JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren...

37
JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA Asteasu, 2007-III-17

Transcript of JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren...

Page 1: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA»EUSKALTZAINDIAN SARTZEA

Asteasu, 2007-III-17

Page 2: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

BERNARDO ATXAGAEUSKALTZAINDIAN SARTZEA

Iñaki Amenabar,Asteasuko alkatea

Egun on eta ongi etorri Euskaltzainburu jauna,Euskaltzainak,Jose Irazuren emaztea eta alabak, eta gainerako familiako guztiak,Asteasuko zinegotzi jaun-andreak,Herritarrak, eta

kanpotik etorri zareten guztiok.Ongi etorri ekitaldi akademiko honetara.

Ohore handia da herri batentzat herritarren artean euskaltzain bat eduki-tzea, eta ohore handiagoa da oraindik Alkatearentzat zuen aurrean sarrera-hi-tzaldi honetako mahaiburu izatea.

Hitz banaka batzuk besterik ez, ekitaldi honetan luze aritu behar dutenakbeste batzuk direlako, baina ez nuke bukatu nahi Jose Irazu herritarrari eske-rrak eman gabe, sarrera-hitzaldia bere jaioterrian egitea erabaki duelako. Oho-re handia da asteasuarrontzat gaur bera gure artean izatea. Hegaldi luzeak egi-ten ohitua dagoen arranoak bezala, aldiro-aldiro bere habiara itzulten delaikusteak pozten gaitu.

Azkenik, Asteasuko Udalak atsegin handiz egin ditu, Euskaltzaindiarekinbatera, sarrera-hitzaldi hau behar bezala gauzatzeko egin beharrekoak, eta eki-taldi eta egun ederra opa dizkizuet denoi.

Page 3: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

BERNARDO ATXAGAEUSKALTZAINDIAN SARTZEA

Andres Urrutia Badiola,euskaltzainburua

Asteasuko alkatea,Euskaltzainkideak,Asteasuarrak,Jaun-andreok,

Egun on guztioi!

Euskaltzaindia gaur Asteasura dator, zuen herrikide den Jose Irazuren sa-rrera-ekitaldia egitera.

Hona etortzeko deian, guztiok irakurri ahal izan dugu Jose Irazu izen-abi-zenaren ondoan, bestelakoa, beharbada guretzat ezagunagoa edota gure gizar-tean barreiatuagoa. Honetara dio horrek: Bernardo Atxaga.

Nor, ordea, gaur euskaltzain oso bere burua jantziko duena? Bata ala bes-tea? Esan dezadan argi eta garbi bi-biok datozela Euskaltzaindira, bitzuok bai-tira bat euskal letretan, gizabanakoa bera eta haren heteronimoa.

Hartara, Euskaltzaindiak bereganatzen du, takada batez, bikote harriga-rria, pertsona berak bere baitan daramana. Jose Irazu –noizbait, Bilbo aldeanJoseba izan bazen ere, batik bat ikaskideen ahotan–, asteasuarra, familia jaki-nekoa, herrikidea, biografia baten jabea. Aldi berean, Bernardo Atxaga, aurre-koaren bizimodua, gogoeta, ideiak eta eitea barruratu ez ezik, literaturarenmailuaren bidez moldatuak eta euskal letretan emanak dituena, guztion goza-menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako.

Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,ispilu bera osatzen dute, eta irakurleak aukera du horren barruan ispiluaren bialdeak eta ikuspegiak batera ikusteko, errealitatea eta horren isla, modu asko-tara kanporatuak baina batera zizelkatuak.

Ispilu horri begira nagoen honetan, ispilu horrek alde itsurik ez duelaohartu naiz, irudiak alde batera eta bestera ikusten baititut. Batean aurkitzenditut Jose Irazu semea, Jose Irazu senarra, Jose Irazu aita, Jose Irazu adiskide

Page 4: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

eta laguna, eta, orobat, haren inguruan diren emaztea, alabak, gurasoak, anaia-arrebak, senideak, adiskideak... Horretan datza gizona, bere errealitate histori-ko eta zehatzean kokatua, bere biografiaren datu esanguratsuetan hartua etahertsatua.

Ispiluaren beste aldean, ostera, Bernardo Atxaga dut zain, bere literaturamunduarekin, bere irudiekin, bere metaforekin, euskal letren sarea ehotzen etalotzen, autore baten heldutasunaren ezaugarri eta seinale.

Hainbatez, Euskal Akademiara datoz gaur Irazu eta Atxaga, Asteasu etaBilbo, Gipuzkoa eta Euskal Herria, euskara eta literatura, hizkuntza eta sor-kuntza. Asteasukoa da horien eramaile, Asteasutik euskal letretara beste ba-tzuek emaitzarik onenak eman zizkioten bezalaxe.

Ezin isilpean utz, soka luze horretan, Juan Bautista Agirre eta AntonioArrue. Ezin, inolaz ere, bigarrenaren aholkua eta iritzia baztertu:

guk gure bizitza guzian, bai euskerazko bai erderazko, azal, estalki edo jan-ziera apañ eta ongi ornitutako literatura-lanen zale amorratuak izan gera beti etabeti. Baña, azalak, estalkiak eta janzierak ezezik, mamiak, muñak eta barrunbe-ak ere, ba-dutela ajola, derizkiogu. Ta ez nolanaikoa.

Halakoxea da, izan ere, gure sarrera-hitzaldiaren egilea. Literatur uniber-tso sendo –azal eta mami– baten asmatzailea. Egin diezaiogun, hortaz, berariere ongietorria, ia-ia mende bi lehenago Juan Bautista Agirrek idatzi bezala-xe, eguantzari edo egunsentiko argiari Groenlandian egiten zioten moduan,alegia, kontentu gelditzeko eguantzari musikaz ongi etorri egitea. Izatez, mu-sikarik jatorrena eta preziatuena da haren ahotik gaur entzungo duguna, hainzuzen ere, hitzaren musika, literaturaren doinua.

Buka dezadan nire agurra. Artean, Euskaltzaindiaren izenean, mila eskerasteasuarroi, eta gainerakoei ere, zuen harrera abegikorrarengatik, eta egin de-zagun aurrera gaurko egitarauarekin. Esan dut.

14 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 5: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK

Jose Irazu, «Bernardo Atxaga»

Antzarak ditut nik gogoan herri honetan bizi nintzen garaietatik, eta haie-xek hartu nahi ditut aintzat orain ere, gaurko hitzaldi honetan. Hiztegiek dio-te ahatea bezalako hegaztia dela antzara, baina handiagoa, eta grisa duelalumajea, laranja kolorekoa mokoa, gorrixkak direla bere hankak. Entziklope-dietako argazkietan ikusten dugunean, berriz, hegazti zein txori guztiek dutenbegirada serioa antzematen zaio berari ere, eta, nahiz kopeta handirik ez duen,kopetiluna dela esango lukete askok.

Nolanahi dela ere, ez nituen nik bertatik bertara eta xehetasun horiekinguztiekin ikusten garai hartan, herri honetan bizi nintzenean, baizik eta aire-an, haien urteroko hegaldian. Gogoan ditut oraindik 1958. urte aldera pasatuzirenak. Aurrena haien deiadarra zabaldu zen, ahatearena bezalakoa baina hau-tsiagoa eta ilunagoa, eta geroxeago ehun buru eta gehiagoko taldeetan azalduziren, lerrorik lerro denak, letrak eta zenbakiak osatuz. Gora begira jarri etazenbaki haiei 1aren edota 3aren tankera hartu nien gehienetan; aldian behin,7arena. Letrak, berriz, zirriborrotsuagoak iruditu zitzaizkidan, zailagoak eza-gutzeko orduan. Alfabetoaren azkenekoen itxura zuten, gehienbat; Z dardara-tia zirudien batek; Y besteak; X etzana hurrengoak.

Nire lehen oroitzapenetakoa da: Asteasu herri honetako kale nagusiahutsik; erretenetan, euriak utzitako ur kondarra; tximinietan kea, haizeak ba-natzen duena. Eta zerua, lainotsu. Lainoen azpian, antzarak etengabe pasa-tzen.

Garai hartan aritmetikaren lehen arauak ikasten ariko ginen eskolan, ka-ligrafiako lehen koadernoak betetzen, eta agian arrazoi horregatik egin zi-tzaizkidan deigarri hegaztiek hegan egin bitartean osatutako zenbaki eta letrahaiek. Itsatsita geratu zitzaidan gertaera gogoan, eta gerora, eskola gehienakbukatu eta idazten hasi nintzenean, behin eta berriro aipatu nituen.

«Neguko egun bat da –idatzi nuen hogei bat urte geroago koaderno ba-tean–. Ehiztariek tiro egin dute beren eskopetekin. Zazpi edo zortzi antzara lu-rrera joan dira. Zeruari letra bat falta zaio orain».

Ohar hori ez zitzaidan baliatu, eta ez zen inongo liburutara iritsi; bai,ordea, antzeko beste hainbat. Bi anai deitu nuen nobela laburrean – esan

Page 6: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

gabe doa izen hori, Bi anai eta ez Bi anaia, Euskaltzaindiaren aurrean ha-rroxko xamar nenbilen garaien seinale dela–, antzarak aintzat hartu ez ezik,antzara baten lekuan jarri nuen neure burua, eta lerro honekin eman nion atalbati hasiera:

ehun eta hamaika antzara ginen, eta egun asko generamatzan hegaletan ipa-rreko lur zelai eta hotzetatik aienatu nahiz (…)

Bi mila eta zazpigarren urtean gaude orain, pasatu dira beraz urte ugariantzarak ikusi nituen lehen aldi hartatik; baina nahi nuke antzararen gaiari be-rriro heldu, eta gainera Bi anaiko joko berbera egin, hots, haietako baten le-kuan jarri eta, irudimenarekin, Asteasu herri honetara, ez errepidez, ez lurre-tik, baizik eta airez hurbildu. Eta banator ni, badator antzara Andoain aldetikhegan. Laster, Oria ibaia atzean utzi orduko, bere begirada luzeak Adunakoherria ikusten du bere kanpandorre txorrotxarekin, eta, aurreraxeago, Zizurkilbiak, goikoa eta behekoa, eta Alkiza, Asteasu hau, Ernio mendiaren gailurraeta, azken-azkenean, itsaso zabala.

Ez da oraingoxe kontua hegaztiek bideak ezagutzea. Gogoan daukat ume-tan entzun nuena; ez hemen, baizik eta amaren herrian, Albizturren. Bada, Al-bizturko bi etxekoandre erromes abiatu omen ziren Santiora, eta Ernio azpi-ko Zelatunera iritsi orduko, galdu. Beleak zebiltzan nonbait inguruan, etaandre haietako batek, beste inoren arrastorik ez, eta galde egin omen zien:«Zein da Santioarako bidea? Hau, hori edo hura?». Beleak antzararen antze-koak dira ahotsaren aldetik, eta zakar xamar erantzun omen zuten: krua! Krua!Arindua hartu zuen galderagileak. Bere lagunarengana egin eta halaxe esanomen zion:

bidea hango hura dela esaten dinate. Ederki giñunan nik erdera jakin ezbanu!.

Zelatungo bele haien pareko, gure antzarak ere ez du zalantzarik bideazeta noranzkoaz, baina, presa handirik ez duenez, pasatu Aduna gainetik etajaisten hasi da poliki, eta gelditu ere, gelditu egin da Zizurkil behekoaren etaZizurkil goikoaren artean; Errekalde baserriko teilatuan.

Askok ondo dakizuenez, Errekalde izeneko baserri horretan hainbat ber-tsolari jaio ziren, eta haien arteko ospetsuenari, gaur Zizurkilen harrizko oroi-garri bat daukanari, Pedro Mari zeritzan; Pedro Mari Otaño. Aita Zavalaren li-buruetan irakurri dut bertsolari askok santu zaindaritzat zeukatela, etaguztiengan izan zuela eragina. Teodoro Mujikak, berriz, areago dio 1985ekobertso batean:

oraintxe irurogei ta amabost urte Pedro Mari il zala esaten digute, baiñanbere bertsoak bizia daukate, izkuntz onek arnasik galtzen ez dun arte.

Ez da beroarenik laudorioan. Pedro Mari Otañoren hitzek luze iraun dute.Juan Mari Lekuonak unibertsitatean erabiltzen zituen langaien artean ere aur-

16 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 7: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

kituko dituzue, edota Xabier Lete abeslari eta poetaren lanetan. Nik neuk osogaztetan ezagutu nituen. Andres Bitoria izeneko adiskidearekin nengoen hiz-ketan, eta, halako batean, inongo paperik gabe, onbuaren bertsoak kantatzea-ri ekin zion berak.

Baduzue, noski, kontuaren berri: Otaño Argentinako Pampa izeneko lau-tadan bizi da, eta inguru hauetako mendi eta basoen mira bilatzen du. Pozaematen dio horregatik arrantxoaren alboan dagoen onbu izeneko zuhaitzak, etaharen azpian edo adar artean esertzen da maiz herri minez, jaiotetxeko in-txaurra gogoratuz:

nere lagunik maitatuena onbu laztana zu zera, argatik nator zure kolkorani malkoak ixurtzera, iduriturik naramazula atariko intxaurpera. Beti izango zai-tut gogoan bañan joan nai det ostera Euskal-lurreko zuaizpe artan nere ezurrakuztera.

Zaila da zehaztea literatura esaten diogun horrek gizarteari ekartzen diz-kion onurak, baina, oinarri-oinarrizkoari helduz, hark egiten duen bereizketalana har liteke gogoan. Bertsoek, poemek, nobelek, bereizi egiten dituzte une,leku edo gertaerak. «Bereizi», diot, baina berdin esan nezake «bakandu»,«apartatu», «atera gauzak bere jatorrizko arruntasunetik». Halaxe gertatu zenErrekaldeko intxaurrarekin bertsoen ondoren. Ez da harrezkero nolanahikozuhaitza. Ihartua dago gaur; hala ere jende askok begirada bat eskaintzen diopasatzean.

Beste leku bat hartuko dut orain aintzat, Errekalde baino ospetsuagoa, Si-ziliako uhartean dagoena. Ideia bera azaltzeko, hartu ere.

Inoiz Siziliara joaten bazarete, eta Messina izena hartzen duen itsasarte-raino hurbildu, ez duzue aparteko ezer ikusiko. Herri bat dago han, kostalde-etan ugari diren hamaika bezalakoa, zarpaila eta zaratatsua, eta haren amaie-ran, hondartza mutur bat, hondarra baino gehiago harri txintxarra daukana.Baina bertakoren batek berehala esango dizu Homero lehen poetak leku huraizan zuela gogoan, eta, Odisearen hamabigarren kantuan azaltzen denaren ara-bera, hango bi harkaitzetan bizi izan zirela Eszila eta Karibdis munstro bel-durgarriak, marinelak hil eta irensten zituztenak.

