

Page 348: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

6. KAPITULUAAkademiari buruzko informazio

gehiago. Zenbait hobekuntza propo-satu autoreak, ohorez onartzen

dituztenak.

Proiektugile politikoen eskolan nahikoa gaizkipasatu nuen, nire ustez, irakasleak zeharo buru-tik eginda baitzeuden, beti goibeldu ohi nauenikuskizuna izanik hau. Han zebiltzan koitaduhaiek proiektuak proposatzen, faboritoak auke-ratzerakoan jakinduria, gaitasun eta bertuteanoinarrituta egin behar dutela monarkak konben-tzitzeko; edo guztion ongizatea kontutan hartzenministroei erakusteko; edo meritu, trebetasunhandi eta zerbitzu aipagarriak saritzeko; edoberen benetako interesak zeintzuk diren prin-tzeei erakusteko, berenak eta herriarenak oina-rri berberaren gainean ezarriz; edo kargu ofizia-letarako gaitasuna duten pertsonak aukeratze-ko; eta horrela, beste hainbat ezinezko ameske-ria izugarrirekin, aurrez sekula gizakiaren

Page 349: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

buruan sortu ez direnak, horrela frogatu zidate-larik antzinako esaera hura, alegia, ez dagoelagauza bitxi edo zentzugabekorik filosoforenbatzuek egiatzat defendatu ez dutenik.

Baina, halere, justizia egingo diot Akademia-ren sail honi, haietako guztiak ez zirela hainameslariak aitortuz. Bazegoen doktore bat osoburuargia, ongi baino hobeto menperatzenzuena gobernuaren izaera eta sistema osoa. Per-tsonaia argitsu hark bere ikerketa guztiak osoonuragarriro erabiliak zituen, mota orotakoadministrazio publikoko gaitz eta ustelkeria guz-tientzako erremedio eraginkorrak aurkitunahian, bai gobernatzen dutenen bizio eta ahu-leziengatik sortutakoentzako baita obeditubehar dutenen libertinaiaren ondoriozkoentzakoere. Adibidez, gorputz naturalaren eta politikoa-ren artean antzekotasun unibertsal eta estuadagoela esatean idazle eta pentsalari guztiakbat datozela kontutan izanik, egon al daitekeezer logikoagorik, bien osasuna zaindu behardela eta gaitzak errezeta berberaz sendatubehar direla esatea baino? Gauza jakina dasenatu eta batzar handiek sarritan izaten dituz-

Page 350: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tela arazoak kideek umoreak gainezka, hantutaedo beste erikortasunen batekin izaten dituzte-lako, edo buruko gaitz asko, eta bihotzeko gehia-go; edo konbultsio bortitzak eta bi eskuetako —eta batez ere eskuineko— nerbio eta tendoienuzkurdura mingarria; edo aldarte txarrak, haize-min, zorabio eta eldarnioak; edo materia kiras-dun eta zornatsuz beteriko gangaila-tumoreak;edo lerde-jario eta korroka nazkagarriak, izuga-rrizko gose eta digestio txarrak, eta aipatu beha-rrik ez dagoen beste asko gainera. Beraz, dokto-re hark proposatzen zuen, senatu bat biltzerako-an, mediku batzuk ere joan zitezela lehen hirueguneko ekitaldietara, eta egun bakoitzeko ezta-baidaren amaieran, bar zezatela senatari bakoi-tzaren pultsua; eta gero, eritasun ezberdinenizaera —baita osabideak ere— arretaz hausnartueta kontsultatu ondoren, senatu-etxera itzulibehar zutela laugarren egunean, beren botika-riekin batera eta beharrezko sendagaiz horni-tuak, eta batzarkideak eseri aurretik, haietakobakoitzari bigungarriak, aperitiboak, garbitzai-leak, erregaiak, lehorgarriak, aringarriak, libra-garriak, buruko minarentzakoak, minoriarentza-

Page 351: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

koak, apoflematikoak edo akustikoak eman,kasu ezberdin bakoitzak eskatu bezala; eta sen-dagai hauen eraginaren arabera, hurrengo bilku-rarako errepikatu, aldatu edo kendu.

Proiektu honek ez luke ekarriko gastu handi-rik herriarentzat eta, nire uste apalean, senatuakbotere legegilearen parte diren herri haietan osoonuragarria izango litzateke gaiak izapidetzeko,iritzi-batasuna ekarri eta eztabaidak laburtukobailituzke, orain itxita dauden aho bakar batzukireki eta zabalik dauden askoz gehiago itxiko,gaztearen harropuzkeriari eutsi eta zaharrarendogmakeria zuzenduko luke, buruz motza denaernarazi eta lotsagabea baretuko.

Halaber, erregeen faboritoak oroimen ahuleta laburrekoak direla kexu orokorra izatendenez, doktore berberek proposatzen zutenez,lehen ministro batekin elkartzen zenak, ahaliketa laburtasun handienaz eta hitzik argienenbidez bere arazoaren berri eman ondoren, aldeegiterakoan txatxamurkada bat eman beharkolioke sudurrean, edo ostiko bat sabelean, edomaskurrak zapaldu, edo hiru teinkada bi bela-rrietatik, edo praken gainetik ziztada bat orra-

Page 352: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzaz, edo besoan txatxamurka egin ubelduta utziarte, oroimenak huts egin ez diezaion; eta ekin-tza bera errepikatu harrera-egun bakoitzean,arazoa ebatzi edo zeharo ukatua izan arte.

Era berean adierazten zuen, nazioko batzarnagusian senatari bakoitzak bere iritzia emaneta beraren alde argudiatu ondoren, zuzen-zuzen kontrako botoa ematera egon beharkolukeela behartua, horrela egingo balitz, azke-nean zalantzarik gabe jendearen onerako izangobailitzateke emaitza.

Estatu batean alderdiak borrokan dabiltza-nean, asmakizun ederra eskaintzen zuen adiski-detzeko. Hona hemen metodoa. Alderdi bakoi-tzeko ehun buruzagi hartu eta bikoteka jarritamaina bertsuko buruak elkartuz; gero, bi langi-le prestuk bikote bakoitzaren lepondoak zerraditzatela aldi berean, burmuina berdintsu zatituageratzeko moduan. Honela ebakitako lepondoakelkartrukatu eta beste alderdikoaren buruanjarri. Zehaztasun handi samarra eskatzen duenlana dela ematen du benetan, baina irakasleakbaieztatzen zigunez, trebetasunez gauzatukobalitz, sendabideak ezingo luke huts egin. Zeren

Page 353: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta, honela argudiatzen baitzuen: burezur bakarbaten barruan arazoa beren artean eztabaida-tzen utziz gero bi burmuin-erdiei, laster iritsikolirateke elkar ondo ulertzera, eta pentsamendua-ren neurritasun eta uniformitatea sortuko lukete—mundura beren mugimenduak miretsi etagobernatzera bakarrik etorri direla pentsatzenduten horien buruetan ere aurkitzea hain desira-garria litzatekeena—; eta alderdietako buruzagidirenen artean, kantitatez edo kualitatez bur-muinak ezberdinak direlako hori lelokeria hutsazela esaten zigun doktoreak, bere jakintzan oina-rrituz.

Bi irakasleren arteko eztabaida sutsu bat ereentzun nuen, ea zein ote zen metodorik etabaliabiderik erosoen eta eraginkorrena dirua bil-tzeko, zergapekoak nahigabetu gabe. Bizio etazorakeriei nolabaiteko zerga jartzea izango litza-tekeela metodorik egokiena esaten zuen lehe-nengoak, eta pertsona bakoitzari ezarri beharre-ko kopurua, auzokoek osaturiko epaimahaiakerabaki beharko lukeela erarik bidezkoenean.Bigarrenak, berriz, guztiz kontrako iritzia zuen,hots, pertsonek beren buruak baloratzeko

Page 354: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gehien kontutan hartzen dituzten kualitate fisikoeta mentalak zergapetu beharko liratekeela,bikaintasun-mailaren arabera kopuru handiagoedo txikiagoa ezarriz, honi buruzko erabakia nor-beraren barruari utzi beharko litzaiokeelarik guz-tiz. Metodo honetan zergarik handiena, bestesexukoek gogokoen dituzten gizonei ezartzenzitzaien, eta kargak, hartutako mesedeen kopu-ru eta izaeraren araberakoak ziren, honetaz,beren buruen bermatzaile izatea onartzenzitzaielarik. Zolitasuna, adorea eta gizalegea eregogor zergapetuak izatea proposatzen zuen, etaera berean bilduak, bakoitzak bere hitza emanezzeukan kantitateari buruz. Baina ohoreak, justi-ziak, zuhurtziak eta jakinduriak ez lukete baterezergarik izango, zeren eta, hain mota berezikokualitateak direnez, ez bailizkioke inork bereauzokoari aitortuko edo ezta nork beregan balo-ratuko ere.

Emakumeak edertasunaren eta janzteko tre-betasunaren arabera zergapetzea proposatzenzuen, honetan gizonen pribilegio bera zutelarik,alegia, beren irizpidera geratzen zela erabakia.Baina konstantzia, kastitatea, zentzu ona eta

Page 355: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izaera goxoa ez ziren zergagarri, ez bailukete bil-tzeko gastua ere estaliko.

Senatariek Koroari atxikiak jarraitzeko, kar-guak zozketaz banatzea proposatzen zen, aurrezizangai bakoitzak zin eginez —irabazi ala ez—gortearen alde emango dutela botoa, gero gal-tzaileek berriro izango luketelarik askatasunahurrengo bakantearen zozketan sartzeko. Horre-la bizirik mantenduko lirateke itxaropen eta igu-rikapenak, inor ez litzateke kexatuko betegabe-ko agintzariez eta bere frustrazioak Zoriari baka-rrik egotziko lizkioke, honen sorbaldak ministro-tza batenak baino zabalagoak eta sendoagoakdirelarik.

Beste irakasle batek, gobernuaren aurkakokonplotak eta konspirazioak aurkitzeko argibi-deak zituen idazki handi bat erakutsi zidan. Per-tsona susmagarri guztien dieta aztertzeko ahol-kua ematen zien estatista handiei, baita jatekoorduak, zein aldetara etzaten ziren ohean edozein eskuz garbitzen zuten atzealdea ere; goro-tzak zorrotz ikuskatzeko, eta digestioaren kolo-rea, usaina, gustua, kontsistentzia, gordintasunaedo heldutasuna kontuan hartuta osatzeko kons-

Page 356: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

piratzaileen gogoeta eta asmoei buruzko iritzia.Gizakiak ez baitira inoiz serioago, gogoetatsuagoeta kontzentratuago egoten komunean daude-nean baino, berak esperimentu ugariren bidezjakin zuelarik hori; izan ere, horrelako egoeratan—proba bezala bakarrik— Erregea hiltzeko bide-rik onena zein ote zen hausnartzen zuenean,haren gorotzek kolore berdexka hartzen omenzuten, baina oso ezberdina matxinada bat sor-tzea edo metropoliari su ematea bakarrik pen-tsatzen zuenean.

Zorroztasun handiz idatzia zegoen testuosoa, politikoentzat oharpen asko zituelarikbitxiak eta interesgarriak, baina nik pentsatubezala, ez guztiz osoa. Hau autoreari esateraausartu nintzen eta, atsegin bazuen, zenbaitgehigarri egitea eskaini nion. Idazleen artean,batez ere proiektugileen espeziekoen artean, ohiden baino adostasun handiagoz onartu zuen nireproposamena, informazio zabalagoa pozik hartu-ko zuela aitortuz.

Esan nion berari, Tribniako erresuman, berta-koek Langden deituan, non luzaroan bizi izanabainintzen, gehienak salatari, lekuko, berriemai-

Page 357: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

le, akusatzaile, kereilari, atestatu-egile eta zinal-dari zirela beren eskupeko tresna lagungarriguztiekin, eta denak ministroen eta ordezkoenbandera, zuzendaritza eta ordainketa pean zeu-dela. Erresuma hartan konplotak sortzen dituz-ten pertsonak eskuarki politiko sakonak direlakoospea areagotu nahi dutenak izaten direla, indarberria eman nahi diotenak administrazio zentzu-gabeari, desadostasun orokorra ito edo desbide-ratu nahi dutenak, konfiskatutakoaz berenkutxak bete eta, beren onura pertsonalerakozein den komenigarriago kontutan izanda, sines-garritasun publikoa goraipatu edo gaitzetsi egi-ten dutenak. Lehenik, beren artean ados jarri etakonplotaz zein pertsona susmagarri salatukoduten erabakitzen dutela, gero neurri eraginko-rrak hartzen direlarik halakoen gutun eta bestepaper batzuez jabetzeko, eta jabeak espetxera-tzeko. Paper hauek zenbait artistari ematen zaiz-kiola, oso trebeak direlarik hitz, silaba eta letrenesanahi misteriotsuak aurkitzen. Esate baterako,komunak Kontseilu Pribatua esan nahi dueladeszifra lezakete; antzara-aldrak senatua, zakurherrenak inbaditzailea, bakailao-buruak

Page 358: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

...............-a, izurriak armada iraunkorra, zapela-tzak lehen ministroa, gotak apez nagusia, urka-mendiak gobernuko ministroa, pixontziak handi-kien batzordea, galbaheak gorteko anderea,erratzak iraultza, satarteak kargu ofiziala, hon-dorik gabeko putzuak Altxorzaintza, zikintzuloakGortea, txintxarridun txanoak faboritoa, ihi apur-tuak epaitegia, upel hutsak jenerala, zornadarion zauriak administrazioa.

Metodo honek huts egiten duenean, badituz-tela beste bi eraginkorragoak, haien arteko ika-siek akrostikoak eta anagramak deitzen dituzte-nak. Lehenengoaz, hasierako letra guztietanesanahi politikoak aurki ditzaketela. Adibidez, Nkonplota izango da, B zaldi-erregimentua, Lontziteria itsasoan. Eta bigarrenaz, edozeinpaper susmagarritan alfabetoko letrak tokizaldatuz, pozik ez dagoen alderdi baten asmoriksakonenak jar ditzaketela agerian. Horrela, adi-bidez, gutunean lagun bati esango banio, Gurealaba Tomasak odoluzki mingarriak ditu betira-ko, arte honetan trebea den pertsonak esaldihori osatzen duten letra berberak ondorengohitzetara ere pasa daitezkeela aurkituko luke:

Page 359: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Eutsi luzaroago: balak, dinamit eta armak igorri-ko buk. Eta hauxe dela metodo anagramatikoa.

Irakasleak esker onik biziena erakutsi zidanoharpen hauen berri eman niolako, eta bere tra-tatuan nire ohorezko aipamena egingo zuela hitzeman zidan.

Ez nuen ezer ikusten herrialde hartan egonal-dia luzarazi ziezadakeenik, eta etxera Ingalate-rrara itzultzeaz pentsatzen hasi nintzen.

Page 360: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

7. KAPITULUAAutorea Lagadotik irten eta Maldo-nadara iristen. Han itsasontzirik ezprest. Bidaia labur bat Glubbdub-drib-era. Gobernariak egiten dion

harrera.

Badut arrazoirik pentsatzeko, erresuma huradagoeneko kontinentea, Amerikan Kaliforniarenmendebaldean eta Ozeano Barearen iparraldeandagoen lurralde ezezagun hartaraino iristen delamendebalderantz, aipaturiko ozeanoa ez dagoe-larik Lagadotik ehun eta berrogeita hamar milia-ra baino urrutirago; Lagadon itsasportu on batdago eta merkataritza oparoa Luggnagg irlahandiarekin, ipar-mendebaldera dagoelarik 29gradura ipar-latitudean, eta 140ra luzeran. Lugg-nagg irla hau Japoniaren hego-ekialdera dago,ehunen bat legoara. Aliantza estua dago Japo-niako Enperadorearen eta Luggnaggeko Erre-gearen artean, egoera honek sarri ematen due-larik aukera irla batetik bestera ontziz joateko.

Page 361: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Horregatik erabaki nuen Europara itzultzekoneure bidea handik egitea. Bi mando alokatunituen neure ekipaia urria garraiatzeko, eta gida-ri bat, bidea erakuts ziezadan. Agur esan nionneure babesle zintzoari, hainbeste mesede egineta handik irteterakoan ere esku-erakutsi bikai-na egin zidanari.

Bidaian ez nuen izan kontatzea merezi dueninolako gorabehera edo abenturarik. Maldonada-ko portura (horrela deitzen baita) iritsi nintze-nean, kaian ez zegoen ontzirik Luggnaggera joa-teko prest, ezta pixka batean egongo zen itxura-rik ere. Ia Portsmouth bezain handia da hiria.Laster egin nituen lagun batzuk, eta oso abegi-kor hartua izan nintzen. Goi-mailako zaldunbatek esan zidan, Luggnaggerako ontziak hilabe-te bat baino lehen prest egongo ez zirenez, ezzitzaidala agian denbora-pasa txarra gertatukoGlubbdubdrib irlatxora bidaiatzea, hego-mende-balderantz bosten bat legoara zegoelarik. Betaeta lagun bat eskaini zitzaizkidan laguntzera,baita bidaiarako ontzixka egoki bat eskuratzekoprest agertu ere.

Page 362: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Glubbdubdrib, hitzari eman niezaiokeen itzul-pen zehatzenaren arabera, Belagile edo Aztienirla da. Wight irlaren heren bat bezain handia dagutxi gorabehera, eta izugarri joria; guztiakaztiak diren leinu bateko buruzagiak goberna-tzen du. Leinu hartan beren artean bakarrikezkontzen dira, eta zaharrena printze edo gober-nari izaten da. Honek jauregi bikain bat du etamila eta berrehun hektarea inguruko parke bat,harlanduzko hesiz inguratua zazpi metrokoaltueran. Parke hartan beste esparru txikiagobatzuk daude azienda, labore eta lorezaintzara-ko.

Gobernariak eta beraren etxekoek ezohikomorroi eta neskameen zerbitzua eta laguntzadute. Nekromantzian duen trebetasunagatik, hil-dakoen artetik nahi duenari dei egiteko eta,hogeita lau orduz, baina ez luzaroago, bere zer-bitzura edukitzeko ahalmena du; hiru hilabetebaino lehen ezin die pertsona berberei berriz deiegin, oso-oso aparteko kasuetan izan ezik.

Irlara iritsi ginenean, hamaikak aldera goi-zean, nirekin zetorren zaldunetariko bat Gober-nariarengana joan eta sartzeko baimena eskatu

Page 363: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zion kanpotar batentzat, Jaun Goren harekinegoteko ohorea izan zezan etorria zelarik. Bere-halaxe onartu ziguten hau, eta jauregiko atetiksartu ginen hirurok zaintzaileen bi ilara artean,hauek, armaturik eta oso janzkera bitxiaz, berenaurpegieran bazutelarik zerbait ileak tentearazizizkidana, adierazi ezin dudan ikaraz. Aurrekoakbezalaxe bi aldeetan lerrokatuta zeuden motabereko zerbitzarien artetik, zenbait gela zehar-katu genuen, tronu-aretora iritsi arte, non, hirualdiz beheraino makurtu eta zenbait galdera oro-kor egin ondoren, hiru aulkitxotan esertzeko bai-mena eman baitzitzaigun, Jaun Goren haren tro-nuko barren-barreneko harmailaren ondoan.Hark ulertzen zuen Balnibarbiko hizkuntza, nahizeta ezberdina izan irla hartakoaren aldean.Neure bidaien berri emateko erregutu zidan, etazeremoniarik gabe hartuko ninduela adierazte-ko, hatz bati eraginez bere laguntzaile guztiakbidali zituen, nire harridura handiz guztiak desa-gertu zirelarik berehala, bat-batean esnatzengarenean ametsetako ikuskariak bezalaxe. Ezinizan nintzen onera etorri pixka batean, ez zidate-la minik egingo ziurtatu zidan arte Gobernariak;

Page 364: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta nire bi lagunak ez zeudela kezkatuta ikusiz,sarritan izan baitziren era berean hartuak, neuere adoretsuago sentitzen hasi nintzen, etaabentura ezberdinen kontaketa laburra eginnion Jaun Goren hari, ez batere zalantzarik gabeeta sarri begiratuz atzera, espektro etxetiarhaiek ikusi nituen aldera. Gobernariarekin jatekoohorea izan nuen, beste mamu-talde batek aterazigularik janaria, eta behar genuen guztia ekarrimahaira. Ez nengoela goizean bezain izututaohartzen nintzen. Eguzkia sartu arte egon nin-tzen, baina jauregian ostatu hartzeko gonbida-pena ez onartzeagatik desenkusatzeko erregutunion Jaun Goren hari apaltasunez. Neure bi lagu-nekin etxe pribatu batean geratu nintzen inguru-ko hirian, irlatxo hartako hiriburuan; eta bihara-mun goizean Gobernaria agurtzera itzuli ginen,horrela agintzeari ederretsi baitzion berak.

Era honetan hamar egunez jarraitu genuenirlan, egunik gehiena Gobernariarekin, eta gauezgeure ostatuan. Hainbesteraino jarri nintzenezarimak ikustera, hirugarren edo laugarren aldizikusi eta gero, ez zidaten batere zirrararik eragi-ten; edo inolako beldurrik baldin banuen, jakin-

Page 365: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

minak menperatu zuen. Izan ere, izendatu nahinuen edozein pertsonari deitzeko agindu zidanGobernari Jaun Gorenak, munduaren hasieratikgaur egunera arte hildako guztien artetik nahibesteri, egin gura nien edozein galderari eran-tzuteko aginduz; baina baldintza batekin, niregalderak beraiek bizi izan zireneko denboraldie-tara mugatu behar nituela. Eta gauza batez fidanintekeela, alegia, benetan egia esango zidate-la, zeren eta, gezurra esatea onurarik ez duenabilezia baita beste munduan.

Nire esker on apala agertu nion Jaun Gorenhari hain mesede handiarengatik. Gela bateangeunden, handik eder ikusten zelarik parkeabehean. Eta ikuskizun ospetsu eta arranditsuzentretenitzea izanik nire lehen nahia, AlexandroHandia ikustea eskatu nuen, bere armadarenburu Arbelako borrokaldia amaitu ostean; etaGobernariak behatzari eraginez, berehala agertuzen gu geundeneko leihopean zelai handibatean. Gelara dei egin zioten Alexandrori; osonekez ulertu nuen haren greziera, eta oso muga-tua baizik ez zen nirea. Ez zela pozoitua izan

Page 366: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baieztatu zidan bere ohoreagatik, baizik etagehiegi edateagatik sukarrez hil zela.

Ondoren, Anibal ikusi nuen Alpeak gaindi-tzen, eta esan zidan ez zuela ozpin-tantarik erebere kanpamenduan.

Caesar eta Pompeio beren gudarosteen buruikusi nituen, borrokarako prest. Lehenengoabere azken arrakastaldi handian ikusi nuen.Areto handi batean Erromako Senatua nireaurrean agertzea eskatu nuen, eta haren aurrezaurre, ordezkarien batzar modernoa bestebatean. Lehenengoak heroi eta erdi-jainkoenbatzarra ematen zuen; besteak kinkilari, ebasle,bidelapur eta borrokalari pilo batena.

Nire eskariz Caesar eta Brutus guregana hur-bil zitezen keinu egin zuen Gobernariak. Begiru-ne sakona sentitu nuen Brutus ikustean, etaharen begitarteko marra bakoitzean erraz suma-tu ahal izan nuen bertuterik beteena, ausartzia-rik eta gogo-sendotasunik handiena, bere herria-rekiko maitasunik egiazkoena eta gizateriagana-ko onberatasun orokorra. Atsegin handiz ohartunintzen bi pertsona hauek ondo hartzen zutelaelkar, eta garbi aitortu zidan Caesarek bere bizi-

Page 367: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzako ekintzarik handienak ez zirela inola ereiristen berari bizia kentzeak zuen aintzara. Elka-rrizketa luzea izan nuen Brutusekin; eta bereaurreko Junius, Sokrates, Epaminondas, CatonGaztea, Sir Thomas More eta bera beti elkarrekinegoten zirela esan zidan: sextunbiratu hari mun-duko aro guztiek ere ezingo diotelarik zazpiga-rren bat erantsi.

Aspergarria izango litzateke —antzinatekogarai bakoitzean mundua neure aurrean jarritaikusteko nuen desira asegaitza betetzearren dei-tua izan zen pertsonaia ospetsuen kopuru han-diaren berri irakurleari ematea. Batez ere, tiranoeta usurpatzaileen suntsitzaileak eta nazio zan-patu eta irainduei askatasuna itzuli zietenak iku-siz elikatu nituen begiak. Baina ezinezkoa zaitneure barruan hark sortarazi zidan atseginaadieraztea, irakurlearentzat entretenimenduatsegingarri izateko moduan.

Page 368: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

8. KAPITULUAGlubbdubdrib-i buruzko informazio

gehiago. Antzinako historia etamodernoa zuzenduta.

Beren jakinduria eta kulturagatik ospetsue-nak izan ziren antzinako haiek ikusteko gogoz,egun bat hartu nuen horretarako. Homero etaAristoteles beren irazkintzaile guztien buru ager-tzea proposatu nuen; baina hauek hain ugarizirenez, ehunka batzuek patioan eta jauregikokanpo-geletan itxaron behar izan zuten. Lehenbegiratuan ezagutu eta bereizi ahal izan nituenbi heroi haiek, ez bakarrik jendetza artetik, baitaelkarren artean ere. Homero zen bietako garaie-na eta erakargarriena, oso tente ibiltzen zenbere adinerako, eta inoiz ikusi ditudan bizi etazorrotzenak zituen begiak. Aristoteles oso kon-kortua zegoen eta makila bat zerabilen. Aurpegiiharrekoa, ile leun eta mehea zuen, eta ahotssakona. Laster ohartu nintzen biak guztiz ezeza-gunak zirela inguruko besteentzako, ez zituztela-

Page 369: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rik aurrez inoiz ikusi edo aipatzen entzun. Etaizengabe geratuko den mamu batek xuxurlatuzidanez, irazkintzaile haiek beren buruzagien-gandik urrutien zeuden lekuetan egoten omenziren beste munduan, lotsa eta erruduntasunasentitzen baitzituzten zeharo desitxuratua emanzietelako autore haien esanahia ondorengoei.Didimus eta Eustazius aurkeztu nizkion Homero-ri, eta agian merezi zuten baino hobeto harzitzan konbentzitu nuen, zeren eta, berehalakonturatu baitzen buru-argitasuna falta zitzaielapoeta baten izpirituan sartzeko. Baina Aristotele-sek eroapen guztia galdu zuen Scotus eta Ramusaurkeztu nizkionean haiei buruz esan nionaz, etaleinuko besteak ere beraiek bezain astakirtenhandiak al ziren galdetu zien.

Gero Descartes eta Gassendiri dei egitekoerregutu nion Gobernariari, eta beren sistemakAristotelesi azaltzeko konbentzitu nituen. Filoso-fo bikain honek garbi aitortu zituen bere hutsegi-teak natur filosofiaren arloan, gauza askotan aie-ruz jokatu baitzuen, gizaki guztiek egin beharizaten duten bezala; eta ohartu zen Gassendi,Epikuroren doktrina ahal bezain digerigarri egin

Page 370: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuena, eta Descartesen zurrunbiloa era bereanizan zirela gezurtatuak. Zori berbera iragarri ziongrabitateari, egungo jakintsuak beronen aldekosutsuak izan arren. Naturari buruzko sistemaberriak moda berriak baizik ez zirela esan zuen,garai bakoitzean aldatuko zirenak; eta matema-tika-printzipiotan oinarrituz frogatu nahi zituzte-nak ere denboraldi laburrez baizik ez zirela lora-tuko eta zaharkituak geratuko zirela hura amai-tzean.

Bost egun eman nituen antzinako beste jaki-tun askorekin elkarrizketan. Erromako enperado-re gehienak ikusi nituen. Jatordu bat prestatze-ko, Heliogabaloren sukaldariei dei egin ziezaienkonbentzitu nuen Gobernaria, baina ezin izanziguten beren trebetasuna gehiegi erakutsi,material faltaz. Agesilaoren ilota batek Esparta-ko salda prestatu zigun, baina ni ez nintzengauza izan bigarren koilarakada irensteko.

Irlara eraman ninduten bi zaldunak berenarazo pribatuengatik beharturik zeuden hiruegunen buruan itzultzera, berrikiago hildakorenbatzuk ikusten eman nituenak, geure herrial-dean eta Europako beste batzuetan azken

Page 371: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

berrehun edo hirurehun urteetako pertsonalita-terik handienak izandakoak, alegia; eta antzina-ko familia ospetsuen miresle handia izanik beti,dozena bat edo bi errege zortzi edo bederatzibelaunaldiz izandako arbasoekin deitzeko erre-gutu nion Gobernariari. Baina nire etsipena min-garria eta ustekabekoa izan zen. Zeren eta, erre-ge-diademekin segizio luze baten ordez, familiabatean bi arrabitari, hiru gortelari dotore eta ita-liar prelatu bat ikusi bainituen. Beste batean,bizargin bat, abate bat eta bi kardinal. Begirunehandiegia diet koroadun buruei gehiago luzatze-ko hain arazo ederrean. Baina konde, markes,duke eta antzerako beste batzuekiko ez nuenhorrelako kezkarik. Eta aitortzen dut atsegindezentez aritu nintzela zenbait familiaren ezau-garri bereziak jatorrietaraino aztertzen. Argi etagarbi aurkitu ahal izan nuen nondik datorkionfamilia bati kokots luzea, zergatik bigarren fami-lia batek zital ugari izan zuen bi belaunalditan,eta inozo asko beste bitan; zergatik hirugarrene-koak izan ziren burugabeak, eta laugarrenekoakiruzurgileak. Nondik datorren, Polidoro Virgiliokhalako etxe ospetsu batekoei buruz esaten

Page 372: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

duena: Nec vir fortis, nec faemina casta. Nola iri-tsi ziren ankerkeria, faltsukeria eta doilorkeriazenbait familiaren ezaugarri izatera, beraienarmarriak beste. Nork ekarri zuen lehenik sifiliaaitonen seme-alaben etxe batera, gero zuzen-zuzenean gangaila-tumoreak izan dituztelarikondorengoek. Eta ezin ni guzti honetaz harritu,ikusi nuenean zenbat gorte-mutil, lekaio, gur-tzain, jokozale, arrabitari, antzezlari, kapitain etaebasle zegoen tartejarrita oinordeen segidan.

Historia modernoa izan zen batez ere atseka-betu ninduena. Zeren eta, zorrotz aztertu ondo-ren azken ehun urteetan printzeen gorteetanegondako izen handiko pertsona guztiak, prosti-tuituriko idazleek mundua nola nahastu dutenkonturatu nintzen, gerratako balentriarik handie-nak doilorrei leporatuz, aholkurik zuhurrenakzentzugabeei, zintzotasuna lausengariei, Erro-mako bertutea beren herriari traizio egindakoei,pietatea ateoei, kastitatea sodomitei, egiatasu-na salatariei. Nola pertsona errugabe eta bikainasko izan den heriotzara edo deserriratzera kon-denatua, ministro handiek eragindako epaileenustelkerian eta alderdien maltzurkerian oinarri-

Page 373: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tuta. Nola izan den jende zital asko konfiantza,aginte, duintasun eta probetxuko posturikgaraienetara altxatua; gorte, kontseilu eta sena-tuetako mozio eta gorabeheretan zein partehandia ezetsi ahal izango luketen lupeme, ema-galdu, putazain, bizkarroi eta bufoiek. Bai iritzikaskarra izan nuela giza jakinduria eta zuzenta-sunaz zehatz jakin erazi zizkidatenean mundukoenpresa eta iraultza handien jatorri eta zerga-tiak, eta zein ustekabeko mesprezagarriri zorzioten arrakasta.

Han ohartu nintzen anekdotak edo ezkutukohistoria idazten omen dituztenen txarkeria etaezjakintasunaz: hainbeste errege bidaltzendituzte hilobira kopakada bat pozoiez; erregea-ren eta lehen ministroaren arteko elkarrizketaerrepikatuko dute, nahiz eta lekukorik ez egonhan; enbaxadore eta gobernu-ministroen gogoe-ta eta bulegoetan sartuko dira; eta beti okeregoteko zoritxarra izango dute. Han aurkitunituen mundua txundituta utzi duten gertaerahandi askoren benetako zergatiak, nola emagal-du batek goberna litzakeen taldetxoak, taldetxo-ek kontseilua, eta kontseiluak senatua. Neure

Page 374: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

aurrean aitortu zuen jeneral batek koldarkeriaeta jokaera gaiztoaren poderioz bakarrik lortuzuela berak garaipen bat; eta almirante batek,berriz, ezagutza egokiaren faltaz menperatuzuela arerioa, traizioz ontziteria emateko asmoazuelarik. Hiru erregek adierazi zidaten berenerreinutza osoan behin ere ez zietela kargurikeman merituzko pertsonei, hutsegitez edo kon-fiantzazko ministroren baten traizioz izan ezik,eta egin ere ez luketela egingo berriro bizikobalira; eta ustelkeriarik gabe errege-tronuakezingo lukeela iraun frogatu zidaten arrazoi sen-doz, zeren eta, bertuteak gizakiari ematen dionjarrera positibo, sendo eta tinkoa etengabekooztopo baita arazo publikoetarako.

Ardura berezia nuen jakiteko, zein bidez lortuote zituzten askok ohore-titulu handiak eta jabe-tza izugarriak; eta oso garai berrietara mugatunuen galdera. Edonola ere, egungo garaiotansartu gabe, ez bainuen irainik nahi ezta atzerri-tarrentzat ere (zeren eta espero baitut ez delaegongo irakurleari esan beharrik honetaz adiera-ziko dudana ez dagokiola inola ere neure sorte-rriari), inplikaturiko jende-multzo handiari dei

Page 375: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

egin zitzaion eta axaleko azterketaren ondoren,halako txarkeri egoera azaldu zutenez, ezin dutgogoratu ere egin nolabaiteko kezkarik gabe.Zinauste, zapalkuntza, eroskeria, maula, lupar-keria eta antzerako gaitzak ziren barkagarrienakaipatu zituzten trebetasunen artean, eta haue-kin, bidezkoa den bezala, jasanbera izan nintzen.Baina batzuek aitortu zutenean beren handita-sun eta aberastasunak sodomia edo intzestuarizor zizkiotela; beste batzuek beren emazte etaalaben prostituzioari; zenbaitek bere herri edoerregeari traizio egiteari; batzuek pozoiari, etagehiagok errugabea hondatzearren justizia oker-tzeari, barkatuko didatela espero dut aurkikun-tza hauek eraman baninduten goi-mailako per-tsonei berez diedan begirune sakona pixka batmurriztera, nahiz eta beren duintasun gorenaga-tik jende horrek errespeturik handienaz beharkolukeen tratatua izan gu beheragoko guztionaldetik.

Sarri irakurria nuen zerbait printze eta esta-tuei egindako zerbitzu handiei buruz, eta zerbi-tzu horiek egindako pertsonak ikusi nahi nituen.Galdetu ondoren, haien izenak ez zirela inon

Page 376: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

erregistratuta aurkitzen esan zidaten, lotsabakoeta traidore maltzurrenak bezala historiak gordedituen banaka batzuenak izan ezik. Gainerakoeiburuz, sekula ez nuen ezer entzun. Begiratu goi-bela zuten guztiak eta oso jantzi kaskarrak, laze-rian eta atsekabean hil zirela esan zidatelarikhaietako gehienek, eta lepoa moztuta edo urka-mendian gainerakoek.

