Kohesio prozedurak

17

Click here to load reader

description

Kohesioaz zertxobait gehiago jakin nahi baduzu, ikusi aurkezpen hau.

Transcript of Kohesio prozedurak

Page 1: Kohesio prozedurak

Hurrengo diapositiba: definizioa

KOHESIO-PROZEDURAK

Page 2: Kohesio prozedurak

DEFINIZIOA:

Testuko elementuak (hitzak, sintagmak, perpausak, paragrafoak...) elkarrekin lotzen dituen lotura-prozedurari deritzo kohesioa. Koherentzia, nolabait esateko, mamiari, ideiei begira dago; kohesioa, azalari begira, kateaketa formalari.

KOHESIO-PROZEDURAK

Hurrengo diapositiba: bi mailatako kohesioa.

Page 3: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

Hurrengo diapositiba: adibidea.

Testuaren kohesioa bi mailatakoa da:1. Perpaus-mailakoa2. Testu-mailakoa

Perpaus-mailako kohesio-prozedurak. Perpaus barruko hitz eta sintagmen loturak bideratzeko moduak dira, eta horretarako erabiltzen dira honako hauek: deklinabideko kasuak, postposizioak, juntagailuak eta menderagailuak, hau da, hizkuntzaren alderdi morfosintaktikoa.

Testu-mailako kohesio-prozedurak. Perpausaren gainetik, testuko pasarteak eta elementuak lotu eta estekatzeko dauden bitartekoak dira. Ez daude perpausari begira, testuaren loturari eta egiturari baizik. Anaforak, lokailuak, antolatzaileak... dira mota honetako batzuk (ikus, dena dela, grafikoa).

Konparazio bat erabiliko dugu: perpaus-mailako kohesio-prozedurek perpausa (=adreilua) dute langai; perpaus gainetiko kohesio-pro-zedurek, testua (=horma).

Page 4: Kohesio prozedurak

Zer iruditzen zaizkizu esaldi horiek kohesioari dagokionez?

KOHESIO-PROZEDURAK

Hurrengo diapositiba: koadroa

a) eta b) esaldietan esaten denak lotura sintaktikoa badu (kohesionatuta dago) eta baita semantikoa ere, koherentea da eta bi perpausetako saltoa logikoa. Ai­tona elementua da bizi da eta harrapatzen ditu aditzen subjektua, eta bi adibideetan bigarren perpau-sa lehenengoaren ondorio gisa ulertzen da. Ez dago etenik.

Hirugarren esaldian, ordea, nahiz lokailu bera izan tartean (beraz eta hala, kohesio moduko bat dagoela esan), horko ondorioztatze hori (zer ikusi dauka aitonak Parisekin?) ez da gure pentsatzeko modura egokitzen, eta ondorioz, koherentzia semantikorik gabeko testu baten aurrean gaudela esan behar. Hartara, kohesioa bera ere (sintaktikoa) kili-kolo geratzen da.

ADIBIDEA:

Aitona getariarra da; beraz, arrantzatik bizi da.Aitona getariarra da; beraz, txipiroi asko harrapatzen ditu.Aitona getariarra da; beraz, Frantziako hiriburua Paris da.

Page 5: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

Hurrengo diapositibak: perpaus-mailako mekanismoak

PERPAUS-MAILAKOAK (lotura-gramatikala)

TESTU- MAILAKOAK(lotura diskurtsiboa)

Deklinabide-kasuak Postposizioak Juntagailuak Menderagailuak

Erreferentziazkoak (anafora)

Pronominalizazioa

Ordezkapen lexikala

Elipsia

Determinazioa

Hitz-errepikapena

konexiozkoak

Antolatzaileak

Lokailuak

Puntuazio-markak

Intonazioa

Bitarteko paralinguistikoak

Page 6: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

Hurrengo diapositiba: Perpaus-mailako kohesio mekanismoak (bis)

2. PERPAUS-MAILAKO KOHESIO MEKANISMOAK

1.1 Deklinabideko kasuak Euskara kasu atzizkiez baliatzen da perpauseko osagai bakoitzak (sintagmak) betetzen duen funtzioa adierazteko. Sintagmen eta aditzaren artean sortzen den erlazioari komunztadura deritzo. Komunztadura egokia esaldiaren kohesiorako elementu ezinbestekoa da, noski.

