Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari...

44

Transcript of Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari...

Page 1: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx
Page 2: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

Lagun euskaltzalea,

eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, Eragin barne-gogoetaren eztabaidarako idazkia

duzu. Gogoetaren helburua Euskal Herriaren berreuskalduntze-prozesuak datozen urteetan izan beharreko helburu eta

ezaugarriak zehaztea, eta, horiek erdiesten laguntzeko, EHEk izan beharreko izaera eta jorratu beharreko ildoa adostea da.

Hausnarketaren lehen geltokia idazki hau duzu. Idazki honen osaketarako gaurko eta atzoko EHEko kideen ekarpenak jaso

ditugu, bai eta EHEren inguruko lagunenak ere. Orain hurrengo etapari hasiera emango diogu, hain zuzen ere, idazki honetan

jasoak dauden proposamenen eztabaida, moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx gonbidapena: zu

ere etapa honen protagonista izatea. Zuk ere idazkia irakurri, aztertu, eta, ekarpenak eta moldaketak egitea. Euskal Herrian

Euskaraz euskaltzale guztion tresna baita, bai egun EHEn egituratuta lan egiten duten euskaltzaleena, bai Euskal Herri

euskaldunaren xedearekin bat egiten duten guztiena ere. Honegatik, guztion artean tresna honek, Euskal Herrian Euskarazek,

etorkizun hurbilean zein ekarpen egin behar duen eztabaidatu eta adostera goaz.

Idazkiaren eztabaida prozesua.

1. URTARRILAK 9: emendakinak aurkeztea. Emendakinak (testu moldaketa, kenketa edo gehikuntza) aurkezteko epe-

muga urtarrilaren 9a da. Emendakinok aurkeztea errazteko asmotan, taula-eredua osatu dugu, eztabaidarako idazki

honekin batera zabaltzen ari garena (jaso ez baduzue eskatu lasai beheko helbidean). Denbora tarte honetan

EHEren taldeak dauden herrietan aurkezpen eta eztabaidarako batzarrak egingo ditugu, zuzenean azalpena jaso,

zalantzak argitu eta iritziak trukatzen hasteko.

Emendakinak bideratzeko EHEko egituraren bidez egin daiteke, honetarako EHEko edozein kiderengana jo

dezakezu, edo, zuzenean helbide honetara bidaliz egin daiteke ere: [email protected]

2. URTARRILAK 16: idazki moldatuaren igorpena. Urtarrilaren 9rako jasoko diren emendakinak idazkian txertatuko dira,

eta, urtarrilaren 16an igorriko dizuegu Nazio Batzarrean onarpenera proposatuko den idazkia. Punturen batean iritzi

kontrajarriak egongo balira, iritzi ezberdinak igorriko dizkizuegu eta batzarrean bozkatuko dira, aldekotasun gehiena

lortuko duen posizioa idazkian txertatuko delarik.

3. URTARRILAK 28: idazkia onarpenerako aurkeztu Nazio Batzarrean. Orain hasiko dugun etaparen geltokia Euskal

Herrian Euskarazen Nazio Batzarra izango da. Bertan Izan, Egin, Eragin gogoetaren idazkia denon onarpenera

aurkeztuko dugu, eta, onartua balitz etorkizuneko EHEren oinarria bertan finkatuko dugu. Era berean, punturen

batekin posizio kontrajarriko ekarpenak egongo balira, bozkatuko ditugu.

Aukera hau baliatuz, Euskal Herrian Euskarazen Nazio Batzarrera dagoeneko gonbidatzen zaitugu. Esan bezala, EHE

euskaltzale guztion tresnatzat dugularik, euskaltzale guztiok gaude gonbidatuta bere Nazio Batzarrera. Honakoa

duzue hitzordua:

Euskal Herrian Euskaraz

NAZIO BATZAR IREKIA

URTARRILAREN 28an, larunbata.

Goizeko 10:00etan*

Gure Etxea eraikinean (Foruen Plaza)

ALTSASU

Oharrak: batzarraren antolaketan laguntzeko eskertuko genizueke zuen asistentzia baieztatzea helbide honetara

idatziz: [email protected]

* Hasieran banatutako idazkian hasteko ordua 9:30ean jarria genuen, baina batzarraren ordutegia berrikusita

hasiera ordua goizeko 10:00etara atzeratu dugu.

Hurrengo geltokia: EUSKARAZ BIZI EGUNA, martxoak 18, Arrasaten.

Gogoeta-prozesuaren ondorengo mugarria 2017ko Euskaraz Bizi Eguna izango da. Hain zuzen ere, hurrengo urteetarako

EHEren ildo eguneratuaren aurkezpen nazionala bertan egingo dugu. Egun hau ondorengo hilabeteetan luzatuko den

sozializazio prozesuaren abiapuntua izango da. Baina ez hori bakarrik, benetan inportantea dena, Euskaraz Bizi Eguna EHEren

ildo eguneratuaren aplikaziorako abiapuntua izango da. Aurrerago xehetasun gehiago emango dugun arren, jada

aurreratzen dizuegu 2017ko Euskaraz Bizi Eguna martxoaren 18n Arrasaten izango dela.

Egina duzu beraz gonbidapena! Jarraian duzun idazkia irakurri, hausnartu, eztabaidatu, ekarpenak egin… eta Nazio Batzar

irekian elkar ikusiko dugu. Are garrantzitsuagoa dena, egunez-egun, herrian, auzoan, ikastetxean, lantokian, euskaltegian,

dendan, kalean… Euskal Herri euskalduna eraikitzen elkar aurkituko dugu!!!

Page 3: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

2

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ AURRERA BEGIRA

(IZAN, EGIN, ERAGIN gogoetaren eztabaidarako idazkia) 5

AURKIBIDEA.

1.- KOKAPENA……………………………………………………………………………………………………………3 1.1.- SARRERA………………………………………………………………………………………………………………………..3 10 1.2.- EHE EGUNERATUZ: IZAN, EGIN, ERAGIN GOGOETA…………………………………………………………………….4

1.3.- IZAN, EGIN, ERAGIN GOGOETA-PROZESUAREN IZAERA……………………………………………………………….5

2.- IBILBIDEA LABURREAN……………………………………………………………………………………………....5 15

3.- EUSKAL HERRIAREN BERREUSKALDUNTZE-PROZESUA AURRERA BEGIRA……………………………………7 3.1.- HERRITAR ELEANITZEZ OSATUTAKO EUSKAL HERRI EUSKALDUNA, AZKEN HELBURU GISA………………………...7

3.1.1.- Zergatik………………………………………………………………………………………………………………………………..7

3.1.2.- Zertarako……………………………………………………………………………………………………………………………...7 20 3.1.3.- Nola irudikatzen dugu……………………………………………………………………………………………………………...8

3.1.4.- Belaunaldi-erronka………………………………………………………………………………………………………………….9

3.1.5.- Euskara eta euskal estatu burujabea………………………………………………………………………………………….10

3.2.- BERREUSKALDUNTZE PROZESUAREN EGUNGO FASEA………………………………………………………………...11 25 3.2.1.- Fase honetarako helburu orokorrak……………………………………………………………………………………………11

3.2.2.- Fase honen izaera…………………………………………………………………………………………………………………12

3.2.3.- Fase honetan landu beharreko eremuak: prozesu integrala…………………………………………………………….14

3.2.3.1.- Euskal Herri euskaldunaren aldeko kontzientziazio ideologikoa eta indar-metaketa…………………..15

3.2.3.2.- Euskararen normalizazioan jauzia: euskararen gutxienekoen inguruko herri-akordioa………………...16 30 3.2.3.3.- Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaldu……………………………………………………………………..18

3.2.3.4.- Sortutako aukerak baliatu: hautua sustatu……………………………………………………………………...19

3.2.3.5.- Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun…………………………………………………………………19

4.- EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ AURRERA BEGIRA………………………………………………………………20 35 4.1.- EHEren FUNTZIOAK FASE HONETAN……………………………………………………………………………………..20

4.2.- EHEren IZAERA FASE HONETAN…………………………………………………………………………………………..22

4.3.- EHEren ESTRATEGIA………………………………………………………………………………………………………...23 40 4.3.1.- EHEren estrategiaren ardatzak………………………………………………………………………………………………...23

4.3.2.- EHEren lan-ildoak. Nazioan eta herrietan……………………………………………………………………………………24

4.3.3.- EHEren lan moldeak eta ekimenak………………………………………………………………………………………...…25

4.4.- EHEren ALIANTZA-EREMUAK ETA AUKERAK…………………………………………………………………………....27 45 4.4.1.- Euskalgintza…………………………………………………………………………………………………………………..……27

4.4.2.- Herri mugimendua……………………………………………………………………………………………………………….27

4.4.3.- Euskararekiko helburuak gurekin konpartitzen duten bestelako sektoreak………………………………………….29

4.4.4.- Instituzioak…………………………………………………………………………………………………………………………29

50 4.5.- EHEren KANPO-KOMUNIKAZIOA ETA DISKURTSOA…………………………………………………………………..29

4.5.1.- EHEren kanpo-komunikazioa………………………………………………………………………………………………….29

4.5.2.- EHEren diskurtsoaren ardatzak………………………………………………………………………………………………..32

4.6.- EHEren ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA……………………………………………………………………...33 55

4.7.- EHEren FINANTZAKETA…………………………………………………………………………………………………....37

4.8.- EHE ETA EUSKALGINTZA……………………………………………………………………………………………….….39 60

Page 4: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

3

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ AURRERA BEGIRA

65 KOKAPENA.

1.1. SARRERA.

1979. urtean Euskal Herrian Euskaraz (EHE) euskararen defentsa eta aldarrikapenerako herri mugimendua 70 sortu zenetik, ibilbide oparoa izan duela ezin da ukatu. Edozein jende-taldek bezala batzuetan ez du

asmatu, akatsak egin ere egin ditu, eta beste hainbatetan ezina nahiari gailendu zaio; baina dudarik ez

dugu egindako ibilbide osoaren emaitza guztiz positiboa izan dela. Antolakunde xumea izanik ere,

euskararen eta Euskal Herri euskaldunaren aldarrikapenari tinko eutsi dio hamarkadaz hamarkada, garai

onenetan eta garai zailenetan. Ekinbide horretan euskalgintzako gainontzeko eragileak eta herritar 75 euskaltzaleak bidelagun izan ditu. Era berean, baliabide eskasia euskaltzaletasun irmo, lanerako eta

borrokarako grina eta ilusioarekin gainditu du; berreuskalduntzerako urrats berriak proposatuz edo

hirugarrengo baten proposamen baliagarriak gauzatzen lagunduz. Zalantzarik gabe, EHEren ekarpenik

gabe euskararen eta euskaldunon hizkuntza-komunitatearen egoera askoz ere okerragoa izango

zatekeen egun. 80

EHE sortu aurreko garaian euskara (eta berarekin batera euskararen herria) historiako unerik zailenean

zegoen: hizkuntza-komunitatea guztiz desegituratuta, hizkuntza-transmisioa gero eta ahulago, betekizun

funtzionalak etengabe galtzen,… Azken finean, hizkuntza-ordezkapena zeharo aurreratua zegoen

euskararen kalterako, eta zalantzarik gabe, azken estadioetan sartua. Desagertze-joera hari buelta eman 85 izan ez balitzaio, egun euskara guztiz zokoratua egongo zen bere jatorrizko lur eremuan. Zorionez, EHE

sortu aurreko hamarkada hurbiletan, euskararekiko kezka zuten hamaika herritar konprometituk, kezka

hura euskararen berreskurapenerako egitasmo zehatzetara zuzendu zuten. Bestetik, ardura hura bera

partekatzen zuten beste herritar askok ere euskararen aldarrikapena proiektu politiko eta sozial

zabalagoetan txertatu zuten, Euskal Herri euskalduna herri honen gehiengoarentzat ametsa eta helburua 90 bilakatuz. Herri-ekinbide zabal eta iraunkor hari esker, saihetsezina zirudien euskararen atzerakada

historikoa geratzea lortu zen, ondorenean itzultze-prozesuaren oinarriak jartzen hasiz. Garai hartan kokatu

behar da Euskal Herrian Euskarazen sorrera, hainbat herritar euskaltzale elkartu eta modu antolatuan,

EHEren bitartez hain zuzen, beren ekarpena artean egiten hasi baitziren.

95 Esan bezala, behin hizkuntza-ordezkapena neurri handi batean galgatuta (guztiz ezin esan, eremu

geografiko eta funtzional batzuetan oraindik atzerakadak jarraitzen du-eta), euskararen

berreskurapenerako oinarriak finkatzen hasi zen gure herria, euskararen aldeko herri mugimenduak

gidaturik. Honela, azken hamarkadetako euskararen aldeko lana hainbat ekinbidek ezaugarritu dute;

hala nola, hizkuntza-transmititzeko azpiegitura sortzeak, lege-estatusaren aldarrikapenak (partzialki 100 eskuratua oraingoz), erabilera sustatzeko egitasmoen zabalpenak, euskaldunak trinkotzeko guneen

sorrerak, arnas-gune geografiko eta funtzionalen sustapenak, euskara funtzio linguistiko guztietara

zabaltzeko ekinbideak eta abar. Bistan denez, oinarria finkatu eta abiapuntu horretatik emaitza

ikusgarriak lortu dira. Izan ere, munduan dauden gutxiagotutako milaka hizkuntzetatik gutxik lortu du

euskara zegoen putzu ilunetik tamainako indarrarekin ateratzea (munduko hizkuntza-aniztasunaren 105 ikuspegitik zoritxarrez ere esan beharra dago). Milaka eta milaka euskaltzalek egindako lanari esker

(askok EHEn edo euskalgintzako beste eragileetan parte hartuz), bai zuzenean konpromiso pertsonalak

hartuz edo egitasmoak sustatuz, bai instituzio eta eragileei norbere eskumenetan neurriak har zitzaten

Page 5: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

4

eraginez, euskararen ordezkatze-prozesua eteteaz gain, euskararen berreskurapen edo normalizaziorako

lehen urratsak (makalak izan ez direnak egia esateko) eman dira azken hamarkadetan. 110

Berrogeita hamar urte inguru iraun duen fase historiko honen ondoren, Euskal Herria berreuskalduntzeko

prozesua bidegurutzean dagoela iritzi partekatua da euskaltzaleon artean. Bi irtenbide besterik ez duen

bidegurutzea: urrats edo jauzi berriak ematea, hamarkadetako euskararen aldeko eginahala irabazteko

bidean jarriz, ala, bestetik, orain arteko bide beretik jarraituz edo okerreko bideak hartuz, ez soilik 115 berreskurapen-prozesua geratzea, baita atzerako norabidean sartzea berriz ere ezinbestean. Euskararen

berreskurapena eta normalizazioa ez da ezinbesteko patua, euskararen komunitatea ez dago

halabeharrez berregituratzeko bidean, nahiz eta batzuetan sentsazio hau izan. Etorkizuna ez dago

idatzita. Euskara etorkizunean munduko hizkuntzen artean bere txokotxoa izan eta hiztun-komunitate bat

egituratzen duen hizkuntza izan daiteke, ala, desagertutako hizkuntzen museora kondenatutako 120 hizkuntza izan daiteke, historian zehar milaka hizkuntzarekin gertatu bezala eta datozen hamarkadetan

beste ehunka hizkuntzarekin gertatuko den bezala.

Baina hori guztia gutxi balitz, abagunearen fokoa zabalduta, euskarari eta bere normalizazioari zuzenean

edo zeharka eragiten dioten aldaketa garrantzitsuen erdigunean gaude bete-betean. Mota guztietako 125 aldaketak gainera: politikoak, sozialak, teknologikoak, kulturalak, ideologikoak,... Hamarkadetan zehar

mugiezinak ziruditen “egiak” jausten edo eraldatzen ari diren bitartean, “egia” berriak ez dira ortzi-mugan

ageri. Gaurko ziurtasunak biharko ziurgabetasun bihurtzen dira. Garai nahasi eta aldakorrak beraz, baita

euskararen aldeko jardunbidearentzat ere. Horrek zalantzak edo nora-eza (beldurrak ere bai) zabaldu

besterik ez du egin egungo jendartean eta norbanakoarengan, baita gure herrian eta euskaltzaleongan 130 ere. Beraz, abagune konplikatuan gaude berreuskalduntze-prozesuaren etorkizuneko nondik-norakoa

zehazteko orduan. Arriskuez beteriko abiagunea bai, baina baita aukerez beterikoa ere. Gure erronka

arrisku horiei aurre egin eta aukerak ahalik eta hoberen baliatzea da.

1.2. EHE EGUNERATUZ: IZAN, EGIN, ERAGIN GOGOETA. 135

Aurreko atalean aipatutako egoerak Euskal

Herrian Euskarazi eragin dio bete-betean. Bai

berreuskalduntze-prozesuak egun bizi duen

apalaldiak, bai munduan eta Euskal Herrian 140 gertatzen ari diren aldaketek EHEren

osasunean eragin dute. Baina arazoaren

jatorria ez dago soilik kanpoko faktoreetan.

EHEk berak ez du asmatu tamainako

eguneratzea egiten, ahaleginak egin arren. 145 Horrek guztiak EHEren baitan krisia izatea

ekarri du. Krisi estrategikoa, krisia jardueran,

krisia antolamenduan,… antolakundea guztiz

zeharkatzen duen barne-krisia da. Horregatik,

krisi integral honi erantzuteko EHE goitik 150 behera berrikusi eta eguneratuko duen

gogoeta-prozesua beharrezkoa da. Horixe izan nahi du, hain zuzen ere, Izan, egin, eragin gogoetak.

Kontziente gara ere gogoeta honetan ez ditugula erantzun egoki guztiak topatuko. Zalantzarik gabe,

epe ertainera orain erabaki eta zehaztuko duguna berrikusi beharko dugu, asmatutakoa berresteko eta

ez asmatutakoa moldatzeko. 155

Bere ibilbideko beste krisietan EHEk gaitasuna izan du bere ibilbidea egokitu eta eguneratzeko. Izan ere,

hainbat unetan autokritika egin, aurreratutakoa baloratu, eta, gabeziak edo akatsak nabarmendu

ditugu zuzentze bidean jartzeko. Une honetan ere ariketa berdina egitea dagokigu, eta horretarako

tresna izan nahi du Izan, egin, eragin gogoetak. 160

Hortaz, aipatu garai nahasien aurrean, eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea bidegurutzean aurkitzen

denean, ausardiaz jokatzeko unea dugu. Balantze zintzoa egin, egoeraren azterketa zorrotza ere bai,

eta, aurrera begirako proposamen ausart eta eraginkorra osatzen ahalegindu behar dugu. Horretarako,

perspektiba luzeko begirada izan behar dugu, ikuspegi estrategikoa, euskararen normalizazioa helburu 165 duen jarduera fase berri batera eramateko, irabazteko bidean jartzeko.

Page 6: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

5

1.3. IZAN, EGIN, ERAGIN GOGOETA-PROZESUAREN IZAERA.

Nolako gogoeta eman nahi, halako metodologia erabili beharko. Hasteko, egungo EHEko kideen 170 ekarpenez gain, aurretik EHEn egondako kide ohien eta EHEren proiektuarekin bat egiten duten hainbat

eta hainbat lagunen ekarpenak bildu ditugu. Ekarpen horiekin guztiekin eztabaidarako idazki hau osatu

da. Hurrengo urratsa idazkia eztabaidagai jartzea izango da; bertan jasotako proposamenak aztertu

ondoren, moldatu, baztertu,… edo egokiak direla balioetsiz gero, onartzeko. Idazkiaren eztabaidan,

aurreko urratsean bezala, egungo kideez gain, kide ohien eta inguruko lagunen parte hartzea bilatuko 175 da.

Gogoeta-prozesuaren emaitza EHEren (eta gure ustez euskalgintzak izan beharreko) ildo eta jarduera-

proposamen eguneratua izango da. Krisi egoeratik atera eta norabide egokia finkatuta, helburura jauzia

emateko. 180

Zalantzarik gabe, oraingo gogoeta honetan ez dugu bete-betean asmatuko. Orain ditugun galderei

emango dizkiegun erantzun batzuk okerrak izango dira, edo moldaketak egin beharko dizkiegu

aurrerago. Era berean, abagunea horren aldakorra izanik, etorkizunean sortuko zaizkigun erronka eta

aukera berrietara egokitzeko ariketak egin beharko ditugu. Eta noski, tarteko helburuak erdietsiko ditugun 185 heinean, hauetan oinarrituta asmo handiagoko helburu berriak gehituko dizkiogu EHEren ildoari.

IBILBIDEA LABURREAN.

Sarreran aipatu bezala, EHEk ibilbide luze eta oparoa egin duela esan dezakegu. Bere jaiotzetik, unean 190 uneko irakurketak eginez, bere helburuak lortzeko arduraz jokatuz eta horietara iristeko ildo ahalik eta

aproposena diseinatuz eta garatuz.

Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko

azaroaren 4an aurkeztu zen jendaurrean. 195 Durangoko Azoka aukeratu zen lehen

agerpena egiteko eta “Euskararik gabe, Euskal

Herririk ez” lema-pean ekin zion bideari. Egun

hartan, euskaldunok osatzen zuten

komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, 200 Euskal Herri euskalduna erdiestea helburu zuela

eta honetarako izaera erreibindikatzailea eta

borrokalaria izango zela adierazi zuten EHEren

sortzaileek. Garai hartan euskarak ez zuen

zentralitaterik, ez eztabaida publikoan ezta 205 instituzio eta eragileen praktiketan ere.

Hizkuntza-komunitatea guztiz desegituratuta

eta zatikatuta zegoen. Horregatik, euskararen

egoerarekiko eta euskaldunok euskaraz bizi

ahal izateko pairatzen genituen oztopoekiko kezka zuten pertsona batzuek EHE sortzea erabaki zuten. 210

Euskal Herrian Euskaraz sortu zenetik, argi izan du ez zela izango bere ekimena bulego baten barruan

aurrera eramango zuen eragilea; guztiz kontrakoa, kalea hartzea, herritarrak kontzientziatu eta aktibatu,

eta, eragile eta instituzioei zuzenean interpelatzea lehenetsiko zuen. Hala, hasieratik bertatik EHEk dei

egin zien herritarrei Euskal Herria berreuskalduntzeko borrokara batzera. Euskaldunei zera eskatu zitzaien: 215 “Euskaraz egin dezagun. Euskaldun bezala ditugun eskubideak defenda eta eska ditzagun”. Euskaldunak

ez zirenei aldiz: “Euskara ikas. Euskara dohainik ikasteko duten eskubidea defenda eta eska”. “Jakitun

gara denok: ez dago Euskal Herririk, eta are gutxiago euskal naziorik, euskararik gabe”. Zera ere argi utzi

zuen: “guk, geure eskubideetan zauriturik, gogorki erantzungo dugu”.

220 Hizkuntza eskubideak borrokatuz, Euskal Herri euskalduna eraiki!

Eta horrela ekin zitzaion bideari, irmo, gogotsu, kementsu, betiere helburua garbi zegoelarik. Euskaldunoi

urratzen zaizkigun hizkuntza-eskubideen defentsa eta salaketa lanak hartu zuen EHEren jardunaren zati

nagusiena, hamaika ekimen anitz abiatuz: euskarazko hedabideak eskatzeko, udal ordenantza egokiak

aldarrikatzeko, Vascuencearen Legea arbuiatzeko, justiziaren euskalduntzea galdegiteko… 225

Page 7: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

6

Zapalkuntzaren aurkako borrokan izandako ibilbide horretan, 90eko hamarkadara heldu zen. Trantsisioan

finkatutako marko juridikoa agortuta zegoen. Euskararen aldeko legedi eta neurrien emaitza

erdipurdikoa. 1992an, 8.000 euskaltzalek, garaiko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren politika salatu eta

haren dimisioa eskatu zuten. 1993an, “Eman bidea euskarari. Atzerapausorik ez” lelopean manifestazioa 230 egin zen Donostian... 1994an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako legebiltzarkide-gai erdaldunen kopurua

%56koa zela eta, “eman botoa euskarari” kanpaina abiatu zen, eta ondoren, EHEko 3 kide larrugorritan

sartu ziren Arabako Batzar Nagusietara.

