La gramatica de la escuela

4
ESKOLAREN GRAMATIKA IKTak aldaketa asko ekarri dituzte hezkuntza arloan. Hauei esker metodo tradizionalen mugak alde batera uzten dira ikasleei ikaskuntza aukera berriak eskaintzeko. Eskola barneko eta eskola kanpoko mugak ezabatzen dira, kanpoko eta mundu osoko informazioa eskolara eramatea ahalbidetuz. Gainera, IKTek konpetentzia ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute. IKTak hiru integrazio eragozpen maila dituzte hezkuntzan: Irakasleei dagozkien maila hauen prestakuntzarekin lotuta dago, askok ez baitituzte ez gaitasunik ez motibaziorik teknologia berri hauen erabilera egoki bat egiteko. Eskolako eragozpenei dagokien maila eskolako azpiegitura ezegoki eta pobreekin zerikusia du. Sistemari dagokion maila bertako antolaketarekin eta metodoekin lotura handia du. Eragozpen maila honek aurretik aipatutako guztiak hartzen ditu bere gain. Eragozpen hauek gainditzeko hainbat berrikuntza egin beharko lirateke hezkuntzan. Hasteko, irakasleei dagozkien eragozpenak gainditzeko IKTei buruzko prestakuntza eta laguntza eskaini beharko zitzaien hezkuntza zentroetan. Beste aldetik, eskolari dagokion egoera arazotsua konpontzeko aurkezten zaigun aukera errazena teknologiaren eskuragarritasuna hobetzea izango litzateke. Honetaz aparte, IKTak lagungarri bezala duten metodologia-

Transcript of La gramatica de la escuela

Page 1: La gramatica de la escuela

ESKOLAREN GRAMATIKA

IKTak aldaketa asko ekarri dituzte hezkuntza arloan. Hauei esker metodo

tradizionalen mugak alde batera uzten dira ikasleei ikaskuntza aukera berriak

eskaintzeko. Eskola barneko eta eskola kanpoko mugak ezabatzen dira,

kanpoko eta mundu osoko informazioa eskolara eramatea ahalbidetuz.

Gainera, IKTek konpetentzia ezberdinak garatzea ahalbidetzen dute.

IKTak hiru integrazio eragozpen maila dituzte hezkuntzan:

Irakasleei dagozkien maila hauen prestakuntzarekin lotuta dago, askok

ez baitituzte ez gaitasunik ez motibaziorik teknologia berri hauen

erabilera egoki bat egiteko.

Eskolako eragozpenei dagokien maila eskolako azpiegitura ezegoki eta

pobreekin zerikusia du.

Sistemari dagokion maila bertako antolaketarekin eta metodoekin lotura

handia du. Eragozpen maila honek aurretik aipatutako guztiak hartzen

ditu bere gain.

Eragozpen hauek gainditzeko hainbat berrikuntza egin beharko lirateke

hezkuntzan. Hasteko, irakasleei dagozkien eragozpenak gainditzeko IKTei

buruzko prestakuntza eta laguntza eskaini beharko zitzaien hezkuntza

zentroetan. Beste aldetik, eskolari dagokion egoera arazotsua konpontzeko

aurkezten zaigun aukera errazena teknologiaren eskuragarritasuna hobetzea

izango litzateke. Honetaz aparte, IKTak lagungarri bezala duten metodologia-

proiektutan oinarritzea egokia izango litzateke, pixkanaka metodologia

tradizionalak alde batera utziz. Azkenik, sistemari dagokion eragozpen maila

gainditzeko egin beharko litzatekeena azterketa-ereduaren garrantzi ikaragarria

alde batera uztea izango zen, beste eredu batzuei aukera emanez.

Beste alde batetik, guraso, ikasle eta irakasleek tradiziotik eta ohituretatik

eratorritako eskolaren eredua dute haien buruetan. Aspalditik finkatuta dagoen

eskolaren egitura honi “eskolaren gramatika” izenez ezagutzen zaio eta honen

ondorioz hezkuntzan egiten diren aldaketa eta berrikuntza gehienak gutxitan

dute arrakastarik. Honen adibide argi bat IKTak dira, eskolaren trinkotasun

Page 2: La gramatica de la escuela

horrengatik ez direnak guztiz integratzen. Oraindik azterketen, arloen

banaketaren…sistema da garrantzi handiena duena eta berrikuntza gehienak

oztopatzen dituena. Horrela, hezkuntzan guztiok bereganatutako hainbat

ezkutuko arau daude, gauzak beste modu batera egitea gaizki dagoela

sinestarazten gaituenak. Hau azaltzeko gramatika hartu dezakegu adibide

bezala, gramatikan esaldiak ondo edo gaizki dauden adierazten gaituzten arau

ezkutuak baitaude, orokorki onartuak daudena eta pertsona guztiek partekatzen

dituztenak (Chomski).

Aurretik ezarritako konbentzio hauek aldatu nahian kanpoko IKTen

inguruko hainbat proiektu egin dira. Proiektu hauen artean “pincel y ratón” eta

“Menosca” daude. Lehenengoa ez da derrigorrezkoa, ez da eskolan egiten eta

haurren sormena garatzen laguntzen du. Bigarrengoa partzialki eskolan egiten

da eta derrigorrezkoa da. Bi hauek IKTak erabiltzen dituzte eta irakasteko

metodo tradizionalak eta ikasteko erak aldatzea ekarri dute proiektuak aurrera

eraman dituzten tokietan.

Bi proiektu hauek berrikuntza suposatzen dute eta haurren sormenaz

aparte haien etorkizunerako beharrezkoak izango diren konpetentziak garatzen

laguntzen dituzte. Hau guztiagatik, eskolaz kanpoko proiektu berritzaile hauek

eskola barneko egoera tradizionala eskaintzen dituen baino aukera hobeagoak

eskaintzen dituzte.

Konklusioak:

“Eskolako gramatikak” ez du berrikuntza aurrera eramatea uzten,

irakasleek emandako informazioa buruz ikastean eta hura errepikatzean

oinarritzen da. Eredu honetan ez da ikerkuntza eta jarrera sortzailea sustatzen.

Nahiz eta egoera horrelakoa izan eta gurasoek, ikasleek, irakasleek…egitura

horretan sinetsi, egindako proiektuen arrakasta oinarritzat hartuz ikusi

dezakegu irakasleek egiteko asko dutela egoera aldatzeko. Hauen eskutan

dago irakasteko metodo tradizionalekin haustea eta metodo berriak erabiltzea,

tradizionalak bezain onak edo hobeagoak direnak aurkituz.

Page 3: La gramatica de la escuela

Beraz, irakasleek hezkuntzan esku-hartzeko aukera bikaina izan

dezakete, eskola ordutan egiten diren jarduera motak, denbora, espazioa…era

ezberdinean antolatuz eta betidanik egin dena IKTen bidez aldatuz.

Aipatzea ere gure gizartean hain oinarri sendoa dituzten ohitura hauek,

“eskolako gramatika” izenez azaldu ditugunak, pixkanaka aldatu daitezkeela.

Aldaketa hauek ez dira bakarrik eskolaz kanpokoak izan behar, aurreko

proiektuetan gertatzen den bezala, eskola barneko aldaketak izan behar dira

ere.

Azkenik, IKTak ez dute metodo tradizionala ordezkatu behar, metodo

hori pixka bat aldatzea izan beharko litzateke helburua, eskolako gramatikako

eredu berritu bat sortuz. Denborarekin beste eredu berri hau sortzea posible

izango litzateke, gaur egungo gizartearen eskakizunekin bat egiten duena

eraikitzeko.