LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean...

8
TOLOSA ANIMAZIOTIK MUNDUARI BEGIRA, JOAN BAIXASEKIN // 2 ASTEAZKENA 2017/11/01 5. urtea, 761. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Inbertsio berrietarako kreditu aldaketak onartuta, Villabonan Kataluniari «aitortza, errespetua eta afektua» erakutsi diote ohiko osoko bilkuran EAJk eta EH Bilduk adostutako mozioa medio // 3 LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina, bizi duina’ ekimen ibiltaria; hainbat industrialdetan izango dira eta informazio gunea ere jarriko dute Tolosan // 5 LABeko hainbat enpresa ordezkarik eta Tolosaldeko arduradunek eman zuten azaroaren 8ko ekimenen berri. R. C. 1936 eta 1945 arteko memoria historikoa berreskuratuko dute Alegian Aranzadi Zientzia Elkarteak egingo du informazio bilketa, artxiboetan arakatuz eta oroimen bulegoa jarriz udaletxean // 4 «Heziketan gida gaitzakeen iparrorratz bat izan daiteke ikastaro hau» MAITE ASEGINOLAZA BAKETIK Guraso eta irakasleentzat ikastaroa eskaintzen ari dira, Tolosan // 6 «Azken partidan berriro pilotari sentitu nintzen» IÑAKI ARTOLA PILOTARIA Final-laurdenetako ligaxka jokatu ondoren, agur esan dio Lau t’erdiko Txapelketari alegiarrak // 7

Transcript of LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean...

Page 1: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

TOLOSA ANIMAZIOTIK MUNDUARI BEGIRA, JOAN BAIXASEKIN // 2

ASTEAZKENA2017/11/01

5. urtea, 761. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Inbertsio berrietarakokreditu aldaketakonartuta, Villabonan Kataluniari «aitortza, errespetua eta afektua»erakutsi diote ohiko osoko bilkuran EAJk etaEH Bilduk adostutako mozioa medio // 3

LAB kalera aterakoda duintasunaerdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina, bizi duina’ ekimen ibiltaria; hainbat industrialdetanizango dira eta informazio gunea ere jarriko dute Tolosan // 5

LABeko hainbat enpresa ordezkarik eta Tolosaldeko arduradunek eman zuten azaroaren 8ko ekimenen berri. R. C.

1936 eta 1945arteko memoriahistorikoaberreskuratukodute Alegian

Aranzadi ZientziaElkarteak egingo duinformazio bilketa,artxiboetan arakatuz etaoroimen bulegoa jarrizudaletxean // 4

«Heziketan gidagaitzakeen iparrorratz batizan daitekeikastaro hau»MAITE ASEGINOLAZABAKETIK

Guraso eta irakasleentzatikastaroa eskaintzen aridira, Tolosan // 6

«Azken partidanberriro pilotari sentitu nintzen»IÑAKI ARTOLAPILOTARIA

Final-laurdenetako ligaxka jokatu ondoren, aguresan dio Lau t’erdiko Txapelketari alegiarrak // 7

Page 2: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

Joan Baixasekeskainiko du, Topic-en,II. Udazkeneko eskolaTitirijairekin bat eginez, azaroaren 26tik abenduaren 2raizango dira eskolak; ikasle bakoitzak bere mundu ikuskeraeraiki beharko du, animazioaren bitartez.

Itzea Urkizu Arsuaga

UNIMA Euskal Herriak Udazke-neko eskola antolatu du, bigarre-nez, Topic zentroarekin elkarla-nean, datorren azaroaren 26tikabenduaren 2ra bitarte. JoanBaixas margolari eta eszena zu-zendariak gidatuko du kurtsoa,eta animazioa izango da gai na-gusia.Topic-ek bost urte zerama-

tzan, Espainiako UNIMArekinbatera, Udako Eskola antola-tzen, eta iaz egitasmoaren datakaldatzea erabaki zuten, Titirijai-rekin bat egiteko. Antolatzaileekazaldu dutenez, «ikasleek askoeskertu ziguten erabakia». Moduhorretan, eskola jaialdiaren es-parruan antolatzen du Topic-eketa, era berean, ikasleek txon-txongilo jaialdiko ikuskizuneta-ra bertaratzeko aukera izatendute. Hilaren 26an hasita, beraz, ar-

gia, itzala eta animazioa izangodira aurtengo Udazkeneko Esko-

lako erdigunea, eta Joan Baixasadituak gidatuko ditu ikasleak,sormen egonaldi horretan. Izanere, hainbat arte diziplinatakoikasleei begirako ikastaroa pres-tatu du adituak, animazioa ar-datz hartuta: «Artearen esparrugaraikide askotan topa daitekeanimazioa: arte eszenikoetan,arte plastikoetan nahiz dantza-ren munduan, adibidez. Eta, tes-tuinguru horietan, teknika zine-matografikoak erabili beharre-an, animazioa zuzeneangorpuzten da, objektu, figura,material, txotxongilo, forma,margo edo proiektatutako iru-diak baliatuz», diote antolatzai-leek. Baieztapen horren bidetik,

ikastaroko parte hartzaileek ani-mazio txikiak sortuko dituzte,material oinarrizkoak eta apalakerabiliz eta, ia lanketarik gabe,mugimendu, arnasketa eta hi-tzaren bitartez, animazio horre-tara iritsiko dira.Joan Baixasen helburua ez da

izango teknikak irakastea, edoemaitza zehatz batera heltzea;gai orokor baten inguruan sor-menaren kaosera iristea izangoda funtsa. Horregatik, mapa-mundia hartu dute, bere horre-tan, ikastaroan mamitu beharre-ko gaitzat. Munduko mapak izan daitez-

ke politikoak, hidrografikoaknahiz meteorologikoak, baina,irizpide horien guztien atzeanideologia dago, Baixasen ustez.Modu horretan, ikasle bakoitzakbere mundu ikuskera adierazibeharko du aipaturiko ariketaketa animazioa baliatuz. Izen-ematea eta informazioa

www.topictolosa.com atariandaude. Gehienez ere 15 pertsona-ko taldea osatuko dute, eta 250euroko matrikula ordaindu be-harko dute ikasleek. 28 ordukoikastaroa izango da (16:00etatik20:00etara), eta ordu horiez gaintxotxongilo ikuskizunetara sar-tzeko aukera izango dute, halanahi dutenek.

Joan Baixas izango da, aurten, Udazken Eskolako aditua; animazioa landuko dute, hainbat diziplinatan. ATARIA

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 1a

Lan eskaintzak

Zerbitzaria.Goierriko jatetxe batera-ko zerbitzari bat behar dugu. Harremanetarako telefonoa: 943 80 62 06.Bulegoko langilea.Logikaline enpre-sak lanaldi osoko lanpostu bat eskain-

tzen du, Abaltzisketan. Officeetamekanografia menperatzeaz gain,euskara, gaztelera eta ingelesa hitzegin behar dira. Formazio sendoa etalan-talde egonkorra. Bidali curriculuma [email protected].

