Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor...

14
Lehen harria Baserri Antzokiak ibilbidea hasi du Zinemako agenda eta ikuskizunen saila barne abendua 2015 123

Transcript of Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor...

Page 1: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

Lehen harriaBaserri Antzokiak ibilbidea hasi du

Zinemako agenda eta ikuskizunen saila barne

abendua2015

123

Page 2: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

2

GAIXOAK

Laster bukatuko da udazken epel eta alai hau; izan ere, gure zaharrek esaten dutenez,

“otsoak ez du negua jango”. Egunkarietako orrialdeetan egunero irakurtzen ditugu gure gizartean, gaixorik dagoen gizarte honetan, etengabe gertatzen diren izugarrikeriak. Izan ere, zer beste izen eman diezaiokegu genero-indarkeriaren erruz hildako emakume kopuruari, salaketa bat jarriz arrakasta gehiagorekin edo gutxiagorekin egoera horretatik ateratzen saiatzen diren ehunka emakumeren kasuei, bizimodu lazgarri hori isilean sufritzen duten emakumeei eta inolaz ere normala ez den normaltasun bat ez apurtzeko egoerarik gogorrenak ezkutatzen dituzten emakumeei.

Istoriorik zaharrena dela dirudi, gizona gizon eta emakumea emakume direnetik hamaika aldiz errepikatu den istorio bat. Agian garai batean egoera are okerragoa zen, ez dut hori ukatzean; alabaina, beste gizarte eta kultura batzuetan ordena alderantzikatu egin zen, eta emakumea zen agintea zuena. Ez dut gustuko ez bata ez bestea. Joka dezagun berdintasunez, entzun diezaiogun gure kontzientziari eta inplika gaitezen, bakoitza bere esparruan, eraiki dugun gizarte honi hain itxura txarra ematen dion zorigaiztoko arazo hau desagerrarazteko; izan ere, genero-indarkeriak barru-barrutik gaixotzen gaitu, eta elbarri, hankamotz eta ahuleriak jota utzi. •

02 Editorial03 BAN: primera piedra03 25N: rotundo no a la violencia04 Homenaje a Jesús Lagunas04 Reposición de árboles05 Campaña navideña del comercio05 El comercio infantil se une06 Untza Mendi acercó las setas06 Juanjo Olaizola reivindicó el tren07 DAT en Navidad 30 años07 Repulsa ante atentados08 Tximintx Gabon Jaia08 Argia Piztu en Kultur Birika09 Lainomendi: Hemendik Saria09 Los Udalekus se evalúan10 Nueva ordenanza municipal10 Un Halloween intenso 11 AL21: De civismo y aviones12 Mey, una derioztarra nicaraguense14 Recomendaciones cinematográficas14 Llega el Tió catalán15 Cartelera Gurea Aretoa16 Agenda Cultural Diciembre

Azaleko argazkia:Lehen harria(Egilea: AIKOR Aldizkaria)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

3

123 Zenbakia

Abendua2015

BASERRI ANTZOKIA HARRIZ HARRIGure kultura-ekitaldi guztiak bilduko dituen zentroa eraikitzeari ekin diote

Datorren urtean, Baserri Antzokia errealitate

bihurtuko da. Iragan hilean jarri zuten lehen harria, sinbolo gisa. Ekitaldi hunkigarriak erakundeetako eta politika arloko hainbat ordezkari bildu zituen, bai eta kultura zein kirol arloko hainbat pertsona ere. Txorierriko alkatea, ahaldun nagusia, eta Juan Luis Goikoetxea eta Xabier Goienetxe sustatzaile nagusiak egon ziren bertan. Itxaropenez beteriko hitzak eskaini zizkioten 2016ko udatik aurrera gure haranean euskara sustatzeko tresnarik garrantzitsuena izango denari. Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Mankomunitateak

jarri dute martxan ekimen hau, gure Udalak utzitako lurretan. Zehazki, Baserria Antzokia seminarioaren atzean egongo da, Laia ondoan, eta dagoeneko lanak hasi dituzte euskal kultura babesteko zentro garrantzitsua izango dena eraikitzeko. •

EGUN GUZTIAK DIRA A25Genero-indarkeria arbuiatzeko kontzentrazio jendetsua

Sutondoan Etxekoandreen Elkarteak gidatuta, eta Udalbatzako ia kide

guztiak bertan zeudela (izan ere, udalerriko talde guztietako ordezkariak bertaratu ziren) egin zen azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldia. Eguraldi txarra zela eta, programa aldatu egin zen, baina muinak berdin jarraitu zuen: elkarretaratze anitza egin zen, arloko zinegotziak adierazpena irakurri zuen, bai eta alkate andreak eta kolektiboko buruak ere. Egoera salatzea eta biktimekiko elkartasuna izan zituen oinarri Derioko ehunka herritar bildu zituen babes-ekitaldi honek. •

Egoera aldatzea gure esku dago

Kultur Birika marco de la concentración.

