Kalaputxi 122

24

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 122

Page 1: Kalaputxi 122
Page 2: Kalaputxi 122
Page 3: Kalaputxi 122

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Ituarte, Josu Larrañaga,

Javi Castro.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Literaturian txokoa 10

Aisialdia 11

Karenka 12

Historixa 14

Lapazorrikeixak 15

Osasuna 16

Auzoz Auzo 18

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Kultura SailaHizkuntza Politikarako Sailordetza

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordea

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

BizitzaBizitza ezustekoz beteta dago eta irakaspen berrien etenga-

beko iturburua da. Behar adina denbora bizi diren eta den-

bora hori aprobetxatzen duten pertsona guztiek, lehenago

edo geroago, zorionaren gakoak diren lau irakaspen jaso-

tzen dituzte. Berez, eta paradoxikoki, lau ezagutza ezatsegin

dira baina, hala ere, hobeto bizitzeko eta zoriona aurkitzeko

bidea erakusten dute.

Lehen bi sekretuak edozein ordenatan eta nahiko goiz ikas

daitezke; hirugarrena geroago iristen da eta laugarrena

behin-betikoa da, paradisuaren ateak irekitzen baitizkigu...

lurrean.  Beraz, komeni da lau irakaspen horiek lehenbaile-

hen ikastea.

Lehen aurkikuntza norbera itsusia dela da edo, behintzat, ez

nahi bezain ederra. Hori nahiko goiz jakin ohi da eta, horri

esker, badakigu beste bertute garrantzitsuago batzuk esku-

ratu behar ditugula: zintzotasuna, adiskidetasuna, fidelta-

suna, elkartasuna, eskuzabaltasuna, alaitasuna eta erantzu-

kizuna.

Gure bizitzako lehen etapetan iritsi ohi da bigarren aurki-

kuntza ere: tonto samarrak garela edo, ez garela uste bezain

azkarrak. Konbentzimendu horri esker jakiten dugu gure

burua jantzi behar dugula beti, etengabeko heziketaz,

denengandik eta denetatik ikasiz.

Hamarkada batzuetan, beharbada, egonkortasunez eta

gogobeteta bizi ondoren, egun batez norbera zaharra dela

edo, berriro ere hitzak neurtuz gero, hain gaztea ez dela

konturatuta esnatuko da. Egia biribil horrek oraindik dau-

kagun osasuna eta ongi eramandako heldutasunaren

potentzial fisiko eta mental guztia ahalik eta hobekien eta

gorputza eta gogoa trebatuz aprobetxatu behar dugula uler-

tarazten digu.

Azkenean, egiazko irakaspena iristen zaigu: egunetik egune-

ra gero eta itsusiagoak, tontoagoak eta zaharragoak garela.

Horrela, burua argitzen zaigu eta garbi daukagu denbora

aprobetxatu behar dela: egun bakoitza, ordu bakoitza,

minutu bakoitza; izan ere “gaur inoiz baino hobeto gaude,

oraindik bizitzeke daukagun inoiz hori baino hobeto”.

Azken batean, bukaera ezaguneko bidaia da bizitza. Herio-

tzaren aurkako etengabeko borroka, beti galtzen dena.

Baina bizitza osoa dugu gure alde. Garaipena ez dagoela

helmugan konturatzea da kontua eta gakoa, baizik eta bidea

egiteko moduan, gure existentziaren bide bihurrian ibiltze-

ko dugun eran.  Modu horretan saiatzeak ematen digu bai-

kortasun eta itxaropenezko ikuspegia: “igarotzen den egun

bakoitza berezia dela, egun handia, bizitzeke dugunaren

onena”.

Joxe Mari Ulazia Ibarzabalen ekarpena

Page 4: Kalaputxi 122

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko date

lefonoak eguneratuta - telefonoak eguneratuta - telefonoak eguneratuta- telefonoak eguneratuta

Page 5: Kalaputxi 122

Zeu

k E

san

5

gutunak

KIROL PORTUAK, AMETSA OTE?Itsasoak gugan eragiten duen etengabeko erakargarrita-sunari esker, urrutiko zeruertzak behin eta berriz gaindi-tu ditugu historian zehar. Itsasoa eta lurra bat egitenduen itsasertzak, babesgunea izateaz gain hainbat inte-res ezberdin erakartzen ditu. Hauen artean onura publi-koa, denona eta denontzat izan behar duen eremu bate-an. Itsasoa aberastasun iturri eta hainbeste zaletasunezberdinen esparru bilakatzea nahi badugu; hauen arte-an baita pasiatzea, bainua edota kontenplazio hutsa,zaletasun guzti hauek modu orekatsu baten konparti-tzea beharrezkoa daukagu. Kirol portuak gaur egun etagure ustez, onura publikoa eta interes pribatuaren arte-an dagoen desorekaren adibideak dira, lehenengoarenkalterako nagusiki.

Kirol portuak gure kostalde osoan eragiten dituzteninpaktu baikorretaz hizketan egiten ez duen dokumenta-zioa topatzea zaila da: amarratzeak gainezka, itxarotezerrendak, lanpostu zuzenak eta zeharkakoak, industriaosagarria eta abar…. Laket-arrantzak ikerketa zientifi-koarekiko eduki dezakeen ahalmenaz aritzen diren erre-ferentziak ere badaude. Adibidez arrantza sailburu denJon Azkue-k luzatutakoak 2013rainoko Eusko Jaurlari-tzaren politika aztertu izan duenean laket-arrantzareninguruan.

Egia esan, Jaurlaritzak hamarkada bat baino gehiagodarama Kirol Portuetako apostu sendoa bultzatzen.Mediterraneoan eramandako hildo berberak jarraituazgure kostaldeko ohiko itsas portu gehienak berregitura-tuak izan dira. Portu eremua pantalanen bitartez laukitueta mugatzeak laketontziak kontrolatzeko modurikzehatz eta zorrotzena da zentzu guztietan, ekonomiko-an baita. Hala ere, Kirol portuetariko apostu hau ezzaigu dohainik irten. Ohiko arrantza portu askorenberezko ahalmena betiko baldintzatuz herri hartzailea-ren ingurumenean, paisaian eta idiosinkrasian ondorio-ak dauzka. Are gehiago, gu denon diruarekin, interespribatua onura publikoaren gainetik lehenesten du.

Portuak antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala tramitazio-an ote dago oraindik Eusko Jaurlaritzaren eskuduntzandauden portuetarako. LPS honek, gure portu bakoitza-ren patua suzko letrekin marraztuko du. Tramitazioabukatzeke egonda ere nahikoa da hauen inguruan buel-tatxo bat ematea daukaten etorkizunaz jabetzeko. Adi-bide garbi bat Mutrikun esleitu berri den 200 amarratze-ko Kirol Portu proiektua eta betiko portuan eskeini zaioneremu zabalean daukagu. Turismo nautikoaren mantrakrisi guztien gainetik dagoela ematen du. Hala ere, ezdezagun ahaztu hainbeste urtetan sinistu genuela jen-deak etxeak edozein preziotan erosten jarraituko zuela.Beste edozertara dedikatzeko gaitasuna ez daukateneta hutsik egon daitezkeen ur-gaineko "garajeez" orni-tutako portuekin bukatzeko aukera ez genuke inolaz erebaztertu behar.

