Kristauak, kristau hutsak eta kristau sozialistak

1
Kristauak, kristau hutsak Hiru gauza dira kristauak, kristau sozialistak eta Kristauak sozialismoa- ren alde talde jakineko kristauak. Kristauak ez dira denak sozialista. Ez dute zergatik izan. Kristau sozia- lista denek ez dute zergatik elkartu. Kristauak sozialismoaren alde mugi- mendua beharrezkoa baldin bada, arra- zoiak bi aldetatik sortzen dira. Kristau- en aldetik: izan ere, kristau gutik us- teko du honez gero, sozialismoa beka- tu denik. Baina axolakaberiarik, zabar- keriarik, aurriritzirik eta errezelorik franko gelditzen da. Sozialismoaren al- detik: askotan sozialismoak ez bait du asmatu, kristauentzat interesgarri agertzen. Aitzitik, maiz kristauak alfer- -alferrik izutu eta ikaratu nahita beza- la ibili da. Horregatik izan litezke beharrezko- ak Kristauak sozialismoaren alde tal- deak: kristauak iratzartzeko eta sozia- lismoari aurpegi berririk emateko. Taldeok, nik uste, kristauekin bere- kin izango dituzte lehenengo proble- mak. Politika egiten dutela eta, salatu- ko dituzte. Baina salaketaok egun ez dute atzo adina bildurtzen. Salaketa okerragoa izango da bes- tea: kristautasuna murrizten dutela. Kristautasunaren alderdi soziala baka- rrik hartzen dutela aintzakotzat. Testa- mentu Berriaren interpretazio alderdi- koia egiten dutela, etc. Salaketa ho- ri, denok dakigu, arrazoi guziarekin egiten dena da. Bakarrik: salaketa hortatik libre dagoen kristautasunik ez dago. Hori da dena. Jesukristo Jainkoa- ren Seme dela, aitortzen duenak, Tes- tamentu Berriaren oso interpretazio alderdikoia egiten du halaber. Bere al- derdikeriaz ohartu ez bada, badu ohar- tzeko ordua. Ebanjelioek berek ere Je- sukristoren eta haren mezuaren inter- pretazio alderdikoia eman digute, al- derdikoirik bada. Halare, batzuek kris- tautasun integral baten monopolioa izan uste dute. Askok baino integrala- goa dute, izan ere, beharbada. Baina arruntasunean gelditzeak eman ohi duen unibertsaltasunez. Sozialak dira, baina beren sozialtasunak ez du seku- la forma konkretorik hartzen. Sozialis- moaren forma, esate baterako. Kristau- tasun integral harek printzipio hutsen marfilezko dorrean distiratzen du beti, itzalik eta makarrik gabe. Hori, ordea, kristau-TASUNA da; ez haragi eta he- zurrezko kristauon eginbiderik. Hori argia da; eta argia bera bezalakoxea izan zitekeen gizonik ez dugu ikusi, oin-orrazia lurraren gainean jartzen. Kristautasuna murrizten ez omen du- ten horiek, kristautasuna predika die- zagukete. Baina ezin esan diezagukete, predikazio horrekin zer egin gero. Ezer egiten hasi orduko murriztu egiten bait da kristautasuna, beste edozein prin- tzipio bezalaxe. Eta, gure ustez, kris- eta kristau sozialistak tautasunean printzipioak parte impor- tantea, baina oso ttipiak dira. Kristauak sozialismoaren alde mugi- menduarentzat okerrena zera izan li- teke: indar hartzen ari dela ematen duen Eliza hutsaren mugimendua. Kris- tautasunak hainbeste aldiz hanka sar- tu eta eskuak zikindu dituenez gero, sekula gehiago eskuak zikinduko ez lituzkeen Eliza bat antsiatzen da. Eli- za garbi, Eliza hutsa. Inorekin konpro- metatzen ez den Eliza... Ilusio gaiztoa eta arriskutsua iruditzen zaigu hori. Alegia, ilusio hori nondik datorren, edozeinek ikusten du. Ez dakiola