Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

27
Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea Laburpen memoria 2014

description

Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea, Udalsarea 21, koordinaziorako eta lankidetzarako foroa da. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen ditu eta tokiko ekintza-planak betearazten.

Transcript of Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

Page 1: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

Laburpen memoria 2014

Page 2: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

ARGITARALDIA: 2015eko apirila Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Polítika saila Eusko Jaurlaritza Urkixo Zumarkalea, 36, 6. solairua -48011 Bilbo Tfnoa.: 94 423 07 43 www.ihobe.eus ARGITARATZAILEA: Udalsarea 21 - Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea EDUKIA: Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoak egin du dokumentu hau

Page 3: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

1

AURKIBIDEA 1. SARRERA ............................................................................................. 2

2. DOKUMENTU HONEN HELBURUA .............................................................. 3

3. 2014-2015 EPEALDIKO KUDEAKETA PLANAREN AGINTE KOADROAREN 2014KO BALIOAK .................................................................................................... 5

4. UDALSAREA 21EN IDAZKARITZA TEKNIKOAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA .................................................................................................. 7

4.1 BATZORDE TEKNIKOA ETA BATZORDE EXEKUTIBOA ...................................... 7

4.2 WWW.UDALSAREA21.NET WEBGUNEA EGUNERATZEA ...................................... 8

4.3 ESTATU ETA EUROPA MAILAKO KANPAINETAN/DEIALDIETAN PARTE HARTZEA ....... 8

4.4 BESTE ADMINISTRAZIO ETA ERAKUNDE BATZUEKIN KOORDINATZEA/LANKIDETZAN

JARDUTEA: ............................................................................................. 12

5. LANTALDEEN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA .............................. 15

5.1 ESKUALDE-MAILAKO IKUSPEGIA TOKI-JASANGARRITASUNERAKO GAKOA DA .............. 17

6. EAE-KO JASANGARRITASUN BEHATOKIAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA 20

7. BERRINGURUMENAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA .................. 22

Page 4: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

2

1. SARRERA

Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea, Udalsarea 21, koordinaziorako eta lankidetzarako foroa da. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen ditu eta tokiko ekintza-planak betearazten.

Sarearen kudeaketa plan estrategikoen eta bi urterik behingo kudeaketa-planen arabera antolatzen da. Horrela, Udalsarea 21en 2010-2015 aldirako Plan Estrategikoak, indarrean dagoen plangintza-esparruak, honela definitzen du bere eginkizuna:

Irudia 1. Udalsarea21 Plan Estrategikoa, 2010-2015

Udalsarea 21en antolaketa-ereduan, hauexek nabarmendu behar dira: Batzorde Exekutiboa, erabaki politiko-estrategikoak hartzeko egitura gisa, eta Batzorde Teknikoa, kontu operatibo eta teknikoetan garapenerako eta aurrerapenerako egitura gisa. Sarearen Presidentetza Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak du, eta hark Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, izendatu du Udalsarea 21en Idazkaritza Tekniko gisa. 2014ko abenduaren 31n, Udalsarea 21 200 udalerrik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak –Ingurumen Sailburuordetza, Garraio Sailburuordetza, URA (Uraren Euskal Agentzia) eta Ihobe (ingurumen jarduketarako sozietate publikoa); azken hori Idazkaritza Teknikoaren arduradun– eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osatzen dute. Horiek guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Iraunkortasunaren aldeko Konpromisoa; Udalsarea 21en kontsolidazioa (Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea) konpromisoaren sinaduraren bidez atxikiak; konpromisoak 2015eko abenduaren 31ra arte izango du indarraldia.

Eginkizuna

«Kalitateko Tokiko Agenda 21en ezarpena bultzatzea,

eta Tokiko Ekintza Planak sendotzea jasangarritasunaren

aldeko udal-politikak kudeatzeko tresna integratu gisa.

Politika horiek, halaber, ingurumen-hobekuntza eta bizi-

kalitatea eraginkortasunez lagundu behar dituzte;

udalerrien eginkizuna indartu behar dute EAEko garapen

jasangarriko politiketan, eta euskal gizartearen

erantzunkidetasuna sustatu. »

Page 5: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

3

2. DOKUMENTU HONEN HELBURUA Dokumentu honek eskematikoki eta labur aurkezten du Udalsarea 21 proiektuari lotutako 2014. urteko jarduera, Ihoberen arlo teknikoaren esparruan.

Irudia 2. Kide kopuruaren bilakaera

Udalsarea 21 proiektua - Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sareak - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta EAEko toki-administrazioen arteko lotura antolatzen edo bideratzen du. Sarearen jarduera indarrean dagoen Udalsarea 21en 2014-2015 aldirako Kudeaketa Planetik eta aldi horretarako jarduketa-programaren garapenetik dator, sareak jarduteko dituen 6 helburuei erantzunez:

O.O.1 SAREA INDARTZEA

O.O.2 EZAGUTZA KUDEATZEA

O.O.3 UDAL KUDEAKETA HOBETZEA

O.O.4 EMAITZAK ETA ERREKONOZIMENDUA PROIEKZIO PUBLIKOA ETA GARDENTASUNA

O.O.5 LANKIDETZA PUBLIKOA-PUBLIKOA ETA PUBLIKOA-PRIBATUA

O.O.6 ERANTZUNKIDETASUNA ETA HERRITARREN SENTSIBILIZAZIOA

Page 6: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

4

Horrela, dokumentu honek bi atal bereizitan azaltzen du informazio hau:

a.- Plan estrategikorako zehaztutako aginte-koadroaren adierazleen 2014ko balioak, helburu diren balioei dagozkionak, urte horretarako sarearen jarduera balioestearen ondoriozkoak.

b.- Sarearen jarduera, batik bat, Ihobe sareko idazkaritza tekniko gisa, haren jarduera dinamizatzeko funtzioez arduratzen denez 4 lan-ildo berezitan egitaratuta

1-Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa: sarea osatzen duten erakundeekiko harremanak biltzen ditu, bai eta eskari jakinen erantzunak, Batzorde Exekutiboaren eta Teknikoaren topaketak eta kudeaketa, udalaz gaindiko gainerako erakundeekiko harremanak (EEE, foru-aldundiak, IVAP, Ingurugelak, etab.), http://www.udalsarea21.net webaren kudeaketa eta mantentze-lanak –jardueraren eta sarearen emaitzen informazio-plataforma gisa–, bere partaidetzako kideen arteko sustapena estatu edo Europa mailako kanpainetan, Europako deialdietarako laguntzen bilaketa, eta abar ere.

2- Lantaldeak: lan teknikoko foroak, non erakunde arteko lankidetza gauzatzen baita, toki-administrazioek aurrez aurre izaten dituzten gai edo arazo berezien inguruan. Foro horietan, tartean diren aldeak gogobetetzeko jarraibideak eta urrats metodologikoak ezartzen eta adosten dira.

3-EAEko Jasangarritasunaren Behatokia: EAEko tokiko jasangarritasunaren politiken aurrerapen-mailari buruzko datuen informazio- eta bilketa-zentroa, aldi berean urteko ebaluazio sistematikoaren eta kontu-emateen sustatzaile ere badena. Gainera, TA21en prozesu aurreratuenen errekonozimendua sustatzen du.

