Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan...

12
Xiang Liu, etsita, 110 metro hesidunetako azken hesiari kosk egiten. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE Kaixo eta agur Orain lau urte egin bezala, Xiang Liu atleta txinatarrak huts egin du 110 metro hesidunetako lehen kanporaketan. Aurreneko hesiarekin tupust egin du, lurrera erori da, eta sailkatzeko aukerarik gabe geratu. D 06-07 U rruti daudelako izango da, edo oso urrutikoak egiten zaizkigulako. Joan aurretik alboan eta joan ondoren ere aldamenean izateak erraztasun gehiago ematen du, seguru. Eta erraza- goa da horregatik haien jardunari buruz balantze egokiagoak egin eta izenondo aproposagoak topatzea. Horretan abantaila dute Londrestik ari direnek. Bertatik bertara bizi dutelako hura bizi- tzen ari direnak nola ari diren hura bizi- tzen. Hemengoek arrisku handiagoak hartzen ditugu, eta jakin gabe aritzen gara askotan. Gainera, besteek eginda- ko galderen arabera daukagu ibili beha- rra, eta oso zaila da horrelakoetan ongi asmatzea. Erantzun askok, gainera, ez dute asko laguntzen: «Hau ezin da hi- tzez adierazi». Eta hitzez adierazi ezin den horri hitzak jartzea da gure lana. Ez da aitzakia, bai- na bada aitzakia. Errazagoa da, dena de- la,arrakasta lortu duenari buruz aritzea espero zuenik lortu ez duenari bu- ruz aritzea baino. Azken horien lana neurtu eta balantzea egi- terakoan laprast egiteko arrisku handiagoa dago, eta baten bat mintzekoa ere bai, askotan. Hortik dator asmatu ezinaren beldurrez beste iturri batzuetara jo beharra.Nor- beraren pentsamendua beste norbai- ten hitzetan jartzea helduleku gisa era- bili beharra. Izan liteke paperean idatzia, izan lite- ke airean entzuna. Musikak badu hori (ere). Formari eman ezinda zenbiltza- nari ematen diola forma. Espero zuenik lortu ez duenari buruz aritu nahi nuen nik, eta Gariren doinu hark eman zidan erantzuna: «Garaipenik ez da galtzeko- rik gabe. Esperantzara kondenatua». ‘Citius, altius, fortius’ Enekoitz Telleria Esperantzara kondenatuak berria 2012ko abuztuaren 8a 02 03 04 Pista DLeire Olaberriak hamahirugarren bukatu du, eta Juan Peraltak, hamargarren. Bela DXabi Fernandez: «Eman eta eman aritu ostean, gorputzak nahikoa dela esan du». Eskubaloia DFinal-laurdenetan sartu da Espainia; Pinedok, zazpi gol. www.berria.info/londres12

Transcript of Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan...

Page 1: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

Xiang Liu, etsita, 110 metro hesidunetako azken hesiari kosk egiten. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE

Kaixo eta agurOrain lau urte egin bezala,Xiang Liu atleta txinatarrak huts egin du

110 metro hesidunetako lehen kanporaketan.

Aurreneko hesiarekin tupust egin du,lurrera erori da,

eta sailkatzeko aukerarik gabe geratu.D06-07

U rruti daudelako izango da, edo osourrutikoak egiten zaizkigulako.

Joan aurretik alboan eta joan ondorenere aldamenean izateak erraztasungehiago ematen du, seguru. Eta erraza-goa da horregatik haien jardunari buruzbalantze egokiagoak egin eta izenondoaproposagoak topatzea. Horretanabantaila dute Londrestik ari direnek.Bertatik bertara bizi dutelako hura bizi-tzen ari direnak nola ari diren hura bizi-tzen. Hemengoek arrisku handiagoakhartzen ditugu, eta jakin gabe aritzengara askotan. Gainera, besteek eginda-

ko galderen arabera daukagu ibili beha-rra, eta oso zaila da horrelakoetan ongiasmatzea. Erantzun askok, gainera, ezdute asko laguntzen: «Hau ezin da hi-tzez adierazi».

Eta hitzez adierazi ezin den horri hitzakjartzea da gure lana.Ez da aitzakia,bai-na bada aitzakia.Errazagoa da,dena de-la,arrakasta lortu duenari buruz aritzea

espero zuenik lortu ez duenari bu-ruz aritzea baino.Azken horienlana neurtu eta balantzea egi-terakoan laprast egitekoarrisku handiagoa dago,eta

baten bat mintzekoa ere bai,askotan.Hortik dator asmatu ezinaren beldurrezbeste iturri batzuetara jo beharra.Nor-beraren pentsamendua beste norbai-ten hitzetan jartzea helduleku gisa era-bili beharra.

Izan liteke paperean idatzia, izan lite-ke airean entzuna. Musikak badu hori(ere). Formari eman ezinda zenbiltza-nari ematen diola forma. Espero zueniklortu ez duenari buruz aritu nahi nuennik, eta Gariren doinu hark eman zidanerantzuna: «Garaipenik ez da galtzeko-rik gabe. Esperantzara kondenatua».

‘Citius, altius, fortius’Enekoitz Telleria

Esperantzarakondenatuak

berria2012ko abuztuaren 8a

02

03

04

Pista DLeire Olaberriak hamahirugarren

bukatu du, eta Juan Peraltak, hamargarren.

Bela DXabi Fernandez: «Eman eta eman aritu

ostean, gorputzak nahikoa dela esan du».

Eskubaloia DFinal-laurdenetan

sartu da Espainia; Pinedok, zazpi gol.

www.berria.info/londres12

Page 2: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

02 berria2012ko abuztuaren 8a

Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia

«Triste nago oso, lur jota ere bai[begiak karga-karga eginda, gera-tu egin da, arnasa hartzeko].Mimo handiarekin prestatu dutlehiaketa hau, inoiz baino gogo-rrago entrenatu dut, baina mo-mentu bakar batean ere ez naizondo sentitu». Zer esan ez zekielazegoen atzo Leire Olaberria om-nium proba amaitu berritan.«Oso gogorra da aurkari hauenaurrean egon beharra, eta zeureonena eman ezina. Buruz nahinuen, baina gorputzak ez zidanerantzuten. Tortura bat izan da».

Etsita, eta «atseden hartzekogogoz» hitz egin zuen OlaberriakBERRIArekin, Londresko belodro-moan bertan. «Ezin honi ezin diotazalpenik aurkitu». Datuak argi-garriak dira oso: abiadako irtee-ran, seigarren; puntuazioan, ha-mahirugarren; kanporaketan,hamabigarren; jazarpenean, ha-malaugarren; scratch-ean, hama-seigarren; eta 500 metrokoan zor-tzigarren. Hamahirugarren pos-tua da lan horren emaitza.Dominen borrokan sartu nahizuen txirrindulariarentzat lor-pen apala. «Lan hobea egitea es-pero nuen, baina...».

Egin beharreko prestaketa, us-tez, ondo eginda, lehen bosten ar-tean sartzeko erabateko konfian-tzarekin zegoen ikaztegietarraomnium probari ekin aurretik.Baina herenegun ihes egin zionaukera orok, puntuazioan etakanporaketan huts eginda. «Ezzen normala izan puntuazioangertatutakoa. Proba txar bat izanzela sinetsarazi nion neure bu-ruari, irauliko nuela egoera».Hura ahaztu, eta hutsetik borro-kan hastea zeukan atzo helburu-tzat. «Baina jazarpen proban nahinuen, pedalei azkar eragin nahinien, baina ezin nuen. Eta horrela

zaudenean sufritu ere ezin duzuegin. Zigor psikologiko oso han-dia da hau».

Ikaztegietarrak asko eskatzendio beti bere buruari. «Eta askozlan hobea egin nahi nuen hemen.Baina ezinezkoa izan da. Bezpera-koaren jarraipena izan da jazar-pen proba». 14. denborarik onenaegin zuen gipuzkoarrak atzoko le-hen proba horretan, bere maila-tik oso urrun. Buruz buruko ede-rrean, Sarah Hammer estatuba-tuarrak lortu zuen denborarikonena, Laura Trott britainiarra-ren aurretik.

Irakurketak,«hotzean»Beste bi proba geratzen ziren ar-tean ordura arteko lana pixka battxukuntzeko. Baina ezin askozmaila hoberik eman. Scratch-eanhamaseigarren denborarik one-na lortu zuen, eta 500 metrokoan,zortzigarrena. «Ez daukat azalpe-nik, benetan, ez dakit zer esan.Hiru hilabete luze izan dira. Fa-

miliarengandik urrun, lagunen-gandik urrun... Motibazioa lagunneukan, eta etxetik kanpo sufri-tzeko prest nengoen». Baina Ola-berriarentzat ikaragarri gogo-rrak izan dira azken bi egunak.«Lasaitu egin nahi dut, irakurke-ta hotzean egiteko».

Askotan kolpea gogorragoaizaten da aurretik asko eman de-

nean. «Eta hausnarketa hori ereegin beharko dugu». Etorkizuna-ri ez dio begiratu nahi. «Ez da ho-rretarako egunik onena». Bainapena nahikoa argi utzi du. «Azkenbi urteotan lehen aldiz, nahi nuenbezala nengoen psikologikoki,eta lastima izan da gorputzak ezematea buruaren maila bera.Hau ez nuke horrela utzi nahi».

Gorputzezezaguna Leire Olaberriak lur jota amaitu duomnium proba, 13. postuan, eta buruzinoizko ondoen zegoela aitortzearekinbatera, ezin izan du azaldu bi egunotanzergatik aritu den hain maila apalean.

Euskal kirolariak DPistako txirrindularitza

Leire Olaberria, atzo, ahalegin betean, jazarpen proban. CHRISTOPHE KARABA / EFE

Sailkapena1. Laura Trott

(Britainia Handia)

2. Sarah Hammer

(AEB)

3. A.Edmondson

(Australia)

13. Leire Olaberria

(Espainia)

Hamargarren postuaPeraltak,keirinean

Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia

Konfiantza handia zeukan JuanPeraltak bere buruarengan, etaemaitza bikaina lortu zuen berelehen Olinpiar Jokoetan: hamar-garren postua. «Baina pena izanda diploma ez lortzea». Ozta-ozta,bigarren fasetik kanpo geratu zengoizeko lehen proban. Seiko hirumultzotan zeuden banatuta he-mezortzi txirrindulariak, eta, le-hen txandan, hirugarren geratuzen nafarra, Chris Hoy britainia-rraren eta Simon Van VelthoovenZeelanda Berrikoaren atzetik. Bi-

garren aukeraren zain geratu be-har, beraz.

Ordurako multzo bakoitzeko bionenak bigarren txandan zirela(sei txirrindulari), seiko bi txan-datan banatu zituzten beste seitxartelak. Txanda bakoitzeko le-hen hirurak, aurrera; beste hiru-rak, etxera. Lehenengoan arituzen hor ere Zarrakaztelukoa, etahor bai, hasieratik buruan jarrita,lasterketa kontrolatuz, bigarrenpostua eta hamabi onenen arteantokia. Christos Volikakis grezia-rrak irabazi zuen Peraltarentxanda. Horixe zen lehen helbu-rua, hamabi onenen artean sar-tzea. Hortik aurrerako guztia on-gietorria zen nafarrarentzat.

