KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA Antzinako pintura · 2018. 9. 25. · Erretaula hau nazioarteko...

16
Antzinako pintura KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

Transcript of KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA Antzinako pintura · 2018. 9. 25. · Erretaula hau nazioarteko...

  • Antzinakopintura

    KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

  • 2

    AurkezpenaBisita-proposamen hau bereziki prestatuta dago DBHko irakasleak eta ikasleak artelanetara hurbildu ahal izan daitezen, parte hartuz eta lanak eskuragarri edukita. Garaia, gaia eta estiloa aintzat hartuta, bederatzi lan hautatu ditugu material honetarako. Lan horiek behatuz eta aztertuz, parte-hartzaileek ibilbide bat egin ahal izango dute artearen historian barrena, antzinako pinturaren ataletik, eta, oro har, museo honetako aretoetatik.

    Hautatutako artelan bakoitzarekin batera, lanari buruzko iruzkin bat jarri dugu, irakasleari informazio lagungarria emateko.

    Material osoaren bukaeran, bisitako fitxen bi eredu daude, azterketa-maila desberdinetakoak, fotokopiatzeko. Bata edo bestea aukeratu dezakezu lantzeko, ikasturtearen, ikasleen interesaren, itxaropenen eta antzeko alderdien arabera. Bisita egin aurretik, komenigarria da fitxetan agertzen diren kontzeptuak ikasgelan lantzea, diapositibak, orriak eta horrelakoak erabiliz.

    Jarduera bereziki diseinatuta dago ibilbideak gehienez laurogeita hamar minutuko iraupena izan dezan. Gogoan izan, kalitatezko bisita egiteko, irakasle bakoitzak hamabost laguneko taldearekin joan behar duela gehienez.

    Bisita egiteko jarraibideakGaldera errazetan oinarrituta dauden jarraibideak baliatuz eta, gero, bisitako fitxak erabiliz, ikasleek pentsamendu kritikorako dituzten gaitasunak garatu ahal izango dituzte, eta artelanen osagai formal nagusiak iruzkindu eta aztertu ahal izango dituzte. Informazio hutsa eskuratu ordez, akuilatu egingo ditugu interpretazioak egin ditzaten, artelanetan beraien begiekin ikusten dutena erabiliz. Azken batean, helburua da artelanen aurrean elkarrizketa sustatzea, artearen bidez ikasteko.

  • 3

    Bisitaren metodoa

    1. Utzi ikasleei artelana beha dezaten, gutxi gorabehera minutu batez, isilean, iruzkinak egiteari ekin aurretik.

    2. Ez da beharrezkoa artearen historiari buruzko aurretiazko ezagutzarik edukitzea, galdera hauei erantzun koherentea eman ahal izateko.

    3. Bisitak duen ikuspegiari jarraiki, ikasleak akuilatuko ditugu hausnarketa egin dezaten eta behatutakoari buruzko iruzkinak egin ditzaten; helburua ez da izango «benetako erantzunak» lortzea.

    4. Komenigarria da iruzkinak egin baino lehen izenburua ez irakurtzea. Obrari buruzko informazioa neurriz erabili behar da: soilik esandakoaren testuinguruan beharrezkoa denean, eta, betiere, denbora batez iruzkinak egiten aritu ondoren. Informazio gehiegi ematea edo goizegi ematea ikasleen parte-hartzea eta oharrak galaraz ditzake.

    5. Hasteko modu egokia ikasleei galdera hau egitea izan daiteke: Zer ikusten duzue margolan honetan? Gero, hala behar denean, tankera honetako galderak egin ditzakegu: Zer gehiago ari da gertatzen? Zer gehiago ikusten duzue? Zerbait gehiago esan ahal duzue? Norbaitek ikusten al du desberdina den zerbait?

    6. Obrari buruzko azterketa zehatza egitea oso ona da behatzeko dituzten trebetasunak aberasteko, eta, era horretan, haien erantzunak landuagoak izango dira. Hortaz, hasierako galderari jarraipena emateko, hau galdetu ahal diegu: Zer ikusten duzu hor hori esateko?