Odisean bizpahiru orrialde hartzen ditu aipamenak; nahikoa, ordea, lekuhura, berez arrunta, bakan eta berezi bihurtzeko; munduko beste lekuak ez be-zalakoa, garrantzitsuagoa. Jakina, Messina aldean bizi den jendeari on egitendio halako leku seinalatu batean bizitzeak.

Tradizio grekora jo dut adibide bila, baina errazagoa zatekeen bertatikbertara ibili eta gure beste tradizio nagusia hartzea aintzat, hots, kristautasu-nak ekarritakoa. Pentsa dezagun Belengo herrian. Herrixka bat izango zen due-la bi mila urte, inolako ñabardurarik gabea. Baina Bibliak zioen han jaio zelaJesus, Jainkoaren semea, gero gurutzean hilko zena, eta kontaera horrek mun-duko leku aipatuenetakoa bihurtu zuen.

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK - Bernardo Atxaga 17

Page 8: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Messinako itsasartea edo Belengo herria ez ziratekeen leku berberak izan-go Odiseako edo Bibliako kontaerarik izan ez balitz. Era berean, Euskal He-rria ere ez litzateke berbera onbuaren bertsorik gabe. Badakit izpi bat beste-rik ez dela; badakit ez dagoela oraingo poeten lana Greziako edo Israelgolehen poeta haienarekin konparatzerik eraginaren aldetik; baina oinarri-oina-rrian lan bera egiten dute denek.

Gure antzarak ez daki luzaro geldirik egoten, eta hor abiatu da hegan. Zi-zurkilgo gaina alde batera utzi eta, Asteasuko errepide nagusiari helduz, «Kon-portako errebuelta» esaten zitzaion tokira jo du. Astia daukat, ordea, orain ar-teko hitz nagusiei beste bat gehitzeko. «Bereizi» esan dut arestian, «bakandu»,«apartatu». Orain «transfiguratu» esan behar dut. Bertso, poema eta nobelektransfiguratu egiten dituztela une, leku edo gertaerak; errealitatea.

Badakit hitz hau ez dela gure euskal hiztegietan azaltzen, eta guztiek erejauzi egiten dutela «transferitu» delakotik «transformadore» delakora; baina,oker ez banago, Euskaltzaindiaren hiztegia E letran dago oraindik. Aukera dut,beraz, «transfiguratu» eta baita «transfigurazio» bera ere erabiltzeko. Ziurre-nik ere baztertua izango da, zeren elizen arteko Biblian ere nahiago izan bai-tute «antzaldatze» delakoa; baina, aukera dagoen bitartean, bonbon. Eta gerogerokoak.

Gogora dezagun transfigurazioaren pasartea. Bibliak dioenaren arabera,Tabor izeneko mendian gertatu zen. Hala dio Mateok: «Jesusek Pedro, San-tiago eta honen anaia Joan hartu, eta mendi garai batera eraman zituen apar-te. Eta antzaldatu –«transfiguratu»– egin zen haien aurrean: aurpegia eguz-kia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. Hartan,Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan. Pedrok esan zion Je-susi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo di-tut bertan».

Ez litzateke erabat zuzena izango literatura lanek errealitatea –lekuak,uneak, gertaerak– eguzkia bezain distiratsu eta argia bezain zuri bihurtzen di-tuztela esatea, zeren batzuetan kontrakoa ere burutu baitute. Gogoratu, esatebaterako, Goebels kriminala, Hitlerren gobernuko propaganda burua, nobela-gilea zela; gogoratu, beste maila batean –oso beste maila batean– ez direla ber-tsolari guztiak Pedro Mari Otaño bezalakoak izan, egon direla aitzitik umoregaizto bezain atzerakoia erabiliz atsekabea besterik ekarri ez dutenak. Izan zenhementxe bertan inork gutxik gogoan duen bertsolari bat, behin batez herrikomaisu errepublikanoari bertsoak atera zizkiona. «Maestro pequeñito, don Mi-guel det izena…», holaxe hasten ziren bertso gaiztoak, eta burla hartan mai-suaren gorputzeko akatsa eta haurdun geratutako andre baten auzia nahastenziren. Dena jakin dezazuen, maisua bila joan zitzaion, eta larri ibili zen gurebertsolaria.

Nolanahi ere, salbuespenak alde batera, egia da lan literarioek errealita-tea onerako transfiguratzen dutela. «Jauna, zein ederki gauden hemen!», hots

18 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 9: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

egin omen zuen Pedrok Tabor mendian. Halaxe aterako litzaiguke guri trans-figuratutako zeinahi lekutan. Edo, behintzat, errazagoa litzateke poz hori er-diestea.

Ez dago, lan literarioek eragindako transfigurazioan, inolako mirakulurik,inolako misteriorik. Bizitza da haren eragile. Pedro Mari Otañok Ameriketarajoan behar izan zuen, etxetik urruti; Ameriketan, beste sentimendu askoren ar-tean, herri mina nozitu zuen; onbu bat zegoenez bere arrantxoan, hura balia-tu zitzaion Errekaldeko intxaurra gogoan hartzeko. Esperientzia hori hitzbihurtu zuen, eta bere hitzei forma bat eman zien atseginagoak eta iraunko-rragoak izan zitezen. Errekaldeko intxaurra herri-minaren ikur zaigu gauregun. Horra hor transfigurazioaren bidea.

Gure barneko alde hori, arima, espiritu eta beste hamaika modutara dei-tua izan dena, eta etengabe, egonkortasunik gabe, eraldatzen dena, batzuetankezkoa ematen duena eta bestetan berunezkoa, arrazoiak doi-doi menderatzenduena, hori guztia, gure barneko aldea, infinituaren pareko da. Batzuetan, in-finitu horren puntu bat, une bat, kanpoko zerbaiti erantsita geratzen da. Har-kaitz bati, itsasarte bati, zuhaitz bati. Horra hor transfigurazioaren muina.

Pentsa ezazue, istant batez –antzara Konporta gainean dago jadanik, etaaldatu egin behar dut hizpidez– hutsala izan arren esanguratsua den kontu ba-tean. Pentsa ezazue Euskal Herri honi «Suitza txikia» deitzen ziotela, eta dio-tela, batzuek. Bitxia da kontua, Suitza eta Euskal Herria ez baitira ia ezertanberdin; baina horrelakoak gertatzen dira bertsoen, poemen edo nobelen trans-figurazio lana aintzat hartzen ez denean. Norberaren lekua bigarren mailakobihurtzen da, leku nagusi baten leku-orde hutsa, eta gainera, okerragoa dena,arroztu egiten da. Ernio mendiaren gailurrean jarri eta hango ikusmira mire-tsiz «lurralde hau Suitza txiki bat da» esaten duena, bietako bat: edo suitzarrada, edo ez du sentsibilitaterik. Ez diote irakatsi, ez du ikasi, sentsibilitate horiizaten. Berari dagokionez, Otaño, Orixe, Lizardi eta gainerako guztien lana al-ferrikakoa izan da.

Gure antzara begira dago airetik. Luzea ez ezik, sakona ere bada bere be-gia, eta ikusi egiten du iraganekoa ere, gaur egun ez dagoena: botana alde ba-tera, urez ia gainezka; erreka zuloan, errota txiki bat; goraxeago, baserri ga-lanta, armarria ere baduena: Konporta bera.

Behin batez, artean ume nintzela, banindoan bizikletan Zizurkilgo esko-lara eta adin handiko andre bat ikusi nuen pare hartan, errepidearen ertzean,zumitzezko besaulki batean eserita. Gelditu egin nintzen aurretik pasatzerako-an, agian keinuren bat egin zidalako, eta hizketan hasi ginen biok. Ederki hitzegiten zuen andre hark, bizi eta zorrotz; ondo entzuteko, berriz, tronpeta mo-duko bat erabiltzen zuen, ni zerbait esaten hasi orduko belarrira eramaten zue-na. Tresna erabat harrigarria egin zitzaidan, eta agian horregatik daukat uneagogoan.

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK - Bernardo Atxaga 19

Page 10: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Andre hark Mikela Elizegi zuen izena, eta Pello Errota bertsolariaren ala-ba zen. Atera berria zuen garaitsu hartan, 1963. urtean, Pello Errotaren bizi-tza izeneko liburua. Esan dezadan zehatzago: liburua Aita Zavalak antolatu etaargitaratu zuen Mikela Elizegiri egindako magnetofoi-grabazioak erabiliz. AitaZavalak berak aitortua duenez, arratsalde asko eman zituen eginkizun horre-tan; arratsalde gozo xamarrak, gainera; ez bakarrik Mikela Elizegiren kontuakentretenigarri zitzaizkiolako, baita haren alabek pastelak ateratzen zizkiotela-ko ere. Bistan da: beste garai batzuk ziren idazleentzat. Gozoagoak, berriroesanda. Pentsa! Suitza txikiarekin egokitu beharrean, «petit suisse» batekinegokitzen zen Aita Zavala arratsaldero. Alde ederreko kontua!

Pentsa dezagun orain, tarte batez, zenbat esku behar izan ziren liburu horiaurrera ateratzeko, noiz eta garairik okerrenean, diktadura bizian geundela;euskal kulturaren egoera sekula egon den mailarik behekoenean zegoela. AitaZavalaren lana behar izan zen aurrena, funtsezkoena. Gero, zentsuraren ozto-poa desegiten lagunduko zuen norbait. Hurrena, berriz, dirua arriskatuko zuenargitaldaria. Ondoren, noski, irakurleak behar izango ziren, irakurle biziak ba-tez ere, Mikela Elizegiren kontaera zabalduko zutenak. Eta «ahozkotasuna»edo «herri literatura» esaten zaion horren aldeko giroa ere behar izango zen,noski, eta giro horretan Manuel Lekuonaren Literatura oral euskérica saiake-rak ere izango zuen eragina. Horrenbestez, liburutxoari aparteko irakurle batfalta zitzaion, irakurle sine qua non bat, bultzada erabakigarria emango ziona.Eta hura ere lortu zuen azkenean: Gabriel Aresti. Pello Errotaren itzala bereeskuetara iritsitako euskal «nobelarik» onena zela azaldu zuen Arestik, eta saribat emango ziokeela berak.

Esku horiek guztiak eta beste hainbat ibili ziren tartean Mikela Elizegi-ren liburutxoari bultzaka. Eta, alde batera, arraroa izan zen ahalegin hori. Ja-kina da –nik behintzat ez daukat dudarik– literaturak eta literaturaren mun-duak eredu aristokratikoaren usteak eta maniak imitatzen dituela, eta PelloErrotaren bizitza ikusezina dela eredu horretatik begiratuta. Eta beste eredunagusitik –eredu komertzialetik– begiratuta ere, berdintsu: ikusezin. Zer arra-zoi izan zuten, beraz, Aita Zavalak, Lekuonak, Arestik, liburutxoari balioaemateko?

Nik badakit Aita Zavalak erantzungo lukeena, idatzita baitauka: izugarrimaite dituela, gustatzen zaizkiola, herri kontaerak, eta horregatik ibili dela «oi-ñez eta jakin miñez» halakoen bila. Eta badakit zer egon zen Literatura oraleuskérica delakoaren oinarrian, Manuel Lekuonak berak aitortu baitzidan An-doaindik eman genuen paseo batean. Oñatin 1918.urtean ospatu zen EuskalKulturari buruzko Nazioarteko Batzarrean sasi-jakintsu batek mespretxuz etairainez hitz egin omen zuen Euskal Herriaz. Jende baldarra eta baioa zela eus-kalduna; ez zeukala Euskal Herriak poeta bakar bat ere, eta imajinatu ere ezinzitekeela egin Heinrich Heineren mailakorik sor zitekeenik hemen. Lekuonaizugarri haserretu omen zen hori entzutean, eta aurka egin zion esanez ez ge-nuela Heineren mailakorik edukiko, baina horren ordez ehunka herri-poeta ge-

20 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 11: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

neuzkala, bertsolariak. Une hartan bertan bertsolariaren balioa azalduko zuenliburu bat idaztea erabaki omen zuen.

Gabriel Arestik ere –asmatu egiten dut hau, ez bainuen berarekin gai honiburuz hitz egin, eta irakurri ere ez baitiot inon irakurri– sentsibilitate alema-niarra izango zuen Zavalaren eta Lekuonaren moduan, Herder, Schiller,Grimm, Von Chamisso eta beste erromantikoen ondorengoa; baina, horretazgain, ideia komunistak zituenez, herri xehearen bizitzaz hitz egiten zutelakomaiteko zituen Mikela Elizegiren edo bertsolarien kontuak. Gogoan daukatoraindik Bilboko Anaitasuna aldizkarian argitaratu zuen Txirritari buruzko tes-tua. Bertan, haren bertso bat kopiatzen zuen:

etxe maiorazkoa nintzen tokamentuz, baldin serbitu banu aita pulamentuz,nere bizimodua beti dabil kantuz, despatxatuko naute ez banabil kontuz.

Poeta sozialaren definizio paregabea zela zioen Arestik jarraian.

Zeinahi zirela ere, direla ere, arrazoiak, ondorioa bat bera da, eta hori danik azpimarratu nahi nukeena: hirurek ere balioa ematen ziotela ahozkotasu-nari, herri literaturari eta, bide batez, hizkuntzari. Kontuan izan gure hizkun-tzan, XX. mendera arte, oso urria izan zela bestelako literatura; bere arrazoiabazuela Lekuonari Heine aipatu zion kanpotarrak, eta hizkuntzari balioa emannahi bazitzaion nahitaezkoa zela aurrena herri literatura goraipatzea. Batzue-tan justizia osoz, hala nola Mikela Elizegiren kasuan.

Gure antzara aireratu da berriro ere, eta segituan hartu ditu begietan As-teasuko bi auzo nagusiak, Elizmendi –guk, asteasuarrok, «Elemendi» deitzenduguna– eta ibarrean dagoen beheko alde hau, «kalea». Elizara jo du zuzene-an eta, zikoinaren ohiturak ere badakizkiela adieraziz, kanpandorrean kokatuda, erpin-erpinean.

