KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera...

19
KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA 2

Transcript of KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera...

Page 1: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA 2

Page 2: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

2

JAN MANDIJNJan-edan umoretsua

c. 1550Olioa haritz-oholean

98,5 x 147 cm

FRANCISCO DE ZURBARÁNSanta Isabel Turingiakoa

c. 1635-1640Olioa mihisean125 x 100,5 cm

DARÍO DE REGOYOSTaureaux à Passages

(Zezenak Pasaian)1898

Olioa mihisean61,3 x 50,4 cm

JUAN DE ECHEVARRÍAIjitoen korroa

c. 1925Olioa mihisean115 x 146,3 cm

BRAM VAN VELDEComposition

(Konposizioa)1970

Olioa mihisean130 x 195 cm

JUAN DE ARELLANOLore-otzaratxoa1671Olioa mihisean84 x 105,5 cm

FRANCISCO DURRIOMedailoi handia irudi batekinedo Evaren ametsac. 1908Zeramika beiratua71,3 x 66,5 x 5,3 cm

ROBERT DELAUNAYFemme nue lisant(Emakumea biluzik irakurtzen)1920Olioa mihisean81,7 x 93,5 cm

SARRERA

Page 3: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

IKUSTALDIAREN NONDIK NORAKOA

1. Aldez aurretik prestaketa saioetan hartutakoorduan museora heldu.

2. "Pinturaren elementu garrantzitsuenak" delakoikus-entzutekoa. 8 min.

3. Museoko aretoetan aukeratutako artelanak komentatu etaaztertu "Bisitarako Kartoiak" erabiliz. 60 min.

4. Ikasle nahiz irakasle inkestak bete.

5. Ikustaldiaren amaiera.

BISITARAKOJARRAIBIDEAK

2

Page 4: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

MUSEOKO IKUSTALDIRAKO DIZIPLINARTEKO LAN IRADOKIZUNAK

Museora etorri baino lehen, ikastetxean diziplinarteko lan saio bat egitea guztiz komenigarria izangolitzateke ikasle guztiekin. Saio horretan hurrengo iharduera hauek lirateke:

SOZIALAK- Ikasleekiko elkarrizketa, arte eta museoei buruzko eritziak jasotzeko. 15 min.- Arterako hurbilketa intuitiboa eta hurbilketa teknikoaren arteko ezberdintasunen azalpena: eskultura diapositiba

bat, eta pinturazko bi projektatuz. "Bisitarako Kartoietan" agertzen den azterketa eredua erabiltzea proposatzendizuegu. 30 min.

- Artea komunikazio moeta bat da. 5 min.

LENGOAIA- Ikasleek, materialean agertu eta erabili ohi ez dituzten hitzen azterketa edota azalpena. 15 min.- Zer da komunikazio kodigo bat? (Kasu honetan, lengoaia argitu beharko litzateke, nahiz eta bestelakorik ere badagoela esan, eta zeintzu diren...). 15 min.

NATURALAK- Argia eta koloreak. 15 min.- Arte-lanenganako kutsaduraren ondorioak. Museorako etorle gehiegiren arriskuak, eta artelanak egon beharreko

tenperatura eta hezetasun kondizioak. Datu hauek neurritzeko tresnak. 20 min.

IKUSTALDIAREN ONDORENGO LAN IRADOKIZUNAK

1. "Dossier" edo txosten bat egitea; hor ikasleek museora buruturiko ikustaldia aurkeztuko lukete, bai kartoiakbai postalak edo lanen argazkiak erabiliz, beraien erizpide pertsonala azalduz.

Txosten honetarako gidoi bat proposatuko genizueke:1. Ikustaldiaren azalpen sekuentziala.2. Artelanen azterketa.3. Erizpide pertsonala.

2. Diapositiba baten projekzioa ikasleek komentatzeko (oso ezaguna den pintura bat aukeratu). Honela,ikustaldiak dituen ikasketa teknikoen gaitasuna agertuko zaigu.

3. Idazlana (horrialde bat gehienez); gaia "ARTELANAK IKUSTEKO MODUA" proposatuko genuke. Beraz, baimuseorako ikustaldiak sortu dituen eritziak, bai ikaslearen artelanaren aurreko sentikizunak aipatuko lituzkebakoitzak.