Besteen artean bazegoen pertsona bat kasuberezi samarra zuena. Hamazortzi urte ingurukogazte bat zuen ondoan. Urte askoz itsasontzibaten buru izan zela esan zidan, eta Acciokoitsas borrokan, arerioaren borroka-lerro nagusiahautsiz sartzeko zortea izan zuela, haien ontzigarrantzitsuenetako hiru hondoratu eta lauga-rren bat bereganatuz, hura izan zelarik Antonio-ren ihesaren eta ondorengo garaipenaren arra-zoi bakarra; eta ondoan zuen gaztea, bere semebakarra, borroka hartan hil zela. Meriturik izangozuen itxaropenaz, gerra amaitu zenean Erroma-ra joan zela gaineratu zuen, eta ontzi handiagobaten ardura eskatu ziola Augustoren Gorteari,hila baitzen ontzi haren kapitaina; baina baterejaramonik egin gabe haren gogoari, itsasoa inoiz

Page 377: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ikusi gabeko mutil bati eman ziotela, Enperado-rearen maitaleetako baten zerbitzura zegoenliberta baten semeari, alegia. Bere ontzira itzulizenean, bere eginkizuna abandonatzea leporatuziotela, eta ontzia Publikola Almirantordearenlaguntzaile kutun bati eman; ondorioz, Erromatikoso urruti zegoen landetxe batera erretiratuzela, eta han amaitu bere bizitza. Hain jakingurahandia nuenez istorio honen egia ezagutzeko,Agripari dei egiteko erregutu nuen, almiranteizan baitzen borrokaldi hartan. Agertu eta esan-dako guztia berretsi zuen, baina are hobeto hitzeginez kapitainaren alde, apaltasunez bere meri-tuaren zati handi bat murriztu edo estali eginbaitzuen berak.

Txunditurik nengoen ohartzeaz, hain gutxizela sarturiko luxuaren eraginez, noraino etazein bizkor iritsi zen ustelkeria Inperio hartan;ondorioz, gutxiago harritu nintzen antzerakokasu askorekin beste herrialde batzuetan, nonmota guztietako bizioak nagusi izan diren denbo-ra luzeagoan, eta non gorespen eta harrapakinguztiak buruzagi nagusiak bereganatu izan

Page 378: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dituen, nahiz eta agian eskubiderik gutxien izanbaterako nahiz besterako.

Deituriko pertsona bakoitzak munduan ibilizen garaiko itxura berbera zuenez, gogoeta tris-teak eragiten zizkidan azken ehun urteotan gizaespeziea gure artean nola endekatu den ikus-teak. Sifiliak bere ondorio eta mota ezberdinguztiez nola aldarazi dituen ingeles aurpegiera-ren ezaugarri guztiak, gorputzaren luzeramurriztu, nerbioak ahuldu, tendoi eta muskuluaklaxatu, larruazala horixkatu eta haragia maskal-du eta zaharkitu.

Hainbeste sakondu nuenez honetan, jitezaharreko ingeles nekazari haietako batzuk dei-tzea erregutu nuen, garai batean hain ospetsuakizan zirenak beren ohitura, janari eta jantzienxumetasunagatik, tratuen zuzentasunagatik,benetako askatasun-izpirituagatik eta berenadore eta herriarenganako maitasunagatik. Etaezin izan nintzen zeharo hunkitu gabe geratubiziak eta hildakoak alderatu ondoren, konturatubainintzen berezko bertute eder guztiak txanponbaten truke lohitu dituztela haien bilobek, boto-ak saldu eta hauteskundeak manipulatzean Gor-

Page 379: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tean ikas daitezkeen bizio eta ustelkeria guztiakberenganatu dituztelarik.

Page 380: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

9. KAPITULUAAutorearen itzulera Maldonadara.

Luggnagg erresumara insten ontziz.Auto rea atxilotua. Gortera bidalia.Nola hartua den han. Erregearen

onberatasun handia bere menpekoe-kiko.

Iritsi zelarik gure irteera-eguna, agur esannion Glubbdubdribeko Gobernari Goren hari, etaneure bi lagunekin Maldonadara itzuli nintzen,han hamabost egunez itxaron ondoren, ontzi batprest izan zelarik Luggnaggera irteteko. Bi zal-dun haiek eta beste batzuek, hain eskuzabal etaatseginak zirenez, hornizioak eman zizkidaten,eta ontzira etorri zitzaizkidan agurtzera. Hilabe-te eman nuen bidaian. Oso ekaitz bortitza izangenuen, eta mendebalderantz joan beharreanaurkitu ginen alisio-haizeez baliatzeko, hiruro-geiren bat legoatan jotzen dutelarik. 1709ko api-rilaren 21ean Clumegnigeko ibaian sartu ginen,itsasportu den hiri hau Luggnaggen hego-ekial-

Page 381: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

deko muturrean dagoelarik. Aingura bota hiritiklegoa batera eta seinaleak egin genituen kai-gidari bat eskatuz. Ordu erdi baino lehen bi iritsiziren ontzira, haiek gidatu gintuztelarik zeharka-tzeko oso arriskutsuak diren hondar-meta etaharkaitz artetik aurrera dartsena handi-handibateraino, han ontziteria bat egon daitekeelarikarriskurik gabe ainguratuta hiriko harresitikkable bateko distantziara.

Gure marineletako batzuek, ez dakit traiziozedo oharkabean, atzerritarra eta bidaiari handianintzela esan zieten kai-gidariei, hauek berri horigero aduanari bati eman zioten, eta honek osozorrotz miatu ninduen lehorreratu nintzenean.Aduanariak Balnibarbiko hizkuntzan hitz eginzidan, dagoen merkataritza ugariaren eraginezulertzen baitute hiri hartan, batez ere itsasgizo-nek eta aduanatako enplegatuek. Zenbait xehe-tasunen berri eman nion labur, eta neure istorioaahal bezain sinesgarri eta egoki eratua aurkeztunion; baina zein herrialdetakoa nintzen ezkutatuegin behar nuela pentsatu nuen, eta holandarranintzela esan nion; izan ere, Japoniara joatekoasmoa bainuen, eta banekien holandarrak zirela

Page 382: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

erresuma hartara sartzeko baimena zuten euro-par bakarrak. Honela bada, esan nion aduanaria-ri, ontzia hondoratu Balnibarbiko kostaldean etaharkaitz baten gainean geratu nintzelarik, Lapu-ta edo Irla Hegalarira eraman nindutela (harenberri sarritan izana zuen) eta orain Japoniara iri-tsi nahian nenbilela, han aurkituko nuelakoanneure sorterrira itzultzeko aukera egokirik. Gor-tetik aginduak jaso artean atxilotuta geratubehar nuela esan zidan aduanariak, baina bere-halaxe idatziko zuela eta hamabosten bat egu-nen buruan erantzuna hartzea espero zuela.Egontoki eroso batera eraman ninduten, ateanzaintzailea ezarriz; halere, banuen lorategi handibatean ibiltzeko askatasuna eta nahikoa gizata-sunez erabiltzen ninduten, nire mantenua den-boraldi hartan Erregearen kontura izan zelarik.Hainbat pertsonak bisitatu ninduen, jakinguraga-tik batez ere, oso urrutiko herrialdeetatik —beraiek inoiz entzun gabekoetatik etorria nintze-la zabaldu baitzen.

Ontzi berean etorritako gazte bat kontratatunuen interpretari izateko; Luggnaggen jaioa zen,baina zenbait urtez Maldonadan bizitakoa, eta

Page 383: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

benetan maisu bi hizkuntzetan. Haren laguntzaz,gai izaten nintzen bisitatzera etorritakoekin elka-rrizketan aritzeko, nahiz eta haien galdera etanire erantzunetara bakarrik mugatu.

Gutxi gorabehera, espero genuen garaian iri-tsi zen Gorteko erabakia. Agindu bat zegoen neueta nire segizio guztia Traldragdubh edo Tril-drogdribera —bietara ahoskatzen baitzen, gogo-ratzen dudanez— eraman gintzaten, hamarrekozaldi-sail batean. Nire segizio guztia interpretarinuen gazte gizagaixo hura zen, nire zerbitzuragera zedin konbentzitu nuelarik. Nik apaltasunezeskatuta, mando bana eman ziguten gaineanjoateko. Gu baino egun erdi lehenago mandataribat bidali zuten, nire etorreraren berri Erregeariemateko, eta mesedez eguna eta ordua jar zitza-la Maiestateari erregutzeko, hala jakin genezannoiz izango zitzaion atsegin nik haren oinaulkiaurrean hautsa miazkatzeko ohorea izatea. Hauda Gorteko estiloa, eta formulismo hutsa bainozerbait gehiago zela ohartu nintzen. Zeren eta,iritsi eta bi egunera haren aurrera aurkezterako-an, sabel gainean arrastaka joateko agindu zida-ten, eta zorua miazkatzeko aurreratu ahala;

Page 384: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baina atzerritarra nintzela kontutan izanda, gar-bitzeko ardura izan zuten hautsa nazkagarrigerta ez zekidan. Halere, hau mesede bereziaizan zen, goi-mailako jendeari bakarrik egitenzaiona, audientzia nahi dutenean. Are gehiago,batzuetan berariaz botatzen da hautsa zoruan,etorriko den pertsonak Gortean etsai gogorrakizatea gertatzen bada. Eta nik neuk ikusia dutjaun handiki bat, ahoa hautsez bete-betea zuela-rik, arrastaka tronura behar beste hurbiltzeanhitzik esan ezinda. Eta ez dago ihesbiderik,zeren eta, heriotza-zigorra baitago audientziarajoan eta Maiestatearen aurrean txu egin edoahoa garbitzen dutenentzat. Bada beste ohiturabat ere, zeharo ontzat ematen ez dudana. Erre-geari bururatzen zaionean bere nobleetakorenbati heriotza onberatasunez ematea, zoruanhauts nabar bat barreiatzeko agintzen du eta,osagai hilgarriak dituenez, hura miazkatzenduena hogeita lau orduren barruan hiltzen daderrigorrez. Baina Printze haren bihozberatasunhandiari justizia egiteko, baita menpekoen bizi-tzekiko duen ardurari ere (eta desiragarria litza-teke honetan Europako monarkek imitatuko

Page 385: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

balute), aipatu beharra dago haren ohoretan,agindu zorrotzak daudela zoruan kutsaturik dau-den aldeak ongi garbi ditzaten horrelako exeku-zio bakoitzaren ostean, eta honetan axolagabejokatzen badute zerbitzariek, erregearen hase-rrea pizteko arriskuan jartzen dira. Nik neukentzun nuen gorte-mutiletariko bat zigortzekoaginduak ematen, beronen eginkizuna baitzenexekuzio baten ostean zorua garbi zezaten abi-sua ematea, baina maltzurkeriaz ez zuen horibete eta, ondorioz, itxaropen handiak zituenjaun gazte bat audientziara etorri eta pozoituagertatu zen zoritxarrez, nahiz eta orduan behin-tzat Erregeak ez zuen asmorik haren biziarenkontra. Baina Printze on hura hain bihozberazenez, mutilari barkatu egin zion zigorra, honekagindu berezirik gabe berriz ez zuela egingo hitzeman ondoren.

Itzul gaitezen harira; tronutik lau metrorahurbildu nintzenean arrastaka, poliki-polikibelauniko jarri nintzen, eta gero bekokiaz zoruazazpi aldiz joz, honako hitz hauek esan nituen,aurreko gauean irakatsi zizkidaten bezala: Ick-pling gloffthrobb squutserumm blhiop mlashnalt

Page 386: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zwin tnodbalkguffh slhiophad gurdlubh asht. Hauda herrialde hartako legeek ezarritako agurreriaErregearen aurrera onarturiko pertsona guztien-tzat. Honela itzul daiteke: Maiestate Zerutar Horibizi bedi eguzkia baino hamaika ilargialdi t’erdiluzaroago. Honi Erregeak zerbait erantzun zion,eta ezin izan nuen arren ulertu, irakatsia zidate-naren arabera erantzun nion: Fluft drin yalerickdwuldum prastrad mirplush, zera esan nahi due-larik: Lagunaren ahoan dago ene mihia, eta esal-di honek esan nahi zuen nire interpretaria ekar-tzeko baimena erregutzen niola; ondorioz, jada-nik aipaturiko gaztea sar erazi zuten, beronenbitartez erantzun nielarik Maiestateak ordu betebaino luzaroago egin ahal izan zuen beste galde-rari. Balnibarbieraz hitz egiten nuen nik, etainterpretariak Luggnaggeko hizkuntzara itzul-tzen zuen nire hitzen esanahia.

Erregea oso pozik zegoen nire konpainiaz,eta niretzat eta interpretariarentzat Gorteangela bat prestatzeko agindu zion bere Bliffmark-klub edo Gelazain Nagusiari, egunero honenbes-teko bat emanez nire mantenurako, baita poltsahandi bat bete urre ere gastu arruntetarako.

Page 387: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Hiru hilabete eman nituen herrialde hartan,batez ere, Maiestatearen nahia guztiz betetzea-rren, izan ere, oso atsegin baitzuen niri mese-deak egitea, eta oso eskaintza ohoragarriak ereegin zizkidan. Baina zuhurtziaren eta justiziarenaraberakoagoa iruditu zitzaidan neure gainerakoegunak emaztearekin eta etxekoekin pasatzea.

Page 388: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

10. KAPITULUALuggnaggiarren gorespena. Struld-brugg-en deskribapen zehatza, gaihoni buruz autorearen eta gorenmailako pertsona batzuen arteanizandako elkarrizketa askorekin.

Luggnaggiarrak adeitsu eta eskuzabalak dira,eta Ekialdeko herrialde guztien bereizgarri denharrotasunetik zerbait baduten arren, haleregizalegetsu jokatzen dute atzerritarrekin, batezere, Gorteak onetsitakoekin. Lagun asko eginnuen mailarik oneneko jende artean eta, betiereinterpretariaren laguntzaz, izaten genituen elka-rrizketak ez ziren desatseginak izaten.

Egun batez oso lagunarte onean geundela,pertsona berezi batek galdetu zidan ea ikusi alnuen beraien struldbrugg edo Hilezkorrik. Ezetzerantzun nion eta izaki hilkor bati deitura huraematean zer esan nahi zuen azaltzeko erregutunion. Esan zidan batzuetan, nahiz eta oso gutxi-tan, ume bat bekokian, ezkerreko bekainaren

Page 389: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gain-gainean, orbain gorri biribil batekin jaiotzeagertatzen zela familiaren batean, sekula hilko ezzelakoaren adierazgarri hutsezina zelarik. Orbai-na, azaldu zuenaren arabera, zilarrezko hirupenikekoaren tamainakoa zen gutxi gorabehera,baina denboran zehar handiagotu egiten zen,eta kolorez aldatzen; zeren eta, hamabi urtere-kin berde bihurtzen baitzen, eta horrela jarrai-tzen hogeita bostera arte, orduan urdin-urdinjartzen zelarik; berrogeita bostekin, ikatzabezain beltza eta shilling ingeles bat bezain han-dia egiten zen, baina gero ez omen zuen aldake-ta gehiagorik izaten. Jaiotza hauek hain bakanakzirenez, bere ustez, erresuma osoan bi sexueta-ko mila eta ehun struldbrugg baino gehiago ezzirela izango esan zidan, horietako berrogeitahamar inguru hiriburuan zeudela kalkulatzenzuelarik, eta gainerakoen artean bazela hiru urtelehenago jaiotako neskatila bat. Jaiotza hauek ezzirela gertatzen familia jakin batean, baizik etakasualitate hutsaren ondorio zirela, eta struld-bruggen umeak ere hilkorrak izan ohi zirela gai-nerako jendea bezalaxe.

Page 390: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Garbi aitortzen dut izugarrizko atsegina jabe-tu zela nitaz hau dena entzutean; eta kontatuzidanak ulertzen zuenez balnibarbiera —nik osoongi hitz egiten nuena— ezin izan nion mihiarieutsi eta agian pixka batxo bat xelebreak zirenadierazpenak atera zitzaizkidan. Trantzealdianbezala oihu egin nuen: Zorionekoa nazioa, nonjaiotzerakoan haur bakoitzak hilezkor izatekoaukera duen! Zorionekoa, antzinako bertutearenhainbeste eredu bizi eta iraganeko jakinduria ira-kasteko prest dauden maisuak dituen herria!Baina zorion-zorionekoak, konparaziorik gabe,paregabeko struldbrugg horiek dira, giza natura-ren zoritxar unibertsal hori gabe jaio direlarik,beren izpirituak libre eta aske baitituzte, herio-tzaren etengabeko beldurrak sortzen duen zamaeta gogo ezik gabe. Neure harridura azaldu nuenez nuelako pertsona ospetsu haietakorik Gor-tean aurkitu, orbain beltza bekokian garbi ikus-teko modukoa izanik, ez baitzitzaidan oharka-bean erraz pasatuko; eta ezinezkoa zirudielaMaiestatea, zentzu handiko Printzea izanik, hainkontseilari zuhur eta trebeen kopuru handisamarraz inguratu gabe egotea. Nahiz eta gerta

Page 391: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zitekeen jakintsu agurgarri haien bertutea zorro-tzegia izatea Gorteko jokaera txar eta lizunetara-ko. Eta sarritan erakusten digu esperientziakgazteak harroputz eta aldakorregiak direla zaha-rragoen agindu zuhurrez gidatuak izateko. Hale-re, Erregeak onetsi zuenez ni beraren aurrerajoatea, lehen aukera izaten nuenean arazo honiburuzko neure iritzia, interpretariaren laguntzaz,argi eta luze emateko erabakia hartu nuen; etanire aholkua kontutan hartu ala ez, halere gauzabat egiteko asmo sendoa nuen, alegia, Maiesta-teak sarri eskainia zidanez herrialde hartan gera-tzea, esker on handiz onartuko nuen mesedea,eta struldbrugg izaki goren haiekin elkarrizketanemango nuen neure bizitza, atsegin bazuten nionartzea.

Nire hitzaldiaren entzule izan zen zaldunak(esan dudan bezala, mintzatzen baitzen balni-barbieraz), ezjakinarenganako gupidak sortu ohiduen bezalako irribarreaz, esan zidan bera pozikzegoela ni beraien artean edukitzeko edozeinaukeraz, eta adierazi niona bere lagunei azaltze-ko baimena erregutu zidan. Honela egin zuen,eta aldi batez elkarren artean hitz egin zuten

Page 392: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

beren hizkuntzan, silabarik ere ez nuelarik ulertueta haien aurpegieretatik ere ezin izan nuenatera nire hitzek zer eragin izan zuten. Isilaldilabur baten ondoren, pertsona berak esan zidanbere lagunak eta nireak (horrelaxe adierazteariiritzi baitzion egoki) oso-oso pozik zeudela bizi-tza hilezkorraren zoriontasun eta abantaila han-diez egin nituen oharpen zuhurrekin, eta struld-brugg jaiotzeko zoria egokitu izan balitzait zerbizitza-mota jarraituko nukeen jakiteko gogobizia zutela, batez ere.

Hain gai zabal eta atseginaz hitz egitea erra-za zela erantzun nuen, batez ere niretzat, sarriizaten nuelako Errege, jeneral edo jaun handibat izango banintz, zer egingo nukeen pentsatuzdenbora pasatzeko joera; eta beste gai honetazere, sarritan hausnartua nuela zer egingonukeen neure buruaz eta nola emango denbora,betirako biziko nintzatekeela jakinez gero ziur.

Mundura struldbrugg izanez jaiotzeko zorteaizan banu, bizitzaren eta heriotzaren artekoezberdintasuna ulertuz neure zorionaz jabetubezain laster, ahal diren baliabide eta metodoguztien bidez lehenik aberastasunak eskuratzea

Page 393: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

erabakiko nukeela esan nien. Aurrezki eta buru-bidez hori lortzen saiatuz, zentzuzkoa litzatekepentsatzea berrehun urte ingururako erresuma-ko gizonik aberatsena izango nintzatekeela.Bigarren, gazte-gaztetatik arte eta zientziakikasteari ekingo nioke, horrela, eta denboraz,beste guztiek baino gehiago jakitera iritsiko nin-tzatekeelarik. Azkenik, publikoki gertaturikoekintza edo jazoera garrantzitsu guztiak erregis-tratuko nituzke kontu handiz eta, alderdikeriarikgabe, printze eta gobernuko ministro handiensegidakoen izaerak deskribatuko nituzke, neureoharpenak eginez arazo bakoitzaz. Zehatz-mehatz konstaraziko nituzke ohitura, hizkera,janzkera, jatordu eta dibertsioei buruzko aldake-ta ezberdinak. Lorpen guzti hauekin, ezagupeneta jakintza-altxor bizia izango nintzateke, etanazioko orakulu bihurtuko, zalantzarik gabe.

Ez nintzateke inoiz ezkonduko hirurogei urtezgeroztik, baina bai abegikor izango, arteanaurrezki-zale izaten jarraitu arren. Gazte itxaro-pentsuen buruak hezi eta zuzentzen entretenitu-ko nintzateke, neure oroitzapen, eskarmentu etabehaketaren bidez —eta eredu askorekin berre-

Page 394: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tsiz— bizitza pribatu eta publikoan bertutea osoonuragarri dela konbentzitzeko. Baina lagunarteiraunkorrerako, neure anaidi hilezkorreko batzuknahiko nituzke, hauen artetik hamabiko bataukeratuko nukeelarik zaharrenetarik neuregaraikideetaraino. Hauetarikoren batek ez baluondasunik, neuk prestatuko nioke egontoki ero-soa neure etxalde inguruan, eta haietako batzukbeti mahaian izango nituzke, hilkorren artekobaliotsuenetako banaka batzuk bakarrik nahas-tuz tartean, azken hauek eragozpen gutxiz edobatere gabe galtzen ohituko nintzatekeelarikdenboraz, baita ondorengoak era berean trata-tzen ere, gizakiak bere lorategiko krabelin etatulipen urteroko joan-etorriaz denbora pasatzenduen bezalaxe, aurreko urtean ihartu zirenenga-tiko atsekaberik gabe.

Struldbrugg hauek eta nik geure behaketaeta oroitzapenen berri emango genioke elkarridenbora pasatu ahala, ustelkeria mailaz mailamundura nola ari den sartzen ohartaraziko genu-ke, eta aurre egin pausu bakoitzean, gizateriariabisuak eta argibideak emanez etengabe; etahonek, geure jokabidearen eragin indartsuaz

Page 395: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

batera, ziur aski galaraziko luke giza izaerarenetengabeko endekatzea, hain bidezki garai guz-tietan deitoratua izan dena.

Gaineratu guzti honi, estatu eta inperioetakoiraultza ezberdinak ikusteko atsegina, baitazeru-lurretako aldaketak ere, antzinako hiriakhondakinetan eta herrixka ezezagunak errege-egoitza bihurtuta. Ibai ospetsuak erreka ubehe-ratsu eginda; ozeanoak kostalde bat lehor utzieta beste bat urperatzen, eta oraindik ezezagundiren herrialde askoren aurkikuntza; naziorikgizabidetsuenetan basakeria nagusitzen, etabasatienak zibilizatu bihurtzen. Orduan, luzera,etengabeko mugimendua, sendagai unibertsalaeta beste asmakizun asko perfekziorik handiene-ra eramanak ikusiko nituzke.

Zer aurkikuntza liluragarriak egingo genituz-keen astronomian, geure iragarpenak berretsizeta luzaroago ere biziz, kometen joan-etorria,eta eguzki, ilargi eta izarren mugimendu-aldake-tak ere behatuz!

Beste gai askotaz ere luzatu nintzen, amaiga-beko bizitzaren eta munduko zoriontasunarenberezko irrikak erraz sortarazten zizkidalarik

Page 396: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gaiak. Amaitu nuenean, eta aurrekoan bezalaxeitzuli egin zitzaien nire hitzaldiaren funtsa hanzeuden gainerakoei, hizketaldi ederra izan zutenberen artean hango hizkuntzan, eta ez baterebarrerik gabe nire kontura. Azkenean, nire inter-pretari izandako zaldun berberak esan zidanzenbait hutsegitetan zuzentzeko erregutzen zio-tela besteek, giza izaerari berez dagokion zen-tzugabekeriaz egin nituelarik huts haiek, etaaitzakia horrengatik erantzukizun txikiagoanuela haien ustez. Struldbruggen espeziea herriharen bereizgarri zela, ez baitzegoen halako jen-derik Balnibarbin edo Japonian, non izana bai-tzuen bere Maiestatearen enbaxadore izatekoohorea, konturatu zelarik bi erresuma haietakojendeak nekez sinesten zuela hori gerta zitekee-nik, eta lehen aldiz gaia aipatu zidanean azaldunuen harriduragatik nik ere gauza guztiz berri-tzat eta oso sinesgaitzat hartzen nuela irudituomen zitzaion. Goian aipaturiko bi erresumahorietan, elkarrizketa luzeak izan zituelarik hanegon zen bitartean, bizitza luzea gizateriarennahi eta irrika unibertsala zela ohartu zela.Hanka bat hilobian zuen edonork, besteaz ahal

Page 397: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuen guztia egiten zuela atzera. Zaharrenak ereoraindik egun bat gehiago bizitzeko itxaropenazuela, eta etsairik handienari bezala begiratzenziola heriotzari, haren aurrean Naturak beti atze-ra eragiten ziolarik; Luggnagg irla hartan baka-rrik ez zela hain bortitza bizitzeko gogoa, hainzuzen ere, struldbruggen eredua zutelakoaurrean etengabe.

Nik ideiaturiko bizi-sistema ez zela arrazoiz-koa eta bidezkoa, beti gazte, osasuntsu etaindartsu egotea suposatzen baitzuen, eta ezzegoela gizakirik itxaropen hori izateko bezaintxororik, oso neurrigabea izan arren bere nahi-kundeetan. Kontua ez zela, beraz, ea gizonakaukeratuko lukeen beti gaztaroaren ederreneanbizitzea, oparotasunez eta osasunez inguratua,baizik eta nola emango lukeen amaigabeko bizi-tza zahartzaroak berekin dakartzan ohiko era-gozpen guztien menpean. Zeren eta, hain bal-dintza gogorretan hilezkor izateko nahia pertso-na gutxik aitortuko luketen arren, halere aurrezaipaturiko Balnibarbi eta Japoniako erresumetan,bera konturatua omen zen pertsona guztiek nahizutela heriotza pixka bat gehiago atzeratzea,

Page 398: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

beranduago iritsaraztea, eta gutxitan omen zuenentzuna inor irrikatan zegoenik hiltzeko, sami-nak edo sufrimenduak eraginda izan ezik. Etagaldetu zidan ea nire bidaietan ezagututakoherrialdeetan, eta neurean ere, ez al nuen oroko-rrean jarrera bera sumatu.

Sarrera honen ondoren, beren arteko struld-bruggen berri eman zidan zehatz-mehatz. Hogei-ta hamar urte ingurura arte eskuarki hilkorrekbezala jokatzen zutela esan zidan, gero poliki-poliki goibeldu eta adoregabe bihurtzen zirelarik,areagotuz laurogei urteraino. Beraiek aitortu zio-telako zekien hau; zeren eta, mende batean ezdirenez espezie hartatik bi edo hiru baino gehia-go jaiotzen, gutxiegi omen ziren beraien behake-taz iritzi orokorra ateratzeko. Laurogei urterairistean, bizitzeko mugatzat daukatena herrialdehartan, beste agure batzuen zorakeria eta gaitzguztiez gain, beste asko ere izaten zituztela inoizhilko ez ziren perspektiba beldurgarriak eragin-da. Ez zirela setatiak, erretxinak, xuhurrak, zaka-rrak, harroak eta berritsuak bakarrik, baita adis-kidetasunerako ezgaituak eta berezko afektura-ko sentigaberaziak, hau ez baitzaie inoiz biloben-

Page 399: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gana baino urrutirago iristen. Bekaizkeria etaezintasunak jotako nahikundeak direla haiengrina nagusiak. Eta antza denez, haien bekaizke-ria, batez ere gazteen bizioetara eta zaharrenheriotzara dagoela zuzendua esan zidan. Lehe-nengoaz gogoetan hasten badira, atseginerakobatere aukerarik gabe aurkitzen dituzte berenburuak; eta hileta bat ikusten dutenean, atseka-bez kexatzen dira beste batzuk joan direlakoatseden-portura, beraiek ez dutelarik inoiz harairisteko itxaropenik. Ez dira ezertaz oroitzen gaz-taroan eta adin ertainaz ikasi eta behatu zutenazizan ezik, eta horretaz ere ez bete-betean. Edo-zein gertaerari buruzko egiaz edo xehetasunez,hobe da tradizio arruntetan oinarritzea haienoroitzapenik sendoenetan baino. Haien artekoalaienak badirudi txotxaldian sartutakoak direla,oroimena zeharo galtzen dutenak; hauek errukieta laguntza gehiago aurkitzen dute, besteekugari dituzten berezitasun txar asko falta izatenbaitituzte.

Struldbrugg bat bere izaerako beste norbai-tekin ezkontzea gertatzen bada, bietako gaztee-na laurogeira iristen denean ezkontza hautsi egi-

Page 400: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ten da automatikoki, erresumaren mesede gisa.Zeren eta, legeak uste baitu, arrazoizko barka-mena dela, berek errurik izan gabe munduanbetierekoz jarraitzera kondenatuta daudenek ezizatea gainera beren atsekabea bikoiztua emaz-te baten zamaz.

Laurogei urte bete bezain laster, legeak hil-dakotzat jotzen ditu; oinordekoak berehala jabe-tzen dira haien ondasunez, errenta ziztrin batuzten zaielarik beren sostengurako, ardurapublikoa izanik behartsuen mantenua. Aldihorretatik aurrera ez dira gaitzat hartzen kon-fiantza edo probetxuzko karguetarako, ezin dutelurrik berenganatu ezta ezer alokatu ere, eta ezdute baimenik auzietan —zibil nahiz kriminale-tan— lekuko izateko, ezta mugarri eta mugeiburuz erabakitzeko ere.

Laurogeita hamarrekin hortzak eta ilea gal-tzen dituzte, adin horretan ez dute dastamenikere izaten, baizik eta lot dezaketen edozer jateneta edaten dute, gozamenik eta gogorik gabe.Lehendik zituzten gaitzek halaxe jarraitzen duteez gehitu ez gutxitu gabe. Hitz egitean, gauzendeitura arruntak ahazten dituzte, baita pertso-

Page 401: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nen izenak ere, nahiz eta beren hurbilenekoadiskide eta ahaide izan. Arrazoi beronengatikezin dute inoiz irakurtzen gozatu, oroimenak ezbaitie balio esaldi baten hasieratik amaierarainojoateko ere; eta akats honengatik ezin dutegozatu bestela baliagarri litzaiekeen entreteni-mendu bakarra.

Herrialde hartako hizkuntza etengabe aridenez aldatzen, garai bateko struldbruggek ezindiete beste batzuetakoei ulertu, eta berrehunurteren ondoren ez dira gai elkarrizketarik izate-ko ere (hitz orokor gutxi batzuk salbu) ingurukohilkorrekin, eta horrela, beren sorterrian atzerri-tarrak bailiran bizitzeko zoritxarra izaten dute.

Gogoratzen dudan neurrian, hau izan zenstruldbruggei buruz kontatu zidana. Gero, adinezberdinetako bospasei ikusi nituen, gazteenakez zituen berrehun urte baino gehiago izango,eta lagun batzuek behin baino gehiagotan ekarrizituzten niregana; baina oso bidaiari handia nin-tzela eta mundua guztia nuela ikusia esan zietenarren, ez zuten jakin-minik txikiena ere agertugalderarik egiteko; slumskudask edo oroigarri-ren bat eman niezaien nahi zuten bakarrik,

Page 402: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eskean egiteko era isila delarik hori, zeharo gala-razia baitute legez komunitateak mantentzendituelako, baina oso anoa urriaz, egia esateko.

Mota guztietako jendeak mesprezatu etagorrotatzen ditu; haietako bat jaiotzen denean,zantzu txarreko gauzatzat hartzen da, eta haienjaiotza ardura bereziz jartzen dute erregistroan;beraz, erregistroa kontsultatuz jakin daitekehaien adina, nahiz eta azken mila urteotakoabakarrik izan den gordea, edo aurreragokorikizan bada, denborak edo gizarte-istiluek dese-gingo zuten. Baina zenbat urte dituzten kalkula-tzeko bide arrunta, zein errege edo pertsonaiaospetsu gogoratzen duten galdetzea da, etagero historia kontsultatu, zeren eta, derrigorrez,haiek gogoan duten azken printzea ez baitzenhasiko erreinatzen beraiek laurogei urte bete etagero.

Inoiz ikusi dudan ikuskizunik mingarrienazen, eta emakumezkoak gizonezkoak baino oke-rrago zeuden. Oso-oso zahartutakoari dagozkionohiko itsuskeriez gain, gorpuen ubeltasun modu-ko zerbait, kontatzekoa ere ez dena, bazutenurte-kopuruaren arabera, eta seikote baten

Page 403: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

artean berehala asmatu nuen zein zen zaharre-na, nahiz eta ez izan haien artean ehun edoberrehun urteko tartea baino handiagoa.

Irakurleak errai sinetsiko du, han entzun etaikusi nuenaz asko moteldu zela amaigabeko bizi-tzaz gozatzeko nuen irrika bizia. Neuk eraikitakoameskeria atseginen lotsa handia sentitu nuen,eta pentsatu nuen tiranoek ez zutela asmatuko,nik, halako bizitzatik ihes egitearren atseginezonartuko ez nuen heriotzarik. Erregeak jakinzuen lagunen eta neure artean gertatutako guz-tia kasu honetan, eta atsegin handiz jo zidanadarra, haren nahia zelarik nik struldbrugg parebat bidali ahal izatea neure sorterrira, jendeaheriotzarekiko beldurraren aurka prestatzeko;baina dirudienez hau galarazi egiten dute erre-sumako lege nagusiek, bestela, nik oso pozikhartuko nituzkeen neure gain haiek garraiatzekolan eta gastuak.

Erresuma hartako legeak, struldbruggeiburuzkoak, oso arrazoi sendoetan daudela oina-rrituta onartu behar izan nuen, eta antzerako zir-kunstantzietan beste edozein herrialdetan erehalakoxeak eman beharko liratekeela. Horrela

Page 404: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ez balitz, zikoizkeria izanik zahartzaroaren nahi-taezko ondorio, hilezkor haiek nazio guztiarenjabe bilakatuko lirateke denboraz, aginte zibilaere berenganatuz, baina administraziorako gai-tasunik ez dutenez, gizartearen hondamendianamaituko litzateke.

Page 405: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

11. KAPITULUAAutorea Luggnaggetik irten eta Japo-

niarantz doa itsasoz. Handik, ontziholandar batean Amsterdamerantzetorri eta Amsterdametik Ingalate-

rrara itzultzen da.

Struldbruggei buruz kontatu dudana irakur-learentzat entretenigarri izan zitekeela pentsatudut, ohikoaz kanpoko zerbait dela ematen baitu;ez dut nik behintzat gogoratzen antzerako zer-baitez topo egin dudanik eskuetara etorri zaizki-dan bidai liburuetan; eta oker banago, hona nireaitzakia: herrialde bera deskribatzen dutenbidaiarientzat beharrezkoa dela sarritan xeheta-sun berberez aritzea, beraiek baino lehen idatzizutenengandik mailegatu edo transkribatu iza-naren kritikarik merezi gabe.

Izan ere, etengabeko merkataritza dago erre-suma honen eta Japoniako Inperio handiarenartean, eta litekeena da idazle japoniarrekstruldbruggei buruz zerbait kontatua izatea;

Page 406: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baina nire egonaldia Japonian hain laburra izanzenez, eta hango hizkuntza hain ezezagunazitzaidanez, ez nintzen gai izan inolako ikerketa-rik egiteko. Baina espero dut holandarrek, albis-te honen ondoren, behar hainbat jakin-min etagaitasun izango dutela nire hutsuneak betetze-ko.