Horiek eta gehiago izan ziren EHEk

egindakoak, eta gogora ekartzekoak 235 dira azken urte hauetan zapalkuntzari

aurre egiteko baliatu diren bestelako

ekimenak: Ezabaketa Egun bezala hasi

eta Ezabaketa Aste bihurtu den urteroko

ekimen parte hartzailea; zapalkuntzari 240 aurre egiteaz gain, dinamika eraikitzaile

eta parte hartzaile gisa gorpuzten joan

den Hizkuntza Eskubideen Eguna.

euskaldunon eskubideen zapalketari

aurre egin eta euskararen normalizazioa 245 bultzatzeko jai eta aldarrikapen eguna

Lesaka, Oiartzun, Santurtzi, Azpeitia,

Atarrabia eta Ondarroan.

Urratsez urrats, Euskal Herri euskalduna eraiki! 250 Zapalkuntza agerian uzteaz gain, EHEren beste jardun nagusiak Euskal Herri euskalduna gaurdanik

eraikitzean datza, hots, dinamika eraikitzaileak abiatzean. Euskarari lehentasuna ematea edozein

dinamikaren oinarritzat, eta ofizialtasunaren aldarriak paper berezia jokatzen du bide horretan. Alta,

eraikuntza lan hori auzolanean oinarritzea bultzatzen da, euskaraz bizi nahi badugu, norbanako

bakoitzetik hasita baina guztiok batera ekin behar baitiogu, urratsez urrats, Euskal Herri euskaldunaren 255 bideari. Aspaldi hasi zen bide hori: Euskarazko hedabideen aldeko ekimenak bultzatu, “euskara benetan

gure udaletan” leloaren baitan abiaturiko dinamika eta horren ostetik abiaturiko udalerri euskaldunen

mugimendua, ofizialtasunaren aldeko dinamika iraunkorra... Herria berreuskalduntzeko bidean, EHEtik

normalizazio prozesuan lan egin euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera. Kontseiluaren

sorrerarekin batera, normalizazio planak bultzatu dira herrietan, eta baita nazio mailan ere. Normalizazio 260 planetan eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera, herritarren parte hartzea bultzatu nahi izan da

EHEtik.

“Euskaraz bizi, Euskal Herri euskalduna eraiki”

Horrela, 2000. hamarkadako erdialdera heltzen gara. Marko aldaketa erdiesteko indar-metaketa 265 nahikorik ez dago. Euskal Herrian ziklo berri baterako ateak irekitzen daude. Egoera horretara egokitu

nahi du ere EHE. Eta horretarako Euskaraz Bizi dinamika indartzeko apostua egiten du.

Euskal Herri euskalduna, euskaraz biziko den herria berreraiki nahi da; eta bide horretan, argi izan behar

da zapalkuntza agerian uzten duten dinamikekin batera herri euskalduna helburu duten dinamika 270 eraikitzaileak uztartzea beharrezkoa dela. Baina euskarak lehentasuna behar du esparru guztietan,

gugandik hasita. Gure egunerokoan, erdarekiko sumisioarekin hautsi eta euskaraz bizitzeko hautua

lehenetsi behar dugu, norbanako bakoitzak egin beharreko autodeterminazio ariketa gisa. Honekin

batera, espazioak euskalduntzea eta gaur egunekoak babestea biziki garrantzitsua zaigu. Bestalde,

hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidearen aldarrikapenak garrantzi bizia hartzen du. Argi eta 275 garbi esan behar dugu euskarari lehentasuna emanaz, berreuskalduntze prozesua helburutzat izango

Page 8: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

7

duen hizkuntza politika behar dela, eta hori inongo kanpo esku hartzerik gabe Euskal Herrian erabakitzeko

eskubidea daukagula. Zer esanik ez, maila juridikoan, euskarak gaur eguneko menpeko estatusak

gainditu eta lehentasunezko estatusa behar baitu Euskal Herri osoan. Ofizialtasunaren aldarriak beraz,

inoiz baino gaurkotasun handiagoa dauka egun, eta EHEk bide horri arnasa ematen jarraitzeko hautuan 280 dihardu.

EUSKAL HERRIAREN BERREUSKALDUNTZE-PROZESUA AURRERA BEGIRA.

3.1. HERRITAR ELEANITZEZ OSATUTAKO EUSKAL HERRI EUSKALDUNA, AZKEN HELBURU GISA. 285

3.1.1. Zergatik.

Aipatu bezala, nortasun propio eta kontzientea duen herri

baten izatea definitzeko faktore objektiboak eta subjektiboak 290 daude. Horregatik, Euskal Herri euskaldunaren zergatia

arrazoitzeko orduan bi faktore-multzo horietako argudioak

ditugu.

Lehenik eta behin, objektiboki herri bat badagoela berretsi behar dugu. Historia propioa, kultura propioa, 295 nortasun propioa duena, baina, ororen gainetik hizkuntza propioa duena. Euskara hizkuntza bereizgarri

gisa izateak ezaugarritzen du Euskal Herria. Euskara herri honen berezko hizkuntza bakarra da, bertoko

hizkuntza bakarra. Era berean, munduko beste hizkuntza-komunitateetatik bereizten gaitu. Hori guztia

horrela izanda, izate honetatik eskubide kolektiboak eratortzen dira, besteak beste, hizkuntza-komunitate

hau euskaraz bizi ahal izateko eskubidea eta etorkizunean euskaldun izaten jarraitzeko eskubidea. 300 Zilegitasun osoa dugu. Gainera, euskarak eta euskaldunok historikoki pairatu dugun jazarpen eta

bazterketak bidezkoago egiten du Euskal Herri euskaldunaren aldarria.

Bigarren zergatia herri hau osatzen dugunon borondatea edo nahia dago. Borondate hau euskara

galzoritik ateratzeko hamaika ekimen herritarretan hezurmamitu da azken hamarkadetan, eta, egun, 305 euskara normalizatzeko herri-eskaeraren inguruan biltzen da. Eskubidea eta zilegitasuna izatea bezain

garrantzitsua da nahia izatea. Borondaterik ez badago, ezinezkoa izango da euskarak bizirik irautea bera.

Herri honen erabakiaren araberakoa izango da etorkizunean zein hizkuntzatan hitz egingo duen,

ondorioz, bere esku dago euskararen etorkizuna.

310 Beraz, Euskal Herriak eskubidea du eta borondatea du. Ondorioz, etorkizun hurbilean Euskal Herria

euskalduna izatea demokratikoa dela diogu.

3.1.2. Zertarako.

315 Euskal Herria euskalduna izatea, euskaraz biziko den herria izatea,

euskaldunon hizkuntza-komunitatearen etorkizuna ziurtatzeko bide

bakarra da. Beraz, herri gisa bizirik iraun ahal izateko eta gure nortasuna

mantentzeko bide bakarra da. Egun Euskal Herria kokatzen den eremu

geografikoko biztanleria euskalduna ez bada eta euskaraz biziko ez 320 bada ezingo da esan hori euskararen herria denik. Agian izendapen

ofizial gisa “Euskal Herria” izango du, “País Vasco”, “Pays Basque”,

baina bertan jada ez da euskararen herririk egongo, ez da

euskaldunon hizkuntza-komunitaterik izango. Beste zerbait izango da.

325 Hizkuntza-ordezkapena sustatuz espainiera eta frantsesera inposatu nahi duten estatuen ahaleginari

aurre egiteko behar-beharrezkoa da Euskal Herri euskalduna erdiestea. Mehatxu hauek gutxi ez balira,

munduan nagusitzen ari diren joera homogeneizatzaileen aurrean, zeinekin jada nagusi diren hizkuntza

global gutxi batzuk hizkuntza bizi bakantzat iraunarazi nahi den, gure herriaren izaera euskalduna

mantentzea ezinbestekoa da. Horregatik, hizkuntza-ekologiaren ikuspegitik ere, munduaren aniztasuna 330 mantentzeko behar beharrezkoa da. Azken finean, euskararen etorkizuna ziurtatzeko ezinbestekoa da.

Zer Euskal Herri litzake bere

hizkuntza ere galtzen duena

Euskal Herrian euskaraz

nahi dugu hitz eta jolas

lan eta bizi euskaraz eta

hortara goaz

Page 9: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

8

Ikuspegi demokratikotik ere, herri gisa dugun eskubide kolektiboa egikaritzeko, eta, herri honen

gehiengoak euskaraz bizitzeko duen borondate soziala bermatzeko,

Euskal Herri euskalduna agertoki demokratiko bakarra da. Etorkizuneko 335 egoera horretan euskaraz normaltasun osoz bizi ahal izango gara,

amaigabeko ahalegin militantea egin beharrean aurkitu gabe, eta

normalizatuta dagoen beste edozein hizkuntza-komunitatek dituen

ezaugarri soziolinguistikoak izango ditu gureak ere.

340 Azkenik, euskaraz biziko den komunitatea egituratzea herri honekin

dagoen zor historikoa kitatzeko bide bakarra da. Hizkuntza-gatazka

historikoaren ikuspegitik, euskararekin eta euskaldunokin estatuek

egindako injustiziaren ordaintza izango da.

345 3.1.3. Nola irudikatzen dugu.

Helburu dugun Euskal Herri euskaldunak izango

dituen izaera eta ezaugarriak zehatz-mehatz

orain definitzea ezinezkoa da. Alde batetik, behin 350 eta berriz aipatzen ari garen munduko joera

aldakorrak etorkizunean nolakoak izango diren

aurreikustea oso zaila da. Bestetik, herri honek

egin beharko duen eztabaida sozialak erabaki

beharko ditu ezaugarri horiek; hau da, euskaraz 355 biziko den herriak erabakiko du zein nolako

hizkuntza-eredua esleitzen dion bere buruari.

Eztabaida sozial hau epe erdian egin beharko

dela aurreikusten dugu.

360 Hala ere, nahiz eta etorkizunean burutuko den

eztabaida horrek Euskal Herri euskaldunaren

nondik norakoak finkatu beharko dituen, EHEk

ezinbesteko gutxieneko batzuk defendituko ditu

eta une honetatik horien aldeko iritzia landuko 365 du. Hain zuzen ere, EHEren ustez hauek izan beharko lirateke euskaraz biziko den herriaren ezaugarri

linguistikoak eta izaera:

Euskararen hizkuntza-komunitatea eremu geografiko definitu batean kokatuko da nagusiki.

Hizkuntza-komunitate hori eremu geografiko horretatik at eta munduan zehar barreiaturik biziko 370 diren euskaldunekin osatuko da. Baina, hiztun-komunitate gisa sortu eta birsortzeko erdigunea

Euskal Herria izeneko eremu administratibo eta politikoa izango da betiere.

Bere mugen barruko hizkuntza-politika zehaztu eta aplikatzeko, Euskal Herria politikoki burujabea

izango da. 375

Hizkuntza-komunitate egituratuta eta osoa izango da. Euskara jendarte horren kohesiorako

hizkuntza izango da, elkarbizitza bermatzeko tresna.

Euskarak estatus juridiko ofiziala izango du. Euskal Herriaren izaera euskalduna etorkizunean 380 ziurtatzeko arkitektura juridiko egokia ere onartuko da.

Euskarak hizkuntza-funtzio nazionala eta hortik beherakoak (funtzio lokala, funtzio profesionala,

funtzio familiakoa, funtzio pribatua, funtzio identitarioa) beteko ditu. Beste era batera esanda,

jarduera publiko ofiziala eta soziala euskaraz izango dira, eta, jarduera pribatua nagusiki 385 euskaraz izango da.

Euskal Herriko herritar orori euskararen transmisioa ziurtatuko zaio.

o Euskal Herrian jaioko den herritar orori euskara irakatsiko zaio. Irakaspena normalean

familia bidez izango da, hau da, euskara ama-hizkuntza nagusia izango da. Aukera hau 390

Euskal Herrian euskara

hitz egiterik ez bada

bota dezagun demokrazia

zerri askara

Page 10: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

9

izango ez duten haurrei (etorkinak izateagatik edo dena delakoagatik) hezkuntzak

bermatuko die euskararen ezagutza.

o Atzerrian jaio eta gurera bizitzera etorritako euskal herritarrei ere euskara ezagutzea

bermatuko zaie, lehentasunez eta doan.

395 Euskara ezagutzeaz gain, norbanako orok eskubidea eta aukera izango du nahi beste hizkuntza

ezagutzeko.

Euskararekiko sentiberatasuna eta atxikimendu kontzientea nagusi izango dira euskal herritarren

artean. Horretarako botere publikoek berariazko bitartekoak jarriko dituzte eta eskura dituzten 400 bestelako bideak baliatuko dituzte ere (hezkuntza, hedabideak eta abar). Kontzientziazio honi

esker, besteak beste, euskaldunon lehen hizkuntza-hautua euskararena izango da, adibidez

teknologia berriek eskaintzen diguten hizkuntza aukeraketa zabalaren aurrean.

Euskal Herrian hitz egingo diren beste hizkuntzen estatusaren zehaztapena aipatu eztabaida 405 sozialean finkatuko da, betiere kanpo esku-hartzerik gabe.

“Elebitasun sozial orekatuaz”.

Azken oharra atal honetan. EHEk defendatzen duen Euskal Herri

euskaldunaren paradigmak guztiz gainditzen du sektore politiko eta 410 euskalgintzako sektore batzuek defendatzen duten “elebitasun sozial

orekatuaren” paradigma. Zientzia soziolinguistikoak argi adierazten digun

bezala, ezinezkoa da hiztun-komunitate jakin batek bi hizkuntzatan (edo

gehiagotan) iraunkorki bizitzea; hau da, jendarte bat sozialki elebiduna

izatea betirako. Pertsona-taldeek (bai hizkuntzen joera naturalen ondorioz, 415 bai ekinbide kontzientearen eraginez) hizkuntza-ohiturak sinplifikatzeko

joera dute. Horrela izanik, azkarrago ala mantsoago, hizkuntza bat

besteari nagusituko zaio erabilera sozialean. Gainera, ezintasuna

handiagoa da euskara eta auzokide dituen bi hizkuntza erraldoi eta

boteretsuen artean dauden alde izugarriak egonda (euskarak inoiz lortuko 420 ez duen hiztun kopurua dutenak, nazioartean prestigiodunak, mota guztiko ekoizpena dutenak, eta,

estatu-hizkuntzak izateak eskaintzen duen sustapenerako potentzial osoarekin). Ondorioz, euskararen

herrian bizi dugun elebitasun desorekatua (espainiera-euskara Hegoaldean, frantsesa-euskara

Iparraldean) zeharo iragankorra da. Sektore horiek defendatzen duten elebitasun orekatu egoerara

iritsita ere (gogora dezagun une honetan euskara mendekotasun egoeran dagoela guztiz), euskara 425 berriz ere azpiratua izatea denbora kontua besterik ez da izango; atxikimendu sozialaren arabera eta

bertoko instituzioen sustapenaren arabera lehenago ala beranduago gertatuko den menderaketa.

Euskarak bestelako babes-bitartekorik (batez ere estatu baten babesa) eta nagusitasun estatusik izan

ezean, saihetsezina izango duen patua.

430 3.1.4. Belaunaldi-erronka.

Euskal Herri euskalduna, euskaraz biziko den herria, euskal hiztun-

komunitate egituratu eta morrontzatik askea… utopia, etorkizun

urrun bateko amets zehaztu ezinezkoa, areago, batzuen ahotan 435 euskalgintzaren gaztaroko ilusioa. Hamarkadetan euskararen

aldeko lanaren iparra izan dena kuestionatzen hasiak dira batzuk

azken garaian, errealitate bihurtzea ezinezkoa izanen delakoan. Ez

dugu ukatuko itzelezko erronka ez denik. Munduko hizkuntzen artean oso gutxik lortu du euskararen

pareko egoeratik ateratzea eta gutxieneko berreskurapena izatea. Baina guk diogu ez dela ezinezkoa, 440 borondatea badugu eta bidea zein den badakigu. Are gehiago, herri honek etorkizuna izango badu,

euskalduna izanik izango da, beste aukerarik ez baitugu. Esan genezake ere inork gutxik pentsa

zezakeela euskara zegoen desagerpeneranzko espiraletik ateratzea lortuko genuenik. Beraz, bidearen

zati malkartsua ibilia dugu jadanik.

445 Gure ustez herri honek euskararekiko nolabaiteko belaunaldi-erronka bere buruari jartzeko unea iritsi da.

Erronka nazionala. Gure aurreko belaunaldi hurbilek aipatu dugun atzerako norabidea itzultzea lortu

zuten eta euskararen berreskurapenerako oinarria finkatu zuten. Oinarri horretatik abiatuta,

berreskurapen eta normalizazio osorako bidea egiteko erantzukizuna dugu. Gure belaunaldiak eta gure

Bada garaia noizbait dezagun

guda hori gal edo irabaz

Page 11: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

10

ondoren datozen berehalako belaunaldiek gure egin behar dugun erantzukizuna, eta ondorio honen 450 arabera jokatu behar dugu.

EHEren ustez, euskararen normalizazio ia osoa, hau da, Euskal Herria praktikan euskalduna izatea, 2

belaunalditan lor dezakegun erronka da. Zinez uste dugu posible dela, helburu horretarako neurri egokiak

hartuz gero lorgarria dela. Dei egiten diogu euskalgintzari proposamen hau hausnar dezan, bere egin 455 dezan eta erronka honen lidergoa har dezan. Era berean, Euskal Herriko eragile politiko eta sozialei dei

egiten diegu bat egin dezaten eta norberak dituen eskumenen arabera neurriak har ditzaten.

Euskararekiko uzkur diren sektoreak seduzitu eta gurera erakarri beharko ditugu ere, eta noski, aurkako

indarrak neutralizatu.

460 Ezin gara euskararen aldeko prozesu amaigabean murgilduta

egon mendeetan zehar. Azken hamarkadetako datuen joeraren

proiekzioa eginez gero, mendeak beharko baititugu

berreuskalduntze osoa lortzeko. Borondatea dugunez, eta hartu

beharreko neurriak eta esleitu beharreko bitartekoak zeintzuk izan 465 behar duten ezagutzen dugunez, hel diezaiogun erronkari!

3.1.5. Euskara eta euskal estatu burujabea.

470 Euskalgintzaren hausnarketetan (baita

EHErenetan ere) orokorrean gutxi landu edo

bigarren maila batean mantendu den afera

euskararen berreskurapen-prozesuaren eta

euskal estatuaren arteko erlazioarena da. 475 Batzuek gaia saihestu nahi zutelako (bai

deserosoa zaielako, bai auzi politikoa izanik

euskara ustez “despolitizatzearen” aldeko diskurtsoa elikatu nahi zelako, bai euskal estatuaren kontra

dauden sektoreak euskarara erakarri nahi zirelako). Beste batzuek, aldiz, etorkizun batean plazaratzeko

gaia kontsideratzen zutelako. Kontua da euskararen inguruko eztabaidan euskal estatuaren beharra ala 480 ez eztabaidagaietatik at egon dela. Gure ustez, bada garaia gaiari heltzeko.

Gai arantzatsua dela begi bistakoa da, iritzi politikoetan polarizazioa eragiten duena. Era berean,

euskararen ikuspuntutik, estatuaren aldeko zein kontrako diskurtsoek ondorio positiboak eta ondorio

negatiboak eragiten dituzte. Euskararen etorkizunerako euskal estatua beharrezkoa dela aldarrikatzeak 485 estatu horrekin bat ez datozen sektoreak euskaratik urruntzea eragin lezake. Baina, hausnarketa zintzoa

eginda, euskararen ikuspuntu hutsetik estatu baten beharra eta babesa ezinbestekoa dela deritzogu.

Euskarak epe luzean izango dituen onurak, epe motzean pairatu ditzakeen galerak baino askoz ere

handiagoak dira gure ustez. Txillardegiren esaldia gure eginez, euskal estaturik gabe euskarak ez du

etorkizunik izango, euskal estaturik gabe euskaldunok ezin izango gara normaltasunez euskaraz bizi. 490

Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko;

baina estaturik gabe, ziur ezetz

- Txillardegi -

Euskal Herri euskalduna

irabazteko eguna

pazientzia erre aurretik

behar duguna

Page 12: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

11

Hamaika arrazoi zerrenda ditzakegu euskal estatu burujabearen aldeko jarrera hartzeko. Munduari begira

jartzen bagara, etorkizuna ziurtatuen duten hizkuntza gehienek estatu-egitura baten edo batzuen

babesa eta sustapena dutela ikus dezakegu. Auzia alderantziz ere planteatu daiteke: galzorian dauden

milaka eta milaka hizkuntzetatik gehienek ez dute inolako estaturen babesik. Esperientzia gehienek 495 adierazten dute estatu baten ahalmena funtsezkoa dela edozein hizkuntza berreskuratu, normalizatu eta

ondorengoei bermatzeko. Zer esanik ez euskara bezalako egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzentzat.

Hortaz, mehatxuez eta erronkez beterik datorren etorkizuna hizkuntza txikientzat oso mehatxagarria izan

daiteke estatuaren aterperik izan ezean.

500 Gurera etorrita, une honetan euskaldunok parte garen bi estatuen hizkuntza gutxiagotuekiko jarrera

aztertzea besterik ez dago estatu propio baten aldeko iritzia nagusitzeko. Mendeetan Frantziak eta

Espainiak hizkuntza periferikoen kontra garatu duten jazarpen- eta menderakuntza-politika kontuan izan

gabe ere (eta hau kontuan ez hartzea asko baztertzea da), bi estatuen egungo jarrerek eta erabakiek

argi uzten dute ezinezkoa dela euren barnean euskararen etorkizuna bermatzea eta euskaldunok osoki 505 euskaraz bizi ahal izatea. Bi estatuok argi eta garbi erakutsi dute ez daudela prest euren barnean duten

hizkuntza-aniztasuna onartzeko, babesteko eta etorkizunean ziurtatzeko. Beraien mugen barruan bizi

diren hizkuntza gutxiagotu horien desagerpen posibleak estatuetako botereei ez die inolako kezkarik

sortzen; hau botere horien jarreraren interpretazio onbera eginez. Era berean, argi adierazi dute ere ez

dutela inolako asmorik mendeetan aplikatu duten politika glotozida onartu eta erreparazio linguistikoa 510 egiteko.

Euskarak baino askoz egoera hobea duen katalanaren aldeko herri mugimenduak Espainia eta

Frantziaren mendean euren hizkuntzak etorkizunik ez duela, eta beraz, estatu burujabe propioa behar

dutela ondorioztatu izanak euskalgintzari zer hausnartua eskaintzen digula uste dugu. 515

3.2. BERREUSKALDUNTZE PROZESUAREN EGUNGO FASEA.

3.2.1. Fase honetarako helburu orokorrak.

520 Ateak ireki!

Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateari ateak irekitzeko

fasea dugu hau, EHEren ustez. Irekitzen ari garen fasearen

helburua herri honetan edozein proiektu linguistiko zilegi

gauzatu ahal izateko aukera erdiestea da. Muga bakarrak 525 herri honetako gehiengoaren borondatea eta herritar

bakoitzaren hizkuntza-eskubideen errespetua izango dira.

Hizkuntzari dagokionez eskenatoki demokratikoa eskuratuta, euskal herritarrek erabakiko dute zein nolako

hizkuntza-eredu nahi duten beraien herriarentzat. Agertoki horretan, euskal herritarrek Euskal Herria

euskalduna izatea nahi duten ala ez erabaki ahal izango dute, eta, finkatutako norabide horretan zein 530 nolako aldaketa juridiko, politiko eta sozial garatu nahi duten.

Finean, gure herrirako hizkuntza-politika definitu eta aplikatu ahal izateko burujabetza eskuratu beharra

aldarrikatzen dugu. Bistan da, indarrean dauden marko

juridiko-politikoek hau ezinezko egiten dutela; ez horrek 535 bakarrik, espainiar eta frantziar estatuen jarrerek ere (funtsean

indarreko legediak jarrera horien isla dira) argi erakusten

digute ez daudela prest euskaldunon komunitateari gure

hizkuntza-eredua erabakitzen uzteko.

