Klimogramak teoria

download Klimogramak teoria

of 2

description

Klimogramak egiteko azalpena eta adibidea

Transcript of Klimogramak teoria

KLIMOGRAMAKKlimogramak toki konkretu bateko (Bilbo, Loiu, Donostia, Irua)klima aztertzeko balio duen GRAFIKOA da.

Grafiko hori egiteko toki horretako urte osoko prezipitazioak eta tenperaturak aztertu behar dira, hilero batazbesteko (media) tenperatura eta prezipitazioak kalkulatu ahal izateko (gero datu horiek izango baitira grafikoa egiteko taulan azalduko direnak).

Klimograma batean bataz besteko hilabete bakoitzeko tenperaturak Ctan eta prezipitazioak mm-tan agertzen dira.

Irakurketa bat egiteko lagungarriak izan daitezkeen esaldiak:

TENPERATURA

HILABETERIK BEROENA(K)da/dira.C-ko tenperaturarekin/tenperaturekin

HILABETERIK HOTZENA(K)..da/dira.. C-ko tenperaturarekin/tenperaturekin

TENPERATURA ALTUENA(K).hilabetean/hilabetetan aurkitzen dugu/ditugu..C-rekin hain zuzen ere.

TENPERATURA BAXUENA(K).hilabetean/hilabetetan aurkitzen dugu/ditugu..C-rekin hain zuzen ere.

Kontuan hartu hotzenak direnak neguko hilabeteak badira (edo ez) edo beroenak direnak udako hilabetak badira (edo ez)

PREZIPITAZIOAK

HILABETERIK EURITSUENA(K)da/dira.mm-ko prezipitazioarekin/prezipitazioekin.

HILABETERIK LEHORRENA(K)..da/dira..mm-ko prezipitazioarekin/prezipitazioekin.

PREZIPITAZIO ALTUENA(K).hilabetean/hilabetetan aurkitzen dugu/ditugu..mm-rekin hain zuzen ere.

PREZIPITAZIO BAXUENA(K).hilabetean/hilabetetan aurkitzen dugu/ditugu..mm-rekin hain zuzen ere.

KLIMOGRAMA bat egiteko lagungarria izan daitekeen informazioa:

KONTUZ!!!!! Beti jarri behar da zer neurtzen den eta zertan neurtzen den

TENPERATURA: C-tan eskumako zutabean (batzuetan ezkerrean agertzen bada ere)

PREZIPITAZIOAK: mm-tan ezkerreko zutabean (batzuetan eskuman agertzen bada ere)

Kontuan hartu hamarnaka, hogeinaka . berdin diola datuan nola jarri baina beti TARTE BERDINA MANTENDU.

Barrek BETI prezipitazioak adierazten dituzte.

Lerroak BETI tenperatura adierazten du.

BIRPASATZEKO

Koadernoan klimograma hau egin eta egizu irakurketa bat aurrean ikasi ditugun esaldiak erabilizBerde-berdea web gunean dauden bideoak berrikusi (kutsadura atmosferikoa eta aldaketa klimatikoarenak)

Apunteetako berotegi efektua eta atmosferaren kutsadura birpasatu.TENPERATURA HOTZENA

TENPERATURA BEROENA

TXARTO