Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

24

description

Selektibitateak Hegoaldean, Baxoak Iparraldean, goi mailako gradu bat egin nahi duten milaka ikasleren etorkizuna baldintzatuko dute egunotan. Egun gutxitan egiten diren azterketa masiboak dira, aldaketarako tarte mugatua uzten dutenak eta Europako herrialde askotan egiten dituzten errebaliden antzekoak. Bi norabidetan baldintzatzen du hautaprobak: aurretik, Batxilergoko ikasketak azterketa gainditzera bideratzen dira; ondoren, karreratarako hautaketa azterketaren irizpideen arabera egiten da. Beraz, hautaprobak batez ere edukiak neurtzen dituela kontuan hartuta, konpetentziek apenas duten lekurik Batxilergoan.

Transcript of Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

Page 1: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa
Page 2: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

LARRUN Selektibitatea eta Baxoa, zer motatakoazterketak dira? Zein helburu dute eta zer hartzendute kontuan?

JOSU AGIRRE: Selektibitatean oso ariketa klasi-koak dira eta azken urte hauetan aldaketa nahia-edo agertu du unibertsitateak, baita HezkuntzaSailak ere, gaur egun proba hori bien arteanantolatzen dutelako. Baina aldaketa horiek osokonplexuak dira, zaila da hain azterketa masibo-

an aldaketak sartzea. Planteatzen ari den azkenada 2012rako atzerriko hizkuntzan ahozko azter-keta jartzea. Hasieran ematen zuen aldaketa inte-resgarria izan zitekeela gauza berriak arakatzenhasteko, baina azkena entzun duguna da osoaldaketa xumea izango dela, entzutezko ulermenariketa bat baino ez dela sartuko, eta ez norberakekoiztutako ahozko ezer, azterketak duen kon-plexutasunagatik eta hain masiboa izateagatik.Nola egin milaka ikaslerekin?

Zer neurtu eta nola ebaluatu ikasleakSelektibitateak Hegoaldean, Baxoak Iparraldean, goi mailako gradu bat egin nahi

duten milaka ikasleren etorkizuna baldintzatuko dute egunotan. Egun gutxitanegiten diren azterketa masiboak dira, aldaketarako tarte mugatua uzten dutenak etaEuropako herrialde askotan egiten dituzten errebaliden antzekoak. Bi norabidetanbaldintzatzen du hautaprobak: aurretik, Batxilergoko ikasketak azterketa gainditzerabideratzen dira; ondoren, karreratarako hautaketa azterketaren irizpideen araberaegiten da. Beraz, hautaprobak batez ere edukiak neurtzen dituela kontuan hartuta,konpetentziek apenas duten lekurik Batxilergoan. Ordea, horiek aintzat hartzendituen bestelako ikasleak demandatzen ditu unibertsitatean Boloniaren etorrerak.Nola egin aurre kontraesan horri? Mahai-inguruaren abiapuntua dugu. Osatzeko,unibertsitatea euskaraz egin nahi duten Iparraldeko herritarrek dituzten zailtasunezartikulua idatzi du Gillermo Etxebarriak, eta nazioarteko unibertsitate prestigiotsuekdarabiltzaten hautaketa irizpideez Ramón Flechak.

� Mikel Garcia / Testua eta mahai-inguruaren gidaritzaDani Blanco / Mahai-inguruko argazkiak

154. zka. 2011ko maiatza

2

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAko 2.278. zenbakiarekin banatua, 2011ko maiatzaren 29an)

Azaleko argazkia: Jagoba Manterola / Argazki Press · Azala: Garbine Ubeda · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

3

Ebaluazioak prozesuan duen garrantzia nabarmendu zuten Josu Agirrek, Maria Luisa Jaussik eta J.F. Lukasek.

J. F. LUKAS: Bi arazo bereizi behar dira: arazosoziologikoa eta arazo teknikoak. Arazo soziolo-gikoa litzateke zertarako den hautaproba horiedo zer den selekzionatu nahi duena. Unibertsi-tatean gertatuko balitz nahi adina leku dagoelaikasle guztientzat, hautaproba horrek helburubakarra izango luke: zein da gai unibertsitaterajoateko? Urteak joan urteak etorri, ikusten dugu%90ak baino gehiagok gainditzen duela azterke-ta EAEn, beraz hori ez du neurtzen. Jartzenduena da zer nota atera duzun eta horren arabe-ra zein aukera dituzun gauza bat edo bestea ikas-tera joateko. Karrera batzuk modan jartzen diraeta ikasleek hori ikasi nahi dute, baina urte bate-tik bestera ezin daitezke irakasle berriak sartu,fakultate berriak sortu, eta handik bost urterahoriek denak kanporatu. Zenbat arkitekto edoingeniari edo… behar ditugu? Zenbat lizentzia-tu? Galdera hori ere badago arazo soziologiko

horren atzean. Eta beste arazoak, teknikoak,Josuk komentatutakoak dira: nola egiten dugunproba hori.

J. AGIRRE: Unibertsitaterako selekzionatzekoproba bat da, gradu ezberdinetara zein sartukoden antolatzeko. Baina badauka beste helburubat ere: sistema homologatzeko funtzioa. Eta nikuste geroz eta indar gehiago eman nahi zaiolafuntzio horri. Duela gutxi idatzia jaso dugu ikas-tetxeok, esanez Ikuskaritzak xehetasunez azter-tuko dituela hautaprobako emaitzaren eta ikaste-txean ematen diren emaitzen arteandesberdintasun handia erakusten duten ikaste-txeak. Europako nazio askotan, ez dago hauta-probarik baina errebalida dago, eta errebalidakbatez ere funtzio homologatzailea dauka. Presioahandia da: hainbat gradutara sartzeko batez bes-teko oso altuak eskatzen dituzte, eta ikastetxe

Page 4: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

batzuetan joera dago batez bestekoa pixka batigotzeko, beraien ikasleek aukera hobeak izanditzaten lehia horretan.

MARIA LUISA JAUSSI: Kontua da %95eandagoela proba gainditzen dutenen kopura, hor-taz selekzioaren helburua ez da betetzen. Batxi-lergoak egiten du selekzioa, baina Batxilergoagainditzen duten ia denek gainditzen dute Selek-tibitatea, eta azterketa hori bihurtu da sari bat:nota altuak dituztenek aukeratu dezakete nahiduten karrera, baina agian ez du zerikusirikaurretik ikasitakoarekin. Ez da selekzioa egitenmaila altuko graduetarako, demandaren arabera-ko hautaketa egiten da.

J.F. LUKAS: Bai. Adibidez garai batean Magiste-ritza Eskolak ikaslerik gabe zeuden eta gaur egunnota altuenetarikoa Magisteritzak eskatzen du,demanda handia dagoelako.

M.L. JAUSSI: Eta Ikus-entzunezkoan ere notaoso altua eskatzen ari dira, demanda handiadagoelako, baina gero Selektibitateko ikasgaiaskok ez du zerikusirik karrera horretako edukie-kin, beraz ez da selekzio bat karrera horretarako,lasterketa bat da.

J.F. LUKAS: Homologazioaren harira, aldaketakegin dituzte ikastetxeko notaren eta Selektibitate-koaren artean batez bestekoa ateratzeko bakoi-

Orion (Gipuzkoa) jaioa, 1963an. Pedagogian doktorea, Filo-sofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Maisu-Maistraikasketetan diplomatua, aditua da hezkuntzaren neurketaneta ebaluazioan. Egun, irakasle titularra da EHUko Filosofiaeta Hezkuntza Zientzien fakultatean, eta Eusko JaurlaritzakoHezkuntza Sailaren Irakas-Sistema Ebaluatu eta IkertzekoErakundearen (ISEI-IVEI) Batzorde Zientifikoko kidea da. Iker-keta ugaritan hartu du parte, hainbat aldizkaritan publikatudu eta hezkuntzarekin (gehienetan hezkuntza sistemaren eba-luazioarekin) lotutako liburuak idatzi ditu, bakarka eta bestebatzuekin.

Ataunen (Gipuzkoa) jaioa, 1956an. Filosofia eta Letratanlizentziaduna da, eta Hezkuntza Guneen Antolakuntzan,Zuzendaritzan eta Kudeaketan diplomatua. 32 urte da-ramatza irakaskuntza munduan eta Bigarren Hezkun-tzako katedraduna da Euskara eta Literaturan. BiHeren(Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkartea) eta FE-DADIren (Federación Estatal de Asociaciones de Direc-tivos de IES) sortzailea, Kalitatea hezkuntzan etaikastetxearen autonomia proiektuan hartu du parte.Hainbat aldizkaritan eta kongresutan hartu du parte.Beasain BHIko zuzendaria da egun.

� J. F. LUKASEHUko irakaslea

� JOSU AGIRREBeasain BHIko zuzendaria

M a h a i k i d e a k

154. zka. 2011ko maiatza

4

Page 5: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

tzari ematen zaion portzentajean: lehen erdia etaerdia zen, eta badirudi gobernuak zenbat etaprogreagoa izan Batxilergoko kalifikazioarigarrantzi handiagoa eman beharko liokeela etagutxiago Selektibitateari; eta eskuineko gober-nuak alderantziz. Eta juxtu alderantziz da: lehenaipatu den presioa egia delako, baina non egindezakete presio handiagoa gurasoek? Ikastetxepribatu-kontzertatuetan, ikastetxe publikoetanzerbait ona dutelako irakasle funtzionarioek:independentzia, ez daude gurasoen menpe, zen-tzu horretan. Eta ikusten da pribatuetatik dato-zen ikasleei publikoetatik datozenei baino gehia-go jaisten diela batez bestekoa Selektibitateak;homologazio hori ere beharrezkoa dela uste dut.

