LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana...

13
1 LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. MODULUA Eskola gaitasunak eta Euskal Curriculuma Ikasleen gida. 2015-2016

Transcript of LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana...

Page 1: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

1

LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

3. maila. 5. MODULUA

Eskola gaitasunak eta Euskal Curriculuma

Ikasleen gida. 2015-2016

Page 2: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

2

5. Modulua ESKOLA GAITASUNAK ETA EUSKAL CURRICULUMA

Moduluaren Diziplinarteko Lanaren Gida (TIM)

AURKIBIDEA

Aurkezpena………………………………………………….. 3

1. Testuinguruan kokatzea…………………………………... 4

2. Moduluko Diziplinarteko Lanean (TIM) landu beharreko Helburuak eta Gaitasunak…………………………………

4

3. Lanaren garapena egiteko gida…………………………… 5

4. Entregatu beharreko lanak…………………………………

5. Ebaluazioa………………………………………………….....

6

7

I. eranskina. Taldeko bileren akta eredua………… 8

II., III. eta IV. eranskinak. Ebaluaziorako errubrikak.............

V.eranskina…………………………………………………………

9

Page 3: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

3

AURKEZPENA

Gaitasunen araberako curriculum batek planteatzen duen aldaketa handienetako bat da birplanteatzea nola erakutsi behar den eta zeintzuk diren estrategiarik egokienak ikasten ikasteko, egiten jakiteko edo gizartean esku hartzeko. ELGAren eta Europar Batasunaren proposamenak erreferentzia hartuta Euskal Curriculumak oinarrizko gaitasunen garapenaren aldeko apustua egiten du derrigorrezko hezkuntzan (175/2007 eta 97/2010 dekretuak).

Oinarrizko gaitasun batzuek zeharkako izaera handiagoa dute, besteak beste, ikasten ikasteko gaitasuna, hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Beste batzuk curriculumeko arlo edo gai jakin batzuekin zuzenean lotuago daude, besteak beste, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna, matematikarako gaitasuna eta kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna. Hala eta guztiz ere, oinarrizko gaitasun guztiak garrantzitsutzat jotzen dira. Izan ere, horietako bakoitzak bizitzan arrakasta izatea ekar dezake ezagutzaren gizartean. Aldi berean, eremu batean funtsezko diren alderdi batzuek beste baten gaitasunean lagundu egiten dute, eta horrek sarea eratzen du.

5. moduluan, “Eskola Gaitasunak eta Euskal Curriculuma”, Lehen Hezkuntzako curriculumeko arloen zati handi bat lantzen da. Kontuan izanik oinarrizko gaitasunak arlo eta gai ezberdinetatik abiatuta garatzen direla, eta arlo guztiek ekartzen dituztela oinarrizko alderdiak gaitasunen garapenerako, Moduluaren Diziplinarteko Lana ingurunearen baliabideetan eta bere ahalmenetan zentratuko da oinarrizko gaitasunen garapenari begirako diziplinarteko erabilera egiteko. Azken urteotan zehar Lehen Hezkuntzako geletan era eraginkorrean egokitu daitezkeen baliabideen eskaera handia jaso dugu. Gure ustez, baliabideen zerrenda bat edukitzeak Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren esperientzia bizi izan ez dutenek soilik gutxietsi dezakete era honetako eskaera. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako Graduaren 3. maila honetan, ondoko gai hau lantzea erabaki du 5. moduluaren irakasle taldeak: ingurunearen baliabideak (Bizkaia) eta

haien erabilera-aukerak LHko ikasleriarekin.