540 Fase honetan helburuak erdiesten ariko garenaren adierazle

nagusietakoa, jendarte elebiduna izan gabe ere, euskaraz bizi

nahi duenak honela bizi ahal izatea izango da.

Neurri estruktural estrategikoak, atzeraezinezko egoerara 545 hurbiltzeko.

Kontziente gara berreuskalduntzea aldaketa dakarren prozesu

soziala dela, eta prozesu sozial guztiak bezala ez dela

atzeraezinezkoa. Baita hizkuntzen arloan ere. Historiak

Zabal bideak eta aireak

gure hizkuntzak har dezan arnas

Page 13: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

12

irakasten digun bezala, hizkuntzen arteko lehia etengabea da. Honela, une batean nagusi zen hizkuntza 550 desagertzera irits daiteke, eta, bazterrean zegoen hizkuntza txikia hegemoniko bilaka daiteke aldeko

faktoreek lagunduta. Baina hizkuntzen uneko egoera iragankorra izateak, ez du esan nahi babes- eta

sustapen-neurri egokiekin hizkuntza bat denboran zehar iraunarazi ezin daitekeenik, iraunkortasun

egoerara hurbildu ezin daitekeenik.

555 Euskararen kasuan hor dugu une honetako erronka. Egoera gutxiagotu batetik abiatuta eta, bai orain

bai etorkizunean oso lehiakorra eta batzuetan oso erasokorra izango den abagune soziolinguistikoan,

babes- eta sustapen-neurriak ezartzean. Ondorenean, euskararen normalizazio osora, hau da Euskal

Herriaren berreuskalduntze osora jauzia ematea etorriko da. Azkenik, etorkizunerako proiekzioa eginez,

euskara hizkuntza bizi gisa eta Euskal Herriaren aiurri euskalduna iraunarazi beharko dugu. Ondorioz, une 560 honetan garatzen ari garen euskararen normalizazio-prozesua atzeraezinezko egoerara hurbiltzeko neurri

estruktural estrategikoak ezarri behar dira. Hain zuzen ere, ondorengo ataletan aletzen ditugun neurriak

dira hartu beharrekoak EHEren ustez.

Bila goaz, itxaron gabe. 565 Baina ez goaz itxarotera. Euskararen aldeko herri ekimenak, sorreratik, ez du itxaron baldintza aproposak

izatera bere egitasmoak aurrera eramateko. Aitzitik, egoera zailenetan ere egitasmoak aurrera eraman

ditu, ekimenak biderkatu ditu, baldintza berriak sortzeko, aldaketak eragiteko. Espiritu horri eutsi eta

sakondu behar dugu etorkizunean ere. Ezin gara egun duguna kudeatzera mugatu, edo egun dauden

baldintzen arabera lan egitera mugatu. Jarrera honek egoerari eusten lagundu ahal digu eta agian 570 euskararen egoera zerbait hobetzea lortuko dugu; baina, jauzi kualitatiborik eman ezean, epe ertainera

atzerako norabidean sartuko gara berriro. Orain arteko esperientziak zabaldu behar ditugu, ahal bada

eraginkortu, eta, zalantzarik gabe, berriak sortu.

3.2.2. Fase honen izaera. 575

Ezarritako erronkei heltzeko, Euskal Herri euskaldunari ateak irekitzeko eta euskararen normalizazio-

prozesua irabazpidean jartzeko, abiatzen ari garen fasearen izaera eta ezaugarriak halakoxeak izan

behar dira. Ez dugu esango aipatzera goazen ezaugarriak berriak direnik, ezta gutxiago ere.

Euskalgintzak hasiera-hasieratik jarrera edo taktika anitzak landu ditu, abilezia handiz. Dioguna da, gure 580 ustez, urtetan landutako ezaugarri batzuk indartu behar direla eta horiei lehentasuna eman behar zaiela

hurrengo urteetan.

Konfrontazio soziolinguistikoa estatuekin.

Estatuen eredu soziolinguistiko glotozidaren aurrean, euskararen desagerpena dakarrena, azkarrago ala 585 mantsoago, konfrontazio-soziolinguistikoa bultzatu behar dugu hurrengo urteetan. Hizkuntza-gatazka

egon badago. Beti egongo da. Euskararen ikuspuntutik, gatazka hau bi modutan gerta daiteke. Hots,

edo ordezkapenekoa izan daiteke, orain arte ezagutu dugun bezala, non elebitasunezko fase batean,

fase diglosikoa, espainiera eta frantsesa gailenduz joan diren euskara zokoratzen hasiz, ondoren erabat

desagerrarazten amaitzeko (euskararen jatorrizko lurraldearen eremu zabaletan gertatu bezala). Edo 590 bestea, berreskurapenekoa izan daiteke, non egungo elebitasun egoeratik euskara nagusi izango den

Euskal Herri euskaldunera igaroko garen. Ez dago erdibiderik. Elebitasunaren aldeko diskurtsoek hori

guztia ezkutatzen dute, baina errealitate hau agerian uzteak hizkuntza-gatazka agerian uztea dakar.

Bi eredu soziolinguistikoak 595 konfrontatu behar ditugu, aurrez

aurre jarri. Batetik, bere hizkuntza

propioan hitz egin nahi duen

herriaren eredua. Bestetik,

euskararen kalterako, frantsesa 600 eta espainiera inposatu nahi

duten estatuen eredua. Ez diogu

beldurrik izan behar konfrontazio-

linguistikoari. Aitzitik, ausardiaz

jokatu behar dugu; azken batean, 605 zilegitasunen arteko talka delako,

legitimitateen arteko talka. Herri

honen eskubideen eta

Page 14: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

13

gehiengoaren borondatea alde batetik; estatuen indarkeria eta jazarpena bestetik.

610 Aldarrikapena bai, eraikuntza gehiago.

Fase honetan aldarrikapenari eutsi beharko diogu, zalantzarik gabe. Oraindik ere zer aldarrikatu asko

egon badago, zer salatu ere eta erasoek ez dute etenik izango. Halere, euskalgintzak historikoki egin

duen bezala, ez dugu soilik defentsa edo eskaerara mugatu behar. Datorren fasea eraikuntza

biderkatzearena izan behar da, sorkuntzan, berrikuntzan jauziak ematearena. Euskararentzat esparru 615 berriak irabazi behar ditugu, eta, jadanik lortutakoak zabaldu eta biziagotu.

Euskara erdigune politiko eta sozialean kokatu.

Une honetan, sektore politiko gehienek ez dute nahi euskara eztabaida politikoaren erdigunean kokatu

nahi. Urliak hamarkadetan aplikatu duen mendekotasun hizkuntza-politika justifikatu nahi dutelako; 620 Sandiak ez duelako benetan euskara lehentasunen artean; eta Berendiak, gordinki, ez duelako

euskararen berreskurapenik nahi. Baina euskararena (azken batean jendartean dauden gainontzeko auzi

guztiak bezala) gai politikoa da, auzi publikoa da. Erabaki politikoek eraman dute euskara dagoen

azpiratze egoerara, eta erabaki politikoek berreskuratu eta normalizatuko dute euskara. Baina kasu!

“Erabaki politikoak” diogunean ez gara politikariek eta instituzioek hartu beharreko erabakiez ari soilik, 625 guretzat euskalgintzaren jarduera ere politikoa da, jarduera publikoa den heinean. Horregatik, erabaki

politikoetan eragin behar dugunez, beharrezkoa da euskara eztabaida politikoaren erdian egotea. Hortik

at egonda, agenda publikoan ez badago, euskararen egoera bere horretan mantenduko da, onenean.

Zeren eta aurkako indarrek eta faktoreek ahalegin betean jarraitzen baitute, gau eta egun, eta horiei

erantzun politiko eta publikorik ematen ez bazaie, euskara higatzen jarraituko dute. Euskara eztabaida 630 politikotik aparte izateak ez du adierazten aurkako indarrok neutralizatuta geratzen direnik, ezkutatuta

geratzen direla baizik. Are okerrago, euskaltzaleok ez ikusiarena egin nahi dugulako seinale izan daiteke.

Ez diogu beldurrik izan behar euskararen inguruko eztabaida politikoari, eskubidea izan baitugu, arrazoiak

ere eta gehiengoa gara.

635 Diskurtsoa gureganatu.

Euskararen inguruko eztabaida publikoaren terminoak gureganatu behar ditugu. Une honetan,

zoritxarrez, eztabaidaren parametroak euskararen etsaiek finkatuak dituzte; zehazkiago esanda, beraiek

finkatutako posizioetatik abiatzen gara, eta, beraiek erabiltzen duten hizkeraren arabera osatzen dugu

gure diskurtsoa. Horrela, euskararen aldeko neurriak hartzea “inposizio” jarrera batetik egiten da; 640 herritarrengan harrera positiboa duen “elebitasuna sustatzea” euskararen egungo azpiratze-egoera

mantentzea justifikatzeko erabiltzen da; “hizkuntza askatasunaren” izenean euskara ez jakiteko

“eskubidea” eskatzen da, euskaldunok norbere estatuan gaztelania eta frantsesa jakitera behartuta

gaudenean; euskararen sustapenean diru publikoa erabiltzea “diru-xahutzea” da, baina estatu biek

euren hizkuntza nagusiak sustatzeko dirutza handiagoak erabiltzen dituztenean “kultur inbertsioa” da; 645 euskara ez dakiten eta langile publiko izan nahi duten herritarrak “biktimak” dira euskara-eskakizuna

egiten bazaie, eta, euskara ez jakiteko euren ustezko eskubidea euskaraz artatua izan nahi duen

herritarraren eskubideen edo euskaraz lan egin nahi duten gainontzeko langile publikoen eskubideen

gainetik dago; gurasoek ez dute inolako eskumenik euren seme-alaben ikasgaien aukeraketa egiteko,

euskararen kasuan izan ezik, hor bai, hor gurasoek “aukeratzeko eskubidea” dute... Eta honela zerrenda 650 luzea osa genezake.

Errealitate horren aurrean, eztabaida irauli eta diskurtsoa gureganatu behar dugu. Egia borobiltzat

hartzen diren aipatu usteei aurre egin behar diegu argudio egokiekin. Are gehiago, diskurtso horren

gezurra eta atzean ezkutatzen duen asmoa biluzi behar dugu. Honekin batera, konnotazio positiboak 655 dituzten hitzak euskararekin lotu behar ditugu, hala nola, berdintasuna (beti ere egoera iragankor gisa

ulertuta, non euskarak beste bi hizkuntzen onarpen juridiko eta babes berdina izango duen), bizikidetza,

eskubideak, egoera demokratikoa, aniztasuna euskaratik abiatuta, ... Alderantziz esanda, erdarak dira

inposatutako hizkuntzak eta estatu biek euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen dituzte.

660 Hau osatzeko, erabiltzen diren hitzetatik harago, gure diskurtsoarekin iruditeria osoa eta eraginkorra

transmititu behar dugu. Besteak beste, diskurtsoarekin etorkizuneko errealitatea herritarren pentsaeran

txertatu behar dugu gaurdanik. Eta horretan irudi garrantzitsua eta klabea “etorkizuna euskaraz

datorrela” da; Euskal Herri euskaldunaren ezinbestekotasuna ideia nagusi bilakatu behar dugu. Horrek

herritarren portaeran eta erabakietan positiboki eragingo du euskararen alde, baita uzkurrenengan ere. 665 Euskaraz bizitzea nahia izatetik epe erdiko errealitate izatera igaroko delako ideia zabaldu behar dugu.

Hegemonia irabaziko duten diskurtsoek eraikiko dute etorkizuneko errealitatea.

Page 15: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

14

Hizkuntzen eta kulturen elkarbizitza-paradigma propioa eraiki Euskal Herrian.

Euskal jendartea anitza dela denok kontziente gara. Jatorriz, Euskal Herrira iritsitako uneaz, zein ama-670 hizkuntzaz anitza da euskal jendartea. Ez hori bakarrik, munduko joerak ikusita aniztasun hori gero eta

zabalagoa izango dela aurreikustekoa da. Historian zehar aniztasun horri euskaldunok eta euskalgintzak

zein erantzun eman diogun baloratzeko unean, ezin erantzun bakar eta borobilik eman. Garaiaren eta

tokiaren arabera jarrera ezberdinak azaleratu izan dira. Zalantzarik ez dugu une batzuetan euskal hiztun-

komunitatea eta erdal hiztun-komunitateak bizkar emanda bizi izan direla, baita elkar gutxieste jarrerak 675 gertatu direla ere. Baina, zorionez, orokorrean kontrako jarrera nagusitu denaren ustea dugu, hau da,

elkar errespetuzko jarrera nagusitu dela, elkarbizitzarena. Honen adibide ditugu euren seme-alabak

euskaldundu zitezen ikastolen sorkuntzan buru-belarri lanean aritutako guraso erdaldunak, euskaltegietan

euskara ikasten ibili diren ehunka mila pertsonak, asko eta asko atzerrian jaiotakoak edo euren

ondorengoak, edo, euskararen normalizazioan inplikatu eta konpromisoak hartu dituzten elkarte eta 680 eragile ez euskaldunak. Kontrako norabidean ere, euskal hezkuntzan euskara ez beste ama-hizkuntza

duten umeek euren etxeko hizkuntza ez galtzeko klaseak aipa ditzakegu adibide gisa, baita atzerriko

kultur espresioak bertoko jai eta ekitaldietan txertatzeko egitasmoak ere.

Bide polita egin bada ere, are 685 garrantzitsuagoa dena, haustura

sozial larririk gabe egin bada ere,

asko da eremu honetan egiteko

duguna Euskal Herrian. Hizkuntzen

eta kulturen elkarbizitza-690 paradigma propioa eraiki behar

dugu Euskal Herrian. Euskal

jendarteak dituen ezaugarrietatik

abiatuta, euskara lotura izango

duen elkarbizitza eta kohesio 695 soziala helburu, elkar ezagutza eta

errespetua bidelagun, eraiki behar

dugu paradigma berri hau.

Horretarako, euskal jendarteko

esparru sozial guztiengana 700 hurbildu behar dute eragile

euskaltzaleek. Pertsona eta eragile ez euskaldunak entzun behar ditugu, euren kezkak argitu, beldurrak

uxatu eta euskarara gonbidatu behar ditugu. Euskara oinarri eta kohesio-bide izango duen, eta beste

hizkuntzak eta kulturak errespetatuko dituen elkarbizitza-paradigma izango da Euskal Herri euskalduna

osatuko duena. 705

3.2.3. Fase honetan landu beharreko eremuak: prozesu integrala.

Duela hamarkada batzuk, herri hau euskararen atzeraldia eteten hasi zenean, dena egiteke zegoen.

Euskararen berreskurapen eta zabalpenerako neurri guztiak hartzeke zeuden, azpiegiturak sortzeke 710 zeuden, esperimentazio bideak ibiltzeke zeuden. Aldarrikapena egitea eta eraikitzen hastea izan zen

abiapuntua. Zorionez, hamarkada horiek igaro eta gero asko da aurreratutakoa, zalantzarik gabe. Neurri

bateko lege-babesa du euskarak bere lurraldearen zati batean, beharrezkoa duenetik oraindik urruna

dena bada ere. Euskararen nolabaiteko sustapenerako hizkuntza-politikak aplikatzen ari dira orokorrean.

Euskarak funtzio sozialak bete ditzan azpiegitura ugari sortu eta ekimen anitz abiatu da. Herritarren 715 atxikimendua eta konpromisoa zabalagoa da ere. Beraz, esan daiteke epe honetan oinarri bat finkatu

dela. Baina ez da nahikoa, inola ere ez.

Oinarri horretatik abiatuta, datorren garaian jauzi kualitatiboa ematea dagokio euskaldunon

komunitateari. Baina, ez gara hutsetik abiatzen. Noski, salaketari eta aldarrikapenari eutsi beharko diogu 720 oraindik. Bazterrean geratu edo behar bezala garatu ez ditugun egitasmoak inplementatu beharko

ditugu, baita berriak asmatu ere. Baina, orain arte eraikitakoa eta aurreratutakoak izan behar du

abiapuntu, eta bide horretan metatutako esperientzia izan behar dugu lagun. Abiapuntu horrekin,

berreuskalduntze-prozesua irabazpidean jarriko duen prozesu integrala eraman behar dugu aurrera.

725

Page 16: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

15

Integrala diogunean, osotasunezkoa izan behar duela esan nahi dugu, hau da, berreuskalduntzeak

behar dituen lan-ardatz guztiak jorratu behar dituela. Ardatz hauek elkar elikatzen dute, ondorioz, batean

aurrera egiteak besteetan aurrera egitea lagunduko du. Alderantziz ere, eremu baten jorraketa atzean

geratuz gero, erritmo egokian lantzen ez bada, euskararen normalizazio-prozesu osoa herren geratu eta

geldoago aurrera egitea eragingo du. Motibazioa, ezagutza, erabilera, erabili ahal izateko aukerak 730 edukitzea, hizkuntza-hautua, lege-babesa izatea,… elkar lotuta doaz. Ondorioz, berreskurapen-prozesua

integraltasunez edo osotasunez hausnartu, diseinatu eta inplementatu behar da.

Bide horretatik, euskararen berreskurapenaren zama soilik hiztunen gain uztea, hiztunok erabiltzen dugun

ala ez hizkuntzaren osasunaren adierazle ia bakar gisa aurkeztea, diskurtso maltzurra dela salatu behar 735 dugu. Dagokion erantzukizuna hartu nahi ez duenaren diskurtso maltzurra.

Beraz, EHEren ustez, prozesu integral horrek une honetan bost ardatz edo lan-eremu jorratu behar ditu:

1) Euskal Herri euskaldunaren aldeko kontzientziazio ideologikoa eta indar-metaketa.

2) Euskararen normalizazioan jauzia: euskararen gutxienekoen inguruko herri-akordioa. 740 3) Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaldu.

4) Sortutako aukerak baliatu: euskararen hautua sustatu.

5) Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun.

3.2.3.1. Euskal Herri euskaldunaren aldeko kontzientziazio ideologikoa eta indar-metaketa. 745

Hamarkadetan egia mugiezina izan dena, alegia euskararen aldeko lanaren helmuga Euskal Herri

euskalduna dena, sektore batzuen aldetik esplizituki edo inplizituki kuestionatzen hasi da azken garaian.

Horrekin batera, aurretik esan bezala, etorkizuna zalantzaz eta ziurgabetasunez beterik datorkigunez,

euskararen normalizazio egoeraren paradigma zein izan daitekeen zalantzak sortzen ditu. Era berean, 750 aldaketa politiko garrantzitsuen atarian egon gaitezke euskararen herrian. Orain arte ezagutu dugun

ordenamendu juridiko-politikoetan aldaketa sakonak ekar ditzaketen prozesu politikoetan murgilduta

gaude ziurrenik.

Abagune horren aurrean, gorago aipatu bezala, euskararen etorkizuna ziurtatzeko eta euskaldunon 755 hizkuntza-komunitatea bideragarri izateko Euskal Herri euskalduna ez den beste biderik ez da. Beraz, inoiz

baino beharrezkoagoa da euskaraz biziko den Euskal Herriaren aldeko lan ideologikoa egitea (zergatia

eta zertarakoa azaldu), herritarren kontzientziazioa, aldekotasunen metaketa,… “Amets” horrekiko

aldekotasuna gure herrian nagusi izatea lortu behar dugu.

760 Euskararen herriaren burujabetzaren inguruko eztabaida.

Aipatu norabidean, euskararen normalizazio jarduerari bete-betean eragingo diola ziur egonik, Euskal

Herrian abiatzen ari den burujabetzaren eta erabakitze-eskubidearen inguruko eztabaida eta ekimen

politiko-sozial ezberdinen aurrean, euskararen aldeko herri-eragileek iritzia plazaratu eta posizionamendu

propioa izan behar dutela uste dugu. Ezin dugu ez ikusiarena egin. Euskararen eta euskaraz bizi nahi 765 dugunon beharretatik abiatutako hausnarketa izan beharko du ezinbestean; baina, euskararen

garapena testuinguru isolatu batean gertatzen ez dela jakitun izan beharko du ere. Euskal estatuaren

aurrean jarrera bat ala beste izan, gure ustez euskararen normalizazioa eta euskaldunon hiztun-

komunitatea osoki egituratu ahal izateko hizkuntza-burujabetza behar duguna adostasunezko eremua

izan daiteke. Hizkuntza-burujabetza diogunean, kanpo esku-hartzerik gabe herri honek hizkuntza-politika 770 erabaki ahal izateko ahalmena izateaz ari gara. Kontseiluko bazkideok 2012an onartutako hitzak oroituz:

775

780

Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politikarako eskubidea.

Hizkuntza-komunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko

politika definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe.

Gaur egun, hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko oztopoak

daude. Euskararen hizkuntza-komunitatetik kanpoko esku-hartzeak eta

erabakimenak baliogabetu egingo lukete. Ikusi besterik ez dago

hizkuntzaren normalizazioari begirako erabaki ausartek zer-nolako

debekuak izan dituzten.

Page 17: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

16

Eta hizkuntza-komunitate honek hizkuntza-politika kanpo esku-hartzerik gabe definitu eta garatu ahal

izateko, ezinbestean burujabea izan behar du. Ezingo du bere buruari ezarriko dion hizkuntza-politika 785 erabaki, bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea errespetaturik ez badu.

3.2.3.2. Euskararen normalizazioan jauzia: euskararen gutxienekoen inguruko herri-akordioa.

Euskaraz biziko den herria egituratzea ortzi-mugan jarrita, norabide horretan euskararen normalizazioan 790 jauzi kualitatiboa emateko eragile politiko, sozial eta euskalgintzaren artean herri-akordioa adostu behar

dela uste dugu. Gure ustez badago Euskal Herrian euskararen berreskurapenari bultzada eman nahi dion

gehiengo politiko eta soziala. EHEk ere uste du badagoela zoru-komuna, zoru partekatua, herri-akordioa

lortzeko. Eta ez soilik EHEk, izan ere euskalgintzako eragile eta kide batzuek gure aurretik jada proposatua

dute zoru komuna adostearen beharra. Ez litzateke lehen aldia izango, badaude aurrekariak: duela ia bi 795 hamarkada, Kontseiluaren ekimenez herri honetako hamaika eragile politiko eta sozialek, populazioaren

gehiengoaren ordezkaritza biltzen zutenak, euskara sustatu eta normalizatzeko bi akordio sinatu zuten.

Nahiz eta lehia politikoaren ondorioz akordio horiek zapuztuak izan, antzeko akordioaren beharra bere

horretan mantendu da. Are gehiago, ordutik hona baldintza politiko eta sozialak euskararentzat

nabarmen hobetu direla uste dugu: aldekotasun soziala handitu da, lortutako euskararen zabalpenak 800 orube aurreratuagoa eskaintzen dio akordioari, eragile politiko eta sozialen jarrera ausartagoa da

orokorrean, azken garaian sortutako eragile berriek mota honetako akordioarekin bat egiteko moduan

egon daitezke,… Beraz, ez dira soilik akordioa lortzeko baldintzak hobetu, akordio ausartagoa lortzeko

baldintzetan gaudela uste dugu. Agian, aipatu bi akordioekin garaian bat egin zuten eragile batzuk

uzkur azaldu daitezke akordio proposamen berrien aurrean bestelako interes politikoengatik; baina, 805 presio sozial nahikoa erdietsiz gero, egitasmoarekin bat egitera etorriko direla uste dugu.

Akordio eta elkarlan giro horren

zabalpenean, ezinbestekoa

deritzogu euskalgintzaren eta Euskal 810 Herriko instituzioen arteko elkarlan

eremuak sortu edo daudenak

moldatzea. Urteetako harreman

gorabeheratsuak atzean utzi eta

elkar onarpenean, errespetuan eta 815 lankidetza zintzoan oinarrituko den

harreman garai berria abiatzeko

unea da. Herri-akordioaren

ezinbesteko elikagaia izango da

euskalgintza eta instituzioen arteko 820 elkarlan leiala.

Egitasmo horren lidergoa eta

dinamizatzaile funtzioa Kontseiluak hartu behar duela uste dugu, hasiera batean behintzat.

