JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako...

8
Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak Elkartasunezko pintxo-potea egingo dute larunbatean, eta bildutakoa 200 haurri elikagai osasuntsuak erosteko baliatuko dute // 2 Atzo egin zuten larunbatean izango den ekimenaren eta urriko jardunaldien aurkezpena. JOSU ARTUTXA Amundarain «asko gozatuta» itzuli da Munduko Txapelketatik Ingalaterran izan den txirridulari txapelketan egindakoarekin, «pozik» dago ibartarra // 7 ASTEARTEA 2019/10/01 7. urtea, 1.117. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Larronde eta Moncada izan dira Xare Irekiko txapeldunak 40-34 irabazi zieten Driolet eta Etxeverriri; lehen aldiz nesken xare partidak ere jokatu ziren finalaren aurretik // 6 Azokak izan dituzte Alegian, Bidania- Goiatzen eta Asteasun // 5 Zesta puntak baduela etorkizuna ikusi da Xistera Campusean Euskal Herri osoko 80 pilotari gaztetxo izan dira asteburuan, Tolosaldean // 6 Unai Mendizabal final- laurdenetarako sailkatu da Zumarraga-Urretxuko saioa irabazi du zizurkildarrak, 449,50 punturekin; urriaren 20an Andoainen ariko da // 3 San Migel jaiak ospatu dituzte asteburuan Iruran eta Aldaban // 4

Transcript of JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako...

Page 1: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

Haurrak jarrikoditu erdiguneanZutani elkarteakElkartasunezko pintxo-potea egingo dutelarunbatean, eta bildutakoa 200 haurri elikagaiosasuntsuak erosteko baliatuko dute //2

Atzo egin zuten larunbatean izango den ekimenaren eta urriko jardunaldien aurkezpena. JOSU ARTUTXA

Amundarain«asko gozatuta»itzuli daMundukoTxapelketatik

Ingalaterran izan dentxirridulari txapelketanegindakoarekin, «pozik»dago ibartarra //7

ASTEARTEA2019/10/01

7. urtea, 1.117. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Larronde etaMoncada izan dira Xare Irekikotxapeldunak

40-34 irabazi zietenDriolet eta Etxeverriri;lehen aldiz nesken xarepartidak ere jokatu zirenfinalaren aurretik //6

Azokak izandituzte Alegian,Bidania-Goiatzen etaAsteasun //5

Zesta puntakbaduelaetorkizunaikusi da XisteraCampusean

Euskal Herri osoko 80 pilotari gaztetxo izan dira asteburuan,Tolosaldean //6

UnaiMendizabalfinal-laurdenetarakosailkatu da

Zumarraga-Urretxukosaioa irabazi duzizurkildarrak, 449,50punturekin; urriaren 20anAndoainen ariko da //3

San Migel jaiakospatu dituzteasteburuanIruran etaAldaban //4

Page 2: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

Urrian eta azaroanere, ikastaro eskaintzazabala KZguneanTOLOSA // Urrian nahiz azaroanteknologiaren inguruko ikasta-roak eskainiko dituzte TolosakoKZgunean. Aurrez aurrekoezgain, urruneko (online bidez)saioak ere izango dira; goizeznahiz arratsaldez, euskaraz edogazteleraz. 943 023 681 telefonozenbakira deituz edo [email protected] me-zua bidaliz eman daiteke izena.

Azaroaren 10erakohautesle-zerrendakikusgai, UdatenTOLOSA // Azaroaren 10ean Gor-te Nagusietarako hauteskunde-ak direla eta, udalak ikusgai jarriditu hautesle-zerrendak, Herri-tarren Arreta Zerbitzuan (Uda-ten). Tolosarrek hilaren 7a bitar-te (astegunez, 7:15eatik14:15eara) dute erreklamazioajartzeko aukera. Bide batez, boz-katzeko mahaiak eta lokalak erekontsultatu daitezke bertan.

Pobrezia eta esklusio egoerariaurre egiteko mokaduakZutani-Tolosa gizarte laguntzarako elkarteak zenbait ekimen antolatu dituurrirako; larunbatean, kultur arteko pintxo-pote solidarioa egingo dute.

Josu Artutxa Dorronsoro

Herrian behar gehien dutenei la-guntzea. Hori da, 2014az geroz-tik, Zutani-Tolosa elkartearenegitekoa. Polita bezain neketsua.5 urte dira, zenbait herritar etaeragilek, giza laguntzarako tal-dea sortu zutela, udalaren babe-sarekin. Egun, askok bizi dutenegoera sozio-ekonomiko larriariirtenbide bat ematea du helburu,betiere, elkartasunez, eta giza es-kubideetan oinarrituz.Oinarrizko beharra den elika-