J. AGIRRE: Unibertsitaterako sarrera kalkula-tzeko Batxilergoan atera duzun notak %60 baliodu eta hautaprobakoak %40. Eta kezka horibadago, baina inor ez da ausartu neurriak hartze-ra, nahiz eta oso nabarmen izan den kasuetan (bipuntu baino gehiagoko aldea Batxilergoko nota-ren eta hautaprobakoaren aldean) atentzioa deitudioten ikastetxeari. Kezka hori konpontzea ez daerraza, dena den.

Homologaziorako azterketa da orduan. Bainahorrelakoa izan behar du gero unibertsitatera zei-nek joan behar duen erabakiko duen azterketak?

J. AGIRRE: Orain arte neurtu dena da ikasleakdakiena; horretarako dago diseinatuta azterketa:zer daki ikasleak? Eta ematen du beste bide bate-tik jo beharko genukeela: zer egiteko gai da ikas-lea? Ea ezagutza horiek testuinguru ezberdinetanerabiltzeko gai den. Horrek probaren ikuspegialdaketa ekarri beharko luke. Kanpoko probakere (PISA eta modu horretakoak) eta ebaluazio-diagnostikoak ikuspegi berri horretatik prestatu-ta daude. Hala ere, esan dudan moduan, ez dabatere erraza hain azterketa handian fundamen-tuzko aldaketak sartzea, ez dut oso argi ikustennola egin litekeen, baina bai ikuspegia aldatubeharko litzaiokeela ebaluazioari.

� MARIA LUISA JAUSSIIkas-komunitateko koordinatzailea

Portugaleten (Bizkaia) jaioa, 1960an. Psikologoeta pedagogo titulazioak ditu. CEI-IDCn gizar-teratze programan hamar urte inguru eginditu eta ISEI-IVEIn urte pare bat. Egun, Txur-dinagako Berritzegunean Hezkuntza PremiaBereziko aholkularia da gizarteratze progra-man eta EAE mailan Ikas-komunitate proiek-tuko koordinatzaile lanak egiten ditu. Horrezgain, Adarra Pedagogia Berritzeko Mugimen-duko partaide ere bada.

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

5

“Josu Agirre

“Orain arte neurtu dena da ikasleakdakiena; horretarako dago diseinatutaazterketa: zer daki ikasleak? Eta ema-ten du beste bide batetik jo beharkogenukeela: zer egiteko gai da ikaslea?Ea ezagutza horiek testuinguru ezber-dinetan erabiltzeko gai den. Horrekprobaren ikuspegi aldaketa ekarri be-harko luke”

Page 6: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

M. L. JAUSSI: Nik uste dut frogatuta dagoelaazterketa hau ez dela selekziorako. Eta homolo-gaziorako baldin bada, nahiz eta printzipioz ezzen bere helburua, beste bide batzuk pentsatubehar dira. PISA eta azterketa horiek adibidezgehiago balio dute homologaziorako, sistemaebaluatzeko. Eta ikasleek ikasi nahi duten ikaske-taren arabera unibertsitaterako sarrera ahalbide-tzeko, beste bide asko daude, aproposagoak.Europan, egiten dira antzerako azterketak, bainaleku askotan beste baldintza batzuk ere eskatzendira azterketaz gain, unibertsitatean sartzeko. Fin-landian adibidez, Irakaskuntza karreran sartzekoproba pertsonalak egiten dira, enpatiarako, aniz-tasuna lantzeko… eta beharrezko diren bestehainbat gauzatarako duzun gaitasuna kontuanhartzeko. Edo AEBetan, ez dago halako probaorokorrik. Kolokan ipini behar da ea beharrezkoden, ez ote litzatekeen jarri beharko ikasketabakoitzari dagozkion gaitasunak neurtzeko besteirizpide batzuk, adibidez gaitasun horiekin lotutaordura arte ikasleak egindako ibilbidea.

J.F. LUKAS: Baina AEBetan diruak asko muga-tzen du. Han, lortzen dituzun beken arabera edogurasoek duten diruaren arabera unibertsitatebatera edo bestera joateko aukera daukazu, uni-bertsitate publikoak ere oso garestiak direlako, ezhemen bezala. Kontuak kontu, sistemaren batbehar da ikasleak bideratzeko; azterketa hauonena da? Ba ziurrenik ez, PISA eta halako pro-bak nola egiten diren hartu behar dugu aintzat,

gaitasunak edo konpetentziak ebaluatu nahian.Edo hobe esanda, neurtu, neurtu egiten delakogehiago, ebaluatu baino. Azken finean, zenbakibat ateratzen da. Zenbait gauzetan aurreratu da,atal espezifikoak deiturikoak daudelako orain etahoriekin ikasle bakoitzak aukeratu ditzake gerobere karrerarako baliagarriak izango diren ikas-gaiak, horietan puntuazio gehiago ateratzeko.Hori da modu bat. Beste modua da zuk, MariaLuisa, komentatu duzuna: karrera bakoitzak jarriditzala bere azterketa edo proba espezifikoak edoeskatu ditzala bere baldintza espezifikoak; batzue-tan izango dira edukiak, bestetan konpetentziaketa bestetan ezaugarri psikologikoak. Baina horre-tan ez gara inoiz sartu. Orain arte unibertsitateanpertsona batek lizentziatura bat bukatu zezakeenbere eduki maila onargarritzat hartzen bazen,baina inoiz ez da kontuan hartu pertsona horinolakoa den; gaizkilea bada, edo arrazista… ez dainoiz kontuan hartu. Orain, berriz, Boloniarekinsuposatzen da hori ere kontuan hartu behar dela,unibertsitatea ez dela soilik prestakuntza akademi-koa, integralagoa baizik. Esan behintzat esaten da,gero hori posible den edo ez, konplexuagoa da.

M.L. JAUSSI: Lehengoan lagun batek komenta-tzen zidan Ikus-entzunezko karreran arazo han-diak dituztela, eskaera handia dela-eta nota altuaeskatzen dutelako sartzeko, baina hor behardiren gaitasunak beste motatakoak dira. Ikaslesortzaileak nahi dituzte, eta hor hutsune handiadu askok, ikasteko gaitasuna izan arren. Bestalde,Finlandiako unibertsitateko batek komentatuzuen Magisteritza ikasteko joera handiagoadagoela emakumeen artean gizonen arteanbaino, eta geroz eta nota altuagoa eskatzen zute-nez, ez zuten lortzen beraien asmoa: geroz etamutil gehiago erakartzea. Horri buelta emateko,aipaturiko neurriak (psikologikoak, pertsona-lak…) gehitu zituzten irizpideetan.

J. AGIRRE: Horrek, dena den, konplexutasunizugarrira eramango gintuzke: fakultate eta gradubakoitzak bere sarrera proba egin behar duelaesaten ari gara?

154. zka. 2011ko maiatza

6

“J. F. Lukas

“Orain arte unibertsitatean pertsonabatek lizentziatura bat bukatu zezakeenbere eduki maila onargarritzat hartzenbazen, baina inoiz ez da kontuan hartupertsona hori nolakoa den; gaizkileabada, edo arrazista… Boloniarekin supo-satzen da hori ere kontuan hartuko dela”

Page 7: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

M.L. JAUSSI: Edo bere irizpideak zehaztubehar dituela...

J. AGIRRE: Debate hori Selektibitateari buruzkoazken lege aldaketaren aurretik egon zen: ea guz-tientzako sarbide proba bakar bat antolatu beharzen ala fakultate bakoitzak berea. Nik ez diot aban-taila ikaragarririk aurkitzen bakoitzak berea egiteari,ikasleak erotu egingo genituzkeelako. Zenbat sarre-ra proba egin beharko lituzke ikasle batek? Niretzategokia da unibertsitaterako sarrera antolatzeko zer-bait homologatzailea izatea. Egia da aldaketabatzuk egiten ari direla gaur egun zenbait gradutarasartzeko, proba espezifikoak, koefiziente ezberdi-nak… Gorputz heziketarako, Arkitekturarako edoItzulpengintza eta interpretaziorako, esaterako,proba bereziak daude, fakultate horietara sartzeko.Baina gradu bakoitzean proba bana egitea...

M.L. JAUSSI: Ni ez naiz ari esaten gradu bakoi-tzarentzat proba bat egin behar denik, esatendudana da beste baldintza batzuk hartu beharkoliratekeela kontuan, ikaslea beste irizpide batzuenarabera baloratu beharko litzatekeela.

Eta orduan zer egon beharko luke Batxilergoareneta unibertsitatearen artean?

J. AGIRRE: Garbi dagoena da proba motahauek badutela nolabait zenbait gaitasun neur-tzeko balioa: jakintza gaiei lotuen dauden gaita-sunak. Eta zeintzuk dira horiek? Lau gaitasun:hizkuntza konpetentzia, matematika, osasun etazientzia alorra, eta artea eta historia motatakoak.Zer ez du batere neurtzen? Transbertsalagoakdiren lau gaitasunak: ikasten ikasi, hiritartasunaeta elkarbizitza, ekintzailetasuna, eta konpeten-tzia teknologikoa edo IKT konpetentzia. Baibeharko litzatekeela zerbait unibertsitatean kon-petentzia transbertsal horiek neurtzeko, gertalitekeelako, lehen aipatu den bezala, gradu titulubat ateratzea eta lizentziatua izatea ahozko kon-petentziarik batere izan gabe; ikastetxe bateraklasea ematera joan eta ezin klaserik eman!

