karkara 296. zenbakia. 23. urtea · Hiru modulu 36,00 € ... dago, olatuak bortitz lehertzen dira...

28
Orioko eta Aiako aldizkaria 2011ko apirilaren 1a 296. zenbakia. 23 . urtea karkara Oriaren itsasadarra eremu babestua 05 Orioko kontuak Hondartzaren egoera 09 Futbola Kadeteak, aurrena 10 Aiako elkarrizketa X. Lopez eta L. Herrantz 25 Herritarra Ane Bordagarai Motondo berreskuratzeko diru- laguntza eskatu zion Oriok iaz Eusko Jaurlaritzari eta 254.491,53 euro jaso berri ditu Udalak horretarako

Transcript of karkara 296. zenbakia. 23. urtea · Hiru modulu 36,00 € ... dago, olatuak bortitz lehertzen dira...

  • Orioko eta Aiako aldizkaria2011ko apirilaren 1a 296. zenbakia. 23 . urteakarkara

    Oriaren itsasadarraeremu babestua

    05Orioko kontuakHondartzaren egoera

    09FutbolaKadeteak, aurrena

    10Aiako elkarrizketaX. Lopez eta L. Herrantz

    25HerritarraAne Bordagarai

    Motondo berreskuratzeko diru-laguntza eskatu zion Oriok iaz EuskoJaurlaritzari eta 254.491,53 euro jasoberri ditu Udalak horretarako

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 1

  • publizitAteA

    2 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 2

  • 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 3

    karkaraOrioko eta Aiako aldizkaria

    Kultur etxea20810 Orio943 83 15 [email protected]

    Editorea Karkara taldea kultur elkartea

    Zuzendaria Ana G. de Txabarri

    Erredakzio burua Lore Berasaluze

    Erredakzio taldea irati Agirreazaldegi, pat Cowie, Miren etxeberria, eli Lasaeta Jabier Zabaleta

    Publizitatea pat Cowie

    Publizitatearen diseinuaLore Berasaluze

    Testuen zuzenketaMiren etxeberria eta Jabier Zabaleta

    Ale honetakolaguntzaileakrosi Lazkano, Jon Lizarralde,Joxean Manterola, oriokoezker Abertzaleko UdalTaldea eta Uxoa Sorazu

    LaguntzaileakJokin Salsamendi

    DiseinuaDanel Agirre Lertxundi

    BanatzaileakAnder Beldarrain etaAne Murillo (orio)eli irureta (Aia)

    InprimategiaGertu Koop. e. (oñati)Lege gordailua SS-346/90iSSn 1132-1105Tirada 3.050 ale

    KArKArAk ez du bere gainhartzen aldizkarianadierazitako esanen edotairitzien erantzukizunik.KArKArAn argitaratutakoaberreman daiteke, osorik edozatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

    296

    ROSi lAzKANO (dOinUa: ErrEgUEtan)

    1Barruan dudan amorru denaezin det adierazi.pertsonak nahita nola dezakeeragin hainbat desgrazi?errudunari nahita’re ezindena pagatu arazi.Beraz, berak’e, erruki asko,gugandik ez du merezi.

    2Batek bestean bizia nolabere eskutan hartuta. onean ezin lortu den horiharro indarrez ostuta.Gizalegean oinarrizkona,errespetua, ahaztuta.Besteren bizipozak zapuzten,itxuraz, berak ez du ta.

    3Beste bat gehio, beste bat gehio,hau degu hau zoritxarra.Gertatu dena ikusi etanola ez egin negarra.Baina ikasgai bat utziz joan daeta ez galdu iparra.Besteeri on egiteko ereerabil leikela indarra.

    HASi beRtSOtAN

    Barru-barrutik, amorruz

    Iragarkia alero jarritaModulu bat 12,00 €

    Bi modulu 24,00 €

    Hiru modulu 36,00 €

    Lau modulu 48,00 €

    Sei modulu 72,00 €

    Zortzi modulu 96,00 €

    Orrialde erdia 120,00 €

    Orrialde osoa 204,00 €

    Iragarkia behin jarritaModulu bat 16,00 €

    Bi modulu 31,00 €

    Hiru modulu 47,00 €

    Lau modulu 64,00 €

    Sei modulu 95,00 €

    Zortzi modulu 127,00 e

    Orrialde erdia 174,00 €

    Orrialde osoa 306,00 €

    Publizitatea kontratatzeko PatCowierekin hitz egin (695 78 0720) edo [email protected] hauei BEZa gehituko zaie

    publizitAte pReziOAK

    KArKArA

    lAGuNtzAileAK

    EUSKO JAURLARITZA

    Kultura Sailakdiruz lagundutako

    hedabidea

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 3

  • GutuNAK

    4 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    Kontserbazio eremubereziei bai!

    Bai, gu han izan ginen. KontserbazioEremu Berezi izendatzeko prozesuarendiagnostiko bileran han izan ginen He-rrio natur taldekoak, beste hainbaten ar-tean (udal ordezkariak, kasu), gonbitajaso genuelako. Eztabaidatzeko ma-haiak osatu ziren Kontserbazio EremuBerezi izendatu baino lehen eta hantxeizan ginen. Udalak ez? Zergatik? agiangonbitarik ez zutelako jaso? auskalo!

    Hala ere, kexatu diren 14 alkate horiekarrazoi dute gauza batean: pena da haie-kin ez hitz egitea horrelako egitasmoez.Izan ere, Udalak berak izan beharkoluke inork baino interes handiagoa in-guruan duen aberastasuna zaintzeko,eta hark erregutu beharko lioke Jaurla-ritzari ondare hori ere babesteko.

    Baina, dakigunez, udal askotan ezdago ingurumen sailik eta, dagoenetan,pisu txikikoa da. Beraz, zaila da Udalariikustaraztea egunero ikusten duen in-guru horrek balio berezia duela; eta ezgara ari eraikitzeko balioari buruz, bai-zik eta balio berdeariburuz: ekosiste-mak, biodibertsitateak, aire garbiak,gure osasunak… duten balioaz ari gara.

    Europa jabetu zen, aspaldi, hainbatekosistema arriskuan zegoela eta, ezerez bazen egiten, galdu egingo genituela.aspaldi jabetu zen ekosistema horiek in-teres berezia dutela, zuten balioarenga-tik. Bada, ekosistema berezi horietakobat Orioko paduretan dugu eta babestuegin behar da, eskaintzen dituen balioakgaldu nahi ez baditugu.

    Beharbada, Udalak ez zuen jakingohorrelakorik bazuenik, eta Eusko Jaur-laritzak esan –agindu–behar izan dio.Beharbada, Udalak aspalditxo bazekienhorrelakorik bazuela –bertako naturtalderen batek aspaldi esan ziolako–etaentzungor egon da, Eusko Jaurlaritzakesan –agindu–dion arte.

    Eremu Berezi izendatzeko prozesuanjendearen parte hartzea bultzatu zuteneta, ondoren, partizipazioa amaitu zene-an, izendapen proposamena etorri zen.Jaurlaritzak egindako proposamenarialegazioak aurkezteko epea martxoaren7an bukatu zen eta orain erantzunenzain gaude horrela egin genuenak. Uda-lek alegaziorik ez badute aurkeztu Jaur-laritzak ez du kontuan izango beren iri-tzirik eta behartuta izango dira azkenizendapen hori betetzera. Europak,Jaurlaritzak, legeak eta 14 natur taldekbehartuko dituzte horretara.

    Bai, inguru hori benetan berezia delabadakigulako; bai, izugarri gustuko etamaitea dugulako; , gure osasunarentzatona dela sinesten dugulako; bai, pensa-

    tzen dugulako horren babesak ez duelazertan Orioren garapenean atzerapau-surik ekarri; aitzitik, bai, Orioren gara-pena bide zuzenago batetik joango delasinesten dugulako; eta, bai, positiboaizatea jarrera ona dela pentsatzen dugu-lako, ze arraio! Herrio natur taldea

    Banketxeak euskaraz

    azkeneko KaRKaRan ikusi nuen, Banke-txeak euskarazidatzia. Testuak zioen,gure kasuan, kanpoko publizitatea ezdugula euskaraz jartzen. argitu nahinuke bulego barruan ditugun publizita-te eta dokumentu guztiak euskaraz etaerdaraz ditugula (gaztelaniaz eta baitaingelesez, marokoeraz, arabieraz…).Egia da kanpoko kartela erdaraz dagoe-la, baina gure bulegoak ez duenez eska-parate handia, gaztelaniaz bakarrik dau-kagu jarrita. Beste herri batzuetan eus-karaz eta erdaraz jartzen ditugu.Eskerrik asko. Aitor Hoyos. La Caixako zu-zendaria, orioko bulegoan

    1971koak, aurten sekulabaino elkartuago

    aurtengoak berezia izan behar zuelaerabaki genuen iaz, 40 urte betetzen bai-titugu. Halabeharrez ere egokitu zaiguberezia, ordea; denbora gutxian bi lagu-nen faltan gaude, eta lehendik ere badu-gu beste hutsune bat ere.

    Zalantza izan genuen: hain urte bere-zia ospatu edo ez; atzeratu edo ez… Gogogutxi eta animoa, zer esan… azkenean,elkartzea erabaki dugu, bai horixe, haienomenez. Beraz, anima zaitez!

    Egun pasa egingo dugu denok elkarre-kin apirilaren 16an: Hondarribian baz-kalduko dugu eta, herrira bueltan etorri-ta (autobusa ere antolatu da), egunahondartzan amaituko dugu, mokadutxogoxo-goxoak janez.

    apirilaren 9a baino lehen eman beharda izena Gabon tabernan edo anarridendan, eta izena ematearekin bateradirua ere aurreratu behar da. aurten se-kula baino elkartuago egon behar dugu.Muxuak denontzat. Kintakoa

    Gutunaren zain

    Urtarrileko plenoan gehiengoz onartuziren Gaztetxearen aldeko sei puntu:eraikinaren tasazioa egitea eta ordena-zioan sartzea, jabearekin negoziatzeaeta prozesua hilabetean abiatzea. Seiga-rren puntuak hitzez hitz honela zioen:Udalaren erabaki honen berri herritarrei

    emango zaie, hedabideen bitartez etaetxeetara banatuko den idatzi baten bi-dez. Redondoren erabakiz ez da gutunikbidali, agintealdi honetan buzonadakegin izan dituen arren. Zinegotziekgehiengoz onartu dutena alkateak ez duexekutatu. Eskatu arren, ezetz. Zilegi dagaztetxearen alde edo kontra egotea,baina udalbatzarreko gehiengoarennahia oztopatzea delitua da gure logi-kan. Ez digu balio bere bulegoan hartugaituela edo farolatik argia hartzen utzidigula esateak. Gehiengoaren hitza hau-tsi du. Halere, lanean jarraituko dugu.Zoragarria da bi pezeta kosta den jaial-dian gazte edo heldu oriotarra dantzaneta barrez ikustea, pasa den asteburuanbezala. Orioko gaztetxea kultur elkartea

    Argitzeko

    2010eko urriaren 29an, KaRKaRaren286. zenbakian eta Gutunak atalean,Kutsadura etxeko atarian izenarekin etaAndatza Auzoko lagun batzuk sinatutaargitaratu zen idatzi bat.

    Gutun honen bitartez, idatzi horrekinzerikusirik ez dugula, eta bertan idatziaez dugula gure egiten adierazi nahi dugu.

    Andatza auzoko bizilagun batzuk

    Balearen Egunerako sarea salgai

    Dakizuenez, aurten Orion BalearenEguna ospatuko da, bost urtetik behinegiten den bezala. Egun horretan Oriokobalkoiak sarez apainduta egoten dire-nez, aurten ere halaxe ikusi nahi ditugu.Beraz, Orioko Herri Ikastolako DBH3koikasleok asteazkenero lau eta erdietatikaurrera ikastola aurreko plazoletan etapergolan (eguraldiaren arabera) sareasaltzen arituko gara. Lortutako dirua,datorren urtean egiteko asmoa dugunikasketa bidaiarako erabiliko dugu. Milaesker. Orioko ikastolako DBH 3ko ikasleak

    Kontzertu zoragarria

    Filmetako soinu bandak zoragarri jo zi-tuzten martxoaren 24an Musika Esko-lakoek, kultur etxeko kontzertuan. En-tretenigarria bakarrik ez, aparteko ema-naldia iruditu zitzaidan, eta horregatikeman nahi dizkiet eskerrak: aurrenaMusika Eskolari berari, ikaragarrizkolana egiten duelako, eta badakigulako ezdela inolaz ere erraza hainbeste ikaslezuzentzea; eta bigarrenik, musikariei,aspaldiko musika saiorik onena gozatuahal izan nuelako. Entzule bat

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 4

  • ORiOKO KONtuAK

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 5

    Hondartza aztertzearen beharraonartu dute udal ordezkariek

    Itsasoak eman eta kendu egiten du etaazken aldian hondartzak, hain zuzen ere,kezkak eman eta uretara gerturatzekogogoak kendu ditu. Horrela pentsatu zu-ten Herriokoek eta Orioko Surf Taldea-koek (OST): hondartza, hondarra eta urkorronteak asko aldatu direla ikusita etahorrekin arduratuta, elkartu egin zirenUdalari eskatzeko azterketa bat egin ze-zan, zein arrazoi egon daitezkeen hon-dartza egoera horretara iristeko jakite-ko. Irailean akordio bat itxi zuten deneklanean jarraitzeko.