    Galdera hori pizgarria izango da, hasieran eman dituzten erantzunei buruz hausnarketa egin dezaten, eta iruzkinak egin ditzaten koadroan nabarmenak diren gauzak aintzat hartuta. Hona hemen galdera horrek izan litzakeen aldakuntzetako batzuk: Zergatik uste duzu hori? Non ikusten duzu hori? Zer uste duzu horretaz? Zerbait gehiago esan dezakezu horretaz?

    7. Galdera soil horiek egin ondoren, bisitako fitxei buruzko lanari ekingo diogu, lan hori askoz ere erabilgarriagoa eta interesgarriagoa izango baita horrela. Izan ere, fitxen bidez, hautatutako obren osagai formalak aurkitu eta aztertuko ditugu.

    8. Azkenik, obra bakoitzari buruzko iruzkina egin ondoren, labur-labur paratuko ditugu ikasleek obrak zehatz-mehatz aztertu ondoren atera dituzten ondoriorik interesgarrienak. Erantzunak jasoz, balioa emango diezu haien ideiei.

    Ez zaitez harritu prozesua zuk uste baino luzexeagoa bada. Beti izango duzu aukera beharrezkoak diren aldaketak egiteko, egoeraren arabera.

  • 4

    1Pere Nicolau (1390 eta 1408. urteen artean dokumentatuta)Ama birjinaren zazpi bozkarioen erretaula, c. 1398Tenpera pinu-oholean 259 x 221 x 21,1 cm

    Erretaula hau Pere Nicolauk egin zuen, XIV. eta XV. mendeen artean Valentzia aldean lanean aritu zen artistak. Baina, zer da erretaula bat? Aldare atzean jarri ohi den egitura bat da. Erretaularen zatiketa horizontalak pisuak dira, eta zatiketa bertikalak, berriz, kaleak dira. Beheko pisua estuagoa izaten da normalean, eta predela esaten zaio; goiko pisuari atiko deitzen zaio. Bes-talde, hauts-babes izeneko irtengune bat izaten du inguruan.

    Kasu honetan, ikuspegi horizontaletik hartuta, erretaulak hiru pisu eta predela ditu; eta ikuspegi bertikaletik, berriz, hiru kale ditu. Erdiko panela falta zaio. Panel hori Ama Birjinari eskainita egongo zen, taula guztiek Mariaren bizitzako eszenak eta pozaren eszenak irudikatzen baitituzte. Hortik dator «bozkarioak» izena.

    Istorioak kontatzeko modu hori komikiak ekartzen dizkigu gogora, erlijiozko istorio bat kontatzen baitzaigu, bineten bidez, binetak hurrenez hurren paratuta: Deikundea, Kristoren Jaiotza, Epifania, Berpizkundea, Igokundea, Mendekoste eta Mariaren Iragaitza.

    Tenperazko pinturekin eginda dago, eta kolore biziak eta argiak ditu. Artistak argia sartu du, eta horrek eskalak eta ñabardurak sorrarazten ditu, modu desberdinean azpimarratzen baititu jantziak, objektuak eta abar. Bestalde, pertsonaiak gune arkitekto-nikoetan edo naturaletan kokatzen ditu, eta, era horretan, sakontasuneko irudipena eta perspektiba indartzen ditu. Urrearen erabilera oso ohikoa da aldi horretako erlijiozko pinturan. Pertsonaien garrantzia nabarmentzeko baliatzen zuten, eta, horrez gain, lurreko munduaren gainetik dagoen gune jainkozko edo sakratu batean egoteko itxurak egiteko ere erabiltzen zuten.

    Erretaula hau nazioarteko Gotikoaren adibide egokia da. Estilo horretan batera elkartuta daude, batetik, frantsesei hainbeste gustatzen zitzaizkien errealismoa, xehetasunak eta natura, eta, bestetik, Italiatik hedatutako edertasun idealizatua eta gizakia-ren sentimenduarekiko interesa. Horren ondorioz, figura estilizatuak eta dotoreak ditugu, tonuak distiratsuak dira, perspektiba bilatzen da, eta luxuzko janzkera agertzen da, garai hartako modaren erakusgarri.