Maiestateak sarri bultzatu ninduen Gorteankarguren bat onartzera, baina neure sorterriraitzultzeko erabaki sendoa nuela ohartuz, irtetekobaimena emateari ederretsi zion eta JaponiakoEnperadorearentzat bere eskuz egindakogomendio-gutunaz ohoratu ninduen. Halaber,urrezko laurehun eta berrogeita lau txanponhandi oparitu zizkidan (oso gogoko dituelariknazio hark zenbaki bikoitiak) eta diamante gorribat, mila eta ehun liberatan Ingalaterran saldunuena.

1709ko maiatzaren seigarren egunean, han-dikiro agurtu nituen Maiestatea eta lagun guz-tiak. Hain eskuzabala zenez Printze hura, Glan-guenstald-era, irlaren hego-mendebaldeandagoen errege-portura, eskoltaturik eramatekoagindu zuen. Sei egun geroago ontzi bat aurkitu

Page 407: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen ni Japoniara eramateko prest zegoena, etahamabost egun eman nituen bidaian. Xamoschiizeneko portu-hiri txikian lehorreratu ginen,Japoniako hego-ekialdean; hiria bera mendebal-deko muturrean dago, non itsasarte estu batdagoen, iparralderantz itsas beso luze bateradaramana, honen ipar-mendebaldean Yedometropolia dagoelarik. Lehorreratzean, Lugg-naggeko Erregeak haien Maiestate Inperialarizuzendutako gutuna erakutsi nien aduanariei.Oso ongi ezagutzen zuten zigilua; nire eskuzaba-la bezain handia zen. Han inprimatuta, erregeaeskale herren bat lurretik altxatzen ikusten zen.Hiriko agintariek, nire gutunaren berri entzu-tean, estatu-ministro banintz bezala hartu nindu-ten; zalgurdi eta zerbitzariak jarri zituzten nireesku, eta Yedorainoko nire gastuak hartu zituz-ten beren kontu; han audientzian onartua izanondoren, gutuna entregatu nuen, zeremoniahandiz zabaldu zutelarik; interpretari batek Erre-geari itzuli zion, eta gero beraren gogoaren berrieman zidan, alegia, eskari bat egiteko, eta zer-nahi izanik ere, onartu egingo zuela Luggnagge-ko bere errege-anaiaren izenean. Interpretari

Page 408: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hark holandarrekin negozioak izapidetzen egitenzuen lan; nire aurpegieragatik laster konturatuzen europarra nintzela, eta orduan, holanderazerrepikatu zituen bere Maiestatearen aginduak,oso ongi hitz egiten baitzuen hizkuntza hori.(Aurrez erabakia nuen bezalaxe) merkatariholandarra nintzela erantzun nion, urrutikoherrialde batean ontzia hondoratu eta handikitsasoz eta lehorrez Luggnaggeraino etorri nin-tzelarik, gero Japoniaraino ontziz iristeko; baibainekien nire erkideak han sarri ibiltzen zirelamerkataritzan, beraietakoren batzuekin Europa-ra itzultzeko aukera izatea espero nuelarik;beraz, ahal zen apalkien mesede egiteko erregu-tzen niola, ni Nangasac-era onik eramateko agin-dua emanez; eta honi beste eskari bat gaineratunion: babesle nuen Luggnaggeko Erregearekikobegirunez, onar zezala nire erkideei ezartzenzitzaien gurutzea zapaltzeko zeremoniatik nilibre uztea, ezbeharrak bota baininduen harenerresumara, merkataritzarako inolako asmorikgabe. Azken eskari hau itzuli ziotenean Enpera-doreari, pixka bat harrituta geratu zen eta, esanzuen, bere ustez neure herrikoetako lehenengoa

Page 409: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nintzela arazo honetan inoiz erreparorik jartzen,eta zalantzan jartzen hasia zela benetako holan-darra nintzen edo ez; baina areago zuela KRIS-TAU nintzen susmoa. Halere, eman nituen arra-zoiengatik, eta batez ere Luggnaggeko Erregea-ri atsegin ematearren, eta bere ederraren apar-teko erakusgarri gisa, bete egingo zuela nireezohiko nahikundea, baina arazoa kontu handizzertu behar zela, eta oharkabean bezala pasa-tzen uzteko aginduko zitzaiela funtzionarioei.Zeren eta, nire erkide holandarrak ohartzenbaziren sekretuaz, bidaian lepoa moztuko zida-tela baieztatu baitzidan. Eskerrak eman nizkioninterpretariaren bidez hain ezohiko mesedearen-gatik, eta gudaroste batzuk Nangasac-erantzabiatzera zihoazenez orduan, onik haraino era-mateko agindua hartu zuen gudalburuak, ohar-pen bereziak egin zizkiotelarik gurutzearen ara-zoaz.

1709ko ekainaren 9an Nangasac-era iritsinintzen bidaia luze eta arazotsuaren ondoren.Laster elkartu nintzen Amsterdameko Amboyna-koak, 450 tonako ontzi sendokoak, ziren marinelholandar batzuekin. Luze bizi izana nintzen

Page 410: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Holandan Leydenen ikasketak egiten, eta ongihitz egiten nuen holanderaz. Laster jakin zutenmarinelek nondik nentorren azkenekoz; eta gogobizia zuten nire bidaia eta bizimoduaren berriizateko. Ahal nuen bezain istorio labur eta sines-garria asmatu nuen, baina ezkutatu egin nuengehiena. Pertsona asko ezagutzen nuen Holan-dan, eta gai izan nintzen gurasoentzat izenakasmatzeko, Guelderland probintziako jendeapaltzat pasarazi nituelarik. Ni Holandara erama-teagatik eskatu nahi zuena emateko prest nen-goen kapitainari (Theodorus Vangrult bati);baina mediku nintzela jakitean, ohiko tarifarenerdiaz konformatu zen, neure lanbideko eginki-zunetan laguntzeko baldintzaz. Ontziratu bainolehen, sarri galdetu zidaten ontzilarietakobatzuek, ea bete al nuen lehen aipaturiko zere-monia. Ihes egin nion galderari erantzun oroko-rrak emanez, alegia, Enperadoreak eta Gorteakeskatutako guztia bete nuela esanez. Halere,ontzi-mutil ziztrin maltzur bat funtzionariobatengana joan eta, niregana keinu eginez, eznuela artean gurutzea zapaldu esan zion; bainabesteak, pasatzen uzteko aginduak hartuak

Page 411: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zituelarik, banbuaz hogei kolpe eman zizkionzital hari bizkarrean, eta geroztik ez nindutenberriz halako galderekin gogaitu.

Ez zen ezer aipagarririk gertatu bidaia har-tan. Haize onez ibili ginen Esperantza OnekoMuturreraino, han ur geza hartzeko bakarrik gel-ditu ginelarik. Apirilaren 16an Amsterdamera iri-tsi ginen onik, itsasaldian hiru gizon bakarrikgaldu genituelarik gaixotasunez, eta laugarrenbat itsasora erori zen aitzin-mastatik, Gineakokostatik hurbil. Amsterdametik laster itsasoratunintzen Ingalaterrarantz, hiri hartako ontzi txikibatean.

1710eko apirilaren 20an Downsera iritsiginen. Biharamun goizean lehorreratu nintzen,eta berriro ikusi neure sorterria, bost urte eta seihilabetez kanpoan egon ondoren, hain zuzen.Redriffera joan nintzen zuzenean, eta egunberean iritsi nintzen hara arratsaldeko ordu bie-tan, neure emaztea eta etxekoak osasuntsu aur-kitu nituelarik.

HIRUGARREN ZATIAREN AMAIERA

Page 412: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

IV ZATIA:HOUYHNHNM-EN

HERRIALDERA BIDAIA

Page 413: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

1. KAPITULUAOntzi baten kapitain gisa itsasora-

tzen da autorea. Bere gizonakmatxinatu egiten zaizkio, kabinanitxita luzaroan eduki eta lurralde

ezezagun bateko itsasertzean uztendute. Herrialdean barrena sartzenda. Yahoo-en, animali mota berezibaten, deskribapena. Autoreak bihouyhnhnm-ekin topo egiten du.

Bosten bat hilabetez neure emazte eta seme-alabekin egon nintzen etxean, oso zoriontsu,ondo noiz nagoen antzematen baneki. Emaztegaixoa haurdun utzi eta Adventure, 350 tonakomerkatalontzi sendoaren kapitain izateko eginzidaten proposamen onuragarria onartu nuen;zeren eta, ongi ezagutzen bainuen itsasketa, etanekatua nengoenez mediku-lanaz itsasoan, —beti ere berreskura nezakeena egokiera izanezgero—, lanbide horretako gazte trebe bat hartunuen neure ontzian, Robert Purefoy zelako bat.

Page 414: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

1710eko irailaren zazpigarren egunean itsasora-tu ginen Portsmouth-etik; hamalaugarrenean,Bristoleko Pocock kapitainarekin topo egingenuen Tenerifen, Campecheko badiara zihoala-rik, egurretara. Hamaseigarrenean, ekaitzakbanandu zuen guregandik; neure itzulera osteanentzun izan dudanez, ontzi hura hondoratu eginomen zen eta ez omen zen inor bizirik geratu,ontzi-mutil bat ezik. Gizon zintzoa zen, eta mari-nel ona, nahiz eta pixka bat dogmatikoa izanbere iritzietan, hau izan zelarik haren honda-mendiaren kausa, beste zenbaitena izan denbezalaxe. Zeren eta, jarraitu izan balio nire ahol-kuari, orain onik egon baitzitekeen etxekoekin,ni neu bezalaxe.

Nire ontzian ere zenbait gizon hil zen suka-rrez; beraz, beste batzuk hartu behar izan nituenBarbadoetan eta Leeward irletan, non gelditubainintzen kontratatu ninduten merkatarienaginduz, laster izan nuelarik egindakoaz damu-tzeko aski arrazoi; zeren eta, haietako gehienakitsaslapur izanak zirela ohartu bainintzen gero-xeago. Berrogeita hamar marinel nituen ontzian,eta Hegoaldeko Itsasoetan indiarrekin saleroske-

Page 415: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tan aritzea zen niri agindutakoa, eta ahal nituenaurkikuntzak egitea. Hartu nituen zital haiekbesteei burua berotu zieten, eta denen arteansatorlana egin zuten ontziaz jabetu eta ni harra-patzeko; horixe egin zuten goiz batean, nire gan-barotera oldartu eta esku eta hankak lotu zizki-datenean, zirkinik egiten banuen itsasora botakonindutela mehatxatuz. Beraien preso nintzelaeta haien esanetara nengoela esan zuen. Hauzin egitera behartu ninduten, eta gero, askatuegin ninduten, zango bat bakarrik lotu zidatela-rik kateaz ohetik hurbil, eta zaintzaile bat jarrizidaten ate ondoan arma kargatuta zuela, tiroegin eta hiltzeko aginduaz, askatzen saiatzenbanintzen. Jatekoa eta edatekoa bidali zidaten,eta ontziaren gobernuaz beraiek arduratu ziren.Pirata bihurtzea zen haien asmoa, eta espainia-rrei lapurreta egitea, ezinezkoa zitzaiena gizongehiago eduki arte. Baina lehenik ontziko mer-kantzia saltzea erabaki zuten, eta gero Madagas-karrera joatea jende bila, batzuk hil ere egin bai-tziren, preso nindukaten bitartean. Hainbatastez itsasoan ibili eta indiarrekin tratuak eginzituzten, baina ez nekien zein norabidetan ziho-

Page 416: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

azen, oso zaindua bainengoen neure ganbaro-tean, eta noiz hilko ote ninduten zain, mehatxuhau egiten baitzidaten sarri.

1711ko maiatzaren bederatzigarren egu-nean, James Welch delako bat etorri zen ganba-rotera; eta kapitainaren aginduak zituela esanzidan ni kostan uzteko. Eztabaidan aritu nintzenberarekin, baina alferrik; kapitain berria nor zenere ez zidan esan nahi izan. Txalupara joaterabehartu ninduten, nituen arroparik onenak,berriak bezala zeudenak, janzten utzi ondoren,baita arropa zuri mordoxka bat hartzen ere,baina armarik ez, sastakaia izan ezik; eta poltsi-koak ez arakatzeko bezain gizalegetsuak izanziren, hauetan sartu nuelarik neure diru guztiabeste zenbait gauzatxo beharrezkorekin batera.Legoa bat inguru eraman ninduten arraunez etagero, hondartzara iritsi baino lehen, bakarrikutzi. Zein herrialde zen esan ziezadaten nahinuen. Nik baino gehiago ez zekitela zin eginzuten guztiek, baina esan zuten kapitainak(horrela deitzen baitzioten) erabaki zuela, ontzi-ko zama saldu ondoren, aurkituko zuten lehenlurraldean ni bertan behera uztea. Berehalaxe

Page 417: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

urrundu ziren, mareak harrapa ez nintzan bizkoribiltzeko esan eta agur eginez.

Honen egoera tamalgarrian egin nuen aurre-ra, eta laster iritsi nintzen lehorrera, han bizkar-gune batean eseri nintzelarik atseden hartzekoeta zer egitea komeni ote zen hausnartzeko.Pixka bat indarberritu nintzenean, herrialde har-tan barrena sartu nintzen, aurkituko nituenlehen basatien esku neure burua uzteko eraba-kiaz, eta zenbait eskumuturreko, beirazko eraz-tun eta beste bitxikeriaren baten truke neurebizia erosteko asmotan, honelakoz marinelaksarri hornitzen direnez bidaietarako, neuk erezerbait bai bainuen aldean. Landa zuhaitz-ilaraluzeek banatzen zuten, ez giza eskuz landatuak,berez etorriak baizik; belar ugari zegoen eta zen-bait olo-soro. Oso kontuz ibili nintzen, usteka-bean harrapatu edo bat-batean atzetik eta albo-etatik geziz joko ninduten beldurrez. Asko ibilita-ko bide batera irten nintzen, giza oinatzak ugariikusi nituelarik, eta behien batzuk ere bai, bainagehienak zaldienak. Azkenean, zenbait animaliaikusi nuen landa batean, eta mota bereko batedo bi zuhaitzera igota. Oso itxura berezia eta

Page 418: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zatarra zuten, honek pixka bat txunditu nindue-larik eta sasi atzean ezkutarazi hobeto behatze-ko. Haietako batzuk hurbildu egin zirenez ni nen-goen lekurantz, beraien itxuraz garbi ohartzekoaukera izan nuen. Burua eta bularra ile lodizestaliak zituzten, batzuek kizkurtua eta bestebatzuek leuna; ahuntzak bezalako bizarra zuten,eta ile-motots luzea bizkarraldean behera, baitaizter eta hanken aurrealdean ere, baina gorpu-tzaren gainerakoa ilegabe; beraz, larrua ikus nie-zaiekeen, nabar-horixka kolorekoa zutelarik. Ezzuten isatsik, ezta batere ilerik ipurmasailetan,uzki-zulo inguruan ezik; hau, nire ustez, zoruanesertzen direnean babesteko jarriko zien Natu-rak; zeren eta, jarrera honetan egoten baitziren,baita etzanda ere, eta sarritan zutik atzeko han-ken gainean. Zuhaitz garaietara igotzen ziren,urtxintxak bezain arin, atzapar sendo eta luzeakbaitzituzten aurrean eta atzean, punta zorrotzeta gakotuekin. Sam ibiltzen ziren saltoka etaburu-mutxika, eta izugarrizko arintasunez egitenzuten jauzi. Emeak ez ziren arrak bezain han-diak; ile luze leuna zuten buruetan, eta biloxkaantzeko zerbait bakarrik gorputzaren gainerako-

Page 419: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

an, uzki-zulo eta lotsarien inguruan ezik. Errapeaaurreko hanka artean zuten zintzilika, eta sarri-tan ia zoruraino iristen zitzaien ibiltzean. At etaemeen ilea ez zen kolore berekoa: nabarra,gorria, beltza eta horia. Oro har, nire bidaia guz-tietan sekula ez nuen ikusia hain animalia desa-tseginik, ezta hain gogor begitan hartu nuenikere. Beraz, nahikoa ikusi nuelakoan, mesprezuzeta nazkaz betea, altxatu eta lehengo bidearijarraitu nion, indiarren baten etxolara eramangoninduen itxaropenez. Oso urrutira iritsi bainolehen, bete-betean topo egin nuen izaki haieta-ko batekin, zuzenean niregana zetorrelarik. Ikusininduenean munstro itsusiak, era ezberdinetanbihurritu zituen hazpegiak, eta aurrez sekulaikusi gabeko gauza bati bezala geratu zitzaidanbegira; gero, gerturago hurbilduz, aurreko hankaaltxatu zuen, ezin dudalarik esan jakin-minezedo maltzurkeriaz egin zuen. Baina sastakaiaatera zorrotik eta kolpe eder bat eman nion aldelauaz; ez nintzen ausartu aho zorrotzaz jotzen,jendeak jakiten baldin bazuen haien ganadueta-koren bat akabatu edo zauritu egin nuela, nireaurka asaldatuko zen beldurrez bainengoen. Piz-

Page 420: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tiak kolpea sentitu zuenean, atzera egin zuen,eta hain ozenki egin zuenez orro, gutxienezberrogeiko talde bat etorri zitzaidan ondoko lan-datik, txilioka eta keinu higuingarriak eginez;baina zuhaitz baten enborreraino joan, eta bizka-rra haren kontra nuela, ez nien hurbiltzen utzisastakaia astinduz. Mota madarikatu hartakobatzuk atzeko adarrei heldurik zuhaitzera igoziren, handik beren gorotzak botatzen hasi zire-larik nire buru gainera; halere, nahikoa ongi ihesegin nien enborraren kontra-kontra jarrita, bainaia ito nintzen zikinkeria artean, alde guztietatikjausten baitzitzaidan ingurura.

Larrialdi haren erdian, bat-batean ahalbezain bizkor korrika eginez guztiak ihesi zihoa-zela ohartu nintzen, orduan zuhaitzetik aldendueta bideari jarraitzera ausartu nintzelarik, neureartean galdezka zerk izutu ote zituen hala. Bainaezker alderantz begiratzean, zaldi bat ikusi nuenlandan poliki-poliki zebilena, eta huraxe izanzen, nire erasotzaileek lehenago ikusia, haienihesaren eragilea. Zaldia izutu egin zen pixka batniregana hurbildu zenean, baina laster lasaituzelarik, bete-betean begiratu zidan aurpegira

Page 421: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

harritu itxura nabariaz; eskuei eta oinei begira-tzen zien, nire inguruan zenbait jirabira emanez.Neure bideari jarraituko niokeen, baina aurre-aurrean jarri zitzaidan, nahiz eta oso itxura man-tsoz eta inolako gogorkeriarik gabe. Elkarri begi-ra-begira geratu ginen pixka batean; azkenean,haren leporantz besoa luzatzen ausartu nintzen,laztantzeko asmoz, zaldi ezezagunen batenganahurbiltzen direnean zaldizainek egin ohi duteneran eta ziztu-hotsaz. Baina animalia hark, nireagurreria guztia mesprezuz hartzen balu bezala,burua astindu zuen eta bekainak okertu, polikibere aurreko ezkerreko hanka altxatuz nireeskua kentzeko. Ondoren, irrintzi egin zuenhiruzpalau aldiz, baina hain kadentzia ezberdi-nez, ezen ia hasi bainintzen pentsatzen bereburuaz ari zela hizketan mintzaira berezirenbatean.

Biok honela geundela, beste zaldi bat etorrizen, eta lehenengoarengana adeitasun handizhurbildu zelarik, poliki-poliki batak bestearenaurreko eskuineko apatxa jo zuen, zenbait aldizirrintzi eginez txandaka, eta doinua aldatuz, iaartikulatua zela ematen zuelarik. Pixka bat

Page 422: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

urrundu ziren, elkarrekin hitz egitera bailihoa-zen, bata bestearen ondoan ibiliz atzera etaaurrera, arazo larriren bati buruz eztabaidan aridiren pertsonak legez, baina sarri beren begiaknire aldera itzuliz, ihes egin ez nezan zaintzekobezala. Txundituta nengoen halako ekintza etajokaerak adimengabeko piztietan ikusiz, etaherrialde hartako jendeak halako arrazonamen-du-maila baldin bazuen proportzioan, mundukojenderik jakintsuena izango zela esan nuenneure artean. Gogoeta honek hainbeste adoretuninduenez, aurrera jarraitzea erabaki nuen etxeedo herrixkaren bat aurkitu ahal izan arte edobertako norbaitekin topo egin arte, bi zaldiakhantxe utzirik elkarrizketan beren nahierara.Baina lehenengoak, zuri-beltzak, isilka banindoa-la ohartzean, hain modu adierazkorrean eginzidanez irrintzi, uste dut ulertu nuela zer esannahi zidan; beraz, itzuli egin nintzen eta berarenondora joan, agindu gehiagoren zain. Baina ahalnuen beste ezkutatu nuen beldurra, hasia bai-nintzen pixka bat kezkatzen nola amaituko otezen abentura hura; eta irakurleak erraz sinetsikodu ez nuela oso atsegin halako egoera.

Page 423: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Ondo-ondora etorri zitzaizkidan bi zaldiak,oso zorrotz begiratuz nire aurpegi eta eskuei.Zaldi zuri-beltzak aurreko eskuineko apatxazkapela igurtzi zidan inguru guztian eta, hainbes-teraino narrastu zidanez, txukundu egin beharizan nuen, kendu eta berriro jarriz; hau ikusirik,berak eta bai bere lagunak ere (hori-zurixkazenak) oso harrituta ziruditen; bigarrenak kasa-karen barrena haztatu zidan, eta nire inguruanaske zintzilikatzen zela ohartzean, berriro osotxundituta geratu ziren biak. Eskuineko eskualaztandu zidan, nonbait, biguntasunaz eta kolo-reaz liluratuta; baina hain gogor estutu zidanezbere apatx eta trabatokiaren artean, garrasi eginbehar izan nuen; ondoren, ahal zuten samurta-sunik handienaz ukitu ninduten biek. Guztiztxundituta zeuden nire oinetako eta galtzerdieiburuz ere, sarri-sarri ukitzen zituztelarik, elkarriirrintzika eta zenbait keinu eginez, pixka bat filo-sofoaren antzera, fenomeno berri eta zail batazaldu nahian ari denean bezala.

Oro har, animalia haien jokabidea hain orde-natua eta arrazoizkoa, hain zorrotz eta zentzuz-koa zenez, aztiak —asmo bereziren batez hala

Page 424: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

itxuraldatuak— izango zirela pentsatu nuenazkenean, eta arrotz bat bidean ikusi zutenean,berarekin denbora pasatzeko erabakia hartukozutela; edo beharbada, benetan liluratuta egon-go zirela, bazter haietan biziko zirenen aldean,janzkeraz, itxuraz eta gorpuzkeraz oso ezberdinazen gizaki bat ikustean. Arrazoiketa honen inda-rraz, ausartu eta honelaxe zuzendu nintzaien:«Jaunak, aztiak baldin bazarete —honela pentsa-tzeko arrazoi sendoak baititut— edozein hizkun-tza ulertu ahal izango duzue; beraz, jakin erazinahi diet Jaun horiei, atsekabeturiko ingelesgizagaixo bat naizela, zoritxarrak zuen kostaraekarria, eta zuetariko bati erregutzen diot, bene-tako zaldia balitz bezala, utz diezadala gaineanjoaten etxe edo herrixkaren bateraino, hanlaguntza lortu ahal izateko. Mesede horrentruke, ganibet eta eskumuturreko hau erregala-tuko dizkizuet (poltsikotik atera eta erakutsizesan nien)». Bi izaki haiek isilik egon ziren nikhitz egin bitartean, arreta handiz entzuten, itxu-raz behintzat; eta amaitu nuenean, irrintzi eginzioten elkarri behin eta berriz, elkarrizketa serio-an ari balira bezala. Argi eta garbi konturatu nin-

Page 425: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzen haien hizkuntzak oso ongi adierazten zitue-la grinak eta neke gutxiz, txinerazkoak bainoerrazago, pasa zitezkeela hitzak alfabeto batera.

Yahoo hitza sumatzen nuen sarri, haietakobakoitzak hainbat aldiz errepikatu zuelarik; etaezinezkoa baldin bazitzaidan ere zer esan nahizuen asmatzea, halere bi zaldiak elkarrizketanmurgilduta zeuden bitartean, mihipean hitz horipraktikatzen saiatu nintzen; eta isildu bezain biz-kor, ausarki yahoo esan nuen ozen, aldi berean,eta ahal nuen bezain zehatz, zaldi-irrintzia imita-tuz; hau ikusirik, nabariki harrituta geratu zirenbiak, eta zuri-beltzak bi aldiz errepikatu zuenhitz bera, doinu egokia erakutsi nahi izan balitbezala; beraz, haren ondoren neuk esan nuenahal bezain ongi, eta aldi bakoitzean garbi arinintzela hobetzen ohartu nintzen, nahiz eta osourruti edozein perfekzio-mailatatik. Gero, hori-zurixkak bigarren hitz batekin egin zuen proba,ahoskatzeko askoz zailagoa; baina ingeles orto-grafiara pasatuta, honela idatz daiteke:houyhnhnm. Ez nuen honekin lehenengoazbezalako arrakastarik izan, baina bizpahiru saio-

Page 426: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ren ondoren, zorte hobea izan genuen; eta biekharrituta ziruditen nire gaitasunaz.

Beste pixka bat gehiago hitz egin ondoren, —nitaz ari zirela pentsatu nuen orduan—, bi lagu-nek elkar agurtu zuten hasieran bezalaxe batakbestearen apatxa joz; eta bere aurrean joanbehar nuela adierazi zidan zuri-beltzak keinuz;esandakoa egitea iruditu zitzaidan egokiena,gidari hobea aurkitu ahal izan arte. Nire pausuamoteltzera egiten nuenean, hhuun, hhunn oihuegiten zuen; banekien zer esan nahi zuen, etanekatua nengoela eta ezin nintzela bizkorragoibili ematen nion aditzera, ahal bezain ongi;orduan, gelditu egiten zen pixka batean niriatseden hartzen uzteko.

Page 427: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

2. KAPITULUAHouyhnhnm batek bere etxera era-maten autorea. Etxearen deskriba-

pena. Autoreari egiten zaion harrera.Houyhnhnmen elikadura. Autorealarri zer janik ez duelako, baina

azkenean lortzen du laguntza. Bereelikatzeko modua herrialde hartan.

Hiru bat milia ibili ondoren, nolabaiteko erai-kin luze batera iritsi ginen, zoruan sartutako egu-rrez eta tartean lasto-estalkiak ipinita egina zela-rik; sabaia baxu zegoen eta lastoz estalia. Pixkabat eroso sentitzen hasi nintzen orduan eta pur-txileria batzuk atera nituen, Amerikako eta bestealde batzuetako indiar basatiei erregalatzekobidaiariek eraman ohi dituzten horietakoak, halaetxeko jendeak maitagarriro hartuko ninduela-koan. Haren aurretik sar nendin keinu egin zidanzaldiak; gelaune handi bat zen, buztinezko zoruleunaz, askak zeudelarik alde bateko luzera guz-tian. Hiru moxal eta bi behor zeuden, ez jaten,

Page 428: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baizik eta batzuk behintzat atzeko hanken gai-nean eserita, honek biziki harritu ninduelarik;baina are harrigarriagoa izan zen gainerakoaketxeko lanak egiten ikustea. Azken hauek gana-du arrunta ematen zuten; halere, nire lehen iri-tzia berretsi zuen honek, alegia, adimen gabekoanimaliak hala zibiliza zitzakeen jendeak, mun-duko beste nazio guztiak baino jakinduria han-diagokoa behar duela izan. Berehala sartu zenzuri-beltza, horrela eragotziz besteek egin zieza-daketen edozein kalte. Irrintzi egin zien zenbaitaldiz aginte-itxuraz, eta besteek erantzun eginzioten.

Gela haren ondoren beste hiru zeuden,etxearen luzera guztia hartuz, haietara igarotze-ko hiru atetik pasatu behar zelarik, eta hauek,galeria batean bezala, bata bestearen aurrezaurre zeuden; bigarren gela igaro eta hirugarre-nerantz joan ginen; hona zaldi zuri-beltza sartuzen lehenengo, itxaroteko keinu eginez. Biga-rren gelan egon nintzen zain, eta erregaluakprestatu nituen etxeko jaun-andreentzat; biganibet, sasi-perlazko hiru eskumuturreko, ispi-lutxoa eta txirtxiludun lepokoa. Zaldiak hiruzpa-

Page 429: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

lau aldiz egin zuen irrintzi, eta giza ahotsezkoerantzunen bat entzuteko zain egon nintzen,baina hizkuntza berean ezik ez nuen beste eran-tzunik entzun, eta bat edo bi bakarrik berarenakbaino pixka bat zorrotzagoak. Etxe hura, haienartean oso garrantzitsua zen pertsonaren batenaizango zela hasi nintzen pentsatzen, zeremoniahandia egin behar baitzen onartua izan aurretik.Baina goi-mailako gizon bat zaldiek bakarrik zer-bitzatzea, ulertu ezin nuen zerbait zen. Beldurnintzen neure zoritxar eta ezbeharrengatikburua nahastuta ote nuen. Astindu esnatzeko,eta gelan ingurura begiratu nuen, bertan baka-rrik utzia nengoelarik; hau ere lehenengoa beza-la zegoen altzaritua, baina dotoreago. Sarriigurzten nituen begiak, baina gauza berberakikusten jarraitzen nuen. Ametsetan egon ninte-keelakoan, neure besoetan eta hegaletan txa-txamurka egin nuen, esnatzeko. Eta garbi eraba-ki nuen orduan, ikuskari guzti haiek ez zirelanekromantzia eta aztikeria baizik. Baina ez nuengogoeta hauekin jarraitzeko astirik izan, zereneta, zaldi zuri-beltza etorri baitzen atera, etahirugarren gelara berari jarraitzeko keinu egin

Page 430: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zidan, han behor eder bat ikusi nuelarik, pottoeta pottokarekin batera kokoriko eserita lastoz-ko zerrien gainean, artez eginak eta oso txukuneta garbi zeudenak.

Ni sartu eta berehala, behorra altxatu eginzen bere zerriatik, eta hurbilduz, eskuak eta aur-pegia arretaz aztertu ondoren, mesprezu handi-ko begiratua egin zidan; gero, zaldiarenganajiratuz, yahoo hitza entzun nien beren arteansarri errepikatzen; hitz haren esanahia ezin nuenorduan ulertu nahiz eta ahoskatzen ikasi nuenlehenengoa izan; baina laster informatu nindu-ten hobeto, nire amaigabeko atsekaberako;zeren eta zaldiak, bere buruaz keinu eginez etabidean egin zuen bezalaxe hhuun, hhuun hitzaerrepikatuz —ni bere ondora joatea nahi zuelaulertzen nuelarik—, patio antzeko leku bateraeraman baininduen, han beste eraikin bat zego-elarik, etxetik halako tarte batera. Hara sartuginen, eta lehorreratu ondoren lehenengo aurki-tu nituen izaki higuingarri haietako hiru ikusinituen; sustraiak jaten ari ziren, eta beste ani-malia batzuen haragia, asto eta txakurrena zelaohartu nintzelarik gero, baita noizean behin istri-

Page 431: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

puz edo gaitzez akabatutako behiren batena ere.Guztiak lepotik lotuta zeuden zume sendoz habebati; aurreko atzaparren artean eusten ziotenjanariari, eta haginez zatikatzen.

Animalia haietako handienari jaregin etapatiora eramateko agindu zion zaldi nagusiakmoxal beilegi bati, bere morroietako bati. Piztiahura eta biok elkarren ondoan jarri gintuzten etaarretaz konparatu zituzten gure itxurak, bainagusiak eta bai morroiak, gero zenbait aldizyahoo hitza errepikatu zutelarik. Ez dago azal-tzerik nire izua eta harridura animalia nardagarrihark giza itxura osoa zuela ohartu nintzenean;egia esateko, aurpegia laua eta zabala zuen,sudurra zanpatua, ezpainak lodiak eta ahoa han-dia. Baina ezberdintasun hauek nazio basati guz-tiek dituzte, begitartea desitxuratu egiten bai-tzaie, haurrei zoruan arrastaka ibiltzen uztendietelako bertakoek, edo bizkarrean eramatendituztelako aurpegia amaren sorbaldaren kontrazanpatuta dutela. Yahooaren aurreko hankek etanire eskuek ez zuten beste ezberdintasunikhaien atzazalak luzeago, ahurrak latz eta naba-rrago eta gainak iletsuago izatea baino. Gure

Page 432: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

oinak ere antzerakoak ziren, ezberdintasun ber-tsuekin, nik ongi nekizkienak baina zaldiek ez,neure oinetako eta galtzerdiengatik; eta antze-rakoak gorputzeko edozein zati, ile-kantitate etakolorean izan ezik, jadanik azaldu dudan bezala.

Dirudienez, bi zaldiak txunditzen zituen arazonagusia nire gorputzaren gainerakoa eta yahoo-arena hain ezberdinak izatea zen, jantzia nengo-elako gertatzen zelarik hau, baina ez ziren hone-taz jabetzen; moxal beilegiak sustrai bat eskainizidan bere apatx eta trabatokiaren artean hartu-ta (ohi zuten bezala, behar den lekuan adierazi-ko dudanez); neure eskuan hartu eta usain eginondoren, itzuli egin nion ahal bezain gizalegetsu.Yahooaren tegitik astaki-zati bat ekarri zidan,baina hain usain higuingarria zuenez, atzeraegin nuen nazkaz; orduan yahooari bota zion,hark irrikaz irentsi zuelarik. Gero eskukada batbelar ondu erakutsi zidan eta olo-mordoxka batere bai apatx gaineko ileetan; baina buruazezezkoa egin nion elikagai haiek ez zirela nire-tzat egokiak adierazteko. Eta benetan, goseakhil beharko nuela konturatu nintzen orduan, ezbanuen behintzat neure espezieko norbait aurki-

Page 433: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzen; zeren eta, garai hartan ni baino gizateria-ren maitale handiagorik gutxi izango ziren arren,yahoo zikin haiei buruz aitortu behar dut inoizikusi gabea nintzela izaki sentikor higuingarria-gorik zentzu guztietan; eta zenbat eta gehiagohurbildu haiengana, are higuingarriago eginzitzaizkidan, herrialde hartan egon nintzen bitar-tean. Ohartu zen honetaz ugazaba-zaldia nirejokaeragatik, eta bere tegira bidali zuen yahooa.Orduan, ahora eraman zuen bere aurreko apatxa—oso harritu ninduelarik, nahiz eta berak errazegin eta guztiz arrunta ematen zuen mugimen-duaz— eta beste keinu batzuk ere egin zituenzer jango ote nuen jakiteko; baina ezin izan nioneman hark ulertzeko moduko erantzunik; etaulertu izan balit ere, ez zitzaidan bururatzen nolaaurki nezakeen elikagairik neuretzat. Honetanari ginela, pasatzen ari zen behi bat ikusi nueneta, harengana keinu eginez, joan eta eraistenuzteko nahia adierazi nion. Honek izan zuenondoriorik; zeren eta, berriro etxe barrura era-man baininduen, eta neskame-behor bati aginduzion gela bat zabaltzeko, non buztinezko etazurezko ontzietan esne-pilo dezentea baitzego-

Page 434: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

en, oso txukun eta garbi gordeta. Kaiku handibat bete eman zidan, oso gogotsu edan nuelarik,neure burua indarberrituz.