4-Berringurumena: beste udalerri batzuetara estrapola daitezkeen eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren lehentasunekin bat egiten duten tokiko ekimen berritzaileentzako laguntza-ildoa.

Page 7: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

5

3. 2014-2015 EPEALDIKO KUDEAKETA PLANAREN AGINTE KOADROAREN 2014KO BALIOAK

EMAITZEN ADIERAZLEAK

Benetako

balioa

2012/13

Helburu-

balioa

2014/15

Benetako

balioa

2014

Joera 2014

H01.- Sarea indartzea

1.- Udalsarea 21en parte hartzea

Batzorde Teknikoan mobilizatu

diren tokiko eta udalaz gaindiko

administrazioko erakundeen

kopurua

303 300 339

2.- Sareko kideak

Udalerri kopurua 198 200 200

Herri-administrazio kopurua 4 6 4

3.- Posizionamendua medioetan

Webguneko visita kopurua 201.823 200.000 223.208

4.- Udalsarea 21ekin dagoen gogobetetasun maila

Kideek US21ei dagokionez

adierazitako gogobetetasun

maila (0-10)

7’66 7 edo

gehiago 7’6

H02.- Ezagutzaren kudeaketa

5.- Lantalde tematikoen jarduerak

Parte hartutako udalerrien eta

udalez gaindiko administrazioko

erakundeen kopuruaren %-a /

kide guztiak

75% 60-70% 78’50%

6.- Jardunaldi teknikoetan parte hartzea

Parte hartutako tokiko eta

udalaz gaindiko administrazioko

erakundeen kopurua

39 150 348

7.- Partekatutako metodologiak

Udalsarea 21ek plazaraturiko

argitalpenen edo bestelako

euskarri metodologikoen

kopurua

6 6 7

H03.- Udal-kudeaketa hobetzea

8.- Tokiko administrazioko tokiko jasangarritasuneko langileak

Tokiko Agenda 21 bultzatzea

eta kudeatzea zeregin nagusi

edo nagusietako gisa esleituta

%76 %70 %76

Page 8: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

6

duen profil teknikoko langile bat

duten udalerrien %-a.

9.- Tokiko Ekintza Planaren jarraipena mugi 21en bidez

Tokiko Ekintza Planen jarraipena

egiten duten udalerrien kopurua 106 100 81

10.- Berrikusitako Ekintza Planak

Berrikusitako TEPen guztizko

metatua 75 80 80

H04.- Emaitzak eta errekonozimendua. Proiekzio publikoa eta gardentasuna

11.- Jardunbide egokiak identifikatzea eta zabaltzea

Urtean identifikatu eta

zabaldutako tokiko

jasangarritasuneko jardunbide

egokien kopurua

29 20 17

12.- Sarearen proiekzioa

Udalsarea 21 zabaltzen duten

Estatuko edo nazioarteko

ekimenen kopurua

(webguneak, aurkezpenak,

jasotako sariak, …)

14 15 15

H05.- Lankidetza publikoa-publikoa eta publikoa-pribatua

13.- Lankidetza publikoa-publikoa

Sailen arteko, erakundeen

arteko eta bestelako erakunde

publikoen arteko lankidetza

kopurua

17 20 18

14.- Lankidetza pubkiko-pribatua

Lankidetza publikoa-pribatua

izan duten proiektuen kopurua

(Berringurumena, Europako

proiektuak…)

1 3 3

H06.- Erantzukidetasuna eta herritarren sentsibilizazioa

15.- Sareak Europako sentsibilizazio-kanpainetan parte hartzea

Herritarrak sentsibilizatzeko

kanpainetan parte hartu duten

udalerrien kopurua

(Mugikortasun Jasangarriaren

Europako Astea, Hondakinak

Prebenitzeko Europako Astea)

101 100 81

16.- Eskolako Agenda 21eko prozesua duten udalerriak

Udalerri kopurua eta ikastetxe

kopurua

Parte-hartu duten ikasle

kopurua

122 / 466

214.076

125 / 460

117 / 460

217.637

EA21-TA21ren koordinazio-

maila % 50 baino handiagoa

duten udalerrien kopurua

Ez dago

eskuragarri %50 %57

Page 9: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

7

4. UDALSAREA 21EN IDAZKARITZA TEKNIKOAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA

4.1 BATZORDE TEKNIKOA ETA BATZORDE EXEKUTIBOA 2014an, 2 Batzorde Tekniko egin dira eta hari lotutako eginkizun guztiak kudeatu. Sareko kideen batez besteko ordezkaritza, bertan, % 50ekoa izan da.

Udalsarea 21en 10. Batzorde Exekutiboan 2014/2015 aldirako Udalsarea 21en Kudeaketa Plana onetsi zen; bertan izan zen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi; Ingurumeneko sailburuordea, José Antonio Galera; Ihobeko zuzendaria, Javier Aguirre eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako ordezkaritza politiko handia. Batzorde Teknikoaren

zk. Lekua eta data Gai nagusia

Eskura dagoen dokumentazioa

44. Batzorde Teknikoa Donostia

2014/03/26

Diru-laguntzen agindua. Salgaien garraioa eta

hiri-banaketa.

Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

45. Batzorde Teknikoa Galdakao

2014/10/10

PG2014/15, Hondakinen Plana, TA21, Erosketa eta

Kontratazio Publiko Berdea

Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

10. Batzorde Exekutiboa

Amurrio 2014/07/10

2014-2015 Kudeaketa Plan berriaren onespena

Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Taula 1. Batzorde Teknikoen laburpen-koadroa

Batzorde Teknikoa, gainera, hainbat plan eta gobernu-programa egiteko plataforma eta kontraste-foro gisa ere baliatu da, besteak beste plan edo programa hauetarako:

• IV. Ingurumen Esparru Programa, 2014ko maiatzaren

5eko bilera monografikoan. • 2020, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin

Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana, Hiri-hondakinen Ekitalderen 2014ko irailaren 24ko bileran eta 45. Batzorde Teknikoan aurkeztua.

• Geobiodibertsitate Estrategia: 43. Batzorde Teknikoaren ondoren. Inbentarioan gutxienez IGL bat duten toki-erakundeei fitxak eta lan-materiala bidali. Telefono bidez, 6 elkarrizketa egin, geodibertsitatearen arloan erreferentzia diren udalerriekin. Erakunde parte-hartzaileak/ekarpengileak: % 41 (120 udal kontaktatu; horietatik, 49k ekarpenak egin). Ekarpen-kopurua: 139

• Erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa, talde-dinamika baten bidez, Galdakaon egin

Page 10: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

8

zen 45. Batzorde Teknikoan.

4.2 WWW.UDALSAREA21.NET WEBGUNEA EGUNERATZEA www.udalsarea21.net orriaren bidez sarearen jarduerari buruzko komunikazioa eta informazioa eta sare sozialena aktibo eta etengabe mantentzea estrategikoa da Udalsarea 21 bizirik dagoen sarea dela erakusteko. Hori dela eta, testuingurua gorabehera, barneko baliabideak bideratu dira Agenda Udalsarea 21a, udal-agenda eta ekitaldiak kudeatzeko, albisteak eta e-aldizkariak egiteko eta sare sozialetan Udalsarea 21en presentzia etengabe dinamizatzeko.