Moduluko Diziplinarteko Lana (TIM) era honetan definitzen da: Inguruneko (Bizkaia) baliabideak ezagutzea, horietako bat arrazoituz aukeratzea eta hari dagokion informazio guztia ekartzea: kokapena, bere historia, titulartasuna, ustiapena, irisgarritasuna, ezaugarriak, Lehen Hezkuntzako (6-11 urte) ikasleekin diziplinarteko lan bat egiteko baliabide gisa dituen ahalmenak eta abar. Informazio hori 10-15 orriko dokumentu batean jasoko da, baita Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako

Page 4: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

4

azalpen-foileto batean ere. Horrekin guztiarekin batera, horma-irudi edo poster dibulgatzaile bat egingo da Leioako Irakasle Eskolan erakusteko. Gure ustetan, inguruneko baliabide bat errealitatearen zati bat da, eta hura ulertzeak errealitate hori ere ulertzea dakar. OHAR GARRANTZITSUA: Ezinbestekoa da Lanaren garapen osoan zehar uneoro kontuan izatea diziplinarteko ikuspegia, Lanaren (TIM) oinarrizko helburua baita.

2.- TESTUINGURUAN KOKATZEA

5. modulua: “Eskola Gaitasunak eta Euskal Curriculuma” Lehen Hezkuntzako graduaren 3. mailan lantzen da, lehenengo lauhilekoan.

Moduluko Diziplinarteko Lana (TIM) 3 kredituz osatuta dago, ondoko gaiekin bat datozenak: 0,6 Kreditu: Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika.

0,6 Kreditu: Gizarte Zientziak eta bere didaktika II.

0,6 Kreditu: Matematikak eta bere didaktika II.

0,6 Kreditu: Natur Zientziak Lehen Hezkuntzan II.

0,6 Kreditu: Gorputz Hezkuntza eta bere didaktika.

1.1.- Antolakuntza eta dedikazioa

- Moduluko Lana 5-7 laguneko taldetan egingo da. Taldeak ikasleek nahi duten bezala osatuko dituzte.

- Moduluko Diziplinarteko Lana burutzeak 75 lanordu eskatzen dizkie ikasleei, 5 astetan zehar banatuta, eta horietako eskola-aste oso bat emango da Moduluko Diziplinarteko Lana (TIM) lantzen. Irakasleen taldeak erabaki du Moduluko Lanari dedikatuko zaion astea ikasturteko 5.a izatea (urriaren 5tik-8ra). Aste hori ondoren zehazten den bezala banatuko da: urriaren 6an, astelehena: talde bakoitzari dagokion irakasle taldeak 01, 31 eta

32 taldeetako ikasle guztiei orientabideak ematea. Ikasleak lanean hastea. astearen gainerako egunetan: dagokion irakaslearekin tutoretzak eta lana

egiten jarraitzea. Aste horretan moduluko irakasleak ikasleen eskura egongo dira Zentroan

bere klase magistralei, gelako praktikei eta tutoretzei dagozkien ordutegietan.

- Laneko talde bakoitzarekin tutoretzako 2 saio egongo dira gutxienez.

2. MODULUKO DIZIPLINARTEKO LANEAN (TIM) LANDU BEHARREKO

HELBURUAK ETA GAITASUNAK

Moduluko Laneko gai nagusia ondoko hau da: Lehen Hezkuntzako geletan era diziplinartekoan erabil daitezkeen Bizkaiko inguruneko 3 baliabide bilatzea, horietako

Page 5: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

5

baten hautaketa arrazoitzea, hautatutako baliabidearen azterketa xehea egitea, eta lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako dokumentu komunikatzaile bat lantzea, dagokion horma-irudi edo posterrarekin (70 cm x 100 cm), hautatutako baliabidea erabiltzeko egokitasuna erakusteko. 2.1 Helburuak ondoko hauek dira:

Inguruneko baliabideak ezagutzea eta bere hezkuntza ahalmenak identifikatzea. Curriculumaren edukiak oinarrizko gaitasunak garatzeko abiapuntuko

euskarritzat hartzen direla ulertzea. Inguruneko baliabideen erabilera zuzenaren prestakuntza-balioa ulertzea eta

baloratzea. Lan autonomoaren eta taldekakoaren aurrean jarrera kritiko eta arduratsuak

sustatzea. Baliabide batekiko dokumentu komunikatibo bat lantzea, lehen hezkuntzako

eskoletan erabiltzeko xedez.

