Kepa sakolegiren proiektua

18

Transcript of Kepa sakolegiren proiektua

Page 1: Kepa sakolegiren proiektua

XXXXXXXKO EMAKUME ETA GIZONEN I. BERDINTASUN-PLANA

Prozesuaren nondik norakoak

Xxxxxxxn, 2009ko apirilean

Egilea: xxxxxxx xxxxxx xxxxxx

Page 2: Kepa sakolegiren proiektua

SARRERA

Hurrengo orriotan, geure barne trebakuntzarako interes handikoa izan daitekeen proiektu baten berri emango dizuet: xxxxxxko I. Berdintasun-Plana lantzeko prozesua, hain zuzen ere.

Lan hau xxxxxxko bi teknikarik (xxxxxx xxxxxxk eta nik neuk, xxxxxx xxxxxxk) garatu dugu. Laguntza moduan, zenbait unetan, genero-gaietan aditua den kanpo-aholkulari batekin harremanetan egon gara.

Azken urteotan, euskararekin zerikusia duten egitasmoak aurrera eramateaz gain, xxxxxx xxxxxxko langileontzat berriak izan daitezkeen gaiak lantzen hasi garenez, lan honen aurkezpena egitea egokia iruditu zaigu.

Azalpena edo txostena hamar ataletan banatua dago. Lehenik eta behin, udalerri bateko berdintasun-plana zer den azalduko dizuet labur-labur. Hurrengo urratsa izango da berdintasunaren inguruko araudian murgiltzea, berdintasun-planaren oinarri juridikoa zein den ezagutzeko. Hirugarren atalean, horrelako lan batek jaso beharreko eduki guztiak (ardatzak, arloak, helburuak, ekintzak…) zehaztuko ditut. Behin hau azalduta, xxxxxxko egitasmoa aurrera eramateko martxan jarritako prozesuaren berri izango duzue: aurrelanak, diagnostiko-fasea, diseinu-fasea… Metodologia izango da bosgarren puntuaren muina eta horrekin lotuta, jarraian, hainbat lantalderekin izandako saioak nolakoak izan diren argituko dizuet. Txostenaren azkeneko atala, agian, interesgarriena izango da: arrakastarako gakoak, prozesuan zehar topatutako oztopoak eta, nola ez, ondorioak.

ZER DA UDALERRI BATEKO BERDINTASUN-PLANA?

Lehenik eta behin, berdintasun-plana zer den azaltzen saiatuko naiz. Badakizue, jakin, zein den honelako proiektuen funtsa: era antolatu eta koherente batean helburuak, estrategiak, prozedurak… jasotzea. Halaber, ezarritako helburuak lortzeko ekintzak, baliabideak, arduradunak… zehaztu eta denboran zein espazioan kokatzen ditu. Esan dezagun tresna dinamikoa dela eta, jakina, honen emaitzaren ebaluazioaren arabera, aldaketak izan ditzakeela denboran zehar.

Gaur egun, oso ohikoa da entzutea halako lana garatzen ari direla edozein enpresatan edo udaletan. Azken urteotan, planak gai ugari lantzeko erabiltzen dira (gazteria, inmigrazioa, indarkeria, osasuna...).

Baina zein da udalerrietako berdintasun-planen helburua? Zertarako diseinatzen dira? Hain zuzen ere, herrietako esparru desberdinetan (kultura,

1

Page 3: Kepa sakolegiren proiektua

hezkuntza, osasuna, hirigintza…) emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko; emakume eta gizonen arteko bereizkeriari eusten dioten oztopoak zein egiturak gainditzeko, halaber, orain arte bizi izan ditugun desberdintasun-egoerei aurre egiteko.

ZEIN DA OINARRI JURIDIKOA?