berri- ro diktadurakoa gerta Elizari. Salduta aurkitzea. Beraz, zuzentasunik ez dio- gu nahi ukatu asmo horri. Guk ere ha- laxe izan behar duela, uste dugu. Eli- zak egin behar duena, ebanjelioa pre- dikatzea da. Bai. Baina Eliza ez da Se- rafinen eta Kerubinen korurik. Eliza ez da ebanjelioa bera. Ebanjelioak berak interpretazio asko du. Eliza bera Eliza asko da batera, eta Eliza batzuentzat behintzat konpromiso gabeko esisten- tziarik ez dago. Eliza perfektoaren ilu- sioa, gure ustez, Eliza mistiko bakarra- ren ilusioa da. Eta, oker ez bagaude, heresi-historia luzetxoa du horrek ia- danik. Mundu honetako Elizak ez du Eliza mistiko perfektoa izaterik. Eliza ez saltzearren galtzea litzateke hori. Alternatiba ez da Eliza saltzea ala Eiiza galtzea. Eliza garbi, huts hori —beti ere posibleen neurrian— non eta nola gauzatu, hori da problema. Eliza- ko zein sektoretan; jokabideak finka- tuz, nola jokatu. Konkretoago: Elizak orain ez du Ai- derdiren batekin ezkontzerik, kristau deiturako Alderdirik balitz ere. Elizak ez daduka antikomunismoaren tresna bihurtzerik, etc. Hau da, Elizak politi- ka guzien gainetik ibili behar omen du, ez edozein politikaren menpean. Hori azpimarkatzen da orain. Arrazoiz. Guzi hortan, haatik, intentzio on gehiago ikusten da, errealismorik baino. Bildur gehiago, ebanjelioaren indarraz mun- dua aldarazteko ausardiarik baino. Zer Eliza da hori, politika guzien gainetik ibiltzeko, Jesukristo itsaso gainetik bezala? Elizak burruka latza eraman zuen liberalismoarekin. Zozokeria as- ko egin zuen. Baina gauza batetan arra- zoi osoa zuen liberalismoaren kontra: Eliza ez da sakristian egoteko. Ez dakit, baina soluzioak honelako bideren batetatik bilatu beharko dira agian, atzoko bekatuetan ez erortzeko: hierarkiak Eliza hutsaren erara fun- tziona beza, izan ere lehen-lehenik Eli- zari berari serbitzeko instituzgoa da eta (Eliza barnerako tresna); bestalde, kristau herriak egin bitza bere auke- ra politikoak, izpiritu kristauaren eta bere konzientziaren arabera, libertate osoarekin, baina deliberoz eta konpro- miso gogoz. Orobat, predikazioa izan bedi Alderdietatik independiente, eta abar. Mailak eta sailak bereziaz, horta- koz, non zer eta zeinek nola egin. Eli- za osoa goitik beheraino Eliza huts eta garbi itzultzeko ilusiorik gabe. Eta ge- ro: zeinek bere itxura. Kolore guzieta- ko kristauak. Eta ez kolore gabekoak. Talde berezi bat sortzen dutela Eli- zaren barruan, eragotziko zaie, orobat, sozialismoaren aldeko kristauoi. Eta batasun izpiritu eklesiala urratzen du- tela. Dagoeneko garbi dago, plantea- molde edo ikusmolde kontua dela ho- ri. Eliz batasun mistiko edo teologikoa batasun soziologikoaz nahasten da, funtsean. Ebanjelioaren interpretazioan pluralismorik onartzen bada, pluralis- mo soziologiko hau problema ez da. Bide-bidezko ondorioa da, hain zuzen. Eragozpenok eta antzeko beste askok ezer guti esan nahi dute Kristauak so- zialismoaren alde taldearen kontra. Oso ondo adierazten dutena besterik da: kristauekin izango dituzten proble- mak. JOXE AZURMENDI 12/ZERUKO ARGIA

Transcript of Kristauak, kristau hutsak eta kristau sozialistak

Kristauak, kristau hutsak

Hiru gauza dira kristauak, kristau sozialistak eta Kristauak sozialismoa-ren alde talde jakineko kristauak.