Eta, lurretik bueltan ibili ondo-ren, sei onenen artean sartzekozorian egon zen. «Pena izan da, di-ploma ziurtatuko nuelako. Ez dut

aitzakiarik jarri nahi, baina epai-leak, irteeran, ez dio utzi bultza-tzen nire entrenatzaileari. Denekegiten dute hori, eta, indarrikgabe, azken postuan geratu naizirteera horretan». Txanda zailazeukan, gainera: Hoy, Volikakis,Azizulhasni Awang malaysiarra,Teun Mulder herbeheretarra etaNjisane Nicholas Phillip Trini-dad eta Tobagokoa. Lehen hirure-tan zeukan sailkatu beharra, etalaugarren helmugaratu zen.

«Seigarren postua egokitu zaitberriz ere B finalean, posturiktxarrena. Bi postu irabazi ahalizan ditut behintzat, eta, tira, po-zik noa etxera. Ederra izan da es-perientzia». Kazetariarekin hiz-ketan ari zela jokatu zen finala,eta harrituta geratu zen nafarra.«Ikaragarria da giroa». Chris Hoynagusitu zen. «Bera da onena».

Sailkapena1. Chris Hoy

(Britainia Handia)

2. Maximilian Levy

(Alemania)

3. S.Van Velthooven

(Herrialdea)

10. Juan Peralta

(Espainia)

Ch

ris H

oy p

ista

ko tx

irrin

du

lari

esko

zia

rra

k b

ere

zazp

iga

rren

do

min

a ir

ab

azi z

uen

atz

o O

lin-

pia

r Jo

koet

an

.Ho

rieta

tik

sei,

urr

ezko

ak

dira

,eta

bat

,zila

rrez

koa

.In

ork

ez

du

ha

rk b

ain

o g

a-

raip

en z

erre

nd

a h

ob

ea jo

koet

an

Brit

ain

ia H

an

dia

ord

ezka

tu d

ute

n k

irola

rien

art

ean

..

7

Page 3: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

03berria2012ko abuztuaren 8a Euskal kirolariakDBela

Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia

Nahikoa zela esan zion gorpu-tzak. Eta buruak ezin lanik eginhorrela. 12. postu mikatzarekinamaitu da Olinpiar Jokoetako«etengabeko sufrimendua». Etxe-rako bidean dira jada Xabi Fer-nandez (Ibarra, Gipuzkoa, 1976)eta Iker Martinez (Donostia, 1977).Volvo Ocean Race proba amaitueta hamabost bat egunera hasi zi-ren jokoak. «Gehiegizkoa izanda». Hizketan ere nabaritzen zaiourte gogor-gogorraren arrastoa. Balorazioa egiteko garaia da.Oso zaila da orain balorazioak egi-tea, eta ez dakit garairik onena oteden ere. Jokoak amaitu berritan,urte guztian egindakoa ahaztekoarriskua dagoela uste dut. Bage-nekien oso zaila zela jokoetan bes-te domina bat lortzea, baina ho-rretara etorri ginen, edo, gutxie-nez, azkenera arte borrokan ari-tzera. Baina hasieratik ibili garapauso bat atzetik. Oso zaila izanda astea, ezinean ibili garelako.Lesio txiki bat ere izan nuen au-rretik. Ez da aitzakia, baina pres-taketan oso motz geratu ginen.Hamar egun galdu genituen hor.Penatuta gaude, hain urruti ere ezgarelako ibili. Lehen bi sailka-tuak izugarri ondo ibili dira. Bai-na estropada kaskarrak egin di-tuztenak ari dira brontzea lortze-ko lehian. Prestaketa hobearekineskura edukiko genuen brontzez-ko domina hori.Aipatu duzu lesio txiki hori. Fisikokijota amaitu dituzu jokoak, hasi erehala hasi zinelako.Azken urte eroengatik izan dituthainbeste arazo fisiko. Eman etaeman aritu gara, eta gorputzaknahikoa dela esan du. Gero etagehiago kostatzen zaio gorputza-ri. Bizkarraren eskuinaldekogiharrean sei zentimetroko zuntzhaustura izan dut, eta oraindik ezzait sendatu. Horregatik galdunuen astebete baino gehiago. La-saigarriekin eta inguru hori ondolotuta, hainbestean aritu naiz az-kenean, baina infekzio bat ereizan nuen gero. Ezinezkoa da Vol-vo Ocean Raceko eta jokoetakoerritmoari eustea. Bizkarrekoarazoa ez bazen, beste nonbaite-koa izango zen. Pena da, dominenborrokan egoteko egunero lauga-rren postuaren jiran dagoelakoegon beharra, baina zazpigarren-zortzigarren postuen batez beste-arekin irabaziko du norbaitekbrontzea.Eta orain, zer? 2016 eta Rio de Janei-ro daude buruan jada?Ez dakit, ez dakit. Ez da erabakiakhartzeko garaia. Ez dakit 49ermailan jarraitu beharko genuke-en edo beste maila bat aukeratubeharko genukeen; eta ez dakit,erabakia dena delakoa dela ere,zein estropadetara joan beharkogenukeen. Azken urteak oso onakizan dira, eta horrek eman zigunindarra Londresera iristeko. Ezinda ahaztu Munduko Txapelketairabazi genuela bi aldiz, 2004an eta

2010ean. Hamalau urte dira jadaontzi honetan, eta atsedena behardugu orain; atseden luzea. Bateaneta bestean esan eta esan ari diraAmerika Kopan parte hartukodugula; munduari itzulia emangodiogula... Baina ikusiko dugu.Orain, atsedena.Sentsazioen gainetik, datuak azter-tzen dituzte denek: 2004an, Atena-sen, urrea; 2008an, Pekinen, zilarra;2012an,Londresen,12.postua.Bai... Baina Pekingo Jokoetatikhona bizpahiru itzuli eman diz-kiogu munduari, eta neke handiapilatu dugu. Momentuan ez zarajabetzen, eta egurrean jarraitzenduzu. Baina azken urteotan gor-putzari ez diogu eman beharrez-koa duen hilabete osoko atsede-nik. Ez daukagu ondo nabigatudugun sentipenik, baina askozgehiago ere ezin genuen egin. Vol-vo Ocean Race hain beranduamaituta, zaila zen erronka; erre-alistak izan behar dugu.Marinelen atzean familia bat ere ba-dagoela ahaztu egiten da gehiene-tan. Haientzat ere ez da erraza izan-go bizimodu hau,ezta?Gogorra da. Baina, zorionez,

familiaren babes handia daukatnik. Volvo Ocean Racen ari gine-la, etortzen ziren tarteka bisitan,eta eskertzekoa da. Bi ume erebadauzkat, eta zaila da haiengan-dik urrun egotea. Sakrifizio han-dia eskatzen du kirol honek.Emaitzak onak direnean, hain-bestean onartzen dira sakrifizio-ak, baina emaitzarik lortzen ezdenetan... Ezinezkoa da galduta-

ko denbora berreskuratzea,baina saiatuko naiz orain familia-ren ondoan ere gozatzen, haienondoan egoten.Hasiera ekitaldiarekin ere izan zennahikoa zalaparta, Espainiako ban-dera zuek eramango zenutela, ez ze-nutela... Batzuek aipatu ere gin zu-ten zure lesioa gezurrezkoa zela.Denetik esaten du jendeak, eta de-netik, kazetariek. Ezezkoa ema-nez gero, gaizki, bandera ez ge-nuelako eraman; eta baiezkoa

emanez gero ere, gaizki, banderaeraman genuelako. Baina gu ezgaitu arduratu kontu horrek. Niez, behintzat, nahiz eta egia denIker gehixeago mareatu dutela.Lesioa benetakoa dela sinesten ezduenari, berriz, zer esango diot,ba... Londrestik urruti geundengu, eta egun batean haraino joan,gauez ekitaldian parte hartu, hu-rrengo egunean bueltan hona...Gehiegizkoa zen.Kalkuluak egiten hasita, zenbat mi-lia egiten dituzue, normalean, urte-ro,eta zenbat egin dituzue aurten?Auskalo! Nik ere ez dakit. Pentsa,Volvon bertan ia 40.000. Baina mi-liaka ez, egunka egiten dugu gukkontaketa. Ez dakit zenbat egunizan diren, baina asko, gehiegi!Eromen handia izan da azken hi-ru urteotakoa, eta horregatik be-har dugu atseden luzea, hurrengoerronkei gogotsu ekiteko. Hiruproiektutan sartuta egon gara:Bartzelonako bikotekako estro-padan, Volvon, eta jokoetan. Kirolhau asko profesionalizatu da, etaezinezkoa da burua hiru proiektu-tan sartuta edukitzea. Hori ikasidugu, behintzat.

Xabi Fernandez

Xabi Fernandez eta, haren atzean, Iker Martinez, herenegun, 49er mailako hamabosgarren estropadan. JORGE ZAPATA

«Eman eta eman aritu gara, etagorputzak nahikoadela esan du»

Aipatzekoa.pDominak,argi.Gaur jokatuko da do-minak lortzeko pro-ba, baina urrea etazilarra zehaztutadaude jada: Henseneta Outteridge aus-traliarrentzat izangoda urrea, eta Burlingeta Tuke ZeelandaBerrikoentzat, zila-rra. Hamargarrenpostutik bederatzipuntura geratu diraeuskal marinelak.

Estropadalaria

Domina bila joan ziren Londresko Olinpiar Jokoetara, eta 12. postuarekinitzuliko dira etxera, etsita, penatuta, eta fisikoki txikituta. «Urte eroarenondoren, atseden luzea» behar duela aitortu dio Xabi Fernandezek BERRIAri.

«Hasieratik ibili gara pauso bat atzetik»

Page 4: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

Frantzia oztopo zaila daEspainiaren bidean

I.M. Londres,Berriemaile berezia

Espainiako gizonezkoen selekzio-ak eta bide batez han ari direnhiru euskal jokalariek (Mikel Agi-rrezabalaga, Julen Aginagaldeeta Eduardo Gurbindo) final-laur-denetako partida jokatuko dutegaur, Frantziaren aurka (15:30).Orain artekoak ez bezala, saski-baloi pabiloian jokatuko du gaur,eta irabaziz gero Kroazia izangodu aurkari, ziurrenik, urrezko do-mina irabazteko faboritoak Tuni-

siarekin neurtuko baititu inda-rrak.

Ligaxkako azken partidan, etaaurkariak jokoan gutxi izanarren, Espainiak ezin izan zionirabazi Kroaziari herenegun (20-25), eta final-laurdenetarako par-tida oso zail batera kondenatuzuen bere burua. Frantziak ez di-rudi duela urte batzuetako taldegaraiezina, eta azkeneko Europa-ko Txapelketa kaskarrak (11. izanzen) zalantzak barreiatu zituen.Olinpiar Jokoetan, baina, pixkabat suspertu da, eta bere multzo-ko bigarren izan da Islandiarenaurretik.

Frantziaren arriskuak ezagu-nak dira: Nikola Karabatic erdi-koa, Daniel Narcisse hegalekoa,Jerome Fernandez beteranoa...

Lehen lerroan talentua du, eta bi-garrenean fisikoki oso indar-tsuak diren pibot eta hegalekoak.Eskarmentua, gainera, alde du.Zerbaitegatik da egungo Olinpiareta Munduko txapelduna.

