karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta...

36
11 Erreportajea 1939ko bandera 16 Elkarrizketa Jone Olaskoaga 18 Argazkiak Aiako jaiak 31 Oroimenaren kutxa Manuel Olaizola Oporretatik bueltan Orioko hondartza zaharrean, giro bikaina izaten zen uda garaian. Orduko txiringitoetako jabe eta langileekin bildu da KARKARA. karkara.eus Orioko eta Aiako aldizkaria · 2017ko irailaren 1a · 386 zenbakia

Transcript of karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta...

Page 1: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

11 Erreportajea1939ko bandera

16 ElkarrizketaJone Olaskoaga

18 ArgazkiakAiako jaiak

31 Oroimenaren kutxaManuel Olaizola

Oporretatik bueltanOrioko hondartza zaharrean, giro bikaina izaten zen uda garaian. Orduko txiringitoetako jabe eta langileekin bildu da KARKARA.

karkara.eusOrioko eta Aiako aldizkaria · 2017ko irailaren 1a · 386 zenbakia

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 1

Page 2: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

PUBLIZITATEA

2 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 2

Page 3: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

HASI BERTSOTAN

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 3

Orioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea20810 Orio943 83 15 [email protected]

Editorea Karkara taldea kultur elkartea

Erredaktore buruaMiriam Garcia

Erredakzio taldea Jon AgirresarobeOnintza AiestaranLore BerasaluzeIñigo ExpositoIñigo GaitonJon GarateElizabete ManterolaIntza UnanueRikardo Uzkudun

Publizitatea Sonia Albizu

Ale honetako kolaboratzaileakAiako gazteakMarisa ArruabarrenaIñaki IturainNere ManterolaItziar Olasagasti

DiseinuaSaioa Perona

BanatzaileakIbon Berasaluze,iñigo Fernandez (Orio)Eli Irureta (Aia)

InprimategiaGertu Koop. E. (Oñati)Lege gordailua SS-346/90ISSN 1132-1105Tirada 3.450 ale

KARKARAk ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitakoesanen edota iritzien erantzu-kizunik. KARKARAn argitaratuta-koa berreman daiteke, osorikedo zatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

386

LAGUNTZAILEAK

GipuzkoakoForu Aldundia

Aiako Udala Orioko Udala

ITZIAR OLASAGASTI (DOINUA: PELLO JOXEPE)

PUNTUA JARRITA

Hasi bertsotan atalean puntuka arituko dira bertsolariak. Oraingoan Itziar Olasagastikbota du bertsoa Gustora al zabiltza infantilen entrenatzaile lanetan? puntuarekin. Hurrengoari ere jarri dio puntua.

Infantiletan arraunen hasita traineruan jarraitu.Aurten arlo berri bat ekinneska mutilak gidatu.Hori gutxi ez eta gainerahemen bertsotan aritu,gustura jardun naiz bainabadut nahikoa meritu.

Uda honetan ikusi dugujendea horiz hornituta,neska-mutilak igo baitiraikurrinari helduta.Ahaleginduko gera zuekbandera irabazita,udal balkoira igo zaiteztenniki horia jantzita.

karkara.eus

Publizitatea kontratatzeko:Karkara688 859 682 (Sonia)[email protected]

Hurrengoari puntua: Aurten modan jarri dakolore horia!

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 3

Page 4: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

GUTUNAK

4 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

Zaragueta eskola euskaraz heziz eta haziz(1977-2017)Euskal Autonomi Erkidegoko eskole-tan 80ko hamarkadan hizkuntza ere-duak ezarri aurretik, Orioko ZaraguetaHerri Eskolan haurrak euskaraz hezieta hazteko beharra eta gogoa piztuzen 70eko hamarkadan. Familia, esko-lako langile eta beste pertsona batzuenborroka eta lanari esker, aurten betekodira 40 urte Zaragueta Herri eskolanlehen ikasle taldeak bere ikasketakeuskara hutsean egiteko aukera lortuzuenetik. Ordutik hona ere bidea gora-beheratsua izan da, zaila, oztopo etaune gazi-gozoz betea. Baina mereziizan du.

Herritar haiek ereindako haziari es-ker, harro esan dezakegu ZaraguetaHerri Eskolan Orioko haurrak euskarahutsean hezten eta hazten ditugula.Horregatik , 1977an hasitako bidearen40. urteurrena ospatzera goaz.

Ikasturte osoan zehar aurrera era-mango dugun egitaraua prestatzen arigara, eta izango duzue haren berri. Bai-na ospakizunei hasiera emateko iraila-ren 22an arratsaldeko 17:00etan ilusiohandiz prestatutako hasiera ekitaldiaospatuko dugu Zaragueta eskolan.

Hazia erein zenutenak,40 urtetakobide luze honetan partaide izan zare-ten familia,langile, ikasle, herritar etaoriotarrak : gonbidatuta zaudete, za-tozte ospatzera, zer ospatua badagoeta! Zaragueta Herri Eskola

Autokarabanen aparkalekuarekin jarraituzKaixo:

Orioko bizilaguna naiz, eta eskutitzhonekin aurreko Karkaran Orioko bi-zilagun batek autokarabanen aparka-lekuaren inguruan egindako zenbaitkomentario erantzun nahiko nituzke.

Hasteko, eskutitzaren hasieran ...Po-

litikariei galdetu nahi nieke zein direngarrantzitsuago, herriko bizilagunak,botoa eman dietenak, edo bi egun pasa-tzera datozen autokarabanazaleak?Herritarren interesak zaintzeko daudepolitikariak, eta nork bere etxe azpiannahi ez duena ez luke besteen etxe az-pian nahi beharko…diozu. Ados politi-kariek zaindu behar gaituztela, bainahorrek ez du esan nahi kanpotik turis-moa egitera datozenei ateak itxita izanbehar duenik. Turista horiek bidaltzeadendari eta ostalariak zaintzea al da?Jarraitzeko, etxe azpiariegin diozu ai-pamen. Horri helduta, etxe azpian za-borrontzia duenari galde tu beharkodiogu, edota herriko festetan goiz-arratsalde eta gauean barraka edotatxosnak jasan behar dituenari, edotaeliza ondoan bizitzeagatik kanpai ho-tsak jasan behar dituenari, edota etxeaurrean haur-parkea duenari, edotaetxe azpian autobus-geltokia duenari,etxe azpian taberna duenari, goizetikkotxe mugimendua sortzen duen an-

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 4

Page 5: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

GUTUNAK

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 5

bulategia aurrean duenari, eta abar, etaabar. Horiek guztiak beharrezkoak diragehiago edo gutxiago, eta onartutadauzkagu, gehienon interesekoak dire-lako. Zergatik turismoa –denon intere-seko jarduera ekonomikoa–bultza-tzen duen ekintza honi ezezkoa?

Aurrerago zure eskutitzean ...Lehen-go elkarrizketara itzuliz, autokaraba-nek etxe ondoan aparkatu izan dutene-tan sortzen dizkiguten arazoak aipatunizkion: kotxeen soinuak, pertsonen za-ratak, txakurren zaunkak, zaborrak etagorotzak, bai txakurrenak eta baita per-tsonenak ere!...diozu. Urte asko dirahandik eta hemendik autokarabanazmugitu naizela, eta ez dut ikusi orain-dik autokarabanentzat egokitu dengune bat non zuk diozun panoramahau ikusten den. Autokarabanazaleakgara lehen interesatuak aparkalekuhoriek garbi mantentzen, bizilagune-kin arazorik ez izaten, eta isiltasunamantentzen, baita exijitzen ere! Ezahaztu, edonorri bezala, guri ere lasaibizi eta lo egitea gustatzen zaigula. Au-tokarabanentzat parkingak egokitzendirenean, bertan zaborrontziak, urakhustutzeko estoldak -baita komuneta-koak ere- eta ura hartzeko iturriak jar-tzen dira, besteak beste. Horrekin lotu-ta, ...eta, gutxi balitz, ura, argindarraeta abar jarri beharko zaizkie!...ere ba-

diozu. Zerbitzu horiek ez dira doakoak,noski. Eta autokarabanazaleok ez duguinongo arazorik izaten horiek ordain-tzeko, atsegin handiz gainera! Egitenden ordainketa sortzen den gastua bai-no handiagoa da, egon lasai.

Ia amaieran, badiozu baita ere ...bu-katzeko, galdera hau bota nahi dizuet:auzo horretan etxea erosi dugun guz-tiok berdin erosiko al genuke jakindaautokarabana parking bat edukiko du-gula etxeari itsatsita? … Etxebizitzekbalioa galduko dute autokarabana par-kingarekin… Gure portaleko ateak zer-gatik izan behar du autokarabana par-king bat aurrean? Kontuan izan eraiki-nean ezindu bat bizi dela eta, gainera,eskola bat dagoela oso gertu…Egiaesan, ez dakit autokarabanen zenbatparking edo gune ikusi dituzun, bainaplanteatzen duzun kaosarekinez datozbat. Gipuzkoan eta Euskal Herriangero eta gehiago dira autokarabanen-tzat egokitzen diren guneak. Horietakoedozeinetara joateko gonbita luzatzendizut –ez baduzu egin–, eta ikusi zer-nolakoa den egoera. Urte asko dira Eu-ropako herrialde aurreratuenek–Frantzia, Alemania, Suiza…–turismomota honi ere ateak zabaldu zizkiotela,eta ziur izan legeak errespetatzen etaordena mantentzen eredu direla.Udaltzaingoane re galde dezakezu au-

tokarabanistek arazorik sortzen du-ten.