Eguerdi aldera, etxerantz nolabaiteko ibilgai-lua zetorrela ohartu nintzen, lera balitz bezalalau yahook ekarria. Zaldi zahar bat zegoen han,goi-mailakoa zirudiena; lehenengo atzeko han-kak botaz jaitsi zen, min hartua baitzen istripuzaurreko ezkerreko hankan. Gure zaldiarekin baz-kaltzera etorri zen, honek oso adeitsu hartu zue-larik. Gelarik onenean jan zuten, eta bigarrenjakia oloa esnetan egosia izan zen, zaldi zaha-rrak epelduta jan zuelarik, baina gainerakoekhotz. Askak biribilean zeuden gelaren erdian,behar bezala banatuta, haien inguruan esertzenzirelarik kokoriko lastozko zerria biribilen gai-nean. Erdian jakitegi handi bat zegoen, aska-banaketari zegokion angeluz. Beraz, zaldi etabehor bakoitzak bere belarra eta olo-esnea jatenzituen oso txukun eta modu onean. Potto etapottokaren jokaerak oso egokia ematen zuen,eta etxeko ugazaba eta ugazamarenak alai etaatsegingarria gonbidatuarekiko. Zaldi zuri-bel-tzak bere ondoan zutik egoteko agindu zidan,

Page 435: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta lagunak eta biek asko hitz egin zuten nitaz,kanpotarrak sarri egiten zizkidan begiratuenga-tik ohartu nintzenez, baita yahoo hitza asko erre-pikatzen zutelako ere.

Jantzita neramatzan eskularruak, eta ugaza-ba zuri-beltza konturatu zenean, txunditutageratu bide zen, harridura-keinuak egin baitzi-tuen neure aurreko hankari egin nionagatik;hiruzpalau aldiz ukitu zituen apatxaz, lehengoitxurara itzularazteko adieraziz bezala, eta hala-xe egin nuen, eskularruak kendu eta poltsikoansartu nituelarik. Hau ere hizketagai izan zuteneta nire jokabideaz mahaikideak pozik zeudelaohartu nintzen, honen ondorio onak laster ikusinituelarik. Ulertzen nituen hitz gutxi haiek esate-ko agindu zitzaidan, eta jaten ari ziren bitartean,olo, esne, su, ur eta beste gauza batzuen izenakirakatsi zizkidan ugazabak, nik berehala errepi-katzen nituelarik haren ondoren, gaztetatikerraztasun handia izan baitut hizkuntzak ikaste-ko.

Jatordua amaitu zenean, ugazaba-zaldiakaparte eraman eta, ezer ez nuelako jateko, berekezka adierazi zidan keinuz eta hitzez. Oloari

Page 436: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

haien hizkuntzan hlunnh esaten zaio. Bizpahirualdiz errepikatu nuen hitz hau; zeren eta, hasie-ran uko egin banion ere, gero, hobeto pentsatu-ta, ogi moduko zerbait egin ahal izango nuelabururatu baitzitzaidan, esnearekin batera askiizan zitekeelarik bizirik irauteko, beste herrialde-ren batera eta neure espezie bereko izakienganaihes egin ahal izan arte. Zaldiak berehala aginduzion familiako neskame-behor zuri bati olo-kanti-tate dezentea ekartzeko zurezko azpil modukobatean. Ahal bezain ongi berotu suaren aurreaneta azala kendu arte lauskitu nuen, gero haizara-tu eta alea garbi geratu zelarik; lurrean utzi etabi harri artean eho nuen, gero ura nahasi eta oreedo opila eginez, sutan xigortu eta beroa jannuen esnearekin. Oso dieta zozoa zen hasieran,nahiz eta arrunta izan Europako leku askotan,baina eramangarriago bihurtu zen denboraz; etasarritan egon naizenez gaizki jatera behartuaneure bizitzan, ez zen hura lehenengo aldia izannatura zein erraz asetzen den esperimentatzennuena. Eta ohartarazi behar dut ordu bete ere eznintzela gaixorik egon irla hartan egin nuen den-boraldian. Egia esateko, batzuetan untxi edo

Page 437: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

txoriren bat harrapatzea lortzen nuen yahoo-ilezegindako lakioz, eta sarri biltzen nituen belarosasungarriak, egosita edo entsalada moduraogiarekin jaten nituenak, eta noizean behin, zer-bait aparteko gisa, gurin pixka bat ere egitennuen, eta gazura edan. Hasieran gatzaren beharhandia sumatzen nuen, baina laster ohitu nin-tzen hau gabe egotera; eta ziur nago guk gatzasarri erabiltzea luxuaren eragina dela, eta hasie-ran, edanera bultzatzeko bakarrik sartu zela,bidaialdi luzeetan edo azoka handietatik urrutidauden lekuetan okela kontserbatzeko behardenean izan ezik. Zeren eta, ikusten baita ezdagoela beste animaliarik gatzaren zale denik,gizakia baizik; eta neuri dagokidanez, herrialdehartatik irten ondoren, denboraldi luzea beharizan nuen beronen gustua jasan ahal izatekoedozein jakitan.

Aski da hau nire dietaren gaiaz, nahiz etabeste bidaiari batzuek beren liburuak betetzendituzten beronekin, guk ongi edo gaizki jateakirakurleak pertsonalki kezkatzen balitu bezala.Halere, aipatu beharrekoa zen arazo hau, jen-deak pentsa ez zezan ezinezkoa izan zitzaidala

Page 438: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hiru urtez mantenurik aurkitzea halako herrial-dean eta halako biztanleen artean.

Iluntze aldera, niretzat leku bat prestatzekoagindu zuen ugazaba-zaldiak; etxetik seiren batmetrora zegoen, eta yahooen ukuilutik banandu-ta. Lasto pixka bat eraman hara, eta neure jan-tziez estalita, berehala nintzen lozorroan. Bainalaster ostatu hobea prestatu zidaten, irakurleakgeroago jakingo duen bezala, neure bizimoduazzehazkiago hitz egingo dudanean.

Page 439: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

3. KAPITULUA

Hizkuntza ikasteari ekiten diolarikautoreak, bere ugazaba houyhnhn-mak irakasten dio eta laguntzen.

Hizkuntzaren deskribapena. Ikusmi-nez, zenbait houyhnhnm handikietortzen dira auto rea bisitatzera.

Honek bere bidaiaren berri ematendio labur ugazabari.

Nire kezka nagusia hizkuntza ikastea zen,nire ugazaba (horrela deituko dut aurreran-tzean), bere seme-alabak eta etxeko zerbitzariguztiak gogoz zeudelarik irakasteko. Zeren eta,miragarria iruditzen baitzitzaien adimengabekoanimalia batek izaki arrazionalaren halako zan-tzuak agertzea. Edozein gauza seinalatu etaharen izena galdetzen nuen, neure egunkarianidazten nuelarik bakarrik nengoenean, eta eba-kera txarra ere zuzentzen nuen, sarritan ahoska-tzeko erregutuz etxekoei. Eginkizun honetan,

Page 440: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

moxal beilegi bat, azpi-zerbitzarietako bat, osoprest egoten zen laguntzeko.

Hitz egiterakoan, sudur eta eztarri bidez egi-ten dute, eta haien hizkuntza goi-holanderariedo alemanari hurbiltzen zaio gehien Europanezagutzen ditudanetatik; baina askoz dotoreagoeta adierazkorragoa da. Karlos V Enperadoreakere ia oharpen bera egin zuen, bere zaldiari hitzegin behar balio goi-holanderaz egingo liokeelaesan zuenean.

Nire ugazabaren jakin-mina eta ezinegonahain handiak zirenez, astia zuenean ordu askoematen zituen niri irakasten. Konbentziturikzegoen (gero esan zidanez) ni yahoo bat nintze-la, baina harriturik zeukan nire ikasteko gaita-sun, gizalege eta garbitasunak; kualitate hauekzeharo bateraezinak baitziren animalia haiekin.Baina batez ere nire jantziek txunditzen zutengehien, gorputzaren parte ote ziren pentsatzenzuelarik bere baitan noizean behin; zeren eta, ezbainituen inoiz kentzen etxekoak lo egon arte,eta goizean haiek esnatu baino lehen janztennituen. Nondik etorria nintzen eta ekintza guztie-tan agertzen nituen adimen-aztarna haiek nola

Page 441: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

lortu ote nituen jakiteko irrikaz zegoen ugazaba,baita nire istorioa neure ahotik entzuteko ere,hau laster gerta zitekeela uste zuelarik beraienhitz eta esaldiak ikasi eta esaten egiten nuenaurrerapen handiagatik. Oroimenari laguntzeko,ikasitako guztia ingeles alfabetora pasatu etaitzulpenarekin idazten nituen hitzak. Azkenekohau, denboraldi baten ondoren, ugazabarenaurrean egitera ausartu nintzen. Dezente kosta-tu zitzaidan azaltzea zertan ari nintzen, jendehark ez baitu inolako ideiarik liburu edo literatu-rari buruz.

Hamar asteren buruan gai izan nintzen harengaldera gehienak ulertzeko, eta hiru hilabetera-ko erantzun egoki samarrak ere ematen nizkion.Gogo handia zuen herrialdeko zein aldetakoanintzen jakiteko, eta nola irakatsi ote zidatenizaki arrazionalak imitatzen, zeren eta, yahooak(agerian nituen buru, esku eta aurpegian guztizhaien antzeko nintzela ikusten zuen), maltzurke-ri aztarna batzuk eta gaiztakeriarako joera biziazutelarik, adimengabekoen arteko hezkaitzen-tzat hartzen baitzituzten. Neure espezieko besteaskorekin urrutiko leku batetik itsasoz etorria

Page 442: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nintzela erantzun nion, zuhaitz-enborrez eginda-ko kaiku huts handi batean. Kosta hartan leho-rreratzera behartu nindutela lagunek, eta geroneure kontura utzi. Zailtasun pixka batez etakeinu askoren laguntzaz, lortu nuen ulertaraz-tea. Oker egongo nintzela erantzun zidan, edo ezziren gauzak esan nituela (beren hizkuntzan ezbaitute gezurra edo faltsukeria adieraztekohitzik). Bazekiela ezinezkoa zena itsasoz haran-tzago beste herrialderik egotea baita adimenga-bekoen talde batek zurezko ontzi bat urgaineannoranahi eramatea ere. Ziur zegoen ez zegoelamunduan houyhnhnmik halako ontzirik eginzezakeenik edo yahooen esku uzten fidatukozenik.

Houyhnhnm hitzak zaldia esan nahi du haienhizkuntzan, eta etimologiaz, Naturako Perfek-zioa. Adierazkortasuna falta zitzaidala esan nionugazabari, baina ahal bezain azkar hobetukonuela; eta denbora laburrean gauza harrigarriakkontatzeko gai izatea espero nuela; niri irakaste-ko aukera guztiez balia zitezela agindu zienpozik bere behor, potto eta pottokari eta etxekozerbitzariei, eta egunero bizpahiru orduz bera

Page 443: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ere arduratzen zen eginkizun honetaz; auzokohainbat zaldi eta behor handiki etortzen zen sarrigure etxera, yahoo liluragarri bat, houyhnhnmakbezala mintza zitekeena eta bere hitz eta ekin-tzetan adimen-izpiren bat agertzen zuena omenzegoela zabaldu baitzen. Hauek pozik hitz egitenzuten nirekin; galdera asko egiten zidaten, etaahal nuen bezalako erantzunak ematen nizkien.Abantaila guzti hauekin hain aurrerapen handiaegin nuenez, iritsi nintzenetik bost hilabeterakoesandako guztia ulertzen nuen, eta neuk erenahikoa ongi hitz egiten.

Ikusi eta nirekin hitz egiteko gogoz ugazababisitatzera etortzen ziren houyhnhnmek nekezsinesten zuten benetako yahooa nintzenik, niregorputzak nire espezieko besteenak ez bezalakoestaldura baitzuen. Buruan, aurpegian etaeskuetan izan ezik, ohiko ile edo larruazalik eznuela ikustean, harriturik geratzen ziren; bainaisilpeko arazo hau ugazabari azaldu nion astepare bat lehenago gertatutako zerbaiten ondo-rioz.

Esan diot jadanik irakurleari, gauero etxeko-ak oheratu ondoren, jantziak erantzi eta beraiez

Page 444: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

estali ohi nintzela; goiz batean goiz, bere gela-zain zuen moxal beilegia bidali zuen ugazabaknire bila; iritsi zenean, lozorroan nengoen, jan-tziak alde batera jausita, eta nire atorra gerrizgora. Hark egin zuen zaratak iratzarri egin nin-duen, eta pixka bat asaldatuta eman zidalamezua ohartu nintzen; gero, ugazabarenganajoan eta, biziki izututa, ikusitakoaren berri naha-sia eman zion. Honetaz berehala jabetu nintzen,zeren eta, jantzi bezain laster, Jauna agurtzerajoan nintzelarik, morroiak kontatua zionaren esa-nahiaz galdetu zidan, alegia, lo nengoenean eznuela beste momentu batzuetako itxura bera;bere gelazainak baieztatu zionez, nire zati batzuria omen zen, beste bat horia, edo behintzatez hain zuria, eta beste bat iluna.

Ordura arte isilean gordea nuen jantziarena,neure burua ahal zen guztia bereizteko yahooenenda madarikatu hartatik; baina orduan kontura-tu nintzen alferrikakoa zela hala jarraitzea. Gai-nera, jantziak eta oinetakoak laster izango nitue-la higatuta pentsatzen nuen, menstuta baitzeu-den jadanik, eta yahooen edo beste animaliarenbatzuen larruz egindako asmakizunen batez

Page 445: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ordezkatu beharko nituela; orduan, jakin egingozen nire sekretu osoa; beraz, esan nion ugazaba-ri, nire sorterrian nire espeziekoek beti estaltzenzituztela gorputzak trebetasunez landutako zen-bait animaliaren larruz, bai lotsaz bai eguraldia-ren gorabeheretatik, hotz nahiz berotik, babes-teko; eta neuri zegokidanez, guzti honen frogaberehala emango niola, horrela agintzeari ede-rresten bazion, baina Naturak ezkutatzen eraku-tsi digun parte haiek ez erakustea barkatzekoerregutzen niola bakarrik. Nik esandako guztiaoso arraroa zela aitortu zidan, eta azken zatia,batez ere; ezin baitzuen ulertu zergatik erakutsibehar zigun Naturak berak emandakoa ezkuta-tzen; ez bera ezta etxekoak ere ez zirela gorpu-tzeko ezein parteren lotsa, baina, edonola ere,nik, nahi nuena egin nezakeela. Ondoren, kasa-ka askatu eta erantzi egin nuen. Gauza bera eginnuen txalekoaz; oinetakoak, galtzerdiak eta pra-kak ere kendu egin nituen. Atorra gerrirainobeheratu eta barrena jaso nuen, faja bezalaerdialdean lotuz biluztasuna estaltzeko.

Jakinguraz eta miresmenez ikusi zuen ugaza-bak ekitaldi osoa. Jantzi guztiak hartu bere tra-

Page 446: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

batokian banan-banan eta arretaz aztertuzituen. Gero, gorputza ukitu zidan poliki-polikieta inguru guztian begiratu hainbat aldiz, etabete-betean yahoo bat nintzela garbi zegoelaesan zuen azkenean; baina neure espezieko gai-nerakoekiko oso ezberdina nintzela larruazala-ren biguntasun, zuritasun eta leuntasunagatik,ilerik ez nuelako gorputzaren zenbait aldetan,aurreko eta atzeko atzazalen itxura eta laburta-sunagatik, eta beti atzeko bi hanken gaineanibiltzeko nuen arazeriagatik. Ez zuen gehiagoikusi nahi izan, eta berriro arropak janzteko bai-mena eman zidan, hotzak dar-dar bainengoen.

Neure kezka adierazi nion hain sarri yahoodeitzen zidalako, animalia higuingarri harekikoizugarrizko gorroto eta mesprezua sentitzennituelarik; ez zezala hitz hura niretzat erabilierregutu nion, eta agindu bera eman ziezaielaetxekoei eta ni ikustera etortzen uzten zien lagu-nei. Erregutu nion, halaber, gorputzean sasi-azala neramalako sekretua ez zezala beste inorkjakin, berak ezik, orduko jantziek iraun bitarteanbehintzat; eta beraren gelazain zen moxal beile-

Page 447: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

giak ikusi zuenari buruz, jaun ohoragarri harkeman ziezaiokeela isilik gordetzeko agindua.

Guzti hau gogo onez onartu zuen ugazabak,eta horrela eutsi zitzaion sekretuari jantziakhigatzen hasi arte, hainbat asmakizunen bidezordezkatu behar izan nituelarik, geroago aipatu-ko dudan bezala. Bitartean, arretarik handienazhaien hizkuntza ikasten jarraitzeko erregutuzidan, berarentzat harrigarriagoa baitzen hitzegiteko eta pentsatzeko nuen gaitasuna gorpu-tzaren itxura eta estalia zegoen ala ez baino; etaagindu nizkion gauza miragarriak entzuteko irri-ka bizia zuela gaineratu zuen.

Ordudanik areagotu egin zituen bere ahalegi-nak niri irakasten; lagunarte guztietara erama-ten ninduen eta ni adeitasunez tratatzera bultza-tzen zituen, zeren eta, isilean esaten zien beza-la, umore onez jartzen baininduen horrek, etadibertigarriago bihurtzen.

Egunero harekin nengoenean, irakasten har-tzen zuen lanaz gain, neure buruaz hainbat gal-dera egiten zidan, ahal bezain ongi erantzutenniolarik; eta horrela, lortuak zituen ideia orokorbatzuk, nahiz eta ez oso zehatzak. Aspergarria

Page 448: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

litzateke aipatzea elkarrizketa joriagoetara iris-teko emandako urrats ezberdinak, baina neureburuaz egin nion lehen kontaketa, ordena etaluzera pixka batekoa, honako hau izan zen:

Oso urrutiko herrialde batetik iritsi nintzela,aurrez esaten saiatu nintzaion bezala, neureespezieko beste berrogeita hamarren batekin;itsasoetan ibili ginela, zurezko ontzi huts handibatean, jaun ohoragarri haren etxea baino han-diagoa zelarik. Ahal bezain ongi deskribatu nionitsasontzia, eta sudur-zapia zabaldu eta harenlaguntzaz, haizeak nola bultza egiten zion azal-tzen ahalegindu nintzaion. Geure artean eztabai-da izan ondoren, lehorreratu egin nindutela kos-talde hartan, noraezean ibili nintzelarik, yahoonardagarri haien jazarpenetik berak libratu nin-duen arte. Nork egin zuen ontzia galdetu zidan,eta nola zitekeen nire herrialdeko houyhnhnmekadimengabeen esku uztea haren gidaritza.Gehiago kontatzera ez nintzela ausartzen eran-tzun nion, ez bazidan behintzat bere ohore-hitzaematen ez zela minduko baieztatuz, eta orduanesango nizkiola sarri agindutako harrigarriak.Konforme zegoen; eta aurrera jarraitu nuen esa-

Page 449: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nez, neu bezalako izakiek egin zutela ontzia, nikbidaietan ezagututako herrialde guztietan, baitaneurean ere, gobernuan zeuden animalia adi-mendun bakarrak zirelarik; eta hara iritsi ondo-ren, oso harritua geratu nintzela houyhnhnmakizaki arrazional bezala jokatzen ikusita, bera etabere lagunak egongo ziratekeen bezala harkyahoo deitu nahi zuen izakiarengan adimen-zan-tzuak aurkituz gero; eta nik neuk ere yahoohorien antz handia nuela, baina berorien ende-katze eta izaera basatiaz ez nuela erantzuten.Gaineratu nion, zorte onak inoiz itzularaztenbaninduen sorterrira eta han neure bidaien berriematen banuen, ez zen gauza esaten nuela pen-tsatuko zutela guztiek, neure baitan asmaturikoistorioa zela; eta berarekiko, bere familia etalagunekiko ahal zen begirune guztiaz —eta ezzela minduko hitz eman zidanez— esan beharniola nire erkideek nekez sinetsiko zutelahouyhnhnma izatea nazio bateko izaki nagusia,eta yahooa abere adimengabea.

Page 450: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

4. KAPITULUAEgiari eta gezurrari buruzko

houyhnhnmen ideia. Autoreak esan-dakoa gaitzetsi ugazabak. Bere

buruaz eta bidaialdiko gorabeherezberri zehatzagoak ematen autoreak.

Ezerosotasun-itxura handiz entzun zidanugazabak, zeren eta, zalantza edo ez sinesteahain ezezagunak direnez herrialde hartan,hango jendeak ez baitaki nola joka horrelakoegoeretan. Eta oroitzen naiz, ugazabarekin sarrihitz egiten nuelarik munduko beste alde batzue-tako giza izaeraz, gezurrari eta iruzurkeriariburuz mintzatzeko aukera genuenean, osonekez ulertzen zuela esan nahi niona, nahiz etaezagumen zorrotzekoa izan bestela. Honelaargudiatzen baitzuen: «Mintzamenaren onuraelkar ulertzean datza eta gertatutakoaren berrijaso ahal izatean; baina norbaitek ez dena esa-ten badu, aipatu helburuek huts egiten dute;zeren eta, horrela ezin baitut benetan esan

Page 451: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

beste bati ulertzen diodanik, eta informaziorikere ez dut hartzen, ezjakintasunean baino oke-rrago uzten nauelarik, zuri denean beltza delaeta luze denean laburra dela sinestaraziz». Etahauek ziren gezurra esateko ahalmenari buruzzituen nozio guztiak, hain ongi ulertua eta aldeguztietan erabilia delarik gizakien artean.

Harira etorriz; nire herrialdean gobernatzenzeuden animalia bakarrak yahooak zirela esannionean —ugazabari buruan sartu ezin zitzaiongauza, berak esan zuenez— gure arteanhouyhnhnmik ba ote genuen eta zer egitenzuten jakin nahi izan zuen. Kopuru handiagenuela esan nion, udaldian larrean ibiltzen zire-la landan, eta neguan etxe barruan, belaronduaz eta oloaz; yahoo morroiek larruazalaigurzten zietela leuntzeko, kimak orraztu, apa-txak garbitu, jaten eman eta azpiak egin. «Ongiulertzen dizut», esan zidan ugazabak; «adieraziduzunagatik, argi eta garbi dago, yahooek dutenadimen-partea gorabehera, houyhnhnmak direlazuen ugazaba; benetan nahiko nuke gure yaho-oak hain tratagarriak izatea». Mesedez, barka-tzeko erregutu nion jaun ohoragarri hari aurrera

Page 452: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

jarraitzen ez banuen, ziur bainengoen niregandikentzutea espero zuena oso desatsegin gertatukozitzaiola. Baina onena eta txarrena konta nie-zaion eskatzen zidan behin eta berriz, eta harkesana egingo nuela adierazi nion. Gure artekohouyhnhnmak, zaldiak deitzen ditugunak,geneuzkan animaliarik jator eta ederrenak zirelaaitortu nion, apartak beren indar eta bizkortasu-nagatik; eta goi-mailako pertsonen jabetzakoakbaldin baziren, bidaiatzeko, lasterketatarako edogurdiak eramateko maitagarriro eta kontu han-diz erabiltzen zituztela gaixotu edo hankatikherrenka hasi arte; baina orduan saldu egitenzituztela, eta lan astun guztietarako erabiltzenhil arte; ondoren, larrua kendu eta saldu egitenzituztela edozeren truke, eta gorpuak, txakurreketa hegazti harrapariek jan zitzaten utzi. Bainaarraza arrunteko zaldiek ez zutela hain zorteonik izaten, laborariek, garraiariek eta horrelakojende xeheak zaintzen zituztelarik, lan nekaga-rrietara behartu eta gaizki ematen baitzietenjaten. Ahal bezain ongi azaldu nion nola ibiltzengaren zaldi gainean, nolakoak eta zertarakodiren brida, zela, ezproina eta usta, baita arrioak

Page 453: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta gurpilak ere. Gaineratu nion, burdina deitzendugun substantzia gogor batez egindako xaflakjartzen dizkiegula hanka azpian, apatxak apur ezditzaten bide harritsuetan, sarri ibiltzen ditugula-rik horrelakoetan.

Haserre bizian jarri ondoren, nola ausartzenginen houyhnhnmen gainean ibiltzen galdetuzuen ugazabak, ziur baitzegoen bere etxekomorroirik ahulena ere gai zela yahoorik indar-tsuena gainetik botatzeko edo zoruan etzan etagaragarrak irabaziz animalia hori hil arte zanpa-tzeko. Erantzun nion, hiru edo lau urte izan artehezi egiten genituela zaldiak gero egin beharkozituzten lan ezberdinetarako; haietakoren batbereziki hezkaitza izanez gero, garraioetarakoerabiltzen zela; gazte ziren bitartean, gogorjotzen zituztela, edozein bihurrikeriagatik; arrak,gainean jendea erabiltzeko edo garraioetarakozirenak, jaio eta bi urtera edo, irendu egitenzituztela gehienetan, haizekeriak kendu etaotzan eta eztiago bihurtzeko; bazekitela zerziren sariak eta zigorrak ere; baina mesedez, harzezala gogoan jaun ohoragarri hark, gure herriko

Page 454: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

houyhnhnmek ez zutela bere herriko yahooekbaino adimen-izpi gehiago.

Ingurumari askoren poderioz eman nion uga-zabari esan nahi nionaren zentzu zuzena; haienhizkuntzak ez baitu hitz-ugaritasunik, nahiak etagrinak ere guk baino gutxiago dituztelako. Bainaezinezkoa da azaltzea haren erresumin zintzoahouyhnhnm arrazakoei ematen diegun trataerabasatiagatik, batez ere, zaldiak nola eta zertara-ko irentzen ditugun azaldu ondoren, berauenespeziea ugal ez dadin eta menpekoago izanditzagun, alegia. Esan zuen, gertatuz geroherrialderen batean yahooak bakarrik izatea adi-menez hornituak, zalantzarik gabe beraiek izan-go direla animalia nagusiak, denboraz adimenabeti nagusitzen baitzaio indar zakarrari. Bainagure gorputzen egitura, eta batez ere nirea, kon-tutan harturik, pentsatzen zuen tamaina berekobeste izakirik ez dagoela okerrago eginda adi-men hura bizitzako eginkizun arruntetan erabil-tzeko; eta gero jakin nahi izan zuen ea nire ingu-ruan bizi zirenek nire antza zuten ala bereherrialdeko yahooena. Nire adineko gehienakbezain ongi eratua nengoela ziurtatu nion; baina

Page 455: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gazteagoak eta emeak askoz bigun eta samurra-goak zirela, eta azkeneko hauen larrua gehiene-tan esnea bezain zuria. Benetan beste yahoobatzuk bezalakoa ez nintzela esan zuen, askozgarbiagoa baizik, ezta hain zatarra ere, bainabenetako abantailei zegokienez, nire ezberdinta-sunak txarrerako zirela uste zuen. Nire atzazalekez zutela ezertarako balio ez aurreko ez atzekohanketan; aurreko hankak, ezin zituela berezhorrela deitu ere egin, ez baininduen inoiz haie-taz ibiltzen ikusi; bigunegiak zirela zoruan ibil-tzeko; gehienetan estali gabe eramaten nituela,eta batzuetan han jartzen nuen estalkia ez zelaez itxuraz ez gogortasunez atzeko hanketakoabezalakoa. Ezin nintzela seguru ibili, zeren eta,atzeko hanketakoren batek irrist egiten bazidan,erori egingo nintzela derrigorrez. Orduan, gorpu-tzeko beste alde batzuei ere akatsak aurkitzenhasi zen: aurpegia zapalduta, sudurra irtendaeta begiak aurre-aurrean nituela, ezin nuelarikaldamenekoa ikusi burua bihurtu gabe; ez nin-tzela gauza neure burua elikatzeko aurreko han-ketariko bat ahora eraman gabe, eta berazbeharrizan horretarakoxe jarri zituela naturak

Page 456: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gorputz-adar horiek. Ez zekien zertarako nituenatzeko hankako arraildura eta zatiketa haiek,bigunegiak baitziren harrien gogortasun etazorroztasuna jasateko beste animaliaren batenlarruaz egindako estalki gabe ibiliz gero; niregorputz osoa zegoela beroaren eta hotzarenkontrako babeskirik gabe, eta beraz, eguneroaritzen nintzela jartzen eta kentzen aspertu etagogaituta. Eta azkenik, berak ikusia zuenez,herrialde hartako animalia guztiek berezkogorrotoa omen zieten yahooei, ahulagoek ezzutelarik haiekin topo egin nahi eta indartsuago-ek ihes egiten zietelarik; beraz, guk adimenarendohaina dugula kontu eginda ere, ezin zuen uler-tu nota erremedia zitekeen izaki orok gure aurkaagertzen zuen berezko ezinikusi hori; ezta ere,beraz, nola otzan genitzakeen eta gure zerbitza-ri bihurtu. Halere, (esan zuenez) ez zuen arazohonetaz luzaroago eztabaidatuko, irrika handia-goa baitzuen neure istorioa entzuteko, zeinherritan jaioa nintzen eta hara iritsi aurretik nirebizitzan egindako eta gertatutakoak.

Gai guztietan beraren nahia betetzeko gogobizia nuela baieztatu nion, baina zalantza handia

Page 457: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuela zenbait gauza ezin izango ote nion azaldujaun ohoragarri hari, ez baitzuen ideiarik ereizango haietaz, nik ez nuelako herrialde hartanezer antzekorik ikusi. Halere, ahal nuen guztiaegingo nuela haiek ere antzekotasunen bidezazaltzen saiatuz, apalki bere laguntza eskatzenniolarik hitz egokirik gabe geratzen nintzenera-ko, atseginez eman zidalarik horretarako hitza.

Guraso zintzoengandik jaioa nintzela esannion, Ingalaterra deituriko irian, jaun ohoragarriharen morroirik indartsuenak eguzkiaren urtekoibilaldian egin zitzakeen beste bidai egunetarazegoelarik herrialde hartatik. Medikuntzarakohezi nindutela, gorputzeko zauriak eta minak,istripuz edo bortxakeriaz eginak, sendatzeadelarik beronen zeregina; nire sorterria emeazen gizon batek gobernatzen zuela, guk Erreginadeitua; aberastasun bila irten nintzela handik,itzuli ondoren neure burua eta etxekoak manten-du ahal izateko harekin; neure azken bidaian,ontzi-buru izan nintzela, eta berrogeita hama-rren bat yahoo nituela neure menpe, haietakoasko itsasoan hil zirenez, hainbat naziotatikordezkoak hartzera behartua aurkitu nintzelarik.

Page 458: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Gure ontzia bi aldiz egon zela hondoratzekoarriskuan, lehenengoan ekaitz handi baten ondo-rioz, eta bigarrenean harkaitz baten kontratupust eginda. Orduan, eten eta galdetu zidanugazabak ea nola konbentzitu ahal izan nituenherrialde ezberdinetako arrotzak nirekin joan etagorde-galduan ibiltzeko, jasandako galera etabizi izandako arriskuen ondoren. Zorte gaiztokojendea zela esan nion, sorterritik alde egiterabehartua bere pobrezia edo krimenengatik.Batzuk lege-auzitan txirotu zirela; beste batzuekedaten, emagaldutan eta jokoan galdu zutelazeukaten guztia; beste batzuk traizio egiteagatikzebiltzala ihesi; beste hainbat, hilketa, lapurreta,pozoitzea, atraku, zin-hauste, faltsifikazio, edotxanpon faltsuak egin zituztelako; edo bortxake-ta eta sodomia egiteagatik; edo bandera bertanbehera utzi eta arerioaren aldera desertatzeaga-tik, eta gehienak espetxetik hanka eginda; haie-tako inor ez zela ausartzen bere sorterrira itzul-tzen urkatuko zuten edo kartzelan goseak hilkozen beldurrez; eta beraz, bizimodua beste lekubatzuetan aurkitu beharrean zeudela.

Page 459: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Hitzaldi honetan zehar, atsegin izan zuenugazabak sarri etetea. Itzulinguru askotaz balia-tua nintzen krimen ezberdinen izaera azaltzeko,berauek behartu zituztelarik gure marinel gehie-nak beren herritik ihes egitera. Eginkizun hone-tan hainbat elkarrizketa-egun eman genuen,hura niri ulertzeko gai izan zen arte. Ez zuenbatere ulertzen zertan zetzan bizio haietaramakurtzearen onura edo beharra. Hau argitzeko,zenbait xehetasun ematen ahalegindu nintzaionbotere eta aberastasunen irrikaz, eta lizunkeri,neurrigabekeri, maltzurkeri eta bekaizkeriareneragin beldurgarriaz. Guzti hau adibideak ipinizeta suposizioak eginez zehaztu eta azaldu beharizan nion. Ondoren, inoiz ikusi edo entzun gabe-ko zerbaitek asaldatu duena bezala, begiakgoratu zituen txunditu eta suminduta. Boterea,gobernua, gerra, legea, zigorra eta beste milakagauzak ez zuten hitzik hizkuntza hartan adieraziahal izateko, horrela ia gaindigaitza zelarik esannahi zutena ugazabari adierazteko zailtasuna.Baina ulermen paregabea zuelarik, behaketa etaelkarrizketa bidez oso jantzia, azkenean iritsi zengiza izaerak munduaren gure aldean egin leza-

Page 460: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

keena egoki ulertzera, eta guk Europa deritzo-gun lurraldeari eta batez ere neure herrialdeariburuzko zerbait berezia kontatzeko erregutuzidan.

Page 461: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

5. KAPITULUAUgazabak eskaturik, Ingalaterrakoegoeraren berri ematen dio auto-reak. Gerraren zergatiak Europako

printzeen artean. IngalaterrakoKonstituzioa azaltzen hasten zaio

auto rea.

Atsegin beza irakurleak ohartzea, ugazabare-kin izandako elkarrizketa askoren ondorengolaburpen hau punturik garrantzitsuenen bildumadela, bi urte luzez aldi ezberdinetan aztertuta-koa; jaun agurgarri hark gero eta informazio oso-agoa eskatzen zuen sarri nik houyhnhnmen hiz-kuntzan aurrerapenak egiten nituen neurrian.Ahal bezain ongi, Europako egoera orokorraazaldu nion; merkataritza eta industria, arte etazientziei buruz mintzatu nintzaion; eta hark egin-dako galdera guztiei ematen nizkien erantzunaketengabeko elkarrizketa-iturri bihurtzen ziren.Baina hemen neure herrialdeari buruz gureartean esandakoaren mamia bakarrik azalduko

Page 462: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dut, ahal bezain ongi ordenatuta, garai edo zir-kunstantziak kontutan hartu gabe, baina egiariguztiz atxikia. Nire kezka bakarra zera da, nekezegingo diedala justizia ugazabaren argudio etaadierazpenei, nire gaitasun faltaz eta gure inge-les zakarrera itzultzeaz nozitu egingo dutelako.

Beraz, jaun ohoragarri haren aginduak bete-tzearren, Orangeko Printzearekin sorturiko iraul-tzarena kontatu nion, hots, Printze hark Frantzia-rekin hasitako gerra luzea, ondorengoak —egun-go Erreginakberriztu egin zuela, eta bertan kris-tau-munduko indarrik ahaltsuenak sartuta ego-nik, oraindik ere jarraitzen duela; berak eskatu-ta, kalkulatu nuen milioi bat yahoo izan zitezkee-la gerraldi osoan zehar hildakoak, eta beharbadaehun bat edo gehiago konkistaturiko hiriak etabost aldiz gehiago erretako edo urperatutakoitsasontziak.

Herrialde bat beste batekin gerran hastekozergatia edo motiboa zein izaten zen galdetuzidan. Ezin konta ahala zirela erantzun nion,baina nagusienetako batzuk bakarrik aipatukonizkiola. Batzuetan printzeen anbizioa, sekula ezbaitute pentsatzen nahikoa lur edo jende dute-

Page 463: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nik gobernatzeko; beste batzuetan ministroenustelkeria, beren nagusiak gerratara bultzatzendituztelarik administrazio txarraren aurkakomenpekoen haserrea isilarazi edo desbideratze-ko. Iritzi-ezberdintasunak ere hildako milioiaskoz ordaindu direla; esate baterako, haragiaogia den ala ogia haragia; baia baten ura odolaala ardoa den; ziztu egitea bizio ala bertute den;ea hobe den egur bati muin ematea ala sutarabotatzea; zein den jantzi batentzat kolorerikonena, beltza, zuria, gorria ala arrea; eta luzeaala motza, estua ala zabala, zikina ala garbiabeharko lukeen, eta beste asko. Eta gerrariksutsu eta odoltsuenak, eta luzeenak ere, iritzi-ezberdintasunek eraginak izaten direla, batezere, garrantzirik gabeko gauzetan.