Espainiak, halere, irabaz deza-ke, eta bide horretan garrantzi-tsua izango da Julen Aginagalde-ren lana. Defentsaren arreta bere-ganatu eta jokalari pare bat seimetroko lerroan egotera behar-tzen baditu bere taldekideek erra-zago mugitu ahal izango dute ba-loia. Hori bai, gogotik egin behar-ko du borroka, Dinart, Gille etaSorhaindorekin. Beste bi euskaljokalarien jarduna, ez da hain era-bakigarria izango. Mikel Arriza-balaga ez da minutu asko jokatzenari, ezta Eduardo Gurbindo ere.

Final-laurdenakp12:00.Islandia / Hungariap15:30.Espainia / Frantzia.p19:00.Suedia / Danimarka.p22:30.Kroazia / Tunisia

04 berria2012ko abuztuaren 8aEuskal kirolariakDEskubaloia

Imanol Magro Londres,Berriemaile berezia

Espainiako selekzioak finalerdie-tako partida jokatuko du biharbere historian aurrenekoz. JorgeDueñasek zuzentzen duen talde-ak partida estua irabazi zion atzoKroaziari, eta dominen lehianmurgildu da. Bigarren zatiarenerdi aldera izandako oldarraldiakoreka hautsi zuen, bost minutuan4-0eko partziala lortu zuen, Eli Pi-nedoren hiru golekin, eta azkenhamar minutuetan oso ondo ku-deatu zuen abantaila hori. Bihar-ko aurkaria Frantziak eta Monte-negrok bart gauean jokaturikopartidako irabazlea izango da.Beste finalerdia Norvegiak etaErrusiak jokatuko dute.

Partida estua izango zela aurre-ratu zuen Andrea Barnok herene-gun, eta ez zuen kale egin. Osoondo elkar ezagutzen zuten bi aur-kari ziren, eta bataila taktikoanBilboko teknikariak irabazi eginzion Kroaziako hautatzaileari.Dena den, Kroazia hobeto hasizen. Jelcic atezainak giltzarrapoajarri zion ateari, eta Espainiarenhutsek Kroaziak korrika egin ze-zan ahalbidetu zuten (5-7, 15. min).

Atzean lan txukuna egin zuenEspainiak, eta aurkaria fisikoki

ahaltsuagoa izan arren, ondo gel-ditu zuen geldikako jokaldietan.Goratzekoa Eli Pinedok eta An-drea Barnok defentsan eginikolana. Arazoa, baina, erasoan ze-goen. Dueñasek patxada aginduzuen, eta bi pibot kantxaratu.Erabaki taktikoak sei metrokomarran iltzatu zituen kroazia-rrak, baloiak lapurtzeko arazoe-kin, eta Espainiak atsedenaldiraaurretik iristea lortu zuen (13-12).

Kroaziarrak,izarra gabeAurrenekoan gertatu bezala,Kroaziak hobeto ekin zion biga-rren zatiari. Espainia erlaxatutakantxaratu zen, eta berehala iku-si zuen bere burua atzetik (14-15,35.min). Aurkariak ez zeudenopariak egiteko, baina bizkarrekohandia hartu zuten Andrea Pene-

zic taldeko izarrak min hartu zue-nean. Atzora arte jokoetako gole-atzaile nagusia zenak orkatilabihurritu zuen, eta haren taldeakerasoan nabaritu zuen.

Erasoko lehen aukera galduta,Kroaziari are gehiago kostatu zi-tzaion Espainiaren defentsa goto-rra zulatzea. Atzeko lanaren frui-tu, Dueñasen taldeak korrikaegin ahal izan zuen, eta 4-0ekopartzial bati esker tartetxoa irekizuen (19-16, 46. min). Lau gol ho-rietatik hiru Pinedok sartu zi-tuen. Amurrioko hegalekoak zaz-pi sartu zituen guztira, eta osoeraginkor aritu zen erasoan.

Ordu laurden falta zen partidabukatzeko, eta hiru golen errentaaltxor bilakatu zen. Ondo kudea-tzen asmatuz gero finalerdietara-ko sailkatzea eskura zuen Espai-

niak. Aldeak jokalariak urdurituzituen, eta Kroazia gol batera hu-rreratu zen (19-18), baina ez zuenberdintzerik lortu. Dueñasek Ta-taric erdikoa kate motzean lotzeaagindu zuen, eta Espainiak berrizireki zuen tartea. Hiru golekoerrentarekin, azken minutuaknahiko lasaiak izan ziren.

Euskal jokalariei dagokienez,Pinedok partida bikaina eginzuen, eta itxaropentsu agertu zenpartidaren ondoren. «Inoiz ezinda mugarik jarri, edota hortikezin gara pasatu esan. Ilusioaurrea da, baina beste bi dominakere onak dira». Nely Carlak bi golsartu zituen baina ez zuen jokatubigarren zatian, Andrea Barnodefentsa lanean nabarmenduzen, eta Patricia Elorzak, azke-nik, ez zuen jokatu.

Ondo gordetako altxorra Espainia Kroazia baino gehiago izanda, eta bost minutuko oldarraldibatean lorturiko hiru golen aldeariesker lehen aldiz jokatuko ditubihar jokoetako finalerdiak.

Eli Pinedo eta Nely Carla Alberto euskal jokalariak, lurrean elkar besarkatzen, atzo, Kroaziari final-laurdenetan irabazi ondoren. MARCELO SAYAO / EFE

Emaitza

Espainia 25Kroazia 22

«Fe

rgus

onek

dei

tzen

bad

it,p

rest

nag

o U

nite

deki

n pr

oba

bat e

gite

ko»

,U

sain

Bo

lt p

JAM

AIK

AK

OA

TLE

TAe

sald

ia

Page 5: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

05berria2012ko abuztuaren 8a SaskibaloiaD

A. Urbistondo

B ukatu da lehen fasea, etaate-joka datoz final-laur-denak. Espero bezala,

AEBetako selekzioa izan da parti-darik galdu ez duen bakarra, ga-raipen batzuetan komeria batzukizan badituzte ere. Nabarmentze-ko moduko selekzioen artean,Errusia, Brasil eta Frantzia aipa-

tu behar dira. Multzoko buru bu-katu du sailkapen fasea, eta Es-painia eta Brasil indartsuak men-deratu. Australiaren aurka galduzuen azken partida, jokoan ezerez zegoela. Brasil ere txukun ari-tu da. Bigarren postuan sailkatuda, azken partidan Espainia men-deratuta. Frantziak ere bere mul-tzoko bigarren postua eskuratudu, partida erabakigarrian Ar-gentina menderatuta.

Balantzaren bestaldean, Espai-nia, Argentina eta Lituania. Es-painia, uste baino kaskarrago ari-tu delako. Errusiaren aurka gal-du, eta Brasilen aurka nahitagaldu, finalerdietan AEBekin ezgurutzatzeko. Emaitzarekin joka-tu zuen apropos Scarioloren tal-deak, eta hori gaizki ikusita dagoOlinpiar Jokoetan. Harrokeriapunturen bat ere erakuts dezakeapropos galtzeak, finala eta fina-lerdiak baitatoz final-laurdenakbaino lehenago. Final-laurdene-tan, gainera, Frantzia izango duaurkari Espainiak.

Argentinak ere bi partida gal-du ditu. AEBen aurkakoa jakinazen, Frantziaren aurkakoa ezhainbeste. Multzoko hirugarrenpostura zigortu ditu horrek, eta fi-nalerdietan estatubatuarrenerronka irits ezina. Lituania kon-trakarrean dabil aspaldi, bainagehien gorrotatzen duten aurka-ria izango dute parez pare: Erru-sia. AEBetako selekzioa gehienxaxatu duen taldea da, baina gau-zak ondo, etxera joango dira gaur.

Errusia edo EspainiaKolorerik ez du AEBen lehen lan-gak. Australiak muturreko han-dia jasotzeko proportzioa du, bai-na litekeena da, behin partidaerabakita, estatubatuarrek gal-gari eragitea eta horrek porrotaduin egitea. Brasil eta Argentina-ren artekoa gogorra izango da.Hego Amerikako bi selekzio in-dartsuenak dira, eta mokoka da-biltza azken urteetan. Argenti-nak irabazia du buruko borroka,nazioarteko azken hiru partide-tan Brasil menderatu baitu kan-poraketetan. Prigioniren zalan-tza garrantzitsua du Argentinak,baina Brasilek ez daukana du:Manu Ginobili izena duen izardistiratsua.

Frantzia eta Espainiaren arte-koa ere gogorra izango da. Fran-tziak ez du Gasol anaien kemenaitzaltzeko moduko jokalari garai-rik, baina fisikoki oso sendoakdira Diaw, Seraphin eta beste. Cal-deronek neurria hartua dio TonyParkerri, baina Espainiak arazoserioa du bigarren joko antola-tzailearekin, bermerik gabeko or-dezkorik gabe, eta kanpoko lerro-an. Izan ere, Juan Carlos Nava-rrok mina du oin zolan, eta harenpuntuak funtsezkoak dira Espai-niako selekzioan, Rudy Fernan-dez ere gorabeheratsu dabilelako.

Zilarra ez da txarra

Errusia-Lituania, AEB-Australia, Frantzia-Espainiaeta Brasil-Argentina dira final-laurdenak; urreakjabea du, beste bi dominen borroka irekiago dago

Brasilgo Raul Neto eta Espainiako Serge Ibaka, jarrera ikusgarrian. LARRY W. SMITH / EFE

DatuapOrdutegia. Erru-sia-Lituania (15:00),Frantzia-Espainia(17.15), Brasil-Argen-tina (21:00) etaAEB-Australia(23.15).

DLaburrakAlex Schwazerrek EPOahartu zuela aitortu duIBILKETA›Alex Schwazer ibilke-tari italiarrak EPOa hartu zuelaaitortu du Italiako La Gazzettadello Sport-eko elkarrizketabatean. Schwazer 50 kilome-troko olinpiar txapelduna izanzen Pekinen, eta joan den urte-ko Munduko Txapelketan erru-siarrek zerbait hartzen zutela-koan, berak ere hartzea erabakizuela esan du. Uztailean hartuzuen EPOa, «lehenago inoizez», eta bere aurreko titulu guz-tietan garbi zegoela adierazi du.

Alistair Brownleerentzaturrea, korrika saioari eskerTRIATLOIA›Alistair Brownleebritainiarrak irabazi zuen atzotriatloiko proba. Javier GomezNoya galiziarra eta AlistairrenJonathan anaia izan ziren biga-rren eta hirugarren. Hirurek el-karrekin bukatu zuten igeriketaeta txirrindularitzako proba, eta10 kilometroko korrika saioakerabaki zuen garailea. JonathanBrownlee geratu zen aurrena,eta Gomez Noya ondoren. Alis-tair Brownlee 15 segundoren al-dearekin helmugaratu zen.

Mexiko eta Brasil arikodira gizonen finaleanFUTBOLA›Mexikok eta Brasilekjokatuko dute gizonezkoen finalhandia. Mexikok 3-1 menderatuzuen Japonia. Partida aldatsgora jarri zitzaien mexikarrei,Japonia 0-1 aurreratu zelako.Ondoren, ordea, hiru sartuzituen Mexikok, Marco Fabian,Peralta eta Cortesen bitartez.Brasilek aise garaitu zuen HegoKorea, 0-3. Romulok etaDamiaok sartu zituzten golak,azken horrek bi.