Joera bat egin dio oraingoan antzarari iraganekoa ere ikusteko gaitasu-nak, eta arestian botana eta errota bezala, oraingoan aspaldiko jendea ikustenhasi da, baina gurpil zoroan bezala, zorabiatu egin bailitzan. Militar bat ikus-ten du aurrena, Zumalakarregi jenerala, hainbat uda inguruko etxe batean emanzituena. Segidan, berriz, beste militar bat, hura ere karlista, liberalekin ez ezikSanta Kruzekin ere lehian ibilitakoa eta Erretotxe delakoan luzaro egondakoa:Lizarraga jenerala. Batera, Juan Bautista Agirre apaiz erretorea, «AsteasukoAgirre» izenaz ezagutzen den idazlea, eta haren ondoan gure beste erretorehura, Hipolito Usabiaga, «donipolito». Umeak ere ikusten ditu antzarak, es-kolatik atera eta harmailetan kokatuta argazki baterako; tartean zoritxarrekoJoseba Arregi hura, 1981ean torturaren ondorioz hil zena. Ezkutatu dira ume-ak eta, irudi-gurpil etengabean, Mikel Laboa ikusten du arkupe azpitik pasa-tzen, eta Juan Mari Lekuona eliz barruan aldareko estatuei begira.

Azkenean, lortu du antzarak begirada zehaztea eta irudien gurpil zoroageratzea. Ikusi, orain, pertsona bakar bat ikusten du. Asteasun jaio eta Astea-suko erretore izan zen Juan Bautista Agirre hura. Dakizuenez, XVIII. mende-

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK - Bernardo Atxaga 21

Page 12: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

aren erdi aldera jaio zen, Ilobate deitzen den etxean, batzuen ustez. Eracusal-diac –sermoiak– idatzi eta argitaratu zituen, eta euskal literaturaren klasiko-tzat jotzen da gaur egun.

Har dezagun liburuaren pasarte bat. Hamaseigarren atalekoa, adibidez.Bekatuaren arriskuaz ari da, eta dio:

[…] etzabiltzala bada, Cristaua, aitzaquiac billatzen becaturaco bide etaperillac uzteco; aldeguizu lembait len; bestela guertatuco zatzu michirrica edoingumari guertatu oi zayona. Badabil inguma arguiaren inguruan ariñ ariñ: be-guiratzen dio eta cembateta gueyago beguiratzen dion ambat gueyago lilluratzeneta choratzen du arguiaren edertasunac. Alderatzen zayo beiñ ta berriz, eta erre-tzen diozca egoen eta zancoen erzac, baña ez da centzatzen. Atzenean, aimbes-terañó alderatzen zayo non osotoro erretzen eta illic geratzen dan. Ay! Aditzenzauden inguma, inguma! Bazabiltza becatuaren bide eta perill orietan, erretzeneta quiscaltzen dira zure gura charrac, baña etzera centzatzen, eta atzenean illicgueratuko zara becatuan, edo gogoz, edo bestela. Ala guerta ez daquizun, alde-guin, aldeguin perilletik.

Esan ohi da literatura «hizkuntzaren utopia» dela. Idazteari ekin eta tes-tuari forma bat ematen saiatzen denak lana eginarazten diola hizkuntzari: adie-razi ditzala gauzak hobeto, zehatzago, ederrago; adierazi ditzala, gainera, adie-razten zailenak diren gaiak. Edo areago: sor ditzala, idatzi bitartean, ustez etainon ez zeuden gaiak, erreskata ditzala isiltasunetik. Ahalegin utopiko hori ezdago, bestalde, literaturan bakarrik; hori idazketa ororen muin-muinean dago.Juan Bautista Agirreren lanak ere, nahiz literarioak izan, beste zerbait ere ba-ziren. Ideologia bat gizarteratzeko modua ziren, batez ere.

Hizkuntzaren eguneroko erabilera, hizketa arrunta, errazetik errazera ibil-tzen da; ahalik eta modurik ekonomikoenean erabiltzen ditu hitzak eta esal-diak. Baita ahoskatzerakoan ere. Asteasuarrak, kasu, ez du «egin» esango; «iñ»esango du. Edo «hartuit», «hartu diat»uen ordez. Baina modu errazean ezin daasko adierazi; ezin dira gai baten ñabardurak zehaztu; ezin da seduzitu; ezinda, argia mitxirrikarentzat bezala, testu bat erakargarria izan.

Esan beharrik ere ez dago utopia lortzearren, gero eta gehiago, hobeto,ederrago adierazteko gai izatearren, hizkuntzak baliabide asko behar dituela,eta, ahal den neurrian, bortxatu egiten duela hizkuntzaren naturaltasuna, hiz-ketan azaltzen dena. Euskarak, esate baterako, aditza bukaeran jartzeko joeraomen du. Baina Juan Bautista Agirrerentzat joera hori muga bat da, eta ho-rregatik idazten du honela Jesusen eta bere dizipuluen arteko elkarrizketa bat:

nere semechoac, maite izan ezazue elcar: Filioli, diligite alterutrum. Aspertuciran icasleac, beti gauza bera adituaz, eta esan cioen: Maisua, cergatik beti gauzau esaten digu? Erantzun cien: Ceren Jaunaren Aguintea dan, eta au ongui egui-ten bada, bera bacarrik asco dan.

22 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 13: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Bistakoa da. Aditza aurrera ekartzen du, eta «ceren» bezalako partikulakerabiltzen ditu. Ez da hau Asteasuko hizketa. Ez zuen Juan Bautista Agirrekhorrela hitz egingo Asteasuko kalean.

Juan Bautista Agirreren liburua zabaltzen duenak segituan ikusten du ber-tan bi hizkuntza azaltzen direla erruz: euskara eta latina. Izan ere, eracusaldibakoitzak hamaika ohar dauzka, guztiak latinez. Batzuetan, oso ohar ausartakdira: halaxe delectatio delakoari eskaintzen dizkion bi orrialdeak edo commo-tio carnalis-i eskainitako ia hirurak. XIX. mendearen hasieran idazten ari zelagogoratuz, eta gogoratuz ere bere erakusaldiak sermoiak eman behar zituzteneuskal apaizentzako «langaia» zirela, konprenitzen dugu latina erabiltzearenarrazoietako bat. Apaizen eta intelektualen hizkuntza sekretua zen, eta herrixeheari gorde nahi zitzaizkion kontuak azter zitezkeen berarekin. Baina pun-tu horretara iritsi aurretik egina zuen latinak bere lana. Azkar eta garbi esate-ko, markatua zuen euskara. Ekarriak zituen euskarara beharrezkoak ziren ele-mentuak hobeto, zehatzago, ederrago lan egin zezan. Entzun berriro, arren:

maisua, cergatik beti gauz au esaten digu? Erantzun cien: Ceren JaunarenAguintea dan, eta au ongui eguiten bada, bera bacarrik asco dan.

Antzeko esaldiak egin zituzten Axularrek eta beste euskal klasikoek ere.Latina zekitelako eta, latina zelarik kulturaren eta literaturaren hizkuntza ba-karra, haren moduak beren hizkuntzan txertatzea beste aukerarik ez zeukate-lako, hala nola egin zuten Bibliaren itzultzaileek Ingalaterran, Frantzian etaEuropako nazio guztietan. Esan genezake Albizturko andre hark Ernion beza-latsu: «Ederki ginen, haiek latina jakin ez balute!»

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK - Bernardo Atxaga 23

Page 14: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Gogora ezazue Lizardik gure hizkuntzaz egin zuen poema hura: «Bañanik, izkuntza larrekoa, nai aunat ere noranaikoa, yakite-egoek igoa; soña zaar,berri gogoa; azal orizta, muin betirakoa». Bada «noranahikoa» izateko, litera-turan bezala biologian zein administrazioan erabili ahal izateko, euskarak pres-taketa modu hori behar zuen. Hori gabe, aldarrikatu zezakeen hainbatek –he-rri-tradizioaren edertasunaz ohartzeko gai izandakoek, kasu– bere balioa; bainaurte gutxiko kontua izango zen. Izan ere, erabilerak eusten dio hizkuntzari;erabilerak ematen dio baliorik handiena.

Antzara aireratu egin da berriro. Baina, hegan hasi ordez, jauzi egin duhegoak zabal-zabal jarrita, eta Apalasagasti izeneko etxeraino iritsi da erorke-ta bigunean. Izan ere, han jaio zen, 1903. urtean, Antonio Arrue. Abokatuaizan zen ogibidez, Comunion Tradicionalistakoa politikan, eta beraz Francojeneralaren aldekoa gerran. Horretaz gain, euskaltzalea izan zen, hots, maita-tu eta bultzatu egin zuen bere lehen hizkuntza. Euskaltzaindikoa ere izan zen,eta berak taxutu zuen, lege kontuetan trebe zenez, erakundearen arautegia.

Bultzatu egin zuela euskara diot, baina hobe da agian babestu egin zue-la esatea. Diktaduraren garaian, gerra aurretik 1965era arte edo, euskal kultu-rak hari gutxi batzuk bakarrik izan zituen aurrera egiteko, eta zalantzak erebazeuden, ez ote ziren hari horiek etenda geratuko. Halakorik gerta ez zedin,Ameriketako deserritik egin zuten lan Zaitegik, Ibiñagabeitiak eta hainbatek;beste batzuek, Mitxelena buru, hemendik bertatik. Horietakoa genuen AntonioArrue. Hari esker atera ahal izan zen euskal klasikorik eraginkorrenaren libu-rua, Axularren Gero mila aldiz aipatua. Esku izan zuen, gainera, Egan aldiz-kariaren jarraipenean eta Euskaltzaindiarenean. Arduratu zen, bestalde, litera-turaz ere, eta bere hitzaldi batean Gabriel Aresti goraipatu zuen. Jabetuzaitezte: Comunión Tradicionalistako gizon bat Alderdi Komunistatik oso hur-bil ibili zen beste baten lana goraipatzen.

Gure antzarak ez daki asko ideologia politikoen gorabeherez, baina piz-tu egin du azken kontu honek, Antonio Arrueren eta Gabriel Arestiren artekoharremanak, eta gai horri buruz pentsatzeari ekin dio. Segituan, urduri jarri da,eta xaltoka hasi txepetx hanka-llabur bat bezala. Xaltoek pentsamenduak ekar-tzen dizkiote burura.

Ideologia politikoak hizkuntza baten aurrera- edo atzerabidean duen ga-rrantzia handia, hori bururatzen zaio aurreneko xaltoan. Bistakoa da: erabile-ra izanik hizkuntza baten indar-emailerik beharrezkoena, erabakigarria izan be-har, nahitaez, eskoletan edo irrati-telebistan indarrean jartzen den hizkuntzaeredua. Euskararentzat, esan beharrik ere ez dago, onuragarriagoak dira Gas-teizetik erne ohi diren aginduak Parisetik iritsitakoak baino.

Bigarren xaltoa eman du antzarak, bigarren pentsamendua etorri zaio bu-rura. Edo, zehatzago esanda, gogoeta bat etorri zaio, duela hilabete inguru Ain-geru Epalzak artikulu batean azaldu zuena. XVIII. mende bukaerako bi diputa-tu frantses hartzen zituen Epalzak gogoan, Bertrand Bareré eta Henri Grégoire,

24 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 15: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

euskararen eta eremu urriko hizkuntzen aurkari gogorrak. Aztertu ditu Epalzakhaien testu osoak, eta harrituta geratu da: biek ala biek ere hitz zoragarriak es-kaintzen dizkiote euskal jendeari. «Maite zituztelako erauzi nahi zieten min-tzaira ahotik», adierazten digu Epalzak. Kontua zen Grégoire eta Bareré dipu-tatuentzat frantsesa argiaren hizkuntza zela, askatasunaren eta errepublikarenbalio aurrerakoi guztietarako ate nagusia, eta beren ustetan, apaizak jendea fa-natizatzeko baliatzen zirela euskaraz eta antzeko beste hizkuntzez. Gure JuanBautista Agirreren Eracusaldiac irakurrita, ezin esan Grégoire eta Barerék ba-tere arrazoirik ez zutenik; zerbait bazuten, nahiz eta, hain muturreraino joatenzirela, glotozida bihurtzeraino, idealisten joera totalitarioa antzematen diegun.Har dezagun, dena dela, alde positiboa. Hizkuntzaren erabilera balio positiboe-kin lotzen bada –tolerantziarekin edota demokraziarekin, kasu– hainbat eta hobehizkuntzarentzat. Lan literario ederrekin lotzen denean bezalaxe.

Beste xalto bat eman du antzarak, beste pentsamendu bat bururatzen zaio:ideologia politikoak estu-estutik hartzen badu hizkuntza, normalean txarrera-ko izaten dela. Pentsa dezagun XX. mende hasierako purismoan, garbizaleke-ria delakoan. Badakizue: trenari «bultzi» esan behar zitzaion; elizari, «txado-na». Jakina, jarrera horren oinarrian ideologia politikoaren inbasioa zegoen;ideia politiko jakin batzuen mende jarri nahi zen hizkuntza. Labur: areagotueta muturreraino eraman nahi zen gure hizkuntzaren eta auzokoenen artekodesberdintasuna, gizarteak ere erabat desberdinak zirela erakusteko eta era-kunde erabat desberdinak aldarrikatzeko. Zilegi ziren ideia politiko horiek,nahiz, nire iritzirako, gehiegizkoak izan; baina zilegi izan eta guzti, ezin ziren

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK - Bernardo Atxaga 25

Page 16: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

hizkuntzaren alorrera eraman. Hizkuntzarekin ez dago bromarik. Baldarki tra-tatzen denean, musak jokatzen omen duen bezala jokatzen du: zapuztu egitenda, mututu. Begira zein izan ziren XX. mende hasierako garbizalekeria harenondorioak: itxita geratu ziren Juan Bautista Agirrek eta beste klasikoek zabal-dutako bideak; antzutu egin zen lan literarioa. Hala zirudien, erabil-ezintasu-naren mugaraino eraman nahi zutela garbizaleek euskara.

Kra! egin du antzarak deiadar bere ahots zakar, ahatearena baino hau-tsiagoarekin. Izan ere, garbizalekeriak oraindik ere duen indarra gogoratu zaio.Egia ez dela inon «bultzia» edo «txadona» bezalako hitzik erabiltzen; baina«burdinezko arauen aro» bat pasatzen ari da gaur egun gure hizkuntza, eta ga-rai bateko desberdintze nahi hori dago testu askoren azpian, modu disimula-tuan gainera, modu agian okerrenean. Norbaitek pentsa lezake Euskaltzaindiazari naizela. Ez naiz ari Euskaltzaindiaz. Ez diot Kra! egin nahi Euskaltzain-diari. Ez dut ezagutzen euskaltzain bakar bat garbizalea denik. Areago: gaurerantzuna emango didan Xabier Kintana euskaltzainak erakutsi zidan niri gar-bizale ez izaten. Garbizaleak, gaur egun ere, lehengo tokian daude. Auzoare-kiko desberdintasuna areagotzea helburu duten talde, erakunde eta giroetan.

