KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal...

42
IRALE R300 Ikastaroa 201415 Proiektua: EuskaraZientziakMusika KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA Egileak: Itziar Arrieta, Izaskun Salsidua, Josu Zalbidea eta Leire Gonzalez de Tejada

Transcript of KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal...

Page 1: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE  R300  Ikastaroa  2014-­‐15  

Proiektua:  Euskara-­‐Zientziak-­‐Musika

KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA

 

 

 

 

 

 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egileak:  Itziar  Arrieta,  Izaskun  Salsidua,  Josu  Zalbidea  eta  Leire  Gonzalez  de  Tejada

Page 2: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Gure   munduan   hotsez   inguratuta   gaude.   Gure   eguneroko   bizitzan   soinua  

iraunkorra   da   nahitaez.   Batzuetan   soinua,   beste   batzuetan   zarata.   Baina,   muga   non  

datza,  atsegina  edo  desatsegina  izatean?  Oso  gutxitan  hausnartzen  dugu  kontu  honek  

gugan  duen  eraginean.  Hori  dela  eta,  gure   ikasleek  hotsa   fenomeno  fisiko  bat  bezala  

ezagutuko   dute   eta,   ondoren,   giza   ahotsaren   produktu   bat   bezala,   hau   da,   ahots  

mintzatua  eta  ahots  abestua.  

Guztiok  abesten  dugu,  edo  saiatzen  gara,  behintzat.  Hori  naturalki  sortzen  zaigu  

eta  egoera  oso  desberdinetan  gainera.  Gure  ikasleek  batez  ere  gogoko  dituzten  kantak  

kantatzen   dute.   Hala   ere,   onartu   behar   dugu   gure   ahotsa   eta   belarria   nahiko   txarto  

erabiltzen   dugula,   eta   gazteen   artean,   agian   adinagatik,   askoz   txartoago.   Ez   gara  

konturatzen  halako  ohiturek  ondorio  kaltegarriak  dituztela  gure  osasunerako.

Proiektu  honekin,  gure  asmoa  da  hotsak  eta  ahotsak  nola  funtzionatzen  duten  

ezagutaraztea,  ahotsa  modu  egokian  nola  erabili  behar  dugun,  bai  hitz  egiteko  eta  bai  

abesteko   ere.   Beraz,   batetik,   Natur   Zientziak   eta   Musika   arloak   landuko   ditugu   eta  

bestetik,   Euskara   Hizkuntza   eta   Kultura;   hain   zuzen   ere,   kantatzen   ditugun   hainbat  

kanta   gure   ahozko   tradiziotik   datozelako.   Horregatik,   gure   ikasleek   ere   ezagutu  

beharko   lituzkete   gure   tradizioak   estima   ditzaten.   Honetarako,   ahozko   literaturako  

hainbat  eredu  erabiliko  dugu  euskara  lantzeko.    

• Maila:  DBHko  2.  maila

• Saio  kopurua:  9

• Hiru  irakasgaiekiko  lotura  eta  helburuak:

 

Helburu   orokorra:   Ikasleei   ezagutaraztea   hiru   ikasgaien   arteko   lotura,   ikuspegi  

aberasgarriagoa  lortzeko.  Era  berean,  lau  trebetasunak  landu  nahi  ditugu:  entzumena,  

irakurmena,  mintzamena  eta  idazmena.

Natur  Zientziak:  Fisika  eta  anatomia  uztartu.  Identifikatu  soinua  energia  mota  bezala,  

ezagutu   soinua   eta   ahotsa   nola   sortzen   diren   eta   soinua   nola   hedatzen   den,  

ikasi    belarriak    soinua  nola  hautematen  duen.

Page 3: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Musika:  Ahotsa  nola  funtzionatzen  duen  ezagutu,  ahotsaren  erabilera  erakutsi  ikuspegi  

praktiko   batetik.   Giza   ahots   motak   entzun   eta   bereizi,   entzumen   aktiboa   bultzatuz.  

Musika-­‐interpretazioa  landu,  euskal  kantak  abestuz  eta  joz.

Euskara:  Ahozko  literaturatik  abiatuta  koplak,  bertsoak  zein  olerkiak  aztertu,  bai  forma  

bai  semantikari  dagokionez.

• Unitatean  lantzen  diren  Oinarrizko  Gaitasunak:    

Ø Hizkuntza-­‐komunikaziorako  gaitasuna  Ø Zientzia-­‐,  teknologia-­‐  eta  osasun-­‐kulturarako  gaitasuna  Ø Matematikarako  gaitasuna  Ø Kultura  humanistiko  eta  artistikorako  gaitasuna.  Ø Informazioa  tratatzeko  eta  teknologia  digitala  erabiltzeko  gaitasuna  Ø Ikasten  ikasteko  gaitasuna  Ø Norberaren  autonomiarako  eta  ekimenerako  gaitasuna  Ø Gizarterako  eta  hiritartasunerako  gaitasuna  

• Metodologia:    

Eduki   teorikoak   azaltzea   proposatuko   da   jarduera   praktikoen   bitartez   ahal   den  

neurrian,  ikasleek  eurek  saiatzeko  arnasketaren  eta  ahotsaren  prozesuak.  Aldi  berean,  

testu   idatzi   eta   kantatuen   bitartez,   bai   ahotsaren   gorabeherak   bai   ahozko   tradizioko  

testugintzari   lotutako   hainbat   atal   landuko   dugu.    Ikusi-­‐entzumen   adibideei   esker  

edukien   ezagutza   zabalduko   eta   indartuko   dute.   Unitatea   garatzeko,   ariketak  

proposatuko   dizkiegu   ikasketa-­‐prozesua   eta   gaitasunak   egoki   lortu   diren   ala   ez  

baloratzeko  (galdetegiak,  testuen  sormena,  entzumenak,  talde-­‐lanak...).

• Baliabideak:  

Bideoak,   entzumenak,   gorputza   eta   ahotsa,   musika-­‐tresnak,   testuak   (olerkiak,  

bertsoak,   euskal   kantak),   ariketa   praktikoak,   Power-­‐Pointaren   aurkezpenak,  

ordenagailua,  proiektorea,  Arbel  Digitala,  Internet,  Google  Drive  aplikazioa.

• Ebaluazioa:  9.  saioan  aurkeztua.  

Page 4: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 1 Irakasgaia: Natura Zientziak

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak • Soinua energia mota bezala identifikatzea • Soinua zer den, nola sortzen den eta nola hedatzen den ezagutzea • Belarriak soinua nola hautematen duen ikastea

Jarduerak

Soinua

Azalpen teorikoa: Soinua

• Nola sortzen da soinua? Soinu-uhinak,energia eta bibrazioa

• Nola hedatzen da soinua? Soinuaren hedatzeari lotutako ezaugarri batzuk Soinuaren hedatze-abiadura

• Soinuaren ezaugarriak: Intentsitatea, tonua, tinbrea eta iraupena • Soinuaren pertzepzioa. Anatomia eta fisiologia: Belarria

CD multimedia baliabideekin ikusi, ondorengoa lantzeko:

• Soinuaren hedatze-abiadura ingurune ezberdinetan

• Soinuaren nolakotasunak: Intentsitatea, tonua eta tinbrea

• Soinuaren pertzepzioa: Belarriaren atalak eta sonar batek nola funtzionatzen duen

Esperientzia bat soinu-uhinekin:

“Soinu-uhinek eragindako bibrazioak ukimenez hautematea” (goma elastiko, danborra eta gitarra baten bidez)

Diferenziazioa Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete, taldeka jarrita

Denbora (minutuak)

25 min

10 min

20 min

Page 5: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten? Klasean irakasleak galderak egin eta ikasleek nola erantzuten dituzten ikusiz. Ikasleek egiten dizkiguten galderak aztertuz. Galdetegien erantzunak zuzenduz eta aztertuz. Koadernoa begiratuz eta zuzenduz.

Hitz gakoak Soinu-uhina Soinua hedatu Soinua hauteman Soinua igorri Ahots-korda Ingurune materiala Hutsa Hedapen-abiadura Entzunbidea Tinpanoa Erdiko belarriko hezurtxoa Barruko belarria Entzumen-nerbioa Nerbio-bulkada Burmuina Ultrasoinuak eta infrasoinuak

Aniztasunaren trataera Ekin behin baino gehiagotan gai berean. Erlazionatu irakasgaien arteko edukiak. Azaldu kontzeptuak CD, bideoak, etab. erabiliz. Taldeka lan egiten dutenean, talde bakoitzean ikasle-maila ezberdinak izango dira, elkarren arteko laguntza bultzatzeko. Behar dutenentzat (irakasleak aukeratzeko): Zabaltzeko galdetegiak burutu. Indartzeko galdetegiak burutu. Testuak azpimarratu. Ideia nagusiak bilatu. Edukiak laburtu. Informazioa bilatu. Kontzeptuak erlazionatu. Egia edo gezurrezko galderak egin. Eskema mutu batean atalak idatzi.

Baliabideak Testu liburuak Arbel digitala. Gida digitala. Unitate didaktikoari lotutako CDa Hainbat goma elastiko, gitarra bat eta danborra. Koadernoa. Horma- irudiak. Eskema mutu bat giza belarriaz, belarriaren atalen izenak idazteko. Zabaltze eta indartzeko fitxak. Internet. Kanoia.

Etxeko-lanak Teoria ikasi. Galderak erantzun ( Galdera teorikoak eta buruketak).

Page 6: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

1go Saioko jardueren garapena

Gizakiak organo bikain bat erabiltzen du soinua hautemateko -entzumena-, eta hura sortzeko tresna zoragarri bat ere badu -ahotsa-.

Saio honetan soinua aztertuko dugu, eta hurrengoan giza ahotsa.