IRAGARKI LABURRAK

Bakegileenproposamenaurkezpena TOLOSA // Datorren abenduaren9an izango da, Baionako Bakegi-leen Pariseko martxa. Data bitanaldatu behar izan dute, eta azke-nean abenduko bigarren astebu-rua hautatu dute, ETAren desar-matze prozesuan parte hartuzuen herritar taldeak. Tolosalde-ko Sarek Bakegileen proposame-na aurkeztuko dute, bihar,19:00etan, kultur etxeko lehe-nengo solairuan, eta Pariserabertaratzeko deia egingo dieteherritarrei.

Autobus zerbitzuberezia, gaur, hilerrirabertaratzekoTOLOSA // Santu Guztien Egunadela eta, Tolosako Hiribusak or-dutegi berezia izango du, gaur,hilerrira bertaratu nahi dute-nentzat. Horrela, musika eskola-tik honako orduetan irtengo dahilerrira doan autobus bana:09:00, 09:45, 10:30, 11:15, 12:00,12:45, 15:00, 15:45, 16:30, 17:15eta 18:00. Bueltatzeko, berriz, hi-lerritik honako zerbitzuak abia-tuko dira: 09:30, 10:15, 11:00,11:45, 12:30, 13:15, 15:30, 16:15,17:00, 17:45 eta 18:30.

Iurreamendikobaratzeak, ekoizleberrien zain

I. Urkizu

2014. urtean jarri zuten martxanIurreamendiko baratze parkea,eta lursailak erabili eta ustiatze-ko lehen epealdia amaitzear da.Horrela, urtarriletik aurrera era-biltzaile berriek sartu beharkodute ekoizle moduan, eta udalakizen-emate epea zabaldu du: az-roaren 3a izango da horretarakoazken eguna.

Esleipendunak zozketa bitar-tez zehaztuko ditu udalak, etahiru erabiltzaile mota izangodira, orain arte bezala: langabe-tuena eta adimen urritasuna du-tenena, elkarteena eta norbana-koena. Iurreamendiko baratzeen zoz-

ketan parte hartzeko izen-emateorria eta informazioa eskuraga-rri daude www.tolosa.eusweb-gunean.

Tolosako Udalak erabiltzaile berrieiesleituko die, Iurreamendiko baratzeparkeko baratzea, 2018-2021 epealdirako

Page 3: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

Inbertsio sortagarrantzitsua onartudute urte bukaerarakoVillabonako Udalean astelehenean egindako ohiko osokobilkuran EAJ eta EH Bilduk adostutako mozioa onartu zen,Kataluniari «aitortza, errespetua eta afektua» erakutsiz

rriak sortzen ari direla kontuanhartuta, eskola kirolerako 2.500euroko diru kontu bat ere jasokoda, besteak beste, saskibaloirakosaski berria eta ping-pongerakomahaiak erosteko.Hezkuntzarekin zerikusia du-

ten inbertsioei dagokionean ho-bekuntza nabarmenak egingodira Fleming ikastetxeko eraiki-netan: Arratzainen bainugelaketa patiorantz ematen duten al-dagelak berrituko dira, 11.000euro erabilita. Bestalde, Ernio-bea institutuko zazpi gela mar-gotuko dira, aurreko ikasturteanhasitako planarekin amaitzeko.Eta 3.000 euroko diru kontu batgaitu da Arroako ikastetxeko pa-tioa, guraso eta irasleek auzola-nean berritu dezaten.

AUTOBUS LINEARI ALEGAZIOAKGipuzkoako Foru Aldundiak Lu-rraldebus lineen berrantolaketaplanari helegiteak jarri dizkio Vi-llabonako Udalak. Momentuanindarrean dauden autobus erdizuzenen linea (Tolosa-Villabo-na-Donostia), ibilbideko herriguztietan gelditzen dena (Tolo-sa- Donostia) eta Ospitaletatikpasatzen den lineako frekuen-tzia mantentzea eta horrez gain,Magisteritza fakultateko gelto-kia eta Resa Guipuzcoana-koabere horretan uztea eskatzen da.Helegiteei herritarrek egindakokexak gehitu zaizkie.EH Bildu udal taldeak, astele-

heneko osoko bilkuran, helegitehoriekin ados agertzeaz gainera,norabide berean zihoan mozioaaurkeztu zuen, «udalbatza ho-nek duen jarrera indar handia-goz adierazteko». PSE-EE etaEAJk mozioaren aurka bozkatuzuten eta Eneko Urdangarin zi-negotzi jeltzaleak azaldu zuenbotoaren norabidea: «Urriaren23rako aurkeztuta zeuden hele-giteak, orain, mozio honek gure-tzat ez du inolako ibilbiderik».

ERREPUBLIKARI BABESAPSE-EEko zinegotziaren aurka-ko botoarekin, Villabonako Uda-lak, Kataluniako Errepublikari«aitortza, errespetua eta afek-tua» erakusten dizkion adieraz-pena onartu zuen herenegun.Azken urteetan giza eskubideak,bakea, demokrazia eta askatasu-na defendatuz «izugarrizko au-sardia eta konpromisoa» eraku-tsi duten hautetsiak zoriondueta «eredutzat» dituztela aipatuzuen Ibon Ariznabarreta zinego-tziak udalbatzaren izenean. Kataluniako herritarren bo-

rondatea errespetatzea eskatudu udalak eta estaturik gabekonazio guztiek euren etorkizunaerabakitzeko duten eskubideaaldarrikatu. «Eskatu nahi diegueuskal alderdi politikoei akordiobatera iritsi daitezela eskubidehau legebiltzarrean eztabaida-tzen ari den autogobernu ponen-tzian jasotzeko».

