Juan Garzia Gramendiari elkarrizketa zatiak

1
Juan Garzia Garmendiari elkarrizketatik ateratako pasarteak. Gramatika eta arauaren inguruan jende asko erotuta-edo bide dabil gurean. Haiek beharrezkoak dira, jakina. Ez dut ezer haien aurka. Kontua besterik da: haiekin bakarrik ezin da ezer egin. Ezinbestez betebeharreko kontuak dira noski, gure hizkuntzak lehenik ere erabakita eduki behar zituenak. Nik neuk, ordea, gramatikatik harantzago joan nahi duen Joskera Lantegi liburuan, erabilerarantz, hots estilo esaten zaionerantz, zentzu zabalean. Izenburua Gramatikaren Pulamentuak jarri ez jarri ibili nintzen, alegia, fundamentuz erabiltzea hizkuntza. Saiatu naiz ikusten zein bidetatik garatu joskera bat, prosa eredu egoki bat, estiloaren zabalean. Ildo horretatik, ez da Euskaltzaindiaren kontrako kexa bat izan nirea. Ez dut uste estiloaren kontuan Euskaltzaindiak araurik eman dezakeenik. [...] Arauen kontu horrekin jende asko erotuta dabilenez, askotan horrek aitzakia moduan funtzionatzen du. Jendeak txikikerietan alferrikatzen ditu indarrak eta testua ondo antolatzearen kontu horretan edozein gauza pasatzen da edo pasatu nahi izaten da batzuetan. [...] Ortografian, "hitza horrela idazten da" esaten dugu. Joskeran, ordea, ezin da horrelakorik esan. Hor oso lausoak dira kontuak.Testua bazterrik gabeko itsasoa da eta, hortaz, ezin da dena arautu. Bide batzuk ezar daitezke, nondik jotzea komeni den edo litzatekeen. Hain zuzen ere, erdarazko egitura sintaktikoak zertan ez diren imitatu behar saiatu nintzen adierazten neure liburuan, egitura horiek ezin direlako ondo egokitu euskaraz[...] Eginaz ikasten da testuak egiten [...] Esan beharra daukat nire kezka ez dela, horrenbeste, ahozko euskararena. Nire kezka nagusia euskarazko prosa idatziaren bidea da eta, zehatzago, testu formalena; hizkuntza zorrotza, egokia, funtzionala lortzearena. Niretzat erabilera oker guztiak dira kezkagarriak, noski, baina nire ardura nagusia bestelakoa da. [...] Gurean neke handiak hartu ditu euskararen ezagutza bultzatzeko, baina hizkuntz ondo erabiltzearen kontuan, ordea, ez dut horrenbeste ardurarik ikusten. Egia da ahalegin handiak egiten ari direla, baina ez dago zirkuitu osaturik. [...] Jendeak, apaltasun pixka batez, neurtu egin beharko luke bere burua. Gauza bat da bere mailan ahal duen ondoen egitea eta beste bat da, euskarari batera mesederik egiten ez diona, kaleratzea. Ondo bereizi behar da, batetik, zer den lagun artean ibiltzeko ahozko euskara baleko bat eta, bestetik, tajuzko euskara idatzi bat. Idaztea ikasi eta landu behar den zerbait da. Oro har, euskara formal txukunagoa dabil orain, duela urte batzuk baino. Badago, baita ere, beste alor guztietan bezalaxe, zabarkeria edo erdipurdikeria ugari. Lizentziei dagokienez, ni neu naiz oso lizentziazalea. Lizentziak araua suposatzen du, arauekiko hartzen da lizentzia beti. Lizentzia kontzeptu nagusia da literaturan. Baina, arren, lizentzia izan dadila! Batzuetan ez dakizu lizentzia ala akats gramatikala den: ez irakurleak, eta ez idatzi duenak ere. Bestalde, tentuz aukeratu behar dira lizentziak. Jendeak, batzuetan, erdarazko testuetara arazorik gabe egokitzen direnak hartzen ditu, euskarazkoetarako egokiak diren ala ez erreparatu gabe. Testu osoa Administrazio Euskaraz aldizkariaren 30. zenb. 2000ko urrikoan.

description

arauez eta beste kontuaz Administrazio Euskaraz aldizkari zahar batean

Transcript of Juan Garzia Gramendiari elkarrizketa zatiak

Juan Garzia Garmendiari elkarrizketatik ateratako pasarteak.

