LANALDI – Lanetan Blai LANALDI - … · Tailer honetan Ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasle...
Transcript of LANALDI – Lanetan Blai LANALDI - … · Tailer honetan Ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasle...
2014-2015
Fundación Novia Salcedo
2014-2015
LANALDI – Lanetan Blai IKASTETXEENTZAT ETA IKASLEENTZAT INTERESEKO INFORMAZIOA DUEN DOKUMENTUA
Antolatzailea:
Laguntzailea:
Diru-babeslea:
2
NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA
Novia Salcedo Fundazioaren helburua gazteei gizartean eta lan munduan sartzeko prozesuan
laguntza eskaintzea da. Horretarako, pertsonen, enpresen eta erakundeen eta erakunde
publikoen artean balioak trukatzeko eredu berriak sortzen ditu, eta Lanaldi programa horren
adibide bat da.
ZER DA LANALDI. LANETAN BLAI!?
Lanaldi Euskadin garatuko den programa da,
Batxilergoko 1. mailako eta ikastetxeetako ikasleen
zein profesionalen, enpresen eta erakundeen
partaidetzara bideratua, boluntariotza
korporatiboaren bitartez.
Xedea, Batxilergoko 1. Mailako ikasleei orientazio
profesional berritzailea ematea da, goi mailako
ikasketak aukeratu aurretik, zenbait tailerren eta
lanean ari den profesional batekin izango duten esperientzia praktiko baten bitartez.
2014-2015 ikasturtea programa berritzaile honen laugarren edizioa izango da. Novia Salcedo
Fundazioak baliabide asko inbertitu ditu bertan, eta horri esker eragin handia lortu du
gizartean eta balio konpartitu handia ikasleen eta profesionalen artean, eta baita ikastetxeen
eta erakundeen artean ere.
3
ZER LORTU NAHI DA EGITASMOAREKIN?
Gaur egun jasaten ari garen gazte langabezia egoeraren aurrean, NSF, ezagutzaren aldeko
apustua egiteko jarrera izango duten hiritarrak sustatzeko tresnak bilatzen ari da. Lanaldi
2014-15, 10 urte baino gutxiagoko epean lan merkatuan sartuko den talde baten barruan
kultura zientifikoa eta berrikuntza sustatzeko bide berriak aztertzen dituen gizarte eragin
handiko egitasmoa da.
Gazteoi hezkuntzaren eta trebakuntzaren garrantziari buruzko ikuspegi
berria eskaintzea, zuen etorkizun profesionalerako alternatibak
erakutsiz.
Lan munduaren aukeretan eta exijentzietan murgiltzea, XXI.
mendeko profesional gisa behar duzuen trebakuntzarako prestatuz.
Sormena, berrikuntza, arriskuak hartzea, jarrera proaktiboa, planifikatzeko eta kudeatzeko trebezia… bezalako gaitasunak
garatzea
Hezkuntza munduaren eta mundu profesionalaren arteko tarteak
laburtzea.
4
JARDUERAK
1. ekintza - Gaitasun profesionalen garapenerako tailerrak, aldaketarako eta ideia
berrietarako prestatuta dagoen belaunaldi bati dagozkion trebeziak eta balioak garatzeko
asmoz, arriskua eta akatsa ikasketa prozesu barruko zerbait gisa hartuz. (3 ordu)
2. ekintza - Profesionalen ondoan egotea beraien jarduera profesionaleko jardunaldi batean.
Harrera eskaintzen dizuen profesionalak aurrera daramatzan jarduera guztietan hartuko
duzue parte, elkarrizketetan, eguneroko atazetan, etab.
Hiru orduz, ikastetxean bertan, 25-30 partaidez osatutako taldeetan, zenbait dinamika eta jarduera
garatuko ditugu, ikasleen zenbait trebezia eta gaitasun garatzeko helburuz: sormena, berrikuntza,
ekintzailetzarako jarrera, arriskuak onartzea, erabakiak hartzea, etab.
Badakigu lankidetzan aritzea ezinbestekoa dela, bat gehi bat bi baino gehiago direlako. Hori dela
eta, beharrezkoa da bakoitzaren ezagutzak eta gaitasunak uztartzea, multzo lehiakorra osatzeko.
Ideia berritzaileak sortzen jakingo duen, sortzailea izango den, arriskuak hartuko dituen, ekintzailea,
proaktiboa… izango den multzoa. Horretarako, beharrezkoa da bakoitzak bere gaitasunak mahai
gainean jartzea, eta beharrezkoa da gaitasun horiek lantzea.