Ingurumen aldeko inpaktu ezkor batzuk aztertzekoorduan, Pedro Costa Morata-ren “Ecoligiada” liburuaerreferentzi ona bilakatzen da. Kasu gehiengoetan Kirol

Portuak hautsezinezko lotura bat izaten du osagarria etaberez ingurumen inpaktu latza duen azpiegitura batekin(Zumaiako dikea, Oriokoa, Hondarrabiko hondartza arti-fiziala, Mutrikuko kanpoko dikea eta abar luze bat…). Gudenon diruarekin ordainduriko ezinbesteko azpiegituraosagarria itsasertzaren berezko dinamika betirakozapuzten duena. Portu hauek itsas jabari publikoarenokupazioa suposatzen dute erabilera pribatu batentzakoeta sarritan; eskari anitz hau “jasotzeko” , beste hainbathirigintza jarduerekin bat egiten dute (aparkaleku priba-tuak portu eremuan, eraikinak, etxebizitzak…). Kasubatzutan legearen gainetik ere ezarriak izaten dira; ohi-tura hutsean babesturik, Sukarrietan (Urdaibai) gerta-tzen den bezala. Azkenik, honelako portuak gure betikoportuen paisaia berdindu eta indargabetzen dute bene-tazkoa eta hainbeste mendeetan zehar mantendu denbitxitasunaren kalterako.

Azken finean, Diru publiko itzelakin eraiki eta inolakokargarik gabe erabilera pribatu bati eskeinitako berezkoeta osagarriak diren azpiegiturak ez dute gure ustezgure erakunde publikoak kirol portuak bultzatzeko egi-ten duten apostua inolaz ere justifikatzen. Horren ordez,jarduera askoz ere txikiagoen aldekoak gara, inpaktunabari gabekoak eta gure portuetan batzen diren erabi-lera guztien oreka bat topatzen saiatzen direnak. Arran-tza porfesionaletik hasi eta eta portuko eremuare goza-men publikoarekin bukatuta. Eta hau inbertsio gutxire-kin eta sentzuzko borondate politiko batekin erraz lordaitekela uste dugu. Mutrikun gure kostalde osoko kirolportuaren azken esperimentatzaileak izango gara edota,nahi badugu, Itsas Portu kontzeptu berri baten aintzin-dari. Aurretik joateko prest?

Mutrikuko B+I Udal Taldea

GURE AMETSA DANTZA TALDEAK mutrikuarroi:Aupa lagunok! Eskutitz honen helburua argia da, Gure Ametsa DantzaTaldeak bereak dituen arropak errekuperatu nahi etabehar ditu. Urteetan zehar arropa ugari egin ditugu etataldean ibilitako haurrek erabili ahal izan dituzte taldeanaritu diren bitartean, baina zer gertatu da arropa hauekinhaurrek taldea utzi dutenean? ez ditugula bueltan jaso.Horrek urtero ikaragarrizko gastua suposatzen digu etadenbora batean isilik egon bagara ere, momentuko ego-era zailak eskari hau egitera behartzen gaitu. Momentuhonetan ezinezkoa zaigu arropa gehiago erostea, beraz,etxeetan gordeak dauden arropak errekuperatzen ezbaditugu, baliteke, aurrerantzean gure dantzariak pox-polin jantzita ikusi ezin izatea.

Espero eta desio dugu ez dugula egoera horretara iritsibeharrik izango eta eskutitz hau orain arte falta izan zai-zuen bultzada izango dela arropak poltsetan sartu etaostiral arratsaldetan anbulategi zaharreko lokalera ekarri5etatik 7ak bitartean. Utzi lotsak eta alpergurak aldebatera eta bete eskatutakoa mesedez, gure kulturakeskertuko dizu! Aldez aurretik eskerrik asko!Zaindu eta maitatu dezagun gurea dena!!!

Gure Ametsa Dantza Taldea

Page 6: Kalaputxi 122

6

Pu

ri -

pu

rix

an

Irailean hasi ziren basurdeak gure baserri ingurueta-ra hurbiltzen, bertako baratza eta soroetan janariaaurkitzeko asmoz. Batez ere, Kalbaixo inguruetakobaserritarren kexak jaso ditugu eta beraiekin min-tzatu gara arazoaz. Ibiri Baserrian, sekulako sarras-kia egin zuten basurdeek. “Ez da egun bateko lanaizan, basurdeak gure baratza eta soroetara gaubatean baino gehiagotan hurbildu baitira. Artasoro-an sartu eta artaburuak jateaz gain, ereindako indiarguztia pikutara”.

Mote baserrian ere, artasoroan ibili ziren, baita Arre-mietan ere. “Basurdeek gero eta ezkutatzeko lekugehiago dituzte eta basoetatik geroz eta beheragodatoz. Baserri inguruak ez dira lehen bezala garbimantentzen, hori dela-eta basa-animalia gehiagoikusten dira, horien artean: basurdeak, korsoak,azeriak, azkonarrak…”.

Bidekoa baserrian ere ibili ziren; kalteak ez dira hain-bestekoak izan, ordea. Bestalde, Olatz auzoko Ziñuabaserrian sekulakoak egin ditu animalia honek. Ber-tara gerturatu eta Josebarekin hitz egin dugu.“Porru-sail guztia suntsitu dute eta baita zelaiakapurtu ere. Ez dakit zizareak aurkitzeko asmozedota sustraiak jateko, baina baserriko lur guztiak

BASURDEEKKALTEAK ERAGIN DITUZTEBASERRIETAN

Baserritarrek sekulako kalteak izan dituzte azken bi hilabeteetan basurdeak direla-eta: artasoroakpuskatu, baratzean landatutako hainbat barazki ipurditik atera eta etxeko animaliak ere erasotuakizan dira. Diputazioko Mendi eta Basoetako Zuzendariarengana jo dute baserritarrek arazoa bide-ratzeko asmoz.

Page 7: Kalaputxi 122

7

Pu

ri - pu

rixan

apurtuta utzi dituzte, eta oraindik ere hortxe dabil-tza”. Urrutitik ere ikus daitezke basurdeak utzidituzten aztarnak. “Argazkiak atera ditugu, ezdakit, ordea, zerbaitetarako balioko duten. Gurekexa guztiak Diputaziora bideratu ditugu”.

Baratzetan kalteak eragiteaz gain, Ibiri baserrianetxeko animaliak ere erasotuak izan dira. “Etxekotxakurra zauritu zuten, eta albaitariarengana era-man behar izan genuen ebakuntza egitera” dioMari Carmen Ibirikoak. “Txakurrari ez ezik, etxekopottoka bati ere bela zaharrek eraso egin diote; kon-turatu izan ez bagina, akabo pottoka!”.

Basurdeak aspalditik dira maizterrak Arno mendian;iraila eta urriko hilabeteetan, mendian edo basoetannahikoa janari aurkitzen ez dutela-eta, baserri ingu-ruetara jaisten dira. Asko daudenez, sekulako tris-kantzak egiten dituzte nekazaritza-lurretan. “Mendieta baso inguruetan bizi dira bereziki, baso eta ingu-rune sastrakatsuak dituelarik gogoko. Gaur egun,geroz eta gutxiago zaintzen ditugu gure mendi etainguruak. Gero eta zikin gehiago dago baserri ingu-ruetan ere. Hori dela-eta, basurdeak ezkutaleku ero-soetan babesten dira lasai asko”.

Basurdea (Sus scrofa) txerriaren antz handia daukananimalia dugu, basoko txerria edo basoko urde gisaere ezaguna da. Animalia sendoa da eta denetarikjaten du: sustraiak, fruituak, intsektuak… Taldean

mugitzen diren ugaztunak ditugu, emea izatendelarik taldea gidatzen duena. Sasoi honetan, udaz-kenean, baserrietara jaitsi diren basurdeak, ziurre-nik, emeak izango dira beraien kumeekin. Arra,azaro edo abendu aldera batuko zaie, emea araldiansartzen den momentuan.