Hainbat arauditan jasotzen da emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa. Baita edozein motatako sexu-bereizkeria debekatzeko erabakia ere:

Nazioarte mailan, esate baterako, 1979. urtean onetsi zen emakumearen aurkako Diskriminazio-mota guztiak Ezabatzeari buruzko Konbentzioa. Europa mailan, berriz, aipatzekoa da 1999. urteko Amsterdamgo Ituna. Azken hau indarrean jarri zenetik, Europar Batasunaren funtsezko printzipio bilakatu da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

Geure eremura hurbilduz, aipatzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea zein Emakumeen eta Gizonen IV. Berdintasunerako Plana. Plan horrek zera aipatzen du:

“Foru aldundiek eta udalek berdintasunerako planak edo programak onetsiko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorretan ezarritako gidalerroekin eta esku hartzeko ildoekin bat etorriz…”

Beraz, horiexek dira edozein udalerritarako berdintasun-planaren diseinua egiterakoan kontuan hartu behar ditugun lege eta araudiak, batez ere, azkeneko biak.

ZEINTZUK DIRA JASO BEHARREKO EDUKIAK?

Lehenago esan bezala, geure lana kudeatu behar izan dugu Euskal Autonomi Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen IV. Berdintasunerako Planaren arabera. Horrek esan nahi du, kontuan hartu ditugula bertan agindutako edukiak.

Landu beharreko ardatzak eta arloak honako hauek dira:

Zeharkakotasuna: kontzeptu honek adierazten du, genero-ikuspegia txertatu beharra dagoela politika publikoetan. Era honetan, udaleko plangintza orok emakumeen nahiz gizonen egoerak aintzat hartu behar ditu garapen- eta ebaluazio-fase guztietan.

Ahalduntzea eta parte-hartze politikoa: ardatz hau emakumeen kontzientziazio-prozesuekin (banakakoa nahiz taldekoa) lotua dago. Beharrezkoa da emakumeak gizarte-, politika- eta ekonomia-alorretan

2

Page 4: Kepa sakolegiren proiektua

indartzea aukera-berdintasuna lortzeko. Azken helburua da emakumeak kanpoan uzten ez dituen botere-eredu berri bat eraikitzea, emakumeen autonomia fisikoa, ekonomikoa, politikoa eta soziokulturala lortzeko.

Bizitza pertsonala, familia-lana uztartzea eta ardura partekatua: bizitza pertsonala, familia eta lana uztartu ahal izateko, bizitzaren maila guztiak bateratu behar dira. Nola egin dezakegu hori? Etxeko lanetan gizonen ardura partekatua bultzatuz, enplegu-egiturak egokituz bizitza pertsonalaren eta familiaren beharretara, edo zerbitzu sozio-sanitarioak eta laguntzak hobeto antolatuz.

Emakumeen aurkako indarkeria: emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetakoa da. Giza eskubideen urraketa izanik, desagerrarazteko ezinbestekoa da, nola ez, biktimei babesa eta arreta emateko neurriak zein baliabideak antolatzea.

Lau ardatz hauek funtsezkoak dira eta hertsiki lotu behar zaizkie landu beharreko arloei: udaleko zerbitzu orokorrak, kultura, kirola, hezkuntza, lana eta enplegua, osasuna, gizarteratzea eta hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena.

Egin izan ditugun bestelako planak bezala, honek ere helburu orokorra eta zehatzak jaso behar ditu; hau da, ardatz bakoitzeko xedeak definitu behar dira. Behin hauek zehaztuta, helburuak lortzeko martxan jarri beharreko ekintzak diseinatzeari ekingo diogu.

Aurreko kontuez gain, geure planean bestelako eduki batzuk ere jorratu behar ditugu: esate baterako, helburu zehatz edo estrategiko bakoitzarentzako adierazleak, plana garatu ahala, horien betetze-maila neurtu ahal izateko. Horrez gain, prozesu osoan zehar ebaluazioa nola egingo dugun adieraziko dugu eta, azkenik, aurrekontua xedatu. Azpimarratzekoa da udaletan aurrekontua mugatua izaten dela; horrek, neurri handi batean, geure planaren edukia baldintzatuko du.

NOLAKOA IZAN DA XXXXXXKO BERDINTASUN-PLANA GAUZATZEKO PROZESUA?