1.2 Postposizioak Postposizioak perpausean sintagma batzuen eta aditzaren arteko mendekotasun erlazioa adierazten duten hitzak dira. Deklinabide atzizkien funtzio bera betetzen dute, baina hauek, aurrekoak ez bezala, hitz askeak dira (alde, barru, esker, inguru…).

Adib.: Gure etxean, egongela sukaldeAREN ONDOAN dago.

Page 7: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

Hurrengo diapositiba: adibidea.

1.3. Juntagailuak:

Maila bereko bi perpaus edo gehiago elkartzeari esaten zaio juntadura. Juntagailu izeneko hitz solteak erabiltzen dira elkarketa hori egiteko ( eta, edo, ala, nahiz, edota, baina, baizik, baino…).

Adib.: Berandu etorri zara, baina ez dizut ezer esango.

1.4. Menderagailuak:

Perpaus bat beste baten barnean osagarri gisa txertatzea da menderakuntza (subordinazioa). Bata perpaus nagusia izango da (gehienetan aldatzen ez dena ) eta bestea, mendekoa (itxuraldaketa handiak izan ditzakeena). Elkarketa hori egiteko erabiltzen diren atzizkiak dira menderagailuak, adibidez: -(e)n, -(e)la, ba-, -t(z)ea, …)

Adib.: Hor datorren gizona Lazkaon bizi da. (mendeko perpausa azpimarratua)

Page 8: Kohesio prozedurak

2. TESTU-MAILAKO KOHESIOA (Hurrengo saioetan sakonago ikusiko ditugu, banan-banan, mekanismo hauek)

2.1. Erreferentzia-mekanismoak (anafora)Askotan gertatzen da testuan lehendik agertua den elementu bati, hurrengo perpausean edo paragrafoan, berriro erreferentzia edo aipamena egitea. Aipamen horrexek ematen dio lotura edo kohesioa testuari. Erreferen-tzia hori hainbat modutara egin daiteke: lehen aipatutako elementuaren ordez beste ordezko bat sartuz, esate baterako; edo, testuari arintasuna ematekotan, elipsia eginez; edo gauzak argi markatu nahi direlako, behin eta berriz hitz bera errepikatuz...

«Antton ez dator bat. Hark uste du autoz ere joan daitekeela, eta dagoeneko hasi da hura garbitzen».

Hor lotura sintaktikorik gabeko bi perpaus beregain daude:• Antton ez dator bat.• Hark uste du autoz ere joan daitekeela, eta dagoeneko hasi da hura garbitzen.

Hala ere, kohe-sioa badagoela sumatzen da, eta lotura hori erreferentzia-mekanismo batzuek ematen diotela.

• 1. perpauseko Antton eta 2. eko hark eta joan daiteke (Antton, ulertzen da) eta hasi da (Antton, noski) aditzetako subjektu ezkutuak pertsona bera dira: Antton.

KOHESIO-PROZEDURAK

Page 9: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAKHona, banan-banan, anafora modu behinenak:

•Pronominalizazioa

•Ordezkapen lexikala

•Elipsia

•Determinazioa

•Hitz-errepikapena

Page 10: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

2.2. Konexio-mekanismoak

Testuaren kohesioa lortzeko erabiltzen den beste andana bati konexio-mekanismoak esaten zaie. Honako hauek dira:

o Antolatzaileak.o Lokailuak.o Puntuazioao Intonazioa.o Mekanismo paralinguistikoak.

Page 11: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

2.2.1. Antolatzaileak

Testua egituratzeko eta antolatzeko balio duten hitzak eta hitz multzoak dira; planifikazioa testura eramatean ditugun bitartekoak, alegia.

Zer testu-egitura eman nahi diogun gure jardunari —narrazio, argudio, deskribapen, etab.— asmo horretarako aukeratutako testu-antolatzaileak erabiliko dira, eta, horrela, testuko pasarteen arteko lotura ziurtatuko dugu.

Narrazio-testua: denbora-zentzua duten antolatzaileak nagusi (Bazen behin... ; goiz batean...; orduan...; geroztik...; azkenik.,.).

Deskribapena, lekua adierazten dutenak (Hemen…; harantzago... ; eskuinean...; atzeko aldean...).