Honelako kasuetan, baserritarrek inguruko basozai-nari hots egitea dute aukera bakarra. “Basozainaetorri eta basurdeak egin duen triskantzaren argaz-kiak atera ditu, ondoren Diputaziora bideratukodituelarik guk esandakoak”. Azken batean, baserri-tarrak ez dauka beste irtenbiderik horrelako egoerabaten aurrean, basurdeak hiltzea debekatuta baita-go“. Nahiz eta basurdeak ehizatzeko epea zabalikegon, ehiztariek ezin dute non-nahi ibili eta ehizatu.Baso-txerria ehizatzeko mendi-eremua ongi zehaz-tua izango du ehiza-taldeak, hortik kanpo ezin duehizatu”. Hala eta guztiz, basozainak jaso dituenkexen ondorioz, Diputazioak baserri inguruetandabiltzan basurde horiek ehizatzeko baimena emandiezaioke inguruko ehiza-talderen bati.

Gure baserritarrengatik jaso dugun mezua ez dabatere poztekoa izan: azken urteetan beraien lanbi-dea, ofizioa eta betidanik ezagutu duten bizimoduadefenditzen eta bultzatzen ari badira ere, alde guz-tietatik oztopoak eta laguntza gutxi jasotzen dutenkexu baitira.

Page 8: Kalaputxi 122

Bi

hit

zeta

n

8

K O M I K I X A Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

UDALA ETA GURASO ELKARTEAK BIDE-SEGURTASUNAREN ALDE LANEANUmeak oinez zein autoan behar den bezala eramatea lortu nahi dute, eta horretarako informazio kan-piana abaitu dute Udalak eta guraso elkarteek elkarlanean. Benetako egoera batek eraginda ekin diotelanari. Herriko hainbat eragilek kezka bera azaldu dute. “Besteak beste, udaltzainek, osasun sailean lanegiten dutenek eta gurasoek eurek ikusi dute umeak autoan eramatean, ez direla beti behar bezalakoneurriak hartzen”, azaldu du ongizate zinegotzi Arrate Urangak. “Auto bakoitzean ume gehiegi joaten dira,segurtasun uhala eta aulkiak ez dira beti erabiltzen, presaka ibiltzeak arazoak sortarazi ditu... Gainera,oinez doazenean ere ez dira segurtasun neurriak zaintzen. Hori ikusita informazioa zabaltzea beharrez-kotzat jo dugu”. Guraso elkartearekin batera eta ikastetxeen laguntzarekin informazioa umeak dituztenenetxeetara helarazi dute. Aurrera begira, gazteekin ere landuko dute gaia.

BERTSOAK PAPEREAN AURKEZTEKO EPEAZABALIK DAGOBertso eskolak prest dauka 28. Okelar anaiak bertsopaperlehiaketa. Bertsoen neurria, doinua eta gaia libreak izangodira. Gazteek (16 urtera artekoak) gutxienez 3 bertso edo6 kopla eta helduek (17 urtetik aurrerakoak) gutxienez 6bertso egin beharko dituzte.  Lanak helbide bidaltzeko biaukera daude: posta elektronikoz, [email protected] edo posta arruntez, Luardo etxera (Barrenkalea, z/g20830, Mutriku).  Azaroaren 30era arteko epea dago lanakaurkezteko.

MUTRIKUARRAK UREPELEN,ETXEAN BEZALAAzken urtetan egin ohi duten bezala, mutri-kuar taldea Urepelen izan da aurten ere.Bertan garai honetan ohi dute Xalbadorreninguruko jaialdia prestatzen lagundu dute,eta jaialdiko parte ere izan dira. Mutrikua-rrak izan arren, bertakoak baliran hartzendituzte Urepelen, eta mutrikuar taldearen-tzat ere berezia bihurtua dago iparraldekotxokoa.

Page 9: Kalaputxi 122

Bi h

itzetan

9

Ezezaguna zinen eta kapritxoaren trenak ekarri zintuen guregana. Gure barrua ikutu zenuen, eta berehala hasi ginen bizitzaren ata-lak elkarrekin idazten. Lagun baikorra eta zintzoa. Haizea kontra izan arren beti aurrera egiten zekiena. Zure oroitzapenak gure bihotzak argituko ditu gure memoriarenportura iristean.

Eskerrik asko Andresito zu ezagutzeko aukera eman diguzulako.

Ez adiorik, laster arte baino.Zure lagunak

2013AN ZERGAK ETA TASAK %2,7 IGOKO DIRA DATORREN URTEANTasa eta zergen igoera %2,7 izango da, orokorrean, 2013an. Badira, ordea, zebait salbuespen. Kontri-buzioa %3 igoko da, eta bigarren etxebizitza hutsik dutenei %75eko gainkarga ezarriko zaie. Trakziomekanikodun ibilgailuetan, berrizm 14 zaldi fiskaletik aurrera aplikatuko den igoera ere handiago izangoda. 14tik gorakoen lehen tartean %5 igoko da eta progresiboki gorantz egingo du portzetaia horrek. Jar-duera ekonomikoen gaineko zergan ere aldaketa dago: orain arte 2 miloi euro fakturatzen zutenak sal-buestitsa zeuden. Orain kopuru hori miloi batera jaitsi dute, horren inguruan arau foralak esaten duenarijarraituz. Tasetan aipagarriena zabor tasa ez igotzea da: 2013an aurtengo kopuru bera oradaindu behar-ko dute herritarrek. Herritarrek laguntzak ere jasoko dituzte zergak eta tasak ordaintzeko orduan, bainaorain arte ez bezala, famili bakoitzaren errenta eta errenta horretatik bizi diren pertsona kopurua begira-tuko dute laguntza emateko orduan. “Udalaren asmoa, ahal dugun neurrian, laguntza behar duten guz-

tiei helaraztea da”, esan du alkateak.

LEHEN OILAGORRA, MUGERZA GAZTEARENA Aurten ere Galdonakoek lehen oilagorra ehizatzenzuenarentzat txapela jarria zuten. Urriaren 12an hasizen ehiza denboraldia, baina azaroaren 3a arte ez duinork lortu lehenengoa izatea. Azkenean, aitatutakodatan Aratz Mugerza izan da txapela eskuratzea lortuduena. Alboan Ara txakurra zuela lortu zuen oilagorraMugerza gazteak, Lete baserriaren inguruan.

Page 10: Kalaputxi 122

Lit

eratu

ra t

xoku

a

10

IDATZIARI BERE

BALIOA EMANEZ

Xiriako Andonegi Literatur lehiaketan lanakaurkezteko epea laster amaituko da; Mutri-kuar onenarentzako ere jarri du Udalak.

Literatur lehiaketara aurkezteko asmoa dutenek,lanak amaitzen joan beharko dute. Izan ere, azaroa-ren 24an heltzear dago, eta hori izango da lanak aur-kezteko azken eguna.

Udalak Xiriako Andonegiliteratur lehiaketa antola-tzen duen lehen aldia izanda. Idaztea gustuko duteneieuren sormena bideratzekojomugajarri nahi zieten.Baina, bereziki, herritarrenidazteko gogoari bultzadabat eman nahi zioten; herri-tarrek idazteari gustua har-tzea lortu nahi zuten.

Horretarako bidea prestatuta laga du Udalak. Lehia-ketako kontu guztiak prest daude. Eta 16 urtetikgorako guztientzat antolatutako sormen lehia amaie-rara heltzen ari da.