LINDSAY PARNABY / EFE

Gure kirolariekin bat

Err

esu

ma

Bat

ua

k o

rain

art

e lo

rtu

du

en u

rrez

ko d

om

ina

ko

pu

-ru

a.P

ekin

go O

linp

iar J

oko

eta

n 19

lort

u z

itu

zten

,eta

ord

uko

ma

rka

ga

ind

itu

du

te,j

oko

ak

bu

katz

eko

bo

st e

gun

en fa

lta

n.

.22

Page 6: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

06 berria2012ko abuztuaren 8a

Julen Etxeberria

O inik gabeko kirolaribat armarik gabekogudari bat bezalakoa

da». Yang Jian Txinako CCTV-5telebistako esatariarena da esal-dia. Atzo bota zuen zuzenean,Xiang Liu atleta txinatarrak 110metro hesidunetako azken kan-poraketan lehen hesiaren aurkatupust egin, lurrera joan eta mi-nutu batera. Haren ahotik ateraziren lehen hitzak izan ziren, mi-nutu bat kostatu zitzaiolako Lon-dresko Olinpiar Estadioko pistangertatu berri zena hitzekin azal-tzea. Lehen erreakzioa barru-ba-rrutik irten zitzaion, eta negaregitea izan zen. Ez ziren izan mal-ko apur batzuk. Negar zotinkahasi zen. Hori guztia zuzenean,haien kirol heroi kutunetako batlehiatzen ikusten ari ziren milioi-ka ikusle txinatarren aurrean.

Egoera ezaguna zen. Orain lauurte, Pekinen, antzeko egoera be-ra bizi izan zuen Txinak. Orduanere Xiang Liu izan zen zoritxarre-ko protagonista. Orduan ez zuenlehen hesiarekin tupust egin. Ho-ri egitera ere ez zen iritsi. Lehenkanporaketan epailearen pisto-laren danbada entzun, irten etasegituan gelditu zen, minez. Aur-kariak ere gelditu egin ziren, bai-na irteera ustela izan zelako. Ko-

katu zituzten berriro oinak tako-etan, denek Xiangek ezik. Lurre-an eseri zen minez, eta pegatinakhanketatik kendu ostean estadio-ko korridoreetara sartu zen, etainor agurtu gabe desagertu. Gerojakin zen aspalditik zuela minaeskuin oinean, baina hala ere,saiatu zela lehiatzen. Ezin izanzion, ordea, minari eutsi, eta sar-tu zen bezala irten zen OlinpiarEstadiotik, errenka, burumakureta etsipenak jota. Ez da posible.Horixe pentsatu zuten euren he-roia, lau urte atzera Atenasenmunduko marka eginda urrezkodomina irabazi zuen atleta beraTxoriaren Habi-tik lehiatu eziniknola joaten zen ikusi zuten 1.300milioi txinatarrek. Eta horixepentsatu zuten atzo berriz ere,lau urte geroago irudi bera erre-pikatzen zela ikusita. Déjà vu batzen (aurretik ikusitakoa), déjà vukrudel bat.

Irudi bera eta lesio bera, berrizere orpazurda madarikatua, be-rriz ere iraganeko mamuak buel-tan, herenegun Xiangen entrena-tzaileak berak gogora ekarrita-koak. «Pekinen izan zuen lesio be-ra dirudi. Azken urteetan medi-kuek asko zaindu dute eremuhori, baina ia ezinezkoa da horre-lako lesio batetik erabat osatzea.Egun bateko lasterketetan ondoaritu daiteke Xiang, baina Jokoe-tan hiru lasterketa jokatzen dira

bi egunetan, eta hori gehitxo da»,esan zuen atzo Fenn Shuyong Txi-nako atletismoko taldeko bu-ruak. Fennek azpimarratu zuenXiangek «gogor» egin duela lanazken urteetan sasoiko egoteko,eta «jende guztiak» hura finaleanikustea espero zuela, baina goimailako kirolean «horrelakoak»gerta daitezkeela. Horregatik, es-kerrak eman zizkion egindakoahaleginagatik, eta elkartasunaadierazi. «Kolpe handia da bera-rentzat, baina hau da olinpiar iz-piritua, garaipenak ez du horren-besteko garrantzirik, parte har-tzea da garrantzitsuena». Lesio-ak erretiroa hartzera kondena de-zakeen galdetuta, berriz, zuhurmintzatu zen Fenn. «Kolpe han-dia da berarentzat eta Txinakoatletismoarentzat, baina uste du-gu itzuliko dela lehiara. Hori bai,zaila da esaten noiz».

Lau urteko ezina Ulertzekoa da Fennen zuhurtzia,Xiangek lau urte luze baitarama-tza lesioei eta zoritxarrari iskinezin ezinik. 2008an, Valentzian(Herrialde Katalanak), pista es-taliko Munduko Txapelketa ira-bazi zuenetik ez da gai izan berri-ro txapelketa garrantzitsu bate-an podiumeko koska goreneraigotzeko. 2008an, Pekinen, lehia-tu ezinik esan zuen agur. 2009koBerlingo Munduko Txapelketari

uko egin eta gero, 2010ean itzulizen, Dohan, pista estaliko Mun-duko Txapelketan. Zazpigarrensailkatu zen 60 metro hesidune-tan. Urtebete geroago, bigarrenizan zen Daegun (Hego Korea),Munduko Txapelketan. Gutxiga-tik egin zion urreak, baina azkenmetroetan Dayron Robles kuba-tarrak traba egin zion apropos,eta aukerarik gabe utzi zuen. Hi-rugarren izan zen Xiang, bainaepaileek Robles kanporatu zu-ten, eta zilarrezko domina emanzioten txinatarrari. Hain zuzenere, metal horretako domina lor-tu zuen ere urte honen hasieranXiangek, Istanbulen (Turkia),pista estaliko Munduko Txapel-ketan. Beti urrearen usainean,baina beti hura dastatu ezinik.

Londresen bazuen itxaropenabehingoz bigarren koskatik lehe-nengora jauzi egiteko. Itxarope-nak, baina, hiruzpalau segundoiraun zion. Orain lau urte bezala,telebistan ikusi beharko du gaurfinala. Hura izango da ziurrenikfinala ikusiko duen txinatar apu-rretako bat. Beste milioika txina-tarrak lotan egongo dira, Txinan04:15ak direnean jokatuko baitadominak erabakitzeko lasterke-ta. Lo ordurik ez dutela galduko,horra euren heroiaren kaleratze-aren alde on bakarra Txinakobiztanleentzat. Ziurrenik nahia-goko zutela gaubeilan egon.

Zergatik ni?Orain lau urte egin bezala,Xiang Liuk huts egin du 110 metrohesidunetako lehen kanporaketan.Pekinen ez zen lehen hesira iritsi.Londresen, berriz, lehen hesiarekinegin du tupust, eta lurrera erori.

AtletismoaD 07berria2012ko abuztuaren 8a AtletismoaD

Xiang Liu, 110 metro hesidunetako azken hesian pausatuta, gertatutakoa bereganatu ezinik. FRANCK ROBICHON / EFE

DatuapBost txapeldunezberdin. Bost txa-pelketa garrantzitsujokatu dira PekindikLondresera, eta bes-te horrenbeste ira-bazle egon. LadjiDoucoure frantzia-rra, Xiang Liu txina-tarra, Ryan Brath-waite barbadostarraeta Jason Richard-son estatubatuarranagusitu dira hurre-nez hurren Helsinkin,Osakan, Berlinen etaDaegun jokatutakomunduko txapelke-tetan. Pekingo Olin-piar Jokoetan, berriz,Dayron Robles ku-batarrarentzat izanzen urrea. Gaurko fi-nalean, berriz, AriesMerritt estatubatua-rra da faboritoa. Be-rak du marka onenaaurten (12,93). Sei-garren irabazle ez-berdina litzateke.

J. Etxeberria

Faboritoa zen, eta ez zuen kaleegin. Sally Pearson australia-rrak urrezko domina irabazizuen atzo 100 metro hesidunetan(12,35), Dawn Harper eta KellieWells estatubatuarren aurretik.Eguneko beste finaletan, IvanUkhov errusiarrarentzat izanzen urrea gorako jauzian (2,40metro), Erik Kynard estatuba-tuarrarentzat zilarra, eta MutazEssa Barshim qatartarrarentzateta Derek Drouin kanadarraren-tzat brontzea. Disko jaurtiketan,Robert Harting alemaniarra na-gusitu zen (68,27 metro), EhsanAdadi indiarraren eta Gerd Kan-ter estoniarraren aurretik. Azke-nik, 1.500 metrokoan, TaoufikMakhloufi aljeriarra izan zen az-karrena (3.34,08), Leonel Manza-no estatubatuarraren eta Abda-

laati Iguider marokoarraren au-rretik.

Gaur, berriz, lau final jokatukodira: gizonezkoen 110 metro hesi-dunak (22:15), eta emakumezko-en luzera jauzia (21:05), 400 metrohesidunak (21:45) eta 200 metro-koa (22:00). Azken horretan Ja-maikako eta AEBetako atletenarteko lehia ikusi ahal izango daberriro: batetik, Veronica Camp-bell-Brown eta Shelly-Ann Fra-ser-Pryce; eta bestetik, CarmelitaJeter, Allyson Felix eta Sanya Ri-chards-Ross. 100 metrokoan Fra-ser-Pryce nagusitu zen, Jeter,Campbell-Brown eta Felixen au-rretik. Lau atleta horiek eta Ri-chards-Rossek, 400 metroko olin-piar txapeldunak, dute aukeragehien urrea irabazteko. Camp-bell-Brownek irabaziko balu, his-toria egingo luke, inork ez baituhiru aldiz jarraian irabazi olin-piar urrea 200 metrokoan. Ema-

kumezkoetan, berriz, inork ez dulortu hiru aldiz jarraian urrezkodomina banakako proba batean.Jelena Isinbaieva errusiarrak ereeskura zuen marka hori Londre-sen, baina brontzezko dominare-kin konformatu behar izan zuenherenegun pertika jauzian.

Dekatloiaren hasieraGaur ere dekatloia hasiko da. Pro-ba horretan faborito argia dago:Ashton Eaton estatubatuarra.Eatonek munduko marka hobetudu orain bi hilabete eskas (9.039puntu). Martxoan, berriz, bestehorrenbeste egin zuen heptatloi-koarekin (6.645 puntu). Dekatloi-koa ontzeko honako markak eginzituen: 100 metrokoan, 10,21; lu-zera jauzian, 8,23; pisu jaurtike-tan, 14,20; gorako jauzian, 2,05;400 metrokoan, 46,70; 110 metrohesidunetan, 13,70; disko jaurti-ketan, 42,81; pertika jauzian,5,30; xabalina jaurtiketan, 58,87;eta 1.500 metrokoan, 4.14,46.Konparazio bat egite aldera, Ea-tonek aurten Espainiako Txapel-ketan parte hartu izan balu, lauprobetan izango zen txapelduneta batean txapeldunorde.

Pearson, oztoporik gabeAustraliarrak irabazi du urrezko domina 100 metrohesidunetan. Ivan Ukhov, Robert Harting eta TaoufikMakhloufi izan dira jardunaldiko beste irabazleak.

MarkapCampbellen esku.Veronica Campbelljamaikarrak hiruga-rrenez jarraian irabazdezake gaur olinpiarurrea 200 metroko-an. Inork ez du horre-lakorik egin bihurgu-nearen proban, ez gi-zonezkorik ezemakumezkorik.Emakumezkoen ar-tean ere inork ez dulortu hiru aldiz ja-rraian banakako pro-ba batean nagusi-tzea.