    Horren harira EAJko, Ezker Abertza-leko, Aralarreko, EAko eta PSE-EEko or-dezkariekin batzartu ziren datozen hau-teskunde programetan azterketa horiegiteko beharra sartzeko eskatuz. Guknahi genuke azterketa objektibo bat egi-tea, esango duena zein diren hondartza-ren gaur egungo egoeraren arrazoiak etakonponbiderik balego, zein litzatekeen,diote Herriotik eta OSTtik.

    Itsas ertza okerreraHondartza gaizki dagoela edozein herri-tarrek ikusi dezakeela eta azken bi urteo-tan okertzen ari dela diote: Gertatu izanda urte zehatz batzuk gogorragoak iza-tea, baina hori ez da kasua, ikusten duguhondartza okerrera joan dela eta doala.Aldaketa zertan antzeman duten galde-tuta honako azalpenak eman dituzte:Hondar pilaketa dago berez egon behar ezlukeen tokian, toailak jartzen diren lekurajoateko lehen 15 eskailera jaisten ziren etaorain 5; ur-izkinan sekulako malda dago;itsasgorak eta itsasbeherak ez dira lehenbezala antzematen, marea ez da lehen be-zala sartzen hondartzara horizontalki;orain gora eta behera egiten du eta horre-gatik hondartza zikina dago; ur-izkinaitsasora sartzeko nahiko arriskutsuadago, olatuak bortitz lehertzen dira ertze-an eta harri asko dago, hondarra desager-tzen ari da eta legarra ari da nagusitzen.

    Sumatu dituzte, bai, arazoak baina he-rritarrak ere joan izan zaizkie hondar-tzan zer gertatzen ari den galdezka. Hau-rrak eta ibiltzeko zailtasuna duen jendeazenbait egunetan itsasora sartzeko beldu-rrez egoten dira, ur-izkina gero eta arris-kutsuago dagoelako.

    Aranarriko hondartza ere desagertu

    egin da beren esanetan: Lehen hondargehiago zeukan eta orain lokatz gehiago.Lehen mareak behera egiten zuenean An-tillatik Aranarrira joan zitekeen ur-izki-natik paseatzen, orain, ordea, ezin da, ur-bazterra maldatsua delako eta urak hon-dartza puska jaten duelako.

    Hondartzarako gogoa kenduOSTkoen esanetan, hondartzaren mugi-mendua aldatzeak izan dezake eraginasurf egiteko, baina ez du zertan: Kanpokomutur berriak eragin du, batez ere olatue-tan eta orain txarragoak dira. Baina gurekezka ez da olatuengatik, hondartza bera-ren egoeragatik baizik. Bare dagoen egu-netan igeri egiteko, beharbada, lehen go-goa eman zezakeen eta orain, agian, ez ho-rrenbeste.

    Arrazoiak arrazoi eta teoriak teoria,hondartzan lan asko egin dira azken ur-teotan eta horiek eragina izan dute. Bai-na jakin nahi dugu benetako arrazoiakzein diren eta arrazoi horietan eragiterikizango bagenu ahal den neurrian, lehengohondartza berreskuratzeko, horretanbatu nahi genituzke gure indarrak.

    Irailetik hona Udalean ordezkaritzaduten alderdi politikoekin elkartu diraeta, gure harridurarako, harrera ona egindigute. Alderdiek konpromisoa hartudute hondartzan gertatzen ari denariburuzko ikerketaren gaia aztertzeko etaHerrio eta OST hasi dira beren aldetikazterketa zein enpresak egin dezakeenbegira. Alderdiak ez dabiltza inolako tal-de edo enpresarekin harremanetan, bainaia denek eskatu digute aurrekontu batemateko, gero diru partidetan sartu ahalizateko.

    Natur eta surf taldea pozik agertu diraberen asmoak izandako harrerarekineta, konpromiso hutsean geratu gabe,hondartzaren egoera aztertzeko asmo-ak, pixkanaka bada ere, aurrera egitea daguztien nahia.

    Urtero bezala hondartza garbiketa egin zuten ume eta helduek martxoaren 26an. KArKArA

    Herrio natur taldeko eta Orioko Surf taldeko ordezkariak hainbat zinegotzirekin batzartu ondoren,hauteskundeetako programetan hondartzaren gaia sartzeko konpromisoa hartu dute politikariek

    Haurrak eta ibiltzeko zailtasunaduen jendea zenbait egunetanitsasora sartzeko beldurrezegoten dira ur-izkinaarriskutsuago dagoelako

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 5

  • ORiOKO KONtuAK

    6 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    Samina eragin duherrian AmaiaAzkueren hilketak

    Martxoaren 16an desagertu zen amaiaazkue, 39 urteko oriotarra, etxetik. Egunhorretan ohiko zeregin eta hitzorduak ezzituen egin –haurrak eskolatik jasotzea,esaterako– eta kezkatuta, salaketa jarrizuen familiak Zarauzko Ertzainetxean.

    arratsaldean bertan aurkitu zuten az-kueren gorpua azpeitiko bizilagun ba-tzuek Ibaieder urtegian. Hedabideekaditzera eman zutenez, eskuak eta han-kak lotuta eta begiak tapatuta zituen etajasotako jipoiaren eraginez hil zen. Er-tzaintzatik esan digute, kasua sekretu-pean dagoela eta berek ez omen dutelahalakorik esan. autoa, berriz, handik biegunetara, martxoaren 18an, aurkituzuen poliziak azpeitiko Loiola auzoan,gurpilak lokatzez eta belarrez zikindutazituela.

    Hilketaren zergatia argitzeko ikerke-tek aurrera jarraitzen badute ere, lapu-rretarena da indarra hartu duen hipote-sia. Izan ere, hilketaren egun berean 300euro atera omen zituen norbaitek

    amaiaren txartela erabiliz. Hurrengoegunean ere, dirua ateratzen saiatu zirenberriz, Zarauzko Kutxako kutxazain au-tomatiko batean eta bertako bideoarengrabazioak aztertzen ari da Ertzain-tza.Hiltzailea izan litekeenaren deskri-bapena ere eman dute aratz-Erreka au-zoko bizilagun batzuek eta haren aztar-nen segika dabil polizia.

    Herritarren babesaIbaieder urtegian agertutako gorpuaamaia azkuerena zela baieztatu bezainpronto, ehunka oriotar bildu zen plazan:Bilgune Feministak deituta martxoaren18an, 20:00etan; eta Orioko Udalarendeialdiari erantzunez, 19an, eguerdian.Modu horretara, azkueren hilketa gai-tzesteaz gain, senitarteko eta lagunei el-kartasuna erakutsi nahi izan zieten he-rriko plazan bildutakoek, oriotar, aiar,zarauztar nahiz ingurukoek. Martxoa-ren 22an egin ziren hileta elizkizunakSan Nikolas eliza jendez lepo zegoela.

    Ehunka herritar bildu zen plazan Amaia Azkueren hilketa gaitzesteko. KArKArA

    Martxoaren 18an azaldu zen 39 urteko oriotarraren gorpua,azpeitiko ibaieder urtegian. Hedabideen arabera, jasotako kolpeenondorioz hil zen. Zergatia ikertzen ari da Ertzaintza

    lAbuR

    Pintxo txikiteoaApirilaren 7an hasiko da Pintxo txikiteoa jarriko dute abian herri-

    ko zazpi tabernatan Vinos Atxega, Xipri

    eta Errasti edari banatzaileek, Udalaren

    laguntzarekin eta tabernen parte har-

    tzearekin. Aste barruan, herrian, pintxo

    eta edarien aitzakian mugimendua sor-

    tzea da helburua antolatzaileen esane-

    tan. Apirilaren 7tik ekainaren 23ra bitar-

    teko ostegunetan, 18:00etatik aurrera,

    Gure Txokon, Salatxon, Bordatxon, Sara-

    suan, Barakan, Gabonen eta Aterpen 1,5

    euroren truke pintxoa eta edaria hartu

    ahal izango dira. Pintxoarekin batera ar-

    doa (beltza, gorria edo zuria), ondua edo

    urtekoa; garagardoa; ura edo muztioa

    izango dira aukeran. Zein pintxo jarri, be-

    rriz, tabernariek erabakiko dute, baina

    taberna guztietan tamaina bertsukoak,

    tapa erakoak izango dira. Taberna ba-

    koitzean ohikoak ez diren pintxoak jar-

    tzea erabaki dute. Ongi funtzionatuko

    balu, udazkenean berriz egitea da as-

    moa eta baliteke orduan taberna gehia-

    gok bat egitea ekimenarekin.

    Kultura‘Fraisoroko amak, Fraisorokohaurrak’ aurkeztu du GarciakGipuzkoa osotik Zizurkilgo Fraisoro

    etxera ama izatekotan biltzen ziren ez-

    kondu gabeko emakumeen historiak

    eta Fraisoron bertan jaio edota han-he-

    men abandonaturik utzita Fraisoro etxe-

    ra biltzen zituzten haurren historiak kon-

    tatzen ditu Eva Garciak idatzitako Frai-

    soroko amak, Fraisoroko haurrak

    liburuak. Denbora luzean lanean jardun

    ondoren, martxoaren 30ean ikusi zuen

    argia lanak, Koldo Mitxelenean eginda-

    ko aurkezpenean.

    Udaleko kontuakJolas parke berria8 eta 15 urte bitarteko haurrentzako jo-

    las parke berria egiten ari dira Baxoalde

    kalearen bukaeran, aparkalekuaren eta

    errioaren artean. Herrian ditugunetatik

    ezberdina izango da gainera. Izan ere,

    soka eta gomez egindako elementuz

    osatutako joko-eremua jarriko du orain-

    goan Udalak. Txirrista handi bat eta tiro-

    lina izango ditu tartean. 1.300 metro ko-

    adroko azalera izango du eta forma

    errektangularra. Lurra, berriz, hartxin-

    txar finezkoa izango da. 180.000 euro

    inguruko kostua izango du parke be-

    rriak eta Aste Santurako bukatuta ego-

    tea espero dutela adierazi dute Udaleko

    Bulego Teknikotik.

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 6

  • ORiOKO KONtuAK

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 7

    Eguna argitu aurretik,05:30ak aldera, iritsikoda 17. Korrika gurera

    Trebiñutarrek hartuko dute aurtenaEK-k antolatutako Korrikaren hasie-ran lekukoa eskuetan. Maitatu, ikasi,ari… euskalakari lelopean, arabatik Do-nostia bitarteko ehunka kilometro egin-go ditu hamaika egunez, apirilaren 7tik17ra, gau eta egun, gelditu gabe eta Eus-kal Herriko zazpi probintziatan barrenaibiliko da lekukoa, Gipuzkoako hiribu-ruan bukatu aurretik.

    aurten, gainera, oriotarrok ez dugu al-dapa gora ibili beharko; Zarauztik dator-kigu Korrika eta Xuaiko aldapa jaistea to-katzen zaigu. Goizaldean –aurreikuspe-nen arabera, 05:30ak inguruan–hartukodugu testigua Zudugarai gainean. Txu-

    rrumuskik, Harribilek, EaJk, Udalak,Ikastolako langileek, Ikastolak, Zara-guetak, Ezker abertzaleak, Orioko am-nistiaren aldeko Mugimenduak, He-rriok, Goiko Kaleko festa batzordeak,KaRKaRak, Kofradiak eta arraun Elkar-teag eramango dute testigua Orioko lu-rretan.

