LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf ·...

10
Baleen arrantza debekatuta izan arren, Japoniak jarrai- tzen du baleak harrapatzen. Joan den urtarrilaren 19an Greenpeace taldeko ekologis- tek hildako balea bat bota zuten Japoniak Berlinen (Alemania) duen enbaxadaren atarian, japoniarrek baleak hiltzen dituztela salatzeko. Baleak 17 metroko luzera zuen eta 500 tonako pi- sua. Baltikoko kostaldean agertu zen hilik. Zain ditzagun animaliak!!! Klaudia eta Yoana Zakurrak eta katuak txikiak direnean politak dira eta horregatik batzuek erosi egiten dituzte, asko pentsatu gabe izaki bizidunak direla eta, guk bezalaxe, beharrak eta sentimenduak dituztela. Gero handi egiten direnean arazoak hasten dira eta kalean uzten dituzte abandona- turik. Hauetako batzuk goseak eta egarriak hilko ditu; beste batzuk, ordea, istripuan hiltzen dira. Zorionez, norbaitek hauetakoren bat hartu eta etxera eramango du. Gipuzkoako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteak 150 zakur eta 300 katu ditu babesean Igeldoko etxean. Orain hauek Interneten ikusteko eta adoptatzeko aukera dugu ondoko helbidean: enterat.com Baina ondo pentsatu, hartu nahi baduzu, izaki bizidunak baitira eta beraiek ere errespetua merezi dutelako!!! Laida eta Amaia Zakur bat jabe bila Kaixo, lagunok! Gaurkoan animaliak di- tugu protagonista. Ho- nela eta, albiste, inkesta, elkarrizketa eta hainbat artikulu txertatu ditugu hemen animalien ingu- ruan. Buru-belarri izan gara prentsa-gelan lanean, zuen gustuko egunkaria egiteko asmoz. Agur eta ondo pasa!!! 1. Azala: Albisteak 2. Albisteak 3. Albisteak 4. Ipuina: Ahatetxo baten gorabeherak 5. Inkesta: Animalien eskubideak 6. Inkesta: Balea Tamesis ibaian 7. Inkesta: Foken ehiza 8. Gure aisialdian: Igeriketa 9. Gure iritziz: Fokakumeen sarraskia 10.Atzeko azala: Albisteak eta fitxa teknikoa 1.

Transcript of LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf ·...

Page 1: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Baleen arrantza debekatuta izan arren, Japoniak jarrai-tzen du baleak harrapatzen. Joan den urtarrilaren 19an Greenpeace taldeko ekologis-tek hildako balea bat bota zuten Japoniak Berlinen (Alemania) duen enbaxadaren atarian, japoniarrek baleak hiltzen dituztela salatzeko. Baleak 17 metroko luzera zuen eta 500 tonako pi-sua. Baltikoko kostaldean agertu zen hilik. Zain ditzagun animaliak!!!

Klaudia eta Yoana

Zakurrak eta katuak txikiak direnean politak dira eta horregatik batzuek erosi egiten dituzte, asko pentsatu gabe izaki bizidunak direla eta, guk bezalaxe, beharrak eta sentimenduak dituztela. Gero handi egiten direnean arazoak hasten dira eta kalean uzten dituzte abandona-turik. Hauetako batzuk goseak eta egarriak hilko ditu; beste batzuk, ordea, istripuan hiltzen dira.

Zorionez, norbaitek hauetakoren bat hartu eta etxera eramango du. Gipuzkoako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteak 150 zakur eta 300 katu ditu babesean Igeldoko etxean. Orain hauek Interneten ikusteko eta adoptatzeko aukera dugu ondoko helbidean: enterat.com Baina ondo pentsatu, hartu nahi baduzu, izaki bizidunak baitira eta beraiek ere errespetua merezi dutelako!!!

Laida eta Amaia

Zakur bat jabe bila

Kaixo, lagunok! Gaurkoan animaliak di-tugu protagonista. Ho-nela eta, albiste, inkesta, elkarrizketa eta hainbat artikulu txertatu ditugu hemen animalien ingu-ruan. Buru-belarri izan gara prentsa-gelan lanean, zuen gustuko egunkaria egiteko asmoz. Agur eta ondo pasa!!!

