Larrun (119): Munduko ekonomia

16
119 www.argia.com/larrun Andoni Etxebeste Mikel Zurbano MAHAI-INGURUA Munduko ekonomia Krisiaren diagnosia Munduko ekonomia Krisiaren diagnosia IRITZIAK l Mari Carmen Gallastegi l Solange Mariluz l Monica Gago l Joseba Barandiaran

description

Ekonomialari batzuek zalantzan jartzen dute mundu mailako ekonomian gaur gaurkoz krisirik dagoenik; geldialdia bai, finantza krisia ere bai, baina oraindik itxaron behar da krisi orokorraz hitz egiteko. Beste batzuek argi dute, globalizazioaren lehen krisi handiaren hasieran gaude. Diagnosiaren bila, bi ekonomialari jarri ditugu mahaian, bata irakaskuntza mundukoa eta bestea finantzetakoa, eta solasaldiak argi printza interesgarriak utzi ditu munduko ekonomiaren ur uherretan murgiltzeko. Gaixorik zegoela eta Carmelo Urdangarinek ezin izan zuen mahai-inguruan izan.

Transcript of Larrun (119): Munduko ekonomia

Page 1: Larrun (119): Munduko ekonomia

119

www.argia.com/larrun

Andoni Etxebeste Mikel Zurbano

M A H A I - I N G U R U A

Munduko ekonomiaKrisiaren diagnosiaMunduko ekonomiaKrisiaren diagnosia

I R I T Z I A Kl Mari Carmen Gallastegi l Solange Mariluz l Monica Gago l Joseba Barandiaran

Page 2: Larrun (119): Munduko ekonomia

Bakoitzaren diagnosiarekin hasikogara: Mundu mailan bizi den krisi hauzein eratakoa da? 1929ko eta 1973kokrisi handien modukoa izan daitekeelauste duzue? Ala, AEBtatik hasita, men-debaldeko hazkunde moteltze bat beste-rik ez da? Globalizazioaren aroarenlehen krisi handiaren hasiera al dahau?

ANDONI ETXEBESTE. Orain gertatzen dena da,batetik, finantza krisialdia dagoela eta, bestetik, kri-sialdi ekonomikoa. Eta hori berria da. 1998an, LongTerm Capital delakoa lehertu zenean, krisi finantza-rioa izan zen eta Amerikako Banku Zentralaren erre-serbaren erabakia dirua pilatzea izan zen, hura berrizmartxan jarri ahal izateko. Krisialdi laburra izan zen.Diru injekzio hark helburu bat bilatu zuen, eta hel-muga hori inbertsio teknologikoa izan zen. Diruasartu zuten, sistema engrasatzeko, eta burbuila batsortu zen, burbuila teknologikoa. Eta burbuila horrek

eztanda egin zuenean, berriro dirua sartu zen.Orduan beste burbuila bat sortu zen, burbuila inmo-biliarioa oraingoan, ez soilik AEBetan, esaterako,Espainian ere bai. Burbuila honek ere eztanda egindu, interes tipoak jaitsi dituzte. Dagoeneko gertatu daekonomiari zegokion gainbehera txikia edo, behin-tzat, desazelerazioa, eta horri krisialdi finantzarioaerantsi zaio. Beraz, bi ditugu normalean bakarra iza-ten den tokian. Lehen burbuilak mendean behin edobitan gertatzen ziren, baina gaurko sistemak, arazobat dagoen bakoitzean, tipoak jaitsi eta burbuila sor-tzen du. Badirudi burbuilarik gabe ezin dela bizi.

MIKEL ZURBANO. Bat nator Andoniren diagnosti-koarekin. Atzera eginez, gogoan izan behar dugu90eko hamarkadaren bigarren erdian hainbat shockfinantzario izan zirela hainbat herrialdetan, Errusian,Brasilen, Mexikon, Indonesian… Burbuila teknologi-koak hainbat erro izan zituen, baina arlo finantzario-tik eztanda egin zuela esan daiteke. Eta testuinguruberdinean gaudela uste dut. Globalizazioa nonbait

2 M A H A I - I N G U R U A

Ekonomialari batzuek zalantzan jartzen dute mundu mailako ekonomian

gaur gaurkoz krisirik dagoenik; geldialdia bai, finantza krisia ere bai, baina

oraindik itxaron behar da krisi orokorraz hitz egiteko. Beste batzuek argi

dute, globalizazioaren lehen krisi handiaren hasieran gaude. Diagnosiaren bila,

bi ekonomialari jarri ditugu mahaian, bata irakaskuntza mundukoa eta bestea

finantzetakoa, eta solasaldiak argi printza interesgarriak utzi ditu munduko

ekonomiaren ur uherretan murgiltzeko. Gaixorik zegoela eta Carmelo

Urdangarinek ezin izan zuen mahai-inguruan izan.

Nor kutsatuko ote duAEBetako eztulak?

Xabier Letona - Nagore IrazustabarrenaMahai-inguruko argazkiak: Karlos Corbella

Page 3: Larrun (119): Munduko ekonomia

3M U N D U K O E K O N O M I A

garbi ikusten bada, arlo finantzarioan da. Gero etaerrazago mugitzen dira kapitalak herrialde batetikbestera. Estatuek kontrola edo oztopoak ipini beha-rrean hori erraztu egiten dute.

1929koa eskariaren ikuspegitik etorritako krisiaizan zen, konfiantza galera izan zen erosleen aldetik,eta New Deal delakoari esker, gobernuak egindakogastu publikoaren bidez gainditu zen krisia. 1973koanahasketa izan zen. Batetik, eskaintzaren krisialdiaizan zen, produkzio ereduak zalantzan jartzen hasiakziren produktibitate galerak zirela medio. Bestetik,horri petrolioaren atzeraldia erantsi zitzaion. Egungokrisian ere, ikusi beharko da krisi sistemiko bat den,ala ohiko atzeraldi bat besterik ez, baina horri erantsibehar zaio atzeraldia larriagotzen duen elementu bat:petrolioaren eta, oro har, lehengaien garestitzea.Beraz, atzeraldiarekin batera, prezioen igoera inkon-trolatua dago. Horrek 70eko hamarkadakoaren antze-ko egoera sortzen du: estanflazioa izenekoa.

Zenbait forotan, handienen foroetan, autoerregula-zioak dakartzan arazoen aurrean interbentzioaren

aldeko jarrera batzuk ikusten hasi dira. Bestetik, infla-zioaren aurkako borroka ere piztu behar denez,batzuk antzinako errezeta antiinflazionistak lehenes-ten hasi dira. Hori egin du Europako Banku Zentralaketa, besteak beste, NMFren (Nazioarteko Moneta Fun-tsa) kritikak jaso ditu. Hor dago gakoa: nondik jo?Interes tasak igo inflazioak behera egiteko, ala interestasak jaitsi atzeraldiaren eraginak saihesteko?