    Korrika kulturalaazken urteotan bezala, herriko eragileeta lagunek osatutako Korrika batzorde-ari esker, hainbat kultur ekintza ekarri-ko ditu berekin Korrika egunak: KorrikaTxikiarekin hasiko dira, apirilaren 8an.15:00etatik 16:30era bitartean, herrian

    buelta emango dute Orioko Herri Ikas-tolako eta Zaragueta Herri Eskolakoikasle eta irakasleek. a-8 autopista az-pian hasiko dute lasterketa DBHkoek etaEusko Gudari, arrantzale, Kaia, IbaiOndo eta aita Lertxundi kaleetan pixka-naka jendea hartuz joango da, plazan bu-katu aurretik. Txandaka eramango dute

    duela 12 urte Imanol Urkizuk egindakolekukoa bi eskoletako ordezkariek.

    Hilaren 14an, berriz, Bitsa eskuetanolerki emanaldia eskainiko du Mirenagur Meabe poeta lekeitiarrak, OriokoUdalak antolatuta. Iaz aurkeztu zuenizen bereko liburuko pasarteak irakurri-ko ditu saxofoi doinuz lagunduta,17:00etatik aurrera, kultur etxean.

    Txurrumuskik antolatuta, LH 3. mai-latik DBHra arteko umeentzako EuskalTelebistak famatu duen Mihiluze pro-grama izango da apirilaren 15ean, kulturetxean, 17:00etan.

    Korrika bezperan, Errikotxiak antola-tutako Taldekako II. Bertsolari Txapel-keta izango da protagonista. aterpe ta-bernan izango da lehen final laurdena,12:00etan: Gurrutxaga anaiak eta arrutitalde batean; Manterola, Lazkano etaZumeta bestean; Kalakarin bigarrren fi-nal laurdena, 17:00etan: Esoain, Salsa-mendi eta Iruretagoiena; Sukia, Yabeneta Uzkudun; Errustan finalerdia20:00etan; Barakan finala, gauerdian:Eizagirre, Saizar eta Torrotxo erabaki-tzeko daudenekin lehian arituko dira.

    Eguerdian, Satxota sagardotegian el-kartuko dira euskaltzaleak bazkaltzeko.apirilaren 13a izango da 25 euroan, txar-telak erosteko azken eguna.

    Korrikari ongietorria ahalik eta jendegehienak egiteko, batzordearen eskariz,05:00ak arte irekiko dituzte ateak herri-ko tabernek; barra itxita, beroketak egineta korrika abiatu daitezen kalean dau-den Korrikazale korrikariak.

    Gutxitan etortzen zaigu Korrika egun argiz eta goizaldean pasako da aurten ere. KArKArA

    apirilaren 8an izango da aurten Korrika txikia. Horrez gain, olerkiemanaldia, gazteentzako Mihiluze, euskaltzaleen bazkaria etataldekako ii. Bertsolari txapelketa izango dira egunotan

    Apirilaren 8an, ostiralarekin,egingo dute herriko biikastetxeetako ikasle etairakasleek Korrika Txikia,15:00etatik 16:30era

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 7

  • KiROlA

    8 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    lAbuR

    Pala txapelketaIzen ematea apirilaren 4ra arteGomazko pala txapelketa antolatu du

    aurten ere Orioko pilota elkarteak. Parti-

    dak ostiral arratsaldeetan jokatuko dira,

    18:00etatik aurrera. Txapelketan parte

    hartu nahi dutenek apirilaren 4ra arteko

    epea izango dute izena emateko. Bikote-

    ko 20 euro ordaindu behar dira eta horre-

    kin asegurua eta kamisetak ordainduko

    dituzte. Izena emateko kiroldegira jo be-

    har da edo 676 79 56 08 zenbakira deitu.

    Mendi lasterketaIzen ematea itxita250 korrikalari izango dira apirilaren

    10ean, Orioko Herri Ikastolak antolatuta-

    ko Orioko 1. Mendi Lasterkan. Aurreikusi

    baino jende gehiago animatu da eta izena

    emateko epea aste honetarako itxi behar

    izan dute antolatzaileek. Gorputza ondo

    esnatu eta 10:00etan aterako dira korri-

    kalariak Ikastola paretik. Laster luzatuko

    da tropela, Zakilaeneko aldapan gora

    abiatuko baitira, 18 kilometro eta 1.000

    metroko desnibeleko karrera egiteko.

    Errezabal, Etxaiz, Kukuarri eta Lusarbe in-

    guruotan ibiliko dira lasterkariak.

    TrinketeaLertxundi-Galarraga txapeldunGipuzkoako Trinkete Txapelketako –2.

    mailako– finala jokatu zuten martxoaren

    26an, Aritz Lertxundi eta Aimar Galarraga

    pilotari oriotarrek. Irurako Ametsa trinke-

    tean aritu ziren lehian, Oiarpeko Aitor

    Odriozolaren eta Antton Aranbururen

    kontra. Norgehiagokari buelta ematen ja-

    kin zuten Lertxundik eta Galarragak –par-

    tida hasi bezain pronto, 10 tanto bata bes-

    tearen segidan egin zizkieten aurkariek–.

    Azkenean, 40-31 irabazi eta txapela etxe-

    ra ekarri zuten. Hortaz, lehenengo mailan

    arituko dira datorren denboraldian.

    Arraun Elkarteak federazioekinpartekatuko du Teknifikazio Zentroa

    Orioko alkate Jon Redondok eta Gipuz-koako Kirol eta Kanpo Ekintza DiputatuIñaki Galdosek Arraun eta PiraguismoTeknifikazio Zentrorako diru-laguntza-ren bigarren zatia jasotzeko hitzarmenasinatu zuten martxoaren 23an; bigarre-na 400.000 eurokoa izan da.

    Iñaki Galdosek argi utzi nahi izan zuenkirol instalazio horrek Orioko beharrakasetzeaz gain, federazioentzat ere ba-duela interesa: Horrek erakusten du ba-dagoela aukera sinergiak sortzeko klubeneta federazioen artean. Alkateak ere ja-rrera irekia izan behar dela esan zuen: ezda zilegi, are gutxiago krisi garaian, herribakoitzean eraikin bat egitea, beraz, par-tekatu behar dugu federazioekin. Bestal-de, Kutxaren parte hartzearekin zentroaaisialdirako ere erabiliko dela aurreratuzuen: beste gipuzkoarrek ere aste bukae-retan piraguismoa edo arrauna egitekoerabiltzeko aukera izatea da helburua.

    Obrak martxa oneanArraun Elkartea izango da hala ere zen-troa gehien erabiliko duena. Portzen-taiak ez ditugu finkatu, baina gaur egunditugun 2.400 metro koadroak ia 6.000rapasako dira eta Orioko Arraun Elkarteakez dauka erdia betetzeko adina txalupaere, beraz, lekua sobera izango da, esanzuen alkateak.

    Obrak martxa onean doazela jakinara-zi zuten hitzarmena sinatzeko ekital-dian, eta aurreikusitako epeak betetzenari direnez, 2012ko urtarrilean bukatzeada helburua: Hormigoia bota dute; egitu-ra metalikoa %40an egina dago eta 3-4astean bukatuko da jartzea; eta maiatze-an itxitura egiten hasiko dira.Eraikinaren egitura metalikoaren %40 egina dago. KArKArA

    gipuzkoako Foru aldundiak teknifikazio Zentroko dirulaguntzaren bigarren zatia eman du; abenduan 600.000 euro emanzituen eta martxoaren 23an sinatu zuten 400.000 euroko agiria

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 8

  • KiROlA

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 9

    Sei partidaren faltan, martxa hartuta,Ohorezko Mailara igotzeko bidea leun-tzen ari dira katede kategoriako OriokoFutbol Taldeko mutilak. Urtarrilaren29az geroztik norgehiagokarik ez du gal-du Luis Clemente eta Clemente Fernan-dez aita-semeek entrenatzen duten tal-

    deak. Lider dira beste bederatzi taldee-kin batera osatutako behin-behinekosailkapenean.

    Martxoaren 26an jokatu zuten azkenlehia, Sanseren aurka eta bina berdinduzuten etxean, Mendibeltzen, X. aramen-diren eta a. Dorronsororen golei esker.

    Datorren denboraldianOhorezko kategorianaritu nahi dute kadeteek

    Bina berdindu zuten Orioko Futbol Taldeko kadeteek azken lehia. KArKArA

    gogor eta gogoz dabiltza Orioko Futbol taldeko kadete mutilaklehiaz lehia. indartsu daude eta horrela jarraituz gero, OhorezkoKategorian arituko dira 2011-2012ko denboraldian

    Zenbaki borobilakHiru puntuko aldearekin sailkatu zirenoriotarrak igoera faseko aldirako. Joka-tutako 14 partidetatik bakar bat ere gal-du gabe, beren taldean aurrenak izan zi-ren, aparteko denboraldi hasiera eginda.

    Hortik aurrera, aurkarien atea behineta berriz zulatuz, puntuak lortu eta lor-tu dabiltza. 12 partida jokatu dituzte aldihonetan: horietatik 8 irabazi dituzte eta3 besterik ez dituzte berdindu. Horrezgain, 34 gol sartu dituzte eta 19 jaso. Zen-bakiei erreparatuta, lan aparta egiten aridira.

    Erritmoari eutsiZenbakiak zenbaki baina, mutilek ezdute lasaitzeko tarterik izango, oraindik.Gogor ekin beharko diote jokatzeko di-tuzten partidei. Izan ere, lanak ondo egi-nagatik ere, estu daude kontuak sailka-penaren goiko aldean eta oriotarrak ezdaude puntuak erregalatzeko moduan,puntu bakar bat gutxiago duelako BetiGazte talde lesakarrak. Hamarna talde-ko bi multzotan banatuta daude eta be-har beharrezkoa dute sailkapeneko le-henengo bien artean bukatzea, katego-riaz igotzeko.

    Elgoibarko taldearekin neurtu behar-ko dituzte indarrak hurrena, apirilaren2an eta Tolosa hartu beharko dute geroetxean, hilaren 9an.

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 9

  • 1 0 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    Aiako berri

    “aiarrek ere martxanjarri dute Basherrikontsumo talde bat”

    pAt cOwie

    Xabier zarauztarrari familiatik datorkionekazaritzan duen interesa eta Luisek,bera ingeniari informatikoa bada ere,aita zuen nekazari. Biek hala biek emandute denbora hainbat ikastarotan lanegiteko modua hobetzeko.Zenbat lur duzue?

    Xabier: Baratzerako hektarea bat,10.000 metro koadro, Elkano auzoan,baina lur gehiago dugu fruta-arbolekin–sagarrondoak, batez ere–eta aurtenizango dugu aurreneko sagardo uzta.

    Xabier Lopez eta Luis HerrantzBasherri taldeko ekoizleak

    Beraz, aurtengo otarretan sagardoa ereizango da. Eta noiz hasi zineten Basherri kontsu-

    mo taldea garatzen?

    Luis: Iazko udaberrian hasi ginen, Usur-bilen, eta 40 kideko taldea dugu. Esker-tzekoa da ere Usurbilgo Udalak eman zi-gun laguntza proiektua aurrera erama-teko. Orain dela gutxi, aiarrek eskatuta,bilerak egin genituen eta, bai, sortu dataldea. 14 lagunek osatzen dute eta ekai-nean hasiko dira otarreak jasotzen. Den-bora pixka bat behar da, jakina, gauzaklandatzeko eta.

    antolatu beharko dugu otarreak nonutzi jendeak jasotzeko. Ez al diozue nolabait kalterik egingo he-

    rriko kooperatibari?

    X: alderantziz. Usurbilen, esaterako, al-kartasuna Baserritarren Kooperatibanlekua uzten digute denda barruan ota-rreak jartzeko taldekideek jasotzekoegunean.Gure filosofiarekin ados egote-az gain, ondo dakite jasotzera etortzendenak beste zerbait ere erosiko dueladendara joaten denean. Finean, elkarla-na da.

    Barazkiei dagokienez, aiako koopera-tibak ez du hemengo barazkirik saltzen.Ekoizle komertzial handiek kontrola-tzen dute zer saltzen den. Hau beste gau-za bat da: bertako eta garaiko barazkiak,eta gure artean zehaztuko den bidea etaharreman hurbila ekoizlea eta eroslea-ren artean. Horren guztiaren oinarrian

    dena ez da prezioa eta kantitatea, horiek,jakina, inportanteak badira ere.Aiar askok edo senideek baratzea dute,

    eta hortik hornitzen dira.