Amaitzeko, ...Ziurrenik GipuzkoakoAutokarabanen Ekarteko presidenteaoso gustura egongo da parking berriarieman nahi zaion kokalekuarekin, bainabizilagunak ez…diozu. Ez dakit presi-dente hori zein den, beraz, haren ize-nean hitz egingo ez dudan bezala, zureinguruko bizilagun guztien izeneanhitz egitea agian ausartegia izan daite-keela iritzita agurtzen zaitut. Mila es-ker. Orioko bizilagun bat

Juakinen memoria zabaltzen lagundu duzuenoiGoiz joan zaigu hainbeste maitasunadierazi zigun seme, senar, aita, anaieta osaba. Hala ere, ederki aprobetxatuzituen bizitako urteak. Umiltasunezeta bizipozez jende askorekin esparruezberdinetan konpartitu zuen bere bi-zitza. Gustura egiten zuen eta betiprest zegoen emateko. Familiak horidena jakin izan dugu eta zoragarriakizan dira bera agurtzeko momentuan,Juakinekin bizitzan zehar topo eginduen jendeak gurekin konpartitutakomaitasun eta bizitako esperientziaederrak. Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez. Juakinen familia

JAIOTAKOAKEZKONDUTAKOAK HILDAKOAK

Maider Dominguez Flores eta GorkaSarasola Burugain, abuztuaren 5ean.

Asier Eizagirre Aduriz eta AntonioMalmieros Maetos, uztailaren 29an.

Loredi Marti Zinkunegi eta Jokin Ler-txundi Arruabarrena, uztailaren 22an.

Francisco Javier Varona Arratibel etaM. Vicenta Capella Buissan, uztailaren22an.

Amaia Balerdi Idarreta eta Beñat Olas-koaga Alonso, uztailaren 9an.

Iker Torre Larrañaga eta Eva TomasNavarro, ekainaren 30ean.

Saioa Gozategi Otaegi eta Reyes Gar-cia Duran, ekainaren 24an.

Ainara Ubegun Lizaso eta Jose Anto-nio Garcia Leal, ekainaren 24an.

Vicenta Gomez Nuevo, Orion, abuz-tuaren 30ean.

Juan Mancisidor Aristi, Orion, abuz-tuaren 9an.

Lutxi Mitxelena Etxeberria, Orion,abuztuaren 5ean.

Joakin Illarramendi Roteta, Orion, uz-tailaren 30ean.

Maria Jose Sarasola Ugartemendia,Orion, uztailaren 30ean.

Domingo San Sebastian Makazaga,Orion, uztailaren 29an.

M. Jesus Lertxundi Iturzaeta, Orion,uztailaren 23an.

Amets Padrones Mancha, Orion,abuztuaren 28an.

Ethan Uranga Arrizurieta, Orion,abuztuaren 22an.

Nadeth Amundarain Gomez, Orion,abuztuaren 9an.

Massambadiop Ndiaye, Orion, uztaila-ren 31n.

Unax Pierola Otermin, Orion, uztaila-ren 3ean.

Adei San Sebastian Egaña, Orion, uz-tailaren 21ean.

Leize Zinkunegi Gozategi, Orion, uz-tailaren 15ean.

Yera Redondo Britt, Orion, uztailaren6an.

Telmo Ibarguren Gama, Orion, uztaila-ren 3an.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 5

Page 6: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

UDAKO KRONIKA

6 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

KARKARIÑOAK

Karkarakoarranplatik

Bizitzan, dena ez omen da zuria edo beltza. Begi-ratu, bestela, abuztuari... Ondo grisa joan da! Es-kerrak, behinik behin, herria kolore horiak har-tu duen. Jon, ibiliko al gara?galdera egin genionmaiatzeko zenbakian Jon Salsamendi mutilen

entrenatzaileari, eta erantzuna, zirraraz betetako estropade-kin eta bost banderekin jaso dugu. Tartean, Zarauzkoa. Txa-lupa horiak ilusioa piztu du herrian, eta aspaldi ez bezala beteda herriko plaza errezibimendu bakoitzean. Neska-mutilak,zorte on iraileko azken joaldietarako!

Arraun kontuak lagata, beste kiroletan ere herritar mun-dialak ditugula gogorarazi digu udak. Sara Iparragirre eta Mi-kel Amilibia gazteek Munduko txapelketetan parte hartudute, saskibaloian eta eskubaloian, hurrenez hurren. Sara-ren taldea final laurdenetan kaleratu zuten, eta Mikelenamunduko azpitxapeldun izan da. Aupa zuek!

Oriotik mundura salto egiten dutenak, eta mundutik Orio-ra datozenak. Nahikoak izan al dira aurten? Orion ez dakigu,baina Donostian bai. Hondartza eta ostatuez gain, turistekegunkariak eta teleberriaksarri bisitatu dituzte azken astee-tan. Jaurlaritzako autobus turistikoari, ordea, Orio bisitatzeaahaztuzitzaion uztailean, eta zeresana eman zuen udalba-tzarrean. Ederra marka! Turismoa egiteko, edo beste milagauzetarako, 163.758 euro utzi zituen bonolotoak herrian.Izango zen biba eta txalua patrikaren batean! Turista etaatzerritarren gaia aterata, ezin Aiako australiarrena aipatugabe utzi. Gazte Egunean, Aussieak eta aiarrak gustura arituziren elkarren aurka herri kiroletan. Jende piloa elkartuzuen festak!

Zenbaki hau itxi aurretik, moila bazterreko korrespontsa-lak beste albiste on bat eman digu. Herriko baporeek krixtonarrantzak egin dituzte azken asteetan. Bost bandera, 163.753euro eta milaka kilo hegaluze; eguraldi kaxkarrak, axola aldu?

“Bizitzan, dena ez omen dazuria edo beltza. Begiratu,bestela abuztuari... Ondo grisajoan da!”

Zarauzko ikurriñak poza ekarri zuen herrira. EGIGUREN ARGAZKIAK

Herri kiroletan aritu ziren australiarrak gazte egunean. KARKARA

Bonolotoak sari potoloa utzi zuen Orion. KARKARA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 6

Page 7: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

HERRIAN GALDEZKA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 7

“Turismoarekinsartzea akatsa delauste dut”

N ik uste dut turismoa beha-rrezkoa den gauza bat dela.Industriarik ez dagoen ingu-

runeetan, Orion adibidez, turismoakgarrantzia handia du. Jende asko hor-tik bizi da.

Turismofobiaz hitz egin da uda ho-netan, eta nik uste dut turismoarekineta turistekin sartzea akatsa dela.

Egia da leku batzuetan bertakoekezin dutela lasai bizi, turismo gehiegidagoelako, baina zerbait orekatua izanbeharko luke.

Orion bertan daukagun gutxia zain-du beharko genuke, adibidez. Ezindugu horren kontra joan, ez da bidez-koa.

Santi Sanchez Barandiaran

Zer iruditzen zaizu uda honetanturismoaren sortu den polemika?

“Gu ere turistakgara, kanpora joaten gara”

P asatzen ari direla iruditzenzait, guztiak du neurria. Gu ereturistak gara eta ez zaigu gus-

tatzen kanpora joaten garenean horre-la tratatzea. Indarkeria gehiegizkoa da,ziur nago pintadak egiten ari direnakere turista bezala aterako direla.

Turismora bideratutako etxebizi-tzak erregulatu egin behar dira, horre-kin ados nago. Ez gaude turismora ohi-tuak eta bat batean masifikatu egin dahemen, prakak jaitsita harrapatu gaitu.Baina turistek ez dute horren kulparik.

Aurrekoan batek esan zidan: Oriongauzak oso ondo egiten ari gara, esanbeharko diegu Bartzelonakoei nola eginturistak ez etortzeko!

Ainhoa Fernandez

“Gaia agendan sartzeko balio izandu polemikak”

G u ere turistak garela eta bestelekuetara joaten garela ahaztugabe, hemen nahi dugun turis-

mo ereduaren inguruan irakurketa bategin behar dela uste dut. Iruditzen zaitOrion badagoela turistentzako tokia,baina pentsatu behar dugu nolako tu-ristak nahi ditugun jaso eta, batez ere,zer eskaini nahi diegun. Donostiakoaeredu garbia izan da, baina beste tokibatzuetan ere ikusten da eredua ez delaoso jasangarria. Horrek ez du esan nahiturismoaren kontra gaudenik.

Honekin, behintzat, gaia agendansartzea eta eztabaida piztea lortu da.Eta Orion ere ez litzake gaizki egongohausnarketa horretan sartzea.

Joseba Orella

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 7

Page 8: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

8 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

UZTAILA ARGAZKITAN

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 8

Page 9: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 9

ABUZTUA ARGAZKITAN

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 9

Page 10: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

PUBLIZITATEA

10 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 10

Page 11: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ERREPORTAJEA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 11

1939ko DonostiakoBanderaren auzia

TESTUA: I. GAITONARGAZKIAK: J.M. ETA J.J. OLASAGASTI /KARKARA

Arraun munduan ez da ohikoa bandera berairabazteko bitan izerditu behar izatea.1939an, Orioko txalupak uretan irabazi zuenDonostiako Bandera. Hirurogeita hamazaz-pi urte geroago, Donostiako Udalaren eraba-

ki batek lanean jarri zituen berriz oriotarrak; hauek hilabete-etan lehorrean egindako lana, ez zen itsasokoa baino askozere samurragoa izan.

2016ko abuztuaren 25ean hasi zen gaia korapilatzen. Do-nostia Kulturak 1939ko bandera palmaresetik kanpo uztekohainbat argudio argitaratu zituen bere webean. Hurrengoegunean bertan, Orioko Udalak eta Orioko Arraun Elkarteakberen haserrearen berri eman zioten Donostia Kulturari etaAlkatetzari. Oriotarrek oraindik ez bazekiten ere, hor hasi

zen hilabeteak iraun zituen endredoa. Komisioko kideei bandera palmaresetik ateratzeko erabi-

litako arrazoi nagusia fundamentu eta pisurik gabea irudituzitzaien hasieratik: 2016ko hiriburutza zela eta, zerbait bere-zia egin nahi zuten Kontxako estropadetan. Banderan ohikoizendapenaren ordez –1879-2016 Kontxako... –, lehen aldizedizioaren zenbakia ezartzea erabaki zuten. Palmaresarierreparatuta 121. edizioa zen 2016koa, baina 120 zenbakiaaproposagoa iruditzen zitzaien antolatzaileei, borobilagoa,eta horretarako, 1939ko bandera baliogabetu zuten.