Oinarriak aspaldi jakinarazi zituzten, baita webgune-an zintzilikatu ere. Atzeratuta dabilen bateren bat

egonez gero, bertan ikusiko du lanak euskarazkoabehar duela izan, gaia librea dela, gutxienez, hiruorrialde izan behar dituela…

Bertan ikusiko du ere, hiru sari egongo direla: 18urtetik gorakoen artean onena, 16-18 urte bitartekolanen artean onena eta mutrikuar onena izango dirabanatuko diren sariak.

Eta sari horiek erabakitzeko goi mailako epaimahaiaegongo da. Izan ere, epaimahaikideen artean, litera-turaren mundua oso hurbiletik ezagutzen duten biemakume egongo dira: Leire Bilbao eta Ana Urkizaidazle ondarrutarrak. Haiekin batera, literaturarekikozaletasuna duten bi mutrikuar ere egongo dira. Guz-tien artean lanak baloratuko dituzte, eta azken era-bakia hartu.

Lehiaketaren helburua, baina, sormena sustatu etabultzatzea da. Beraz, saria irabaztea gauza ederraden arren, herritarren parte hartzea baino "gauzahandiagorik" ez dagoela uste du Udalak. Eta hori da,batez ere, bultzatu eta sustatu nahiko dutena."Beraz, animo eta ekin lanari! Zuen lanak irakurtze-ko desiratzen gaude eta!".

Page 11: Kalaputxi 122

11

Ludotekara hurbildu ziren 5 urtera arteko

umeek beldurrezko ipuinak entzuteko aukera

izan zuten Faro misteriotsua ekintzaren bar-

nean. ”Gustora ibili ziren herriko txikixenak!”

adierazi dute Txantxangorrikoek.

Honen ondoren eta 6 - 12 urtera arteko

umeei zuzendurik Mutrikuko Umezurztegiaizeneko jolasa antolatu zuten. “Istorixua

honako hau zan: Umezurztegiko ume bat

desagertu da eta honen lagunek laguntza

eskatu zieten Mutrikuko umeei hura aurki-

tzeko. Horretarako, herrian zehar izkutatuta-

ko aztarrenak jarraitu behar zituzten.”

Abentura hortan murgilduta, Zabiel kultur

etxean makina bat ezusteko, ikara eta oihu

entzun ziren, baita kanposantu bihurtutako

Barrenkaleko dantzetako lokal zaharrian ere!

“Ta mutrikuar gaztiak, beraien beldurrari

aurre eginez, azkenian desagertutako umia

topatzia lortu zeuen. Ume pila bat batu zen

jolastera. Urte bat gehixoz, umiak zain ego-

ten diren egunaren arrakasta agerian geratu

zen.”

GABA BELTZA2012Beste urte batez pasatu da Gaba Beltza. Herriko talde

ezberdinek elkarlanean, Jai batzordetik, lau egunetan

zehar ekintza mordoxka antolatu dituzte: Bertso Esko-

lakoek Bertso Afari Beltza, Gaztetxekoek besteak beste

gaztañerreak, Talaixako mamua, kontzertuak, Gure

Ametsa dantza Taldekoek Axuri Beltza kalejira...

oraingoan Txantxangorrikoak hurbildu zaizkigu beraiek

egindako ekintzen berri emanez.

Page 12: Kalaputxi 122

12

Ixidro Flores Arreitunandia (1921-01-26) etaManuel Artetxe Agirregomezkorta (1929-01-02) iaegunero elkartzen dira, eguerdi aldera, ZiñuaElkartean euren kontutxoak esateko beta hartzekobasotxo baten aurrean —urez betea, aspaldihonetan: hori komeni baitzaie— Goxerri dutemahai-lagun, eta, gaurkoan, Kalaputxi gehitu zaie.Ez diote garrantzi handiegirik ematen bizitakoari:halaxe zen, eta halaxe bizi. Irritxoak ateratzenzaizkie gogorapen batzuek kontatzean, bainagarratzetatik ere asko dute kontatzeko. Hala ere,egunean egunekoa bizi nahi dute, gaurko eta,agian, biharko planak eginez.

Noiz hasi zineten itsasoarekin eguneroko harre-mana izaten?Ni hamabost urterekin sartu nintzen Txanbelenan, dioIxidrok, baina ordurako, beharra baitzegoen, makinabat lan egindakoa nintzen eskabitxan, harri gaineanzut tinara iristeko adina nuenetik. Kofradiako eskolaneta maristetan ibili nintzen, itsasoan hasi arte.

Nik, dio Manuelek, ikasitako apurrak Kofradiako esko-lan ikasi nituen, eta hamahiru urte nituela hasi nintzenosaba Masillasekin errepublika garaian Gora Euskadiizena zeraman txalupan —tropak herrian sartzean,izena aldarazi ondoren, Jesus Mari izena zuen txalu-pan—. Egurrean grabatua zeukan izena estaltzekomasilla erabili omen, eta hortik ezizena.

Bi itsasontzi zeharo ezberdinak, baita arrantza eraere…Bai, orduko Txanbelena hura baporea zen. Galdarabat zeukan, non ikatzez berotzen zen ura irakin arte,eta lurruna erabiliz mugiarazten zen ontzia. Xanti ko-txorro zen fogonerua. Ez zuen kamainarik, eta hama-sei gizonok, hala gertatuz gero, soinean geneuzkanarropekin egin behar izaten genuen lo kubierta gaine-an bata bestearen alboan etzanda, batzuetan bela-oihala erabiliz estaltzeko. Ohiko arrantza izaten zengurea: uda berrian, antxoa; udaran, atuna; etaneguan, tretzekin bisigu edo papardotan. Karnatata-rako arraina barriketan gordetzen genuen gazituta.

IXIDRO eta MANUEL“Kresaletan hazi eta zailduak”

Page 13: Kalaputxi 122

13

Karen

ka

Gurea eguneroko osteratxoa izaten zen, eta txibi, ota-rrain, berdel, izkira…; bi hitzetan, kostatik hurbilekoarrainetan saiatzen ginen. 10 braza luze eta 5 sako-neko 8 sare ere erabiltzen genituen beste apareju etakaiolez gain. Motorduna zen Jesus Mari, hasiera har-tan gasolinaduna. Hogeita lau urte izan nituen artejarraitu nuen osabarekin, eta Gorriko tripulaziorapasatu nintzen berrogeita lau egin nituen arte, ondo-ren berriro masillasenera Jesus Mari lehengusuapatroi nuela.

Larrialdirik izan al duzue?Unean unekoak, ziur, dio Ixidrok. Baina denborak,gauza asko ahaztarazten ditu; bat kontatuko dizuet,itsasoan hasi berritan gertatu zitzaidanez, gogoan il-tzatuta dudana: zimarroitan ari ginen denboralea gai-nera heldu zitzaigunean, eta, branka aldean nenbile-la, olatu bat sartu eta berarekin eraman ninduen kare-letik kanpo. Eskerrak xardiaren sokari gogoz heldunion! Eskegita egin nituen segundoak luze, oso luze-ak iruditu zitzaizkidan. Eskerrak gizonak laster jabetuziren nire egoeraz!Gure arrantza motan, dio Manuelek, nahiz eta enba-tek badakiten arazoak sortzen, arrisku txikiagoakhartzen dira. Antxoa nahian genbiltzan batean, ingu-ruko txalupei sarda ederrak jo zien, eta osabarenlagun ondarrutar batek arrainez betetako lau sareeman zizkigun. Barru aldera egitean bazter-haizeusaina hartu zuen eguraldiak, eta zuzenean Zarauztealdera egin genuen —Ondarroa eta Lekeitio bitarte-an— eta itsasbazterrez, Mutrikurantz. Ontzia, kulun-kaz, olatua sartu ez sartu zebilen, eta sareak botatzeaere otu zitzaigun, baina sen onak agindu zigun ez egi-tea tira-bira saihesteko, eta, halaxe, osaba motorrazainduz, magnetoa ez bustitzeko, lemaria atzean, etani xukatze-bonbari eman eta eman gelditu gabe, lortugenuen intxirrian enkailatzea. 160 arroa (2.000 Kg)atera genituen bentara.