dura bermatzea da elkartearenhelburu nagusia. Horrela, hileanbehin, Gipuzkoako ElikagaienBankutik jasotako jakiak nahizherritarrek eramandakoak bana-tzen dituzte beharra dutenen ar-tean. 20 bat lagun aritzen dira la-nean, eta boluntarioak ere izatendituzte banaketak egiteko. Guz-tira, pobrezia eta esklusio egoe-ran dauden Tolosako 220 familia(602 heldu eta 202 haur) lagun-tzen dituzte, eta zifrak handitze-ko «nahia» dute.Egiten duten lana herritarren-

gana hurbiltzeko asmoz, besteurte batez, IV. Pintxo-Tour Inter-kulturala eta Solidarioa ospatu-ko da, larunbatean, Trianguloaplazan. 14 postu izango dira, 11herrialde ordezkatuz: Brasil,Peru, Kolonbia, El Salvador,Honduras, Nikaragua, Maroko,Senegal, Pakistan, Ukraina etaEuskal Herria. Bertako nahizkanpoko jakiez gozatzeko auke-ra eskainiko dute, beraz. 3 euroordaindu beharko dira bi pintxo-ren truke, eta edaria ere izango

da. Gainera, pintxoen osagaiaketa errezetak eskuratu ahal izan-go dituzte bisitariek.Bi helburu nagusi izaten ditu

egitasmo honek: Elkartearentzatirabazi ekonomikoak eskuratzeaeta kultura eta jatorri desberdi-netako herritarren arteko harre-manak sendotzea. «Larunbateanbildutako dirua, inguruan bizidiren 200 haurrei elikagai osa-suntsuak erosteko erabilikodugu, haurren osasun fisikoa etaemozionala babestea ezinbeste-koa delako. Bestetik, goiz aberas-garria bezain goxoa igarotzekoaukera ezin hobea da», adierazizuen Ana Lopetegi elkarteko ki-deak, atzoko aurkezpenean.

HAURRAK ZAINDU BEHARRAElkarteko estatutuak berritu zi-tuztenean, haurren eskubideakzaintzea eta defendatzea, be-raien ongizate fisikoa eta emo-zionala sustatzea eta edozein ja-zarpenen aurrean haurtzaroarenzainketaren lanketa egitea izanziren ezarritako ideia nagusiak.«Familia barruan, baita gizarte-an ere, haurrak dira ahulenak es-parru guztietan. Arriskutsuena,baina, pobrezia egoera belaunal-diz belaunaldi errepikatzea da,kronikoa bihurtu daitekeelako»,azaldu zuen Ana Iruretagoienak.Arartekoak plazaratutako da-

tuen arabera, 15 urtetik beherakohaurren %10 pobrezia egoeranbizi da EAEn. %17k gutxienez, biegunez behin ezin du proteinaz-ko jakirik hartu, eta %48k, berriz,ezin du doakoa ez den eskola jar-duerarik burutu. Espainiar Esta-tuan 1.400 haur aurkitzen dirapobrezia egoeran. «Haurrak, bai-na, pertsona aktiboak dira, nahiz

11 herrialdetako jakiak dastatu eta pintxoen errezetak eskuratzeko aukera izango da Trianguloa plazan. I. GARCIA LANDA

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko urriaren 1a

pero dute. Urriaren 14tik 17ra bi-tarte ospatuko dira,TolosakoKultur Etxean.

Haurren aurkako sexu abu-sua, gizarteko arazo bat hitzal-diarekin ekingo diete jardunal-diei, hilaren 14an. Profesionaleizuzendua egongo da, nahiz etairekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko PilarPolo adituak gidatuko du saioa.Egun berean, Bakarrik daudenadin txikiko eta gazte atzerrita-rrak EAEn solasaldia ere izangoda. «Azken urteetan ikaragarrihazi da etorkin kopurua, gehien-bat Bizkaian. Erakundeak gai-nezka egiten ari dira, eta baliabi-de eskasak dituzte. Zer gertatukoda haur hauekin adinez nagusiizaten direnean? Egoera haunola kudeatu ezagutzeko aukeraizango da Gazteen Euskal Beha-tokiko kideen eskutik, batzuenesperientzi pertsonal eta guzti».Hilaren 15ean, Infancia en mo-

vimiento hitzaldia eskainikodute Save For Children elkartekokideek. «Haurrak batetik besteramugitzeak zer nolako ondorioakekartzen dituen azalduko dute».Hurrengo egunean, 6-8 urte bi-tarteko haurrentzako saioa izan-go da, Haur Liburutegian. TomiUngerer idazlearen Allumeteipuina kontatuko zaie haurrei.«Haurrak ere pobreziari buruzkotestuak eta istorioak entzutenhas daitezen nahi dugu. Kasuhonetan, gainera, elkartasunez-ko baloreak kontatzen dira».Hilaren 17an ospatuko den Po-

breziaren Aurkako NazioartekoEguna, eta elkartetik mezu posi-tibo bat helarazteko aprobetxatunahi dute. Horrela, Semillas dealegriadokumentala proiektatu-ko da. Zoriontasuna lortzeko bi-dean, zailtasun guztien gainetikbere funtsezko eskubideak era-biltzen dituzten Espainia, Ango-la eta Kolonbiako haurren histo-ria kontatzen da. Zutani-Tolosa-tik, eskerrak eman nahi dizkieteTolosako Udalari, baita urrikoekintzak posible egingo dituztenbabesle eta laguntzaileei ere.