Tailer honetan Ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasle guztiek hartuko dute parte
Horrela, hezkuntzaren eta trebakuntzaren garrantziari buruzko ikuspegi berria ematen zaizue, zuen
etorkizun profesionalerako zenbait alternatiba erakutsiz, lan munduaren aukeretan eta exijentzietan
sartuz, XXI. mendeko profesional gisa behar duzuen trebakuntzarako prestatuz.
Programaren ideia, zuei lan jardunaldi tipiko bat erakustea da, baina sektoreari buruzko ikuspegi
orokorra emanez, etorkizuneko aukerak erakutsiz, eta, ahal den neurrian, hezkuntzaren eta lana
burutzearen arteko lotura ezarriz. Halaber, amestutako helburuak lortzeko esfortzuaren eta lanaren
kulturak duen balioa azpimarratzea ere bilatzen da.
5
3. ekintza - Esperientziak trukatzeko tailerrak eta lanbideen negozio ereduen azterketa. (2
ordu)
Bi orduz esperientziak trukatu nahi ditugu ikasleen artean. Halaber, profesionalekin
bizi izandako jardunaldietan sortutako ezagutzaz baliatuz, ikasleek laneko sektore
bakoitzaren negozio eredua aztertuko dute. Hori lagungarri izango zaie negozio eredu
horrekin erlazionatutako guztia ulertzeko.
Enpresen funtzionamendua ulertzea lagungarri izango da gazteentzat lan merkatuan
errazago sartzeko eta lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren gaitasun teknikoak
eta pertsonalak garatzeko. Halaber, egungo eszenatoki sozialaren eta ekonomikoaren
ondorioz sortzen ari diren negozio eredu berriak ulertuz gero, gazte horiek,
aldaketetara egokitzeko prestaturik egongo den belaunaldia osatuko dute. Gainera,
gazteek negozio eredu horren zergatia planteatuko dute, eta sormenaren eta
berrikuntzaren bitartez negozio ereduetan aplikatu ahal izango diren ideia berriak
garatuko dituzte.
6
2. EKINTZAN PARTE HARTZEA
Jardueraren kostua 18,00 €-koa da.
Kopuru hori jardueraren kudeaketa eta antolakuntza gastuetara eta jarduerak irauten duen
bitartean ikasleak babestuko dituen asegurua kontratatzera bideratuko da.
Kudeaketarako eta komunikaziorako bidea posta elektronikoa da. Mesedez, aztertu egunero
zure e-maila. Batez ere, 2. ekintza burutu aurreko egunetan.
2. ekintzan parte hartzeko kontuan izan beharreko puntuak
Programan izena emateko:
Aitak/amak edo tutoreak sinatutako baimena. 1. Eranskina.
Hala nahi duen ikasleak, ondorengo web gunearen bitartez eman dezake izena programan:
http://www.lanaldi.es/jovenes/inscripcion-jovenes/
Izena emateko fitxan ikaslearen informazio pertsonala jasotzen da, harremanetarako, eta
baita ikaslearen hezkuntza orientazioari buruzko informazioa eta motibazio gutunerako atal
bat ere.
Izena, abizenak eta NAN bezalako datuak beharrezkoak dira Asegurua kontratatzeko.
Emandako datuak DBLO-LOPD izenekoan ezarritako irizpideen arabera landuko dira, eta ez
dira erabiliko programarekin zerikusirik ez duten helburuetarako.
Webgunearen bitartez izena eman ondoren, ikasleari, bere intereseko “jarduera
eremuekin” erlazionatutako plazen zerrenda erakusten zaio. Zerrenda horretatik aukeratu
beharko du bere interesetarako egokiena dena.
Ulertzen da ikaslea, plaza bat blokeatzen duen unetik aurrera, hasten dela Lanaldiko 2.
ekintzan parte hartzen.
Oso garrantzitsua da ahalik eta arinen
webgunean erregistratzea
7
Oinarrizko dokumentazioa: o Gurasoek/tutoreek sinatutako baimena. Zure ikastetxeko LANaldi
programaren arduradunari eman beharko diozu. o Eraman zure NAN zurekin – enpresa batzuetan aurkeztu beharko duzu,
segurtasun arauak direla eta. o Harrera eskaintzen dizunari egiteko prestaturik eraman beharko dituzun
galderak.
Lan jardunaldia da, eta horrela prestaturik joan beharko da. Gutxienez, oharrak hartzeko materialak eramatea gomendatzen da.