Ahaldun nagusia hitzordura bertaratu zen.

Page 4: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

4

OMENALDIA JESÚS LAGUNAS JAUNARIZinegotzi ohiaren lana omendu dute kultura-taldeek

Lau legealditan Udaleko kide izan ondoren, Jesús Lagunas –Txugik zinegotzi izateari

utzi behar izan dio. Azken 12 urteetan Kultura Arloko arduraduna izan da, eta bere ibilbidea ez da batere aspergarria izan. Arlo horretako buru egon zen urteetan, besteak beste, Kultur Birika sortu eta ireki zen, San Isidroko Jai Batzorde herrikoia berriro abian jarri zen eta nazioarteko ekimenak antolatu ziren. Txugik behin eta berriz eman izan dizkie eskerrak lan horietan parte hartu duten talde eta elkarteei. Baina, taldeen eta zinegotziaren lankidetza estua omentzeko asmoz, Derioko hainbat kultura-elkartek zinegotzi ohiari eskerrak eman nahi izan dizkiote lagunarteko afari batekin. Bertan, oraindik ere Untza Mendi Taldearen erritmoan dabilen derioztar nekaezinari egindako lana aitortu zitzaion. •ZUHAITZ BAT BESTE BAT ZEGOEN TOKIAN

Udalak zuhaitzak ordezkatzeko irizpide bat ezarri du

Zuhaitz bat mozteak ondoeza sortzen du ingurumenean

eta ekologian eragiten dituen kalteengatik, bai eta zuhaitzek duten balio estetiko edo sentimentalagatik ere. Galera hori arintzeko, Udalak zuhaitzak ordezkatzeko politika bat aplikatzea erabaki du; hau da, zuhaitz bat mozten den bakoitzean, beste bat landatuko da toki berean, ahal bada. Esate baterako, Ganbeko hariztian ustelduta zeuden haritz pare bat moztu behar izan zuen brigadak, baina laster landatuko dira horien ordezkoak. Irizpide hori bera erabiliko da Larrabarri Ibilbidean; bertan, zuhaitzak

kontrolik gabe hazteak kalteak eragin ditu espaloian. Datozen hilotan, zuhaitz horiek kendu egingo dira, bidea txukuntzeko lanak egin ahal izateko; ondoren, kendutako zuhaitz bakoitzeko beste bat landatuko da. •

Subike, Sutondoan eta DK taldeetako ordezkariekin.

Zuhaitz kopuruari eusteko ahaleginak.

Page 5: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

5

123 Zenbakia

Abendua2015

UMEENTZAKO ZORTZI DENDAUmeentzako dendek bat egin eta triptiko bat osatu dute

Derion, etxeko txikienek behar duten guztia aurki daiteke. Ondorio horretara iritsi dira

umeentzako udalerriko hainbat denda. Eta zuzen daude. Herritik atera beharrik izan gabe, denetarik aurkituko dugu: zapatak Papeques dendan; arropa Cinco Lobitos, Lagavet, Tximeleta eta La Aguja y el Dedal dendetan; jostailuak eta ipuinak Ipuinak dendan; haurren zainketarako produktuak Bustamante parafarmazian; eta betaurrekoak Moderna optikan. Argi dago: gure haurrek behar duten guztia dugu. Hori dela eta, aipatutako zortzi saltokiak elkartu egin dira beren produktuak ezagutzera emateko eta, Ipuinak dendako Lorenak esan duenez, “frogatzeko ez dagoela zertan Deriotik atera gure txikiek behar duten guztia aurkitzeko”. Hori helburu, triptiko bat osatu dute, herritarrei dendak aurkitzen laguntzeko; izan ere, “liburuxkaren atzealdean plano bat jarriko dugu” azaldu du Robertok, Moderna optikakoak. •

UMEENTZAKO DENDAK DERION:

• Cinco Lobitos• Tximeleta• Lagavet• Papeques• Bustamante parafarmazia• Moderna optika• La Aguja y el Dedal• Ipuinak jostailu-denda

EROSKETA DISTIRATSUAK500 euroko bost txeke zozkatuko dira erosleen artean

Danerik Paraje dendarien elkarteak Gabonetako erosketen distira handitu

nahi du Derioko saltokietan. Hori dela eta, hil honetan 2.500 euro zozkatuko ditu, hiru txeketan, dendetan erosten dutenen artean. Zozketan parte hartu ahal izateko, hiru saltokitan erosi beharko da zerbait, eta bakoitzean gutxienez 10 euro gastatu. Hiru saltokiek Danerik Paraje elkarteko kideak izan behar dute, eta parte hartzeko azken eguna abenduaren 26a izango da.