Egitasmoa abiatu aurretik, garrantzi handia dauka harreman-sarea zein izango den zehaztea; lana nola antolatuko dugun pentsatzea eta gogoeta egitea prozesua era koordinatu batez gauzatzeko beharko ditugun baliabideen inguruan. Hauxe izan da, hain zuzen ere, xxxxxxn egin dugun lehendabiziko lana: prozesuaren koordinazio- eta jarraipen-guneak zehaztea. Era honetan, hiru egitura sortu ditugu.

Talde-eragilea: udaleko berdintasun-teknikariak eta geuk hartu dugu parte. Prozesua bideratu ahal izateko egitura funtsezkoena izan da. Hilean behin bi orduko bilerak egin ditugu.

3

Page 5: Kepa sakolegiren proiektua

Taldearen eginkizunak izan dira prozesua teknikoki zein metodologikoki egokitzea, egitasmoa bideratzeko beharrezko informazioa trukatzea eta komunikazio-planaren diseinua egitea. Horrez gain, egitasmoaren ekintzak koordinatu ditugu eta lanaren segimendurako tresna izan da gune hau. Sortu diren arazoen aurrean, talde honek irtenbideak bilatu eta neurri zuzentzaileak proposatzeko ardura izan du.

Lantaldeak: herritarrez, gizarte-eragileez, udal-teknikariez eta zinegotziez osatutako bederatzi lantalde jarri ditugu martxan. Horietako bakoitzak lehenago zehaztutako alorretako bat landu du: kultura, hezkuntza, osasuna, hirigintza…Xxxxxx eta biok arduratu gara talde hauen dinamizazioaz. Talde bakoitzarekin bi orduko launa saio egin dugu (bi saio diagnostikoa lantzeko eta beste bi diseinua zehazteko).

Taldeen eginkizun nagusia izan da esparru bakoitzaren inguruko azterketa eta diagnostikoa burutzea. honekin batera, helburuak eta ekimenak zehazteko ardura izan dute.

Jarraipen-batzordea: batzorde honetan udal-zinegotziek, berdintasun-teknikariak eta geuk hartu dugu parte. Prozesu osoan zehar lau aldiz elkartu gara taldeko kideak.

Izenak adierazten duen bezala, egitasmoari segimendua egiteko eta ekarpenak proposatzeko ardura izan du. Horrez gain, berdintasun-planaren inguruan adostasun politikoa bermatzea izan da bere eginkizun garrantzitsuenetakoa.

Plan batek arrakasta izan dezan, egitura egokia antolatzeaz gain, komunikazio-lanari ere arreta handia eskaini behar diogu. Prozesuan inplikatuta egongo diren eragileei mezu egokiak bidali behar dizkiegu une jakinetan eta hainbat kanal erabiliz.

Hori bideratu ahal izateko, egin beharreko lanetako bat da komunikazio-plana diseinatzea; komunikazioan asmatzea diseinu egokia egitea bezain garrantzitsua izan daiteke.

Taldeak osatzeko lan handia egin behar izan dugu Xxxxxxn. Horixe izan da, zalantzarik gabe, eginbeharrik gogorrena. Jarraian dituzue arlo honetan emandako urratsak:

udalerriko elkarteekin harremanetan jartzeko telefono-dei ugari egin dugu;Xxxxxxko komunikabideez baliatu gara lantaldeetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko;atari eta ohar-tauletan kartelak ipini ditugu;harremanetan jarri gara hainbat erakundetako arduradunekin eta udaleko zinegotzi eta teknikariekin prozesuan parte hartzera gonbidatzeko; eta

4

Page 6: Kepa sakolegiren proiektua

irakasle zein ikasleengana iristeko bisitak ere egin ditugu.

Pertsonak izan dira geure lanaren oinarria eta geure ezagutza-iturri garrantzitsuena. Eragile guztien arteko elkarrekintza lortzeko sortu ditugu taldeak. Batzuen eta besteen ekarpenak eztabaidatzeko, ikuspegiak alderatzeko… oso baliagarriak izan dira. Parte-hartzaileak lanean aritu dira bai diagnostiko-fasean bai diseinu fasean ere.