eta askotan lehentasunik ezeman. Parte hartzaileak dira,emozio maila eta iritzi propioakdituzte; guk, ordea, ez diegu en-tzuten. Gainera, estatistikek dio-tenaren arabera, adingabekoen%20k sexu erasoak jasaten ditu.Haurtzaroko babesak ahaztuta-ko ardura izaten jarraitzen du».

EGOERA DESBERDINENKONTAKETAK Larunbateko gastronomia eki-taldia, ordea, ez da hilabete ho-netako ospakizun bakarra izan-go. Aurten, pobreziaren aurkakojardunaldiak egingo dituzte, bi-garrenez. Entzule moduan jen-deak behar bezala erantzutea es-

Page 3: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko urriaren 1a

Eguraldi ona eta aretoa betea

L arunbatean, kanpoaneguraldi ona zegoenarren, Zelai Arizti are-toa leporaino bete zenbertso gosez. Sei ber-

tsolari peto jardun ziren etahaien artean nagusi Unai Men-dizabal zizurkildarra izan zen.Ez omen zen oso-osorik ailega-tu oholtzara, katarro bat zela

medio, hala adierazi zuen le-hen agurrean: «Baina ekipoegingo degu / saio ona katxa-rrua / behintzat hortara etorrigera / ni ta nere katarrua». Zortziko handian, katarroak

eragindako «hotz edo ikaren-gatik» deseroso sumatu ge-nuen zizurkildarra musikariospetsuaren paperetik. Ofiziohorretan, Elustondo eta Tapia-rekin hasi zen aretoa berotzen.Nerea, Mikelen terapeuta izanzen denbora luzez eta Mikelekdagoeneko ondo zegoela eta,terapia utziko zuela adierazi

zion Nereari «mesede earraegin didazu / ta eskerrikaskoNerea» Mikelek, eta Nereak al-diz «ondo zaudela uste arren zuk / badakit hala ezdela». Zortziko txikian, Mendizabal

bere ohiko tonura gerturatzenhasi zen, Iñigo kartel diseina-tzailearen lanak behin eta be-rriz atzera botazen zituen zine-gotziaren azaletik. Iñigok egin-dako kartelari barre eginez «Bikolore bakarrik ditu beltz tatxuri / Diario Vascoko eskeladirudi».

Hortik aurrera, bere oneraetortzen hasita edo, Mendiza-balek puntu erantzun ederrabota zuen Zinemaldiaren ai-tzakian: Onurarik ba al du hiri-tarrentzako? / asko behintzatez du ba ekarri netzako / bainaze jende pila hartzazu aintzako/ ondo etorri da lehendik askodunantzako.Puntako Hamarreko txikia

egin zuten Mendizabal etaElustondok ondoren.Binakako lanak amaituta,

kartzelara abiatu ziren bertso-lariak. Hortxe lortu zuen Men-

dizabalek saioko puntuaziorikaltuena. Honela zioen gaiak:«Suhiltzailea zara, saiatu arrenez zara garaiz iritsi». Erre berrizen baserri batera ailegatutakosuhiltzailearen paperetik kan-tatu zuen, Getarian gertatu be-rri den gertakariari keinu batbotaz. Edukian landutako hirubertso kantatu zituen, osomodu deskribatzailean, ZelaiArizti aretoan geundenok erebaserria irudikatzeko moduan.Azken ariketa honekin uxatuzituen hasieran birusak eragin-dako duda-mudak.

IritziaNaiara Arreseigor eta Kristina AiestaranHarituz

PUNTUAKETA

Unai Mendizabal. 449,50 puntu.

Nerea Elustondo. 439,50 puntu.Iñigo Izagirre. 419 puntu.Mikel Tapia. 417 puntu.Eli Pagola. 416 puntu.Iker Ormazabal. 378 puntu.