Gaur, arrainak antzemateko aparatu asko ditupatroiak pontean. Nola begiztatzen zenituztenorduan arrainak?Antxoa-sardak begiz ikusten genituen, kaitik atera etalasterrera normalean. Gauez hasi zenean antxoaharrapatzen, ardora deitzen dioguna nabaritzen dauretan, argitasun berezi bat, eta osterantzean izurde-ak izaten dira antxoa, sardina edo antzekoen sala-tzaile, eta azpitik ibiltzen dira atunak edo zimarroiak.Izurde faltan, atun eta zimarroiek ur gainean balbaiaketa leunak deitzen diogun ur mugimenduak ere eragi-ten dituzte, eta baita olatu antzekoak ere. Izurde bilaziren gehienetan gure begiak.

Berdel arrantzan, talaixerua izaten genuen lagun.Une oro, aparejuekin xaxiatzen ibiltzea zen gure egi-tekoa, baina erne genituen begiak talaia aldera.Sarda ikusten zuenean, sua goi aldean edo beheanegin eta haren keaz adierazten zigun zein aldetara jobehar genuen.

Nolakoa zen ontzi barneko giroa?Denetarik izango zen, jakina; baina nago orduko gizo-nak gogorragoak zirela gaurkoak baino egunerokotratuan. Txalupa-mutil denbora gogortzat dut oraindikere; trataera txarra sufritu nuelakoan nago gizon ba-tzuengandik, eta gehiago, orokorra zela tratu hori,eta… umeak besterik ez ginen. Orduko alprojek gaur-ko alproja puntarengoa ere gailentzen zuten. Urteakaurrera asko aldatu zen giroa.Besterik zen lehorreratze batzuetan. Gaurko lanabe-sik ez zegoenez, antxoa sarda biztantzean ingurukoontziak hurbiltzen ziren eta denen artean mantentzenzen sarda erdigunean, ontzi batekoak harrapaketalana egin zezaten. Harrapatutakoarekin bentara joaneta ontzi guztien artean egiten zen diru partiketa.Edozein kaitan egiten zenez, bapo jan eta edan parti-laren zorrotik, eta orduan dena zen poza, dena alaita-suna.

Eta, zer diozue jai egunei buruz? Zer zen igandeazuentzat?Manuelek fraide aurpegia jarri du, eta Ondarroa alde-rako zaletasuna zeukala aitortu arren, badirudi proze-sioetara besterik ez zela joaten. Ixidrori, ostera,begiak txikitu zaizkio, maleziadun umeei bezala, eta,badirudi, Debako zezen plazako mailek erakartzenzutela, eta futbol partiduren bat atzera begira ikusizutenekoa ere gogoratu du, baina denak ez ditugulakontatuko zin egin diogu-eta…Igandetan, dio Ixidrok, lehenengo konplitu egin beharzen, eta koru txikian (elizaren sarreran, gaurko korua-ren azpian omen zegoen alde bietara) meza entzun,eta, ondoren, baxoerdi bat edo beste. Arratsaldez,kafetxo bat-edo hartu eta ahaleginak egin dantzarakoorduan. Oraindik ere ba omen du norbaitek (eta bada-ki berak) pieza bat dantzatzeko zorra kitatzeko: hala-xe ziren gauzak. Dena den, pena bat daukat: berritanKijona-eta joaten ginenean, irrikatan ikusten genituenzenbait gauza 0,95 edo 0,50tan, baina poltsikoetaraeskua sartu eta huraxe falta. Beranduago aurkitzengenuen zerbait, baina, orduan, aurreko irrika falta.

Bazkaritarako orduak eten digu solasa, eta irriba-

rrez agurtu dugu elkar.

Page 14: Kalaputxi 122

14

Barrenerrotaeta “azenixak”

S aturrarango hondartzatik hurre dago errotahau. Mijoa errekako uraren indarrak mugi-tzen zituen bere harriak. Barrenerrota eta

Barrenengoa izenez agertzen zaigu dokumentazio-an. Barren- elementuak ‘beheko partea’ adieraztendu: mendi barrena, galtza barrenak… Hortik datorkioizena, izan ere errekaren barrenean dagoen errotada hau.

1509. urtean aurkitu dugu aipatuta lehen aldiz, Mutri-kuko udal artxiboko gastuen liburu batean, Barrene-

rrota izenez. Errota hau –Ormaerrota izeneko errota-rekin batera– 1551. urtean agertzen zaigu aipatuaberriro ere, udal-mugarteak mugatu zituztenean.1730eko akta-liburuan irakur daitekeenez, Mutrikukoudalak, haritz bat saldu zion Pedro de Yramateguiriaipagai dugun errotaren “azenixak” edo “erruedak”konpontzeko.

1859. urtean Eibarren bizi zen Ventura de Echeva-rria alargunak errota eta etxea saldu zizkion ManuelOsa y Pagoaga errenteroari, 12.400 errealen truke.Salmenta-dokumentu horretan Juana Echeandiak1593an sortutako lotura edo binkuloa aipatzen da.Tasazioa Benigno de Mendizaval lur-neurtzaileakegin zuen, eta errotaren ezaugarrien artean, bi erro-tarri zeuzkala (gainekoa eta azpikoa) aipatzen du,baita erabiltzen ez zen hareharrizko hirugarren batere.

1867. urterako Barrenengua errota igeltsua ehotze-ko transformatuta zegoen. Gertuko Saturrarangohondartzak ekarritako turismoak eraginda, jabeakbainuak hartzeko ostatu bihurtuta zeukan etxea(“para Hospedería de las gentes que vienen a tomar

baños de la mar en las temporadas de verano”) etaElgoibarko Francisco de Aguirre y Zabaliagari emanzion errentan, bost urterako, urteko 5.500 errealetan.Osa jabeak igeltsua ehotzeko errota berarentzatmantendu zuen. 1871. urtean etxea eta errota JuanAstigarraga y Oyazabali saldu zion, baita igeltsuakiskaltzeko teilapea ere, guztia 37.500 pezetarentruke.

Azenixak edo erruedak

Errotei buruzko zenbait alderdiren berri emangodugu erroten fitxekin batera. Hasteko, gorago aipa-tutako azenixak zer ziren azaltzen hasiko gara.

Errotako ur-biltegi edo depositoan pilatutako uraribidea irekitzean, presioagatik, indar handiz ateratzenda txifloitik errotapean dagoen gurpil edo erruedarenkontra eginez. Errueda horri Mutrikun azenixa esa-ten zaio, eta mugitzean ardatzaren bidez goiko erro-tarria birarazten du eta lanean jarri. Erdaraz ‘rodetes’edo ‘rodeznos’ esaten zaien errueda horiek, Mutriku-ko azken errotariek esan digutenez, burdinazkoakizan dira. Baina hori ez da beti horrela izan. Izan ere,Euskal Herri luze-zabalean oraindik kontserbatzendira harrizko erruedak dituzten errota banaka ba-tzuk. Eta artxiboetara jota, ikus dezakegu nolaaldian-aldian erroten jabeek Mutrikuko udalari eska-tzen zieten azenixak konpontzeko zuhaitzak, hari-tzak eta pagoak. Barrenengoakoen antzera, 1735.urtean Atxukarro errotakoek bi haritz eskatu zituzteneuren azenixak konpontzeko. 1848an berriz, Arbe-laitz errotako berritze-lanetan “dos azenias o rodes-nos de aya” aipatzen dira.