A. ETXEBESTE. Gaur egun enpresak nahiko sendodaude eta zorrak, parametro historikoei begira, nahi-ko txikiak dira. Baina orain zorretan daudenak fami-liak dira. Edonon, ez AEBetan bakarrik. Eta hor petro-lioak eragin handia dauka: interes tasak gora egitenbadu, hipotekak igo egiten dira eta errenta txikitu,baina gasolina igotzen da, berogailua ere bai, etaerrenta ere gutxitzen du horrek. Horretan bat dator1929ko krisialdiarekin. Jende guztiak eskatzen duenatasak jaistea da. Inflazioari begira, herrialde emergen-teekin lotuko nuke gaia. Txina, India, Brasil etahorien partaidetzarekin gertatzen dena da nahi ditu-

Mikel Zurbano, ezkerrean, eta Andoni Etxebeste, Lasarte-Oriako industrialdean.

Page 4: Larrun (119): Munduko ekonomia

gun produktuetan (plasmako telebistak, grabagai-luak…) ez dagoela inflaziorik, deflazioa baizik, hauda, gero eta merkeago daudela, baina behar ditugunproduktuak (petrolioa, jangaiak…) gero eta garestia-go daudela. Desoreka arraroa dago hor. Inflazioa osobare egon da azken urteotan erosketa otarrari begira.Baina produktu finantzarioen inflazioa izugarria izanda. Japonia urte luzez egon zen interes tasa hutseanzuela, AEB 1eko tasan mantendu da eta Europa 2an.Dirua ia-ia oparitu egiten zen. Horrek ez du sortuinflaziorik plasmako telebistetan, esaterako, eta aregutxiago soldatatan. Baina burbuila finantzarioaksortu dira han eta hemen. Ekonomia finantzarioareneta errealaren artean oreka bat behar da, eta gertatzendena da ekonomia finantzarioaren hazkundea ekono-mia errealarena baino hamar aldiz handiagoa dela.Geldialdia apurka egiten den eraikina da, baina dar-dara datorrenean goitik behera erortzen da, eta pro-zesu horretan gaude. Mikelek dioen bezala, horrekinteres tasak behera egitea eskatzen du. Europan 4

eta 5 puntuko inflazioaz hitz egiten da, badirudi infla-zio handia etor daitekeela, eta horren aurrean, Euro-pako Banku Zentralaren helburua prezioen egonkor-tasuna da.

M. ZURBANO. Dominique Strauss-Kahn NMFkozuzendari exekutiboak kritika egin dio EuropakoBanku Zentralari. Eta paradoxikoa dirudi, Strauss-Kahn berak Frantziako Banku Zentralaren sorreranparte hartu zuelako. Baina Europako Banku Zentrala-ren egitura kritikatzen du egoera ekonomikoarenalde bati soilik begiratzen diolako, monetaren estabi-litateari, eta AEBko Banku Zentraletik aldentzen dela-ko, AEBetako bankuak hazkuntza ere helburu baitu.

AEBetako mailegu egoera oso larria da gaur egun.AEBetako zor metatua munduko gainerako herrialdeguztiena batuta lortuko genukeena baino handiagoada. Hegemonia politikoarekin batera, hegemonia eko-nomikoa izan du hainbat hamarkadatan. Mundukoekonomiaren lokomotorea izatea ekarri dio horrek.

4 M A H A I - I N G U R U A

ANDONI ETXEBESTE MIKEL ZURBANO

M a h a i k i d e a k

Kutxagest-eko zuzendariaDonostian jaio zen 1962an eta bertan bizi da gaur egun ere.Donostiako EUTGn ikasi zituen enpresa zientziak eta bere lanesperientzia beti garatu izan du Kutxan, tesoreriaren alorrean.Gaur egun Kutxagesteko zuzendaria da.

EHUko ekonomia irakasleaEHUko ekonomia irakaslea da. UEUko ekonomia saileko zuzen-dari ohia. Beasainen jaioa 1960an, egun Donostian bizi da. Argi-tarapen ugari dauzka, besteak beste honako liburuak: Globaliza-zioa eta autoeraketa. Joerak, mugak eta aukerak (bestebatzuekin batera), Euskal Herriko Ekonomia (Yolanda Jubeto etaSolange Mariluzekin batera), Munduko ekonomia: Botereak, dis-parekotasunak eta egonkortasun-eza kapitalismo globalean,Mikroekonomia I eta Makroekonomia I.

Page 5: Larrun (119): Munduko ekonomia

Baina bere hiritarren eta erakunde administratibo etaekonomikoen kontsumo maila bere aukeren gainetikizan du, neurri batean bere hegemoniari esker. Horre-gatik, dolarraren posizioa galera bidean dagoela geroeta nabarmenagoa da. Neoliberalen artean eraginhandia duen Robert Mundell-ek berak aurreikusi dumundu mailako egonkortasun monetariorako ezin-bestekoa dela moneta araua aldatzea: besteak beste,garai batean Europan zegoen moneta saskiarenmoduko bat sortzea proposatzen du, hainbat monetazosatua, horrek egonkortasuna ekarriko duelakoan.Dolarrak, batetik, AEBetako eragin inflazionistakmundu guztira hedatzen ditu. Bestetik, dolarrarenhegemonia II. Mundu Gerraren ostean sortu zenAEBk munduko BPGren erdia baino gehiago zuela-ko. Posizio hori galtzen joan da 70eko hamarkadatikhona, eta dolarrarekiko konfiantza galtzen hasi da.Beraz, gero eta ahots gehiago entzuten dira monetaeredu berri baten beharra eskatzen dutenak.

Inoiz baino diru gehiago dago merka-tuan, baina aldi berean likideziafalta ere badago. Gobernuak eta BankuZentralak dirua sartzen ari diraetengabe eta, hala ere, konfiantzafalta hor dago. Zergatik sortu dakonfiantza falta hori?

A. ETXEBESTE. Likidezia badago edo ez dago?Banku Zentralek dirua ematen duten neurrian bada-go. Baina ez du zirkulatzen. Zergatik? Konfiantza faltadagoelako. Subprimek hipoteken porrota ekarri du,batez ere AEBn, baino Subprime krisia txinpartabaino ez da izan, gero beste hainbat produktuetarahedatu dena. Oraindik ez daude garbi bankuen kon-tuak, zenbateko zorra duten, eta horrek mesfidantzasortzen du. Horregatik bankuek ez diote elkarri diru-rik ematen. Horrek zenbait bankuri kaudimen faltadakarkio, finean, dirua ez baduzu berritzen, balioagaltzen doalako.

Dolarraren krisialdia aipatu du Mikelek. Batez erepetrolioa duten herrialdeek, eta beste herrialde indar-tsu batzuek, Txinak esaterako, orain arte erreserbaguztiak dolarretan izan dituzte, eta orain erreserbakbeste moneta batzuetan ere izateko asmoa agertudute. Ez dakit euroak erreserba izan nahi ote duen,denak esaten ari dira euroa indartsuegi dagoela, hau

ez dela benetako paritatea, paritatea beherago dago-ela, eta hori txarra da esportaziorako. Beti iruditu zaitestatubatuarrek nahi duten neurrian kotizatzen dueladolarrak: indartsu egotea interesatzen denean indartuegiten da, eta ez denean interesatzen, ahuldu. Txina-tarrekin sistema hau izan dute orain arte: zuk produ-zitu eta nik kontsumituko dut. Kontsumitzeko dirurikez badut, zuk fidantzan emango didazu, zorra izatenutziko didazu. Eskema horretan zorretan sartu etamoneta debaluatu egiten da. Baina eskema hori egin-da zegoen, eta ondorioak garbi zeuden.