Jon Miranda Amasa-Villabona

Villabonako Udaleko gobernutaldeak urriaren 16an 2017ko az-ken zatirako inbertsio berrienproposamena egin zuen Ogasuneta Aurrekontuen batzordean.Talde politiko guztien aldeko bo-toak jaso zituen proposamenaketa erabakitakoa berretsi zutenEAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk as-teleheneko osoko bilkuran.Aurreko urteetatik zetozen

«egoera ezegonkorrekin amaitu»eta esparru ezberdinetan gara-tzen diren ekintzak «indartzea»izan da inbertsio sorta berri ho-nen helburua. Maite Izagirre al-kateak nabarmendu duenez,«erabiltzaile taldeekin erabaki-tako neurriak dira. Hori da lanegiteko gure era, eta horrela ja-rraituko dugu». Aho batez onartu dituzte talde

politiko guztiek kreditu aldake-tak eta gaikuntzak eta horri eskerhainbat lan burutuko dituzte da-tozen hilabeteetan. Besteak bes-te, Olaederra kiroldegian mate-rial berria erosteko 18.000 euroerabiliko dira: 2 step, 2 bizikletaestatiko, spinning egiteko 4 bizi-kleta eta oinetarako pisudun bateskuratuko dira. Kirolzer enpre-sa kudeatzailearen bitartez egindira erosketak eta udalak %40kobeherapena izan du prezioetan.Gainera, kiroldegian, hainbatkonponketa burutuko dituztedatozen hilabeteetan. Talde be-

Astelehenean ohiko osoko bilkuran zinegotzi guztiek hartu zuten parte. J.M.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 1a

Argindar kontsumoeninformazio egokiaeskuratzeko tailerraADUNA // Gipuzkoako Foru Al-dundiak, Adunako Udalarekinelkarlanean, GipuzkoaArgituprogramaren barruan, elektrizi-tate kontsumoari buruzko datuaezagutzeko eskubidea praktikanjarri eta hortik abiatuz erabakiegokiak hartzeko balio duen do-ako saioa antolatu du azaroaren7an, 19:00tan, kultur aretoan.

Kanposantuarenkudeaketa aztertzekoherri bilera egingo daALKIZA // Azaroaren 7an, astear-tea, 19:30ean egingo dute bileraDon Juanena etxean. Hilerria-ren berritze lanak bukatuta dau-de. Udalak kudeaketa araudiproposamen bat egingo du, bi-garren herri bileran. Kanposan-tuko erabilerari eta ezarri behardiren tasei buruz ere proposa-men zehatz batzuk garatu ditu.

Tailerra, ipuinak sortueta pertsonaiakmarrazten ikastekoZIZURKIL // Plazida Otaño liburu-tegian izango da, azaroaren 17aneta 24an. Bi taldetan banatukodira umeak: 10 eta 12 urte artekogaztetxoekin 17:00etatik18:00etara eta 8 eta 9 urtekoekin18:00etatik aurrera ariko dira.Irene Urruzolak bideratuko dusaioa eta izena emateko azkeneguna azaroaren 10a izango da.

Kanposanturaigotzeko autobusakantolatu dira gaurAMASA-VILLABONA // Gaur, San-tu Guztien Egunean, autobuszerbitzu bat egongo da Villabo-natik Amasara igotzeko eta han-dik jaisteko. Olaederra kiroldegi-tik aterako dira 09:30ean,10:30ean, 11:30ean, 12:30ean eta13:30ean. Villabonara jaistekoautobusak orduro aterako dira,10:00etatik 14:00etara.

'Sex o no sex' OihulariKlown taldeareneskutik ostiraleanANOETA // Helduentzako saioaeskainiko du Virginia Imazek,azaroaren 3an, ostirala,22:00etan Mikelasagasti audito-rioan. Anoetako Udalak antola-tu du saioa eta sarrera doakoaizango da. Parte hartzeko deialuzatu diete udaletik herritarguztiei. Saioa gaztelaniaz izangodela jakinarazi dute.

GAZTE ASANBLADAETA GOBERNUARENARTEKO TALKA

Astelehenean, erreguen eta galde-ren txandan, Onddo gazte asanbla-dako kideek hartu zuten hitza ba-tzar aretoan. Udal gobernu taldea-rekin dituzten diferentziak mahaigaineratu zituzten, eta bi aldeen ar-teko eztabaidan, tentsio uneak biziizan ziren.Gaztetxean sortzen den soinuak

bizilagunen kexak eragin dituela ai-tortu zuten gazte asanbladako ki-deek eta horrekin kezkatuta, hain-bat neurri hartu dituztela esan,besteak beste, kontzertuen ordu-tegiak aurreratu. Hala ere, gazteeniritziz, udal gobernuko kideek «gaiabaztertuta» eduki dute eta «bide-ratzaile» lanik ez dute egin. Kritikahoriei erantzun zien Eneko Urdan-garin zinegotzi jeltzaleak: «Bizila-gunekin hitz egitekotan geratu zi-neten azken bileran eta ordutik ezdugu zuen berririk jaso». Bi alditan bildu dira Onddoko ki-

deak eta udal gobernukoak. Azke-nekoan, gaztetxea dagoen eraiki-naren egoeraz hitz egin zuten. Gaz-te asanbladakoek asteleheneanaipatu zutenez, «egoera larrian ze-goela eta epe motzean desalojatubeharko genuela esan zeniguten,baina txostena aztertu ondorenuste dugu egoera ez dela hain la-rria». Urdangarinek berretsi egin

zuen eraikinaren egoera txarradela, teilatua eta fatxada konpondubehar zaizkiola eta «arriskua han-dia» dutela bertako bizilagunek.Modu adostuan beste kokaleku batbilatzeko borondatea izan dutelaaipatu zuen zinegotziak. «Guk el-karrekin egin nahi izan dugu bidaia.Hau da errealitatea: edo gurekinlantzen duzue edo ez dago ibilbide-rik. Zuek ere badakizue, hor jarrai-tzeko baldintza minimoak ez ditue-la konplitzen lokal horrek». Asteleheneko bilkuran, ika-mika

gehien, aurtengo uztailaren 26kogertakariek sortu zuten. Gazteegunaren barruan, ekitaldia eginnahi izan zuten gazte asanbladakokideek. Edukiekin ados ez, eta al-kateak ekitaldia bertan behera uz-teko agindua eman zuen. «Jaiakapolitikoak izan behar dira», esanzuen Izagirrek astelehenean, «etamezu feministak egoteaz gain,prestatu zen bideoan mezu politi-koak ere bazeuden». Gainera, era-bakia hartu ondoren mehatxuaketa erasoak jaso izana salatu zuenalkateak. Urdangarinek gaineratuzuenez ekitaldiaren edukiak aurrezzehaztu behar dira, «bost minutulehenago etorri eta gurekin adostunahi izatea ez da posible. Horiek diragure joko arauak».EH Bilduko zinegotzi Xabat La-

bordek babesa eskaini zien gazteasanbladako kideei eta udal gober-nu taldearen jarrera, «autorita-rioa» salatu zuen. «Zentsore lana»egitea egotzi zion EAJri.