Alabaina, hori ez da Gabonetarako saltokiek prestatu duten ekimen bakarra; izan

ere, Ipuinak jostailu-dendak Olentzerori gutunak bidaltzeko postontzi bat jarri du. “Orain arte, ez zegoen Olentzerori gutunak bidaltzeko modurik” aitortu du Lorenak, saltokiaren kudeatzaileak. Hori dela eta, denda erdian buzoi bat jartzea erabaki du; bertan, derioztarrek gutunak bota ahalko dituzte, Olentzerori zer nahi duten esateko eta Gabon hauek are distiratsuago bilakatzeko. •

Page 6: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

6

IRAGANERA BIDAIA HILDAKOEN TRENEANJuanjo Olaizolak gure tren gogoangarriari buruz hitz egin zuen

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien baitan, Derion

izan genuen Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendari Juanjo Olaizola. Hitzaldi magistral interesgarria eskaini zigun Hildakoen Tren berezi horri buruz, hau da, Bilbo-Lezama arteko lineari buruz. Gure udalerria izan zen linea hori garatzeko arrazoi nagusia, eta Bilboko hilerri handia eraiki izanak bultzatu zuen tren hau. Linearen ezaugarriei, trenaren gorabeherei eta hura osatzen zuten elementuei buruz aritu zen. Besteak beste hauek aipatu zituen: lehen, bigarren eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere, geltoki “intermodal” bat zegoen, trena utzi eta diligentzia bat hartzeko. Bilboko hainbat geltokiri buruz, trenean garraiatzen ziren merkantziei buruz,

sustatzaileen bilbotartasunari buruz eta ehunka urte dituen linea horren etorkizunari buruz ere aritu zen. Gure historia hobeto ezagutzeko hitzaldi paregabea. •

UNTZA MENDI PERRETXIKOZ LEPO HELDU DA

Untza Mendi Taldeak aste zaila aukeratu zuen urtero egiten duten mikologia

erakusketa eta perretxiko bilketa antolatzeko. Alabaina, eguraldi zoro honek agintzen duenari kasu egin behar zaio, eta udazkeneko hitzorduak udaberriko eguraldia izan zuen, perretxiko-biltzaileen kalterako. Hala ere, gure mendizaleak oinezkoen kalean bildu ziren, bildutakoa erakusteko, partekatzeko eta dastatzeko gogoz. Horixe da etorkizuneko perretxikozaleak sortzeko biderik onena. •

Gure historiak lotura estua du trenarekin

Pena argazkiek usainik ez izatea.

Olaizola, Director del Museo vasco del Ferrocarril.

Page 7: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

7

123 Zenbakia

Abendua2015

HIRU HAMARKADA “MADE IN DAT” ARGAZKIEKINHerritar guztientzako erakusketa bat eta mintegi bat antolatu dituzte

DAT Derioko Argazki Taldeak 30 urte daramatza gurekin, eta taldeko kideek, urteurrena

ospatzeko, “made in Derio” argazkiez osaturiko erakusketa bat prestatu digute; erakusketan, taldeak herriari buruz atera dituen argazkiak ikusi ahalko ditugu, abenduaren 15etik urtarrilaren 15era, Kultur Birikan. “Greetings from Derio” izenburupean, hogei argazkik baino gehiagok ongietorria egingo digute, eta gure txokoak, paisaiak kaleak... ikustera, behatzera eta aztertzera gonbidatuko gaituzte. Aukera bikaina da Derioko bizimodua eta giroa saltzaileen irudien bidez herritar guztiengana helarazteko.

Inaugurazio ofizialaren bezperan, abenduaren 14an, bisita gidatu berezi bat antolatuko dute. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, argazkilariak bertan egongo dira, argazkiak aztertzeko. “Erakusketa osatzen duten argazkiak ikusiko ditugu, eta autoreek iruzkinak eta

azalpenak emango dituzte” azaldu dute DATeko kideek. Azpimarratu dute erakusketa “elkarteko, Derioko eta inguruetako jendeak” osatzen dutela. Gutxienez beste 30 urtez lanean jarraitzeko asmoz, hil bakoitzeko azken astelehenean mintegi “espres” bat antolatuko dute; “aurrez aukeraturiko gaiei buruzko argazkiak aztertuko ditugu” jakinarazi dute. Edonork parte har dezake tailer horietan. •