«Batzuetan, bi erregeren arteko eztabaida,hirugarren bati jabetzak zeinek kenduko dizkionerabakitzeko izaten da, bietariko inork ez izanarren horretarako batere eskubiderik. Bestebatzuetan errege batek beste bati erasotzen dio,honek berari erasoko ote dion beldurrez. Batzue-tan baliteke arerioa indartsuegia delako hasteagerra, eta beste batzuetan ahulegia delako.

Page 464: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Batzuetan auzokoek guk dauzkagun gauzak nahiizaten dituzte, edo guk nahi ditugun gauzakdauzkate beraiek, eta borroka egiten dugu haiekgureak eraman arte edo berenak guri eman arte;bidezko kausa izaten da gerrarako beste herrial-de bat inbaditzea jendea goseak suntsitua, izu-rriak deseginda edo bere arteko taldekerieznahaspilaturik dagoenean. Bidezkoa da geurehurbileneko aliatuarekin gerran hastea harenhirietako bat egoki kokatua baldin badago gure-tzat, edo lur-zati batek gure lurraldeari biribilta-sun eta trinkotasuna eman diezazkiokeenean.Jende pobre eta ezjakina duen nazio baterabidaltzen baditu printzeak bere indarrak, legez-ko zaio erdiak garbitzea eta gainerakoak esklabobihurtzea, zibilizatzeko eta bizimodu basati har-tatik ateratzeko. Inbasioren baten aurka babes-teko printze batek beste baten laguntza nahibadu, inbaditzailea bota ondoren, duin, ohoraga-rri eta ohiko praktika da laguntzailea bera jabe-tzea lurraldeaz eta laguntza eskatu zion printzeahil, preso hartu edo deserriratzea. Odol bereko-en edo ezkontzazko aliantza gerrarako aski arra-zoi da printzeen artean, eta zenbat eta estuagoa

Page 465: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

izan ahaidetasuna, orduan eta joera biziagoa lis-karrerako; nazio txiroak gose izaten dira, etaaberatsak harro, eta harrokeria eta gosea ez dirainoiz bat etorriko. Arrazoi hauengatik, soldadua-ren lanbidea guztien arteko ohoretsuena delauste da, zeren eta, hotz-hotzean bere espezieko-ak ahal beste hiltzeko alokatutako yahooa baitasoldadua, nahiz eta berari ez dioten inoiz kalte-rik egin.

Badira Europan eskean ibiltzen direnetakoprintzeak ere, berez gai ez direnez gerra egite-ko, nazio aberatsagoei alokatzen baitizkietegudarosteak, gizon eta egun bakoitzeko hain-besteko baten truke, eta honen hiru laurdenakberentzat gordetzen dituztenez, errentaren zati-rik emankorrena izaten dute; Alemanian etaEuroparen iparraldeko beste leku batzuetandaude honelakoak».

«Gerrari buruz kontatu didazunak», esanzidan ugazabak, «benetan miragarriro erakustenditu zuek ba omen duzuen adimenaren ondorio-ak; halere, eskerrak lotsa arriskua baino handia-goa den eta Naturak zeharo ezgaituta utzi zai-tuzten kalte handirik egiteko! Zeren eta, ahoa ez

Page 466: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

duzuenez aurpegian irtenda, nekez egin baitie-zaiokezue horzka elkarri (helbururen batekin),ados jarrita ez bada behintzat. Aurreko eta atze-ko hanketako atzazalei buruz, berriz, hain motzeta bigunak direnez, gure yahooetako batek iheseragingo lioke zuetako hamabiko bati. Eta gudanhildakoen kopurua kalkulatzerakoan, ez denaesan duzula baino ezin dut pentsatu».

Ezin izan nuen buruari eragin eta irribarretxiki bat egin gabe egon. Eta gerragintzan zeha-ro ezjakina ez naizenez, kanoiak, esku-kanoiak,mosketeak, karabinak, pistolak, balak, bolbora,ezpatak, baionetak, batailak, setioak, erretira-dak, erasoak, minak, minaurkakoak, bonbarda-ketak eta itsas borrokak azaldu nizkion; milagizonekin hondoratutako itsasontziak, hilzorikogarrasiak, airean doazen gorputz-adarrak, kea,zaratotsa, nahas-mahasa, zaldiek hankapeanzapalduta hiltzea; ihesa, pertsekuzioa, garaipe-na; gorpuz jositako zelaiak, zakur, otso etahegazti harraparien elikagai utzita; harrapaketa,lapurreta, bortxaketa, erreketa eta suntsipena.Eta nire erkide maiteen adorea azaltzeko asmoz,baieztatu nion, ikusia nuela behin, inguratuta

Page 467: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zeuden ehun arerio jo eta airean botatzen, etabeste hainbeste itsasontzi batean, eta gorpu-zatiak goitik behera erortzen ikusle guztiengozamen handirako.

Xehetasun gehiagorekin jarraitzera nindoa-nean, isiltzeko agindu zidan ugazabak. Eta hainanimalia zitalak nik azalduriko ekintza guztiakegiteko gai izatea yahooen izaera ulertzen zuenedozeinek erraz sinets zezakeela esan zuen,berorien indarra eta buru-argitasuna maltzurke-riaren pareko baldin baziren. Baina nik esanda-koak espezie osoarekiko gorrotoa areagotu zio-larik, honek burua asaldarazten ziola ohartuomen zen, aurrez zeharo ezezaguna zitzaiongauza. Uste zuen bere belarriak ohitzen bazirenhain hitz nardagarrietara, poliki-poliki joangozela nazka gutxiagoz onartzen. Bere herrialdekoyahooei gorroto bazien ere, esan zuen higuinga-rrikeria haiengatik ez ziela erru handiagorikegozten gnnayh (hegazti harrapari) bati bereankerkeriagatik baino, edo harri zorrotz bati apa-txean ebakia egiteagatik baino. Baina adimenaomen zuen izaki bat halako izugarrikeriak egite-ko gauza baldin bazen, beldur zen ahalmen

Page 468: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

horren ustelkeria zabarkeria bera baino okerra-goa izango ote zen. Beraz, ziur zegoen, adime-naren ordez, geure berezko bizioak areagotzekobalio zuen kualitateren baten jabe ginela, errekanahasiaren islak gorputz desitxuratuaren irudia—ez bakarrik handiagoa, baita distortsionatua-goa ere— itzultzen duen bezalaxe.

Gerraren gaiaz gehiegi entzun zuela gainera-tu zuen, bai orduko hartan baita aurreragokobeste hitzaldietan ere. Bazegoela beste arazobat pixka bat harritzen zuena; gure marineleta-ko batzuk legeak behea jota utzi zituelako irtenzirela beren herrialdetik esan omen nion nik;azaldu omen nuen jadanik hitzaren esanahia;baina gizon guztiak babestea izanik legearenhelburua, ezin zuela ulertu nola gerta zitekeeninoren hondamendi izatea. Beraz, gehiago argi-tzea nahi zuen zer esan nahi nuen legeaz etaberonen administratzaileez hitz egitean, neuresorterriko egungo egoeran oinarrituz betiere;zeren eta, berak uste baitzuen Natura eta Adi-mena aski gida zirela animalia adimendunbatentzat —guk baginela pretenditzen genuenbezala— zer egin behar duen eta zer ez jakiteko.

Page 469: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Legea bezalako zientzia batean ez nengoelaoso jantzia baieztatu nion jaun ohoragarri hari,egin zidaten zenbait bidegabekeria medio alfer-alferrik abokatuak kontratatzea baino ez bai-nuen egin; halere, asebeteko nuela haren jakin-mina ahal bezain ongi.

Gure artean bazela gizon-elkarte bat, esannion, zuria beltza dela eta beltza zuria delahitzez frogatzeko artean gaztetatik heziak, hitz-jarioa areagotzen dutelarik horretarakoxe, har-tzen duten ordainaren arabera betiere. Elkartehonen esklabo dela gainerako jende guztia.«Adibidez, auzokoari buruan sartzen bazaio nirebehiaz jabetzea, legegizon bat kontratatzen duhark nire behia hartu beharko lukeela frogatze-ko. Orduan, nik beste bat kontratatu behar dutneure eskubidea defendatzeko, arau guztienaurka baitoa nork bere buruaren izenean hitzegitea. Eta horrela, kasu honetan, ni, benetakojabea naizen hau, bi eragozpen handirenaurrean aurkitzen naiz. Lehenengo, nire aboka-tua, ia jaio zenetik beti faltsukeria defendatzenari izana, bere girotik guztiz kanpo dago justizia-ren alde egin behar duenean, eta ohiko lanbidea

Page 470: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ez duenez, zabarkeria handiz ekiten dio, gogotxarrez ez baldin bada. Bigarren eragozpena,nire abokatuak kontu handiz ibili behar duela,bestela agiraka egingo diote epaileek eta gorro-to izango lankideek, legegintza gutxiesten balubezala. Eta beraz, bi bide bakarrik ditut neurebehiarekin jarraitzeko. Lehena, nire aurkakoarenabokatua erosi bi aldiz gehiago ordainduz,orduan bere bezeroari traizio egingo diolarik jus-tizia haren aldetik dagoela adieraziz. Bigarrena,nire abokatuak nire auzia ahalik eta bidegabeko-ena balitz bezala agertaraztea, behia nire aurka-koarena dela onartuz, zeren eta, hau trebetasu-nez egiten badu, ziur lortuko baitu epaimahaia-ren aldekotasuna.

Dena den, epaile hauek jabetzari buruzkoeztabaida guztiak erabakitzeko daudela izenda-tuta jakin behar du jaun ohoragarri horrek, baitakriminalak epaitzeko ere, eta zahartuz edo alfer-tuz joan diren abokaturik iaioenen artetik auke-ratzen dituztela, eta bizitza osoa egiaren eta eki-tatearen aurka eman dutenez, hain daude iru-zurkeri, zinauste eta zapalkuntzaren alde jokatubeharrean, ezen ezagutu baititut batzuk arrazoia

Page 471: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zuen aldekoaren eskupeko bikainei ere uko egi-ten, beren izaera edo zereginarekiko zerbaitdesegokia eginez lanbidea ez iraintzearren.

Abokatu hauen arteko arau nagusi bat daaurrez egina izan dena berriz ere egin daitekee-la legez; eta honela, ardura bereziaz erregistra-tzen dituzte ohiturazko zuzenbidearen eta giza-kiaren zentzu onaren aurka aurrez hartutakoerabaki guztiak. Hauek, aurrekasuak deituak,autoritate gisa hartzen dituzte iritzirik okerrenakbidezkotzeko; eta epaileek beti erabakitzen dutehorien arabera.

Alegatuetan, oso arduratsu ihes egiten dioteauziaren merituetan sartzeari; baina ozen, bor-tizki eta aspergarriro luzatzen dira axolarik ezduten inguruabar guztietan. Esate baterako,jadanik aipatua dugun kasuan, sekula ez dutejakin nahi izaten zer eskubide edo titulu duenaurkakoak nire behiari buruz, baina bai behiagorria ala beltza den, adar luze ala motzekoa,hura larrean erabiltzen nueneko zelaia biribilaala karratua den, etxean ala kanpoan eraistenzuten, zer-nolako gaitzak dituen eta antzerakogauzak; gero, aurrekasuak kontsultatu, noizean

Page 472: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

behin auzia eten erazi eta hamar, hogei edohogeita hamar urtera iritsiko dira erabakirenbatera.

Kontuan izan behar da, halaber, elkartehonek baduela bere hizkera mordoilo berezia,beste edozein hankabikorentzat ulertezina,horrela daudelarik lege guztiak idatzita etaberauek ugaltzen arreta berezia jartzen dutela-rik; honela zeharo nahastu dute egiaren eta fal-tsukeriaren, zuzenaren eta okerraren funtsa; etaberaz, hogeita hamar urte beharko dira erabaki-tzeko, arbasoek sei belaunalditan zehar niri utzi-tako landa nirea den ala hirurehun miliara biziden arrotzen batena.

Estatuaren kontrako krimenez akusaturikopertsonen epaiketan askoz laburragoa etagomendagarriagoa izaten da metodoa. Lehenik,agintean daudenen jarrera aztertzera bidaltzendu epaileak norbait, gero oso erraz urka edosalba dezakeelarik gaizkilea, betiere zorrotzbetez legearen formalismo guztiak».

Puntu honetan eten eta esan zidan ugazabaktamalgarria zela, hain buru-gaitasun miragarrizhornituriko izakiak —egin nion azalpenaren ara-

Page 473: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bera abokatu haiek izango ziren bezalakoak— ezanimatzea besteen gidari izatera jakinduria etaezagutzan. Honi erantzunez, baieztatu nion jaunohoragarri hari, beren lanbideari ez zegozkiongai guztietan, gure arteko ezjakin eta inozoenakizan ohi zirela gehienetan, mesprezagarrienakharreman arruntetan, jakintza eta kultura guztia-ren etsai amorratuak, eta beren lanbidean beza-lakoxe joera izaten zutela beste edozein hizketa-gaitan ere gizateriaren zentzu ona galbideratze-ko.

Page 474: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

6. KAPITULUAIngalaterrako egoeraren berra ema-

ten jarraitzen du. Lehen Ministrobaten izaera.

Ulertu ezinda zebilen ugazaba, zerk bultza-tzen ote zuen abokatu-jende hura bidegabeke-riaren alde elkartuz beren buruak hala nahastu,kezkarazi eta nekatzera beren animali kideeikalte egitearren bakar-bakarrik; eta alokairuzegiten zutela esaten nionean ere ez zuen uler-tzen. Ondoren, izugarri kosta zitzaidan diruarenerabilera azaltzea, zerez eginda dagoen etametalen balioa; yahoo batek substantzia balio-tsu horretatik pilo handia zuenean, bururatutakoguztia, jantzirik dotoreenak, etxerik bikainenak,lurralde zabalak eta janari eta edaririk garestie-nak lortzeko gai izaten zela baita emerik ederre-nak aukeratzeko ere. Beraz, diruaz bakarrik eginzitezkeenez balentria guzti horiek, gastatzekoedo aurreratzeko inoiz nahikoa ez zutelakoanegoten zirela gure yahooak, berezko joera bai-

Page 475: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tzuten bietarako, zarrastelkeriarako edo zikoiz-keriarako. Aberatsak behartsuaren lanarenemaitzak gozatzen zituela, eta aberats bakoitze-ko mila behartsu bazirela. Gure arteko jendegehiena behartua zegoela miserian bizitzera,soldata txikien truke egunero lan eginez, gutxibatzuk oparotasunean bizitzeko. Oso luzatu nin-tzen honetan eta antzerako beste xehetasunbatzuetan, baina jaun ohoragarri hura ez zenhalere asetzen, lurreko emaitzetan parte izatekoeskubidea animalia guztiek dutela uste baitzuen,eta batez ere besteen buru diren haiek. Horrega-tik nahi zuen nik esatea zeintzuk ziren jaki gares-ti horiek eta nola zitekeen gutariko inor haienfaltan egotea. Beraz, burura etorri zitzaizkidanmota guztiak aipatu nizkion, eta atontzeko eraezberdinak, ezin zitekeena egin ontziak mundu-ko alde guztietara itsasoz bidali gabe, eta berdinedateko likoreekin, saltsekin eta beste gozagarriaskorekin. Baieztatu nion munduari hiru bira osoeman beharko zitzaizkiola, goren mailako gureyahoo eme batentzat gosaria eta honentzakokikara aurkitu baino lehen. Bertako biztanleeijatekorik eman ezin dien herrialdeak benetan

Page 476: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zoritxarrekoa izan behar duela esan zuen. Baina,nik azaldu nizkion bezalako lurralde zabalakbatere ur gezarik gabe egoteak eta jendeakedari bila itsasoz harantzago joan behar izateakharritzen zuen, batez ere. Kalkulatuta zegoela,erantzun nion, Ingalaterrak (nire sorterri mai-teak) bertako biztanleek kontsumi zezaketenabaino hiru aldiz jaki gehiago produzitzen zuela,baita aleak edo zenbait zuhaitzen fruituak zan-patuta egindako likoreak ere, edari paregabeakbenetan, eta proportzio berean beharrezkobeste bizigai batzuk ere. Baina arren luxua etaneurrigabekeria eta emeen harrokeria elikatzea-rren, beste herrialde batzuetara bidaltzen geni-tuela geuretzat beharrezko ziren gauza gehie-nak, ordainez, haietatik gaixotasun, zoramen etabiziorako produktuak ekartzen genituelarikgenre artean kontsumitzeko. Honen ondorioz,gure arteko askorentzat nahitaezkoa zela biziahal izateko eskean, ebasketan, lapurretan, iru-zurkerian, luparkeriatan, zin-hausten, koipeke-riatan, eroskeriatan, faltsuztatzen, tranpatan,gezurretan, zuriketan, arrandikeriatan, bozke-tan, zirri-borroketan, izarrei begira, pozoitzetan,

Page 477: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

emagalduekin, maltzurkeriatan, gaizki esaka,libre-pentsaketan eta antzerako eginkizunetanjardun behar izatea; eta hitz hauetariko bakoitzaneke handiz ulertarazi nion.

Gure artean ardoa ez zela atzerritik ekartzenura edo beste edari batzuk falta zirelako, baiziketa, geure zentzuetatik ateraz, alaitu egiten gin-tuen edari-mota zelako, gogoeta ilun guztiakkendu, buruan irudipen zoro eta bitxiak sortara-zi, itxaropenak suspertu eta beldurrak uxatu,adimenaren lana aldi batez eten eta geure gor-putz-adarren erabileraz ere gabetzen gintuela-ko, lozorroak hartu arte; nahiz eta aitortu beha-rra egon ondoezik eta adorerik gabe esnatzenginela beti, eta likore hura edateak gure bizitzamingostu eta laburtu egiten zuten eritasunezbetetzen gintuela.

Baina guzti honetaz gain, bizitzeko beharrez-ko eta komenigarri diren gauzak aberatsentzateta batak bestearentzat eskuratuz mantentzenzirela gure arteko gehienak. Esate baterako,etxean behar bezala jantzita nagoenean, ehunbat artisauren lana daramadala gainean; etxeaeraiki eta janzteko beste hainbesterena behar

Page 478: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dela, eta bost aldiz gehiagorena emaztea apain-tzeko.

Beste jende-mota batez hitz egitera nindoa-kion, gaixoak zainduz bizimodua ateratzen dute-nei buruz alegia, behin baino gehiagotan esanbainion jaun ohoragarri hari gaixorik hil zela nireontzilarietako asko. Baina orduan zailtasun izu-garria izan nuen esan nahi nuena ulertarazteko.Hark erraz ulertzen zuen houyhnhnm bat ahuleta mugigaitz egoten hastea hil baino egunbatzuk lehenago, edo istripuz gorputz-adarrenbatean min hartzea. Baina Naturak, dena perfek-zioz egiten duenak, gure gorputzean inolakominik sortzen uztea ezinezkoa iruditzen zitzaioneta txarkeria esplikagaitz honen zergatia jakinnahi zuen. Bateraezinak diren milaka gauzaz eli-katzen ginela esan nion; gose izan gabe jatengenuela, eta egarriak eskatu gabe edaten; gauosoak ematen genituela likore gogorrak edatenmokadu bat ere egin gabe, honek alferkeriaraeramaten gintuelarik, gorputza hanpatu etadigestio bizkortu edo eragotziz. Yahoo emagal-duak halako eritasun batek jotzen zituela, haienbesartera zihoazenen hezurrak ustelarazten

Page 479: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zituelarik; eritasun hau eta beste asko gurasoen-gandik seme-alabengana igarotzen zirela, askoetortzen zirelarik mundura gaitz larriekin gai-nean; amaiezina izango litzatekeela giza gorpu-tzean eragina duten eritasun guztien katalogoaegitea, ez bailirateke bostehun edo seiehunbaino gutxiago izango gorputz-adar eta giltzadu-ra guztietan banatuta; labur esateko, zati bakoi-tzak, kanpoko nahiz barnekoak, berari dagozkioneritasunak dituela; eta guzti hau erremediatze-ko, bazegoela gure artean gaixoak sendatzenedo sendatzeko plantak egiten trebatutako jen-dea. Eta nolabaiteko gaitasuna banuenez zien-tzia honetan, jaun ohoragarri harenganako eskeronez, erabiltzen zuten misterio eta metodo oso-aren berri emango niola.

«Eritasun guztiak betekadatik sortzen direladaukate funtsezko printzipiotzat, eta hortik ate-ratzen dute gorputzaren hustuketa handia eginbehar dela, bai berezko bidetik bai gorantz aho-tik. Hurrengo eginkizuna, belar, mineral, goma,olio, maskor, gatz, zuku, alga, gorotz, zuhaitz-azal, suge, zapo, igel, armiarma, hildakoen hara-gi eta hezur, txori, piztia eta arrainez nahaski bat

Page 480: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

prestatzea izaten da, usainez eta gustuz ahalden nardagarri, nazkagarri eta higuingarriena,sabelak berehalaxe botatzen duelarik nazkaz;eta honi gorakoa deitzen diote beraiek; edo bes-tela, jakitegi beretik, eta beste gehigarri pozoi-tsuren batzuekin, goiko edo beheko zulotik(orduantxe medikuari bururatzen zaionetik)erraietarako aurrekoa bezain desatsegin etagogaikarria den sendagai bat hartzeko agintzendigute, honek sabela lasaitu eta dena beherantzekartzen duelarik; eta honi libragarri edo aiutadeitzen diote. Zeren eta, Naturak (hala diotemedikuek) goiko aurreko zuloa solidoak eta liki-doak sartzeko bakarrik ezarri duelarik eta behe-ko atzekoa botatzeko, eritasun guztietan Naturalekuz kanpo geratzen dela pentsatzen baituteartista hauek zorroztasun handiz; eta beraz,bere lekuan berrezartzeko, guztiz alderantzizerabili behar dela gorputza, zuloen erabileraelkarraldatuz, solidoak eta likidoak uzki-zulotiksartzera behartuz eta hustuketak ahotik eginez.

Baina, benetako eritasunez gain, irudipenez-koak bakarrik diren beste askoren menpe erebagaude, hauetarako irudipenezko sendaketak

Page 481: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

asmatu dituztelarik medikuek; hauek beren ize-nak dituzte, baita berauentzat egokiak direnbotikek ere, hauetakoz beti gainezka ibiltzendirelarik gure yahoo emeak.

Leinu honetakoek duten gauzarik bikainetakobat pronostikoetan duten trebetasuna da, gutxi-tan huts egiten baitute; benetako eritasunetanegiten dituzten iragarpenek —behin halako larri-tasun-maila batera iritsiz gero— gehienetanheriotza aurresan nahi dute, hau beti dutelarikberen esku, ez ordea hobekuntza, eta beraz,beren erabakia eman ondoren, ustekabeko sus-pertze-aztarnak agertzen badira, sasi-igarletzatsalatuak izan baino lehen, badakite nola kredita-tu munduaren aurrean beren zolitasuna dosiegoki batez.

Halaber, bereziki mesedegarriak izaten diraezkontideaz asperturik dauden senar-emazteen-tzat, lehensemeentzat, gobernuko ministro han-dientzat eta printzeentzat ere bai sarri.»

Aurrez behin hitz egina nintzen ugazabarekingobernuaren izaeraz oro bar, eta gure Konstitu-zio bikainaz zehazkiago, ongi merezia duelarikmundu osoaren mirespena eta inbidia. Baina

Page 482: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

orain halabeharrez aipatu nionean GobernukoMinistroarena, deitura harekin ea zer-nolakoyahooari buruz ari nintzen informatzeko aginduzidan pixka bat geroago.

Lehen Ministro edo Gobernu-Buru bat, nikorduan azaldu nahi niona, inolako alaitasun edonahigaberik, maitasun edo gorrotorik, gupidaedo amorrurik gabeko izakia zela esan nion; edoez zuela behintzat beste grinarik agertzen abe-rastasun, aginte eta tituluen irrika bizia baino;beste edozertarako erabiltzen dituela berehitzak, buruan duena adierazteko izan ezik; ezduela inoiz egia esaten, gezurtzat har dezazunasmoz baizik; ezta ere gezurra, zuk egiatzat har-tzeko helburuaz ez bada; inoren atzetik gaizkiesaka aritzen bada, hura dagoela biderik one-nean gora igotzeko; eta besteen edo zeureaurrean goraipamenak egiten hasten bazaizu,galduta zaudela egun horretatik aurrera. Bera-rengandik bar daitekeen seinalerik txarrena pro-mesa bat dela, zin eginez berresten badu batezere, horrelakoen ondoren, zuhurra den guztiakerretiratu eta esperantzak oro galtzen dituelarik.

Page 483: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

«Hiru prozedura daude gizon bat LehenMinistro izatera iristeko; lehena, emazte, alabaedo arrebaz zuhurki nola joka jakitea; bigarrena,aurrekoari traizio egin edo azpiak jatea; eta hiru-garrena, Gorteko ustelkeriaren aurkako jarrerasutsua agertzea jendaurreko batzarretan. Bainaprintze zuhurrak nahiago izango ditu hiru proze-dura hauetako azkenaz baliatzen direnak, izanere, hain sutsu diren horiek gero barkabera etamorroirik itsuenak izaten baitira beti nagusiarenborondate eta grinekiko. Ministroek, kargu guz-tiak beren esku dituztelarik, senatu edo kontsei-lu nagusiko gehiengoa erosiz irauten dute agin-tean; eta azkenean, Indemnitate-Legea delakoespedientearen bidez (zer-nolakoa zen azalduniolarik), beren buruak babesten dituzte ondo-rengo kontu-hartzeetatik eta bizitza publikotikerretiratzen, nazioko harrapakinez beteak.

Gobernu-Buruaren jauregia lanbide horretanberorretan beste batzuk prestatzeko mintegiaizaten da: zerbitzariak, lekaioak eta atezainak,nagusia imitatuz, gobernu-ministro izatera iris-ten dira, bakoitza bere barrutian; eta hiru ele-mentu nagusietan —lotsagabekerian, gezurre-

Page 484: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tan eta eroskerian— nabarmentzen ikasten dute.Ondorioz, badute menpekoen sail bat goren mai-lako jendeak ordaintzen diena, eta batzuetan,trebetasun eta lotsa gutxiren poderioz, mailaka-mailaka, beren jaunaren ondorengo izatera iris-ten dira.

Neskamotz galdu edo morroi kuttunen batekgobernatu ohi du bera, hauek izanik mesedeguztiak lortzeko bideak eta, azken finean, zuze-na litzateke erresumaren gobernariak direla esa-tea ere.»

Egun batez, neure sorterriko nobleteriaz hitzegiten entzun ninduelarik ugazabak, nire ustez,merezi ez nuen konplimendu bat egiteari ederre-tsi zion: alegia, ziur zegoela familia noblerenbatean jaioa nintzela, zeren eta, itxuraz, kolorezeta garbitasunez zeharo gainditzen omen nituenharen nazioko yahoo guztiak, nahiz eta baziru-dien indar eta bizkortasunean gutxiago nintzela,hau bizimodu ezberdinari —beste animalia haie-na ez bezalakoari— egotzi beharko zitzaiolarik;eta gainera, ez nengoela mintzamenaz bakarrikhornitua, baita adimen-hastapenen batzuez ere,

Page 485: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ondorioz bere ezagun guztien artean ere miraga-rritzat nindukatelarik.

Ohartarazi zidan, houyhnhnmen artean,zuriak, beilegiak eta nabar ilunak ez zutelazehazki hori-zurixkaren, zuri-beltzaren eta bel-tzaren gorpuzkera bera, eta ez zirela jaiotzenburu-gaitasun edo garatzeko ahalmen berberazere; eta beraz, beti zerbitzari-mailan irautenzutela, beren askaziaz kanpokoekin elkarbatze-ko asmorik gabe, herrialde hartan gauza higuin-garri eta kontranaturaltzat hartuko baitzuketen.

Nitaz eduki nahi zuen iritzi onarengatik eskeronik apalena adierazi nion jaun agurgarri hari;baina aldi berean, sortzez jatorri apalekoa nin-tzela baieztatu nion, guraso zintzo eta xumeen-gandik jaioa, ozta-ozta eman ahal izan zidatela-rik hezkuntza egoki samarra; gure arteko noble-teria ez zela hark buruan zuena bezalakoa; gureaitonen seme gazteak alferkerian eta luxuanhezten direla haurtzarotik; adinak ahalbidetzenduenean beren sasoia hondatu eta eritasunhiguingarriak hartzen dituztela eme lizunengan-dik; eta aberastasunak ia xahututa dituztenean,jatorri apal eta itxura desatsegineko emakume

Page 486: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gaixokaren batekin ezkontzen direla, diruaren-gatik bakarrik, emazte hori gorrotatu eta mes-prezatu egiten badute ere. Ezkontza hauetakoemaitzak gehienetan haur gangailadun, hebainedo itxuragabetuak izaten direla, horrela fami-liak nekez irauten duelarik hiru belaunaldi bainogehiago, emaztea ez bada behintzat auzokoenedo morroien artean aita osasuntsu bat aurki-tzeaz arduratzen, askazia hobetu eta iraundezan. Gorputz ahul eta gaixoka, aurpegi isuriaeta azal horixka direla odol noblekoen benetakoezaugarriak; eta itxura osasuntsu eta sendoaguztiz lotsagarria dela goi-mailako batengan,benetako aita zamaltzain edo gurtzainen batizango zuela pentsatzen baitu mundu guztiak.Haien buru-akatsak ere gorputzekoen parekoakdirela, kaskar, trakets, ezjakin, apetatsu, lizuneta harroputzak baitira.

Gorputz agurgarri honen adostasunik gabeezin dela legerik aldarrikatu, kontraerabaki edoaldatu, eta halaber, aitonen seme hauek gurejabetza guztiei buruzko erabakia dutela, apela-ziorik gabe.

Page 487: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

7. KAPITULUAAutoreak bere sorterriari dion maita-sun handia. Ugazabaren oharpenakautoreak azaldu dizkion Ingalaterra-ko Konstituzio eta administrazioariburuz, antzerako kasu eta konpara-zioekin. Ugazabaren oharpenak giza

izaerari buruz.

Baliteke irakurleak galdetzea nola erabakinuen neure espezie berekoei buruz hain garbihitz egitea, bestela ere, haien yahoo eta nireartean zegoen antz osoarengatik, giza espeziea-ri buruzko iritzirik txarrena zertzeko prest bai-tzeuden haiek. Baina argi eta garbi aitortu behardut, lauhazkako bikain haien bertute ugariek,giza ustelkeriaren aurrez aurre jarrita, hainbes-terainoxe zabaldu zidatela begiak eta ulermena,ezen oso era ezberdinean hasi bainintzen ikus-ten gizonaren ekintzak eta grinak, eta neureespeziaren ohoreak trikimainarik ez zuela mere-zi pentsatzen ere hasi nintzen; gainera, ezinez-

Page 488: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

koa zitzaidan honela hastea ugazaba bezalakobereizmen zorrotzeko pertsona baten aurrean,egunero ikustarazten baitzizkidan neureganmilaka akats, nik aurrez batere ohartu gabeak,eta guregatik balitz sekula ez liratekeenak gizamiserien artean sartuko. Gainera, ikasia nuenharen jokaeratik faltsukeria edo itxurakeria guz-tiei gorrotorik biziena izaten, eta egia hain mai-tagarria iruditzen zitzaidanez, dena beronenalde sakrifikatzea erabaki nuen.

Zilegi bekit irakurlearekin honen zintzo jardu-tea eta gauzen azalpenean halako askatasunezjokatzeko arrazoi sendoagorik ere banuela aitor-tzea. Herrialde hartan urte bete ere ez neraman,hango biztanleenganako hain maitasun eta begi-rune handia nuelarik, giza espeziekoen arterasekula ez itzultzeko eta houyhnhnm miragarrihaien artean bertute guztiak miretsi eta prakti-katuz bizitzaren gainerakoa emateko erabakisendoa hartu nuenean; han ezin nuen biziorakoeredurik edo tentaziorik izan. Baina zoriak, nirebetiko etsaiak, halakorik ez zegokidala erabakizuen. Halere, pozten nau orain pentsatzeakneure erkideei buruz esandakoetan arindu egin

Page 489: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nituela berauen akatsak hain aztertzaile zorro-tzaren aurrean ausartu beste, eta arazo bakoi-tzaren ikuspegirik mesedegarriena eman nuelagaiak uzten zuen neurrian. Izan ere, ba al da bizi-dunen artean bere sorterriarekiko jarrera on etaalderdikoitasunak menperatzen ez duenik?

Ugazabaren zerbitzura egoteko ohorea izannuen denboraldirik gehienean berarekin izanda-ko hainbat elkarrizketaren mamia azaldu dut,baina laburtzearren, hemen esandakoa bainoaskoz gehiago baztertu dut.

Haren galdera guztiei erantzun ondoren, etajakin-mina guztiz asebetea zuela ematen zuela-rik, goiz batean goiz, beregana joateko eta hala-ko tarte batera esertzeko aginduz (ordura arteinoiz egin gabeko ohorea), nire istorio osoaz —bai neuri buruz baita sorterriaz kontatutakoazere— arduratsu egon zela gogoetan esan zidan;berak ikusten omen gintuen, imajinatu ezin zuentxiriparen batez adimen-izpiren batez hornituta-ko animali mota bezala, geure berezko ustelke-riak areagotzeko eta Naturak eman gabekobeste berri batzuk geureganatzeko bakarrik era-biltzen genuelarik adimen hori. Bestalde, Natu-

Page 490: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rak emandako trebetasun banaka horietatik eregabetu egiten genuela geure burua; oso arrakas-tatsuak izan ginela geure jatorrizko beharrakugaltzen, eta bazirudiela bizitza osoa ematengenuela alferrikako ahaleginetan geure asmaki-zunekin behar horiek asetzen. Neuri zegokida-nez, nabaria zela ez nuela yahoo arrunten ezindarrik ez bizkortasunik, kili-kolo ibiltzen nintze-la atzeko hanken gainean, nolabait moldatu nin-tzela atzazalak ez erabilgarri eta ez babesgarribihurtzeko, baita kokotsetik ilea kentzeko ere,eguzkitik eta eguralditik babesteko izan arren.Azkenik, ezin nuela lasterka bizkor egin, eztazuhaitzetara igo ere nire anaiak (horrela deituzituen), herrialde hartako yahooak, bezala.

Garbi zegoela gure gobernu-erakundeak etalegeak gure adimen-gabezia handiaren eta,beraz, bertute-ezaren ondorio zirela, zeren eta,adimena berez aski baita animalia arrazional batgobernatzeko; eta beraz, ez genuela kualitatehau geureganatzeko eskubiderik, ezta neureta-rrez esan nion guztian oinarrituta ere, bera garbiohartua zelarik hauen alde jokatzearren xeheta-

Page 491: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sun asko gorde nizkiola eta ez zena esan niolasarri.