  • 5

    2Bartolomé Bermejo (c. 1440-c. 1500)Santa Engraziaren zigorraldia, 1474-1477Olioa mihisean 92,5 x 52 cm

    Lan hau Bartolomé Bermejok margotu zuen XV. mendean. Erretaula bateko taula bat da, erretaula horretako piezak barreiatuta baitaude gaur egun, munduko hainbat museotatik.

    Santa Engraziak, aitoren seme portugaldar baten alaba zenak, martirioa hartu zuen IV. mendean, Daziano prokontsul erroma-tarraren aginduz. Prokontsula ezkerraldean agertzen da, santuari kopetan sartuko zioten iltzeari eutsiz. Prokontsula, moriskoen modura jantzita, XV. mendeko anakronismo historikoa da. Artistak moralizatzeko asmoz sartzen du, kristau-herriaren «etsaien» ideia hobeto islatu nahian.

    Eszena tragikoa eta krudela da, eta arkitekturak eta dekorazioko osagai ugariz hornitutako barnealde batean dago kokatuta. Artistak trebetasunez erabiltzen du olioa, errealitatea irudikatzerakoan. Hori argi sumatzen da hainbat alderdi ikusita: zorua eta ehunen kalitatea irudikatzeko nahia, edota xehetasunak islatzeko interesa, hala nola, santuaren buruzapia, Dazianoren durbantea edo martiriaren gorputik isuritako odola.

    Perspektiba eta espazioaren irudipena areago indartzen dira xake taularen itxurako lurzoruarekin, atzealdeko leihoarekin eta pertsonaien kokapenarekin, zirkulu bat eratzen baitute borreroaren inguruan. Argiztapena arretaz landuta dago eta leuna da. Atzealdeko baoetatik sartzen da, eta Santa Engraziaren soin biluzitik ere hedatzen da, indartsuago.

    Koloreak aberatsak dira, era askotakoak; gorrien eta gorri ilunen sorta nagusitzen da, eta ñabardura beroak oso ugariak dira. Kolorea, argia eta espazioa era egokian landuta daude, atmosfera berezia eta, aldi berean, benetakoa sortzeko, horren bidez ikuslea hunkitu nahi baitu artistak.

  • 6

    3Alonso Sánchez Coello (1531-1588) Portugalgo printzesa Joana Austriakoa andrearen erretratua, c. 1557Olioa mihisean 116 x 93,5 cm

    Mihisearen gainean olioz margotutako erretratu hau Alonso Sánchez Coellok egin zuen, XVI. mendearen erdialdean.

    Margolanean, Portugalgo Joana zutik agertzen da, hiru laurdeneko itxuraz, beltzez jantzita, eta perlaz apaindutako kofia batez. Printzesaren isla atzealde ilunaren aurrean agertzen da. Ezkerreko eskua besaulki baten bizkarrean du bermaturik, eta eskuine-ko eskuan zapi zuri bat du eutsita. Bere jantzi beltzak eta atzealde neutro eta ilun-ilunak areago nabarmentzen dute begitartea eta esku biluzia; puntu gailen horietan metatzen da argia.

    Begitarte zurixka nabarmentzen da ororen gainetik. Artistak ondo landu du, antzemateko zailak diren pintzelkada finak eginez, eta arrosa-koloreko ukituak eta itzal leunak paratu ditu, bolumena sortzeko eta azpimarratzeko. Xehetasunak maite ditu; horra hor, adibide gisa, ilearen tratamendua, aurpegiko ezaugarriak, eta aurpegia apaintzen duten parpailak eta bitxiak.

    Kolorea, iluna eta hotza, garai horretako gorteko erretratuen bereizgarria da. Sánchez Coellok era egokian gainditu du he-mengoak bezain ilunak diren tonuak koadro berean nahasteko oztopoa, betiere, protagonistaren inguruan dagoen atmosfera-irudipena ahuldu gabe.

    Horren ondorioz, Joana begirada zorrotz, hotz eta harroko aristokrata baten moduan agertzen da, eta argi jakinarazten die ikusleei bere estatusa eta maila gorenekoa dela.