AHO BATEZKO ARBUIOA AZKEN EGUNETAKO ERASOEIGure Udala mobilizatu egin da azken egunetako gertakari larrien aurrean

Azaroan hainbat eraso larri izan dira, eta Udalak erakunde gisa erantzuteko beharra

ikusi du. Hil hasieran, Bizkaibusen 8 autobus erre zituztela jakin zuten udalerriko biztanleek; eraso bandaliko horrek milioika euroko galerak ekarri zituen eta kinka larrian jarri zuen enpresaren zeregina. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpena egin zuen erasoa arbuiatzeko, elkartasuna adierazteko eta laguntza eskaintzeko. Udaletxearen aurrean egin zen elkarretaratzeak hainbat herritar bildu zituen. Larritasun eta eragin handiagoa

izan zuten Pariseko atentatuek. Berriro ere elkarretaratzeak eta biktimen omenezko ekintzak egin ziren, bai Udalaren bai eskola frantsesaren eskutik (izan ere, ikastetxe hori gure udalerrian dago) eta banderak makila erdira jarri ziren, doluaren erakusgarri. Derioztarrek elkartasun osoa adierazi zieten atentatuek eragindako kaltetuei. •

Arga

zkia:

Phot

olidit

z

Arga

zkia:

Phot

olidit

z

Page 8: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

8

GABONETAKO OSPAKIZUN GOIZTIARRAEuskara, antzerkia eta musika, Tximintxen eskutik

Tximintx euskararen aldeko taldearen urteko azken

ekitaldia abenduaren 15ean egingo da, arratsaldeko seietatik aurrera, Kultur Birikan, eta antzerkia eta musika uztartuko ditu. Maddi piratak zuzenduko du antzezpen interaktibo hori; hori dela eta, ikusleei pirataz mozorrotuta etortzeko deia egin diete. Gainera, Kukuke artista taldeak ere parte hartuko du. Antzerki-eskola horren helburua ez da izar handiak sortzea; duela bost urte baino gehiago sortu zen, antzerkiaren bitartez imajinazioa eta sortzeko gaitasuna indartzeko, ahotsa lantzeko, gorputza aktibatzeko eta lotsa guztiak atzean uzteko. Ikastaroan, partaideek makillaje-, mozorro- zein esketx-tailerrak egingo dituzte,

bai eta hainbat antzerki-jolas ere. Gabonetako oporretatik bueltan, berriro irekiko da tailer horretan izena emateko epea. Arratsalde bukaeran, diskoteka antolatuko dute, gazte animatuenen gozagarri. •

PIZTU EUSKARAREN GARRAEuskaldun berriak izango dira protagonistak

Euskararen eguna abenduaren 3an egingo da, ostegunean,

Kultur Birikan, eta une gorena Tximintxen eskutik etorriko zaigu; izan ere, iluntzean zazpiehun kandela piztuko dituzte, urteko 365 egunetan euskaraz bizitzeko nahia argitzeko. Horrez gain, Udalak, zuhaitz baten bitartez, euskaldun berrien lana aitortuko du; izan ere, euskara ikasteko egiten duten ahaleginak gure hizkuntzari bizirik irauten laguntzen dio. •

Abenduaren 15ean hitzordua dugu kulturarekin.

Hizkuntza bat ikasteak bizirik mantentzen du.

Antzerki-tailerrerako kide berrien bila

Page 9: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

9

123 Zenbakia

Abendua2015

25 URTE DANTZA BIZITZENLainomendi taldeari Hemendik saria eman diote, bere ibilbide aberatsa aitortzeko

Lainomendi dantza-taldeak Hemendik saria jaso du, egin duen lan handiagatik, 25 urte

ospatzen dituen honetan. Deia egunkariak ematen duen saria bada ere, “Udalak proposatu du sari hau ematea; izan ere, aurten mende erdia egin dugu dantzan” azaldu digu Txaro Martinek, taldeko zuzendariak. Lainomendi taldea euskal kultura eta euskara sustatzeko sortu zen, eta, konpromiso horri jarraituz, gure udalerrian tokia egiten joan da, erreferentziazko kultura-talde bilakatu den arte. Elkarteek, taldeek eta enpresek jaso ohi

dute Hemendik saria, bakoitzak bere udalerrian egiten duen lanaren aitormen gisa. Aitorpen berezi horrekin, Lainomendi dantza-taldeak urrezko amaiera eman zien Loiu Hotelean ospatu zituen zilarrezko ezteiei. •

UDALEKUAK, AZTERGAIUdalekuen ebaluazioen emaitzek alde argiak eta ilunak erakutsi dituzte

