Kontuak

4
3.Mailako ikasleak idatzitako ipuinak Ane ,Lexuri eta Ainitzek idatzitako ipuinak irakurri eta entzuteko aukera daukazue

description

Ane ,Lexuri,Ainiteren ipuinak

Transcript of Kontuak

  • 3.Mailako ikasleak

    idatzitako ipuinak

    Ane ,Lexuri eta Ainitzek idatzitako ipuinak irakurri eta entzuteko aukera daukazue

  • Bazen behin Leire izeneko neskato bat. Leire bere amarekin bizi zen etxe misteriotsu batean.Denek esaten zuten etxe horretan gela misteriotsu bat zegoela.Baina Leirek eta amak ez zuten sinesten. Egun batean Leirek ate misteriotsu bat topatu zuen.Barruan gizon jakintsu bat zegoen.Gizon jakintsuak esan zion egun bakoitzean hiru desio eskatu ahal zituela Baina Leirek arazo bat zeukan .Arazoa hau da: nola kontatuko zion bere amari gela misteriotsua aurkitu zuela .Leirek amari gezur bat esan zion .E txeko lan guztiak eginak zituela .Amak Leireren lanak begiratu eta ez zeundela eginda konturatu zen asko haserretuaz. Ama Leirerengana joan zenean Leire gizon jakintsuarekin gogoratu zen eta desio bat eskatu zuen .Dena trankiltzea . Dena trankildu eta gero Leirek amari kontatu zion gela misteriotsuarena eta dena kompondu zen..Eta horrela zoriontsu bizi izan ziren.

  • TXATXI TXERRIA ETA SOFI HEGODUN ZALDIA

    Bazen behin Txatxi izeneko txerria .Txatxi bakarrik bizi zen,baina bazuen lagun handi bat Sofi zaldia .Sofirekin asko jolasten zuen eta oso ondo pasatzen zuen . Baina egun batean zerbaiten falta sumatu zuen, bere amaren falta . Txatxik 3 urte zituenean bere ama nonbaitera joan zen ,baina hori Txatxik ez zekien .Sofirekin jolasten ari zela Sofik agenda bat topatu eta Txatxiri eman zion segituan. -Txatxi hemen zure amaren ajenda bat dago! egin zuen ohiu sofik. Eta handik bost minutura Txatxi irakurtzen hasi zen: kaixo Txatxi !ez dakit gogoratzen baduzu baina zure ama naiz eta Londonen nago .Espero dut zuk karta hau irakurtzea baina gauza bat esan behar dizut:- nire bila bazatoz ni Sasi naiz. Txatxik irakurtzen amaitu zuenean honela esan zion Sofiri :zu eta biok nire amaren bila joango gara .Baina orduantxe konturatu zen Sofi ezin zirela joan.Ez zeukaten bizikletarik ezta hegazkinik ere , gainera dirua ere beharko zuten eta.Handik denbora gutxira honela esan zuen Sofik: _Badakit Nik hegoak ditudanez nik eramango zaitut Londonera .Esan eta egin. Han joan ziren biak Londonerantz eta biak batera honela esan zuten: Sasi non zaude? Sasi! Denbora pasa eta gero topatu zuten Txatxiren ama baserritar baten etxean .Eta honek esan zion : -Ama non biziko gara? -Eta honela erantzun zion amak: Hemen geldituko gara. Orduan Txatxik honela esan zuen: -denok biziko gara hemen . Hori esan eta Sofiren familia ere joan ziren Londonera .Eta horrela denak zoriontsu bizi izan ziren . Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila , baserritarraren etxean.

    lexuri

  • Itsaso eta izurdea

    Bazen behin Itsaso izeneko neska bat. Ile luzea eta gaztaina kolorekoa zuen. Begi ilunak eta betile luzeak zituen. Zortzi urteko neska honi hondartzara joatea gustatzen zitzaion. Egun batean hondartzara joan zen. Hondartzan bainatzen zegoenean izurde bat ikusi zuen.Apurka -apurka izurdea Itsasorengana hurbildu zen. Neska beldurtu egin zen ,orduan izurdea hitzegiten hasi zitzaion: - kaixo lagun!.Nahi al duzu nirekin etorri? Bat-batean Itsasori beldurra kendu zitzaion eta lasai-lasai erantzun zion: -Bai, nahi dut!, baina ez dakit igeri egiten. Orduan izurdeak bere bizkarra eskaini zion ,bere bizilekua erakutsi zion eta Itsasori asko gustatu zitzaion.Itsaso bere etxera itzuli zen. Hurrengo egunean neska berriro hondartzara joan zen. Uretan sartu zen eta bat-batean izurde bihurtu zen. Honela lagun handiakegin ziren Itsaso eta izurdea. Bezte egun batean saltoak egiten ari zirela, marrazo bat agertu zen .Marrazoak Itsaso bere kobazulora eraman zuen derrigortuta.Izurde laguna konturatzean , marrazoari buztanarekin kolpeak ematen hasi zitzaion alde eragiteko. Orduan izurdeak Itsaso salbatu zuen etsaiengandik. Azkenean poz-pozik bizi izan ziren eta batek laguntza behar izaten zuenean besteak lagundu egiten zion.