Javi Castro eta Josu Larrañaga

Gure errotakH

isto

rix

a

Page 15: Kalaputxi 122

15

Lap

azo

rrikeix

ak

Din-dan, din-dan. Kanpaia entzun, eta mezatarako deihutsa aditzen degu. Tilin-tilin, tilin-tilin. Txiliña entzun,eta...“hara, umeren baten jostaillua!”. Aspaldi ez dalabaiña, kanpai eta txiliñek gauza askoren berri ematenziguen. Bakar batzuk ekarri dittugu hona.

Gaur egun Beheko Plaza dauan tokixan, XVIII. mendeamaiera arte, Mutrikuko Parroki zaharra egon zan. Ba,eleiza hartako kanpai bakoitzak bere izena zaukan:haundixenek Santa Maria eta San Pedro, eta txikixa-guek Santa Barbara, Santa Katalina eta Santu Guztiak.

Goizeko Anjelusa, 06:00-07:00ak aldian jotzen zeuen.Errezatzeko deia izaten zan, eta batzuk ordu horreta-ko mezetara ere juaten ziran. Mutrikuar asko esna-tzen zan goizeko Anjelusak jotakuan, esnatu eta lana-ri ekitten zixuen. Illuntzeko Anjelusak jo aurretik etxianegon bihar izaten zeuen sasoi bateko gaztiak. Azkenbaten, Anjelusak markatzen zoan esnatzeko eta etxe-ratzeko ordua.

Hil-kanpaiak, oso tristiak izaten ziran, soiñu luze etasakonekuak: taan-taan-taan. Umienak ezberdinak iza-ten ziran, azkarraguak eta ez hain sakonak, ttan-ttan-ttan. Entzundakuan, jentiak esaten zoan: “Ene, oaiñere beste aingerutxon bat hil da, zein ete da?”. Zorit-xarrez, lehen, oraingo aldian ume asko hiltzen zan.

Komenduan, Himnua eta Salbia zan ezagunena. Itsasotxarra zauanian, edo olatu haundixekin barkua sartuezinda zauanian, edo baten bat ixa-hillian zauanian,komenduko mojei himnua eta salbia ateratzeko eska-tzen zixuen. Orduan, daun-daun-daun, arraria emate-ko moduko kanpai-hots tristiak entzun zeikezen, etabertara hurreratzen ziran mutrikuar gehixenak erre-zatzera. Hiru egunetan errepikatzen zan errezu haura.

Menderik mende, Santa Ageda edo Santa Agata egu-nak indar haundixa euki deu gurian. Horregaittik,egun horren bezperako gabian kanpai joka ibiltzenziran. 1505 urtian eleizako sakristaua agertzen zakuzeregin hortan. Pentsau daigun zelako indarrez era-gitten zixuen sakristau batzuek kanpaiari, izan ere,iñoiz zartatu ere egin zan. Hemen 1739ko kronikia: “lanoche bispera de Santa Agueda hubo la desgrazia dehaverse avierto en la Parrochial de esta Villa la campanamaior nombrada Santa Maria, motibado sin duda de laynutilidad del Sachristan... ”.

Eguen Santu egunian eta Barixaku Santu egunian, tris-turia da nagusi, eta ez da jotzen kanpairik. Egun horre-tan, lorarik ere ez dago... baiña, Zapatu Santuan bai,

Jesus biztuta zauala-ta, kanpaiak indarrez jotzen zi-txuen, eta herri guztian monagilluak ibiltzen zirankarraketiari eragitten.

Baiña kanpaiak funtzio erlijiosorako ezeze bestelakokontuetarako ere erabiltzen ziran:Etxe edo fabrikaren batek su hartzen zoanian, su-kan-paiak jotzen ziran, taunk-taunk-taunk. Oso indartsuak,zaratatsuak, izaten ziran. Kanpai horrek entzun etaherrittarrak laguntzera juaten ziran. Konparaziotara-ko, Zaku-fabrikak askotan hartzen zoan su, bertanarpilleria eitxen zeuela-eta. 1958ko ekaiñaren 30ian,San Pedro txiki egunian, Hotel haundixa-eta erre zira-nian, hiru eleizatako kanpaiak entzun ziran Mutrikun:San Migelekuak, Komendukuak eta Parrokixakuak.

Gerra sasoian, CNTkuak Komendura sartu ziranian,eleizia erretzeko asmotan-edo, mojek kanpaiak jo etahorrek salbau zitxuen, izan ere, segitxuan jaso zeuenlaguntzia.

Gertaera politikuak-eta ospatzeko ere, kanpaiak jo-tzen zitxuen. Adibidetxo bat dakargu hona: Gaztelako Felipe I. erregia A Coruñara aillegatzia ospa-tu zan Mutrikun, 1506. urtian “...di a los moços portañer las campanas de la albriçia como avian venido susaltesas a La Curuña, 18 maravedis ”.

Benta-lekuan dauan kanpaitxua jota, erostailliak abi-xatzen zitxuen. Kanpaia entzunda bazakixen barkuakportura sartu eta salmentia zauana.

Kanpaien inguruko azken kontu bat; mutrikuar ba-tzuen esanetan, musker batek haginka egin eta helduezkero, libratzeko hiru eleizatako kanpaiak jo bihardira.

Kanpai-saltsa ederra eukiko zeuen kaletarrek garaibaten: Parrokikuak, Komendukuak, Samielakuak, Erdi-kokaleko Maristienak eta –jaixak ziranian– Kalbaixo-kuak ere entzungo zitxuen...

Eta txiliñak? Sasoi baten, kontzagraziuan (altzarrian),hiru txilin joten zitxuen. Bestetik, baten bat ixa-hillianzauanian eta abadia, akolitxuakin batera, etxera jua-ten zakonian eleizakuak ematera, bidian, tiliñ-tiliñ,joten zeuen txiliña. Pasaran herrittarrak belaunikojarri eta otoitz egitten zeuen.Ah! eta ahaztu aurretik, Mutrikun Txiliñ ezizena bado,eta txilin-bedarra (erderazko ‘campanilla’) ere bai.

Josu Larrañaga Arrieta

Kanpaien eta txiliñen mezu izkutuak

Page 16: Kalaputxi 122

16

Almike eta Joseba Aitorren gurasoak dira. Aito-rrek hiru urte ditu eta Angelman sindromea du.Angelman sindromea gaixotasun arraroetakobat da, 15. kromosomari eragiten dion gaixota-suna. Jaiotako hamabost mila umetatik batekekar lezake sindrome hori. Ez jaio aurretik, ez jaio berritan, ezin da antze-man gaitza. Haur batzuek seigarren hilabetetikaurrera izaten dituzte hasierako sintomak,beste batzuek beranduago.

Aitorren gurasoek ere ez zuten ezer nabaritu urteabete zuen arte…”Gurea oso ume handia izan datxiki-txikitatik eta urtea betetzear zuela konturatuginen ibiltzeko arazoak zituela, eta pediatrak esa-ten zigun pisu handia zuelako izan zitekeela”. Urte-ko errebisiora joan zirenean, gauzak argitzen hasiziren: bere izenari ez zion erantzuten, ez zuenbehar bezala begiratzen eta eskura emandakoguztia bota egiten zuen. “Burua neurtu eta pedia-trak esan zigun bere altuerarako buruaren perime-troa txikia zela”. Dena den, ez zela grabea izangopentsatuz, pediatrak badaezpada baina neurologobatengana eta otorrino batengana joatea gomen-datu zien.