Orioren ondare historikoaOriotarrek argi izan zuten hasieratik banderaren auzia OrioArraun Elkartearen gaindiko gaia zela. Azken batean, herria-

Donostia Kulturak 1939ko Donostiako Bandera palmaresetik kanpo uztenzuela adierazi zuen iazko udan. Berehala, bost oriotarrek komisioa sortuzuten gaia aztertzeko. Bulegoko lanak uste baino gehiago luzatu zitzaizkien,baina 2017ko ekainean, bandera palmaresera itzultzea lortu zuten.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 11

Page 12: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ERREPORTAJEA

12 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

“Bandera palmaresetik ateratzeko arrazoi nagusiafundamenturik gabea irudituzitzaien oriotarrei.”

“Komisioko kideen iritziz, Orioren ondare historikoansartu zuten eskua.”

“2017ko ekainaren 28an itzuli zen bandera berrizpalmaresera.”

ren ondare historikoan sartu zuten eskua. Komisioko kideenhitzetan, donostiarren arinkeriaren aurrean gaiak denboraeta ikerketaeskatzen zituen.

2016ko urriaren 4an bilera izan zuten Donostiako Udale-an, Eneko Goia alkatea eta bandera palmaresetik ateratzekoproposamena egin zuen Alfonso Gurpegi zinegotziarekin.Honen ustez 39ko estropada baliogabetzeko argudioak pi-suzkoak ziren. Oriotarrentzat, ez. Ezadotasun hori ikusirik,Eneko Goiaren jarrera irekia izan zen bileran, eta gaia beharbezala aztertzeko aukera zabalik utzi zuen.

Oriotarrei denbora epe bat eman zieten estropada hari bu-ruzko azterketa egiteko, eta ikerketa amaitzean, bandera pal-maresera itzuli edo ez erabakitzeko ardura Aranzadiren eskuuztea proposatu zuen Goiak.

Informazio bilketa oparoaLehen informazio bilketa herritarrekin egin zen, eta estropa-da zaharren inguruko ekarpen ugari jaso zituzten komisiokokideek. Txosten nagusia prestatzeko ardura Xabier Alberdikhartu zuen, Aro Berriko Historian doktorea eta euskal itsas-ondarean aditua den zarauztarrak.

Alberdik martxoaren 28an aurkeztu zion txostena komi-sioari. Xabierrek lan bikaina egin zuen, astindu ederra emanzien liburutegi eta artxiboei. Bere txostena irakurri ondoren,indarberritu egin ginen. 1939ko banderak palmaresean egonbehar duela ziurtatzen duten argudio potoloak daude doku-mentuan. Apirilaren 4an txostena helarazi zuten Aranzadira.Aste luzebatzuen ostean, Aranzadik Xabier Alberdiren lanaizugarriadela adierazi zuen.

Ekainaren 28an eman zuen Donostiako Udalak azken era-bakia: Aranzadik 1939ko estropadak palmaresean egon beharduela iritzi du. Gainera, urte horretatik aurrera, testuinguruhistorikoa dela eta, estropada fase berria hasi zela azpimarra-tzen da . Ondo kostata izan bazen ere, eta arinkeriarik gabe etaondo aztertuta, palmaresean zen berriz 1939ko DonostiakoBandera. Orioren hogeita hamaikagarrena.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 12

Page 13: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 13

ERREPORTAJEA

“Kontxako estropaden historia ezin da ulertu 1939ko edizioa kontutan izan gabe”

Xabier Alberdi Aro Berriko Historian doktorea da, etaikerketa asko egin ditu euskal itsas ondarearen inguruan.Gaur egun, Albaolan eta Donostiako Untzi Museoan dihardulanean. Komisioak gaia azaldu zizunean, zein izan zen zure leheninpresioa?Bandera palmaresetik ateratzeko erabakia, benetako iker-keta bat egin gabe hartu zela ikusi nuen berehala. Hala ere,oriotarrei argi esan nien azterketak ez zuela bermatuko ban-dera palmaresera itzultzea; agian, artxiboetako dokumen-tuek kontrakoa adieraz zezaketen. Nire txostenak ez du esa-ten edizio horrek barruan egon behar duen edo ez, hori era-baki politikoa izan da. Epaia ondo dokumentatuta ematenlagunduko zuen dokumentu bat osatzea izan zen nire zere-gina. Donostia Kulturak mahai gainena jarritako argudioei buel-ta ematea erraza izan al zen?Donostiarrek 1939ko edizioari atxikitzen zizkioten ezohikoberezitasunak, puntu hauen ingurukoak ziren: estropada jo-katu zen hilabetea, estropada eremuaren distantzia, edizioaantolatu zen modua eta egoera politikoa. Argumentuak ate-ratzeko, ordea, 1939ko estropada bakarrik hartu zuten kon-tutan. Nire zeregina, gainontzeko edizio guztiak aztertzeaizan zen, beraiek 39koari atxikitzen zizkioten berezitasu-nak, beste urteetako askok ere bazituztela frogatzeko.Edizio bakarra erabili zuten lagin gisa.Hori da. Estropada batek palmaresean egon behar duen edoez erabakitzeko, ikerketa perspektiba zabalagotik egin be-har izaten da, aurreko eta ondorengo edizioak ere aztertuz.Txostena osatzeko, zein informazio iturri kontsultatu zeni-tuen?Koldo Mitxelena liburutegia, Donostia, Orio, Getaria, Hon-

darribia eta Bilboko Udal artxiboak, eta Gipuzkoako ForuAldundiko artxiboa.Esaldi bakarrean azalduta, zergatik egon behar du 39kobanderak palmaresean?1939ko edizioa gabe ezin daitekeelako Kontxako Estropa-den historia ondo ulertu.Zergatik?Estropaden birsortze bat eman zelako urte horretatik aurre-ra. Donostiako Estropadak XIX.mendean hasi ziren joka-tzen, eta 1938. urtea bitartean, edizio batzuk ez ziren antola-tu. 1939tik aurrera, ordea, estropadek pisu handiagoa hartuzuten gizartean eta, hortik aurrera, jokatzen ez ziren urtee-tan arrazoi potoloren batengatik izaten zen. Alegia, 1939. ur-tetik aurrera, egonkortu egin ziren traineru estropadak. Ikertutako dokumentu zaharretan, zerbaitek harritu zaitu?Deigarria da ideologia politiko ezberdineko jendeak arrau-nari ematen zion garrantzia. Ziklismoak edo futbolak adina-ko prestigioa zuen Donostiako Banderak. Traineruak ureta-ratzen zituzten herrien ohorea jartzen zen jokoan. Ordukopolitikariak ere konturatu ziren arraunak zenbat jende mu-gitzen zuen, eta ez da kasualitatea 1940tik aurrera Francobera ere Donostiako Estropadetara gerturatzea. Abertzale-en ikuspegitik, Kontxa aukera paregabea zen aspaldiko lagu-nekin bildu, eta frankismoak libre uzten zituen zirrikitu gu-txitan festaz gozatzeko.Historiagile gisa, zer iruditzen zaizu Donostia Kulturak39ko banderarekiko izandako jarrera?Bizi garen gizartean, historia ez dugu behar beste balora-tzen. Zoritxarrez, beste hainbat alorretan, bandera honenabezalako kasu asko ematen dira. Sarriegi, arinkeriaz hartzendira historikoki pisu handia duten gaiei buruzko erabakiak.

Xabier AlberdiHistorialaria

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 13

Page 14: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

PUBLIZITATEA

14 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 14

Page 15: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

AKUILUA HARTUTA NIRE HONETAN

Herritik eta herriarentzatAiako gazteak

DDakizuen bezala, pasa den abuztuaren 5ean , Aiako Gazte Egunaospatu genuen. Honen harira, balorazio txiki bat egin nahi genu-ke.

Festen antolakuntzari dagokionez, Fermin Muguruzak zioenbezala probatu ez duenak ez daki zer den hau.

Hasiera batean, azken urtetako gaueko martxa eskasari buelta emateko inten-tzioz gazte batzuk batu ginen, beste urteetan egon ohi zen txosna berreskuratuz.Eta hor hasi ziren bilerak, deiak, kafeak eta orokorrean tratua ez duzun jendeare-kin elkarrizketak. Sarea ehuntzen hasi zen apurka-apurka, talde polit, anitz etabatez ere gogotsu bat eraikiz.

Txosnarako baimena lortu ostean, Gazte Eguna antolatzeari ekin genion. Gaue-ko festa sustatzeaz gain, herri osoak parte har zezakeen eguneko egitaraua osatze-ari ekin genion.

Herri kirolak auzoen artean ideia polita iruditu zitzaigun, ez zen erreza izanauzo bakoitzetik taldetxo bat ateratzea ,baina deiak egiten hasi eta erronka ba-tzuk medio lortu zen osatzea.

Paella lehiaketaren antolakuntza berriz udalaren laguntzaz arinago egin ge-nuen, materiala beraiek utzi baitziguten eta banatu genituen kamiseten finantza-keta herriko taberna guztien artean egin baitzen.

Arratsaldeko Elektro-triki poteoa herriko tabernetan zehar, jan edanarekin etajolas ezberdinekin une dibertigarri bat pasatzeko aitzakia paregabea ,ondoren ze-torren gau itzelerako beroketa ariketak izan zitezen.

Eta eguna iritsi zen,udara,abuztuak 5 ,dena prest zegoen, egin beharrak banatu-ta,eta denak bere postuetan. Baina otoi egitea ahaztu zitzaigun eta ez zen barka-menik izan. Goizean goizetik laino itxi-itxi batek tapatu zuen Aia eta euria geratugabe jardun zuen,ekitaldi ezberdinak arriskuan jarriz . Ala eta guztiz ere animoaez genuen galdu eta goizean goizetik egin beharreko aldaketa eta moldaketak egi-ten hasi ginen. Gazte taldeaz aparte ohartu ginen ez geundela bakarrik, denak kez-katurik, mezuak bidaltzen laguntza eskainiz , parean zegoenak eskua luzatuz,”herritik eta herriarentzat” lema bere osotasunean beteaz eta jendearen inplika-zioaz harriturik eta berari esker,eguneko ekitaldi guztiak, guzti-guztiak aurreraatera ziren. Antolakuntzan jardun ginenentzako plazer bat izan zen, horrelako ja-rrera, gogoa erakutsi zuen pertsonekin lanean jarduteak.Horregatik Aiako gazte-en izenean ESKERRIK ASKO eman nahi dizkiegu lagundu, parte hartu eta festarainguratu ziren guztiei.