    L: Bai, hala da. Baina halakoek, askotan,ez dute gauza handirik produzitzen ne-guan. Gure konpromisoa –eta erosleare-na ere, jakina— urte osorakoa da, eta ota-rreak ekarriko ditugu astero, udan zeinneguan.Barazkiak bakarrik izango dira?

    X: Bai, hasteko, ekainean. Baina ez da de-finituta gelditzen, taldeak markatzen dubidea. Eskaera egonez gero, hitz egingogenuke produktore indibidualekin bes-te zerbait ekartzeko: laranjak, gazta…Dudak dituenari zer esango zeniokete?

    L: Probatzeko. Guri deitzeko edo ekai-nean otarreak ekartzen hasten garene-an hurbiltzeko, hau guztia zer den ikus-teko. Ekoizle taldeak eta baserritarrakelkarlanean aritzen gara, haziak konpar-titzen ditugu, garai honetako landaretxikiak trukatu, eta behar denean elkar-lana egingo dugu aian eta Orion sortudiren halako taldeekin. Dena bat da, bi-zimodu bat, filosofia bat eta horretan si-nesten dugu. Ea behar adina jende dago-en bidea gurekin batera egiteko!

    KArKArA

    orain dela gutxi hitz egin genuen orioko Basherri kontsumo

    taldeari buruz eta, gaur, Aian ere antzeko bat osatu dela esatera

    gatoz, filosofia eta helburu berekin. Taldearen ekoizleekin elkartu

    gara berria gertuagotik ezagutzeko.

    “Zer dugu esku artean?Bertako eta garaiko barazkiaketa harreman hurbila ekoizleeta hartzaileen artean”

    “Ekainean hasten garenean,dudak dituenek hurbildudaitezela hau guztia zer denikusteko”

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 10

  • 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 1 1

    Aiako berri

    Santioko erreka bidetik ez ateratzekoneurriak hartzeko eskatu du Udalak

    Euri asko egin zuen martxoaren 15ean–iluntze aldean hasita– eta 16an eta, tar-tean, zaparrada handiak bota zituen. Ho-rren ondorioz, Santioko errekak gainez-ka egin zuen auzoan bertan. Oriotik abia-tuta, auzorako sarreran dagoenbihurgunean –Portusagastin–, beste ba-tzuetan gertatu izan den bezala, urakerrepidea hartu zuen eta putzu handi batsortu zen. Eguna argitu eta lehen ordue-tan pasa ezinik ibili ziren ibilgailuak.Urak behera egin zuen gero eta bidearenerrei bat pasatzeko moduan geratu zen.

    Bestalde, auzoan bertan, Babes Ofizia-leko etxebizitzen garaje eta trastelekue-tara ura sartu zen. Menditik zetorrenurak eta errekatik gainezka egin zuenakbat egin zuten eta estolda zuloak ezinizan zuen dena hartu. Horrez gain, ze-brabidearen bizkarrak etxe sarrerarenparean egoteak ere ez zuen ura ondokentzen lagundu.

    Beharrezkoa izan zen suhiltzaileen la-guntza ura atera eta etxeak bere onera

    etortzeko. Denbora gutxian, 3 astetanedo, bigarren aldia da urak kalteak eragindituela bizilagun horien etxebizitza etagarajeetan. Ezkaratzea, trasteroak, gara-jeak eta, batez ere, bizilagun guztienaden eskailera azpiko trasteroa –metrobete egin zuen gora– hartu zuen urak.Bertan zituzten gauzak galdu egin dituz-te batzuek. Igogailuaren zuloa ere gorai-no bete zen urez eta sensoreak hondatu.

    Bestalde, ezkaratzeko paretak egurrezestalita daude eta bustita egon ondoren,usteltzeko arriskua izan dezaketela ustedute bizilagun batzuek.

    Neurriakaiako alkate Igor Iturainek esan diguerrekaren inguruko egoeraren berrieman diela dagoeneko Udalak Ur agen-tziako teknikariei, idatzi baten bidez;bertan, erreka garbitzeko eskatu dute,alde batetik, eta Portusagasti aurrekobihurgunean erreka-ibilgua pixka batzabaltzeko eskaera egin dute, bestetik.

    Udala, bere aldetik, zer neurri hartukodiren erabaki nahian dabil, batez ereSantio Erreka auzoko 16. eraikin horre-tako bizilagunen arazoari irtenbideaemateko. Elkarrekin bildu eta arazoa az-tertzekotan ziren Udaleko ordezkariaketa bizilagunak. Ezkaratze parean dago-en arketa egokitzeko eta parez pare da-goen zebrabidea lekuz aldatzeko propo-samena eramango dute bizilagunek.

    Santio Errekan ez ezik Oriotik aiarabitarteko errepidean ere beste hainbatgunetan gainezka egin zuen errekak etalurjauzi txikiak ere izan ziren, baita base-rri bide batzuetan ere.

    Askotan egiten du gainezka Santioko errekak eta Portusagastiko bihurgunean errepidea harrapatzen du gehienetan. KArKArA

    Botatako euriaren ondorioz, Santioko erreka ibilgutik atera zenmartxoaren 15ean, goizaldean. auzoko Babes Ofizialeko etxeetanere ura sartu zen, denbora gutxian bigarren aldiz

    zeNbAKiA

    1,5-2Metro inguruko altuera hartu zuen urak

    Santio erreka auzoko 16. eraikineko –babes-

    tutako etxebizitzetako– igogailuaren zuloan;

    metro bete egin zuen gora eskailera azpiko

    trastelekuan; eta ezkaratzean bertan ere 20

    zentimetro jaso ziren, goizaldeko 06:30ak

    aldera. Ur asko denbora gutxian.

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 11

  • 1 2 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    Aiako berri

    Ilargiaren eragina baratzegintzan

    Nork ez du entzun ilbeherakedo ilgorak eragin handiaduela nekazaritzarako etabeste ariketa askotarako?Gure guraso eta aitona-

    amonengandik jaso ditugu ohitura etasineskeria asko, nahiz eta gehienok ezdiegun arreta gehiegi jarri gure egunero-kotasunean, jakin badakigu gure arbaso-ek kontu handiarekin jarraitzen zituzte-la ondoko adibideak. Ilbeheran: lurreko-landareak: baratxuria, tipula, letxuga etaantzekoak. Ilgoran, berriz, lorearen on-dorioz fruitua edo alea ematen dutenak:tomatea, baba, ilarra etab. Sagardoa bo-tilatu, txerria hil, ilea moztu ere ilbehe-ran egin behar ziren.

    Baina, zer dira ilbehera eta ilgora?Nire inguruko jendearentzat, ilbehera

    noiz egin jakiteko badirela indar gehiagoduten elementuak. Teoriarik sinesga-rriena hau dela esango nuke nik: ilargia-ren kokapenak, bere mugimenduareneraginez, lurreko alor elektromagneti-koaren indarrean mugimendua sortzenduela, landareen hazkunde zelularreaneraginez.

    Gaztelaniazko luna ascendenteetaluna descendentekontzeptuei deitzendie Jakoba Rekondok ilgora eta ilbehe-ra. Ilbehera honek oso-oso gutxitan egi-ten du bat ilargi betetik berrira dagoenfasearekin. Martxo honetan ilargi berria4an eta betea 19 izanik, Usurbilgo koo-peratibako aurtengo egutegiaren arabe-ra, ilbehera 12tik 25ra izan zen.

    Urte guztiko ilgora-ilbeherak ikuste-ko: www.alkartasunausurbil.com.

    ilargia betea dagoen unetik ilargi berrirabitarteko bi aste inguruko epe hori da,eta ilgora hortik berriro ilargia bete bi-tartekoa. Baina zuzena al da hori?

    Internetek ematen dizkigun aukerezbaliatuz, sarean ibili naiz, ilargiaren era-ginari buruz ditudan zalantzak argitukoditudalakoan, baina badirudi ez dagoelaazterketa zientifiko fidagarririk argita-raturik, eta iritzi gehienak hipotesietanoinarritzen direla. Ilargiaren faseen hi-potesiak gaur egun ere jarraitzaileak ba-dituen arren, badirudi baratzeko lanak

    Aiako leihoa Joxean Manterola ‘Zatain’

    Gure arbasoek kontuhandiarekin jarraitzenzituzten ilargiarengorabeherak

    Lardizabal eta andatza eskoletako umeak eskiatzera joan ziren lauurtean behin egiten duten bezala. ia 50 pertsona elkartu ziren hiruegunetako bidaia egiteko, tartean, bost irakasle. argazkian taldeosoa dago hango eski monitoreekin batera. Oso ondo pasa zuteneta denak osorik bueltatu ziren!

    Txokoak eta jendeaLintza eta Arettera

    eskiatzera

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 12

  • ARGAzKi MuNdiAlA

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 1 3

    Ez dakigu zer dela eta elkartu zenargazkiko zazpi emakumekotaldea, baina elegante daudeguztiak, eserita batzuk eta tente

    besteak, argazkilariari begirik kendugabe. Zuhaitzen babesean, eguzki galga-tatik urruti, itzalpean, betiko gordetze-ko fotoa egin zuten Orioko emakumehauek.

    Goian ezkerrean hasi eta eskuin alde-ra, hauexek dira argazkian ageri direnemakumeak: Benita Etxeberria, IsabelIgartua, Maitane Gonzalez de Txabarri,ezagutu ez dugun emakume bat, MirenIbarrola, Saturnina Urkizu eta MariaDolores Igartua.

    [ ARGAZKIA ETA INFORMAZIOA:

    MARIXAbEL ETXEbERRIA ]

    karkaraTxoko honetan erakusteko moduko

    argazki zaharren bat baldin badaukazu,

    ekarri KArKArAra eta gustu handiz

    argitaratuko dugu, zuk ekarritakoa dela

    jarrita.

    itzAletAN, eGONeAN,

    pAtSAdAtSu

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 13

  • 1 4 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    OriarenitsasadarraKBE izendatudute

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 14

  • teStuA etA ARGAzKiAK:

    HeRRiO NAtuR tAldeA

    Korapiloz osatzendira sareak, etaarrantzarako baliodute. Guztiok daki-gu hori, berezikiOrio bezalako herribatean. Bada, Natu-ra 2000 sareak di-

    tuen korapiloak munduan zehar bana-tuta dauden eremu babestuak dira. Ba-bestutako eremu bakoitza, korapilo batda eta, guztien artean, sarea osatzendute. Horrela bioaniztasuna arrantza-tzen dute, balio ekologiko handia duenaltxor preziatua. Altxorraren balioa

    aniztasunaren araberakoa da berriz:zenbat eta gauza ezberdin gehiago, abe-ratsagoa gure ingurua.

    Babesa merezi duten guneen zerrendaegiten du herrialde bakoitzak, eta Euro-pari proposatzen dio. Gurean EuskoJaurlaritzako Bioaniztasun Saila da lanhorren arduraduna.

    2003. urtean Oriaren Itsasadarra sarehorren korapiloetako bat izateko apro-posa zela iritzi zion, zuen balio ekologi-koarengatik, eta Garrantzi Komunita-rioko Leku (GKL) izendatu zuen. Euro-pak proposamena onartu, eta eremubabestuen sarean sartu zuen.

    bigarren urratsa: KbEKorapiloek busti beharra dute, ezer

    arrantzatu nahi bada. Garrantzi Komu-nitarioko Leku (GKL) bat KontserbazioBereziko Eremu (KBE) eginez lortzen dahori. GKL bat KBE bihurtuta.

    Zeren, gauza bat da gune bat babestutadagoela aitortzea eta titulu ponposo batematea, eta beste gauza bat da tituluamantendu ahal izateko lan egitea.

    Zein lan egingo den orain eta aurre-rantzean, gune babestuak dituen balioekologiko horiek orain eta etorkizuneanbermatzeko, hori zehazteko KBE izen-datu behar da GKL bakoitza.

    Horixe egin berri diote Oriaren Itsasa-darrari: aitortu zaizkion balio ekologiko-ak orain eta etorkizunean bermatzekojarraibideak jarri dizkiote. Horrela bada,ekintza dezente proposatuko dira eremu

    Ez da erraza izaten lege kontuak azaltzea eta are gutxiago aditua ez den batekhartzen badu ardura hori. Lau orrialde eskasetarako erronka handia bada ere,erreportaje honekin Oriaren itsasadarra izenarekin katalogatu berri dutenKontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) nondik norakoak argitu nahi ditugu.