2.2 LAN honen bidez garatu beharreko gaitasunak Oinarrizko gaitasunen garapenean curriculumeko gai bakoitzaren ekarpena

ezagutzea eta ulertzea. Inguruneko baliabide baten elementuak identifikatzea eta elkarren mendeko

elementu multzo baten gisa onartzea, diziplinarteko ikuspegi batetik aztertu eta interpretatzeko.

Talde-lana, parte hartzea, erantzukizuna, autoestimua eta sormena garatzea. Euskara eta gaztelania ondo jakitea eta gutxienez atzerriko beste hizkuntza

batean oinarrizko ezagutzak izatea, ekoizpen eta hizkuntza ulermen zuzen eta egokia erakutsiz, bere lanbidean aritzeko hezkuntzaren testuinguru eleaniztun batean, hizkuntza eta kultura aniztasunarekiko errespetuzko jarrerak garatuz (13.

zeharkako gaitasuna). Lehen Hezkuntzako curriculum arloak, haien arteko diziplinarteko harremana,

ebaluazio irizpideak eta irakaskuntza eta ikaste prozedurei dagokienez ezagutza didaktikoen multzoa ezagutzea (1. zeharkako gaitasuna).

3. LANAREN LANKETARAKO GIDA

Egin beharreko Lana irakasleei zuzendutako ingurunearen baliabide bati buruzko azalpen-dokumentu bat egitean datza, azalpen-foileto batekin batera, Lehen Hezkuntzako haurren artean zabaltzeko eta haiekin erabiltzeko. Horma-irudi edo poster batez lagunduko da, Leioako irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleei zuzendutakoa.

Lan honek ondoko faseak ditu: 1. Zer baliabide dago ingurunean (Bizkaia) gelan diziplinarteko erabilera

ahalbidetzen dutenak? 3 aipatuko dira, baita horietako bakoitzaren azalpen labur bat ere. (bakoitzari buruzko orri bat, gehienez ere).

Page 6: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

6

2. Baliabide bat aukeratuko dugu, eta hautaketa hori arrazoitu eta argudiatuko dugu. 3. Baliabidea dagoen lekua bisitatuko dugu eta beharrezkoa den informazioa jasoko

dugu. 4. Aukeratutako baliabidearen azalpen-dokumentu bat landuko dugu Lehen

Hezkuntzako (6-11 urte) ikasleekin erabiltzeko dituen diziplinarteko ahalmenak argudiatuz.

5. Azalpen-foileto bat sortuko dugu Bizkaiko Lehen Hezkuntzako Zentroen artean gizarteratzeko/zabaltzeko, baliabideak Lehen Hezkuntzako geletan erabiltzeko duen diziplinarteko ahalmena arrazoituz.

6. Horma-irudi bat edo poster bat diseinatuko dugu Leioako Irakasle Eskolan erakusteko.

4- ENTREGATU BEHARREKO LANAK

Bakarka:

- Bakarka eman beharrekoa 1 (B1). - egindako lanari buruzko gogoeta-autoebaluazioa jasoko du. (Ikus 2. eranskina:

Autoebaluaziorako errubrika).

Taldeka:

- Taldeka eman beharrekoa 1 (T1):

Moduluko Diziplinarteko Lanaren lehen astean zehar egingo da (tutoreari eman beharrekoa adostutako datan) eta ondoko atalak izango ditu:

- Taldearen funtzionamendu-arauak. - Gaiaren inguruan egindako taldearen eztabaidaren isla: zer baliabide dituen nire inguruneak diziplinarteko erabilera ahalbidetzen dutenak. - Inguruneko hiru baliabideren deskribapenak.