Page 7: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

06 berria2012ko abuztuaren 8a

Julen Etxeberria

O inik gabeko kirolaribat armarik gabekogudari bat bezalakoa

da». Yang Jian Txinako CCTV-5telebistako esatariarena da esal-dia. Atzo bota zuen zuzenean,Xiang Liu atleta txinatarrak 110metro hesidunetako azken kan-poraketan lehen hesiaren aurkatupust egin, lurrera joan eta mi-nutu batera. Haren ahotik ateraziren lehen hitzak izan ziren, mi-nutu bat kostatu zitzaiolako Lon-dresko Olinpiar Estadioko pistangertatu berri zena hitzekin azal-tzea. Lehen erreakzioa barru-ba-rrutik irten zitzaion, eta negaregitea izan zen. Ez ziren izan mal-ko apur batzuk. Negar zotinkahasi zen. Hori guztia zuzenean,haien kirol heroi kutunetako batlehiatzen ikusten ari ziren milioi-ka ikusle txinatarren aurrean.

Egoera ezaguna zen. Orain lauurte, Pekinen, antzeko egoera be-ra bizi izan zuen Txinak. Orduanere Xiang Liu izan zen zoritxarre-ko protagonista. Orduan ez zuenlehen hesiarekin tupust egin. Ho-ri egitera ere ez zen iritsi. Lehenkanporaketan epailearen pisto-laren danbada entzun, irten etasegituan gelditu zen, minez. Aur-kariak ere gelditu egin ziren, bai-na irteera ustela izan zelako. Ko-

katu zituzten berriro oinak tako-etan, denek Xiangek ezik. Lurre-an eseri zen minez, eta pegatinakhanketatik kendu ostean estadio-ko korridoreetara sartu zen, etainor agurtu gabe desagertu. Gerojakin zen aspalditik zuela minaeskuin oinean, baina hala ere,saiatu zela lehiatzen. Ezin izanzion, ordea, minari eutsi, eta sar-tu zen bezala irten zen OlinpiarEstadiotik, errenka, burumakureta etsipenak jota. Ez da posible.Horixe pentsatu zuten euren he-roia, lau urte atzera Atenasenmunduko marka eginda urrezkodomina irabazi zuen atleta beraTxoriaren Habi-tik lehiatu eziniknola joaten zen ikusi zuten 1.300milioi txinatarrek. Eta horixepentsatu zuten atzo berriz ere,lau urte geroago irudi bera erre-pikatzen zela ikusita. Déjà vu batzen (aurretik ikusitakoa), déjà vukrudel bat.

Irudi bera eta lesio bera, berrizere orpazurda madarikatua, be-rriz ere iraganeko mamuak buel-tan, herenegun Xiangen entrena-tzaileak berak gogora ekarrita-koak. «Pekinen izan zuen lesio be-ra dirudi. Azken urteetan medi-kuek asko zaindu dute eremuhori, baina ia ezinezkoa da horre-lako lesio batetik erabat osatzea.Egun bateko lasterketetan ondoaritu daiteke Xiang, baina Jokoe-tan hiru lasterketa jokatzen dira

bi egunetan, eta hori gehitxo da»,esan zuen atzo Fenn Shuyong Txi-nako atletismoko taldeko bu-ruak. Fennek azpimarratu zuenXiangek «gogor» egin duela lanazken urteetan sasoiko egoteko,eta «jende guztiak» hura finaleanikustea espero zuela, baina goimailako kirolean «horrelakoak»gerta daitezkeela. Horregatik, es-kerrak eman zizkion egindakoahaleginagatik, eta elkartasunaadierazi. «Kolpe handia da bera-rentzat, baina hau da olinpiar iz-piritua, garaipenak ez du horren-besteko garrantzirik, parte har-tzea da garrantzitsuena». Lesio-ak erretiroa hartzera kondena de-zakeen galdetuta, berriz, zuhurmintzatu zen Fenn. «Kolpe han-dia da berarentzat eta Txinakoatletismoarentzat, baina uste du-gu itzuliko dela lehiara. Hori bai,zaila da esaten noiz».

Lau urteko ezina Ulertzekoa da Fennen zuhurtzia,Xiangek lau urte luze baitarama-tza lesioei eta zoritxarrari iskinezin ezinik. 2008an, Valentzian(Herrialde Katalanak), pista es-taliko Munduko Txapelketa ira-bazi zuenetik ez da gai izan berri-ro txapelketa garrantzitsu bate-an podiumeko koska goreneraigotzeko. 2008an, Pekinen, lehia-tu ezinik esan zuen agur. 2009koBerlingo Munduko Txapelketari

uko egin eta gero, 2010ean itzulizen, Dohan, pista estaliko Mun-duko Txapelketan. Zazpigarrensailkatu zen 60 metro hesidune-tan. Urtebete geroago, bigarrenizan zen Daegun (Hego Korea),Munduko Txapelketan. Gutxiga-tik egin zion urreak, baina azkenmetroetan Dayron Robles kuba-tarrak traba egin zion apropos,eta aukerarik gabe utzi zuen. Hi-rugarren izan zen Xiang, bainaepaileek Robles kanporatu zu-ten, eta zilarrezko domina emanzioten txinatarrari. Hain zuzenere, metal horretako domina lor-tu zuen ere urte honen hasieranXiangek, Istanbulen (Turkia),pista estaliko Munduko Txapel-ketan. Beti urrearen usainean,baina beti hura dastatu ezinik.

Londresen bazuen itxaropenabehingoz bigarren koskatik lehe-nengora jauzi egiteko. Itxarope-nak, baina, hiruzpalau segundoiraun zion. Orain lau urte bezala,telebistan ikusi beharko du gaurfinala. Hura izango da ziurrenikfinala ikusiko duen txinatar apu-rretako bat. Beste milioika txina-tarrak lotan egongo dira, Txinan04:15ak direnean jokatuko baitadominak erabakitzeko lasterke-ta. Lo ordurik ez dutela galduko,horra euren heroiaren kaleratze-aren alde on bakarra Txinakobiztanleentzat. Ziurrenik nahia-goko zutela gaubeilan egon.

Zergatik ni?Orain lau urte egin bezala,Xiang Liuk huts egin du 110 metrohesidunetako lehen kanporaketan.Pekinen ez zen lehen hesira iritsi.Londresen, berriz, lehen hesiarekinegin du tupust, eta lurrera erori.

AtletismoaD 07berria2012ko abuztuaren 8a AtletismoaD

Xiang Liu, 110 metro hesidunetako azken hesian pausatuta, gertatutakoa bereganatu ezinik. FRANCK ROBICHON / EFE

DatuapBost txapeldunezberdin. Bost txa-pelketa garrantzitsujokatu dira PekindikLondresera, eta bes-te horrenbeste ira-bazle egon. LadjiDoucoure frantzia-rra, Xiang Liu txina-tarra, Ryan Brath-waite barbadostarraeta Jason Richard-son estatubatuarranagusitu dira hurre-nez hurren Helsinkin,Osakan, Berlinen etaDaegun jokatutakomunduko txapelke-tetan. Pekingo Olin-piar Jokoetan, berriz,Dayron Robles ku-batarrarentzat izanzen urrea. Gaurko fi-nalean, berriz, AriesMerritt estatubatua-rra da faboritoa. Be-rak du marka onenaaurten (12,93). Sei-garren irabazle ez-berdina litzateke.

J. Etxeberria

Faboritoa zen, eta ez zuen kaleegin. Sally Pearson australia-rrak urrezko domina irabazizuen atzo 100 metro hesidunetan(12,35), Dawn Harper eta KellieWells estatubatuarren aurretik.Eguneko beste finaletan, IvanUkhov errusiarrarentzat izanzen urrea gorako jauzian (2,40metro), Erik Kynard estatuba-tuarrarentzat zilarra, eta MutazEssa Barshim qatartarrarentzateta Derek Drouin kanadarraren-tzat brontzea. Disko jaurtiketan,Robert Harting alemaniarra na-gusitu zen (68,27 metro), EhsanAdadi indiarraren eta Gerd Kan-ter estoniarraren aurretik. Azke-nik, 1.500 metrokoan, TaoufikMakhloufi aljeriarra izan zen az-karrena (3.34,08), Leonel Manza-no estatubatuarraren eta Abda-

laati Iguider marokoarraren au-rretik.

Gaur, berriz, lau final jokatukodira: gizonezkoen 110 metro hesi-dunak (22:15), eta emakumezko-en luzera jauzia (21:05), 400 metrohesidunak (21:45) eta 200 metro-koa (22:00). Azken horretan Ja-maikako eta AEBetako atletenarteko lehia ikusi ahal izango daberriro: batetik, Veronica Camp-bell-Brown eta Shelly-Ann Fra-ser-Pryce; eta bestetik, CarmelitaJeter, Allyson Felix eta Sanya Ri-chards-Ross. 100 metrokoan Fra-ser-Pryce nagusitu zen, Jeter,Campbell-Brown eta Felixen au-rretik. Lau atleta horiek eta Ri-chards-Rossek, 400 metroko olin-piar txapeldunak, dute aukeragehien urrea irabazteko. Camp-bell-Brownek irabaziko balu, his-toria egingo luke, inork ez baituhiru aldiz jarraian irabazi olin-piar urrea 200 metrokoan. Ema-

kumezkoetan, berriz, inork ez dulortu hiru aldiz jarraian urrezkodomina banakako proba batean.Jelena Isinbaieva errusiarrak ereeskura zuen marka hori Londre-sen, baina brontzezko dominare-kin konformatu behar izan zuenherenegun pertika jauzian.

Dekatloiaren hasieraGaur ere dekatloia hasiko da. Pro-ba horretan faborito argia dago:Ashton Eaton estatubatuarra.Eatonek munduko marka hobetudu orain bi hilabete eskas (9.039puntu). Martxoan, berriz, bestehorrenbeste egin zuen heptatloi-koarekin (6.645 puntu). Dekatloi-koa ontzeko honako markak eginzituen: 100 metrokoan, 10,21; lu-zera jauzian, 8,23; pisu jaurtike-tan, 14,20; gorako jauzian, 2,05;400 metrokoan, 46,70; 110 metrohesidunetan, 13,70; disko jaurti-ketan, 42,81; pertika jauzian,5,30; xabalina jaurtiketan, 58,87;eta 1.500 metrokoan, 4.14,46.Konparazio bat egite aldera, Ea-tonek aurten Espainiako Txapel-ketan parte hartu izan balu, lauprobetan izango zen txapelduneta batean txapeldunorde.

Pearson, oztoporik gabeAustraliarrak irabazi du urrezko domina 100 metrohesidunetan. Ivan Ukhov, Robert Harting eta TaoufikMakhloufi izan dira jardunaldiko beste irabazleak.

MarkapCampbellen esku.Veronica Campbelljamaikarrak hiruga-rrenez jarraian irabazdezake gaur olinpiarurrea 200 metroko-an. Inork ez du horre-lakorik egin bihurgu-nearen proban, ez gi-zonezkorik ezemakumezkorik.Emakumezkoen ar-tean ere inork ez dulortu hiru aldiz ja-rraian banakako pro-ba batean nagusi-tzea.