AZALPEN TEORIKOA. SOINUA

• Nola sortzen da soinua?

Soinu-uhinak, energia eta bibrazioa:

Soinua energia mota bat da. Eta badakigu energia leku batetik beste batera heda daitekeela. Soinua uhinen bidez hedatzen da.

Irrati eta telebista-uhinak, itsasoko olatuak eta lurrikaren uhin sismikoak ditugu energia-uhinen bidez hedatzearen zenbait adibidea.

Uhinak dira energia espazioan garraiatzeko modu bat.

Soinua garraiatzen duten uhinei soinu-uhin deritze.

Danborra jotzen dugunean, larruak bibratu eta soinua egiten du. Gitarra jotzean, haren hariek bibratu eta soinuak sortzen dituzte. Hitz egitean, ahots-kordek bibratu eta soinuak sortzen dituzte. Beraz, objektu batek bibratzen duenean, soinua sortzen da

Soinua da bibratzen ari den objektu batek sortutako eta gure belarriak hautemandako sentsazioa.

Soinua da uhinen bidez hedatzen den energia.

• Nola hedatzen da soinua?

Soinuaren hedapenarekin lotutako ezaugarri batzuk:

1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko kanpai baten barruan sartu eta huts-ponpa baten bidez barruko airea kentzen badugu, ezin izango dugu irratia entzun. Aitzitik, kanpaiaren barruko airea kentzen ez badugu, irratia entzun ahal izango dugu.

2. Soinua alde guztietara hedatzen da. Objektu batek sortutako soinua edozein lekutatik entzun daiteke, baita objektuaren eta gure artean oztoporik badago ere.

3. Hedatzean soinuak energia garraiatzen du, baina ez materia. Objektu bat jotzen dugunean, haren partikulak bibratzen hasten dira eta, mugitzen diren bitartean, inguruneko partikula hurbilak (airea, ura, etab.) jotzen dituzte. Ondoren, partikula horiek

Page 7: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

aldamenekoak jotzen dituzte eta, prozesu horren bidez, bibrazioa gure belarrietaraino iristen da.

• Soinuaren hedapen-abiadura

Soinuaren hedapen-abiadura ingurunearen araberakoa da; izan ere, ingurunea osatzen duten partikulek ondokoei bibrazioa igortzeko erraztasuna nolakoa, halakoa da soinuaren abiadura.

Eskuarki, soinuaren abiadura handiagoa da solidoetan, likidoetan baino, eta likidoetan, gasetan baino handiagoa. Izan ere, solidoen partikulak likidoenak baino hurbilago daude elkarrengandik, eta ingurune likido baten partikulak –esaterako, urarenak-, gas-ingurune baten partikulak -adibidez, airearenak- baino hurbilago.

• Soinuaren ezaugarriak

Soinu guztiak ez dira berdinak. Zenbait ezaugarriri esker bereizten ditugu. Hona hemen ezaugarriok:

1. Intentsitatea. Gure belarrira denbora-unitate batean iristen den energia-kantitatea da. Zenbat eta urrunago egon argi-iturritik, orduan eta txikiagoa izango da. Duten intentsitatearen arabera, soinuak ahulak izan daitezke, energia txikia badaramate, edo ozenak, energia handia badaramate. Esaterako, luma batek erortzean soinu ahula egiten du, eta mailu pneumatiko baten soinua, berriz, ozena da. Soinuen intentsitatea dezibeletan (dB) neurtzen da.

2. Tonua. Soinuen maiztasunari dagokio. Duten tonuaren arabera, soinuak baxuak izan daitezke -adibidez, dunbal batena-, maiztasun txikia badute, edo altuak -esaterako, txilibitu batena-, maiztasun handia badute. Tonuari esker, musika-tresna baten notak bereiz ditzakegu.

3. Tinbrea. Ezaugarri horrek aukera ematen digu bi soinu-iturrik emandako intentsitate eta tonu bereko soinuak bereizteko. Esate baterako, tinbreari esker, bi musika-tresnak –hala nola, biolin batek eta piano batek- igorritako bi nota berdin bereiz ditzakegu. Horrez gain, tinbreari esker, pertsonen ahotsak bereizten ditugu.

4. Iraupena. Ezaugarri horren arabera, soinuak luzeak edo laburrak izan daitezke. Soinuaren ezaugarri horrek adierazten digu zenbat denbora igarotzen den soinu-uhina sortzen denetik, hautemanezin bihurtu arte.

• Soinuaren pertzepzioa. Belarria

Soinu-uhin bat belarrira iristen denean, kanpoko entzunbidean sartu eta tinpanoraino heltzen da. Tinpanoa oso mintz mehea da; uhina jaso eta bibratu egiten du. Bibrazio hori erdiko belarriko hezurtxo-kateari transmititzen zaio, eta hortik, barruko belarriari. Barruko belarritik, entzumen-nerbiora igarotzen da, nerbio-bulkada gisa. Entzumen-nerbioek burmuinera eramaten dute informazioa eta han entzumen-sentsazioa sortzen da.

Giza belarriak 20 eta 20.000 Hz (hertz) bitarteko maiztasuneko soinuak soilik hautematen ditu. 20 Hz-etik beherako uhinei infrasoinuak esaten zaie, eta 20.000 Hz-etik gorakoei, ultrasoinuak.

Animalia batzuek –esaterako, saguzarrek, erleek, baleek eta izurdeek- 100.000 Hz arteko ultrasoinuak hauteman ditzakete eta, horri esker, soinu-seinaleen bidez orienta daitezke.

Page 8: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Esperientzia soinu-uhinekin:

“Soinu-uhinek eragindako bibrazioak ukimenez hautematea”

Materiala • Hainbat goma elastiko.

• Hari instrumentu bat; esaterako, gitarra.

• Perkusio-instrumentu bat; esaterako, tinbalak edo danborra.

Prozedura

• Lotu goma elastikoa mutur batetik. Luzatu goma esku batez, eta beste eskuaz, egin atximurka, dar-dar egin dezan.

• Aztertu zer soinu sortzen den eta nola ahultzen den soinuaren intentsitatea denbora pasa ahala.

• Errepikatu prozedura hainbat aldiz: Aldi bakoitzean, eten ezazu bibrazioa lehenago edo geroago, eta horretarako, gerturatu atzamarrak gomaren gainera, bibrazioa hauteman arte. Gomak eragiten dizun kilikari esker, bibrazioaren intentsitateak hautemango dituzu une bakoitzean. Intentsitatea handia edo txikia izango da, dar-dar egiten hasi denetik igaro den denboraren arabera.

• Saiatu berdin egiten hari-instrumentu baten hariak erabiliz; esaterako, gitarrarenak.

• Egin gauza bera perkusio-instrumentu bat erabiliz; esaterako, danborra.

Page 9: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

• Egiaztatu bibrazioaren intentsitatea -eta horrenbestez, baita soinuarena ere- instrumentua jotzeko edo hariak zimikatzeko erabilitako indarraren araberakoa dela.

• Pentsatu. Aztertu duzunak ba al du loturarik musika-instrumentuaren tinbrearekin? Beste faktoreren batek badu eraginik?

Page 10: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 2 Irakasgaia: Natura Zientziak

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak Ahotsa haize-instrumentu bezala identifikatzea Giza ahotsa nola sortzen den ezagutzea Ahotsarekin erlazionatuta dauden hiru aparatuak ezagutzea eta ulertzea Jarduerak Giza ahotsa

Aurreko saioko galdetegiaren erantzunak zuzendu

Azalpen teorikoa: Giza ahotsa

• Ahotsa haize-instrumentu bezala

• Ahotsaren anatomia eta fisiologia (hiru aparatu ahotsarekin erlazionatuta)

- Arnas-aparatua

- Fonazio-aparatua (ahots-kordak, glotisa … )

- Erresonazio-aparatua

DVDa ikusi

• “La increíble máquina humana“ (National Geographic): Helburua da soinuak nola egiten ditugun ulertzea, abeslari ospetsu baten ahots-kordak aztertuz (YouTube: “Cómo funciona el oído y la voz”) Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=oxege2pTX74

Denbora DVDa komentatzeko eta zalantzak planteatzeko

Diferenziazioa Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete, taldeka jarrita

Denbora (minutuak)

15 min

20 min

10 min

10 min

Page 11: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten? Klasean irakasleak galderak egin eta ikasleek nola erantzuten dituzten ikusiz. Ikasleek egiten dizkiguten galderak aztertuz. Galdetegien erantzunak zuzenduz eta aztertuz. Koadernoa begiratuz eta zuzenduz.

Hitz gakoak Fonazioa Trakea Bronkioak Birikak Diafragma Ahots-korda Goiko eta beheko ahots-kordak Garezur-aurpegiko sinuak Sudurra Faringea Laringea Toraxa Glotisa

Aniztasunaren trataera Ekin behin baino gehiagotan gai berari. Erlazionatu irakasgaien arteko edukiak. Azaldu kontzeptuak CD, bideoak, etab. erabiliz. Taldeka lan egiten dutenean, talde bakoitzean ikasle-maila ezberdinak izango dira, elkarren arteko laguntza bultzatzeko. Behar dutenentzat (irakasleak aukeratzeko): Zabaltzeko galdetegiak burutu. Indartzeko galdetegiak burutu. Testuak azpimarratu. Ideia nagusiak bilatu. Edukiak laburtu. Informazioa bilatu. Kontzeptuak erlazionatu. Egia edo gezurrezko galderak egin. Eskema mutu batean atalak idatzi.