Page 4: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

Memoria historikoaberreskuratzekolanketa, abian 1936 eta 1945 urteen artean Alegian gertatutako gizaeskubideen urraketa guztiak jasotzea da helburua,eta herritarren parte hartzea eskatu dute horretarako

Imanol Garcia Landa Alegia

Alegian 1936 eta 1945 urteen ar-teko memoria historikoa berres-kuratzeko proiektua martxan ja-rri dute. Alde batetik, hainbat ar-txibotan Alegiari buruzkoinformazioa bilatuko da, eta bes-tetik, oroimenaren bulegoa jarri-ko da martxan udaletxean ostiralhonetatik hasita. Aranzadi Zien-tzia Elkarteak egingo du infor-mazio bilketa.Aurreko astean egitasmoaren

berri eman zuten jendaurrean,eta bertan Unai Iraola alkateakadierazi zuenez, aurreko legeal-ditik zuten ideiaren jarraipenada: «Gerra hura izan zela 81 urtepasa direnean, nolabaiteko justi-zia egin behar denaren senti-mendu batetik sortzen daproiektua. Isilpean egon dirensufrimendu eta egi batzuk argi-tara ekarri nahi dira». Gaur egundauden baliabideekin lanketahistorikoa egin nahi dela gaine-ratu zuen Iraolak. «Egia, justiziaeta erreparazioaren helburuakbete nahi ditugu». Bide horretan «metodologia

zientifikoa» erabiliko dela azal-du du Iraolak, «egi hori ahal dengarbiena agertzeko. Iruditzenzaigu egin beharreko ariketa batdela hau. Batzuentzako beranduetorriko da, 81 urte asko direlako.Hori kontuan izanik ere, irudi-tzen zaigu behin ere ez dela be-randu, eta horrelako ariketa batAlegiako herriak bezala EuskalHerriak herri bezala egin beha-rrekoa dela, eta benetako elkar-bizitza sanoa eta memoria due-na edukitzeko egin beharrekoaurrerapausoak direla».Iraolak gaineratu zuen proiek-

tua ez dela udalarena bakarrik,«herri guztiaren aukera da gure

memoria berreskuratzeko etaatzetik datorkigun historiarekinpixkana bakeak egiteko». Infor-mazioa emango duten herrita-

rrei eskertu zien bere parte har-tzeagatik, eta azaldu zuenproiektu horrekin «justizia pixkabat egiteko bidea irekitzea» espe-ro dutela.

OROIMEN BULEGOA,OSTIRALETANEgitasmoaren aurkezpeneanAranzadiko kideak ere izan zi-ren. Javi Buces da memoria his-torikoa berreskuratzeko arloa-ren buru Aranzadin, eta berakazaldu zuenez, Alegian egingoden moduko tokiko ikerketak bipartetan banatzen dituzte. Bate-tik ikerketa historikoa, hainbatartxiboetan egiten dena, bai lo-kala, bai militarrak, bai eklesias-tikoak eta baita estatalak ere.«Hortik dokumentuak eta infor-mazioa jasotzen dugu. Adibidez,Alegiako artxiboetan dauden ak-tak eta diligentziak», esan zuenBucesek. Paraleloki oroimen bulegoa

martxan jartzen dute herritarrentestigantzak eta izan dezaketendokumentazioa eta argazkiak ja-

Kultur etxean egin zuten aurreko astean memoria historikoa berreskuratzeko proiektuaren aurkezpena. I.G.L.

04 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 1a

sotzeko. «Dena ez dagoelako ar-txiboetan», zehaztu zuen Buce-sek, «badago etxeetan gordetadagoena».Alegiako udal artxiboa arakatu

eta oroimen bulegoan harreraegiteko ardura izango du IoneMuxika ikerlariak. Bulegoa uda-letxeko bigarren solairuan izan-go da, azaroaren 3tik hasi etaabenduak 1a bitarteko ostirale-tan. 10:00etatik 13:00etara izan-go da zabalik. Norbaitek ezinbadu bertara joan 943 46 61 42 te-lefono zenbakira deitu edo [email protected] posta elek-tronikora idatzi dezake informa-zioa emateko. Muxikakherritarrei «lasaitasun osoz» be-rarekin harremanetan jartzekoedota bulegora joateko gonbitaegin zien.Bucesek gaineratu zuen

proiektuaren helburua zer gerta-tu zen jakitea dela, «eta batez erezeinek sufritu zuen errepresioa,izen eta abizenekin eta posiblebada argazkiarekin». Bestalde,errepresio espontaneoa ez dago-

ela artxiboetan hainbeste jasotaazaldu zuen, adibidez emaku-meenganako errepresioa. «Gau-za hauek jasotzeko oso garrantzi-tsua da herritarren ekarpena»,esan zuen. Aranzadiren lana egia jakitea

dela adierazi zuen Bucesek, etajustizia eta erreparazioarena bes-te erakunde batzuei dagokiela.«Egia jakin gabe ezin da justiziaeta erreparazioa egin», zehaztuzuen. Informazioa bildu ondo-ren, aurrera begira dibulgazio li-buru bat egitea da asmoa: «Fun-tzio sozial bat izan dezan jasota-ko informazio horrek, datuak ezgeratzeko gordeta leku batean».Juantxo Agirre Mauleon Aran-

zadiko idazkari nagusia ere aur-kezpenean izan zen eta memoriahistorikoa berreskuratzekoproiektua ez dela «gerraren his-toria bat egitea» esan zuen, «hauez da ideologia horien historiabat. Interesatzen zaizkigu per-tsonak, bizilagunak, alegiar guz-ti horiek, eta Alegian gertaturikogiza eskubideen urraketa guz-tiak. Nahiz eta kanpotarra izan,Alegian izan bazen giza eskubi-deen urraketa, jaso nahi dugu». Alegian zein beste herri ba-

tzuetan egiten ari diren lanketahorrekin Hego Euskal Herriaren«erradiografia» bat egiten ari di-rela esan zuen Agirre Mauleo-nek. Herritarrei dei egin zienparte hartzeko: «Hainbeste urtepasa eta gero dagoeneko ez dabeldurrik izan behar ezertaz.Beldurra izan behar dugu gal-tzen delako argazki zahar bat,hiltzen delako aiton bat... Hitzegin behar da lasai». Erradiografia hori egiteko

denbora gutxi dagoela gaineratuzuen: «2019 hasieran bukatutaegon behar da. Alegiar bezala ja-kin behar duzue zer gertatu zen,eta aldarrikatu behar dituzueahal diren izenak zuen historian,euskaltzalea zelako, zinegotzidemokratikoa zelako, udaletxe-ko kargu batetik kendu zutela-ko... Aldarrikatu behar dira izenhoriek eta jarri behar ditugu horidatzita». Informazio guztia ezdela lortuko esan zuen, «oroko-rrean garaipena lortu zuten ho-riek froga gutxi» utzi zituztelako.«Halere, sorpresa handiak izatenditugu». Erradiografia borobiltzeko he-

rritarren parte hartzea «ezinbes-tekoa» dela azaldu zuen. Jasota-ko informazioa gero udalariemango zaio. «Udal demokrati-ko batek hori izan behar du», gai-neratu zuen. «Guk ikerketa egi-ten dugu eta gero udalak egingodu erreparazioa egokien ikustenduen moduan».