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 15

  • eRRepORtAJeA

    1 6 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    horretarako, baita diru mordoska eta be-harrezko baliabideak bideratu hori au-rrera eramateko.

    Prozesu parte-hartzaileaKBE bat izendatu ahal izateko prozesupubliko eta parte-hartzailea behar-be-harrezkoa da. Jendearen eta adituen iri-tzia jasotzea nahitaezkoa da baita eremuhorietan interesak dituztenen esanak ja-sotzea ere, lurjabeak eta udal ordezka-riak kasu.

    6 urte behar izan ditu Eusko Jaurlari-tzako Bioaniztasun Sailak GKL bakoitzaongi aztertu, eta bertako bizidunen etatxokoen beharrak zeintzuk diren iker-tzeko. Baina, bukatu duenean, jende ar-tera zabaldu du bildutakoa, eta jendea-ren iritzia jasotzen hasi da.

    Oriaren Itsasadarrari dagokionez,Jaurlaritzak pentsatutakoa 2010ean Za-rautzen azaldu zuen, bilera batean. Gon-bita zabalik zegoen, eta bertan izan ginengu ere gure iritzia ematen, besteak beste,Orioko hainbat taldeetako ordezkariak(Herrio natur taldea, Orioko Surf Tal-dea) eta baita bi udal zinegotzi ere.

    Informazioa bildu ondoren, Jaurlari-tzak urte hasieran aurkeztu du KBE pro-posamena Oriaren Itsadarrarentzat etabaita gainerako GKLentzat ere.

    Proposamena bai, eta ez izendapena.Izan ere, proposamena egokia ez delapentsatzen zuen edonork kexa azal zeza-keen. Baina orain ez, martxoaren 7anamaitu baita hori egiteko epea.

    Garaiz kexatu zirenak zain daude,erantzuna noiz jasoko.

    Hori egin ondoren, erabaki sendoahartuko du Eusko Jaurlaritzak eta KBEizendatuko du GKLa. Ondoren, eremua-ren kontserbaziorako pentsatu dituztenideiak gauzatzen hasi beharko dira.

    Korapiloz korapilo aurrerapausuakKorapilo bakarrak baino ez du sare ego-kia ehuteko abilidaderik. Ez behintzatbioaniztasunaren altxorra arrantzatzeabadu helburu. Horregatik beste korapi-loz inguratua dago Oriaren Itsasadarra-rena ere. Eta den-denak busti nahi izanditu Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, EuskalAutonomia Erkidegoko beste 57 eremuere KBE izateko proposatu ditu urte ho-nen hasieran. Korapiloak bata bestearenaldamenean behar baitute egon, zulohandiegiko sareak arrantzari ihes egitenutziko bailioke. Asko eta asko ezagunakizango dituzue ez baitaude oso urruti.Proposatuen artean dira Pagoeta, Ernio-Gatzume, Inurritza, Garate-Santa Bar-bara, Urolaren Itsasadarra, Aiako Harriaedo Izarraitz.

    Motondon aurrerapausuakOriaren Itsasadarra izeneko KBEareneremua guztira 404,65 hektareakoa daeta hiru udalerrietako lurrek osatzendute: Orioko, Aiako eta Usurbilgo lu-rrek. Eremu horren barruan da Moton-do izenez ezagutzen duguna ere.

    Mota eta Saltxipi baserrien artean ko-

    “Gune babestuak dituen balioekologiko horiek orain eta

    etorkizunean bermatzeko, horizehazteko, Kontserbazio

    Bereziko eremu izendatu beharda Garrantzi Komunitarioko Leku

    bakoitza”

    “Oriaren Itsasadarra izena jarridiote gure herriaren inguruakhartzen dituen Kontserbazio

    Bereziko eremuari”

    “Sei urte behar izan ditu euskoJaurlaritzako Bioaniztasun Sailak

    GKL bakoitza ongi aztertu etabertako bizidunen eta txokoen

    beharrak zeintzuk direnikertzeko”

    “Oriaren Itsasadarra izenekoKBearen eremua guztira 404,65

    hektareakoa da eta hiruudalerrietako lurrek osatzen dute:

    orio, Aia eta Usurbil. eremuhorren barruan da Motondo

    izenez ezagutzen duguna ere”

    “Motondo berreskuratzeko diru-laguntza eskatu zion oriok

    lehengo urtean euskoJaurlaritzari eta 254.491,53 euro

    jaso berri ditu Udalakhorretarako”

    Oria ibaiaren azken meandro ederra Salmaristiko erribera besarkatzen . Herrio

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 16

  • eRRepORtAJeA

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 1 7

    katzen den erribera zatia da Motondo,erriberako landare, animalia eta ekosis-tema tipikoekin; zoritxarrez, gero eta gu-txiago dira geratzen zaizkigun horrelakotokiak. 20 hektarea inguruko zabaleradu, eta 2006an Orioko Udalak erosizuen, jabe pribatu batenak baitziren.

    Lur horrekin zerbait egin nahi eta, ur-teetan bete-lanak pairatu behar izan zi-tuelako izorratu samarra zegoenez, Mo-tondo berreskuratzeko diru-laguntzaeskatu zion Orioko Udalak Eusko Jaur-laritzari, lehengo urtean, eta ingurumenbatzordearen ekimenez egin zuen eska-era hori. Eskatu eta baita lortu ere. EuskoJaurlaritzak 254.491,53 € eman berridizkio Udalari horretarako.

    Hiru urtez luzatuko den proiektuarenbarruan lehendabiziko urtean egingo di-ren ekintzak aurrera eraman ditzaneman du diru hori.

    Diru-laguntza eman diotela jakin be-zain pronto, lanean hasi da Udaleko in-gurumen batzordea. Ekologian adituakzein natur-taldeetako eragileak bildugaitu, gure iritzia jasotzeko eta proiek-tuarekin aurrera egiteko.

    Bileretan, hauexek egon gara: Aranza-di zientzia elkarteko kideak, Itsas Enaraornitologia elkarteko jendea, ZarauzkoArkamurka taldekoak , Mutrikuko etaZumaiako natur taldeko ordezkariak etaHerrio natur taldekoak, besteak beste.

    Oxigenoa ekarri diguten bilerak aridira izaten, guztion jarrera irekia, partehartzailea eta alaia delako. Izan ere, po-zik gaude, itxaropentsu: Motondorakoplan egoki baten alde maiz egin baduguere, orain arte ez baitugu horrelako tres-narik izan eskutan.

    Gauza asko dago egiteko, eta hobetze-ko. Baina KBE honek Motondo bizirikmantenduko duelako esperantzaz arigara lanean. Motondok altxorrak baititubete-lanen azpian eta betiko azaleratudaitezen nahi dugu.

    Dirulaguntzaren helburuaMotondoren balio ekologikoak aztertze-ko eta balio horiek babesteko erabilikoda dirua, baita galduta edo galtzear di-tuen balioak berreskuratzeko ere.

    Azterketa da lehen urratsa, eta garran-tzitsua da ongi egitea hori, horrek defini-tuko baitu ondoren etorriko den lana.

    Motondoko proiektua aurrera erama-teko talde bat osatuko da, eta talde horre-tan interesa duen edonork parte hartuahalko du: adituek, administrazio publi-koko arduradunek, natur taldeetako or-dezkariek zein edozein norbanakok.

    Lanerako prest dagoena jar dadila,mesedez, ingurumen batzordearekinkontaktuan, e-posta honen bidez: [email protected].

    MOtA iGelA etAAlbeRtzieNtziAlARiA

    Kaixo, lagunak. Mota naiz. Igel bateta Orion bizi naiz, Motondon.Arraun klubaren eta Saltxipi ba-

    serriaren arteko inguru horretan. Igelberezia naiz, bakarra nire espeziean, in-guru honetan, itsas mailan umeak izanbaititzaket. Txikia nintzenetik beti izandut lagun pertsona bat. Bera Albert daeta zientzialaria da, biologoa zehazki.80. hamarkadan hasi zen Motondoraetortzen gure berezitasunak ikertzera.Haren datu bilketetan, gure ezaugarriezgain, inguru hau ere deskribatu zuen.Esaterako…Ba al zenekiten XVIII. mendean Mo-tondon nekazariak aritzen zirela? Ni eznaiz horretaz gogoratzen, oraindik eznintzelako jaio, baina hala esaten du Al-bertek. Garai hartan, gure familiarteko-ak eta nekazariak elkarrekin bizi zirelahemen. Ondoren, XX. mendeko 70. ha-markadan, harriak jarri errion eta esko-llera sortu zuten, eta horren gainetikdoa, egun, Saltxipi baserrirako bidea.Beranduago, 1987an, hegazkin txikie-kin jolastera etortzen hasi ziren. Puf,hori zarata izaten duguna hemen egu-raldi oneko asteburuetan! Hegazkin txi-kiak ekartzearekin batera, itsasgoranbetetzen ziren putzuak tapatzen hasi zi-ren. Eta putzuak eta gure bizilekuak ta-patzen jarraitu zuten 1989 eta 1992 arte-an ere. Orduko betelanak marmolarenhautsa, lurra eta bestelako solidoekinegin zituzten. Garai horretan bertan

    hasi ziren gure etxe inguruak izugarrialdatzen, itxusitzen. Landareak eremoztu eta erre zituztelako: ihia, lezkaeta Baccharisa. Landarerik gabekoetxea genuen orduan eta zein itxusiakdiren landarerik gabeko etxeak, baietz?Gaiztakeria horiek guztiak eginda, or-duko Eusko Jaurlaritzako IngurumenSailekoek marmol hautsa botatzen zu-tenei galarazi egin zioten horretan ja-rraitzea. Hori 1992ko otsailean gertatuzen. 1995 eta 1996 bitartean, berriz ere,inguru honetako landareak hiltzen ja-rraitu zuten lezkadia, altzadia eta saha-tsa moztuz eta belardi artifiziala jarriz.Belardia ez da inguru honetako landa-rea eta niri ez zait gehiegi gustatzen. Bukatzeko, badakizue 1997-1999anmarmol hautsa, solidoak eta lurra bota-tzen jarraitu zutela?Bada, ikusi zenbat aldaketa egin du-ten nire etxean. Nola aldatu den azkenurteotan. Eta nik hemen bizi nahi dut,nire etxean eta lehen bezalakoa izateanahi dut: Putzuekin, hemengo landare-ekin, itsasgoretan ur gaziarekin… Etxe-rik gabe ezin baitut bizi. Ez nik, ez nirefamiliak, ezta ondorengoek ere. Zuek,Motondo aldatu duzuenok, zergatik ezduzue lehen zen bezalakoa egiten? Al-bertek lagunduko dizue horretan, eska-tu berari laguntza. Azkenean pertsonakzarete gertatu den guztiaren errudun:gaizki egina konpontzea ere, zuen ardu-ra da!

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 17

  • 1 8 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    iRitziA

    Bustitzeko garaia

    Udaberria iritsi zaigu moilabazterrera. Berdela amaituda eta badator antxoa. Kiri-katu dira udaberriko zizakzelai garbietan eta iritsi da

    euria, euri txikia eta xirimiria. Iritsi dabustitzeko garaia.

    Dagoeneko igaro dira ia hiru urte JonRedondo alkateak Udalak Ikastolarekinzuen Hitzarmena hautsi zuenetik, diru-dienez alderdiaren babesarekin. Pasa-tuak dira zortzi aste, faborez, Hitzarme-na firmatzeko eskatuz nire artikuluaKaRKaRan publikatu zenetik.

    1.613 herritarrek eskatu dute Hitzar-mena firmatzeko eta martxoan herrikotalde gehienek babestu dute Ikastola etaakordioaren beharra aldarrikatu. Politi-ka arazoak konpontzeko bidea da, bainagure herri harro honetan politikoek ara-zoak sortzen dituzte.

