Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak...

16

Transcript of Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak...

Page 1: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain
Page 2: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

Aristoteles filosofo eta zientzialari greziarrakesan zuen komunitate politiko batek, ona izannahi bazuen, botereak klase ertainaren esku beharlukeela, muturreko joerak baztertu, egonkortasu-na bermatu eta hazkunde ekonomikoa sustatzenduelako. Kristo aurreko IV. mendea zen.

Henry Ford (1863-1947) ekoizpen-katemodernoen aita jakitun zen kontsumismoak

bakea berma zezakeela, bere langileei soldatakigo eta fabrikatzen zituzten autoen bezero bila-katu zituenean. Jakitun dira Davoseko ekonomiaforoan klase ertainaren patuaz mintzo direnagintariak, eta jakitun zen Barack Obama AEBe-tako presidentea, otsailaren 13ko diskurtsoanklase ertaina biziberritzeko neurriez hitz eginzuenean. “Hori da gure benetako hazkunde-makineria”, esan zuen.

2

177. zenb. 2013ko ekaina

Langile nortasuna lausotzeko bideaEuropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu

ditu, eta klase ertain bezala definitutako multzo zabal eta malgua txikitu. Aldiz,garapen bidean dauden herrialdeetan hazi egin da pribilejio berrien eta kontsumoaukera tentagarrien jabe bilakatu den biztanleria.

Egonkortasun faktoretzat hartua, klase ertainaren bilakaera eztabaida-iturriagortezina da, definizioak berak eragiten dituen desadostasunek erakusten dutenmoduan. Kolektibo horren iragan, orainaldi eta balizko etorkizunari buruz aritu gara:historiari begiratu diogu lehendabizi, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoariondoren –Eguzki Urteaga soziologoaren eta Imanol Esnaola Gaindegikokoordinatzailearen eskutik– eta munduko hainbat herrialderi gero.

� Jon Torner Zabala

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.375. zenbakiarekin banatua, 2013ko ekainaren 30ean).

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Azaleko irudia: Rafael Edwards / La Tercera· Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

KLASE BANAKETA: HISTORIA HURBILA

Karl Marx filosofo alemaniarrak (1818-1883)termino ekonomikoetan soilik oinarrituta sailka-tu zituen klase sozialak. Bi nabarmentzen zituenguztien gainetik: burgesia kapitalista eta langile-proletarioak. Burgesia ekoizpen medioen jabe daeta proletalgoa lanaren jabe. Batak bestea esplo-tatzen duen heinean, klase gatazka etengabekoada.

Max Weber ekonomialari eta filosofoak(1864-1920) hiru dimentsio bereizi zituen: klasea(botere ekonomikoa, diru-sarrerak), estatusa(prestigio soziala, pribilejioak) eta botere politi-koa. Hiruen uztarketak zehaztuko du norbanako-aren posizio sozio-ekonomikoa, gerora deituzaion bezala. Esaterako, sindikatuko lider batekagian ez du diru-sarrera handirik izango, bainabotere-eskalan posizio altuagoa izango du sarre-ra berdintsuak dituen beste pertsona batekbaino. Gaur egun eskema hori hartzen da oinarri

eta denboran aldatzen joan diren beste elementubatzuk gehitzen zaizkio, lan mota, prestakuntzaeta hezkuntza maila adibidez.

1945etik 1975era kapitalismoaren urrezkourteak bizi izan ziren Europako mendebaldean:ongizate gizartearen ereduan sakonduz, gizarte-ko sektore oso zabalek munduan ordura arte lor-tutako bizimaila handiena erdietsi zuten. Etaklase ertaina zen elementu orekatzailea. Sozialkieta profesionalki integratutako taldea zen, ikas-keta maila altuagoa zuten, politikoki moderatuakziren, gobernuko alderdiak bozkatzen zituz-ten…

1980ko hamarkada hasieran, Margaret That-cher Erresuma Batuko lehen ministro zenean etaRonald Reagan AEBetako presidentea, plantea-mendu neoliberalak nagusitu ziren eskuin zeinezkerreko alderdietan. Gobernuek gastu publi-koa murriztu zuten, lan merkatua desregulatu,banku zentralak independente bilakatu… Finan-

3

Klase ertaina / Erreportajea

Klase ertaina amerikar bizitza estiloan inspiratutako kolektibo bezala ikusia izan da. Haien baliabideen gainetikkontsumitu eta gizarte mugikortasun sinbolikoa lortzen duten komunitateak hartzen ditu bere baitan. Klase altua-goko taldeekin mimetizatu nahi izatea egotzi izan zaie maiz.

HU

MA

NE

PUR

SUIT

S

Page 4: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

tza sektoreak geroz eta gehiago bere logika etainteresen arabera funtzionatuko du. Ostera,gobernuek baliabide gutxiago izango dituzte jar-duera ekonomikoan eragiteko.

2008an abiatutako krisiaren testuinguruanekonomia globalizatzen ari da, eta ongizate esta-tua sufritzen ari den erasoek kolektibo ahulenakbereziki baina oro har gizarte osoa kolpatzen aridira etengabe. Osasun sisteman edota hezkun-tzan aplikatutako austeritate politikek jendarteahauskorragoa bihurtu dute, eta hor kokatzen daklase ertainaren gainbeherari buruzko eztabaida,bizi kalitatea eta segurtasun ekonomikoa ardatz.

ZERTAZ ARI GARA ‘KLASE ERTAINA’

DIOGUNEAN?

Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Era-kundearen (OCDE) arabera, egunean 10 eta 100dolar (7,50-75 euro) artean gastatzen dutenherritarrak dira klase ertainekoak. MundukoBankuak ere parametro ekonomikoen araberasailkatzen ditu klaseak, baina gizarte adierazleak(etxebizitza, lanbidea, hezkuntza, IKTetarakosarbidea…) ez dira alde batera utzi behar. Ezdago definizio bakarra ematerik, faktore ugaridaudelako eta horiek desberdin interpretatzendituelako analista bakoitzak. Herrialde batetikbestera aldatu egiten dira, baita gizarte berarenbarruan ere, unean uneko fluxu sozio-ekonomi-koen erritmoan.