Adierazleak Datua Eskura dagoen dokumentazioa

Argitaratutako albisteen kopurua

124 Web albisteak

Argitaratutako e-aldizkariak

3

2014ko urtarrileko e-

aldizkaria 2014ko iraileko e-aldizkaria

2014ko abenduko e-aldizkaria

Izandako bisitak 223.208 Gizarte-sareak 843

Taula 2. Udalsarea 21eko webgunearen eguneratzearen adierazleak

4.3 ESTATU ETA EUROPA MAILAKO KANPAINETAN/DEIALDIETAN PARTE

HARTZEA

Hala, irailaren 16tik 22ra bitartean, urtero bezala, Mugikortasunaren Europako Astea egin zen, Europako Batzordeak sustatuta. Aurtengo edizioan "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lemapean, sareko kide diren 55 udalerrik eta eskualdeko 2 erakundek parte hartu dute. Tokiko partaidetza honek Euskadi, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren autonomia-erkidego parte-hartzaileen rankingean, 2. postuan jartzen du, Ihoberen eskualdeko koordinatzaile-lanari esker (Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa). Azpimarratu beharra dago 14 elkartek eta erakundek ere parte hartu zutela 2014ko Mugikortasunaren Astean; horien artean, EHUk eta hiru campusek (Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa), EAEko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak, Motor Verde erakundeak, Egibide Prestakuntza Zentroak eta Enkarterrialde elkarteak.

Astean zehar, toki-erakundeek 168 tokiko jarduera egin zituzten, eta 255 neurri iraunkor ezarri zituzten. Berriz ere, bizikletarekin nahiz difusioarekin zerikusia duten jarduerak egin ziren gehienbat; guztira, 95 jarduera. Neurri iraunkorrei dagokienez, erdiak baino gehiagok irisgarritasunarekin eta mugikortasunaren kudeaketarekin loturiko gaiak jorratu zituzten.

Page 11: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

9

Elgoibarko Udalak 2014ko Mugikortasunaren Asteko Urrezko Saria jaso zuen bere mugikortasun jasangarriko estrategiagatik eta bizikletak eta auto elektrikoak mailegatzeko sistema konbinatu berritzailearengatik.

Halaber, joanden azaroan, Conama 2014: Ingurumenari buruzko Biltzarra "Karbono-isurpen txikiko ekonomia" egin zuten Madrilen; bertan, Conama 2014 Sariak banatu ziren, udalerri txiki eta ertainen jasangarritasun-proiektu hoberenari. Oraingoan, sari horiek eskuratzeko hautagaitza aurkeztu zuten 27 udalerrietatik, Udalsarea 21eko 5 kide erregistratu ziren –Durango, Legazpi, Trapaga, Burgu eta Navaridas–. Nabaridasko landa-udalerriko naturaguneen hobekuntzarako proiektu integralak jaso zuen accesit saria, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrien kategorian.

Vitoria-Gasteizko Udalak, ekitaldiko erakunde sustatzailea den aldetik, protagonismo berezia du bertan: 4 komunikazio tekniko eta hainbat hitzaldi aurkezpen publikoetan, besteak beste, GT-4an. Hiriko eta hiri-inguruko azpiegitura berdeak eta Vitoria-Gasteiz SD-29, naturarekin berrikuntzan, hiri- eta lurralde-eredu ekologikoa edukitzeko. Durangoko Udala ekitaldian izan zen. Posterra eraman zuen, honako esperientzia honekin: Durango G3, Gazteak, Guretzat, Gurekin!

Azkenik, Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa ASYPS - Sozietateen jasangarritasunerako eta bilakaerarako elkarteak antolatutako topaketan eta jardueran izan zen: "Hiri-berrikuntza jasangarria lortzeko bidean. Hiri-mugikortasun jasangarriko planak". Halaber, hizlari izan zen "INGURUMEN KALITATEARI, OSASUNARI ETA ONGIZATEARI buruzko saio tekniko"an; bertan, publikoki aurkeztu zituen Osasun eta hiri-garapen jasangarria lantaldearen emaitzak: 'US21en 17. Koadernoa: Osasun eta hiri-garapen jasangarria eta Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean daukaten eragina aztertzeko online aplikazioa.

Azaroaren 22tik 30era, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea 2014 egin zen Euskadin, EAEko Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoak antolatuta. Europako kanpaina horren bidez, kontsumo-ohituren eta ingurumen-inpaktuen artean dagoen harreman zuzena azpimarratu nahi da. Bertan, Udalsarea 21en 24 kidek parte hartu zuten. Herri-administrazioak proposatutako 57 jarduketetatik 47 Udalsarea 21eko udalek proposatu zituzten.

Gainera, sareko kideek, toki- eta eskualde-mailan, bakarka, herritarren sentsibilizaziorako beste ekimen batzuk sustatzen dituzte, kanpaina jakin batzuen bidez, besteak beste: Erreka eguna, Zuhaitz eguna, Aste Berdea etab. Idazkaritza Teknikoak ez du horien gaineko datu erantsirik, baina Tokiko Agenda 21 horien behin betiko ezarpenerako eta finkapenerako esparrua izan da.

Udalsarea 21ek, nazioartean, urte hasieran aintzatespen berezia izan zuen, Sustainable Cities Europako plataformak, Aalborg+20 kanpainaren esparruan, jardunbide egokien eredu gisa Udalsarea 21 sarearen kasua argitaratu zuenean, haren webguneko "Gobernamendu eta Partaidetza" atalean. Urte honetan, Ihobek, ingurumen jarduketarako sozietate publikoa, Udalsarea 21en idazkaritza tekniko gisa, sarearen esperientzia aurkeztu zuen Bruselan, ICLEIko kideen asanblean, tokian tokiko jarduerak Europako estrategia globalei egiten dien ekarpena aztertu baitzuten.

Page 12: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

10

Page 13: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

11

Jarduera Eskura dagoen dokumentazioa

2014KO MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA

Udalsarea 21eko udalerriek 2014ko Mugikortasunaren Europako Astean izandako parte-hartzeari buruzko txostena

2014KO MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEKO SARIAK

Elgoibarko Udala, Urrezko Saria (<50.000 biztanle)

CONAMA 2014

Teknolurrak egitea Vitoria-Gasteizen azpiegitura berdearen euskarri gisa, hondakinen udal-planten azpiproduktuetan oinarrituta

IRRIGESTLIFE, Vitoria-Gasteizko parke eta lorategien ureztatze adimendunaren proiektua

Europako ICT4EVEU proiektua: Vitoria-Gasteizek eta Iruñeak ibilgailu elektrikoa eta elkarreragingarritasuna sustatzen dute karga-kudeatzaileen artean

Mugikortasun-eskema berria hiri adimendunentzat: MOVESMART proiektua Vitoria-Gasteizen

Durango G3, Gazteak, Guretzat Gurekin! Bigarren hezkuntzako tokiko ikastetxeekin lankidetzan hiria diseinatzeko prozesua, trenbideak lurperatzeak dakarren aukerako espaziorako Udalsarea 21en komunikazio teknikoa, Osasuna eta hiri-garapen jasangarria: toki-administraziotik erkidegoaren osasuna indartzeko proposamena Udalsarea 21en aurkezpen teknikoa

2014ko Conama Sariak

ACCESITA Nabaridasko landa-udalerriko naturaguneen hobekuntzarako proiektu integralerako eta horren aurkezpen teknikoa Aurkeztutako beste hautagaitza batzuk: Legazpi: Konpostaje puntuen araubide juridikoa eta erabilera-baldintzak arautzen dituen udal-ordenantza.