Baliabideak Testu liburuak Arbel digitala. Gida digitala. Unitate didaktikoari lotutako CDa DVDa“ La increíble máquina humana” Koadernoa Horma-irudiak Eskema mutuak arnas-aparatua, fonazio-aparatua eta erresonazio-aparatuen atalen izenak idazteko. Zabaltze eta indartzeko fitxak. Internet. Kanoia.

Etxeko-lanak Saio honetako teoria ikasi eta aurreko saiokoa birpasatu. Galderak erantzun ( Galdera teorikoak eta buruketak).

Page 12: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

2. saioko jardueren garapena

AZALPEN TEORIKOA. GIZA AHOTSA

Ahotsa gure komunikazio-tresnarik garrantzitsuena ez ezik, musika-tresnarik antzinakoena eta adierazkorrena ere bada. Izan ere, gizarte guztiek ahozko hizkuntza sortu dute ideiak eta mezuak transmititzeko, eta, batzuetan, kantuarekin lotu dute, edertasuna edo bizitasuna eransteko. Beraz, ahotsa funtsezkoa dugu bizitzan.

Ahotsa, ikuspegi fisiologikotik aztertuko dugu, hau da, nola sortzen den eta prozesu horretan zer organok parte hartzen duten.

Ahotsa haize-instrumentua da, airearen bibrazioak sortzen duelako soinua. Hiru aparatuetako organoei esker sortzen da ahotsa (arnas- aparatua, fonazio-aparatua eta erresonazio-aparatua), eta organo bakoitzak bere eginkizuna betetzen du, besteekin koordinatuta.

1. Arnas-aparatuak airea ematen du –energia iturria-; diafragma izeneko muskulua uzkurtzen denean airez betetzen dira birikak.

Page 13: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

2. Fonazio-aparatua da, hain zuzen ere, ahotsa sortzen duena. Espirazio edo arnasbeheran diafragma zabaltzen denean, airea biriketatik irten, trakeatik igarotzen da, eta laringean bi muskulu-tolestura txiki bibrarazten ditu: ahots-kordak. Hala, ahots-kordak tenkatzean, bien arteko irekidura (glotisa) itxi egiten da, eta aireari transmititzen diote bibrazioa. Eta horrela, soinu ahul eta ezaugarririk gabekoa sortzen da.

3. Erresonazio-aparatua erresonantzia-kutxaren moduko bat da. Fonazio-aparatuak sortutako soinua anplifikatu eta ezaugarri berezi bat – tinbrea- hartzen du erresonazio-barrunbeetan;

Page 14: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

batez ere, ahoan, faringean eta sudurrean, baina baita aurpegi eta buruko hezurretan eta bularraldean ere.

Page 15: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 3 Irakasgaia: Musika  -­‐  Euskara

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak • Ahots mintzatuaren erabilerak ezagutzea eta ulertzea. • Ahots mintzatuaren eta ahots abestuaren prozesuak alderatzea. • Arnasketa mota desberdinak kantuan egoki erabiltzeko ezagutzea. • Osasunarekiko kontzientzia: ahotsa zaindu behar izana bultzatzea.

Jarduerak 1.- Sarrerako jarduera Taldean praktika eta ahozko galdetegia proposatuko dizkiegu guztion artean ozen erantzuteko. Ahots abestuaren eta ahots mintzatuaren arteko aldeei buruz hausnartuko ditugu. 2.- Arnasketa motak Ahots abestuan arnasketak daukan eragina ikusita, hiru arnasketa mota nagusienetarikoak praktikatu ditugu ikasleekin. 3.- Ahots hitzeginaren erabilerak Ahots mintzatua oso garrantzitsua da gure bizitzarako; berez daukagun komunikabidea baita. Ideiak eta sentimenduak adierazten ditugu gehien bat; baina, beste erabilera batzuk ere dauzka ahots mintzatuak, nolabait, artistikoak edo estetikoak. Horietarako, kalitatezko ahotsa lortzeko teknika zehatza lantzen da, ahots abestuan bezala. Galdetegi bat proposatuko diegu ikasleei guztion artean ozen erantzuteko. 4.- Ahotsa zaintzeko gomendioak

5.- Euskal azentuaren ezaugarriak a. Euskal azentua ez da gaztelaniazkoa bezain markatua b. Salbuespenak salbuespen, euskal hitzek bigarren eta azkenengo

silaban hartzen dute azentua, azkeneko azentua lehenengoa baino ahultxoagoa bada ere.

- Silaba bat: azenturik gabeak (ez_dákit) - Bi silaba: (geró arté) - Hiru silaba: (ikúsí, lagúnà) - Lau silaba: (autóbusá, ikástolà) - Bost silaba: (emákumeá, askátasunà) c. Aditzek ere bigarren silaban ere hartzen dute azentua, silaba

bakarreko aditz-oina duten aditzek izan ezik. d. Silaba bakarreko eta bi silabako hitzek pluralean silaba bat

ezkerretara mugitzen dute azentua. Adib: gizónà/gízonak e. Pertsona izenordainak azentudunak dira: niré, guré… f. Badira azentua lehenengo silaban daramaten zenbait hitz

markatu: éuskara, dénbora, áurrean) g. Euskal ortografian tildea ez da erabiltzen.

Diferenziazioa Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete Guztiek egin dezakete

Denbora (minutuak)

5 min    

20  min        

10  min            

5  min      

15  min

Page 16: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten? Praktikak egiten ditugun bitartean ikasleen parte hartzea eta erantzunak aztertuko ditugu.

Hitz gakoak Ahots mintzatua Ahots abestua Goiko arnasketa Arnasketa diafragmatikoa Arnasketa sahiets-diafragmatikoa Intonazioa Proiekzioa Ahotsaren gaixotasunak: disfonia, afonia, noduloak.

Aniztasunaren trataera Talde osoko ahozko jardueretan ikasle guztien parte hartzea zainduko dugu. Behar bereziak dituzten ikasleei dagozkien arreta emango diegu: zeinu-hizkuntza, kasu.

Baliabideak Diafragmaren funtzioamenduaren bideoa Arbel digitala / Proiektorea / Interneta

Etxeko lanak

 

3. Saioko jardueren garapena

1. Sarrerako jarduera Ikasleak nota bat abesten saiatuko dira. Ziur aski, guztiek sorbaldak altxatuko dituzte, haize

asko hartzeko nahian. Ondoren, esaldi bat esateko proposatuko diegu, pentsatu barik, ahots “arruntarekin” (adibidez, “Zer moduz zaude?).

Bigarren egoeran, lehenengoan egindako ahaleginak orain ez dituzte egingo. Aurreko saioetan ikusi duten bezala, ahots mintzatuan soinua sortzeko prozesua automatikoa da (arnasketa eta fonazioa), gorputzaren posizioa erlaxatua da eta hartzen den haize kopurua gutxi da.

Praktika horretatik abiatuta, hurrengo galderak proposatuko dizkiegu ahots abestuaren eta ahots mintzatuaren arteko desberdintasunei buruz hausnartzeko.

- Arnasketan, zer nolako diferentziak nabaritu dituzu? (Erantzunak: haize kopurua, ahalegina gidatua)

- Nolakoa da ahotsaren altuera bi ahots motetan? (Erantzunak: Mintzatuan: zehaztu gabeko afinazioa; Abestuan: soinu bakoitza afinatuta) Eta iraupena / abiadura? (Erantzunak: Mintzatuan, azkarragoa. Abestuan motelagoa da bokalak era artifizialean luzatzen direlako)

2. Arnasketa motak

1.- Goikoa: birikietako goi atala betetzen dugu. Kanturako oso desegokia da gorputza blokeatzen dugulako eta eztarriari esfortzu gehiegi sorarazten diogulako. Ohituragatik guztiok gehien erabiltzen duguna da (ikasleek aurreko ariketan egin dutena).

2.- Diafragmatikoa: birikiak betetzen ditugu, diafragmaren indarraren laguntzari esker.

Diafragmaren mugimendua hurrengo bideoan ikusiko dugu.

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=nPskeiJW6eo

Page 17: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

3.- Saihets-diafragmatikoa: saihetsak irekitzen ditugu birikien edukiera osoa aprobetxatzeko. Bularra ere igotzen da, baina sorbaldak ez dira mugitzen. Kanturako hoberena da; izan ere, haize nahikoa lortzen dugu esaldi luzeak abesteko edo ahots indartsuagoa lortzeko.

Arnasketa diafragmatikoa eta saihets-diafragmatikoa praktikatuko ditugu ikasleekin:

• Jarri eskuak albo baten saihetsen gainean eta sabelean. • Hartu arnasa lasaitasunez nola birikiak betezen diren nabaritzeko. • Bete birikiak ahal duzun guztia, baina lasaitasunez, tentsiorik gabe. • Bota airea ahotik, kandela bat amatatuko bazenu bezala, baina aire-jarioa etengabea

izango da. Neurtu zenbat denbora irauten duen aireak.

Jakinarazi nahi diegu nola arnasketa prozesua kontrolatuta egon daitekeen ahots abestuan, ez da automatikoa fonazioan bezala. Neurri batena, kalitatezko ahotsa lortzea arnasketaren kontrolean datza.