Kapital ekonomikoaren araberako sailkape-netan, pertsona bat klase batekoa ala bestekoaden zehaztean, hura bizi den etxebizitzako diru-sarrera guztiak hartu ohi dira aintzat. Albokozerrendak herrialde bakoitzean klase ertainekozenbat biztanle dagoen erakusten du. Familia-unitateko diru-sarreren arabera egin dira kalku-luak, herrialde bakoitzeko sarreren batez beste-koarekiko. Klase ertaina litzateke batez bestekodiru-sarreren %70 eta %150 artean dituztenfamilietako kideak.

Ehuneko horiek (%70-150) oinarritzat hartu-ta, eta Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziakoetxebizitza bakoitzaren urteko batez bestekodiru-sarrera –errenta– garbitik abiatuta, klaseertaina non kokatuko litzatekeen irudikatu dugu.

4

177. zenb. 2013ko ekaina

Iturria: La Vanguardia (El mundo de la clase media dossierra; 47.zenbakia , 2013ko ekaina). Crédoc, SILC, LIS, STATEC, Eurostat eta OECD erakundeen datue-tan oinarrituta.

Kanada 48,2AEB 41,9Brasil 35,7Errusia 38,0Taiwan 50,5Hego Korea 47,1Australia 43,1

EUROPAR BATASUNA 52,5Hungaria 63,4Txekiar Errepublika 63,1Eslovakia 61,7Herbehereak 61,5Danimarka 60,8Eslovenia 59,1Frantzia 58,7Austria 58,3Suedia 57,4Luxenburgo 56,9Belgika 55,1Finlandia 55,0Alemania 53,0Txipre 51,4Polonia 51,1Malta 50,8Italia 50,6Grezia 50,2Irlanda 49,0Portugal 48,3Erresuma Batua 48,2Espainia 47,5Errumania 45,6Estonia 43,2Bulgaria 42,2Lituania 41,4Letonia 35,4

Klase ertaineko biztanle kopurua (%)

Page 5: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

Hainbat analistak dioenez, balore errealagoaklortze aldera, batez besteko errenta baino, erren-taren balio zentrala hartu behar da kontuan, erdi-erdian dagoena. Balio zentrala kalkulatzekoherrialde bateko familia guztiak diru-sarrerarenarabera zerrendatzen dira. Gainetik familienerdia eta azpitik beste hainbeste dituen familia-ren errenta da balio zentrala. Frantziako erakun-deek maiz erabiltzen dituzte bi zifrak. INSEEestatistika institutuaren arabera, 2010ean etxebi-zitza bakoitzeko batez besteko diru-sarrera35.220 eurokoa zen, eta balio zentrala 28.910eurokoa. Alegia, askoz ere gehiago direla batezbestekoaz azpitik dauden familia-unitateak, gai-netik daudenak baino.

Beste adierazle batzuek errenta banaketarendesoreka neurtzen dute, etxebizitzen artekoezberdintasunak argiago azaleratzen dituena.Gini Koefizientea da horietako bat. “0” litzatekeberdintasun perfektua (etxebizitza guztiek diru-sarrera kopuru bera dute) eta “1” desberdintasunperfektua (etxebizitza bakarrak ditu diru-sarreraguztiak). Balio hain estuetan mugitzen denez,ehunen bateko aldea esanguratsua da. Espainia-ko Estatuan, esaterako, 2007an desberdintasuna0,31 puntukoa zen eta 2010ean nabarmen han-diagoa: 0,34koa. Euroguneko gainerako herrial-deetan desberdintasun gutxiago dago, baina

goranzko joera orokorra da: aberatsak geroz etaaberatsago dira, eta pobreak pobreago.

Familia-unitateen diru-sarrerak geroz eta txi-kiagoak eta ezberdintasunak nabarmenagoak,klase ertaina orduan eta kolpatuagoa, bizitza kali-tatea murriztua den heinean. Europa mendebal-dean eta AEBetan txarrerako joera hori suma-tzen da, eta alderantzizkoa garapen bidean direnherrialdeetan, berdintasunaz hitz egitea gehitxolitzatekeen arren.

Europa hegoaldean, Frantzian eta PIGS izen-pean bildutako Portugal, Italia, Grezia eta Espai-nian, klase ertaina gogor jo du krisiak. Merkatuarenglobalizazioak eta defizit fiskala murriztera bidera-tutako ongizate estatuaren austeritate politikek –murrizketek– eragin negatiboa izan dute kolekti-bo horrengan, agian gehiago sektore publikokolangileengan, baina jendarte osoarengan oro har.

Aldiz, globalizazioak ekonomiaren eta zehaz-ki klase ertainaren hazkundea bultzatu du gara-pen bidean diren herrialdeetan, Latinoamerikan(Mexiko, Txile, Kolonbia, Peru…) eta BRICSdeitutakoetan (Brasil, Errusia, India, Txina etaHegoafrikan). Datozen 20 urteetan 3.000 milioipertsona gehiago iragango da klase ertainen sek-tore zabal eta malgura. �

5

Klase ertaina / Erreportajea

Page 6: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

6

“Desklasifikazioak, estatusa erabat bermaturik ez izateak,antsietatea areagotzen du”

Eguzki UrteagaSoziologoa

Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslea da, eta Frantziako CNRSlaborategiko kide den IKER zentroko ikerlaria. Klase ertainaren patuaz

galdetuta, langile mugimenduaz hitz egin digu, nortasun kolektiboa berreskuratubeharraz, indibidualismoa gainditzeaz, kapital soziala indartzeaz, betiere luze irautenari den krisiaren ingurumarian.

177. zenb. 2013ko ekainaJO

SUC

HAV

AR

RI

Nola definituko zenuke klase ertaina?

Ez dago definizio bakarra ematerik. Errentarenaraberako definizioa eman dute batzuek, bainahain da irizpide erlatiboa… Gizarte batetik beste-ra alde handia egon daiteke, baita gizarte berarenbarruan ere. Unean uneko fluktuazioak kontuanizan behar dira. Oso arriskutsua da errenta irizpi-detzat hartzea. Frantsesez adibidez, analistaaskok ez dute “klase ertaina” terminoa erabiltzen,“klase ertainak” (clasess moyennes) baizik, pluralean.