1. Azala: Albisteak 2. Albisteak 3. Albisteak 4. Ipuina: Ahatetxo baten gorabeherak 5. Inkesta: Animalien eskubideak

6. Inkesta: Balea Tamesis ibaian 7. Inkesta: Foken ehiza 8. Gure aisialdian: Igeriketa 9. Gure iritziz: Fokakumeen sarraskia 10.Atzeko azala: Albisteak eta fitxa teknikoa

1.

Page 2: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Ehiztariek salatu dute basurdeak eta bestelako animaliak hiltzen ari direla, Nafarroako Tiebas herrian dagoen ubidera erortzen direnean. Estali gabe dago zati bat eta hantxe erortzen dira. Gajoak itota hiltzen dira, ubidearen paretak igotzen saiatu eta gero. Zau-riak egiten dituzte hanketan eta han gelditzen dira denbora luzez, ezin atera, hil arte. Mesedez, prentsa gelatik ubidea estaltzea edo sareak jartzea eskatzen dugu. ZAIN DITZAGUN ANIMALIAK, AZKEN BA-

TEAN, GU BEZALAXE, IZAKI BIZIDUNAK BAITIRA !!! Maialen eta Laida

ubidea

Bisoiak desagertzeko arriskuan daudela eta, bisoi haztegia egingo dute Arabako Valdegovia/Gobiaran herrian. Ekologistek bultzatu dute ekimena, 500 bisoi besterik ez da-goela ikusita. Honekin animalia hauen iraupena bermatu nahi dute. Bisoien haztegi hau Europako bigarrena izango da.

Asier Aseginolaza bisoia

Errepide bat hiru hilabetez ixten dute Ingalaterran, apoak ibilgailuek zapalduta ez hiltzeko. Ugaltzeko garaia dela eta, apoek errepidea zeharkatu behar izaten dute, basotik atera eta bikote bila joateko. Horretan, hain zu-zen, asko eta asko hiltzen dira autoek za-palduta. Apoak, igelak bezala, anfibioak dira eta

desagertzeko arriskuan daude. Munduan 70eko hamarkadatik hona ehun bat anfibio espezie desagertu dira. Apoek hezetasuna behar dute bizitzeko; beraz, ura dagoen lekue-tan bizi dira. Zaindu apoak eta animalia guztiak, gu bezala, izaki bizidunak baitira!

Leire eta Naiara

2.

Page 3: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Akabatutako tigrea

SAFARI DEBEKATUA

Poliziak 7 lagun atxilotu zituen Espainian, debeka-tutako safariak egiteagatik. Hauek tigreak, le-hoiak, otsoak eta katamotzak erosten zituzten zirkoetan eta kaiolatan hainbat egunez eduki, gero askatu bezain pronto tirokatzeko. Animaliak hil ondoren, ehiztariek burua edota azala hartzen zuten trofeo gisa eta gainontzekoa hobi batean lurperatzen zuten. Poliziak bete-betean harra-patu zituen ehiztariak, hildako tigre batekin, eta lehoi eta beste tigre bat kaiola banatan.

Unai Pérez

Pasa den urtarrilean balea bat Tamesis ibaian sartu zen. Balea “kalderoi”motakoa zen eta zazpi tonako pisua eta bost metroko luzera zuen. Jende asko bertaratu zen Londreseko ibaira eta balearen ur-zorrotada gorantz jaurtitzen ikusteko aukera izan zuen. Balea noraezean zebilen eta batzuk salbatzen saiatu zi-ren baina, zoritxarrez, hil egin zen.

Ainhoa eta Ana

Urtero bezala, aurten ere hasi da foken ehiza-rako denboraldia. Orain Kanadako gobernuak 325.000 fokakume hiltzeko baimena eman du. Hilko dituzten itsas-txakurrak muturbeltz mota-koak izango dira. Dagoeneko 90.000 fokakume hil dituzte hiru egunetan. Honela eta, istilu asko sortu dira ehiztari eta ekologisten artean. Bes-talde, negu honetan tenperatura epelagoak izan

dira eta, honen ondorioz, fokakume gehiago hilko dira. Zain ditzagun animaliak, merezi du eta!!!

Leire Martínez eta Ana Mongelos

fokakumea

3.

Page 4: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Kaixo!

