Landareak · 2009-11-05 · Landareak Jakoba Errekondo Ecballium elaterium, luzokermina. R ICK P...

1
erdiko kaiera kultura eta aisia 39 2009KO AZAROAREN 8A Luzokermina LUZOKERMINA ERE iraizle iaioa da. Beraren izen zientifikoak, Ecballium elaterium, ederki jasotzen du. Kukurbitazeoen familiako Ecballium genero-izena grekozko ekballein- etik dator, hau da, “egotzi” edo “jaurti” adierazten du eta espeziea adierazten duen elaterium-ek gauza bera esan nahi du, latinez agidanean. Izena, beraz, egozle egozlea, benetako iraizlea. Fruitu duen kurkubitxoa, haziak nahasian dituen ore lirdingatsu batez betea heltzen da. Azalean ile gogor antzekoak ditu. Barrua hazi nahian eta azal zakar antzeko horren arteko tentsioa txortenak eusten duen tokian hausten da. Txortenak heltzen zuen tokian utzitako txulotik askatzen da barruko presio guztia, karkaixa botako balu lez, parrasta batean haziak eta orea alde batera boteaz eta fruituak berak atzera eginez. Putzaldi horrekin haziak hamar bat metrora arte ere urrutira ditzake. Europako zilborraren kulturetan aski ezaguna da landare honen jokabide hori. Eztanda gure moduko animaliaren batek ukituta gerta daiteke. Mihura-biskan harrapatutako pirri- pioaren tankeran, hor joango dira haziak zorioneko animaliaren bizkarrean, larruan, ileetan, soinekoan edo azpantarrean, lirdingaz itsatsita, airoso asko! Inoren zirriaren zain izan gabe, bere kaxa ere lehertzen da luzokerminaren fruitua, heltzearen heltzeaz barruko presioari heldu ezinik... Luzokerminaren egozle fama hazietatik hasi eta urrutira iristen da. Fruitua bera purga bezala erabil- tzen da, gorputzetik zikinak botatzeko... Latineko elaterium hortik ote datorren diote batzuek. Purga premia denean bada, baina landarea Nafarroan dugu ugarien, Zangotza, Aibar, Lodosa... [email protected] Babeslea: Gurdi Kooperatiba Elkartea Landareak Jakoba Errekondo Ecballium elaterium, luzokermina. RICKP CC- BY 2.5 10.754.000 27 estatuen Europak aurten ekoiztea espero den sagar tona kopurua. Iazkoa baino %7 gutxiago. Ekoizle garrantzi- tsuenak, milioika tonatan: Polonia 2,6, Italia 2,12, Frantzia 1,6, Alemania 1,04, Espainia 0,45, Herbehereak 0,4, Belgika 0,31. http://ttiki.com/2891 WWW. FERIAONLINE. CL

Transcript of Landareak · 2009-11-05 · Landareak Jakoba Errekondo Ecballium elaterium, luzokermina. R ICK P...

Page 1: Landareak · 2009-11-05 · Landareak Jakoba Errekondo Ecballium elaterium, luzokermina. R ICK P CC-BY 2.5 10.754.000 27 estatuen Europak aurten ekoiztea espero den sagar tona kopurua.

erdiko k

aierakultura eta aisia

392009KO AZAROAREN 8A

LuzokerminaLUZOKERMINA ERE iraizle iaioa da. Berarenizen zientifikoak, Ecballium elaterium, ederkijasotzen du. Kukurbitazeoen familiakoEcballium genero-izena grekozko ekballein-etik dator, hau da, “egotzi” edo “jaurti”adierazten du eta espeziea adierazten duenelaterium-ek gauza bera esan nahi du, latinezagidanean. Izena, beraz, egozle egozlea,benetako iraizlea.

Fruitu duen kurkubitxoa, haziak nahasiandituen ore lirdingatsu batez betea heltzenda. Azalean ile gogor antzekoak ditu. Barruahazi nahian eta azal zakar antzeko horrenarteko tentsioa txortenak eusten duen tokianhausten da. Txortenak heltzen zuen tokianutzitako txulotik askatzen da barruko presioguztia, karkaixa botako balu lez, parrastabatean haziak eta orea alde batera boteaz etafruituak berak atzera eginez. Putzaldi horrekinhaziak hamar bat metrora arte ere urrutira ditzake.Europako zilborraren kulturetan aski ezaguna dalandare honen jokabide hori.

Eztanda gure moduko animaliaren batek ukitutagerta daiteke. Mihura-biskan harrapatutako pirri-pioaren tankeran, hor joango dira haziak zorionekoanimaliaren bizkarrean, larruan, ileetan, soinekoanedo azpantarrean, lirdingaz itsatsita, airoso asko!

Inoren zirriaren zain izan gabe, bere kaxa erelehertzen da luzokerminaren fruitua, heltzearenheltzeaz barruko presioari heldu ezinik...

Luzokerminaren egozle fama hazietatik hasi etaurrutira iristen da. Fruitua bera purga bezala erabil-tzen da, gorputzetik zikinak botatzeko... Latinekoelaterium hortik ote datorren diote batzuek. Purgapremia denean bada, baina landarea Nafarroandugu ugarien, Zangotza, Aibar, Lodosa...

[email protected]

Babeslea: Gurdi Kooperatiba Elkartea

LandareakJ a k o b a E r r e k o n d o

Ecballium elaterium, luzokermina.

RIC

KP

CC

-BY

2.5

10.754.000 27 estatuen Europak aurten ekoizteaespero den sagar tona kopurua. Iazkoabaino %7 gutxiago. Ekoizle garrantzi-tsuenak, milioika tonatan: Polonia 2,6,Italia 2,12, Frantzia 1,6, Alemania1,04, Espainia 0,45, Herbehereak 0,4,Belgika 0,31.http://ttiki.com/2891 WWW.FERIAONLINE.CL