Unai Mendizabal ere final-laurdenetan sartu daZumarraga-Urretxukosaioa irabazi duzizurkildarrak, etazuzenean sailkatu da,Mujika eta Iguaran bezala

Imanol Artola ‘Felix’

Unai Mendizabal Mendi zizur-kildarra izan da 449,5 punture-kin Zumarraga-Urretxuko saio-ko irabazlea. Final-zortzireneta-ko beste saioetako irabazleekbezalaxe, final-laurdenetankantatzeko eskubidea irabazi duzizurkildarrak. Bere kasuan,urriaren 20an kantatuko du, An-doainen, Iñaki Apalategirekin(Beasain) eta Beñat Iguaranamasarrarekin batera.Beste oholtzakideak honako-

ak izan ziren: Nerea Elustondo(Legazpi), Iñigo Izagirre (Itziar),Mikel Tapia (Ataun), Eli Pagola(Ereñotzu) eta Iker Ormazabal(Hernani). Sei bertsolariak IkerIriarte alegiarrak aurkeztutakogaiei erantzun beharra izan zie-ten. Bertso saio bakarra falta da,larunbatean Lasarte-Orian izan-go dena eta bertso saio horrenfaltan gauza asko ari dira garbigeratzen: Zumarraga-Urretxukoazken biek, Pagolak eta Ormaza-balek, ez daukate dagoenekosailkatzeko aukerarik; eta NereaElustondo sailkatuta dago, nahizeta zein lekutan kantatu duen ezjakin. Besteek, zain egon behar-ko dute.

Unai Mendizabal, Zumarraga-Urretxuko saioan. BERTSOZALE ELKARTEA

ZORTZIKO TXIKITIK AURRERAZortziko nagusia izan da lehenariketa puntuagarria, bertsola-rien agurren ostean. Hirugarrenbertsoaldiko bi bertsolariek lortudute puntuazio altuena ariketahorretan eta jendearen txalo za-parradarik handiena ere Tapiaketa Elustondok osatutako ber-tsoaldiak jaso du.Aldiz, hurrengo bi ariketetan,

bai zortziko txikian, eta baitapuntu erantzunetan ere, UnaiMendizabal izan da ondoen mol-datu dena. Zortziko txikian IñigoIzagirrerekin kantatu du. Puntuerantzunetan berriz, Zinemaldiagaia tokatu zaio eta Izagirrerikenduta, koskatxoa atera diebeste bertsolariei ariketa horre-

tan. Hamarreko txikian berriz,Nerea Elustondok eta biek osatudute bertsoaldirik onena eta biakizan dira kartzelarako bidea har-tu dutenean, puntuazio altuenazuten bi bertsolariak. Elustondozen aurretik une horretan, bainakartzelak erabaki du nork kanta-tuko duen Andoainen.

KARTZELA ERABAKIORRAHonakoa izan da kartzelakogaia: Suhiltzailea zara. Saiatuarren, ez zara garaiz iritsi. UnaiMendizabalek, Getarian, oraindela bi hilabete suak hartutakogaztandegia itzaltzera joandakosu-hiltzailearen paperetik kan-tatu du. Publikoa ere bereganatuegin du eta final-zortzirenetakobertsoaldi puntuatuena izan dabere kartzelakoa. Horrela beraz,Nerea Elustondoren aurretik ge-ratu da Mendizabal eta gainera,hamar puntuko aldea atera dioazken sailkapenean.

LABAKA ELGOIBARRENAne Labaka (Lasarte-Oria) izanda berriz, igandeko bertsolari

onena, Elgoibarren, 458,5 pun-turekin. Final-zortzirenetakoorain arteko puntuazio altuenalortu du Lasarte-Oriako bertsola-riak. Jarraian izan ditu, hurrenezhurren, Jokin Uranga (Azpeitia),Eñaut Martikorena (Hernani),Iñaki Gurrutxaga (Orio), UnaiGaztelumendi (Añorga) eta En-dika Igarzabal (Gabiria).

ARTOLAREN ZAINMomentuz lau bertsolaritatik hi-ruk lortu dute final-laurdenetarasailkatzea. Haritz Mujikak Oña-tin irabazi zuen, Beñat Iguara-nek Amasa-Villabonan eta UnaiMendizabalek Zumarraga-Urre-txun. Hori dela-eta, Iguaraneketa Mendizabalek Andoainenkantatuko dute urriaren 20aneta hurrengo egunean, MujikakIrunen kantatuko du. Aldiz, Iñigo Gorostarzu jada

txapelketatik kanpo geratu da.Puntuazioz lehen hamazazpibertsolariak sailkatzen dira etaEtxorde hemezortzigarrena da,416 punturekin Manex Mujika-rekin eta Eli Pagolarekin berdin-duta, baina dagoeneko aukera-rik gabe.Saio bat falta da oraindik hale-

re, datorren larunbatekoa, La-sarte-Orian. Imanol Artola Felixgai-jartzailearen agindutara ari-ko dira Mikel Artola alegiarrare-kin batera: Aitor Salegi (Zestoa),Eneko Araiztegi (Segura); IñakiZelaia (Hernani), Oier Aizpurua(Zarautz) eta Unai Izagirre (Az-koitia). Saio horretako irabazle-ak Azpeitian kantatuko du aza-roaren 2an.Mikel Artolak egiten duenaren

baitan, Tolosaldeko lau edo bostbertsolarik kantatuko dute final-laurdenetan, Oihana Iguaran zu-zenean sailkatu baitzen, duelalau urteko finalista izateagatik.