Inkestek diotenez, benetan hala direnak bainoherritar gehiago sentitzen dira klase ertainekoak...

Luzaroan, eta hori Marxekin argi ikus daiteke,langile klasea eta oro har klase sozialak defini-tzen ziren norberak produkzio sisteman zuenlekuaren arabera. Horrek zehazten zuen norta-sun kolektiboa.

Aldiz, ongizate estatua garatu eta langile kla-searen lan baldintzak eta bizi maila hobetzenjoan diren neurrian, produkzioaren arabera

“Langabeziak edota familiaren egonkortasuna apur-tzeak momentu batean ala bestean kapital sozialaahulduko du”.

Page 7: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

baino, kontsumoaren arabera definitu da langiletaldeen identitatea. Langile ofizioa izan arren,bere burua klase ertaineko kide bezala ikusten dujendeak. Langile mugimenduaren nortasunaahuldu egin da.

Ongizate estatua kolokan al dago?

Ongizate estatua baino, ongizate estatuak aipatu-ko nituzke, bilakaera historikoak oso desberdinakizan baitira. Europako herrialde askotan, BigarrenMundu Gerra amaitu ondorengo urtetan, 1945-1975 artean, ahalegin handiak egin ziren ongizateestatua garatzeko: zerbitzuak sortu ziren, inber-tsioak egin, prestazioak eskaini eta abar.

Espainian, aldiz, frankismoaren eta trantsiziourteen ondoren hasi zen sortzen ongizate estatua,1980ko hamarkadatik landa. Elkartasuna berma-tzeko ardura familiak izan du bere gain. 1990ekohamarkadan, planteamendu liberalek geroz etaindar handiagoa zuten heinean, Espainiari esatenhasi zitzaion ongizate estatuaren garapena mugatuegin behar zuela, gastu soziala kontrolatu, zerbitzubatzuk pribatizatu… garapena oztopatu duhorrek. Eta krisialdi ekonomikoa iritsi denean,ongizate estatu sendoena zuten herriek askoz erehobeto egin diote aurre egoerari.

Herritarrak nola egokitu dira errealitate berrira?

2008an abiatutako krisi aurreko urteetan Espai-niak defizit eta zorpetze publiko oso baxuak izanzituen, baina zorpetze pribatu oso handia, etxe-bizitzaren aferari –higiezinen burbuilari– lotuaegon dena. Bankuek erraz eman dituzte maile-guak eta norbanakoek zor handiak pilatu dituzte.Duela bost urte, EAEko herritarrek euren diru-sarreren %42 hipoteka ordaintzeko erabiltzenzuten. Kopuru oso altua da, Europako gainerakoherriekin alderatzen badugu.

Klase ertaina bete-betean harrapatu duhorrek. Krisiak bultzatuta, jendeak gastuakmurriztu behar izan ditu, aisialdi edo konfort gas-

tuak lehenengo, eta ezinbestean oinarrizko pro-duktu eta zerbitzuak ondoren, arropak, elikaduraeta etxebizitza kasu. Perfil desberdinetako fami-lien etxegabetzeak ditugu horren lekuko.

Frantzian, hipoteka ordaintzeko maileguaeskatzen denean, gehienetan tasa finkoan izatenda. Denbora pasa ahala soldatek gora egiten duteeta hipotekaren proportzioak behera. Espainiantasa aldakorren sistema dago. Bankuek ez dutearriskurik hartzen eta beti dute bermatua eteki-na. Aitzitik, herritarrak ziurgabetasun handiago-an bizi dira: Euriborra ez dago haien esku etahipotekak handitu egin daitezke. Ipar EuskalHerrian, oro har, ez da halakorik gertatzen.

Krisiaren aurretik kolektibo ahulenek sufri-tzen zuten prekarietatea, baina egun klase ertai-nari zuzenean eragiten dio eta bazterketa soziala-ren zurrunbiloan sartu dira batzuk. Mailasozialak ez dira modu finkoan ulertu behar, dina-mikoak dira.

Aldaketarako borondaterik sumatzen al duzu?

Klase ertainek ez dute nortasun kolektibo indar-tsurik, ez direlako ekintza kolektiboaren bidezsortu. Ondorioz, lehen aterabidea indibidualkibilatzen da. Hezkuntzan diru asko inbertitzendute, lan munduan baldintza onekin integratzeaeta bilakaera profesional egokia izatea bermatzenduelakoan. Egun, ordea, ziurgabetasun handiadago. Badakite ikasketarik gabe ez dagoela atera-biderik, baina karrera bat egiteak ere ez du deusbermatzen, garai batean bezala. Klase ertainakhauskortu egiten ditu horrek, bere baliabideakkognitiboak ere badirelako. Kapital kulturalagarrantzitsua da etorkizuneko erronkei aurre egi-teko. Kapital ekonomikoa ez da nahikoa.

Ziurgabetasuna aditu ugarik aipatzen du.

Desklasifikazioaren beldurra oso inportantea daklase ertainetan, haien berezitasunetako bat baitaestatusa sekula ez dutela erabat bermaturik.

7

Eguzki Urteaga / Elkarrizketa

Page 8: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

Lortu beharreko zerbait da. Goi mailako klaseekbadute ondare bat, kapital ekonomiko altua, ikas-ketetan aurrera ez egin arren bizkarrak zaindukodizkiena. Aldiz, klase baxuenen sentsazioa dageroz eta aukera gutxiago dutela gora egiteko.Klase ertaina erdibidean dago, bere helburua dagoi mailara hurbiltzea, baina behera jausteak kez-katzen du. Antsietate mailarik handiena klaseertainetan sumatzen da. Krisia baino lehen halazen, eta orain are gehiago.

Krisi egoeratan bi erreakzio gerta daitezke:esplosioa –mobilizazioa– edo inplosioa. Gizar-tean bigarrena nagusitu da. Jendeak agresibitateabere kontra itzultzen du (depresio egoerak, suizi-dioak…) eta hori oso arriskutsua da.

Zergatik ez da esplosiorik gertatu?