Page 8: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

08 berria2012ko abuztuaren 8aSeigarren uztaiaD

B ejondeizula, Leire, zu bezalakogehiago egongo balira... Batzuen-

tzat txikikeria izango da kontatzera no-ana, baina ez dakizue zeinen harro egindudan lo. Herenegungoa da pasadizoa,baina izan zitekeen atzokoa edo bihar-koa. Egunak berdin dio, keinuak daukaindarra. Dagoeneko jakingo duzue, bai-na ukondo lan handi samarra dagoegin beharra kazetarien gunean probabat amaitu eta kirolariari bizpahiru gal-dera egiteko. Berotan harrapatu nahiizaten ditugu denok, eta... gu berotzengara azkenean.

Labirinto txiki bat dago belodromo-an kirolariengana gerturatzeko, etahortxe egoten dira/gara denok zain,gurea noiz iritsiko. Omniumeko lehenhiru probak amaituta, jota zegoen Ola-berria, eta bazter batetik ihes eginzuen, erlaxazio lanak bere barruarekinhizketan egiteko. Amorratuta zegoen.Leire ez, Marca-ko kazetaria. Leirerenaetsipena zen gehiago. Bere burua lasai-tzen saiatu, familiarengana harmaile-tara oinez gerturatu, pare bat besarka-da hunkigarri eman, eta... «Leire,Leire!». Badator.

«Euskal Herritik nator. Euskarazegingo dizkiot galdera batzuk; ezagu-tzen nau, eta euskaraz egiten dugu betigure artean...». Gurea zela azaldu nahinion, funtsean, Marca-ko kazetariari.«Baina beharrezkoa da euskaraz egi-tea? Ezin dugu bion artean gaztelaniazegin?». Leirek erantzun zion. «Egin zuklehenengo euskaraz, eta gero kasuegingo diot berari». Latza. Hori dagozamena hori. Hunkituta zegoenbera, jota; eta hunkituta ni, hazita.Harro piztu nuen grabagailua. A,Marca-koak ez ninduen agurtu gero.

‘Off the record’Unai Zubeldia

‘Marca’dagero, aizue

Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia

Dominen borrokatik urruti sa-mar geratu den arren, pozez zora-tzen dago Brittany Rogers gim-nasta (New Westminster, Kana-da, 1993), bere lehen olinpiarjokoetan. Jauzien finala amaitueta minutu gutxira hitz egin du

BERRIArekin, lasai ederrean, egu-notan zer sentitzen ari den lasaiazalduz. Izar guztien artean «txi-ki samar» sentitzen dela aitortudu, eta «arrakastatsutzat» jo dutaldekakoan lortutako bosgarrenpostua, eta jauzian lortutako zaz-pigarrena. 19 urte bete berritan,«momentu bakoitzarekin goza-tzen» ari da kanadarra. «Ez dut se-kula ahaztuko esperientzia hau».

Lehenik eta behin, zorionak, finale-an egindako lanagatik.Eskerrik asko.Zer moduz sentitu zara?Olinpiar Jokoetako bakarkako fi-nal batean egotea gauza handiaizan da niretzat, eta ahal izan du-dan mailarik bikainena emandut. Profesionalki ezin diot besteezer eskatu neure buruari, etamomentu handia izan da nire-tzat. Hemen egotea, finalean par-te hartu ahal izatea, bi jauzi onegitea... Ikaragarria izan da.Lehen olinpiar jokoak dira zuretzat.Nola ari zara bizitzen Kanadako se-lekzioa egiten ari den lana?Kanadak oso ondo prestatu dituolinpiar joko hauek, esperientziahandiko selekzioa delako. Bainaniretzat lehen jokoak dira, etatest garrantzitsua izan da neureburuarentzat. Oso pozik nagoegindako lanarekin.Kirol arloko lanak amaitu dituzu.Etxerako bidea hartu beharko duzueberehala,noski...Ez, ez. Beste astebetez egongogara hemen.Kirol arloaz kanpoko joko horiek eza-gutzeko aukera izango duzu or-duan...Bai, bai. Niretzat, pertsonalki, ha-rrigarria da nire herrialdeko gai-nerako kirolariekin egotea. Osogertuko harremana izaten arinaiz haiekin. Idoloetako asko arinaiz ikusten olinpiar hirian, etagertu-gertu eduki ditut horietakobatzuk. Olinpiar hiritik gertudaude kirol guneetako asko, etasaiatuko naiz azken aste honetanahal dudan leku guztietara joa-ten, gainerako kirolariak berta-tik bertara ikusteko.Pentsatzekoa delako, hain gazteaizanda, idoloren batzuk izango ditu-zula...Taldekideak eta gainerako gim-nastak dauzkat idolorik handien-

tzat, eta zoragarria da haiekinlehian aritzea, hemen egotea. Ika-ragarria da.19 urte dauzkazu. Zer nabarmendu-ko zenuke onetik joko hauetan?Ez da erraza erantzutea. Bainataldekako finala aipatuko nuke,ziurrenik. Bosgarren amaitu ge-nuen, eta une oro goialdean egon

ginen, dominen borrokan sartu-ta. Sentipen harrigarriak biziizan genituen final horretan (joanden astean, asteartean izan zen fi-nal hori).Eta txarretik?Txarretik? Nire taldekideak, Eli-sabeth Blackek, jauzien finaleanparte hartu ezin izana (finalerakosailkatu arren, ezin izan zuen par-te hartu, lesioa zela tarteko). Ba-dakit zein gogor entrenatu denhonaino iristeko. Oso-oso gazteada oraindik, 16 urte dauzka, bainaesperientzia gogorra izan da ha-rentzat.Nola ekin zenion zuk bide honi?Hainbesteko indarra dauka Kana-dan gimnastikak?Gimnastika ez da hain kirol ga-rrantzitsua Kanadan. Gure he-rrialdean indar handiagoa daukaizotz hockeyak, adibidez. Ez daerraza gimnastikan aurrera egi-tea, baina gero eta babes handia-goa daukagu, eta gimnastika pix-kanaka indar handiagoa hartzenari da. Zorionez.

Brittany RogersKanadako selekzioko gimnasta

Taldekako finalean bosgarren postua eskuratuta,eta jauziko finalean zazpigarren amaituta, zoratzendago Brittany Rogers kanadarra bere lehen jokoetan.

«Profesionalkiezin diot eskatu besteezer neure buruari»

BERRIA

Aipatzekoa.pFinal ikusgarria.14,766 eta 14,200puntuko jauziak eginzituen Brittany Ro-gersek jauzien finale-an.Irabazleak,San-dra Raluca Izbasak,15,383 eta 15,000puntuko jauziak eginzituen.

«Lehen jokoak dira,eta test garrantzitsuaizan da neureburuarentzat»

«Gimnastikak baino indar handiagoadauka Kanadanizotz hockeyak»

Page 9: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

09berria2012ko abuztuaren 8a KronikaD

Imanol Magro Londres,Berriemaile berezia

I lara luzeak arreta sortzendu, hiriaren finantza barru-tian lan egiten duten traje

eta soinekodun dotoreen artean.Frantziako Olinpiar BatzordeakBillinsgate merkatuko egoitzaosoa hartu du, eta egunero sarre-ra kopuru jakin bat jartzen du sal-gai, Interneteko tramiterik gabe.Mundu guztiko jendea pilatzen da

han, eta ordu batzuk zain egin eze-an ezinezkoa da sarrerak lortzea.«Guk atletismokoak espero ditu-gu»; Thomas Morgan eta LukeMorris dira, Londreskoak, 22 eta25 urtekoak.

Gau luzea izan da, eta hotza, az-ken asteetako hotzena. Gauer-dian jarri ziren ilaran, inor ez ze-goenean, eta goizeko bederatzie-tan irekitzen dute bulegoa. Elebe-rri pare bat eta kafea lagun goxatudute itxaronaldia. «Lehen orduakonak izan ziren, festa zegoen he-

men, eta irteten zirenekin hizke-tan ondo pastua dugu. Gogorrenalauak aldera izan da, baina merezidu», aztertu du Morganek.

Athleticzalea dela esan du Mo-rrisek, eta haserre dago txartelaksaltzeko sistema ofizialarekin.«Askoz hobea izan zitekeen; Inter-net bidez saiatu gara, eta ezinez-koa da. Hau da bide bakarra». De-na den, are ernegatugo dago tele-bistan ikusiriko eserleku hutse-kin. «Gu itxaroteko prest gaude,kirolzaleak garelako, baina sarre-ra horiek enpresen esku utzi di-tuzte. Ez dut ulertzen zergatik ezdituzte jendearen esku utzi».

Prezioarekin ere kexu dira. «Guhemen gaude, ezin ditugulako or-daindu 200 liberako (260 euro) sa-rrerak», onartu du Morganek.

«Ikasketak bukatu berri ditugu,eta sarrera merkeenak lortu be-har ditugu. Olinpiar Jokoak mai-te ditugu, eta behar adina orduitxaroteko prest gaude».

Ilaran bigarrenak Yanina Baki-ri eta Alexandre Moureau daude.Frantziarrak dira, Bordele ingu-rukoak, eta Euskal Herria maitedutela diote. Ia bost ordu darama-tzate zain. Bezperan, Moureaukbeste bost ordu egin zituen 150 eu-roko hondartzako boleibol sarre-ra bat erosteko. «Nik 180 ordaindunituen, hemen erosten badituzu30 euroko gainkarga baitu». Sa-rrera garestiak direla diote, bainaMoureauk bere burua justifikatubeharra ikusi du. «Bizitzan behinbakarrik izango dugu halako au-kerarik, eta merezi du».

Orduak daramatzate han, bai-na umoreko daude. «Ingelesek ila-rak maite dituzte, edozein tokitaneratzen dute bat», esan du Baki-rik. Ondo ezagutzen dute herrial-dea; zientzialariak dira, eta ber-tan lan egiten dute. «Atletismoamaite dut», gehitu du. Hori da hel-burua, olinpiar estadioan sartzea.«Sarrera garestiak dira, eta bana-keta sistema ez da ona izan. Bainajendeak oso ondo erantzun du.Ikusleak izaten ari dira jokoetakoonena», ondorioztatu du Bakirik.

Haien atzetik ilara luze doa. Le-hen lauak gazteak dira, baina ezda oso urrun joan behar adinekojendea ikusteko. Nazio guztietakojendea da, eta makina bat hizkun-tza entzun daitezke. Mantak, ter-moak... Denetarik. Sarrerak lor-tzeko modu bakarra da, eta egu-nez egun jende gehiago dago. Az-ken itxaropena da. Ilararen buka-eran dauden kideek desanimatuegiten dituzte gehitzen zaizkie-nak. «Ez dut uste guretzat guz-tiontzat egongo direnik». Biharitzuli beharko.

Ehunka kirolzalek orduak itxaroten dituzte gauerosarrerak lortzeko Frantziako Olinpiar BatzordeakLondresen duen egoitzaren aurrean jarrita.

Azken itxaropena Frantziako Olinpiar Batzordeak Londresen duen bulegoaren aurrean atzo goizeko zortzietan zegoen ilara. IMANOL MAGRO

InternetenpEtsigarria. Internetbidez oraindik ereeros daitezke sarre-rak. Gelditzen dire-nak garestiak dira,eta sistema etsiga-rria da. Sarrera bataukeratu, prozesuosoa egin, ordu laur-den itxaron, eta,gero,salgai ez dago-ela agertzen dagehienetan.

xioa

k@

Toni

nLor

ente

(Es

pain

iako

sask

ibal

oi jo

kala

ria iz

anda

koa)

Ma

rka

da

,ger

o! B

ehin

ira

baz

iko

dug

u u

rrez

ko d

om

ina

bat

,et

a k

irol h

ori

ez d

a o

linp

iarr

a iz

an

go 2

016

ko jo

koet

an

.