Page 4: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

ALLIRIN AUZO BAZKARIATolosako Alliri auzoan festak ospatu dituzte asteburuan. Dia-narekin esnatu ondoren, haurrak jolasean ibili ziren bu-ruhandien aurretik. Tailerrak ere izan zituzten. Ondoren, au-zotarren bazkaria egin eta paella prestatu zuten. ASIER IMAZ

ALDABAN ERE SANMIGELAKAxun Zubeldia eta Maria Dolores Zabalak bota zuten larun-batean festen hasierako suziria eta auzotarrek esker onaadierazi zieten, elizako martxa eramaten egiten duten lana-gatik. Ondoren, txirrindulariak izan ziren protagonista. J M.

04 TOLOSALDEA JAIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko urriaren 1a

Trinketetik plazara,jai giroa nagusi IruranSan Migel festen bigarren asteburuan, ostiralean, larunbatean etaigandean egin dituzte ekitaldiak eta herensugea errez agurtu dituzte jaiak

Asier Imaz Irura

Amaitu dira San Migel jaiak Iru-ran. Eguraldiak lagundu du etajendetsua izan da bigarren aste-burua ere. Ostiralean herrikogazteenak izan ziren protagonis-ta. Haientzako jokoak prestatuzituzten plazan eta ondoren bu-ruhandi txikiak atera ziren kale-ra. Arratsaldean berriz, Gora Ka-sete haur ikuskizuna eta patine-te erakustaldia izan ziren.Gaueko play back jaialdiaren au-rretik, kalejiran ibili ziren herri-tarrak buruhandi eta erraldoienlaguntzaz eta Loatzo musika es-kolako txistulari eta trikitilarie-kin batera.Larunbatean, San Migel xare

torneoaren finala jokatu zeneguerdian eta ehunka herritarbatu ziren ondoren, plazan anto-

latutako herri bazkarian. Bazka-lostean musikarekin jarraituzuen festak eta Nafarroako jotenemanaldia egin zuten arratsal-dean.

Igandean, bertso saioa izanzen elizan eta ondoren 21:00akaldera, herensugea errez emanzieten amaiera aurtengo San Mi-gel festei Iruran.

Ostiral goizean haurrentzat jokoak egin zituten San Migel plazan. Ondoren, buruhandi txikiak atera ziren. A. I.

Larunbatean, giro onarekin, herri bazkaria egin zuten Irurako plazan. A. I.

Page 5: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus • 107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko urriaren 1a

JENDETSUA IZAN DA ASTEASUKO AZOKABaserriko produktuak nahiz artisauek egindakoak erosteko aukera egon zen igandean Astea-sun, baita ganadua ikustekoa ere. 12:00etan, arroz esne lehiaketako sari banaketa egin zuteneta ordu erdi beranduago, berriz, esne behien erakustaldia izan zen. IRATI URDALLETA

AZOKAN KAMERA ESKUTAN HARTUTAHogei postu inguruk Alegiako plaza bete zuten igandean. Bertan, barazkiak, taloak edo bi-txiak erosteko aukera egon zen, besteak beste. Ikustera edo erostera ez ezik, argazkiak atera-tzera ere joan zen jendea azokara. Kamera analogikoak erabili zituzten horretarako eta behinazoka amaitutakoan, karrete horiek jaso egin zituen udalak. I. U.

KULTUR ASTEARI AMAIERA, AZOKAREKINAmaitu da Bidania-Goiatzeko kultur astea. Igandean, azokako postuez gain, Saiaz Mankomu-nitatearen eta aspaldiko tresnen erakusketak egon ziren Goiatzen. Herritarrek nahiz kanpo-tik joandakoek jarritako aukera zabala egon zen. Gainera, jatekorik eta edatekorik ere ez zenfalta izan. Besteak beste, sardinak erre eta taloak eskaini zituzten. I. U.

ESTEBAN NIETO GOGOANEsteban Nieto gogoan izan zuten bere heriotzaren 20. urteu-rrenean. Espetxetik irten berri zen tolosarra, larriki gaixo, etahilabete gutxira hil zen. Ostiralean gogoratu zuten Amarotzauzoan. J. M.

BANDAREKIN KANTARITolosa Kantari eta Tolosako Musika Bandak elkarrekin ema-naldia eskaini zuten larunbat eguerdian, Plaza Berrian. Kale-jiran ibili ondoren bertan elkartu ziren kanturako. JOSU ARTUTXA

Page 6: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2019ko urriaren 1a@TOLOSALDEAKIROL

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA 3. jardunaldiaLauburu Ibarra-Laskorain 3-3

Sailkapena1. Guardo 9p5. Lauburu Ibarra 7p13. Laskorain 1p16. Pinseque 0p

Hurrengo jardunaldiaTauste (9)-Lauburu (5)Laskorain (13)-Cuellar Cojalba (10)

