Kaixo lagunok - TxotxongilloKaixo lagunok: Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi...

4

Transcript of Kaixo lagunok - TxotxongilloKaixo lagunok: Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi...

Page 1: Kaixo lagunok - TxotxongilloKaixo lagunok: Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta
Page 2: Kaixo lagunok - TxotxongilloKaixo lagunok: Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta

Kaixo lagunok:

Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta ekintza baliagarriagoa izango da. Hori dela eta, hona hemen gelan lantzeko zeribait aukera. Batzuk besteak baino zailagoak dira. Haurren adinaren arabera aukeratu, egokitu, eta berriak asma itzazu.

HIZKUNTZA

• Ipuinaren argumentua eta pertsonaiak ezagutu. • Ipuinaren kantak ikasi. • Olerki hau ikasi:

Maite zaitut, maite zaitut,

nere laguna zara, ilargi.

Maite zaitugu, maite zaitugu,

gure laguna zara.

Ikusten al nauzu,

hemen nago zuri kantatzen ilargi;

Ikusten al gaituzu,

hemen gaude bira eta bira, ilargi.

INGURUNEA

• Itsasoak gure bizitzan duen garrantziaz hitzegin. • Gizaki askok itsasoan lan egiten du. Marinelek, arrantzalek,

farozainek, buzoek, eta abar, hauen lanez hitz egin. • Itsasoa zaindu beharraz komentatu. • Neska mutilei, gauean ilargiari begiratu behar diotela esan.

Nola dago? Ilberri? Ilgora? Ilbehera? Ilbete? • Hurrengo egunean gelan komentatu eta hilabete osoa ilargia

aztertu, nola aldatzen den konturatzeko.

Page 3: Kaixo lagunok - TxotxongilloKaixo lagunok: Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta

ARTE HEZKUNTZA

Plastika

• Neurri eta kolore ezberdinetako kontxak edo karakolak gelara ekarri eta behatu.

• Ipuinean azaltzen diren pertsonaiak marraztu. • Haur bakoitzak arrain, kontxa, edo karakola ezberdin bat marraztu

eta margotu behar du, gelako horma apaintzeko. • Deigarrien gertatu zaizkigun eszenak marraztu. • Buztinez edo plastilinaz arrainak egin.

Musika

• Ipuinean azaltzen diren kantak ikasi eta abestu. • Harri koxkorrak, zapiak, zetazko paperak eta abar erabiliz,

itsasoaren soinuak egin.

Dramatizazioa

• Gorputz osoarekin, itsasoaren mugimendua imitatu. Hasarre dagoenean, bare dagoenean.

• Eta Olagarroa? Nola mugitzen da? • Ipuina antzeztu. Ikasgelako haur guztiek bertan parte har

dezakete, itsasoko animalia ezberdinen paperak eginez. • Ipuina txotxongiloen bidez antzeztu.

Page 4: Kaixo lagunok - TxotxongilloKaixo lagunok: Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta

KANTAK

UR AZPIAN

Ur azpian ur azpian egoten da gizon bat ur azpian lan egiten Joxe da bere izena. Arrainak ditu lagunak piratak ezagunak bere bizitza osoa itsaso barrenean. Karakola batek dio arren lagun idazu bete ezazu nere ametsa lurrean bizi nahi dut.

Karakola harturikan Joxe goruntz dijoa, gurekin biziko zara, gurekin karakola.

Ur azpian ur azpian egoten da gizon bat Ur azpian lan egiten Joxe da bere izena.

TXOTXONGiLLO TALDEA Enkarni Génua

P.° Heriz, 16-5.°- A (943) 21 58 69

20008 DONOSTIA

PULPEZ OLAGARROA

Hanka gehiegi ditu Pulpez Olagarroak bat bi lau eta hamaika kontatzen ez da erraza.

Lagundu zuk mesedez lan neketsu honetan bat bi hiru lau bost sei geldirik Pulpez jauna. Bat bi hiru lau bost sei geldirik Pulpez jauna Bat bi hiru lau bost sei geldirik Pulpez jauna.

KARAKOLA Karakola hor zaude nere laguna zara karakola ola ola Olatu gainean. Fiu fiu fiu fiu fiu plast plast. Ilargiarengana fiu fiu fiu fiu fiu plast plast olatu baten zalditan.