S entimendu abertzalea indartu egindela diote Londresko berripaperek.

Olinpiar Jokoek, eta Team GB-arenarrakastak aspaldian ezagutu gabekobatasun sentimendua sortu dutela Bri-tainia Handian. Eskoziaren erreferen-dumaren, edo ez-erreferendumarengaia puri-purian dagoen honetan, ezta-baida gai ona da. Ahots kritikoak ereagertu dira; ezagunena, Morrisey abes-lariarena. Kirola betidanik izan da aber-tzalekeria indartzeko tresna, eta arra-kastak ia beti eraman izan du banderabat soinean.

Pasatu zen Frantziak Munduko fut-bol Kopa irabazi zuenean; Espainiak erelortu zuenean; Hegoafrikak errugbiMunduko Kopa irabaztean; EkialdekoAlemanian propagaganda aparatu izanzen kirola... Garaipen bakoitzaren ahal-men aglutinatzailearen ondorioakmesederako edo kalterako diren norbe-rak epai dezala.

Garaipenen instrumentalizaziohorrek higuina sortzen dio jende askori,eta kiroletik urruntzen du. Merchandi-sing nazionalisten makineriak elitekokirolarekin eginiko erabilerarekin oso

kritiko diren iritzi ugari ditut inguruan.Eta ondo ulertzen ditut.

Baina, hipotesietan sartuta, EuskalHerriko, hobeto esanda, Betweenland-eko selekzioak lorpen handia lortukobalu, Danimarkak 1992ko Eurokopanedo Lituaniako saskibaloi selekzioarenantzera, erreakzioa hobea al litzateke?Euskal herri, nazio edo lurralde batekotalde batek garaipen handi bat lortukobalu, ez al litzateke antzeko instrumen-talizaziorik sortuko? Pentsamendu kriti-ko berdina sortuko al luke? Ez naizausartzen ezezko borobilarekin.

‘Betweenland’Imanol Magro

Nolakoalitzateke?

Page 10: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

10 berria2012ko abuztuaren 8aEgitaraua eta emaitzakD

Atletismoap100 METRO HESIDUNA (E)DDominak1. S. Pearson (Australia)2. D. Harper (AEB)3. K. Wells (AEB)

pALTUERA JAUZIA (G)DDominak1. I. Ukhov (Errusia)2. E. Kynard (AEB)3. Barshin (Qat) / Drowin (Kan)

pDISKO JAURTIKETA (G)DDominak1. R. Harting (Alemania)2. E. Hadadi (Iran)3. G. Kanter (Estonia)

PistapOMNIUN (E)DDominak1. L. Trott (Britainia Handia)2. S. Hammer (AEB)3. A. Edmonson (Australia)

pABIADURA (E)DDominak1. A. Meares (Australia)2. V. Pendleton (Britainia Handia)3. Shuang Guo (Txina)

pKEIRIN (G)DDominak1. C. Hoy (Britainia Handia)2. M. Levy (Alemania)3. S. Van Velthooven (Z. Berria)3. T. Mulder (Herebehereak)

Gimnastika art.pBARRA (G)DDominak1. E. Zonderland (Herbehereak)2. F. Hambuchen (Alemania)3. Zou Kai (Txina)

pZORUA (E)DDominak1. A. Raisman (AEB)2. C. Ponor (Errumania)3. A. Mustafina (Errusia)

pOREKA-BARRA (E)DDominak1. Deng Lilin (Txina)2. Sui Lu (Txina)3. A. Raisman (AEB)

pPARALELOAK (G)DDominak1. Feng Zhe (Txina)2. M. Nguyen (Alemania)3. H. Sabot (Frantzia)

ZaldiketapTALDEKAKOADDominak1. Britainia Handia2. Alemania3. Herbehereak

TriatloiapGIZONEZKOAKDDominak1. A. Brownlee (Britainia Handia)2. J. Gomez Noia (Espainia)3. J. Brownlee (Britainia Handia)

Borrokap-66 MAILA (G)DDominak1. H. Kim (Hego Korea)2. T. Lorincz (Italia)3. M. Tskhadaia (Georgia)3. S. Ghenot (Frantzia)

p-96 MAILA (G)DDominak1. G. Rezaei (Iran)2. R. Totrov (Errusia)3. A. Aleksanya (Armenia)3. J. Lidberg (Suedia)

BelapRS:X MODALITATEA (G)DDominak1. D. Van Rijsselberge (Herbehe.)2. N. Dempsey (Britainia Handia)3. P. Mairzinski (Polonia)

pRS:X MODALITATEA (G)DDominak1. M. Alabau (Espainia)2. T. Petaja (Finlandia)3. Z. Noceti-Klepacka (Polonia)

Igeriketa sinkro.pBINAKAKOADDominak1. Istxenko-Romaxina (Errusia)2. Carbonell-Fuentes (Espainia)3. Huang-Li (Txina)

Mahai-tenisapTALDEKAKOA (E)DDominak1. Txina2. Japonia3. Singapur

Jauziakp3 METROKO TRANPOLINA(G)DDominak1. I. Zakarov (Errusia)2. K. Qin (Txina)3. C. He (Txina)

Halterofiliap+105 MAILA (G)DDominak1. B. Salimikorasiabi (Iran)2. Anoushiravani (Iran)3. R. Albegov (Errusia)

Finalak10:30.Piraguismoa.K1-1.000 metro-koa (G).10:48.Piraguismoa.C1-1.000 metro-koa (G).11:16.Piraguismoa.K2-1.000 metro-koa (G).11:44.Piraguismoa.K5-500 metro-koa (E).14:00.Bela.49er modalitatea (G).16:30.Mahai-tenisa.Taldekakoa (G).19:15.Borroka.-48 eta -63 mailak (E).21:05.Atletismoa.Luzera jauzia (E).21:45.Atletismoa.400 metro

hesidunak (E).22:00.Atletismoa.200 metrokoa(E).22:00.Hondartzako voleibola.Emakumezkoak.22:15.Atletismoa.110 metro hesi-dunak (G).23:15.Taekwondoa.-49 maila (E).23:30.Taekwondoa.-58 maila(G).

Euskal herritarrak15:30.Eskubaloia (gizonezkoak).Espainia-Frantzia.Final-laurdenak.

TelebistakLa1. 09:30. 15:30ak arte, eta gero

16:00etatik 23:45ak arte. Jarraian

laburpena.

Teledeporte. 09:30. 01:45 arte

zuzenean. Ondoren, laburpena.

France2. 11:45. 13:00 arte

zuzenean. Gero, 14:45etik

20:00etara, eta 20:40etik

01:00etara.

France3. 09:00. 12:00 arte

zuzenean. Gero, 12:55etik 14:45era,

eta 19:55etik 20:35era.

JEmaitzak

1.Txina 34 21 18 732.AEB 30 19 20 693.Britainia Handia 22 13 13 484.Hego Korea 12 5 6 235.Errusia 10 18 20 486.Frantzia 8 9 11 287.Italia 7 6 4 178.Kazakhstan 6 0 1 79.Alemania 5 14 7 2610.Herbeherea 5 3 6 1411.Australia 4 1 4 912.Iran 4 2 1 713.Hungaria 4 2 3 914.Ipar Korea 4 0 1 415.Kuba 3 3 1 716.Bielorrusia 3 2 3 817.Zeelanda Berria 3 1 5 918.Hegoafrika 3 1 0 419.Ukraina 3 0 6 920.Japonia 2 13 14 2921.Errumania 2 5 2 922.Danimarka 2 4 2 823.Brasil 2 1 5 823.Polonia 2 1 5 825.Jamaika 2 1 1 426.Kroazia 2 1 0 327.Etiopia 2 0 2 428.Espainia 1 4 1 629.Kanada 1 3 7 1130.Suedia 1 3 3 731.Txekiar Errepublika 1 3 1 532.Kenya 1 2 2 533.Slovenia 1 1 2 433.Georgia 1 1 1 335.Dominikar Errep. 1 1 0 235.Suitza 1 1 0 2

Herrialdea Urr. Zil. Bro. G.37.Lituania 1 0 1 238.Granada 1 0 0 138.Venezuela 1 0 0 140.Mexiko 0 3 2 541.Kolonbia 0 3 1 442.Egipto 0 2 0 243.Eslovakia 0 1 3 444.Armendia 0 1 2 344.Azerbajan 0 1 2 344.Belgika 0 1 2 344.India 0 1 2 348.Indonesia 0 1 1 248.Mongolia 0 1 1 248.Norvegia 0 1 1 248.Serbia 0 1 1 248.Tunisia 0 1 1 253.Zipre 0 1 0 153.Estonia 0 1 0 153.Finlandia 0 1 0 153.Guatemala 0 1 0 153.Malaisia 0 1 0 153.Tailandia 0 1 0 153.Taipei 0 1 0 160.Grezia 0 0 2 260.Moldavia 0 0 2 260.Qatar 0 0 2 260.Singapur 0 0 2 264.Argentina 0 0 1 164.Hong Kong 0 0 1 164.Saudi Arabia 0 0 1 164.Kwait 0 0 1 164.Puerto Rico 0 0 1 164.Trinidad eta Tobago 0 0 1 164.Turkia 0 0 1 164.Uzbekistan 0 0 1 1

Herrialdea Urr. Zil. Bro. G.

JDominak

Ad

in h

orr

ekin

,27

urt

erek

in,h

art

u d

u e

rret

iroa

Ch

en Y

ibin

g gi

mn

asta

txin

ata

rra

k.U

zta

ieta

n iz

an

da

bet

i esp

ezia

lista

.Lau

ald

iz m

un

du

ko tx

ap

elke

ta ir

ab

azit

ako

a d

a,P

ekin

en e

re u

rrea

ira

baz

i zu

en,b

ain

a z

ilarr

a lo

rtu

du

Lo

nd

rese

n.«

Bad

ago

Txin

an

ber

tan

ni b

ain

o je

nd

e h

ob

ea e

ta g

azte

ago

a,e

ta s

ort

uko

dira

txa

pel

du

n b

erria

k»,e

san

zu

en a

tzo,

agu

rrek

oa

n.

.27

Oharra: Atletismoko azken finala kontuan hartu gabe.

KERIM OKTEN / EFE

Page 11: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

11berria2012ko abuztuaren 8a Olinpiar oroitzapenakDMaider Telleria

Irabazitako dominak eta ondutako markak galdu zituen Ben Johnsonek,dopina hartzeagatik. BERRIA

I rabazi, eta gero galdu. Dopinarekinlotutako izenen artean nagusietako

bat da Ben Johnson atleta oiharena.Ehun metroko finalean nagusitu, etaurrezko domina lepotik zintzilikatu zuenkirolariak 1988ko Seulgo Olinpiar Jokoe-tan. Baina hura gabe gelditu zen, anali-siek dopina hartu zuela agerian utzi etagero. Los Angelesen irabazitako bron-tzezko bi dominak kendu, eta hutseanutzi zizkioten ondutako markak ere.

