Laguntzaileak - · PDF fileneko ekosistemak eta toki zehatzak babestea da. Leitzaran halaxe...

download Laguntzaileak -  · PDF fileneko ekosistemak eta toki zehatzak babestea da. Leitzaran halaxe kontsideratzen da bertako uren kalitateagatik,

If you can't read please download the document

Transcript of Laguntzaileak - · PDF fileneko ekosistemak eta toki zehatzak babestea da. Leitzaran halaxe...

  • 2

    EskerrakEskerrik asko Xabier Cabezni; izan ere, Leitzaran Bailarari eskaini dion dedikazioak bere web orria sortzeraeraman du, eta horrek asko erraztu eta arindu digu egin beharreko ikerketa-lana. Eskerrik asko Andoaingo Udaleko Sustapen Ekonomikoa Enplegua eta Gazteria Lansailari, eskainitakolaguntzarengatik.Eskerrik asko Jose Muruari, bere jabetzako GOIKO ERROTAri hainbat argazki egiteko baimena emateagatiketa gurekin hain atsegina izateagatik.

    Laguntzaileak:Halaber, eskerrak eman nahi ditugu Haizelan enpresak eskainitako laguntzagatik (batez ere JavierSnchezek), bera izan baitugu gidari lan honen prestakuntzan.

    DIRU-LAGUNTZEN EMAILEAKAndoaingo UdalaSPEE-INEMEUROPAKO GIZARTE-FONDOA

    Testua eta argazkiak:LEITZARAN II ENPLEGU-TAILERRAKudeaketa Turistiko / Kulturalaren espezialitatea

    Planoaren diseinua: Pavel Nuo (HAIZELAN BESAIDE, S.Coop.) Xabier Cabezonen mapatik egokitua.

    Egilea: Leitzaran II. Enplegu Tailerra

    Lan Taldea: Maixa Becerra, Nerea Bereciartua, Diego Egizabal, Mara Hidalgo, Olatz Ilarregi, Todor Martinez, MirenPardo, Ainhoa Rezola, Amaia Santacruz, Delphine Sarmanc, Ainhoa Del Saz Orozco eta Maite Yaez.

    Argitaratzailea: Leitzaran II Enplegu-tailerra - Andoaingo Udala

  • 3

    SARRERA 5Ezagutzera zoaz... 5Eta gainera... 5Baina ez zara galduko 5Nor bizi da Bailaran? 6Gure gomendioak... 6

    ETA URAK BURDINA MENDERATU ZUEN... 8LEITZARANGO LEHEN BIZTANLEAK 9BURDINOLAK 11PLAZAOLAKO MEATZEAK 14

    Bizkotxeko meategiak 14Nola ateratzen zuten mea? 14

    Eta nola garraiatzen zuten? 15HISTORIA MUGITU ZUEN TRENA 17

    Trena urratsez urrats 21ETA BIDEAREN ALDAMENEAN... IBAIA 23

    Irin-errotak 23Argia egin zen... 24

    IRUDIEN AURKIBIDEA 25PLAZAOLAKO TRENTXIKIAREN MAPA 26BIBLIOGRAFIA ETA ITURRIAK 27

    AURKIBIDEA

  • 4

  • 5

    Ezagutzera zoaz......gizakion presentziarik urriena duten Gipuzkoako bailaretako bat, eta bertan, koloreberde eta marroiak ibaiaren zokoguneetan jostari dabiltza, natur gune eder bat denoieskaintzeko. Andoain, Elduain, Berastegi eta Villabona harro senti daitezke bertakoparte direlako.Plazaolako Trenaren bidea, edo Trentxikia Andoainen ezagutzen dugun moduan, baitaLeitzaran ibaia ere, bailara honek izan duen historiaren aldamenean egon dira beti.Ehunka urte dituen bidea dugu, eta gaur egun bertan aurkitzen ditugun aztarnei eskerezagutu dezakegu nolakoa izan zen gure iragana. Zatoz gurekin duela hainbat mendehemen izandako giza jarduerak gogoraraziko dizkigun bide hau egitera: burdinolak,errotak, meategiak, labeak, baserriak...