M. ZURBANO. Eskema hori II. Mundu Gerrarenostean dagoeneko aplikatzen zen Japoniarekin.Orain Txinak eta ekialdeko beste herrialde emergen-teek hartu diote erreleboa Japoniari. Horren azpianzer dago? Elementu ukiezina: hegemonia. Hori espli-katzeko ez dago ez datu ekonomikorik ez beste ezer,hegemonia soilik. Hegemonia horrek eman die mun-duko eragileei konfiantza. Beren altxorrean dolarrakizateagatik, noizbait aldatzeko aukera izango dutelaespero dute. Baina demagun altxorrean milioika etamilioika dolar dutenek, denek batera, dolar horiekaldatzeko eskatuko balute. Kaosa litzateke.

A. ETXEBESTE. Baina inori ez zaio komeni hori,eta horregatik ez da gertatzen.

M. ZURBANO. Ados. Baina konfiantzarena oso gaiahula da. Txinatarrak, arazo politiko bat dela medio,dolarrak eurotan edo yenetan aldatu nahi izatea, edo

5M U N D U K O E K O N O M I A

�Burbuila finantzarioaksortu dira han eta

hemen. Ekonomia finantzarioareneta errealaren artean oreka behar

da, eta gertatzen dena daekonomia finantzarioaren

hazkundea ekonomia errealarenabaino hamar aldiz handiagoa dela�

A. ETXEBESTE

Page 6: Larrun (119): Munduko ekonomia

petrolioaren merkatuan Europak sartu nahi izatea,nahikoa litzateke, ez dena pikutara bidaltzeko, bainabai AEBetako eta munduko ekonomian arazo larriaksortzeko.

Mikel, ARGIAko artikulu batean zenioenAEBen eta dolarraren hegemonia azkene-tan daudela, baldin eta konfiantzahori urratzen baldin bada. Zer elemen-tu ikusten dituzue konfiantza horiurratzeko?

M. ZURBANO. Nola liteke munduko zorrik handie-na duen herriak, defizit fiskal eta kanpo defizitlarriak dituen herriak hegemonia izatea? Aldagaimakroekonomikoak erakunde multilateralek gaine-rako herrialdeei exijitzen dieten neurrian manten-tzeko, AEBk goitik behera aldatu beharko luketedena. Horrek dakar konfiantza galera. Baina ekono-mikoki oraindik sendo mantentzen da, mundukoBPGren %20 inguruan dabil. Ez du zerikusirik duela50 urteko datuekin, munduko produkzioaren erdiabere esku baitzegoen orduan, baina oraindik AEBe-tako ekonomia ardatza da. Nik artikuluan ez nuenAEBetako hegemoniaren galera aurreikusten, orainarte ezagutu dugun ereduaren galera baizik. Ezdakit irtenbidea zein izango den, baina aipatu dugutxanponaren hegemonia konpartitzeko proposa-men batzuk badaudela. Nonbaitetik jotzekotan,hortik jo beharko da. Finean, ulertezina da monetabakar batek horrelako erantzukizuna izatea mundumailako fluxu ekonomikoak bideratzeko. Hori ezda inoiz gertatu historia garaikidean. Urrea izan damoneta sistemaren azken erantzule. Libraren hege-monia garaian ere libra eta urrearen arteko trukesistema bat zegoen.

Ikuspegi liberaletik beti esan izan damerkatuak beren kabuz autoerregulatzendirela. Baina banku zentralak, gober-nuak, dirua sartu eta sartu ari dira.Horrek zalantzan jartzen du autoerre-gulazioaren mitoa? Bestetik, zein neu-rritan da justua edo etikoa, bankuekirabaziak dauzkatenean patrikaratzeaeta porrotaren usainean diru publikoaorekatzeko?

A. ETXEBESTE. Sistemak izan beharko luke: ondodoanean ondo doa, eta gaizki doanean gaizki doa etakito. Baina enpresen jarrera hauxe da: gauzak ondodoaz eta ez sartu; orain gaizki doaz eta lagunduezazu, sikiera tipoak jaitsiz. Oraingoz diru publikoaez doa bankuetara eta enpresetara, gehiago doa fami-lietara, zergen murrizketara, eskaera bultzatzekoasmoz. Gainera esan dugu diru injekzio bat dagoe-nean burbuila sortzen dela, burbuila lehertu, diruamerkatu, berriro injekzio bat egin eta beste burbuilabat sortzen dela. Arazo bat dugulako berriz ere diruainjektatu behar dugu? Sua gasolinarekin itzaltzea dahori. Erregulazio berri bat behar da, beste arau batzukbehar dira.

M. ZURBANO. Lehen aipatutako 90eko hamarkada-ko krisian, Ekialdeko herriek (Indonesia, Malaysia,Hego Korea eta abar) azkarrago erreakzionatu zuten,estatuek esku hartzeko ahalmen gehiago zutelako.Eta zenbait azterketek estatu horien garapenaren arra-kasta estatuen esku-hartzeari egozten diote. Merka-tuen autoerregulazioaren dogma horretan fede handi-rik ez zuten izango, eta horrek babes neurriakhartzera bultzatu zituen. Herrialde emergenteen rolaparadoxikoa da: Subprime finantza krisian, besteakbeste, Hego Koreako, Kuwaiteko edo Singapurrekobankuak izan dira salbatzaile. Herrialde emergenteenpotentzialtasuna izugarria da eta erabat aldatuko dumunduko ekonomiaren ikuspegia.

A. ETXEBESTE. Gogoan dut, garai batean, Japoniapunta-puntan zebilenean, Rising Sun izeneko film bategin zutela, non japoniarrak AEBen jabe egiten ziren.Alarma piztu zen. Bazirudien AEBk beherako bideanzeudela eta Japonia gora zihoala. Baina gero Japo-niak oso krisi gogorra izan zuen, finantzarioa, honenantza handia duena. Kosta egin zaie hortik ateratzeaerabaki zorrotzik ez zutelako hartu. Alde handia dagohor. Amerikarrek historia ekonomikoan zer edo zererakutsi badute, azkar erreakzionatzeko ahalmenaizan da. Ziur nago, datorren hamarkadan dolarraindartsu egotea nahi badute, lortuko dutela. Iruditzenzait, dolarra ahul dagoenean ere aurrez diseinatutakosistema baten ondorioz dela. Finean, herrialde emer-genteekin ikusten dudana da, gauzak aldatuko direla,baina seguruenik horren atzean diseinu bat egongodela.