Eta halaxe egin zuten. Neurologoak baieztatu zienatzerapen bat zekarrela Aitorrek eta probak egitenhasi ziren… “Buruko eskanerraren emaitza ondoatera zen, paralisis bat baztertuz, analisi metaboli-koak ere ondo atera ziren, baita elektroenzefalo-gramak ere. Guztiak deskartatu genituenean,proba genetikoak egiten hasi ginen. Lehenengoproba genetikoak dena ondo eman zuen. Probahorretan gaixotasun genetikoen ehuneko laurogeiantzeman daiteke, kasurik ohikoenak, baina bestehogei zalantzan gelditzen da. Nahiz eta lehenazterketa genetikoan Angelman sindromerik ezzuela azaldu, bigarren proba genetiko bat bidalizigun neurologoak, baina oraingoan Angelman sin-

dromearen barietate guztiak aztertuko zituena,neurologoak Angelman Sindromearen susmoare-kin jarraitzen zuelako. Proba egin eta zazpi hilabe-tera jakin genuen gure semeak Angelman sindro-mearen barietate bat zuela”. Aipatu dugun probahori ez da hemen egiten, kanpora bidaltzen diraanalisiak, proba garestia eta konplikatua baita.

15. kromosomari eragiten dio Angelman gaitzak.Kromosoma hori apurtuta egon daiteke, mutaziobat izan dezake edo zuzenean izan ez dagokionkromosoma. Hautsita egon edo falta bada, gaitzasakonagoa da. Mutazioan, berriz, sindromea arina-goa izaten da. “Aitorrek mutazio bat du, horregatikbere sintomak arinagoak dira. Orain zein mutaziomota daukan jakin behar dugu, eta gurasooi egitendizkigute azterketa genetikoak. Probak eginak ditu-gu eta erantzunaren zain gaude”.

Gutxi dira Angelman sindromeaz diagnostikatuak.Garai batean, autismoaren edo atzerapen psiko-motorraren zakuan sartzen ziren kasu asko; egun,aurrerapen gehiago izatean, kasu gehiago azaltzenei dira, froga genetikoek ere horretan lagundu dute-eta.

Diagnostikoa jakin ondoren, gaitzaren ingurukoelkarte baten bila hasi ziren Almike eta Joseba.Neurologoak eman zien informazioaz gain gehiagojakin nahi izan zuten. Hartan hasi eta Madrilen aur-kitu zuten elkarte bakarra…”Harremanetan jarriginen eta harrera oso ona izan genuen. Eurek esanziguten zer egin, zein ospitaletara joan, zein urratsjarraitu… informazioa bidali ziguten, txostenak…aztertu genuen orain arte egindako lana etahemendik aurrera egin genezakeena planteatugenuen, eta horretan gabiltza”.

Eskolan laguntzaile bat du astean 25 ordutan...“Oso pozik gaude laguntzailearen lanarekin etajarrerarekin. Herritarra da eta inplikazio handia du

ELKARTASUN

TELEFONOAK

Page 17: Kalaputxi 122

17

Aitorren egunerokoan, eta hori igarri egiten da.Uste dugu laguntzailearekin igarri egin dugula”.

Gaitza duten ume hauek ez dute hitz egiten…“Komunikatzeko tresnak logopeda baten bidez egi-tea erabaki genuen, nahiz eta eskolan ere egitendioten. Bilboko zentru batera eramaten dugu Aitoreta pozik gaude aurrera egiten duela ikusten dugu-lako. Astean behin joaten gara urruti dagoelako,beste espezialistengana ere joaten gara Donostia-ra eta Zarautza. Saiatzen gara Aitorrek bere egu-neroko bizimodua ahalik eta normalen egin dezan,ludotekara joan bere lagunekin, kirol eskolara…bizitza normala egitea nahi dugu, herrian ondo inte-gratuta egotea”.

Ez dira kasu asko Euskal Herrian, eta osatu dutenelkartea tarteko koordinatzen dira… “Guretzakharremana oso garrantzitsua da, elkarren espe-rientziak trukatzeko eta elkarri laguntzeko. Ulertuasentitzen zara, lotura bat sentitzen duzu antzekoegoeran daudenekin eta badakizu zertaz ari zaren,nahiz eta oso gogorra izan, zure etorkizuna ikustenegon zaitezkeelako”.

Gogoan ditu Almikek umearekin kalera irten zenlehenengo une garratz haiek… “Niretzat oso gogo-rra izan zen eta gaizki sentitu nintzen. Jendearenbegiradak, txutxumutxuak… nahiko gogorra dabestela ere familiarentzat, gero horiek aguantatze-ko. Gaur da eguna onartua dudala egoera eta osopozik sentitzen naizela jendartean. Herri txikiakbadute onetik eta txarretik. Hasieran gogorragoada. Egun, jende askok ezagutzen du Aitor eta besteume bat bezala tratatzen dute eta maite dute. Herrihandi batean uste dut ez nukeela sentituko oraindaukadan gertutasuna”.

Itxaropenak badaude gaitz honen inguruan. Flori-dan ari dira ikerketak egiten gaixotasun hau dutenumeekin. Ikerketaren 2. fasean daude, pertsonekinfrogatzen. Ikusi egin behar nolako emaitzak dituz-ten, 2013ko lehen hilabeteetarako izango diralehen emaitzak. Emaitzak positiboak badira, trata-mendua zabaldu egingo da beste umeengana,ikerketen 3. fasea deitzen dena. Bartzelonan badaklinika bat síndrome honetan erreferentea dena,eta 3. fase horretan parte hartuko dute. Eurek nahi-ko lukete hemengo ospitaleren batek ere fasehorretan parte hartzea.

Mota horretako ikerketak garestiak dira, eta non-baitetik atera behar dirua. Helburu honekin abiatudute telefono mugikorrak jasotzeko kanpaina. Jen-deak dituen mugikor zaharrak edo erabiltzen ezdituenak jasotzen ari dira bere bateriarekin. Karga-dorerik ez da behar. Kanpaina Euskal Herrian eta

Espainian zabaldu da. Kanpaina hori bukatzean,beste batzuk etorriko dira beharrak ere handiakdira-eta.

Pozik daude herritarren inplikazioarekin mugiko-rren kontuan. Inplikazioa handia dela diote…”Hasieran kuriositate-begiradak zirenak elkartasunbegirada bilakatu dira. Jendeak kalean mugikorrakematen dizkigute, kartelak lanera eraman etaberaien kontura bilketak egin… ez dago herritarrenjarrera eta elkartasuna definitzeko hitzik” -dio Almi-kek.

TELEFONOAK JASOTZEKO LEKUAK:

Maneiro mertzeriaBatzoki taberna

Beristain liburudendaOlaizola ume jantziakSan Miguel ikastetxeaGoizeko Izarra ikastola

Mutrikuko institutuaUdaltzaingoa

Page 18: Kalaputxi 122

18

Udazkenarekin batera heltzen da sagarra bildueta jotzeko sasoia. Mutrikun garai batean base-rri askotan egiten bazen ere, gaur egun gutxidira ohitura horrekin jarraitzen dutenak. IsasiBehekoa baserrikoek urrian ekin zioten lanhorri. Eta ez dute edonola egiten: gazteenekzaharrenengandik ikasiz! Gu ere adi-adi egongara, Jose Luisek eta etxekoek emandako azal-penak entzuten, hurrengoan sagardoa egitekoasmoz.