Aireratu egin da antzara Apalasagastiko teilatutik, agian norbaitek, en-parazita bere deiadarrekin, uxatu egin duelako. Urrundu baino lehen, Anto-nio Arrueren eta Gabriel Arestiren arteko lokarriaz pentsatu du. Kontrako ide-ologia politikoa zuten bi pertsona bat etortzea euskararen auzian, tarte batjartzea iritzi politikoen eta hizkuntzari buruzko iritzien artean, eredugarria iru-ditzen zaio.

Antzarak gora egin du bat-batean, ziztu bizian egin ere, lurretik ahalik etagehien urruntzeko asmoz. Izan ere, elizako kanpandorrean irudiekin gertatzenzitzaiona gertatzen zaio orain pentsamendu ilunekin, denak batera etorri zaiz-kiola, zorabiatzeko moduan, eta, zinez, berak ez duela halakorik nahi: ez dupentsatu nahi 1970. urte aldera talka egin zuten bi euskaltzale belaunaldiek -berriak eta zaharrak- elkarri eman zioten tratu gaiztoaz; ez du pentsatu nahi,ezta ere, Gabriel Arestik bizi bitartean jasan zituen erasoez edota, oro har, Eus-kal Herriko joera sektarioek euskal kulturan izan duten eragin bortitzaz, bor-titzegiaz. Gorantz ihes egiteak, ordea, ez dio asko lagundu, pentsamendu ilu-nak berarekin joan baitira. Horregatik iristen zaigu, orain, goi horietatik, beredeiadarra: kra! kra! kra! Zorionez, ez dugu besterik aditzen. Gainerako hitzaklaino artean geratu dira.

Lasaitu denean, antzara Elizmendiko belaze bateraino jaitsi da. 1957. urtealdera, hantxe kokatua zegoen etxe eder bat, Añorga izenekoa, lurrak irentsizuen oso-osorik. Eskolara gindoazen ume koxkorrak pasatu ezinik geratu gi-nen: zuloak, berrogeita hamar metroko diametroa zuenak, bidea ixten zuen.Etxeari zegokionez, bere teilatua bakarrik ageri zen, teilatu gorrizta bat, txi-mini txuri okertu bat zeukana. Lurpeko uren mugimendu batek eragin omenzuen luizia.

26 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 17: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Antzara, goietan jasandako pentsamendu ilunen ondoren, indar gabe ge-ratu da. Ez da metafora ederrik asmatzeko gauza. Ideia sakonik ere ez zaioetortzen. Ezinbestekoa izan zaio, beraz, lurrak irentsitako etxea hizkuntzare-kin lotzea. Añorga hura bezala, lurperatuta geratuko al da euskara?

Galdera hau, eta galderak adierazten duen kezka, betidanikoa da Xama-rrek «euskara jendea» deitzen duenarengan. Gogoratu gure lehen idazlearenpoemak, gogoratu bere deidarra, antzarena baino dotoreagoa:

heuscaldun den guiçon oroc alcha beça buruya, eci huyen lengoagia iça-nen da floria.

Hamaseigarren mendean zen hori. Hamazazpigarrenean, berriz, Axularrekhartu zuen hitza:

baldin egin balitz euskaraz hanbat liburu nola egin baita latinez, frantsesezedo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen eus-kara ere, eta baldin hala ezpada, Euskaldunek berek dute falta, ta ez euskarak.

Eta galderek, kezkek, kexuek indarrez jarraitu zuten; gaur arte jarraitu ere.

Joan den udan –desenkusa nazazue etxeko kontu hau azaltzeagatik– osourruti ez dagoen hondartza batera abiatu nintzen familiarekin. Arratsa zen, guginen itsasorako norabidean gindoazen bakarrak; jende guztia itzulbidean ze-torren, hondartzatik herrira. Halako batean, orduan 5 urte zituen nire alabakniri begira jarri eta esan zuen: «Munduak ez daki euskaraz!». Bikote eta tal-de guztiak gaztelaniaz ari baitziren.

Duela bi aste, berriz, ari zen nire 8 urteko alaba gosaltzen, eta esan zuenez non eta ez han: «Euskarak behera egingo al du?».

Kra! egin du antzarak berriro. Zenbaki batzuen oroitzapenak jarri duoraingoan urduri. Hondartzadun herrian egin ziren hauteskundeen emaitzakdira zenbaki horiek. Denak batuta, euskararen alde –erabat alde– dauden al-derdiek botoen ehuneko laurogeita bosta bereganatzen dute. Herri horretakogehiengoak eman zien beraz botoa, eta horren arrazoietako bat euskara izanzen; euskararen alde –oso alde– daudelako eman zuten boto hori. Hala ere,euskaraz ez dakien mundu batekoak dira.

Ondorio asko atera ahalko dira paradoxa horretatik, baina nik bakarra ai-patuko dut: ideologia politikoa baino zerbait gehiago beharko dela gure hiz-kuntza eta gure kultura aurrera ateratzeko.

Duela urte asko, artean diktadorea bizi zela, Garikano anai-arrebak liza-rrak aldatu zituzten Tolosatik Urkizura doan bideko zelaitxo batean. Gaur egunlizardi bat dago han. Zergatik jokatu zuten horrela? Bada haraino igotzen ze-lako, bakarrik egotera eta pentsatzera, euskal poeta bat: Lizardi, hain zuzenere. Garikanotarrek beren ideologia politikoagatik ere hartuko zuten lan hori;baina ez horregatik bakarrik.

ANTZARAK, ZENBAKIAK ETA LETRAK - Bernardo Atxaga 27

Page 18: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Duela ez hainbeste urte, berriz, diktadorea jadanik hila zela, Txillidareneskultura eder bat jarri zen –atzerapen handiarekin jarri ere– Tolosan: «Lizar-diren leihoa». Zeremonia negargarria izan zen. Aurreskua dantzatu zuen dan-tzariak duintasuna eman zion, baina ondorengo hizlariek dena zapuztu zuten.Bakar batek ere ez zuen taxuzko hitz bat esan; bistakoa zen ez zutela berenjarduna prestatu; are eta nabarmenagoa ez zutela Lizardiren poema bakar batere ezagutzen. Nik gaur transfigurazioaz esan dudana aipatu izan banie, etaLizardik transfigurazio horren alde egin zuen lana laudatu, erotzat hartuko nin-duketen.

Ez da zalantzarik. Hizlari haiek beren ideologia politikoagatik zeudenhan, ideologia horri esker. Errepika dezadan: beharko da zerbait gehiago gurehizkuntza eta gure kultura aurrera ateratzeko.

Antzara kale nagusitik dator zuzen-zuzenean. Hamargarren zenbakia da-raman etxean pintura lehiaketa bat antolatu zen duela berrogeita bost urte.Kontua zen kartel moduko bat egin behar zela, eta bertan aholku edo aginduhau idatzi: «Egin euskaraz!». Lehiaketan etxeko hiru mutil koskorrek hartu zu-ten parte, eta irabazi, anaia bigarrenak irabazi zuen gai bezala purpurina etazura erabiliz. Lehiaketaren antolatzaileek etxe sarreran zintzilikatu zuten, etahantxe geratu zen urte askoan. «Egin euskaraz!».

Antolatzaileak, noski, nire gurasoak ziren. Kezkatuta zeuden, nonbait, be-har baino erdara gehiago hitz egiten genuelako. Ikusten duzue: historia berabeti. Baina ez nuke esango seinale txarra denik. Ez zait inporta beti krisiandagoen hizkuntza bat izatea baldin eta krisi horrek bost mila urte irauten badu.«Hobeto krisian papagaioen mokoan baino» esan genezake Chateaubriandekbere memorietan kontatzen duena gogoratuz, alegia bizitza luzeko papagaio-ek, Amazonian, ehun urte lehenago desagertutako hizkuntzetako hitzekin egi-ten zutela hots.

Antzara hemen dago jadanik, frontoi honetan. Bukatu dira bere gaurkojoan-etorriak. Eta, antzara horri lotuta nagoenez, nik ere bukatu egin beharradaukat. Azken oroitzapen bat, hala ere, azken hegaldi bat. Elizaraino. Behinbatez Juan Mari Lekuonari erakutsi nahi izan nion eliza, eta bera harrituta ge-ratu zen bataioko pontearen edertasunarekin. Aurrez aldareko eskulturekin eginbezala –asko baitzekien arteaz, bere osaba Manuel Lekuonaren ildotik– harenxehetasunak adierazi zizkidan, eta, azkenean, pieza hura ezin zitekeela halautzi esan zidan, erdi ezkutuan, zoko batean sartuta. Herriko apaizarekin hitzegitera joan ginen biok, eta hura gotzainarekin hitz egitekotan geratu zen. Han-dik hilabete batzuetara, bataioko pontea orain dagoen tokian jarri zen, aldare-aren ondoan, ageri-agerian.

Dakizuenez, Juan Mari Lekuonak erabili zuen domina hartuko dut nikgaur, aurrez Manuel Lekuonarena izandakoa. Nire esker ona Euskaltzaindiaripoz hau emateagatik.

28 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 19: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA

Xabier Kintana Urtiaga

Asteasuko alkate eta Euskaltzainburu jaunok, Jose Irazuren guraso eta se-nideok, Gipuzkoako Diputazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Go-bernu-ordezkariok, herriko zinegotzi jaun-andreok, euskaltzain oso, ohorezkoeta urgazleok, lagunok, herriko seme-alaba eta adiskideok, egun on eta agurguztioi.

Hasteko, eskerrak eman behar dizkiot, ezinbestean, Jose Irazu adiski-deari, beste izenez Bernardo Atxagari, Euskaltzaindiko bere sarrera-hitzaldihonetan berari erantzuteko ohore paregabe hau eskaini didalako. Ohoreaesan dut, eta zinez hala da, baina aldi berean erantzukizun ez txikia ere bai.Izan ere, erakunde batean sartzeko protokoloak norbaiten ondoan aita pon-teko bat eramatea eskatzen duenean, normalean datorrena hasi berria izatenda, eta horregatik bidean berak baino curriculum eta eskarmentu handiagoaduenen bat hautatu ohi da zeregin horretarako. Oraingoan, ordea, begien bis-tan dago heldu denak lehendik barruan zegoenak baino esperientzia handia-goa eta merezimendu hobeak dauzkala, eta, beraz, ekitaldi honetan, bene-benetan diotsuet, Euskaltzaindiko atezain sentitzen naiz, apal-apalik, gureradatorren pertsonaia handi honi etxeko sarrera ohorez eta lotsaz umilki ire-kitzeko gertu.

Urte askotxo dira baina, Bernardo eta biok elkar ezagutzen dugula, etamerezimenduen aldetik berriz ere neure desegokitasuna aitortu behar dudanarren, adiskideen eskariei ezetz erantzutea ez da inoiz erraza izan. Beraz, in-bitazioa eskertu eta onarturik, has nadin Jose edo, nahiago baduzue, Bernar-doren hitzaldi bikainari erantzuten.

Literaturaz mintzatu zaigu euskaltzain berria, berarengandik espero etanahi izatekoa zenez, eta literatura gaiak ere era berean eskaini dizkigu, litera-rioki, berak trebeki aukeraturiko ibilbidean azken bi mende hauetako idazlebatzuk tartekatuz. Lehen begiratuan pertsona horiek elkarrekin zerikusi gutxizutela pentsa genezakeen arren, Jose-Bernardok, antzara-joko honetan nolabaitigel-saltoka, autore guztiok elkarrekin lotzen dituen sokari jarraitu eta denbo-ra, toki, belaunaldi eta pentsaera arras ezberdinetako pertsonak multzo baka-rrean biltzen jakin du.

Page 20: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Maiz esan da literatura, literaturaz sortzen eta mamitzen dela, eta, hortaz,oraingo idazleak lehenagoko idazleen elkarte berean daudela, autore hilen klubamaitugabean, haiengandik ikasirikoa, etenik gabeko ibileran, birmoldatu, era-berritu eta itxuraldaturik, gerokoentzako ere abiapuntu izan dadin.

Izan, ideiak, sentimenduak, helburuak, iradokizunak, gizaki guztionakdira, eta, zentzu zabalean, literatoen klub hau unibertsala da, garai guztietakoeta mundu osoko idazleei irekia. Halere, zentzu hertsiagoan, literatura litera-turaz elikatzen dela esaten denean, izkiriatzean idazleak darabilen hizkuntzazere ari gara, mintzaira konkretu horixe baita, azken buruan, hitzaren artistarenplastika berezia, pintatzaileak edo eskultoreak kolore eta formez baliatzen di-ren bezalaxe.

Elkarrekiko lotura, beraz, guztiek darabilten langaia da, hots, hizkuntza,eta euskaraz idazteak batzen ditu Pedro Mari Otaño, Gabriel Aresti, AntonioArrue, Pello Errota eta beronen alaba Mikela, Juan Bautista Agirre eta Le-kuonatar loba-osabak. Baina motz geldituko ginateke guztiek amankomuneandaukaten ezaugarri bakarra euskaraz idaztea dela esango bagenu.

Erdi Aroan Europa eta aldirietako pertsona eskolatuen kopurua oraindikaski urria zenean, latina (1), intelektual guztien adieraztresna orokorra izatenzen, eta halaxe idazten ziren orduko tratatu filosofiko, teologiazkoak, lege ar-lokoak, ideologikoak eta zientifiko asko. Halere, poesia salbuetsirik, Erdi Aro-an literatura oso gutxi lantzen zen latinez, segur asko hura kultura eta infor-mazio hizkuntza landu bikaina izan arren, herritar gehientsuen egunerokobizimoduan mintzaira hila zelako, fosil bat, eta, beraz, errealitate bizi eta hur-bilaren erreferente izateko baliorik gabea (2), pentsaezina, adibidez, herrikojendeen aurrean teatro lan bat aurkezteko.

Horrexegatik, egiazko literatura modernoa Ernazimendutik aurrera ager-tu zitzaigun, idazleak nor bere herriko hizkuntzan idazten hasi zirenean. Ho-rrek, hasieran bederen, Europan latinaren lehenagoko eremu zabala hautsi etaidazle bakoitzari bere hizkuntzaren araberako hedatze-barruti propioa ematenzion, geroxeago, auzo-hizkuntzetara eginiko itzulpenei esker, hedatuz joangozena. Alde horretatik arrazoia zuen Pessoa poetak bere aberria portugaldar hiz-kuntza zela zioenean, portugesez mintzatzen den lekuan aise eta ongi konpre-nitua sentitzen zelako, ubi bene ibi patria, hots, «ongi sentitzen garen tokian,hantxe dugu aberria» esaera klasikoaren bidean. Eta halaxe pentsatu zuten,nonbait, gure herria beren hizkuntzarekin definitu zuten antzinako euskaldu-nek ere, hari Euskal Herria deitzean, hau da, euskararen herrialdea.