Durango: G3 Gaztea, Guretzat, Gurekin

Trapagako Granada ibaiaren birsortze ekologikoa, 2014

Biolortu: Burguko ortu ekologiko didaktikoa

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea

Europa osoan hondakinen sorrera prebenitzeko ekintza jasangarriak

Aalborg +20 Sustainable Cities

The Basque Network of Municipalities for Sustainability (Udalsarea 21)

Taula 3. Estatu eta Europa mailako kanpainetan/deialdietan parte hartu diren jarduerak

Page 14: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

12

4.4 BESTE ADMINISTRAZIO ETA ERAKUNDE BATZUEKIN

KOORDINATZEA/LANKIDETZAN JARDUTEA 2014an, sareko kide diren udalaz gaindiko erakundeekiko ohiko eta etengabeko lankidetza-ildoaz gainera (Ingurumen Sailburuordetza, Garraio Sailburuordetza, URA Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), Udalsarea 21ek erakunde arteko koordinazioa bultzatu eta sustatu du, hainbat eremutan, garapen jasangarriaren alde, toki-administrazioaren mailan. Duela 10 urte baino gehiago IVAPekin - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - hasitako lankidetza-esparruan, 2014ko eta 2015eko prestakuntza-eskaintza koordinatu eta programatu da, ingurumenari dagokionez, toki-administrazioko langileentzat; horretarako, lurzoru kutsatuen, eraikuntza eta eraispeneko hondakinen eta Natura 2000 Sarearen inguruko ekimenak sustatu dira, besteak beste.

EEE - Energiaren Euskal Erakundearekiko lankidetza sendotu egin da, Europar Batasunak Intelligent Energy Europe (IEE) programaren bidez finantzatutako Data4Action Europako proiektua martxan jartzean; proiektuan bazkide gisa parte hartzen du Udalsarea 21eko idazkaritza Teknikoak. 2014ko bigarren hiruhilekoan, alde biko lan-ildoak eta erantzukizunak zehaztu dira, eta, azaroan, nazioarteko gainerako bazkideekin topaketa egin da Bilbon. EHU-Unesco Katedrarekin lankidetzan, ekosistemen zerbitzuei buruzko prestakuntza-saio baten pilotajea egin da, eta oinarri gisa baliatuko da 2015erako euskal administrazio publikoko langileentzako prestakuntza-ildo baterako. Gainera, Nerbioi-Ibaizabal, Aiarako kuadrilla eta Debabarrena eskualdeetan zerbitzu ekosistemikoen metodologia baliozkotzeko eta osatzeko proiektu pilotu baten oinarriak zehaztu dira. Koordinazio-bilerak egin dira Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaia 21 Programaren eta Aalborg Konpromisoen ekarpenaren inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko koordinazioa bertako lurraldean Tokiko Agenda 21en prozesuen ebaluazioari eta jarraipenari buruzko informazioa ematera mugatu da. Hiru lurraldeetako foru-aldundiek biodibertsitateari buruzko lantaldean parte hartzen dute. 2014an, Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en artean duela urte batzuk dagoen koordinazio-ildoari jarraiki, koordinazioa hobetzea izan da helburu; horretarako, Ingurugelen presentzia eta partaidetza areagotu egin da Udalsarea 21 sarearen jardueretan –besteak beste, Batzorde Teknikoak edo horretarako lan-bilera bereziak–. Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoak Urdaibaiko Patronatuaren "Garapen jasangarritasunerako interpretaziorako, ikerketarako, gaikuntzarako eta jasangarritasunean heziketarako plana" egiten parte hartu du; horrek datozen 10 urteotarako jarduketa-ildoak jasotzen ditu, Urdaibai mundu-, estatu- eta toki-mailan jasangarritasuneko ikaskuntza-espazio bilakatzeko, eta natura- eta kultura-ondasunari balioa emateko, ekonomia berdearen eta erakargarritasun turistikoaren garapenerako oinarri gisa.

Page 15: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

13

Gaia, Telekomunikazioen Klusterrarekin lankidetza-proiektu publiko-pribatuaren diseinurako lan egin da, Mugi 21 tresna onlineko plataforma batera migratu ahal izateko, baina proiektuak, azkenean, ez du aurrera egin bide horretatik, ez baita finantzatzeko helburu izan aurkeztu den laguntza-deialdian; beste bide batzuetatik helduko zaio Idazkaritza Teknikotik. Estatu-mailan Magrama - Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekiko lankidetza azpimarratu behar da, beste urte batez, Mugikortasunaren Europako Astearen koordinazio-lanetarako, bai eta Conamarekiko lankidetza ere –izan ere, azken horrek Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoari berriz ere 2014ko edizioko Conama sarien epaimahaikide izateko gonbita egin dio–. Nazioartean, hurbileko harremana mantentzen da ICLEIrekin - Jasangarritasunaren Aldeko Tokiko Gobernuen Sarea- eta horren erakusle da 2014ko Icleiren Europako Biltzarraren antolakuntza eta harrera Bruselako Euskal Bulegoan; bertan, Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoak lehenengo aldiz aurkeztu zituen EAEn tokiko jasangarritasun-politikek eragindako inpaktu ekonomikoaren lantaldearen emaitzak. Beste alde batetik, urtero, Udalsarea 21ek sustatzen dituen toki-administrazioen jasangarritasun-politikak ebaluatzeko programaren esparruan, sarearen Idazkaritza Teknikoak, kide diren udalerri guztien izenean, udalaz gaindiko erakunde talde adierazgarri bateri tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatzeko informazioa eskatzen die, informazio horren iturri gisa. Besteak beste: URA- Ur agentzia; Añarbeko Urak; EVE-Ente vasco de la Energia; EDP- Energía; Iberdrola; ENEEK- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua; HAZI Fundazioa- Landa, itsasertz eta elikagaien sustapena; NEIKER- Nekazal Ikerketa eta Garapena Euskal Erakundea; Garbiker; Lanbide; Etxebide; Eustat; DGT; eta abar. Ondoren informazio hori landua eta bidalia izaten da udalerri bakontzari egokituta. Azkenik, zenbait erakunde jarri dira 2014an zehar Udalsarea 21ekin harremanetan, dela sareak lan egiteko duen moduari buruzko informazioa edo lan-eremu batzuetan –besteak beste, Argentinako DLS Behatoki Patagonikoaren kasua eta Kanaria Handiko Udalerrien Mankomunitatea– duen esperientziari buruzko informazioa eskatzeko, dela zenbait proiektutarako laguntza eskatzeko –besteak beste, Ecourbano ataria edo proposamen desberdinetarako laguntza eskatzeko Life+ deialdietarako, GKEek, tokiko aholkularitzarako erakundeek, etab.