Page 5: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

Bizitza duina aldarrikatzekoekimena iritsiko da eskualderaAzaroaren 8an iritsiko da Tolosaldera LAB sindikatuak abiarazitako ‘Lan duina, biziduina’ ekimena; langile klaseari irtenbideak emateko helburuz atera dira kalera

Rebeka Calvo Tolosa

Azaroaren 8an, asteazkena,egingo du geldialdia Tolosalde-an Lan duina, bizi duina ekimenibiltariak. LAB sindikatuak abia-razi zuen urrian eta abenduaren6ra bitarte Euskal Herriko hain-bat txoko zeharkatuko ditu, tar-tean eskualdea. TolosaldekoLAB sindikatuko Haizea Mendiaeta Feli Insausti arduradunekazaldutakoaren arabera, «garaiada bizitzaren iraunkortasuna er-digunean jarriko duen ereduaeraikitzeko, eta hala aldarrikatu-ko dugu herriz herri, eskualdezeskualde». Horregatik murgildudira ekimen ibiltari horretan etahorregatik jarri dute bizitza dui-na erdigunean, «bizitzaren pre-karizazioari aurre egin eta bizi-tza duinerako eskubidea» alda-rrikatzeko. Azaroaren 8an goiz eta arra-

tsaldez egongo dira kalean. Goi-zean Tolosako Usabaldik ateratahainbat industrialde pasako di-tuzte eta arratsaldean TolosakoTrianguloan egingo dute geldial-dia. «Arloz arloko aldarrikape-nak egingo ditugu: negoziaziokolektiboaren defentsa egingodugu Asuncion klinikaren kan-poaldean, hitzarmen duin bateskatzeko; prekarietateak gaixo-tu eta hil egiten duela ere salatu-ko dugu Apatta Errekan; 35 or-duko lanaldia eta 1.200 eurokosoldata duina aldarrikatukodugu ere; borroka egiteak langi-leen eskubideak lortzea ahalbi-detzen duela ere bistarazikodugu; ordu estrak egiteak enple-gua suntsitzen duela nabarmen-duko dugu...», azaldu du Men-diak. Arratsaldean adiz, Tolosako

Trianguloan informazio gunebat jarriko dute 17:00etatik au-rrera. Ez dira bakarrik egongoLABeko ordezkariez gain, pen-tsio duinak aldarrikatzeko plata-formako kideak, hainbat gazteeta TOPAko kideak ere izangobaitira bertan. Izan ere, sektorezsektoreko langileei zalantzak ar-gitzeko asmoz jarriko dute gu-nea. Tolosako dendetara ere jo-ango dira jai egunetan jai egiteko

LAB sindikatuko Tolosaldeko arduradunak, Feli Insausti eta Haizea Mendia, azaroaren 8an Tolosaldeara iritsiko den ekimenaren berri ematen. R. CALVO

EKONOMIA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 1a

beharraz hitz egiteko. «Bakoi-tzak bere informazioa emangodu eta gerturatzen direnei ahaldugun heinean lagunduko die-gu. Herritarrei bere lan egoera-ren inguruan dituzten zalantzakargituko dizkiegu lan duina etabizi duina aldarrikatuz», gaine-ratu du Insaustik. 18:30ean Bu-rujabetza aldaketa sozialerakoizeneko hitzaldia eskainiko duBea Martxuetak.

LAN GUZTIEN AITORTZAMendiak esan duenez, kapitalaeta merkatuak erdigunetik ken-du, eta «bizitza erdigunean» jar-tzera pasa behar da. «Horrek languztien aitortza eta defentsa egi-tea dakar, guzti-guztiena», gai-neratu du. «Langile klasea bere osotasu-

nean kontuan hartu eta ohikosindikalgintza ereduarekinidentifikatzen ez diren kolektibohoriei guztiei eskaintza bat egi-tea da, beraz, helburua. Eta lehe-nik egoerarekin kontzientziahartu behar dugu», esan du. LAB

sindikatuak langile klaseari ir-tenbideak eman nahi dizkio;«proposamenak baditugu eta ko-lektibo desberdinei LABekin bo-rrokara batzeko eskaintza luzatunahi diegu ekimen honekin»,esan du Mendiak. Hiru dira, hortaz, ekimen ibil-

tariaren asmoak. «Batetik, barnemailako helburuak ditugu, hauda, ordezkariekin egon, espazioamankomunak sortu eta eztabai-datu. Bestetik, borrokaren balioalangile sektoreetara iristarazinahi dugu. Irekita ditugun borro-

kak hauspotu nahi ditugu eta bai-ta zentzu horretan egindako lanatxalotu ere. Era berean, borroka-rako zailtasunak dituzten langileguneetara ekintza zuzena era-man nahi dugu. Azkenik, herrie-tara iritsi nahi dugu, prekariza-zioak bizitzan duen eragina era-kutsiz. Lana eta herria borrokaesparru berdinak direla azaleratunahi dugu, bata bestea dakarrelaeta alderantziz, batak bestaren

beharra duela azalduz». Eskual-dez eskualdeko eta sektorez sek-toreko borrokaren beharra azale-ratzeko ekimenaren funtsa kaleahartzea izango da beraz, eta ho-rregatik egiten diete dei eskual-deko herritarrei, «elkarrekin era-giteko bideak arakatu behar ditu-gu, bizitza eta lan duinaaldarrikatuz, eta langileen kez-kak gurekin konpartitzera ani-matuz», esan du Mendiak.

AZAROAK 8

10:00.Tolosako Usabalen elkartueta hainbat industrigunetara joangodira auto karabana osatuz. 17:00. Informazio gunea jarriko duteTolosako Trianguloan eta bertanlangileen sektorez sektoreko zalan-tzak argituko dituzte. 18:30.Bea Martxuetaren Burujabe-tza aldaketa sozialerakohitzaldia,Trianguloan.

Page 6: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

ikaskuntza esker ona lantzea izan-go da, izan ere, mugatuak gara, bai,baina muga horiek gainditzeko etasortzeko gaitasun mugagabea erebadugu. Gure barruan daukagunaeta besteek ematen digutena balo-ratzen eta aitortzen badugu, elkar-bizitza sanoa eta positiboa izatealor dezakegu. Hirugarrenik, kon-tzientzia landuko dugu. Sarri ezdiogu garrantzirik ematen, bainaguztiok daukagu kontzientzia bateta, gure ustez, etikoki funtziona-

tzeko, behar-beharrezkoa da kon-tzientza horri entzutea. Azkenik,giza-duintasunaz hasiko gara,giza-eskubide guztien oinarrianbaitago. Gaur egun duena bainogarrantzi handiagoa izan beharkoluke hezkuntzan. Gure ustez, edo-nork du bere bizitza hobetzeko gai-tasuna, eta ikastaroan horretarakogakoak proposatuko dizkiegu par-te hartzaileei. Egitasmo honek non du iturbu-rua?