Azken 30 urteetan lan kolektiboak desegin egindira, prekarietateak gora egin du, ibilbide profe-sionalak indibidualizatu egin dira, soldatak erebai… Enpresetan langile errotazio geroz etahandiagoa dago eta egonkortasun gutxiago. Lan-gileen arteko elkartasuna kaltetzen du horrek, etaafiliazio sindikalean sumatzen da. Arazoa ez dasoilik kontraktuala. Lan kolektiboa desegiteakestresa areagotu eta autoestimua txikitzen du.Geroari beldurrez begiratzen zaio, norbera baka-rrik sentitzen delako.

Zein egiteko dute sindikatuek?

Sindikatuak sekula baino beharrezkoagoak dira.Ikusi da ekintza moduek –negoziazio kolektibo-ak, manifestaldiek edota greba orokorrek– era-ginkortasun geroz eta urriagoa dutela, salbuespe-nak salbuespen. Eta mobilizazioek funtziogarrantzitsua dute: jendea aktibatu eta nortasunkolektiboa sendotzea. Etorkizunera begira osoinportantea da, nahiz eta epe motzean beharbadaitxurazko emaitzarik ez ikusi.

Sindikatuek euren estrategia birplanteatubeharko lukete, lobby lana indartuz, esaterako.Bruselara begiratzen badugu, ohartuko garaenpresa ugarik dituztela presio-taldeak, Europa-ko Batzordeak hartzen dituen erabakiak baldin-tzatzea helburu dutenak. Hori garrantzitsua da,erabaki guneak ez daudelako hainbeste enprese-tan eta estatu zein erkidegoetako erakundeetan,baizik eta troika osatzen duten NazioartekoMoneta Funtsean, Europako Banku Zentraleaneta Europako Batzordean.

Ezkerreko alderdiek ere egokitze beharra al dute?

Europako herri gehientsuenetan sozialdemokra-zia eta ezkerreko alderdiak oro har nahiko galdu-ta daude. Krisia hasi osteko hauteskundeetanalderdi horiek atera beharko lirateke indarturik,baina Europan kontrakoa ari da gertatzen.Eskuineko eta eskuin muturrekoak sendotu dira.

Espainian, herritarrek sentsazioa dute ezkerraboterera iritsita ere ez lituzkeela politika oso des-berdinak aplikatuko. Are gehiago, eredu alterna-tiboa edukita ere, boto emaileek ez dute aukera-rik ikusten ezkerreko politikak martxan jartzeko,erabaki ahalmena troikak duelako.

Etorkinekiko jarrera geroz eta mesfidatiagoa da.

Frantzia, esaterako, historikoki beti izan daimmigrazio herria. 1980ko hamarkadara arte,lana zen etorkinen integrazio bektore nagusia,

8

177. zenb. 2013ko ekaina

“Klase ertainek ez dute nortasunkolektibo indartsurik eta lehenaterabidea indibidualki bilatzen da.Hezkuntzan diru asko inbertitzen dute,lan munduan baldintza onekinintegratzea bermatzen duelakoan.Egun, ordea, ziurgabetasun handiadago”

Page 9: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

eta sindikalgintzan isla zuen horrek, etorkin ugariafiliatu zelako. Aldiz, langabeziak gora egitenduen heinean, kontuan hartuta batez ere etorki-nak edo haien seme-alabak direla kaltetuenak,lana ez da integrazio bektore lehen bezain inpor-tantea.

Egoera larrian dagoen pertsona batek, babesajasotzen duela sentitu ordez, bere burua isolatuaikusi eta albokoa mehatxu gisa hautematen du.Gainera, patronalak, eskuineko alderdiek etakomunikabide batzuek beldur horrekin jokatueta kolektibo batzuk jomugan jartzen dituzte.Kolektibo batzuk identifikatzen dira norberarenegoeraren erantzule gisa eta horrek zatiketa era-giten du, gorroto handiagoa.

Inkestek erakusten dutenez, 2009tik landaeuskaldunen ikuspegia etorkinekiko geroz etanegatiboagoa da. Gizarte laguntzak haiek jaso-tzen dituztela, babes ofizialeko etxebizitzakematen dizkietela… jarrera xenofobo eta arra-zistak ugaritzen ari dira. Momentuz, Espainian,PPk izan ezik, gai hori inork ez du politikoki ins-trumentalizatu, baina iritsiko da momentua,elektoralki errentagarria delako. Krisiak irautenbadu, sektore zatikatuen baitan bereziki, horre-lako diskurtsoak barruraino sartuko dira.

Zein berezitasun ditu Euskal Herriko klase ertai-nak?

Euskal Herria nahiko gizarte kohesionatua da,baina baditu lekuan lekuko bereizgarriak.

Gipuzkoan beste herrialdeetan baino ezber-dintasun sozial txikiagoak daude. Badago espiri-tu komunitario bat, garai batean auzolana dei-tzen zitzaiona eta gaur egun kapital soziala.Jendeak elkar ezagutzeak komunitate izaeraindartu eta diferentziak handiegiak ez izateadakar.

Bizkaiko hirietan urbanizazio eta industriali-zazio fenomenoak indartsuagoak izan dira eta

horrek agian espiritu komunitarioa zertxobaitahuldu egin du. Merkataritzaren garapenarekinezberdintasun sozialak areagotu dira eta gizarteaklasistagoa bihurtu du.

Iparraldeari dagokionez, kostaldearen etabarnealdearen arteko desberdintasunez harago,elkartasun komunitarioak indarra dauka orain-dik. Beste herri batzuekin alderatuta, Landekinedo Biarnorekin esaterako, nortasun kolektibosendoa dago. Halaber, familia barruko elkartasu-nak indar handia du. Prekarietateari edo bazter-keta sozialari aurre egiterakoan faktore garran-tzitsua da, nahiz eta krisiak elkartasunmekanismo horiek ahuldu egiten dituen, familia-ko kide guztiak langabeziara bidal ditzakeelako.

Kapital sozial hori arriskuan al dago, beraz?