5

Page 7: Kepa sakolegiren proiektua

Bederatzi lantalde sortu ditugu:

LANTALDEAK PARTE-HARTZAILEAK

UDALALantalde 1

Udal-teknikariak, alderdi politikoetako ordezkariak.

HEZKUNTZA3 lantalde

Ikastetxeetako gaztetxoak, gurasoak eta irakasleak

ELKARTEAKLantalde 1

Kultur-, gizarte-, eta kirol-arloarekin zerikusia duten Xxxxxxko eragileak

ENPLEGUA ETA LANALantalde 1

Enpleguarekin eta lanarekin zerikusia duten Xxxxxxko eragileak: sindikatuak, enpresetako ordezkariak, enplegu-teknikariak…

OSASUNA ETA GIZARTARATZEALantalde 1

Osasun eta gizarteratze-arloan lan egiten duten eragileak: teknikariak, elkarteak…

HIRIGINTZA, GARRAIO PUBLIKOA ETA INGURUMENALantalde 1

Hiru alor hauetan lan egiten duten eragileak: teknikariak, auzo-elkarteak…

EMAKUME-ELKARTEAKLantalde 1

Xxxxxxko emakume-elkarteetako ordezkariak

Edozein plan diseinatu aurretik, funtsezkoa da abiapuntuko egoera zein den ezagutzea; zeintzuk diren arazoak, ahuleziak, gabeziak, indarguneak… Izan ere, egoeraren arabera helburu batzuk edo beste batzuk zehaztu behar baitira.

Diagnostikoan alderdi kuantitatibo zein kualitatiboa jaso behar da. Geuk alderdi kuantitatiboa bigarren mailako iturriak aztertuz osatu dugu eta alderdi kualitatiboa lantzeko, aldiz, herritarrekin izandako saioak izan dira oinarria.

Esparrukako diagnostikoa lortzeko talde bakoitzarekin bi aldiz elkartu gara. Taldeen lana izan da Xxxxxxko gizon eta emakumeen aukera-berdintasunaren inguruan hausnarketa egitea eta, aldi berean, gaur egun bizi dugun egoeraz jabetzea. Herritarrengandik informazioa jasotzeaz gain, sentsibilizazioa lantzeko helburua ere lortu nahi izan dugu. Halaber, talde bakoitzak intereseko arloaren inguruko gogoeta egiteko parada izan du.

Diagnostikoa amaituta, hurrengo lanari ekin diogu: diseinuari hain zuzen ere. Fase honetan lantalde bakoitzak Berdintasun-planaren oinarri nagusiak landu ditu eta haren esparruari dagozkion helburuak, ekimenak… zehaztu.

6

Page 8: Kepa sakolegiren proiektua

ZEIN METODOLOGIA ERABILI DUGU PLANA HERRITARREKIN LANTZEKO?

Udalerrietan proiektuak egiten ditugunean, parte hartzeko metodologia erabili ohi dugu. Kasu honetan ere prozesuaren giltzarria izan da. Parte-hartzea ez dugu informazioa eman eta iritzia eskatzera mugatu, benetako parte-hartzea gauzak ezagutu, elkarrekin landu, aztertu eta denon artean zerbait sortzean gertatzen baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak zein objektiboak sortu behar dira.

Genero-gaien inguruan hausnarketa egin eta eztabaidatzea izan da prozesu honen xedeetako nagusiena, hau da, emakumeen beharrak, zailtasunak edo nahiak definitzea eraikuntza kolektiboaren bidez.

Malgutasuna ere oso garrantzitsua izan da: pertsonekin lan egitea oinarria izan denez, prozesuak iraun duen bitartean parte-hartzaileek aukera izan dute beharrezko jo dituzten aldaketak/moldaketak proposatzeko. Egokiak izan diren neurrian, prozesuan egokitzapenak egin dira.

Pertsonekin lan egiten dugunean oso kontuan hartzekoa da norbanakoaren subjektibitatea: lanaren ardatza pertsonak izan dira eta, horregatik, pertsonen arteko harremanak ere pisu nabarmena izan du prozesuaren urrats guztietan; hala nola, taldeetako kideak elkar ezagutzeko denbora hartu eta bilera dinamikoak egin ditugu (ondo pasatzea helburu izan dutenak), kideen arteko giroa landu dugu, etab. Badakizue, jakin, herritarren jarrerak aldatu ahal izateko, beharrezkoa dela norbanako bakoitzaren alderdi “pertsonala” ukitzea, alegia, subjektibitatea lantzea.

Hizkuntzen erabilerari ere benetako pisua eman nahi izan diogu. Egitasmo honetan, beste guztietan bezala, helburu izan dugu euskararen erabilera zaintzea. Xxxxxxko Udala EAEko administrazio publikoa da eta, hortaz, euskararen aldeko politika martxan du. Egitasmoak euskararen erabilera eta presentzia bermatu du ahozko nahiz idatzizko jardunean. Sortutako talde guztietan gai honen inguruan jardun dugu eta euskarari lehentasuna ematen saiatu gara. Posible izan den kasu guztietan, saioak euskara hutsez egin ditugu. Aukerarik izan ez dugunean, berriz, euskararen presentzia idatzia bermatu dugu, aldi berean, partaide euskaldunei euskaraz hitz egiteko aukera eskaini diegu.

Lantalde guztiei proposatutako lana antzekoa izan da bai diagnostiko fasean eta baita diseinu fasean ere. Herritarrak, teknikariak, zinegotziak… maila berean jarriz gaia lantzeko hainbat dinamika proposatu dizkiegu.

Diagnostiko faseko lehendabiziko bilerari hasiera emateko, taldekideek beren burua aurkeztu eta, jarraian, marrazki bat egiteko eskatu diegu. Marrazkian bi irudi jaso dituzte: alde batetik, emakume eta gizonen arteko berdintasun egoera bat, bestetik, desberdintasuna adierazteko beste bat. Ondoren, bakoitzak egindako marrazkia besteen aurrean azaldu du. Ariketa

7

Page 9: Kepa sakolegiren proiektua

amaitzeko, guztion artean ondorioak atera eta Xxxxxxn ematen diren desberdintasun egoeren inguruko hausnarketa egin dugu.

Bileraren bigarren zatian, aldiz, taldekide bakoitzari bere elkartean, lanean, eguneroko bizitzan egiten dituen ekintzak zerrendatzeko eskatu diogu. Behin zerrenda eginda, hurrengo lana izan da guztiek burututako lana besteen aurrean aurkeztea.

Saioaren amaieran, bileraren balorazioa egitea proposatu dugu honako gai hauek kontuan hartuz: saioaren iraupena, metodologia, parte-hartzea, giroa eta bileraren emaitza.

Saio honek taldekideak elkar ezagutzeko balio izan du, batez ere, eta, era berean, berdintasun gaiarekin lehendabiziko hurbilpena izateko. Bakoitzaren bizipenetatik abiatu gara genero-berdintasunaren gaian murgiltzeko.

Bigarren saioa lehenengo egin eta aste batera izan dugu. Dagoeneko taldekide gehienek elkar ezagutzen dutenez giroa lasaiagoa izan da. Aitzitik, taldeetan aldaketak egon dira, bilera batetik bestera. Lehenengo saiora etorritako lagun batzuek ezin izan dute bigarrenean parte hartu. Era berean, lehenengo saiora gerturatu ez diren batzuk bigarren saiora hurbildu dira. Egoera honek prozesua apur bat zaildu eta moteldu du.

Oraingoan, bakoitzak aurreko saioan landutako ekintzak gogoratu eta horiekin taula bat osatzeko lana izan du: ekintza bakoitza nori zuzentzen zaion, parte-hartzaileak zeintzuk diren eta genero-ikuspegia kontuan hartzen al den ekintza hori egiterakoan.

Saioa amaitzeko egindako lanaren ondorioak atera ditugu parte-hartzaile guztien ekarpenak jasoz.

Bi saio hauetan landutakoarekin eta bigarren mailako iturrietatik ateratako informazioarekin diagnostiko-txostena osatu dugu.

Txostena osatu eta hilabete batzuk pasa dira diseinua lantzeko lehenengo bilera egin arte. Honek ekarri du bigarren faseko lantaldeak osatzeko komunikazio-lan handiagoa egin behar izatea. Oro har, lehendabiziko saioetan parte hartu duen jendea bigarren faseko saioetara ere etorri da. Jende berria erakartzea, ordea, zailagoa izan da.

Diseinu-faseko lehendabiziko saioa hasteko jolas bat egin dugu. Berdintasuna hitza jasotzen duen puzzle bat eraman eta bakoitzari zatitxo bat eman diogu. Guztien artean osatzea izan da ariketaren helburua. Puzzlea osatutakoan, egindakoaren inguruko gogoeta egin dugu. Jolasarekin zera adierazi nahi izan dugu: esparru desberdinetan lanean ari diren eragile guztien inplikazioa beharrezkoa dela halako proiektu bat aurrera eramateko. Esate baterako; alferrikakoa da lan-munduan berdintasunaren inguruko helburuak eta ekintzak finkatzea hezkuntzan ere eragiten ez bada.

8

Page 10: Kepa sakolegiren proiektua

Ariketa erraz honen ostean, diagnostikoan jasotako ondorioak azaltzeko tartea hartu dugu eta ekarpen berriak egiteko aukera izan dute taldekideek.

Saio honen azken helburua izan da berdintasuna lortzeko oztopoen zergatiaren inguruko hausnarketa egitea. “Zergatik aukeratzen dituzte Xxxxxxko neskek gizarte-gaiekin lotutako ikasketak eta mutilek, ordea, gai-teknikoekin lotutakoak?” Talde txikiak sortuz (3-4 pertsonatakoak) halako galderei erantzuna ematen saiatu gara.

Horri guztiari bukaera emateko eta etorritakoen gogobetetzea ezagutzeko balorazio berri bat egin dugu bileraren amaieran.

Talde guztiekin egindako azken batzarrean aurreko saioan landutako zergatiei konponbidea bilatzen saiatu gara; herritar eta eragileek adierazitako oztopo edo arazo horiek gainditzeko ekintzak landu ditugu. Ariketa hau talde txikietan burutu dugu, ondoren, talde handira ekarri.

Hurrengo urratsa izan da ekintza bakoitza definitu (azalpena, hartzaileak, beharrezko baliabideak…) eta garrantziaren arabera lehenestea. Amaitzeko, bilera honen zein prozesu osoaren balorazioa egin dugu.

Prozesuaren inguruko balorazioak, orokorrean, positiboak izan dira. Dena dela, udalarekiko sinesgarritasun falta sumatu dugu herritarrengan. Abian jarri izan dira beste batzuetan ere parte hartzeko prozesuak Xxxxxxn. Herritarrek ekarpenak egin dituzte, euren denbora eskaini dute eta haiengan espektatibak sortu izan dira. Dena den, gehienetan behintzat, parte-hartzaileek ez dute haiek egindako lanaren feedbacka jaso. Euren proposamenak ez dira aintzat hartu eta ez zaie arazoei inolako konponbiderik eman. Partaideen ezkortasuna nabaria izan da talde guztiekin egindako saioetan.

ZEINTZUK DIRA ARRAKASTARAKO GAKOAK?

Komunikazioa planaren diagnostikoan zein diseinuan garatu beharreko prozesu jarraia da. Horrek esan nahi du uneoro komunikaziorako bideak aztertu eta ezartzeak garrantzi handia duela.