Gora Aiako Herria, Milesker eta lanean jarraituko dugu.

Turist go homepintadakDonostian, kontzertuak92 dezibeliotan egitekoUdalaren bandoa Za-rauzko Azken Portun,

autokarabana gunea non egin eztabai-da Ortzaikatik Abaromendira. Hiru ka-sutan bizilagunen kexa izan da abia-puntua. Guztiak sortzen digu azkura,guztiak molestatzen gaitu. Kexatzeaeskubide eta purrusta herri kirolbihurtu da gurean, esaera zaharra alda-tzeraino: bizilagun bat facebookekoparetean zinegotziei irainka, bi bizila-gun auzotarren elkartearen sorrera,hiru bizilagun firma bilketa, lau bizila-gun manifestazioa.

Oriotarrok uda garaiko hizpidea izandugu autokarabana aparkalekua. Kon-trako arrazoiak bi klasekoak. Alde ba-tetik, bidaiari kolektiboaren aurkako-ak: ez dutela herrian dirurik uzten, zi-kinak direla eta hainbeste astakeria.Baxuago hitz egin, herrian furgonetaeta karabana erabiltzaileak antolatzenbagara Arraun Elkarteak baino bazki-de gehiago izango ditugu-eta. Bestatik,kokapenak sortu du zalantza. Autoka-rabanen gaiari irtenbidea bilatu beharzaio, Orion egin behar da parking erre-gulatua, baina edozein etxaldetikurrun. Autopista azpiko gunea edo he-rritik kanporako partzelaren bat ego-kiena. Horixe da erraustegiarenaegi-tea, nahi dut baina urruti.

Ni plazan bizi naiz. Urtean dozenabat aldiz musika izaten dugu gauez, etalarunbatero dago zerbait. Aurrez ne-kizkien, ordea, plazan bizitzearen bal-dintzak. Etxetik gozatzen dituk aliro-nak eta txikiteroen berriketaldiak su-fritu. Herritarrak eta bizilagunak gara,ez dezagun ahaztu.

Purrusta

Jon Agirresarobe

IRITZIA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 15

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 15

Page 16: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ELKARRIZKETA

16 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

“Aurreko bi denboraldietako zifrak hobetu ditugu aurten”

I. GAITON

2004 eta 2005. urteetan ere aritu zen Orioko kanpineko ha-rreran lanean, kanpinaren etorkizuna lausoazen garaian.2016ko martxoan, zuzendari posturako kontratatu zuten.Gustura dago bi denboraldi hauetan egindako lanarekin.Zer diote aurtengo zifrek?Martxotik uztaila amaiera bitartekoak oso onak dira. Aurre-ko bi urteak nahikoa antzekoak izan ziren, partzelen okupa-zioari dagokionean. Aurten, 1.200 partzela gehiago eman di-tugu hilabete horietan, 8.000 guztira. Iaz 6.700 inguru.Abuztuko datuak ez dauzkagu oraindik, baina ikusten ari ga-renagatik, iazko datuak %10 inguruan hobetzea espero dugudenboraldi bukaerarako. Kanpina betea egon da uztaila etaabuztuko ia egun guztietan. Kanpin txikia izanik, eta hondartza ondoan egonda, norma-la ere bada udan betetzea, ezta? Ateratzen al zaio nahikoaerrendimendu udaberri eta udazkenean?Orioko kanpinak joan-etorriko 106 partzela ditu, beste 36bezero finkoentzat, eta 34 bungalow. Udan betetzea ez dazaila, hala da. Udaberri eta udazkenean bezeroak erakartze-ko, ordea, oso baldintzatuta gaude klimarekin. Udatik kanpolan asko egiten dugu Europako adineko bezeroekin. ACSI gi-daren bidez bidaiatzen dute, eta asko inprobisatzen dituzteegonaldiak, eguraldiaren arabera. Azken urteetan, kanpinak bezero mota jakin batera zuzen-du al du eskaintza? Familiak, bikoteak, jubilatuak...Bai. Guk kanpin lasaia dela saltzen dugu, goxoa, familia giro-koa. Zerbitzu eta kokapen onak dituena. Horiek dira gurebereizgarriak.

Jone OlaskoagaOrioko kanpineko zuzendaria

Bungalowak erosteko apustu ekonomiko sendoa egin zen2013an. Zer balantze egiten duzu beren errendimenduaz?Oso ona. Kanpinaren urte osoko okupazioa hobetzen lagun-du digute bungalowek. Udako denboralditik kanpo, jendeaerakartzen dute. Dagoeneko baditugu bezero fidelak. Gaine-ra, bungalowetan ostatu hartzen duten bezeroen estantziak,beste motako ostatuetan izaten direnak –2-3 egun–bainoluzeagoak dira normalean. Udan, gure kasuan, gutxienekoegonaldia 5 egunekoa da. Kanpinak lanpostuak sortzen ditu, baina Udalarentzat defi-zitarioa dela ere entzun izan da. Ez dut iraganeko datuen berri, baina orain, kanpinak iraba-ziak sortzen ditu Udaleko diru kutxarako. Irabazien ehune-ko bat kanpinean inbertitzen dugu, eta gainontzekoa, Uda-leko beste proiektuetara bideratzen da. 2004 urtean, kanpina txikitu zuen Udalak hondartzakoerreforma egiteko. Urte batzuetan, kanpina itxi egingo zena-ren zurrumurrua ere zabaldu zen. Azken urtetan, berriz in-bertitu da dirua.Kanpina herrian balore positiboa dela argi dago. Bertako be-zeroek bizitza ematen diote herriari. Azken urteetan emanzaion bultzadarekin, kanpinak etorkizuna bermatuta duelaesango nuke nik. Bezeroek asko eskertu dituzte azken urtee-tako aldaketak eta instalazioetan egindako berrikuntzak.Zementurik gabeko kanpin eta hondartzek geroz eta arra-kasta handiagoa dute.Ez dakit hondartzako erreforma zein egoera sozial eta eko-nomikotan egin zen. Harritzen nauena da, hondartza ingu-rua eraldatzerako beste herrietako esperientziak bazirela

Jone Olaskoaga –Orio, 1977– abuztu bukaeran bildu da KARKARArekin, udakemandakoez hitz egiteko. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, aurtengodenboraldia ona izan da, Orioko kanpineko zuzendariaren esanetan.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 16

Page 17: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ELKARRIZKETA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 17

“Orioko kanpinakirabaziak sortzen dituUdaleko diru kutxarako.”

“Azken urteetan emanzaion bultzadarekin,kanpinak etorkizunabermatua du.”

dagoeneko. Herriaren balio turistikoa, eta kanpinarena, du-darik gabe, ezberdinak lirateke orain lehengo hondartzareninguru naturala mantendu izan balitz. Autokarabanentzat egin nahi den parkingak hautsa arrotudu herrian. Egiten bada, izango al du eraginik kanpinarenmartxan?Nire iritziz, eskaintza desberdinak dira. Bezero batek, mo-mentu batean, kanpin baten zerbitzu guztiak nahi ditu.Beste batean, berriz, behar konkretu batzuk bakarrik izanditzake. Autokarabanen parkingak ez dio eragin negatiboriksortuko kanpinari. Gainera, Udalak gaur egun ematen ezduen zerbitzu bat emango luke.Udan bolo-bolo ibili da turismo masiboaren gaia. Oriok,nahikoa turista erakartzen al du?Oriok aldaketa estruktural baten beharra du turismo arloan.Herriak krisi identitarioa duela ere esango nuke. Herrian bimultzotan sailka daiteke jendea: batetik, Orio turista kanti-tate honekin mantentzearen aldekoak. Bizitzeko herri lasaiada, eta herritar askorentzat luxua da hori. Beste aldean, tu-rista gehiago erakartzearen aldekoak ditugu. Ondo aztertubeharreko gaia da. Zer nahi du gehiengoak? Lanketa handiadugu aurretik.Oriok, ba al du turismoa erakartzeko bereizgarririk?Zumaia, Getaria edo Zarautz espezializatu egin dira, bereiz-garriak dituzte: flysch-ak, Balenciaga, arrantza, gastrono-mia, surfa... Orio herri lasaia da, paseatzeko leku ederrakdauzka, eta aukera asko eskaintzen dituen ibaia. Historikokiere intereseko eduki asko eskaini ditzake Oriok: arrauna,ontzigintza, bale arrantza... Badugu nahikoa lehengai, kali-tatezko eskaintza turistikoak diseinatzeko.

KARKARA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 17

Page 18: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ARGAZKI ERREPORTAJEA

18 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

San Donato eta

San Lorentzo jaiak

OLATZ ZULOAGA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 18

Page 19: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ARGAZKI ERREPORTAJEA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 19

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 19

Page 20: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ARGAZKI ERREPORTAJEA

20 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

Haur, gazte eta heldu, guztiak festan Egun batzuetan euriak kaleak busti arren, eguraldiak ez zituen goibeldu San Donato eta San Lorentzo jaiak.Gazte egunarekin hasi ziren Aiako festak; lehen aldiz antolatu zuten herriko gazteek eta arrakastatsua izan zeladiote han izan zirenek. Behin martxa hartuta, jaiak ez ziren geratu bost egunez. Haurrek izan zuten berea, pro-pioa, apar festa, puzgarri eta jolasekin. Buruhandiak ere egunero atera ziren, trikitixa doinuen konpainian, ko-rrika saio batzuk egitera. Eta Aiako festak guztientzat direnez, ez ziren falta izan, ezta ere, urteroko musa, pilota,toka eta sardinak.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 20

Page 21: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ARGAZKI ERREPORTAJEA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 21

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 21

Page 22: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

22 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

PUBLIZITATEA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 22

Page 23: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 23

Hura bai martxa!Guxabi, Marinela, Itsas Ondo, Boga Boga, Txinparta...Hondartzako txiringito zaharretako jabe eta langileekin egon daKARKARA, galdera konplexu bati erantzun posibleak bilatzen hasteko asmoz: Antillako apustu estrategikoa, ondo atera al da?