Page 16: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

14

Erakundea Lankidetza-eremuak/-lanak

Eusko Jaurlaritza - Ingurumeneko Sailburuordetza

Biodibertsitateari buruzko lantaldea/IV. Ingurumen Esparru Programa/Geodibertsitatearen Estrategia/2020 Hondakinen Plana

Eusko Jaurlaritza - Garraio Sailburuordetza

Salgaien hiri-banaketako lantaldea

Eusko Jaurlaritza - URA Agentzia Jardunaldi Teknikoa eta Udalsarearen 16. Koadernoa

Ibilguak mantentzeko hitzarmenak sustatzea

Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila

Jardunaldi Teknikoa eta Udalsarearen 17. Koadernoa eta hirigintzako toki-ekimenen osasuneko eraginaren analisirako aplikazioa

Osasun publikoko langileen eta udal-langileen prestakuntza tresna zabaltzeko eta erabiltzeko laguntza-zerbitzua

Osasun-ikuspegia sartzea Berringurumena berrikuntza-proiektuetan, 2014.

IVAP

2014-2015 prestakuntza-programa zehaztea

Lurzoru kutsatuen eraikuntza- eta eraispen-hondakinen inguruko ikastaroen diseinua eta garapena, Natura 2000 Sarea etab.

EEE Data4action proiektua Informazioa trukatzea.

Unesco katedra Prestakuntza-pilotajea ekosistemen zerbitzuetan Zerbitzu ekosistemikoen metodologia 3 eskualdetan

AFA Hondakinei eta biodibertsitateari buruzko lantaldea

BFA Bizkaia 21 Programaren eta Aalborg Konpromisoen laguntza

Hondakinei eta biodibertsitateari buruzko lantaldea

GFA Tokiko agenden prozesuen ebaluazioa eta jarraipena

Hondakinei eta biodibertsitateari buruzko lantaldea

Ingurugelak Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 koordinatzea

Urdaibaiko Patronatua Urdaibaiko garapen jasangarrirako interpretaziorako, ikerketarako, gaikuntzarako eta jasangarritasunean heziketarako plana zehazteko lankidetza

Gaia Telekomunikazioen Klusterra

MUGI21 tresna onlineko sistemara migratzeko lankidetza publiko-pribatua.

MAGRAMA 2014ko Mugikortasunaren Europako Astea EAE mailan koordinatzea, toki-erakunde eta beste erakunde batzuentzat

Conama 2014 2014ko Conama sarien epaimahaikide gisa parte hartzea

ICLEI 2014ko Icleiko Europako Biltzarraren antolakuntza eta harrera Bruselako euskal bulegoan

Taula 4. Beste erakunde eta administrazio batzuekiko lankidetzen laburpen-taula

Page 17: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

15

5. LANTALDEEN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA

Udalsarea 21 jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak lan handia egin du 2014an, Tokiko Agenda 21i loturiko udal-teknikariz osatutako lantalde asko abian jarrita. Sarekideen % 78ek baino gehiagok, 156 udalerrik, parte hartu dute toki-jasangarritasunaren aldeko taldeetako batean. Horrela, eskuratutako emaitzek eta parte-hartzaileen gogobetetasunak erakundeen arteko lantaldeak sendotzen dituzte, EAEko toki-jasangarritasunerako oinarrizko tresna gisa.

US21 Kudeaketa Planak Ingurumen Sailaren eta bere kide diren udalaz gaindiko gainerako bat egin izanak aukera eman du Ihoberen unitateekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin eta Ingurumen Sailburuordetzarekin lankidetzako lan-plana ezartzeko. Bai eta Garraio Sailburuordetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin ere; horrela, zenbait lantalde edo laguntza-zerbitzu jarri dira martxan eta dagoeneko badaudenak aprobetxatu dira. 2002an sortu zenetik, Udalsarea 21ek ikuspegiak eta esperientziak aniztea izan du xede, euskal udalerrien garapen jasangarrian inplikatutako alderdien beharrei erantzuteko. Ondorioz, erakunde arteko lankidetza sustatzeko eredu hori dela eta, 30 lantalde baino gehiago jarri dira martxan eta kudeatu dira azken urteotan; horrela, sarearen funtsaren eta ezaugarrien gainean lan egiteko modu hori sendotu egin da, duela ia 13 urte sortu zenetik.

Lantalde bakoitzak bere gaia jorratu du, toki-erakundeen eta unean uneko udalaz gaindiko jasangarritasun-politiken eskakizunen arabera. Hala, besteak beste, biodibertsitatearen babesa, hiri-hondakinak eta osasunaren inguruko gaiak landu dira. Horiek guztiek dute helburutzat interes komuneko esparru baten gaineko ezagutza handitzea eta EAEko gainerako udalerrietan aplikatzeko moduko metodologia erabilgarri bat adostea.

Batzuetan, lantaldeak helburu den gaiari buruz duen ezagutza teknikoa edo aditua Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko langileek eta/edo Ihobeko – ingurumen jarduketarako sozietate publikoa) eta URAko (Ur Agentzia) arlo teknikoek dutena da. Hala ere, beste batzuetan, ezagutza hori Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek dutena da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, edo udalaz gaindiko beste erakunde batzuekin partekatzen dena, hala nola foru-aldundiekin edo Eudel, Sprilur, Orubide, erakundeekin, besteak beste. Nolanahi ere, Udalsarea 21eko lantaldeen bereizgarria da tarteko aldeen eta alde adituen kooperazioa eta lankidetza bilatzea, baterako ikaskuntza-prozesua eraikitzeko.

Page 18: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

16

Zehazki, 2014an, bi Jardunaldi Tekniko egin dira, bi lantalderi lotutako eman beharrekoei balioa emateko eta horiek zabaltzeko; bi lantalde horiek 2013an egin zituzten lan-bilerak. Jardunaldi horien bidez, gainera, talde horiek landutako gaien inguruko udalerrien esperientziak ezagutu genituen.

• "Udalerri osasungarriak, udalerri jasangarriak" jardunaldi teknikoa. • "Ura Euskadiko herriguneetan" jardunaldi teknikoa.

Halaber, Euskadin airearen kalitatea kontrolatzeko sare berriaren aurkezpenari buruzko hirugarren jarduera teknikoa antolatu zuten, Ingurumen Sailburuordetzaren Airearen Zerbitzuarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Laborategiekin elkarlanean. Horretan, airearen kalitateari buruzko sarearen unitate mugikor berriak bisitatzeko aukera eman zuten.

Gainera, urte honetan zehar Lurzoru Poluituei eta Hirigintzari buruzko ekitaldearen bilerak amaitu dira; foro horrek lurzoru poluituen gaineko arauetako prozeduren eta hirigintza-alorreko araudien (planeamendukoa, kudeaketakoa eta diziplinakoa) inguruko eztabaida- eta konparazio-foro bat sortzeko helburua du. Lantalde honetan 18 udalerrik, Sprilurrek, Orubidek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak hartu dute parte. Udalsarea 21en ondoriozko koadernoa prestaketa-prozesuan dago.

2014ko otsailean, lantalde berria jarri zen martxan, Udalsarea 21eko kideen tokiko jasangarritasun-politikek eragindako inpaktu ekonomikoa ebaluatzeko eta kalkulatzeko oinarri metodologikoak bateratzeko eta ezartzeko, EAEko ekonomiaren bultzatzaile gisa, BPGd-ari, enpleguari, zerga-itzulerari eta inbertsioari dagokienez. Lantaldean 9 udalek eta eskualdeko 3 erakundek parte hartzen dute. Emaitzak Icleiren Europako Biltzarrean aurkeztu dira Bruselan eta 2015eko Udalsarearen aurkezpen-bideoan gehitu dira.