Futbola1. MAILA NAZI0NALA3. jardunaldiaTolosa CF-San Ignacio 2-3

Sailkapena1. San Ignacio 9p9. Tolosa CF 3p14. Logroño ‘B’ 0p

Hurrengo jardunaldia Pradejon (8)-Tolosa CF (9)

HIRUGARREN MAILA7. jardunaldiaTolosa CF-Sodupe 1-1

Sailkapena1. Balmaseda 16p11. Tolosa CF 9p

Hurrengo jardunaldiaDeusto (14)-Tolosa CF (11)

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA 2. jardunaldiaTolosa CF ‘B’-Zumaiako 1-0

Sailkapena1. Tolosa CF ‘B’ 6p

Hurrengo jardunaldiaUrnieta (10)-Tolosa CF ‘B’ (1)

ERREGIONAL PREFERENTEA3. jardunaldiaMondragon- Tolosa CF ‘B’ 4-1Billabona KE-Lagun Onak 0-1Beasain- Danena 2-1

Sailkapena6. Danena 6p7. Billabona KE 6p16. Tolosa CF ‘B’ 0p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF ‘B’ (7)-Billabona KE(16)Danena (6)-Antzuola (15)

LEHEN ERREGIONALA3. jardunaldiaIntxurre-Axular 8-0

Sailkapena6. Intxurre 3p

Hurrengo jardunaldia Usurbil (3)-Intxurre (6)

GORENGO MAILA2. jardunaldiaElgoibar-Intxurre 0-1

Sailkapena3. Intxurre 3p

Hurrengo jardunaldia Zestoa (6)-Intxurre (3)

Eskubaloia1. MAILA NAZIONALA 2. jardunaldiaAlcorta Forging 20Tolosa CF 28

Sailkapena

1. Egia Kopidin 4p9. Tolosa CF 2p

Hurrengo jardunaldia Tolosa CF (9)-Beti Onak (13)

Larronde etaMoncada, I. XareIrekiko txapeldunak

Erredakzioa Irura

Berriro ere itzuli da goi mailakoxarea Irurako Ametsa trinketera.I. San Migel Xare Irekiaren finalajokatu zen larunbatean, festenbarruan, eta irabazleak Larrondeeta Moncada izan ziren. 40-34gailendu ziren Driolet eta Etxe-verri bikoteari. Jendetza elkartu zen trinkete-

an partida ikusteko. Hasiera ba-tean Driolet eta Etxeverri jarri zi-ren aurretik, eta 30. tantora arte4 eta 5 tanto inguruko tartea ate-ratzen zien aurkariek. BainaEtxeverriri nekeak eragiten hasizitzaion eta Larrondek eta Mon-cadak buelta eman zioten mar-kagailuari. Partidaren azkenpartea erraz eraman zuten, txa-pela jantziz. Ostiralean jokatu ziren finaler-

diak eta finalera ez zen pasa iru-rarrik. Apeztegia irurarrak etaFunosasek galdu egin zuten be-ren norgehiagoka. Bestalde, Lo-petegi irurarra lesionatu eginzen txapelketa hasi aurretik etaezin izan zuen parte hartu. Balantze «oso ona» egin dute

Ametsa pilota elkartetik, eta da-torren urtean bigarrengo txapel-keta antolatzeko asmoa erakutsidute. Irurako Udalari emandakolaguntza eskertu diote.

40-34 irabazi zietenDriolet eta Etxeverriri;finalaren aurretiknesken xare partidakjokatu ziren lehen aldiz

NESKEN PARTIDAKFinalaren aurretik erakustaldiajokatu zuten Ametsa elkartekoneskek. Xareko partida batekopilotari guztiak emakumezkoakziren lehen aldia zen. Hiru biko-tek elkarren aurka jokatu zuten.

Naroa Goenagak eta MatxalenMendizabalek jokatutako biakirabazi zituzten. Irati Fernande-zek eta Nahia Gorritik partidabat irabazi zuten, eta Nora Galar-tza eta Maider Isasa garaipenikgabe geratu ziren.

I. San Miguel Xare Irekiaren sari banaketa. ASIER IMAZ

Zesta Puntak badu etorkizuna

Beotibar Zesta Punta ElkarteaKomunitatea

II. Xistera Campusa amaiturik,oso balorazio «positiboa» egitendute Euskal Herriko Xistera El-

80 pilotari gaztetxoelkartu diraasteburuan II. Xistera Campusean

kargoak eta Beotibar Zesta PuntaElkarteak. Euskal Herriko txokoezberdinetatik etorritako 80 gaz-tetxo elkartu ziren asteburupasa, Tolosaldeko pilotalekuakizan dituztelarik entrenamendugune. Herri askotako puntistakgerturatu dira: Cabanillas (Nafarerribera), Gasteiz, Markina-Xe-mein, Berritxu, Durango, Zu-maia, Mutriku, Donostia, Ando-ain, Donibane Lohitzune, Bidar-

te, eta noski, Tolosako Beotibarelkarteko pilotariak aritu ziren.Aimar Iturbe eta Eneko Zubiaizan ziren Beotibarko kideak. Zesta Puntaren inguruan an-

tolaturiko asteburuan, jolasak,teknifikazio saioak, Iñaki Goiko-etxea Goikoren bisita, gaubela,edo azken eguneko Beotibarkojaialdiaz gozatzeko aukera izanzuten. Inongo dudarik gabe, Zes-ta Puntak badu etorkizuna. II. Xistera Campuseko parte hartzaileetako batzuk. ATARIA