3.- Ahots mintzatuaren erabilera

Hurrengo galderak proposatuko dizkiegu guztion artean ozen erantzuteko:

• Zein arlotan da garrantzitsua ahots mintzatua? (Erantzunak: Ikus-entzunezko komunikabideetan, zinean, antzerkian, poesian, hezkuntzan)

• Zertan datza ahots mintzatua kalitatezkoa izatea? (Erantzunak: Intonazioan, proiekzioan, adierazpen nahia)

• Mintzatzen edo irakurtzen dugunean, zer da intonazioa? Eta proiekzioa? (Erantzuna: Ahots tonua, intentsitatea egokitu esaten ari dugunari)

• Zertarako erabiltzen ditugu? “Musika” egiten dugu? (Erantzuna: Ideien eta sentimenduen esanahiak hobeto adierazteko; Komunikazio ona eta egokia lortzeko)

• Ahots mintzatuan “doinurik” ba al dago? (Erantzuna: Bai, tonu aldaketak baitaude; nahiz eta nota afinatuak ez izan, errepikatzen ditugu mugimendu batzuk eta doinu antzeko sortzen dugu)

• Intonazioa hizkuntzaren “doinua” izan daiteke? Esanahiarekin loturarik al dauka? (Erantzuna: Bai. Bai. Adibidez: galdera baten intonazioak edo esaldi zuzen batenak esanahia guztiz aldatzen du).

• Uste duzu hizkuntzaren arabera doinu hori aldatzen dela? Euskarak badauka bere doinua? (Erantzuna: Bai. Hizkuntza desberdinak entzuten ditugunean, esanahia ulertzen ez badugu ere, intonazio zehatz bat daukatela entzuten dugu. Bai, euskal azentua beste hizkuntzetakoa desberdina da; beraz, berezko doinua dauka).

4.- Ahotsa zaintzeko gomendioak:

• Saiatu beti airea sudurretik hartzen, berotu dadila. • Ez leundu eztarria edo ez egin eztul indar handiz. • Kontuz izan bat-bateko tenperatura-aldeketekin. • Ez egin garrasi. Hori egin behar duzunean, ez behartu inoiz eztarria; horren ordez, egizu airea

indarrez bultzatuz birikietatik. • Katarroak jota zaudenean, erabili ahotsa neurrian. Lesio larriagoak eragin ditzakezu: disfonia,

afonia, ahots-noduloak edo polipoak. • Ez erre. Tabakoak lehortu egiten ditu ahots-korden mukosak, eta kalte egiten die arnasbideei.

5.- Euskal azentuaren ezaugarriak

1. Euskal azentua ez da gaztelaniazkoa bezain markatua 2. Salbuespenak salbuespen, euskal hitzek bigarren eta azkenengo silaban hartzen dute

azentua, azkeneko azentua lehenengoa baino ahultxoagoa bada ere.

Page 18: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

3. Silaba bat: azenturik gabeak (ez_dákit) 4. Bi silaba: (geró arté) 5. Hiru silaba: (ikúsí, lagúnà) 6. Lau silaba: (autóbusá, ikástolà) 7. Bost silaba: (emákumeá, askátasunà) 8. Aditzek ere bigarren silaban ere hartzen dute azentua, silaba bakarreko aditz-oina duten

aditzek izan ezik. 9. Silaba bakarreko eta bi silabako hitzek pluralean silaba bat ezkerretara mugitzen dute

azentua. Adib: gizónà/gízonak 10. Pertsona izenordainak azentudunak dira: niré, guré… 11. Badira azentua lehenengo silaban daramaten zenbait hitz markatu: éuskara, dénbora,

áurrean) 12. Euskal ortografian tildea ez da erabiltzen.

 Hitz zerrenda hau euskal azentuaren ezaugarriak jarraituz azentuatu

Iturribide Irakaslea Haren emaztea Ordenagailua

Etorri hona Jauregia Hausnarketa Atezaina

Zure ama Euskaltegia Geroarte Egituraketa

Page 19: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 4 Irakasgaia: Euskara

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak

• Olerki bat irakurtzea eta ulertzea ahots mintzatuaren azalpenari jarraiki, intonazioa, proiekzioa, adierazpen maila eta azentuazioa kontuan hartuz.

• Hiztegia, sinonimoak, baliabide semantikoak: Metaforak eta konparazioak lantzea

Jarduerak

1. Olerkia entzun: Ikusten duzu goizean (Jean Baptiste Elizanburu, Sara, 1828-1891) Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=HZ8Pq7mwsME

(Oskorri taldearen moldaketa. Ahotsa + musika-tresnak)

2. Olerkia irakurri eta ulertu. Binaka jarrita azpimarra itzazue ulertzen ez dituzuen hitzak. Ulertzen ez direnak komentatu, argitu, eta sinonimoak landu. Talde osoa. 3. Ikusten duzu goizean olerkian Erromantizismo garaian ohi zenez, sentimenduak eta gai dramatiko eta negar-eragileak lantzen ziren. Zelan islatzen da hori guztia olerki honetan?

4. Hegoak ebaki banizkio (Joxe Anton Artze). Irakurri poema. Mikel Laboak musikatu zuenetik, kantu mitikoa bihurtu da gurean Artzeren olerki hau. Zergatik ote?

5. Bi osagairen artean dagoen antzekotasuna adierazten zaigu, baina ez zuzenean, zeharka baizik, irakurleak hura igar dezan. Artzeren poeman, zer metafora ikusten duzu? Txoria eta bere hegoek zer irudikatzen dute zeharka?

6. Abes ezazu kanta hau. Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=Rl1qyGZg9uU

Diferenziazioa Irakasleak norbanako azalpenak emango ditu ulertzeko arazoak dituzten ikasleei.

Denbora (minutuak) 5 min.

10 min. 15 min. 10 min. 5 min. 10 min.

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten? Mintzamenaren bitartez konturatuko gara ikasleek ulertu duten ala ez.

Hitz gakoak

Sorleku, akuilu, aitzur, golde, hilen/hilko. Iturriño/iturritxo, uztarri, hede

Aniztasunaren trataera Norbanako azalpenak.

Baliabideak Kantak eta ikus-entzunezkoak.

Etxeko lanak Agertzen diren egileei buruzko informazioa Interneten bilatu.

Page 20: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

4. Saioko jardueren garapena

1. Ikusten duzu goizean (Jean Baptiste Elizanburu, Sara, 1828-1891)

Ikusten duzu goizean,

Argia hasten denean,

Menditto baten gainean,

Etxe ttipitto aintzin xuri bat,

Lau haitz ondoren erdian,

Xakur xuri bat atean,

Iturriño bat aldean:

Han bizi naiz ni bakean.

Nahiz ez den gaztelua,

Maite dut nik sorlekua,

Aiten aitek hautatua.

Etxetik kanpo zait iduritzen

Nonbeit naizela galdua,

Nola han bainaiz sortua,

Han utziko dut mundua,

Galtzen ez badut zentzua.

Etxean ditut nereak,

Akilo, aitzur, goldeak;

Uztarri eta hedeak;

Jazko bihiez, ditur oraino

Zoko guziak beteak:

Nola iragan urteak

Emaiten badu bertzeak

Ez gaitu hilen goseak

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=HZ8Pq7mwsME

2. Talde lana: Irakurri ozenki intonazioa, proiekzioa, adierazpen maila eta azentuazioa kontuan hartuz.

3. Galdetegia:

1. Erantzun: Zer pertsonatan idazten du idazleak? 2. Erantzun: Zer garrantzi du “sorleku” hitzak? Bere biografian egon daiteke erantzuna. 3. Aukeratu: Elizanburuk poema honetan:

a. Bere etxeko gertakariak kontatzen ditu b. Bizi den tokia deskribatzen du c. Bere familiaren zoritxarra deskribatzen du

4. Aukeratu: Olerki honek nolako mundua erakusten digu: a. Mundu perfektu edo idealizatua b. Mundu erreala, akastuna c. Familiarekin bizitzeko mundu egokia

4. Hegoak ebaki banizkio (Joxe Anton Artze)

Hegoak ebaki banizkio

nerea izango zen,

ez zuen alde egingo.

Bainan, honela

ez zen gehiago txoria izango

eta nik...

txoria nuen maite.

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=Rl1qyGZg9uU (Mikel Laboa)

5. Talde lana. Irakurri ozenki intonazioa, proiekzioa, adierazpen maila eta azentuazioa kontuan hartuz

Page 21: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 5 Irakasgaia: Musika

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak

• Ahots abestuaren prozesua (arnasa, erresonantzia), erabilerak eta ahots motak ezagutzea eta bereiztea.

• Entzumen aktiboa garatzea ikasleengan. • Ikerketa lana egitea IKT baliabideak erabiliz, autoikaskuntza eta zentzu kritikoa lantzeko.

Jarduerak

1.- Ahots abestua:

Gaia hasteko, ikasleek dauzkaten ahots abestuari buruzko ezagutzak komentatuko ditugu: Zer egiten dugu abesteko? Zergatik dugu gogoko? Zergatik dira ahotsak desberdinak?

Irakasleak egindako Power Pointaren aurkezpena* azalduko du. Aurkezpenean, gaiari lotutako kontzepturik nagusienak azalduko ditugu eta entzumenen bitartez argituko ditugu.

2.- Ahots mintzatuaren eta abestuaren arteko aldeak

Ahots abestuan ikusi berria aurreko saioetan ikusitako edukiekin lotuko dugu: soinua, ahots mintzatua, arnasketa eta proiekzioa. Horretarako, hurrengo galderak eta ariketak proposatuko dizkiegu guztion artean ozenki eztabaidatzeko*.

3.- Ahotsari buruzko ikerketa talde-lana

Giza ahotsaren erabilpen bereziak ezagutzeko eta beraietaz hausnartzeko, taldeka idatzizko lana prestatuko dute*. Ikasleek Interneten hurrengo hitzak bilatuko dituzte: "Castrati", "Bel canto", "Beatbox", "Sprechstimme/Sprechgesang", "Ahots urratua", “Scat”.

Diferenziazioa Guztiek egin dezakete Moldatu edukien aurkezpena Guztiek egin dezakete Talde antolaera

Denbora (minutuak)

5

30

15

Nola jakingo duzu zure ikasleek aurrera egin duten?