6 M A H A I - I N G U R U A

Page 7: Larrun (119): Munduko ekonomia

M. ZURBANO. Baina zu aipatzen ari zaren garai har-takoa, 70 eta 80ko hamarkadan Alemania eta Japonialokomotoreak zirenekoa, eta gaur egungo egoeraezberdinak dira. Ez gara 100 milioi pertsonaz ari.1.000 milioi pertsonaz ari gara Txinaren kasuan, eta iabeste horrenbeste, Indiaren kasuan. Pisu handia dahori. Eremu ekonomiko emergente izugarriak dira.Eta ez hori bakarrik; atzeraldi larri batek kalte handiaegingo lieke herrialde emergenteei %60 Mendebalde-ko herriei esportatzen dietelako, eta horren aurrean,Indiak edo Txinak agian deskoneksioaren aldekoapustua egingo lukete, hau da, Mendebaldeko herrie-kiko duten menpekotasuna leundu. Hegoaldekoherrialde emergenteen merkatu indartsu bat sor lite-ke, eta horrek hankaz gora jarriko lituzke gaur egun-go egitura eta aldagai ekonomikoak. Horrek ez duzerikusirik 70eko eta 80ko hamarkadatako egoerare-kin eta hipotesi moduan nahiko gauzagarria da.

A. ETXEBESTE. Herrialde emergenteek, lehen, haz-kuntza kanpoko diruz finantzatzen zuten (Argentinaeta Mexikoko kasuak, esaterako). Diru hori gero itzu-li egin behar zen eta oso hazkunde hauskorrak ziren.Eskema hori aldatu egin da. Lehen defizita zutenbezala, orain herrialde emergenteek superabita dute.Hazkundea, beraz, askoz sendoagoa da. Baina estatu-batuarrek esaten dute: gure zorra ez da gure erruasoilik, ez da guk gehiegi kontsumitzen dugulako,

zuek kontsumitzen ez duzuelako baizik; has zaiteztekontsumitzen eta, horrela, oreka ditzagun gure kon-tuak. Hori da haiek proposatzen dutena.

M. ZURBANO. Keynes-ek berak, Bretton Woods-eko akordioak negoziatzen ari zirela, hauxe proposa-tu zuen: kanpo balantzaren ikuspegitik, egoera defizi-tarioak ez hainbeste zigortzea; alderantziz, egoerasuperabitarioak zigortzea. Gaur egun kontrakoa ger-tatzen da. Dena dira defizitaren kontrako neurriak.Andonik esan du zein den estatubatuarren jarrera: guprest gaude lokomotorea izateari uzteko, baina zuekkontsumitzen hasi behar duzue. Eta jarrera hori, neu-rri batean, arrazoizkoa da.

A. ETXEBESTE. Lehen esan duzu AEB dela zor han-diena duen herrialdea. Bada, mundu mailan, terminoabsolutuetan bigarren zorrik handiena Espainiarenada. Eta termino erlatiboetan, %9arekin, Espainia dalehenengoa, zorrik handiena duena. Mexikoko deba-luazioa bere defizita %4,5ean zegoenean gertatu zen,eta Indonesiakoa %5ean zegoenean. Espainiak defizi-ta 59an izanda, debaluazio ahalmenik ez izatea nolaordaindu behar du? Nola ajustatu behar du hori? Infla-zioaren bidez. Baina inflazioak esan nahi du lehiakor-tasuna galtzen duzula. Eta lehiakortasuna galtzenbaduzu, langabezia daukazu. Lehengo batean, WallStreet Journal-en edo Financial Times-en, Zapatero-ren garai onari buruzko iruzkinak zera zioen: Ez alzaio damutuko Zapaterori irabazi izana?

M. ZURBANO. Espainiako eta AEBetako ekonomiakalderatuz, AEBetako enpresa industrialek kaudimenadaukate eta Espainian ez. Espainian ez dago dagoe-neko oinarri industrialik, turismoa eta zerbitzuak bes-terik ez daude. Zorionez Euskal Herrian oraindikoinarri industrial polita daukagu.

Euskal Herriko ekonomia sendo ikustenal duzue etor daitekeen krisialdiariaurre egiteko?

M. ZURBANO. Bai. Baina krisiaren eraginak horegongo dira, mailegutza arazoa hor egongo da. Euro-pako merkatua ahultzen bada, horrek euskal indus-trian ere eragina izango du. Baina, oro har, posizioekonomikoa eta, batez ere, produktiboa, oso bestela-

7M U N D U K O E K O N O M I A

�Atzeraldi larri baten

aurrean, Txinak eta Indiak

deskoneksioaren aldeko apustua

egingo lukete agian. Herrialde

emergenteen merkatu indartsua sor

liteke, eta horrek hankaz gora

jarriko lituzke gaur egungo egitura

eta aldagai ekonomikoak�M. ZURBANO

Page 8: Larrun (119): Munduko ekonomia

koa da estatuan eta Euskal Herrian. Espainiako indus-tria etxebizitza eraikuntzan eta turismoan oinarritu daazken hamar urteetan.

A. ETXEBESTE. Arriskua, azken finean, oso kon-tzentratuta dago.

M. ZURBANO. Espainiako Estatuko azken urteetakohazkundeak ezberdintasun handiak izan ditu Europa-rekiko. Hazkundeak izaera estentsiboa izan du Espai-nian: etorkin asko etorri da, lan merkatuan sartu diraeta horiei esker lortu da produkzioaren eta errentarenhazkundea, eta ez berrikuntzak produktibitatearenhazkundea ahalbidetu duelako. Ez dauka hazkundeegonkor eta iraunkorrerako oinarririk. Kanpoko bal-dintza ekonomikoek ahalbidetzen eta uzten badute,eredu horrekin jarraitu daiteke. Baina nahikoa da,orain gertatu bezala, kanpoko ekonomian geldialditxikiena, hori dena behera erortzeko.

A. ETXEBESTE. Espainiak, euroan sartzean, egiturafuntsak jaso zituen, oraindik Alemaniaren hazkundeatxikia zen, interes tasak baxuak ziren. Ondorioz, Espai-nian diru oso merkea eta hazkuntza oso altua izanziren, eta hori ez da konbinazio ona izaten. Espainiaktasa altuagoak behar izan ditu azken urteetan. Europa

osorako tasa bakarra dagoenez, orain arriskua da Ale-maniak tasa altuak behar izatea indartsu dabiltzalako,Espainiak tasak txikitzea behar duen bitartean.

Euskal ekonomiak nola prestatu beharkoluke datozen urteetan, krisialdiarenaurrean?

A. ETXEBESTE. Barne kontsumoa ahulduta egongoda. Euskal enpresa asko kanpora begira daude, kan-poan lanean ari dira, eta hori da bidea. Ez dute mer-katu lokaletan geratu behar, ahulduta egongo direla-ko. Baina hori ederki dakite, urte askodaramatzatelako horretan.