Euskalgintzaren gehiengoaren bilgunea den heinean, aurreko akordioen dinamizatzailea izan zelako, eta, 825 akordio berritu honek izan beharreko edukien lehen proposamena egina duelako. Bide beretik, egitasmo

hau euskalgintza osoak lehentasunezkotzat hartu behar duela uste dugu. Euskalgintza osoak duen

eragiteko gaitasuna eskakizun honen inguruan bilduko balitz errazagoa litzateke errealitate bihurtzea.

Herri-akordio horrek izan beharreko edukiaz hitz egiterakoan ere ez gara hutsetik abiatzen. 830 Euskalgintzaren hainbat proposamenetan (tartean lehen aipatu bi akordioetan eta Kontseiluak azken

garaian publiko egin dituen hainbat adierazpenetan) zoru-komun horren gorputza izan daitekeena jasoa

dago. Unea iritsiko denean, herri-akordioaren mamia akordiorako prest azalduko diren eragileen artean

adostu beharko badute ere, EHEren ustez akordioak honako neurriak jaso beharko ditu:

835 Euskarari estatus juridiko egokia onartuko zaio, ofizialtasun osoa: besteak beste, berezkoa,

lehentasunezkoa, eta ezagutu beharrekoa izendatuko da. Euskaldunon hizkuntza-eskubideak

aintzatetsiko dira.

Normalizazioa helburu izango duen hizkuntza-politika egokia eta burujabea izango da, kanpo 840 esku-hartzerik gabekoa.

Page 18: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

17

Indarrean dauden euskararen legeak

norabide horretan berrikusiko dira.

845 Euskara zehar-lerrotzat hartuko da maila

guztietako gobernuen antolaketan eta

funtzionamenduan.

Normalizazio osora iristeko (eremu 850 publikoan eta pribatuan) Plan Estrategiko

Orokorra adostu eta inplementatuko da

(nazionala, baliabide nahikorekin,

ebaluatua, jarraitua), eragile politiko,

sozial eta euskalgintzaren artean. 855

Instituzioek euskararen normalizaziorako

baliabide nahikoak esleituko dituzte,

nagusiki ekonomikoak (helburu gisa

aurrekontu osoaren % 2 izatea), baita 860 pertsonalak eta bestelakoak ere.

Administrazioa osoki euskaldunduko da.

Herritarrentzako arreta-zerbitzuez gain,

baita lan-hizkuntza bilakatuz ere. 865 Gutxieneko neurri hauek hartuko dira:

o Administrazio bakoitzak

normalizazio-plan propioa izango

du (egokia, neurgarria, aldizkako

balorazioekin, gradualki helburu 870 altuagoekin).

o Abiapuntuzko eta premiazko neurria herritarrentzako arreta-zerbitzuak euskalduntzea

izango da.

o Administrazioekin harremana euskara hutsez izan nahi duten herritarren zentsoa osatuko

da; eremu euskaldunetan izan ezik, non abiapuntuzko harremana euskara hutsez izango 875 den besterik adierazi ezean.

o Lanpostu publikoetarako deialdi guztiek hizkuntza-eskakizuna izango dute.

o Kontratu publikoetan hizkuntza-irizpideak ezarriko dira.

Arnas-guneen babes eta zabalpenerako neurriak hartuko dira. 880

Belaunaldi berrien euskalduntzea bermatuko da. Horretarako planteamendu integrala osatuz,

hezkuntza formala eta ez formala kontuan hartuz, ahozkotasuna landuz eta abar.

Helduek euskararen ezagutza nahikoa eskuratzeko helduen euskalduntzerako eskaintza egokia 885 egitea: doakoa, geografikoki eta ordutegi aldetik eskuragarria,…

Gainontzeko eremu funtzional guztietan euskararen normalizazioa azkartzeko neurriak jasoko

dira: eremu sozioekonomikoan, hedabideetan, hezkuntzako goi mailatan, aisialdian, kulturan, …

890 Arreta berezia eskainiko zaie teknologia berriei. Punta-puntako teknologietan (itzulpen

automatikoetan, aplikazioetan, softwarean, … ) euskararen aukera egoteko neurriak hartuko

dira.

Norbanakoekiko sustapen-lana egingo da: 895 o Herritar euskaldunak kontzientziatu, ahaldundu eta aktibatzeko. Lehen hizkuntza-hautua

euskararena izatea nagusi bilakatu behar da.

o Herritar ez euskaldunak sentsibilizatzeko eta euskarara erakartzeko.

Ziurrenez, etorkizun hurbilean Euskal Herriko eremu administratiboetako marko juridiko-politikoetan 900 aldaketak gertatuko dira; asmo hori adierazi eta ahalegin horretan baitaude alderdi politikoen

Page 19: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

18

gehiengoa, behintzat. Ikustear dago zertan mamitzen diren asmo horiek. Baina, aldaketa norabide

batean ala bestean izan, euskalgintzaren erantzukizuna da aipatu euskararen gutxienekoak aldaketa

horien ezinbesteko parte direla ziurtatzea. Une klabea da, esperientziak argi adierazten baitigu hasieratik

egitura juridikoan txertatzen ez diren neurri eta arauak gerora onartzea oso zaila dela. Beste era batera 905 esanda, datozen hamarkadetan euskararen norabidea gidatuko duen oinarri juridikoa orain ezarriko da.

Beraz, orain jokatzen ari gara norabide hori egokia izango den ala ez.

Berreuskalduntzea erdiesteko herri-akordioa oso onuragarria, ia ezinbestekoa, izango dela sinistuta

egonik, hori lortzeko euskalgintzak ahalegin berebizikoa egin behar duela zalantzarik ez dugu. Baina, 910 egitasmo hori lehentasun bilakatzeak ezin du gainontzeko jarduera guztiak baztertzea eragin. Eragile

politiko-sozial interpelatuak akordiora noiz etorriko diren zain egoteak ezin dio euskalgintzari paralisirik

eragin. Aitzitik, bestelako jarduera guztiak biderkatuz, bereziki akordioan jaso beharko diren aipatu

neurrien inguruko berariazko dinamikak garatuz eta aurrerapausoak lortuz, akordioa erdiesteko

baldintzak hobetuko ditugu. 915

3.2.3.3. Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaldu.

Aurreko atalean jasotakoaren osagarri, eta era berean, herri-akordioa lortzeari begira baldintza

gehigarriak sortzeko, gaurdanik euskaraz bizi ahal izateko aukerak eta guneak zabaltzea areagotu behar 920 dugu. Bistan da euskararentzako espazioak irabaztea ez dela orain asmatzen ari garen jarduera.

Euskaltzaleok lehen unetik beretik euskara erabili ahal izateko aukerak sortzeari ekin genion. Euskararen

ezagutza transmititzearekin batera, hitz egin ahal izateko espazioak lortzeari ekin zitzaion. Horrela izanik,

eta hamarkadak igarotzearen poderioz, arloz-arlo eta herriz-herri euskaldunok euskara erabili eta

euskaraz bizi ahal izateko uneak eta guneak irabazten joan gara. Urteetan intuizioak gidaturik eta modu 925 ez antolatuan garatutako jarduera izan zenak, milurtekoa

hastearekin batera izugarrizko aurrerapausoa eman zuen

Kontseiluak Bai Euskarari Dinamika abian jarri zuenean

(garai berean Eusko Jaurlaritzak Euskara Biziberritzeko Plan

Nagusia abiatu zuen, antzeko izaera zuen egitasmoa). 930 Egitasmo horren bidez, mota guztietako eragile eta

instituzio askok euskara beren baitan hedatzeko

konpromiso zehatzak hartzeari esker, euskara erabili ahal

izateko aukerak ugaritu ziren (idazkiak euskaldunduz,

langileak euskaldunduz, ahozko eta idatzizko harremanak 935 euskaldunduz, paisaia linguistikoa eta komunikazioa

euskaldunduz eta abar). Gainera, maila berean

elkarlanean jarri ziren instituzioak, eragileak eta

euskalgintza, prozesu ireki eta parte hartzaile

eredugarrian. 940

Euskaldunok euskaraz biziko bagara, euskara erabili ahal izateko espazioak irabazi, zabaldu eta saretu

behar ditugu. Euskal hiztunontzako arnas-guneak izango direnak hedatu behar ditugu, bai arlokakoak

edo funtzionalak, bai geografikoak, herriz-herri eta auzoz-auzo. Aipatu egitasmoaren filosofia eta

metodologia berreskuratuz (eguneratu beharrekoa eguneratuz, noski), eragile eta guneen euskalduntzea 945 azkartzea eta integrala izatea lortuko dugu.

Gure ustez lan-ildo hau euskalgintzak elkarlanean garatu

beharrekoa da. Bere garaian Kontseiluaren Bai Euskarari Dinamika

garatu zen herrietan ikusi ahal izan zen bezala, euskalgintzaren 950 ahalmena herriz-herri elkarlanean jarriz gero, emaitza positiboak

lortzen dira, eragiteko gaitasuna biderkatzen da, eta ondorioz

euskararen hedapena areagotu eta euskaraz hitz egin ahal

izateko aukerak ugaritzen dira.

955 Egitasmo hau zehazki zein ekimenen bitartez garatuko den

Kontseiluan zehaztu beharko dugu ahalik eta epe laburrenean.

Horri begira, EHEren ustez ekimen horrek honako irizpideak kontuan

hartu behar ditu:

960

Page 20: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

19

Herriz-herri euskalgintzak eta euskaltzaleek elkarlanean garatu eta dinamizatu behar dute.

Euskaraz bizi ahal izateko aukerak eta espazioak zabaltzeko eragile (sozioekonomiko, kultural,

kirol elkarte, aisia talde,… ) eta instituzioen konpromiso hartzean eta betetzean oinarritu behar

da. 965

Ekimenak plan estrategikoen ezaugarriak izan behar du. Kasu honetan, euskararen

normalizaziorako plan estrategiko integrala eta mailakatua izan behar du. Diagnostikoa

abiapuntu izanik, helburu zehatzekin, epeduna eta ebaluaziorako adierazle zehatzekin.

970 Egitasmoa abian jartzeko lehen urratsa gaia Kontseiluan aztergai jartzea izango da, aurreko

esperientziaren balorazioa egin eta egitasmo eguneratua antolatzeko. Baina egitasmoa eguneratu

bitartean, ariketa horrek denbora eskatuko duela jabeturik, ezin gara zain gelditu. Metodologia integral

eta antolatua osatu bitartean, euskaldunontzako espazioak irabaziz joan behar dugu, kanpaina

zehatzen bitartez. Eta horretarako, bada hamaika egitasmo eta ideia garatzen joan gaitezkeenak herriz-975 herri eta auzoz-auzo: zerbitzu publiko zein pribatuetan langile euskaldunak exigitzeko dinamikak, epe

jakin batean euskara hutsez kolektiboki bizitzeko dinamikak, euren espazioak eta jarduerak euskaldundu

ditzaten eragileei eskaera zehatzak luzatzea (kultur-taldeei, kirol-taldeei, gazte-elkarteei,… ) eta abar.

Azken batean, arloz-arlo eta herriz-herri euskararen arnas-guneak sortu eta zabaldu behar ditugu.

980 Praktika hauen bitartez, urratsez-urrats euskaldunok euskara erabili ahal dezagun, eta gero eta gehiago

euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabalduz joango gara.

3.2.3.4. Sortutako aukerak baliatu: hautua sustatu.

985 Baina aukerak sortu eta zabaltzea motz geratuko da euskaldunok baliatzen ez baditugu. Azken

hamarkadetako lan eta borrokari esker eskuratutako aukerak erabili behar ditugu eta euskaldunek

erabiltzea sustatu behar dugu. Eta horretarako, hitz gakoa dago: hautua. Euskaldunok euskararen

hautua egiten jarraitu behar dugu ahal dugun

toki eta une guztietan, hau baita finean 990 euskaraz bizitzera igarotzeko bidea. Gure esku

dago erdietsitako lorpen horiek baliatzea:

instituzioekin harremana euskaraz izanez

(adibidez “Udala eta biok euskaraz”

dinamikarekin), mediku euskalduna aukeratuz, 995 euskarazko irakaskuntza hautatuz, teknologia

berrietan euskarazko bertsioa aukeratuz,

euskarazko hedabideak hautatuz, lehen hitza

euskaraz eginez,… Honek euskaraz bizitzeko

baldintzak areagotuko dizkigu eta euskararen 1000 normalizazioan jauzi berriak emateko oinarria

eskainiko du. Hala ere, nahiz eta hautua egitearen azken keinua norbanakoarena izan, auzi kolektiboa

da, euskaldunon komunitatearena. Beraz, nahiz eta egunerokoan euskaldun oro indibidualki euskara

hautatzea den lortu beharrekoa eta horretarako dei egingo dugun, dinamika eta ekimen kolektiboak

antolatu behar ditugu auzoz-auzo eta herriz-herri. Egunez egun euskaraz bizitzea etengabeko oztopo-1005 lasterketa izanik, oztopo horiek soilik kolektiboki antolatuta gaindituko ditugu.

3.2.3.5. Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, euskarak eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak etengabe 1010 pairatzen duten erasoen salaketari eutsi behar diote euskalgintzak zein euskaltzaleek. Euskarak jasaten

dituen bazterketa edo gutxiagotze egoeretan aldarrikapen-dinamikei heldu behar zaie. Era berean,

etorkizunean ziur gertatuko diren eraso berriei erantzun beharko diegu euskaltzaleok.

******************************** 1015

EHEk atal honetan luzatutako norabidean bere gaitasunen araberako ekarpena egiteko konpromiso irmo

eta zintzoa hartzen du. Baina, EHEk bakarrik ez du lortuko berreuskalduntze-prozesuan jauzi kualitatiboa

ematea, ezta gutxiago ere. Euskalgintza osoak erronkari heldu behar diola uste dugu. Are gehiago,

Page 21: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

20

euskalgintzaren ahalmena norabide partekatu berean bilduz gero, sinergia biderkatuko dela ziur gaude. 1020 Harago ere, herri-ahalegin honetan eragile politiko eta sozial euskaltzaleak batzera gonbidatzen ditugu.

Denon artean lortuko baitugu!

Bertan jasotakoa EHEk egiten duen proposamena da. Euskaltzale ororekin partekatua izateko espiritua

duen proposamena, guztien ekarpenekin hobetua izateko luzatzen dena. 1025

********************************

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ AURRERA BEGIRA. 1030 1979. urtean EHE sortu zenean noizbait desagertzeko espirituarekin jaio zen. Helburua erdietsita, Euskal

Herri euskalduna berreskuratzen lagundu eta gero, EHEk bere jarduerari amaiera emango diola jakitun

gara kide guztiok. Orain, ia lau hamarkadako ibilbide oparoa izan eta gero, Euskal Herrian Euskarazen

beharra bizirik dirauela berrestera gatoz. Zoritxarrez esan beharko ere, oraindik ere helburua bete gabe

dugunaren seinale baita. Munduan dauden gutxiagotutako milaka hizkuntzen artean hizkuntza gutxik 1035 izan du euskarak ezagutu duen berreskurapen-maila. Hori objektiboa da, eta horregatik euskaldunok

gure burua zoriondu behar dugu. Baina ez da nahikoa. Euskarak ez du etorkizuna ziurtatua inola ere ez.

Euskal herritarrok ez ditugu gure hizkuntza-eskubideak bermatuta. Euskaldunok ezin gara euskaraz bizi

gure herrian, Euskal Herrian. Horregatik, behar-beharrezkoa da euskararen aldeko lana eta borrokari

eustea, Euskal Herri euskalduna lortu arteko ahaleginari eustea, eta herri-ahalegin horri Euskal Herrian 1040 Euskarazek bere ekarpen xume eta zintzoa egiten jarraituko duela berrestera gatoz.

Bistan da EHEk garai zailak bizi dituela. Ekaitz perfektuaren ondorioz, barruko eta kanpoko faktoreen

ondorioz, Euskal Herrian Euskaraz ahul dago. Garai batean izandako erreferentzia soziala, gainontzeko

euskalgintzaren onarpena eta eragiteko gaitasuna oso murriztua duela onartu beharra dugu. Egoera 1045 hau iraultzeko helburuarekin, EHEko kideon artean (gaurkoak eta atzokoak) Euskal Herrian Euskaraz

berritua eraikitzen hasteko abiapuntuzko proposamena duzue jarraian. Oraindik baliagarria denari eutsiz,

forma eta praktika eraginkor berriak pentsatu behar ditugu denon artean. Zalantzarik gabe, ariketa

honek denbora eta berrikuspenak egitea eskatuko dizkigu. Baina asmatuz gero, Euskal Herriaren

berreuskalduntzeari ekarpen garrantzitsua berriz ere egingo dion eragile euskaltzalea berregituratuko 1050 dugu. Ziur gaude. Hel diezaiogun erronkari!!!

4.1. EHEren FUNTZIOAK FASE HONETAN.

Datozen urteetan EHEk bete beharreko funtzioak zehazteko, aurreko ataletan euskararen normalizazio-1055 prozesuaren egungo faseari esleitutako helburu, izaera eta ildoan oinarritu behar dugu ezinbestean. Hala

ere, funtzio orokorrez ariko garenez, Euskal Herrian Euskarazek sortu zenetik bete dituen funtzioak

berrestera gatoz. Bere ibilbide luzean zehar une batzuetan funtzio batzuk lehenetsi edo indartu ditu

besteen gainetik. Beste une batzuetan beste batzuk izan dira lehenetsitako funtzioak. Baina, funtsean

oinarrizko funtzio berberak bete ditu sorreratik bertatik. Bestela ere ezin izan, horretarako sortu baitzen EHE 1060 eta euskalgintzaren unibertsoan zeregin zehatza betetzea baitagokio.

Abiapuntua hori izanda, euskararen berreskurapenerako prozesu integrala garatzeko aurreko atalean

zerrendatutako lan-eremuetan EHEk bere ekarpen propioa zehaztu eta garatuko du. Batzuetan EHEk

berak zuzenean eginez, besteetan euskalgintzarekin batera elkarlanean. 1065

Hasteko beraz, honakoak dira EHEren funtzioak:

Euskararen aldarriari eustea, euskararen aldeko tentsioa mantentzea. Bigarren mailako zeregina

iruditu dezakeen arren, garrantzitsua da honi heltzea egun bizi dugun abagunean. Euskararen 1070 normalizazioaren erronka jada ia irabazita dagoelako sentsazio guztiz desmobilizatzailea nagusi

denean (harrigarriro!), herri honen lehentasunen agendan beste gai batzuk hartu (doala aurretik

horiekin bat egiten dugula geuk ere) eta euskararena bigarren mailan uzten ari denean,

euskararen inguruko jarduera gehien aipatzen duten eragile eta pertsonek berau erasotzeko

izaten ari denean, edo garaian oso esanguratsua zen euskalgintzaren presentzia publikoa zeharo 1075 apaldua dagoenean… Norbaitek astindu behar du euskararen bandera. Norbaitek hartu behar

du euskararen aldarrikapena irmoki mahai-gaineratzeko eragile “gogaikarriaren” papera.

Page 22: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

21

Diskurtso propio eta ausarta plazaratu, borroka ideologikoan protagonista izan. EHEk diskurtso

propioa egituratu eta plazaratu behar du. Historikoki, euskalgintzaren eta sektore euskaltzale 1080 zabalarentzat EHEk egin izan duen diskurtsoa erreferentziala izan da. Diskurtso ausarta,

aitzindaria, zintzoa,… finean, euskararen beharretatik abiatuta osatu dugun diskurtsoa.

Arrazoibide hori berreskuratu behar dugu. Era berean, ezinbestekoa da Euskal Herriak izan

beharreko hizkuntza ereduari buruz eztabaida publikoan dauden beste diskurtsoei (euskara

mendeko egoeran egotea nahi dutenena, elebitasun soziala defendatzen dutenena,… ) aurre 1085 egitea.

Konfrontazio soziolinguistikoan aitzindari izan.

Euskal Herrian pairatzen dugun hizkuntza-

gatazkaren izatea eta izaera agerian utzi behar du 1090 Euskal Herrian Euskarazek. Hori ekimen eta

dinamika egokiekin lortu behar dugu, diskurtso

zorrotza erabiltzearekin batera. Horrela, euskararen

garapenak egun dituen mota guztietako mugak

(politikoak, juridikoak, … ) agerian utzi behar 1095 ditugu. Oraindik ere gertatzen diren erasoei

erantzun zuzena eman behar diegu, eta euskarak

irabazitako eremu edo funtzioetan atzerakadak

gertatuz gero salatu behar ditugu. Era berean,

euskaraz bizitzea hautatu izanagatik kaltetuak 1100 diren pertsonei gure babesa, baita laguntza ere

eman behar diegu. Erasoen aurrean, txiki zein handi, EHE euskararen defentsarako eragile

erreferentziala izatea berreskuratu behar dugu.

Baina, eta batez ere, jarrera defentsibo batetik harago, iniziatiba hartu eta jarrera oldarkorra 1105 azaldu behar dugu. Aurrera begirako proposamen ausartak mahai gainean jarri eta horien

aldeko dinamikak abiatu behar ditugu. Estatuen ukazioarekiko eta elebitasun sozialaren diskurtso

eta ustezko jarrera “moderatuen” iruzurrarekiko konfrontazioa bilatu behar dugu.

Herritarrei aktibaziorako eskaintza egin. EHEren tresna nagusiena herritarrak dira, euskaltzaleak. 1110 Badago herritar multzo zabala gure irakurketa eta hizkuntza-proiektuarekin bat egiten duena,

eta, neurri handiagoan ala txikiagoan euskararen berreskurapenean ekarpena egiteko prest

dagoena. EHEk euskaltzale hauei ekarpen hori gauzatzeko eskaintza praktiko egingarria eskaini

behar die. Besteak beste, proposamen zehatzagoekin batera, pertsona hauek egunerokoan

euskaraz bizitzeko hautua egin dezaten sustatu behar dugu; urrats hori ematea elikatu eta 1115 lagundu behar dugu.

Horiekin batera, badago beste herritar multzo bat ere, askoz zabalagoa dena, EHEren

proposamenekin bat egin dezakeena, baina EHEren hausnarketen berri ez duenez, are okerrago,

EHE bera existitzen denik ere ez dakienez, gurekin edozertan bat egiterik ezinezko duena. Herritar 1120 hauengana ere hurbildu behar dugu, elkar entzun, gure hausnarketak helarazi, kontzientziatu

eta, ahal den heinean, aktibatu. Zentzu horretan, arreta berezia eskaini behar diegu belaunaldi

berriei. Kontzientzia propioa garatzen ari diren unean, euskararekiko eta beren beharrekiko

sentiberatasuna elikatu behar dugu gazteengan. Dena dela, kontziente izan behar dugu gazte

gehienentzat Euskal Herrian Euskaraz ez dela existitzen. 1125

Instituzioei eta eragile politiko-sozialei eragin. Sorrera sorreratik eragitea da Euskal Herrian

Euskarazen funtzio nagusienetakoa. EHE ez zen jaio kulturgintzarako edo lan teknikoetarako. EHEk

egiten dituen ekimenak hirugarren bati eragiteko dira; beste hark erabaki egokiak har ditzan,

neurri egokiak har ditzan, edo, euskararen aurkako ekinbidean atzera egin dezan, bakoitzaren 1130 eskumenen edo jarreraren arabera. Beraz, eragite jarrera hau areagotu behar dugu datorren

garaian.

Euskalgintzaren akuilu izan. Aipatu eragite perspektibatik, euskalgintzako gainontzeko eragileei

ere eragin behar diegu, xaxatu. Gehienak gure irakurketa eta etorkizunerako proposamenekin 1135 bat egiten duelarik, bat etortzea urrats, ekimen eta adierazpen zehatzetara ekarri behar dugu.

Euskalgintzak garaian izandako lidergoa eta erreferentzia soziala berreskuratzera eraman behar

Page 23: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

22

dugu. Horretarako, EHEk euskalgintzaren barruan lidergoa, erreferentzia eta eragiteko gaitasuna

berreskuratu behar du.