Kristauak ez dira denak sozialista. Ez dute zergatik izan. Kristau sozia-lista denek ez dute zergatik elkartu.

Kristauak sozialismoaren alde mugi-mendua beharrezkoa baldin bada, arra-zoiak bi aldetatik sortzen dira. Kristau-en aldetik: izan ere, kristau gutik us-teko du honez gero, sozialismoa beka-tu denik. Baina axolakaberiarik, zabar-keriarik, aurriritzirik eta errezelorik franko gelditzen da. Sozialismoaren al-detik: askotan sozialismoak ez bait du asmatu, kristauentzat interesgarri agertzen. Aitzitik, maiz kristauak alfer--alferrik izutu eta ikaratu nahita beza-la ibili da.

Horregatik izan litezke beharrezko-ak Kristauak sozialismoaren alde tal-deak: kristauak iratzartzeko eta sozia-lismoari aurpegi berririk emateko.

Taldeok, nik uste, kristauekin bere-kin izango dituzte lehenengo proble-mak. Politika egiten dutela eta, salatu-ko dituzte. Baina salaketaok egun ez dute atzo adina bildurtzen.

Salaketa okerragoa izango da bes-tea: kristautasuna murrizten dutela. Kristautasunaren alderdi soziala baka-rrik hartzen dutela aintzakotzat. Testa-mentu Berriaren interpretazio alderdi-koia egiten dutela, etc. Salaketa ho-ri, denok dakigu, arrazoi guziarekin egiten dena da. Bakarrik: salaketa hortatik libre dagoen kristautasunik ez dago. Hori da dena. Jesukristo Jainkoa-ren Seme dela, aitortzen duenak, Tes-tamentu Berriaren oso interpretazio alderdikoia egiten du halaber. Bere al-derdikeriaz ohartu ez bada, badu ohar-tzeko ordua. Ebanjelioek berek ere Je-sukristoren eta haren mezuaren inter-pretazio alderdikoia eman digute, al-derdikoirik bada. Halare, batzuek kris-tautasun integral baten monopolioa izan uste dute. Askok baino integrala-goa dute, izan ere, beharbada. Baina arruntasunean gelditzeak eman ohi duen unibertsaltasunez. Sozialak dira, baina beren sozialtasunak ez du seku-la forma konkretorik hartzen. Sozialis-moaren forma, esate baterako. Kristau-tasun integral harek printzipio hutsen marfilezko dorrean distiratzen du beti, itzalik eta makarrik gabe. Hori, ordea, kristau-TASUNA da; ez haragi eta he-zurrezko kristauon eginbiderik. Hori argia da; eta argia bera bezalakoxea izan zitekeen gizonik ez dugu ikusi, oin-orrazia lurraren gainean jartzen.

Kristautasuna murrizten ez omen du-ten horiek, kristautasuna predika die-zagukete. Baina ezin esan diezagukete, predikazio horrekin zer egin gero. Ezer egiten hasi orduko murriztu egiten bait da kristautasuna, beste edozein prin-tzipio bezalaxe. Eta, gure ustez, kris-

eta

kristau

sozialistak

tautasunean printzipioak parte impor-tantea, baina oso ttipiak dira.