  • 7

    4El Greco (Doménikos Theotokópoulos) (1541-1614)Deikundea, c. 1596-1600Olioa mihisean 113,8 x 65,4 cm

    Lan hau El Grecok egin zuen XVI. mendearen bukaeran. Artistak hainbat aldiz irudikatu zuen Deikundea. Oihal honetan, une ze-hatz hau dago irudikatuta: San Gabriel goiaingerua Ama Birjinaren aurrean aurkezten da, Jainkoaren ama izango dela iragart-zeko. Haien ondoan, gertakari garrantzitsuaren lekuko gisa, Espiritu Santua dago –uso baten itxurapean–, eta, harekin batera, aingeruen buruek eratutako hodei oso bat, eta aingeruen kontzertu bat goialdean. Behealdean, Mariak lanerako baliatzen duen saskia agertzen da, eta Moisesen sasi goria ere bai, une horretan bertaratzen den Jainkoaren sinbolo gisa.

    Eszena espazio irreal batean dago kokatuta, jainkozkoa eta lurrekoa ia ezertan bereizten ez diren leku batean. Lurreko aipamen argi bakarrak hauek dira: Ama Birjinaren ondoan dagoen irakurketako atrila eta lan egiteko baliatzen duen sakia. Lurreko aipa-menak eta arkitekturak falta dira, eta horrek gertaeraren naturaz gaindiko alderdia sustatzen du, izaera espirituala indartuz.

    Konposizioa koadroaren formatu luzangari lotuta dago. El Grecok oso kanon liraina erabili du irudiekin, eta kiribilean gorantz doan mugimendu batez hornitu du multzo osoa. Neurri batean, arropen tamainaren bidez lortu du hori, bai baitirudi aire-ko-rronte batek goratzen eta astintzen dituela. Olioak kolore aberatsak ditu, era askotakoak: gorriak, berdeak, urdinak eta okreak, hainbat sorta eta tonutakoak, oihal osoan barrena barreiatuta, pintzelkada arin eta aske batez.

    Espiritu Santua da eszenan argia sartzen duen osagaia. Bertan dauden guztiak argiztatzen ditu, margolanaren erdialdetik kanpoalderantz, eta obrak hedatzen duen naturaz gaindiko atmosfera indartzen du.

  • 8

    5Bartolomé Esteban Murillo (1617-1682)San Pedro malkotan, c. 1650-1655Olioa mihisean 148 x 104 cm

    Bartolomé Esteban Murillo artista sevillarrak XVII. mendearen erdialdean margotu zuen koadro hau. San Pedro berehala eza-gutuko dugu, bere ezaugarriz hornituta agertzen baita: zeruko ateak zabaltzen dituzten giltzak, eta Kristoren hitzak dituen liburua.

    Santua olioz margotuta dago, herri xeheko gizon heldu eta langile baten irudiz. Negarrez dago, hiru aldiz eman baitio ezetza Jainkoari. Irudi hori sinbolo gisa baliatzen zen, bekaturik handiena eginda ere, damutze eta aitormenaren bidez, Jainkoaren barkamena lor zitekeela adierazteko.

    San Pedro zerura begira dago, eskuak elkarri loturik eta soina zertxobait biratuta. Bere jarrerarekin, diagonalean dagoen kon-posizioa eratzen du, eta sakontasuneko irudipena areagotzen du eszenan. Bestalde, artistak ikuspegi apala hautatu du oihal honetarako, eta horrek areago indartzen du irudipena.

    Santuaren irudia atzealde neutro eta ilunetik ateratzen da, eta goialdetik sortutako argi indartsu batek argitzen du. Argi-itzalen arteko kontraste indartsuak eratzen dira horrela, garai hartan ohikoa zen joerari jarraiki.

    Murillok erabilitako koloreei dagokienez, oreka dago tunikako berdearen tonu hotzen eta mantuko okre beroagoaren artean. Argi horiztak areago nabarmentzen du margolanaren berotasuna. Pintzelkada fina eta gehienetan antzeman gaitza are askea-goa eta arinagoa da zuriz margotutako xehetasunetan, zehazki, mauketan eta alkandorako lepoetan, gerrikoan eta santuaren ilean eta bizarrean.