1140 4.2. EHEren IZAERA FASE HONETAN.

Lau hamarkadotan Euskal Herrian Euskaraz ezaugarritu duten bereizgarriak etorkizunean indartu eta

areagotu behar ditugu:

1145 Eragile euskalduna izatea. EHEren izaeraren ezaugarri esanguratsuenetakoa euskara hutsez

funtzionatu eta komunikatzea izan da. “Arnas-gune” kontzeptua oraindik teorizatu gabe

zegoenean ere, Euskal Herrian Euskaraz arnas-gunea izan da EHEko kideontzat eta berarekin

harremana izan duten pertsona eta eragileentzat. Badakigu erabaki horrek komunikatzeko

orduan mugak ezartzen dizkigula herritar ez euskaldunekin. Baina, badaude beste bitartekari 1150 batzuk (hedabideak, euskalgintzako beste eragileak) gure diskurtsoa erdaraz helaraziko diena

herritar horiei. Mugapen hori izanda ere, helburu dugun jendarte euskaldunaren eredu izaten

jarraitu behar dugu. Gainera, orain ele bitan komunikatzen hastea atzerapauso barkaezina

litzateke.

1155 Euskararekiko konpromiso zintzoa. EHE euskararen berreskurapenerako jaio zen eta konpromiso

horrek gidatzen du bere aktibitatea. Euskararen egoeraren azterketa ahalik eta objektiboenetik

abiatuta, gure ustez euskararen beharrak direnak eta euskaldunok euskaldun izaten jarraitzeko

borondateari erantzuteko bide egokienak direnak markatzen dute gure iparra.

1160 Eragile autonomoa. Euskal Herrian Euskaraz beste eragile edo instituzioetatik guztiz autonomoa

izaten jarraituko du. Bere kideek bakarrik erabakiko dute zein ildo garatuko duen eta nola

antolatuko den. Horretarako, inolako mendekotasun-mota saihestuko dugu: ideologikoa,

organizatiboa zein ekonomikoa. Euskararen alde egingo dugu edozein eragile, alderdi politiko

edo instituzioren aurrean; txalotu beharrekoa txalotuz eta kritikatu beharrekoa kritikatuz. 1165

Eragile nazionala. Gure antolaketa- eta lan-eremua euskararen nazio osoa da, hots, Euskal

Herria. Egun indarrean dauden zatiketa administratiboak ez ditugu onartzen, arrotzatzat ditugu

eta, besteak beste, euskararen desagertzea bilatzen dutela salatzen dugu, bere lurralde osoan

garapen bateratua izatea ekidin nahi baitu. Horri aurre egiteko EHEk egitura eta funtzionamendu 1170 nazionala izango du.

Jardueraren eremu nagusia herrietan. Nazio antolakundea izanik ere, herriz-herri eta auzoz-auzo

taldeak izango ditu. Areago, tokiko dinamikak izango dira EHEren jardueraren bizkarrezurra.

Herriz-herriko borrokak nazio egitasmo bateratuekin uztartuko ditugu, elkar elikatu eta indartzeko. 1175 Horretarako, bien arteko oreka zaindu beharko dugu, eremu batek bestea jan ez dezan.

Aliantza eta elkarlanerako prest. EHEk ildo propioa diseinatu eta garatuko duen arren, beti prest

egongo da elkarlan-esparruak osatzeko edo horietan parte hartzeko. Betiere, partaide guztien

arteko elkar onarpena eta errespetua baldin badago. Izan aliantza estrategikoak (Kontseilua 1180 bezalakoak), izan aldarrikapen zehatzen inguruan. Izan eragile sozialekin (euskalgintzakoak eta

beste), izan instituzioekin (instituzioetako aholku batzordeetan parte hartuz, adibidez).

Epe motzeko eta luzeko begiradak uztartuko dituena. Unean-unean abagunearen araberako

irakurketak eta ekimen-proposamenekin batera, ikuspegi estrategikoarekin egindako 1185 hausnarketak egingo ditu EHEk. Garai nahasi honi erantzuteko, noraezean aurkitzen den

euskaltzalegoari iparra seinalatzeko, etorkizunean kokatutako begirada luzearekin aritu behar

gara ere.

Jarrera aitzindaria eta proaktiboa izatea. EHEko kideok kalera atera behar dugu, herritarrengana 1190 hurbildu, euskalgintzarekin harremanak estutu, eragileengana jo,… Espazio naturaletara hurbildu

behar dugu. Guztiekin ikuspuntuak elkar trukatu behar ditugu, irakurketak partekatu eta aurrera

begirako gure ildo proposamena azaldu.

Page 24: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

23

Eragile aldarrikatzailea baina era berean irudi alaia eta erakargarria izango duena. EHEn 1195 militatzeko edo bere ekimenetan parte hartzeko gogoa eta ilusioa piztu behar dugu

jendearengan.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, EHEren betiko baloreei eutsiko diegu etorkizunean ere:

jarrera borrokalaria, aldarrikatzailea, aktibista, ausarta ekimen eta proposamenetan, zorrotza 1200 irakurketak egiteko orduan eta diskurtsoaren edukietan, zintzoa eta eskuzabala,…

4.3. EHEren ESTRATEGIA.

4.3.1. EHEren estrategiaren ardatzak. 1205

EHEk ildo eta diskurtso aldarrikatzaileak eta propositiboak uztartu behar ditu. Historikoki jarduera

nagusiena salaketan eta aldarrikapenean oinarritu izan ditugu, bada etorkizunean ere salaketak

eta eskaerak toki garrantzitsua izaten jarraitu beharko dute, halabeharrez. Euskararen aurkako

eta euskaldunon hizkuntza-eskubideen aurkako eraso guztiei erantzuna ematen jarraitu behar 1210 dugu. Hala ere, ekarpen propositiboek, alegia, eraikuntza klabeetan egindako proposamen eta

iritziek, gero eta toki gehiago izan beharko dute

gure lan-ildo orokorrean. Datorren garaia eredu

soziolinguistikoen arteko talkak ezaugarritua

izango da nagusiki, eta lehia horretan EHEri eta 1215 euskalgintzari dagokie euskal herritar gehienak

konbentzituko dituzten ekarpenak egitea; bai

euskararen normalizaziorako proposamen

orokorrak, bai arloz arlokoak edo funtzioz

funtziokoak. Azken batean, erantzuna eta 1220 eraikuntza ildo berberaren bi aurpegiak direla

ikusarazi behar dugu.

Aurreikustekoa da datorren garaian subiranotasunaren inguruko eztabaidak (eta berarekin

lotutako formulazio ezberdinek: erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, independentzia,…) 1225 gero eta oihartzun handiagoa izatea eztabaida publikoan. Gure eginkizunetako bat

burujabetzari buruzko eztabaidaren erdigunean euskararen aldarria eta dituen beharrak

txertatzea izango da. Burujabetzaren aldeko borrokarekin lotu behar dugu euskararen borroka,

eta, borroka hori nagusiki euskaraz izatea eragin behar dugu.

1230 Euskal Herri mailako eta tokian tokiko dinamiken arteko oreka bilatuko dugu. EHEren borroka-

eremu nagusia auzoak eta herriak izango dira, zuzen zuzenean herritarrekin eta eragileekin

harremanetan. EHEko taldeek beraiek erabakiko dute zein lan-ildo jorratu, beti ere denon artean

erabakitako lan-ildoen barruan eta finkatutako irizpideen arabera.

1235 Baina ezinbestekoa izango da ildo nazional bateratua ere lantzea. Euskararen inguruko

eztabaida publikoa suspertzera baldin bagoaz eta bertan eragin nahi badugu, behar-

beharrezkoak izango ditugu nazio mailako agerraldi eta ekimenak. Zalantzarik gabe, deialdi

nazional batzuetan kide guztiek parte hartzea beharrezkoa izango da, eraginkorrak izango

badira. Horrek dinamikak eta ekimenak garaiz plangintzatzea eta mailen arteko uztartzea 1240 adostea eskatuko digu.

Eguneroko inurri-lana berreskuratu edo indartu. Oihartzuna bilatuko duten ekimenez gain, are

gehiago, hauentzako oinarria ereiteko, garrantzi berezia izango dute lekuan lekuko ekimen edo

dinamika xumeek. Eguneroko lanak duen garrantziaz jabetu behar dugu. Komunikazio eta 1245 propaganda ekimenak, hitzaldi bat, sare-sozialetako mezu bat, egitasmo xalo bat,… giltzarri dira

EHEren irakurketa zabaltzeko, kontzientzia sortzen joateko, norbanakoak aktibatzeko.

Herritarren aktibazioa bilatuko dugu. Bai zuzenean EHEko kide izan edo bere ekimenetan parte

hartzeko, bai, eta batez ere, kontzientzia euskaltzale aktiboa pizteko, zeinaren bidez 1250 egunerokotasunean jarrera euskaltzalea adierazi eta praktikatuko den.

Page 25: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

24

Adierazi, baina entzun ere bai. Herritar eta eragileengana ez gara soilik hurbilduko gure

ikuspuntua transmititzera edo proposamenak egitera. Entzutera ere hurbilduko gara. Gure

inguruko euskaltzaleak entzun behar ditugu, gurekin harremanetan jartzeko kanalak sortu behar 1255 ditugu (bai zuzenekoak bai webgunearen bidezkoak, adibidez). Beraien iritziak, ekarpenak,

eskakizunak, proposamenak… behar ditugu, gurea aberasteko, adostasunak eraikitzeko,

egitasmo partekatuak sortzeko.

Apaldutako erreferentzia berreskuratu. Euskal Herrian Euskarazek eraginkorra izan nahi badu, 1260 erreferentzia publikoa eta ikusgarritasuna berriz ere irabazi behar ditu. Estrategiaren ardatz

garrantzitsua izango da berriz ere erreferentziazko eragilea izatea.

4.3.2. EHEren lan-ildoak. Nazioan eta herrietan.

1265 Euskal Herri euskaldunaren aldeko borroka ideologikoa eta indar metaketa. EHEren lan-ildo

nagusienetakoa izango da

datozen urteetan. Eredu

soziolinguistikoen arteko talka

areagotzera doanean, eta era 1270 berean, eremu-administratiboen

estatus juridiko-politikoak

berrikusiko direnean, EHEri

dagokio Euskal Herri

euskaldunaren aldarrikapena 1275 argi eta ozen egitea, euskararen

beharrei erantzunez eta euskal

herritar gehienen borondateari

men eginez. Halaber, hasiera

batean EHEk egingo badu ere, 1280 aldarri horrekin gero eta pertsona

eta eragile gehiagok

(euskalgintzatik hasita) bat

egitea lortu behar dugu.

1285 Lan-ildo orokor horrek bere barnean hainbat azpi-ildo izango du:

o Borroka ideologikoa. Euskal Herri euskaldunaren eskaera edukiz betetzeko, zergatia eta

zertarakoa azaltzeko, burujabetzaren ezinbestekotasuna,…

1290 o Konfrontazio soziolinguistikoa. Besteak beste, gertatuko diren estatus aldaketetan

euskarak onarpen egokia izan dezan, euskara arautzen duten legeen berrikuspena

norabide egokian eragiteko, eta, instituzioetako hizkuntza-politiketan eragiteko.

Herri-akordioa sustatzea. Gorago aipatu terminoetan, euskararen normalizazioan jauzia emateko 1295 herri-akordioen lorpena ere sustatu behar du EHEk. Kasu honetan, nagusiki Kontseiluak

egitasmoaren aitzindaritza bere gain har dezan, bere barnean eragin behar dugu ere. Horrekin

batera, guk ere aldekotasunezko giroa elikatu behar dugu publikoki.

Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaltzea. Lan-ildo horretan ere Kontseiluak egitasmo nagusia 1300 abia dezan bultzatu behar dugu. Baina, horrekin batera, EHEk bere dinamika propioak ere

antolatu behar ditu, euskara erabili ahal izateko espazioak irabaziz, eta, ildo honen adierazle

nagusi diren arnas-guneak hedatuz:

o Eremu geografikoetan, erabateko euskalduntzea sustatuz, euskararen egoeran 1305 atzerakada eragin dezaketen proiektu edo gertaeren aurka eginez (adibidez, Eragin

Linguistikoen Ebaluazioa egitea eskatuz, langile publiko euskaldunak aldarrikatuz, …) eta

abar.

o Eremu funtzionaletan edo sektorialetan, elkarte, eragile edota espazioen euskalduntzea 1310 bultzatuz, euskaraz biziko diren guneak hedatzea helburu. Hori guztia, lehentasunezko

Page 26: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

25

arreta berezia jarrita administrazio publikoetan eta gazteek parte hartzen duten

guneetan.

Euskaraz bizitzeko hautua sustatu. Euskaldunok euskararen hautua egin dezagun kontzientziazio 1315 eta dinamika praktikoak antolatu eta gauzatu behar ditu EHEk. Esan bezala, nagusiki kolektiboak

izango diren dinamikak. Horretarako, euskaldunen ahalduntzea elikatu behar dugu. Adibidez:

administrazioekin harremana euskaraz izateko (“Udala eta biok euskaraz” dinamikaren bidetik),

mediku euskalduna aukeratzeko, euskarazko irakaskuntza hautatuz, teknologia berrietan

euskarazko bertsioa aukeratzeko, euskarazko hedabideak hautatzeko, lehen hitza euskaraz 1320 egiteko,…

Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun. EHEk historikoki euskararen defentsan azaldu duen

jarrera tinko eta ausarta berreskuratu behar dugu. Hizkuntza-eskubideen urraketak salatu behar

ditugu eta berma daitezen irmoki eskatu. 1325

4.3.3. EHEren lan moldeak eta ekimenak.

EHEren lan molde adierazgarrienak izan direnak

berreskuratu edo indartu behar ditugu, ohiko 1330 mobilizazioetatik hasita, ekintza zuzen edo

aldarrikatzaileetaraino. Euskararen egoeraren

salaketa eta neurrien exigentzia areagotu behar

dugu, kalera atera.

1335 Era berean, lan molde horien izaera anitza izatea

bilatu behar dugu. Hala nola, talde txikian

egindakoak eta zuzenagoak direnak zein

masiboak, irudi salatzaileagoa transmitituko

dutenak zein alaiak eta erakargarriak. Sormena 1340 behar dugu, imajinazioa astindu.

Desobedientzia. Euskaltzaleek eta Euskal Herrian sinesten duten herritarrek egin dezaketen

ekintza desobedienteena euskaraz bizitzea da. Euskara izanik euskaldun egiten gaituena, euskal

herritar eta euskaldun gisa ukatu nahi gaituztenen aurrean, euskaraz bizitzea dugu armarik 1345 indartsuena. Ideia hau kontzientziarako eta aktibaziorako oso ahaltsua izanik, ustiatu behar dugu.

Oinarri horretatik abiatuta, euskararen aldeko borrokan desobedientziak zein ezaugarritze izan

behar duen eta nola praktikatuko dugun hausnartu behar dugu ahalik eta lasterren.

Hausnarketa horretan kontuan izan beharko dugu borroka-molde honek izan ditzakeen 1350 ondorioak eta horiei aurre egiteko bitartekoak jarri beharko ditugu. Estatuen joera errepresiboa

gero eta handiagoa da (Espainiar estatuak onartutako Mozal Legea adibide) eta atzera egingo

dutenik susmatzeko inolako zantzurik ez dago. Salaketa-ekintza edo aldarrikapen-ekintza

xumeena ere zigortua da, nagusiki isun ekonomikoekin. Estatuak jakin baitaki bide horretatik min

egin dezakeela. Baina horrek ez gaitu ez beldurtu ezta paralizatu behar. Euskararen aldeko eta 1355 euskaldunon hizkuntza-eskubideen aldeko ekinbideak honelako borroka-moldeak ere behar ditu

estatuen jarrera oldarkorraren eta zapaltzailearen aurrean. Ondorioz, honek aldez aurretik

kontzientzia eta prestaketa-lan txukuna egitea eskatuko digu. Hasteko, gu behar den bezala

mentalizatuz, argi izanik molde honen beharrezkotasuna. Ondoren, aurre-prestaketa egokia

eginez: abokatuen sarea, elkartasun sarea,… Azkenik, ekintza bakoitza oso ondo prestatuz. 1360 Hausnarketan, besteak beste, erresistentzia-kutxa sortzea baloratu beharko dugu.

Jarrera desobedientea Euskal Herrian Euskarazek eta EHEko kideok izan behar dugu. Baina hortik

harago, jarrera desobedientea jendartearen eremu guztietara zabal dadin dei egin behar dugu,

euskaltzale orok bere egiteko deia egin behar dugu; izan norbanako, izan eragile, izan instituzio. 1365 Gero eta gehiago izanik soilik gaindituko dugu etor litekeen balizko errepresioa.

EHEk mintzaidetza aktiboa berreskuratu behar du, pertsona erreferentzial, eragile eta, ahal den

heinean, instituzioekin. Lehentasunezkoak euskalgintzako eragileak izango dira. Hauekiko bilerak

eta harremanak iraunkor bilakatu behar ditugu. 1370

Page 27: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

26

Gure ildoarekin lotutako gaien irakurketak eta azterketa kritikoak ere egingo ditugu, ondorenean

publiko egiteko. Horrek eragiteko beste tresna bat eskainiko digu, komunikatzeko aitzakia

emango diguna, eta EHEren irudi jasoa ere lantzeko aukera emango digu.

1375 Gure diskurtsoa plazaratzeko, EHEk betidanik erabili dituen moldeez gain (hitzaldiak, mahai-

inguruak, … ), bestelako formatuak erabili behar ditugu: tailer praktikoak, ikastaro formalak

(UEUrekin elkarlanean antolatzea aukera bat izan liteke) eta abar.

Herritarrek parte hartu eta era berean presiona dezaten teknologia berriek eskaintzen duten 1380 aukera anitz berriak ustiatu behar ditugu.

Norbanakoen aktibazioaz.

Egia da aktibazio sozialean nolabaiteko krisia bizi dugula, nabarmenago geratzen dena aurreko

garaiekin alderatuta. Herritarren prestutasuna herri mugimenduan militatzeko edo ekimenetan parte 1385 hartzeko egun apaldu egin dela ezin da ukatu. Baina horrek ez du esan nahi desagertu denik. Herritarren

parte hartzeko moduak transformatzen ari dira, molde eta jarrera batzuk desagertzen ari diren bitartean,

beste batzuk etorkizunean mantenduko dira, eta garrantzitsuagoa dena, berriak sortzen ari dira eta

gehiago sortuko dira. Hor dago gakoa, etorkizunezko aktibazio eta parte hartze moldeetara egokitzen

asmatzea, herritarrei eskaintza erakargarri eta egokia egiteko. Guk ere eboluzionatzen asmatu behar 1390 dugu, eskaintza egokia eta txukuna egiten. Bai EHEk bai euskalgintzak orokorrean. Herritarrek parte hartu

eta presio egin dezaten, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak baliatu behar ditugu (sinadura-

bilketa digitalak, e-posta mezuen bidezko bonbardaketak, mezu igorpen masiboa erantzule zehatzei,… )

Hori lortuz gero, herritarren

multzo handi batek positiboki 1395 erantzungo duela zalantzarik ez

dugu. Asko zain daude. Bat

egiten dute gure oinarri

ideologikoarekin eta zerbait

egin, egin nahi dute, 1400 ekarpenen bat egiteko prest

daude, baina ez dute topatzen

nola. Hortxe dugu erronka.

Euskaraz Bizi Egunak/asteak 1405 (nazionala eta herrietakoak).

Euskaraz Bizi Egunek jaieguna

izatetik harago eragiteko duten

potentzialean sakondu behar

dugu. Jaiegun horren 1410 testuinguruan eta ekimen

ludikoen laguntzarekin edo

erakargarritasunarekin, ekimen

eragileak proposatu behar ditugu, bai eguneko egitarauan, bai aurreko eta ondorengo egunetan.

Horrela, jaitik harago urrats praktikoak emateko edo lortzeko baliatu behar dugu (adibidez, eragileek edo 1415 entitateek beraien buruak euskalduntzeko neurri zehatzak har ditzaten), euskararentzako espazioak

irabazteko, aldarrikapen zehatzak egiteko, mobilizazioak sustatzeko,… Jauzi hau nola eman definituz

joan beharko dugu. Finean Euskaraz Bizi Egunak euskaraz bizitzera igaroko garen egunaren izaera hartu

behar du.

1420 Abenduaren 3ko euskararen egunaz.

Egun horri eman zaion izaera sobera instituzionalarengatik eta aurpegiak zuritzeko erabilia izan den

heinean, guregan kontrakotasun handia sortzen du. Baina, hori horrela izanda ere, euskal jendartean

zeharo onartua dagoen eguna dela onartu behar dugu. Hamaika dira egun horretan euskararen

aldekotasuna adierazteko euskalgintzako eragileek, ikastetxeek, hedabideek eta abarrek egiten dituzten 1425 agerraldi eta ekimenak. Egoera horren aurrean, aurkako jarrera azaltzea aspalditik baztertuta, EHEk bi

aukera izan ditzake: egun horretaz paso egin, edo ahal den heinean eta apurka-apurka, egun hori

baliatu gure diskurtsoa plazaratzeko, egun horrek beste izaera izan dezan eragin. Euskararentzat egun

bat nahikoa ez dela argi izanda, euskararen egunak guztiak izan behar direla jakitun, euskararen

Page 28: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

27

sustapenerako baliagarria izan daiteke zentraltasun erabatekoa duen egun bat izatea. Auzi nagusia 1430 egunaren ezaugarritzean dago, hortxe planteatu behar du EHEk bataila. Bataila ideologikoa: ezin da

zurikeriarako eguna izan, euskararen egoera gordina aurkeztu behar da eta berreuskalduntzerako ildoa

eta neurriak plazaratu. Bataila ekimenetan: ekimen aldarrikatzaileak edo salatzaileak egin. Bataila

eskaintza politikoan: Euskararen Eguna euskararen normalizazioan urrats berriak emateko egun bilakatu

behar dugu (hizkuntza-ohiturak aldatzeko eguna, eragileak euskaraz biziko diren eguna, ... ). 1435

4.4. EHEren ALIANTZA-EREMUAK ETA AUKERAK.

4.4.1. Euskalgintza.

1440 Euskalgintza EHEren aliantza-eremu naturala izanik, EHEk euskalgintzarekiko garatuko duen ildoa

berariazko kapituluan jasoa dago beherago.

4.4.2. Herri mugimendua.

1445 EHE herri mugimendua den heinean, Euskal Herrian dauden gainontzeko herri mugimenduekin elkarlan-

eremuak eraikitzeak gure helburuetara iristeko eraginkorra izango da, eta EHErentzat aberasgarria izango

da ere. Gure ibilbidean zehar eremu eta izaera ezberdinetako herri mugimenduekin elkarlan esperientzia

anitz izan dugu, bai nazio mailan, bai herriz-herri; bai puntualak ekimen zehatzak egiteko, bai denboran

iraunkorragoak. Zoritxarrez, azken urteetan beste herri mugimenduekiko harremanak asko apaldu dira. 1450 Alde batetik, propioki EHEk bizi duen ahuleziaren ondorioz, bestetik, orokorrean herri mugimenduak bizi

duen ahuleziaren eta atomizazioaren ondorioz. Horretan eragina du ere Euskal Herriak bizi duen giro

politiko-sozial trantsiziozkoak, non aurretiazko hainbat esperientzia desagertu edo izozkailuan geratu

diren, eta garai berrietara egokitutako egitasmo berriak sortzen ez diren.

1455 Egoera ez desiragarri honen aurrean, EHE eta herri mugimenduko beste eragile batzuen arteko aldebiko

harremanak eta aliantza-eremuak beharrezkoak dira. Izan ere, herri-mugimenduaren elkarlan-

esperientzia kolektiboak eraikitzea aberasgarria izateaz gain, helburuetara iristeko eraginkorra izango

dela zalantzarik ez dugu (bai helburu partekatuak izan daitezkeenak: pertsonen eta herrien arteko

zapalkuntzarik gabeko etorkizuna; bai eragile bakoitzaren helburu propioak izan daitezkeenak: gure 1460 kasuan Euskal Herriaren berreuskalduntzea).