Halaber, 2014an, Hiri-hondakinen toki-kudeaketari buruzko ekitaldea amaitu da, profil orotako udaletxeetara eta egungo kudeaketa-ereduetara egokitu daitekeen hiri-hondakinak kudeatzeko udal-ordenantza bat osatzeko helburua duena. 17 udalek, 6 mankomunitatek, 4 eskualde-mailako erakundek, Eudelek – Euskadiko Udalen Elkartea - eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak parte hartu dute. Garatutako lana 18 zenbakiko Koadernoan, "Etxeko eta merkataritzako zaborren udal-ordenantzaren eredua ezartzeko gida"n, jasotzen da; horrek laugarren Jardunaldi Teknikoa dakar, "Etxeko eta merkataritzako zaborren udal-ordenantzaren ereduaren aurkezpena", horren inguruko beste errealitate eta esperientzia batzuekin batera.

Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen eremuan, udalerrietan eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) kudeatzeko orduan dauden arazoak edo eragozpenak identifikatu eta aztertzeko, Auzolan 21 bat eratu da berariaz, tokiko erakundeei araudiak ezartzen dizkien eskakizunak betetzen laguntzeko, eta irtenbideak proposatu eta adosteko ekimenean praktikan jartzeko. Lantalde horren helburu nagusia Euskadiko udalei EEHak kudeatzeko araudi-esparru berria ezartzen laguntzea da. 11 udalerrik parte hartzen dute. Taldeko bilerak amaituta, horietako seik ordenantza onetsiko dute edo dagoena aldatuko dute, 2015ean zehar.

Page 19: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

17

Taldeko lanaren osagarri, udaletako zenbait politikari eta teknikari Gallartako Bizkaiko Txintxor Birziklategia (BTB) eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balioztatzeko planta bisitatu zuten. Halaber, Derion zepa siderurgikoz eraikitako eraikin bat eta, Durangon birziklatutako agregakinez egindako zenbait jarduera bisitatu zituzten.

Telefonia mugikorreko antenen ekitaldea inplikatuta dauden hainbat eragilek EAEko herrietan telefonia mugikorreko antenen instalazio egokia eta optimoa egiteko adostutako Jardunbide edo Gidalerro Egokien Kode bat erkatzeko talde gisa sortu da. 10 udalez, gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Zuzendaritzak, Ingurumen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Hezkuntza Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eudelek – Euskadiko Udalen Elkartea - eta Ihobek –Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa den aldetik– parte hartzen dute.

Biodibertsitatearen inguruko ekitaldea, beren udalerrietako biodibertsitatea hobetzen lan egiteko interesa duten Udalsarea21eko udalerrientzako topagune eta komunikaziorako espazio moduan sortu zen. Aurten egindako bileretan, udalerrietan fauna exotiko inbaditzailearen kudeaketa eta lorezaintza jasangarria –espezie inbaditzaileak prebenitzeko elementu gisa– aztertu dira, nagusiki. 15 udalerrik parte hartzen dute, 7 eskualde-mailako erakunderekin, hiru foru-aldundiekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailarekin batera.

Azkenik, 2014. urtean, Salgaien hiri-banaketaren inguruko ekitaldea jarri da martxan, udalerriei salgaien hiri-mugikortasunari eta kontsumorako produktuen garraiobideei loturiko arazoen ezaugarriak zehazten laguntzeko eta kolektibo kaltetuenekin adostutako irtenbideak bilatzeko, jasangarritasuna eta eraginkortasuna areagotzea xede dela. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Logistikako Euskal Institutuarekin koordinatuta, gidatzen duen lantalde hau Garraioa 2050 Liburu Zurian ezarritako Europar Batasunaren helburuekin lerrokatuta dago. Aipatutako liburu zuriak «2030eko hiri-logistika ia isurpenik gabea izateko estrategia, jardunbide egokien zuzentarauak osatuta, hiri-zamalanen fluxuak hobeto ikuskatzeko eta kudeatzeko» osatzeko betebeharra ezartzen du. Bertan, gainera, 7 udalek eta eskualdeko erakunde batek parte hartzen dute.

5.1 ESKUALDE-MAILAKO IKUSPEGIA TOKI-JASANGARRITASUNERAKO GAKOA DA

Eskualde-mailako erakundeen jarduna gakoa da toki-jasangarritasunerako. Tamaina txikiko eta baliabide gutxiko udalerri askok eta udaletxe batzuek, arrazoi estrategikoengatik, aipatutako erakundeen esku uzten dute Tokiko Agenda 21en kudeaketaren zati bat eta toki ekintzako planetan jasotako eskualde-mailako ekintzak garatzea. Horrenbestez, lantalde guztietan presentzia handia dute.

Horregatik dagoberariaz eskualde-mailako erakundeei zuzendutako lantaldea, eskualde-mailako ikuspegitik toki-jasangarritasunean aurrera egiteko. Guztira, besteak beste, 13 eskualde mailako erakunde eta agentzia, Bulegoa 21ak eta kuadrillak biltzen

Page 20: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

18

ditu, hiru lurraldeetako 108 udalerri ordezkatuz. Sinergiak identifikatzea, informazioa elkar trukatzea, esperientziak alderatzea eta ordezkaritza tekniko-politikoen bisitaldiak partekatzea dira helburuak. Azken horren adibidea da Arratiara 2013an eginiko bisitaldia, bosgarren edukiontziaren bidez hondakin organikoen bilketa martxan jartzeko lanak bertatik bertara ezagutzeko.

Lantaldea - Gaia Parte-hartzaileak eta

garapen-maila Azken eman beharrekoak

Eskura dagoen dokumentazioa

Osasunaren inguruko ekitaldea. Udal-politiketan osasuna txertatzeko gida, tokiko hiri-garapen jasangarriarekin hasita.

Burua: EJko Osasun Saila, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Amaiturik

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Udalsarea 21en 17. Koadernoa www.udalsarea21.net

Tokiko hiri-ekimenek osasunean duten eragina aztertzeko aplikazio informatikoa.

Eskatu erabiltzailea eta pasahitza [email protected] bidez.

Jardunaldi teknikoa: 2014ko apirilaren 8a 101 izena emanda, 71 bertaratu, gogobetetasuna: 7.7

Udalerri osasungarriak, udalerri jasangarriak. Baliatutako aurkezpenak

Uraren inguruko ekitaldea. Hiri-eremuetako ura eta ingurune hidrikoa

Burua: URA-Uraren Euskal Agentzia, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Amaiturik

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Udalsarea 21en 16. Koadernoa www.udalsarea21.net

2014ko maiatzaren 23ko Jardunaldi Teknikoa 60 izena emanda, 47 bertaratu, gogobetetasuna: 7,9

Ura Euskadiko herriguneetan. Baliatutako aurkezpenak

Lurzoruaren inguruko ekitaldea. Hirigintzako prozeduren eta lurzoru kutsatuen arteko disfuntzioak ezagutzea eta konpontzea.