Baketik bi kontzeptu lotzen di-tuen izena da: bakea eta etika.2006an sortu zenean, intuizio ba-tekin sortu zen: bakeak eta etikakbizitzarako eta hezkuntzarako bi-dea erakutsiko digute. Hastapene-tan helduentzako ikastaroak an-tolatu genituen, eta parte hartzai-le asko hezkuntzaren ingurukoakziren. Hasiera-hasieratik proposa-tu ziguten, oso interesgarria litza-tekeela beraiekin lantzen genuenmateriala haur eta gaztetxoentzategokitzea. Lan talde bat sortu zenproposamenetik, eta IZAN hez-kuntza proposamena sortu zen. Zein da ereduaren funtsa?Geure burua lantzen dugu, hel-duen hizkuntzan, guraso bezalaedo irakasle bezala eta, bigarrenzatia, hori haur eta gaztetxoekinpraktikan jartzeko proposamena

Itzea Urkizu Arsuaga

Eguneroko bizitzarako tresnak,eta helburu ukiezinagoetara iris-tekoak. Biak eskaini nahi dizkie,Baketik fundazioak, guraso etairakasleei, Tolosan eskaintzen aridiren ikastaroen bitartez. Hezkun-tzaren lau puntu kardinalak izen-buru hartuta, joan den larunbate-an izan zuten lehen saioa, Herriki-de ikastetxean, Maite Aseginolazalegazpiarraren eskutik. Zein da ikastaroaren muina?Baketikek Biziz ikasi pedagogiaizeneko eredu bat du, eta bi kon-tzeptu horien batura dago muine-an: bizi eta ikasi. Esperientzian oi-narritutako metodologia da, gureustez, bai baitira elkarbizitzarakonahiz bizitzarako oinarrizko laupuntu kardinal. Horrela, hezike-tan gida gaitzakeen ipar-orratz batizan daiteke ikastaro hau; tresnabatzuk eskainiko ditu eta, hortikaurrera, erabakiak guk hartu be-harko ditugu. Egitasmo hau erre-minta kaxa baten parekoa da, etazortzi atal ditu, irakasgai banare-kin.Zein da zuen helburua?Bi lekutara iritsi nahi dugu. Bate-tik, eguneroko bizitzan, eskolan,familian edo kalean sortzen direnarazoei aurre egitea, ikuspegi erai-kitzaile eta gizatiar batetik. Eta,bestetik, helburu handi-handiak,izen potoloak dituzten horiek, ze-hatz-mehatz garatzea. Alegia, es-kolan landu nahi ditugun elkarta-suna, elkarrizketa, berdintasunanahiz giza-duintasuna bezalakojomugak norberak bizitzea eta es-perimentatzea. Eta, horra iristeko, zein gaiizango dituzue hizpide?Horretarako lau atal lantzen ditu-gu. Gakoetako bat gizakion izaeramugatua ezagutzea da, pertsonaguztiak behin bakarrik bizi garela-ko, inperfektuak garelako eta ezdakigulako dena. Muga horieknorbere barruan ulertzen ditugu-nean, aldamenekoengan ere ho-beto ulertzen ditugu. Bigarren

da. Material hori guztia doakoa da,eta sarean eskuragarri dago,www.baketik.org webgunean.Dena den, material hori hotzeanhartzea baino, aurretik oinarriagurekin lantzea gomendatzendugu guk. Kasu honetan Tolosan ari zare-te lanketarekin, baina, zenbatherritatik pasatu zarete jada?Eduki honek ibilbide luzea du,2010ean aurkeztu baitzen. HegoEuskal Herri osoan ibili gara mate-rialarekin, bai EAEn, bai Nafarro-an. Eta Espainiara ere zabalduizan da, kasu bakanetan. Eta, zazpi urteko bidea egin etagero, zer nolako harrera du?Balorazioa oso positiboa da. Ha-sierako helburua poliki-polikihastea zen, ikastetxe gutxi batzue-kin sare bat sortzeko; baina sarehori asko zabaldu da. Batez ere tu-toretzetan-eta erabiltzen dutenmateriala da, baina, era berean,zeharkako materiala da. Alegia,gai horiek landu daitezke edozeinirakasgaitan. Hasiera-hasieratikobsesio moduko bat izan zen ma-terial sinplea diseinatzea. Horre-lako gaiak lantzeko denbora gutxiizaten da eta, horregatik, materialerabilerraza sortzen saiatu zen Ba-ketik. Esan genezake hau lanbroabezalakoa dela: tanta batek ez zai-tu bustitzen, baina, behin eta be-rriz oinarri berera jota, gazteen he-ziketan eragin daiteke. Hezkuntza alde gizatiarretiklantzeko ahalegin gehiago be-har direla uste duzu?Behar handia dago. Gizarteakasko eskatzen dio eskolari, eta ba-dirudi eskolan guztia landu behardela: elkartasuna, berdintasuna,justizia, elikadura,... Gainera,Hezkuntza sailak, fundazio bateknahiz elkarteek beren unitate di-daktiko propioak egiten dituzte,eskoletara bidaltzeko, eta sarrieduki horrek guztiak gainezka egi-ten die eskolei. Bide horretan, iru-ditzen zaigu gure proposamenaedozer lantzeko oinarria izan dai-tekeela, eta ez duela biderik ixten.

«Gizarteak asko eskatzen dioeskolari, eta badirudi eskolanguztia landu behar dela»MAITE ASEGINOLAZABAKETIK-EKO KIDEA

Guraso eta irakasleei begirako ikastaroari ekinzioten, larunbatean, Herrikiden; elkarbizitzazeharkako gaitzat proposatzen dute.

06 TOLOSA HEZKUNTZA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 1a

Page 7: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

Asier Imaz Alegia

Iaz lesioagatik ez zuen lau t’erdi-koan parte hartu Iñaki Artolak(Alegia, 1994). Aurten, zortzionenen artean sartu da. Final-er-dietako hiru partidak galduarren bolada txarrek, onek beza-la, hasiera eta amaiera bat izatendute. Zer nolako balantzea egitenduzu? Nahikoa txarra; edo erdi ipurdi-koa. Txapelketara nahikoa txu-kun iritsi nintzela uste dut,behintzat eskuetako arazorikgabe eta entrenamendu batzukeginda. Agian nahi nuen jokopuntturik ez nuen, baina gaizkiez. Egia esan gehixeago egiteaespero nuen. Lasori irabaziz hasi zenuentxapelketa. Baina ez zait iruditzen joko han-