Horregatik, EHEk herri mugimenduko beste eragileekin aliantzak eta elkarlan-eremuak eraikitzearen

aldeko apustua egiten du. Jakitun izanda halaber aliantza eta elkarlana eraikitzeak denbora eta

ahalegina eskatuko digula eta askotan nekea eta etsipena nagusituko dela. Baina bide honen 1465 baliagarritasunaz eta beharrezkotasunaz konbentzituta gaude. Horrek ez du esan nahi indarrak eta

ahaleginak alperrik xahutzeko moduan gaudenik. Iparra ez dugu galdu behar eta argi izan behar dugu

zein helburu dugun eta zeintzuk diren EHErentzat xede-talde egokiak eta lehentasunak. Une honetan

gutxienez eremu hauetako herri-mugimenduekin aliantza-eremuak sustatzea ikusten dugu:

1470 Herri-eskubideak edo naziotasuna lantzen dutenak (Gure Esku Dago, Independentistak, … ).

Une honetan herri honen etorkizunari buruzko erabakitze-eskubidearen aldarrikapena indarra hartzen ari

da. EHEk bat egiten du aldarrikapen horrekin, baina osatu beharra dagoela uste dugu. Alde batetik,

erabakitze-eskubide horren subjektua zein den definitzen duen ezinbesteko ezaugarria euskara delako.

Euskal Herria euskararen herria baita. Euskarak ezaugarritzen du eremu geografiko batean nortasun 1475 politikoa duen herria badagoela. Beraz, herri-eskubideetan garrantzitsuenetakoa euskararena da gure

kasuan, herri euskalduna izatearena, euskaraz bizi ahal izatearena. Bestetik, erabakitze-eskubidea ezin da

soilik estatus politikora mugatu. Herri eta jendarte gisa ezaugarritzen gaituzten eta guregan eragiten

duten atal guztiei buruz erabakitze-ahalmena (burujabetza) izan behar dugula uste dugu. Noski,

ezinbestean hizkuntzari lotutako gaietan ere. Euskal Herriak izango duen hizkuntza-antolaketa soilik euskal 1480 herritarrok erabaki behar dugula aldarrikatzen dugu. Hizkuntza-auzietan ere burujabe izan behar dugu.

Beraz, eragile hauekiko harremana eta elkarlana aipatu parametroetan garatuko dugu. Jorratu

ditzakegun lan-ildo edo ekimenen artean honakoak daude: dinamika horrekiko euskalgintzaren eta

euskaltzaleen aldekotasuna sustatzea (galdeketak egingo diren garaian adibidez), erabakitze-eskubidea 1485 euskararen ikuspuntutik osatzeko ekimenak (mahai-inguruak,… ) eta abar.

Page 29: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

28

Mugimendu feministarekin. 1490 Historikoki, mugimendu feministako eragile batzuen eta gure artean begikotasuna eta konplizitatea egon

da. Emakumeak eta euskaltzaleak (asko biak izateagatik) zapalkuntza egoeran eta bazterketa egoeran

egoteak elkarrekiko hurbiltasun sentimenduak eragin du. Zorionez, mugimendu feministak loraldi garaia

bizi du; bestelako herri mugimenduontzako iparra markatzen ari da jardueran, dinamiketan, diskurtsoan

eta antolaketan, besteak beste. Aurrerago bestelako helburu edo ekimen partekatu aurrera eramateko 1495 biltzea baztertu gabe, une honetan, mugimendu feministako hurbileneko eragileekin (Bilgune Feminista,

herrietako emakume taldeak,… ) harremanetan jartzea aurreikusten dugu honako asmoak lantzeko,

behintzat: EHEren jarduera eta antolaketarako baliagarriak izan daitezkeen ikasgaiak jasotzeko (eta

egongo balira, kontrako norabidean ere, irakatsi ahalko geniekena irakasteko), eta, EHEren barruan

parekidetasuna lortzea helburu, prozesu-feminista propioa aurrera eramateko laguntza eta aholkularitza 1500 jasotzeko. [Egitasmo hau EHEren antolaketaren atalean jasoko da sakonago]

Desobedientzia eta “Bizitza Onaren” mugimendua (Lurralde Askea).

Euskal Herrian mugimendu berria sortzen ari da, Lurralde Askea izenekoa, desobedientzia eta ekintza

zuzena borroka-molde gisa eta norbanakoek eraldaketarako konpromisoak hartzea sustatzen duena. 1505 Hain zuzen ere, EHEk borrokarako erabiltzen dituen tresna berdinak eta sustatzen duen herritarren

konpromiso-hartze filosofia berdina. Lurralde Askeak ere praktika horiek euskararen aldeko borrokan

erabiltzeko asmoa du. Horregatik, gure lehen erreakzioa konpetentzia gisa ikustea izan badaiteke ere,

guztiz kontrakoa da, ordea. Alegia, EHErentzat onuragarria izango da beste eremutako pertsonek

euskararen aldeko borrokan desobedientzia eta ekintza zuzena praktikatzea eta konpromiso pertsonalak 1510 hartzera sustatzea. Are garrantzitsuagoa dena, euskararen berreskurapenerako haize ufada freskoa izan

daiteke. Euskararen alde egin

ditzaketen ekintzek aktibismoaren eta

konpromisoaren beharrezkotasuna

zabaltzen lagunduko dute. Aldeko 1515 giroa sortzen lagunduko dute, EHEren

antzeko diskurtsoa zabaltzearekin

batera. Gakoa bi eragileon arteko

harreman-bide egoki eta iraunkorra

sortzean egongo da. Harreman 1520 horretatik aliantza eta elkarlanerako

aukerak aurreikus daitezke, beraz.

Euskal Herriaren diagnostikoa osatu

eta bere garapenerako herri 1525 mugimenduaren iritzia bilduko duen

foroa.

Azken hamarkadetan gure herrian

hainbat egitasmo ezagutu ditugu, non

eragile sozialak eta norbanakoak bildu diren Euskal Herriaren egoeraren diagnostikoa egin eta 1530 aldarrikapenen edo neurrien herri-agenda zehazteko (Nazio Eztabaida Gunea, nazioartean egin zirenen

eraginez Euskal Herrian egindako Foro Sozialak, Eskubide Sozialen Karta). Euskal Herri osoa kontuan izanik,

gune horietan Euskal Herriaren biziraupen eta garapena ziurtatzeko eta euskal herritarren ongizatea

lortzeko gutxieneko egitasmoen agenda adostu izan da eragileen artean. Lan-eremu eta izaera

ezberdinetako eragileak biltzeko gaitasuna erakutsi da. Norbere txokotik atera eta ikuspegi 1535 intersekzionalarekin herri gisa ditugun beharrak diagnostikatu eta konponbideak adostu dituzte.

Gune hauek eztabaida publiko orokorrean herri mugimenduaren iritzia plazaratzeko baliagarriak dira;

ahots instituzionala, alderdi politikoena edo enpresarienarekin batera, ahots soziala ere presente egon

dadin. Horrelako guneren baten beharra argi izan du EHEk betidanik eta modu batez ala bestez horietan 1540 parte hartu izan du. Beraien ekarria garrantzitsua izan da eta etorkizunari begira horrelako ekarpenek

behar-beharrezkoak izaten jarraituko dute. Horrelako proiektuen aldeko apustua egiten dugunez, ahal

dugun heinean parte hartu beharko dugu, betiere ditugun indarrak ongi neurtuz.

Egitasmo partekatuak herri-mugimenduko eragileekin. 1545 Aipatu guneez gain, gertuko herri mugimenduekin hausnarketa eta egitasmo partekatuak lantzea ere

aztertu beharko dugu. Adibidez, herri mugimendu izaera bera dugunez, guztiok ezintasun eta oztopo

Page 30: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

29

antzekoak pairatzen ditugu: herritarrengana iristeko zailtasunak, aktibatzeko zailtasunak, kide berriak

lortzeko zailtasunak, eta abar. Horretaz guztiaz hausnartzeko eta ezintasun horiei neurri bateratuak edo

partekatuak jartzeko, interesgarria izan daiteke herri-eragileak bilduko dituen espazioa sortzea. Harreman 1550 eta aliantza honetatik sinergiak ere lor litezke. Horrela, elkarlan-bide horretatik forma har lezakete

oraingoz gauzatugabeko asmoen linboan geratu diren aspaldiko ideiek: herri-mugimenduaren

erakusleiho izango litzatekeen webgune komuna (besteak beste, mota guztieko deialdiak

zentralizatzeko), aurreko horri lotuta herri mugimenduaren “albiste agentzia”, herri mugimenduaz

hausnartzeko jardunaldiak,... 1555

4.4.3. Euskararekiko helburuak gurekin konpartitzen duten bestelako sektoreak.

Aurretik aipatutako eragileez gain, badaude bestelako eragileak gure helburu berberak partekatzen

dituztenak. Eragile horien izaeraren arabera, unean-unean zehaztuko dugu zein nolako harreman eta 1560 elkarlan mota gara dezakegun.

Guztien artean lehentasunezko eragile edo antolakundeak identifikatu behar ditugu. Besteak beste, Ernai

eta Aitzina bezalako gazte antolakundeak edo Ikasle Abertzaleak aipa ditzakegu, adibide gisa.

Antolakunde hauekin nolabaiteko harreman iraunkorra eraikitzea onuragarria izan daiteke. Elkarlanak 1565 hainbat gauzatze izan ditzake: gazteen kontzientziazio eta aktibaziorako ekimenak elkarrekin egitea,

antolakunde horietako kideei euskararen inguruko formazio ideologikoa eskaintzea, Gazte Danbada

bezalako egitasmoetan (edo bestelako bilkuretan) EHEk euskararen inguruko egitasmoak antolatzea, …

Berreuskalduntze-prozesuan gazteak garrantzitsuak izanik, horren kontzientzia izatea eta protagonistak

izatea sustatu behar dugu (gazteri osoarentzat eredu izanez, diskurtso propioa garatuz, gazte-espazioak 1570 euskaldunduz, …).

4.4.4. Instituzioak.

Aipatua dugu ezinbestekoa ikusten dugula euskalgintza eta Euskal Herriko instituzioen artean elkarlan 1575 giroa nagusitzea, eta, giro honen gorpuzte gisa, elkarlan-eremuak sortu edo daudenak moldatzea. Euskal

Herrian Euskaraz prest dago instituzioekin elkarlanean aritzeko, gainontzeko euskalgintza bezala. Gure

ustez instituzioekiko elkarlanak izan beharreko ezaugarriak idazki honetan euskalgintza aztertu dugun

atalean zehaztu ditugu.

1580 ********************************

◙ Atal honetan aipatutako harreman eta aliantzetan guztietan presente egon behar duen zeharkako

helburua hauxe da: eragile eta mugimendu horiek guztiek barne-euskalduntze prozesu propioa garatu

beharraren sustapena. Batzuetan zuzenean adieraziz, besteetan zeharka eraginez, horiek guztiek euren 1585 buruak euskaldundu eta kanporako jarduera eta dinamika euskaraz garatzea lortu behar dugu.

4.5. EHEren KANPO-KOMUNIKAZIOA ETA DISKURTSOA.

4.5.1. EHEren kanpo-komunikazioa. 1590

Egungo jendartean komunikazioa ia dena da. Ekimenak egin daitezke, txukunak egin ere, baina egoki

komunikatzen ez badira, alferrikakoak izango dira; egin ez balira bezala izango da. Baita alderantziz ere,

inolako ekimen praktikorik egin gabe ere, komunikazio-tresnak soil-soilik baliatuz, bada iritzia sortu eta,

garrantzitsuena dena, herritarrengan eta eragileengan eragiten duenik. 1595

Euskararen aldeko jardunean aldaketa sakona eta nabarmena gertatzen ari da aipatu norabidean. 80ko

eta 90eko hamarkadetan euskarari buruzko komunikazio sortzailea, batez ere, euskalgintza zen.

Euskalgintzak egiten zituen ekimenak ziren komunikazio-gai garrantzitsuena. Ez hori bakarrik, iritzi-

sortzaileak ere, neurri handi batean euskalgintzako kideak ziren eta euskalgintzaren ordezkari gisa 1600 plazaratzen zuten iritzia. Horrela, nahiz eta sinadura pertsonala izan, ordezkatzen zuen euskalgintzako

eragilearen iritzia zen komunikatzen zena. Azken urteetan joera hori irauli egin da eta egun

euskalgintzaren edo euskalgintzako ordezkarien presentzia komunikatiboa izugarri apaldu da (noski, baita

EHErena ere). Zalantzarik gabe, honen zergatia euskalgintzaren ekimenen jaitsiera nabarmena eta egiten

diren ekimenak egoki komunikatzen ez direla da. Euskalgintzak utzitako hutsunea betez, norbanakoek 1605 hartu dute neurri handi batean euskararen inguruko iritzi-sorkuntza; batez ere, unibertsitateko irakasleak,

Page 31: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

30

euskara teknikariak, … finean aditu deitutakoak orokorrean. Horrekin ez dugu adierazi nahi berez hori

txarra denik. Gertatu den aldaketa azaltzen ari gara, ez besterik. Baina, euskalgintzaren ikuspuntutik

aldaketa horrek bere ondorioak ditu.

1610 Ondorioen artean, hainbat gabezia ikusten ditugu:

Nagusiena, eta era berean larriena, euskalgintzaren presentzia komunikatiboa nabarmenki jaitsi

izana da. Horren erantzukizuna euskalgintzak berak du, ekimenak eta dinamikak jaistearen

ardura euskalgintzarena baita. Eta egiten ez dena ezin da komunikatu. Baina aurretik esan 1615 bezala, egiten dena ere ez da komunikatzen edo ez da behar bezala komunikatzen.

Bigarren gabezia denak azken garaian zeresan eta zurrunbilo handia sortu du. Iritzi-sorkuntza

nagusiki norbanakoek hartzean, transmititzen den iritzia eta sortzen den iruditeria iritzi-emaile

horien iritziaren araberakoa da, logikoki. Norberak bere iritzi propioa ematen du, eskubide osoz. 1620 Egia osoa esateko ere, hedabide eta sektore politiko-sozial ezberdinek norbere intereseko iritzi-

korronte zehatzeko pertsonei ematen diete oihartzuna beste batzuen iritziaren gainetik. Kasu

honetan, euskararekiko posizio politiko jakin batzuk indartu nahian. Beti gertatu den bezala, esan

ere esan beharra dago. Eta lehia horretan, gaurko egunez, gutxienekoak dira EHEren iritziarekin

bat egiten duten iritzi-sortzaileak eta hedabideak. 1625

Hirugarrenik, informazioaren teknologia berriak eragiten ari diren iraultza ere kontuan izan behar

dugu. Orain dela gutxira arte, komunikazio-prozedura ia bakarra zena zurruna eta mugatua zen:

zerbait komunikatu nahi zuen eragilearen komunikazio-sailak komunikazio-ekintza egiten zuen

(prentsaurrekoa, prentsa-oharra, artikulua, … ), hau hedabide mugatu batzuek (egunkaria, 1630 telebista, irratia) jasotzen zuten eta hauek herritarrengana iritsarazten zuten. Egun, aipatu

iraultzaren ondorioz, bide klasiko hark gero

eta garrantzi gutxiago du komunikazioaren

ekintzan. Orain, aldiz, alde batetik edozein

pertsona izan daiteke informazio edo iritzi 1635 igorlea. Bestetik, komunikazio-bideak ere

izugarri dibertsifikatu dira (eta etorkizunean

are gehiago eta azkarrago dibertsifikatuko

dira). Ohiko hedabideekin batera (eta horiek

gero eta pisu txikiago izanik) hamaika bide 1640 berri sortu da eta, zalantzarik ez dago,

teknologia horiek izango duten garapenaren

hasiera besterik ez garela ikusten ari. EHE

ohiko hedabideen komunikazio era gaitasun

txukunez baliatzera iritsi zen, baina 1645 komunikazioaren iraultza honetara behar

bezainbeste egokitzea ez du oraindik lortu.

Horren guztiaren ondorioz, gaur gaurkoz, EHE eta bere posizio ideologikoa bazterrean daude euskararen

plaza publikoan. Hurrengo urteetan izango dugun erronka nagusienetakoa egoera hori iraultzea eta 1650 euskarari buruzko iritzi-eraikuntzan erdigunea eskuratzea izango da. Noski, hori ez du bakarrik EHEk lortuko.

Euskalgintzako eragileek eta norbanako iritzi-sortzaileek gure oinarri ideologikoarekin bat egitea lortuko

dugun heinean etorriko da guk sustatzen dugun euskarari buruzko iruditeria nagusi bilakatzea euskal

jendartean.

1655 Badago beste erronka orokorragoa ere, EHEren iritziak erdigunea hartzetik harago doana. Izan ere, ez da

soilik EHEren iritzia bazterrean dagoena. Oro har, euskararen inguruko eztabaida publikoa zeharo

zokoratua dago. Ordea, euskararen mendeko egoera agerian utzi eta berreuskalduntzea erdiesteko

hartu beharreko neurrien inguruko adostasun politiko-soziala eraikitzeko, gai hori eztabaida politiko-

sozialean ere egotea ezinbestekoa da. Ez bestelako gaiak baztertzeko, baizik eta euskara ere agenda 1660 publikoan presente egon dadin. Euskara plaza publikoan aztergai ez badago, "dena ondo doalako"

ideia nagusituko da. Beraz, nekez piztuko da kezka sozialik eta are nekezago lortuko da eragiterik neurri

egokiak har daitezen.

1665

Page 32: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

31

ABIAPUNTUZKO NEURRIAK KOMUNIKAZIOAN.

Komunikazioari buruzko berariazko gogoeta. 1670 Euskal Herrian Euskarazek garatuko duen jarduerari proiekzio publiko egokia emateko eta borroka

ideologikoan eraginkortasunez aritzeko, komunikazio-moldeak hobetu behar ditugu. Jarraian doazen

proposamenak abiapuntuzkoak dira, hurrengo hilabeteetan hartu beharreko norabidea markatzen

hasteko proposamenak. Hala ere, EHEk etorkizunean izan beharreko kanpo-komunikazio estrategia

egokia eta osoa finkatzeko hausnarketa sakona egin beharra dugu ahalik eta azkarren. 1675

Komunikazioaren igorleak

Gorago aipatu eboluzio horrek EHEren komunikazio-gaitasuna hobetzeko lehen fokua igorleengan

jartzea eskatzen digu. Igorle ia bakarra EHE bera izatetik, bai nazio egiturako komunikazio-ataletik bai

herrietako taldeetatik, igorleak dibertsifikatzera igaro behar dugu. Igorpen aniztasun horrek gutxienez 1680 honako iturriak izan behar ditu:

Euskal Herrian Euskaraz bera. Zalantzarik gabe EHEk "ofizialki" komunikatzen jarraitu behar du.

EHEk berak edo bere bozeramaileek egingo diren ekimenen berri eman behar dute, iritzia-sortzen

jarraitu behar dute, euskarari buruzko eztabaida publikoan parte hartu behar dute, hitzezko edo 1685 idatzizko erasoei erantzun behar diete,… Galdutako erreferentzia publikoa berreskuratu behar

dugu lehentasunez. Horretarako, EHEren erreferenteak eskaini behar ditugu, bai nazioan, bai

herrietan. Honek, besteak beste, komunikazio eraginkorra nola egin jakiteko herrietako taldeei

formazioa eskaintzea eskatzen digu.

1690 Herrietako taldeetan egituratuta dauden EHEko kideak. Aipatu bezala, komunikazio-modu

berrietan norbanakoek aukera eta bitarteko gero eta ugariagoak dituzte informazioa eta iritzia

zabaltzeko. Edozein herritarrek mugikorraren edo ordenagailuaren bitartez informazio-iturri

izateko aukera du egun. Askotan gainera, pertsona iaioek mezu edo irudi erakargarriak osatzen

dituzte, gerora zabalpen handia izaten dutenak (“biralak” bihurtzen direnak). EHEko kide guztiek, 1695 badute informazioa eta iritzia gehiago ala gutxiago zabaltzeko sare-sozialetako bitartekoren bat.

Horregatik, kideak EHEk "ofizialki" sortuko duen albistearen transmisore hutsa izateaz gain, sortzaile

izatea ere sustatu behar dugu. Gure kidegoaren artean ere pertsona trebeak badaude eta hori

ere gure diskurtsoa zabaltzeko baliatu behar dugu.

1700 Sarean egituratuta dauden EHEko kideak. EHEren herrietako taldeetan zuzenean egituratuta ez

dauden hamaika iritzi-sortzailek gure oinarri ideologikoarekin bat egiten du. Iritzi-sortzaile hauek

herritar askorentzat erreferentzialak dira; euren hitzak edo idatziak jarraitzen dituzte. Izan ere, zer

esan den baino nork esan duen balioesten da askotan. Ondorioz, pertsona hauek gure

diskurtsoa zabaltzeko oso garrantzitsuak izan daitezke, baldin eta nola egin asmatuko bagenu. 1705 Jada ez baita EHEk honakoa esan duela edo irakurketa hura egin duela, baizik eta pertsona

zehatz horrek edo beste hark ere esan duela. Horrek eragin biderkatzailea izango du gure mezua

zabaltzean. Hau lortzeko lehen urratsa pertsona horiek identifikatzea izango da, ideologikoki

EHEtik hurbil dauden pertsonak identifikatzea, alegia. Ondoren, beraiekin harremanetan jartzea

etorriko da, gure irakurketak beraiekin partekatu, eta azkenik, gure diskurtsoa zabaltzera 1710 gonbidatzea. Pertsona horiekin harreman iraunkorra mantentzeko arreta izan beharko dugu,

sare-kide gisa kontsideratuz.

Gurekin bat egiten duten herritarrak. Geruza guztiak kontuan hartzeko, ezin ditugu ahaztu herritar

euskaltzaleak. Aipatu ditugun aukerez baliatuz, EHEren ikuspuntuarekin bat egiten duen herritar 1715 oro sortzaile eta transmisore izatea sustatu behar dugu. Euskaltzaleak komunikatzaileak izatea

lortu behar dugu (euskararen aurkako erasoak salatuz, urratsak txalotuz, iritzia emanez, deialdiak

zabalduz,… ). Euskaltzaleengan sustatu nahi dugun ahalduntze eta aktibazioaren

adierazpideetako bat hori izango da.

1720 Komunikazio-bideak eta tresnak.

Komunikazio-bideek izandako iraultzak aniztasun horretara moldatzea ere eskatzen digu. Nolanahi ere,

tresna berrietara moldatzeak ez du esan nahi orain arte erabili ditugun tresnak baztertu behar ditugunik.

Kontrakoa, tresna horiek (betiko hedabideak nolabait esatearren) oraindik eta intentsitate

Page 33: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

32

handiagoarekin erabiltzen jarraitu beharko dugu. EHEren tresna propioen erabilera ere areagotu eta 1725 eraginkorrago bihurtu behar dugu, izan teknologikoak (webgunea, Twitter, Facebook eta beste), izan

zuzenekoak (hitzaldiak, mahai-inguruak, harremanak edo aldebikoak,… ). Horiekin batera, bestelako

bitartekoak sortu edo baliatu behar ditugu: bideo-albiste laburrak, bideo-elkarrizketak, irudi-muntaketak

eta abar.

1730 Amaitzeko, tresna klasikoenen aipamena. Aurretik aipatutako tresnek badute muga bat: hartzaileek

jasotzea hautatu behar dutela, edo, behinik behin, eskura izan behar dutela komunikazio-gertaera.

Horregatik, gugandik urrunago dauden jendarte-esparruetara iristeko propaganda-bitarteko klasikoak

erabiltzen jarraitzea ezinbestekoa dugu: kartelak, pankartak, margoketak, muralak, esku-orriak,…

Teknologia berrien bidez mundu berri birtualak sortzen ari diren arren, mundu erreala gure kale eta 1735 plazetan dago. Bertan EHEren irudia eta diskurtsoa presente egoten jarraitu behar du ezinbestean;

lehentasunez gure hitza jende askorengana helarazteko aukera eskaintzen diguten mota guztiko ekitaldi,

mobilizazio, jende-bilkura eta abarretan (euskararen jaiak, Aberri Eguna, manifestazioak,… ). Ahaztu

gabe aipatu tresna horiek salaketarako eta presionatzeko duten baliagarritasuna; datorren garaian ere

lantzen jarraitu beharko dugun salaketa eta presioa. Laburbilduz, EHEren izena, irudia eta aldarrikapenak 1740 kalean egotea biderkatu behar dugu.