M.L. JAUSSI: Hala da, eta gainera izendatudituzunak oinarrizko konpetentziak baino ezdira, karrera bakoitzak behar dituen konpeten-tziak baloratzera sartu gabe…

Nola baldintzatzen du Selektibitate azterketakBatxilergoa?

M.L. JAUSSI: Kanpotik begira (ni ez bainaizBatxilergoko irakaslea), ematen du guztiz baldin-tzatzen duela, batez ere bigarren maila. Beraz,azterketak konpetentzia guztiak baloratuko bali-tu ondo egongo litzateke, baina batzuk bakarrikhartzen dituenez kontuan, asko murrizten duBatxilergoan irakasten dena.

J. AGIRRE: Esperientziatik kontatuta, Batxiler-goa oso etapa laburra da, bi urtekoa, lehenengourtea ikasturte nahiko lasaia da, ez dago hainbes-teko presiorik, baina bigarren maila ia guztia etajakintza ia guztietan (hautazkoetan izan ezik)bideratuta dago hautaproba modurik hobere-nean gainditzera. Horretarako, ikasturte guztiabideratzen da hautaproban planteatzen direnmotako galderak erantzutera. Hori alda dezake-gu? Oso zaila izango da, ikasleari eta familiarieskaini behar dioguna da unibertsitatera sarbideahalik eta egokiena izateko modua, eta horihorrela izanik, prestatu behar ditugu hautaprobagainditzeko.

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

7

“Maria Luisa Jaussi

“Arazoa da konpetentziak neurtzeko ezdagoela eredurik. Hiritartasunarenproba egitea planteatu zenean, adibi-dez, asko kostatu zitzaien eredu homo-logatuak eta esperimentatuak lortzea.Zalantzak ditut sortu den probak bene-tan neurtzen ote duen hiritartasuna”

Page 8: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

154. zka. 2011ko maiatza

8

J.F. LUKAS: Proba batek mugatzen baldin baduikas-irakaskuntza prozesuan egingo dena, zalan-tzan jarri beharko litzateke proba hori. Selektibi-tatearekin gertatzen da, eta orain Lehen Hezkun-tzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzanegiten ari diren ebaluazio-diagnostikoek ere arris-ku hori izan dezakete. Alegia, azterketa batek bal-dintzatu behar badu prozesua, kontuz ibili behar-ko ginateke. Eta azterketa horiek mantendu eginbehar badira, soluzio bat izan daiteke azterketahoriek hobetzea. Azterketek zenbat eta konpe-tentzia gehiago eta hobeto neurtu, ikas-irakas-kuntza prozesua ere aberatsagoa izango da. His-toriako azterketan, jo dezagun, galdetzen baduguurteei, pertsonei eta gertakariei buruz, hau damemoria bakarrik lantzen badugu, ikas-irakas-kuntza prozesuan ere memoria baino ez dugulanduko. Baina historiako azterketan arazo kon-plexuagoak jartzen baditugu eta ulertu nahi badu-gu zergatik gertatu zen hau edo hura halako urte-tan, horrelako kontuak landuko ditugu. Egungoprobarekin, gai batzuetan sormena lantzen da(adibidez, testu komentario bat egiteko, testuabeti berria izango baita), baina beste arlo batzue-tan oso errepikakorrak dira galderak, baita mate-matikan eta zientzietan ere: matematikako buru-keta mota zehatz bat galdetzen denean, esaterako,agian ez dut ulertzen buruketa, baina badakit zeinpauso eman behar ditudan emaitza lortzeko. Ira-kaskuntza mekanizista horrek ez dauka inongozentzurik. Konponbidea, esan bezala, azterketahobetzea izan daiteke, konpetentziei lotuago.

Beraz esan daiteke azterketa gaizki planteatutadagoela?

J.F. LUKAS: Gaizki dagoela esatea asko da,baina hobetu beharko litzateke. Azterketa horrenhelburua hasiera batean zen ikustea ikastetxeekikasleak prestatzen al zituzten unibertsitaterajoateko; hori gainditua dago gaur egun, arazoa dadenek ezin dutela nahi duten karrera ikasi nota-ren arabera, selekzio hori zerbaiten arabera eginbehar da, eta oraingoz pentsatu den modurikonena azterketa hori da.

J. AGIRRE: Nik ere esango nuke hobetu eginbehar dela. Kanpo-probek aldaketa metodologi-koa ekar dezakete. Ikusten ari gara gaur egunerabiltzen ditugun metodologiak pixka batzaharkituak daudela, ikasleari protagonismo han-diagoa eman behar zaiola, berak gidatu beharduela bere ikaskuntza… eta kanpo-proba hauekaprobetxatu beharko genituzke aldaketa meto-dologikoa sustatzeko. Horretarako, azterketa ere-dua bera modifikatu egin beharko da, aldaketaksartu. PISArekin ere berdin gertatzen da, kontu-

Selektibitatearen eta Baxoaren aurkako kartelak Do-nostiako Ibaetako campusean, 2007ko azterketetan.

IMANOL OTEGI/ARGAZKI PRESS

Page 9: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

9

ratzeko balio baitu agian ez garela hain ongi egi-ten ari, beraz, goazen metodologian aldaketakegitera.

M.L. JAUSSI: Ebaluazio-diagnostikoetan etaPISAn erabiltzen diren probak ez dira azterketatradizionalak eta hori nabaritzen da ikastetxetan.Hasi dira pentsatzen zerbait aldatu behar dutela,ez bakarrik emaitzengatik, konpetentzia berriakneurtzen direlako baizik, eta horiek lantzekobeharra ikusi dute. Ikastetxeak oso tradizionalakbadira, proba horietan ez dituzte emaitza onaklortzen.

J.F. LUKAS: PISAz eta ebaluazio-diagnostikoezari garela, LHn eta DBHn lantzen diren zortzi-bederatzi konpetentzietatik zeintzuk dira PISAketa ebaluazio-diagnostikoek kontuan hartzendituztenak? Bietan, ia-ia errepikatu egiten dira:hizkuntza beti, matematika ere beti, eta gainon-tzekoak, egokitzen bada edo inoiz ez. Eta badirabeste konpetentzia batzuk hizkuntza eta mate-matika bezain garrantzitsuak edo garrantzitsua-goak direnak. Finlandiak oso emaitza onak lor-tzen ditu PISAn, baina agian beste arlobatzuetan, PISAn kontuan hartzen ez direnetan,ez dira hain onak.

SELEKTIBITATEA

XX. mendearen bigarren zatian jaio zenSelektibitatea, aurretik zegoen errebalidaordezkatuz, eta unibertsitaterako sarreraordenatzea du helburu. Azterketara aurkez-teko beharrezkoa da Batxiler titulua izateaeta Espainiako unibertsitate ikasketak eginahal izateko proba gainditu behar da. Zehaz-ki, batez bestekoa kalkulatzeko ikaslearenBatxilergoko espedienteak %60 balio du etaSelektibitateko notak, %40.

Bere historian hainbat aldaketa izan dituprobak. Iaztik, adibidez, bi zatitan banatzenda: fase orokorrean, ikasle guztiek ematendituzten lau ikasgaiak eta bakoitzak eginduen Batxilergo motaren araberako bosga-rren bat gainditu behar dituzte. Fase espezi-fikoa deiturikoa borondatezkoa da, ikasleakunibertsitatean egin nahi dituen ikasketekindu zerikusia eta nota igotzeko balio du.Halaber, ikaslea deialdi batean baino gehia-gotan aurkeztu ahal izango da fase oroko-rreko kalifikazioa edo fase espezifikoko gai-ren batekoa hobetzeko. Azken deialdianlortutako nota hartuko da kontuan, aurre-koa baino hobea bada.

DATUTAN:

Ikasgaiak: Gai orokorrak (Alemana; Eus-kara eta literatura; Filosofiaren historia;Frantsesa; Gaztelania eta literatura; Historia;Ingelesa; Italiera). Modalitateko gaiak (Ana-lisi musikala II; Artearen historia; Biologia;Diseinua; Elektroteknia; Enpresaren ekono-mia; Fisika; Geografia; Grekoa II; Gizartezientziei aplikaturiko matematika II; Ikus-entzunezko kultura; Industria-TeknologiaII; Kimika; Latina II; Literatura unibertsala;Lurraren eta ingurumenaren zientziak;Marrazketa artistikoa II; Marrazketa tekni-koa II; Matematika II; Musikaren eta dan-tzaren historia).

Noiz: Ekainaren 8, 9 eta 10 (ezohiko deial-dia, uztailaren 6, 7 eta 8an).

Zenbat: Iaz, Hego Euskal Herrian 10.266lagun aurkeztu ziren ohiko deialdian.

Gainditua : Iaz, Hego Euskal Herrian%96,9ak gainditu zuen proba ohiko deial-dian.

Page 10: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

154. zka. 2011ko maiatza

10

M.L. JAUSSI: Adibidez?

J.F. LUKAS: Adibidez, hainbat ikaslek bereburuaz beste egiten du…

M.L. JAUSSI: Beste lekuetan ere halakoak ger-tatzen dira, ez du zerikusirik.

J.F. LUKAS: Esan nahi dudana da kontuanhartu beharreko gauza gehiago daudela eta adibi-dez ezinezkoa da guk atera nahi izatea FinlandiakPISAn ateratzen dituen emaitzak. Zenbat urtebeharko diren horretarako ez dakit, baina biurtetan ez da lortuko.

M.L. JAUSSI: Beste irakaskuntza eredu batdutelako.

J.F. LUKAS: Eta beste gizarte eredu bat.

M.L. JAUSSI: Irakaskuntza eredua aldatukobagenu, gauza asko aldatuko genituzke.