Larronde-Moncada eta Driolet-Etxeverri arteko finalaren une bat. ASIER IMAZ

Page 7: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko urriaren 1a @TOLOSALDEAKIROL

Amondarainek «asko gozatu»du Munduko Txapelketan

Erredakzioa Ibarra

Aurtengo Munduko Txirrindula-ritza Txapelketa Yorkshiren (In-galaterra) jokatu da eta bertanNaia Amondarain ibartarrak bilasterketa korritu zituen, juniormailan. Erlojupekoan 36. eginondoren, errepideko lasterketageratzen zitzaion txirrindulariibartarrari. Ostiralean lehiatuzen lasterketa eta ibartarra 40.iritsi zen helmugara. «Lasterketaazkarra eta gogorra izan da. Go-gorra kilometro kopuruarenga-tik. Ez gaude distantzia horietara

ohituta, eta gainera, MundukoTxapelketa bateko mailarekin,erritmo nahiko altuan joan da»,esan zuen etxerako bueltanAmondarainek.Hala eta guztiz, sentsazio onak

izan zituen ibartarrak lasterketagogor horren lehen zatian:«Erorketa asko izan dira. Lehenzatian ondo sentitu naiz eta au-rrean joan naiz, ondo kokatuta.Horregatik erorketak ekiditea

Korrikalariek minutu bateko isilunea egin zuten. ANDREA ARANBURU/GOIERRIKO HITZA

Ibon Gonzalez omendudute bere taldekoek

Erredakzioa Tolosa

Lazkaoko Joxetxo Imaz Laster-keta Herrikoian Tolosa CF Atle-tismo taldeko kide ugari izan zi-ren igandean. Irteeran zendu be-rria den Ibon Gonzalez gogoaneta «bihotzean» izan zuten. Tolo-sa CF Atletismo taldeak esker

oneko hitzak izan ditu Lazkaokoantolatzaileentzat: «Lazkaon,urteroko lez ospatu da JosetxoImaz lasterketa eta bertan, Txin-doki Atletismo Taldeak ukitu po-lita izan du gurekin. Irteeraeman baino lehen, orain gutxizendu zaigun Ibon Gonzalezenoroimenez minutuko isiluneagauzatu da. Eskerrik asko Txin-doki Atletismo Taldea. Gaur ereIbonekin korri egin dugu!». Lasterketan, Jon Ander Cabe-

ro ibartarra izan zen eskualdekoazkarrena, 34.42rekin hamarga-rren eginez, Eneko Agirrezabalirabazlearengandik 3.27ra. Ema-kumeetan, Maialen Uranga tolo-sarra bederatzigarren izan zen,49.45rekin. Jone Zabaleta ira-bazleak 38.11 egin zuen.

Lazkaoko JosetxoImaz Lasterketan,minutu batekoisilunea egin zen

Erlojupekoarenondoren, errepidekolasterketan parte hartudu ibartarrak

Naia Amondarain, erdian, probaren une batean. PHOTOGOMEZSPORT

lortu dut. Lasterketaren bigarrenzatian sentsazio hain onak ez di-tut izan. Hala eta guztiz ere au-rrean joan naiz, baina lau kilo-metroren faltan erorikoa izan daeta lurrera erori ez banaiz ere,hanka jarri behar izan dut. Tar-tea zabaldu da hor eta bigarrenmultzoan geratu naiz. Azken ki-lometroak oso gogorrak ziren etahautsita iritsi da bigarren multzohori».Denak batera iritsi izan balira,

40. postua hobetzeko aukeraizango zuen ibartarrak, edo ez.Moztuta geratzearen pena zuenarren, Amondarain gustura ze-goen Munduko Txapelketako es-perientziarekin. Errepideko las-terketan, adibidez, «asko goza-tu» ondoren iritsi zenhelmugara.