M. ZURBANO. Hezkuntzan eta berrikuntza proze-suetan buru belarri sartu behar da, zentzu zabaleanhartuta. Batetik enpresen berrikuntza behar da, bainagizarte mailan garapen proiektu sendo bat ere beharda, guztion inplikazioak bermatuko duena. Hemenkontzientzia soziala badago, oinarri teknologikoa erebai. Hor dago, besteak beste, Berrikuntzaren EuskalAgentzia.

A. ETXEBESTE. Esaten ari garena oso iluna izanez dadin esan behar da lehengoan irakurri nuela

�Hezkuntzan etaberrikuntza

prozesuetan buru belarrisartu behar da; batetik,enpresen berrikuntza beharda, baina gizarte mailangarapen proiektu sendo batere behar da�M. ZURBANO

8 M A H A I - I N G U R U A

Page 9: Larrun (119): Munduko ekonomia

aditu batek dioena: datozen 17 urteetan azken 100urtetan adina berrikuntza teknologiko eta asmaki-zun izango direla, eta azken 100 urteetako berri-kuntzak izugarriak izan dira. Enpresek oso adi egonbeharko dute aurkikuntza horien aurrean.

M. ZURBANO. Eta horrek bi abiadurako gizarteaekar dezake: sektore bat egoki txertatu daitekedinamika horretan eta beste bat kanpoan gera dai-teke. Administrazio publikoko eragileek tentuhandiz ibili beharko dute bien arteko zubiak erai-kitzeko, haustura gerta ez dadin, kohesio sozialaere ezinbestekoa delako ekonomiaren garapene-rako.

Herrialde emergenteen garrantzianabarmendu duzue. Zer gertatuko daherrialde horiek mendebaldeko herrial-deak adina hazten badira? Mendebaldeakez du apalduko hainbeste bere kontsumomaila eta, nola eutsiko dio munduakhorri guztiari?

M. ZURBANO. Hor sostengarritasuna sartzen da.Dimentsio hori ez dugu orain arte aipatu baina fun-tsezkoa da.

A. ETXEBESTE. Energia iturrien sostengarritasunaridagokionez, petrolioaren prezio altuetan badagoespekulazioa, neurri batean, baina petrolio faltaerreala ere badago. Dubaik esan du petrolioa buka-tzen ari zaiola, Mexikori ere bukatzen ari zaio… Alda-keta etorriko da ezinbestean. Prozesua ez da samurraizango, prezio askoz altuagoak ikusi beharko ditugu.Herrialde emergenteek ezin dute gure parametrotangaratu, munduak ez duelako behar adina ematen.Hortaz, aldaketa bat etorriko da. Ez dakidana daberriz ere energia nuklearrera joko dugun, beste aur-kikuntza teknologiko batzuen aukera izango ote den,baina garapenak beste bide sostengarriago batenbidez etorri behar du, ez dagoelako beste biderik.

M. ZURBANO. Galdera funtsezkoa da, erabat bal-dintzatzen duelako herrialde emergenteen poten-tzialtasuna eta kokapen estrategikoa. Andonik esanbezala, gure parametroetan, ez dago guztientzatbaliabide nahikorik. Kutsadura ere hor da, eta guksortutako eredu ekonomikoaren ondorioa da. Etor-kizunerako hazkunde baldintzak aldatu behar diraeta aldaketa horren zantzuak dagoeneko badaude.Kontzientzia soziala badago, baina gero hori ez daeredu ekonomikoan islatzen eta gauzatzen. Erronkahandia dugu aurrean.

9M U N D U K O E K O N O M I A

�Herrialde emer-genteek ezin

dute gure parametrotangaratu, munduak ezduelako behar adina

ematen. Hortaz, aldaketaetorriko da ezinbestean�

A. ETXEBESTE

Page 10: Larrun (119): Munduko ekonomia

10 I R I T Z I A K

Hainbeste kezkatzen gaituzten aldagai makro-ekonomikoak (inflazioa, langabezia tasa,aktibitate tasa, soldatak, Barne Produktu

Gordinaren hazkundea eta abar) hainbat herrialdee-tan, jarduera ugari dituzten eta egoera desberdine-tan dauden milioika indibiduoren ekintzen eta era-bakien emaitza dira. Bizi dugun aktibitateekonomikoen globalizazio egoeran, finantza kapita-len mugikortasun perfektua dago, eta ondasuneneta zerbitzuen mugimendu librea, baina ez perfek-tua. Testuinguru horretan, indibiduo jakin batzuekmunduko mutur batean egiten dutenak, beste edo-zein herrialdetan eragina du, harreman anitzenbidez. Une honetan munduko ekonomian gertatzenari dena adibide garbia da.

Guztia AEBetan hasi zen, esparru jakin batean,finantza arloan, eta higiezinen sektoreko sukarrakzorra itzultzeko berme egokirik gabeko pertsoneihipoteka handiegiak ematea ekarri zuelako hasizen. Arazoak antzematen hasi ziren, eta subprime

izeneko hipoteka horiekin zerikusia zuten bankueketa finantza konpainiek ordaindu gabeko hipotekeiaurre egiteko gai ote izango ziren zalantzak sortuziren. Horren eraginez, sektorearenganako konfian-tza krisia piztu zuen, eta gaur egun konfiantza krisihorrek hor dirau, AEBetako Erreserba Federalak etakrisiak eragindako beste ekonomietako Banku Zen-tralek finantza sisteman likidezia kopuru izugarriakinjektatu dituzten arren. Bankuek ez diote elkarrimailegurik egin nahi, banku arteko merkatuan ohi-koa zena. Eta ez dute egin nahi, mailegu hartzailea-ren finantza egoera erreala zein den ez dakitelakoeta ez direlako fidatzen. Sisteman likidezia badago,baina konfiantza faltaren eraginez, kreditu fluxua ezdoa benetan behar duten jarduera eta entitateetara,eta eraginkorra litzateke kreditu hori izatea.

Banku boteretsuak porrotetik “salbatzeko” Erresu-ma Batuko eta AEBetako gobernuak egiten ari dirensaiakerek, finantza krisiaren dimentsio izugarria adie-razten dute. Baina ez hori bakarrik. Hainbat hilabete-

Mª Carmen Gallastegi*

Munduko egoera ekonomikoa

“Azkenean, ekonomia ondo bideratuko da, higiezinenaktiboen prezioak beren balio errealetik gertuagodagoen egoerara itzuliko dira, petrolioaren prezioak,epe ertainean goranzko joeran izango badu ere, ez dituepe laburrean hain igoera azkarrak eta handiak izango,eta banku zentralek tentsio inflazionisten eta kreditukrisien arteko nahasteak kudeatzen ikasiko dute”

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 11: Larrun (119): Munduko ekonomia

11I R I T Z I A K

tan pentsatu zuten ekonomia erreala (errenta erreala,soldata errealak, enplegua eta beste aldagai batzukzehatzen dituena) finantza krisitik isolatzea posiblezela. Isolatzea ordea, aurreikusitakoa baino askoz gai-tzagoa izaten ari da, ia-ia batera beste bi fenomenokezkagarri gertatu direlako. Sektore erreala kaltetzenari da batetik, petrolioaren eta eratorrien ezohikomailetarainoko garestitzearengatik; eta bestetik, higie-zinen sektoreko krisiaren eraginez kontsumo priba-tuaren uzkurtzeagatik (Espainiako ekonomian esate-rako). Ikus dezagun zergatik.