ERREPORTAJEA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 23

Page 24: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ERREPORTAJEA

24 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

TESTUA: I. GAITONARGAZKIAK: K. MORAN / M.L.LOPETEGI / J.M. GOZATEGI /L.GLEZ DE TXABARRI

Gogoan dut Julian Retegi jatetxe kanpoaldean,pilota eskuan zuela, semeari sakea nola eginerakusten... Zarauzko frontoian jokatu ostean,askotan etortzen zen gurera afaltzera.Besoetako ileak tentetzen zaizkie Jose Mari

San Sebastian eta Maria Jesus Leundari halakoak gogoratze-an. Beste behin, Donostiako Jazzaldian jotzekotan zirenatzerritarrak ere izan zituzten Alanbreronean. Orion ostatuhartuta zeuden, eta ez zuten entseguak egiteko lekurik. Jate-txean jotzen utzi zieten. Jende piloa gerturatu zen entzutera.Hura bai saltsa!

Inguruko herrietako sukaldari ezagunak askotan izaten zi-ren Orioko hondartzan afaritan igandetan, beren negozioakitxi ostean. Lasarteko zaldi karreretako jockeyak ere sarri.

1974tik 1997ra bitartean, erruz egin zuten lan Alanbrerone-an. Beste taberna eta jatetxeetan ere bai. Denentzat zegoenlana, jende asko mugitzen zen garai hartako txiringitoetan,dio Jose Marik. Gauerdia ondo jota ere jarduten ziren parri-lan. Egoerak oso trabestua behar zuen mokadua egitera eto-rritako bezeroak tripa bete gabe bidaltzeko.

Gaueroko kafe eta izozkiakUdako iluntzetan, turistez gain, herriko jende asko ere hon-dartzako txiringitoetara hurbiltzen zen afaldu, kafea hartuedo izozkia jatera. M. Jesusek hitz onak bakarrik ditu jatetxe-an lanean aritutako langile zein bezero oriotarrentzat. Gaz-tetxo askok gustura heltzen zieten liburuei irailean, uda gure-an lanean pasa ostean, dio barrez Jose Marik, gauero nego-

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 24

Page 25: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 25

ERREPORTAJEA

“Udako iluntzetan, turistezgain, herriko jende askohurbiltzen zen hondartzara.”

“Kanpineko turistek etapalazio inguruak betetzenzituzten domingeroak biziaematen zioten Oriori.”

zioa ordubiak jota ixten zutela gogoratzean.Boga Bogan ere makina aldiz kentzen zizkioten kartak eta

tapetea mahai gainetik jendeari, ordu txikietako kanpaiak joeta taberna itxi ezinda. Oporretan ez zen etxeratzeko presa-rik izaten. Orain, ordea, bezeroek bestelako ohiturak dituzte.Hori uste du Jose Manuel Gozategik. Makina uda pasa zituenizerditan, familia osoarekin batera, Boga Boga jatetxean la-nean. Txiringito batean edo bestean, erraza zen herriko lagu-nak topatzea, eta horrek jendea erakartzen zuen hondartzaaldera. Kristoren giroa sortzen zen.

Diputazioan lan egiten zuen gizon bat askotan pasatzenzen Boga Bogatik jai egunetan. Josek, Jose Manuelen aitak,sarri galdetzen zion ea Antillako proiektu berriaz ezer baze-kien. Hark ez zion erantzun argirik ematen. Agian zuena li-bratuko duk, hortxe zagok mugan...Hondartzako gainontze-ko negozioak bezala, 1997an itxi zuten jatetxea, beren boron-datearen aurka.

Gozategitarren familiak lanerako zuen fundamentua iku-sita, agintariek eraikitzera zihoazen hiru txiringito berrieta-ko bat hartzera animatzen zituzten. Enkantean atera ziren.Ez dakit jendeak zer espero zuen. Guk argi ikusi genuen kon-tzesioa lortzeko zifrak altuegiak zirela. Zaila zen zenbakihoriekin negozioak errentagarri egitea.

Kaxueletako tapak altxatzerainoBezeroak etxean bezala ibiltzen ziren Alanbreronean zeinBoga Bogan. Jabeek harreman estua zuten beretako askore-kin. Batzuekin estuegia ere bai!nabarmendu du Josek iro-niaz. Janari usainari segika, sukalderaino sartzen zirenak erebaziren, kazueletako tapak altxa eta barruan zer zegoen ikus-tera.

2013an, Gozategitarrek Orioko Kanpineko taberna berri-tua hartu zuten errentan. Honi ere Boga Boga jarri zioten ize-na. Jose Manuelen arabera, bi tabernen martxan gehien al-datu dena bezeroen profila da. Jendeak pazientzia gutxiagodu gaur egun, eta zorrotzagoa ere bada da janari kontuetan.Lehen sota, caballo, reyizaten zen menua. Parrilan egiten zu-ten lan gehien, eta sukaldean, orain baino gutxiago. Sardinaizaten zen nagusi. Txitxarroa, oilaskoa edo paella ere erruzzerbitzatzen zituzten, tarteka itsasaldiek dantzan jartzen zi-tuzten mahaietan.

Jose Manuelen ustez, kanpineko turistek eta palazio ingu-ruak betetzen zituzten domingeroek agian ez zuten dirugehiegi utziko herrian, baina benetako bizia ematen ziotenOriori. Antillako erreformarekin martxa hura ahituko zena-ren errezeloa izanik, malkoak ere atera zitzaizkien BogaBoga zaharra bota zutenean. Tristea izan zen azken eguna.Dena hustu eta makinek nola eraisten zuten begira egon ginen.

Nortasuna eta giro propioaHondartza ingurua paradisuazen Martin Fowles eta SteveBriggs ingelesentzat, eraldatu aurretik. Urtero etortzen zi-ren kanpinera, Antilla zaharraren izaera basatia ez baitzuteninguruko beste herrietan topatzen. Nortasunazuten hon-dartzak eta inguruko txiringitoek, Laura eta Elisabet Gonza-lez de Txabarriren iritziz. Horrek erakartzen zuen Martin eta

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 25

Page 26: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ERREPORTAJEA

26 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

Steve bezala, txoko ezberdinetako jendea. Orioko hondartzakizaera eta giro propioa zeuzkan.

Marinela jatetxea bi urtez gobernatu ostean, bi ahizpen gu-rasoek Antillako Los Troncos txaleta erosi zuten 1983an,moldatu eta familiako negozio bihurtzeko. Guxabi izena jarrizioten tabernari. Gazteak ziren orduan bi ahizpak. LeonardCohen edo The Policeren kantak jartzen zituzten iluntzero,taberna girotzeko. Udan gauero sortzen zen giroa terrazan.Oroitzapen bikainak dauzkagu. Elisabet Madrila joan zenunibertsitate ikasketak egitera. Bertan, jende askok ezagu-tzen zuen Orio. Getariaren aldean, adibidez, izen handia zuen80ko hamarkadan.

Urte gutxian, porlan festaAntilla inguruan zementu asko sartu zuten nahikoa epe labu-rrean: kanpoko barra, malekoia, txiringito berriak, etxeak,hotela... Hondartzako giroa nabarmen epeltzearekin batera,balio handiko ondare ekologikoa zanpatu zuen porlanak. Eli-sabet, Laura eta gainontzeko anai-arrebak bazuten horrenkontzientzia. Orduko agintarientzat, ordea, ingurumenarenaldeko argumentuek pisu gutxi zuten. Antillako erreformakeskatzen zituen arreta eta ardurarako oso azkar hartu zirenerabakiak. Ordurako, zementuaren garapen eredu hori zahar-kitu xamarra zegoela iruditzen zitzaigun guri, dio Elisabetek.

Proiektu berriak dena eraldatuko zuela jakitean, bi ahiz-pek argi ikusi zuten zetorrenak ezin zuela oso ona izan. Buka-

“Antilla zaharraren izaera basatia ez zen inguruko herrietan topatzen.”

“Garbi dago, orduko apustuakkale egin du.”

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 26

Page 27: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ERREPORTAJEA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 27

era nahikoa traumatikoaizan zela gogoratzen dute. Madrile-ra ere joan ziren, obrei buruzko lehen eskuko informazioabiltzera. Jakin zutenaren arabera, proiektua gauzatzeko Cos-tasen eta udalaren lurrak bereizten dituen Línea marítimo te-rrestredelakoa atzeratu behar izan zuten. Horrela, Costasenlurretan geratu ziren hondartzako txalet guztiak, Guxabibarne. Desjabetzea asko merketzea lortu zuten, dio Elisabe-tek. Antillako obren atzean interesak egon zitezkeen galde-tuta, kategoriako erantzuna eman du: ura pasatzen den lekuguztietan geratzen da umedadea.

Herriak babesturiko eraldaketa?Kanpoko barra eta errioaren bestaldeko kofradia arrantza-ren justifikazioarekin egin ziren, eta gaur sei bapore bakarrikditugu Orion. Hondartzako uraren, eta batez ere hondarra-ren kalitateak, nabarmen egin dute okerrera azken 20 urte-tan. Geomorfologian doktorea den Jose Miguel Edesok zu-zendutako ikerketa baten arabera, Antilla hondartzako hon-dar alearen tamaina bikoiztu egin zen 1988 eta 2012 urteenartean, besteak beste, espigoi berriek eragindako korrontealdaketen ondorioz.

Hondartzako lehen lerroan eraiki ziren etxebizitzei dago-kionez, 96tik 39 hutsak daude, erroldatutako inorgabe –Orioko Udalak 2017ko uztailaren 23an emandako da-tua–. Hotelak 2006an zabaldu zituen ateak, azpian trata-menduak eskaintzeko 1250 metro karratuko talasoterapia

zentroarekin. Urte gutxira, instalazioek itxura zargaldua zu-ten, kanpotik eta barrutik. Bezeroek Trip Advisor webgune-an idatzitako iritziei erreparatuz gero, termino gutxiesgarriugari topa daitezke: utzikeria, lotsagarria, eskasa,... Bertanostatu hartu eta, aurretiazko abisurik gabe, SPA zerbitzuaitxita topatu zuela kexatzen denik ere bada. Hotel Talasote-rapia Baleak 2016ko azaroan itxi zituen ateak. Eraikina en-kantera atera zen gero, eta beste jabe batzuek 2017ko ekaine-an zabaldu zuten berriz.