Hiru txapelketairabazitaamaitu dituudako jaialdiakJokin Altunak

Erredakzioa Amezketa

Binakako bi eta lau eta erdiko batirabazi ditu Jokin Altuna amez-ketarrak udako jaialdietan. SanFermin, Zarautz eta Lekeitiontxapeldun geratu ondoren, Lo-groñon San Mateotako txapelajanztea zuen amezketarrak hel-buru igandean. 22-7 galduta«gustura» itzuli zen etxera.«Ez nuen uste horrelakorik

inoiz esango nuenik, baina 22-7galduta gustura noa». Igandeanegin zituen adierazpenak AltunaIII.ak, San Mateo Txapelketarenfinalaren ondoren. 16-0 aurrera-tu ziren Olaizola II.a eta Rezusta.Partida oso ilun zegoen eta hor-tik aurrera 7 tanto egitea ez zengutxi izan. Imaz erabat menpe-ratu zuen Rezustak, txapelketa-ko pilotari onenak. Altuna III.ajokoan sartu ezinik ibili zen, etaAimar Olaizola, aukerako pilo-tak amaitzen. Orain, udako txa-pelketak ahaztu eta lau eta erdi-koan pentsatzeko ordua iritsizaio Jokin Altunari. Aurrez, or-dea, igande honetan Codere Txa-pelketa jokatuko du Zabaletare-kin. Aurkariak Irribarria-Rezus-ta izango dira Nafarroa Arenan.

Jokin Altuna, Labriten. JOSU ARTUTXA

Ainhoa Castro

ORDIZIAKO HERRIKOKO LAGUNAK

ORDIZIA, 2019ko urriaren 1a

Borrokalari sutsulangile kuttuna

Herrikoan laneanaski ezaguna

aurrera egitekozure gaitasuna

irribarre batekingogoan duguna

bihotzean zaituguAinhoa laguna

Page 8: JOSU ARTUTXA Haurrak jarriko ditu erdigunean Zutani elkarteak · irekia izan, eta Bartzelonako Vic-ki Bernadet fundazioko Pilar Polo adituak gidatuko du saioa. Egun berean, Bakarrik

ASTEARTEA 01AGENDA

Erakusketak

Tolosa. Itzalak izar azpian erakuske-ta, GKo Galleryn. Artista, Riaq Miuq.Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura.17:00etatik 20:30era dago ikusgai.Tolosa. Oihana Ugarteren grabatuak,3 tabernan. Tolosa. SAM enpresaren mendeu-rrenaren harira, urriaren 19ra arteerakusketa jarri dute Aranburu jau-regian. Enpresaren historia partekatunahi dute herriarekin eta tolosar guz-tiekin, zuzenean nahiz zeharka, askoklotura izan baitzuten lantegiarekin.17:30etik 20:30era dago ikusgai.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, eskualdeko be-rriak, Iñaki Zubeldia idazleari elka-rrizketa, Amaia Arranz arkeobota-nikaria eta patxadaz Eli Nosellasibartarrrarekin.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Goizeko saioen onena.

24 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Elkarrizkettap (Sara Velte)17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:15. Ireki Kaxa22:45.Denbora da poligrafo bakarra23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Jesus M. Etxe-beste Elosegi. Gernikako arbolarenlorategiak, 3. 943 65 10 40. TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. 943 67 5118.

EGURALDIAGaur.Goiz partean oraindikere giro lasaia izango dugu.Aurreko egunekin aldera-

tuta zerua zikinago agertuko zaigubaina oraindik ere giro lasaia eta ar-gia izango dugu. Eguerditik aurrera,ordea, zerua estaltzen joango zaigueta arratsalde erditik aurrera zeruaestalirik geratuko da eta euria ereizango dugu. Tenperaturak beheraegingo du eta 22-24 gradura artekomaximoa izango dugu.

Bihar.Eguraldi euritsuaizango dugu, batez ereegunaren lehendabiziko za-

tian. Egunaren bigarren zatian pix-kana zaparrada hauek geroz etaahulagoak izango dira, egunarenamaierarako atertzeko joera hartu-ko du eta eguraldia lasaitzen hasikoda. Tenperatura maximoak 20 gra-dura iritsi ezinik ibiliko dira.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

ZORIONAGURRAK

Urtebetzeak,urrezko ezteiak,ezkontzak,jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

Prezioa14€28€40€46€

Atarikideek10,50€21€30€

34,50€

943 65 56 95 • [email protected] • San Esteban 20, Tolosa

ZORION AGURRAK

Zorionak!

Iratz Balerdi Amundarain.Irailaren 28an 10 urte bete zituen. Zorionak eta urte askotarako etxeko guztien partetik.

BIZIKLETA GAINEAN HOBE Europako Mugikortasun Astearen harira, Tolosa eta Ibarra arteko bizikleta bira egin zuten osti-ralean. Bi herrietako ikastetxe guztiek hartu zuten parte ekimenean. Mugikortasun Asteariamaiera eman zioten horrela, eta ekitaldian sariak ere banatu zituzten. Hain juxtu, ikastetxeeta-ko ordezkariak saritu zituzten Ibarra eta Tolosako udal ordezkariek. Haurrak, bien bitartean,Zumardiaundian zeuden jolasetan ibili ziren, Intujai antzerki taldeko kideekin, Peñascal funda-zioak prestatutako askaria eskuetan zutela. ASIER IMAZ

www.ataria.eusASTEARTEA, 2019KO URRIAK 1Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM