Klikazeta 27

2
2014ko maiatzaren 9an 27. zenbakia Konfiantzaren pedagogia izena eman diogu ikastolok denon artean eraikitzen ari garen 0-6 proiektu pedagogiko berriari. Ikastolan ere norabide berean ari gara lanean gure 0-6 proiektuarekin eta elkarlan hori aberasteko ezinbestekoa denez elkarrekin esperientziak konpartitzea, elkarbanatzea, Lekeition I.bilgunea antolatu da maiatzak 9 eta 10ean. Ikastolako zenbait kidek ere bertan parte hartuko dute. Gaian aditu diren zenbait gonbidatu izango dira bi egun horietan 200 bat entzule jasoko dituen bilgunean. Ostiralean, Hubert Montagner izango da eta larunbatean, Javier Bahon alde batetik, eta Iñaki Eizmendi eta Lorea Agirre, bestetik. Montganer erritmo biologikoez eta eskola-denboraren antolaketaz arituko da goizez eta arratsaldez, Korsikako Monticelloko eskola sortzeko eta gauzatzeko oinarritzat hartutako datu zientifikoak azalduko ditu. Bahon, berriz, pentsatzen ikasteaz eta adimen anitzen inguruan mintzatuko da. Azkenik, Eizmendi eta Agirre identitate euskalduna eta Haur Hezkuntza gaia izango dute mintzagai. KONFIANTZAREN PEDAGOGIA I.BILGUNEA DENOK HERRI URRATSERA Igande honetan, maiatzak 11, Senperen Iparraldeko ikastolen festa ospatuko da. Ikastolatik bertara joateko gonbitea luzatu nahi dugu eta prestatu diguten egitarau ederraz gozatu. Eta nola ez iparraldeko ikastolak lagundu. Eta aurten, maiatzaren 11an lortuko den etekinen zati handi bat Lizeo berriaren proiektuaren finantzatzera joango da. Seaskak inoiz egin duen inbertsiorik handiena! Mintza euskaraz, mintza euskararen alde, mintza ikastolen alde......eta denak Senperera!

description

DENOK HERRI URRATSERAR KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA (I. bilgunea) PALETAKO FINALA (Larunbatean) ARGAZKI LEHIAKETA 2.0. epea aurreratzen da UDALEKUETAN IZEN EMATEA (maiatzak 30)

Transcript of Klikazeta 27

Page 1: Klikazeta 27

2014ko maiatzaren 9an

27. zenbakia

Konfiantzaren pedagogia izena eman diogu ikastolok denon arteaneraikitzen ari garen 0-6 proiektu pedagogiko berriari. Ikastolan erenorabide berean ari gara lanean gure 0-6 proiektuarekin etaelkarlan hori aberasteko ezinbestekoa denez elkarrekinesperientziak konpartitzea, elkarbanatzea, Lekeition I.bilguneaantolatu da maiatzak 9 eta 10ean. Ikastolako zenbait kidek erebertan parte hartuko dute.

Gaian aditu diren zenbait gonbidatu izango dira bi egun horietan200 bat entzule jasoko dituen bilgunean. Ostiralean, HubertMontagner izango da eta larunbatean, Javier Bahon alde batetik,eta Iñaki Eizmendi eta Lorea Agirre, bestetik. Montganer erritmobiologikoez eta eskola-denboraren antolaketaz arituko da goizezeta arratsaldez, Korsikako Monticelloko eskola sortzeko etagauzatzeko oinarritzat hartutako datu zientifikoak azalduko ditu.Bahon, berriz, pentsatzen ikasteaz eta adimen anitzen inguruanmintzatuko da. Azkenik, Eizmendi eta Agirre identitate euskaldunaeta Haur Hezkuntza gaia izango dute mintzagai.

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA I.BILGUNEA

DENOK HERRI URRATSERA

Igande honetan, maiatzak 11, Senperen Iparraldeko ikastolen festa ospatuko da. Ikastolatik bertarajoateko gonbitea luzatu nahi dugu eta prestatu diguten egitarau ederraz gozatu. Eta nola eziparraldeko ikastolak lagundu. Eta aurten, maiatzaren 11an lortuko den etekinen zati handi bat Lizeoberriaren proiektuaren finantzatzera joango da. Seaskak inoiz egin duen inbertsiorik handiena!

Mintza euskaraz, mintza euskararen alde, mintza ikastolen alde......eta denak Senperera!

Page 2: Klikazeta 27

Maiatzak 9 eta 10 Konfiantzaren Pedagogia (I. bilgunea) Lekeition

maiatzak 10, larunbata Eskolarteko Gipuzkoako Paletako finala (Oiartzunen)

maiatzak 11, igandea Herri Urrats (Senperen)

maiatzak 14, asteazkena Bartzelonara 3 egunetako irteera (DBH-4)

ASTEKO AGENDA

PALETAKO FINALA - Gipuzkoako Txapelketa -

Paletan Gipuzkoako Txapelketeako finalera iritsi dira gure ikasleak zuzeneko txartela lortu ondoren, ligan sailkapenean lehen postua lortu dutelako.

Hona hemen FINALEKO datuak:Noiz: Larunbatean, maiatzak 10Lekua: Azpeitiako Izarraitz Pilotalekuan

IKASBERRI E– OIARTZUN 1 (Oiartzun)Ordua: 16:00etan

IKASBERRI – OIARTZUN 3 (Oiartzun)Ordua: 17:00etan

IKASBERRI E: Unax Elizondo eta Aimar Egiguren (LH5)IKASBERRI: Eneko Martija eta Oier Alkorta (DBH1)

Bestalde, pasa den larunbatean final erdietara iritsi ziren bi taldeek partidua galdu egin zuten, partidu oso estuak jolastu ostean.

Zorionak eta zorte on!!!!

UDALEKUAK

Gogoratu maiatzaren 30ean amaituko dela Ikastolako udalekuetan izena emateko epea

Ikastolako Udalekuen eskaintza HH-2tik LH-3 arteko ikasleei zuzenduta dago (LH-4ko ikasleei ere taldea osatuz gero)

Informazio eta izen emate orriak idazkaritzan dituzue

ARGAZKI LEHIAKETA 2.0.

KAIXO ARGAZKILARI !!!Hemen gara berriro ere argazki lehiaketaren berri emateko prest. Oraingo honetan argazkiak bidaltzeko epea aurreratu dela adierazi nahi dizuegu. Ekainaren 13rako bidali beharrean, ARGAZKIAK JASOTZEKO

AZKEN DATA EKAINAREN 8A IZANGO DA!!!Gogoratu beraz zure argazkirik politenak bidaltzeaz!

Informazio guztia eskuragarri dago ikastolako web orrian.IKASBERRI ARGAZKI LEHIAKETAKO ELKARTEA

GURE IKASLEAK SURFLARI

Astelehenean, eguraldia lagun, surfean ibili ziren DBHO 1eko ikasleak Zarautzeko hondartzan. Ipurdikoren bat gora-behera gozatu ederra hartu zutela begi bistakoa da!!!