- Praktikak egiten ditugun bitartean ikasleen parte hartzea eta erantzunak aztertuko ditugu.

- Ikerketa-lanak zuzenduko ditugu.

Hitz gakoak Tinbrea, tesitura, erregistroa, ahots motak, arnasketa motak, proiekzioa, erresonatzaileak. Castrati, Bel canto, Beatbox, Sprechstimme/Sprechgesang, Ahots urratua, Scat.

Aniztasunaren trataera Ikerketa lana egiteko, zainduko ditugu ikasleen hautaketak elkarren arteko oreka / laguntza bultzateko / bermatzeko

Baliabideak Ahots sailkapenaren Power Pointaren aurkezpena Abeslarien bideoak eta entzumenak Arbel digitala / Proiektorea / Internet / Google Drive aplikazioa

Etxeko lanak Ahotsari buruzko ikerketa talde-lana egin.

Page 22: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

5. Saioko jardueren garapena

1.- Irakasleak egindako Power Pointaren aurkezpena azalduko du. Aurkezpenean, gaiari lotutako kontzeptu nagusiak azalduko ditugu:

• Ahotsaren “kolorea”: Ahotsaren tinbrea da. Banakako ezaugarrietako bat da eta, horri esker, pertsona bakoitzaren ahots desberdinak bereizten ditugu. Berezitasun horrek zerikusia dauka ahots-kordeekin —gizaki bakoitzak berezko tamaina, lodiera eta bibratzeko modua dauzka— eta erresonazio-barrunbeak (aho-barrunbea, sudurra, masail hezurrak) ere eragina dauka. “Kolore” horiek deskribatzeko adjektiboak erabili ohi ditugu: argia, goxoa, indartsua, zakarra, erlatsa, hautsia, metalikoa, sudurkaria, eta abar…

• Tesitura: eman dezakezun notarik baxuenetik altuenenaren segida da.

• Erregistroa: Tesiturak osatzen dituen soinuetan, hainbat tinbre daude (bular-ahotsa eta buru-ahotsa) erresonatzaileen erabileraren arabera. Ahots abestuan, teknikaren bidez erregistro bateko ahotsa lortzen da.

• Ahotsen sailkapen orokorra: Sailkapen horretan aurreko terminoak kontuan hartzen dira ahotsak sailkatzeko: emakumezkoenak (sopranoa, mezzosopranoa, kontraltoa) eta gizonezkoenak (tenorra, baritonoa eta baxua). Entzumenak eta bideoak txandakatuko ditugu ikasleek ahots motak bereizten ikasteko.

o Sopranoa: Natalie Dessay “Der Hölle Rache” (W.A.Mozart, Txirula Magikoa opera)

o Mezzosopranoa: Cecilia Bartoli “Se tu m'ami” (G.B. Pergolesi. Italiar abestia)

o Kontraltoa: Sara Mingardo, “Qui sedes” (Antonio Vivaldi. Gloria RV589)

o Tenorra: Placido Domingo, “Nessun Dorma” (G. Puccini, Turandot opera)

o Baritonoa: Dietrich Fischer-Dieskau “Der Erlkönig” (Franz Schubert. Lied generoa)

o Baxua: Kurt Moll, “O Isis und Osiris” (W.A.Mozart, Txirula Magikoa opera)

• Ondoren, entzumen aktiboa lantzeko eta sailkapenetan salbuespenak nola dauden

aztertzeko, bi bideo entzungo dituzte, irudi barik. Lehenengo adibidean, entzungo dugu nola gizon batek, teknika garatu bati esker, emakumezkoen erregistroa egin dezakeen. Bigarrenean, alderantzizko kasua. Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=idsoAX_dP7o (Gizon batek emakumezkoaren erregistroa dauka) Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=_rKNf0ARnZc (Emakume batek bi erregistro dauzka)

2.- Galdetegia eta ariketak:

• Ahotsen sailkapena sortzeko ikusi dituzuen hotsaren ezaugarri batzuk kontuan hartzen dira. Zeintzuk dira? (Erantzuna: Altuera, tinbrea eta intentsitatea)

• Zein ezaugarritan ikusten duzu ahots mintzatua eta abestua desberdinak direla? (Erantzuna: Arnasketan (automatikoa / landua); intentsitatean (erresonantzia gabekoa / erresonatziaduna). Gogoratuko dugu nola uztartzen den arnasketa inpostazioarekin ahotsaren ahalmena haunditzeko)

• Ariketa: Erresonatzaileak topatzeko ariketak egingo ditugu: mm, nn, ng

Page 23: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

• Zergatik/zertarako garatu da teknika hau? (Erantzuna: Kantua operaren bitartez antzerki handietan sartzen denean ez dago anplifikatzeko baliabiderik. Orkestrak ere gero eta handiagoak izango dira eta abeslarien ahotsa entzungarria izan behar da.)

• Abeslari famatuak (edozein estilokoak) izendatuko ditugu haien ahotsak sailkatzeko. Gaur egun entzuten duzuen musikan, zeintzuk dira ahotsik ohikoenak? (Erantzuna: Tenoreak eta sopranoak; askoz bitxiagoak dira ahots baxuak)

3.- Ikerketa-lana:

Binaka jarriko dira eta taldeka hitz bana aukeratuko dute. 10-15 lerroko paragrafo batean hitzaren esanahia azaldu behar dute. Adibideak edota argazkiak sar ditzakete. Prestatuko duten testua Drive aplikazioaren bitartez partekatu behar dute ikaskideekin eta irakaslearekin. Behin lanak eginda eta igota, hurrengo saioan, horiek, sortutako iritziak, zalantzak eta zuzenketak komentatuko ditugu.

- Laguntza moduan, hurrengo estekak eskuratuko dizkiegu hitzak ulergarriagoak izateko:

• Castrati: https://www.youtube.com/watch?v=lmI_C-S0Abg (Alessandro Moreschi. Azken “castrati”-a)

• Bel Canto: https://www.youtube.com/watch?v=CqKvbepscH0 (Anna Nebretko sopranoa)

• Beatbox: https://www.youtube.com/watch?v=xVAka_y3BC0 (Munduko Beatbox Txapelketa)

• Schprechstimme: https://www.youtube.com/watch?v=qWYxRtoCAms (Schönberg. Pierrot lunaire)

• Scat: https://www.youtube.com/watch?v=PbL9vr4Q2LU (Ella Fitzgerald)

• Ahots urratua: https://www.youtube.com/watch?v=k8HsEbb-9sA (Joe Cocker)

Page 24: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 6 Irakasgaia: Musika-Euskara

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak • Ahots abestuaren ondorioak atera eta komentatzea. • Ahozko literaturaren inguruko gutxieneko ezaguera izatea. • Kopla zaharren teknika ulertu eta berriak sortzeko gaitasuna lantzea.

Hasierako jarduera: Musika ikerketa-lanak komentatu. Kopla zaharrak

Gizakia, betidanik, taldetan antolatuta egon da. Hori argi ikusten da antzinako garaietara salto egiten badugu; heriotzaren inguruko errituetan taldeak zuen garrantzia, eta zer esanik ez hainbat festa, dantza eta inauteritako ikuskizunetan. Era berean, auzoko hainbat zereginetarako taldean jarduten zuten gure arbasoek, eta elkartze-gune horiek ahozko literaturaren transmisiorako paregabeak ziren; izan ere, noizbait norbaitek asmatutako kopla ederrak entzun eta oroimenean gordetzeko aukera baitzuen jendeak.

Kopla zaharra lau lerroko ahapaldia da eta edukia bi zatitan banaturik dago: bata sinbolikoa, izadiari buruzko erreferentzia egiten duena eta bestea, esanahia duena. Bi zatien arteko lotura ez da logikoa izaten. Bi eratako kopla zaharrak aurki ditzakegu gure inguruan: eskeko koplak eta dantzarako koplak.

Jarduera: Aukeratu kopla mota bat eta zure erara sortu, taldeka jarrita eta aipatutako ezaugarriak kontuan hartuz. Taldeka bideoz grabatuko dugu. Egindako bideoak klasean ikusiko ditugu.

Diferenziazioa Oin-taldeez baliatu

Denbora

10 min

25 min

20 min

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten? Praktikak egiten ditugun bitartean ikasleen parte hartzea eta erantzunak aztertuko ditugu. Ikerketa-lanak zuzenduko ditugu.

Hitz gakoak Kopla zaharrak, eskeko eta kantatzeko koplak, oin taldeak, neurria, errima, doinua.

Aniztasunaren trataera Koplak osatzeko ikasle taldeak zainduko ditugu; horiek osatzerako orduan oreka mantendu behar dugu; elkarren arteko laguntza bultzatzeko eta/edo bermatzeko.

Baliabideak Arbel digitala / Proiektorea / Internet / Drive / Bideo-kamera

Etxeko lanak Klasean bukatu ez dena, etxean egin

Page 25: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

6. Saioko jardueren garapena

Aukeratu kopla mota bat eta zure erara sortu, taldeka jarrita eta aipatutako ezaugarriak kontuan hartuz. Taldeka bideoz grabatuko dugu. Egindako bideoak klasean ikusiko ditugu

2. Kopla zaharrak: Eskeko kopla

Egun ospatzen dugun hainbat jai edo ospakizunek aspaldiko garaietan dituzte sustraiak, eta horietan ere badu presentzia ahozko literaturak. Udako solstizioan, San Joan sua ospakizun jendetsua izaten da; San Joan bezperako gauean egiten da eta suaren inguruan biltzen dira auzokoak. Eta neguko solstizioan Santa Ageda bezpera zen data seinalatua. Egun horretan herriko gazteak etxerik etxe kantuz ibiltzen ziren eskean.

Santa Ageda bezpera degu

egun hontako jarduna

ate guztiak kantuz jotzeko

aukeratua deguna.