Sagardoa egiteko ezin da edozein sagar erabili,ezberdinak baitira jatekoa den sagarra eta sagar-dotarako erabiltzen dena. Sagar-mota horien arte-an, hauexek aurkituko ditugu: garratzak, gezak,gozoak eta gaziak. Izenez ezagunenak edo erabi-lienak hauek direla esango genuke: urte bi txiki,bost kantoi, erezilla, txalaka, mantxoni … motaasko daude, ordea, eta baserri bakoitzak bereakdituen ohiturei jarraitzen die. Erabiliko diren sagarmota horien kantitatearen arabera, sagardoa gozo-agoa edo garratzagoa jaioko da.

Urriaren bukaera aldera, Isasi baserrikoek sagas-tietan dituzten sagarrak biltzen hasten dira, eta guberaiekin hasi gara lanean. “Lehendabizi, lurreraerori diren sagarrak jasotzen ditugu. Ondoren,zuhaitzak makilaz astindu eta erortzen diren guz-tiak eskuz banan-banan jasotzen ditugu; ez duguerabiltzen inolako tresnarik. Horiek otarretara sartueta zakuak betetzen ditugunean, traktorean erama-ten dira baserrira”.

Sagar-zakuak ilara-ilaran jartzen dira bata bestea-ren gainean, eta astia dagoenean baserriko sabai-ra igoko dituzte. “Ez da komeni sagarra bi aste

baino gehiago zaku barruan egotea. Ahalik etaazkarren ateratzen ditugu zakuetatik, sabaira igo,han zabaldu, garbitu eta jotzen hasteko”. Sagarragarbitzea komeni da hostoak, lokatza eta bestezikinkeriak kentzeko.

Sagarra jotzeko, garai batean bezala, ilargiarengorabeherei begiratzen diete Isasi baserrikoek.“Sagarra ez da edozein momentutan jo behar; hil-gora izan edo hilbehera izan, alde handia dago”. Behin sagarra zapaldutakoan, patsa bildu eta bilagunen artean mendixka edo pastela osatzendute; dotore benetan!

Au

zoz

Au

zo

Page 19: Kalaputxi 122

19

Pastela egin ondoren, prentsatzen hasten dira.Horretarako patsaren gainean ohol batzuk jartzendituzte; ingeniaritza lana dirudi! oholak jartzekotentuz ari baitira. Gainean, pisu handiko giltza jar-tzen dute. “Garai batean bezala, haritzezko enborlodi bat jartzen da gainean; izugarrizko pisuadauka”.

Dolarea edo tolarea orduantxe hasten da mugi-menduan; palanka baten bidez, aurrera eta atzeramugituz, patsa estutzen hasiko da, zapalduz, etapresioaren ondorioz patsa zukua botatzen hasikoda. Lehen zuku hori dastatzeko prest ditugu Isasietxekoak. “Sagardoa garai batean bezala egiteakpazientzia eta ordu asko eskatzen du; noizeanbehin muztioa probatu, begiratu, zaindu, mima-tu…”.

Atera den urre koloreko zuku hori herdoilezinezkokupeletan gordeko da martxora arte. “Lotan dago-ela badirudi ere, lanean jarraitzen du sagarrarenzukuak irakin edo fermentatzen ari baita”. Loaldihorretan, etxekoek tentuz jarraituko diote irakitea-ren prozesuari, noizean behin dastatuz.

Oraingoz, lana bukatu dugu, eta, egarria kentzeko,sagardoarekin bustiko ditugu lehortutako eztarriak,Isasi familiakoek eskainitako giro epelean. Udabe-rrian bueltatuko gara, zukua loalditik esnatu eta

botiletan sartzeko sasoia helduko baita.

Txotx!

Au

zoz a

uzo

Page 20: Kalaputxi 122

EIDERZorionak azaroaren14an zure urtebete-tzea izango delako.Kresalezko muxuakMutrikutik Ramonita,Arrate, Jon eta Bal-daren partez.

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORION

MARENEtxeko sorgintxoahazten doa! azaroa-ren 14an 7 urtebete dituzu. Ama,aita eta Enararenpartez muxuak etaZorionak.

IZADIAzaroaren 21ean4 urte! Muxuaketxeko danon par-tez. Zorionak!

AIUROndo pasagenuen azaroaren13an, zorionakdanon partezbatez ere Anddeeta Xubanek.

Mª LUISAZorionak etxekodenon partez.Ondo ospatu zureeguna.

AGURTZANEZorionak amonaeta muxuak zurebiloben partez.

KALAPUTXIZorionak hamai-kagarrenean ere!Krisiak krisi eutsihegaldiari!

MIKELAzaroak 20an 6urte!!!! Zorionakgure etxeko mutilhaundiari, etxekodenon partez.

MILAZorionak amatxo!matxe matxe zai-txugulako.Muxuak.

NEREAZeu danokin akor-datzen zarenez...abenduko partezZorionak!

20

Page 21: Kalaputxi 122

21

Arg

az

ki Z

ah

arra

k

1947an Ziriako Andonegiren "Egizko maitasuna" taularatu zuten antzezle eta laguntzaileak.Goitik eta ezkerretik hasita:Lehen lerroan: Gotzon Odriozola / Ramonita Agirregomezkorta / Jesus Arkotxa / PepitaLarrañaga / Purita Lekube / Pedro Odriozola / Juan Jose Egia / Juan Mari Azkue /Antonio Alberdi / Eli Andonegi.Bigarren lerroan: Jesus Barrenetxea / ... (haurra) / Alberto Motriko / Enkarnita Ruiz /Alfredo Azkue / Anizeta Andonegi / Koro Egurbide / Mari Tere Txurruka / EnkarnitaUranga / Juanito Mendizabal.Hirugarren lerroan: Maria Lekube / Ziriako Andonegi / ? / 

Page 22: Kalaputxi 122

22

Ag

en

da

azaroak 18ZIORDIA - BARGAGAIN- ALTSASU

ABENDUAK 16LEKEITIO ZEHArKALDIA etaMUTRIKUKO INGU-RUAK EZAGUTUZ.

MENDI IRTEERAK

ABENDUA: Gaueko 10ak arte.

AZAROA: Gaueko 10ak arte.

ZAINTZAKO BOTIKAK

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARRENikus 4. orrialdea

12tik 15era Burgoa16tik 18ra Zalduegi(zapatu goizean Otxagabia)19tik 22ra Apraiz23tik 25era Otxagabia26tik 29ra Zalduegi30ean Burgoa

HITZALDIA Debemen, Udala eta Nekazaritza mahaiak

antolatuta

Azaroak 15, 19:00etan, Zabielen Slow Food mugimendua. Hizlaria: Jose Manuel Garmendia.

Abendurock 2012!!kontzertu danak 23:00tan

Abenduak 7

Mobydick, Bodegoian

Abenduak 14The Romanticos, Goitibeheran

Abenduak 21

Andrakan, Gaztetxian

Abenduak 22

MRK gaua, Gaztetxian

Abenduak 28

Bitter honey, Zubiaramen

Antolatzailia MRK

Abenduak 13, 19:00etan Zabielen

HITZALDIA:Hondakinak badute

irtenbidea: Zero Zabor

Gipuzkoa 0 Zaborren eskutik.

1 eta 2 Burgoa(zapatu goizian Apraiz)3tik 6ra Otxagabia7tik 9ra Apraiz10etik 13ra Burgoa14tik 16ra Zalduegi(zapatu goizian Otxagabia)17tik 20ra Apraiz21etik 23ra Otxagabia24tik 27ra Zalduegi28tik 30era Burgoa(zapatu goizian Apraiz)31 Otxagabia

Page 23: Kalaputxi 122
Page 24: Kalaputxi 122