4. Elkarrizketa laburra; bertan, museorako ikustaldiak piztutako inpresioak, zalantzak, oharrak, erizpideaketa abar jasoko lirateke.

* OHARRA: Erakusketa didaktiko bat prestatzen ari da Kultur Ekintza eta Hezkuntza Saila; beraz, interesgarritzat jotzen duzuen edozein lana gureganatzea eskertuko genizueke.

Page 5: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

BISITARAKO JARRAIBIDEAK

Nahiz eta ikasle guztiei "Bisitarako Kartoiak" eskeini, taldearen arduraduna beherago proposatzendiren galderekin beti has daiteke bisitaldian.

Galdera errez hauetan oinarritzen den metodo honi esker, ikasleen pentsamolde kritikoa garatzekotrebetasuna handituko da, eta geroko "Bisitarako Kartoiak" erabiliz museoko koadro batzukkomentatzeko aukera izango dute ere. Informazioa bakarrik barneratu ordez, beraiek zuzeneankoadroetan ikusten dutenaren arabera, beraien interpretazio propioa egitera animatzen zaie. Honela,eta guk hautatutako koadroen aurrean elkarrizketa bultzatuz, artearen bidez ikastea lortuko dugu.

Bisitarako metodoa:

1. Koadroa komentatzen hasi baino lehen, zure ikasleei eskatu minutu bete denboraz eta isilean, koadroaribegira egoteko.

2. Galdera hauei erantzuteko ez da batere beharrezkoa Arte Historiaren ezagutzik izatea.

3. Planteatzen den bisitaldiaren asmoa ez da "erantzun zuzenak" lortzea, beraien ikuspuntuak eta hausnarketakegitera bultzatzea baizik.

4. Beraien komentarioak hasi baino lehen ez irakurri koadroaren izenburua. Beti kontu handiz erabili beharda daukagun informazioa, bakarrik beharrezkoa ba da beraiek esandako kontestu barnean, eta betikomentarioak "ibiltzen" hasi eta gero. Informazioa goizegi edo gehiegizkoa eskeintzeak beraien partehartzeaurrundu egiten du.

5. Taldearen arduraduna koadro guztiekin beti hurrengo galdera honekin has daiteke:Zer ikusten duzue koadro edo eskultura honetan?Eta jarraitu dezakezu (beharrezkoa ikusten ba duzu):- Zer gehiago gertatzen ari da? - Zerbait gehiago esan nahi duzue?- Zer gehiago ikusten duzue? - Norbaitek zerbait ezberdin ikusten du?

6. Koadroaren zati guztiak aztertzeak beraien behaketaren trebetasuna gehitu egiten du, eta beraienerantzunak landuagoak izatea ere lortuko duzu. Beraz, hurrengo galdera honekin jarrai dezakezu:Zer ikusten duzu koadroan / eskulturan hori esanarazteko?Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. Galdera honen ordezko aukerak hurrengo hauek izan daitezke:- Zergatik uste duzu hori? - Zer uste duzu horretaz?- Non ikusten duzu hori? - Zerbait gehiago esan dezakezu horretaz?

7. Galdera errez hauekin amaitu eta gero, geroko "Bisitarako Kartoiak" materialaren erabilpena askozbaliagarriagoa izango da hautatutako artelanak asmatu eta komentatzeko.

8. Azkenean, eta beti koadro bakoitzaren komentarioak bukatu ondoren, laburtu zuk zuen ikasleek ateratakoideiarik interesgarrienak. Bere erantzunak berreskuratuz beraien ideiak balidatu egiten dituzu.

Ez larritu prozesu hau zuk espero zenuena baino luzeagoa ba da, zure eskuan beti daukazu beharrezkoak direnaldakuntzak egiteko aukera.

Page 6: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

SOLAIRU A

0SOLAIRU A

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

ARTELANEN KOKAPENA

2

1 2

8

3

6 7

4

5

1Momentu honetan ez dago ikusgai

12 3

4

5

6

7

8

Page 7: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

2

ARTELANENKOMENTARIOAK

Page 8: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

XVI. mendean Jan Mandijnek burutu zuen artelan hau. El Boscoren estilo antzekoa da eta imajinaziozbeteta dago.

Etxe arrunt baten barruan nekazarien arteko ezkontza ikusten ari gara.

Konposizioaren erdian emaztegaiak, lodia eta zarpaila, goilarez eta arrautza oskolez egindako koroa daramaburuan; goilarek sabelkeriaren eta gurariaren sinboloak dira, eta arrautzak ergelkeriarena eta lizunkeriarena.Bere ezkerreko eskuarekin keinu bat egiten du, ergelkeri edota zentzurik ezaren esanahia izan daitekeena.

Emaztegaiaren inguruan, pertsonai berezi asko ere badago; esate baterako, eskuen ordez oinak dituen ipotxa,botaka dagoen gizona, edo hontza duen emakume konkorduna (ergelkeria, erokeria eta argiaren beldurraadierazten du).

Barneko argi leuna mahai-zapiaren zuritasunakerin indartzen da koadroaren hondora abiatuz, non leiho batirekita dagoen argi naturalera. Kolore beroak eta argiak dira nagusiak: gorriak, zuriak eta okreak nabarmentzendira; tonu hotzagoak, berdeak eta grisak gehienbat, oso nabariak dira pertsonai batzuen jantzietan.

Mandijnek olio teknika erabili du, pintzelez eta egur baten gainean. Pintzelkada hain fina denez ezin danabari, eta artistak xehetasunez bete du koadro osoa: sukaldeko tresnak, janari-hondarrak, jantziak, altzairuak...Garaiko nekazal moda eta bizimoduaren aurrean gaude.

Gainera, XVI. mendean nekazariak ergeltzat hartzeaz gain, haien lepotik barre egiten zuten. Beraz, irudi hauekikuspuntu moral edota sozialetik gaitzesgarriak ziren ekintzak salatzeko erabiltzen zituzten.

Jan-edan umoretsua

JAN MANDIJNJan-edan umoretsuac. 1550Olioa haritz-oholean98,5 x 147 cm

Page 9: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Lan hau Francisco de Zurbaránek margotu zuen XVII. mendean, eta hemengo santa, tamaina naturalean,zutik eta guri begira agertzen zaigu. Lan honek bikotea osatzen du Santa Katalinarekin, eta bien kasuan,bi neskatxoen erretratuak direla suposatzen da. Garai hartan Sevillako dirudunen artean modan bait zegoensantuen antzera erretratuak egitea.

Nahiz eta Zurbarán oso dibujogile aparta izan, eta izugarrizko trebezia erakutsi oihal ezberdinen kalitateapintatzeko, hemen aipatzekoa da nola landu duen argia eta kolorea.

Kolorea, nahiz eta urria izan, oparoa da ere: soinekoaren kolore beroak primeran orekatzen dira hondoarenoliba eta mantuaren berde eta hotzekin. Beste aldetik, argia guztiz pentsatuta dago atmosfera neutro etapixka bat lainotsu hau lortzeko, eta horrela santaren figura hobeto nabarmentzeko.

Bakarrik santaren figura kontutan izanik, konposizioak piramide luze baten irudia sortzen du, eta beregelditasuna zinta eta eskuaren mugimenduari esker animatu egiten da.

Koadro honetan artistak erabilitako teknika mihise gaineko olioa da eta pintzelaz pintatu du. Guzti hauekohizko osagaiak ziren XVII. mendeko Espainian.

Santa Isabel Turingiakoa

FRANCISCO DE ZURBARÁNSanta Isabel Turingiakoac. 1635-1640Olioa mihisean125 x 100,5 cm

Page 10: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Artelan hau, XVII. mendean Juan de Arellano madrildarrak egin zuen, eta argi ikusten denez, bodegoi batda, konkretuago, "lore-otzaratxo" bat.

Baina, zer da bodegoi bat? Modu artistikoan ipinitako gauzen aurkezpena da. Gauza horiek hurrengoakizaten dira: tresnak, loreak, fruituak, animalia hilak, ontziak, janaria... Ez dute mugimendurik ez bizirik;horrexegatik, "natura hilak" ere deitzen dira.

Oraingo hau, nahiko argitsua den bodegoi bat da, eta horri esker, bere kolore guztiak ondo ikusteaz gain,mota ezberdinetako lore asko ikusten dira, bere hostoak, zurtoinak, adartxoak... eta tximeletak ere ikusidaitezke otzaratxo honetan.

Argia ere oso modu berezian eginda dago; horrela, loreak primeran nabarmentzen dira atzealde ilun etaneutro horren gainean. Kolore ugari erabili ditu artistak, gorriak, zuriak eta horiak gehienbat. Gainera, kolore"bero" hauek kontraste ederra sortzen dute hondo berdeska urrun eta "hotz" horrekin konparatuta. Beraz,erabilitako argitasuna eta espazio neutro honi esker, oso zaila da benetan jakitea non aurkitzen den otzaratxohau, eta apur bat misteriotsua dela ematen du.

Koadro hau margotzeko, lehenago artistak dena dibujatu egin behar izan du hainbesteko xehetasun agertzeko.Gainera mihise gainean, pintzelaz eta olioz burutzea aukeratu du, baina pintzelkada oso mehea da eta ezinda ia ikusi. Ez dago ez ezaugarri historikorik (sinaduran agertzen den dataz aparte), eta honek, batzuenhitzetan, bere alde misteriotsu hori gehitu egiten du.

Lore-otzaratxoa

JUAN DE ARELLANOLore-otzaratxoa1671Olioa mihisean84 x 105,5 cm

Page 11: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Justu 1898. urtean Darío de Regoyos pintoreak burutu zuen lan hau. Nahiz eta bera Asturias-en jaio, osogustukoa zuen Euskal Herria eta Negurin plaza eta oroitarri bat dauka.

Hemen, Pasaiako jaien une bat ikusten da, zezen plaza atzean ikusten delarik.

Hauxe da koadro inpresionista bat. Artista inpresionistak Naturara pintatzera irteten dira, eta beraienbenetako asmoa zera da: inoiz errepikatuko ez den errealitatearen une bat eskuratzea. Horrexegatik,artista hauek oso garrantzi handia ematen diote argi naturalak edozein gauzaren gainean sortzen duenefektuari.

Regoyos-ek kolorezko pintzelkada txiki asko eman du, koadroa modu azkarrean eginda izan balitz bezala.Horrela, gertutik, ezin da ia ezer ezberdindu, eta agian pintura abstraktu bat dela eman dezake.Urruntzerakoan, berriz, kolorezko ukitu txiki hauek gure erretinan elkartzen dira eta belarra, zuhaitzak, ura,jendea e.a, bihurtzen dira. Bat-batean, den dena bere forma hartzen doa eta koloreek, argiak izaterakoan,paisai hau alai agertzeko lortzen dute.

Artistak nola ordenatu duen koadro hau jakiteko, behetik gora ikusi behar da, eta horrela agertuko da,lehenago, belardi berdea bi zuhaitzekin, gero ura, pixka bat urrutiago herria jaietan, eta atzealdean,goi goian, mendia. Guzti honek, koadro hau orokorrean banda horizontaletan konposatuta dagoela esannahi du.

Amaitzeko, mihise gaineko olioa dela esan daiteke, kolore hotzak baina argiak nagusi direla, eta ez dagoelaezaugarri historikorik, bandera espainolak izan ezik.

Taureaux à Passages (Zezenak Pasaian)

DARÍO DE REGOYOSTaureaux à Passages (Zezenak Pasaian)1898Olioa mihisean61,3 x 50,4 cm

Page 12: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Francisco Durriok Bilbao hiriarekin oso lotura handia izan zuen beti, baina Parisen finkatu zen gaztetan,eta bertan ere hil zen 1940an.

Eskultore honek zeramika askotan landu zuen, eta oraingo hau baxuerliebe bat da non bolumen erdiahondotik ez den ateratzen. Berak erabilitako materiala buztina da, gainetik esmaltatua eta, horregatik,efektu distiratsu eta leundu berezi bat ematen du.

Jende askori pixka bat misteriotsu eta berezia iruditzen zaio lan hau. Nahiz eta gertutik ikusi ere, nahikozaila da asmatzea ile luzeko pertsona hori emakume ala gizona den. Egia esan, zaila da hori jakitea etazer egiten ari den ere bai. Bere baitan bildurik dagoela bakarrik dakigu. Eta bere atzean agertzen duensugearen esanahia?

Bere bolumena hain gutxi ateratzen denez, eta hain leundua izatean, oso zaila da ere jakitea jantzita alabiluzik dagoen. Horrexegatik eskultura honek gauza gutxi aditzera ematen du. Bere tituluak ere ez du ezerkonkreturik argitzen.

Lan sinboliko bat izaterakoan, hemen agertzen den figura agian Paradisuko "Eva" izan zitekeen. Materialalokatza denez, artistak eskuz modelatu du batez ere, eta bere ezaugarrien artean misterioa eta fintasunadira nagusi.

Medailoi handia irudi batekin edo Evaren ametsa

FRANCISCO DURRIOMedailoi handia irudi batekinedo Evaren ametsac. 1908Zeramika beiratua71,3 x 66,5 x 5,3 cm

Page 13: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Juan de Echevarríak 1925ean inguru burutu zuen koadro hau. Artista hau, bere burua pinturari lotu bainolehen ingeniaritza ikasi zuen, eta, denbora batean, familiaren enpresa bideratu zuen.

Hemen, eszena familiar baten aurrean gaude, non ijito-emakume talde bat bere seme-alabekin eta beraienorrazkera eta arropa tipikoekin korro batean eserita eta erlaxatuta ikusten den. Echevarríak aurkeztenditu ijito hauek modu normalean, itxura inozoan eta naturalean ere bai. Jendearen antolamendu honek,zirkulu trinko eta itxian, talde espezifiko baten aurrean gaudela adierazten du, beste pertsona guztiak aldebatera utziz, baita koadro honen ikuslea ere.

Nahiz eta ezin esan ziur non dauden ijito hauek, mihise honen itxura dela eta, asma dezakegu kanpoaldeandaudela eta landarediaz inguratuta. Sakontasunaren edota bolumenaren efektua emakumeek eta beraienseme-alabek sortutako zirkuluari esker sortzen da.

Echevarríak pintzelarekin zuzenean egin du koadroa, lehenago marraztu gabe. Hondoko formak kolore-ikutuluze, azkar eta pintura gutxirekin sortu du. Bestetik, emakumeen eta umeen irudietan pintura apur batgehiago dago, baina pintzelada hondoan bezain arina da. Margotzeko era azkar eta zuzen honek zirriborrotsueta espresio handiko itxura ematen dio lan osoari.

Koadro honek, kanpoaldeko eta argi askorekiko eszena aurkezten du. Horrexegatik, aukeratutako olioarenkoloreak biziak eta indartsuak dira. Horiak, urdinak eta izokin-koloreko arrosak trebezia handiz orekatuditu artistak berdeak, bioletak eta zuriekin.

Ijitoen korroa

JUAN DE ECHEVARRÍAIjitoen korroac. 1925Olioa mihisean115 x 146,3 cm

Page 14: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)

ROBERT DELAUNAYFemme nue lisant(Emakumea biluzik irakurtzen)1920Olioa mihisean81,7 x 93,5 cm

Lana 1920an eta Madrilen sinatua da; egilea, Robert Delaunay artista da, Munduko Lehenengo Gerra zelaeta babes bila Espainian aurkitzen baitzen.

Koadro honen aurrean kokatu bezain laster, jende askok abstraktotzat hartzen du. Baina nahiz eta abstrakziotikhurbil ibili, hemen emakumearen gorputza eta ilea ikusten ditugu, liburua ere, eta aulkian arropa zilintzika,e.a. Beraz, lan figuratibo bat da, eta gaia egunerokoa, baina guzti hau aitzakia bat besterik ez da zirkuluanoinarritzen den kolore joku bat asmatzeko, eta horrela dena biraka dabilela ematen du.

Lanean, kolore asko dago. Hemen, orekan daude gama beroaren gorriak, urreak eta horiak, eta hotzarenberdeak eta urdinak. Ez dago beltzaren arrastorik, eta hori impresionismoaren eragina izan daiteke, zerenartista horiek ez zuten kolore hau erabiltzen.

Koadroa nahiko argitsua da, eta argia nabariagoa da beheko aldean, goiko aldeak atzera jotzen duela irudituz.Sakontze horretaz gain, argiak diagonalean dagoen emakumearen gorputzaren bolumena indartu egiten dutonu argitsuagoak erabiliz.

Hurbiletik ikusita, posiblea da konturatzea mihisea dela sostengunea, baina oso lodia da eta horrexegaitikematen du olea "jan" egiten duela. Beraz, horren emaitzaz zaila da asmatzea pintzelkada nolakoa den.

Page 15: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Koadro hau Bran van Velde margolariak burutu zuen 1970.ean, hirurogeita hamabost urte zituela.

Pintura abstraktua da hau eta, beraz, artista hauen asmoa arte tradizionaleko betiko ideietatik alde egiteada: ez dago gai konkretu bat, "edertasuna" kontzeptu klasikoa desagertzen da, ez dute errealitatea imitatunahi, e.a.

Orduan, zein da artista hauen kezka? Kanpoko errealitatea isladatu ordez, irudi zehatzik ez duen ideia,sentsazio eta barneko gogo-aldarte mundu handi bat kaleratu nahi dute. Esate baterako, nola espresatuamodio, gorroto edota poztasunaren sentimenduak?

Nola egiten dute? Van Velde bezalako artistek, espresio baliabide moduan koloreak eta formak erabili ohidute askotan. Brotxa edota pintzel zabal eta lodiak erabiliz mihisean utzitako bat-bateko keinuei garrantzihandia ematen diete. Normalean kolore hutsak erabiltzen dituzte ere, nabardurak eta gradaziorik gabe,beraien gogoak eta barneko sentsazio biziak hobeto isladatzeko asmoz.

Guzti hau ikus dezakegu hemen. Mihisearen erdian artistak eman ditu brotxakada bizienak, modu azkarreaneta forma erdi geometrikoak pintatuz. Trazoak nabariak dira eta gure begiradarekin jarrai ditzakegu.

Erabilitako olioaren koloreak ugariak eta argitsuak dira, konposizio osoari kemena eta bizitasun handiaemanez. Guzti honen emaitza gainazal laua da non keinua, erritmoa eta koloreak protagonistak diren berealde guztien artean oreka on bat sortuz.

Composition (Konposizioa)

BRAM VAN VELDEComposition(Konposizioa)1970Olioa mihisean130 x 195 cm

Page 16: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

KULT

UR E

KIN

TZA

ETA

HEZK

UNTZ

A SA

ILA

2

1. J

AN-E

DAN

UM

ORET

SUA

2. S

ANTA

ISAB

EL T

URIN

GIAK

OA

3. L

ORE-

OTZA

RATX

OA

4. T

AURE

AUX

À PA

SSAG

ES (Z

EZEN

AK P

ASAI

AN)

5. M

EDAI

LOI H

ANDI

A IR

UDI B

ATEK

IN e

do

EVA

REN

AM

ETSA

6. IJ

ITOE

N K

ORRO

A

7. F

EMM

E N

UE L

ISAN

T (E

MAK

UMEA

BIL

UZIK

IRAK

URTZ

EN)

8. C

OMPO

SITI

ON (K

ONPO

SIZI

OA)

Page 17: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Perts

onai

edo

ele

men

ture

n ba

t bes

teak

bai

na g

arra

ntzi

tsua

goa

da?

Zein

da

arra

zoia

zur

e us

tez?

Koad

ro h

au b

egir

atze

an, z

erba

it be

rezi

a na

bari

tzen

duz

u?Zu

re ir

itzia

k ed

ota

zure

irak

aski

deen

ak id

atzi

ditz

akez

u.

Beg

irat

zen

ari z

aren

koa

droa

k ze

ra d

u:

Argi

ask

oAr

gi e

rtain

aAr

gi g

utxi

Ez d

u ar

girik

Zein

da

kolo

re g

ama

nagu

sia?

Horia

Berd

eaGo

rria

Urdi

naM

orea

Okre

eta

mar

roia

Argi

rik b

adu,

gur

utz

bate

z sei

nala

tu n

onda

goen

edo

ta n

ondi

kda

torre

n.

Nol

a da

go p

inta

tuta

?

Zura

Ehun

aPa

pera

Horm

aM

etal

a

Irozk

aia

Pint

zela

Hatz

amar

rak

Espa

tula

Ikat

z-zir

ia...

......

......

..

Tres

na

Olio

aFr

esko

aAk

uare

laM

ixto

aTe

nple

a

Tekn

ika

Lodi

aM

ehea

Aske

aUk

itutx

ikia

kEz

da

naba

ri

Pint

zelk

ada

Figu

ratib

oaAb

stra

ktua

Gai

a, z

ein

da?

Mito

logi

koa

Egun

erok

oaHi

stor

ikoa

Pais

aia

Bode

goia

Erre

tratu

a

Erlij

ioso

aKr

itika

soz

iala

......

......

......

......

..

Zure

ust

ez, n

ola

da a

rtel

an h

au?

IZEN

BURU

A:EG

ILEA

:

Page 18: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

Zein

mat

eria

la e

rabi

li da

?Ze

r der

itzoz

u es

kultu

ra h

oni?

Nol

ako

tekn

ika

erab

ili d

a?

Mat

eria

era

nste

aM

ater

ia k

entz

eaBe

stel

ako

bat

Ba

dauk

a ko

lore

rik?

Zure

ust

etan

, esk

ultu

ra h

au

Zura

Burd

ina

Bron

tzea

Lur e

rreta

Mar

mol

aGr

anito

a

Best

elak

oa

Nol

a eg

in d

u?

Gubi

aEs

kopr

eaM

ailu

aEs

kuak

Best

e ba

t

Tres

neria

Zuze

n zu

zen

gaia

ren

gain

ean

Best

e ga

i bat

en h

ustu

raz

Zenb

ait e

lem

entu

era

ntsi

zBe

stel

akoa

Tekn

ika

Amai

tua

Leun

dua

Amai

tuga

bea

Best

e ba

t

Egitu

ra

Hotz

aBe

roa

Eras

okor

ra

Arin

aAs

tuna

Bigu

na

Zaka

rra...

......

......

......

.....

Mat

eria

lean

Kolo

rean

Taila

n

Form

anGa

inaz

alea

n...

......

......

......

......

......

......

......

......

......

.

Zure

ust

ez, z

erta

n da

tor g

aia

esku

ltura

reki

n ba

t?

figur

atib

oa

ala

abs

trakt

ua d

a?

Aza

lduk

o al

zen

uke?

Gai

a, z

ein

da?

Mito

logi

koa

Egun

erok

oaHi

stor

ikoa

Pais

aia

Bode

goia

Erre

tratu

a

Erlij

ioso

aKr

itika

soz

iala

......

......

......

......

......

......

......

..IZEN

BURU

A:EG

ILEA

:

Page 19: KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA€¦ · Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. ... Kolore

KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA

1. Zer da gehien gustatu zaizun bisitaldian? Eta gutxiena? (Bat bakarrik aukeratu zutabe bakoitzean)

Gehiena GutxienaArtelanen hautapenaIkus-entzunezkoaTaldean sortutako komentarioakFitxakBesteren bat

Beste gauza bat ..............................................................................................................................................................

2. Bisita egin eta gero, museoko beste gauzak ikusteko jakin-min gehiago daukazu?

Ez Gutxi Berdina Nahiko Handia

3. Gaur ikusitako artelanak beste pertsonekin komentatzeko gai ikusten duzu zure burua?

Oso Nahiko Hala-hola Ez

4. Berriz museora etortzea gustatuko litzaizuke?

Bai, hurrengo hilabeteetan Bakarrik modu berezianBai, urte gutxi barru Ez

5. Zeinekin gustatuko litzaizuke berriro etortzea?

Museoko talde eta gida batekin Familiakoekin Bestelakoa:Ikasketa talde batekin (gaur bezala) Lagunekin Ez nintzateke itzuliko

6. Zer iruditu zaizu bisitaldiaren iraupena?

Laburra Ez laburra ez luzea Luzea

7. Zer moduz pasatu duzu bisitaldian? 1etik 10era zenbat puntu ematen diozu?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

8. Arte-museo bat ezagutu ondoren, hurrengo esaldien artean bat bakarrik aukeratu.

Arteari buruz asko dakiten pertsonentzat tokia da.Bisitatzerakoan edonork ondo pasa dezake.Ezertarako balio ez duen zerbait da.Leku serioa da ikasteko eta isilean gozatzeko.Gero eta gehiago ezagutzen baduzu, gero eta hobeto pasatzen da.

9. Zure ustez, zerbait aldatu edota hobetuko zenuke bisitaldian?

Eskerrik asko zure bisitagatik.

IKASTURTEA eta TALDEA

INKESTA2