Santa Ageda bezperako koplak entzun:

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=E0w2CP1aRac

Kopla zaharrak: Kantatzeko kopla

Kopla hauek erromeria giroan kantatzen dira gehienetan. Dantza-koplen tradizioa Bizkaian izan da gehienbat; gaur egun, ordea, gainerako euskal eskualdeetan ere ezagutzen da.

Abadiñoko Karmentxu

neska politte zara zu

neska politte zariela, ai,

urrindik agiri dozu.

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=KutMtzadxQs

(Tapia eta Leturia. Trikitixa eta panderoa oso musika-tresna erabiliak dira Euskal Herriko folklorean. Moldaketa honetan gitarra ere erabiltzen da. Hiruzpalau abeslarik abesten dute, guztiek ahots abestua erabiliz, oso naturala, ez inpostatua).

Sail nagusiak Kopla berriak egiteko hona hemen ordenaturik doazen sail nagusiok:

1) B-D-G-R. Azken silaban kontsonante hauetariko bat daramaten hitzen saila: BA-DA-GA-RA; BE-DE-GE-RE; BI-DI-GI-RI; BO-DO-GO-RO; BU-DU-GU-RU

2) K-P-T. Hauekin osatzen dugu bigarren familia edo sail nagusia.Hemen ere sailtxoak pilaka

dira: KA-PA-TA; KE-PE-TE; eta abar.

Ezaugarriak:

Neurria. Gehienek 10 eta 8 silabako bi lerro pare, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako lau lerro dituzte.

Errima.  8  silabako  lerroetan  dago.  

Erromeria giroan kantatzen dira. Koplaren hasiera errepikatu egiten da amaieran hasierakoa berriro  errepikatzen da.    

Page 26: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

3) M-N. Bikote honek, N-ek batez ere, sail asko dauka: MA-NA, MENE, MI-NI, MO-NO, MU-NU; eta abar.

4) L. Hau kontsonante bakartzat hartzen dugu: LA, LE, LI, LO, LU; eta abar.

5) RR. Hau ere, R gogorra alegia, bakarra da: RRA, RRE, RRI, RRO, RRU; eta abar.

6) S-Z-X. Hirukote hau familia dugu. Elkarren kideak dira: SA-XA-ZA; SE-XE-ZE; SI-XI-ZI; SO-

XO-ZO; SU-XU-ZU eta abar.

7) TS-TX-TZ. Hemen hots indartsu hauen familia osatzen dugu: TSA-TXA-TZA; TSE-TXE-TZE; eta abar.

8) DIPTONGOAK. Sail nagusi honetan diptongo guztiak datoz: EA, IA, OA, UA; AE, EE, IE, OE, UE; Al, El, OI, UI; AO, EO, IO, UO; AU, EU, IU, OU.

Hona hemen OIN taldeak: G-B-D-R + K-P-T - Bete, neke, ere, errege. - Ote, legoke, gerore, hobe. - Bati, daki, kabi, hadi. - Bedi, beti, ireki, gehiegi. - Toki, egoki, erori, grogi. - Erruki, eduki, dirudi, isuri. - Harago, badago, dalako, baterako. - Gordeko, lepo, balego, gero. - Igo, ariko, geldiro, betiko. - Joko, igoko, idoro, gogo. - Zaletu, leku, hobe du, dukegu. - Ditu, mediku, digu, gatibu. - Planta, hanka, danba, samba. - Arpa, barka, karga, behar da. - Tente, menpe, jende, mende. - Argi, garbi, jarki, aurki. - Senti, ozenki, sendi, banendi. - Kanpo, planto, zango, jango. - Trinko, finko, bingo, egingo. - Ardo, mardo, txarto, beharko. - Kantu, tantu, berandu, eman du. - Talentu, kontentu, omen du, bagendu. - Kontu, konpondu, ondu, non du. - Hartu, barku, kargu, behar du. B-D-G-R + L + N-M - Gabe, gale, kale, Nekane. - Ere, ele, ene, seme. - Bide, nire, egile, errime. - Hobe, gerore, jagole, Jondone. - Agure, inude, xume, entzule. - Honi, hori, hilobi, Imanoli. - Itzuli, isuri, guri, laguni. - Xalo, dago, sano, luzaro. - Lelo, gero, bego, beno.

- Umo, nulo, zulo, agudo. - Damu, badu, daukagu, balu. - Mantenu, bagenu, ganbelu, hobe du. - Titulu, ditugu, hartu du, seguru. RR + B-D-G-R - Ari, igari, igarri, mingarri. - Arre, barre, bare, gabe. - Berri, aterri, ageri, gehiegi. - Irri, zirri, hiri, agiri. - Hori, gorri, tori, etorri. - Harro, hago, brabo, zigarro, txarrago. - Ero, erro, gero,lerro. - Barru, badu, baru, marru. S-Z-X + TS-TZ-TX - Asea, atzea, klasea, salatzea. - Hezea, hobexea, bertzea, lehertzea. - Haizea, eklipsea, klitxea, bizitzea. - Gosea, hangoxea, jotzea, kotxea. - Luzea, altuxea, gurutzea, ezagutzea. - Gazi, ikasi, idatzi, amatxi. - Merezi, ihesi, gaitzetsi, hemeretzi. - Bizi, lehenbizi, iritxi, amabitxi. - Josi, erosi, egotzi, mainontzi. - Utzi, guzi, gutxi, nagusi. - Laxo, jaso, atzo, mantso. - Beso, preso, bertso, ezertxo. - Iso, mintzo, kaixo, gutxitxo. - Oso, temoso, txotxo, dinotso. - Kasu, ezazu, mehatxu, halatsu. - Kexu, diezu, kementsu, probetxu. - Usu, musu, kutsu, amultsu.

Page 27: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

NIK + LIK + RIK - Danik, barik, zabalik, jadanik, animalik. - Lehenik, legerik, ergelik, zurikerik. - Eginik, erdirik, mutilik, isilik, Maribik. - Egonik, gogorik, odolik, Manolik, teorik. - Lagunik, zirudik, bururik, alu bik, Irurik. RIK + RRIK - Barik, bakarrik, prakarik, zakarrik. - Alperrik, aterik piperrik, egiterik. - Gogorik zororik, jatorrik, potrorik. - Makurrik, gezurrik, mezurik, zirudik. SIK-ZIK + TSIK-TZIK - Kasik, gatzik, kapazik, lorratzik. - Ezik, ametsik, babesik, ezetzik. - Baizik, gaitzik, bortitzik, krisisik. - Pozik, bihotzik, sosik, zortzik. - Biluzik, jesusik, hutsik, funtsik, gutxik.

Page 28: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 7 Irakasgaia: Euskara

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak • Bertsolaritzaren inguruko gutxieneko ezaguera jasotzea. • Bertsolaritzaren artifizio teknikoa ulertzea: errima, neurria, doinua.

Jarduerak

1. Bertsolaritza teknikaren ezaugarri nagusiak

Hoskidetasuna edo errima da bat-bateko bertsoak asmatu eta gogoan hartzeko ezinbesteko baliabidea. Errimatzen duen hitza ahapaldi berean errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Akats larritzat jotzen da. Bestalde, kategoria gramatikal bereko hitzez osatzen badira ahapaldi bereko errimak pobreak izango dira.

• B, g, r, d: Begirada oin taldea • K, p, t: Kopeta oin taldea • Z, s, x, tz, ts, tx: Txistukarien oin taldea

Metrika edo neurria. Doinu bakoitzak bere neurria eskatzen du. Neurria egokitzeko tresnak dira sinalefa (bi hitzetako bokal bi aho-kolpe batez ematea), laburdura (fonemaren bat mututzea) eta luzapenak (hitz bat luzatzea)

Erritmoa edo doinua. Doinuak berak markatzen du atsedena noiz hartu. Handikoetan 10/8 (5+5/5+3) eta txikietan hautazkoa da 7/6.

1. Ondoko bertsoak irakurri eta ulertu. Azpimarra itzazu errimatzen duten hitzak (ikus behean)

Gaia: Peñagarikanok gaur egundoko parranda bota du eta etxera etortzean, emaztearen ohean sartu beharrean, amonaren ohean sartu da.

2. Eman puntu bakoitzeko neurria. 3. Zer bertso mota da? 4. Entzun itzazu bertso hauek bi eratara.

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=PQUlRo9dpzw

Egaña / Peñagarikano (5 min.)

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=act4Re9oLOw

(Negu Gorriak, “Bertso-hop”, 1990)

Abestian 1986an Donostian Bertsolari Txapelketa Nagusiaren barnean Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok botatako bertsoak sampleatzen dituzte Fermin Muguruzak moldaturiko rap eta hardcore uztartzen dituen base erritmikoan.

5.- Sortu zuen bertsoa binaka jarrita, doinua, errima eta neurria zehaztuz.

Diferentziazioa Denbora

15 min.

10 min.

5 min. 5 min. 5 min.

15 min.

Page 29: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten? Egingo duten bertsoa aztertuta.

Hitz gakoak Neurria, errima, doinua, puntua, oina, zortziko txikia, zortziko handia, hamarrekoa

ANIZTASUNAREN TRATAERA Irakasleak baliabide eta laguntza zehatza emango die behar bereziak edo arazoak dituztenei eta aurreratuta dabiltzanei.

Baliabideak Hiztegi errimatua, bideoa eta musika.

Etxeko lanak Sortu bertso bat nahi duzun neurri eta doinuan.

Page 30: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

7. Saioko jardueren garapena

Gaia: Peñagarikanok gaur egundoko parranda bota du eta etxera etortzean, emaztearen ohean sartu ordez, amonaren ohean sartu da.