    Baina ez zara galduko.Testu, irudi eta eskemen bitartez gako batzuk eskaini nahi dizkizugu ingurune honetanegin ziren jardueren funtzionamendua zein izan zen uler dezazun. Ibiltzen zoazela elementu bat aurkitzen duzunean, mapan kokatu beharko duzu, etahorri dagokion irudiak eskainiko dizu gidan horren inguruan jasota dagoen informazioa.Baina alderantziz ere, gida irakurri ondoren, zuk nahi duzun elementuraino irits zaitez-ke irudiaren eta maparen laguntzaz baliatuta. Elementu horiei esker, nahiz eta batzuetan aztarna batzuk besterik geratzen ez diren,gure arbasoen bizimodua ezagutu ahal izango dugu. Eta zergatik ez, datozen belau-naldientzat horiek zaintzen eta babesten lagundu dezakegu.

    Gure gomendioak......zoaz lasai paseatzen, haurrekin eta adinekoekin. Naturbide izateko xedez sortua denantzinako trenbide honetatik barrena bizikletaz edo oinez ibiliz ezagutzea baino moduhoberik ba ote dago!Andoaindik hasi eta Nafarroako mugaraino 22 Km dituzu. Ez zaitez ibilbide osoa egunbakarrean egiten saiatu; Plazaolako Trenaren ibilbidean bailara honek eskaintzendituen elementu desberdinekin gozatzera geratzeko aukera mordoa topatuko duzu.Gainera, Andoaingo RENFEren geltokitik, Otietako parketik (Andoain) edo Urtotik(Berastegi) has zaitezke. Nafarroako aldetik ere Leitza edo Lekunberritik barrena hurbilzaitezke Plazaolako Treneraino.

    Kaixo! Amalur eta Ibai gara. Plazaolako Trentxikian, Leitzarango historian eta bailaran

    barrena lagunduko dizugu.

    SARRERA

  • 6

    Nor bizi da bailaran?Leitzaran ibaiaren urakkalitate eta aberastasunhandikoak dira, eta ber-tan, hainbat espezie bizidira, esaterako amuarrai-na, aingira eta ezkailua.Ingurune urtarretik kanpo,baina ekosistema aberatshori partekatuz, balio han-diko beste zenbait anima-lia bitxi ezagutu ahal izan-go dituzu, hala nola uhan-drea eta muturluze pirinia-rra. Gainera, hegazti bat-zuk ere bizi dira bertan,hala nola martin arrantza-lea, ur-zozoa, buztanika-ra... eta halaber, basaka-tuak, orkatzak eta basur-deak.

    Muturluze piriniarra(Galemys pyrenaica)

    Uhandre piriniarra (Euproctus asper)

    Amuarraina (Salmo gairdneri)

    Aingira (Anguilla anguilla)

    Ezkailua (Phoxinus phoxinus)

    Martin arrantzalea (Alcedo athis)

    Ur-zozoa (Cinclus cinclus)

    Basurdea (Sus scrofa)

    Basakatua (Felis silvestris)

    Eta gainera...Bisitaldiak Biotopo Babestu batera; horren helburua, hain zuzen ere, beren ahulta-sun, garrantzi edo berezitasunagatik balioespen berezia merezi duten natur inguru-neko ekosistemak eta toki zehatzak babestea da. Leitzaran halaxe kontsideratzenda bertako uren kalitateagatik, bere ibilguaren balio geomorfologiko handiagatik etaKantauri aldeko haltzadirik ederrena bertan izateagatik.

    1 Irailak 29-ko 419/1995 Dekretuak Biotipo Babestu izendatu zuen Leitzaran Ibaia.. (1995/10/20-ko 201 zk. E.H.A.A.)

  • 7

    Pagoa (Fagus sylvatica)

    Haritza (Quercus robur)

    Haltza (Alnus glutinosa)

    Gaztainondoa (Castanea sativa)

    Urritza (Corylus avellana)

    (Soldanella villosa)

    Ibiltzen zoazen bitartean,begira iezaiezu pinuei, larit-zei, hariztiei eta pagadiei.Gozatu loreekin; toki gutxi-tan aurkituko baituzuSoldanella villosa. Erne ibilzaitez, erraz antzemangodiozu!

    Argazki ederrak aterakodituzu ibai-ertzeko Haltza-diak sortzen dituen argi-itzalen jolasa harrapatzenbaduzu.Naturari esker dugu bizitzabailaran, berak eskaintzenbaitizkigu ura, egurra,arrantza, lurra eta elika-gaiak. Horren truke, giza-kion bizimoduak eta ekoiz-penak ez dute zaindu etabertatik nahi adina hartuzitxuraldatu egin dugu.

    ...Hemen nagoenetik baso osoak desagertzenikusi ditut. Burdin kintal bat lortzeko Bederatzi

    haritz edo arte ikatz zaku behar dira, eta gehiagogaztainondoarena bada...

