Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA … · behaketa lanean dihardute irakasleek....

4
30 2016/10/02 | ARGIA KILOMETROAK | HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA | ASKOTARIKO ADIMENAK HEZKUNTZA Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA METODOA Arrasateko Arizmendi ikastolan jaio zen konfiantzaren pedagogia, 2008. urtean. Ordutik, hainbat ikastolen interesa be- reganatu du eta bere hedapena ikusirik, ereduaren orientazioan laguntzeko ar- dura hartu du Ikastolen Elkarteak. Ho- rrek ez du esan nahi ikastola guztiek konfiantzaren pedagogiarekin bat egin behar izango dutenik; ikastetxe bakoi- tzaren esku dago erabakia. Bergarako Aranzadik 2011-2012 ikasturtean heldu zion heziketa meto- do honi, eta egokitze prozesuan dago ordutik. Ikasleen errealitatearen arabe- ra eraikitako eredua izaki, etengabeko behaketa lanean dihardute irakasleek. “Denborarekin garatuz doan metodoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitu behar baita heziketa; esperimentazioa eskatzen du horrek”, dio ikastolako zu- zendari Ane Barrusok. Orain arte Haur Hezkuntzan landu dute. Ikasturte honetan, beste urrats bat eman eta konfiantzaren pedagogia Lehen Hezkuntzako hasierako zikloan aplikatzea erabaki dute. Maila horietako ikasleek Haur Hezkuntzan dagoeneko dastatu zuten eredua; beraz, aurten- goa jarraipena litzateke. Baina metodoa adinera –eta ikasturte bakoitzak dituen exijentzia orokorretara– egokitu beha- rra dagoenez, pedagogia Lehen Hezkun- tzako ikasleen errealitatera egokitzeko lanean ari dira orain Aranzadin. “Esperi- mentazio aldia izango da aurtengoa”, ar- gitu du Barrusok. Uztak fruitu oparoak ematekotan, metodoa ikastetxe guztira hedatzea litzateke asmoa. Haurra hobeto ulertzeko gakoak Metodoa barneratzeko, aurrez ikaste- txeko langileek formazio saioak egin di- tuzte. Haur psikiatrian eta psikologian aditu den Rafael Cristobalek gidatu zi- tuen saioak eta, besteak beste, berak idatziriko El niño en la mirada del co- nocimiento liburua landu zuten. 0 eta 6 urte bitarteko haurrak hobeto ulertzeko gakoak jorratzea izan da xedea. Teoria- ren ostean, praktika etorri zen. Prozesu hori bi urtez ikuskatu zuen Cristobalek, irakasleek metodoa menperatzen zute- la baieztatu arte. “Ostegunero etortzen zen irakasleen jarduna behatu eta iku- sitakoa hobetzera bidean, zuzendaritza taldeari proposamenak egitera”, azaldu du Barrusok. Bestalde, espazio fisikoaren berran- tolaketa ere ekarri du konfiantzaren pedagogiak. Alegia, horma gutxiago- ren beharra du heziketa eredu berri- tzaileak; jada ez dira funtsezko hain- bat ikasgelatan, isolaturik, banaturiko ikasle taldeak. Adin ezberdineko hau- rren arteko hartu-emana eskatzen du metodoak eta zortzi adimen lan- tzera bideraturiko sei heziketa espa- rru eskaintzen dira horretarako; giza hizkuntza, logika-matematikoa, nor- Ikastetxe batzuk ari dira ohiko irakaskuntza metodoetatik harago, bestelako ereduak dastatzen. “Hartu eta ikasi” leloa atzean utzi eta “eraiki eta ezagutu” binomioa oinarri duen pedagogiari heldu diote. Horien artean da aurtengo Kilometroak antolatzeko ardura duen Bergarako Aranzadi ikastola. Konfiantzaren pedagogia lantzen dute. Iker Oñate Aiastui @Iker_Onate ARGAZKIAK: ARANZADI IKASTOLA

Transcript of Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA … · behaketa lanean dihardute irakasleek....

Page 1: Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA … · behaketa lanean dihardute irakasleek. “Denborarekin garatuz doan metodoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitu behar

30 2016/10/02 | ARGIA

KILOMETROAK | HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA | ASKOTARIKO ADIMENAKHEZKUNTZA

Konfiantzaren pedagogia

IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA METODOA

Arrasateko Arizmendi ikastolan jaio zen konfiantzaren pedagogia, 2008. urtean. Ordutik, hainbat ikastolen interesa be-reganatu du eta bere hedapena ikusirik, ereduaren orientazioan laguntzeko ar-dura hartu du Ikastolen Elkarteak. Ho-rrek ez du esan nahi ikastola guztiek konfiantzaren pedagogiarekin bat egin behar izango dutenik; ikastetxe bakoi-tzaren esku dago erabakia. Bergarako Aranzadik 2011-2012 ikasturtean heldu zion heziketa meto-do honi, eta egokitze prozesuan dago ordutik. Ikasleen errealitatearen arabe-ra eraikitako eredua izaki, etengabeko behaketa lanean dihardute irakasleek. “Denborarekin garatuz doan metodoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitu behar baita heziketa; esperimentazioa eskatzen du horrek”, dio ikastolako zu-zendari Ane Barrusok.