Langabeziak edota familiaren egonkortasunaapurtzeak momentu batean ala bestean kapitalsoziala ahulduko du. Hura sortzea zaila da etadesegitea erraza. Arreta handia jarri behar zaiosolidaritate sare horri, hark eskainiko dituelakoerrekurtso onenak jendea birgizarteratzeko. Per-tsona batek lana edota etxebizitza galduz geroprestazio soziala jasoko du, baina familiarekikoedo lan munduarekiko harremanak erabat etetenbaditu, bazterketa arriskua areagotu egiten da,eta autoestimua zartatu. �

9

Eguzki Urteaga / Elkarrizketa

“Sindikatuek deitutako mobilizazioek funtzio garran-tzitsua dute: jendea aktibatu eta nortasun kolektiboasendotzea”.

BIZ

I! K

OLE

KT

IBO

A

Page 10: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

177. zenb. 2013ko ekaina

10

Klaseen artekokontsentsurantz

Klaseak existitzen dira. Eta ez dut zalantzarik,klase baxua langile klasea da, desberdintasunakdauden arren. Urte hauetan imajinatzen ezgenuen zerbait gertatu da: bankuetako eta enpre-sa handietako exekutiboak, soldata altuak zeuz-katenak, egun batetik bestera kale gorrira joaneta etxea ezin ordaindu dabiltza. Zer da hori:klase ertaina ala langilea? Nire ustez, soldatape-koa den heinean langilea da. Enpresari asko lan-giletzat hartu beharko genituzke, ez baituguahaztu behar Euskal Herriko enpresen %90akbederatzi langile baino gutxiago dituela. Nagu-siak ere buzoa janzten du goizero.

EGIN BEHARREKO GALDERA HAUXE

DA: ZUK ZER IZAN NAHI DUZU? ZEIN

DA ZURE JOMUGA?

Alegia, klase ertainak eskubideak aldarrikatu alapribilejioak bilatzen ditu? Biak ziurrenik, guztiokegiten dugun neurrian, baina ez dauzka eskurapribilejiozko posizioa mantentzeko baliabidefinantzario eta teknologikoak, oligarkiak izanditzakeen bezala.

Onura garaietan klase ertainak gorantz begi-ratzen du. Aldiz, kris i garaietan, egur tua

denean, diskurtsoa posizioa mantentzera bide-ratzen du. Momentu horretan gaude. Klaseertainean zein langile klasean kokatzen zen jen-deak ikusi du sistemak kalte egiten diola etaberme handiagoa eskainiko dion ereduarenbeharra dagoela. Herritarrak euren ahuleziasentitzen ari dira.

Klase ertainak oligarkiarekin mimetizatu nahidu. Hura imitatuko du sarri, jarrera hiper-zuzen-duak hartuta. Indibidualismoan edo kontsumoohituretan sumatzen da hori: hark duen etxebizi-tzaren antzekoa izan nahi du, marka berekoautomobila, astebururo bidaiatzeko aukera…Eta oligarkiak balore sozialak gutxiesten baditu,berak ere bai. Klase ertainaren parte handi batgoi klasekoa bilakatzen da orduan, eta goi klasehorren eraginkortasuna dagokion espektrosoziala baino harago hedatzen da. Egia da krisihonen erdian zailagoa dela hala gertatzea, oligar-kiak ez duelako promesarik eskaintzen. Baina zergertatuko da eskaintzen dituenean?

Krisiak eragin dezake oinarrizko eskubideakgaltzea: erretirorako eskubidea, oinarrizko dirubaliabideak, etxebizitza... mendebaldeko ongiza-tearen gizarteak sustatu dituen baloreak auzitandaude. Eroso bizi zen klase ertain zabal horrek,

Imanol Esnaola

Gaindegikokoordinatzailea

GO

IEN

A.N

ET

Gaindegiko, Euskal Herriko ekonomia eta gizartegarapenerako behatokiko koordinatzailea da

Imanol Esnaola. Bizi dugun krisiaren erdian, gizarteklaseen arteko kohesiorako aukerak biderkatu egindirela azaldu digu. Elkarrizketan esandakoak analisimoduan laburbildu ditugu.

Page 11: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

azpiegitura, osasun zerbitzu eta irakaskuntzapublikoaren gainean konfiantza zeukanak, ikusidu hori guztia agian ez zela benetakoa eta posiziosozialak ez direla egonkorrak. Konfiantza zartatuegin da.

Estatuak daude klase ertainak daudelako.Desagertzeak diktadura ekarriko du. Subjektuorekatzailea dira, Bigarren Mundu Gerraz geroz-tik ez da egon elementu eragileagorik. Orainahulduta dago, ordea, eta estatuak oso kontzien-te dira.

Euskal Herrian klaseen auziari beste osagaibat gehitu behar zaio: eskubideen ikuspegitikFrantzia eta Espainia ez dira berdinak. Frantzia-ren kasuan, berdintasunaren kontzeptuak osoEstatu garantista egin du. Oinarrizko errentahegoaldekoaren bikoitza da, adibidez. Eta langileborrokari esker, profesionalek badituzte hainbatberme soldatari, formazioari edota lan munduraarrakastaz hurbiltzeko aukerei dagokienez.Espainiak, aldiz, ez du hainbeste berme eskain-tzen. Oligarkiak pisu handia du, gainera. Hareninteresak gailentzen dira eta berdintasunarenprintzipioa bigarren mailan geratzen da.

EUSKAL LOGIKA BATEK ELKARREN

BEHARREAN JARRIKO AL DITU KLASE

BATZUK ETA BESTEAK?

Gizarte kohesioa mantentzeko, egitura adminis-tratiboek bermeak eman behar dituzte. Orain,prekarietateak geroz eta jende gehiago jipoitzenduenez, kontsentsu berriak lortzeko aukerak sordaitezke.

Begira Kataluniari. Espainiak ezartzen dioneskema ekonomiko guztiz desorekatuak, ia lapu-rretara iristen denak, kointzidentzia bat eragindu. Burujabetasun aldarria parametro positiboe-tara ekarri du. Euskal Herrira itzulita, langile kla-searentzat burujabetasuna onuragarria litzateke,murrizketa guztiek haren aurka egiten dutelako.

Oligarkiari dagokionez, badirudi azken urteetanikusten ari garela Espainia markaren gainbeherakestatuarekiko mesfidantza eragin duela. CiU daadibide. Hemen ere, funtzionarioei ordainsariakendu zietenean… Espainiako arau batekEAEko soldatak bertan behera utzi baditzakezirkinik egin gabe, zer ez ote duten egingo apurbat gehiago tematzen badira!