J.F. LUKAS: Baina beraien emaitzetara ez gina-teke iritsiko urte askotan. Gurasoen maila sozio-ekonomiko-kulturala aldaera garrantzitsua daikaslearen errendimendua azaltzeko eta Finlan-diako DBHko ikasleen gurasoak hartzen baditu-zu, bigarren mailako ikasketak dituzte portzenta-je altuan; aldiz, hemen portzentajea askoztxikiagoa da.

M.L. JAUSSI: Kontuan hartu beharreko bestefaktore bat dago: han, lehenengo unetik gura-soa inplikatuta dago curriculumaren diseinuan,ikasketetan dagoen dinamikak ebaluatzen, etaabar. Ikusi da parte-hartze hori pauso garrantzi-tsua dela ikasleek emaitza onak lortzeko, gura-soen maila kulturalaz gain. Nahiz eta gurasoekmaila handia ez izan, parte hartzen duteneanaskoz emaitza hobeak lortzen dira, eta hori Fin-landian sistematikoki dago antolatua, ez hemenbezala.

Selektibitateak gehiago jo beharko luke PISAmotako eredurantz?

J.F. LUKAS: Neurtu nahi denaren arabera, bai.Selektibitatean oraindik zenbait azterketa osolotuta daude edukiekin, eta PISA gehiago lotzenda konpetentziekin.

M.L. JAUSSI: Bai, eta konpetentziak neurtzeada garrantzitsua.

J. AGIRRE: Lehen aipaturiko konpetentzia trans-bertsal horiek neurtze aldera zerbait egin beharkogenuke, ariketa zabalagoak planteatzera jo.

Eta aldaketa horiek, aipatu dituzuen egin beharre-ko hobekuntzak, noren ardura dira? Zein dagohorren guztiaren atzean eta ba al dago aldatzekointentziorik?

J. AGIRRE: Duela gutxira arte, unibertsitatearenardura zen; gaur egun, unibertsitatearen eta Hez-kuntza Sailaren ardura banaketa dago. Nik ustehoriek biek sustatu beharko luketela azterketaereduaren aldaketa, baina beti ere ikastetxeekinelkarlanean. Elkarlan hori oso-oso garrantzitsuada eta egia da EHUk harreman dezente daukalaikastetxeekin, hala izan behar duelako. Eta halaere, azken urteotan beti gertatu da okerren bat,gauza bat adostu eta gero beste zerbait galdetuedo horrelakoren bat.

“Josu Agirre

“Selektibitateak ez ditu neurtzen trans-bertsalagoak diren lau gaitasunak: ikas-ten ikasi, hiritartasuna eta elkarbizitza,ekintzailetasuna, eta konpetentzia tek-nologikoa edo IKT konpetentzia. Gerta li-teke gradu titulua ateratzea ahozkokonpetentziarik batere izan gabe”

Page 11: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

M.L. JAUSSI: Sortzen den arazoa da konpeten-tziak neurtzeko ez dagoela eredurik. Hiritartasu-naren proba egitea planteatu zenean, adibidez,asko kostatu zitzaien eredu homologatuak etaesperimentatuak lortzea. Zalantzak ditut sortuden probak benetan neurtzen ote duen hiritarta-

suna, baina suposatzen dut beraiek ere zalantzahori izango dutela. Beti gauza berdinak neurtzendira esperientzia hori daukagulako…

J.F. LUKAS: Bai, konpetentzia batzuk neurtudaitezkeen ere zalantzagarria da, ezta?

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

11

BAXOA

1808an sortu zen Baxoa eta Europako azter-keta zaharrenetakoa da. Napoleon Bonapar-tek bultzatuta jaio zen, Frantzian ezagutzaeta kultura zabaltzeko asmoz, eta FrantziakoIraultzaren balioak aintzat hartuz sortu zen:eskola errepublikanoa, laikoa, publikoa etaderrigorrezkoa. Batxilergoa amaitzerakoan,lortutako ikasketa maila egiaztatzen duenproba da Baxoa, eginiko ikasketei balio ofi-ziala ematen diena, eta hortaz, unibertsitate-ra joan ahal izateko Baccalauréat diplomalortzea beharrezkoa dute Frantziako Estatu-ko ikasleek. Selektibitatetik ezberdintzenduen gauzetako bat da Frantziako EstatuanBaxoko azken nota baino ez dela hartzenkontuan; Espainiako Estatuan aldiz, Batxi-lergoko notaren eta Selektibitatekoaren arte-ko batez bestekoa egiten da.

Baxoko azterketak bi etapatan egin ohi dira:lizeoko bigarren urte amaieran zenbait ikas-gai egiten dituzte, eta gainerakoak Termina-la bukatzean. Hiru Baxo mota daude, lizeo-an jarraitutako hiru bideen araberakoak:Baxo orokorra, teknologikoa eta profesio-nala.

20ko eskalan puntuatzen da azterketa eta 8baino gutxiago ateratzen duenak hurrengourtean errepikatu beharko du proba. 8-10arteko nota lortzen duenak errepexarakoaukera dauka: idatziz gainditu dituen bi gaihautatu eta ahoz egin.

DATUTAN:

Ikasgaiak: Baxo orokorraren baitan daudeEkonomiko eta soziala, Literarioa, eta Zienti-fikoa; teknologikoaren baitan, Kudeaketarenzientziak eta teknologiak, Zientzia eta tekno-logia industrialak, Laborategiko zientzia etateknologiak, Osasun eta gizarte zientzia etateknologiak, Bizitza eta agronomiaren zien-tzia eta teknologiak, Musika eta dantzarenteknikak, eta Ostalaritza; eta Baxo profesio-nalaren baitan, 80 espezialitate inguru daude(Aeronautika, Okina, Karrozeria, Modarenlanbideak, Argazkilaritza, Idazkaritza…)

Noiz: Ekainak 16, 17, 20, 21, 22.

Zenbat: Iaz, Pirinio Atlantikoen departa-menduan, 3.305 lagun aurkeztu ziren Baxoorokorrera, 1.519 teknologikora, eta 1.108profesionalera.

Gainditua : Iaz, gure departamenduan%91,4ak gainditu zuen orokorra, %87,9akteknologikoa eta %90,4ak profesionala.

IKA

SLE

AB

ER

TZ

ALE

AK

.OR

G

Baxoa euskaraz egitea aldarrikatu zuten joan denapirilean Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek.

Page 12: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

M.L. JAUSSI: Bai, gainera horrela modu masi-boan…

J.F. LUKAS: Edozein kasutan, azterketak alda-tzen badira ere, eta jo dezagun azterketa askozere hobeak egiten ditugula, konpetentziekin lotu-

ta eta osatuta, lehenengo puntuan aipaturikoarazo soziologikoa beti egongo da: batzuk geldi-tuko dira egin nahi duten karrera egin gabe.Lortu behar duguna da azterketa hori ahalik etajustuena izatea, baina justua zeren arabera? Ikas-leak lortu dituen konpetentzien arabera? Tira, baegin dezagun hori, baina jende guztia ez da gus-tura geldituko, ebaluazio hau ez delako jendeagustura gelditzeko, selekzionatzeko baizik.

M.L. JAUSSI: Justiziari tiraka, batez ere edukiakademikoak neurtzen dira Selektibitatean etahori inguru sozio-ekonomiko eta kulturalbatzuetan umea jaiotzen denetik lantzen da,baina beste inguru batzuetan ez. Hortaz, besteinguru horietako ikasleek zaila daukate Batxiler-gora heltzea, eta heltzen direnek ere, zaila dauka-te nota altuak lortzea. Ezberdintasunak sortzenditu sistemak, eduki akademikoak neurtzendituen unetik. Karrera bat edo bestea egitekoirizpide egokiena edukiak diren zalantzan jar-tzeaz gain, zalantzan jarri behar da baita ere jus-tua al den neurria hori izatea.

Entzuten dizuedanagatik, argi dagoena da ebalua-zioak asko baldintzatzen duela ikasketa prozesuabera, azterketa motara egokitzen da irakastendena.

J.F. LUKAS: Unibertsitatean gertatu da orainarte: irakasleak lehenengo egunean ikasgaihorren ebaluazioa nolakoa izango den azaltzenduenean, ikasleak horretara egokitzen dira etaikasgaia horren arabera lantzen dute. OrainBoloniarekin suposatzen da azterketak beregarrantzia izan dezakeela, baina beste ebaluaziomota bat egongo dela eta beraz beste mota bate-ko ikas-irakaskuntza prozesuak sortuko direla.Dena den, Selektibitatearen kasuan zerbait aldadezakegu, baina beste zenbait gauza nik uste ezindirela aldatu.

J. AGIRRE: Proba bakarra izanda, emaitzei begi-rako proba izan beharra dauka nahitaez. Egun

154. zka. 2011ko maiatza

12

“J. F. Lukas

“Azterketa batek baldintzatu behar baduprozesua, kontuz ibili beharko ginateke.Soluzio bat izan daiteke azterketa horiekhobetzea. Azterketek zenbat eta konpe-tentzia gehiago eta hobeto neurtu, ikas-irakaskuntza prozesua ere aberatsagoaizango da”

Page 13: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

pare batetan, ariketa ezberdinetan lortu dituzunemaitzak. Kito. Ebaluazioaren kontzeptua horibaino askoz zabalagoa da. Ikastetxeetan ebalua-zioa erabiltzen dugu ajusteak egiteko, prozesuabera neurtzeko (ea ongi ari garen edo ez, zerbaitaldatu behar al dugun)… Hautaproba ez, hauta-proba da bukaerako ariketa bat, unibertsitaterakosarbide den aldetik emaitzak neurtuko dituenzerbait: ez dago eragiteko beste modurik, bainabai egin dezakeguna da proba hori ongi diseinatueta egun daukagunarekin alderatuta modu zaba-lagoan planteatu.