30 EUSKERA - LII, 2007, 1

(1) Eta greziera ere bai, berau mendebaldean hain jakina eta erabilia izan ez arren.(2) Antzeko zerbait gertatzen zaigu, mutatis mutandi, gaur egun ingelesarekin ere, uniber-

tsitateetan zientzi eta ikerkuntza artikuluak idazteko noraezeko tresna da, baina bera txikitandikikasirikoak alde batera utzirik, inor gutxi ausartzen da ingelesez bere jatorrizko sormen-lanak,hots, literatura, idaztera.

Page 21: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

1962an eginiko poema eder batean (3) Mukhran Matxavariani georgiarpoetak bere herriaren hizkuntza Georgiako hiriburutik igarotzen zen ibaiare-kin konparatzen du, eta ardandegiko suiletik ontzira, ontzitik botilara, botila-tik edalontzira eta hortik ahora doan ardoarekin, edo pertsonen zainetan betibizi dabilen odolarekin, belaunaldiz belaunaldi heredatua. Era berean, antzi-nako idazle, errege, pentsalari eta heroien ahotik ibiliriko hitzak gaur egungogazteen ahoetan ere errepikatzen dira, eta mendez mende belaunaldien artekosegida osatzen.

Hizkuntzarekin batera badira beste balio batzuk, mintzaideen artean kon-partituak: oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esae-rak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzenarteko loturak eta esale-entzule edota idazle-irakurle arteko konplizitateak. Ho-riek, eta ez politikak, elkartzen ditu jendeak, azken buruan. Hori dela eta, por-tugaldar poeta hura Portugalen bezain ongi sentitzen zen Brasilen ere, espai-nolak Latinamerikan bezalatsu, tartean ozeanoa izan arren. Eta, halere, legearenarabera itsasoz bestaldeko pertsona horiekin lotura juridiko txikiagoa daukate,Europar Batasuneko frantses, ingeles, aleman edo poloniarrekin baino.

Arrazoi berberagatik, ez da hain zaila ulertzeko, zergatik Ipar eta Hego-aldeko euskaldun asko, muga politikoak gorabehera eta tartean ozeanorik izangabe, elkarrengandik hurbilago sentitzen garen, guregandik hizkuntzaz eta kul-turaz askoz ere urrunago bizi diren beste auzo batzuengandik baino, lege-kons-tituzioek bestelakorik esaten diguten arren. Hau baina, ez du oraindik ulertu,antza, egun hauetan Bilboko egunkari batean, Azkue literatur sarien berri ema-teko orduan, idazpuruan eta era probokatiboaz «Crece la presencia femeninay francesa en los premios Azkue» bezalako perla idatzi duenak, letra handizgainera.

Esandakoagatik, idazteko orduan, normalean inork ez du bere hizkuntzaaukeratzen: nork bere herrikoa darabil txikitandik ikasia, ingurutik jaso due-na, horrexetan baita ondoenik moldatzen.

Baina kasu: normalean esan dut, hau da, egoera normalean bizi garene-an. Beraz, elkarri ongi ulertuko badiogu, lehenengo eta behin, normaltzat zerhartzen dugun zehaztu beharko genuke. Bere etxeko edo herriko ama-hizkun-tzan eskolatua denak, horixe du mintzaira normala, eta gainerako berbetak ge-roago ikasiriko gehigarriak dira. Guztioi ez zaigu, ordea, geure herriko edoama-hizkuntza irakatsi, Estatuko etnia nagusi eta hegemonikoarena baizik, etamintzaira hori, sarritan, denboraz bigarrena izan arren, etxekoa edo herrikoabaino hobeki geureganatu dugu.

Hitzaldia arintzeko baina, zilegi bekit hemen pasadizo bat kontatzea, kon-tu honen argigarri. Beharbada baten bat harrituko zaidan arren, jakizue duela

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 31

(3) Erantzun-hitzaldi honen bukaeran, georgiar poeta horren euskal itzulpena ageri da.

Page 22: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

berrogei bat urte Bizkaiko enpresa batean ari nintzela lanean, traktoreak etanekazaritzarako tresnak saltzen. Behinola, Uribe-Kostako udalerri bateanbehiak jezteko makina bat saldu behar eta bezeroari bere baserrian hitzorduajarri nion, makina hartaz eta bera ordaintzeko moduaz hitz egiteko. Esandakoorduan haraxe joan nintzen, baina eroslea etxean izan ez. Hortaz, baserrikoatartean haren zain egon nintzen, gure gizona noiz agertuko. Denbora pasa eta,hona eta hara begira nengoela, halako batean ate ondoko horman paperezkobilgu edo erroilutxo batzuk ikusi nituen, harlanduen bitarteetan sarturik (4).

Basetxe hartan senar-emazte ezkonberriak bizi ziren. Andrea etxeko ala-ba bakarra zen, tratuan aski trauskil eta umore garratzekoa, neskazahar izatenhasteko adinean ezkondua. Gizona, aldiz, bermeotarra, marinel izandakoa, ne-kazaritzan molde gutxi eta eskarmenturik bat ere gabea. Gainera, ez zuen ez-kutatzen baserriko bizimoduaz sentitzen zuen axolagabekeria. Hori bai, senar-emazte bitxiak izan arren, bi-biak euskaldun peto-petoak.

Atarian nengoela, beraz, jakin-minak bultzaturik, indiskrezioa izan arren,halako batean hormako papertxo bildu horietako bat hartu, zabaldu eta han es-kutitz nimiño bat aurkitu nuen idatzirik, guk, ikasle ginenean, apunteekin etsa-minetan kopiatzeko erabiltzen genituen txuletak bezalako bat. Etxeko alabakhartan bere gizonari herrira joana zela esaten zion erdaraz, zerbait erostera,eta, bukatzeko, maitasunezko hitz hauek jartzen: Tu Begoña.

Gogoan dut, hura irakurtzean, irribarre egin nuela. Egia esan, nekez pen-tsa nezakeen, salerosteko kontuetan nirekin eskuarki hain zakar eta latza iza-ten zen andre hark, bere bihoztxoa ere bazeukala, eta, senarrarekin mintzatze-an behintzat, hain gozo eta inspiratua ager zitekeela. Esan dizuedanez, biekelkarri beti euskaraz egiten zioten, baina Tu Begoña hark argi salatzen zuensentimenduen hizkuntz eredua nondik jasoa zuen andreak. Eta ez dut uste er-daraz asko irakurtzetik ikasia zukeenik hura, etxe osoan ez baitzen liburu batere agertzen. Onenean ere, filmetatik edo garai hartan erdal irratietatik arra-kasta handiz ematen ziren nobela arrosaren batetik, agian Ama Rosa edo Gau-tier Casaseca jaunaren eskutik. Baina edonola ere den, huraxe zen orduko eus-kaldun gehienen eredu nagusia maitasunez hitz egiteko.

Ez, lumara berez etortzen zaiguna ez da, besterik gabe, gure egunerokohizkuntza. Horretaz ongi jabetu zen Pompeu Fabra ere. Jaun hau Bilboko In-dustri Ingeniarien Eskolako irakasle izan genuen, joan den mendearen hasie-ran. Behin bere senide bati eskutitz bat idaztea bururatu omen zitzaion. Pom-peu Kataluniako semea zen, eta berezkoa denez, senide horrekin beti katalanezmintzatzen zen. Gutuna idazten hastean ordea, paperean jarririko lehen hitzakirakurtzean, konturatu ere egin gabe gaztelaniaz idatziak, haiei harriduraz be-

32 EUSKERA - LII, 2007, 1

(4) Urte batzuk geroago Jerusalemen, judu jainkotiarrek gauza bera egiten zutela ikusi nuenTenplu zaharraren mendebaldeko horman, guk eskuarki Deitoreen Horma deituan, izkributxo ho-rien bitartez Ahalguztidunari mesedeak eta eskatzeko.

Page 23: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

gira gelditu zen. Nola izan zitekeen baina! Bera senide harekin gaztelaniazhizketan?. Orduan gutuna bigarrenez idazten saiatu zen, oraingoan katalanez.Halere, berehala ohartu zen gauzak ez zirela hain errazak, eta mintzatzea batbaina ahoz esandakoa idaztea beste bat zirela. Eta, azken buruan, idazteko au-tomatismoa eskolan irakatsi diguten hizkuntzan daukagula, eta ez, nahitaez,geure ama-hizkuntzan.

Izkribuz komunikatzeko premiak arazo hori bere haragitan sentiarazi zio-lako, Pompeu Fabra, harrezkero, katalan hizkuntza sakonki aztertzen hasi etabera izan zen gaurko katalan idatziari oinarri sendoak ezarri zizkiona, hau da,literatur katalan batuaren aita. Haren omenez gaur Bartzelonako unibertsitatebatek Pompeu Fabra izena darama.

Esandakoen argitan, berton gauden askok, beharbada gehienok, geure es-perientziaz aitor dezakegunez, besteren hizkuntzan hazitakoen kasuan, idazle-ak, elebiduna delako, luma hartzeko orduan nahitaez hautatu beharra daukaberak dakizkien bi mintzairen artean. Idazle elebakardunak, aldiz, ez daukaaukeratu beharrik, horixe baita, txikitandik dakien hizkuntza soil hori, idazte-ko daukan tresna eta baliabide bakarra, hain zuzen.

Hizkuntza horietako batean, etxeko giroan ikasirikoan, bere sentimen-duak, maitasun-bizipenak, herriarekiko loturak dauzka, baina, horiek adieraz-terakoan, eredu landuak falta, eskuarki jasoriko erreferentziak erdarazkoakizan direlako. Hizkuntza bera ere maiz egoera dialektalean zatikatua aurkitzendu, morfologia eta ortografian etengabeko zalantzak dauzka eta horren sinta-xiaren labirintoan duda-mudazko makuluaz ibili behar izaten du haztamuka.

Maitasun platonikoarengatik, idazleak etxeko Mari Errauskin polit bainaumezurtz, dirugabe, zarpail eta jantzi urratudun hau nahi luke emaztegai, bai-na horren aldamenean, bestea agertzen zaio. Inoreneko alaba eder aberatsa, ha-lakoxe gurasoak dituena, jantzi hoberenez apaindua, mojen paguko ikastetxe-an ikasitakoa, manera dotoredun eta distiratsua. Gainera, irribarre egiteanbadaki bere xarma zoragarriak erakusten, Parisko Loréal eta Madrileko Henode Pravia kosmetika-etxeei esker lortuak. Horrekin ibiltzea erabakiz gero, gai-nera, berorren gurasoen adiskide eta harreman-sare zabalari esker, toki guz-tietara ate nagusitik sartu eta negozio bikainak egiteko aukera izango lituzke.Ia neurrigabeko ospea lortzeko bideak ireki ere bai. Oi tentazioaren handia!

Bai, Bibliak berak ere juduei atzerriko emazteekin kontuz eta tentuz ibil-tzeko gomendatzen zien, beren arima galdu nahi ez bazuten behintzat. Gogo-an zer gertatu zitzaion izan Samsoni ere, Dalila filistearraren besoetan gehie-gi fidatu zelako.

Zaila gertatzen da inoren eginak epaitzea, batez ere, norbera egoera etadenbora berean egon arren, besteen barne kondizionamenduak nolakoak direnez dakigunean. Ni neu behintzat, sarritan zalantzan ibiltzen naiz. Horregatikhorrelako tentazio handietan bertan behera erori dena ez dakit ondo nola juz-

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 33

Page 24: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

ga: pertsona normaltzat, alegia, amuan loturik dagoen zizare-beita zaporetsuairentsi gabe ezin egon daitekeen arrain gizagaixoa bezala, ala duintasunez ha-ren aurka gizonki –edo emakumeki– ezetz esaten jakin ez duen txepel bat gisa.Eta kontuak badu bere garrantzia, egiten dugun epaiketaren arabera, kontra-koa ere epaitu beharko dugulako, jokoan, tranparik ez egiteko, beti ere kartaeta erregela berberekin jokatu behar delako.

Horretara, bere garaiko giroan korrontearen kontra joan eta euskara ika-si edota landu beharrean, gure hizkuntzaz idazteko bide neketsu, txarto ulertueta gaizkiago ordainduari uko eginik, erdaraz idazteko bide errazago, ongi txa-lotu eta hobeki saritua hautatu duena, agian pertsona normaltzat har daiteke,gizakiok haragizkoak eta mundu honetan behin baino ez garela biziko argu-diatuz. Baina, logika berbera aplikatuz, aurrean aurkitzen zituen oztopo ugarieta potoloen kontra egin eta euskarazko idazbidea aukeratu zuenari, ordea, ez-normal iritzi beharko diogu; hau da, idazle hori pertsona heroiko, erraldoi, he-rritar goren eta ia-ia supergizakitzat hartu beharko genuke.

Eta hona heldurik, publizitaterako etena. Ez alde egin, mesedez, lasteritzuliko gara eta:

jaun-andreok,

Badakit ez dela oso atsegina izaten, eta are gutxiago interesatuaren au-rrean, berori pertsona apala eta umila denean, bere merezimenduak halakostriptease publiko batean banan-banan aipatzen jardutea. Baina ohitura da, sa-rrera-hitzaldien legea nolabait, eta halaxe jokatu behar. Dena den, euskaltzainberriarentzat eta gainerakoentzat ere zama hau astunegia gerta ez dadin, gau-za onak zatika ematen saiatuko naiz, eta bere lanen zerrenda azken eranskinbaterako utzi, hitzaldi hauek argitara eman daitezenean, zuek, lasaiago, irakurdezazuen.

Literaturarako, aspaldian Bernardo Atxaga goitizena hartu zuen, eta gaurhorrela ezagunagoa den arren, benetako izena Jose Irazu Garmendia du. Guz-tiok hobeki aditzeko, nik aldizka Jose-Bernardo, edota Bernardo-Jose moduanaipatuko dut, kanta zaharrak dioskunez, batela omen zuen Jose-Migel / Migel-Jose haren antzera.

Jose Irazu Garmendia hemen, Asteasuko herri honetan, sortu zen 1951kouztailaren 27an. Jazinto eta Izaskun dira haren gurasoak, euskaldun jatorrakbiak. Josez gainera, beste bi seme dituzte: Iñaki eta Ramon, berauek ere, semezintzo askoak. Aita arotza izan da, eta etxegilea ere bai. Koldo Mitxelenaribehin entzun nionez (5), eskulangileen seme-alabek maiz sormen berezia iza-ten dute, genetikaz edota gurasoei begira ikasia, eta konposizio eta eraikun-tzak, materialak zein fikziozkoak, antolatzeko trebetasun aparta ere bai. Segur

34 EUSKERA - LII, 2007, 1

(5) Izan ere, haren aita saskigilea zen, edo berak zioskunez, «xexterua».