Oso sendo zegoen iritzi honetan, konturatuabaitzen nire gorputzeko ezaugarri guztietanbeste yahooen antza nuela, baina benetan behe-tik nengoela indar, abiadura eta mugikortasu-nean, atzazalen laburtasunean eta Naturari ezzegozkion beste zenbait xehetasunetan; eraberean, gure bizimodu, ohitura eta ekintzeiburuz esan nionagatik, buru-jarreretan ereantzekotasun handia aurkitzen zuen. Jakina zela,esan zuen yahooek beste edozein animali espe-ziek baino gehiago gorrotatzen zutela elkar; etahonetarako aipatu ohi zen arrazoia beren irudia-rekiko higuina izaten zela, guztiek gainerakoen-gan ikus zezaketena baina ez nork beregan.Horregatik, hasia zela pentsatzen ez zela zeharozentzugabea gorputzak estaltzea eta asmakizunhorrekin gure zatarkeria asko elkarri ezkutatzea,bestela nekez jasango genituzkeenak. Eta aurrezoker zegoela konturatzen zela orduan, eta bereherriko adimengabe haien arteko gatazkekgureek zuten zergati berbera zutela, nik kontatu-takoaren arabera. Zeren eta, (esan zuen) bost

Page 492: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

yahoo artera berrogeita hamarrentzat bestejanari botatzen baduzu, bake-bakean jan ordez,elkar larrutzeko prest oldartuko baitira gainera,dena beretzat hartu nahi izango duelarik bakoi-tzak; eta horregatik, morroi bat bidaltzen zelahaien ingurura kanpoan jaten ari ziren bitartean,eta etxean zeudenak lotuta edukitzen zituztelahalako tarte bat utzita elkarren artean; zaharrezedo istripuz akabatzen bazen behi bat,houyhnhnm batek bere yahooentzat hartu ahalizan aurretik, auzokoak taldean etortzen zirelaharrapatzera eta, gero, nik deskribatu bezalakoborrokaldia gertatzen zela, atzaparrez egindakozauri izugarriekin bi alderdietakoen artean, nahizeta gutxitan izan elkar akabatzeko gai, gukasmatu bezalako heriotza-tresna egokirik ezzutelako. Beste batzuetan, zergati garbirik gabe-ko borrokak ere izaten omen dira zenbait auza-tegitako yahooen artean; barruti batekoak auke-ra guztiez baliatzen omen dira ondokoak, prestegon baino lehen, ustekabean harrapatzeko.Baina beren egitasmoak porrot egin duela ohar-tuz gero, etxera itzuli eta, beste etsairik ezean,

Page 493: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

elkarri egiten omen diote eraso nik gerra zibiladeituriko horretan murgilduta.

Bere herrialdeko zenbait landatan koloreaskotako harri distiratsu batzuk daudela esanzuen, berauen irrika bizian egoten direlarikyahooak, eta harri hauen zati bat lurrean sartutadagoenean, batzuetan gertatzen den bezala,egun osoak ematen dituztela atzaparrez azterkakanpora ateratzeko, eta handik eraman eta pilo-ka beren kobazuloetan gordetzen dituztela,baina kontu handiz inguruetara begira betiere,lagunek altxorra aurkituko ote dioten beldurrez.Irrika kontranatural honen zergatia sekula ezinizan zuela ulertu esan zuen ugazabak, ezta harrihaiek zertarako erabiltzen ote zituzten ere yaho-oek; baina nik giza espezieari egotzitako zikoiz-keria berberak sortarazia izan zitekeela pentsa-tzen zuela orain; behin, froga gisa, harri-pilohaietako bat kendu zuela ezkutuan, yahoo bateklurperaturik utzitako lekutik; eta gero, aberezikin hark, altxorra falta zitzaiola ohartzean, bereauhen ozenez talde osoa erakarri zuela hara,hantxe triste uluka eginez; bat-batean besteeihorzka eta atzaparka ekin ziela, eta moteltzen

Page 494: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hasi, ez jan, ez lorik eta ez lanik egin gabe, uga-zabak morroi bati agindu zion arte harriak era-mateko ezkutuan zulo berera eta lehen bezalauzteko gordeta; yahooak aurkitu zituenean,berehala suspertu zitzaizkiola adorea eta aldarteona, baina gordeleku hobera eramateaz ardura-tu zela, eta ordudanik oso abere lagunkorra izandela beti.

Gainera baieztatu zidan ugazabak, eta ni neuere konturatu nintzen, harri distiratsu haiek egonohi diren lurraldeetan borrokaldirik basatienakizaten direla maiz, auzoko yahooen etengabekosarraldiak direla medio.

Bi yahook halako harri bat aurkitu landan etajabea nor zen erabakitzeko eztabaidan ari zire-nean, egoeraz aprobetxatu eta hirugarren batekbeste biei kentzea ohikoa zela esan zidan; etaugazabak tinko esaten zuen honek bazuela nola-baiteko antzik gure lege-auziekin; eta guresinesgarritasunagatik, honetan ez desengaina-tzea hobe zela pentsatu nuen; zeren eta, harkaipatzen zuen konponbidea askoz ekitatezkoa-goa baitzen gure arteko berediktu asko baino,hark aipaturiko kereilariak eta demandatuak ez

Page 495: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baitzuten eztabaidan zegoen harria baino gal-tzen, eta gure ekitatezko auzitegiek, berriz,sekula ez zuten auzia amaitutzat ematen bieta-ko bati zertxobait geratu arte.

Esaten ari zenarekin jarraituz, baieztatu zuenugazabak beste ezerk ez zituela yahooak higuin-garriago bihurtzen aurrean jartzen zitzaien guz-tia irensteko irrika itsuak baino: belarrak, sus-traiak, baiak, abereen haratustela edo denanahastuta; eta urruti harrapatu edo ebatsitakoaetxean ematen zitzaien askoz janari hobea bainogogokoago izatea ere haien izaeraren bereizga-rri zela. Harrapakinak irauten bazuen, ia lehertuarte jaten zutela, gero Naturak halako sustrai baterakusten zielarik erabateko hustualdia egiteko.

Bazela beste sustrai-mota bat ere, osourtsua, baina aski bakana eta zaila aurkitzeko,yahooek irrika handiz bilatu eta oso gogotsu xur-gatzen zutena; eta guretzat ardoak zuen eraginberbera zuela sustrai hark haientzat. Haren era-ginez, batzuetan elkar besarkatu, eta bestebatzuetan elkar larrutzen zutela; uluka eta irriba-rreka, berriketan eta zabunka ibiltzen zirela, etagero loak hartzen zituela lokatzetan.

Page 496: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Egia esan, herrialde hartan eritasunak zituz-ten animalia bakarrak yahooak zirela ohartu nin-tzen; halere, zaldiek gure artean baino askozgutxiago dituzte, eta ez dira gaixotzen inolakotratu txarrik ematen zaielako, animalia narrashaien zikinkeria eta salokeriagatik baizik. Eta eri-tasun hauetarako deitura orokor bat baino ezdago haien hizkuntzan, aberearen izenetik har-tua, hnea-yahoo deritzona, yahooaren gaitzaalegia, eta ematen zaien sendabidea berengorotz eta pixaz egindako nahaski bat da, inda-rrez yahooen zintzurrean behera sartzen dena.Sarritan ikusi ditut hau hartzen, eta arrakastaz;beraz, neure erkideei gomendatzen diet orain,guztion onagatik, betekadak eragindako gaitzguztien aurkako sendagai miragarri gisa.

Kultura, gobernu, arte, industria eta antzera-koei zegokienean, herrialde hartako yahooen etagureen artean antz gutxi edo batere ez zuelaaurkitzen aitortu zidan ugazabak. Izan ere, izae-ran genuen parekotasunaz bakarrik ohartu nahibaitzuen. Entzuna zien houyhnhnm begiluzebatzuei abeltalde gehienetan zegoela agintarimoduko yahoo bat (gure artean ere parkeetan

Page 497: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

orein nagusi edo buruzagi bat gehienetan egonohi den bezala), gainerakoak baino gorputzezzatarragoa eta jarreraz maltzurragoa zena beti.Buruzagi honek bera bezalakoxe kuttun bat iza-ten zuela sarri, ugazabari hankak eta atzealdeamiazkatu eta hari yahoo emeak tegira eramateazuelarik bere eginkizuna; eta honengatik, noi-zean behin astaki-puska bat ematen ziria sari-tzat. Kuttun hau talde osoak gorrotatzen du, etaberaz, bere burua babestearren, buruzagiagan-dik hurbil egoten da beti. Bere postuan egon ohida okerragoren bat aurkitzen duten arte; bainakargutik botatzen duten une berean, ondoren-goa —barruti hartako yahoo guztien, gazte etazahar, at eta emeen— buru dela, denak bat egin-da etorri eta kaka egiten diote gainera, burutikoinetaraino. Baina gure gorte eta faboritoei etagobernuko ministroei zenbateraino izan zitekeenhau aplikagarria, neuk erabakiko nuela hobetoesan zuen ugazabak.

Ez nintzen ausartu aieru maltzur honi eran-tzuten, ehiza-txakur arrunt baten zolitasunarenbehetik uzten baitzuen giza adimena, zakurrakbai baitu aski bereizmen taldeko trebeenaren

Page 498: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ulua bereizi eta hari jarraitzeko, inoiz huts egingabe.

Yahooek bazituztela tasun azpimarragarribatzuk esan zidan ugazabak, giza espezieariburuz esan nizkionetan ez zizkidanak aipatzenentzun, edo oso azaletik bestela; animalia haiek,beste abere batzuek bezalaxe, beren emeakkomunean zituztela esan zuen, baina gauzabatean ezberdin zirela, alegia, yahoo emeak,ernari zegoen bitartean ere, onartu egiten zuelaarra eta hauek, elkarren artean bezain basatihaserretzen eta borrokatzen zirela emeekin. Bijokaera hauek hain aberekeria zital handia era-kusten zutenez, sekula ez zela beste izaki senti-korrik hartaraino iritsi.

Yahooen beste gauza harrigarri bat haren-tzat, satsukeria eta zikinkeriarako joera biziazen, gainerako animalia guztiengan garbitasune-rako berezko joera zegoela zirudien arren. Lehe-nengo bi akusazioak oso pozik utzi nituen pasa-tzen erantzunik gabe, ez bainuen haietaz hitzikneure espeziekoen defentsan esateko, bestela,neure joeragatik, esango nukeen zalantzarikgabe. Baina azken puntuan egozten zitzaion

Page 499: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

berezitasunaz erraz mintzatu ahal izango nintza-tekeen giza espeziearen alde txerririk egon izanbalitz herrialde hartan (baina ez zegoen, zoritxa-rrez); zeren eta, yahooak baino lauhazkakogozoagoak badira ere, ezin dute, nire iritzi apa-lean, garbiagoak direnik bidezki uste izan; etahorrela aitortuko zukeen jaun ohoragarri harkere, ikusi ahal izan balu jateko duten era nazka-garria, eta lokatzetan iraulkatu eta lo egitekoohitura.

Bestalde, bere morroiek hainbat yahooren-gan aurkitutako kualitate bat ere aipatu zuenugazabak, berarentzat guztiz ulergaitza zena.Esan zuen, batzuetan baztertxo batera erretira-tzeko kasketaldia izaten zuela yahooak, etzaneta uluka eta orroka, hurbiltzen zitzaizkion guz-tiak uxatuz egoten zela, nahiz eta gazte eta gize-na izan eta ez egon ez janari ez edari faltan; ezinizaten zutela morroiek imajinatu zerk atsekabe-tzen zuen hala. Eta aurkitzen zuten sendabidebakarra lana gogor eragitea izaten zela, orduanbeti-beti etortzen omen zelarik bere onera. Isilikgeratu nintzen, neure espeziekoen alde egitea-rren; halere, argi eta garbi ikus nitzakeen hartan

Page 500: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

esplinaren benetako haziak, alferrak, luxuzaleaketa aberatsak bakarrik hartzen dituena men-pean, zeintzuk erregimen berdina eramaterabehartuko balituzte, ziurtatuko bainuke nik bero-rien sendaketa.

Jaun ohoragarri hark ikusia zuen gainerayahoo emea muino edo zuhaixka atzean sarriegoten zela pasatzen ziren at gazteei begira eta,orduan, azaldu eta ezkutatu egiten zela, keinueta imintzio bitxi asko eginez, halakoetan igar-tzen zelarik usain higuingarria botatzen zuela;eta arren bat hurbiltzen zenean, poliki-poliki aldeegiten zuela emeak, sarri atzerantz begiratuzeta beldur-plantak eginez, leku egokiren baterai-no joaten zelarik lasterka, jakinean arrak harainojarraituko ziola.

Beste batzuetan, eme arrotzen bat etortzenbazen haien artera, sexu bereko hiruzpalaukinguratu, ongi begiratu, txortxor jardun, irribarreegin eta goitik behera usaindu ondoren, bizkarematen ziotela mesprezua eta destaina adieraz-teko moduko keinuak eginez.

Agian ugazabak leundu egingo zituen pixkabat gogoeta hauek, berak ikusitakotik edo beste

Page 501: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

batzuek esandakotik atera zituenak; halere, ezinnuen nik harridura eta atsekabe bizirik gabeentzun lizunkeria, irtirinkeria, laido eta esame-sen hastapenak berez eta senez zeudela emaku-mearengan ezarriak.

Ugazabak, gure artean hain ohikoak dirennaturaren kontrako bi sexuen gurari horiez aku-satuko zituela yahooak espero nuen etengabe.Baina dirudienez Natura ez da hain maistra tre-bea izan, eta atsegin sofistikatu hauek arteareneta adimenaren emaitzak dira guztiz, mundua-ren gure partean.

Page 502: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

8. KAPITULUAYahooei buruzko zenbait xehetasunkontatzen du autoreak. Houyhnhn-men bertute handiak. Haien gazte-

riaren hezkuntza eta ariketak. HaienBatzar nagusia.

Ugazabak ahal izango zuen baino hobetoezagutzen nuelakoan nik giza izaera, erraza izanzen niretzat hark yahooen izaerari buruz esanda-koa neuri eta neure erkideei aplikatzea, eta neukbehaketa eginez are gauza gehiago aurkitukonuela pentsatu nuen. Beraz, sarri erregutzennion jaun ohoragarri hari auzoteriako yahoo tal-deen artera joaten uzteko, beti onartzen zidala-rik bihotz zabalki, oso konbentziturik baitzegoenabere haienganako nuen gorrotoak ez zuela utzi-ko galbidera nintzaten; eta jaun ohoragarri harkbere morroi bati, oso zintzo eta jatorra zenmoxal beilegi indartsu bati, agindu zion nirezaintzaile izateko, haren babesik gabe ez nintze-larik halako abenturetara ausartuko. Zeren eta,

Page 503: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

esan baitiot jadanik irakurleari zenbaterainogogaitarazi ninduten animalia higuingarri haieklehenengoz aurkitu nindutenean. Geroztik, ozta-ozta libratu nintzen haien atzaparretan jaustetikhiruzpalau alditan, sastakairik gabe pixka baturrundu bainintzen oharkabean. Eta badut arra-zoirik pentsatzeko beren espeziekoa nintzelapentsatzen zutela nolabait, neuk ere sarri bultza-tzen nituelarik horretara, mahukak jaso etabesoak eta bularra agerian uzten bainizkien,babeslea neurekin zegoenean. Honelakoetan,ausartu beste hurbiltzen ziren, eta tximinoakbezala imitatzen zituzten nire ekintzak, bainagorroto handia erakutsiz betiere, hezitako belebat kapela eta galtzerdiekin ikustean, bere espe-zieko basatiek pertsegitzen duten bezala haienartera joaten bada.

Arintasun miragarria dute txikitatik; halere,hiru urteko ar gazte bat harrapatu nuen behin,eta lasaitzen ote zen saiatu nintzen samurtasunguztiz; baina hain bortizki hasi zenez deabruku-me hura txilioka, atzaparka eta horzka, jareginbeharra izan nuen, eta eskerrak gainera, zereneta, haren zaratak zaharragoen talde oso bat

Page 504: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

erakarri baitzuen gure ingurura, baina kumeaonik zegoela ikustean (korrika abiatu baitzen),eta nire moxal beilegia ondoan zegoenez, ezziren ausartu guregana hurbiltzen. Animaliatxogaztearen haragiak oso usain txarra zuela ohar-tu nintzen, eta hats hura erbinudearen eta aze-riarenaren artekoa bezalakoa zen, baina askozdesatseginagoa. Beste xehetasun bat ahaztuzait (eta agian izango nuen irakurlearen barka-mena, zeharo kendu banu), alegia, piztitxohiguingarri hura esku artean nuen bitartean,bere gorotz nazkagarria, substantzia likido horix-ka bat, egin zidala jantzi gainera; baina zorionezbazen errekasto bat han inguruan, eta ahalbezain ongi garbitu nuen bertan, nahiz eta eznintzen ausartu ugazabaren aurrera agertzen,behar hainbat aireztatu arte.

Ikusi ahal izan nuenez, badirudi, animaliaguztien artean, yahook direla ezer ikasteko gai-tasun gutxien dutenak, ezin direlarik iritsi zamakeraman edo garraiatzera baino gehiagora. Nireiritziz, akats hau haien izaera gaizto eta bihurri-tik sortzen da batez ere; zeren eta, maltzur,amarrutsu, traidore eta mendekatiak baitira.

Page 505: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Indartsu eta gogorrak dira, baina izpiritu kolda-rrekoak eta beraz lotsagabe, doilor eta ankerrak.At nahiz eme ilegorriak gainerakoak baino lizuneta gaiztoagoak direla nabari da, nahiz eta askozindartsuago eta biziagoak ere badiren.

Etxetik oso urruti ez dauden estalpeetan edu-kitzen dituzte houyhnhnmek egunero erabiltze-ko diren yahooak; baina gainerakoak kanporabidaltzen dituzte, non sustraiak atera, belar-mota ezberdinak jan, haratustela bilatu edobatzuetan erbinudeak eta luhimuhs-ak (basa-arratoi mota bat) harrapatzen dituzten, osogogotsu irensten dituztelarik. Muino-hegaletanatzazalez zulo sakonak egiten erakutsi die Natu-rak, non sartzen den bakoitza berean; emeenzuloak bakarrik dira handiagoak, bizpahiru kumeedukitzeko adinakoak.

Igelek bezala egiten dute igerian txikitatiketa gai dira urpean luzaro egoteko, sarri harra-patzen dituztelarik arrainak, gero emeek etxeraeraman ditzaten kumeentzat. Honetaz abenturabitxi bat kontatzea irakurleak barkatuko didalaespero dut.

Page 506: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Egun batez kanpoan nenbilela nire babeslea-rekin, moxal beilegiarekin alegia, eta izugarriegun beroa zenez, inguruko ibai batean baina-tzen uzteko erregutu nion. Onartu egin zuen, etaberehala larrugorritan jarri eta poliki-poliki ureta-ra sartu nintzen. Gertatu zen zapalda atzeanzegoen yahoo eme gazte batek dena ikusi eta,moxalak eta biok suposatu genuenez, irritsbiziaz arrapaladan etorri eta uretara salto eginzuela bainatzen ari nintzen lekutik bosten batmetrora. Sekula ez dut bizitzan halako izu-ikara-rik izan; moxala larrean ari zen pixka bat urruti-rago, ezer txarrik susmatu gabe. Guztiz neurri-gabeki besarkatu ninduen emeak; ahal bezainozen hasi nintzen orroka, eta moxala ziztu bizianetorri zitzaidan; orduan, harrapakinari jareginzion oso gogoz kontra eta beste aldeko ibaiertze-ra joan zen, han egon zelarik begira-begira etauluka nik arropak jantzi bitarte guztian.

Hau denbora-pasa barregarri izan zen ugaza-ba eta haren etxekoentzat, baita ere iraingarriniretzat. Zeren eta, orduan ezin bainuen luzaro-ago ukatu benetako yahoo nintzela gorputz-adareta itxura osoan, emeek ere, beren espeziekoa

Page 507: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

banintz bezalaxe, berezko joera baitzuten nire-ganako; gainera, animalia haren ilea ez zengorria (nolabaiteko aitzakia izan zitekeena irritsezohiko samarrarentzat), baizik eta basaranabezain beltza, eta aurpegia ere ez zuen bereespezieko gainerakoena bezain nazkagarria,zeren eta, nire ustez, ez baitzituen hamaika urtebaino gehiago izango.

Hiru urtez bizi ondoren herrialde hartan, nikere, beste bidaiari batzuek ohi bezala, hango biz-tanleen usadio eta ohiturei buruz zerbait esateaesperoko duela irakurleak pentsatzen dut, izanere, hauek aztertzea izan baitzen nire eginkizunnagusia.

Bertute guztietarako joera orokorraz hornitudituenez Naturak houyhnhnm zintzo haiek, etaezertxo ere ez dakitenez izaki arrazional baten-gan zer den gaizkia, adimena lantzea eta guztizberonen gobernupean egotea da haien goiburunagusia. Eta adimena ez da haientzat guretzatbezala zerbait eztabaidagarria, auzigai baten bialderdietan argudiatzen baitugu onargarriro;baizik eta berehala betetzen zaituena uste osoz;horrelakoa izan behar duelarik grinaz eta intere-

Page 508: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sez nahasi, ilundu edo kolorgetua ez dagoenean.Iritzi hitzaren esanahia edo arazo bat eztabaida-gai izan zitekeela ugazabari ulertaraztea oso zailgertatu zitzaidala gogoratzen dut; zeren eta, ziurgaudenean bakarrik baietsi edo ukatu behardugula zerbait erakusten baitigu adimenak, etaezin dugu ez bata eta ez bestea egin ezagutzendugunaz kanpo. Beraz, proposizio faltsu edozalantzazkoei buruzko polemikak, kalapitak,eztabaidak eta dogmakeriak houyhnhnmenartean gaitz ezezagunak dira. Era berean, gurenatur filosofiako sistema ezberdinak azaltzennizkionean, barre egiten zuen, adimendun omenzen izaki batek beste jende baten aieruen jakin-tzan oinarrituta ebaluatzen zuelako bere burua,edo beste zenbait gauzatan non jakintza hura,egiazkoa izatekotan ere, ezin zen erabilgarriizan. Honetan guztiz bat zetorren Sokratesensentimenduekin, Platonek dioenaren arabera;eta filosofoen printze hari egin niezaiokeen oho-rerik handiena bezala aipatzen dut hau. Orduda-nik sarri hausnartu izan dut doktrina hark zer-nolako suntsiketa egingo lukeen Europako libu-

Page 509: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rutegietan, eta osperako zenbat bide itxiko lituz-keen jende ikasiaren artean.

Adiskidetasuna eta onginahia dira bi bertutenagusiak houyhnhnmen artean, eta hauek ezdira banako berezientzako bakarrik, baizik etaarraza osoarentzat oro har. Zeren eta, urrutiene-ko arrotza hurbileneko auzotarra bezalaxe har-tzen baitute, eta noranahi doalarik ere bereetxean bezalaxe sentitzen da. Modu onak etagizalegea goren mailan betetzen dituzte, bainaez dakite ezertxo ere zeremoniez. Ez dira melin-gak izaten beren potto eta pottokekin, baizik etahauen heziketan jartzen duten ardura adimena-ren araberakoa izaten da guztiz. Eta ugazabakbere eta auzokoen kumeenganako maitasunberdina zuela ohartu nintzen. Naturak espezieosoa maitatzen erakusten diela esaten dute, etaadimenak bakarrik egiten duela pertsona-bereiz-keta, bertute-maila handiagoa dutenean.

Houyhnhnm-amek sexu bakoitzeko kume batizan badute, ez dute luzaroago beren senarrekinjarraitzen, ez badute behintzat kumeren bat istri-puz galtzen, gutxitan gertatzen den gauza;baina honelako kasuetan, berriro elkartzen dira.

Page 510: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Edo honelako istripuren bat gertatzen bazaioemaztea ernalgarri ez duenen bati, beste bikote-ren batek bere pottoko bat ematen dio, etahauek berriro elkarbatzen dira ama ernaldutageratu arte. Ardura hauek beharrezkoak dira biz-tanle larregi egon ez dadin herrialde hartan.Baina houyhnhnmen arteko behe-mailakoek,zerbitzari izatekoek, ez dute hain muga zorrotzikkontu honetan; sexu bakoitzeko hiru ere sorditzakete, familia nobleen zerbitzari izateko.

Ezkontzak egiterakoan arreta handiz aukera-tzen dituzte koloreak, nahasketa desatseginiksor ez dezaten arrazan. Arraren kasuan indarrabaloratzen da batez ere, eta xarma emearen-tzat, eta ez maitasuna hartzen delako kontutan,baizik eta arraza honda ez dadin; eta gertatzenbada emea bereziki indartsua izatea, xarma har-tzen da kontutan senarra aukeratzeko. Gorteia-tzea, amodioa, opariak, alarguntasunak etaezkonsariak ez dira haien buruetan sartzen, etaberen hizkuntzan hitzik ere ez dute horiek adie-razteko. Gurasoek eta lagunek horrela erabakidutelako bakarrik elkar ezagutu eta batzen dirabikote gazteak; egunero ikusten dute horixe egi-

Page 511: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ten eta izaki arrazional batek egin beharrezko-tzat jotzen dute. Baina haien artean sekula ez daezkontza-hausteaz edo beste horrelako lizunke-riez ezer entzuten; eta topatzen dituzten berenespezieko beste batzuengana agertzen dutenadiskidetasun eta onginahi berberean igarotzendu bizitza bikote ezkonduak, jelosia, eztikeria,haserre edo atsekaberik gabe.

Ar nahiz eme gazteen heziketarako dutenmetodoa zoragarria da, eta benetan merezi duguk imitatzea. Hamazortzi urte bete arte, ez zaieolo-ale bat ere dastatzen uzten egun jakinbatzuetan izan ezik; ezta esnerik ere, oso gutxi-tan izan ezik; eta udan bi ordu ematen dituztegoizean larrean, eta beste horrenbeste arra-tsean, aitamek ere berdin egiten dutelarik; bainazerbitzariei ez zaie uzten denbora horren erdiabaino, eta dagokien belarraren parte handi batetxera ekartzen zaie, eta ordurik egokienetanjaten dute, lanetik libratzeko unerik onenetan.

Neurritasuna, lan-zaletasuna, ariketa eta gar-bitasuna dira sexu bateko nahiz besteko gazteeiberdin irakasten zaiena; eta nire ugazabarenustez, astakeria handia da guk emeei eta arrei

Page 512: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

heziketa ezberdina ematea, etxeko zenbait egin-kizuni dagokionean izan ezik; eta hala bada,hark zuzen ohartarazi bezala, gure biztanleria-ren erdiak umeak mundura ekartzeko baino ezdu balio, eta hain ezgai diren animalien eskugure umeen zainketa uztea, zabarkeriaren arefroga handiagoa zela esaten zuen.

Baina houyhnhnmek indar, bizkortasun etagogortasunean entrenatzen dute beren gazteria,muino aldapatsuetan gora eta behera edo zorugogor eta harritsuetan lasterketetan aritzerabehartuz, eta izerditan blai jartzen direneandenak, saltoan istil edo ibaian belarrietarainosartzeko agintzen zaie. Lau aldiz urtean zenbaiteskualdetako gazteak elkartu egiten dira korrikaeta saltoka duten trebetasuna erakutsi eta indaredo bizkortasunezko beste proba batzuk egite-ko, eta garaileen saria beraien ohorez egindakokanta bat izaten da. Jaialdi honetan, yahoo taldebat eramaten dute morroiek zelaira, belaronduz, oloz eta esnez zamatuta, denahouyhnhnmen janaritarako; eta gero, berehalaitzularazten dituzte animalia hauek, bildutakoakzarataz gogaitaraziko ote dituzten beldurrez.

Page 513: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Lau urtean behin, udaberriko ekinozioan,nazio osoko Ordezkarien Kontseilua egiten da,gure etxetik hogei milia ingurura elkartzen dire-larik lautada batean, bospasei egunerako. Haneskualde ezberdinetako egoera eta kondizioenberri izaten dute, belar ondu edo olo, eta behiedo yahoo gehiegi ala gutxiegi duten. Eta haue-takoren batean eskas badabiltza (gutxitan gerta-tzen dena) berehalaxe hornitzen dira guztienadostasun eta laguntzaz. Kumeen erregulapenaere han egiten da; adibidez, houyhnhnm batek biat baldin baditu, bat trukatu egiten du bi emedituenarekin; eta kumeren bat istripuz akabatubada eta ama ez badago jadanik ernalgarri, gal-dutakoaren ordezko beste bat inguruko zeinfamiliak sortu behar duen erabakitzen da.

Page 514: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

9. KAPITULUAEztabaida handia houyhnhnmenBatzarrean, eta nola erabakitzen

den. Houyhnhnmen kultura. Beraieneraikuntzak. Hiletak. Hizkuntzaren

hutsarteak.

Batzar handi hauetako bat neu han nengoenbitartean egin zen, handik irten baino hiru hila-bete lehenago, gure eskualdeko ordezkari izanzelarik ugazaba. Kontseilu hartan beraien ezta-baida zahar bati ekin zioten, herrialde hartaninoiz izandako eztabaida bakarrari, egia esateko;eta itzuli zenean, zehatz eman zidan ugazabakberaren berri.

Ea yahooak lurraren gainetik garbitu beharzituzten ala ez zen eztabaidagaia. Alde zegoenbatzarkide batek indar eta pisu handiko zenbaitargudio eskaini zuen, yahooak, Naturak inoizsortu dituen animaliarik zikin, kaltegarri eta desi-txuratuenak ez ezik, bihurri eta hezkaitz, petraleta maltzurrenak ere bazirela alegatuz;

Page 515: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

houyhnhnmen behien errapetik edoskitzen zute-la ezkutuan, katuak akabatu eta jaten, belarraeta oloa zapaltzen eta, ez bazituzten etengabezaintzen, beste milaka gehiegikeria egiten zute-la. Tradizio orokor bat aipatu zuen, alegia, yaho-oak ez zirela betidanik herrialde hartan egon,baizik eta, urte asko zirela, animalia haietako bimendian azaldu omen ziren batera, inoiz jakin ezzelarik eguzkiaren beroak buztin eta lokatz uste-letik sortu zituen, edo itsasoko lohi eta aparreta-tik. Yahoo haiek kumeak izan zituztela, eta den-bora laburrean haien ondorengoak nazio osoainbaditu eta hondatzeko beste ugaldu zirela.Gaitz hartatik libratzeko, houyhnhnmek harrapa-keta orokorra egin zutela, azkenean talde osoainguratu zutelarik; eta zaharrenak suntsituz,houyhnhnm bakoitzak bi gazte gorde zituelategian, eta berez hain basatia den animalia bate-kin lor litekeen neurriraino hezi zituela, lorretaeta garraiorako erabiliz. Zirudienez, egia hutsazela tradizio hau, eta izaki haiek ezin zirela ylnh-niamshy (jatorriz bertakoak) izan, houyhnhnmeketa gainerako animalia guztiek zieten gorrotobiziagatik; zeren eta, gorroto hau, aski merezia

Page 516: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bazuten ere beren izaera maltzurrarengatik,sekula ez zela hain goren mailara iritsiko jatorrizbertakoak izan balira, edo aspaldi suntsitukozituztela bestela. Zentzugabea izan zela berta-koak, yahooen zerbitzuaz baliatzeko gogoa izanzutelarik, astoen hazkuntzaz ez arduratzea, ani-malia erakargarriak, erraz zaintzekoak, otzaneta mantsoagoak, inolako usain txarrik gabeaketa lanerako nahikoa indartsuak baitziren, nahizeta besteak baino gutxiago izan gorputz-zaluta-sunez; eta astoen aharrantza ez izan arren soinuatsegina, yahooen ulu ikaragarriak baino askozhobea zela.

Beste zenbaitek ere antzerako iritziak azalduzituen, eta nire ugazabak konponbide bat propo-satu zion batzarrari, ideia neuregandik hartuta,egia esateko. Ontzat eman zuen aurrez hitzegindako batzarkide ohoragarriak aipaturiko tra-dizioa, eta beren artean lehenengoz ikusi omenzituzten bi yahoo haiek itsasoz iritsi zirela baiez-tatu zuen; lehorrera heltzean, eta lagunek aban-donatu egin zituztelarik, mendietara jo zutela,eta poliki-poliki endekatuz joan zirenez, bi haienjatorrizko herrialdean geratutako kideak baino

Page 517: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

askoz basatiago bihurtu zirela denboraren pode-rioz. Baieztapen honen arrazoia berak orduanzeukan yahoo miragarri batengan omen zetzan(nitaz ari zen), gehienentzat entzunez ezaguna,eta askok ikusia ere bai. Lehenengo aldiz nolaikusi ninduen kontatu zien orduan, beste anima-lia batzuen larru eta ilezko osakin artifizialezguztiz estalia nuelarik gorputza; neure hizkuntzaberezian mintzatzen nintzela eta oso ongi ikasinuela beraiena; hara eraman ninduten gorabe-herak azaldu nizkiola; estalkirik gabe ikusi nin-duenean, yahoo hutsa nintzela oso-osorik, kolo-re zuriagoa, ile gutxiago eta atzazal motzagoakbaldin banituen ere. Gaineratu zuen, nola kon-bentzitu nahi izan nuen, neure sorterrian etabeste batzuetan yahooak zirela animalia arrazio-nal eta nagusiak, houyhnhnmak zirelarik zerbi-tzariak; niregan yahooen tasun guztiak nabari-tzen zituela, adimen-izpiren batez pixka bat zibi-lizatuagoa izan arren, baina halere houyhnhnmarrazakoen azpitik nengoela honetan, berenherriko yahooak nire azpitik zeuden bezalaxe;beste gauza batzuen artean, houyhnhnmak, gaz-teak ziren bitartean, irentzeko genuen ohitura

Page 518: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

aipatu nuela, otzanago bihurtzeko egiten omenzelarik; ebaketa erraza eta arriskugabea zela; ezdela lotsagarria animaliengandik jakinduria ikas-tea, lan-zaletasuna inurriak irakasten baitu etaeraikuntza enarak (horrela itzultzen dut lyhannhhitza, nahiz eta askoz hegazti handiagoa izan).Asmakizun hau bertako yahoo gazteenekin era-bil zitekeela, eta honela, atsegingarri eta lanera-ko egokiago bihurtzeaz gain, mende batenburuan espezie osoa desagertuko zela, inor aka-batu gabe. Bitartean, asto-hazkuntzara dedika-tzeko aholkatu behar litzaiekeela houyhnhnmei,alde guztietatik abere baliotsuagoak izateazgain, bai baitute abantaila hau ere, hots, bosturterekin egokiak direla lanerako, eta besteakhamabira arte ez.

Hau izan zen Kontseilu nagusian gertatutako-az orduan ugazabak kontatu nahi izan zidan guz-tia. Baina neuri zegokidan xehetasun bat gorde-tzeari ederretsi zion, beraren zorigaiztoko eragi-na laster sentitu nuelarik irakurleak bere garaianjakingo duen bezala, eta haren ondoriozkoakdira nire bizitzako geroko ezbehar guztiak.

Page 519: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Houyhnhnmek ez dute letrarik, eta berazhaien jakintza tradiziozkoa da. Baina hain ongielkartua, bertute guztietara berez emana, guztizadimenak zuzendua eta beste nazioekin traturikgabea den jendearen artean garrantzizko gerta-kari gutxi izaten denez, historikoa dena errazgordetzen dute oroimenak larregi bete gabe.Aipatua dut jadanik ez daudela eritasunenmenpe eta ez dutela, beraz, medikuen beharrik.Halere, belarrez egindako sendagai paregabeakdituzte halabeharrezko makadurak eta harrizorrotzez apatxeko trabatoki edo axurtunetanegindako ebakiak osatzeko, baita gorputzekobeste aldeetan egindako lesio eta minetarakoere.

Eguzkiaren eta ilargiaren biraketaz kalkula-tzen dute urtea, baina ez dute astetan azpizati-tzen. Aski ongi ezagutzen dituzte bi argizagihorien mugimenduak, baita ulertzen ere eklip-seen izaera; eta hau da haien astronomiarenaurrerapen handiena.