Posible al da Euskal Herrian klase artekokointzidentzia bat lortzea, elkarrekin hobetogaudela demostratuko duena? Askok ezetz esan-go dute, baina hotz pentsatuta erantzunak baiez-koa behar luke. Prozesu zail eta luzea izangolitzateke, noski, baina kontsentsuek goiz alaberandu etorri beharko dute. Herri bat eraikitze-ko elkar hartzea beste modurik ez dago, kontuanizanik langileriak izan behar duela elementu fun-tsezko eta onuraduna. Klase ertainaren eta goiklasearen arteko adostasunak lortu behar dira.Nazio ikuspegitik, klase ertainaren krisialdihonek gauzak argiago uzten ditu.

LURRALDE KRISIA

Krisi ekonomiko hau lurralde krisia ere bada,Ipar Euskal Herriko datuek erakusten dutenmoduan [ikusi 12. orriko koadroa]. Hiru ezauga-rri ditu: Iparraldearen menpekotasuna Frantzia-ko gainerako zonaldeekiko; barnealdearen men-pekotasuna kostaldearekiko; eta kaltetutako bigizarte multzo, euskaldun laborariak barneal-dean, eta frantses herritarrak kostaldean.

Batzuen erabakiek besteenak baldintzatzendituzte. Kostaldekoek etxe merkeagoak beharizanez gero barnealderago erosiko dituzte. Neka-zaritzarako lurretan etxebizitzak eraikiko dira,lurralde antolamendua aldatuko da, errepideak-eta egin beharko direlako… Errenta diferentziaklurralde praktika desberdinak ekartzen ditu etakasu honetan baliabideak dituenak lurralde poli-tika inposatzen du, Euskal Herriko LaborarienBatasunak (ELB) salatu duen moduan.

11

Imanol Esnaola / Iritzia

Page 12: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

Ipar Euskal Herriak ez du bere beharrei eran-tzuten dien ordenamendurik. Kanpotik ezarrita-koa den heinean, dinamika kaltegarriak eragitenditu. Zentzu horretan, zonalde euskaldunenakdira pobreenak, zahartuenak, baliabidez urrie-nak… Iparraldeak bere lurraldea arautzeko esku-menik ez duen aldetik, hegoaldearekin dituenbalizko kointzidentzia estrategiakoak garatzerikez dauka. Ezin ditu sinergiak baliatu.

Lurralde Elkargoaren aldeko aldarria inguru-mari horretan kokatu behar da. Iparraldeak bereburua Frantziaren aurrean desberdintzat –eus-kaldun gisa– aurkeztea oso inportantea da. Osa-gai funtzionalak ditu, gainera: ekonomia, forma-zioa, lurraldea, identitatea… Nahiz eta Estatuakbermatzen dituen kontsentsurako oinarrizko ele-mentuak –pentsioak–, geroz eta gehiago dira kal-tetutako enpresa eta lurraldeak, eta horrek koin-tzidentzia batzuk eragin ditu. Krisi ekonomikoakirekitzen dituen ateek lotura handia daukatelurraldearekin, termino kolektiboetan ulertuta.Kalteak denok sufritzen ditugu eta egoera alda-tzeak guztion parte hartzea eskatzen du. Iparral-dean garbi ikusi da.

Hego Euskal Herriaren kasuan, Espainiakeskaintzen zituen bermeak desagertzen ari dira.Murrizketak aplikatu dira, legeak aldatu… etahorrek guztiak auzitan jarri ditu ziurtzat ematenziren hainbat kontu. Egun badaude kontsentsuakeraikitzeko aukerak. Lortuko ote diren ez dakit,baina beharra behintzat badago.

Jendeak badaki guztiok norabide berean goa-zela. Gure kasuan, gainera, lurralde-osagaiadago. Alegia, Espainiak Hego Euskal Herri osoaizorratzen du. Baditugu elementu kolektibosaihestezinak, ongi baliatzen ikasiz gero mesedeegingo liguketenak.

Gaindegiaren ikuspegitik, Euskal Herrianezinbestekoa da biztanle eta sektore guztientzatonuragarria izango den aberastasunaren banake-ta orekatuagoa eta eskubideen bermea ekarrikoduen errealitatea finkatzea. Arazo berarenaurrean elkarlanean aritu behar izatea ekar lezakehorrek, eta eragile sozio-ekonomikoek ekarpe-nak egin beharko ditugu. Lehendabiziko pausoanork eman beharko duen? Erabakitzeko ahalme-na dutenek, nork bere mailan: sindikatuek,enpresariek, administrazioek, irakasleek, kazeta-riek… Lankidetzak Euskal Herria izan behar duabiapuntu eta helburu. �

12

177. zenb. 2013ko ekaina

ERRENTA IPAR EUSKAL HERRIAN

Ipar Euskal Herrian urteko errenta gordina per-

tsonako 16.830 eurokoa da (2009). Banaketa

funtzionalari erreparatzen badiogu, kostaldean

errenta pertsonalaren balioa 17.659 eurokoa

da, bitarteko zonaldean 17.118 eurokoa eta

barnealdean 12.857 eurokoa. Azken hamarka-

dan errentaren hazkunde orokorra nabariagoa

izan da barnealdean (%75ekoa) eta bitarteko

zonaldean (%58,7) kostaldean (%35,6) baino.

Horrek, modu apalean bada ere, orain hamar

urte arteko desorekak apur bat leundu ditu,

Gaindegiaren Ipar Euskal Herriko errenta txos-

tenean irakurri daitekeenez.

Desorekak familia errentaren arabera neurtuz

gero argazkia aldatu egiten da. Errentak bar-

nealdean kostaldekoa baino apalagoa izaten

jarraitzen du baina familia errenta altuena

bitarteko zonaldean dago (34.150). Lurral-

deek dituzten familia egitura eta lan jarduera

ezberdinei erantzuten diete horrek.