dirik erakutsi nuenik. Gero mai-la handiko pilotariak tokatu zaiz-kit, eta horien aurka ez baldinbazara ikaragarri ondo aritzen,pixka bat jaisten baldin bazara,zapaldu egiten zaituzte. Zure jokoa ezin aurkitu ibilizarela ematen zuen kanpotik.Ez dakit esaten zergatik izan denbaina horrela da. Askotan kon-fiantza kontua izaten da, beste-rik gabe. Nire ustez sake erresto-an konfiantza galdu nuen, batezere, Ezkurdiaren aurkakoan.Izugarrizko zuloa egin zidan hor,eta gero mamu horrekin ibilinaiz; burutik ezin kendu. Txa-pelketa hor joan zait. Kolpe handia izan al da?Momentuan dezentenko kolpeaizan da, bai. Ligaxkako bigarren-go partida oso gogorra izan zen.Eman nuen itxuragatik eta edukinituen sentsazioengatik. Bizi

guztia pilotan besterik ez duguegin, eta han, inoiz ibili ez baginabezala sentitzen nintzen. Kon-fiantza galtzen duzu. Hilabetebat lehenago erraza ikusten ze-nuen hura oso zaila egiten zaizu,eta ez zaizkizu gauzak ateratzen.Azken partidan, galdugatik, sen-tsazioak pixka bat berreskuratunituen; berriro ere pilotari senti-tu nintzen, eta horrek animoakaltxatzen laguntzen dizu. Altuna III.ak azken bi urtee-tan txapelketa egurra jasozhasi du. Eta ondoren, begira.Hor bada zer ikasia, ezta? Izugarrizko meritua dauka. Gal-du zuen bezala galdu zuen, bainaez da ahaztu behar Urrutikoetxeaoso on baten aurka galdu zuela.Gero Jokinengatik ikasteko gau-za asko daude, ez aspektu psiko-logiko edo taktikoa bakarrik.Maila oso altuan dagoen pilotariada, eta denak bezala partida txa-rren bat egin dezake, ez daukaedonork berak duen maila. Alde onei begiratzea tokatzenda?Onak ere badaude, noski. Lesioa-ren ondoren berriro final-laur-

denetan sartu gara. Lesio ga-raian firmatuko nukeen zerbaitda. Puntako pilotarien aurkahiru partida jokatu ditut, eta es-kuetan, normalak diren arazotxikietatik aparte, ez dut kexarikizan.Eta kirol guztietan bezala, bo-ladak izaten direla ez da ahaz-tu behar. Ez da denbora asko DonostiakoTorneoa irabazi genuela. Or-duan kasik onena zarela sines-ten duzu. Gero galdutakoan ka-sik txarrena zarela pentsatzenduzu. Baina gauzak ez dira ho-rrela. Urte guztian jokatutakopartidak hartu behar dira mailazhitz egiteko. Txapelketan eman-dako itxura hori badakit ez delagure mailaren adierazgarri. Bo-ladak denbora gutxian alda dai-tezke, eta nire ustez, nabarmenada zer hobetua badugula. Agianegunen batean goi maila horre-tan ibiltzeko gaitasuna ikustendiot nire buruari, eta horretarajoango gara. Kasu honetan goitikantzeman ditut. Horiei irabazte-ko zer egin litekeen ikusi beharda, eta entrenatu.

MIKEL IRAOLA

«Sake errestoankonfiantza galdu nuen»

IÑAKI ARTOLAPILOTARIALau t’erdiko txapelketa amaitu daalegiarrarentzat; ligaxkan partidarik irabazi ezduen arren, hor egon da, onenen artean

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 1a @TOLOSALDEAKIROL

Bi partidako astea

A rratsaldean genue-nez Lakuaren aurka-ko partida, Usabalen16:00etan geratu gi-nen. Partida zaila eta

oso garrantzitsua zela bagene-kien, baina denak motibazioz etailusioz geunden, beste aurrera-

pauso bat emateko gogo handiz.Beroketak, beti bezala, konzen-tratuta eta seriotasunez egin ge-nituen.17:30ak heldu ziren eta partida

hasteko irrikitan eta futbolaz go-zatzeko gogoz geunden. Hasi etaberehala, Zuriñek izugarrizkogola sartu zuen. Atsedenaldirairitsi aurretik Saioak beste gol batsartu zuen, beraz, 2-0koarekinjoan ginen aldageletara. Gol gehiagoren beharra ge-

nuen joko garbi eta lasaiagoa egi-teko. Bigarren zatian Bengorengola iritsi zenean lasaitasun han-dia eman zigun. Erlaxatu gabeaurrera segi genuen eta berehalaMaddik sartu zuen laugarrena.Amaitzeko Maria Herrerok pe-naltiz lortu zuen azkena. 5-0 bu-

katu zen partida. Arratsaldeariamaiera ezin hobea emateko,Gozonakoek emandako pastelgoxoekin argazki bat atera ge-nuen eta ondoren aldageletarajaitsi eta Ohianak eta Patrik eka-rritako pasta goxoak jan geni-tuen.Oso pozik gaude, izan ere, par-

tidarik galdu ez dugun talde ba-karra gara eta horrela jarraitu be-har dugu, lanean, gogor entrena-tzen, ondo jokatzen eta erlaxatugabe. Aste gogorra dugu oraingoan,

asteazkenean Arrasaten Ariz-mendi dugu aurkari eta larunba-tean Berazubin Derio, 16:30ean.Partida oso zailak izango dira,baina betiko lana eginez, aurreraateratzen saiatuko gara.

AulkitikMaria MartijaTolosa CF, Euskal Liga URPEKO OSPAKIZUNAK

Gipuzkoako Urpeko Ihardueren Federakuntzak 50 urte beteditu aurten. Hain data handia ospatzeko egin den ekintzetakobat, 3x500 metroko erreleboa izan da. Getariako kaia izan zenantolatzaileek aukeratutako lekua, eta 3 kidez osatutako 30taldek parte hartu zuten. Igarondo Urpekoak Taldearen parte-tik 11 urtetik hasi eta 52 urte arteko 48 igerilari joan ziren. Gu-txienekoa emaitza izan zen, eta festa giroak irabazi zuen. ATARIA

Anoetan, gaur,Emakumea MasterCup-eko partidak ANOETA // Emakumea MasterCup urriaren 21ean jarri zutenmartxan 77 parte hartzailerekin.Anoetan, gaur, bigarren jardu-naldiko partidak jokatuko dituz-te, lau t’erdiko txapelketari da-gozkionak. 10:00etan hasiko dajaialdia, eta bertan eskualdekohiru pilotari egongo dira: Mai-der Mendizabal (Anoeta), MirenLarrarte (Bidania-Goiatz) etaAinhoa Garmendia (Alegia). Eli-te mailako pilotarien artekojaialdia izango da Anoetakoa,eta lau deialditan antolatutadago pilota jaialdia. Lehena10:00etan, ondoren, 11:00etan,12:00etan eta 13:00etan hasikodira multzokako partidak.