Berriro ere, udalekuek izugarrizko arrakasta izan zuten parte-hartzaile

kopuruari dagokionez, baina azterketaren edo ebaluazioaren emaitzak ikustea falta zitzaigun. Aurten, udalekuak hiru bloketan sailkatu dira, jardueren arabera. Lehen astean zientziari buruzko udalekuak egin ziren, eta, ebaluazioaren arabera, arazoak izan ziren umeak uztean eta jasotzean. Haurren arabera, udalekuen ohiko garaia izan da onena oporrak igarotzeko (uztail erdiko asteak); ildo horretatik, haurrek gustukoen izan zituzten jarduerak pijama-festa eta txangoak dira. Kirol-jarduerak hileko azken astean egin ziren, eta haurrek gustura hartu zituzten. Oro har, gurasoek proposatu dute egingo diren jarduerak bilduko dituen egutegi eguneratu bat sortzea; horrela, seme-alabek behar izango duten materiala eraman ahalko dute. Udalekuak oro har ontzat jo badituzte ere,

herritarrek nahiago dute aurreko eredua, hau da, jarduerak era nahasian egitea. Gainera, parte-hartzaileek nagusien taldeak egin ohi zuen bost eguneko irteeraren falta sumatu dute; izan ere, tradizio handiko ekimena da udalekuen garaian. Bestalde, gehienen ustez, ordutegia handitu egin beharko litzateke, udalekuak ekaineko azken astean eta iraileko lehenengoan ere egin daitezen; horrek erraztu egingo luke eskolako oporraldian etxeko eta laneko bizitza uztartzea. •

Hemendik sariak tokiko taldeei ematen zaizkie.

Parte-hartzaileek asko estimatzen dituzte begiraleak.

Page 10: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

10

UDAL ORDENANTZA BERRIAKKiroldegiko tasak merkatu dituzte

Aurtengo udazkenean hainbat udal-ordenantza onetsi dira, eta kirolaren arloan

nabarituko da eragina, bereziki. Zergen inguruko udal-ordenantzetan aldaketa txikiak egin badira ere, badago nabarmentzen den aldaketarik, besteak beste udal-jabariaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziaren tasan egon den merkatzea; bereziki, kiroldegiari dagokionez, kasu horretan gehiago merkatu baita.

Oraindik ere datorren urteko onespena falta bada ere, udal-kiroldegiak aurreikusi du prezioetan aldaketak izango direla. Azken bost urteetan prezioek gutxika gora egin badute ere, datorren urtean abonamenduak ez dira garestituko, eta DUKera, kiroldegira eta udako igerilekuetara sartzeko tasak ere merkatu egingo dira, bi euro gutxienez. Kiroldegian sartzeko bonuei dagokienez, 35 euroko prezioa aurreikusi da datorren urterako, eta ez 55 eurokoa, orain arte bezala. Bestalde, abonatu berrien hasierako kuota desagertu egingo da,

eta urteko abonamendua bi zatitan ordaintzeko aukera eskainiko da: % 60 urtarrilean eta % 40 ekainean. •

APARKALEKURA SARTZEKO OINEZKOENTZAKO BIDE BERRIAKirol-instalazioak erabiltzen dituzten hainbat pertsonak hala eskatuta, eta Udaleko teknikariak azterketa egin ondoren, kiroldegi pareko aparkalekura Mungialde etorbidetik sartzeko oinezkoen bidea jarri dute, Azpiriren parean, Loiurako autobusa ateratzen den geltokiaren ondoan. Pasabide horri esker, herritarrek ez dute itzulinguruka ibili beharko hainbeste erabiltzen den aparkaleku horretara iristeko.

Kirola egitea errazagoa izango da.

LABARRARIN HILERRIA TUNEATU DUTELudotekak Halloween jai beldurgarria eta berezia ospatu zuen

Denok dakigu Halloween kanpotik etorritako ospakizuna dela; hala ere, horrek ez du esan

nahi ezin goza dezakegunik aro modernoko festarik dibertigarrienaz. Beldurrak, mozorroek, gozokiek eta istorioek bat egin dute aisialdirako hainbat eta hainbat aukera eskaini dizkigun asteburu honetan. Ludotekakoek gogor lan egin zuten Larrabarriko sarrera hilerri bilakatzeko. Erantzuna oso ona izan zen; izan ere parte hartu zuten 110 gaztetxoek izugarrizko beldurra pasatu zuten (baina ez gehiegi). Halako zen prestatu zuten aurkezpena, partaide

txikienak gehiegi ikaratzeko beldurrez ez egitea erabaki zuten! Gaua luzea izan zen, eta izugarri dibertigarria. Ez dago zalantzarik; ziur datorren urtean gauza bera egiteko eskatuko dutela! •

Hilerri beldurgarria Larrabarrin.