Bi zentzutan uler dezakegu kontzeptu hau: barne-komunikazioa eta kanpo-komunikazioa. Barne-komunikazioa esaten diogu geure artean izandako mezuei proiektua aurrera eramateko orduan (Xxxxxxko langileen eta Udaleko Berdintasun-Teknikariaren artekoak). Kanpo-komunikazioa, berriz, geure eta beste eragileen artean izandakoa, lantaldeetako parte-hartzaileekin izandakoa esate baterako.

Komenigarria da lanean hasi aurretik, komunikazio-uneak zein bideak aurreikusi eta planifikatzea; komunikaziorako bide formalak ezarri behar dira. Hori dela eta, aurretik

9

Page 11: Kepa sakolegiren proiektua

esandako moduan, geure lehenengo urratsetako bat komunikazio-plana diseinatzea izan da. Honako taulan ikus dezakezuenaren arabera, une bakoitzean igorriko genituen mezuen nondik norakoak zehaztu ditugu prozesuaren hasieran.

Fasea

Helburua Hartzaileak KanalaArduradu

naData

Lanta

ldeak

sort

zea Udaleko

langileekin, gizarte-eragileekin zein herritarrekin harremanetan jartzea prozesuaren berri emateko

Udaleko langileak

Gizarte-eragileak

Herritarrak

Telefono-deiak

Eskutitzak

Herriko komunikabideak

Atarietan jartzeko kartelak

Xxxxxxx Irailaren 29tik urriaren 3ra

Egia esan, ez dugu komunikazioaren alderdia egoki garatzeko astirik izan. Egin beharreko komunikazio-lanak asko izan dira: euskarriak prestatu, ikastetxeetara bisitak, telefono-deiak, komunikabideekin harremanetan jarri… Behar hauek guztiak aurrera eramateko denbora-tarte laburra izan da eta hutsune horrek, gerora, eragina izan du prozesuaren emaitzan. Lantalde batzuk sortzeko oztopo handiak izan ditugu eta lantalde bakoitzean parte hartu duen jende kopurua ez da izan hasiera batean espero genuena.

Prozesuaren arrakasta, neurri handi batean, egindako komunikazio-prozesuaren menpe egoten da. Momentu bakoitzean mezu egokiak bidaltzea eta lan honi behar besteko denbora eskaintzea berebizikoa da.

Arrakastarako bestelako giltzarri bat lidergoa da. Hitz honekin zera adierazi nahi dut: egitasmoari ematen zaion bultzada politikoa. Geure lanak arrakasta eta herritarren aurrean sinesgarritasuna izan dezan, alkatearen parte-hartzea eta inplikazioa funtsezkoa da. Proiektu osoan zehar (diagnostikoa, diseinua, garapena) egitasmoaren aitzindaria izan behar du alkateak.

Xxxxxxxko kasuan lidergoa txikia izan da. Badirudi berdintasunaren gaia ez dela udalaren lehentasunetako bat horrelako proiektua abian jarri bada ere.

Zuek ere izan dituzue horrelako arazoak bestelako egitasmoetan, ezta?

Politikarien parte-hartzeak garrantzi handia badu, berdintasun-teknikariaren inplikazioa ere funtsezkoa da. Honek hainbat lanetan lagundu behar du: informazio-bilketan, erabakiak hartzeko orduan, koordinazioan, emaitzen gizarteratzean… Bera da udala eta geure arteko bitartekaria.

Xxxxxxxko berdintasun-teknikariarekin izan dugun hartu-emana etengabekoa izan da: hilean behin elkartu gara berarekin eta telefono zein posta elektroniko bidezko harremana ia egunerokoa izan da. Aitzitik, bestelako faktore batzuen eraginez; lan-zama, udal barneko tentsioak,

10

Page 12: Kepa sakolegiren proiektua

ziurtasun falta… langile honen inplikazioa eta gogoa ez da izan behar bezalakoa. Hori dela eta, une jakin batzuetan aurrera egiteko zailtasunak izan ditugu.

ZEINTZUK DIRA PROZESUAN ZEHAR TOPATU DITUGUN OZTOPOAK?