Orain arte Haur Hezkuntzan landu dute. Ikasturte honetan, beste urrats bat eman eta konfiantzaren pedagogia Lehen Hezkuntzako hasierako zikloan aplikatzea erabaki dute. Maila horietako ikasleek Haur Hezkuntzan dagoeneko dastatu zuten eredua; beraz, aurten-goa jarraipena litzateke. Baina metodoa adinera –eta ikasturte bakoitzak dituen exijentzia orokorretara– egokitu beha-rra dagoenez, pedagogia Lehen Hezkun-tzako ikasleen errealitatera egokitzeko lanean ari dira orain Aranzadin. “Esperi-mentazio aldia izango da aurtengoa”, ar-gitu du Barrusok. Uztak fruitu oparoak ematekotan, metodoa ikastetxe guztira hedatzea litzateke asmoa.

Haurra hobeto ulertzeko gakoakMetodoa barneratzeko, aurrez ikaste-txeko langileek formazio saioak egin di-tuzte. Haur psikiatrian eta psikologian aditu den Rafael Cristobalek gidatu zi-tuen saioak eta, besteak beste, berak

idatziriko El niño en la mirada del co-nocimiento liburua landu zuten. 0 eta 6 urte bitarteko haurrak hobeto ulertzeko gakoak jorratzea izan da xedea. Teoria-ren ostean, praktika etorri zen. Prozesu hori bi urtez ikuskatu zuen Cristobalek, irakasleek metodoa menperatzen zute-la baieztatu arte. “Ostegunero etortzen zen irakasleen jarduna behatu eta iku-sitakoa hobetzera bidean, zuzendaritza taldeari proposamenak egitera”, azaldu du Barrusok. Bestalde, espazio fisikoaren berran-tolaketa ere ekarri du konfiantzaren pedagogiak. Alegia, horma gutxiago-ren beharra du heziketa eredu berri-tzaileak; jada ez dira funtsezko hain-bat ikasgelatan, isolaturik, banaturiko ikasle taldeak. Adin ezberdineko hau-rren arteko hartu-emana eskatzen du metodoak eta zortzi adimen lan-tzera bideraturiko sei heziketa espa-rru eskaintzen dira horretarako; giza hizkuntza, logika-matematikoa, nor-

Ikastetxe batzuk ari dira ohiko irakaskuntza metodoetatik harago, bestelako ereduak dastatzen. “Hartu eta ikasi” leloa atzean utzi eta “eraiki eta ezagutu” binomioa oinarri duen pedagogiari heldu diote. Horien artean da aurtengo Kilometroak antolatzeko ardura duen Bergarako Aranzadi ikastola. Konfiantzaren pedagogia lantzen dute.

Iker Oñate Aiastui @Iker_Onate ARGAZKIAK: ARANZADI IKASTOLA

Page 2: Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA … · behaketa lanean dihardute irakasleek. “Denborarekin garatuz doan metodoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitu behar

ARGIA | 2016/10/02 31

KILOMETROAK | HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA | ASKOTARIKO ADIMENAK KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

beraren buruaren ezagutza eta kudea-keta, espazio-ikustea, natura eta musi-ka adimenak jorratzeko materiala dute eskuragarri txoko horietan. Haurrek askatasuna dute egun bakoitzean nahi duten eremura jotzeko, baita saioa-ren erdian heziketa esparruz lekual-datzeko ere. Finean, ikasle bakoitzaren

nahiak bideratuko du bere ikaskuntza; hori bai, ikasleak adimen ezberdinak dastatzen dituela ziurtatzen du ira-kasleak. Akuilu gisa, esaterako, dino-sauroen panpinen ondoan dinosauroei buruzko liburu bat jarriko du hezitzai-leak, umeak gaian interesa badu ira-kurtzera animatzeko.

Egiburuberri poligonoa, 13 - 0V lokala · Orereta - Errenteria (Gipuzkoa)Tel.: 943 008 579 / 656 704 021 · erbibus.com · [email protected]

» Ikasleak motibatuago dihardute eta horrek autonomia handiagoz aritzeko nahia dakarkie, irakaslearekiko izan dezaketen menpekotasuna murriztuz

» Aurten Bergaran egingo den Kilometroak jaian izango da ereduaren aztarnarik. Besteak beste, Blai-blai prozesua

Ubilluts auzoa · 55. poligonoa · 9. eraikina · 4Andoain (Gipuzkoa) · Tel.: 943 305 050

www.autocaresurpa.com · [email protected]

22, 28, 31, 55 eta 60 plazakoak

Autobus literadunak Europan zehar ibiltzeko

autobusak

Page 3: Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA … · behaketa lanean dihardute irakasleek. “Denborarekin garatuz doan metodoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitu behar

32 2016/10/02 | ARGIA

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA KILOMETROAK | HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA | ASKOTARIKO ADIMENAK

Gurasoen esku-hartzeaGurasoak zutabe garrantzitsua dira haurren heziketa prozesuan eta ho-rretaz jakitun, parte-hartzaile aktibo dira konfiantzaren pedagogian. Hilean behin eurei bideraturiko mintegia anto-latzen du ikastolak, Rafael Cristobalen laguntzaz. Heziketa metodoa bera ger-tutik ezagutzeko aukera emateaz gain, haurren garapenari loturiko edukiak lantzen dituzte formazio ordu horietan. Baina gurasoen esku-hartzea hortik ha-rago doa: seme-alaben eskola ordue-tan presente egon daitezke eta lantzean behin, ikasleei mintegi bat eskaintzeko ardura dute.