Page 25: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

asko, gure Bernardok eta bere anaiek ere halako zerbait zor diote aitari, bes-te gauza askorekin batera.

Ama, aldiz, maistra izan da, pertsona ongi eskolatua beraz, eta beraren-gandik kultura eta liburuak irakurtzeko zaletasuna datorkiola susma dezake-gun arren, hori egia izanik ere, aitak ere semeak bide beretik bultzatu dituelajakin dut. Beraz, biengandik jasoriko heziera onean oinarritzen dira, Jose-Ber-nardoren irakurmena, idazle-sena eta bere gainerako zaletasunak ere: musika,pintura eta naturaganakoa.

Lehen ikasketak Asteasun bertan egin zituen, eta gogorapen oso onakdauzka bere herriaz, adiskideoi maiz kontatzen digunez. Hementxe bizi, eza-gutu eta bereganatu zuen bere haurtzaroan gure herriaren euskal giro jatorra,aspaldian, zoritxarrez, toki askotan urritzen ari zaiguna. Goi mailako ikaske-tak egiteko Bizkai aldera alde egin zuen. Bilboko Unibertsitateko EkonomiaZientzien Fakultatean (6) estudiatu eta, behin aldi hori amaitu eta gero, zen-bait lanbidetan aritu zitzaigun (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-sal-tzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenean, laurogeiko hamarkadarenhasieran, literaturari bete-betean ekin zion arte. Bera izan da, orain arte, eus-karaz idaztea erabateko lanbide eta bizimodu bihurtu duten autore bakanetakobat, eta, oso oker ez banago, lehena ere bai. Bilbon zegoela Deustuko Uni-bertsitateko Euskal Kultur Mintegian parte hartzen zuen. Egia esan, orduko-xea da gure elkar-ezagutzea, 1970. urte ingurukoa, bion adiskide dugun JesusEizmendi andoaindarrak aurkezturik. Giro eta garai berean Andolin Eguzkitza,Isabel Lertxundi, Joseba Agirreazkuenaga, Gotzone Agirre, Roman Basurto,Jon Juaristi, Arene Garamendi eta beste lagun batzuekiko ezaupidea izan zuen,guztiak, zein bere arloan, hizkuntza, literatura, historia, arte edota irakaskun-tzan geroago oso nabarmenduak.

Bere ibilaldian zehar Bilbon, Donostian eta Andoainen bizi izan da. He-rri horretan Rikardo Arregi eta Manuel Lekuona ezagutu eta tratatu zituen, eta,ondo dakidanez, aparteko atxikimendua sentitu du beti Andoain eta andoain-darrez. Azken aldian Estatu Batuetan ere bizi izan da, Atlantan hain zuzen.

Bere lehenbiziko lanak Lur argitaletxean plazaratu zituen, eta han GabrielAresti, Ramon Saizarbitoria, Arantza Urretabizkaia, Ibon Sarasola eta Luis Ha-ranburu-Altuna ezagutu eta tratatzeko aukera izan zuen. 1972an Borobila etapuntua antzerki lan labur esperimentala eman zigun argitara; 1976an bere le-henengo eleberria argitaratu zen, Ziutateaz. Bi urte geroago, 1978an, berelehen poema liburua atera zuen, Etiopia zeritzona, Liburu hau Pott aldizka-riaren editorialean argitaratu zen, eta jadanik Andolin Eguzkitzaren kritika-ar-tikulu bikaina merezi zuen urte bereko abenduaren 15ean ANAITASUNAn.

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 35

(6) Fakultate hori orduko Bilboko Unibertsitatean zegoen, edo hobeki esan, Universidad deBilbao-n, izena erdara hutsean baitzeukan. Hura 1980 urteaz gero desagertu zen, harrezkerokoUniversidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatean integratzeko.

Page 26: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Hasieran literatura esperimentalaren ildotik abiatu zen, abangoardismo esteti-ko eta ideologikoan kokatua; hor, literatur generoen arteko bereizketak baz-tertzen zituen, bai eta, berariaz elkarrekin nahasten ere, ordura arteko errege-la eta sailkapenak hautsi nahirik.

Literatura aldizkari askotako kolaboratzaile edota bultzatzaile izana daAtxaga, hala nola, Ustela aldizkarietan, –Donostia 1974-1976 (Panpina Uste-la, Zorion Ustela, Mermelada Ustela, Koldo Izagirrerekin batera (1974-1976)–eta Pott aldizkarian, Bilbo, 1978, hor Joxe Mari Iturralde, Joseba Sarrionan-dia eta Ruper Ordorika lagun zituela. Orduan idazle eta kantari hasiberrien ize-nak besterik ez ziren; orain, aldiz, gure kulturaren zutabe sendoak. Gaur ere,guztion pozerako, antzeko landare berriak hazten ikusten ditugu geure ingu-ruan, zalantzarik gabe, geroko euskal ortziko izargai.

1980 inguruan, haur literatura idazteari ekin zion, batetik, eta geografiapertsonal bat sortzeko zereginean hasi, bestetik: Obaba. Hamarkada osoan ze-har hainbat ipuin eta nobela labur argitaratu zituen, gehienak Obabakoak libu-ruan (1988) bilduak. Lan horrek sekulako oihartzuna izan zuen, baita EuskalHerritik kanpoko inguru literarioetan ere, eta urte berean Euskadi Saria jasozuen. Hurrengo urtean, gainera, obra berberagatik Espainiako Literatura SariNazionala eman zioten eta Glasgow hirian banatzen den European LiteraryAward sarian ere finalista gertatu zen. Obra hau, guztiok dakizuenez, MontxoArmendariz zuzendariaren eskutik duela urte bi pantailara eraman izan da.

Geroago Gizona bere bakardadean nobela ere (1993) eman zuen argita-ra. Atxagak azken urteetan idatziriko kontakizunei, herri literatura eta hizkun-tzaren aldetik, euskal tradizio literarioaren kutsu nabaria darie. Kaleratutakoazken bi liburuekin, Soinujolearen semea eta Lekuak, ordea, bukatutzat emandu ildo hori.

Eta publizitate-aldia bukatu baino lehen, utz dezagun azken tartetxo batumorerako:

Behinola, kuartelean, kapitainak soldaduak lerro batean tente jarrarazi eta,haiei begira zegoela, arrisku handiko misio baterako hiru boluntario behar zi-tuela esan zien. Hori entzunda, soldadu gutxi batzuk ez ziren mugitu, berenlekuan gelditu ziren trinko, baina kapitainak horiexetatik hautatu zituen hiru-rak, gainerako guztiek pauso bana eman zutelako... atzerantz.

Baina gatozen harira. Bai Etxeparek eta bai Joan Perez Lazarragak ereebanjelioko pasarte famatu bat jorratu zuten beren poemetan, hots, «Gose bai-nintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxeanhartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisi-tatu; kartzelan, eta ikustera etorri» (Mat, 25,35-36). Eskuarki hitz horiek bana-banako gizakiez ulertu dira, baina, ene ustez, berdin aplika lekizkieke giza tal-de eta nazio osoei, beroriek ere inoiz gose, egarri, biluzik, gaixorik eta presoegon daitezkeelako.

36 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 27: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Gorago aipatu dudan aukeran, egoera gogorrean herriko hizkuntza utzieta erdal bidera pasatuak, hots, tentazioan eroriak, pertsona normaltzat hartuzgero, aldi berean, besteak, kosta ahala kosta korrontearen kontra euskararenbide neketsutik aurrera joandakoak heroitzat jo beharko genituzke.

Halere, bere herria eta jendea zapaldurik aurkitzen dituenean, gose, ega-rri, biluzik eta preso, intelektual normal batek (7) gutxien-gutxienez egin de-zakeena eta moralki egin behar duena hauxe da, zapalkuntza horren aurka joeta herriari ukatzen zaizkion balioak, hizkuntza lehenik, bultzatu eta salbatzenahalegintzea, bide batez itxaropena, aurrera egiteko adorea emanez. Beraz, horez legoke inolako heroismorik, ez supergizontasunik, betebehar moral hutsabaizik, horixe baita duintasunak, kontzientziak, zintzotasunak edozein pertso-nari eskatzen diona. Ni neu behintzat iritzi honetakoa naiz: inori ez zaio es-kerrik eman behar egin behar zuena egin duelako, berak ongi egindakoa askiordaindurik daukalako bere kontzientziaren lasaitasun eta barne pozarekin.

Hemen, ordea, behialako predikari zahar haien betiko baina madarikatuhura agertzen zaigu. Orduan, bide zaila onartu zutenak herritar normaltzat har-tzen baditugu, nola iritzi beharko diegu, txikitandik euskara jakinda, ondorenerdal tentazioan erabat eroritakoei? Ez nauzue ni epaile. Ondo gogoan ukanbehar dugu pertsona bakoitzak bere zirkunstantzia, bizipen eta testuinguru be-rezia ukan duela. Ene ustez, bakoitzak, bere bizitzan onartu eta garatu duenideologiaren arabera juzgatu beharko luke zintzoki bere burua. Edonola ere,dakiten hizkuntza bakarraz lau haizeetara abertzale gisa agertzen direnak, se-gurenik, ez dira barkakizunenak izango.

Eta orain, bigarren publizitate-aldira goaz. Ez alde egin, mesedez!

Bernardo-Jose ezkondurik dago. Egia esan, berandu xamar ezkondu zen,eta segur aski arrazoi osoaz, perla ederrak ez baitira berehalakoan ez edononaurkitzen. Eta halakoxea da, preseski, Asun Garikano, bere emaztea, laguna,emakume atsegina, beren alaba bien ama, irakasle, idazle eta kritikaria. Itzul-tzailea ere bada, eta ezagunak dira berak egindako euskal itzulpenak, Steven-son-en (The treasure Island) Altxor Uhartea, eta Faulknerren (The sound andthe fury) Hotsa eta Ardaila izenez argitaratuak. Bistan da lan asko egin due-la hor, eta oso ondo gainera.

Eta bai, lehentxeago esan dizuedanez, Asunek eta Josek bi alaba dituzte:Elisabete, 8 urtekoa eta Jone, 6 urtekoa. Biak, politak bezain bihurritxoak dira–hau da, beren adineko neskato zintzo guztiek izan behar dutenez–, baina gai-nera guztiz azkarrak, eta aitaren eragile onak ere bai. Nondik uste duzue zuek,bada, ateratzen dituela Bernardo-Josek bere haur-kontakizunetarako ideiak?Nork motibatzen eta bultzatzen du bera Bambulo, Xola, Nikolasa, Ramuntxo,Jimmy Potxolo edo Flannery-ren abenturak idaztera? Ala pentsatzen al duzue

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 37

(7) Eta eskuarki badirudi toki gehienetan idazleei intelektual irizten dietela.

Page 28: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

pertsonaia horiek guztiok Aralarko sorginen batek belarrira kontatzen dizkio-la? Ba ez! Orain Elisabete eta Jone ondo isilik daude hor, txintxo eserita, bai-na nik badakit beren sekretu horretaz zerbait.

Baina itzul gaitezen Jone eta Elisabeteren aitarengana, gure Jose-Bernar-dorengana. Idazle handi gehienen antzera, irakurle amorratua izateaz gain, JoseIrazu bidaiari eta so egile bizkorra dugu. Noranahi doala ere, inguruan gerta-tzen dena, esaten dizkiotenak eta entzuten dituenak oroimen harrigarriaz bil-du eta ondoren horiek guztiak inbidia emateko adimenaz hausnartzen ditu. Ho-rixe du, noski, bere gai-harrobia: batetik, inork sorturiko literatura eta, bestetik,bere bizi-esperientzia aberatsa.

Horrexegatik bildu ditu, bere antzara-joko literario horretan, autore ho-riek. Guztien arteko lotura, hizkuntza izan da, bai, baina, aldi berean, hizkun-tza bat guztiek kontzienteki hautatua, eta hor, ezinbestean, gure idazleak go-gaidetasuna aurkitu du, batzuk ezker, beste batzuk eskuin, eta zenbaitzukerditatik joan arren, den-denak euskalgintzaren bide beretik ibiliak direlako.Eta Bernardok badaki bide lagunen artean hautatzen, oraingo eta lehengo bi-daideak aukeratzeko orduan. Ordea, ez da bera hurkoa erraz baztertzen dutenhorietakoa, eta askok ondo gogoan daukagu, kenketa murrizgarriak ez bainabatuketa aberasgarriak egiteko gomendatu ziela zuhurki, Orixeren izenean kalebat jartzeko aitzakiaz, hura Cervantesi kendu gura ziotenei, idazle biei kalebana ipintzeko soluzio bikaina eskaini zuenean. Horrela, edozeinekin harre-manak izateko daukan izaera atseginagatik, bestalde, toki, giro, maila eta ide-ologia askotako lagunak ezagutzeko aukera eman dio.

Bere lanak, hizkuntza askotara itzuli dira eta bera da, apika, literaturarenmundu zabalean euskaldunok dugun enbaxadore ezagunena. Behin izan naizEslovenian, baina bertako hiriburuan, Ljubljanan, izan genuen gidariak ongiezagutzen zuen Bernardo, bertako unibertsitatean euskal literaturari buruzkohitzaldi bat emana zuelako, eta haren liburu batzuk eslovenieraz saltzen zire-neko liburu-denda handi batera eraman gintuen. Zorionez, inor bere herrian ezdela profeta dioen esaera gorabehera, ez da txikiagoa Euskal Herrian gureJose-Bernardori guztiok diogun estimu eta maitasuna.

Bernardok istorioak asmatzeko daukan ahalmenak beti harritu nau. Pasa-dizo bat kontatuko dizuet, esandakoa nolabait ilustratzeko. Duela hogeita zaz-pi bat urte, Sobietar Batasuna oraindik zutik zegoenean, Georgiako Errepubli-kan ikasten egoteko aukera izan nuen uda bitan, bertako Zientzien Akademiakgonbidaturik. Hemengo andre bat ezagutu nuen han, Francisca Domingo, ge-rrako umea, hau da, gerra zibilaren garaian, oraindik haurra zenean, gurasoek,bera babesteko asmoz, hara bidalia. Georgiar batekin ezkondua zen eta lauseme-alaba zituen. Elkar ezagutu ondoren, andre hark, mesede bat eskatu zi-dan. Oporretan hona etortzeko asmoa zuen, hemengo senideak eta bisitatzeko.Handik dirurik ateratzeko baimenik ez zuen, baina bai, ordea, nahi adina pro-duktu. Hortaz, eskatzen zidan ea esango nion hemen saltzeko zer ekar zeza-

38 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 29: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

keen eta ea ni arduratuko ote nintzen berak ekarririko gauzak berton saltzen,hortik lorturiko diruaz berak hemen oporrak pasatu eta bertoko gauza batzuk,harako, erosteko. Laguntzeko asmoz, baietz esan nion. Eta hala egin genuen.