Kuiki naiz, hiru hilabeteko ahate txiki bat. Pozik bizi naiz nire familia eta lagu-nekin, Oria ibaian. Oria ibaian jaio nintzen, Beasainen hain zu-zen ere, baina, orain Ordizian bizi naiz, Beasaingo haurrek ha-rrikadak jotzen zizkiguten eta. Behin, zubi goran pertsona batzuk zeuden eta lagun batzuk zi-relakoan beraiei begira gelditu ginen. Bat-batean, plast! Izuga-rrizko harrikada bota ziguten. Ni beldurtuta nengoen eta eske-rrak inor ere ez zela zauritu. Handik gutxira berriro beste ha-rri bat jaurti zuten, eta orduan bai, nire lagun Beltxiri hegala zauritu zioten eta gu han ginen, kua, kua, kua! odola zeriola, zer

egin jakin gabe. Orduan haur bat etorri zen gugana, guk pentsatu genuen mal-tzurra eta bihotz gabea zela baina ez, bera desberdina zen. Errekara jaitsi zen, nire lagun Bel-txi bere jertsean bildu zuen eta ni berriz, bakarrik ez uzteagatik bere txirrinduko saskian sartu ninduen. Al-baitariarengana eraman gintuen, ni eta mutikoa kanpoan gelditu ginen. Beltxi atera zenean, oso pozik jarri nin-tzen. Mutilak Eneko zuen izena. Guk eskerrak eman ge-nizkion eta berak, berriz ere, errekara eraman gintuen

baina ez lehengora,Ordiziako Oria ibaira eraman gintuen. Hortik aurrera Beltxik eta nik lagun asko egin genituen eta Ordizian harriak bota partez ogia botatzen ziguten. Bestalde, Eneko egunero joaten zen gu bisi-tatzera. Gure bizitza asko hobetu zen eta harriak ahaztu egin genituen.

Eskerrik asko, errespetu hitza hiztegian dagoen hitza baino askoz gehiago dela pentsatzen duzuen lagun guztioi !!! Eta guretzat ere tokia badagoela munduan, planeta oso handia baita eta denon-tzako badago tokia, edo ez? Azken batean gu ere Jainkoak sortuak eta hemen kokatuak izan gara, zuen babesa eta estima jasotzeko. Ez egin, mesedez, ez ikusi bezala baten batek gaizki tratatzen bagaitu.

4.

Page 5: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Joan den otsailean Euskadi Gazteak animalien eskubideak errespeta-tzeko kanpaina aurrera eraman zuen.

1. Zer iruditu zitzaizun animalien aldeko kanpaina? Zergatik? 2. Ba al duzu animaliarik etxean? 3. Nork zaintzen du? 4. Zer esango zenieke animaliak gaizki tratatzen dituztenei?

Ainhoa 1. Oso ondo, animaliak gustatzen

zaizkidalako. 2. Bai, bi perikito. 3. Etxekook. 4. Animaliak zaintzeko.

Amaia 1. Ondo, animaliak gustatzen

zaizkidalako. 2. Ez. 3. ... 4. Jarrera aldatzeko.

Idoia 1. Oso ondo, animaliak gusta-

tzen zaizkidalako. 2. Ez. 3. .... 4. Animaliak errespetatzeko.

Adei Ura 1. Ondo, animaliak gustatzen

zaizkidalako. 2. Bai, arrainak. 3. Nik. 4. Behar bezala tratatzeko.

Unai Korta

1. Ondo, animaliak izaki bizidu-nak direlako.

2. Bai, nire anaiak hamsterra. 3. Biok. 4. Ondo zaintzeko.

Laida Goiburu 1. Ondo animaliak gustatzen zaiz-

kidalako. 2. Bai, txakurra. 3. Nik. 4. Gaizki ez tratatzeko.

Mikel Garaialde 1. Ondo, animaliek eskubideak

dituztelako. 2. Bai, zakurra. 3. Etxekook. 4. Errespetatzeko.

Xabier Bergara

1. Bikain, animaliak izaki bizidu-nak direlako.

2. Bai, kanarioa eta arrain mor-doa .

3. Nire amak. 4. Ondo zaintzeko.

Jon Amilibia 1. Ondo, animaliak gustatzen

zaizkidalako. 2. Bai, katua eta 10 arrain. 3. Etxekook. 4. Ondo zaintzeko.

5.

Page 6: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

1. Ba al dakizu balea bat sartu zela Tamesis ibaian? 2. Zergatik uste duzu sartu zela ibaian? 3. Zure ustez, kutsadurak eta esperimentu nuklearrek zerikusirik

al dute? 4. Zer egingo zenuke egoera honi aurre egiteko?