Egaña:

Batetikan korrozka

bestetik herrena

ohia okupatu dut

hori da txarrena

ez da pinta kabala

honek dakarrena

kantzontzilorik gabe

ohean barrena

pixkat gutxio edan

ezazu hurrena

Peñagarikano:

Gaur parrandan jo ta ke

hor dabil gizona

lehen pasilloa jo

ta gero komona

uste nuen hau zala

nik nere moñoña

laztantzen hasi naiz ta

ez da horren ona

mozkorra nator eta

barkatu amona

Egaña:

Ez diot txartzat hartu

muxuka hastea

nahiz oraindik ez egon

holako gaztea

ez da gauza ederra

buru eskastea

hari tokatu behar

holako trastea

martiri bihurtu du

bere emaztea

Peñagarikano:

Nun ibili naizen ni

esan det lehenago

amonaren ondoan

ederki ez nago

izan ere edan det

horrenbeste ardo

gutxienez bazitun

hoita zazpi grado

bota egin behar det eta

oñala nun nago?

Egaña:

Ohean sartu zaigu

kolpera onduan

lapur gaizto ta trakets

hoietxen moduan

pixa egin ezazu

toki seguruan

kordea banatzeko

hemen inguruan

poltsa beroarekin

joko det buruan

Peñagarikano:

Poltsa beroarekin

hortxe jo nau danba!

ni ez naiz lotsatuko

egia esanda

amonan errezoa

holaxe izan da:

“requiem est domine

virgo veneranda”

gehio ez naiz etorriko

amon´ona edanda

Page 31: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 8 Irakasgaia: Euskara-Musika

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Helburuak • Baladak zer diren definitzea. • Balada mota desberdinen ezaugarri behinenak ezagutzea eta baladak entzun eta irakurrita, horiek

identifikatzea. • Ahozko gure kulturaren transmisio-kateari jarraipena emateko arduraz jabetzea eta altxor horren

balioaz ohartzea. • Literatur baliabide estilistiko ohikoenak ezagutzea.

Gure helburua da ikasleak jabe daitezela baladak direla euskaldunek gorde eta ahoz aho transmititu izan duten altxor paregabea. Jarduerak

• Entzun ondoko balada hauek. Zer gai jorratzen dute? • Zer balada mota da. Zergatik? • Zer baliabide estilistiko ageri dira? • Zein ahots mota da? Nolakoa da abesteko teknika (naturala,

landua/inpostatua)? • Hiru talde eginda, bakoitzak balada bat hartu eta ikasi, gero gelan

abesteko.

Bereterretxeren Kantorea (Abeslaria: Mikel Laboa)

Esteka: http://www.youtube.com/watch?v=ZhyiLelm_Bc

Brodatzen ari nintzen (Abeslaria: Txomin Artola eta Amaia Zubiria)

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=duIAbTFOi48

Maitia nun zira? (Abeslaria: Dulce Pontes. Moldaketa: Kepa Junkera)

Esteka: http://www.youtube.com/watch?v=9ZftzbpWI3s

Diferenziazioa

Denbora

(minutuak)

55 min

Nola jakingo duzu zeure ikasleek aurrera egin duten?

- Balada motak ulertzeko ikasleek duten gaitasuna ziurtatuz.

- Ahots motak eta erabilerak bereizten dituztela egiaztatuz.

Hitz gakoak Lirika, epika, balada, errepikapena, errima, paralelismoa, baladetako lexikoa.

Aniztasunaren trataera Zailtasunak dituzten ikasleei jarraipen berezia egingo zaie.

Baliabideak Internet, arbel digitala, bideoak (Youtube), apunteak

Etxeko lanak Baladak etxean ikasi

Page 32: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

8. Saioko jardueren garapena

Baladak

Baladen ezaugarri nagusia narrazioak izatean datza, nahiz eta elkarrizketek ere indar handia izaten duten, batik bat dramatikotasuna areagotzeko. Bestalde, gaiaren trataeran kanta lirikoak baino objektiboagoak ere badirela aipatu behar. Baladak dira istorio bat kontatzen duten narrazioak. Ahoz aho transmititzen diren gertakariak dira, eta horregatik, konta-poesia izenez ezagutzen dira. Hauek dira baladetan agertzen diren baliabideak:

• Errepika: baliabide erabiliena da, hitz edo hitz multzo bat errepikatzen da. • Paralelismoa: egitura sintaktiko edo ideia bat errepikatzean datza. • Errima: bi bertso lerroren edo gehiagoren hots berdintasuna. • Elkarrizketa.

Baladen sailkapena:

1. Epikoak (XV-XVI). Garaiko kronikatzat har daitezke. Ahaide Nagusien arteko guduak eta gertaerak kontatzen dira. Bereterretxeren kantorea.

2. Epiko-lirikoak (XVII). Isuri lirikoa darie. Dramak dira. Brodatzen ari nintzen. 3. Lirikoak (XVIII). Gaiak sinbolopean emanak datoz eta elkarrizketaren bidez agertzen dira,

amodioa dute ia gai bakarra. Maitia nun zira? Bereterretxeren kantorea Haltzak eztü bihotzik, ez gaztamberak ezürrik: enian uste orraitzen ziela aitunen semek gezürrik. Andozeko ibarra, ala ibar lüzia! Hirutetan ebaki zaitan armarik gabe bihotza. Bereteretchek leihoti jaon kuntiari goraintzi; ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti. Jaon kuntiak berhala, traidore batez bezala: "Bereteretch, aigü borthala ütüliren hiz berhala." Ama, indazüt athorra, mentüraz, sekülakua

- "Bereterretch, aigü borthala" - "Ama, indazüt athorra." - Büztanobi gaztia, ene anaie maitia." - "Arreba, ago ichilik, ez, othoi, egin nigarrik." Marisantzen lasterra Bostmendietan behera! Lakharri Büztanobian sarthü da bi belhaiñak herresia. - "Hik bahiena semerik Bereteretchez besterik? Ezpeldoi altian dün hilik; abil, eraikan bizirik!" Ezpeldoiko jentiak, ala sentimendü gabiak, hila haiñ hüllan ükhen eta, deüsere etzakienak

Bizi denak orhit dü Bazko biharamena.

Page 33: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Brodatzen ari nintzen Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk; Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik; Itsasoko aldetik, untzian kantaturik. Brodatzea utzirik, jin nintzen amagana: Hean jaliko nintzen gibeleko leihora gibeleko leihora, itsasoko aldera Bai habil, haurra habil, erran kapitainari jin dadin afaitera, hemen deskantsatzera hemen deskantsatzera, salaren ikustera. Jaun kapitaina, amak igortzen nau zugana Jin zaiten afaitera eta (hantxe) deskantsatzera, hantxe deskantsatzera, salaren ikustera. Andre gazte xarmanta hoi ezin ditekeena iphar haizea dugu gau behar dut aintzina ezin ilkia baitut hauxe da ene pena.

Andre gazte xarmanta zu sar zaite untzira gurekin afaitera eta deskantsatzera hortzet deskantsatzera salaren ikusterat Andre gazte xarmanta igaiten da untzira, han emaiten diote lo belharra papora eta untzi handian lo dago gaixo haurra. Jaun kapitaina nora daramazu zuk haurra? zaluxko itzulazu hartu duzun lekura, hartu duzun lekura aita-amen gortera Nire mariñel ona hedazak heda bela beti nahi nuena jina zaitak aldera ez duk hain usu jiten zoriona eskura Jaun kapitaina, nora ekarri nauzu huna? Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura. hartu nauzun lekura, aita-amen gortera.

Andre gazte xarmanta, hori ezin egina, hiru ehun lekutan juanak gira aintzina... Ene meneko zira, orai duzu orena... Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera!... Aldiz haren arima hegaldaka zerura! Nere kapitain jauna: hauxe duzu mahurra - Nere marinel ona nurat haurtiki haurra? - Norat haurtiki haurra? hortxet itsas zokora Hiru ehun lekutan dago itsas lehihorra: Oi Ama Anderea, so egizu leihora... Zure alaba gaixoa, uhinak darabila

Page 34: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Maitia nun zira Maitia, nun zira? Nik ez zaitut ikusten ez berririk jakiten nurat galdu zira? Hala kanbiatu da zure deseina? Hitz eman zenereitan ez behin, bai berritan enia zinela! Hala kanbiatu da…

Ohikua nauzu ez nauzu kanbiatu bihotzian beinin hartu eta zu maitatu. Aita jeloskor batek dizu kausatu. Zure ikustetik gehiago mintzatzetik hark nizu pribatu. Aita jeloskorra! Zuk alaba igorri arauz ene ihesi komentu hartara. Are eta ez ahal da sarturen serora! Fede bedera dugu Alkarri eman tugu Gauza segurra da.

Zamariz iganik jin zauzkit ikustera ene konsolatzera aitaren ixilik. Hogoi eta laur urte baditut beterik. Urte baten burian nik ez duket ordian Aitaren axolik. Alaba diener erranen dit orori: "So'gidaziet eni beha ene erraner. Gaztetto direlarik, untsa diziplina! Handitu direnian berant date ordian nik badakit untsa".