Page 11: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

11

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

TXAKUR LAGUNAK EKIMENAREN AURKEZPENAGizalegea izan du ardatz intentsitate handiko bilera dinamikoak

Iragan hilean, herritarrei gizalegez jokatzeko eskatu zieten lotu gabe zeuden txakurren

argazkiak zituen kartel baten bitartez, eta horrek zeresana sortu zuen. Frogatutako ekintzen aurrean, beharrezkoa zen herritarrei kargu hartzea, auzokideen artean gatazkarik sortuko ez zela bermatzeko. Eta bilerak jarrerak hurbiltzeko balio izan ez zuen arren, ibilbide-orria diseinatu ahal izan zuten. Txakur Lagunak elkarte berriak eta etorkizun handikoak asmoen dekalogoa aurkeztu zuen eta elkarbizitza osasungarria lortzeko ekarpen benetan interesgarriak egin zituen. Bi aldeak hartu ziren kontuan: batetik, animaliak dituzten pertsonen eskaerak (agian hobekuntza batzuk baino ez); bestetik, herritarren eta pasieran dabiltzanen eskubideak. Udaltzaingoko kide bat ere bertan egon zen, han bildu zirenek bertatik bertara

ezagutu zezaten jokatzeko modua. Bestalde, Udalak jarrera bateratzailea aurkeztu zuen eta kontzientziazioaren beharra azpimarratu zuen; horrez gain, Agendaren bitartez erregistratutako kexak ezagutarazi zituen. Kontzientziazioa ardatz duen epe ertaineko ekintza-plan xehatua egitea izango da bideetako bat, baina ez bakarra. Horrez gain, komunikazio-plan bat egingo da, balizko gertakarien datuak hartuko dira eta hitzaldiak edo topaketak antolatuko dira, beharren arabera. Hezkuntza, errespetua eta elkarbizitza elkartu egingo dira ekintza-ildo berean aurrera egiteko. •

AIREPORTUAK JARRERAK HURBILDU DITUAlerta-egoera airelineen asmoen aurrean

Aireportua lanean ari da etorkizunean ordutegiak luzatzeko. Komunikabide

zehatz batetik etengabe ari dira sonda-globoak bidaltzen, epe ertainean onartu egin dadin gaueko ordutegian hegazkin gehiago ibiltzea, nahiz eta plana ez den bideragarria eta horrek bi orduan laburtuko duen dagoeneko laburra den lasai lo egiteko dugun denbora (aireportua egunean 6 ordu baino gutxiagoan egongo litzateke geldi). Horretan interesa duten airelineetako ordezkariek, enpresetako arduradunek eta gizarteko hainbat eragilek aho batez eskatu dute etorkizunean hegazkin gehiago izatea. Zorionez, aho batez erantzun

dute, eragina jasoko luketen udalerrietako Txorierriko alkateek eta udalbatza osoek. Alarma-egoeran daude, ibilbide-orri horren kontra. Alkateak bildu egin dira eta Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diote oso arduratuta daudela ordutegia luzatzeko eskaera hori ikusirik; hala, alkateek eskatu dute herritarren atseden hartzeko eskubidea errespetatu dadila. •

Page 12: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

12

MEY ZELAYA, NIKARAGUATIK DERIORA

Gure herrira primeran egokitu den ingeles irakaslea

Harrigarria da Mey, Nikaraguako emakume txiki eta nekaezina, ingelesez naturaltasun

osoz hitz egiten ikustea, baina gaztelaniazko hitz egokia aurkitzeko bila eta bila ibili behar duela konturatzea, nahiz eta noizean behin guren erabiltzen dugun hitz itsusiren bat bota. Bere lanbideak salatu egiten du. Duela 5 urte iritsi zen, Damaris, bere ahizparen eskutik. Hasieran Turtziozera iritsi zen, baina, geroago, Deriora joan zen, bertakoa baitzen Meyren ahizparen mutil-laguna, nahiz eta Meyrena Santurtzikoa den. Oso gogoan du “familiari aireportuan agur esan” zion egun gogorra. Gogoan du alde egin aurretik eman zioten aholkua “zoazen tokira zoazela, jokatu bertakoek bezala”. Horregatik, hau esan digu: “zuk ematen badiezu, haiek eman egingo dizute. Nik dakidan guztia eman diet hezkuntzaren bitartez. Eta nik asko ikasi dut, baita euskara apur bat ere”. Eta harritu egiten du gurasoei “agur” esaten entzutea. Gurean bost urte daramatzan honetan, esan digu “familiaren hutsunea sentitzen dut batez ere” izan ere, “ni dagoeneko ohitu naiz hemengo bizimodura”. Bizkaian aukera izan du Filologia ikasketak lanean erabiltzeko, nahiz eta Negozioen Kudeaketa arloko ikasketak ere badituen. Hasieran, ikasle bakarra zuen, Rubén; gero 10 eta 15 ikasle, eta egun 24 ikasle ditu. Orain negozioen arloko ingeles eskolak ematen ditu Teknologia Parkean. Hala ere, bere ametsa Derion hizkuntza-eskola bat irekitzea da, baina, horretarako, ikasketak homologatzea lortu behar du.