EN

DY

R'S

TO

YB

OX

Page 13: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

ERRESUMA BATUA ETA AEB:

IRABAZTEKO, ZATITU

AEBetan, klase ertainak azken mendean izan duenhazkunde ustez gera ezina eten eta kontrako bideahasi du. Obamaren aholkulari taldeko Alan Krue-ger ekonomialariaren arabera, 1970eko hamarka-dan herritarren %51 zen klase ertainekoa, eta gauregun %42. Etxebizitzaren balioaren gainbeheraketa zerbitzu publikoen degradazioak, irakaskuntza-renak adibidez, presio bortitza egiten dute kolekti-bo horren gainean. Eta berdin Erresuma Batuan.

Owen Jones kazetari britainiarrak The Demoni-zation of the Working Class (Langile klasearen demo-nizazioa) liburuan aztertu du nola Erresuma Batu-ko Gobernuak eta hedabideek pobreen artekogorrotoa sustatzen duten euren boterea osorikmantentzeko. Chavs jendaila edo galtzaile bezalaitzuli genezake kasu honetan. 1980ko hamarkadanThatcherrek gidatutako ofentsiba neoliberalarenondorioz lana galdu zuten herritarrek osatzen dutemultzo hori.

“Goialdean dagoen jendeak pentsatzen duhorra iritsi dela azkarragoa delako eta gogorragolan egin duelako, behealdean dauden ‘alferron-tziek’ baino”, azaldu dio Jonesek Maruxa Ruiz delArbol ElDiario.es agerkariko kazetariari1. “Guraso-ek zure ikasketak ordaindu eta ekonomikokibabesteko baliabideak zituztela pentsatzea ez dahain erosoa”. Norbera da bere egoeraren ardura-dun eta erantzule bakarra, pobrea baldin bazarazeure errua da, zioen –eta dio– politikari zein heda-bideek haizaturiko leloak.

Berdintasunerantz egiteko klase kontzientziaindartzea beharrezkoa dela uste du kazetari britai-

niarrak: “Alderdi kontserbadoreak 1976an esanzuen arazoa ez dela klaseak izatea, klase sentimen-dua baizik. Komeni da guztiok klase ertainekoakgarela etengabe errepikatzea, botere banaketakIngalaterra victoriarrekoa dirudien arren. NBErenarabera, garatutako herrialdeen artean, ezberdinta-sun handienak britainiar gizartean daude. Kazetariaberats eta politikari akomodatuek horregatik ezdute klaseez hitz egin nahi. Estrategia oso zinikoe-kin zatikatu nahi gaituzte. Laguntza sozialak jaso-tzen dituen etorkina gorrotatu behar dugu, eta sek-tore ahulenak babesten dituen ongizate estatuademonizatu, gorantz begiratu beharrean”.

Egoera aldatu ahal izateko baliabideez galdetu-ta, grebak eta desobedientzia zibila tresna eragin-korrak direla dio Jonesek. “Ez dut indarkeriansinesten, baina gizartea aldatu nahi bada, beheal-dean daudenek ez dute goikoekin eskuzabal jokatubehar. Aldaketarako itxaropena duen jendeakaurrerapausoa eman behar du. Ezinbestekoa daesperantza izatea, etsipenaren aurrean ez makur-tzea. Eraldaketak hiru osagai behar ditu: itxarope-na, frustrazioa eta haserrea”.

13

Klase ertaina munduan / Analisia

Klase ertaina munduan

(1) “La concentración de poder en Reino Unido ha vuelto a niveles victorianos”. ElDiario.es, 2013-03-30)

MIK

EH

IAT

T/

FLIC

KR

Page 14: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

ESPAINIAKO ESTATUA: IDEOLOGIA NEO-

LIBERALAREN PORROTA

Presio fiskal gogorra eta soldaten jaitsiera etenga-bekoa sufritzen ari da klase ertaina. Beldur da lanagalduko ote duen, apenas du aurrezteko ahalmeniketa ez dirudi erretiroak bere beharrak aseko ditue-nik. Klase ertain-altuko pertsona ugari klase ertai-nera jausi da, han zeuden asko klase ertain-baxura,eta handik pobreziaren ateetara beste batzuk.Gizarte egiturak ez du jada erronbo itxura, aberatseta pobre kopuru txiki eta klase ertain zabalekoa,harea-erloju batena baizik. Geroz eta pertsonagehiagoren diru-sarrerek eta estatus sozialak egindute beherantz, erdialdean zulo handia utzita.

Andre Missé, 35 urtez El País egunkarian aritu-tako kazetari kataluniarra, sistema neoliberalarenporrotaz mintzo da2: “Oparotasun urteek betikoiraungo zutela sinetsi genuen, gizarteko sektorebaten euforiak kutsatuta. Bukatu egin da, ordea.Eta [guretzat] okerragoa dena, milioika lagunekguk bezala bizi nahi duten unean amaitu da. Per-tsona horiek edozer egingo dute haien desioakbetetzeko eta horrek berdintasun egoerara era-mango gaitu. Eurak hobe bizi behar baldin badute,guk apur bat okerrago bizi beharko dugu. Gehi-tzen badiogu neurrigabeko finantza-sistemazuzentzen duen ideologia neoliberala, hondamen-diaren errezeta izango dugu. Bankuek eta finantza-zioak baldintzatzen duten errealitateak erakustendigu ideologia neoliberalak huts egin duela”.

Balizko konponbideei dagokienez, fiskalitateanaldaketak egin behar direla dio. “Jarduera politikoguztia lanpostuak sustatzera bideratu beharkolitzateke, austeritatearen inguruan izan ditzakegun50.000 eztabaidez gaindi. Politikarien ahotik asta-keria galantak entzuten ari gara. Orain lanpostugutxiago suntsitzen direla esaten digute. Faborez,langabezia gehiago dagoen neurrian, lanpostugutxiago suntsituko dira. Ez gara umeak”.

BRASIL: KLASE ERTAINAREN GEZURRA

Munduko Bankuak (MB) emandako datuen arabe-ra, hamar urtean %50 hazi da klase ertaineko biz-tanleria Latinoamerikan eta Kariben: 100 milioitik152 milioira. Pobrezian bizi diren herritarrek, aldiz,%44tik %30era egin dute behera eta gaur egunparetsuak dira klase ertaineko eta pobreen kopu-ruak. Diru-sarrerak, etxebizitza egokia eta oina-rrizko zerbitzuak jasotzeko aukera baliatu dituMBk erreferentzia bezala besteren artean, bainabiztanleria kontzeptu berri baten arabera sailkatudu: “Segurtasun ekonomikoa”. Alegia, berriropobrezian jausteko arrisku-maila. “Klase ertaina-ren definizio horrek gehiago du zerikusia etorkizu-neko egonkortasun ekonomikoarekin, jendeakgaur egun duen maila errealarekin baino”, idatzidu Rebelión aldizkarian Juan Luis Berterretchek,Brasilen bizi den kazetari uruguaiarrak3.