Burua: Ihoberen Lurzoruen arlo teknikoa, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Amaiturik

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Udalsarea 21en X. Koadernoa Egiten

Jardunaldi Teknikoa, sareko gainerako kideentzat

2015erako aurreikusita

Ekonomia-inpaktuaren inguruko lantaldea. EAEko tokiko jasangarritasunak eraginda

Burua: ST-US21 Egoera: Amaiturik

Taldeko bilerak

Txosten erantsia Banako txostenak

Hiri-hondakinen tokiko kudeaketaren inguruko ekitaldea. Profil orotako udaletxeetara eta egungo kudeaketa-ereduetara egokitu daitekeen hiri-hondakinak kudeatzeko udal-ordenantza

Burua: Ingurumen Sailburuordetza, Ihoberekin koordinatuta Egoera: Amaiturik

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Udalsarea 21en 18. Koadernoa www.udalsarea21.net

Jardunaldi teknikoa: 2014ko abenduaren 16a 94 izena emanda, 69 bertaratu, gogobetetasuna: 7.5

Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko udal-ordenantza ereduaren aurkezpena

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen inguruko Auzolan 21. Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen udal-kudeaketa zailtzen duten arazoak aztertzea

Burua: Ihoberen Lurzoruen arlo teknikoa, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Abian da

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Gallartako BTB plantara eta Durangora bisita politiko-teknikoa

Irudiak Flickeren

Telefonia mugikorreko antenen inguruko

ekitaldea. Inplikatuta

dauden eragileek adostutako jardunbide egokien kodea

Burua: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Zuzendaritza Egoera: Abian da

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Page 21: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

19

Biodibertsitatearen inguruko lantaldea. Espezie inbaditzaileetan koordinatutako udal-ekintza

Burua: Ihoberen ingurune naturalaren arlo teknikoa, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Jarraitua

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Salgaien hiri-banaketaren inguruko ekitaldea.

Burua: EJko Garraio Sailburuordetza eta Logistikako Euskal Erakundea, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Abian da

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Donostiara bisita politiko-teknikoa

2015eko Urtarrilerako aurreikusia

Eskualde-mailako erakundeen lantaldea: sinergiak identifikatzea, esperientziak elkartrukatzea, ordezkaritza tekniko-politikoen bisitaldiak partekatzea (hondakinak, EKPB, etab.)

Burua: Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa Egoera: Jarraitua

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Hiriburuen lantaldea: sinergiak identifikatzea, esperientziak elkartrukatzea, (klima aldaketa, EKPB, etab.)

Burua: Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa Egoera: Jarraitua

Taldeko bilerak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Taula 5. 2014an aktibitatea izan duten lan-taldeak

Page 22: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

20

6. EAE-KO JASANGARRITASUN BEHATOKIAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA

Ihobek, Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa den aldetik, EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokiaren zereginak ere betetzen ditu, EAEko TA21en inguruan gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alderdietatik sortutako jarduerari buruzko informazioa eta sareko kide diren toki-jasangarritasuneko adierazle-sistemak eskura izateari esker. Informazio hori guztia MUGI21 informatikako aplikazioaren bidez –TA21en udal-kudeaketak errazteko tresna, tokiko ekintza plan bakoitzaren ildo estrategikoak, programak eta ekintzak biltzen dituena– dago eskuragarri. EAEko 165 udalerritan eta eskualde-mailako 8 erakundetan dago instalatuta eta 155 kontsultari egin die arreta. 2014an, TA21en 8. jarraipen eta ebaluazio programa garatu da; emaitza gisa, aurten guztira hiru lurralde historikoetako 81[1] toki-erakundek parte hartu du 2013ko eta 2014ko tokiko ekintza-planen aurrerapen-maila neurtzeko jardueretan, lanerako joera eta esparru nagusiak identifikatzen eta/edota 2012ko eta 2013ko tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatzen. Programan, halaber, berotegi-efektuko gasen 60 inbentario kalkulatu dira udaletan eta udalerrietan, parte hartzen duten toki-erakundeen aldetik. Horrekin guztiarekin, 2014ko EAEko toki-jasangarritasunari buruzko txostena egiten ari da; bertan, jasangarritasunaren udal-politiken bilakaera, joerak, erronkak eta etorkizuneko aukerak jasotzen dira, eta hura Aalborgen (2014) Sustainable Cities plataformari ematea aurreikusten da.

Gainera, 2014an, tak 21 Programaren 2. edizioaren emaitzak eskuratu dira, euskal Tokiko Agenda 21en kalitate globala zehazteko, udal-kudeaketako tresna honek erantzun beharreko oinarrizko 5 ardatz ebaluatzean: izaera estrategikoa, zeharkakoa, parte-hartzailea, eraginkorra eta jasangarritasunekoa. Deialdi honetan, sareko 41udalerrik parte hartu dute.

Teknikoki, tak 21 online aplikazio informatikoa da, eta TA21en 5 ardatzak neurtzen ditu, kalitateari buruzko 40 irizpidetan eta 100 adierazleren baino gehiagoren kalkuluan oinarrituta. Horrela, Tokiko Agenda 21en kalitate globalaren eta Udalsarea 21 sareko gainerako kideen ondoan duten kokapenaren berri izan dezakete. Gainera, tak21ek ebaluatzen dituen 5 ardatzetan ahalmenak eta lehentasun-eremuak identifikatuko dituzte, eta Tokiko Agenda 21en barneko eta kanpoko komunikazioaren edukiak hobetu ahalko dituzte.

2014ko edizioan, Durango izan da faktore horien araberako puntuazio altuena jaso duen Udalsarea 21eko udala, eta, hori dela eta, Euskadiko udalerri jasangarriaren

[1] Hor barruan sartzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren programaren barruan tokiko

ekintza-planak ebaluatzen dituzten udalerriak ere (Udalsarea 21en metodologiaren eta mugi

21 aplikazioaren bidez egiten dute).

Page 23: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

21

2014ko saria eman diote. Tolosak udalerrian jasangarritasun-politikak ezartzeko barneko egituraren eta antolaketaren aipamen berezia eskuratu du; Gasteizek, udalerrian jasangarritasun-politikak antolatzeko eta betearazteko aipamena; Maruri-Jatabek, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-kalitatearen emaitzak hobetu izanagatik; Durangok, azkenik, bi aipamen izan ditu: partaidetza publikoa eta gardentasuna sustatzeagatik, eta jasangarritasun-politikak ezartzeko garaian izandako ikuspegi osoagatik eta lidergoagatik.

Lantaldea - Gaia Parte-hartzaileak eta

garapen-maila Azken eman beharrekoak

Eskura dagoen dokumentazioa

8. TA21en ebaluazio- eta jarraipen-programa

Tokiko ekintza-planak ebaluatzen eta adierazleak kalkulatzen parte hartzen duten udalerriak: 81*

Lan-tailerrak Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta

Berotegi-efektuko gasen udaleko eta udalerriko inbentarioa kalkulatu duten udalerriak: 60

Materiala eta lan-protokoloak

www.udalsarea21.net

Berotegi-efektuko gasen kalkulua egiteko erremintak Udal eta udalerrien Berotegi Efektuko Gasen inbentarioak

tak21 programa 41

Banakako erantzunen txostenak

Banakako emaitzen txostenak

Errekonozimendu publikoko jardunaldia 2015ean

Taula 6. 2014ko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokiaren laburpen-taula

Page 24: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

22

7. BERRINGURUMENAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA

Berringurumena programa Udalsarea 21eko udalerriei zuzenduta dago, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren intereseko esparruetan udal-proiektu berritzaileak sustatzeko helburua du; esaterako.