Franciscak Errusiatik kutxatila lakatuak ekartzen zituen (8), miniatura bi-kainez apainduak, eta nik neuk, horiek lagunen artean saltzen nituen, ezagun-ezagunen artean soilki, balio handiko produktu bitxiak izaten zirelako, men-debaldera oso gutxitan heltzen zirenak, nahiz eta, andre hark lortzen zituenprezioak merkatukoak baino askoz merkeagoak izan, hango artistei zuzenikerosiak izanez.

Behin, Donostian nintzela, Bernardo aurkitu nuen bulebarrean, ene bes-tengusu Jesus Higuerasekin batera. Biak agurtu eta kutxatila haietako batzukerakutsi nizkien. Bernardo berehala konturatu zen arte-lan bikainak zirela etahonela esan zidan: «–Xabier! ez dakizu asko zein ongi datorkidan hau. Izanere, amaren urtebetetzea da eta hona hemen zer nolako opari polita egingo dio-dan». Eta kutxatila bat hautatu zuen. Eta jarraian. «A baina nik amari hau ho-nela ezin diot eman, besterik gabe. Zerbait asmatu behar... Badakit. Honelakozerbait... Gaur, Donostiatik nenbilela, bat-batean kalean gizon bat ene gaineraerori eta atzerriko azentuaz «Mesedez, lagundu!» esan dit, eta bizkarrean la-bana bat sarturik daukala konturatu naiz. Ospitalera eramateko esan diot etaberak ezetz, gero ez zuela poliziarekin ezer izan nahi. Bera sobietar agente batzela eta amerikar batek, C.I.A.koak nonbait, hil nahi izan zuela. Orduan, etxeahandik gertu nuenez, gizon hura hara eraman eta ahal bezain ongi zauria sen-datzen lagundu niola esango diot amari. Handik egun bitara, jada ongi senti-tzen zenean, alde egin baino lehen, esker onez, kutxatila hau utzi zidan, ama,nik gaur zuri oparitzat ematen dizudana».

Hau guztiau bat-batean bururatu zitzaion, hantxe, kale erdian ginela, nirebestengusua eta ni berari harriduraz begira geundela. Aspaldiko fama da, fran-tsesek ez bezala, errusiarrek ez dutela gehiegi zaintzen beren produktuen etapaketeen presentazioa (9), baina Josek ederki erakutsi zigun mami ona azaldistiratsuaz biltzen eta aurkezten ere ongi zekiela.

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 39

(8) Sobietar iraultzaz geroztik, lehenago arte zurezko santugintzan jarduniko eskulangileasko, gobernu-sistema berriaren ideologia antiklerikalagatik, beren ordura arteko lana galtzekoarriskupean gelditu ziren. Intelektual batzuek, Maxim Gorkik batez ere, tradiziozko langintza horigal ez zedin, artisauei eredu berriak egitea iradoki zizkieten, erlijio kutsuko lan hutsen lekuan, he-rri-ipuin, mitologia eta iraultza-gaiak irudikatzeko esanez. Horri esker, Palekh ( a x) eta besteherri askotan artisautzak bizirik iraun eta gorakada nabarmena izan du. Gauza bera egin zuen Sta-linek ere: iraultza baino lehen, bizimodua ateratzeko, aberatsen jauregiak harri landuz eta eskul-tura dotoreez apaintzen zituzten hargin, urtzaile eta artistak Moskuko metroan enplegatu zituen,hura proletarientzako eguneroko jauregi bihur zezaten, hango geltoki eta korridoreen gainean so-bietar iraultzako mosaikoak, eskulturak eta sinboloak ezarriz.

(9) Behin, Georgian nintzela, Sergei Serebryakov irakasleak honetaz anekdota xelebre haukontatu zidan: Petri I.a Handia, Errusiako tsarra, bere erresumak berriztatu nahirik, laguntzailebatzuekin 1697. urtean Mendebal Europara joatea erabaki zuen, urtebeterako, bertako langintza-

Page 30: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Dena den, ene ustez, Bernardoren prosa bikainak kalte egin dio, nolabait,bere poesiagintzari. Kontua da mundu guztiak lehena goraipatzen duela, bai-na bigarrena, beharbada hain ugaria ez delako, bidegabeki isiltzen. Eta ez dainondik ere ahanztekoa. Eskertzekoa litzateke, bestalde, gure idazleak arlo hauere lantzen segitzea, askotxo baikara bera bezalako poeta afizionatuak ez egunbakar batez, baizik eta anitz urtez ere, soportatzeko pozik geundekeenok.

Beste askoren artean, Andolin Eguzkitza idazle eta euskaltzainak berak ere BernardoAtxagaren poesia biziki estimatzen zuen. Hona hemen ETIOPIA poema liburuaren orrial-de bat, Andolinen eskuko ingeles itzulpenarekin

Jose-Bernardo garai zailetan haziriko idazlea da, bere herriarekiko eta hiz-kuntzarekiko konpromiso tinkoa harturikoa, hori egitea hain erraza ez zen den-boran. Beraren bizitza kontatzean nostalgia gazi-gozoa sortzen zait, eta buru-ra datorkit, ezin bestean, Robert Redford eta Barbra Streinsand protagonistadituen film famatu hura, The way we were, gaztelaniaz Tal como éramos itzul-penaz pantailaratu zena, beraren musika gogoangarria eta guzti. Eta garai har-tako ekintzaileen iragan-mina, gaztaroko idealismoaren oihartzun ozen bainajada urruna.

40 EUSKERA - LII, 2007, 1

-sistimak gertutik ikusteko. Ingalaterra bisitatzera heldu zenean, egokizunerako, ingeles noble batijauregi bat alokatu zion, bera eta bere segiziokoak, nobleak gehienak, han zeuden bitartean, bizizitezen. Egotaldi hartan handiki horiek, Errusiako bizimodu aski basatian heziak, maiz mozkor-tzen ziren, eta, halakoetan jauregiko koadro, altzari eta ate-leihoen kontra tiroka hasten omen zi-ren, beren pistolekin punteria egin nahirik. Ondorioz, jauregia aski hondaturik utzi omen zuten.Petri tsarra, noski, hondamen hartaz jabetu eta, handik alde egitean, jabeari jauregia itzultzean,kalte-ordaina eman nahi izan zion. Hortaz, hasieran akordaturiko alokairua eman ondoren, berenobleen heziera trakets hura otoi barkatzeko esanez, gainerako kalteak kitatzeko, eskua sakelarasartu eta handik, egunkari-paper zahar batean bildurik, intxaur baten neurriko diamante potoloaatera omen zion Lord izutuari, halako beste jauregi berri bat eraikiarazteko adina balio zuena.«Ordutik hona gauzak ez dira asko aldatu gurean» –ziostan ironiaz Sergeik, sobietar dendetangauza guztiak, ohikoak zein berezienak (ikonoak, esmalteak, anbar eta urrezko bitxiak, arte-libu-ruak edo kabiarra, adibidez) biltzeko eskuarki erabiltzen zen paper latz itsusia seinalatuz.

Page 31: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Orduan euskaldunok bagenekien geure gainean ez genuela babesik, ez etababeslerik ere. Gure hizkuntzaren etorkizuna, hortaz, geure esku hutsetan ze-goen eta kontzientzia horrekin egiten ziren gauzak. Denborak politika egoerahobea ekarri digu eta aspaldiko hogeita zazpi urteotan badugu, Euskal He-rriaren zati batean bederen, gure jendeaz, gure hizkuntza eta kulturaz ardura-tzen den gobernu autonomikoa. Eta horrek euskararen alde gauza asko eginditu, irakaskuntza, administrazio eta hedabideetan, adibidez.

Batzuek salatzen dutenez, ordea, gure Jaurlaritzak euskalgintzan ez duegiten egin lezakeen guztia. Ni ere horretan konforme nagoke, baina, aldi be-rean, euskal administrazioaren orain arteko eginak ohiko hiritarrek egindako-arekin konparatzen baditugu, panorama horretan, zalantzarik gabe, goberna-riak garaile gertatzen dira, eta goleadaz gainera. Eta hau frogatzeko aski dugugeure hirietako hizkuntza-paisaiari begirada bat egitea, maiz, euskara ere hiz-kuntza ofiziala duen herrialde batean ez baina, Valladolid edo Sevillako kale-etatik gabiltzala ematen du eta.

Gauzak argi aitortu eta sala dezagun behingoz geure burua: geure hiz-kuntzarekiko arduragabekerian tradizio luzea dugu euskaldunok, ez baitagaurkoa, zoritxarrez, bekatu hori, behin eta berriro horixe salatu behar izanbaitute gure idazleak aspaldidanik (10). Irudiz, euskaldun batzuek uste dutehizkuntzaren salbazioa, alde batetik, gure erakundeen zeregina eta, bestetik,bertoko idazle, gramatikari eta hizkuntzalarien erantzukizun hutsa dela, etaberek, bitartean eguneroko bizimodua oso-osorik erdaraz eman dezaketela la-sai asko. Ez dira konturatzen, antza, idazleak, hizkuntzalariak eta gramatika-riak, -arrainak, bizi eta igerian egiteko, ura behar duen bezala-, eguneroko bi-zitzan eta usadioan daukala bere ikerketen mamia eta, irudimena lantzeko,erreferentzi iturri nagusia. Horregatik, hori erdaraz dagoenean, espainolez en-tzuniko txisteekin pasatzen zaigunez, bertoko errealitatea frantsesez edo gaz-telaniaz kontatzea errazago eta sinesgarriago gertatzen da euskaraz baino.Argiago esanda, erdaraz bizi diren euskaldun horiek gure herria deseuskal-duntzen dihardute, eta erdal administrazio, idazle eta intelektualen fabore aridira, etxekoen kaltetan. Eta gu, geure ingurumenaren kronista eta kontatzai-le ez baina itzultzaile bihurtzen gaituzte, hots, errealitatearen makillatzaile.

Izan ere, hizkuntzaren bizitza erabilera bera da, denboran zehar daukaniraute historikoa bera, eta, horregatik, zenbat eta mintzaira gehiago erabili, bi-zitasun, grazia eta indar handiagoa lortzen du. Egia hau gogoratzeko, gure Ber-

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 41

(10) Euskaldunek beren hizkuntzaz zuten arduragabetasun eta itsukeria hau deitoratzeko,Virgilioren Georgiketako bertso hau ederki hautatu zuen Joanes Etxeberrik: O fortunatos nimium,si sua bona norint, agricolas! (Georg. II, 458,459). Hau da, Iñigo Ruiz Arzalluz-en itzulpen bi-kainaz, «Oi zorionekoak benetan, beren ondasunak ezagutuko balituzte, nekazariak!», OrdukoErromako baserritarrak, oraingo euskaldun asko bezalatsu, ez baitziren konturatzen zeukaten on-dasunaz, beren eguneroko bizimodu onaz, eta besteak ahoan zerabilten hizkuntza ederraren ba-lioaz ere.

Page 32: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

nardok, behin adibide polita jarri zigun, xaboia ez bezala, hizkuntzak zenbateta erabiliago, are gehiago hazten direla gogorarazi digunean.

Ene adiskide batek, uda pasatzeko, etxetxo bat zuen Burgosko herrixkabatean, mendi artean erdi galdua. Urruntasunagatik, hara produktu batzuk,arraina adibidez, ez ziren beti ondo iristen, eta maiz sasoiz pasatu eta zaharxamar jan behar izaten zituzten. Hori dela eta, behin, Ondarroan zegoela, itsa-sontzietatik portura sardinak deskargatzen ari zirela ikustean, Burgosko bereauzokideez gogoraturik, kaxa pare bat bete sardina erosi zituen, bizi-biziak.Automobilean sartu eta bizpahiru ordu geroago esandako herritxora heldu zen.

Sardinak auzoko lagun guztien artean banatu zituen, behingoz arrain fres-koa jan zezaten. Egunak pasa eta, gure gizona pixka bat kezkaturik zegoen.Izan ere, sardinak harturikoen artean, batek ere ez zion ezer esan, gozo egonote ziren jakinarazteko behintzat. Horregatik, egun batean, herriko plazan auzohorietako batzuk elkarrekin kartetan aurkitu zituenean, haiengana joan eta sar-dinen kontua atera zuen, ea gustatu zitzaien edo galdetuz. Orduan auzo haie-tako batek, begiei adi, honela esan omen zion: «Hara, Kasto, zure intentzioona estimatzen dugu. Bai, ekarri zenizkigun sardinak jan genituen, baina, zeresango dizut nik ba: txarto, txarto ez zeuden; baina motelak, ia-ia gustu ga-beak ziren eta. Izan ere, guri besteak gustatzen zaizkigu... las picantonas».Hots, lagun haiek zapore mineko arrainetara ohiturik, sardina erdi-ustelaknahiago zituzten, eta arrain fresko eta bikaina dastatzeko aukera izan zuten ba-terako, hari gusturik hartu ez!

Moisesek israeldarrak faraoiaren eskuetatik atera zituenean, basamortuanjateko, Jainkoak mana ematen omen zien, baina haiek laster nekatu ziren ze-rutiko janari horretaz, eta Egiptoko tipula eta baratxuriak zeuzkaten gogoan(Zenb 11, 5). Era berean, jende euskaldun asko ere oraindik berdintsu itsutu-rik bizi da lehengo eta oraingo erdal uholde kulturalaren azpian. Eta gaudengarai hauetan, euskara, gaztelaniarekin batera aspaldiko hogeita zazpi luzehauetan ofizial izan ondoren, nahiko gaizki justifika daiteke euskaldun batzueninertzia hondagarria. Izan ere, guztion lotsarako, konturatu ere egin gabe, geu-re eguneroko jardueran frankismo garaiko joera erdaltzaleaz segitzen dugu,geure elkarrizketetan, famili eta lan-harremanetan, eskutitzak, ofizioko kartel-txartelak, abisuak, jatetxeetako kartak, produktu edo artelanen izenak ipintze-ko orduan, bertoko hizkuntza bakarra gaztelania balitz bezala (11).