Poesigintzan onartu beharra dago gainerakobizidun guztiak baino hobeak direla; haien kon-parazioen doitasuna eta xehetasuna, baita haien

Page 520: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

deskribapenen zehaztasuna ere benetan imita-gaitzak dira. Ugari dira bi hauetakoak haien ber-tsoetan, eta edukiez, adiskidetasun eta ongi-nahiari buruzko argibide bikainak edo lasterketaeta beste ariketa fisikoetan garaile gertatutako-en gorespenak izaten dira gehienetan. Beraieneraikinak, oso trauskil eta xumeak izan arren, ezdira desegokiak, baizik eta ongi pentsatuak hotz-beroaren eragozpen guztietatik babesteko.Badute zuhaitz-mota bat, berrogei urterekin sus-traiak maskaldu eta lehen ekaitzaz jausten dena;zuzen-zuzen hazten dira, eta harri zorrotzez(houyhnhnmek ez baitute burdinaren erabileraezagutzen) taketei bezala punta atera ondoren,zoruan sartzen dituzte tente hogeita bosten batzentimetroko tarteaz eta gero, olo-lastoa edobatzuetan gereta artekatzen dute haietan. Eraberean egiten dute sabaia, baita ateak ere.

Houyhnhnmek, aurreko hanketako trabatokieta apatxaren arteko hutsarteak erabiltzendituzte guk eskuak bezala, eta nik hasieran ima-jina nezakeen baino trebetasun handiagoz gai-nera. Ikusia dut geure familiako behor zuri batorratzean haria sartzen giltzadura horrekin (orra-

Page 521: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

tza neuk utzi niolarik horretarakoxe). Behiakeraitsi, oloa segatu eta eskuak eskatzen dituztenlan guztiak era berean egiten dituzte. Sukarrigogor bat bezalakoa ere badute, beste harribatzuen aurka zorroztu ondoren, tresnak egitendituztelarik, taket, aizkora eta mailutzat erabiliz.Halaber, sukarri horiez egindako lanabesez eba-kitzen dute belar ondua eta segatzen oloa, hanberez etortzen delarik zenbait landatan. Azauakyahooek garraiatzen dituzte gurdietan etxera,eta estalpe batzuetan morroiek zapaltzen dituz-te alea banatzeko, hau biltegietan gordetzendutelarik. Buztinezko eta zurezko ontzi trauskilsamar batzuk egiten dituzte, lehenengoak eguz-kitan erretzen dituztelarik.

Istripurik izaten ez badute, zaharrez bakarrikhiltzen dira eta aurki litezkeen lekurik ezkutue-netan lurperatzen dituzte, hildakoen alde eginbeharraz lagunek eta ahaideek ez pozik eta ezatsekaberik ez dutelarik adierazten; eta hiltzenari denak ere ez du auzokoren bat ikusi ondorenetxera itzultzera doanak baino nahigabe handia-gorik azaltzen. Gogoan dut, behin, garrantzizkoarazoren bat zela eta, lagun bat bere etxekoekin

Page 522: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nire ugazabarenera etortzekotan geratu zela;eta etorri behar zuen egunean, oso berandu iri-tsi zelarik etxekoandrea bere bi umeekin, barka-tzeko eskatu zuela bi arrazoirengatik: lehenen-goa, berak esan zuen bezala, senarrari goiz har-tantxe egokitu zitzaiolako lhnuwnh. Hitza osoadierazkorra da haien hizkuntzan baina ez itzul-tzeko erraza; bere lehen amarengana itzuli esannahi du. Eta bera lehenago ez iritsi izanaren zer-gatia zera zen, goizean berandu hil zelarik sena-rra, luzez egon zela morroiekin hizketan gorpuauzteko leku egokiari buruz; eta gure artean gai-nerakoak bezain alai portatzen zela ohartu nin-tzen. Hiru hilabete geroago hil zen bera.

Oro bar, hirurogeita hamar edo hirurogeitahamabost urtera arte bizi ohi dira, gutxitan lau-rogeira arte; hil baino aste batzuk lehenago poli-ki-poliki gainbeheran hasten dira, baina minikgabe. Aldi honetan lagunen bisita asko izatendute, ezin baitira beraiek kanpora irten ohi beza-lako erraztasun eta atseginez. Halere, hil bainohamarren bat egun lehenago, gutxi izaten dire-larik hauek zenbatzen ez dituztenak, hurbilekoauzotarrak ikustera joaten dira lehen egindako

Page 523: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bisiten trukean, lera egokietan yahooek garraia-tzen dituztelarik, ibilgailu honetaz baliatuz ezbakarrik kasu honetan, baita zahartzen dire-nean, bidaia luzeetan edo istripuren batezherrenka geratzean ere. Eta horrela, hiltzeardauden houyhnhnmek bisitak itzultzen dituzte-nean, handikiro agurtzen dituzte lagunak,herrialdeko eskualde urrutiren batera balihoazbezala bizitzaren gainerakoa bertan pasatzekoasmoz.

Ez dakit mereziko duen ohartaraztea,houyhnhnmek ez dutela beren hizkuntzan ezertxarrik adierazteko hitzik, yahooen itsuskeriaedo kualitate txarretatik hartutako maileguakizan ezik. Honela bada, morroi baten zentzuga-bekeria, ume baten hutsegitea, hankan ebakiaegiten dien harria, etengabeko eguraldi txar etanahasia eta antzerako gauzak adierazteko bakoi-tzari yahoo epitetoa eransten diote. Esate bate-rako, hhnm yahoo, whnaholm yahoo, ynlhmna-wihlma yahoo, eta gaizki-asmaturiko etxea,ynholmhnmrohlnw yahoo.

Atsegin handiz luzatuko nintzateke herribikain haren ohitura eta bertuteei buruz, baina

Page 524: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

laster beste liburu bat argitaratuko dudanez gaihonetaz, jo beza hara irakurleak. Eta bitartean,neure ezbehar tristearen berri emango dut.

Page 525: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

10. KAPITULUAAutorearen etxe-burubidea eta bizi-

modu zoriontsua houyhnhnmenartean. Haiekiko harremanen ondo-rioz, onbidean egindako hobekuntzahandia. Elkarrizketak. Herrialde har-tatik alde egin behar duela adieraz-ten dio ugazabak autoreari. Zorabia-tu egiten da saminez, baina etsipe-nez hartzen. Kanoa batasmatu eta

morroi lagun baten laguntzaz egitendu, eta itsasoratu egiten galdu gor-

dean.

Etxeko burubidetxoa ezin hobeki antolatuanuen. Hangoak bezalako bizitegi bat etxetik seibat metrora presta ziezadatela agindu zuen uga-zabak, haren hormak eta zorua buztinez estalinituelarik, neuk asmaturiko ihi-zerriez estalita.Kalamua jo erazi nuen, han berez etortzen dena,eta harekin lastaira moduko bat egin nuen; hauzenbait txoriren lumaz bete nuen, txoriak,

Page 526: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

yahoo-ilez egindako lakioz harrapatuak, janariaparta zirelarik. Bi aulki ere landu nituen ganibe-taz, moxal beilegiak lagundu zidalarik eginkizu-nik zakarren eta neketsuenean. Jantziak higatu-ta zarpailtsu geratu zitzaizkidanean, bestebatzuk egin nituen untxien eta tamaina bertsukobeste animalia eder baten larruz, azken haueknnuhnoh deituak, biloxka finez estalia zutelariklarrua. Hauez galtzerdi aski dezenteak ere eginnituen. Arbola bati moztutako zuraz zolatunituen oinetakoak eta gaineko larrura moldatu,hau ere higatu zenean, beronen ordez, eguzki-tan lehortutako yahoo-larrua jarri nuelarik. Sarri-tan hartzen nuen eztia barne-hutsik zeudenzuhaitzetatik, uraz nahastu eta ogiarekin jatennuelarik. Beste inork ezin zituen bi esaldi hauekgehiago egiaztatu, alegia, oso erraz asebetetzendela natura, eta beharra dela asmakizunen sor-tzailea. Gorputzeko osasun eta barneko bakebete-beteak nituen; ez nuen lagunen traiziorikedo aldakorkeriarik jasaten, ezta ezkutuko edoagiriko etsaien kalterik ere. Ez nuen eroskeria,koipekeria edo luparkeriatan ibiltzeko aukerarikhandikiren baten edo haren faboritoaren ederrik

Page 527: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

lortzearren. Ez nuen babesik behar iruzurkeriaedo zapalkuntzaren aurka; han ez zegoen ezmedikurik gorputza hondatzeko, ezta legegizo-nik aberastasunak xahutzeko; ezta salataririknire hitz eta ekintzak zelatatzeko edo diruagatiknire kontrako akusazioak faltsuztatzeko; han ezzegoen murrikari, maiseatzaile, gaitzesale, litxa-rrero, bidelapur, etxelapur, letratu, lupeme,bufoi, jokozale, politikari, orojakile, ipurterre,gogaikarri, aurkagile, bortxatzaile, hiltzaile, atra-katzaile edo sasi-jakintsurik; ez zegoen alderdiedo taldeetako buruzagi eta jarraitzailerik; eztabiziora eragiten zuenik sedukzioz edo eredu txa-rrez; ez zegoen ziegarik, aizkorarik, urka-bilurrik,zigor-haberik edo urkaberik; ez zegoen dendariedo mekanikari zizakaririk; ezta harrokeria, han-dikeria edo arrandikeriarik; ezta finolari, matoi,mozkor, emagaldu ibiltari edo sifilisik; eztaemazte zaratatsu, lizun eta garestirik; ezta sasi-maisu inozo eta harroputzik; ezta lagun astun,menperatzaile, liskarti, zaratatsu, ahozabal,hutsal, harro eta biraolaririk; ezta beren bizioenmerituz lohitik irtendako lotsagaberik, edo berebertuteengatik bertan jausitako aitonen seme-

Page 528: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

rik; ezta jaun agurgarri, musikari, epaile edodantza-maisurik ere.

Ugazaba bisitatzera edo berarekin bazkaltze-ra etorritako zenbait houyhnhnmekin egotenuzteko mesedea egin zidaten; halakoetan gelanegon eta haiek esaten zutena entzun nezanonartzen zuen jaun ohoragarri hark bihotz-zabal-ki. Sarritan niri galderak egin eta erantzunakhartzeari ere ongi irizten zioten berak eta bera-rekin zeudenek. Beste batzuei egiten zien bisital-dietan ugazabarekin joateko ohorea ere izannuen batzuetan. Sekula ez nintzen hitz egiteraausartzen, galdetutakoari erantzuteko izan ezik,eta orduan ere barne-damuz egiten nuen, neureburua hobetzeko denbora alferrik galtzea bai-tzen; baina zeharo liluraturik egoten nintzenelkarrizketa haietan entzule apal izateko auke-raz, non gauza onuragarriak baizik ez baitzirenesaten, ahalik eta hitzik gutxien eta esangura-tsuenez; halakoetan (jadanik esan dudan bezala)egokitasunik handienaz jokatzen zen, inolakozeremoniarik gabe; eta inork ez zuen hitz egitenbere buruari eta gainerakoei atsegin eman gabe;eta ez zen etenik, asperdurarik, suhartasunik

Page 529: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

edo iritzi-ezberdintasunik egoten. Jendea bildutadagoenean, isilaldi labur bat elkarrizketarakolagungarri izaten dela pentsatzen dute; hau egiazela ohartu nintzen; zeren eta, bitarte laburhorietan, ideia berriak sortzen baitzitzaizkienburuan, elkarrizketari bizitasun handia ematenziotelarik. Hizketagaiak gehienetan adiskideta-suna eta onginahia izaten dira, edo ordena etaekonomia, batzuetan Naturaren ageriko lanak,edo antzinako ohiturak, bertutearen mugak, adi-menaren arau ziurrak, edo hurrengo BatzarNagusian hartu beharreko erabakiren batzuk etapoesigintzaren bikaintasun ezberdinak sarritan.Zilegi izan bekit harrokeriarik gabe eransteaneure presentziak ere sarri ematen ziela hizketa-gaia, aukera izaten baitzuen ugazabak neure etanire sorterriaren historia lagunei azaltzeko, etahonetaz atsegin izaten zuten guztiek luze min-tzatzea giza espeziearentzat oso mesedegarri ezzen moduan; eta horregatik ez dut hemen erre-pikatuko han esaten zutena. Bakarrik, zilegibekit esatea jaun ohoragarri hark, niretzat gauzaharrigarria, hobeto ezagutzen bide zuela yahoo-en izaera nik neuk baino. Gure bizio eta txorake-

Page 530: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ria guztiez jarduten zuen eta sekula aipatu eznizkion asko ere aurkitu zituen, bere herrialdekoyahoo bat adimen pixka batez zer-nolako gaita-sunak zertzeko gai izan zitekeen suposatuzbakarrik; eta aski egiantz handiaz ondoriozta-tzen zuen zein izaki donge eta mesprezagarriaizan behar duen.

Garbi aitortzen dut ikasia dudan baliozkoguztia ugazabarengandik eta beraren eta lagu-nen hizketaldiak entzunez hartutako irakaspe-nen ondorio dela; harroago sentituko nintzate-keelarik haiei entzuteaz Europako batzarrik han-dien eta jakintsuenari aginduak emateaz baino.Biztanle haien indarra, lerdentasuna eta bizkor-tasuna miresten nituen; eta halako bertute-pila-ketak hain pertsonaia maitagarrien baitan begi-runerik handiena sortarazten zuen niregan. Egiaesateko, hasieran ez nuen sentitzen yahooek etagainerako animaliek haiengana duten berezkobegirune hori, baizik eta poliki-poliki zertu zenniregan, imajinatu baino askoz bizkorrago, etabegirunezko maitasun eta esker onarekin nahas-tua zegoen, ni espezieko gainerakoengandikbereiztea onetsi zutelako.

Page 531: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Neure etxekoez, lagunez, erkideez edo gizaarrazaz oro har oroitzen nintzenean, ziren beza-la ikusten nituen, hots, yahooak gorputzez etaizaeraz, pixka bat zibilizatuagoak agian eta min-tzamenaren dohainaren jabe, baina herrialdehartako neba-arrebek Naturak emandako neu-rrian soilik zituzten bizioak areagotu eta ugaltze-ko bakarrik erabiltzen zutelarik gutarrek adime-na. Laku edo iturriren batean neure irudia ikus-ten nuenean islatua, neure buruaren izuz etanazkaz itzultzen nuen aurpegia, eta jasangarria-goa zitzaidan yahoo arrunt bat ikustea neureburua baino. Houyhnhnmekin izandako harrema-narengatik eta liluraz miresten nituelako, haienibilera eta keinuak imitatzen hasi nintzen, orainohitura bihurtu zaidalarik, eta lagunek sarri esa-ten didate argi eta garbi, zaldiak bezala ibiltzennaizela trostan; halere, konplimendu handitzathartzen dut hau; eta ez dut ukatuko houyhnhn-men ahots eta hizkera neureganatzen ditudalamintzatzerakoan eta horregatik barre egitendidatela, ez zaidalarik batere mingarri gertatzen.

Zoriontasun guzti honen erdian, bizitza oso-rako ezarria nengoela uste nuenean, goiz batez,

Page 532: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ohi baino pixka bat lehenago, beregana joatekoagindu zidan ugazabak. Bere aurpegia ikusteanpixka bat aztoratua zegoela ohartu nintzen, etaez zekiela nola hasi hizketan. Isilaldi labur batenostean, esan zidan ez zekiela nola hartuko nuenadierazi behar zidana; azken Batzar Nagusian,yahooen arazoa aztertu zenean, ordezkariekgaizki iritzi ziotela berak yahoo bat (nitaz ari zen)etxean edukitzeari houyhnhnm bezala eta ezanimalia adimengabetzat. Jakina zela sarri hitzegiten zuela nirekin, nolabaiteko onura edo atse-gina lortu ahal izango balu bezala niregandik;jokaera hura ez zetorrela bat Adimen edo Natu-rarekin, eta ez zela sekula halakorik entzunhaien artean. Beraz, edo espezieko gainerakoakbezala erabiltzeko ni aholkatzen ziola Batzarrak,edo igerian sorterrira itzul nendin agindua ema-teko. Konponbide hauetako lehenari uko biribilaeman ziotela inoiz ugazabaren edo beren etxeanikusia ninduten houyhnhnm guztiek; zeren eta,alegatzen omen zuten, adimen-aztarna batzukbanituenez, yahoo haien berezko gaiztakeriazbat eginda, beldur izatekoa zela herrialdeko aldebasotsu eta menditsuetara eramango ote nituen

Page 533: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta, gero, gauez houyhnhnmen ganadua suntsi-tzera ekarriko ote nituen taldeka, jangura handi-koak baitziren berez eta lanerako gogogabeak.

Auzoteriako houyhnhnmek egunero Batzarra-ren aholkua jarraitzera behartzen zutela gainera-tu zuen ugazabak, ezin zuelarik luzaroago atze-ratu. Zalantza zuen ea joan ahal izango ote nin-tzen igerian beste herrialderen batera, etaberaz, nik deskribatua nion ibilgailuaren antzekozerbait asma nezan nahi zuen, ni itsasoz eramanahal izango ninduena, lan hartan bere eta auzo-koen morroien laguntza izango nuelarik. Amai-tzeko, bere aldetik bizitza osoan poz-pozik edu-kiko ninduela bere zerbitzura esan zidan, zenbaitohitura eta joera txarretatik sendatua nengoelakonturatzen baitzen, neure izaera arruntagoazahal zen neurrian saiatzen nintzelarik houyhnhn-mak imitatzen.

Azaldu beharra diot hemen irakurleari, BatzarNagusiaren dekretua hnhloayn hitzaz adieraztendela herri hartan, aholkua esan nahi duelarik,eman nezakeen itzulpen zehatzenaz; zeren etahan ez baita ulertzen izaki adimendun bati agin-duak ematerik, baizik eta gomendio edo ahol-

Page 534: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kuak bakarrik, ezin baitio inork adimenari deso-beditu izaki arrazional izateko asmoari uko egingabe.

Ugazabaren hitzak entzun ondoren, atsekabeeta etsipenik handienak hartu ninduen, etasamin hura jasateko gauza ez nintzenez, harenoinetara jausi nintzen zorabiatuta; senera etorrinintzenean, hilda nengoela uste izan zuela esanzidan (jende hark ez baitut honelako gogo-ahule-ziarik jasaten). Heriotza zorion handiegia izangozatekeela erantzun nion ahots ahulez; Batzarra-ren aholkuari edo lagunen presari errurik egotziezin nien arren, halere, neure zentzu ahul etagalduaz pentsatzen nuela adimenaren arabera-koagoa izango zatekeela hain zorrotz ez joka-tzea. Ezin nuela legoa bat ere igerian egin, etahaiengandik hurbilen izango zen lurraldea ehunbaino gehiagora egongo zela ziur aski; ni handikatera nintzakeen itsasontzi txiki bat egitekobeharrezko material asko zeharo falta zela herrihartan, baina halere, jaun ohoragarri harengana-ko obedientzia eta esker onez, saiatuko nintzelaegiten, nahiz eta pentsatzen nuen ezinezkoazela hura eta, beraz, jadanik galdua ikusten

Page 535: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuela neure burua. Heriotza ez-natural batenetorkizun ziurra zela nire gaitzik txikienetakoa;zeren eta, abentura bitxiren batetik bizirik atera-ko nintzela jota ere, ea nola pentsa nezakeenasaldatu gabe nire egunak yahoo artean ema-tea, neure lehengo galdukerietan berreroriz etabertutearen bidetik eraman eta gida nintzakeeneredurik gabe. Ongiegi nekiela zein arrazoi sen-dotan zeuden oinarrituta houyhnhnm zuhurrenerabaki guztiak, nire, yahoo mesprezagarrihonen, argudioz aldaezinak; eta beraz, nireesker on apala eman ondoren ontzia egitenlaguntzeko bere zerbitzariak eskaini zizkidalako,eta zentzuzko epe bat erregutu niolarik lan zailhartarako, saiatuko nintzela agindu nion zoritxa-rreko neure izaki hura zaintzen; eta inoiz Ingala-terrara itzultzen banintzen, ez zela izango neureespeziekoentzat onuragarri izateko itxaropenikgabe, houyhnhnm entzutetsuen gorespenakospatu eta beraien bertuteak giza espezieakimita zitzan proposatuko nituelarik.

Labur, maitagarriro erantzun zidan ugaza-bak, bi hilabeteko epea emanez ontzia amaitze-ko; eta moxal beilegiari, nire morroi-lagunari

Page 536: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

(horrela deitzera ausartzen bainaiz distantziahonetara) nire argibideei jarraitzeko agindu zion,haren laguntza nahikoa izango nuela esan bai-nion ugazabari, bai bainekien maite ninduelaere.

Ontzilari matxinatuek ni lehorreratzeko agin-dua eman zuteneko kostalde hartara, berarekinbatera joatea izan zen lehen eginkizuna. Gainbatera igo eta itsasorantz alde guztietara begira-tuz, ipar-ekialderantz irla txiki bat ikusten nuelairuditu zitzaidan; poltsikoko kataloxa atera etaorduan garbi ikusi ahal izan nuen bosten batlegoara, kalkulatu nuenez; baina hodei urdin batbesterik ez zela iruditu zitzaion moxal beilegiari,zeren eta, bere herriaz gain besteren ideiarik ezzuenez, urrutiko gauzak bereizten ezin izanhorretan hainbeste jardun dugunok bezain iaioa.

Irla hura aurkitu ondoren, ez nuen gehiagopentsatu, erabaki baizik, ahal izanez gero, huraizango zela nire deserriko lehen tokia, ondorioakZoriaren esku utzita.

Etxera itzuli eta moxal beilegiarekin hitz eginondoren, basotxo batera joan ginen, eta han, nikganibetaz eta hark antze handiz beren erara

Page 537: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

zurezko girten bati lotutako sukarri zorrotzezzenbait haritz-haga moztu genuen, ibiltzekomakila baten lodierakoak ia, eta beste batzukhandiagoak. Baina ez dut irakurlea nekarazikoneure tekniken azalpen zehatzekin; aski bediesatea sei asteren buruan, moxal beilegiarenlaguntzaz, berak egin zuelarik lanik handiene-koa, kanoa indiar baten modukoa —baina askozhandiagoa— egin nuela, yahoo-larruz estalia,larruak ongi elkarjosita zeudelarik neuk eginda-ko kalamu-hariz. Bela ere animalia berarenlarruz osatua zen, baina lortu ahal bezain gaz-teenena erabili nuen, zaharrenena sendo etalodiegia baitzen, eta lau arraun ere eskuratunituen. Untxi eta hegazti-haragi egosiaz hornitunintzen eta bi ontzi ere hartu nituen, bata esnezbetea eta bestea uraz.

Ugazabaren etxe ondoko istilean frogatunuen kanoa, eta akatsak zuzendu nizkion;yahoo-bilgorrez estali nizkion zirriztu guztiak,ongi itxita zegoela eta neure eta nire gauzenzama jasan zezakeela ikusi nuen arte. Eta nikahal beste burutua egon zenean, yahooek tiraegindako gurdiz poliki-poliki itsasertzera eraman

Page 538: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen, moxal beilegiaren eta beste morroi batenzuzendaritzapean. Dena prest egon zenean, etairteteko eguna iritsi zitzaidanean, agur esan nienugazabari, andereari eta etxeko guztiei, begiakmalkoz gainezka eta bihotza saminez erorianituela. Baina jaun ohoragarri hark, ikusminez,eta agian (harrokeriarik gabe esan badezaket)maitakortasunez neurri batean, kanoan ikusinahi ninduen eta auzoko zenbait lagun eramanzuen berekin. Ordu bete baino gehiago itxaronbehar izan nuen mareagatik, eta gero, haizeakirlarantz oso ederki jotzen zuela ohartu nintze-nez, hara bideratzeko asmoa nuelarik, bigarre-nez esan nion agur ugazabari; baina haren apa-txari muin egiteko makurtzera nindoanean, poli-ki-poliki nire ahorantz altxatzeko ohorea eginzidan. Badakit zenbat kritikatu nauten azkenxehetasun hau aipatu izanagatik. Zeren eta, niregaizki-esaleek atsegin baitute pentsatzea gerta-gaitza dela pertsona argitsu hura ni bezalakoizaki kaskarrari halako begirunea adierazterainobeheratzea. Eta bidaiari batzuek, hartu dituztenmesede apartak harrokeriaz agertzeko dutenzaletasuna ere ez dut ahaztu. Baina kritikatzaile

Page 539: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hauek hobeto ezagutuko balute houyhnhnmenizaera bikain eta gizabidetsua, laster aldatukolukete iritzia.

Agur esan nien jaun ohoragarri harekin bate-ra zeuden gainerako houyhnhnmei ere; gerokanoara sartu eta urrundu egin nintzen itsaser-tzetik.

Page 540: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

11. KAPITULUAAutorearen bidaia arriskutsua.

Holanda Berrira iritsi, han ezartzekoitxaropenez. Bertako batek gezizzauritzen du. Harrapatu eta ontziportugaldar batera eramaten duteindarrez. Kapitainaren adeitasun

handia. Autorea Ingalaterrara iristenda.

Etsipenezko bidaia hura 1715eko otsailaren15ean hasi nuen, goizeko bederatzietan. Osoaldeko nuen haizea; halere, hasieran arraunezbakarrik baliatu nintzen, baina laster nekatukonintzela pentsatuz eta ziur aski haizea bat-batean aldatuko zelakoan, belatxo txikia gora-tzera ausartu nintzen; eta horrela, marearenlaguntzaz, orduko legoa t’erdi eginez jo nuenaurrera, kalkulatu ahal izan nuenez. Ugazabaketa lagunek itsasertzean jarraitu zuten ia bistatikgaldu ninduten arte; eta moxal beilegia (betimaite izan ninduena) behin eta berriz entzuten

Page 541: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen oihuka: Hnuy illa nyha maiah Yahoo, Zain-du zeure burua, yahoo jator hori.

Ahal izanez gero, jende gabeko irlatxoren bataurkitzea zen nire asmoa, neure lanaz bizitzekobehar beste eman ahal izango zidana ordea, horiniretzat zoriontasun handiagoa izango zelarikEuropako Gorterik bikainenean lehen ministroizatea baino, beldurgarria baitzen niretzat yaho-oen artean eta gobernupean bizitzera itzulibehar nuela pentsatzea. Nik nahi nuen bakarda-dean behintzat, gozatu ahal izango nuen neuregogoetekin eta houyhnhnm imitaezin haien ber-tuteak atseginez hausnartu, neure espeziekoenbizio eta ustelkerietan jausteko batere aukerarikgabe.

Gogoan izango du irakurleak, ontzilariek nireaurka matxinatu eta ganbarotean itxi nindutene-koaz kontatu nuena. Nola eman nuen han zen-bait aste norantz gindoazen jakin gabe, eta txa-lupan lehorreratu nindutenean nola zin eginzidaten marinelek, egiatan edo gezurretan, ezzekitela munduaren zein aldetan geunden. Hale-re, Esperantza Oneko muturraren hegoalderahamarren bat gradura geundela uste izan nuen

Page 542: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

orduan, hots, 45en bat gradura hego-latitudean,hala atera ahal izan bainuen haien artean entzu-tea egokitu zitzaidan zenbait hitz orokorretatik,une hartan, nire ustez, hego-ekialdera geundela-rik haiek Madagaskarrera egin nahi zutenbidaian. Eta hau aierupen hutsa baino askozgehiago izan ez arren, halere ekialderantz bide-ratzea erabaki nuen, Holanda Berriko hego-men-debaldeko kostara iristeko itxaropenez, etabeharbada, haren mendebaldera, baita nik nahibezalako irlaren batera ere. Haizeak guztiz men-debaldetik jotzen zuen, eta arratsaldeko seiakaldera, gutxienez hamazortzi legoa egin nituelaekialderantz kalkulatu nuenean, irla txiki-txikibat ikusi nuen legoa erdira edo, laster iritsi nin-tzelarik bertara. Harkaitz bat besterik ez zen,ekaitzen indarrak berez arku-itxuran egindakokala txiki batekin. Hantxe sartu nuen kanoa, etaharkaitzaren alde batetik igoz, argi eta garbiikusi nuen lehorra ekialderantz, hegoaldetik ipa-rraldera hedatzen zena. Kanoan etzanda emannuen gau guztia, eta goizean goiz bideari berriroekinez, zazpi ordutan iritsi nintzen HolandaBerriko hego-mendebaldeko muturrera. Honek

Page 543: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

finkatu egin ninduen luzaroan izan dudan iri-tzian, alegia, herrialde hau benetan dagoenlekutik gutxienez hiru gradu ekialderago koka-tzen dutela mapek eta itsas mapek; gogoetahonen berri eman nion duela urte asko HermanMoll adiskide preziatuari, eta horretarako nituenarrazoiak ere azaldu nizkion, baina hark nahiagoizan zuen beste autore batzuei jarraitzea.

Ez nuen jenderik ikusi lehorreratu nintzenlekuan eta, armarik gabe nengoenez, beldur nin-tzen oso barrura sartzen ausartzeko. Zenbaitmaskor aurkitu nuen hondartzan eta gordinikjan, ez bainintzen sua pizten ausartzen, bertako-ek aurkituko ninduten beldurrez. Neure horni-gaiak aurreratzearren, hiru egunez jarraitu nuenostraz eta lapaz elikatzen, eta zorionez ur ede-rreko errekasto bat ere aurkitu nuen, atseginhandia eman zidana.

Laugarren egunean goiz, pixka bat urrutiegijoaten ausartu nintzen eta bertako hogeitahamar edo berrogeiren bat ikusi nituen gainbatean, niregandik bostehunen bat metrora edo.Larrugorritan zeuden gizon, emakume eta hau-rrak, suaren inguruan, kearengatik konturatu

Page 544: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ahal izan nintzenez. Haietako batek ikusi eginninduen eta gainerakoei esan; emakume etahaurrak sutondoan utzirik, haietako bost nirega-na hurbildu ziren. Ahalik bizkorren joan nintzenhondartzara, kanoara igo eta handik aldendu.Ihesi nindoala ikustean, atzetik jarraitu zidatenbasatiek; eta itsasoan barrura oso urruti joanahal izan baino lehen, gezi bat bota zuten, ezke-rreko belaun-txokoan sakon zauritu ninduena(hilobiraino eramango dut orbana). Beldur nin-tzen gezia pozoituta egongo ote zen eta azkonenirispidetik aldentzeko arraunean eginez (egunbare-barea baitzen), zauria xurgatzea eta ahalbezain ongi lotzea lortu nuen.

Ez nekien zer egin, ez bainintzen ausartzenaurrez lehorreratutako leku berera itzultzen, bai-zik eta iparraldera nengoen, eta arraunean egi-tera behartua, zeren eta, oso arina baina haizeaneure kontra bainuen ipar-mendebalderantzjotzen. Lehorreratzeko leku seguruaren bila nen-bilela, belaontzi bat ikusi nuen ipar-ipar-ekialde-ra, gero eta garbiago ageri zena; zalantzan nen-goen haren zain egon ala ez; baina azkenean,yahoo arrazari nion gorrotoa gailendu zen eta

Page 545: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kanoari bira emanez, belaz eta arraunez baliatuzhegoaldera egin nuen, eta goizean irten nintze-neko kalatxo berera sartu, barbaro haien arteangeratzea nahiago nuelarik yahoo europarrenartean bizitzea baino. Ahal beste hurbildu nuenkanoa itsasertzera eta erreka ondoko harkaitzbaten atzean ezkutatu neu, jadanik esan dudanbezala, oso ur ona zelarik errekakoa.

Kalatik legoa erdira hurbildu zen itsasontziaeta bere txalupa bidali zuen ontziekin ur gezarenbila (leku hura oso ezaguna zela ematen bai-tzuen), baina ni ez nintzen ohartu txalupa ia itsa-sertzera etorri arte eta beranduegi zen bestegordeleku bat bilatzeko. Lehorreratzean hirekanoa ikusi zuten marinelek eta dena miatuondoren, jabea ez zela urruti ibiliko sumatuzuten erraz. Haietariko lauk, ongi armatuta, zirri-kitu eta gordeleku guztiak arakatu zituzten,azkenean harkaitz atzean ahozpez aurkitu nin-duten arte. Pixka batean txundituta geratu zirennire jantzi bitxi trauskilei begira, larruz egina bai-nuen kasaka, oinetakoak zurezko zoladunak etagaltzerdiak ere larruzkoak; halere, horregatikondorioztatu zuten ez nintzela bertakoa, denak

Page 546: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

biluzik ibiltzen baitira han. Altxatzeko aginduzidan marineletako batek portugesez, eta nornintzen galdetu. Oso ongi ulertzen nuen hizkun-tza hura eta zutituz, yahoo gizagaixo bat nintze-la erantzun nion, houyhnhnmengandik deserrira-tua, eta mesedez alde egiten uzteko erregutunien. Harritu egin ziren beren hizkuntzan eran-tzuten niela entzutean, eta nire aurpegieragatikeuroparra izango nintzela pentsatu zuten; bainaez zuten ezer ulertzen zer esan nahi nuen yahooeta houyhnhnm hitzekin, eta aldi berean barreeragiten zien hitz egitean nuen doinu bitxiak,zaldi-irrintziaren antzekoa baitzen. Izuaren etagorrotoaren artean dar-dar egiten nuen etenga-be; alde egiten uzteko erregutu nien berriro ere,eta poliki-poliki kanoarantz abiatu nintzen; bainaheldu eta zein herrialdetakoa nintzen galdetuzidaten, nondik nentorren eta beste gauza asko.Ingalaterran jaioa nintzela esan nien, bosten baturte zirela handik irten nintzela eta orduan haienherria eta gurea bakean zirela. Beraz, ez nindu-tela etsaitzat hartuko espero nuela, ez baitzueninolako kalterik opa, baizik eta yahoo gizarajobat nintzela, jendegabeko lekuren baten bila,

Page 547: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nire zoritxarreko bizitzaren gainerakoa hantxeemateko.

Hitz egiten hasi zirenean, sekula ez nuelaezer hain kontranaturalik entzun pentsatu nuen;zeren eta, txakur edo behi batek Ingalaterranedo yahoo batek houyhnhnmlandian hitz egingobalute bezain zentzugabea iruditzen baitzitzai-dan. Portugaldar zintzo haiek ere txunditurikzeuden nire jantzi bitxiez eta hitzak esatekomodu arraroaz, oso ongi ulertzen zituzten arren.Gizatasun handiz hitz egin zidaten eta esan, ziurzeudela kapitainak gratis eramango ninduelaLisboaraino, handik neure herrialdera itzuli ahalizango nintzelarik; marineletako bi ontzira itzuli-ko zirela ikusitakoaren berri kapitainari eman etaharen aginduak ekartzera; bitartean, ez banuenbehintzat tinko zin egiten ez nuela ihes egingo,indarrez eutsi beharko zidatela. Haien proposa-mena betetzea iruditu zitzaidan onena. Jakingu-ra handia zuten nire istorioa ezagutzeko, honaoso gutxi asebete nituen; eta nire zoritxarrekburua hondatu zidatela sumatu zuten guztiek. Biorduren buruan, txalupa, ur-ontziz betea joanzena, kapitainaren aginduekin itzuli zen ontzira

Page 548: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eraman nintzaten. Belaunikatu egin nintzenneure askatasuna gordetzearren; baina denaalferrik izan zen eta, sokaz lotu ondoren, txalu-para bultza egin zidaten gizonek, handik ontziraeraman nindutelarik eta gero kapitainaren gan-barotera.

Pedro de Mendez zuen izena; oso gizabide-tsua eta bihotz onekoa zen; neure buruaz zerbaitkontatzeko erregutu zidan, eta zer jan edo edan-go nuen jakin nahi zuen; bera bezain ongi trata-tuko nindutela eta beste hainbat gauza adeitsuere esan zidanez, txunditurik nengoen halakogizalegea yahoo batengan aurkitzeaz. Halere,isilik eta zaputz egon nintzen; beraren eta bestegizonen usainak ia zorabiatu egiten ninduen.Azkenean, neure kanoatik jateko zerbait ekar-tzeko eskatu nuen; baina oilaskoa eta ardobikain bat ekartzeko agindu zuen berak, eta geroganbarotea garbi-garbi batean ohera nintzatela.Ez nituen arropak erantzi, baizik eta ohe gaineanetzan, eta ordu erdi geroago, ontzilariak bazkal-tzen ariko zirelakoan, hanka egin nuen; eta ontziertzera joanik, itsasora salto egin eta igerianbizia salbatzeko asmoa nuen yahoo artean

Page 549: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

jarraitu baino lehen; baina marinel batek erago-tzi egin zidan eta gertatuaren berri kapitainarieman ondoren, kateatu egin ninduten ganbaro-tean.