Berringurumena programaren baitan martxan jarritako proiektu guztiek metodologia bat ondorioztatu behar dute, Euskadiko beste udalerri batzuetan aplikatzeko modukoa izan behar dena. Aurreko edizioetako proiektuen informazio www.udalsarea21.net.webeko Berringurumena atalean dago eskuragarri. Atal horretan, 2014an prestatutako sei infografia kontsulta daitezke, 3. edizioan (2012-2013) gauzatutako beste sei proiekturekin lotutakoak.

2014ko Berringurumena programaren 4. edizioaren bidez, bederatzi proiektu finantzatu dira, klima-aldaketaren arloko zazpi eta ondare naturalaren kontserbazioaren arloko bi. Lehentasuna eman zaie azterlanei eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzari. Era berean, estatuan eta Europan finantzazio-iturriak aurkitzea nabarmendu dira. Lortutako emaitzak laster zabalduko dira sarearen webgunean.

Alorra: klima-aldaketa arintzea

1) ‘Frakzio organikoa biltzeko eta kudeatzeko sistemaren optimizazioa, hiri-hondakinen udalerriz gaindiko kudeaketa sisteman integratuta’- Aguraingo kuadrilla.. Azterlan horrek frakzio organikoaren kudeaketaren ziklo osoaren kostuaren kalkulu osoa aurreikusten du, hondakinei eta geroko aplikazioari lotutako ingurumen-inpaktuen kudeaketa barne, bai eta frakzio organikoaren bilketa- eta kudeaketa-sistema ezartzea ere. 2) ‘Smart kalea’ Donostiako Udala. Etxebizitzetako energia-kontsumo arduratsua sustatzea eta pobrezia energetikoa aztertzea proposatzen du etxebizitzetan energia-kontagailu adimendunen sistema ezartzen eta. kontsumoen onlineko monitorizazioaren bidez.

3)"Nekazaritza ekologikoaren alorreko ekintzailetzari laguntzeko udal erakusketa-esparruak sortzea"- Burgeluko Udala. Ekimenak eskala txikian, ekintzaileei elikagai ekologikoak ekoizteko proiektua garatzeko aukera emango die, hasierako etapan, ikuspegi agroekologikotik. eta jasangarritasun-irizpideak txertatzeko prestatutako lursailetan.

4) ‘Egur- eta belar-hondakin biologikoen kontrol eta kudeaketa aurreratua’ –Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa. Egungo biohondakinen kudeaketari buruzko hasierako diagnostikoa egingo da, eskualdean balioztatzeko dagoen biomasaren eskariaren estimazioa barne, bai eta erretzeak egiteko motiboen diagnostikoa ere. Amaieran, Eskualdeko Ekintza Plana, betearazpenaren plangintza eta bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren analisia egingo dira konpostaje-prozesuetan biohondakinak berrerabili ahal izateko.

Page 25: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

23

5) ‘Landa-garraio publikoa eskualdeko eskariaren arabera abiatzeko bideragarritasun-azterlana’ - Uribe Kostako Mankomunitateak. NMankomunitateak eskaintzen duen garraiobide berri baten bideragarritasun azterlana, eskariaren araberako landa-garraioa, dauden mugikortasun-baliabideekin (Ukanauto), adinekoentzat eta/edo mugikortasun urriko pertsonentzat eta beste garraio publiko batzuk erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat.

6) ‘Auzo-taxi zerbitzua jartzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat’- Muxikako Udala. Udalerrian mugikortasun-arazoak dituzten bizilagunek behar dutenera egokitutako Taxi Zerbitzua eskaintzen du, irisgarritasuna sustatzeko, garatzeko eta bultzatzeko eta haiek udalerrian dauden garraio publiko intermodaleko espazioetara mugitzeko, bai eta Muxikako eta inguruko zerbitzu publikoetara errazago mugitzeko ere.

7) ‘Eskualde adimentsu, konektatu eta eraginkorra: smart city-aren eskualde estrategiaren definizioa’- Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal . Smart City estrategia definitzea eta energiaren, hondakinen eta garraioaren kudeaketa eraginkorragoa egiteko TA21en ezarpenean teknologien aplikazioaren lehen urratsak. Informazioaren teknologiak jasangarritasun-prozesuen hobekuntzari aplikatu nahi zaizkio, kostuak hobetu eta sinergiak identifikatuko dituen ikuspegi globalarekin, herritarren bizi-kalitatean zuzenean eragiten duten zerbitzuak hobetzeko. Alorra: Ondare Naturala babestea 8) ‘Basoa herriaren etorkizuna, herrian energia berriztagarriak garatzeko proiektua’ Zeraingo Udala. Zeraingo baso batetik ateratako biomasaz elikatutako hiri-berokuntzako sistema bat abiaraztea; lehenik, udalaren instalazioetan erabiltzeko eta, bigarren fase batean, partikularren etxebizitzetan 9) ‘HAPOa berriztatzearen aurreko ingurumen- eta kultura-diagnostikoa’- Legutioko Udala. Azterlan horren helburua da udalerria ingurumen- eta paisaia-unitate homogeneoetan sailkatzea eta unitate horien eraketaren eta egituraren azterlana egitea (ingurumen- eta kultura-aldagaiak), bi ikuspuntutatik ezarritako unitateak balioesteko, balio naturalak kontuan hartuta eta zerbitzu ekosistemikoak oinarri hartuta. Era berean, herritarrek parte hartzeko bideak dinamizatuko dira eta gunerik garrantzitsuenak eta balio handiena dutenak zehazteko diagnostiko orokorra egingo da eta, azkenik, ingurunea antolatzeko gomendioak proposatuko dira.

Page 26: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

24

Erakundea Proiektua Azken eman beharrekoak Eskura dagoen dokumentazioa

Aguraingo Kuadrilla:

Frakzio organikoa biltzeko eta kudeatzeko sistemaren optimizazioa, hiri-hondakinen udalerriz gaindiko kudeaketa sisteman integratuta

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Donostia-San Sebastian

Smart kalea, etxebizitzetako energia kontsumo arduratsuaren sustapena, eta pobrezia energetikoaren azterketa.

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Burgelu

Nekazaritza ekologikoaren alorreko ekintzailetzari laguntzeko udal erakusketa-esparruak sortzea

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Egur- eta belar-hondakin biologikoen kontrol eta kudeaketa aurreratua

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Uribe Kostako Mankomunitatea:

Landa-garraio publikoa eskualdeko eskariaren arabera abiatzeko bideragarritasun-azterlana

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Muxika Auzo-taxi zerbitzua jartzea mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21

Eskualde adimentsu, konektatu eta eraginkorra: smart city-aren eskualde estrategiaren definizioa

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Zerain Basoa herriaren etorkizuna, herrian energia berriztagarriak garatzeko proiektua

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Legutio HAPOa berriztatzearen aurreko ingurumen- eta kultura-diagnostikoa

Betearazpen-proiektua.

Jardunbide egokia Metodoa

webean 2015erako aurreikusia

Taula 7. Berringurumena 2014 laburpen-taula

Page 27: Laburpen memoria 2014 - Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea

www.udalsarea21.net

www.ingurumena.eus