- Taldeka Eman beharrekoa 2: Moduluko Diziplinarteko Lanaren 5. astean entregatuko da (Azaroaren 2tik 5ra) Amaieran Eman Beharrekoak (ikus 4. eranskina: lan idatziaren ebaluaziorako errubrika) 10-15 orriko luzera izango du, lerroarteko bakunarekin eta Eranskinak kontatu gabe. Ondokoak jasoko ditu:

- Gaiaren inguruan egindako taldearen eztabaidaren isla: zer baliabide dituen nire inguruneak diziplinarteko erabilera ahalbidetzen dutenak.

- Inguruneko hiru baliabideren deskribapena. - Baliabidearen hautaketa arrazoitzea eta argudiatzea. - Aukeratutako baliabidearen azalpen-dokumentua. - Azalpen-foileto bat Bizkaiko Lehen Hezkuntzako Zentroen artean

gizarteratzeko/zabaltzeko, baliabideak Lehen Hezkuntzako haurrekin geletan erabiltzeko duen diziplinarteko ahalmena arrazoituz.

- Baliabideari dagokion horma-irudia edo posterra. (Sormena, mezuetan arreta eta argitasuna erakartzeko elementuen egokitasuna baloratuko da). - Eranskinek ondokoak jasoko dituzte:

- Taldearen bileren aktak (Ikus 1. eranskina: Taldearen bileren akten eredu

orientagarria). - Eman beharrekoak B1 (autoebaluazioak). - Taldearen ebaluazioa (ikus 3. eranskina: Taldeak lanari egiten dion

ebaluaziorako errubrika). - Planteatutako gaiei irtenbideak emateko erabili den dokumentazio osagarria.

Page 7: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

7

Lan idatziak egiteko arauak:

- Lana Times New Roman 12 edo Arial 11 letra motan idatzita egongo da. - Erreferentzia bibliografikoak APA argitalpen araudiarekin bat etorriko dira.(véase anexo V, pág.12)

5- EBALUAZIOA

- Ikasle guztiek egin behar dute nahitaez Moduluko Diziplinarteko Lana. - Moduluko Lanari dagokion notaren balioa Gorputz Hezkuntza eta bere didaktika gaiaren azken notaren %10a da (0,6 puntu), eta moduluko gainerako gaietan bakoitzaren azken notaren %6,66a (0,6 puntu). - Gaia ez bada gainditzen, baina Moduluko Lana bai, dagokion nota gordeko da aparteko deialdira arte (ekain-uztaila). - Diplomaturatik Gradura pasatu eta gairen bat baliokidetuta dutenek eta Modulu honetan gaiak gainditu gabe dituztenek Moduluko Lana egin beharko dute dagokien taldearekin, baina lanari heltzea eskatuko zaie lantzen ari diren gaiaren edo gaien ikuspegitik. - Arrazoi ezberdinak direla-eta Moduluko Lana egiten ez duten ikasleek edota 5. moduluko gaiak gainditu gabe dauzkatenek moduluko gai bakoitzaren azken azterketan lanarekin zerikusia duen galdera bati erantzun beharko diote. Galdera honen balorazio-irizpide gisa ikasleei entregatutako gida hartuko da kontuan. Galdera honen balioa 0,6 puntukoa izango da.

- Moduluko Lanaren ebaluazioak bi zati izango ditu:

1) Ikasleen ebaluazioa, ikasitakoari eta taldean parte hartzeari buruzko autoebaluazioa (ikus 2.

eranskina) eta lanaren taldearen ebaluazioa (ikus 3. eranskina) jasoko dituena. Moduluko Lanaren notaren %30aren balioa izango du.

2) Irakasle-tutorearen ebaluazioa. Prozesua eta lan idatzia baloratuko ditu, eta baita horma-irudi edo posterra bera ere. Moduluko Lanaren notaren %70 balioko du.

Moduluko Diziplinarteko Lana egiteko salbuespenak

1. Mugikortasun programetan txertatuta dauden ikasleak salbuetsita egongo dira Moduluko Lana egiteaz, modulu oso batean matrikulatuta daudenen kasuan izan ezik.