Jokamolde egokia (gogoratu gonbidatua zarela, eta modu onean eta errespetuz portatu behar zara).
Jarrera proaktiboa. Egin ahalegina jardunaldia ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Entzute aktibo jarrera.
Zure lan jardunaldirako, egon adi hurrengo gaiei:
ARGAZKIAK
La participación en la Acción 2 del
programa supone la aceptación expresa
de que puedan realizarse fotografías
para la documentación de la actividad y
su posterior utilización en la edición de
materiales.
Dichos materiales serán tratados según
los criterios establecidos en la LOPD y no
se usarán para fines ajenos al programa.
ASEGURUA
Novia Salcedo Fundazioaren LANaldi.
Lanetan Blai!! programan parte hartzen
duten ikasleek, jarduera garatzen den
bitartean izan daitezkeen gertakariak
babesten dituen asegurua izango dute.
JOAN ETORRIAK
Ez ahaztu denboraz planifikatu behar duzula
harrera eskainiko dizun erakundera/enpresara
heltzeko modua.
Horretarako, komenigarria izan daiteke egun
horretan harrera eskainiko dizun profesionalarekin
harremanetan jartzea, bera izango baita lantokira
heltzeko moduari buruz ongien orientatuko
zaituena.
Programaren 2. ekintzan parte hartzeko
beharrezkoa da jardueraren
dokumentaziorako eta ondoren
materialak argitaratzeko erabili
daitezkeen argazkiak egin daitezkeela
berariaz onartzea.
Material horiek LOPD izenekoan
ezarritako irizpideen arabera landuko
dira eta ez dira erabiliko programarekin
zerikusirik ez duten helburuetarako.
Telefono mugikorraren erabilera
profesionala
8
AZTERTU EZAZU ENPRESA, BERE JARDUERAK, ETA EGIN ITZAZU ONDORENGO PUNTUEI BURUZKO
GALDERAK:
1. Enpresarekin, jarduerarekin, bezeroekin, balioa gehitzearekin, beraiekin harremanak
izateko bideekin, ibilbidearekin, lan egiten duen sektorearekin, lehiakideekin…
erlazionaturikoak.
2. Profesionalak enpresa barruan lan egiten duen
sailarekin/departamentuarekin/prozesuarekin, besteekin duen harremanarekin, jarduera
motekin… erlazionaturikoak.
3. Profesionalarekin erlazionaturikoak:
a. Aurrera daramatzan jarduerak b. Egin dituen ikasketak eta ikasgai garrantzitsuenak eta gehien lagundu diotenak. c. Gaitasun pertsonalak/profesionalak, norbanakoaren lanaren ikuspuntutik. d. Gaitasun pertsonalak/profesionalak, lankidetzaren/beste pertsona batzuekin egin
beharreko lanaren ikuspuntutik 4. Lanpostuak izan duen eta epe ertainean izango duen bilakaerarekin erlazionaturikoak.
5. Zein gaitasun izango dira beharrezkoak etorkizunean lanpostu horretarako?
6. Zein eragin izango dute Teknologia Berriek, sare sozialek, berrikuntzak, globalizazioak,
internazionalizazioak edo gaur egun hain modan dauden beste batzuek lan horretan?
7. Ze aholku emango zenidake?
Toda esta información será utilizada en los talleres de la acción 3
Aholkuak:
Egun zehatza eta jardueraren ordutegiak parte hartzen duen ikaslearen
eta profesionalaren artean definitu beharko dira.
Kontuan izan behar da ordutegi profesionalak ez datozela bat
ezinbestean zuen ikastetxeko ordutegiekin, eta, ondorioz, malgutasuna
eskatzen dizuegu, ordutegietara egokitzeko.
Zehaztu garaiz bisitaren eguna, zuen azterketak kontuan izanik.
Egutegia eta ordutegiak
9
Egutegia eta ordutegiak
Aitaren/amaren/tutorearen baimena. Gogoratu 2. ekintzan parte hartzeak 18,00 €
balio duela.
Programan izena ematea http://www.lanaldi.es/jovenes/inscripcion-jovenes/
webgunearen bitartez egin daiteke. Zenbat eta lehenago eman izena, lehenago
aukeratu ahal izango duzu profesionala.
Izena emateko unean arreta berezia jarri puntu hauetan:
1. Harremanetarako datuak: izen- abizenak, NAN zenbakia eta posta elektronikoa.
2. Etorkizunean zein alor profesionaletan aritzea nahi izango zenukeen.
3. Motibazio gutuna
2. ekintza ekintzaile batekin egonez burutu nahi baduzu, jakinarazi ezazu zure
motibazio gutunean.