Zinez esan daiteke, autogobernua dugunetik, umezurtz-garaiko idealis-moa, euskararen aldeko ekintza eta militantismo hura nabarmenki moteldu

42 EUSKERA - LII, 2007, 1

(11) Oraintsu irakurri dudanez, badirudi norbait konturatu egin dela, azkenean, gure hiz-kuntzaren etsai beldurgarrienak ez direla euskara batu estandarra ikasten saiatzen diren euskal he-rritarrak, txikitandiko euskaldun «jator» bezain analfabeto, konplexatu eta hezur-muinetaraino er-daldunduak baino, berak bere artikulu ederrean salatzen digun azkoitiar oftalmologo lotsagarrihorren parekoak. Eta hori Bilbon gertatua den arren, bezero euskaldunari ere beti erdaraz egitendioten handiki izan nahikoak, zoritxarrez, ugariegiak ditugu herri txikiagoetan ere.

Page 33: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

dela. Badirudi herri honek, erasoak hartzen dituenean, badakiela asaldatzen,eta mobilizatzen ere bai, bat-bateko protesta egiteko behintzat. EuskaldunonEgunkaria bidegabeki itxi zigutenean bezala, baina gero, lasaialdian, lasterahanzten zaigu, euskal egunkariak eta liburuak kiosko-dendetan ikusten segidezagun, horiek egunero erosi eta irakurri egin behar direla. Ongi da gober-nuak euskararen aldeko legeak eta neurriak ateratzea, baina munduko lege guz-tiak ez dira nahikoa izango euskarak iraun dezan, euskaldunok geure hizkun-tza edonon eta noiznahi erabili nahi ez badugu. Ekina gogorra da gero! esanzidan behin Erandioko auzo batek, horrekin beti ekinean jardutea nekagarriaizaten dela adierazteko. Baina hori bestela ere uler liteke: beti ekinaren eki-naz arituz gero, edozer egin eta erdiets daitekeela, Larramendiren ezina eki-nez egina haren bidetik.

Hizkuntzaren transmisioa etxean hasten da, eta beren artean eskuarki er-daraz mintzatzen diren gurasoek jai dute, behin haurrak ikastolara bidaliz gero,beren erantzukizunaz konplitu dutela uste badute. Euskara, hartaz mintzatzenjakite hutsa baino zerbait gehiago da. Hizkuntzek hitzak ez eze, hitz horiekinloturiko sentimenduak, oroitzapenak, giroak eta zaporeak ere gordetzen dituz-te, familian eta adiskide artean jaso-josiak, eta belaunaldien arteko transmisiohori, oso-osorik, eskolaren bizkar gainean uztea, ene aburuz, ez genuke onar-tu behar, ezinbestean ez bada. Edozein pertsonari, benetan euskalduna baldinbada, lotsa eman beharko lioke bere seme-alabek honelako zerbait aitortu be-harrak: «Gure gurasoak euskaldunak dira baina gurean ez zuten inoiz euska-raz egiten. Horregatik, euskaraz dakiguna eskolan ikasia dugu», guk euskaraztutik ez dakiten askori, beren aita-amengatik saminez, sarritan entzun beharukan diegunez. Horrela, antzinatearen iluntasunetik gaur arte, belaunik belaun,gurasoengandik seme-alabengana heldu zaigun kate luze hautsigabea une ba-tez puskatzen ari gara ergelki, trukean ezer ez irabazteko.

Horregatik, Jose-Bernardorengan islaturik, euskal ekintzaileak goraipatunahi ditut, eta beren egunean-eguneango etsenpluaz euskarari bizitza ematendiotenei laudorioa egin ere bai. Agintarien aldetiko laguntzak beharrezkoakdira, bai, eta, beraz, ezin ahantz genezake, Autonomia Erkidego honetatik kan-poan, beste euskal lurralde batzuek oraindik pairatzen duten egoera lotsaga-rria. Baina, erraztasunak erraztasun, garbi dago euskara euskaldunok hala guradugun bitartean biziko dela, eta halaxe nahi dugun neurrian.

Beraz, testuinguru honetan kontsideratu behar dira, ene ustez, Jose Ira-zuren nortasuna eta lana, garai ilunetan sorturiko euskal idazleen belaunal-diaren giroan. Batetik, herri konpromiso eta moral handiko herritar intelek-tualtzat, herriko seme jator eta kutuntzat, baina, aldi berean herritarnormaltzat, eta ez aparteko heroi erraldoitzat. Nik behitzat, bere herriaren aldeegin ahal eta egin behar duelako ikuspegitik hartzen dut Jose Irazu Euskal-tzaindian, Bernardo Atxaga, neure adiskide, gogaide eta euskal idazle bikain-tzat, hain zuzen.

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 43

Page 34: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Eskerrik asko Jose-Bernardo. Euskararen Akademiara sartzean, guztiokohorez eta harrotasunez betetzen gaituzu, Bernardo-Jose. Euskaltzaindiak ja-danik 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zintuen euskaltzain urgazle. Iazko mar-txoaren 31n, aldiz, euskaltzain oso. Zure sartzearen lehen fruituak jadanik ja-sotzen ari gara, gure Akademiaren batzarretara zatozen guztian beti zer ikasiizaten baitugu zuregandik. Ongi etorri, beraz, eta segi dezagun guztiok elka-rrekin lanean gure hizkuntzaren eta geure literaturaren onerako.

* * *

ERANSKINAK

Jose IRAZU GARMENDIAk argitaratutako lan nagusiak:

Eleberria

Ziutateaz I eta II. Luis Haranburu, 1976Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian. Erein, 1984Sugeak txoriari begiratzen dionean. Erein, 1984Bi anai. Erein, 1985Obabakoak. Erein, 1988Behi euskaldun baten memoriak. Pamiela, 1991Gizona bere bakardadean. Pamiela, 1993Zeru horiek. Erein, 1995Sara izeneko gizona. Pamiela, 1996Groenlandiako lezioa. Erein, 1998.Soinujolearen semea. Pamiela, 2003Lekuak. Pamiela, 2005

Poesia

Etiopia. Pott Liburutegia, 1978Henry Bengoa, Inventarium. Elkar, 1988

Haur-literatura

Ramuntxo detektibea. Antonio San Román, 1980Nikolasaren abenturak eta desbenturak. Antonio San Román, 1980Antonino Apretaren istorioa. Erein, 1982Chuck Aranberri dentista baten etxean. Erein, 1982Asto bat hypodromoan. Erein, 1984Jimmy Potxolo. Erein, 1984Flannery eta bere astakiloak. Elkar, 1987Xola eta basurdeak 1997Bambuloren istorio bambulotarrak.. Erein, 1998

44 EUSKERA - LII, 2007, 1

Page 35: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Artikuluak

Honako egunkari eta aldizkarietan aurki ditzakegu haren artikuluak: ElPaís; El Mundo; El Correo; Garziarena; Egunkaria; El Paseante; El Europeo;Revista de Occidente; La Sibila; La Modificación; Autrement (Frantzia); Lesinrockuptibles (Frantzia); Quai Voltaire (Frantzia); Cahiers de Ville Gillet(Frantzia); Lignes (Frantzia); Lettre International (Alemania); Linea d’ombra(Italia); Panta (Italia); Main de singe (Frantzia); Die Horen (Alemania); Jahr-buch der Lurik (Alemania); Vuelta (Mexiko); Viceversa (Mexiko); SvetovejLiteratury (Eslovakia); Guggenheim Magazine (Estatu Batuak), etab.

Beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak

Jose Irazu Garmendiaren lanik nagusienak hainbat hizkuntzatara itzulidira, eta, besteak beste, gaztelania, frantses, portuges, katalan, ingeles, ale-man, italiera, esloveniera, errusiera, arabiera, greziera eta japonieraz argi-taraturik daude.

Hitzaldiak, musika eta zinematografia

Azken urteotan Euskal Herrian zein mundu zabalean hitzaldi franko es-kaini ditu eta hainbat literatur irakurketatan parte hartu ere bai. Bere testu po-etikoak hainbat musikarik oinarri izan dituzte kantak sortzeko: Ruper Ordori-ka, Itoiz, Mikel Laboa, Xabier Muguruza, Les Mecaniciens, Loquillo, Gari etaOrquesta Mondragón, besteak beste. Oraintsu berak idatzitako bi libururen pe-likulak aurkeztu dituzte:

Obabakoak (Obaba, Montxo Armendariz, 2005) eta Zeru Horiek (ZeruHoriek, Aizpea Goenaga, 2006).

Sariak

1978, Espainiako Kritikaren Saria (olerki alorrean) Etiopia lanagatik.

1983, Lizardi Saria Sugeak txoriari begiratzen dionean lanagatik.

1985, Espainiako Kritikaren Saria (narrazioan) Bi anai lanagatik.

1988, Euskadi Saria Obabakoak lanagatik.

1989, Espainiako Literatura Sari Nazionala, Obabakoak liburuagatik.Obabakoak liburuari esker, bestalde, Kritikaren Saria, Euskadi Saria eta Pa-riseko Millepages Saria lortu zituen. Glasgow hirian banatzen den EuropeanLiterary Award sarian ere finalista izan zen.

1990, Bilboko Liburu Azokan Kritikaren Zilarrezko Idazluma, Oba-bakoak liburuagatik.

1994, IBBYren (International Board on Books for Young People) Oho-rezko Zerrenda (Behi euskaldun baten memoriak liburuagatik).

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 45

Page 36: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

1994, Espainiako Kritikaren Saria (narrazioan) Gizona bere bakarda-dean lanagatik.

1994, Euskadi Saria Gizona bere bakardadean lanagatik.

1995, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Edizio Saria.

1996, Rosalia de Castro nazioarteko saria, euskarazko atalean. Sari hauGaliziako Pen Club delakoak ematen du.

1997, Haur eta Gazte Euskadi Saria Xola eta basurdeak lanagatik.

1999, Gaztelaniazko Euskadi Saria Lista de locos y otros alfabetos (Gro-enlandiako Lezioa liburuaren gaztelaniazko bertsioa) lanagatik.

1998, Prix Millepages.

2002, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteaketa Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.

2002, Antzerki-egilearentzako Max saria, Bambulo lanagatik.

2003, Beterriko Liburu izendatu zuten Soinujolearen semea.

2003, Espainiako Kritikaren Saria Soinujolearen semea lanagatik.

2005, Bilboko Liburu Azokan Kritikaren Zilarrezko Idazluma, Soinu-jolearen semea liburuagatik.

Bere lanari buruzko azterketa akademikoak

Bernardo Atxagaren irakurlea. María José Olaziregi Donostia, Erein,1998.

Antzarra eta ispilia. Iñaki Aldekoa. Erein, 1997.

Atxaga Baionan. Ur Apalategi eta beste hainbat. Egan, 1999.

Bernardo Atxaga, los demonios personales de un escritor. José Ángel As-kunze. Saturraran, 2000.

MTKVARI BEZALAXE (1) vitartza mtkvari

Eguzkia zetorren gora, ilargia zihoan behera,Oilarrak kukurruka, eta igotzen ari zen kea,Norbaitek negar, norbait kexakaNorbait gose zen, norbait hotzak dar-darEta iragaten zen denbora.

46 EUSKERA - LII, 2007, 1

(1) Poema osoa Georgiako kultura eta literatura aipamenez josia da, edozein georgiarren-tzat erabat ezagunak eta iradokizunez beteak. Geografi eta kultur urruntasunagatik, euskaldunokhobeki ulertzeko, horiek azaldu beharra dagoela iruditu zait. Mtkvari, Georgiako hiriburua,Tbi-lisi, zeharkatzen duen ibaiaren izena da, errusieraz Kura deitua. Gure Arga, Aturri, Bidasoa,edo Ibaizabal balira bezala.

Page 37: JOSE IRAZU «BERNARDO ATXAGA» EUSKALTZAINDIAN SARTZEA · menerako eta euskal kulturaren aitzinamendurako. Irazu eta Atxaga, Atxaga eta Irazu, ispiluaren alde desberdinak izanik ere,

Ardoa bezalaxe, suiletik zalira (2),Zalitik pitxerrera, pitxerretik ontzira,Georgiar odola, georgiar arima,Georgiar hitza, georgiar bihotzaIragaten zen gizakiagandik gizakiagana...

Iragaten zen, iragan,Iragaten zen eta bazetorren,Bai, bazetorren, etorri,Bai, bazetorren, Mtkvari bezalaxe...

Bidez bide zebilela, edaten zuten, uhertzen, isurtzen,Jainkogabeki lohitzen zuten, bihotz-gabeki saltzenEta...Hala ere, hori gorabehera,Rustaveliren bihotzetik iragana da (3),Vakhtang-en bihotzetik iragan zen,Tamar-en bihotzetik ere iragan zen,Sulkhan-en bihotzetik ere iraganez...

Eta gaur, Xotak eduki zuen odolaz,Eta gaur, Vakhtangek edukiriko odolaz,Eta gaur, Sulkhanen barruko odolaz,Tbilisiko kale zabaletan dabiltza:Leila, Londa, Natia, Nani (4),Eliso, Vaja, Giorgi, Givi (5).

Eta...dabiltzala ba, bai, ibil bitez, bebiltza! Hala biz!

1962 (Mukhran Matxavariani )

EKINTZAILEAREN LAUDORIOA - Xabier Kintana Urtiaga 47

(2) Georgiako kulturan, mahastizaintza eta ardogintza tradizio luzeko lanbideak dira. Ho-rregatik, poetak ardoa-odola-hizkuntza arteko lotura sinbolikoa egiten du. Hango ardandegietanardoa lurrean ahoraino sarturiko suil erraldoi batzuetan gordetzen da. Ahoa lauza batekin estali-rik egoten da, zoruaren maila berean. Handik ardoa ateratzeko, zali erraldoi batez baliatzen dira,berori makila luze batez zulaturiko kuia edo kalabaza huts lehor batekin egina.

(3) Xota Rustaveli, Georgiako poeta nagusia, Zaldun tigre-larruduna deritzon poemarenegilea, XII. mendekoa. Vakhtang: Georgiarrek beren historian bi errege nagusi izan dituzte izenhonekin: Vakhtang Gorgasali, jada V. mendean hiriburua Tbilisin jarri zuena, eta Vakhtang VI.a(XVII. mendekoa), kulturaren bultzatzaile nabarmena. Poemako aipamena horietako edozeinezuler daiteke. Tamar: Georgiak bere hedadura, garapen, kultura eta botere handiena lortu zuen ga-raiko erregina (XII. mendekoa). Sulkhan Saba-Orbeliani: XVIII. mendeko georgiar idazle, po-litikari eta filosofo ospetsua. Euskaraz Eneko Aresta, Joan Sebastian Elkano, Axular, Zumalaka-rregi eta Iparragirre aipatuko balira bezala.

(4) Georgian egun maiz erabiltzen diren neska-izenak. Euskarazko kideak Iratxe, Arantza,Ainhoa, Itsaso edo Joana lirateke.

(5) Gaurko mutil-izenak, georgieraz, euskarazko Eneko, Mikel, Aitor, Beñat edo Jurgi gisa.