María eta Ane

1. Bai. 2. Kutsaduragatik. 3. Bai. 4. Ingurumena ondo zaindu.

Ylenia Morales 1. Ez. 2. Kutsaduragatik ez zuen ja-

kingo nondik zebilen. 3. Bai. 4. Natura zaindu.

María eta Maider 1. Bai. 2. Kutsaduragatik desbide-

ratu egingo zen. 3. Bai, noski baietz. 4. Planeta hobeto zaindu.

Xabier Rodriguez 1.Bai 2.Gustatzen zaidalako. 3.Futbola eta saskibaloia. 4.Ona delako.

Andrea Herrera 1. Bai 2. Gustatzen zait 3. Ondo 4. Ondo 5. Patatagehiago .

Aritz Rubio 1. Bai 2. Patioa daukagulako 3. Bueno 4. Ni bezala 5.Patata gehiago

Javi Sedano

1. Ez 2. Kutsaduragatik galdu egingo

baitzen. 3. Bai. 4. Papera alferrik ez bota, esate baterako.

Adei Ura

1. Bai. 2. Ez dakit. 3. Bai. 4. Gauza guzti horiek debe-

katu.

Maialen Ezeizabarrena 1. Ez. 2. Kutsaduragatik. 3. Bai. 4. Garbitu itsasoa eta natura

zaindu.

Jon Fajardo

1. Bai. 2. Taldetik ihes egingo bai-

tzuen. 3. Ez. 4. Landareak eta animaliak

ondo zaindu.

Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako 3. Ez. 4. Ingurumena behar bezala

zaindu.

6.

Page 7: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Hasi da foken ehizarako denboraldia. Aurten 90.000 fokakume 3 egu-netan akabatu dituzte.

1. Ikusi al duzu nola hiltzen dituzten fokakumeak Kanadan? 2. Zer iruditzen zaizu fokak kolpeka hiltzea? Zergatik? 3. Zer esango zenieke ehiztariei fokak kolpeka ez hiltzeko?

Kepa Lasa

1. Ez. 2. Gaizki, izaki bizidunak dire-

lako. 3. Ez hiltzeko.

Leire Martínez 1. Ez. 2. Oso gaizki eta tristea, animaliak

direlako eta ez panpinak. 3. Izaki bizidunak direla eta beraien

lekuan jartzeko, beraiei ez zitzai-ela hori egitea gustatuko.

Ana Mongelos

1. Ez. 2. Oso gaizki, animaliek, guk bezala,

sentimenduak dituztelako. 3. Planeta guztiona delako, beraiek

errespetua nahi badute, beraiek ere izateko.

Ainhoa eta Ainhoa

1. Ez. 2. Oso gaizki eta tristea,

animaliek ere bizi behar dutelako.

3. Biolentzia gelditzeko pen-tsatzeko, beraiei gerta-

Xabier Fajardo

1. Bai. 2. Gaizki, animaliak direlako. 3. Berriz ez egiteko.

Daniel Pinargote

1. Ez. 2. Gaizki, animaliak direlako. 3. Bakean uzteko.

Javier eta Roberto

1. Ez . 2. Oso gaizki, guk bezala, bizi

behar dutelako. 3. Ez hiltzeko, mesedez.

Amaia eta María

1. Ez. 2. Oso gaizki, bizitzeko eskubi-

dea dutelako . 3. Oso gaizki dagoela eta beren

lekuan jartzeko.

Ekologista fokarekin jolasean

Foka bere umea babesten eta gizona hiltzeko prest

7.

Page 8: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

I geri egitea gustatzen al zaizu? Niri asko gustatzen zait. 3 urterekin hasi nintzen ige-rian ikasten eta, nire gurasoek

esaten dutenez, oso azkar eta ondo ikasi nuen. 3. mailaren bukaeran hasi nintzen igeriketan eta ordutik oso pozik nago. Nire

aitak esan zidan hasteko; izan ere, bera ere igeriketara joaten zen. Azkenean konbentzitu egin ninduen eta oraindik hantxe jarraitzen dut. Igeri egitea oso ona da, onura asko baititu, adibidez, lagunak egiten dituzu, buruan buel-taka dituzun arazoak ahazten laguntzen dizu, bihotza handitzen dizu eta gainera ondo pasa-tzen duzu.