2. Graduko ikasleek Moduluko Lana egin beharko dute modulu bereko 3 gaitan gutxienez matrikulatuta badaude. Gainerako kasuetan ikasleak salbuetsita egongo dira.

3. Moduluko Lana egiteaz eta gaiaren azken azterketan dagokion galderaz salbuetsita daudenen kasuan gaiaren nota 10en gainean izango da, Moduluko Lanari dagokion %16,67 aplikatu gabe.

4. Bi modulu aldi berean egin behar dituztenen kasuan zenbait gai baliokidetuta edo gainditu gabe dituztelako, Moduluko Lana behin bakarrik egin beharko dute, irakasgai gehien dituzten moduluan. Bi moduluetan egin beharreko irakasgai kopurua berbera balitz, goragoko mailako moduluan egingo da Moduluko Lana.

Page 8: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

8

1. eranskina

Taldeko bileren akta eredua: _________________________________________________

Hasiera ordua: Lekua: Amaiera ordua:

Taldearen izena: Koordinatzailea:

Idazkaria:

Bertaratuak:

Etorri ez direnak:

Azterturiko gaiak:

-

-

-

Hartutako erabakiak:

1.-

2.-

Hurrengo bilerarako lanak:

Zer? Nork? Noiz? Oharrak:

Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:

1.-

2.-

Hurrengo bileraren data: Lekua: Ordua:

Page 9: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

9

2. eranskina

Autoebaluaziorako errubrika

Izen-abizenak: ________________________________________________________

Taldea___________________________________________________________________

OSO ONDO (10-9) ONDO (8-7) NAHIKOA (6-5) TXARTO (4 edo

gutxiago)

Lan esleitua

(bakarka)

Beti entregatzen dut lana garaiz eta jarraipena behar izan gabe

Lan guztiak entregatzen ditut ia garaiz, baina jarraipenarekin

Lan batzuk berandu entregatzen ditut eta jarraipen handia behar dut

Oso lan gutxi entregatzen dut garaiz edo bat ere ez, jarraipena izan arren

Aparteko

bakarkako

ekarpenak

Hirutan edo gehiagotan ekarri dut gaiarekin lotutako aparteko material garrantzitsua

Bitan ekarri dut gaiarekin lotutako aparteko material garrantzitsua

Behin ekarri dut gaiarekin lotutako aparteko material garrantzitsua

Ez dut ekarri gaiarekin lotutako aparteko material garrantzitsurik

Kritikaren

aurreko jarrera

(bakarka)

Beti nago irekia taldeko beste edozein kideren kritikak edo iradokizunak onartzeko

Ia beti nago irekia taldeko kide batzuen kritikak eta iradokizunak onartzeko

Gutxitan onartzen ditut taldeko kideen kritikak eta iradokizunak.

Oso gutxitan edo inoiz ez ditut onartzen taldekideen kritikak eta iradokizunak.

Beste ikuspegi

batzuk txertatzea

(bakarka)

Hirutan baino gehiagotan txertatu ditut ñabardura berriak nire aurretiko ikuspuntuetan

Bitan baino gehiagotan txertatu ditut ñabardura berriak nire aurretiko ikuspuntuetan

Behin txertatu ditut ñabardura berriak nire aurretiko ikuspuntuetan

Ez dut inoiz txertatu ñabardura berririk nire aurretiko ikuspuntuetan

Taldekako lanean

parte hartzea

(bakarka)

Aktiboki parte hartu dut gogoetak, ideiak eta zalantzak batera jartzen

Batzuetan parte hartu dut gogoetak, ideiak eta zalantzak batera jartzen.

Gutxitan parte hartu dut gogoetak, ideiak eta zalantzak batera jartzen

Oso gutxitan edo ia inoiz ez dut parte hartu gogoetak, ideiak eta zalantzak batera jartzen. Beste gai batzuetan dut arreta.

Norbere

autonomia eta

taldekakoa

lantaldean

Arazoen edo gaien inguruko gogoetak nik egiten ditut lehenengo, eta ondoren taldean aurkezten ditut eztabaidatzeko.