Gramatika eta arauaren inguruan jende asko erotuta-edo bide dabil gurean. Haiek beharrezkoak

dira, jakina. Ez dut ezer haien aurka. Kontua besterik da: haiekin bakarrik ezin da ezer egin. Ezinbestez

betebeharreko kontuak dira noski, gure hizkuntzak lehenik ere erabakita eduki behar zituenak. Nik

neuk, ordea, gramatikatik harantzago joan nahi duen Joskera Lantegi liburuan, erabilerarantz, hots

estilo esaten zaionerantz, zentzu zabalean. Izenburua Gramatikaren Pulamentuak jarri ez jarri ibili

nintzen, alegia, fundamentuz erabiltzea hizkuntza. Saiatu naiz ikusten zein bidetatik garatu joskera bat,

prosa eredu egoki bat, estiloaren zabalean. Ildo horretatik, ez da Euskaltzaindiaren kontrako kexa bat

izan nirea. Ez dut uste estiloaren kontuan Euskaltzaindiak araurik eman dezakeenik. [...] Arauen kontu

horrekin jende asko erotuta dabilenez, askotan horrek aitzakia moduan funtzionatzen du. Jendeak

txikikerietan alferrikatzen ditu indarrak eta testua ondo antolatzearen kontu horretan edozein gauza

pasatzen da edo pasatu nahi izaten da batzuetan.

[...]

Ortografian, "hitza horrela idazten da" esaten dugu. Joskeran, ordea, ezin da horrelakorik esan. Hor

oso lausoak dira kontuak.Testua bazterrik gabeko itsasoa da eta, hortaz, ezin da dena arautu. Bide

batzuk ezar daitezke, nondik jotzea komeni den edo litzatekeen. Hain zuzen ere, erdarazko egitura

sintaktikoak zertan ez diren imitatu behar saiatu nintzen adierazten neure liburuan, egitura horiek ezin

direlako ondo egokitu euskaraz[...] Eginaz ikasten da testuak egiten

[...]

Esan beharra daukat nire kezka ez dela, horrenbeste, ahozko euskararena. Nire kezka nagusia

euskarazko prosa idatziaren bidea da eta, zehatzago, testu formalena; hizkuntza zorrotza, egokia,

funtzionala lortzearena. Niretzat erabilera oker guztiak dira kezkagarriak, noski, baina nire ardura

nagusia bestelakoa da. [...] Gurean neke handiak hartu ditu euskararen ezagutza bultzatzeko, baina

hizkuntz ondo erabiltzearen kontuan, ordea, ez dut horrenbeste ardurarik ikusten. Egia da ahalegin

handiak egiten ari direla, baina ez dago zirkuitu osaturik.

[...]

Jendeak, apaltasun pixka batez, neurtu egin beharko luke bere burua. Gauza bat da bere mailan ahal

duen ondoen egitea eta beste bat da, euskarari batera mesederik egiten ez diona, kaleratzea. Ondo

bereizi behar da, batetik, zer den lagun artean ibiltzeko ahozko euskara baleko bat eta, bestetik,

tajuzko euskara idatzi bat. Idaztea ikasi eta landu behar den zerbait da.

Oro har, euskara formal txukunagoa dabil orain, duela urte batzuk baino. Badago, baita ere, beste alor

guztietan bezalaxe, zabarkeria edo erdipurdikeria ugari. Lizentziei dagokienez, ni neu naiz oso

lizentziazalea. Lizentziak araua suposatzen du, arauekiko hartzen da lizentzia beti. Lizentzia kontzeptu

nagusia da literaturan. Baina, arren, lizentzia izan dadila! Batzuetan ez dakizu lizentzia ala akats

gramatikala den: ez irakurleak, eta ez idatzi duenak ere. Bestalde, tentuz aukeratu behar dira

lizentziak. Jendeak, batzuetan, erdarazko testuetara arazorik gabe egokitzen direnak hartzen ditu,

euskarazkoetarako egokiak diren ala ez erreparatu gabe.

Testu osoa Administrazio Euskaraz aldizkariaren 30. zenb. 2000ko urrikoan.