Nolako ikasleak nahi ditu unibertsitateak? Zer da“ikasle on” bat?

J. AGIRRE: Orain dela bi urtera arte, espedienteonena zuena. Hori zen unibertsitateak nahi zuenikaslea. Ordutik hona, hautaproba berriarekin,ajuste txiki bat sartu diote horri: espedienteonena dutenak, baina jakintza arlo zehatzetan.Hori da proba espezifikoen helburua: Medikun-tza graduan begiratuko dute ikasleak espedienteona izatea, baina batez ere ona izatea Kimikaneta Biologian. Ajuste interesgarria eta nahiko jus-tua da.

Eta enpresa munduak zer eskatzen du? Ez dueskatzen sekulako espezializazioa duen inor, bai-zik titulua duena, oinarrizko gaitasun onak ditue-na, eta geroz eta gehiago, pertsona ona dena, tal-dean lan egiteko gai, harremanetarako… Hori dainguruak demandatzen duena eta hori detektatuadaukagu, baina nola neurtzen da hori?

J.F. LUKAS: Bi alderdi daude hor. Batetik,gutxiengo konpetentzia batzuk beharrezkoakdira, edukiekin lotuak: irakurketa-idazketarakogaitasuna, matematika zenbait karreretan, hiz-kuntza… Baina gero bigarren atal bat dago.Nahikoa dira jakintza arlo horietan gutxiengokonpetentziak izatea? Ez, unibertsitatean esate-rako landuko delako taldean lan egiten jakitea,eta hori txikitan, LHn… lantzen da, baina

DBHn eta Batxilergoan geroz eta gutxiago, etaunibertsitatera etortzen direnean ikasleek horioraindik ikasteko daukate. Enpresetan eta edo-zein lekutan jakin beharreko zerbait da, ezinez-koa da pentsatzea gradu bat bukatu ondorenbakarrik egingo duzula lan, beti beste batzuekinarituko zara. Horrez gain, pertsona integrala,hiritarra izan behar duzu; medikua ez da bakarrikebakuntzak egiteko gai den pertsona, enpatia batere beharrezkoa da eta gauza horiei geroz etagarrantzi handiagoa ematen zaie. Gai transber-tsalak ere hor daude, unibertsitatean garrantzi-tsuak direnak: jendaurrean hitz egiteko gaitasunaizatea, besteak beste.

J. AGIRRE: Azken finean, ebaluazioa planteatze-ko moduak izugarrizko eragina dauka metodolo-gian. Adibide bat jartzearren: lantzen da ahozko-tasuna Batxilergoan? Ba zenbaitetan bai, baina ezhautaprobak hala eskatzen digulako, EGA azter-

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

13

Page 14: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

keta prestatu behar delako baizik. Beraz, ebalua-zioek aldaketa garrantzitsuak ekar ditzaketemetodologietan, baina horretarako modu egokie-nean planteatu behar ditugu ebaluazioak.

M.L. JAUSSI: Bai, eta aipatu da hautaprobakneurtzen duela idazten eta irakurtzen ondo aldakiten, baina Batxilergoan dauden guztiek ziur-tatuta daukate hori eta gainera nota altuena eska-tzen duen karreran agian hori ez da hain justubeharrezkoena, nota altua ez delako gaitasunenaraberakoa, demandaren araberakoa baizik. Uni-bertsitatea galtzen ari da arlo batzuetan gaitasunhandia izan dezaketen ikasleak baina Batxilergoagainditu ezin izan dutenak, Selektibitateak bal-dintzatuta Batxilergoan edukiek dutelako pisua.Ikasle horiek guztiak galtzen ari gara gure siste-man.

J. AGIRRE: Nik beste pertzepzio bat daukat.Gaur egun, gure bailaran esaterako DBH 4n dau-den ikasleen %85-90ak egiten du Batxilergoa.Eta horien gainditze tasa oso altua da, %91 ingu-rukoa. Bestela, bizpahiru urtetan ikasle ia guztiekgainditzen dute, eta behin Batxilergo titulua izan-da, hautaproba gainditzea oso erraza da. Zaila-goa da Batxilergoa gainditzea, hautaproba gain-ditzea baino. Iaz, Gipuzkoan aurkeztu zirenetatik%97ak gainditu zuen hautaproba. Unibertsitate-rako sarrera, beraz, ia-ia unibertsala da une hone-tan. Beste gauza bat da zuk nahi duzun graduaegingo duzun edo ez.

M.L. JAUSSI: Baina leku guztietan ez da horrela...

J. AGIRRE: DBHko titulaziorik gabe %12-14geratzen da EAEn, Espainian %30 inguru.

M.L. JAUSSI: %15a kanpoan geratzea asko daniretzat, %15 horretan gainera beti berdinakdaudelako; faktore sozio-ekonomiko eta kultura-lak daude hor barruan.

J.F. LUKAS: Bai, lehen nioen, besteak beste fak-tore sozio-ekonomiko eta kulturalek desberdin-tasuna markatzen dute Finlandiaren eta gureartean.

M.L. JAUSSI: Gure sistema antolatuta dagoenmoduan, garrantzitsuak dira faktore sozio-eko-nomiko eta kulturalak, baina eredua aldatukobagenu, ezberdintasun horiek gaindituko geni-tuzke.

J. AGIRRE: Zaila ikusten dut horri buelta ema-tea. Efektu sozio-ekonomikoa oso garrantzitsuada eta azken urteotan gehitu behar dira atzerritiketorrikoak. Horiek osatzen dute gaur egun titula-ziorik gabe geratzen direnen nukleoa.

M.L. JAUSSI: Hori ez da horrela berez, siste-maren baitako efektua baizik. Eztabaidatu deza-kegu ebaluazioa hobetzearen inguruan, konpe-tentzia gehiago sartzeaz eta abar, baina niretzatoso inportantea da kanpo-ebaluazioak egitea

154. zka. 2011ko maiatza

14

“Maria Luisa Jaussi

“Unibertsitatea galtzen ari da arlo ba-tzuetan gaitasun handia izan dezaketenikasleak baina Batxilergoa gainditu ezinizan dutenak, Selektibitateak baldintza-tuta Batxilergoan edukiek dutelakopisua. Ikasle horiek guztiak galtzen arigara gure sisteman”

Page 15: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

ikastetxeei beraiei, ikusteko zein ikastetxetakoplanteamenduak diren arrakastatsuenak etaeredu horiek errepikatzeko, zeren maila sozio-ekonomiko baxua duten hainbat ikastetxe gain-ditzen ari dira baldintza hori eta emaitza onaklortzen ari dira. Ikastetxe batzuek besteengandikikastea interesgarria litzateke, baina zoritxarrezkonfidentziala da azterketa horien emaitza.

J. AGIRRE: Ados nago. Ebaluazioari buruz oro-korrean hitz eginda, alde batetik ditugu une jakinbatean egindako azterketak (hautaproba, PISA,ebaluazio-diagnostikoak…) eta horiek informa-zio jakin bat ematen dute, momentu batekoargazki txiki bat egiten da. Baina aldatu nahibadugu eta ikasleei aukera hobeak eman nahibadizkiegu, prozesuak neurtu behar ditugu, ezemaitzak bakarrik. Eta horrek batez ere zerikusiadauka barne-ebaluazioarekin, ikastetxeen barne-ebaluazioarekin, irakaskuntza-ikaskuntza proze-suan ematen diren elementu nagusienak ebalua-tzeko. Izugarri garrantzitsua iruditzen zait baitaere irakasleen ebaluazioaz edo gutxienez auto-ebaluazioaz hitz egitea. Adostu dugu kontzeptubat: irakaskuntza-ikaskuntza prozesua. Prozesuhorretan bi elementu parte-hartzaile daude:garrantzitsuena da ikaskuntza egiten duen agen-tea, ikaslea, baina irakaslea-dozentea ere elementugarrantzitsua da. Arrakastarik handiena duten sis-temetan, Finlandian esaterako, prestatuenak etahoberenak irakasle bukatzen dute. Gurean, ikas-leak etengabe ari gara ebaluatzen, eta irakasleareneta ikastetxearen ebaluazioaz ez da inor ardura-tzen. Prozesu horretan ispilu efektu bat dago:ikasleak ikasten duen horretan faktore askok era-giten dute, faktore sozio-ekonomikoa inportanteada, baina ikastetxeak ere zeresan handia dauka,dozenteak, ikastetxearen sistemak, elkar eraginak,inguruak, motibazioak… Eta ispiluaren bestealdean dago irakaslearen-dozentearen zeregina,ikastetxearena, hori ez da ebaluatzen, eta nekezemango da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuanhobetze handi bat, ez badira bi elementuak ondoneurtzen. Orain hasi gara auto-ebaluazio sistemakezartzen ikastetxeetan, baina oso modu xumean.

M.L. JAUSSI: Esan duzun moduan diagnosti-ko-ebaluazioa egun batean egiten da eta argazkibat da, baina hori ere kontrastatu daiteke ikaste-txeko emaitzekin eta normalean orain arte ez dadesoreka handirik egon emaitzetan. Ezagutzenditudan ikastetxeetan nahiko parekatuta ikustendute argazki horretako emaitza eta ikastetxekoa.Prozesuak inportanteak dira, baina ezin diraemaitzetatik banandu: prozesuak inoiz ez diraonak izango, emaitzak txarrak badira; lotutadaude. Nire ustez asko azpimarratu da prozesua,emaitzak ahaztuta, eta niretzat garrantzitsuenaemaitza da, horretarako gaude eta ikasle guztiekikasi egin behar dute.