Irakasleari kontsulta egiten zaio taldeak beharrezkotzat jotzen duenean bakarrik

Arazoak edo gaiak taldeko kideen artean eztabaidatzen dira lehenengo, aurretiko bakarkako gogoetarik gabe, eta ondoren irakaslearen iritzia kontsultatzen da

Arazoak edo gaiak taldeko kideen artean eztabaidatzen dira lehenengo, aurretiko bakarkako gogoetarik gabe, baina batzuetan nahiago dugu irakaslearen iritzia ezagutzea aurretik

Oso maiz eskatzen da irakaslearen iritzia, denen artean gaiak eta arazoak aurretik eztabaidatu gabe.

Page 10: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

10

3. eranskina

Taldeak lanari egiten dion ebaluaziorako errubrika

Taldea______________________________________________________________

GUTXIEGI

1

NAHIKOA

2

MAILA ONA

3

BIKAIN

4

Ekarpenak taldeari

Taldearen zati bat baino ez da inplikatu

Taldeko ia kide guztiak inplikatu dira eta osatu dituzte bere lanak

Kide guztiek parte hartu dute taldeko lanean, maila ezberdinetan egin duten arren

Taldekide guztiak inplikatu dira lanean modu bertsuan.

Batera jartzea

Zenbait egoera gatazkatsu eman dira taldeko eztabaidetan

Ez da gatazkarik egon, baina kide guztiek ez dute parte hartu maila berean

Batera jartzeak planifikatzeko eta zalantzak argitzeko balio izan du

Eztabaidek taldearen kohesioan lantalde gisa lagundu dute

Kritika eta kontsentsua

Kide bakoitzaren lana ukiezina da eta inork ez du ezer esan beharrik hari buruz

Zerbait oso txarto balego esan daiteke azken notari kalterik ez egiteko, baina inori ez zaio gustatzen bere lanari buruz gaizki hitz egitea

Oro har onartzen da bakarkako lanei buruz gainerako taldekideek dituzten iritziak, batzuetan molestatzen duen arren

Bakarkako lana taldearen kritika eraikigarrira makurtzen da; kontsentsuaren bila eztabaidatzen da gatazkak sortzera iritsi gabe, tarteka molesta dezakeen arren

Page 11: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

11

4. ERANSKINA

Lan idatziaren ebaluaziorako errubrika

Ebaluatutako

alderdia Bikain Ongi Nahikoa Gutxiegi

Ordena,

koherentzia eta

logika ideien

aurkezpenean

Ideiak modu argian eta zehatzean azaltzen dira, logika bizkorrarekin. Aurkibidearen eta epigrafe eta azpi-epigrafeen erabilera zuzena, lana egituratu eta ordenatzeko xedez. (2)

Ideiak modu sendoan azaltzen dira lan osoan zehar, nahiz eta hobetu daitekeen argitasuna handitze aldera. Aurkibidearen erabilera zuzena, nahiz eta epigraferen edo azpi-epigraferen bat gehiago sar zitekeen lana ordenatzeko. (1)

Ordena eta koherentzia lanaren atal batzuetan antzematen den arren, ez da beti ematen lan osoan zehar, beraz, nabarmen hobetu daiteke. Aurkibideak hutsuneren bat dauka eta epigraferen edo azpi-epigraferen bat gehiago sar zitekeen lana ordenatzeko. (0,5)

Ideiak modu nahasian azaltzen dira, funtsik gabe eta ordena logiko nahikoa falta da. Lan nahasia eta astuna da jarraitzeko. Aurkibidea ez dator bat ondorengo lanarekin eta akats asko dago. (0)

Zentzu kritikoa,

sormena eta

heldutasuna

Ikuspegi berria eta sortzailea aurkezten du, arrazoibidean heldutasuna, kalitate altuko txertatze gaitasuna eta taldekideen arteko eztabaida sakona erakutsiz. (2,5)