Oro har, ikasleari segurtasuna trans-mitituko dion konfiantzazko giroa sor-tzea du helburu metodoak, ikaslearen heziketarako onuragarria izango de-lakoan. Aranzadi ikastolako psikologo Miriam Mujikaren esanetan, “giro ho-rretan gustura, pozik eta esploratze-ko gogoz daude ikasleak”. Hain zuzen, konfiantzaren pedagogiak sortzen di-tuen baldintza horiek baliatzen dituz-te irakasleek, irakaskuntza giro berri horretara egokituz. Hau da, ikasleak motibatuago dihardute eta horrek au-tonomia handiagoz aritzeko nahia da-karkie, irakaslearekiko izan dezaketen menpekotasuna murriztuz.

Grupo La Salve, 33Azpeitia (Gipuzkoa)

943 810 489 / 687 527 664

Juan Martin Intxausti

harategia · urdaitegiaIntxausti

Kruz Gallastegi kalea 520570 Bergara

Igaro usaindegiaBarrenkale, 35

20570 BERGARATel.: 943761727

943 515 469 Donibane, 59 · Pasai Donibane (Gipuzkoa)

Txangurroa labean eta arraia plantxan

Eguneko menua eta bereziak

LauraBretañaAlga lurrin-denda

Ibargarai, 1020570 BergaraTel. (34) 943 [email protected]

Adin ezberdineko haurren arteko hartu-emana eskatzen du metodoak eta zortzi adimen lantzera bideraturiko sei heziketa esparru eskaintzen dira horretarako; giza hizkuntza, logika-matematikoa, norberaren buruaren ezagutza eta kudeaketa, espazio-ikustea, natura eta musika adimenak jorratzeko materiala dute eskuragarri txoko horietan.

AITONAK TABERNAJubilatuen Etxea

Eguneko menuaOgitartekoak

PintxoakPlater konbinatuak

Tel.: 628443486Boni Laskurain 9 - 20570 Bergara

Page 4: Konfiantzaren pedagogia IKASLEEK ERAIKITAKO IKASKUNTZA … · behaketa lanean dihardute irakasleek. “Denborarekin garatuz doan metodoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitu behar

ARGIA | 2016/10/02 33

KILOMETROAK | HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA | ASKOTARIKO ADIMENAK KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Oraindik emaitzak baloratzeko goize-gi den arren, ikastolako langileak, gu-rasoak eta ikasleak kontent dira meto-doarekin. “Esperientzia aberasgarria ari da izaten. Irakasleak pozik daude, eta bide beretik jarraitzearen aldekoak dira. Gurasoentzat ere onuragarria da, euren haurren heziketan sakonago esku har baitezakete”, azpimarratu du Ane

Barrusok. Gainera, orain arte eginiko azterketek adierazi dutenez, oina-rrizko edukietatik apar-te, gizarteko eskakizunei aurre egiteko baliagarri izan daitezkeen ezagu-tzak eskuratzen dituzte ikasleek.

Gizarteratzeko laneanKonfiantzaren pedago-gia ez da ikastetxeen hormetara mugatzen, horietatik kanpo ere badu islarik. Pixkana-ka-pixkanaka gizartera-tzen ari da eta Aranzadi ikastola hasia da bide horretan urratsak ema-ten: aurten Bergaran egingo den Gipuzkoako ikastolen Kilometroak

jaian izango da ereduaren aztarnarik. Besteak beste, haurrentzat muntaturi-ko guneko eskaintza (jolasak, ekintzak, materiala...) zehazteko Blai-blai proze-sua jarri zuen martxan ikastolak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen iradokizunak jasotzeko. Hala, haurren ekarpenen arabera diseinaturi-ko esparrua izango da. n

Tel.:

Ibargarai kalea 6 behea20570 BERGARA (Gipuzkoa)

OGIBERRIELKOARTI

Zure konniantzako garbiketa enpresa!

943 714 845 www.hemen-garbiketak.com

oinetakoak

LAURGAIN AUZOA · 20809 AIAPAGOETAKO NATURA PARKEA 943 83 45 49 / 659 21 53 92

[email protected]

IBARROLA BEHEKOABASERRIA

Ikasleari segurtasuna transmitituko dion konfiantzazko giroa sortzea du helburu metodoak.

ELGOIBAR943744223

BERGARA943765342

[email protected]

OBRAK eta PROIEKTUAK