Eta ikasleen eta irakasleen garrantzia nabar-mendu duzu, Josu, nik gaineratuko nuke baita ereinguruaren eta familien parte-hartzea. Finlandianhori guztia kontuan hartzen dute eta nik orainarte ikusi dudana da oreka, berdintasuna eta efi-kazia lortzen duten ikastetxe eta sistemek aintzathartzen dutela hirugarren faktore hori ere.

J.F. LUKAS: Ebaluazio ezberdinak aipatu dira,helburu ezberdinak dituztenak. Ebaluazio-diag-nostikoari buruz hitz egiten badugu, egia daargazki edo emaitza zehatz bat ematen duela,baina teorian behintzat asmoa da argazki horiurtero ateratzea eta bilakaera ikusteko aukera iza-tea. Urte batean ikastetxe bateko gela batek atera-

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

15

“Josu Agirre

“Enpresek ez dute eskatzen sekulako es-pezializazioa duen inor, baizik tituluaduena, oinarrizko gaitasun onak dituena,eta geroz eta gehiago, pertsona onadena, taldean lan egiteko gai, harrema-netarako… Hori da inguruak demanda-tzen duena, baina nola neurtzen dahori?”

Page 16: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

tako emaitzarekin ezin da ondorio handirik atera,baina hainbat urtetan ikusten badugu konpeten-tzia batean emaitza eskasak errepikatzen direla,horrek esan nahi du zerbait ez garela ari ondoegiten, ebaluazio-diagnostikoak neurtzen dituenkonpetentzien arabera behintzat. Eta ebaluazio-diagnostikoaren asmoa da hobekuntzarako eba-luazio bat, suposatzen delako diagnostiko horre-kin gero ikastetxeak bere barne-ebaluazioa eginbehar duela, hobetzen joateko. Nik nire zalantzakditut barne-ebaluazio hori egiten ari ote den, etaegiten ari baldin bada ere, alderdi batzuk erraza-goak dira ebaluatzeko, baina beste batzuk (irakas-leak ebaluatzea, adibidez) konplexuagoak dira.

Lehen ebaluazioaren asmoa zen feedback edoatzera-elikadura motako informazioa ematea,baina gaur egun hitz egiten da forward edoaurrera-elikaduraz. Ebaluatzen dugu (ikastetxeakedo ikasleak izan) aurrera jotzeko; informaziohori erabiliko dugu gure egoera hobetzeko. Albobatera utzita, hala ere, Selektibitatea, bere asmoaez delako hori.

Bestalde, 60ko hamarkadan Colemanek etabeste batzuek egin zituzten ikerketetan argi ikusizuten gurasoen maila sozio-ekonomiko-kulturalak ikaslearen errendimendua baldintza-tzen duela. Hori desgrazia handia izan zen hasie-ra batean, “ikasle txarrak hartzen baditugu,gureak egin du”, baina gero konturatu ziren, zukdiozun moduan, Maria Luisa, maila sozio-eko-nomiko-kultural berdineko ikasleek emaitza

ezberdinak lortzen zituztela ikastetxe batean edobestean. Beraz, eskola efektua badago. Zer gerta-tzen da eskola barnean? Batzuetan kaxa beltzadirudi; zer gertatzen da eskolan eragina izandezakeena emaitzak hobetzeko? Metodologiakzerikusia duela esango nuke eta beste faktoreugari aipatu dituzue. Nik pare bat gehitukonituzke: batetik, zuzendaritza taldea inportanteada, ikastetxeak ondo funtzionatzeko, eta bestetik,igurikapenak edo espektatibak. Guk pentsatzenbadugu gure ikasleek ezin dutela asko aurreratu,ez dute aurreratuko, eta pentsatzen badugu auke-ra badutela hobetzeko, hobetuko dute.

Ikasleak etengabe ebaluatzen ditugula aipatu duAgirrek. Non kokatu behar da prozesuaren etaebaluazioaren arteko oreka?

J.F. LUKAS: Lehen, unibertsitatean, baita aurre-ko mailetan ere, inportanteena irakaslea zen; ira-katsi egiten zuen irakasleak, eta hortik aurreraikasleak neurtu edo ebaluatzen ziren, egindakolanaren eta lortutako emaitzaren arabera. Emai-tza hori ikaslearen arazoa zen, ez irakaslearena,baina orain hori aldatzen ari da: inportanteena ezda irakasleak irakasten duena, ikasleak ikastenduena baizik. Bera da inportantea, eta ikasteko ezda nahikoa irakaslearen oharrak hartzea, berakegin behar du lana. Boterea galtzen du irakasleak,orientatzaile edo gidari lanak egin behar ditu, etaetengabe ikuskatu behar du ikasleek egiten dutenlana, prozesua. Suposatzen baita prozesua hobe-tzen bada, hobea izango dela emaitza.

M.L. JAUSSI: Esan duzunarekin lotuta, Cole-manen eta ondorengo beste hainbat ikerketekingeratu den ondorioa da maila sozio-ekonomikoa-ren araberakoak direla emaitzak eta prozesu onakplanteatuta emaitza txarrak lortzen badira, ikas-learen arazoa dela, ez ikastetxearena, espektatiba-rik ez da jartzen. Gero zuk esandakoa ikusi da,hori ez dela hala, baina nik uste oraindik geratuzaigula beste ideiaren eragina, eta emaitzak ahaz-ten baditugu, prozesuak ez dira onak izango. Eta

154. zka. 2011ko maiatza

16

“J. F. Lukas

“Boloniarekin ikasleek beste era bateraegingo dute lan, jada ez dira klase ma-gistralak izango, proiektuak baizik,talde lanak… Eta hori horrela bada, su-posatzen da unibertsitateak eskatukodituen ikasleek ere horrelakoak izanbehar dutela”

Page 17: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

ikusi da baita ere, gurasoen formakuntza bainogarrantzitsuagoa dela gurasoek formakuntzanparte hartzea, oso eraginkorra delako emaitzetan.

J. AGIRRE: Gure hezkuntza sisteman irakasle-riaren zati handi bat gauden adinean gaude, 40urtetik gora, denak bateratsu sartuak, eta gureirakasteko metodoa oso tradizionala izan da, bes-terik ez dugulako ezagutu. Formazioarekin izu-garrizko arazoa daukagu eta teorikoki agianbadakigu ezagutzak nola sortzen diren, norberaksortu behar dituela, ikasleak, baina gero horipraktikara eramateko zailtasunak ditugu, ezgaude formatuak, eta hor erronka handia dauka-gu. Ikaskuntza kooperatiboa eta horrelako kon-tzeptuak bultzatzen ari dira, baina kostatzenzaigu aldatzea. Hala ere, belaunaldi aldaketa ika-ragarria emango da hezkuntzan datozen hamarurteotan, irakasle gehienak aldatu egingo gara,

eta momentua aprobetxatu behar da ikuspegiaaldatzeko.

M.L. JAUSSI: Irakasleei aldaketetara egokitzeakostatzen zaiela egia da, eta egunero ikustendugu Ikas-komunitate proiektuan, talde dinami-ketan. Taldeak antolatzen ditugu eta talde dina-mika gidatzen pertsona bat jartzen dugu (uniber-tsitateko ikasle bat, gurasoa…);dinamizatzailearen papera irakasleak egiten due-nean, onartu ohi dute asko kostatzen zaiela rolhori hartzea, klaserik ez ematea.

Boloniak nola eragin du eta eragingo du ebaluaziosisteman?

J.F. LUKAS: Unibertsitatera sartu aurreko eba-luazioetan ez dakit nola eragingo duen, baina garbi

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

17

Goiko irudian, Ibaetako campusean, Selektibitatea prestatzen. Lukas beldur da Boloniak ez ote duen ekarrikounibertsitatea pribatizatzea edo plazak murriztea: “Horrelako sistemek hori errazten dute: 1.000 plaza daude eta1.001.a baldin bazara, ez zara unibertsitatean sartuko”.

IMA

NO

LO

TE

GI/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Page 18: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

dago unibertsitatean eragingo duela, benetakoaldaketa egiten bada, ez soilik arautegietan. Ikasleekbeste era batera egingo dute lan, jada ez dira klasemagistralak izango, proiektuak baizik, talde lanak…Eta hori horrela bada, suposatzen da unibertsita-teak eskatuko dituen ikasleak ere horrelakoak izanbehar dutela, aktiboak. Gaur egun oraindik ikasleakatzeko ilaran esertzen dira unibertsitatean eta ezdaude dinamikak egitera ohituta. Ezta auto-ebalua-ziora ere, eta auto-ebaluazioa oso garrantzitsua da,ez bakarrik unibertsitatean, baizik Lehen Hezkun-tzatik hasita, ikasleen nahiz irakasleen kasuan,zeren ez banaiz gai jakiteko non nagoen, zer daki-dan eta norantz joan behar dudan...

J. AGIRRE: Nik uste dut optimista izan behardugula eta Bolonia eta hezkuntza sistema oro harhartzen ari den neurriekin bide egokian jarrita gau-dela. Denbora behar dugu eta gauzak transforma-tzen hastea ikastetxeetan, baina nahia badago, ezdakigu oso ondo nola egin aldaketa, baina nahiabadago. Bigarren Hezkuntzan ere entzuten dadagoeneko, irakasleak protagonismoa hartu beha-rrean hori banatu egin behar dela, ikasleak hartudezan, bakarka eta taldean. Baina hasiberriak gara,Bolonia, PISA… bost urteko kontuak dira, pazien-tziarekin hartu behar dugu. Esate baterako, Hez-kuntza Sailak atera duen azken curriculuma izan daBatxilergoko hautazkoena, proiektuka lan egiteko.Eskuratu nahi izan da Katalunian zegoen gauzainteresgarri bat, Batxilergo amaierako proiektua,

jakintza gai guztietatik lortutako gaitasunak biltzendituen proiektua. Beste gauza bat da noiz iritsikogaren gela barruan lan egitera ikuspegi curricularhorrekin, baina iritsiko gara.