Derio txikia da, baina denetarik daukaMeyrentzat, Deriori buruzko alderdirik

harrigarriena da denetarik daukala: “txikia da, baina kiroldegia, bidegorriak, igerilekuak eta beste hainbat gauza ditu”. Eta bukatzeko, esan du: “Kultur Birika sinestezina da. Deriok denetarik du; beno, nire ikasleen ustez skatepark bat falta zaio”. Senideei herria nolakoa zen erakusteko, hauteskunde-bideo bat erabili zuen, Derio nolakoa zen oso ondo islatzen zuelako. Toki bat aukeratu beharko balu, Teknologia Parkeko pasealekuak hautatuko lituzke; bertara joaten da korrika egitera. Oso gustuko du kultura eta harekin loturiko ekintza guztiak. “Etorkinei gizartearen parte izaten lagunduko lieketen jarduera gehiago izatea gustatuko litzaidake. Asko gustatu zitzaidan duela urtebete egin zen Muñequerías erakusketa, Kubako artista batena.” Bestalde, ez du ulertzen “hizkuntzak ez ezagutzea; izan ere, ingelesa jakiteak ate asko ireki dizkit niri”. Horri dagokionez, nabarmendu du jendea “ezagutzen ez duenaren beldur dela; hala ere, behin ezagutzen zaituztenean betiko

Mey itsasoaren beste aldetik iritsitako ingeles irakaslea.

Page 13: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

123 Zenbakia

Abendua2015

1313

lagun bilakatzen zara, eta horma hori eraistean askoz seguruago sentitzen zara”. Gainera, oso eskertuta dago “Osakidetzari; peritonitis izan nuen, eta jaso nuen zerbitzua eta arreta ezin hobea izan ziren”. Mey gero eta derioztarragoa sentitzen da, nahiz eta familiaren hutsunea sentitzen duen. •

Etorkinak gehiago integra daitezke

Meyren ustez, Kultur Birika sinestezina da.

Nikaragua Erdialdeko Amerikako herrialdea da, eta hainbat eta hainbat etniako herritarrak bizi dira bertan; horrexegatik, Meyren hazpegiak estereotipotik urrun daude. Lurraldeak baliabide eta kafe asko du, baina baita ustelkeria sistematiko handia ere, gurean egon daitekeen ustelkeria baino askoz ere handiagoa. Bide batez, Nikaraguako lehen presidentea José Santos

Zelaya izan zen. Diotenez, 1700. urte inguruan euskal marinelak Nikaraguara iritsi ziren eta herrialdearen iparraldean eta Honduras hegoaldean ezarri ziren; “hainbeste ezabatu dute gure kultura non hirien izena ere aldatu den”. Bera Nueva Segoviatik dator, Hondurasekin mugakidea den eremutik; eskualde horren ezaugarri nagusia mendiak dira. Hain ohikoa da ikasleak “goizeko 5etan esnatzea,

eskolara joateko 2 orduz ibiltzea eta, eskolatik bueltan, gurasoei larreetan laguntzea”. Hala ere, gauza gehiago dira elkartzen gaituztenak

banatzen gaituztenak baino “han ere oso gustuko dituzte ohiturak eta festak; esaterako San Joseetan jai erraldoiak egiten ditugu”.