Petrolioa garestitzeak eta erregai fosilen erabile-rak dakartzan ingurumen arazoek (aldaketa klima-tikoak, bereziki) energia iturri alternatiboak bila-tzea bultzatzen du. Horien artean daudebioerregaiak; bioerregaiak ekoizteko lurra beharda, eta ekoizpen faktore hori nekazaritza tradizio-nalerako ere beharrezkoa da. Lurraren faktorearenerabilera berri honek oinarrizko elikagaiak ekoizte-ko beharrezkoak diren zerealen prezioa garestitzendu. Tentsio inflazionistek (petrolioa, zerealak,oinarrizko elikagaiak) banku zentralak bideguru-tzean jartzen dituzte. Inflazioa kontrolatu behardute (eta, beraz, ezin dute moneta politika espantsi-boa bultzatu) baina, era berean, kredituen krisia

saihesteko sisteman dirua injektatu behar dute.Egoera konplexua da, zinez. Azken ehun urtetan

eskaera krisiak jasan ditugu eta horiei aurre egitenikasi genuen. Eskaintza krisia ere izan zen, eta erre-zeta ekonomiko alternatiboak probatu behar izanziren. Orain bien konbinazioa dugu aurrean, etadiseinatzeko eta praktikara eramateko batere errazaez den neurrien “dosi zehatza” behar du.

Hala ere, ez da lehen aldia horrelako ziklo espan-tsibo batek desazelarazioa jasaten duena, eta ez daazkena izango. Azkenean, ekonomia ondo bidera-tuko da, higiezinen aktiboen prezioak beren balioerrealetik gertuago dagoen egoerara itzuliko dira,petrolioaren prezioak, epe ertainean goranzko joe-ran izango badu ere, ez ditu epe laburrean hain igo-era azkarrak eta handiak izango, eta banku zentra-lek tentsio inflazionisten eta kreditu krisien artekonahasteak kudeatzen ikasiko dute. Baina gober-nuek ere lan egin beharko dute, eta eskura dituztentresnak erabiliz egin beharko dute gainera: politikafiskala, zorpetzea eta arautze publiko egokiak.

* Teoria Ekonomikoan katedraduna (EHU).

Page 12: Larrun (119): Munduko ekonomia

12 I R I T Z I A K

Demagun argindar enpresa bat. Erabatekodesregulazioa aldarrikatzen du, hamarka-datan, bere sektorerako. Eta demagun des-

regulazioa lortu egiten duela gainera, baita zentralnuklearren ustiapenerako ere. Mozkinak handitzealdera zentraleko segurtasuna murrizten badu,argindar enpresako akziodunek dibidendu han-diagoak jasoko dituzte urtez urte, baina arazopotoloren bat gertatuz gero (gai nuklear kutsako-rren ihes moduko bat, kasu) 112 zenbakira dei-tzen dute argindar enpresakoek eta Estatu Jaunarieskatzen diote larrialdi plana ezar (eta ordain)dezala. Ahal bezain azkarren, beharrik.

Ezer egin ezean estatuak berak jasango duen(zehar?) kalte itzelaren jakitun, ihes nuklearrarenkostuari aurre egiten dio estatuak. Nahiz eta, bis-tan denez, segurtasunarenak argindarra ekoiztea-ren beraren kostu saihestezina beharko lukeen.Baina desregulatuz gero, argindar enpresa guztieklukete arrisku moral hori, alegia: segurtasun neu-rriak arintzeko tentazioa, jakinik, istripu larriren

bat gertatuz gero (eta kaltetuak askoz gehiagoizango liratekeenez), estatuak esku hartuko duela,faktura bere gain hartuz gainera.

Baina ez dakit zergatik bururatu zaidan adibidearraro hau; natorren finantza krisira. Ohikoan,bankuek jardunean euren dirua ere arriskatu ohidute. Alegia, legez, kapital eskakizun minimoakdituzte euren eragiketetarako; ekonomiako bestejardueretan (torloju lantegi bat, taberna bat edoartalde bat, kasu) ez dago kapital eskakizun mini-morik, berezko baliabideen eskakizun minimorik.Osoki zorpetuz finantzatu daiteke jarduera bat,teorian. Finantza bitartekarien kasuan ordea, ban-kuek duten kapitalak (berezko baliabideak)mugatzen du euren jarduera (mailegu ahalmena).“Tamainak”, nahi baduzue. Eta hori hala izan dahainbat hamarkadetan zehar: bankuek mailegubatzuk ematen zizkieten bezeroei eta maileguenordaina jaso ahala, mailegu berriak emateko balia-bideak (eurenak eta besteenak) berreskuratzenzituzten.

Joseba Barandiaran*Finantza krisia eta gu

“Hor agertzen gara gu: nagusiki, bankuetan ditugungordailuak arriskuan egon litezkeenik pentsatu(arazi)ere egin nahi ez lukeelako inork (bonba nuklearra). Etaazkenik, baina ez alferrik, mailegu ezak (creditcrunch) ekonomiaren martxa gainbehera jarriko lukeelako(Tchernobil)”

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 13: Larrun (119): Munduko ekonomia

13I R I T Z I A K

Baina desregulazioarekin batera, finantza berri-kuntza ere izugarri ugaldu da: bankuek bestebatzuengandik biltzen duten diruaren (pasiboa-ren) desintermediazioa eman da (inbertsio funtsakugaldu dira, kasu, banku gordailuen alternatibalez; erabat espekulatiboak diren hedge fundaktartean) eta produktu eratorrien erabilera orokortuegin da (konplexuagoak dira berez, aldaketeneragina eta abiada biderkatzen dituztelako).

Orduan sortu zen “originate and distribute”eredua, hainbat bankuk gogotik jorratu dutena.Zertan datzan? Kapital eskakizunak bankuen mai-legu ahalmena (jarduera) mugatzen duenez,emandako maileguak titulu bihurtu eta saldu. Sal-dutakoaren gainean kapital eskakizuna desager-tzen da (bankua ez den zera batek erosten badu,noski) eta salmentak dirua dakarkio bueltan ban-kuari. Diru hori mailegu berrietara bidera daiteke(originate, beraz) eta titulu bihurtu ondoren,berriro, hirugarren bati saldu (distribute, hortaz).Beraz, bezeroari dirua mailegatu eta, bezeroakzorra ordaindu aurretik, mailegua saldu egiten dubankuak, mailegu berriak bezero berriei ematekoahalmena lortuz.

Hainbat herrialdetan eman den etxebizitzenprezioen burbuilan zeresan handia izan du interestasa baxuen eta “originate and distribute” eredua-ren koktel lehergarriak. Lehenak maileguen eska-ria puztu du, bigarrenak eskaintza.

