Larrialdi Zentrua

2
LARRIALDI ZENTRUA: Eskola + Suhiltzaile parkea DIAGNOSTIKOA -Azken urteotan gizakia bere bizia arriskuan jartzen duten aktibitateei buruz kontzienteagoa dela esan daiteke. Halere arrisku hauek ez dira sekula desagertuko, hainbat naturaren esku daudelako (suteak, uholdeak, haizeteak...) eta beste batzuk gizartearen garapenaren (edo gizakiaren gabezien) esku daudelako (istripuak, suteak, terrorismoa...). Horregatik, oso komenigarria da hauen eraginei aurre egiteko profesional ahalik eta formatuenak edukitzea. Duela denbora batetik honantz, euskal suhiltzaileek beraien prestakuntzarako larrialdi eskola bateratu baten beharra adierazi dute, gaur egun praktika desberdinak egiteko kanpora eta toki aldenduetara joan behar direlarik. Hau dela eta, interesgarria iruditzen zaigu Euskal Herri mailako larrialdi eskola hori SACEM-en gauzatzea. -Gipuzkoako suhiltzaile parkeen ekipamenduak azterturik datu aipagarri bat ikus daiteke: bakar batek ere ez dauka praktikak gauzatzeko dorrerik ezta honen inguruko maniobra patiorik ere. Gabezi hau konpontzeko SACEM-en maniobra hauek entrenatzeko leku egoki bat proiektatuko da, Gipuzkoa osoari eta Nafarroa iparraldea zerbitzatuko dituenak. Honela, simulazioak errealitatetik hurbilago egingo dira, baita etxetik hurbilago ere. -Gipuzkoako suhiltzaile parkeen bataz-besteko adina 15 urtez gorakoa da. Denbora honetan gizartea asko aldatu da, baita bere baliabideak ere. Honela, suhiltzaile parke hauek zaharkitu samar geratzen ari dira gutxika. Horregatik, beharrezkoa izango da eraikin hauen modernizazioa edo berrien agerpena. ZERGATIK SACEM-EN? -Honelako ezaugarriak dauzkan eraikin batek behar dituen azpiegituren existentzia: A-8 autopistaren hurbiltasuna, N-1-era inkorporazio oso azkarra, A-15-arekin erlazio hurbila, ur eta elektrizitate instalazio egokiak. -Villabonaren herri-gunetik aldendua egoteak ez du herria galaraziko zarata, trafiko eta suarekin. -Oria bailararen sarreran kokatzen da, aipatutako errepideen bidez bailaran zehar errez ibili daitekeelarik edo kostaldeko bideetara errez helduz, baita Nafarroara nahiko azkar iritsiz. -Honelako zentro bat gauzatzeko beharrezko espazioak dauzka. -Ibaiaren presentzia garrantzitsua da, bertatik praktiketarako eta benetako aktuazioetarako beharrezko ura lortu daitekeelako.

Transcript of Larrialdi Zentrua

Page 1: Larrialdi Zentrua

LARRIALDI ZENTRUA: Eskola + Suhiltzaile parkea

DIAGNOSTIKOA -Azken urteotan gizakia bere bizia arriskuan jartzen duten aktibitateei buruz kontzienteagoa dela esan daiteke. Halere arrisku hauek ez dira sekula desagertuko, hainbat naturaren esku daudelako (suteak, uholdeak, haizeteak...) eta beste batzuk gizartearen garapenaren (edo gizakiaren gabezien) esku daudelako (istripuak, suteak, terrorismoa...). Horregatik, oso komenigarria da hauen eraginei aurre egiteko profesional ahalik eta formatuenak edukitzea. Duela denbora batetik honantz, euskal suhiltzaileek beraien prestakuntzarako larrialdi eskola bateratu baten beharra adierazi dute, gaur egun praktika desberdinak egiteko kanpora eta toki aldenduetara joan behar direlarik. Hau dela eta, interesgarria iruditzen zaigu Euskal Herri mailako larrialdi eskola hori SACEM-en gauzatzea. -Gipuzkoako suhiltzaile parkeen ekipamenduak azterturik datu aipagarri bat ikus daiteke: bakar batek ere ez dauka praktikak gauzatzeko dorrerik ezta honen inguruko maniobra patiorik ere. Gabezi hau konpontzeko SACEM-en maniobra hauek entrenatzeko leku egoki bat proiektatuko da, Gipuzkoa osoari eta Nafarroa iparraldea zerbitzatuko dituenak. Honela, simulazioak errealitatetik hurbilago egingo dira, baita etxetik hurbilago ere. -Gipuzkoako suhiltzaile parkeen bataz-besteko adina 15 urtez gorakoa da. Denbora honetan gizartea asko aldatu da, baita bere baliabideak ere. Honela, suhiltzaile parke hauek zaharkitu samar geratzen ari dira gutxika. Horregatik, beharrezkoa izango da eraikin hauen modernizazioa edo berrien agerpena. ZERGATIK SACEM-EN? -Honelako ezaugarriak dauzkan eraikin batek behar dituen azpiegituren existentzia: A-8 autopistaren hurbiltasuna, N-1-era inkorporazio oso azkarra, A-15-arekin erlazio hurbila, ur eta elektrizitate instalazio egokiak. -Villabonaren herri-gunetik aldendua egoteak ez du herria galaraziko zarata, trafiko eta suarekin. -Oria bailararen sarreran kokatzen da, aipatutako errepideen bidez bailaran zehar errez ibili daitekeelarik edo kostaldeko bideetara errez helduz, baita Nafarroara nahiko azkar iritsiz. -Honelako zentro bat gauzatzeko beharrezko espazioak dauzka. -Ibaiaren presentzia garrantzitsua da, bertatik praktiketarako eta benetako aktuazioetarako beharrezko ura lortu daitekeelako.

Page 2: Larrialdi Zentrua

FUNTZIONAMENDUA Eraikinak bi eratara funtzionatuko du: bata suhiltzaile parke klasikoa izango da eta bestea eskola izango da. Suhiltzaile parkeak emergentzietan parte hartuko du, horretarako beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide mekanikoekin. Eskolak jada suhiltzaileak direnei formazio espezializatua eskainiko die hurrengo eremuetan: urpeko salbamendua, tuneletako aktuazioak, kotxeen desgartzelamenduak, eraikin desberdinetan nola aritu, suteak (arruntak zein bereziak), talde lana, formazio mental edo psikologikoa eta azkeneko baliabide modernoenen ezagutza (suhiltzaileen birziklapena). Hauek kurtso desberdinen barruan antolatuko dira, partaideak (Euskal Herri osokoak) kurtsoak irauten duen bitartean zentroan bizitzeko aukera izango duelarik. PROGRAMA -LARRIALDI ESKOLA -Klase teorikoak jasotzeko gelak -Klase praktikoak egiteko gelak -Tailerrak -Biltegiak -Aldagelak -Logelak -Sukaldea -Jangela -SUHILTZAILE PARKEA -Logelak -Sukaldea -Jangela -Gimnasioa -Aldagelak -Takilak/Biltegia -Batzar gela -Aisialdi eremua -Garajea -Mekanika gunea -Biltegia -MANIOBRA PATIOA -Praktika dorrea (eskalada paretarekin) -Kamioia ibiltzeko gunea -HARRERA -Bulegoak