Meyk ez du inoiz ahaztuko aireportuan familiari agur esan zion eguna. Oso gogorra izan da urte hauetan senideak ez ikustea; hala ere, orain egunero ikusten ditu eta haiekin hitz egiten du Skype bidez. “Ezkontzak, bataioak, iloben jaiotzak... galdu ditut; bizimodu bat galdu dut, nahiz eta beste bat irabazi dudan. Nire herrialdea lurralde zoragarria da, baina han ez nuen profesionalki hazteko aukerarik”. Nikaraguan zuen bizimodua maratoi hutsa zen: “07:00etatik 13:15era lan egin, eta jarraian unibertsitatera (eta ez zidaten ogitartekoarekin sartzen uzten). Unibertsitateko eskolak bukatzean, 18:30etik 20:00etara, antzerki-eskolak”. Oso gustuko du jarduera hori, eta diru-laguntza eman ziotelako egin ahal izan zuen ikastaroa. Aita giza eskubideen aldeko eragilea zen eta, 1980eko gerraren ondoren, elkarte bat sortu zuen, “gerraren seme-alabak gara”. 5 neba-arreba dira; Mey erdikoa da, eta pozik dago: “Damaris ahizpak eta biok egin dugun ekarpenari esker, etxe bat eraiki ahal izan dute eta beste hiru nebek unibertsitate-ikasketak bukatu dituzte; orain ingeniariak dira. Hala, hezkuntzaren bitartez txirotasunaren zikloa hautsi dugu; haiek ez dute

Nikaragua utzi beharrik izango”.

Page 14: Lehen harria · eta hirugarren klaseko hileta-orgak eta Derio izeneko lurrunezko lokomotor indartsua. Horrez gain, lineak Mungiarekin zuen konexioaz ere hitz egin zuen; izan ere,

14

TIÓ, OSPAKIZUN ALTERNATIBOA

Casal Bilbaok Kataluniako Gabonak hurbildu nahi dizkigu

Aurten, Olentzeroz eta Mari Domingiz gain, bisita egingo digu Tió Nadalek

ere, Kataluniako Gabonetako pertsonaia xarmagarriak, Gabonak ospatzeko. Casal Bilbao duela urtebete inguru sortu zen, Kataluniako hizkuntza eta kultura ezagutzera eman eta sustatzeko. Elkarte hori arduratuko da, abenduaren 12ko arratsaldean, Derioko gazteei zuzenduriko kultura-trukea antolatzeaz, Katalunia hizpide. Ekitaldi horretan Tió Nadal

aurkeztuko dute. Tió Nadal aurpegi irribarretsua duen enbor bat da; abestu bitartean, buruan kolpeak ematen zaizkio, ipurditik opariak atera ditzan. Horrez gain, jolasak, Bermeoko txotxongiloak eta askaria ere izango dira. •

‘STAR WARS VII’ ETA ‘8 APELLIDOS CATALANES’Iritsi dira urteko bi filmik desiratuenak

Zaila izan ohi da abenduan zinemara iristen diren filmetatik bat nabarmentzea, baina

aurten bi film handi ditugu; ikusleek denbora luzea daramate haien zain, eta sarrera asko eta asko salduko dira, ziur. Alde batetik, 8 apellidos catalanes filma dugu: historian gehien ikusi den eta hala zineman nola telebistan ikusle-marka guztiak hautsi dituen Espainiako filmaren bigarren zatia da. Oraingoan, luxuzko aktore taldeari beste hiru izar gehitu zaizkio: Berto Romero, Belén Cuesta eta Rosa María Sardá.

Star Wars eta Snoopyren indarraBestalde, gurera iritsi da zinemaren

munduko saga famatuaren trilogia berriko lehen filma ere: Star Wars VII: The Force Awakens. Momentuz, ikusgai dauden trailerretatik ondoriozta dezakegu filma revival ariketa bitxia dela eta hasierako telesaileko aktoreak berreskuratzen saiatu direla (berriro ikusiko dugu

Harrison Ford Han Solorena egiten). Umeentzat ere badago zer ikusi: 65 urtez gure artean egon den pertsonaia mitikoaren beste film bat izango dugu ikusgai. Snoopy eta Charlie Browni buruz ari gara, Peanuts filmean ageri baitira. Protagonistak, berriro ere, klaustrofobia duelako etxolako teilatuan lo egiten duen txakurtxoa eta haren lagun on Carlitos izango dira. Charles M. Schulzek sortu zuen pertsonaia; duela 6 urte zendu zen, eta orain haren semeak eta bilobak hartu dute lekukoa: haiek idatzi dute gidoia, Schulzen omenez. Gazte zein heldu zur eta lur utziko ditu. Snoopyren izenean, zin dagit! •

CAGA TIÓCaga tióametlles i torró no caguis arangades que són massa salades caga torrons que són més bons. Caga tió ametlles i torró si no vols cagar et donaré un cop de bastó Caga tió!

Tió, ipurditik bota turroi eta almendra ez bota sardinzarrik ez dugu nahi gatz gehiegirikTurroiak botagoxoagoak dira eta Tió, ipurditik bota turroi eta almendraEz baduzu nahi kaka eginjoko zaitut makilarekinTió, ipurditik bota!