Ordiziako igerilekuak 4 igerileku ditu, txikia eta handia barruan eta antzeko beste bi kanpoaldean. Handiek 25 metroko luzera daukate. Nik barruko igerileku handian entrenatzen dut. Nire entrenatzailea-ren izena Joakin da eta oso jatorra da; oso pozik nago, datorren ur-tean infantil izango bainaiz.

Kanpoko igerilekuak udan irekitzen dira, baina beste kirolgune batzuk ere badaude, adibidez sauna, tenis, gimnasioa, etab. Animatuko zaren esperantzaz agur urtsu bat, Maddi.

Zatoz gurekin igeri egitera!

Maddi eta Maialen

Maddi

8.

Page 9: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Foka edo itsas zakurra Antartidan bizi den animalia da. Hau ugaztun urlehor-tarra da, aurpegia zakurraren antzekoa du, baina ez du belarririk, ilea motza eta gorputz adarrak ditu igeri egi-teko. Urtero bezala, aurten ere, zori txarrez, milaka itsas za-kur akabatu dituzte Kanada inguruan. Udaberriarekin batera ehiztariak Amerikako iparralde-rantz abiatzen dira fokak ehizatzera. Aurten ehiztariek

90 mila itsas zakur hil dituzte 3 egunetan. Ehiztariek kolpeka hiltzen di-tuzte fokak, larrua ahalik eta gutxien zikindu eta ondoren saltzeko. Hildako fokakume gehienak itsas zakur mutur-beltzak dira. Oraingo honetan Kanadako aginta-riek 325 mila foka-kume hiltzeko bai-

mena eman diete ehiztariei. Ekologistak ez daude ados honekin, ondorio larriak ekarriko dituelako. Hau gutxi izango balitz, tenperaturak gero eta epe-lagoak direnez, egunero fokakume asko hiltzen dira, izotza urtzen ari da eta. Guk ingurumena errespetatu egin beharra dagoela uste dugu eta fokakumeen al-deko kanpainan parte hartzea gustatuko litzaiguke hauei laguntzeko. Eta bukatzeko, honen bidez esan behar ehiztari zareten guztioi animaliak ez hiltzeko, Lur planeta guztiona da eta!!! Eta guztioi, ez erosi animalien larruz eginiko berokiak eta jantziak, hauen sufrimendu eta torturarekin osatuak baitira eta, gainera, jadanik gaur egun ez dira beharrezkoak, hotzik ez pasatzeko gauza asko baitago!!! Ainhoa Sainz eta Itziar Zabalegi

9.

Page 10: LANDAREAK ETA ANIMALIAK - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/Animaliak.pdf · Landareak eta animaliak ondo zaindu. Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako

Euskadi Gazteak animalien eskubideak defendatzeko kanpaina martxan jarri zuen otsailaren aurreneko as-tean zehar. Honen bidez, animalien eskubideak gogora-razi ziguten eta gure bizimoduaren eragina animalien-gan azaldu . Kirolari ezagunekin, irakasleekin eta adi-tuekin hitz egin zuten animalien inguruan. Bestalde, www.egaztea.com. webgunea zabaldu zuten; bertako fitxa betez gero, ATEA (Asociación para el Trato Etico con los Animales) elkartearen berri

etxean jasotzeko. Hartu parte animalien aldeko ekintzetan, beraiek me-rezi dute eta ziur egon asko eskertuko dizutela !!!

David eta Nora http://www.ateaweb.es/

Pasa den abenduan 19 pertsona atxilotu zituzten Frantzian eta beste 6 Nafarroan, ganadua gizentzeko debekatutako produktuak erabiltzeagatik. Animaliei esnea edatera behar-tzen zieten gaixotu arte. Orduan hauek sendatzeko aitzakia-rekin debekatutako produktuak erabiltzen zituzten asko gi-zendu arte. Hiltegira eraman orduko behiek pixa egitean ez zen arrastorik aurkitzen. Atxilotuen artean bi albaitari daude, horietako bat Nafarroako gobernukoa.

Gurutz Gorostizu

Ikastetxea: Urdaneta Herri Ikastetxea Maila: 5. eta 6. maila Irakaslea: Marian Santofimia Egileak: 3. Zikloko talde bat

10.