Testu-egituraz gain, geure pentsamenduek duten logikari jarraiki, dela ordenamendua adierazteko (arestian.,., geroago..., azkenik…), dela etsenpluak lokalizatzeko (adibidez, esate baterako, alegia...) dela ondorioztatzeak egiteko (esandakoaren arabera, esanak esan, bukatzeko..,) ezinbestekoak egiten zaizkigun elementuak dira antolatzai-leak. Makrolotura egiten dute (testu osoaren aldamioak balira bezala).

Hurrrengo diapositiba: antolatzaileak (bis))

Page 12: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

Antolatzaileak (bis)

Ez da erraza antolatzaileen sailkapena egitea, kategoria gramatikal askotariko osagaiak erabiltzen dira eta:

• Aditzondoak eta adberbio-esaerak (harrezkero, honela, edozein modutan ere...) • Zenbatzaileak (lehenengo, bigarren...)• Aditzak (hasteko, bukatzeko...)• Izenak (kapitulua, sarrera...), etab.

la beti koma bitartean ageri dira.

Page 13: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

2.2.2. Lokailuak

Gramatika tradizionalak juntagailuen zakuan sartu izan ditu; gaur egun, berezko nortasuna aitortzen zaie. Perpaus barruan egonik ere, testuari begira daude, haren zerbitzuan, eta perpausen eta paragrafoen arteko lotura semantikoak bideratzen dituzten lotura-elementuak dira. Mikrolotura egiten dutela esaten da; pasarteen arteko lotura, alegia.

.

Esanak esan, ordea, lokailu eta antolatzaileak beti ez dira derrigorrezkoak. Gerta liteke elementuen ordenak edota elementuen arteko erlazioak oso argiak izatea. Orduan ez da, ez antolatzailerik, ez lokailurik behar.

Page 14: Kohesio prozedurak

2.2.4. Puntuazioa.

Puntuazio-markek ere ezinbesteko konexio-lana egiten dute testuan. Testu idatzian, jakina. Idatziaren bizkarrezur hierarkikoa eta bertako zatien itxuraketa damaigute puntuazio-markek. Ikus alboko laukian nola.

Puntuazio-marken inguruan arau zurrunik ezin daiteke ezar, baina oinarrizkoenak nahitaez menderatu behar dira, baldin komunikazio egoki eta zuzenak bideratu nahi badira.

Ez dago esan beharrik horietako hainbat intonaziorekin erabat loturik daudela, hala nola, galdera eta harridura zeinuak (?, !), koma,puntua...

Puntuazio-marka Testuko unitatea

Koma, puntu eta komaPuntu eta jarraiPuntu eta aparte

sintagma, esaldiaperpausa paragrafoa

KOHESIO-PROZEDURAK: PUNTUAZIOA

Page 15: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

2.2.3. Intonazioa

Garrantzi handiko kohesio modua da. Hizkuntza mintzatuan bakarrik du balioa. Hitz­katea osatzen duen silaba bakoitzak tonu bat du. Kate mintzatua, horrela, hainbat soinuren tonu-segida bilakatzen da, horixe da intonazioa. Eta intona-zioa elementu askoren mende dago: puntuazio-markak, komunikazio-asmoa, komunikazio-ekintzaren tokia...

Page 16: Kohesio prozedurak

KOHESIO-PROZEDURAK

2.2.5. Bitarteko paralinguistikoak

Berez zuzenean hizkuntza izan gabe, esaldien loturarekin zerikusia duten elementuak dira. Esate baterako:

• Ahozko jardunean, hainbat keinu oso dira adierazkorrak (hatzarekin

eginiko jarraitzeko keinua, eskuarekin eginiko amaitzeko keinua...), baita esanaren erritmo eta abiadura ere, edo, besteak beste, eeeee, baaaaa, estoooo, ze(r)a eta gisako makulu-hitzak.

• Testu idatzian ere, testuak orri zurian hartzen duen antolamenduak (zutabeak, eskemak, ertzak, etab.), tipografiak, letrakerak (etzana, lodia...), eta azken urteotan informatikaren ahalbidez erabiltzen hasi berri diren hainbat puntuazio-zeinuk ere kohesio-lan bikaina egiten dute.

Page 17: Kohesio prozedurak

amaiera