    Galdutako denbora horren adierazleditugu balkoietako H bandera erdi pus-katuak. Galdutako denbora horren adie-razle ditugu gurasoon begiratu haserre-

    eta Hitzarmena sinatzea, berak hautsibaitzuen. aurrekalari on batek jakin

    behar du garai egokian arrauna txi-kia sartzen, baina inportanteenaarrauna txikia sartzea da. Sartu,ziaboga egin eta herrirantzitzultzea. Berriz herrira jaistea

    eta herria entzutea. Ia ez dagodenborarik, hilabete eskas, baina ez

    dezagun esperantzarik gal.Hauteskundeak hastean ez bada Hi-

    tzarmena sinatu gauza asko argitukozaizkigu Ikastolako gurasooi. Orduan ja-kingo dugu oraingo EaJ alde dugun edoez. Orioko Herri Ikastolaren geroa dagojokoan eta gogoz defendatuko dugu.Jende askoren esfortzuari esker eraikizen, haien lanaren fruituak jan ditugueta gure erantzukizuna da Ikastolarenzuhaitza bizirik mantentzea, biharkohaurrek euskal jakintzaren fruituak das-ta ditzaten. Espero dezagun horretara eziristea…bestela Ikastolako gurasooi ga-resti aterako zaigu Jon Redondo berrirohautatzea alkate.

    tuak. Bileretan galdutako denbora…gure haurrak oheratzen egon beharre-an. Gutunak banatzen eta kartelakitsasten kalean, emaztearekinegon beharrean alberdanian.Menuak eta tenedoreak konta-tzen Champions Leagueko parti-da ikusi beharrean. Soziedadeanmakarroiak egosten etxean ipuinakkontatzen egon beharrean. Zenbat laneraginarazi diguten politika ofizio dute-nek!

    Dagoeneko denbora gutxi dute alka-teak eta Udalak arazoa konpontzeko.aurki hauteskundeak datoz eta bidez-koa da ordurako akordioa lotzea. Eseri

    Moila bazterretik Jokin Salsamendi

    Politika arazoakkonpontzeko bidea da,baina gure herri harrohonetan politikoekarazoak sortzen dituzte

    RAMIROargazkiak

    jaunartzeak 65 eurotik gora

    943 83 10 48/ 610 69 76 68www.fotoramiro.com

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 18

  • 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 1 9

    iRitziA

    Korrika 17: Trebiñun hitzordua

    Bitxia da gero! Nafarroaz noizeanbehin gogoratzen gara, bai,gehienetan Miguel Sanziegurra emateko. Iparral-deaz gutxiagotan oroi-

    tzen gara, normalean HirugarrenMunduko herrialde ahaztu batez nor-bera oroitzen den moduan. Baina, Ara-baz? Gehienez jota Baskonia taldeak gogora-razten dizkigu noiz edo noiz patatero erdal-dun horiek.

    Zazpigarren alabakantatzen zion GorkaKnorrek Arabari, Euskal Herriko herrialdeezezaguna eta ahaztua aldarrikatzeko. Eta ha-rrezkero, lasai geratu ginen gure susmoakbaieztatuta. Bertako batek zioen, hortaz, egiazen.

    Gaur egun, Arabak zazpi koadrila ditu; as-korentzat, ordea, zazpi ez, zortzi dira bertakoeskualdeak. Arabako erdian, bihotzean, askokeurena sentitzen duten Trebiñu baitago.Oraindik ere asko harrituta geratzen dira jaki-tean Trebiñu Burgosko udalerria dela, eta ezArabakoa. Hori dela-eta, trebiñuarrek Burgos

    hirian egin behar izaten dituzte tramitazioadministratibo guztiak; eta kudeaketa

    serioagoa denean, Valladolid hirirajoan behar dute.

    Trebiñuko barrutiak 1.340 biztanleditu (2006). Azaleran 228 kilometro

    koadro hartzen ditu, bi udalerritan ba-natuta: Trebiñu konderria (209km2) eta

    Argantzun (19 km2). Kartelek salatzen duteTrebiñuko gaztelartasuna: Burgosko diputa-zioak hainbat bide moldaketetan jarritakoiragarkiak, edo N-1 errepidean, Argantzun pa-rean, ageri den Castilla y Leon, Provincia deBurgos handi hori. Baina hori baino ez.

    Erdi Aroko gerra-gertakariek eta handi-mandien interesek Arabatik at laga izan duteTrebiñu Burgosko administraziopean. ErdiAroan Euskal Herrian gertatutakoei, baina,inor gutxik erreparatzen diegu; eta ez gutxidagoelako, gutxi zabaldu delako, baizik. Jakindakigu, ordea, irabazleek idazten dutela His-toria; eta, geurea, ez da salbuespena izan.

    Egin dezagun atzera 1200. urtera. Antso Az-karra, gure errege nafarra, Afrikara joana zenlaguntza militar eske, Gaztelaren lurralde go-sea ase ezina baitzen. Hori aprobetxatuz, Ara-ba, Bizkaia eta Gipuzkoa konkistatu zituztengaztelarrek, Erromako elizak bedeinkaturik.Gasteizek, bereziki, zortzi hilabetez eutsi izanzion setioari, harik eta errege nafarrak bertanzeudenei amore emateko baimena eman zienarte. Trebiñuko gaztelua, ordea, ezin irabazi,eta gaztelarrek atzera jo behar izan zuten. Az-ken negoziazioak zirela medio, Gaztelaren es-kuetara pasatu zen Trebiñu Baztan-Bidasoaeta beste zenbait hiriren truke.

    Trebiñukoen iritziaz zer esan? 1646an,1710ean, 1833an, 1940an, 1958an, 1986an eta1998an eskatu dute, behin eta berriz, Arabakozortzigarren eskualdeabilakatzea. Halere,Trebiñu ez da oraindik bere oneraitzuli.

    Amaitzeko, Trebiñun haurren eta gaztetxo-en euskararen ezagutza %50ekoa da; hau da,Iruñean baino dezente hobea. Euskal etorki-zun oparoagoa Burgosen euskal hiriburuanbaino?

    Adarretatik helduta Uxoa Sorazu. Irakaslea

    Trebiñun haurren etagaztetxoen euskararenezagutza %50ekoa da; hau da,Iruñean baino dezente hobea.Euskal etorkizun oparoagoaBurgosen euskal hiriburuanbaino?

    Tristeak izan dira egunhauek gurean; gogorjo du herria amaiaren

    hilketak; gertukoa izan ala ez,min egin du oriotarren biho-tzean. Plazaz gain, hondar-tzara arteko bide osoa jendez,elkartasunez eta babesez be-teta ere, ezin izango da seni-tarteko eta lagunen hutsuneabete, baina errespetuz etanahigabez, sentitzen dugulaadierazteak ez dio inori kalte-rik egiten.

    Hala ere, eta gezurra badi-rudi ere, albokoa gehiagotristearazteko abilezia izatendu bateren batek: martxoa-ren 22an izan ziren hiletaelizkizunak, bete-bete egindazegoen San Nikolas elizan.Eta guztiz tristea iruditzenzait elizako sarrerak udal-tzainek zaindu behar izatea,prentsak ez dezan aurreraegiteko biderik izan. amaia-ren familiaren erabakia txa-lotu nahi dut hemendik. Ezi-nak eta negarrak blaitutakohorrelako momentuetan ereezin al dugu sofritzen ari denjendea bake-bakean utzi?

    Publikotasunaren eta pri-batutasunaren arteko mugaaspaldian gainditu zuenprentsak, orokorrean, diru-dienez. Ditxosozko morboa-ren aitzakian, negar malko-tan zutik egon ezinda dagoenjendea kamerarekin harra-patzeak ase egiten ote du baargazkilaria, edo kasuankasu, egunkari, aldizkari edotelebistako mandamasa?

    Nire honetanLore Berasaluze

    Malkopublikoak

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 19

  • publizitAteA

    2 0 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 20

  • iRitziA

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 2 1

    Gaia emandaprestatuta al gaude krisiari aurre egiteko?

    Urte berria hasi genuen duela hiru hilabete eta krisi ekonomikoak hautsak arrotuzjarraitzen du: langabezia gora doa. Krisi horretatik ateratzeko prest al gaude Orion?

    Lehen sektoretik hirugarrenera salto

    Hausnarketa sakona eska-tuko luke KaRKaRak jarri-tako galderaren erantzu-nak. Baina, hala eta guztiz,badira hainbat kontu mo-

    mentuan komentatu genitzakeenak:alde batetik, guztiz estrukturala da krisihau eta dagoeneko mundura hedatutadago. Bestalde, krisi honek baditu ardu-radun nagusiak:gaur egungo neolibera-lismoak eta bankak sortutakoa da; hauda, kapitalismo basatiak.

    Horrez gain, Espainiako Gobernuakhartu dituen neurriak –Eusko Jaurlari-tzak zuzen eta lotsarik gabe aplikatuditu–guztiz antisozialak dira: zergenigoera, pentsioen aldaketa, produktuenprezioen etengabeko igoera, ERE basa-tiak… Hortaz, gure erkidegoan ere kri-siaren eragina jasaten dugu eta hemen-go erakundeek ez dute inongo trebezia-rik erakusten egoera ekonomiko larrihoni aurre egiteko.

    Oriori dagokionez, egia esan, gureabezalako herri bati oso zaila zaio krisihoni aurre egitea, ez baitu baliabide zu-zenik. azken 20 urtetan Orioren antola-keta ekonomikoa aldatzen joan da: herri

    par Batasunak ezarritako kuota-murriz-penak, armadore zein arrantzale ordez-ko-generazionalaren gabezia, kontrolikgabeko arrainaren prezioa…

    Baserriek, orokorrean, gainbeherakojoera hartu zuten aspaldian. Iaz eginda-ko Orioko baserriei buruzko ikerketa-ren arabera, nekazaritzatik soilik biziizan diren 43 baserritatik bospasei gera-tzen dira gaur egun; beste 10 bat neka-zalturismotik bizi dira eta gainontzeko-ek baserriko lana bigarren mailako diru-iturri dute.

    Gaur egungo Udalaren jarrerak ere ezdu asko laguntzen egoera hori aldatzen:min handia egiten dute inmobiliariarenespekulazioek, Udalarentzat plusbaliakerakarriz eta lotarako herri bilakatuzOrio; turismo eta aisialdi elitista sustatunahian, herriko nortasuna galaraztenda; eta udal lan politikak prekarietateasustatzen du, aldibateko kontratuakegin eta finkoak kenduz.

    Egoera honi aurre egiteko, ezinbeste-kotzat jotzen dugu hainbat erakundepublikoren eta ekimen pribatuen arte-ko elkarlana bultzatzea, herriko sekto-reen partaidetza zuzenarekin.

    arrantzale eta nekazari izatetik zerbi-tzuetatik, turismotik eta komertziotikbizitzera igaro da.

    Gaur egun, lehenengo sektorean 7itsasontzi, 160 inguru arrantzale eta 40saregilek osatutako talde finkoari eus-ten zaio. Gainera, arrantza arloak hain-bat arazori egin behar dio aurre: Euro-

    Egoera honi aurre egiteko,ezinbestekotzat jotzendugu hainbat erakundepublikoren eta ekimenpribatuen artekoelkarlana bultzatzea,herriko sektoreenpartaidetza zuzenarekin

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 21

  • ezpAlAK

    2 2 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    Niri kirola asko gusta-tzen zait, gogoko dut.Kirol asko gustatzen

    zaizkit: saskibaloia, arrauna,eskubaloia, pilota…horieta-tik askoetara ibiltzen naiz;baina gehiena, futbolean. Ge-lako askori gustatzen zaigueta ondo ibiltzen gara. Halaere, batzuetan oso kirol gogo-rra dela iruditzen zait. Hankaokertuz gero, mina hartu etaezin duzu ezertan ibili. Nire-tzat kirola, gainera, osasun-

    garria da.Nire ametsa

    futbolari profe-sionala izateaizango litzateke.

    Hala ere, oso zai-la da eta horregatik

    nahiago izaten dut beste ki-rolak ere praktikatu.

    Nire taldea Orioko FutbolTaldea da. Ez dakit nire talde-kideen artean baten bat pro-fesionala izango den… bainagure artean dugun giroakmerezi du. aupa Orio!

    Zuek ere badakizue: nahizeta futbola gustukoa izan, es-kolan ere saiatu!

    ikasleak idazleJon Lizarralde

    Nirekirola

    Nire ametsafutbolariprofesionalaizatea izangolitzateke. Hala ere,oso zaila da

    Pantaila txikian nahiz handian ezaguna da Kike Biguri aktorea . J.SoriA

    Jendea piskanaka gertura-tzen joan zen. Hasiera bate-an, jende gutxi agertuko zelaematen bazuen ere, 40 bat la-gun inguratu ginen, azkene-an, adin askotako publikoaosatuz. Gaueko protagonistanagusia Kike Biguri izan zen;aurpegi ezaguna egin zitzai-dan, aurrez telebistan ikusi-takoa, baita antzerki nahiz zi-neko aktore lanetan ibilita-koa ere. Denbora librean,umore kutsua duten monolo-goak plazaratzen ibili ohi da.

    agertokiko sinpletasunak,kontakizunak, keinuak…nahikoak izan ziren publiko-arengana iristeko. Berehalamurgildu ginen haren konta-kizun eta pasadizoetan, ko-

    Kafea hartuz, errutinatikateratzeko aukera polita

    Oso modan dagoensare sozialari eskerjakin nuen ekital-diaren berri. Kafe

    bat hartzeko aitzakia hartuta,lagun bat eta biok gerturatuginen Kalakarira.