Subprime delakoen kasu konkretuan ikusi dagarbien gertatutakoa: hainbat bankuk sendo jar-dun dute originate egiten (maileguak ematen),distribute zela medio, maileguak bueltan jasokoote zituzten kezka handirik gabe. Kalteak bestebatek jasango dituen heinean, errazagoa baita beti“deskuidoren” bat izatea.

Koktela pozoigarriago bihurtzeko, titulu horiekrating agentzia entzutetsuen nolabaiteko onespe-na zuten beti eta, kasu batzuetan, osagarri bat erebai: titulua konplexuago bihurtzen zuen produktueratorriren bat. Zenbat eta titulua konplexuagoaizan, arazorik balitz, orduan eta zailagoa izangoda gero tituluaren balioa (prezioa) zehatz-mehatzjakitea eta, ondorioz, eroslerik topatzea.

Nor zegoen baina mailegu titulizatu horienerosleen artean? Zenbait banku, mota guztietakoinbertsio funts publiko nahiz pribatuak (bankuren

batekin harreman zuzena zutenak asko) eta, ezgutxitan, bankuek eurek sortutako SIV izenekobitarteko enpresak (Structured Investment Vehi-cle). Enpresa horiek, bankuen kapital eskakizuna-ren uztarritik aske, zorpetuz erosten zituzten titu-luak: Asset Backed Commercial Paper (ABCP)izeneko zorra jaulki (hau da, aktiboen babespekoepe laburreko zorra) eta bankuei euren Asset(aktiboak, alegia, maileguak) erosi.

AEBetan eta subprimen inguruan piztu zenfinantza krisiaren sua (berankortasuna, finean,galerak), hainbat titulutara zabaldu da eta bankunahiz ez bankuak erretzeko arrisku latza piztu du,zalantzak eta, batik bat, mesfindantza zabalduz:une batean galdu bai, baina berreskuratzen errazaez dena. 112 eta banku zentralak suhiltzaile.

Hor agertzen gara gu: nagusiki, bankuetan ditu-gun gordailuak arriskuan egon litezkeenik pentsa-tu(arazi) ere egin nahi ez lukeelako inork (bonbanuklearra). Eta azkenik, baina ez alferrik, maileguezak (credit crunch) ekonomiaren martxa gainbe-hera jarriko lukeelako (Tchernobil).

* Ekonomialaria.

“Beraz, bezeroaridirua mailegatu eta,

bezeroak zorraordaindu aurretik,

mailegua salduegiten du bankuak,

mailegu berriakbezero berriei

emateko ahalmenalortuz”

Page 14: Larrun (119): Munduko ekonomia

Estatu Batuetako krisiaz ematen den azalpenasubprime kredituei lotua dago. Baina 80.hamarkadaz geroztik erregularki gertatzen ari

diren krisiak behatuta, erran daiteke finantza mode-loa dela krisian.

80. hamarkadan AEBetan, eta orohar herri abera-tsetan, merkatu finantzarioak askatu behar zirenekoiritzia nagusitu zen. Laissez faire (les hommes), laissezpasser (les marchandises)1 lelo famatuak arras ongiirudikatzen du orduan zabaldu zen doktrina.

Bankuak “egiten” utzi genituen; eta munstro han-diagoak bilakatu ziren. Kapitalak “pasatzen” utzigenituen; eta horrela, finantza sistemak globalizatuegin ziren eta ekonomien arteko menpekotasunaazkartu. Sistema honen eragile guztiak (bankuak,burtsako agentziak, langileak...) lehian sartu dira geroeta etekin handiagoa ateratzeko. Hala, eragile horiennotazioa, lorturiko dirutzaren arabera finkatzen da.Horren lekuko, aste guztiz ekonomiako komunikabi-deek kaleratzen dituzten halako enpresa buru edoburtsako agenteen sailkapenak.

Dirua nondik lortu bilakatu da eragile horien ipar-orratza. Erdi mailako familiei onartu zitzaizkien maile-guen iturria 90. hamarkadan agortu zenean, bertzebat aurkitu behar zuten, eta horra hor familiapobreak. Orain arte familia xume horiek posible ezzuten amerikan dream hura, etxe propioa izatekoametsa alegia, eskuragarri eman zitzaien. Nola? Inte-

res tasa gorakorreko kreditua eskainiz, hastapeneangutxi ordainaraziz, baina, urteak joan hala, gehiagoordainaraziz. Familia horiei ekonomia sendoa zelasinetsarazi zitzaien. Goratuz joango zitzaien zorra ara-zorik gabe ordaintzen ahalko zutelakoan, tira halakredituak hartu zituzten konfiantza osoan.

Sistema sofistikatu baten gibelean konstante sinplebat: aberatsak pobreen bizkar aberastu.

Baina, zenbait urteren buruan familia horiek maile-gua ezin ordainduz suertatu dira, kopuru handian.Batzuen ustez, 1929az geroztik sekulan ezagutu ezden atzeraldiaren atarian gintezke.

Krisi honek bizi garen sistemaren zinismoa erakus-ten digu. Bankuak, familia xumeei subprime kredi-tuak banatzeko, diru bila ibili ziren. Nola? Produktufinantzario biziki ongi sarituak eskainiz,familiei atera-tako interes tasa altuei esker. Sistema ongi borobiltze-ko, bankuak antolatu ziren produktu finantzariohauek biziki ongi notatuak izan daitezen2. Honela,AEBetatik nahiz Europa eta Asiako herrietatik, sekula-ko fondoak eskuratu zituzten.

Hemen konstante bat dugu: batzuek aberastasunakmetatzen dituzte bertzeen kontu.

Gaur egun zertan dira etxeak ehundaka galdu etagaltzen ari diren familia horiek? Nehork ez daki. Nolalagunduko dira? Karitate ekintzari esker ? BerrikitanNew Orleanseko etxerik gabekoen alde egin denbezala?

Solange Mariluz*

Modelo baten krisia

“Gaur egun zertan dira etxeak ehundakagaldu eta galtzen ari diren familiahoriek? Nehork ez daki. Nola lagundukodira? Karitate ekintzeri esker?Berrikitan New Orleanseko etxerikgabekoen alde egin den bezala?”

IÑIG

OA

ZK

ON

A

14 I R I T Z I A K

1 "Utzi (gizakiak) egiten, utzi (merkantziak �eta kapitalak�) zirkulatzen"2 Finantza sistemako profesionalek AAA nota hoberena eman zien.3 Adibidez, %4ko inflazioak, 60� euroko gastu gehigarri eragiten 1.500� hilabetean gastatzen duen familia batentzat.

Page 15: Larrun (119): Munduko ekonomia

Hegoko hherriak eegoeraz bbaliatzen ppresentzia azkartzeko:Badira batzuk afera honetaz ederki baliatzen ari dire-nak: hegoko herriak eta bereziki Txina eta India.Bankuak finantzaketa behar gorrietan direla eta bur-tsako akzioen gainbehera baliatuz herri horiek badu-te dirua non ezar eta Iparreko enpresen zuzendari-tzan sartzen ari dira.