Txiringitoen gaira itzuliz, berriak eraiki zituztenetik nego-zioak sarri aldatu dira eskuz. Azken urtetan, Galerna jatetxeada urtez urte jabe berekin iraun duen bakarra. Antilla erabe-rritzeko proiektua agintariek uste zutena baino okerragoatera dela iritzi dute Elisabete eta Laurak. Garbi dago, ordukoapustuak kale egin du. Hondartzako plana politikariek disei-natu eta gauzatu zuten, baina herriko jendeak ez zuen aurka-ko ahotsik altxatu. Ikusi egin behar herritarrei zer saldu zi-tzaien: itsas pasealekua, kirol portua, hotela, garapena, mo-dernitatea... Elisabet eta Lauraren ustez, erreformakbeharrezkoak ziren, baina egindako obrak gehiegikeria hutsaizan dira.

Esther Larrañagak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen etaLurralde Plangintza saileko buru izan zenak, Guxabikoahizpen tankerako iritzia plazaratu zuen duela urte gutxi:Orioko hondartzako erreforma egin behar ez denaren eredugarbia da.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 27

Page 28: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

28 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

Aiako eskola-umeak1965 urte inguruan

Andres Odriozolak bidali digu goiko argazkia. Aiako eskola-umeakagertzen dira bertan, 1965 urte inguruan. Samuel Pelaez zutenmaisu. Hauek dira argazkian agertzen direnen izenak, ezkerretikhasita:

Goian: Martin Sarobe, Valentin Aldalur, Andres Odriozola, Samuel Pelaezmaisua, Julian Lizaso, Antonio Aldalur, Jose Antonio Lisazo, Higinio Arrizaba-laga eta Jose Aranberri.

Bigarren lerroan zutik: Pedro M. Arruti, Jose M. Aranberri, Roman Aranbe-rri, Jesus Valle, Jose M. Uria, ezezaguna –praktikantearen semea–, FernandoAriztimuño, Miguel Angel Mujika, Alberto Azpiroz, Mariano Lizaso eta Euse-bio Manterola.

Eserita: Juanito Ibarguren, Eusebio Sarobe,Fermin Zuloaga, Jose Luis Te-lleria, Agustin Lopetegi, Jose Antonio Azpiroz, Paulo Aldalur eta Ignazio Hue-gun.

Txoko honetan erakustekomoduko argazki zaharrenbat baldin badaukazu, ekarriKarkarara eta gustu handizargitaratuko dugu, zuk eka-rritakoa dela jarrita.

ARGAZKI MUNDIALA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 28

Page 29: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 29

ELKARRIZKETA

“Orion munduguztiko jendeaikusteak harritu gaitu”

NERE MANTEROLA

Carlos Lizarralde eta Carolina Barrio Asier semearekin izandira Orion uztailean. Carlos, Xanti Manterola Txagaeta MilaArostegiren familiakoa da, Argentinako iloba.Carlos, ze lotura duzu Oriorekin?Lizarralde: Nire aitaren gurasoak biak euskaldunak ziren.Aitona Bilbokoa zen eta amona, berriz, Errenteriakoa, LideArostegi. Sei anai- arreba ziren eta gerra garaian Argentina-ra joan ziren. Han ezagutu ztuen elkar. Nire amona FelipeArostegiren lehengusua zen, hortik dugu Oriorekin lotura. Oriorekin izan zenuen lehenengo kontaktua?L:90eko hamarkadaren hasieran zure gurasoak etorri ziren,Mila Arostegi eta Xanti Manterola. Gu txikiak ginen bainaarratsalde oso bat pasa genuen Ongi- etorrikartelak egitenaireportura eramateko. Ni, gero, hamabost urterekin etorrinintzen lehenengo aldiz. Han, hamabost urte betetzean opa-ria egiten da eta gure etxean hona bidaiatzea zen oparia.Gero, askotan egon naiz. Maitemindu egin nintzen eta betietorri nahi izaten dut.Carolina, zer moduz joan da Oriorekin izan duzun lehenen-go kontaktua?Barrio:Ondo joan da. Europara etortzen naizen lehen aldiada eta denak oso ondo funtzionatzen duela iruditu zait. Lasaibizi zarete, legeak errespetatzen dira, hondakinak bananduegiten dira…Zuen semeak Asier izena du, Asier Lizarralde. Zergatik jarridiozue izen euskaldun bat zuen semeari?L:Memoriaren kontua da. Bat nondik datorren eta bere jen-dea zein den gogoratzea garrantzitsua da niretzat. Argenti-nan ere badago nire jendea, jakina, baina ez dakit, euskaraere beti gustatu izan zait eta nire aldamenean edukitzeko erabat izan daiteke izenarena. Zuen Argentinako bizitza eta Orion ezagutu duzuen bizitzaalderatu iezazkiguzue.

Carlos Lizarralde eta Carolina BarrioOriotar jatorriko argentinarrak

L:Nik txikitan ezagututako herriarekin konparatuko dut.Lehenengo aldea jendearena da, han jende gehiago dago.Hemen kalea eta natura oso gertu dago, itsasoa, mendia… Nitxikitan antzera bizi nintzen, bizikletan ibiltzen nintzen ka-lean, lagunekin denbora asko pasatzen nuen kalean… Orainhori asko aldatu da. Jendeak bizitza gehiena etxean egitendu, kotxez joaten da leku guztietara… Inseguritate handiadago. Atzo adibidez, sozidadetik Lur eta Manex gaueko ha-maiketan etxera bizikletaz joan ziren bakarrik. Hori Argen-tinan, pentsaezina da. Lehenago egiten zen, baina orain ez,arrisku handia dago eta pentsaezina da.B:Hemen jendea erlaxatuago bizi dela uste dut, zoriontsua-goa dela, beste ordutegi batzuk ditu, beste lasaitasun bat.Han inseguritate handia dugu eta horrek asko eragiten du.Zerk harritu zaituzte?L: Aparkatzeko sistemak harritu nau. Oraindik ez dut ulertu.Leku batzuetan ordaindu egin behar dut, beste batzuetanordu erdi bakarrik utz dezaket eta beste batzuetan nahi adi-na. Orio herri txikia izanik denarekin konektatuta dagoelaere iruditu zait. Haurrak heldu egitean, ikasketak egitera jo-atea, lan egitera joatea eta gero erraztasunez etortzea ederrada. Han etxetik ateratzen zarenean zailagoa da bueltatzea.Argentinar asko egoteak, kanpoko jendea egoteak ere harri-tu nau. Kanpotik, uix! denak euskaldunak, itxi xamarra izan-go zenaren sentsazioa nuen, eta gero, edozein etor daitekee-la eta lekua bere egin dezakeela sentitu dut. Hori Argentinakere badu, eta hemen ere sentitu dut. Orion mundu guztikojendea ikusteak harritu nau.Itzuliko zarete?L:Bai, noski baietz!B:Ni itzuli, itzuliko naiz! Eta bizitzen ere geratuko nintzate-ke!

Carlos, Carolina eta Asier, Martin eta Lur Orioko lehengusuekin. 4.jene-

razioa ere elkartu da Orion. N. MANTEROLA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 29

Page 30: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

30 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

IRITZIA

Eta aurtengoa balekoa balitz?

Iraila gerturatzearekin batera, bada herrita-rroi barnean sortzen zaigun halako korapiloedo urduritasun puntu bat. Bi astez, tribu ho-ria bilakatzen gara, denok barnean ditugunherri sentimendua eta harrotasuna puzten

zazkigu –bai, are eta gehiago–.Igandea, goizeko 8:15. Trenean bagoi barnean ez da

horia ez den beste kolorerik izaten. Donostiako gelto-kian hanka jarri orduko ikustekoa da norbanako ba-koitzari niki horiak ematen digun indarra eta arpegie-tan dugun ilusioa. Estropada hasi baino hiru bat ordulehenago, gazte kuadrilak Aquarium parera iritsi, le-kua hartu eta bertan prestatzen dugu gure txokoa. Lu-rrikarak, tsunamiak, meteoritoak… edozer etortzendela ere leial itxaroten dugu gure lekuetan irrifarra

galdu gabe. Orduari begira igarotzen dugu goiza, unehandia iritsi zain.

Erloiua aurrera joan ahala urduritasuna handitzendoa, baita pasealekua betetzen ere. Kolore aniztasunagehitxo handitzen da oriotarron lasaitasunerako... Zu,hala ere, harro zaude, zure lekua baino hobeagorikinork ez baitu aurkituko. Goiz esnatzeak badu bere sa-ria!

Irratia konektatu, aurikularra belarrian sartu eta le-hen tandari erreparatzen diozu, baina zeharka. Azkentanda iritsi da. Hemen dira gureak. Epaileak zutitu dubandera txuria. Eta zast! Konturatu zarenerako Udai-baiko bikote petral bat muturraren aurrean sartu zai-tu. Ezin duzu ezer ikusi. Zureak egin du.

Teklatuaren aurrean jarri naizen une ho-netan ideiarik ere ez dut zer den irailekobigarren igandean gertatuko dena. Aijakingo banu!

Aurrekoan, Zarauzko ikurriñan, negarra ez genuenurruti: larunbatean guztiz txoratuta eta igandean... Es-tropada telebistaz ikusi bagenuen ere, alironerakobertan ginen... Hori da hori poza! Herri osoa plazan ze-goen, baita Eusko Gudari kaleko txinatar dendako fa-milia ere.

Oriotarrak zertzeate ba exajeratuk!esaten digutene-an saiatzen naiz adierazten arraunarekin dugun lotu-ra-grina-maitasuna zenbaterainokoa den, baina bada-kit zaila dela ulertzen. Horretarako joan den igandeko

plaza-udaletxeko irudi haren partaide izatea besterikez da behar.

Idazki hau argitaratu eta gero pasako da dena. He-rria gailurrean izango dugu ala datorren urtekoarenesperoan?

Emaitza edozein delarik ere, aurtengo denboraldianeskaini diguzuena eskertzea baino ez zait geratzen.

Gure aitaren begien distira , Oiartzunen jaiotakoiloba txikiaren aupa Orioa eta bertan bizi garen familiaosoaren ilusioa ez da ordaintzen munduko diru guz-tiarekin ere!