Page 35: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

IRALE R300 PROIEKTUA 2014-15

Taldea Data Saioa: 9 Irakasgaia: Natura Zientziak – Musika - Euskara

Unitate didaktikoa: “Kantatuz bizitzen ikasten da” Curriculum maila: DBH 2. maila

Ebaluazio saioa

Gaitasunak ebaluatzeko irizpideak:

- Ikasleak ikasitako ezagutzeak testuinguru desberdinetan nola erabiltzen dituen baloratu behar dugu. - Era askotako ebaluazio-aukerak diseinatu behar ditugu ikasleei testuinguru asko eskaintzeko. - Gaitasunak ez dira berez ikusten; izan ere, ekintza zehatzen bitartez ondorioztatzen ditugu. Beraz, unitatearen helburuen eta edukien arabera,

ebaluazio-testuinguruak sortu behar ditugu. - Autoebaluazioak (ikasleak berak), koebaluazioak (ikasleen artean) eta heteroebaluazioak (irakasleak) osatzen dute gaitasunen ebaluazio

prozesua. - Hurrengo arloak baloratu behar ditugu gaitasuna neurtzeko:

Jakintza (logikaren eta dinamikaren ulermena eta interpretazioa) Etika (argudioak, baloreak) Estetika (konponbideen diseinua, eraberritzeak, sorkuntzak)

- Gaitasunen lorpen-maila adierazleak zehaztu beharko ditugu ikasleak gaitasun bat nola erdietsi duen jakiteko.

Unitatearen helburuak:

- Orokorra: Ikasleei hiru ikasgaion arteko lotura ezagutaraztea, ikuspegi aberasgarriagoa lortzeko. Era berean, lau trebetasunak landu nahi ditugu: entzumena, irakurmena, mintzamena eta idazmena.

- Arloka: Natura-Zientziak:

- Soinua zer den, nola sortzen den eta nola hedatzen den ezagutzea. - Giza belarriak soinua nola hautematen duen ulertzea. - Giza ahotsa zelan sortzen den eta erlazionatuta dauden aparatuak ezagutzea.

Musika: - Ahots mota desberdinen funtzionamendua ezagutzea eta ulertzea. - Entzumenaren bitartez ahots mota desberdinak ezagutzea eta bereiztea. - Talde-lanaren arau oinarrizkoak errespetatuz jardueretan parte hartzea.

Page 36: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Euskara: - Ahozko literatura zer den ezagutzea. - Ahozko literaturaren barruan dauden hainbat testu mota ezberdintzea. - Abesti idatziak eta kantatuak birsortzea.

Unitatean landutako gaitasunak eta lorpen-maila adierazleak:

• Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Hizkuntza egokia erabiltzen du bai ahoz bai idatziz ideiak eta ezagutzak adierazteko. - Aurkezpen garbia eta antolatua egiten du. - Jariotasuna eta hiztegi aberastasuna erakusten ditu. - Ortografia zuzen erabiltzen du. - Ahozko literaturaren testuak (koplak, bertsoak, baladak) ulertzen ditu. - Ideiak eta beharrak modu zuzenean adierazten ditu. - Ideiak koherentziaz antolatzen ditu. - Azaldutako hizkuntz baliabideak erabiltzen ditu. - Txosten zientifiko errazak, argiak eta zehatzak egiten ditu. - Entzundakoa eta irakurritakoa ulertzeko eta testuko galderei erantzuteko gaitasuna du. - Ikasgai zientifiko errazak ulertzen ditu.

• Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna / Matematikarako gaitasuna

- Kontsumorako eta osasunerako praktikak ezagutzen ditu. - Esperimentazioa erabiltzen du ezagutzak sortzeko. - Kausa- eta ondorio-harremanak ulertzen ditu. - Zientzia eta osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak ulertzeko gaitasuna du. - Anatomia-eskemak erabiltzen ditu kontzeptuen azterketa osatzeko. - Trebetasun matematikoa dauka galdera praktikoak ulertzeko eta erantzuteko.

• Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna.

- Ezagutzen eta baloratzen ditu entzundako musika adibideen balio artistiko eta kulturala. - Hiztegi espezifikoa erabiltzen du ideiak adierazteko. - Adierazpen artistikoaz gozatzen du. - Kode artistikoak aukeratu eta erabili egiten ditu. - Adierazpen artistikoak identifikatzen eta deskribatzen ditu. - Mintzaira artistiko desberdinak identifikatzen ditu. - Ikaslea gai da arte-agerpen batera jarrera positibo eta harkorrez hurbildu eta disfrutatzeko.

Page 37: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

- Gutxieneko neurrian bada ere, idazkiak sortu eta irudikatuko ditu. - Ikasleak euskal kultur ondarea estimatuko du.

• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

- Informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak egoki erabiltzen ditu ikerketa talde-lana egiteko. - Sarean lan egiten du. - Internetetik informazioa lortzen daki (entziklopedia, liburu, bideo eta abarretan). - Testu prozesadorea egoki erabiltzen du.

• Ikasten ikasteko gaitasuna.

- Aldez aurreko gidoia diseinatzen du. - Helburuak zehazten ditu. - Atalak, jarduerak eta arduradunak antolatzen ditu. - Ezagutzeko beste aukerak bilatzen ditu. - Erabakiak hartzen ditu. - Denbora behar bezala kudeatzen du.

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

- Ikasleak badu lanerako ohitura eta konstantzia. - Ikasleak bere burua ezagutzen du bere emozioak kontrolatzeko. - Ikasleak irizpide propioak erabiltzen ditu. - Ikaslea gai da bere ideiak proiektu bihurtzeko. - Ikaslea gai da bere ideiak adierazteko eta proposatzeko. - Ikaslea gai da erabakiak hartzeko.

• Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

- Entzumen aktiboa lantzen du. - Malgutasuna erakusten du gatazken aurrean. - Taldekide guztiak onartzen ditu. - Talde-lanetan parte hartzen du. - Besteen lanak eta iritziak errespetatzen ditu. - Gelako arauak errespetatzen ditu. - Edozein motatako aurreiritzi identifikatzen eta baztertzen ditu. - Talde-lanetan besteei entzuteko gaitasuna du. - Talde-lanetan taldeko erabakiak hartzeko gai da.

Page 38: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

 

Unitatean erabilitako ebaluazio baliabideak gaitasunen lorpen maila neurtzeko

Gaitasuna

Jarduera mota

Hizkuntza-

Komunikazioa

Zientzia- Teknologia-

Osasun- Kultura

Matematika

Kultura

Arte

Informazioa Teknologia

Digitala

Ikasten

Ikasteko

Autonomia

Gizarte

Hiritartasuna

Natura Zientziak Azalpen teorikoak: Soinua eta giza ahotsa x x x x x CDa baliabideekin ikusi x x x x Esperientzia soinu-uhinekin x x x x x x Galdetegiak x x x x x x DVDa giza ahotsari buruz ikusi x x x x DVDa-ri buruzko komentarioak x x x x x Zalantzen planteamendua x x x x x Euskara Euskal azentuaren ezaugarriak x x x x Hainbat olerki entzun eta ulertu, edukia eta baliabide estilistikoa kontuan hartuz

x x x x x x

Ahozko literaturaren gutxieneko ezaugarriak x x x x x Kopla zaharren ezaugarri nagusiak: sailkapena eta teknika

x x x x x x

Bertsolaritza teknikaren ezaugarri nagusiak x x x x x x Baladen sailkapena eta ezaugarriak x x x x x x Ahozko literaturaren mapa kontzeptuala bete x x x x x Musika Ahozko galdetegiak x x x x Ikerketa talde-lana x x x x x Ahotsa zaintzeko gomendioak x Arnasketa eta kantu ariketak x x x x Giza ahotsen entzumenak (aztertu eta komentatu) x x x x x Euskal kanten entzumenak (bertsolaritza, baladak) x x x x x Idatzizko galdetegia x x x x x

Page 39: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko
Page 40: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Ebaluazio-proba: Natura Zientziak

1.- Osatu taula hau:

Soinua

Definizioa

Nola hedatzen da?

Ezaugarriak

2.- Definitu hitz hauek:

• Intentsitate: • Tonu: • Tinbre:

3.- Nork entzungo du lehenbizi txalupa motordun baten soinua, urpekari batek ala beste txalupa batean dagoen arrantzale batek, kontuan hartuta biak txalupa motordunetik distantzia berera daudela?

4.- Esan zer den anatomia-eskemako irudi hau, idatzi atalen izenak eta azaldu zer funtzio duen eta nola funtzionatzen duen.

5.- Azal ezazu dakizun guztia arnas-aparatua, fonazio-aparatua eta erresonazio-aparatuei buruz.

Page 41: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Ahozko literaturaren mapa kontzeptuala

LIRIKA

TRADIZIOZKOA

KOPLA BERTSOLARITZA

DANTZAN EGITEKO BALADAK

DRAMADUNAK NEURRIA

Ondoko hitzak erabiliz, hutsuneak bete itzazu:

Maitasunezkoa Doinua Historikoa Santa Ageda Errima Maitasunezkoa

Brodatzen ari

nintzen Eskeko Maritxu tabernerea Ez tradiziozkoa

Maitia non ziran

Bereterretxeko kantoria

Page 42: KANTATUZ BIZITZEN IKASTEN DA - hezkuntza.net...1. Soinuak ingurune materiala behar du, hedatu ahal izateko. Hau da, soinua ez da hutsean hedatzen. Piztuta dagoen irrati bat beirazko

Musika arloan landatuko gaitasunak baloratzeko baliabideak

-­‐ Behaketa zuzena: musika-praktikak (arnasketa ariketak, entzumenak), ikasleen jarrera, ahots gorako galdetegiak taldean. -­‐ Talde-lana: Zuzentasuna, lanaren antolaera, IKT baliabideak egoki erabili -­‐ Idatzizko galdetegia.

1.- Zein da arnasketa-motarik hoberena kanturako? Zergatik?

2.- Zeintzuk dira ahots mintzatuaren eta abestuaren arteko aldeak?

3.- Entzun arretaz hurrengo 3 entzunaldi eta idatzi zein ahots-mota den.

4.- Ahotsen sailkapena sortzeko hiru parametro kontuan hartzen dira. Zeintzuk?