Gurera zzabaltzeko aarriskuak:Hemen, AEBetako krisiaren eragina gehiegi sentitzenez bada ere ez al dira zantzu bertsuak ageri?

Euriborraren emendioak zorra nabarmen handitudie milaka familiei, higiezinen krisiaren arriskuaazkartuz. Gasolinaren prezioaren gorakada sentitzenhasiak gara. Eguneroko kontsumoak garestitu dira,gure buxeta bete betean kolpatuz3. Euroaren dolarra-

rekiko preziazioak esportazioak garestitu ditu. Ban-kuen zailtasun gorakorrek eta burtsen gora beherekenpresen finantzazioa zailtzen dute. Oro har, herriaberatsetako hazkundea ustez baino apalagoa iraga-rria da datorren urterako.

Guztiz zilegi da zalantzak izatea etorkizun hurbile-ko ekonomiaren osasunaz. Baina 80az geroztik erre-gularki iragaiten ari diren krisiak ekidin nahi baditu-gu, eredu ekonomikoz guztiz aldatzea suposatzen du.Batzuen ustez, optimistenak, laissez faire, laissez pas-ser ereduaren agonian gintezke, bertze batzuentzataldiz, krisia txiki bat baizik ez da laster konpondukodena, kalte “kolateral” batzuk eginez hala ere.

* Bernat Etxepare Lizeoko ekonomia eta gizarte zientzietako irakaslea.

15I R I T Z I A K

Ingurukoei krisialdian ote gauden galdetzenbadiegu, horietako askok dena zein garestidagoen esango digute (inflazioa), hipotekak

zenbat igo diren (euriborra), enpresa batzuek kan-pora joateko erabakia hartu dutela (deslokalizazioa)horrek dakarren enplegu galerarekin… gertueneko-ari buruz hitz egingo digute, komunikabideetan iaegunero entzun daitekeenari buruz.

Baina gaurkoan nazioarteko egoera ekonomiko-az jardungo dugu eta, horrenbestez, benetan krisiangaudela esan al daiteke?

Esan dezakegu ekonomistek estanflazioa izenezezagutzen dugun egoeran gaudela (geldialdia etainflazioa batera, hau da, inflazio tasa altuak edo pre-zioen igoera, hazkunde ekonomiko baxuarekin edobarne produktu gordinaren hazkunde oso apalarekinbatera). Hainbat erakunde ekonomikok eta nazioarte-ko instituzioek (ELGA, NMF…) bermatzen dute hori:datozen urteetarako aurreikuspenak ezkorrak dira.Adibidez, Nazioarteko Moneta Funtsak 2008rakobarne produktu gordinaren %4,1eko hazkundeaaurreikusten du mundu mailan, 2007an %4,8 aurrei-

Monica Gago*

XXI. mendeko lehen krisia?

“Hainbat teoria ekonomikok dio gureabezalako ekonomia garatuetan zikloekonomikoak gero eta leunagoak direla.Hau da, hazkunde ekonomikoak gero etaapalagoak dira, leunagoak, bainakrisialdiak ere bai”

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 16: Larrun (119): Munduko ekonomia

kusten zuen bitartean, eta 2006an lortu zen %5ekohazkundetik urrun. Nabarmendu behar da 2008anEuropa %1,6 mantsoan haziko dela eta AEB %1,6,beste herrialde batzuk, hala nola Txina, %10 inguruhaziko direla aurrikusten den bitartean. Datu hauekikusita, Europako eta AEBetako ekonomia arduradu-nak, Europako Banku Zentrala eta Fed (AmerikakoEstatu Batuetako Banku Zentrala) ekintza bateratuakburutzen ari dira, AEBetan (gainerako ekonomia guz-tiak herrestan doaz munduko lehen ekonomia denAEBen atzetik) subprima hipotekek (arrisku altukohipotekek) eragindako finantza arazoak konpontzekohelburuarekin. Horixe egin zuten aurtengo martxoan:bi bankuek ekintza hitzartua burutu zuten finantzasisteman likidezia injektatzeko (dirua sartzeko).

Europan, bitartean, aurrekaririk ez duen egoerangaude; euroa oso indartsu dago, dolar ahulduarenparean, eta horrek hainbat alde positibo ditu, besteakbeste, AEBetan turismoa egitea merkea delako edopetrolioaren prezio igoerak ez ditugulako hainbesteantzematen (petrolioaren prezioaren erreferentziadolarrak baitira). Baina beren produktuak nazioarte-ko merkatuetan saldu nahi dituzten gure enpresentzateuroaren indarra zorigaiztokoa da: nazioarte mailangure produktuak saltzea gero eta zailagoa da, eta

euroaren indarra desabantaila bihurtu da Europazkanpoko ekoizleekiko lehian. Eta, lehen esan dudanbezala, aurrikuspenak ezkorrak dira.

Dena den, baikortasunak ere badu tokia: inoiz,eta berriro diot, inoiz ez diogu krisialdi bati aurreegin (baldin eta, azkenean, aurreikuspen guztiekdioten moduan, krisialdia iristen bada) hain egoeraonetik abiatuta. Hainbat teoria ekonomikok diogurea bezalako ekonomia garatuetan ziklo ekono-mikoak gero eta leunagoak direla. Hau da, hazkun-de ekonomikoak gero eta apalagoak dira, leunago-ak, baina krisialdiak ere bai. Honen guztiarenadibide da euskal ekonomia: azkenaldian gure urteonenak bizi izan ditugu ikuspegi ekonomikotikbegiratuta, barne produktu gordinaren hazkundetasak oso altuak izan dira, eta langabezia tasak osobaxuak, inoiz ez bezalakoak. Horri guztiari esker,egoera ezin aproposagoan egingo diogu aurrebalizko krisialdiari eta, espero dezagun, mundumailan hain gordin aurreikusten diren efektuek ezdigute hainbeste eragingo.

Honekin ez dut esan nahi krisi hau nabaritu ereegingo ez dugunik. Benetan denboran luzatu daite-keen egoera izan liteke, baldin eta agintariak ezbadira lehen bai lehen lanean hasten, egoera zuzenbideratzen saiatzeko. Krisiari aurre egiteko hainbattresna ekonomiko daude, baina egoera hain berriaizanda eta konponbidea emateko orduan nazioarte-ko merkatuetan dagoen zalantza handia kontuanizanda (nola jokatu ez baitakite), espero dezagunekonomia politikak aurrera eramateaz arduratzendiren eragileek tresna horiek modu egokian erabili-ko dituztela.

* MUko Enpresa Zientzien fakultateko irakaslea.

16 I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daKoordinatzailea: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.131. zenbakiarekin banatua, 2008ko apirilaren 6an)

“Beren produktuaknazioarteko merkatuetansaldu nahi dituzten gureenpresentzat euroarenindarra zorigaiztokoada: nazioarte mailangure produktuak saltzeagero eta zailagoa da,eta euroaren indarradesabantaila bihurtu daEuropaz kanpokoekoizleekiko lehian.Eta, lehen esan dudanbezala, aurrikuspenakezkorrak dira”