Oriotarra izateaz harro! Inoiz baino gehiago. Etadena zuei esker!

Esango ez dugu bada beti aupa Orio!

“Hori da hori poza! Herri osoa plazan zegoen, baita Eusko Gudarikaleko txinotako familia ere”

“Igandea, goizeko 8:15. Treneanbagoi barnean ez da horia ez denbeste kolorerik izaten.”

Intza Unanue Marisa Arruabarrena

SOKARI TIRAKA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 30

Page 31: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 31

OROIMENAREN KUTXA

Manuel Olaizola bere mutilekin, gorbata eta guzti.

Manuel Olaizolabizirik naufragiotik

Irailaren 10ean, arratsaldeko lehen orduan, Getariko LaSantísima Trinidad trainerua Donostiako moilatikitsasoratu zen. Donostiatik bost milia ingurura, traine-ru bat topatu zuten iraulita. Ontziko 11 gizonak uretan

zebiltzan, olatuen kontra borrokan, ontziari heldu nahian.Manuel Olaizola zegoen haien artean, arrantzontziaren pa-troia. Getariarren patroia, berriz, Bartolome Uranga zen. Ha-ren gizonek banan-banan igo zituzten uretatik beren traineru-ra 11 arrantzale oriotarrak, eta etxera eraman.

Albistea 1897ko irailaren 13koa da. El Día egunkariakeman zuen –guk euskaratuta–. Naufragio hartako ManuelOlaizola da 1901eko maiatzean balea harrapatu zuten bostpatroietako bat, bertsoetan aipatzen den lehena; eta bera da1901eko irailean Oriora Kontxako aurreneko bandera ekarrizuen patroia.

Heroe bihurtua ere badugu Olaizola aspaldi honetan, bale-aren bertsoengatik eta bost urtean behin herrian ospatzendugun balea-egunagatik. Hala ere, ez dakigu askorik arran-tzale haren bizitzaz. Historian jasotako haren biografia labu-rra da, eta dakigun gehiena arraunari lotuta dago. Ondokohau Orioko patroiak, herri txiki baten historia handia liburu-tik hartua da:

Manuel Olaizola 1861-04-23an jaio zen Orion. Hamar urtezituela, umezurtz geratu zen. Orduan hasi zen arrantzan. Bizi-tza osoa itsasoari lotuta eman zuen. 1890ean jokatu zuen lehe-nengo estropada, patroi. Hirugarren geratu ziren, banderaLuis Karrilek irabazi zuen donostiarrentzat.

1901-09-09an irabazi zuen Oriorentzat lehen bandera,atzean San Pedro, San Juan eta donostiarrak utzita. Banderaeta 700 pezetako saria izan zuten. Oinez itzuli ziren, Igeldotikbarrena; Muniota baserrian geratu ziren sagardo pixka bathartzen, herrira iritsi aurretik. Denera, Kontxako 5 banderairabazi zituen: 1901, 1909, 1910, 1916 eta 1919koa. Azken hori

Oroimenarenkutxa

izan zen, 1919koa, oriotarrek horiz jantzita irabazi zuten lehe-na.

1911n Oriok uko egin zion getariarrekin finala jokatzeari,haiek arauz kontra zihoazelakoan: aurreneko estropadatik bi-garrenera bi mutil aldatuta. Getariarrek bakarrik egin zutenibilbidea. Gero, Orio damutu egin zen egindakoaz eta barka-mena eskatu. Olaizolak sinatutako gutunean 1.500 pezetakodiru-saria eskatu zuten. Onartu egin zitzaien.

Getariarrak Mendibeltzera etorri ziren, irabazitako bande-ra mendi gainetik oriotarrei erakustera, hura astinduz. Orio-tarrak haien bila abiatu ziren eta haiek herrira bueltatzea era-baki zuten. Oriotik bertsoak jarri zitzaizkien getariarrei,oraindik ere zenbaiten gogoan daudenak.

1928an Ciaboga aldizkariak elkarrizketa egin zion Manue-li, 67 urterekin erretiratuta zegoela. Arraun-aldizkaria erdarahutsez argitaratu zuten beti. Olaizolari egindako elkarrizke-tako hitzak dira Ciabogak bere denbora guztian euskaraz pla-zaratutako bakarretakoak; seguru asko, Manuel ez zelako er-daraz moldatzen.

1930ean Donostiako Udalak omenaldia egin zien ManuelOlaizola eta San Pedroko Aita Manuel patroiei. eta gorbatabana erregalatu. 1941-12-11n hil zen Olaizola, 80 urterekin. Al-txerriren garaian, 70eko hamarkadan, traineruak Olaizolaizena hartu zuen. 2001ean ospakizun bikoitza izan zen Orion,balearen eta lehen banderaren mendeurrena. Bietan, Olaizolaprotagonista.

Getariako arrantzaleei esker salbatu ziren heriotzatik1897an Orioko 11 arrantzale. 1897ko naufragioaren albisteakosatu egiten du Manuelen biografia. Olaizolak 36 urte zituenorduan, eta artean gertatu gabeak ziren Orioko historia mar-katu zuten 1901eko bi gertaerak. Historia bestelakoa izangozen getariarrak orduan han egokitu izan ez balira.

IÑAKI ITURAIN

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 31

Page 32: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

32 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

KARKARA.EUS

Donostiako erraldoien jantziak egin dituzte Rosaura Bravok eta Argiñe Azkaratek

Hilabeteetako lanaren ondoren, abuz-tuaren 12tik 19ra jendaurrean ibili zirenDonostiako erraldoiak, itxuraberrituta.Esku eta aurpegi berrituak dituzte, bate-tik, eta jantzi berriak, bestetik. Azken ho-riek Orion eginak dira, Rosaura Bravoketa Argiñe Azkaratek, hain zuzen.Lau metroko altuerako zortzi erraldoienjantziak egin dituzte; Hego Euskal Herri-ko probintzia bakoitzeko bikote bat. Ara-batik, Erromualdo eta Estitxu, Guardiakodantzariak; Bizkaitik, Mattin eta Maritxu,

olagizona eta baserritarra; Gipuzkoatik,Xanti eta Karmeli, arrantzale oriotarraeta batelera pasaitarra; eta Nafarroatik,Eneko eta Blanca, Erronkariko bikotea.Erraldoien jantziak egiterakoan lehendikzuten esentzia ez galtzea zen Itzurun Do-nostiako erraldoi eta buruhandien kon-partsaren nahia, baina bazen zer hobe-tua. Ikerketa egin dugu pertsonaia ho-riek fideltasunez irudikatzeko, jantzihistorikoetan oinarritu gara, dio Bravok.Orioko arrantzaleak, adibidez, alkandora

lekeitiarra zuen jantzia, eta aldatu egindiote pertsonaiaren esentzia hobetzeko.Ikerketa lanetan adituen laguntza handiajaso dute. Ramon Garcia jantzi klasikoe-tan adituak eta Arabako Foru Aldundiakzalantzak argitzen lagundu diete. Etahaiengandik jasotako xehetasunakerrespetatu dituzte jantziak egiterakoan:brodatuak, detaileak...Herritarren laguntza eta inplikazio han-dia ere jaso dutela dio Bravok. Orio herritxikia da eta denok elkar ezagutzendugu, jantziak ia auzolanean egin ditugu-la esan daiteke. Xantiren arpoia eta Blan-caren lepokoa egiteko, adibidez, ezinbes-tekoa izan dute herritarren laguntza, bai-ta tailerra jartzeko ere, Loretxutabernako jangela utzi baitiete josteko.Oriotarrentzat eskertza dantzaAbuztuaren 12an hasi zen DonostiakoAste Nagusia eta orduan izan zuten erral-doi berriek jendaurrean lehen zita. Txupi-nazoaren ondoren, Gipuzkoa Plazan,Itzurun konpartsak oriotarrei emandakolaguntza eskertu nahi izan zien. Erral-doiek dantza eskaini zieten, Bravori etaAzkarateri ez ezik, oriotar guztiei, bereninplikazioagatik.

Kultura

OSPAKIZUNA

50. urteurrenaLuis Gozategi eta Begoña Letamendi ginen ez-kondu, Juan Bataiatzailearen egunean, 1967koekainaren 24an.50 urte pasa dira geroztik, eta familia guztiare-kin ospatu genuen urteurrena. Zoriontsu izanginen egun hartan, eta zoriontsu orain ere ingu-rukoekin urrezko ezteia ospatzean. Muxu han-di bana denei!

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 32

Page 33: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

KARKARA.EUS

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 33

KulturaEskaintza berriakizango ditu aurten Ostargik

Ostargi taldeak hainbat berrikuntza eskainiko ditu datorren ikasturte-ari begira. Jantzigintza, joskintza, ehoiziri-lanak, patchworka eta kako-rratz lanak egin dituzte orain arte. Irailetik aurrera, horiez gain, beste biikastaro ere eskainiko dituzte.Batetik, paperezko eskulanak egiteko ikastaroa emango du Koro Arra-tibelek. Paper birrinduarekin bitxiak, kaxak, koadroak, hiru dimentsio-ko piezak eta askoz gehiago ikasteko aukera izango da bertan. Ikasta-roa doakoa izango da, materiala erosteko dirua soilik jarri beharkodute ikasleek.Bestalde, hainbat guraso gazteren eskariz, Ostargiko zenbait kide kon-ponketa sinpleak egiten erakusteko prest agertu da interesa duenari:galtza-barrenak, konponketa txikiak, botoiak...Interesa duenak Kultur Etxean eman dezake izena, irailaren 1etik au-rrera, 943 13 44 09 telefono zenbakira deituta edo bertara joanda9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