Jamaikan jaio zen Johnson, 1961. urte-an, baina 14 urterekin Kanadara joan zenfamiliarekin. Han murgildu zen atletis-

moaren munduan, eta 1980an Mosku-ko Olinpiar Jokoetara joateko hautatuzuten. Kanadak ez joatea erabaki zuenazkenean.

Lehen dominak Los Angelesen irabazizituen, 1984. urtean. 1987. urteko Mun-duko Txapelketan, berriz, bi aldiz onduzuen 100 metroko marka. Seulen lortuurreak eman zion, hala ere, osperik han-diena, 1988an. Eta kendu ziotenean, do-pinak bilakatu zuen atleta kirolaren al-derdirik ilunenaren ordezkari. Lehiaketa-ra itzuli zen, baina dopinaren itzalak ezzuen utzi.,Edurne Elizondo

Atzera begira

D1988Ben Johnson

Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia

L au urtetik behin, lau aldiz.Hamasei urte denera.Erraz esaten da. Bartzelo-

na, Atlanta, Sydney eta Atenas.Bata bestearen atzetik. MaiderTelleria hockey jokalari ohiarenada balentria. «Momentuan eznion garrantzi handirik eman,baina gerora jabetu naiz hainerraza ere ez dela, Londreserako,adibidez, Espainiako selekzioa ezdelako sailkatu». Almudena Cideta Mateo Garralda soilik dauzkaparean Euskal Herrian. Kirolmunduko izen potoloak dira biak.

Muturreko sufrimendua zerden ondo ikasi zuen donostiarrakkirol ibilbide luzean, baina bizi-tzaren beraren aurka ere hasi be-har izan zuen borrokan, joan denurtean, garuneko herpesa diag-nostikatu ziotenean. Gogorra zeneta da, ordea, Telleria, eta, gaixo-tasun hari ere partida irabazita,berrindartze lanetan murgildutadabil, Asier eta Jon 3 eta 5 urtekobi semeek ematen dioten bizitasu-nari helduta. «Gorputza fisikokibere onera ekartzea hain zaila ereez da, baina buruak lan handia-goa ematen du».

Lau joko. Lau bizipen. Bizitzakolau momentu. Motzean laburbil-du du bakoitza. «Bartzelonara 19urterekin joan nintzen. Aukerabat emango zidala esan zidan en-trenatzaileak; baliatu nahi ba-nuen, baliatzeko». Eta horixe eginzuen. «Primeran atera zen dena».Inaugurazio ekitaldian, estadio-an sartutakoan, «erromatarrengaraiko oihu haien parekoekintxiki-txiki» sentitu zela argitu du.«‘Ai ene! Zer da hau!’, pentsatunuen». Urrezko domina kolkoanjarrita zebilen hamabost egun ge-roago. «Gogoan daukat presta-tzaile fisikoak papertxo bat emanzidala: ‘Ametsak betetzea da nor-baiti gerta dakiokeen gauzarikokerrena’. Hala jartzen zuen. Ni-rekin aurrerantzean zer egin be-har zuten galdetu zidan, nola mo-tibatu behar ote ninduten».

Zelaian hizketan jarraitu zuenTelleriak. Hori bai, Atlantakoa«gogorra» izan zela aitortu du.

«Erabat talde berria zen gurea.Urrea defendatzera joan, eta zor-tzigarren amaitu genuen. Halaere, horrelakoetan ikasten dagehien; goian bezala, behean egongintezkeela ikusi genuen». Goian,behean eta erdian, Sydneyn, 2000.urtean, laugarren amaitu bai-tzuen Espainiako selekzioak,«posturik garratzenean». Donos-tiarraren hitzetan, dena izan zen«berezia» Australian. «Klima, ze-laiak, taldekideak... Posturik go-gorrenarekin itzuli ginen etxera».

Barruko lehia,«gogorra»Gogortasun hark zalantzaren batedo beste sortu zion Telleriari.«Eta oso nekatuta iritsi nintzenAtenasera, ia lehertuta. Ilusio ika-ragarria neukan, lantokian urte-

beteko eszedentzia hartuta joannintzen, baina...». Bartzelonanurrearekin hasitakoa hamarga-rren postuarekin amaitu zen Ate-nasen. Baina emaitzez haratago-ko analisia egin du Telleriak.«Profesionalak ez garenontzat jo-koetan egotea da lorpenik handie-na; horrek ematen zuen entrena-tzen jarraitzeko indarra».

Gogorretik asko daukate, or-dea, jokoek. «Deialdia jokalari as-kokoa izaten da hasieran, eta ge-rora 16-18ra mugatzen da. Talde-kideekin zuzenean lehiatzea zenniretzat gogorrena, lehiaketa ba-rruko lehiaketa». Zelaian gera-tzen zen, ordea, lehia. «Horrenerakusgarri, oraindik ere, tarte-ka, elkarrekin hizketan aritzengara orduko jokalarietako ba-tzuk: Teresa Motos, Begoña Lar-zabal, Nagore Gabellanes... askoditut gertukoak; baita Santander,Madril eta Malagakoak ere».«Ametsetako lau une» kendu ziz-kion kirolari, eta bizitzari begieta-ra begira dabil orain. Irribarreaaurpegitik kendu gabe. Goi maila-ko kirola bai, baina Maider Telle-ria bera ere gogorra delako.

Ametsa betetzearen zoritxarra

Bartzelona, Atlanta, Sydney etaAtenas. Lau olinpiar jokotan arituzen Maider Telleria, belar hockeyan.Urrezko domina ere kendu zien1992ko Jokoei, Bartzelonakoei.

Silvia Manrique, Carmen Barea, Teresa Motos, Maider Telleria eta Nagore Gabellanes, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan. BERRIA

LaburreanpGaixotasuna. Ga-runeko herpesadiagnostikatu zioteniaz Maider Telleriari,eta, gixotasunari au-rre eginda, berrin-dartze lanetan mur-gilduta dabil azkenhilabeteotan.pIrakasle. Donos-tiako Zurriola ikasto-lan hasi zen hocke-yan, eta bertan dabilazken urteotan soin-ketako irakasle lane-tan, berak ikasitakoagazteei erakusten.

19 urterekin urreairabazita, nola motibatubehar ninduten galdetuzidan prestatzaileak»MAIDER TELLERIAHockey jokalari izandakoa

‘‘

Page 12: Kaixo eta agur - Berria · Unai Zubeldia Londres,Berriemaile berezia Konfiantza handia zeukan Juan Peraltak bere buruarengan, eta emaitza bikaina lortu zuen bere ... eta Iker Martinez

DLaburrakJErorikoa GIMNASTIKA›Dou-glas olinpiar txapel-duna lurrera joan zenatzo oreka barran,eta Dengek irabazizuen.Feng Zhek pa-raleloetan,Zonder-landek barran,etaRaismanek zoruan.

AGrabitatearen lanak. Tranpolin jauzilariek uretara erori aurretik jartzen dituzten aurpegiekin egin daitekeargazki bilduma bat ederra. Argazkilari talde bat, gainera, horretarako ari da propio Londresko jokoetan lanean,

gero han lortutakoak erakusteko. Argazkikoa Kai Qin txinatarra da, eta hiru metroko tranpolinean aritu zen atzo lanean.Agerikoa da grabitateak jauzilariaren aurpegia desitxuratzen egindako lana. PATRICK B. KRAEMER / EFE

Zazpi kirolari kamerundarfalta dira olinpiar hirianKAMERUN›Bost boxeolarik,igerilari batek eta futbol jokalaribatek olinpiar hiria inori ezeresan gabe utzi dutela jakinarazidu Kamerungo Gobernuko Kiroleta Hezkuntza Fisikoko Ministe-rioak, eta ez dagoela geroztikhaien arrastorik. Hasiera bateanzurrumurrua baino ez zen,baina Kamerungo Gobernuakberak baieztatu zuen atzo. Tar-tean «arrazoi ekonomikoak»daudela argudiatu dute, eta ez dute beste daturik eman.NOBeko bozeramaileek esandute haiek ez dakitela ezer.

Millak ez du jarraitukohautatzaile karguan FUTBOLA›Espainiako FutbolFederazioak jakinarazi du LuisMilla orain arteko hautatzaileariez diotela kontratua berrituko.Ez hari, ezta harekin batera ari-tzen den Juan Carlos Martinezprestatzaile fisikoari ere.2008tik ari zen Milla 21 urtezazpiko Espainiako selekzioarenhautatzaile karguan, baina Lon-dresen egindako lan kaskarra-ren ondorioz —bi partida galdueta bat berdinduta gelditu zirenkalean—, haren kontratua ezberritzea erabaki du orain fede-razioak.

AzkenaDberria2012ko abuztuaren 8a

B ritainia Handiko taldeak urrezko seidomina eta zilarrezko domina bat

irabazi zituen larunbatean, eta SuperSaturday izena eman diote horregatikegun horri. Asteburuan kanpoan egonnintzen, eta igande gauean Londreseraitzuli nintzenean nabari zen giroan eufo-riaren ajea.

Etxera iritsi nintzenean, nire etxekoaurreko leihoan Jamaikako bandera batzegoen zintzilik, Bolt eta Blaken erakus-taldirako prestatzen ari ziren kuadrillahandi baten zaindari. Festak hurrengogoiza arte luzatu zen, 100 metrokogaraipenez gain, Jamaikak Britainia

Handiarekiko independentzia lortu zue-netik 50 urte bete ziren-eta astelehene-an —aitzakia bikoitza zuten, beraz,festa egiteko—. Bolt, berriz, Suediakoeskubaloi taldeko neskekin parrandanibili omen zen, Twitterren goizeko ordutxikietan jarri zuten argazki batek horre-la erakutsi zuen behintzat, astelehene-an hemengo prentsa sentsazionalistarizer esana emanez.

Jendearen jarrera buyoant hori apus-tu etxeetara ere zabaltzen da. Lehenjoan naiz auzoan dauden bi apustuetxeetara jabeei elkarrizketatxo bat egi-teko asmoz, eta esan didate Britainia

Handiko taldearen arrakastek jendegehiago bultzatu omen dutela diruajokatzera. Antza, orain arteko besteolinpiar jokoetan baino diru gehiagojaso omen dute.

Super Saturday eta Bolt sendagaieraginkorrak direla frogatu da, beraz,ordu edo egun batzuetan bakarrik badaere, jendea gezurrezko fikzio batera era-man eta albistegietako goiburuak bestetonu batekin hasteko. Aprobetxa deza-tela, euforia osteko une beltzagoek zainjarraituko dute eta, hortxe, izkinan, bis-tatik desagertu gabe, Siriaren, krisiareneta abarren konpainian.

‘London calling’Garazi Goia

Euforia«

Urr

ea ir

abaz

i iza

n ba

nu,h

an b

erta

n ira

garr

iko

nuen

err

etir

oa h

artz

era

noal

a.O

rain

...»

,Je

len

a Is

inb

aie

va p

PE

RT

IKA

JAU

ZIL

AR

IAe

sald

ia

12:00. Aurkezpena.,Prentsaren begiratua.,Londrestik zuzenean.Unai Zubeldia eta Imanol Magro., ’Thamez’atala.DanelAgirre Berlindik.,Eguneko gonbidatua.Ander Lasa saskibaloi jokalaria.,Tertulia.Ainara Arratibel,Monika Juaristi eta Igor Su-saeta.,Eguneko kantua.

berriaTB