Kristauak sozialismoaren alde mugi-menduarentzat okerrena zera izan li-teke: indar hartzen ari dela ematen duen Eliza hutsaren mugimendua. Kris-tautasunak hainbeste aldiz hanka sar-tu eta eskuak zikindu dituenez gero, sekula gehiago eskuak zikinduko ez lituzkeen Eliza bat antsiatzen da. Eli-za garbi, Eliza hutsa. Inorekin konpro-metatzen ez den Eliza... Ilusio gaiztoa eta arriskutsua iruditzen zaigu hori. Alegia, ilusio hori nondik datorren, edozeinek ikusten du. Ez dakiola berri-ro diktadurakoa gerta Elizari. Salduta aurkitzea. Beraz, zuzentasunik ez dio-gu nahi ukatu asmo horri. Guk ere ha-laxe izan behar duela, uste dugu. Eli-zak egin behar duena, ebanjelioa pre-dikatzea da. Bai. Baina Eliza ez da Se-rafinen eta Kerubinen korurik. Eliza ez da ebanjelioa bera. Ebanjelioak berak interpretazio asko du. Eliza bera Eliza asko da batera, eta Eliza batzuentzat behintzat konpromiso gabeko esisten-tziarik ez dago. Eliza perfektoaren ilu-sioa, gure ustez, Eliza mistiko bakarra-

ren ilusioa da. Eta, oker ez bagaude, heresi-historia luzetxoa du horrek ia-danik. Mundu honetako Elizak ez du Eliza mistiko perfektoa izaterik. Eliza ez saltzearren galtzea litzateke hori.

Alternatiba ez da Eliza saltzea ala Eiiza galtzea. Eliza garbi, huts hori —beti ere posibleen neurrian— non eta nola gauzatu, hori da problema. Eliza-ko zein sektoretan; jokabideak finka-tuz, nola jokatu.

Konkretoago: Elizak orain ez du Ai-derdiren batekin ezkontzerik, kristau deiturako Alderdirik balitz ere. Elizak ez daduka antikomunismoaren tresna bihurtzerik, etc. Hau da, Elizak politi-ka guzien gainetik ibili behar omen du, ez edozein politikaren menpean. Hori azpimarkatzen da orain. Arrazoiz. Guzi hortan, haatik, intentzio on gehiago ikusten da, errealismorik baino. Bildur gehiago, ebanjelioaren indarraz mun-dua aldarazteko ausardiarik baino. Zer Eliza da hori, politika guzien gainetik ibiltzeko, Jesukristo itsaso gainetik bezala? Elizak burruka latza eraman zuen liberalismoarekin. Zozokeria as-ko egin zuen. Baina gauza batetan arra-zoi osoa zuen liberalismoaren kontra: Eliza ez da sakristian egoteko.

Ez dakit, baina soluzioak honelako bideren batetatik bilatu beharko dira agian, atzoko bekatuetan ez erortzeko: hierarkiak Eliza hutsaren erara fun-tziona beza, izan ere lehen-lehenik Eli-zari berari serbitzeko instituzgoa da eta (Eliza barnerako tresna); bestalde, kristau herriak egin bitza bere auke-ra politikoak, izpiritu kristauaren eta bere konzientziaren arabera, libertate osoarekin, baina deliberoz eta konpro-miso gogoz. Orobat, predikazioa izan bedi Alderdietatik independiente, eta abar. Mailak eta sailak bereziaz, horta-koz, non zer eta zeinek nola egin. Eli-za osoa goitik beheraino Eliza huts eta garbi itzultzeko ilusiorik gabe. Eta ge-ro: zeinek bere itxura. Kolore guzieta-ko kristauak. Eta ez kolore gabekoak.

Talde berezi bat sortzen dutela Eli-zaren barruan, eragotziko zaie, orobat, sozialismoaren aldeko kristauoi. Eta batasun izpiritu eklesiala urratzen du-tela. Dagoeneko garbi dago, plantea-molde edo ikusmolde kontua dela ho-ri. Eliz batasun mistiko edo teologikoa batasun soziologikoaz nahasten da, funtsean. Ebanjelioaren interpretazioan pluralismorik onartzen bada, pluralis-mo soziologiko hau problema ez da. Bide-bidezko ondorioa da, hain zuzen.

Eragozpenok eta antzeko beste askok ezer guti esan nahi dute Kristauak so-zialismoaren alde taldearen kontra. Oso ondo adierazten dutena besterik da: kristauekin izango dituzten proble-mak.

JOXE AZURMENDI

12/ZERUKO ARGIA