Bazkaldu ondoren, Don Pedro etorri zitzaidaneta etsigaiztoko ahalegin haren zergatia jakinnahi zuen; ahal zuen guztian laguntzea besterikez zuela nahi baieztatu zidan, eta hain hunkiga-rriro hitz egin zidanez, azkenean amore emaneta adimen-izpiren batez hornitutako animalia-tzat hartu nuen bera. Neure bidaiaz hitz eginnion labur, marinelek neure kontra egindakosatorlanaz, lehorreratu ninduteneko herrialdeazeta hantxe emandako hiru urteez. Guzti horiamets edo ikuskaritzat hartu zuen berak, nire-tzat oso iraingarria izan zelarik; zeren eta, guztizahaztuak bainituen gezurra esateko ahalmena —yahooen ezaugarri garbia nagusi diren herrialdeguztietan— eta ondorioz beren espezieko bes-teengan egia zalantzan jartzeko duten joera.Galdetu nion ea haren herrialdean ba al zen ezzena esateko ohiturarik. Faltsukeria zer zen iaahaztua nuela esan nion, eta mila urtez bizi izanbanintz houyhnhnmlandian, sekula ez niokeela

Page 550: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gezur bat entzungo morroirik apalenari ere; ezzidala batere axola sinesten zidan ala ez, bainahalere, beraren mesedearen ordainetan, osobarkabera izango nintzela haren izaera galduazeta jarri nahi ziezadan edozein objekziori eran-tzungo niola, horrela erraz jakin zezan egia.

Neure istorioaren zatiren batean hanka sar-tzen harrapatzeko etengabe ahalegindu ondo-ren, kapitaina, gizon zuhurra, hasi zen azkeneannire zintzotasunaz iritzi hobea izaten. Baina gai-neratu zuen, hain atxikimendu haustezina nue-nez egiarekiko, ohore-hitza eman behar niolaneure biziaren kontra ezertan saiatu gabe bera-rekin bidaia egiteko, edo bestela preso edukikoninduela Lisboaraino iritsi arte. Eskatzen zidanahitz eman nion; baina aldi berean baieztatuznekerik handienak jasango nituela yahoo arteanbizitzera itzuli baino lehen.

Gertaera gogoangarririk gabe igaro zenbidaia. Kapitainarenganako esker onez, batzue-tan, hark biziki eskatuta, berarekin esertzen nin-tzen, giza espeziearen aurkako ezinikusia ezku-tatzen saiatuz, nahiz eta sarritan kanporatzenzitzaidan eta hark, ezer esan gabe, pasatzen

Page 551: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

uzten. Baina egunik gehiena ganbarotean itxitaematen nuen, ontzilarietako inor ez ikustearren.Kapitainak sarritan erregutu zidan nire arropabasati haiek eranzteko, eta berak zeukan jantzi-rik onena uzteko prest agertu zen. Ezin nuenamore eman hau onartuz, higuina bainion yahoobaten gainean egondako zerbaitez neure gorpu-tza estaltzeari. Bi alkandora garbi uzteko erregu-tu nion bakarrik, hark erabili eta gero garbituakzituenez, ez nindutela zikinduko uste bainuen. Biegunez behin aldatzen nituen eta neuk garbi-tzen.

Lisboara 1715eko azaroaren 5ean iritsiginen. Lehorreratzean, bere gainjantziaz estal-tzera behartu ninduen kapitainak, jendaila nireingurura bildu ez zedin. Bere etxera eraman nin-duen eta, nik biziki erregututa, atzealdekogoren-goreneko gelan utzi. Houyhnhnmei buruzkontatu niona inori ezertxo ere ez esateko erre-gutu nion, zeren eta, halako istorioaren adieraz-penik txikienak ni ikustera jendetza handia era-kartzeaz gain, ziur aski preso geratzeko edo Inki-sizioak erretzeko arriskuan ere jarriko bainin-duen. Estreinatu gabeko jantzi bat onartzeko

Page 552: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

konbentzitu ninduen kapitainak, baina ez nuenonartu jostunak neurria har ziezadan; halere,Don Pedro ia nire tamainakoa zelarik, nahikoaegokia egin zidaten. Beharrezko beste zenbaitgauzaz ere hornitu ninduen, denak berriak, era-bili aurretik hogeita lau orduz aireztatzen nitue-larik.

Kapitainak ez zuen emazterik, ezta hirumorroi baino gehiago ere, hauei ez zitzaielarikuzten jatorduetan aurrean egoten, eta harenportaera osoa hain adeitsua zenez eta gizakiahain ongi ulertzen zuenez, benetan hasi nintzenharen konpainia jasaten. Halakoxe begiruneahartu nion ezen atzeko leihotik kanpora begira-tzen ere ausartu bainintzen. Poliki-poliki bestegela batera eraman ninduen; handik ezkutukikalera begiratu nuen, baina izututa berehalasartu nuen burua barrura. Aste beterako lortuazuen ateraino jaits nendin. Poliki-poliki nire izu-ikara gutxitzen ari zela ohartu nintzen, bainagorrotoa eta mesprezua areagotzen ari zitzaizki-dala ematen zuen. Azkenean izan nuen beharhainbat adore berarekin kaletik ibiltzeko, baina

Page 553: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sudurra errudaz, edo batzuetan tabakoz, itxi-itxia eramaten nuen.

Hamar egunen buruan Don Pedrok, neureetxeko gauza batzuk kontatuak nizkiolarik,ohore eta kontzientzi arazotzat proposatu zidanneure sorterrira itzuli eta emazte eta umeekinbizi behar nuela neure etxean. Portuan, itsasora-tzeko prest, ontzi ingeles bat zegoela esanzidan, eta hark berak hornituko ninduela beha-rrezko gauza guztiez. Aspergarria litzatekeharen argudioak eta nire eragozpenak errepika-tzea. Bizitzeko nahi nuen bezalako irla bakartibat aurkitzea ezinezkoa zela esan zidan, bainaneure etxean ere agindu ahal izango nuela etaneuk nahi bezala gordeta eman denbora.

Amore eman nuen azkenean, ohartuz ezinnuela ezer hoberik egin. Azaroaren 24ean irtennintzen Lisboatik, merkatalontzi ingeles batean,baina kapitaina nor zen ere ez nuen galdetu. DonPedrok ontziraino lagundu zidan eta hogei liberautzi. Agur esan maitagarriro eta besarkatu eginninduen azkenean, ahal bezain ongi jasannuena. Azken bidaia honetan ez nuen harrema-nik izan ez kapitainarekin ezta haren gizonekin

Page 554: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

ere, baizik eta gaixo nintzen plantak eginezneure ganbarotean geratu nintzen itxita.1715eko abenduaren hamabostean bota genuenaingura Downsen goizeko bederatziak aldera,eta arratsaldeko hiruretan iritsi nintzen onikRedrif-eko neure etxera.

Harridura eta alaitasun handiz hartu nindu-ten emazteak eta etxekoek, hiltzat jotzen bainin-duten seguru; baina aitortu beharra dut garbihaiek ikusteak gorrotoz, nazkaz eta mesprezuzbakarrik bete ninduela, eta are gehiago haiekikonuen lotura estua gogoratzean. Zeren eta,houyhnhnmen herrialdetik zoritxarrez deserrira-tu behar izan nuenetik, behartua nuen arrenneure burua yahooen presentzia jasatera etaDon Pedro de Mendez-ekin hitz egitera, halerenire oroimena eta irudimena beti zeudenhouyhnhnm paregabe haien bertute eta gogoe-taz beteak. Eta yahoo espezieko batekin elkar-batzeagatik gehiagoren aita bihurtu nintzelapentsatzen hasi nintzenean, lotsa, nahasmendueta izu-ikararik biziena jabetu ziren nitaz.

Etxera sartu bezain bizkor, besarkatu etamusu eman zidan emazteak eta ni, hainbeste

Page 555: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

urtez ohitu gabe nengoelako hain animaliahiguingarria ukitzera, zorabiatuta egon nintzenia ordu betez. Idazten ari naizen une honetan, iabadira bost urte azkenekoz Ingalaterrara itzulinintzenetik; lehenengo urtean ezin izan nuenjasan emaztea edo seme-alabak aurrean egote-rik, eraman ezina zitzaidan hauen usaina beraere, eta are gutxiago jasan nezakeen gelaberean egotea jaten. Oraindik ere ez dira ausar-tzen nire ogia ukitzen edo kikara beretik edaten,eta ezin izan diet eskutik heltzen ere utzi. Gasta-turiko lehen dirua bi ametzaia erosteko izan zen,zalditegi eder batean ditudalarik, eta gero,zamaltzaina dut kuttunena, zeren eta, barruasuspertzen zaidala sentitzen baitut tegian erans-ten zaion usainaz. Nahikoa ongi ulertzen didateneure zaldiek; gutxienez lau ordu ematen ditutegunero beraiekin hizketan. Ez dute bridarik edozelarik ezagutzen, oso ondo hartzen dugu elkareta adiskidetasunean bizi dira beren artean.

Page 556: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

12. KAPITULUAAutorearen egiatasuna. Bere asmoalan hau argitaratzean. Egiatik desbi-deratzen diren bidaiarien salaketa.Idaztean ez duela inolako helburu

gaiztorik argitzen du autoreak.Objekzio bati erantzuna. Koloniak

ezartzeko metodoa. Bere sorterria-ren goraipamena. Bidezkoa da auto-reak azaldutako herrialdeekiko Koro-ak duen eskubidea. Haiek konkista-tzeko eragozpenak. Autoreak azkenagurra egin irakurleari, etorkizunera-

ko bere bizimodua azaldu, aholkuonak eman eta amaitu egiten du.

Honela, irakurle atsegin hori, hamasei urteeta zazpi hilabete baino gehiagoz neuk egindakobidaien kontaketa zintzoa eman dizut, honetanez nauelarik egiak beste apaindurak kezkatu.Agian, beste batzuek bezala, nik ere utz zintza-kedan txundituta istorio bitxi sinesgaitzekin;

Page 557: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

baina nahiago izan dut gertaera hutsak modueta idazkerarik xumeenean azaltzea, nire asmonagusia informatzea baitzen, eta ez dibertitzea.

Ingeles edo beste europar batzuek gutxitanbisitatzen dituzten urrutiko herrietara bidaiatzendugunontzat erraza da itsas nahiz lehorreko ani-malia harrigarrien deskribapenak egitea. Bainabidaiariaren helburu nagusiak gizakiak jakin-tsuago eta hobeago bihurtzea izan beharko luke,eta gogamenak hobetzea atzerriko leku horieiburuz esandakoaren irakaspen on eta txarrenbidez.

Biziki nahiko nuke lege bat aldarrika dezaten,bidaiari bakoitzak, bere bidaien berri argitaratze-ko baimena lortu aurretik, inprimatzeko asmoaduen dena —berak dakien neurrian behintzat—guztiz egia dela zin egin dezan Kantzelari Nagu-siaren aurrean; horrela ez bailitzaioke munduariiruzur egingo egin ohi zaion bezala, idazlebatzuek, beren lanak jendartean harrera hobeaizan dezaten, faltsukeriarik handienak sartzendizkiotenean irakurle oharkabeari. Gaztaroanbidai liburu asko irakurri nuen arretaz eta atse-gin handiz, baina orduz geroztik munduko bazter

Page 558: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gehienetara joan naizenez, eta neure behaketa-gatik gai izanik alegiazko kontaketa asko gezur-tatzeko, honelako irakurgaien kontrako jarrerabizia sortu da niregan, baita nolabaiteko amo-rrua ere gizateriaren sinesgarritasunaz zein lotsagutxiz abusatzen den ikustean. Beraz, eta nirelagunek pentsatzen zutelarik bazitekeela nireahalegin apalak ez izatea onargaitzak nire erki-deentzat, egiari zorrotz atxikitzeko araua —sekula baztertu behar ez nuena— ezarri nionneure buruari; eta benetan, ez dut tentazio txi-kienik ere izango hori aldatzeko nire gogoanditudan bitartean ugazaba bikain haren etabeste houyhnhnm argitsuen irakaspenak etaeredua, beraien entzule apala izateko ohoreaizan bainuen luzaroan.

...Nec si miserum Fortuna SinonemFinxit, vanum etiam mendacemque

improba finget.

Oso ongi dakit ospe txikia lortzen dela ezargitasunik ez kulturarik ezta beste gaitasunikere, baizik eta oroimen ona eta egunkari zehatz

Page 559: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

bat bakarrik eskatzen duten idazkiekin. Badakitere, bidai idazleak, hiztegigileak bezala, ahanz-turan murgiltzen direla atzetik etortzen direnen—eta beraz, gain-gainean jartzen direnen— pisueta tamainagatik. Eta errai gerta liteke, nire lanhonetan azalduriko herrialdeak geroago bisitatu-ko dituzten bidaiariek, nire hutsegiteak aurki-tzean (egin baditut behintzat) eta berek eginda-ko aurkikuntza berri asko eranstean, bultzaka-bultzaka baztertuz niri ospea kentzea eta beraknire lekuan jartzea, noizbait idazle izan nintzelaere munduari ahantzaraziz. Hau benetan ososamingarria izango litzateke ospearen bila ida-tziko banu; baina nire helburu bakarra GUZTIONONGIA izanik, ezingo naiz arras etsita sentitu.Zeren eta, nork lezake houyhnhnm goresgarrienbertuteei buruz ezer irakurri bere bizioez lotsatugabe, bere burua herrialdeko animalia arrazona-tzaile eta nagusitzat baldin badu? Ez dut ezeresango yahooak nagusi diren urrutiko nazioeiburuz, non gutxien gaiztotuak brobdingnagia-rrak, diren, haien moral eta gobernu-arau zuhu-rrak betetzeak zoriontsu egingo gintuzkeelarik.Baina ez dut luzaroago jardungo, eta hobe ira-

Page 560: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

kurle zentzudunari bere oharpen eta aplikazioakegiten uztea.

Ez da niretzat atsegin txikia nire lan honekagian kritikaririk ez izatea, zeren eta, zer objek-zio egin daiteke urrutiko herrialdeetan jazotakogertaera hutsak kontatzen dituen idazlearenaurka, herrialde haietan guk ez dugunean inola-ko interesik, ez komertzial ez diplomatikorik?Kontu handiz baztertu ditut, bidai idazle direneisarritan bidezki egozten dizkieten akats guztiak.Gainera, batere ez naiz sartu inongo alderdire-kin, baizik eta edonolako gizabanako edo gizatalderen aurkako grina, aurreiritzi eta borondatetxarrik gabe idatzi dut. Helbururik bikainenazidazten dut: gizateriari informazioa eman eta ira-kasteko, harrokeriazko hutsegiterik gabe esanbaitezaket bera baino zertxobait gorago nagoelahouyhnhnm iaio haiekin luzaroan harremanetanegon izanak emandako abantailagatik. Inolakoonura edo gorespenik lortzeko asmorik gabeidazten dut. Ez dut sekula hitz bat pasatzenuzten asmo gaiztokoa izan litekeena, edo irain-garri gerta balekieke hartzeko gehien prestatu-rik daudenei ere. Beraz, espero dut batere erru-

Page 561: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gabeko autoretzat aitortu ahal izango dudalabidezki neure burua, beronen aurka erantzule,kontsideratzaile, behatzaile, gogoeta-egile, ara-katzaile eta ohartarazleen leinukoek inoiz aurkiez dezaten beren gaitasunak lantzeko aukerarik.

Aitortzen dut, xuxurlatu didatela, Ingalaterra-ren menpeko nintzenez behartua nengoelagobernuko ministroren bati ikusitakoaren berriematera iritsi bezain laster, zeren eta, menpekobatek aurkituriko guztia Koroari baitagokio.Baina zalantza dut hemen aipaturiko herrialdehauen konkista Ferdinando Cortezek larrugorri-tan zeuden amerikarrekin egindakoa bezainerraza ez ote litzatekeen izango. Liliputiarrek,nire ustez, nekez merezi dute berak menpera-tzeko ontziteria eta armada baten gastua egitea,eta zalantza dut zuhurra edo segurua izangolitzatekeen brobdingnagiarrekin horretan ahale-gintzea; edo armada ingeles bat eroso egongoote litzatekeen Irla Hegalaria gainean izanik.Houyhnhnmek, egia esateko, ez dute ematengerrarako hain ongi prestaturik daudenik, guztizezezaguna baitzaie zientzia hau, eta batez erejaurtigaiak. Halere, ni gobernuko ministro

Page 562: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

banintz, ez nuke inoiz emango hura inbaditzekoaholkua. Haien zuhurtziak, adostasunak, beldu-rrik ezak eta herriarenganako maitasunak erruzbeteko lituzke militargintzan dituzten akatsak.Imajinatu haietako hogei mila armada europarbaten erdira sartu eta lerroak nahasten, gurdiakiraulkatzen, atzeko apatxez emandako ostikobeldurgarriez gerlarien aurpegiak jo eta suntsi-tzen. Ongi mereziko lukete Augustori buruz esa-ten dena: Recalcitrat undique tutus. Baina naziobikain hura konkistatzeko proposamenen ordez,nahiago nuke Europa zibilizatzeko behar bestebiztanle beren artetik bidaltzeko gaitasuna edogogoa izango balute, guri ohore, justizia, egia,neurritasun, hiritar-jarrera zintzo, sendotasun,kastitate, adiskidetasun, onginahi eta leialtasu-naren hastapenak irakatsi ahal izateko. Gurearteko hizkuntza gehienetan ditugu oraindik ber-tute guzti hauen izenak, eta autore modernonahiz antzinakoetan aurki daitezke; hau neukbaiezta dezaket egin ditudan irakurketa txikienondorioz.

Baina badut beste arrazoi bat neure aurki-kuntzekin Maiestatearen aginterriak zabaltzen

Page 563: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

hasteko are gogo gutxiago ematen didana. Egiaesateko, banuen nik zenbait eskrupulu honelakookasioetan printzeek izaten duten banatze-justi-ziaz. Esate baterako, ekaitzak pirata-multzo bateramaten du auskalo noraino, azkenean ontzi-mutilak lehorra aurkitzen du masta-gailurretik,eta hara joaten dira lapurtu eta ebastera; jendekaltegabea aurkitzen dute, harrera ona izatendute, izen berria ematen diote herrialdeari, erre-gearen izenean haren jabe egiten dira ofizialki,pipiak jotako ohol edo harriren bat jarri oroigarrigisa, bertako bizpahiru dozena hil, beste parebat indarrez eraman erakusgarri gisa, sorterriraitzuli eta barkatu egiten zaie. Honela hasten daaginterri berri bat, jainkozko zuzenbide tituluzlortua. Ontziak bidaltzen dira lehen aukera iza-ten denean, bertakoak kanporatu edo suntsitueta haien printzeak torturatu egiten dira urreanon duten jakiteko; baimen osoa ematen da abe-rekeria eta lizunkeriazko ekintza guztietarako,bertakoen odolaz lurra blai geratzen delarik; etahain espedizio jainkozalean erabilitako sarraski-tzaile-talde higuingarri hau kolonia modernoa

Page 564: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

dela esaten da, jende idolatra eta barbaro hurakonbertitu eta zibilizatzera bidalitakoa.

Baina aitortzen dut deskribapen hau ez dago-kiola inola ere britainiar nazioari, mundu osoa-rentzat eredu izan baitaiteke koloniak ezartzekoduen zuhurtzia, arreta eta justiziagatik; erlijioeta kulturaren aurrerapenerako emaitza eskuza-balengatik; kristautasuna hedatzeko aukeratuta-ko pastore jainkozale eta iaioengatik; ama-erre-sumako jendez, neurrizko bizimodu eta ohitura-ko jendez koloniak hornitzeko kezkagatik; kolo-nia guztietan zehar trebetasun handieneko etaustelkeria guztiz ezezagun zaien funtzionarioe-kin administrazio publikoa hornituz, justizia egi-teko duen ardura zorrotzagatik; eta dena boro-biltzeko, gobernaririk zoli eta bertutetsuenakbidaltzeagatik, hauek ez dutelarik beste helburu-rik izaten menpeko jendearen zoriontasuna etaberen jaun erregearen ohorea baizik.

Baina, ez duenez ematen azaldu ditudanherrialde hauek, koloniak direla eta, konkista-tuak, esklabizatuak, hilak edo deserriratuak iza-teko batere gogorik dutenik, eta urre, zilar, azu-kre edo tabako askorik ere ez dutenez, pentsatu

Page 565: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

nuen apalki ez zirela inola ere gure arreta, adoreedo interesgai. Halere, honetan gehiago inplika-tuek pentsatzen badute hobe dela bestelako iri-tzirik, prest nago zin egiteko, legez dei egitenzaidanean, ezein europarrek ez dituela herrialdehaiek bisitatu nire aurretik. Jakina, jendeari sine-tsi behar badiogu.

Baina neure Erregearen izenean jabetza har-tzearen formalitateari dagokionez, inoiz ezzitzaidan bururatu ere egin; eta hala gertatubalitz, nire egoera kontutan hartuta, agian uneegokiagorako utziko nukeen, zuhurtasunez etaneure burua gordetzeagatik.

Honela erantzun ondoren bidaiari gisa inoiznire kontra egin litekeen objekzio bakarrari,azken agurra egin nahi diet hemen neure irakur-le adeitsuei, eta neure gogoetez gozatzera itzu-liko naiz Redriffeko lorategitxora, houyhnhnmenartean ikasitako bertute-irakaspen paregabehaiek praktikatzera, neure familiako yahooakheztera animalia hezgarriak diren heinean, sarri-tan neure irudia ispiluan ikustera, eta horrela,ahal bada, ea ohitzen naizen denboraz gizakia-ren presentzia jasatera; neure herrialdeko

Page 566: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

houyhnhnmen zakarkeria deitoratzera, bainabeti errespetuz erabiliko ditudalarik neure uga-zaba bikain eta haren etxeko eta lagunekiko etahouyhnhnm arraza osoarekiko begirunez, gurehauek ere ezaugarri guztietan haien antzeko iza-teko ohorea baitute, nahiz eta adimena auskalozenbateraino endekatu zaien.

Aurreko astean hasi nintzen emazteari neu-rekin batera mahaian esertzen uzten, mahai luzebaten beste muturrean, eta egiten dizkiodan gal-dera urriei (ahalik eta laburren) erantzutenuzten. Oraindik ere yahooaren usaina oso nazka-garria zaidanez, beti izaten dut sudurra errudaz,labandaz edo tabako-hostoz betea. Eta zailabada ere urtetan aurreratutako pertsonaren ohi-tura zaharrak aldatzea, ez dut itxaropenik galdudenboraren poderioz jasan ahal izango dudalaauzoko yahooren baten konpainia, oraindik ereberauen hortz eta atzaparrekiko dudan beldurrikgabe.

Oro bar, yahoo espeziarekin adiskidetzea ezlitzateke hain zaila izango Naturak eman dizkienbizio eta txorakeriekin bakarrik konformatukobalira. Ez nau batere haserrarazten legegizon,

Page 567: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

litxarrero, koronel, inozo, jaun agurgarri, jokoza-le, politiko, putazain, mediku, lekuko, erosle,letradu, traidore edo antzerakoren bat ikusteak;hau dena gauzen ohiko bidean sartzen da; bainagorputz nahiz buruko itsuskeria eta eritasun-pilobat, harrotasunez betea, ikusten dudanean,berehalaxe apurtzen zaizkit pazientziaren mugaguztiak; eta ezingo dut inoiz ulertu nola etor dai-tezkeen bat halako animalia eta halako bizioa.Houyhnhnm zuhur eta bertutetsuek, izaki adi-menduna apain lezaketen perfekzioak ugaridituztenak, ez dute beren hizkuntzan bizio hone-tarako hitzik ere, hizkuntza hark ez duelarik ezertxarrik adierazteko hitzik, yahooen kualitatehiguingarriak deskribatzekoak izan ezik, etahauen artean ez ziren haiek harrotasunarenabereizteko gauza, ez zutelako giza izaera sakonezagutzen, animalia hau nagusi den besteherrialde batzuetan agertu ohi den bezala. Bainanik, eskarmentu handiagoa nuelarik, garbisumatu nitzakeen horren aztarna batzuk yahoobasatien artean.

Baina houyhnhnmak, adimenaren gobernu-pean bizi direlarik, ez dira beren kualitate onen-

Page 568: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

gatik harrotzen, ni neu, izter edo besorik falta ezzaidalako harrotuko nintzatekeen baino gehiago,bere zentzuan dagoen inork ere ez lukeelarikegingo, nahiz eta zoritxarrekoa izan beroriekgabe. Luzatu egin naiz arazo honetaz gogo biziabaitut yahoo ingelesen baten elkartasuna noiz-bait jasangaitz ez gertatzea eta, beraz, bizio zen-tzugabe honen arrastorik duenari ez ausartzekoaurrean agertzera erregutzen diot.

AMAIERA

Page 569: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

GULLIVER KAPITAINARENESKUTITZA,

SYMPSON ADIXKIDEARIEskatzen zaizunean, publikoki aitortzeko

prest egongo zarela uste dut, biziki eta sarriestutu ninduzulako lortu zenuela nire adostasu-na neure bidaien kontakizun nahaspilatu etaakastuna argitaratzeko; eta unibertsitaterenbateko zaldun gazteren batzuk kontratatzekoeskatu nizula beroriek ordenatu eta idazkerazuzentzeko, Dampier adixkideak nire aholkuzegin zuen bezalaxe Munduaren inguruko bidaiadeitu liburuan. Baina ez dut gogoratzen baime-nik eman nizunik ezer ken zezaten onartzeko etaare gutxiago ezer erantsia izateko; beraz, azkenhoni buruz, hementxe bertan uko egiten diothorrelako edozeri; batez ere, Ana Erregina zen-duari —ospe santu eta aintzatsuko Maiestatea-ri— buruzko paragrafo bati, nahiz eta giza espe-zieko beste inori baino begirune eta estima han-diagoa nion. Baina zuk, edo zure tartekatzaileak,pentsatu beharko zenuketen ez zela nire joera

Page 570: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eta beraz ez zela bidezkoa geure espezieko ani-maliarik goraipatzea nire houyhnhnm ugazaba-ren aurrean; eta gainera, gertaera hura gezu-rrezkoa zela; zeren eta, dakidanez —Maiestateharen erregealdiko zati batean Ingalaterran izanbainintzen— Lehen Ministro baten bidez gober-natu zuen; ez, bi izan zituen jarraian: lehena,Godolphineko Lord-a izan zen, eta OxfordekoLord-a bigarrena; beraz, ez zen gauza esan erazididazue. Era berean, Proiektugileen Akademiakokontakizunean eta houyhnhnm ugazabari esan-dakoaren zenbait pasartetan garrantzizko xehe-tasun batzuk ere kendu dituzu, edo hainbesterai-noxe nahastu edo aldatu dituzu ezen nekez jakinbaitezaket neure lana denik. Honetaz aurrekoeskutitz batean zerbait adierazi nizunean, nor-baiti min egiteko beldur zinela erantzuteari ede-rretsi zenion; agintean zeudenek zorrotz zain-tzen zutela prentsa eta prest zeudela ez bakarrikinterpretatzeko, bai eta zirikada-itxurako guztia(horrela esaten zenuela uste dut) zigortzeko ere.Baina mesedez, orain dela hainbeste urte etabost mila legoara baino urrutirago beste erresu-ma batean esandakoa, nola aplika dakioke orain,

Page 571: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

taldea gidatzen omen duten yahooetariko inori,batez ere, berauen menpe bizitzearen zoritxa-rraz gutxi pentsatzen eta beldurrik ez nuenean?Ez al dut arrazoi osoa kexatzeko yahoo hauekberauek houyhnhnmek garraiaturiko ibilgailue-tan ikusten ditudanean, hauek animaliak etahaiek izaki adimendunak balira bezala? Eta egiaesateko, hain ikuskizun nazkagarri eta higuinga-rriari ihes egitea izan zen hona erretiratzekoarrazoi nagusietariko bat.

Hauxe zen zeuri buruz eta zeuregan jarritakousteonaz esan nahi nizuna.

Ondoren, neure zentzugabezia handia deito-ratu nahi dut zure eta beste batzuen erregu etaarrazoiketa faltsuen eraginez eta neure iritziarenkontra, onartu egin nuelako neure Bidaiak argi-tara zitezen. Gogora ezazu, mesedez, guztionongia aipatzen zenuenean, nik zenbat aldiz erre-gutu nizun kontutan hartzeko yahooena, aginduznahiz eredu onez, zeharo zentzakaitz den anima-li espeziea dela; eta hemen duzu froga: irlatxohonetan bederen, gehiegikeria eta ustelkeriaguztiei betirako amaiera nola ematen zaien ikusiordez, nik espero nuen bezala, ohartarazi nuela

Page 572: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

sei hilabete baino gehiago igaro direlarik, ez dutentzuten nire liburu honek neure asmoen arabe-rako eragin txikienik izan duenik. Eskutitzezjakin erazteko erregutu nizun ea noiz desager-tzen ziren alderdi eta taldekeriak; noiz epaileakjakintsu eta zuzenak bilakatzen; abokatuak zin-tzo eta apalak, zentzu-izpiren batekin; noiz zego-en Smithfield lege-liburu piloekin sutan; edoaitonen seme gazteen heziketa oso-osorik alda-tua; medikuak erbesteratuak; yahoo emeak ber-tute, ohore, egia eta zentzuz jantziak; ministrohandien omenaldi eta jaialdiak zeharo kendu etagarbituak; trebetasuna, meritua eta jakinduriasarituak; eta prentsa prosaz nahiz bertsoz irain-tzen duten guztiak beren kotoia bakarrik jateraeta egarria beren tintaz asetzera kondenatuak.Zure laguntzaz, hauen eta beste mila eraberri-kuntzaren itxaropen sendoa nuen; izan ere, argieta garbi ondoriozta baitzitezkeen liburuanemandako aginduetatik. Eta yahooen nagusidiren bizio eta txorakeria guztiak zuzentzekozazpi hilabete aski denbora dela aitortu beharda, beren izaeraz bertute edo zuhurtasunerakobatere joerarik izateko gai balira. Halere, zeure

Page 573: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

eskutitzetan oso urruti zaude nire esperantzarierantzuteko, eta aitzitik, gure mezularia asterozamatzen duzu libeloz, klabez, kritikaz, oroit-idazkiz eta bigarren zatiz, zeinetan ikustendudan estatista handiei kalte egiteaz akusatzennautela, giza izaera endekatzeaz (oraindikusteona dutelarik horrela deitzeko) eta emaku-mezkoak iraintzeaz. Halaber, paper-sorta horienidazleak beren artean ez datozela bat ohartzennaiz, zeren eta, batzuek ez bainaute neureBidaien autoretzat ere aitortzen, beste batzuekguztiz arrotz zaizkidan liburuen autore bihurtzennauten bitartean.

Ohartu naiz, halaber, zure inprimatzaileakgaraiak nahasten dituela axolagabeziaz eta okerjartzen dituela nire bidaia eta itzuleren datak, ezduelarik asmatzen ez benetako urtea, ezta bene-tako hila edo hileko eguna ere; eta entzun dutjatorrizko eskuizkribua suntsitua izan dela libu-rua argitaratuz geroztik. Eta nik ere ez dut harenkopiarik; halere, zuzenketa batzuk bidali dizki-zut, inoiz bigarren argitalpenik egiten bada sarditzakezunak; baina oraingoz ezin dut nik horienerantzukizuna hartu, baizik eta arazo hori nire

Page 574: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

irakurle zentzudun eta bihotz onekoen esku utzi-ko dut, beraiek molda dezaten nahi bezala.

Entzun dut gure itsas yahooetarikorenbatzuei akastuna iruditzen zaiela nire itsas hiz-kera, desegokia zati askotan eta erabiltzen ezdena gaur egun. Ezin dut horretan lagundu.Lehen bidaietan, gaztea nintzenean, marinelzaharragoek irakatsi zidaten eta haiek bezalahitz egiten ikasi nuen. Baina geroztik konturatunaizenez, itsas yahooek, lehorrekoek bezalaxe,modari jarraitzen diote beren hitzetan, etahauek urtero aldatzen dira; eta hainbesterainogainera, ezen gogoratzen dut bidaia bakoitzarenostean neure sorterrira itzultzean, dialekto zaha-rra hain aldatua egoten zenez, nekez ulertu ahalizaten nuela berria. Eta konturatzen naiz, yahoo-ren bat ikusminez Londrestik etortzen zaidaneanbisita egitera etxera, ez hark eta ez nik ezin iza-ten ditugula geure ideiak adierazi bestearentzatulergarri izateko moduan.

Yahooen kritikak inolako eraginik izango baluniregan, arrazoi osoa izango nuke kexatzekohorietako batzuek nire bidai liburua neure burua-ren fikzio hutsa dela pentsatzeko bezain lotsaga-

Page 575: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

beak direlako; eta houyhnhnmak eta yahooakUtopiako biztanleak baino egiazkoagoak ez dire-la adierazteraino ere iritsi dira.

Benetan aitortu beharra dut Liliput, Brobdin-grag (horrela idatzi beharko bailitzateke hitz haueta ez hutsegitez «Brobdingnag») eta Laputakobiztanleei dagokienez, oraindik ez dudala inoizaurkitu haien izatea edo beraietaz kontatzenditudanak eztabaidatzeko bezain yahoo harropu-tzik, zeren eta, egiak berehala sinesbetetzenbaitu irakurlea. Eta zergatik ez da sinesgarriahouyhnhnm edo yahooei buruz kontatzen duda-na, nabaria denean hiri honetan bertan ereazken hauetariko milaka asko dagoelaHouyhnhnmlandiako neba-arreba adimengabe-koekiko duten ezberdintasun bakarra kiskun-kaskun mintzatu eta biluzik ez ibiltzea denean?Zentzarazteko idatzi nuen, eta ez onespen ema-teko. Arraza osoaren ahobatezko gorespenagutxiago axola zait, tegian ditudan bihouyhnhnm endekatuen irrintzia baino, zereneta, hauei esker, endekatuak egon arren, neureburua hobetzen baitut zenbait bertutetan, inola-ko bizio-nahasketarik gabe.

Page 576: Jonathan Swift, Gulliver-En Bidaiak

Neure egiatasuna defendatzeko bezain ende-katua naizela uste ote dute animalia miserablehauek? Yahooa naizen arren, ongi dakiteHouyhnhnmlandia osoan, nire ugazaba bikaina-ren irakaspen eta eredu onari esker bi urterenburuan (neke handiz izan zela aitorturik ere)lortu nuela gezurra esateko, itxurak eta iruzuregiteko, eta nahastarazteko ohitura madarika-tua neuregandik kentzea, hain sakon sustraiturikdagoen ohitura nire espezieko guztien baitan,europarrenean batez ere.

Badut kexa gehiagorik ere arazo iraingarrihonetaz, baina ez dut jarraituko neure burua edozu zeu gogaitarazten. Argi eta garbi aitortubehar dut, azkenekoz itzuli nintzenetik, nireyahoo izaerako okerkeria batzuk indarberrituegin zaizkidala zeure espezieko zenbaitekin, etabatez ere neure familiako batzuekin halabeha-rrez, elkarrizketatzean; bestela, sekula ez nin-tzatekeen hasiko yahoo arraza erresuma hone-tan erreformatzeko proiektu zentzugabeaz;baina orain amaitu dut betirako egitasmo ames-lari guzti horiekin.

1727ko apirilak 2