Komunikazio-jarduera azkarragoa.

Egungo jendartean dena gero eta azkarrago doa, baita komunikazioa ere; eta gero eta iraungipen-

data laburragoa dute albisteek eta iritzi agerpenek. Horrek guri ere azkartasunez aritzea eskatzen digu. 1745 Egunerokotasunaren jarraipen estua eginez eta erreflexuekin arituz, behar denean azkar erantzuteko.

Gaur egun, txio batekin berehala erantzuteak, egun batzuk igaro eta gero prentsaurreko landu batekin

erantzuteak baino eragin handiagoa izan dezake, askoz ere esfortzu txikiagoarekin, gainera.

Kanpo-komunikazioa euskaraz. 1750 Esan gabe doa Euskal Herrian Euskarazen komunikazio-jardun guztia euskara hutsezkoa izango dela.

Eragile euskalduna izanik, euskaraz komunikatuko dugu, beti egin dugun bezala. Jarrera hau eredugarria

izateaz gain, hirugarrengoei eragiteko baliagarria da (hedabideei adibidez).

Horrek ez du baztertzen sareko kideek edo herrietako kideek uneren batean edo bestean erdarak 1755 erabiltzea, euskaldunak ez diren herritarrengana iristeko edo zuzenean erdaltzale bati erantzuteko.

Betiere, erdaren erabilera norbanako gisa egingo da, inola ere ez EHEren izenean. Denborak aurrera egin

ahala gutxitzen joan beharko lukeen erabilera.

4.5.2. EHEren diskurtsoaren ardatzak. 1760

Irizpideak

Gero eta anitzagoa den jendartean gure diskurtsoak ere anitza izan behar du, forman, erabiliko

dugun hitzetan, tonuan. 1765

Baina muinean, oinarrizko ideietan, zehatzak izan behar dugu. Argudio zehatz batzuen inguruan

eraiki behar dugu gure diskurtsoa eta gabia bezala errepikakorrak izan behar dugu.

Diskurtsoak bi arima izan behar ditu: une 1770 batzuetan arrazionala burmuinera iristeko,

beste une batzuetan zirrara eragingo duena

bihotzera iristeko.

Euskarari buruzko argudiotegia eguneratu 1775 behar dugu, aberastu. Era berean, belaunaldi

berrien mundu ikuskerarekin konektatu behar

dugu. Egun nagusitzen ari diren pentsaera

joeretan euskararen aldekotasuna txertatu

behar dugu. 1780

Euskararen eboluzioaren, egoeraren eta

beharren kontaketa koherentea eta ulergarria

Page 34: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

33

eraiki behar dugu; gure intereseko iruditeria eraiki behar dugu. Errelatoaren bataila ez da soilik

jokatzen gatazka armatuaren edo biktimen inguruan, hizkuntza-gatazkaren inguruan ere bataila 1785 gordina dago lehian. Eta bataila honetan EHE antzezle protagonista izan behar du,

euskalgintzarekin batera. Guk defendatzen dugun iruditeria orain nagusitzea lortuko bagenu,

etorkizunean errealitate bilakatuko da (etorkizuna euskaraz dator).

Diskurtsoak ikuspegi integrala izan behar du. Aldarrikatzailea izan behar da, baina alde positiboa 1790 ere izan behar du. Ezin diogu uko egin euskarak aurreratutakoari. Are gutxiago hirugarrenek

bereganatzen utzi, euskarak irabazitakoa euskaltzale guztion ondare baita; euskalgintza

osoarena ere, baita EHErena. Horretaz gain, auzia ez da botila erdi beteta ala erdi hutsik ote

dagoen. Botila bere osotasunean aztertzean dago gakoa, bi aldeak baititu: erdi beteta dago,

baina era berean beste erdia betetzea falta zaio. 1795

Azken garaian euskararen inguruan nagusitu den diskurtso "epelari" begira ezin dugu

konfrontaziozko jarrera hartu. Ez da euskararen aurkako diskurtsoa. Gure irakurketaren arabera

diskurtso hau motz geratzen da, baina baditu proposamen baliagarriak. Argudio edo

proposamen baliagarri horiek hartu eta gure ustez egokia den norabidean kokatu behar ditugu. 1800

Gure diskurtsoan euskara identitatearekin lotzeak ardatzetako bat izan behar du. Euskarak egiten

gaitu herri, euskarak egiten gaitu euskaldun. Euskara herri osoarena da eta, era berean, euskal

herritar bakoitzarena ere bai. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza.

1805 Hala ere, ez da nahikoa. Identitatea ardatz izango duen diskurtsoa beste osagai batzuekin

osatzea behar beharrezkoa dugu. Euskararen aldeko borroka justizia sozialaren aldeko borroka

dela adierazi behar dugu, eskubideen aldekoa, demokraziaren aldekoa.

Euskal Herrian Euskarazen logoa eta izena. 1810

Komunikatiboki EHEk dituen indargune

garrantzitsuenak bere izena bera eta logoak

dira. Izenarekin bakarrik argi adierazten da

zein motatako eragilea den eta zein den 1815 bere helburua. Logoa, berriz, Euskal Herrian

hedadura eta ezagutza handienetakoa

duen logoetakoa izango da, eta berehala

identifikatzen da esanahi batekin. Zeharo

herriratuak daude, herriak bere egin ditu. 1820 Hala eta guztiz ere, azken urteotako

gainbeheraren ondorioz, izenaren eta

logoaren presentzia publikoa neurri berean

urritu da. Izenak eta logoak osatzen duten

“marka” horri etekin handiagoa atera behar 1825 diogu, ahalmen handiko sinboloak baitira.

Lanketa horretan arreta berezia jarri beharko dugu belaunaldi berrietan, berriak diren heinean

eta irudiaren presentzia apalagoa den heinean, ziurrenez gazte askok ezezagunak izango

baitituzte.

1830 4.6. EHEren ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA.

Jarraian jasotakoa abiapuntuzko planteamendua da, EHEren antolaketa eta funtzionamendua

eguneratzeko lehen urratsak. Abiapuntu honetatik, gogoeta honen hurrengo zereginetako bat ahalik eta

azkarren antolaketa eta funtzionamendu proposamen oso eta zehatza egitea izango da, eta noski, 1835 berau inplementatzea. Orain finkatuko ditugun neurriok, praktikaren esperientziatik ikasiz, osatuz eta

moldatuz joan beharko dugu, egituraketa ahalik eta eraginkorrena lortu arte.

Datorren garaian EHEk izan beharreko antolaketa eta funtzionamendu ereduak bete beharreko funtzioen

eta izaeraren araberakoa izan behar du. Finean, garatu nahi dugun ildoari ahalik eta hobekien 1840 erantzuteko egituratu behar dugu logikoki. Abiapuntu gisa, honako irizpide hauek proposatzen ditugu:

Page 35: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

34

Zaintza. Gogo-aldartearen zainketa.

EHEk azken garaian izandako apalaldiaren ondorioz, eta euskararen aldeko mugimenduak bizi duen

egoera nahasiaren ondorioz, EHEko kideok ez dugu garairik animosoena bizi. Egoera gris hau iraultzeko 1845 modurik egokiena EHE berriz ere dinamika ilusionatzailearekin jartzea da, zalantzarik gabe. Egitasmoak

garatu ahala, eta zer esanik ez, aurrerapausoak lortu ahala, kideok gogoberotuko gara, berriz ere

borrokarako grina indartuko zaigu. Norabidea hori izanda ere, motibazioa areagotzeko berariazko

lanketa egitea aztertu behar dugu, kanpo aholkularitzaren laguntza izatea baztertu gabe.

1850 Aurreko puntuari zuzenean loturik, EHEko kideon zaintzarako bitartekoak eta prozedurak finkatu behar

ditugu. EHEko kideok pertsonak gara, gure indargune eta ahulguneekin; era berean, pertsona-taldea

gisa ere gure indarguneak eta ahulguneak ditugu. Horregatik, gutako bakoitzak bere burua zaintzeari

eta talde gisa elkar zaintzeari duen garrantzia eman behar diogu, horretarako neurriak finkatuz.

1855 ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDU IRIZPIDEAK.

Funtzionamendu horizontala.

Egitura ahalik eta horizontalena izatea ahalegindu behar dugu. Horrek zera eskatzen digu:

1860 Herrietako taldeak autonomia eta iniziatiba izatea. Denon artean adostuko dugun ildoaren

terminoetan dinamika propioak pentsatu, planifikatu eta aplikatzeko gaitasuna izatea.

Informazio zirkulazioa azkarra eta norabide anitzekoa izatea. Horretarako, teknologia berriek

eskaintzen dizkiguten aukerez baliatu behar dugu. 1865

Erabaki-ahalmenak ere ahalik eta horizontalena eta partekatuena izan behar du. EHEren ildo

estrategiko orokorra (une honetan Izan, Egin, Eragin gogoetarekin eguneratzera goazena) eta

urteroko plangintzak Batzar Nagusietan kide guztion artean erabakitzen jarraitzetik hasita, unean-

uneko erabakiak ere ahalik eta era partekatuenean hartzeraino. Horretarako ere bide 1870 telematikoak erabiltzeaz gain, erabaki-gune presentzialak berreskuratu behar ditugu (hileroko

mintegiak adibidez).

Filosofia honi jarraiki, aldian-aldian EHEren egoeraren diagnostikoa kidegoari gardentasunez

helaraziko zaio. Hala nola, talde eta kide kopurua, finantza egoera, garatutako jarduera eta 1875 abar.

Dinamika nagusia herrietan.

EHEren jarduera nagusia herrietan garatuko da. Herrietako euskaltzaleak kontzientziatuz eta aktibatuz,

eta beraiekin batera, eskuz esku, tokiko dinamikak piztuz, borrokatuz eta garaipenak lortuz. 1880

Nazio ekimenak.

Herrietako dinamikak nagusi izango badira ere, ekimen nazional bateratuak ere garatzen jarraitu behar

dugu. Ditugun indarrak eraginkortuz, eragile eta instituzioei akuilatzeko, komunikatiboki presentzia

handiagoa lortzeko, tokian tokiko dinamikei txapela eskaintzeko eta abar. Baina, esperientziak irakasten 1885 digunez, hainbatetan nazio ekimenen eta herrietako dinamiken arteko oreka lortzea zaila suertatzen da,

normalean batak bestea jaten duelako. Ikasgaia kontuan hartuz, aurretiaz ahalik eta hobekien

planifikatu behar ditugu egitasmoak, bereziki urteko nazio plangintza, kide guztion artean nazio ekimen

aproposak eta herrietako dinamikekin uztargarriak adosteko.

1890 Nazio ikuspegia eta jarduera.

Atal honek berebiziko garrantzia du, lurralde zatiketaren gaixotasuna barru-barruraino sartua baitu

euskalgintzak, baita EHEk ere, neurri txikiagoan bada ere. Berreuskalduntzea ezin dugu irudikatu prozesu

zatikatu bezala. Eta jakina, euskararen etsaiei ezin diegu utzi eurek beraiek eragindako zatiketaren

arabera euskararen aldeko lanaren zatiketa administratiboa markatzea. Izan ere, euskararen 1895 berreskurapenaren nondik norakoak Euskal Herria zatikatua duten eremu administratiboen arabera

izatea, hau da, bakoitzean euskarak duen (ala ez duen) babes instituzionalaren arabera izatea,

euskalgintzak duen indarraren arabera izatea, azken batean, euskaltzale eta euskararen etsaien indar

korrelazioaren arabera izatea, euskaltzaletasuna ahulenen dagoen eremuetan euskararen etorkizuna

sakrifikatzea da. Eta hori arerioek oso ondo dakite. Gainera, eurek ez dute inolako lotsarik eremu 1900 administratibo bakoitzean beren estatuaren botere guztia erabiltzeko euskararen aurka; eremuen arteko

Page 36: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

35

euskararen aldeko sustapen txikiena ere kanpo-injerentzia omen dela salatzen duten bitartean.

Euskalgintzako eragile eta pertsona askok amarru hori barneratua eta natural hartzea okerrena da.

Esan bezala, berreuskalduntzea Euskal Herri osoa hartzen duen prozesu bakartzat irudikatu behar dugu. 1905 Baina EHEk hori teorian argi badu ere, praktikan hankamotz geratu da askotan. Onartu beharra dago,

urteak igaro ahala, ekinaren ekinez lortu dugula aurrerapausoak ematea, baina oraindik ere badugula

zer findu antolakunde nazional gisa funtzionatzeko. Norabide horretan urratsak ematen jarraitu beharko

dugu aurrerantzean ere; nagusiki nazio markoetan Euskal Herriko eremu guztietako kideen parte hartzea

ziurtatuz, eta, irakurketak, ildo-finkatzeak eta praktikak errealki nazionalak eginez. 1910

Formazioa.

Formazioak duen garrantziaz oharturik, berariazko formazio-ildoa berreskuratu behar dugu. Batetik,

formazio soziolinguistikoa eta ideologikoa kide guztiarentzat, bereziki kide berrientzat. Bestetik, formazio

teknikoa eguneroko jarduera militantea ahalik eta modu eraginkorrenean garatu ahal izateko; hala nola, 1915 bileren dinamizazioa, komunikazio teknikak,… Hezkuntza-lan honetan aurreko garaietan EHEk sortutako

formazio-materialak berreskuratzea lagungarria izango da. Formakuntzarako sortu dugun eta sortuko

dugun material guztia “formakuntzarako erreminta kutxa” batean bilduko dugu, kide eta herritar

ororentzat eskuragarri egon dadin.

1920 Formakuntzarako EHEk berak sortu edo erabiliko dituen bideez gain, gure egitasmoa garatzeko erabiliko

ditugun tresna batzuk ere formaziorako balia ditzakegu; adibidez, beste eragile batzuekin elkarlanean

(Udako Euskal Unibertsitatea, … ) antola ditzakegun ikastaro formalak.

Prozesu feminista. 1925 Zoritxarrez, EHE antolakunde gisa eta EHEko kideok patriarkatuaren eraginpean gaude bete-betean;

ondorioz, eragin kaltegarri hori EHEren antolakuntza, funtzionamendu eta jardueran islatzen da. Ondorio

batzuez kontzienteak gara, gehienena aldiz ez. Baieztapen horretatik abiatuta, berreuskalduntzearen

eraldaketa soziala bilatzen dugun bezala, eraldaketa feminista ere bizi behar dugu antolakunde eta

pertsona gisa. Beraz, hausnarketa eta praktika feminista txertatu behar dugu EHEn; bere antolakuntzan 1930 eta funtzionamenduan, zein EHEko kideon arteko harremanetan eta egunerokotasunean. Hori

erdiesteko, ahalik eta azkarren, prozesu feminista garatuko dugu EHEn. Horretarako kanpo

aholkularitzaren laguntza bilatuko dugu, lehentasunez Bilgune Feministako lagunekin.

Baina gaitz hau euskalgintza osoari eragiten dion gaitza da. Horregatik, aipatu prozesua EHEn 1935 abiatzearekin batera, euskalgintzako beste eragileetan antzeko prozesuak abiatzea sustatuko dugu;

lehentasunez EHEk parte hartzen duen euskalgintzaren bilguneetan, Kontseilutik hasita.

Zabalpen prozesua.

Behin Izan, Egin, Eragin gogoeta amaituta, lehentasunezkoa izango dugu EHEren zabalpen-prozesua 1940 abian jartzea. Gogoeta horretan gure buruari jarriko dizkiogun helburuak erdiesteko eta ahalik eta

eraginkorrenak izateko, Euskal Herrian Euskaraz sendo-sendoa behar dugu. Sendoa bere osotasunean:

ahalik eta talde gehien eta kide ugarirekin, bestelako eremuen partaide izan baina gurean saretuta

egongo diren ahalik eta kide gehien izanik, komunikazio-gaitasun handiarekin eta abar. Horretarako,

zabalpen-plana osatuko da gogoeta amaitu eta berehala. 1945 Zabalpenerako lehen urrats lagungarria gogoetaren

ondorioak aurkeztu eta zabaltzea izango da. Helburu horrekin

ere, EHEren webgunean gurekin harremanetan jartzeko bidea

ezarri eta gonbidapena ere luzatuko dugu.

1950 EGITURA EREDUA.

EHEko kidegoa.

Euskal Herrian Euskarazeko kide izatearen perspektiba zabaldu

behar dugu. Oraingo ikuspegiarekin EHEko kidetzat ia 1955 esklusiboki herri edo auzoetako taldeetan egituratuta dagoen

pertsona hori hartzen dugu. Gonbidapena ikuspegia

zabaltzekoa da. Hasteko, badago ehunka lagun hamarkada

hauetan EHEn parte hartu dutenak, bizitzaren ibilbidearen

ondorioz bertan parte hartzeari utzi ziotenak, baina ez bere 1960

Page 37: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

36

proiektuari uko egin ziotelako, baizik eta bestelako faktore mugatzaileak suertatu zitzaizkielako (guraso

izatea, bizitokiz aldatzea, denbora falta,… ). Horiekin batera, badago beste ehunka pertsona EHEren

egitasmoarekin bat egiten dutenak, dena delakoagatik EHEko talderen batean parte hartu ezin dutenak,

baina gure proiektuari ekarpena egin nahiko lioketenak, horretarako bidea eta erraztasunak izango

balituzte. 1965

Puntu honetan jendartearen harremanak eraikitzeko moduez eta bizitza politiko-publikoan parte hartzeko

moduez aipamena ere egin behar dugu. Izan ere, horiek azkar eraldatzen ari dira, eta ondorioz, Euskal

Herrian ezagutu ditugun militantzia eredu zurrunek neurri berean eboluzionatu beharko dute,

jendartearen parte hartze zabala ahalbidetu nahiko badute eta eraldaketa politiko eta sozialerako 1970 gaitasuna izan nahiko badute. Baita EHEn ere.

Beraz, EHEren egitasmoak aurrera egin dezan bertako kide izateko modu berriak sortu eta eskaini behar

ditugu. Forma anitzak, eskuragarriak, egitasmoetan parte hartu eta ekarpena egiteko erraztasunak

eskainiko dituztenak. 1975

Kasu! Horrekin ez dugu ohiko militantzia eredua baztertu nahi, ezta herrietako taldeak alboratu ere. Guztiz

kontrakoa, herriz-herri maiztasunez biltzen diren EHEko kideak EHEren muina dira, bizkarrezurra, Euskal

Herrian Euskarazen egitasmoa gauzatzeko bermea. Horregatik, ahalik eta talde gehien eta indartsuenen

izatea sustatu behar dugu; baina taldeetatik kanpo dauden EHEko kideen ekarpenarekin osatuko 1980 direnak.

Ondorioz, neurri hauek proposatzen ditugu:

EHEren proiektuarekin bat egin eta egitasmoak aurrera ateratzeko ekarpena egiten duten 1985 pertsonak dira Euskal Herrian Euskarazeko kideak, bai herri/auzoetako taldeetan parte hartzen

dutenak, bai orain arte sare-kidetzat hartu ditugunak.

Kide guztion arteko lotura eta harremana izateko bideak eraikiko ditugu. Harreman-hari bat

baino gehiago izango da, kidegoaren inplikazio-borondatearen araberakoa, barne-komunikazio 1990 planteamendu oso baten barruan.

Kide guztiek EHEren eztabaida eta erabaki guneetan parte hartu ahal izango dute. Beraz, bilera

(Nazio Batzarra, Nazio Mintegia, … ) bakoitzaren deialdia igorriko zaie.

1995 Kide guztiei formazio ideologikoa eskaini, EHEren azterketak eta iritzia helarazi eta garatuko duen

jardueraren berri emango zaie. Esan bezala, horretarako barne-komunikaziorako tresnak sortuko

dira.

Harreman-sare anitz horiek eremu ezberdinetan diharduten euskaltzaleekin eraikiko ditugu, 2000 horien artean: hedabideetako iritzi-emaileekin, beste eragile edo herri mugimenduetan dauden

euskaltzaleekin, lehentasunezkotzat har ditzakegun lanbideetako pertsonekin.

Neurri hauekin eta beste batzuekin, baita EHEren dinamika berrindartzearekin batera ere,

apalduta dagoen kidegoaren atxikimendua areagotuko da. Atxikimendua, eta honi esker kide 2005 bakoitzak EHEren proiektuari egiten dion ekarpena, landu eta elikatu behar dugu, ekarpena

ahalik eta handiena izan dadin.

Neurriokin EHEk duen beste gabezietako bati ere aurre egin beharko genioke, hain zuzen ere

bere kidegoaren profil gazteari. Zalantzarik gabe, kideak bataz beste gazteak izatea aberatsa 2010 da; EHEri gaztetasunaren grina, energia eta ilusioa eskaintzen baitio. Baina, adin ez oso altu

batetik aurrera pertsona horiek EHEko kide izateari uztea kezkagarria da guztiz. EHE ez da gazte-

antolakunde bat eta ez du izan behar. Gainera, ezin da euskararen aldeko borroka eta

aldarrikapena soilik gazte jendearen bizkar utzi ere.

2015 Herrietako taldeak.

Herrietako eta auzoetako EHEren taldeak dinamikaren oinarri nagusienak dira. Taldeok dira herrietako

EHEko kideen komunitatearen muina eta taldeok dira euskaltzaleekin harremanak eraiki eta haiek

aktibatzeko bermea.

Page 38: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

37

2020

Nazio Batzarra.

Euskal Herrian Euskarazen erabakigune nagusia Nazio Batzarra da. Bertan EHEko kide guztiek parte

hartzeko eskubidea dute. Are gehiago, ahalegin berezia egingo da parte hartze ahalik eta handiena 2025 izan dadin; bai herri/auzoetako taldeetan dauden kideen parte hartzea, baita bestelako harremana

duten EHEko kideena ere.

Nazio Batzarraren eskumenak izango dira EHEren ildoa onartzea eta urtez-urteko plangintza onartzea. Era

berean, bestelako erabaki garrantzitsu hartu behar izanez gero Nazio Batzarrak ebatzi beharko du ere. 2030

Gutxienez urtean behin bilduko da. Ohikoan udatik bueltan, ikasturte hasieran hain zuzen ere, urteko

plangintza eztabaidatu eta onartzeko. Gainontzean, behar izanez gero, ezohiko Nazio Batzarrak deitu

ahal izango dira urtean zehar.

2035 Nazio Mintegia.

Nazio Mintegia Nazio Batzarren arteko eztabaidagune eta erabakigune nagusia izango da. Mintegia

hilean behin bilduko da eta bertara kide guztiak gonbidatuak izango dira. Hauek sakondu beharreko gai

korapilatsuen inguruko hausnarketak egiteko eta urteko plangintzaren jarraipena egiteko baliatuko dira.

2040 Nazio Batzordea.

Nazio Batzordean nazio arduradunak bilduko dira, astean behin. Besteak beste, eguneroko dinamizazio

lanak egiteko, urteko nazio plangintzaren aplikazioa dinamizatzeko, herrien beharrei erantzuteko, eta,

EHEren nazio aurpegi publikoak izateko.

2045 Nazio Komunikazio atala.

Kanpo-komunikazioaren atalean genioen moduan, komunikazioa zeharo garrantzitsua da. Garrantzi horri

behar bezala erantzuteko, EHEk nazio mailan komunikazio atal egokia izango du; erronkari erantzun

ahalko dion komunikazio atala.

2050 Barne-komunikazioa.

Gorago aipatu ditugun helburuak betetzeko barne-komunikazio tresna egoki eta arinak sortu behar

ditugu. Gogoeta hau amaituta, proposatutakoa onartuz gero, barne-komunikazio planteamendu osoa

landu beharko dugu, gogoetan zehar atera diren ideiak (eta sortuko direnak) jasotzeko, beste batzuen

artean. Esaterako: wasap taldea, buletin digitala, e-posta bidezko komunikazioa, eztabaida-foroa 2055 webgunean, herrietako praktika onak eta ideiak trukatzeko gunea, …

Liberazioak.