    Gaueko hamarrak eta ta-bernak antzoki txiki bat ziru-dien. Eszenatoki txiki bat txo-ko batean; mikrofono etaguzti. aurrean, aulkiak ilara-tan banaturik zeuden. Denaprest umore show-a hasteko.

    nexio ona lortuz eta momen-tu atsegina pasatzeko auke-raz gozatuz. Barre eta algarakez ziren falta izan ordubetepasatxo iraun zuen show-ean.Tartean deskantsu txiki batere izan zen, erretzaileek mo-noa asetzeko aprobetxatu zu-tena.

    Ekimen interesgarriak an-tolatzen ditu Kalakari taber-nak. aukera politak eskain-tzen ari da urrutira joan gabe,herrian bertan, kafetxo bathartuz eguneroko errutina-tik deskonektatzeko asmoz.Oraingoan umore showa izanda, zer izango ote da hurrena?

    [ ANDER ERRAsTI ]

    KritikaKike bigurirenumore show-aKalakari tabernan, martxoaren 24an.

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 22

  • ezpAlAK

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 2 3

    “nazionalismoaren zama astunagainean duen artean, oriok ez duhezkuntza sistema onik izango. izanere, herri honetako ikastolakbanpiroen pare odolusten ditu udalaurrekontuaka…

    …Traktore lanak egingo dituenmerkataritza behar dugu, gaur egunherritik kanpora joaten diren%70eko gastuak herrian geratzeko”

    Jesus Rodriguez Pousa, PSE-EEko zinegotzia Orion. orioko

    kultur etxean, 2011ko martxoaren 28an.

    Gazte, heldu eta edadetuak batEgun berezia izan zuten Orioko Eguneko Zentroko edadetuek martxoaren 17a, Zara-gueta Herri Eskolako eta Esperientzia Eskolako lagunak hartu baitzituzten bisitan,10:00etatik 12:30era. Eguneroko gauza berak egin zituzten, baina konpainia bereziaizateak, diferente egin zituen ekintzak. Berriketan, gimnasia egiten, egunkaria irakur-tzen, partxisean… aritu ziren guztiak ordua gainera etorri arte.

    HANdiK etA HeMeNdiK››

    zO RiONAK!››OSpAKizuNA››

    Urtero egiten du Orio-ko Surf Taldeak –Sur-frider Foundation tal-

    de ekologistaren ekimenez–antilla hondartza eta ingu-ruak garbitzeko deialdia. Ezda jende askorik hurbiltzengehienetan, baina aurtengo-an, lagun dezente aritu dirabazterrak garbitu eta txu-kuntzen. Zorionak horiei!

    Hondartza bera nahikoagarbi aurkitu zuten, azkeneuri zaparradek ekarritakoakalde batera utzita. Gainera-koan, plastikoa bildu zutengehienbat; barra ingurukoarroketan batik bat.

    Guztiok nahi izaten duguhondartza garbia udan, bainaaurretik lan egin behar da ho-rretarako. Ea datorren urte-an jende gehiago hurbiltzenden garbiketara.

    Hondartzagarbitzen

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 23

  • ezpAlAK

    2 4 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    Betirako sua filma eskainizen, 21:00etan. Larunbatak,aldiz, bestelako ekimenakekarri zituen: haurrentzakojokuak izan ziren goizean etafilma arratsaldean. Iluntze-an, berriz, bertso jaialdia har-tu zuen frontoiak. ManuelLasarte, Patxi Etxeberria,Lazkao Txiki, Jon Sarasua,Xabier Eguzkitze eta andoniEgaña aritu ziren nor bainonor. aurretik, dantzan jarrizituzten bertsoak entzuterajoan zirenak Martin eta Ima-nol trikitilariek.

    Igandearekin bukatu zutenastebeteko jaia: mezaren on-doren antzerki emanaldia es-kaini zuten Ikastolako hau-rrek herriko plazan. Herribazkaria egin zuten atzetik.

    Futbolean finGipuzkoako Ligaz gain, bes-telako txapelketetan ere ari-

    tzen ziren OriokoFutbol Taldeko-ak: Bordeleko LaBrede Unibertsi-tateak antolatuta-ko I Tournoi dePrintempsen, esa-

    terako, bigarren egin zutenjubenilek duela 25 urtekoedizioan. autobusez joan zi-ren Bordeleraino eta 4 ordu-ko bidaiaren ostean jokatuzuten lehen partida, etxekotaldearen aurka. 3 eta 1 gai-lendu ziren oriotarrak. aitoraranzistrobik eta Santosekegin zituzten golak. Finalaere emaitza berarekin bukatuzuten, baina behin bakarrikzulatu zuten aurkarien atea.

    Hilabete osoan ez zutenantxoarik izan arrantzaleek

    antxoaren kanpaina

    erabat eskasa izan

    zen 1986. urtean.

    alde batetik, itsaso

    txarra zela-eta, itsasontziak

    portutik atera ezinik ibili ziren

    ia hilabete osoan. apirilaren

    10ean lehorrean zeuden arran-

    tzaleak eta patroiak eta 28a

    arte egon ziren etxean, itsasoa-

    ren haserreari begira, noiz la-

    saituko zain. Horrez gain, itsa-

    soratu ziren egun gutxi horie-

    tan antxoa aurkitu ezinik ibili

    ziren.

    apirilaren hasieran berde-la arrantzatzea lortu bazutenere, saldu ezinik ibili zirenhan eta hemen. Ondorioz,irabazi askorik gabe pasa be-har izan zituzten asteak etaasteak.

    Ikastolako festaapirilaren 27a Orioko HerriIkastolako festa zela-eta, asteosoko kultur egitaraua anto-latu zuten. astelehenean hasieta osteguna bitartean, hi-tzaldiak izan ziren egunero:Kirol heziketa irakasuntzan,Musika hezkuntza eskolan,Bertsolari eskola eta Ordena-gailuen mundua irakaskun-tzan izenburupean. Ostirale-an, berriz, anjel Rebolloren

    Zelaitik hondartzara pasa-ta, Zarauzko plaieroetan eregustura ibili ziren oriotarraketa aiarrak. apirilaren 6an jo-katu ziren finalak, eta Oriokobi talde aritu ziren jokoan. Za-ragueta Herri Eskolako in-fantil neskek txapela lortu zu-ten Zarauzko Ikastolako Ba-rriguitas taldeari penaltietanirabazita. Seniorretan, aldiz,Itzalak ezin izan zion Zarauz-ko Vissoni aurre hartu.

    Bestelako sariak ere jaso zi-tuzten gureek: kopa ederbana jaso zuten Orioko HerriIkastolako altzerri taldeaketa aiako Indarrakek txapel-keta osoan erakutsitako ki-roltasunagatik; eta hainbatjokalari onenaren sari ereetorri ziren bi herrietara.

    Libia, lehen eta orainMundu zabalera salto eginez,orain bezalaxe, gerra zen na-gusi Libian, libiako iraultza-ren lider Muammar el Gada-fik eta Estatu Batuetako pre-sidente Ronald Reaganekelikatuta.

    Duela 25 urte1986ko apirila

    (1986)

    Ez da jaiotzarik izan.

    JAiOtAKOAK››

    Aritz Huegun Esnal eta Kiz-

    kitza Gurrutxaga Etxeberria,

    Orion, martxoaren 26an.

    Leire Fernandez Elgorriaga

    eta Patxi Karrera Uranga,

    Orion, martxoaren 26an.

    ezKONdutAKOAK››

    Felisa Arruti Mendikute,

    Aian, martxoaren 22an.

    89 urte

    Amaia Azkue Aldabaldetre-

    ku, Orion, martxoaren 16an.

    39 urte.

    Jesusa Lertxundi Lertxundi,

    Orion, martxoaren 16an.

    91 urte.

    HildAKOAK››

    eskela edourteurrenekogogoangarriaKArKArAn jarri nahibaduzu, deitu guretelefonora:943 83 15 27

    Bigarren egin zutenOrioko FutbolTaldeko infantilekBordeleko I Tournoide Printempstxapelketan

    Apirilaren 27a OriokoHerri Ikastolako festazela-eta, aste osokokultur egitarauaantolatu zuten

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 24

  • HeRRitARRA

    2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 2 5

    “Hondakinik onena betiizango da sortzen ezdugun hori”

    iRAti AGiRReAzAldeGi

    Mahastietan eta sagarrondoetan erabil-tzen diren pestiziden inguruko tesia egi-ten ari da Ane Borgarai Kimika fakulta-tean, baina gurera ekartzeko arrazoiahondakinen kudeaketari buruz ikaste-txeetan emandako ikastaroak izan dira. Zer azaldu diezu ikasleei ikastaroetan?

    Hondakinen kudeaketak nola funtzio-natzen duen. Konpostarentzako edu-kiontziaren nondik norakoak azaltzendizkiegu, baita birziklatzeko hiru edu-kiontzi nagusien erabilera ere. Dena bir-ziklatu eta konpostatu ezin denez eta za-

    Ane bordagaraiKimikaria

    bortegiak betetzen doazenez, laster Zu-bietan erraustegia jarriko dute eta nolafuntzionatuko duen ere esaten diegu. Kasu egiten al diete azalpenei?

    Jendeak ez daki ongi birziklatzen. Esa-terako, ikasleek edukiontzi horiari plas-tikoena deitzen diote, baina ontzi arine-na da eta ontziak bota behar dira; jende-ak, ordea, plastikozko edozer gauzabotatzen du: hortzetako eskuilak, jostai-luak… eta horiek ez dira birziklagarriak.Jendeak asko dauka ikasteko birzikla-tzeari eta konpostatzeari buruz. UrolaKostan edukiontzi marroia jarri arren,askok ez daki konposta zer den ere.

    Zein da gaizki birziklatzearen arazoa?

    Batzuek ez dute interesik jartzen, bainaorokorrean jendea konturatzen da bir-ziklatzearen beharraz. Ingeleseko 3Raraua azaltzen diet; euskaraz, murriztu,berrerabili eta birziklatu litzateke. Birzi-klatu aurretik asko dugu egiteko.

    Beraz, zer aholkatuko zenuke?

    Guk sortzen dugu zaborra eta guk izanbehar dugu zabor horren erantzule.Ikasleei beti esaten diet hondakinikonena beti izango dela sortzen ez dugunhori. Ez badaukagu hondakinik arazohauek ere ez dira hainbesterako izango.Atez ateko zabor bilketak ere eman du

    zeresana.

    Eguneroko bizitzan sortzen dugun za-borraren %36 inguru materia organikoada eta konpostatu daiteke. HorretarakoOrion bosgarren edukiontzia dago. Biga-rren sistema atez atekoa da, Usurbilen,Oiartzunen, Hernanin eta Antzuolanmartxan dagoena. Sistema horren aldeona da jendea birziklatzera behartzenduela, askori birziklatzeak arazo bat sor-tzen dio eta jendea ez dago prest lanhorihartzeko. Beraz, boluntarioa den herrie-tan kontzientziazio kanpaina behar dajendeak ikusteko beharra dagoela. Zubietako erraustegiaren harira ere

    alde eta aurka azaldu da jendea.

    Zero Zabor taldekoak ari dira laneanahalik eta zabor gutxien zabortegietaraeramateko, baina ezin da dena konpos-tatu eta birziklatu (hortzetako eskuilak,umeen pardelak, ospitaletako materia-la...). Gaur egun Gipuzkoan hiru zabor-tegi daude: Lapatxekoa Azpeitian, Urte-takoa Zarautzen eta Sasietakoa Beasai-nen. Horiek 2-3 urtetan bete egingo diraeta legeak ez du baimentzen besterikirekitzea, beraz, errausketa sistema eza-rriko da. Batzuk alde daude, besteak aur-ka, sortuko duen kutsadura dela eta, bai-na gaur egun dauden teknologien bidezespero dugu gure osasuna zainduko du-tela. Berriarekiko oso mesfidatiak garaeta nik ulertzen ditut beldurrak 80. ha-markadan abian jarritako erraustegiekinguruan kalte handiak eragin zituztela-ko, baina ikusi egin behar.