Prozesu guztiek gorabeherak izaten dituzte eta Xxxxxxn martxan jarritako egitasmoak ere hainbat zailtasun sortu dizkigu. Jarraian zehaztuko ditudan oztopoei aurre egin diegu baina argi dugu arazo guztiak ezin izan ditugula konpondu.

Herritarrengan udalarekiko konfiantza falta sumatu dugu. Lehenago ere adierazi dut udalak hainbat egitasmo jarri dituela martxan azken urteotan (Agenda 21, gazte-, inmigrazio- indarkeria-plana…): horretarako herritarrekin hainbat foro antolatu du. Xxxxxxko biztanle askok ikusi dute haien eskariak ez direla aintzat hartu halako eztabaida-taldeetan parte hartu ondoren. Era honetan, populazioak udalaren politikenganako konfiantza galdu egin du. Arazo honek beste gai batekin lotura handia dauka; parte-hartzearekin.

Parte-hartzea oinarri duten proiektuak garatzen ditugu eta zuek ere badakizue zeinen zaila izaten den, gehienetan, halako egitasmoetan parte hartzeko prest dagoen jendea topatzea. Normalean, herri txikietan, ezagunen artean errazagoa da harreman-sarea sortzea. Xxxxxxx bezalako herri handi batean, berriz, jendea erakartzea zaila suertatzen da oso. Gazteengan proiektu honekiko interes-falta handia igarri dugu. Gutxi izan dira gurekin lan egiteko prest egon diren gaztetxoak.

Udal teknikarien jarrera eta sinesgarritasun-falta ere oztopotzat har dezakegu. Azken urteotan, gai askoren inguruko azterlanak egin dira udalaren baitan eta, askotan, egindako azterlan horiek emandako emaitzei ez zaie jaramonik egin. Udaleko teknikariekin egindako bileretan esan denez, agintean dagoen alderdiaren araberako politikak martxan jartzen dira udalean. Politika horietako askok ez du denboran jarraipenik izaten baldin eta agintean dagoen alderdia aldatu egiten bada. Teknikariek ondo iritzi diote halako plan bat egiteari baina ez dute plana benetan garatuko den itxaropenik.

Ordezkari politikoen aldetik, berriz, interesik eza nabaria sumatu dugu. Hainbat bileratan parte hartzeko gonbitea bidali badiegu ere, beraien inplikazioa oso txikia izan da. Proiektuaren jarraipenik ez dute egin; berdintasun-teknikariaren esku utzi dituzte erabaki guztiak.

ONDORIOAK

11

Page 13: Kepa sakolegiren proiektua

Lan hau berria izan da guretzat. Udalerri txikietan ere egin izan ditugu berdintasun-planak baina Xxxxxxxn egindako prozesua askoz potoloagoa eta sakonagoa izan da.

Emaitza geuk espero bezain ona izan ez bada ere berdintasun-teknikaria oso pozik agertu da egindakoarekin. Proposatutako helburuak eta ekintzak oso baliagarriak izango dira hurrengo urteetan planak jasotzen dituen esparru guztietan berdintasuna sustatu ahal izateko.

Genero-berdintasunaren gaia, modan badago ere, oso jende gutxik ezagutzen du era sakon batez. Herritarren, gizarte-eragileen, udaleko langile eta zinegotzien artean ezjakintasuna nabaria dela esan daiteke. Era honetan, aurrerapausoak ematea zaila suertatzen da.

Xxxxxxxko udal-sailen artean koordinazio-hutsune handia dago. Zaila izango da, hortaz, berdintasuna bezalako zeharkako gai bat teknikari guztien artean lantzea. Planak ezartzen du berdintasunaren gaia arlo guztietatik garatu behar dela eta berdintasun-saila ez dela izan behar ekintza guztiak martxan jarri behar dituena, koordinazio- zein jarraipen-gunea baizik.

Lan honekin genero-berdintasunaren aldeko lehen hazia erein dugu Xxxxxxn, dena den, plana martxan jarri arte ez dugu benetan ikusiko uzta nolakoa izango den.

12