Bukatzeko, nahiz eta atzerriko beste eredu batzukaipatu dituzuen dagoeneko, Batxilergotik uniber-tsitaterako jauzi horretan zein irizpide hartzendituzte kontuan nazioartean?

J. AGIRRE: Nik ezagutzen dudana da Europanegiten dena: Italian, Frantzian, Alemanian, Erresu-ma Batuan errebalida antzeko bat egiten dute. Etahelburua oso garbia da: sistema homologatzekobidea da, eta behin homologatu ondoren, emaitzaonenak dituztenak unibertsitatera edo goi mailakolanbide heziketara bideratzen ditu. Inpresioa da,gainera, gizarteak nahiko ongi ikusten duela, ezduela uste hori aldatu beharko litzatekeenik. Aregehiago, askoren inpresioa da errebalida horrekebaluatzeko izan behar duen modua nahiko klasi-koa izan behar duela, akademizista: emaitza onenakematen dituena aurrera eta kito. Frantzian adibidezeztabaida egon da ea errebalida aldatu behar zenedo ez, eta azkenean erabaki da ezetz, oso bide jus-tua dela, ez delako derrigorrezko hezkuntza; etaderrigorrezko hezkuntzak denei erantzun behar die,baina gero jada onenek egin behar dute aurrera.

J.F. LUKAS: Hemen sistema mistoa dugu nolabait.Ez dago errebalida, baina dago Selektibitatea etaaurreko bi urteetan egindako lana kontuan hartzenduen sistema. Boloniarekin beldurra ematen dida-na da, metodologiari dagokionez ados nagoenarren, gero atzetik ekartzen badu unibertsitatea pri-batizatzea edo plazak murriztea... oso arriskutsuada. Horrelako sistemek hori errazten dute: 1.000plaza daude eta 1.001.a baldin bazara, ez zara uni-bertsitatean sartuko. Hemen oraingoz denek duteunibertsitatera sartzeko aukera Selektibitatea gain-ditu ondoren (eta Selektibitatea %95ak gainditzendu), eta beldurra ematen dit zer gerta daitekeenBoloniarekin. Hala ere, batzuek kontrakoa erebadiote: zertarako hainbeste leku unibertsitatean,

154. zka. 2011ko maiatza

18

“M. L. Jaussi

“Prozesuak inportanteak dira, bainaezin dira emaitzetatik banandu: proze-suak inoiz ez dira onak izango, emai-tzak txarrak badira. Asko azpimarratuda prozesua, emaitzak ahaztuta, eta ni-retzat garrantzitsuena emaitza da, ho-rretarako gaude eta ikasle guztiek ikasiegin behar dute”

Page 19: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

gero gizarteak ezin baditu denak hartu lanerako?Kontua da bi gauza desberdin direla, unibertsita-teak formakuntza ematen dizulako, ez soilik lanbi-de bat lortzeko ibilbidea. Horrela izango balitz,karrera batzuk desagertu egin beharko lirateke.

M.L. JAUSSI: Lehenago ere komentatu dudanmoduan, alde batetik ondo dago proba bat egiteaikastetxe guztiak homologatzeko, baina beste alde-tik sistemak ikasleak galtzen ditu, nota nahikoaatera ez dutenak eta bestelako gaitasunak dituzte-nak. Horregatik, beste bide batzuk gehitu behardira hori ez gertatzeko.

J. AGIRRE: Lukas, esan duzunari erantsi nahi diotplazak mugatzeak-eta denoi beldurra ematen digu-la, bai, baina era berean gure gizarteak egin beha-rreko hausnarketa dela ea jasangarria den ez dakitzenbat unibertsitate eta fakultate izatea, ikaslebakoitzak nahi duen gradua egiteko. Seguru askiez, eta hori erregulatu egin beharko da. Horri lotu-ta beste kontu bat: duela hiru urte, gure bailarakoenpresarik punteroenek, CAFek tartean, arazoakzituzten profesionalak kontratatzeko. Horrekinguztiarekin gogoeta egin beharko dugu ikasketak

antolatzeko, bestela ez dakit nora goazen. Etahirugarren elementu bat: profesional gisa oso kez-katuta gaude zenbait gradu (esate baterako garaibateko zientzia klasikoak ziren graduak: matemati-ka, fisika, kimika…) ez dituelako ia inork egiten;hemendik hamar urtera zer pasako zaigu, Holan-dan bezala ez dugula profesionalik izango espezia-litate horietarako?

J.F. LUKAS: Espezialitate horietan gertatzen denada exijentzia maila oso-oso altua dela lehenengomailan eta akademikoki ez badira maila altukoikasleak, porrot egiten dute lehenengo urtean. Etahorri lotuta beste gai bat: alde batetik zortea duguhemen unibertsitatera sartzeko aukera denekdugulako, baina bestetik eskubide hori ez duguondo erabiltzen, eta hor neurriak hartu beharkolirateke, ikasle baten matrikula urtero milaka eurokostatzen baita. Batzuek matrikula egiten dute,urtebete pasatzen dute kolpe zorrik jo gabe etagero berriro matrikulatzen dira 600-1.000 euroordaindu dituztelako, baina horrekin ez da %10aere ordaintzen! Pertsona helduak gara, ez da derri-gorrezko hezkuntza, eta jakin behar dugu aukerahori aprobetxatu egin behar dela. �

Selektibitatea eta Baxoa / Mahai-ingurua

19

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2009ko azterketa egiten.

IÑIG

OU

RIZ

/AR

GA

ZK

IPR

ESS

Page 20: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

154. zka. 2011ko maiatza

20

Lanbide eta giza bikaintasun zientifikorako hautatze irizpideak

Munduko unibertsitate onenek ederkidakite bikaintasunean trebatzeko ikas-geletan oso bestelako pertsonak bildubehar direla, hori lortzea ezinezkoa bai-litzateke bigarren mailako hezkuntza-ren kalifikazioen edo azterketa jakinbaten notaren araberako hautatze iriz-pideetan oinarrituko balira.

Egungo giza taldeak, eta are gehiago etorkizune-koak, geroz eta anitzagoak dira. Enpresek jatorri,etnia, gizarte klase, familia mota, aukera sexual,erlijio eta ideologia anitzeko langileak izangodituzte. Talde horietan ondo bizitzeko eta lanegiteko, baita horiek zuzentzeko ere, aniztasunhori bera duten taldeetan eta kolektiboetan jaso-tako prestakuntza behar da.

2003an, Harvardeko presidenteak zera esanzuen: “Arrazari dagokionez anitza den ikasgelakhezkuntza prozesua hobetzen du, ikasleek, esko-letan nahiz harreman informaletan, askotarikoesperientziak eta ikuspuntuak jasotzen dituztela-ko. (…) Gure instituzioek zeregin berezia duteliderren hurrengo belaunaldiaren prestakuntzan,eta, aniztasun handiko ikastaldeak eratuta, gureikasleak geroz eta kulturanitzagoa den gizartera-

ko egoki prestatuta egongo direla ziurtatzenlaguntzen dugu; halaber, gure onarpen politikekgizartearen beharrei erantzuten dietela eta lide-rren hurrengo belaunaldia talde anitz eta lehiako-rretik atera dela ziurtatzen dugu”.

Hainbat unibertsitatetan, esaterako Harvardeneta Wisconsinen, gizarte klase eta talde kulturalnahiz etniko ahulenetako ikasleak biltzeko ekin-tza programa zehatzak dituzte. Programa horiekdagoeneko martxan daude, onartze prozesuan.Adibidez, master eta doktorego programetan,hautagaiek “statement of purpose” edo “diver-sity statement” delakoa idatzi behar dute, azal-duz beren aniztasunak nola aberastuko duenhezkuntza komunitate osoa, ikaskideak zein ira-kasleak. “Statement” hori ikasle izango direnakhautatzeko ebaluatzen den materialaren parte da,eskola dosierrarekin, argitalpenekin, lan espe-rientziarekin, ikerketa esperientziarekin eta aba-rrekin batera. Ildo horretan, POSSE Founda-tion (http://www.possefoundation.org/)erakundeak bazter auzoetan gazteak bilatzenditu eta unibertsitate onenetan titulua lortzekobehar dituzten laguntzak ematen dizkie. POS-SEn badakite, testuinguru kaltetuenetan gazteekmaiz ez dutela unibertsitatera bakarrik joan nahi,“koadrilarekin” bai, ordea, eta horregatik progra-

Ramón FlechaBartzelonako Unibertsitateko Soziologia irakaslea

Page 21: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

mak talde osoa biltzen du. Estrategia horrekarrakasta izan du: gradua lortzen duten gazteenportzentajea oso handia da eta, ondoren, berenkarrera profesional arrakastatsuak dituzte.