Profesionalarekin harremanetan jarri beharko zara guk emango dizugun helbide
elektronikoaren bitartez, eta ondorengo informazioa trukatu beharko duzu:
Zure burua aurkeztu. Adibidez:
o Izena
o Ikastetxea, ikasturtea
o LANaldi. Lanetan Blai!! programan parte hartzeko duzun motibazioa
o Jarduerari buruz dituzun itxaropenak
o Zure planak eta helburu profesionalak
o Motibazio gutuna idaztea.
Jardunaldiaren ordutegi zehatzei buruz galdetu.
Enpresaren helbidea, joan-etorria antolatu edo elkartzeko tokia adostu,
bulegotik/lantokitik kanpo geratzea beharrezkoa balitz.
KRONOGRAMA
1. FASEA PLANGINTZA
2. FASEA BURUTZAPENA
3. FASEA EBALUAZIOA
Kudeaketarako web tresnaren diseinua eta garapena Materialen diseinua Kudeaketa Ikastetxeekin, Ikasleekin eta Familiekin Enpresei jakinarazteko kanpaina
Enpresei jakinarazteko kanpaina Tailerrak ikasleekin. Gaitasunak Tailerren ebaluazioa
Ikasleen interesen arabera profesionalen lanpostuen eskaintza (kasazioa) Ikasleek profesionalekin igaroko duten esperientzia eguna Aholkularitza teknikoa profesionalei eta ikastetxeei, gerta daitezkeen arazoak bideratzeko
Jardueraren ebaluazioa
Ikasleek profesionalekin igaroko duten esperientzia eguna Aholkularitza teknikoa profesionalei eta ikastetxeei, gerta daitezkeen arazoak bideratzeko Tailerrak ikasleekin. Feedback-a eta Negozio ereduak
Jardueraren ebaluazioa
Tailerrak ikasleekin. Feedback-a eta Negozio ereduak Tailerren ebaluazioa
Tailerrak ikasleekin. Feedback-a eta Negozio ereduak Tailerren ebaluazioa
Programaren ebaluazio orokorra
1. fasea irailean hasten bada, 2. fasea urritik abendura izango da, eta 3. fasea urtarrilean
1. fasea urtarrilean hasten bada, 2. fasea otsailetik apirilera izango da, eta 3. fasea maiatzean
PROGRAMAREN EUSPEN EKONOMIKOA
Aurreko urteetan bezala, Novia Salcedo fundazioak babesak, diru-laguntzak eta espeziean
egindako ekarpenak bilatuz finantzatuko du programaren zati nagusia, baina beharrezkoa
izango da programari ikuspegi ekonomikotik eustea, ikastetxeen partaidetza zuzenaren
bitartez.
Programako jardueretan parte hartzeko interesa duten Ikastetxeek,
500,00 euroko “FEE” baten ekarpena egin beharko dute.
Halaber, profesionalekin egoteko fasean parte hartzeko aukera izango
duen ikasle bakoitzak 18,00 euro ordaindu beharra ikusten dugu.
Dokumentu honen irakurketatik sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko, hauekin jarri
zaitezkete harremanetan:
944255959 / [email protected]
12
1. eranskina – Baimen fitxa
__________________________________________jaun-andreak,
__________________________________________ ikaslearen aita/ama edo tutoreak
ADIERAZTEN DUT:
Baimena ematen diot nire semeari/alabari Novia Salcedo Fundazioaren LANaldi. Lanetan Blai!!!
programan parte har dezan, “Ikaslearen eskuliburua” dokumentuan jakinarazi zaizkigun
baldintzen arabera.
Novia Salcedo Fundazioari eta harrera eskainiko duen enpresari baimena ematen diet
argazkiak egiteko, LANaldi. Lanetan Blai!!! programa hedatzeko helburuetarako soilik.
Badakit LANaldi. Lanetan Blai!!! programa antolatzeko beharrezkoa izan dela ikaslearen izaera
pertsonaleko datu batzuk erabiltzea, izena eta abizenak, adibidez.
Novia Salcedo Fundazioa zein nire semeak/alabak ikasten duen ikastetxea ez dira LANaldi.
Lanetan Blai!!! programa burutzen ari den bitartean gerta daitekeen ezeren arduradun izango.
Sin. ________________(e)n, _________(e)ko _________________ren ___(e)an