    KArKArA

    Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketaren eskariz, hondakineiburuzko ikastaroak ematen aritu da kimikari oriotarra. Batez erebirziklatzea izan du hizpide eta zaborra jasotzeko bideez gain,gero jarraitzen duten bideak ere ematen du zeresana

    “Ikasleek edukiontzi horiariplastikoena deitzen diote,baina ontzi arinena da etaontziak bota behar dira ezplastikozko edozer gauza”

    “atez ateko sistemaren aldeona da jendea birziklatzerabehartzen duela, askorentzatbirziklatzea arazoa da eta ezdaude prest lanhori hartzeko”

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 25

  • zeRbitzuAK

    2 6 K A R K A R A 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A

    APIRILA1ean eta 2an, Lasa.3an, Mutiozabal.4an, Azaldegi.5ean, Zulaika.6an, Iriarte.7an, Larrañaga.8an, Gallo.9 eta 10ean, Barrenetxea.11n, Zulaika.12an, Iriarte.13an, Larrañaga.14an, Azaldegi.15ean, Barrenetxea.16an eta 17an, Gallo.18an, Iriarte.

    Azaldegi: Urdaneta kalea, 8.

    943 13 31 83 Zarautz

    Etxeberria: gipuzkoa kalea,17.

    943 83 23 98 Zarautz

    Mutiozabal: Kale nagusia, 12.

    943 83 29 70 Zarautz

    Larrañaga: S. Frantzisko, 16.

    943 13 38 14 Zarautz

    Lasa: Herriko plaza.

    943 83 09 36 Orio

    G. Artiñano: Zigordia kalea, 17.

    943 13 40 19 Zarautz

    Iriarte: Zinkunegi, Pilartxo

    Enea. 943 13 29 83 Zarautz

    Zulaika: Bizkaia kalea, 41

    943 13 39 94 Zarautz

    EGUnA ItSASGOrA ItSASBEHErA ILArGIA

    01 03:28 eta 15:50 09:35 eta 21:4602 03:59 eta 16:17 10:05 eta 22:1703 04:27 eta 16:43 10:33 eta 22:4604 04:55 eta 17:08 11:01 eta 23:1505 05:24 eta 17:35 11:28 eta 23:4406 05:53 eta 18:03 11:56 eta _____07 06:24 eta 18:34 00:14 eta 12:2608 06:57 eta 19:09 00:48 eta 13:0009 07:36 eta 19:51 01:26 eta 13:3910 08:27 eta 20:47 02:13 eta 14:2911 09:39 eta 21:10 03:15 eta 15:3912 11:17 eta 23:47 04:39 eta 17:1013 12:43 eta _____ 06:10 eta 18:3514 01:03 eta 13:45 07:21 eta 19:3815 02:02 eta 14:35 08:15 eta 20:30

    itSASOA››

    zAiNtzAKO bOtiKAK››

    Iragarkietarako txokoa. iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

    arratsaldez. Josue. Tf: 609 77 78 94.Neska euskalduna ume-ak zaintzeko prest, arra-tsaldez. Eskarmentuadaukat. Interesatuek, dei-tu 679 85 23 41 telefonozenbakira.Desbrozadorarekin lur-sailak garbitzen ditut. Pre-zio oneko zerbitzu txuku-na.Tf: 697 75 01 96.Neska arduratsuak etxe-ak garbitu edo edadetuakzainduko lituzke. Eskar-mentua dauka. Deitu 600 07 46 86 telefo-no zenbakira.

    Erosteko

    Si bemoleko trikitixa ero-siko nuke, egoera oneandagoena. 4 ahotsekoa izanbehar luke, gainera. Saldu-

    ko lidakeenak dei dezala,mesedez, 652 73 51 41 tele-fono zenbakira.

    Errenta

    Gela bat alokatuko niokeetxea elkarbanatu nahiduenari. Tf: 664 24 78 88.Etxea partekatuko nukebakarrik edo laguntza be-harrean dagoen emaku-me batekin. Tf: 695 63 96 04.Orion errentan hartzekopisu bila nabil. Dei ezazu676 28 25 88 telefono zen-bakira edo, lan orduetan,943 83 15 18 zenbakira.

    Lan eskaintza

    Neska bat behar daOrion etxeko lanak egite-ko. Telefono zenbakia: 676 54 29 47.

    Galdutakoak

    Patinetea galdu nuenmartxoaren 8an Goiko Ka-len. Aurkitu duenakdei de-zala 697 64 33 53 telefonozenbakira. Eskertuko da.

    salgai

    Garaje itxia salgai Mendi-beltz futbol zelaiaren az-pian. 20,67 metro koadro.Telefono zenbakiak: 646 28 99 07/630 37 01 38. Volskswagen Californiasalgai, 18.000 eurotan.. 102cw-2500cc. 2.000 urte-koa. 242.000 km. Bidaia-tzeko prestatuta dago, bes-teak beste, bi ohe eta hoz-kailua ditu. Tf: 658 72 32 33.

    Lan eskaerak

    Edozein motako lanaegingo nuke, goizez nahiz

    AzOKA››

    [ ]

    lANeGuNetAN

    DOnOStIA-ZArAUtZ

    Donostia 6:55 7:40 8:10 8:40 9:10 9:40 10:40 11:40 12:10 12:40 13:10 13:40 14:10 14:40 15:10 15:40 16:40 17:40 18:10 18:40 19:10 19:40 20:15 21:00 22:15

    Orio 7:25 8:15 8:45 9:15 9:45 10:15 11:15 12:15 12:45 13:15 13:45 14:15 14:45 15:15 15:45 16:15 17:15 18:15 18:45 19:15 19:45 20:15 20:50 21:35 22:50

    Zarautz 7:35 8:25 8:55 9:25 10:25 11:25 12:25 12:55 13:25 13:55 14:25 14:55 15:25 16:25 17:25 18:25 19:25 19:55 20:25 21:00 21:45 23:05

    ZArAUtZ-DOnOStIA

    Zarautz 6:45 7:15 7:45 8:15 8:45 9:20 9:45 10:45 11:45 12:45 13:20 13:45 14:20 14:45 15:20 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:15

    Orio 6:55 7:25 7:55 8:25 8:55 9:30 9:55 10:30 10:55 11:55 12:55 13:30 13:55 14:30 14:55 15:30 15:55 16:30 16:55 17:55 18:55 19:30 19:55 20:55 21:25

    Donostia 7:30 8:00 8:30 9:00 9:30 10:10 10:30 11:10 11:30 12:30 13:30 14:10 14:30 15:10 15:30 16:10 16:30 17:10 17:30 18:30 19:30 20:15 20:30 21:30 22:00

    Lanegunetan, grisez dauden orduetako autobusak pasatzen dira Urbiletik.

    AStebuRuetAN

    DOnOStIA-ZArAUtZ

    Donostia 8:00 9:00 10:00 11:00 12:00 13:00 14:00 15:00 16:00 17:00 18:00 19:00 20:00 21:00 22:00 22:30

    Orio 8:35 9:35 10:35 11:35 12:35 13:35 14:35 15:35 16:35 17:35 18:35 19:35 20:35 21:35 22:35 23:05

    Zarautz 8:45 8:45 9:45 10:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45 22:45 23:15

    ZArAUtZ-DOnOStIA

    Zarautz 6:45 7:45 8:45 9:45 10:45 11:45 12:45 13:45 14:45 15:45 16:45 17:45 18:45 19:45 20:45 21:45

    Orio 6:55 7:55 8:55 9:55 10:55 11:55 12:55 13:55 14:55 15:55 16:55 17:55 18:55 19:55 20:55 21:55

    Donostia 7:30 8:40 9:40 10:40 11:40 12:40 13:40 14:40 15:40 16:40 17:40 18:40 19:40 20:40 21:40 22:40

    Asteburuetan, autobus guztiak pasatzen dira Urbiletik. Grisez dauden orduak larunbatetako (lanegunak) zerbitzuei bakarrik dagozkie.

    Aia eta Orio arteko autobus zerbitzua Landabusek darama. Zerbitzuei buruzko informazioa lortzeko zenbait bide daude: www.landabus.com , Tf. 943 240114 sms-a 5280 zenbakira

    AutObuS ORduteGiAK››

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 26

  • 2 0 1 1 K o A p i r i L A r e n 1 A K A R K A R A 2 7

    Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako emakumeenelkarrizketetan oinarrituta, emakumeek euren sexualitatearekiko sentitueta sentitzen dituzten erruak eta lotsak libre utziko dituzte Ainhoa Garai etaAitziber Garmendia aktoreek Baginaren bakarrizketak antzezlanean. oriokokultur etxean apirilaren 2an ikusi ahal izango da 22:00etan. Umorea, poesiaeta probokazioa nahasiz azalduko dute emakumeen sexualitatea.

    Emakumeen sexua antzerkira

    Oriobazkaria

    Apirilaren 16an, 1971n jaiota-koen egunpasa. BazkariaHondarribian. Izena emannahi duenak Anarrira edo Gabonera jo edo 662 532 707zenbakira deitu.

    Ikastaroak

    Apirilaren 4tik 15era, astele-henetik ostiralera. Interneteta e-administrazio ikastaroa(20 ordu). 16:00etatik18:00etara, KZgunean, kulturetxean.Apirilaren 15ean. Argazkiaksareratzeko, aldatzeko, efek-tuak jartzeko, deskargatzekozein bidaltzeko aukera ema-ten duen sareko Picnik pro-gramaren inguruko mintegia.18:00etatik 20:00etara, kulturetxean, KZgunean.

    Apirilaren 1ean. Ardo dasta-keta ikastaroa, Mikel Garaiza-bal enologoaren eskutik. Ikas-taroan parte hartzen dutenekGaraizabalek gaiari buruz ida-tzitako liburua jasoko duteopari. Ikastaroa: 15 euro. Izenaemateko deitu 943890789 te-lefonora. 19:30ean, Toki Alaielkartean.

    Erakusketak

    Apirilaren 4tik 8ra, Askagin-tza erakundearen erakusketa.Kultur etxean.

    Musika

    Apirilaren 1ean, Zarata festa.Kontzertuak Eraso, Diskoiraa,Citizen Kane, Zaborra eta LosSantos taldeekin. 21:30ean,gaztetxean. Apirilaren 8an, LizanaGroup taldearen kontzertua.Flamenko eta jazz fusioa.Gauean, Kalakari tabernan.

    Deialdia

    Apirilaren 30ean eta maia-tzaren 1ean izango den Lan-dare Azokarako boluntariodeialdia. Interesatuek apirila-ren 15a izango dute izenaemateko azken eguna, 943 83 5389 telefono zenbaki-ra deituta.

    bazkaria

    Maiatzaren 7an, Santioko es-kolan ibilitakoen bazkaria.Izena emateko zenbaki hone-tara deitu: 600 743 189.

    Erromeriak

    Apirilaren 3an, EdurneErrandonea eta Ander Belda-rrain trikitilariekin erromeria.18:30etik 21:30era, Andatzan,Aristerrazuko plazan. Apirilaren 10ean, Kupela tal-dearekin dantzaldia.18:30etik 21:30era, Aristerra-zuko plazan, Andatza auzoan.

    Podologia

    Apirilaren 16an, podologoa-ren bisita. Ordua hartzekoudaletxera deitu: 943 13 11 44.

    silo-bolak

    Apirilaren 12an. Zerbitzua-ren inguruko informazioa:943 81 65 00 (Urkome) edo . 660 04 97 51 (Igor).

    Hitzaldiak

    Apirilaren 4an, neke kroni-koari eta fibromialgiari buruz-ko hitzaldia. Bizi Bideelkarte-ko Maria Jose Martinen esku-tik. 18:00etan, kultur etxean.Apirilaren 7an, 2006-2010Drogomendekotasun Plana-ren ebaluaketa. 18:30etik20:30era, kultur etxean.

    Azterketak

    Apirilaren 16an, udako lan-postuetarako probak:09:00etan hasita, Orioko kul-tur etxean.

    AiaKirola

    Apirilaren 9an, larunbata,idi-dema: Aitor Juaristi Artazoeta Jabier Arizti Olaberri-renarteko apustua. 22:00etan,Aiako dema plazan.

    AGeNdA››

    296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 27

  • 296:Karkara bikoitia 30/03/11 13:32 Página 28