Beste egile batzuen aipu edo erreferentziez haratago doan ikuspegi bat aurkezten du, taldekideen arteko eztabaida islatzen duena, kritikoagoa eta sortzaileagoa izan zitekeen arren. (2)

Erreferentzia garrantzitsu batzuen azterketan oinarritutako ikuspegia aurkezten du, baina aurkeztu duten eztabaida sakonagoa eta kritikoagoa behar zuen. (1)

Batere berritzailea ez den ikuspegi bat aurkezten du, ez du ezer eskaintzen beste egile batzuen aipu edo erreferentziez gain, horiek ikuspegi kritikotik aztertu gabe. (0)

Beste gai

batzuekin

harremanak

ezartzeko

sakontasuna eta

haren aplikazioa

testuinguru

ezberdinetan

Gaiaren ulermen sakona, gaian aztertu dena baino haratago doazen elementuak txertatuz, ematen den testuinguruarekin lotuz. (2,5)

Gaiaren ulermen egokia, eta gutxienez testuinguruaren eta harekin lotuta dauden beste gai batzuen ulermen partziala. (2)

Gaiaren ulermen onargarria eta gutxienez saio bat gaia beste gai batzuekin eta beste aplikazio-testuinguru batzuekin lotzeko. (1)

Gaiaren ulermen eskasa, harreman txikia beste gai batzuekin eta testuinguru ezberdinetan gaiaren aplikazio eza edo oso txikia. (0)

Informazio

iturrien erabilera

Informazio iturrien erabilera bikaina, planteatutako oinarriak sostengatzeko erabiltzen baitira. Aipu eta erreferentzia guztiak ondo txertatzen dira. (1,5)

Ikuspegi gehienak informazio iturriekin sostengatzen dira. Aipu eta erreferentzia gehien-gehienak zuzen txertatzen dira. (1)

Ikuspegi batzuk ez dira sostengatzen informazio iturriekin. Aipu eta erreferentzia gehienak zuzen txertatzen dira. (0,5)

Informazio iturriak ez dira erabiltzen edo ia batere ez azaldutako puntuak sostengatzeko. Testuan txertatu diren aipu edo erreferentzietan akatsak. (0)

Terminologia,

ortografia eta

gramatika

Maila handiko terminologiaren erabilera eraginkorra, eta zuzentasun osoa ortografian eta gramatikan. (1)

Terminologiaren erabilera egokia. Oro har, lana zuzen idatzita dago, nahiz eta tarteka akatsen bat edo beste egon ortografian edota gramatikan. (0,5)

Terminologiaren erabilera onargarria, aberatsagoa izan zitekeen arren. Ortografian eta gramatikan akats batzuk, nahiz eta lana, oro har, zuzen idatzita egon. (0,25)

Terminologiaren erabilera sarri desegokia da. Sarri akatsak ortografian eta gramatikan. (0)

Lana entregatzeko

puntualtasuna

Lana entregatzeko epean puntualtasun zorrotza. (0,5)

Adostutako egunean lana entregatu ez zen arren, aurretik jakinarazi zion taldeak irakasleari, atzerapenaren zioak ondo arrazoituz. Atzerapena egun 1ekoa izan zen. (0,3)

Adostutako egunean lana entregatu ez zen arren, aurretik jakinarazi zion taldeak irakasleari, atzerapenaren zioak ondo arrazoituz. Atzerapena 2 egunekoa izan zen. (0,15)

Lana 3 eguneko atzerapenarekin entregatu zen, edo egun 1 edo 2ren epean entregatu bazen, aurretik ez zioten jakinarazi irakasleari. (0)

Page 12: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

12

APA arauak, argitalpenen erreferentziarako (6. arg. 2009) 2

V. eranskina

Bibliografia-erreferentziak abizenaren edo entitatearen araberako ordena alfabetikoan zerrendatuta.

Egile beraren argitalpen bat baino gehiago egonez gero, goitik beherako ordena kronologikoan aurkeztu.