KirolaMikel Amilibiak zilarra lortu dumunduko eskubaloi txapelketan

Kirola2017-2018 arraun denboraldia martxanTraineru denboraldia amaitzen ari da eta begiak ha-rrobian jarri ditu dagoeneko Orio AEk. Arrauna gus-tuko duen eta praktikatu nahi duen orori ateak irekieta 2017-2018 denboraldirako izen-ematea zabaldudute. Kirolaz gain, laguntasuna, taldekideekikoerrespetua eta arduratsua izaten irakasteko tokiadela dio Arraun Elkarteak.Irailaren 12an eta 13an egingo dituzte bilerak, maila-ka. Interesa duena Arraunetxen egingo diren bilere-tara joan daiteke. Hauek dira ordutegiak:–Alebin maila – 2006-2007 urteetan jaiotakoak: irai-lak 13, asteazkena, 16:45ean– Infantil maila – 2004-2005 urteetan jaiotakoak: irai-lak 12, asteartea, 17:30ean–Kadete maila – 2002-2003 urteetan jaiotakoak: irai-lak 13, asteazkena, 17:30ean– Jubenil maila – 2000-2001 urteetan jaiotakoak: irai-lak 12, asteartea, 18:15ean

KirolaZilarrezko domina irabazi dute Carrerak etaGozategik Europako Sofbol TxapelketanRebeka Carrera eta Miren Gozategi oriotarrek Euro-pako Sofbol Txapelketa jokatu dute Italiako Monte-granaro hirian, Atletico San Sebastian taldearekin. Fi-nalera iritsi zen Donostiako taldea, eta larunbateanjokatu zuten partida Errusiako Caroussel taldearenaurka. Finala irabazi ez bazuten ere oso gusturadiraegin duten lanarekin. Carrera oriotarrak azaldu due-nez, finalera iritsita beren nahia bete dute, gure hel-burua lehen hiru postuetan sailkatzea baitzen.Europako Sofbol Txapelketan podiumera igotzea lor-tu duen lehen talde euskalduna izan da Atletico SanSebastian, eta jokalari oriotarrak egin duten lanazharrodaude. Txapelketa zoragarria izan da, eta parti-da onak jokatu ditugu, adierazi du Carrerak.

Mikel Amilibia oriotarra, Tibilisin –Georgia– jokatu den jubenilmailako munduko eskubaloi txapelketan izan da udan, Espai-niako selekzioarekin. Partida guztiak irabazi ostean, finaleraheldu zen Amilibiaren taldea. Abuztuaren 20an jokatu zuten azken norgehiagoka Frantziakoeta Espainiako selekzioek. Bi selekzioek lehia oso estua izan zu-ten partida osoan zehar. Azkenean, Frantziak irabazi zuen jube-nil mailako munduko eskubaloi txapelketa, 25-28 emaitzarekin.Zarauzko Amenabar taldeko jokalariak bi gol sartu zituen fina-lean. Oso sentsazio onarekin geratu naiz –esan dio AmilibiakKARKARAri–, bigarren egitea sekulako esperientzia izan da.

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 33

Page 34: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

ZERBITZUAK

34 KARKARA 2017KO IRAILAREN 1A

IRAILA:1ean, Lasa2an eta 3an, Gallo4an, Lasa5ean, Larrañaga6an, Iriarte7an, Etxeberria8an, Gallo9an, Lasa10ean, Mutiozabal11tik 15era, Lasa16an eta 17an, Etxeberria18an, Izpizua19an, Etxeberria20an, Gallo21ean, Lasa22an, Zulaika23an eta 24ean, Iriarte25ean, Etxeberria26an, Gallo27an, Izpizua28an, Zulaika29an, Iriarte30ean, Esparza

Izpizua: Urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: Gipuzkoa kalea,17. 943 83 23 98 Zarautz

Mutiozabal: Kale Nagusia, 12. 943 83 29 70 Zarautz

Larrañaga: S. Frantzisko, 16. 943 13 38 14 Zarautz

Lasa:Herriko plaza. 943 83 09 36 Orio

Gallo: Zigordia kalea, 17. 943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, PilartxoEnea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika:Bizkaia kalea, 41 943 13 39 94 Zarautz

Esparza:Santuiturri plaza, 5. 943 50 47 83 Zarautz

EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA01 1:40 eta 14:11 7:38 eta 20:1702 2:43 eta 15:04 8:38 eta 21:0903 3:31 eta 15:47 9:25 eta 21:5204 4:10 eta 16:25 10:05 eta 22:3005 4:45 eta 16:59 10:42 eta 23:0506 5:19 eta 17:34 11:18 eta 23:4107 5:53 eta 18:08 11:53 eta _____08 6:28 eta 18:44 0:16 eta 12:2909 7:04 eta 19:22 0:53 eta 13:0810 7:43 eta 20:04 1:33 eta 13:4911 8:26 eta 20:51 2:16 eta 14:3612 9:17 eta 21:49 3:04 eta 15:3113 10:21 eta 23:03 4:03 eta 16:3814 11:42 eta _____ 5:14 eta 17:5915 0:32 eta 13:09 6:36 eta 19:2316 1:55 eta 14:24 7:54 eta 20:3517 3:02 eta 15:23 8:57 eta 21:3218 3:54 eta 16:12 9:50 eta 22:1919 4:39 eta 16:56 10:34 eta 23:0120 5:19 eta 17:35 11:15 eta 23:4021 5:56 eta 18:12 11:53 eta _____22 6:31 eta 18:47 0:16 eta 12:3023 7:04 eta 19:21 0:51 eta 13:0624 7:38 eta 19:56 1:26 eta 13:4225 8:13 eta 20:33 2:01 eta 14:2126 8:51 eta 21:15 2:40 eta 15:0427 9:38 eta 22:10 3:24 eta 15:5628 10:41 eta 23:27 4:20 eta 17:0429 12:05 eta _____ 5:34 eta 18:2530 0:57 eta 13:28 6:55 eta 19:39

ITSASOA

ZAINTZAKO BOTIKAK

Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

Bi neska txiki arratsal-deetan zaintzeko emaku-mea behar da. Emakumehorrek 35-50 urte arte-koa, arduratsua, alaia etaeuskalduna izan behardu. Kotxea eta disponibi-litatea izan behar ditu.Udaran ere lan egingo du.Epe luzerako lana da. In-teresatuak telefono ho-netara deitu: 655729050

Lan eskaeraEmakumea lan bila. Es-

perientzia du pertsonahelduak zaintzen, garbi-ketan eta besta hainbatlanetan. Paperak egune-ratuta eta gomendioak di-tut. Tf: 674123293

34 urteko neska euskal-dun eta arduratsua naiz,arratsaldez haurrak zain-du, etxeko lanak egin edoeta partikularrak emate-ko prest, (astelehenetik,ostiralera). Tf: 659321326

Emakumea lan bila,barnekoa, kanpokoa edogauez. Haur edo zaharrenzainketan edo garbiketanlan egiteko prest. Espe-

rientzia eta erreferentzie-kin. Tf: 600390347 –Katy–

Karmele, 50 urteko eus-kalduna umeak zaintze-ko lan bila. Tf: 687200368

Umeak zaintzeko es-kaintzen da emakumebat. Esperientziaduna Tf:664156444

Neska lan bila zaharrenzaintzan. Esperientzia etapaperak ditut. Tf:674123293

Ordukako lan bila dabi-len mutila. Garbiketan etahelduen zaintzan.603644555

SalgaiEtxebizitza salgai arran-

tzale kalean. Duplex-a, 3logela, 2 komun, sala, ga-rajea. Permuta beste etxe-bizitza txikiagogatik ereegin daiteke. Interesa-tuak deitu 648820190 te-lefonora.

Mobile homea saltzenedo alokatzen da Bañareskanpinean, Santo Domin-go de la Calzada he-rrian –Errioxa–. Tf.:649346893 –Eli–.

AlokairuaLogela alokagai Orion.

Etxebizitza berria eta lo-gela handia, ohe handia-rekin, mahaiarekin eta ar-mairuarekin. Etxeak30metroko terraza du. Tf:652551550

Orioko familia euskal-duna alokairu bila he-rrian bertan. Gutxienez bilogela. Tf: 635201600

3 logelatako eta garaje-dun Babes Ofizialekoetxea alokatzen dut An-datza auzoan. Tfnoa:660893220

Lan eskaintzaEmakume baten bila ga-

biltza, etxeko lanak egin,eta haurrak zaintzeko.Goiz eta arratsaldekolana izango litzateke, hau-rrak eskolara eraman, etaeskolatik jaso ahal izate-ko. Disponibilitatea esker-tuko da. Harremanetara-ko zenbakia: 606675048

Tabernaria behar daegunero lan egiteko, eus-kalduna izatea ezinbeste-koa. Tf: 639729981

AZOKA

[

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 34

Page 35: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

AGENDA

2017KO IRAILAREN 1A KARKARA 35

AiaPodologoa

Irailaren 30ean podologoaren kon-tsulta, sendagilearen etxean. Aurrez or-dua hartzeko: 943131144.

OrioIrailak 1, ostirala

Irailaren 1ean, 17:30ean, apar festa hau-rentzat Ibai Ondo plazan.Irailaren 1ean, 20:00etan, Easo abesba-tzaren kontzertua elizan.

OST festaIrailaren 2an, OST festa hondartzan

Orioko Surf Taldeak antolatuta, 09:00etan surf saio inklusiboa, Berdin-Berdi-nak elkarteak eta OSTk antolatuta;11:00etan, hamaiketakoa; 17:00etan, vo-lley txapelketa; 20:00etan, parrillada;22:30ean, reggae kontzertua eta00:30ean, DJ Illarras eta DJ Mike Machi-ne.

ErakusketaIrailaren 4tik 30era Javier Iraetaren

zurezko eskulturen erakusketa KulturEtxeko areto nagusian.

Talai Mendi TxarangaIrailaren 13an, Talai Mendi txaranga in-

dartzeko bilera, 20:00etan Kosta Taile-rrean.

Orio AEIrailaren 12an eta 13an, Orio AEn izena

eman nahi duten gazteekin bilerak.

Gazte festakIrailaren 22an eta 23an, Orioko 8. gazte

festak.

Traste zaharrak Irailaren 13an eta 27an, traste zaharren

bilketa. Aurrez Udaletxera deitu beharda: 943830346.

KOMIKIA

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 35

Page 36: karkara · 2017. 9. 1. · politikariak, eta nork bere etxe azpian ... Maider Dominguez Flores eta Gorka Sarasola Burugain, abuztuaren 5ean. Asier Eizagirre Aduriz eta Antonio ...

386_ona_Maquetación 1 2017-08-30 11:23 Página 36