Profesionalizazioaren alde kaltegarrienetan ez erortzeko zuhurtziaz ibiltzea lehentasunezko irizpidetzat

hartuta, EHEk beharrezkoak ditu soldatapeko lanorduak EHEri dedikatuko dizkioten langileak izatea, 2060 alegia, liberatuak izatea. Historikoki, EHEko liberatuek izan duten lan baldintza ezegonkor eta prekarioa

gainditzeko azken urteetan hasitako aldaketak burutzea lehentasunezkoa izango da. Baldintza

ekonomiko eta bestelakoek duinak izan behar dute, besteak beste, erakargarritasun nahikoa izan

dezaten.

2065 4.7. EHEren FINANTZAKETA.

Jarraian jasotakoa finantzaketari buruzko abiapuntuzko oinarria da, etorkizuneko EHEren finantzaketak

izan beharreko ezaugarri eta irizpideen proposamena, guztion artean eztabaidatu, moldatu eta

adosteko. Antolaketa ereduarekin bezala, gogoeta amaitu ondoren, bertan adostuko ditugun 2070 irizpideekin finantzaketa plan osoa egin beharko dugu. Azken batean, EHEren etorkizunerako

bideragarritasun-plan ekonomikoa osatu beharko dugu.

Finantzaketa, puntu ahula.

Finantzaketarena da EHEk duen puntu ahulenetakoa. Instituzioekin eta hauek gobernatzen duten alderdi 2075 politikoekin inolako mendekotasun politiko edo ideologikorik ez izateko, diru-laguntza publikoei uko egin

diegu. Herria zuzenean izan da bere jarduera garatu ahal izateko EHEri diru-baliabideak eskaini dizkiona.

Era horretan, diru-bilketarako bide zehatz batzuk baliatu ditugu historikoki: txosnak, bazkidetzak, material

Page 39: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

38

salmenta, zozketak,… Bada, urtez-urte diru-iturri nagusienak izan direnen emaria apalduz joan da. Alde

batetik, EHEren egituraren ahultzeak eta kide gutxiago izateak bitarteko horiek gero eta gutxiago 2080 zabaltzea ekarri du (txosna gutxiago, bazkidetza berriak utzitakoak baino gutxiago izatea, material

salmenta-tokiak gutxitzea, … ).

Horrekin batera, gertatzen ari diren aldaketa kultural eta sozialak ere mota honetako diru-ekarpenetan

eragina izaten ari dira, sarrerak zailduz eta kopurua mugatuz. Horrekin ez dugu esan nahi herriaren babes 2085 ekonomikoa agortu denik, edo euskaltzaleak ez daudenik prest eta eskuzabal Euskal Herrian Euskarazen

proiektua diruz ere laguntzeko. Zalantzarik ez dugu badagoela euskaltzale andana EHEren helburuekin

eta egitasmoarekin bat egiten duena, eta atxikimendu hori ekarpen ekonomikoan bihurtzen duena,

besteak beste. Dugun erronka ekarpen ekonomiko hori bideratzeko bide egokiak eskaintzea eta herritar

horien eskura jartzea da. 2090

Ohiko diru-iturriak eraginkortu eta hedatu.

Aipatu bide horiek eskaintzea helburu, egun darabiltzagun iturriak eraginkortu eta hedatu behar ditugu,

ahalik eta herritar gehienengana iritsarazteko.

2095 Txosnak. Une honetan, urtean 12 txosna jartzen dugu Euskal Herri osoan. Beraz, badaude hainbat

herri txosnarik jartzen ez duena, dena delakoagatik. Lehen ahalegina txosnarik jartzen ez den

herrietan txosna jartzekoa izan behar du. Txosnarik jarri ezin bada, gainontzeko herriek bestelako

bideren batetik urtean behin diru-ekarpena egingo dute, nazio egitura eta nazio egitasmoak

sustengatzeko. Adibidez, jendea ibiliko den herriko egun seinalatu batean (jaieguna, azoka, 2100 ikastolen jaia, … ) materiala saltzeko mahaia jarriz edo kuestazioa eginez, zozketaren bat eginez,

afariren bat, …

Bazkidetzak. Une honetan 600 pasatxo bazkide ditu EHEk. Baina gaur egungo kopuruaz harago,

kezkagarriena azken garaiko joera da: bazkide berririk ez da egiten eta aitzitik, tantaka-tantaka, 2105 bazkideak galtzen ari gara. Harritzekoa ez den joera, izan ere, bazkideak lortzeko kanpaina

espezifikorik aspaldian ez baitugu egin. Hau gutxi ez, eta egun bazkide direnak ez ditugu zaindu

inola ere ez. Garaian bazkideei Euskaltzale aldizkaria bidaltzen zitzaien, baina hura argitaratzeari

uztearekin batera bazkideekiko azken harreman-haria zena ere eten egin zen. Beraz, egoera

kezkagarri honetatik abiatuta, bazkidetzen atalean honako neurri hauek hartzea proposatzen 2110 dugu:

o Lehenik eta behin, egungo bazkideen zentsua egunean jartzea, datuak eguneratzea,

eta, beraiekin harremana berreskuratzea. Harremana berreskuratzen hasteko Izan, Egin,

Eragin gogoetan parte hartzera gonbidatuko ditugu, eztabaidarako idazki hau bera 2115 eurei bidaliz eta ekarpenak egitera gonbidatuz. Hortik aurrera, bazkideekiko harremana

sistematizatu eta egonkortu behar dugu, besteak beste, buletin digitala bidaliz, ekimen

edo ekitaldi zehatzetara haiei propio gonbidatuz eta abar.

o Bazkidetza berriak egiteko berariazko kanpainak egitea. Kanpaina horiek urtean behin 2120 egitea proposatzen dugu, bi astez EHEko kideak soilik zeregin horretara jarriz, eta,

publizitate kanpaina txukuna eginez giroa sortzen laguntzeko.

o Bazkidetza-kanpainari lotuta eta erreferentziazko kopuru bat emateko: une honetan

EHEkoak garen kide bakoitzak soilik bazkide bana lortuko balu, liberazio oso baten 2125 soldata ordaintzeko diru-sarrera nahikoa izango genuke, adibidez. Gauza gehiago

egiteko aukera eskainiko ligukeen liberazioa. Edota, liberazioa ordez, bestelako

egitasmotan inbertitu ahalko genukeen diru-sarrera ere izango litzateke.

Ingurunean baditugu bazkide ez diren EHEko kide ohiak, sare-kideak, euskalgintzako 2130 kideak, euskaltzale aktiboak ... Beraz, “kide batek bazkide bat” erronka lorgarria dela

uste dugu, eta trukean EHEren gaitasuna asko handituko da, zalantzarik gabe.

Material salmenta. Egun garai batean baino material gutxiago saltzen dela egia bada ere

(janzkera ohiturak aldatzearen ondorioz neurri handi batean), esperientziak adierazten digu irudi 2135 erakargarria duen material txukuna atera eta salmenta behar bezala mugitzen denean,

materiala saldu saltzen dela. Horretan dugu erronka, beraz: material txukuna atera eta behar

Page 40: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

39

bezala mugitu. Kide guztion zeregina da salmentarako aproposak izan daitezkeen egunak eta

tokiak identifikatzea, baita salmentan ere parte hartzea.

2140 Zozketa. Urteroko zozketa nazionalaren diru-iturriari eutsi behar diogu, ahal den heinean

zozketaren hedapena handituz.

Diru-iturri berriak bilatu.

Aurrekoarekin guztiarekin batera, behar beharrezkoa dugu ere diru-iturri berriak aztertzea. Garai 2145 berrietara moldatzen joan behar gara, baita ikuspegi ekonomikotik ere. Izan ere, garai berri hauekaukera

berriak eskaintzen dizkigute eta horiek baliatu behar ditugu; adibidez, sare sozialak erabiliz. Horretarako,

jadanik ezagunak diren bideak erabiltzea aztertu behar dugu, esaterako, ekitaldi edo egitasmo zehatzak

finantzatzeko crowdfunding delakoa erabiltzea. Gai hauetan adituak direnekin hitz egin beharra dugu

orain ezezagunak zaizkigun aukerez galdetzeko. 2150

Diru-laguntza publikoak.

Eta heldu behar diogu diru-laguntza publikoak eskatzearen eztabaidari. Aipatu bezala,

mendekotasunean ez erortzeko EHEk betidanik uko egin dio administrazioei dirua eskatzeari. Baina,

herritar euskaltzaleen diru-ekarpena jarduera eta egitura finantzatzeko nahikoa izaterik lortzen ez 2155 badugu, diru-publikoa eskatzeko atea irekitzeko beharrean egongo gara. Dena dela, finantzaketa

instituzionala azken aukera gisa aurreikusten dugu beti ere. Jakina, erabakia hartu aurretik aukeren eta,

batez ere, arriskuen azterketa sakona egin beharko dugu. Era berean, azkenean eskatzearen aldeko

erabakia hartuz gero, arriskuetan ez jausteko irizpide zorrotzak jarri beharko ditugu.

2160 4.8. EHE ETA EUSKALGINTZA.

Euskalgintzaren kontzeptua zabalduz.

“Euskalgintza” kontzeptua jendartean konnotazio positiboak dituen hitza izanik, norbere intereseko

eremura eramateko esanahia esleitu dio, hitz honek duen kapitalarekin posizio ideologiko propioa indartu 2165 asmoz. Ikuspegi baten arabera euskararen aldeko lana zentraltzat duten jendarte-eragileek osatzen dute

euskalgintza; EHEk iritzi honekin bat egin du betidanik. Aldiz, sektore politiko batzuen hitzetan instituzioak

ere euskalgintzaren parte dira; are gehiago, une eta hausnarketa batzuetan euskalgintzaren lidergoa eta

nagusitasuna instituzioei dagokiela entzutera iritsi gara ere.

2170 Euskal Herrian Euskarazen ustetan, hitzaren esanahi baten ala bestearen arteko eztabaida

erretorikoetatik harago, euskalgintzaren bestelako kontzeptu eta ikuspegi zabalagoari heldu behar

diogu. Euskalgintza eragile batzuek ala besteek osatzen ote duten eztabaida antzuetan galdu baino,

euskararen berreskurapenarekin bat egiten dugun mota guztiko eragile eta pertsonak elkarrekin

harremanetan nola jarri eta elkarlan dinamikak nola abiatu dugu erronka. Zorionez, jarrera eta 2175 konpromiso euskaltzalea duen gero eta entitate, jendarte-eragile eta pertsona (profesional, kirolari,

kulturgile, … ) gehiago dago. Beraien zereginen berariazko helburua euskara bera izan gabe ere,

eguneroko lanetan edo jardueretan euskarak presentzia nabarmena du; hau, egungo abagunean

euskarak duen egoera gutxiagotua kontuan izanda, gehiago ala gutxiago jarrera euskaltzalearen

adierazle da, salbuespenak salbuespen. Ondorioz, euskalgintzaren kontzeptua zabaldu behar dugula 2180 diogunean, euskararen aldeko jardunaren unibertsoan, klasikoki euskalgintza gisa ulertu dugun eragile

multzotik harago edo instituzio batzuetatik harago euskararen berreskurapenari ekarpena egiteko prest

dagoen mota guztiko eragile eta

pertsona horiek ere inplikatu behar

ditugula esan nahi dugu. 2185

Badakigu adierazten ari garena berez ez

dela berria. Betidanik saiatu izan gara

euskalgintzan ari garenok inguruko

elkarte, enpresa eta norbanako 2190 euskaltzaleak euskararen sustapenean

aktibatzen eta inplikatzen. Izan nazio

kanpainekin, izan tokian tokiko

ekimenekin. Baina, EHEn egiten dugun

garai honen irakurketaren logikan, 2195 berreuskalduntzean jauzia ematera

Page 41: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

40

bagoaz eragile eta pertsona horien aktibazioa eta ekarpena ezinbestekoa dugu. Horregatik,

lehentasunezkoa iruditzen zaigu mugimendu zabal eta anitza aktibatzea, bakoitza dagoen tokitik,

norabide berean bultzada eman eta Euskal Herri euskaldunaren bidean jauzi kolektiboa emateko.

2200 Tokian tokiko dinamika zabalak piztu.

Aurretik esandakoa nola egin da galdera. Behin subjektu protagonista zabal eta anitz baten aldeko

apustua eginda, bere aktibazio eta dinamiketan inplikatzera arteko eman beharreko urratsak definitu

behar dira:

2205 Zalantzarik gabe, lehen urratsa eragile eta pertsona horiek identifikatzea izango da. Esan bezala,

jarrera euskaltzalea duten eta bestelako jarduera edo lanetan diharduten enpresa, kultur elkarte,

auzo elkarte, kirol talde, aisia talde, gazte talde, profesional eta norbanako solte horiengana iritsi

behar gara.

2210 Hauengana ez gara iritsiko esku hutsik bagoaz, besterik gabe euskararen aldeko aldarri generiko

batekin bagoaz. Aldarrikapen, ekimen edo deialdi zehatz baterako gonbidapen baten inguruan

eta ekarpen argi eta tasatua egiteko eskaerarekin

lortuko dugu bestelako pertsona eta eragileen

inplikazioa. 2215

Argi gera bedi ez garela ari egitura egonkor eta

iraunkorrak osatzea proposatzen ari. Tokian tokiko

errealitate eta berezitasunetara moldatuko diren

elkargune edo bilgune zeharo autonomoak 2220 sustatzeaz ari gara; bakoitza bere izaera, antolaketa

eredu, funtzionamendu, dinamika eta helburu

propioekin. Beraz, anitzak izango dira zeharo, eta

ondorioz, batzuk aldarrikapen edo ekimen baten

inguruan sortu eta desagertu dira, bestetzuk izaera 2225 iraunkorragoa izango dute. Baina, beti ere tokian toki

berreuskalduntzeari bultzada emateko aliantzak

izango dira.

Mugimendu anitz eta zabal honen motorra anitza eta 2230 zabala izango da era berean. Toki batean eragileren

batek dinamika abiatzeko lehen urratsa emango du,

beste batean norbanako talde bat izango da.

Aniztasun horrek eskainiko dio dinamika kolektibo honi

aberastasuna eta eraginkortasuna. Horretarako 2235 aldekotasun giro soziala piztu eta elikatzea

ezinbestekoa izango da.

EHEko talde eta kideon funtzioa egitasmo hau sustatu eta bultzatzea izango da, gainontzeko

eragile eta norbanako euskaltzaleak inplikatzea, protagonismo desiorik gabe aktibazio eta 2240 elkarlanerako giroa elikatzen laguntzea. Eragileen arteko lehia antzutan sartu gabe.

Aliantza giro horretan, euskaltzaleen bilguneok gure ustez berreuskalduntzearen datorren faseak

izan beharreko helburu, izaera eta lan-eremuen perspektiban kokatzea EHEk egin beharreko

kontzientziazio eta azalpen lana da. 2245

Beraz, euskaltzaleen elkarlan-guneok herriz-herri eta auzoz-auzo euskaraz bizi ahal izateko

aukerak zabaltzea, euskararen aldeko hautua sustatuz sortutako aukerak baliatzea, eta salaketa

eta aldarrikapen zehatzak lantzea proposatuko dugu. Esan bezala, gune bakoitzak adostuko

duen lehentasunaren eta moduaren arabera. 2250

Laburbilduz, herriz-herri eta auzoz-auzo eragile eta pertsona euskaltzaleak identifikatu, saretu,

elkartu, ahaldundu eta aktibatzera goaz. Bil ditzagun tokian-toki euskararen inguruan kezkati

daudenak, denon artean berreuskalduntzean urrats berriak emateko.

2255

Page 42: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

41

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA.

Aurrez esan bezala, euskalgintza Euskal Herrian Euskarazen aliantza-eremu naturala da. Gure burua beti

euskararen aldeko herri mugimenduan kokatu dugu eta etorkizunean ere horrela izango da. Mugimendu 2260 hau, euskalgintza, ahalmen handikoa dela bistan da. Bere baitan dozenaka eragile, milaka langile,

ehunka mila pertsonekin modu bateko ala besteko harremana du; baita onarpen eta erreferentzia sozial

handia ere. Euskal Herrian bestelako sektore gutxik du euskalgintzak duen potentziala egin eta eragiteko.

Baina, bistan da ere potentzial hori guztia artikulatu eta baliatzea ez dugula lortu.

2265 Artikulazio eta eragite tresna izateko helburuarekin duela ia hogei urte Euskararen Gizarte Erakundeen

Kontseilua sortu genuen euskalgintzako eragile gehienek. Hogei urteko ibilbide oparoa, izan ere

euskararen aldeko lana maila jasoago batera igotzeko baliagarria izan da. Hasieran Kontseiluari

esleitutako hiru funtzioak (eragite soziala, eragite politikoa eta euskalgintzaren kohesioa) bete-betean

garatzea ez duela lortu onartu behar bada ere, hiruetan egitasmo-sortze eta teorizazio-lan garrantzitsua 2270 egin duela baloratzen dugu. Baina asko dugu egiteko oraindik ere. Are gehiago, nabarmena da ere

Kontseiluak garai pattala bizi duela, bai barruko bai kanpoko faktoreen ondorioz. Sorreran eta

ondorengo urteetan lortutako euskaltzaleen aktibazioari, egitasmo berritzaileak inplementatzeko

gaitasunari, eta, erdietsitako eragite gaitasunari azken urteotan jarraipen eta bultzada berriak emateko

asmatu ezinik ibili da. Baina, EHEren ustez honek ez du Kontseilua tresna gisa baliogabetzen; ez 2275 euskalgintzaren aliantza- eta lankidetza-eremu gisa, ezta berreuskalduntzeari bultzada emateko tresna

baliagarri gisa ere. Abiapuntua bertan kokatuta,

gogoeta-lerro batzuk iradokitzera gatoz Kontseiluaren

etorkizuna marrazteko baliagarriak izango direlakoan:

2280 Esana badago ere, Euskararen Gizarte

Erakundeen Kontseilua euskararen aldeko herri

mugimenduaren lankidetzarako bilgune nazional

gisa oraindik ere baliagarria dela berretsi nahi

dugu. 2285

Euskalgintzak, euskararen aldeko herri

mugimenduak, ahalmen handiko eremu soziala

da. Gaitasun hori egitasmo eta dinamika

zehatzetara itzultzea lortuko dugunean 2290 euskararen normalizazio-prozesuak izugarrizko

jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa izango du.

Horregatik, elkarlana behar-beharrezkoa da eta

honen aldeko apustua egiten jarraituko dugu.

2295 Kontseiluak hurrengo garaietara egokitzeko bilakaera izan behar du hurrengo urteetan. Sorreran

esleitutako eragite politiko, eragite sozial eta kohesio funtzioak betetzen jarraitu beharko du

etorkizunean ere, gakoa nola egin zehaztean dago. Zehaztapen-lan hau hurrengo

hilabeteetarako erronka dugu.

2300 EHEren ustez Kontseiluak esleitutako funtzioak egitasmo zehatzetan nola itzul dezakeen

abiapuntuzko proposamena egina dugu aurreko ataletan. Horien artean:

o Normalizazioan jauzia lortzea helburu, Kontseiluak euskararen gutxienekoen inguruko

herri-akordioa lortzeko harreman- eta kontzientziazio-dinamika garatu behar du. 2305 Euskararen gutxieneko horiek euskal herritarron adostasunerako zoru komuna bilakatu

behar ditugu. Perspektiba horretan, akordioaren beharra sozializatzeko eta aldeko

baldintzak sortzeari begira, akordioak izan beharreko neurrien inguruko dinamika edo

egitasmo espezifikoak garatzen jarraitu behar du (horien artean lehentasunez, gertatuko

diren marko juridiko-politikoen aldaketetan euskarak eta euskaldunon hizkuntza-2310 eskubideak onarpen egokia izan dezaten, eta, hizkuntza-politiketan eragitea duten

dinamikak daude).

Page 43: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI ATEAK IREKI!

42

o Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaltzearen perspektiban, herriz herri euskaltzaleen

bilguneek piztea proposatzen dugun dinamikei Kontseiluak zelan lagundu diezaiekeen 2315 zehaztu beharko dugu ahalik eta azkarren. Laguntza hori nola gauzatuko den ondo

hausnartu beharra dugu. Horretarako kontuan hartu beharko ditugu orain arteko

ibilbidean Kontseiluak garatu dituen proiektuak (Bai Euskarari Dinamika eta abar), eta,

bereziki, berehala argia ikusiko duen Hizkuntza Eskubideen Protokoloak eskaini dezakeen

heldulekua dinamikak abiatzeko. 2320

o Euskararen berreskurapen eta normalizazio prozesua eztabaida publikoaren erdigunean

jartzeko lana garatu beharko du ere; euskarak izan beharreko onarpena eta bere alde

hartu beharreko neurrien jendarteratzea bilatuko duen eztabaida publikoa.

2325 EHEren ustez, estatuek inposatu diguten lurralde (eta ondorioz mentalitate) zatiketa euskalgintzak

behingoz gainditzeko garaia bada ere. Ez dugu ukatuko orain artean ahaleginik egin ez denik,

baina, egungo errealitatea euskalgintza zatiketa horien arabera pentsatzen, antolatzen eta lan

egiten jarraitzen duela da. Kontziente gara aspalditik datorren kaltea eta bere eragina ez dugula

egun batetik bestera gaindituko, ezta urte batetik bestera ere. Baina, Euskal Herri osorako 2330 jarduera, antolaketa eta funtzionamendua erdiesteko prozesu kontziente kolektiboari heldu

behar diogu euskararen herrian sinisten dugun euskaltzaleok.

Euskalgintza eta instituzioen arteko harremana.

Gorago aipatu dugu euskararen berreskurapenean jauzia emateko estrategikoa dela Euskal Herriko 2335 instituzio eta euskalgintzaren arteko aliantzak sortzea. Eremu publikoaren eta euskararen aldeko herri-

eragileen arteko elkarlan-eremuak eta proiektu komunak garatuz gero, ez dugu zalantzarik euskararen

normalizazio-prozesua izugarri bizkortuko dela. Baina, honetarako bi baldintza jarri behar ditugu

ezinbestean: lehena, instituzioek euskararen berreskurapena eta normalizazioa zintzoki sustatzea, eta,

bigarrena, elkarlanerako markoak elkar onarpenean, errespetuan eta lankidetza zintzoan oinarritua 2340 egotea. Euskalgintza subordinazio mailan kokatu gabe eta klientelismorik gabe.

Euskara guztiona bada, guztiok izan behar dugu aukera eta eskumena euskararen berreskurapenaren

nondik norakoez hitz egin eta erabakitzeko. Erabaki-ahalmenak partekatua izan behar du. Instituzio eta

euskalgintzako eragileok, elkarrizketa leial eta berdintasunezko egoeratik abiatuta, eta erabakiak fidelki 2345 partekatzetik etorriko dira kontsentsua eta adostasuna. Horretarako, besteak beste, elkarlan-guneak sortu

beharko dira edo sortuak daudenen izaera eta funtzionamendua berrikusi beharko da, aipatu

norabidean koka daitezen.

Euskarak botere / kontrabotere dialektika gainditzea eskatzen digu, berreuskalduntzean konprometiturik 2350 gauden indarren artean beste paradigma sortzea. Horretarako denok eman behar ditugu urratsak,

ezinbestean. Euskal Herrian Euskaraz urrats horiek emateko prest dago, gainontzeko euskalgintza bezala.

Ondorioz, gure desioa instituzioek ere dagozkien urratsak emateko prestutasuna izatea da. Gorago

esandakoa berretsiz, herri-akordioaren ezinbesteko elikagaia izango da euskalgintza eta instituzioen

arteko elkarlan leiala. 2355

Page 44: Lagun euskaltzalea, · Lagun euskaltzalea, eskuartean duzuna Euskal Herrian Euskarazen egiten ari garen Izan, Egin, ... moldaketa eta ekarpen berriak jasotzeari ekingo diogu. Honatx