Lau klase berezitu ditu Munduko Bankuak:

Klase ertaina: egunean 10-50 dolar artean irabaz-ten dutenak (Latinoamerikako herritarren %30).Klase zaurgarriak (pobrezian erortzeko arriskuandaudenak): egunean 4-10 dolar (%38).Pobrezian bizi direnak: egunean 0-4 dolar (%30).Elitea: 50 dolar baino gehiago egunean (%2).

“Sailkapen hori zabarkeria soziologikoa da,‘klase ertain berriaren’ gezurra sartu nahi digute”,dio Berterretchek: “Egunean 10 dolar bainogutxiago irabaztea miserian bizirauten saiatzea da;MBko teknokratei gomendatuko nieke urtebetez‘zaurgarrien’ sarrerekin bizirauten saiatzeko”.

Brasilgo egoeraz mintzo, kazetari uruguaiarrakuste du ‘klase ertain berria’ kontzeptuak bi helburudituela: proletalgotik bereiztea eta kapitalismo bra-sildarrak oraindik indarrean mantentzen dituenezberdintasunak ezkutatzea. Analisi bertsua egindu Eduardo Fagnani Unicamp zentroko ekono-

14

177. zenb. 2013ko ekaina

(2) “Nos falla la clase dirigente; los trabajadores españoles son muy apreciados en Europa” (Jotdown.es, 2013-04-05)(3) Los tramposos delirios de los tecnócratas del Banco Mundial (Rebelión, 2013-04-08)

Page 15: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain

mialariak4: “Brasilgo klase ertain berriaren ideiailusio hutsa da. Klase ertaina ez da diru-sarrerenarabera definitzen, gizarte-egituran duen posizioa-gatik baizik”. Pobrezia gainditu eta klase ertainarenparte izatera pasa direnak estatuaren laguntzenmenpe daude oraindik ere, eta ez dira ikusten klaseertainari dagozkion bestelako ezaugarriak: atzerri-ra bidaiak, pentsio fondo eta eskola pribatuak…

TXINA: IRAULTZARIK EZ ORAINGOZ

Txinako klase ertainaz hitz egitean, haren hazkun-deak barne eta kanpo politikan zein eragin izangoote duen arduratzen ditu bereziki soziologo, eko-nomialari eta politikariak.

Ehunka herritarren protestek petrolio-findegibat eraikitzeko proiektua geratu zuten iaz Ningbohirian. “Norberaren osasunak arduratzen ditu, bizikalitateak, baina haien aldarrikapenak ez doazurrunago”, idatzi du Sven Hansen kazetariakDeutsche Welle agerkarian5: “Ez dute eskatzen siste-ma politikoa eraldatu eta gizarte zibilak parte-har-tze handiagoa izatea, Hego Korean edo Taiwanengertatu den moduan. Klase ertainaren ezaugarrie-tako bat hori da: norberarena defendatzea iraultza-rik egin gabe; agintearekiko tolerantzia handiadauka”. Klase ertaineko lagun asko, gainera, Alder-di Komunistako eta estatu-aparatuko kide dira.

Hain justu, Alderdi Komunistak klase ertainaindartu nahi duela iragarri du, herrialdean egon-kortasuna mantendu aldera. Txinako GizarteZientzien Akademiaren arabera, 60.000 eta500.000 yuan arteko (6.400-53.000 euro) sarrerakdituzten familiak dira klase ertainekoak. 2009an310 milioi lagun zeuden multzo horretan, biztanle-riaren %23 inguru, 2001ean %15 zirenean. Gober-nuaren asmoa da 2020rako %40ra heltzea.

Dena den, egonkortasun sozio-politikoa maiteeta demokrazia kaos politikoarekin lotzeak ez duesan nahi klase ertainak etorkizunean egoera eral-datzeko borondaterik izango ez duenik. Txinpartasor dezaketen osagaiak badaude, ustelkeria kasuaketa lanik aurkitu ezin duten unibertsitateko ikasleugariren nora eza, esaterako.

Bien bitartean, ez da dudarik azken 20 urteota-ko gizarte aldaketek ondorioak izango dituztelaekonomian, energia kontsumoan eta ingurume-nean. Munduaren grabitate-zentroa lekuz mugi-tzen ari da. Ekonomia globalean geroz eta pisuhandiagoa daukaten Txina, India edota Brasilgoklase ertainek aktiboki egiten dute bultza, kontsu-mo potentzial izugarriak eta nazio-harrotasunberriak hauspotuta. Europa mendebaldeko etaAEBetako gobernuek kezkaz begiratzen diotefenomeno horri, globalizazioak etekin sinergikoakbanatu ahal dituelako, baina funtsean efektuenbatura zero delako6: Txinan sortzen diren lanpos-tuak AEBetatik desagertzen dira; Parisko ibilgai-luek kontsumitzen duten gasolioa prezioz igotzenda hazi egiten denean Mumbai hirian autoz ibil-tzen den gidari kopurua, eta abar luzea. Gizarteoreka berrian lekuan-lekuko klase ertainek zeinleku beteko duten ikusteke dago. �

15

Klase ertaina munduan / Analisia

(4) Rising affluence in Brazil's favelas (Solveig Flörke, Deutsche Welle, 2012-12-26)(5) Stability counts for China's middle class (Deutsche Welle, 2012-12-26)(6) Desoccidentalización (Lluis Bassets. Del alfiler al elefante, 2010-03-18)

SEE

TAT

TY

EO

/ FL

ICK

R

Page 16: Langile nortasuna...177. zenb. 2013ko ekaina Langile nortasuna lausotzeko bidea E uropa hegoaldeak bizi duen krisi ekonomikoak gizarte ezberdintasunak handitu ditu, eta klase ertain