Harvarden bazter auzoetara joan eta etorkizu-neko munduko liderrak izango diren ikasleakaukeratzeaz arduratzen diren bulegoak dituzte.Hala, Harvardek testuinguru horietako pertso-nak bazterkeriatik barne-hartzera igaro daitezenlaguntzen du. Wisconsin-Madisonen POSSE(http://posseprogram.wisc.edu) eta beste pro-grama batzuk inplementatzen dituzte, hala nolaPEOPLE Program delakoa (http://www.peo-pleprogram.wisc.edu/). Azken programa horrenbidez, maila sozioekonomiko baxuko, gutxiengokultural eta etnikoetako familiak dauden auzoe-tara joaten dira, eta bertako ikasleen jarraipenaegiten dute, Wisconsineko unibertsitatean sardaitezen ahalik eta hoberen prestatzeko. Uniber-tsitatean sartu eta gero, ikasle horientzat neurribereziak hartzen dira, karrera akademiko osoanarrakasta izango dutela bermatzeko. Neurrihorietako batzuk ikasturtea hasi baino lehenematen diren gai instrumentalei buruzko udakoikastaro trinkoak dira. Hala, ikasle horiek presta-kuntza hobearekin sartzen dira eta unibertsitate-ko bidea hasi orduko arrakasta izateko aukeragehiago dute.

Gure unibertsitateen kalitatea hobetzeko selek-tibitatean edo ikasketen amaiera azterketan notaonenak lortu dituzten ikasleak hautatu behar dire-la dioen ideia unibertsitateen maila zientifikoa,profesionala eta giza maila hobetzeko oztopoeta-ko bat da. Aurreiritzi horrek indar handia du, ikas-leak biltzeko modu horren atzean hautaketa sozia-la dagoelako; bestela esanda, eskaintzaunibertsitarioak sozialki ahulenei mesede egingoez diela ziurtatzen da. Baina eragozpen horiekgure unibertsitateei eta gizarte osoari kalte egitendiete, baita klase pribilegiodunei ere, egoera horre-tan horiek ere ezin dutelako egungo gizarteakeskatzen duen bikaintasun prestakuntza lortu. �

Ramón Flecha / Iritziak

21

HA

RVA

RD

AEBetako Harvard unibertsitatean, ikasleak eskolak hartzen.

“----------------------------

“Adibidez, master eta doktorego progra-metan, hautagaiek azaldu behar duteberen aniztasunak nola aberastuko duenhezkuntza komunitate osoa. Hori ikasleizango direnak hautatzeko ebaluatzenden materialaren parte da, eskola do-sierrarekin, argitalpenekin, lan esperien-tziarekin, ikerketa esperientziarekin etaabarrekin batera”

HA

RVA

RD

Page 22: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

154. zka. 2011ko maiatza

22

Irakaskuntza ertaina, azterketak eta euskara Ipar Euskal Herrian

Ikasketak euskaraz egitea erronka daIpar Euskal Herrian. Kolegioko urteeta-tik Terminalera arteko ibilbidean ezin dahainbat ikasketa gure hizkuntzan bu-rutu, baina ondoren dator arazo larriena,unibertsitatea euskaraz egin nahi dute-nek guztiz kontra baitute haizea.

Kolegioko eta lizeoko ikasketei “Bigarren Mailakoikasketak” deritzaie. Kolegiokoak lau urte irautendute: 6.a, 5.a, 4.a eta 3.a dira. Hirugarrena orienta-zio urtea da. Urte bukaeran erabakitzen da ikasleakzein bide hartuko duen bere ikasketetan: lizeo oro-korrekoa, bide teknologikoa, profesionala edoikasketak utzi eta aprendizgoari ekinen dion.

Hirugarrenaren bukaeran, kolegioko ikasketakegin ondoren beraz, bada diploma bat kolegioanegindako ikasketak balioztatzeko. Diploma hauBrebeta da. Brebeta lortzeko hiru azterketa gaindi-tu behar dira. Azterketa hauek ikastetxetik kanpoegiten dira hiru ikasgaiez: Frantsesa, Historia-Geo-grafia eta Matematika. Azterketa hauetan ateratakoemaitzez gain, beste gaietan ikastetxean izandako-ak ere kontuan hartzen dira.

Euskaraz ikasten den kolegioetako ikasleek,Seaskak Lartzabalen, Ziburun eta Kanbon dituen

kolegioetakoek, delako Historia-Geografiako etaMatematikako azterketak euskaraz pasatzen dituzte.Elebidun bezala ezagutuak diren eskoletakoek, His-toria-Geografiako azterketa dute euskaraz pasatzen.

Dena den, diploma hau ez da beharrezko lizeokoikasketen egiteko. Aldiz, ikasketak bertan beherauzten dituenarentzat edo maila goragoko diplomarikerdiesten ez duenarentzat garrantzitsua izan daiteke.

BATXILERRAREN PRESTAKETA ETA

AZTERKETA

Batxilerrari, Ipar Euskal Herriko irakaskuntza siste-man, Bakalorea edo Baxoa deitzen zaio. Diplomaedo titulu hau erdiesteko azterketak Estatu mailako-ak dira eta ikastetxetik kanpo egiten dira. Bakalorea-ren prestaketa aldiz, lizeoan egiten da hiru urtekoikasketetan. Hiru Bakalore mota daude: orokorra,teknologikoa eta profesionala. Euskaraz, Iparral-dean, Bakalore orokorra prestatzen da bakarrik,Baionan Seaskak duen Bernat Etxepare lizeoan.Nahiz eta Seaskaren asmoa ahal bezain lasterrenBaxo teknologikoari eta profesionalari heltzea izan,gaur egun oraindik ez dago Ipar Euskal Herrianikasketa hauek euskaraz burutzeko aukerarik.

Lizeoan egiten diren hiru urteak Bigarrena,Lehena eta Terminala dira. Bigarrenean ikasle

Gillermo Etxebarria

Bernat Etxepare Lizeoko zuzendaria

DA

NI

BLA

NC

O

Page 23: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa

guztiek derrigorrezko gai berak lantzen dituzte.Aldiz Lehenean eta Terminalean, irakaskuntzasail ezberdinen hautua egiten da. Baxo oroko-rrean adibidez: sail Ekonomiko eta Soziala, Lite-rarioa eta Zientifikoa.

Lehenaren bukaeran Baxoko azterketa batzukpasatzen dituzte ikasleek: Frantsesa (hiru sailetan),zientziak (sail Ekonomiko eta Sozialean eta Litera-rioan) eta Informatikarako Matematikak (sail Lite-rarioan). Beste gaien azterketak, Filosofiakoa, His-toria eta Geografiakoa, hizkuntzetakoa, Fisika etaKimikakoa, Matematikakoa... Terminalarenbukaeran izaten dira.

AZTERKETEN BILAKAERA

Duela urte gutitik hona, aldaketa nabarmenak egi-ten ari dira kolegioko ikasketetan, zein lizeokoetan.Kolegioko ikasketen eskakizunak “Socle Communde Compétences” (gaitasunen oinarri komuna)deritzon xedeetan finkatuak dira. Edukietan oina-rritzen ziren ikas-programak orain menderatubeharrezko gaitasunetan oinarritzen dira. Fun-tsean Europako beste erresumetan emeki-emekifinkatzen ari den bezala. Honek nahitaez Brebeta-ren aldaketa ekarriko du epe motzera. Brebetekohiru azterketak oraindik ez badira aldatu ere, gaita-sunen izartze proposamen planak abiatuak dira.

Lizeoari dagokionez ere, bi urtetik hona abiatuada lizeoetako erreforma. Aurtengo ikasturteanBigarrenetan eman da plantan, datorren ikastur-tean Lehenetan ere, eta Terminalean 2012-13.

ikasturtean. Erreforma hau kolegioetakoaren ildobertsutik doa. Beraz, pentsatzekoa da, erreformaeraginkorra izan dadin baitezpadakoa izanen delaBakaloreko azterketen erabat aldatzea, bai eginmoldean bai edukiari doakionez.

UNIBERTSITATERA BEGIRA

Bakalorea gainditu ondoren, ikasleek Frantziakounibertsitate gehientsuenetako ateak irekirik dituz-te. Halere, unibertsitate eta unibertsitate-eskolabatzuetan lizeoko emaitzak ere kontuan hartzendituzte.

Unibertsitateko ikasketak euskaraz jarraitu nahidituztelarik sortzen zaizkie zailtasunak BernatEtxepare lizeoko ikasleei. Izan ere, atzerrian ikas-keten egiteko bete behar izaten diren tramiteezgain Hego Euskal Herriko unibertsitateetan sar-tzeko finkatzen den nota maila jakin bat gainditubehar baita.

Hego Euskal Herriko unibertsitateetan sartzekobertako beste ikasleekin lehiatu behar dute, bainabaldintza desegokiagotan, desabantaila nabarme-nekin:- Lizeoko ikasketetan ateratako emaitzak ez zaiz-

kie kontuan hartzen.- Notazio baremoa ez da berdina bi erresumetan;

apalagoa Frantziako sisteman.- Selektibitateko nota goratzeko egiten diren

gaien azterketa bereziak Hego Euskal HerrikoBatxilergo programetan oinarrituz egiten dira.

Ondorioz, biziki ikasle gutxi dira Ipar EuskalHerrian unibertsitateko ikasketak euskaraz jarrai-tzen dituztenak. Funtsean, ororen buru, Ipar Eus-kal Herriko ikasle gehienak kanpora joaten dira uni-bertsitateko ikasketen segitzera. Hurbilenak Paueeta Bordelera. Baina baita Tolosa edo urrunago ere.

Honek zer pentsa ematen du kanpora ikasterajoan beharrean aurkitzen diren ikasleez eta aregehiago euskaraz ikasketen jarraitzeko ezintasu-nean aurkitzen direnei buruz. �

Gillermo Etxebarria / Iritziak

23

“---------------------------

Hegoaldeko unibertsitateetan sartzeko,lizeoan ateratako emaitzak ez zaizkiekontuan hartzen; notazio baremoa ez daberdina; eta Selektibitateko nota gora-tzeko egiten diren azterketak HegoaldekoBatxilergo programetan oinarritzen dira”

Page 24: Larrun (155): Selektibitatea eta baxoa