    MARTNEZ DE LEZEA, TOTI. Seor de la guerra

    Orain, zure laguntzarekin, haren eskutik joan nahi dugu bidean barrena,hura zaindu eta balioetsi, eta eskaintzen diguna eta erakusten diguna

    gure tratuarekin eskertu.

  • 8 7

    LEITZARAN IBAIAIturburua: Leitza

    (Nafarroa)

    Luzera: 42 Km.

    Arroa: 12403 Ha.

    Gipuzkoan Urtotikbarrena sartzen da

    (Berastegi).

    Oria ibaian isurtzenditu urak (Andoainen).

    Ba al dakizu zerden Naturbide bat?Oinezkoek, txirrindula-riek, mugikortasunmurriztua duten pert-sonek... erabiltzekoibilbide egokitua da,aire libreko aisialdiaeta kirola sustatzenduena. Antzinako tren-ibilbideetatik barrenadoaz.

    Gehiago jakiteko:www.viasverdes.es

    Bailara honen ezaugarrietako bat zenbait meatanduen aberastasuna da, eta horien artetik, burdinanabarmen genezake batez ere. Antzina-antzinatikgizakiak burdina ateratzen jardun du.Uste denez, haize-burdinolen bidez hasi ziren burdinaateratzen, baina oraindik ez da horiei buruzko inolakoaztarnarik aurkitu hemen. Burdinola horiek labeakziren, eta bertan, gure arbasoek burdina-mea bereiz-ten zuten, haizea erabiliz eta haize emateko sistemasinple batzuen bidez. Bailara honen goialdeetan koka-tuta zeudela uste dugu. Historialariek diote euskalherriak c.a. 500 urte inguruan ikasi zuela burdina erahorretan ateratzen, eta horrela jarraitu zuten XIV.mendea arte. Haize-burdinola horiek oso instalaziosinpleak izan arren, 1.800 urte luzez erabili zituzten.

    XV. mendean burdinola hidraulikoen ordez haizezko-ak erabiltzen hasi ziren. Uraren indarraz baliatuz ibilt-zen ziren. Burdina-mea metal bihurtzen zuten lehe-nengo metalurgia-tailerrak izan ziren instalazio hauek.Euskadin horixe izan zen jarduerarik antzinakoena etagarrantzitsuena, industrializazio-prozesua agertu arte.

    Bizkotxeko meategietan izandako jarduera ugariarenondorioz, garraio-sistemari alternatiba bat bilatu beha-rra zegoela ikusi zuten, toki honetatik Andoainera era-man beharreko burdina-mea asko zelako. Hasieran,garraioa animalien bidez egiten zen, baina azkarregihiltzen ziren egin behar izaten zuten lanagatik.Horrelaxe bururatu zitzaien mea garraiatzeko tren batabian jartzea: hots, Plazaolako trena. Tren hori 1904.urtean inauguratu zuten eta 1953. urte arte ibili zen,baina urte horretan izandako uholdeek ibilbidearenparte bat txikitu eta zubiak lurrera bota zituenez, seku-la ez zioten horri bueltarik ematerik izan.

    ETA URAK BURDINA MENDERATU ZUEN...

  • 98

    LEITZARANGO LEHEN BIZTANLEAK

    Leitzaran ibaia baskoien eta barduloen artekomuga naturala izan zen. Baskoiek harrespiletanlurperatzen zituzten beren hildakoak. Oso ugariakdira penintsularen ekialdean, baita Adarra ingurue-tan ere. Puntu horretatik aurrera, berriz salbues-penen bat besterik ez da ageri. Harrespiletan,harriek osatutako zirkulu baten erdian lurperatzenzituzten hildakoen gorpuzki erraustuak.Gaur egun, ibaia natur muga bat da, etaNafarroaren eta Gipuzkoaren arteko administra-zio-muga gisa mantendu da.

    Trikuharriak harrizko bloke handiak erabiliz erai-kitako monumentuak dira; harri horiek ehorzketa-gela bat (pareta) osatzen zuten eta horien gaineanharri lau bat edo batzuk (sabaia) jartzen zituzten.

    Bai batzuk eta bai besteak ere harriz estaltzenzituzten batzuetan, tumulu izeneko muinoak osa-tuz. Harri bakarrari menhir esaten zaio.

    Eteneta I menhirra eta harrespilaArgazkia: Jess M Agirre (2001)

    Harrespilaren eskema

    Oindolar II trikuharria.Argazkia: Xabier Cabezn (2005)

    Trikuharriaren eskema.