Peña II.a PromozioMailako Lau t’erdikofinalean egongo da TOLOSA // Jon Ander Peñak aste-lehenean jokatu zuen finalerdie-tako ligaxkako azken partida.Irabazlea finalera pasatzen zen,eta 22-7 nagusitu zen Peña II.a,Elordiren aurka. Ondorioz, Pro-mozio Mailako Lau t’erdiko Txa-pelketako finala erabakita gera-tu da: Agirreren eta Peña II.arenartean jokatuko da, azaroaren11n. Finalerdietako ligaxkako le-hen jardunaldian jokatu zutenbi pilotariek elkarren aurka. Or-duan, Agirre nagusitu zitzaiontolosarrari, 22-17ko emaitzare-kin.

Page 8: LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko · LAB kalera aterako da duintasuna erdigunean jartzeko Azaroaren 8an iritsiko da eskualdera urrian abiarazitako ‘Lan duina,

Herrilanaren uzta,zubi berrien emaria2016an Errigorak 14.000 saski banatu zituen eta 175.000euro bideratu euskalgintzara; 2017an 208.000 ontzikontzerba kudeatu; 2018ko helburua zubigintzan eragitea da

Erredakzioa

Errigorak abiatu du aurtengoNafar hegoaldeko uzta euskararipuzka kanpaina. Urriaren 26anhasi eta azaroaren 14a bitarteaneskariak egiteko aukera egongoda. Bosgarren edizioa abiatu berri

du jada Errigorak, eta aurrekolau edizioak batuta 600.000euro baino gehiago bideratu diranafar hegoaldeko euskalgintza-ko proiektuetara.Eskualdean aukera zabala

dago saski zuriak edo beltzak es-katzeko: Anoetako ikastolan;Ibarrako Goxobin eta Uzturpeikastolan; Irurako ikastolan; To-losako Inmakulada ikastolan,Laskorain ikastolan, Galtzaundieuskara taldean, Lizardi elkarte-an, udal euskaltegian eta Villa-bonako udaletxean eta Zubimu-su ikastolan.Gune hauetako batzuetan gai-

nera aldez aurretik eskaria onli-ne egiteko aukera dago errigo-ra.eus webgunearen bitartez etaondoren zuzenean uzta jasotze-ra joan: Tolosako Laskorain ikas-tolan edo Galtzaundi euskarataldean eta Villabonako udale-txean, esaterako.

KARPA IBILTARIAErrigora proiektua, egun 25ekoizpen enpresak sostengatzendutena, herriz herri aurkeztukoda karpa ibiltari batekin eta aur-tengo leloari bultzada emanez:Herrilana.Herrilan horretan ezinbesteko-

ak dira zubiak eta horrela erakutsidute proiektuaren sustatzaileek:«2017-2018 ikasturtea zubigintza-ren urtea izango da. Ikasturtekoerronka zubiak gurutzatzen segi-tzea eta zubi berriak marrazteaizango da». Azken batean, «Herri-lana ekitea da. Egitea. Eraiki-tzea», azpimarratu dute.

Bosgarren kanpainak ekarrikodituen egutegiak ere ezagutarazidituze Errigoratik. Esaterako, ur-tero saskiak prestatzeko Ablita-sen egiten den herrilana aurtenkanpainaren erdian kokatu eta«inoiz baino apustu sendoagoa»proposatu dute ekimenetik; aza-roaren 2an hasi eta azaroaren5ean bukatuko da. Etzi, ostegu-nez, Lodosa, Viana eta Tuterakoikastolako haurrak bildu eta Po-rrotxekin batera Herrilaneanariko dira kartoizko kutxa ba-tzuk prestatu eta olio errota batbizitatzen. Ostiralean, Ablitaseko koope-

ratiban saskiak muntatuko di-

tuzte eta larunbat eta igandeanberriz, Euskal Herri osotik bildu-tako boluntarioekin saskiakprestatu eta jai giroan asteburupasa egingo dute, Tuteran. Asteburuan jasoko den uzta-

ren emaitzarekin harro senti-tzen dira Errigoratik: «Herrienarteko zubiak eraikitzeaz gain,herritarren artekoak ere berebi-ziko garrantzia baitute».Honela, lanak programatuta

eta aurreratuta, euskaltzaleenazken hitza etorriko da orduan.Errigorak proposatzen dituensaski zuri eta beltzen eskarieiekitea: nafar hegoaldeko uztaeuskarari puzka.

ASTEAZKENA 01AGENDA

Deialdiak

Tolosa.Tolosako AbesbatzaLehiaketa. Europako Sari Nagusianparte hartuko duten abesbatzenemanaldia. Ekitaldia sari banake-tarekin amaituko da. 17:00etan,Leidorren.

Orexa.Eskolatik plazara, ikuskizuna.Oinkari, Asteasu, Aduna, Larraul,Otsolar eta Sutarri dantza taldeekeskainiko dute ikuskizuna.18:00etan.

Tolosa. Triple Plano, erakusketa.Carlos Garciren lanak daude ikus-gai.

ATARIA IRRATIAEgun osoan zehar.Euskal musika.

28 KANALA17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.Euskal Herriko Dantza Txa-pelketa.22:45. Ikusten da. Katalunia.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Etxebeste Elosegi, JM. Gernikako Arbolaren lorategiak, 3.Telefonoa: 943 651040.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 /673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Tenperatura erreku-peratu egingo da, hego hai-zea ibiliko zaigu bizi, egune-

ko ordu gehienetan, horrekin etaerdi eta goi mailako geruzetan aireepelagoa sartuko zaigunez egunekoerdiko tenperatura igo egingo da etaorrokorrean 20 bat graduren buel-tara arrimatuko zaizkigu, eguraldigozoagoa izango da, eramangarria-goa . Gainera, gaua ez da aurrekoegunetan bezain hotza izango, lainotapaki handiagoa izango dugulako.Zeruari dagokionez goi mailako ho-dei asko, zeruari kolore zurixkaemango diote, ez diote gainontzeaneguzkiari traba handirik egingo etaeguraldi politaz gozatzeko aukeraizango dugu. Eguna bukatzerako lai-no tapaki hori dugunez, ez du ho-rrenbeste freskatuko.iduZehar,eguna 00

Bihar.Eguraldi garbiagoaizango dugu, ez dira ho-rrenbesteko goi mailako

hodeirik agertuko. Gainera, erdimailako eta goi geruzetan, aireepelxeagoa sartuko zaigunez, etahego haizea ibiliko zaigunez, mo-mentu batzuetan bizi samar, ten-peratura balioak gorago etorrikozaizkigu eta 21-22 gradutan izangoditugunez oso giro atsegina izangodugu ostegunean eta beraz apro-betxatzeko modukoa izango da.Beraz, tenperatura epela, hego hai-ze bizia eta goi mailako hodei de-zente ikusiko dira zeruan.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2017KO AZAROAK 1Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa

Argazkia bi egun lehenago

ekarri mesedez