  • 9

    6Anton van Dyck (1599-1641)Atsekabea Kristo hilagatik, c. 1634-1640Olioa mihisean 156,5 x 256,7 cm

    Gai erlijiosokoa den lan hau Anberesko Anton van Dyck artistak egin zuen XVII. mendean.

    Margolariak une hau hautatu du lanean jasotzeko: Kristo hilik dagoela, Ama Birjinak lurretik hartzen du, atsekabez eta begiak malkoz beterik, eta zerurantz begiratzen du, tristura handiz. Maria Magdalenak, soina biluzik, negar egiten du Jesus hil delako, eta bera dagoen aldera makurtzen da.

    Van Dyckek bi taldetan banatu ditu irudiak: ezkerrean, «lurreko» aldea, eta, bertan, Magdalena, Kristo eta Maria; eta eskui-nean, «zeruko» aldea, eta, hor, bi aingeru heldu eta aingeru haur bat. Koadroaren formatu etzanak erritmoa hartzen du Kristo-ren gorpuak eratzen duen diagonalari esker, gainerako pertsonaiak haren inguruan banatzen baitira.

    Kristoren gorpuaren anatomiak eskultura klasikoan izan dezake inspirazioa; izan ere, aitzakia egokia da gorputz biluziak artean irudikatzeko. Ezkerreko goialdetik datorren argia gorpuan eta izerdi-zapi zurian biltzen da. Era horretan, eszenaren efektu dra-matikoa handitu nahi da, alde batzuk itzaltsuago eta beste batzuk argiago utzita (pertsonaien begitarteak eta besoak).

    Argiztatze horri esker, koloreak soilak eta motelak dira –nahiz eta aberatsak eta askotarikoak izan, okre, gorri, urdin, gris eta zurien sortakoak–. Natura misteriotsuak ere areago indartzen du margolanak islatzen duen naturaz gaindiko espazioaren iru-dipena.

    Zerua eta lurra aurrean daude Jainkoaren semea hiltzen den unean; eta Van Dyckek modu hunkigarrian azaltzen du hori, ikus-leek errukia izan dezaten, lantza, arantzazko koroa eta gurutziltzatzeko iltzeak gaineratuz. Hori guztia estu lotuta dago XVII. mendeko artearekin eta erlijiozkotasunarekin.

  • 10

    7Luis Paret (1746-1799)Bilboko Arenalaren ikuspegia, c. 1783-1784Olioa mihisean 74 x 110,5 cm

    Bilboko Arenalaren ikuspegi hau Luis Paret Alcázar margolari madrildarrak egin zuen XVIII. mendearen bukaeran. Lehen pla-noan, pertsona batzuk zamalanetan ari dira salgaiak deskargatzen; eta, eskuinaldean, emakume bat bi langilerekin hitz egiten ari da. Atzealdean, Artxanda mendia ezagutuko dugu, eta gaur egun desagertuta dauden hainbat eraikin.

    Konposizioko osagai nagusia itsasadarra da. Sakontasuna sortzeaz gain, banalerro bat eratzen du atzealdeko paisaiaren eta lehen planoko eszenaren artean. Harzolek eta lurreko lauzek ere sakontasun gehiago sortzen dute obraren perspektiban.

    Laranja-koloreko argia, ilunabarrean egon ohi dena, biziagoa da toki menditsuetan eta leunagoa, berriz, behealdean. Argi-efektu horri esker, kolore beroak –hala nola, laranjak, gorriak eta okreak– orekaz banatzen dira margolanaren azaleratik, urdin eta berde hotzen artean nahasten dira, eta zuri distiratsuak nabarmentzen dituzte itzalguneetan.

    Olio-pinturako teknikari esker, atzealdean askeak eta arinak diren pintzelkadak eman daitezke, eta pintzelkada doiagoak, be-rriz, lehen planoko pertsonaia eta xehetasunetan.

    Mihise hau sail oso baten barruan sartuta dago, gorteek agindua eman baitzioten Pareti Kantauri itsasoko portuei buruzko ikuspegien sail bat presta zezan. Horri esker, hiribilduak 1783. urtearen inguruan zuen irudia ikus dezakegu gaur egun, irudia aski idealizatua bada ere.

  • 11

    8Francisco de Goya (1746-1828)Moratín poetaren erretratua, 1824Olioa mihisean 60 x 49,5 cm

    XIX. mendearen hasieran, hirurogeita zortzi zituela, Francisco de Goyak erretratu hau egin zion Leandro Fernández de Moratín poetari. Goyak genero horretako tradizio espainiarraren arabera margotu zuen lana. Tonu berdexkak dituen atzealde ilun eta neutro baten aurrean dago jarrita irudia.

    Arropa gehienak ilunak eta tonu marroikoak dira. Bertan, alkandoraren lepoko zuria nabarmentzen da, eta gure begirada eraka-rri eta pertsonaiaren begitartera zuzenarazten du. Koadroaren behealdean beste argi-puntu bat dago, hain zuzen ere, eskuan eta paperetan, eta, horietan, artistaren sinadura irakur dezakegu.

    Erretratuan agertzen den pertsona apur bat alboratuta dago, eta eskuinalderantz zuzentzen du begirada. Eskuineko besoa mahaian bermatuta du, eta hor paper batzuk daude. Pertsona horren lanbidearen berri ematen digute orri horiek, Moratín literaturagile ospetsua izan baitzen; besteak beste, El sí de las niñas egin zuen.

    Erretratu errealista hau margolariak poetarekin zuen laguntasunaren emaitza da. Goyak ez du Moratín kultua eta sonatua margotzen, laguna baizik. Artistak ondo asmatu du ezaugarri fisikoak islatzen, eta pintzelkada askea eta trinkoa erabili du horretarako, itxuraz lausoa. Goyak olioarekin lan egiteko molde hori baliatzen du, protagonistarekiko hurbiltasuna eta elkar ulertzea adierazteko.

    Moratínen ikuspegi atsegina ematen digu, modu apal eta umilez, eta, hortaz, artearen mundutik eguneroko errealitatera hur-bildu nahi zuen artista gisa azaltzen zaigu Goya.

  • 12

    9Darío de Regoyos (1857-1913)Vendredi Saint en Castille (Ostiral Santua Gaztelan), 1904Olioa mihisean 81 x 65,5 cm

    Margolan hau Darío de Regoyosek egin zuen 1904. urtean. Izenburuak argitzen digunez, Gaztelako lurretan egindako erlijioko prozesio bat ikus dezakegu.

    Inpresionismoarekiko interes handiena erakutsi zuen artistetako bat da Regoyos. Artista horiek ez zuten beraien burua errea-litatea imitatzera mugatu nahi; gehiago lortu nahi zuten: sekula berriz errepikatuko ez zen unea margotu nahi zuten. Inpresio-nismoa da hori, mugimendua, unea, inpresioa harrapatzeko gai den joera.

    Egileak ondo jakin du garaiko bi errealitate islatzen: alde batetik, erlijiozko ohiturek tradizioaren berri ematen digute; eta, bestetik, modernotasuna eta aurrerapena agertzen dira, zubia zeharkatzen duen baporezko trena, hain zuzen ere. Margolana-ren goialdean, trenaren lerro horizontala, kea eta zerua gailentzen dira. Prozesioak beheko aldea antolatzen du, eta paisaian sakontasuna eta perspektiba areagotzen dituen diagonal bat eratzen du. Zubiko irudiak bitan banatzen du koadroa, eta bolu-men eta espazioaren irudipena nabarmentzen du.

    Koloreak aberatsak eta askotarikoak dira, oro har tonu okreak dira nagusi, baina, kontrapuntu gisa, pertsonaien eta trenaren beltza azaltzen da. Olio-pintzelkadak arinak eta enpastatuak dira gehienetan, ezaugarriak lausotzen dituzte, eta argi-dardara-ren irudipena sorrarazten dute.

    Kolorea, pintzelkada, eguerdiko argia harrapatzeko modua eta eszenaren enkoadratzea XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran pintura ulertzeko sortu zen modu berri horren isla dira.

  • 13

    Kontuan izan beharreko jarraibideakJarraian agertzen diren bisita-fitxen bidez, artea landu eta hari buruz hitz egin ahal izango da, oinarrizko osagai formalak eta alderdi adierazkorrak aintzat hartuta. Honela laburbildu dezakegu:

    GaiaArtelanak irudikatzen duen hori da gaia. Objektuak, pertsonak, natura, historia edota haiei loturiko esanahi bat izan daiteke gaia. Formak, koloreak, lerroak eta ehundurak ere gaiak izan daitezke.

    Ikusmeneko osagaiakArtelan guztiek –edozein materialez eginda egonda ere– ikusmeneko osagaiak dituzte, hala nola, kolorea, argia, formak, materiala, pintzelkada, etab.

    KonposizioaArtistak erabakitzen du nola antolatuko dituen bere lanean agertzen diren osagaiak. Konposizioa zera da: ikusmeneko osagaiak espazioan banatzea, koadroaren formatua aintzat hartuta.

    Eduki adierazkorraObrak helarazten dizkigun ideiak, sentimenduak, sentsazioak eta atmosfera dira. Gaia, ikusmeneko osagaiak eta konposizioa ondo bateratuta badaude, eduki adierazkorra argiagoa izango da.

    Iritzi kritikoa Ikuslearen baitan dago. Artelana aztertu eta zehatz argudiatu ondoren, hari buruz ditugun ideiak eta sentimenduak dira gure iritzi kritikoa.

  • Perts

    onai

    edo

    ele

    men

    ture

    n ba

    t bes

    teak

    bai

    no g

    arra

    ntzit

    suag

    oa a

    l da?

    Zein

    da

    arra

    zoia

    zur

    e us

    tez?

    Koad

    ro h

    au b

    egir

    atze

    an z

    erba

    it be

    rezi

    a na

    bari

    tzen

    duz

    u?Zu

    re ir

    itzia

    k ed

    ota

    zure

    ikas

    kide

    enak

    idat

    zi d

    itzak

    ezu.

    Beg

    irat

    zen

    ari z

    aren

    koa

    droa

    k ze

    ra d

    u:

    Argi

    ask

    oAr

    gi e

    rtain

    aAr

    gi g

    utxi

    Ez d

    u ar

    girik

    Zein

    da

    kolo

    re g

    amar

    ik n

    agus

    iena

    ?

    Horia

    Berd

    eaGo

    rria

    Urdi

    naM

    orea

    Okre

    eta

    mar

    roia

    Argi

    rik b

    adu,

    gur

    utz

    bate

    z sei

    nala

    tu n

    onda

    goen

    edo

    ta n

    ondi

    kda

    torre

    n.

    Nol

    a da

    go p

    inta

    tuta

    ?

    Zura

    Ehun

    aPa

    pera

    Horm

    aM

    etal

    a

    Irozk

    aia

    Pint

    zela

    Hatz

    amar

    rak

    Espa

    tula

    Ikat

    z-zir

    ia...

    ......

    ......

    ..

    Tres

    na

    Olio

    aFr

    esko

    aAk

    uare

    laM

    ixto

    aTe

    nple

    a

    Tekn

    ika

    Lodi

    aM

    ehea

    Aske

    aUk

    itutx

    ikia

    k

    Ez d

    ana

    bari

    Pint

    zelk

    ada

    Figu

    ratib

    oaAb

    stra

    ktua

    Gai

    a, z

    ein

    da?

    Mito

    logi

    koa

    Egun

    erok

    oaHi

    stor

    ikoa

    Pais

    aia

    Bode

    goia

    Erre

    tratu

    a

    Erlij

    ioso

    aKr

    itika

    soz

    iala

    ......

    ......

    ......

    ......

    ..

    Zure

    ust

    ez, n

    olak

    oa d

    a ar

    tela

    n ha

    u?

    IZEN

    BURU

    A:EG

    ILEA

    :

  • 16

    SARRERA

    SARRERA

    97 8

    12

    43

    5

    6

    Artelanen kokapena

    DEACMuseo Plaza, 248009 BILBAO

    Tel. 94 439 61 41Fax. 94 439 61 45

    [email protected]

    SOLAIRUA0