Urte berekoei, bestalde, a, b... letra erantsiko zaie.

Sareko bibliografiari dagokionean, egile eta abarrez gain kontsulta-eguna eta helbide elektronikoa

zehaztuko dira, honako testu hau idatzita:

XXXX-XX-XX(ea)n http://www.xxxxxxxxx-tik berreskuratua.

Liburu, aldizkari edo web-orri baten izenburua beti idatziko da letra etzanarekin. Honako hauek bereizi

beharko dira:

Obra osoa: Hiru egile badira, aurreneko biak koma batekin bereiziko dira; azken biak, berriz, &

sinboloarekin. Egileak hiru baino gehiago badira, ordea, lehenengoa idatzi eta ondoren et al jartzen

da.

Egilea, A. A. (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea.

Egilea, A. A., & Egilea B. B. (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea.

Egilea, A. A, Egilea B. B., & Egilea C. C. (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea. Editorea, A. A. (Arg.) (urtea). Obraren izenburua. Kokalekua: Argitaletxea.

Obraren zati bat: Dokumentuaren lehenengo eta azken orrialdeak adierazi behar dira: Bildutako liburua:

Egilea, A. A, Egilea B. B., & Egilea C. C. (urtea). Kapituluaren izenburua. In A. Editorea, B. Editorea & C. Editorea (Arg.), Obraren izenburua (xxx-xxx orr.) Kokalekua: Argitaletxea.

Aldizkaria: Egilea, A. A, Egilea B. B., & Egilea C. C. (urtea). Artikuluaren izenburua. Aldizkariaren izenburua, xx, xxx-xxx.

Adibidez: Area Moreira, M. (1999). Los materiales curriculares en los procesos de diseminación y desarrollo

del curriculum. In J.M. Escudero (editorea), Diseño, desarrollo e innovación del curriculum (189-208. orr.). Madril: Síntesis argitaletxea. Hezkuntza.

Diego Cuscoy, L. (1943). Folklore infantil. La Laguna: Instituto de Estudios Canarios. Díez Gutiérrez, E.J., Terrón Bañuelos, E., & Anguita Martínez, R. (2009). Percepción de las

mujeres sobre el techo de cristal en educación. Revista interuniversitaria de formación del profesorado, 64, 20-40.

Ezeiza, J., Lekuona, M., & Altuna, E. (1995). Esalditik testura. Euskaraz trebatzen. Donostia: Gaiak argitaletxea. Feito, R. (1997). El contenido de la enseñanza. In M. Fernández Enguita (Koor.), Sociología de las instituciones de educación secundaria (124-133. orr.). Bartzelona: ICE/Horsori Bartzelonako Unibertsitatea.

Hernández, F., & Ventura, M. (2010). Curriculuma lan-proiektuen bidez nola antolatu. Ezagutza kaleodoskopio bat da. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.

Hernández, F., & Ventura, M. (1998a). La organización del curriculum y proyectos de trabajo. Es un caleidoscopio. Bartzelona: ICE-Grao argitaletxea.

Hernández, F., & Ventura, M. (1998b). Los proyectos de Trabajo una forma de organizar los conocimientos escolares. Bartzelona: ICE-Grao argitaletxea. 2011-06-03an berreskuratua, http://redescolar.ilce.edu.mx/redescolar/biblioteca/articulos/pdf/los_proyectos_de_trabajo.pdf-tik.

García, M., & Andreu, S. (2003). Las investigadoras científicas: Análisis sociológico del campo científico desde la perspectiva de género. Revista Complutense de Educación, 14, 337-360.

Nafarroako Gobernua (1992). Guía General. Infantil. Madril: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Saila eta MEC.

UNESCO (1998). World education report. Paris: UNESCOren argitalpenak.

2 Xehetasun gehiago APAren estilo-liburuan. Word 2007 testu prozesatzaileak eta ondorengo bertsioek asko errazten dute

bibliografia-lana honako menua irekiz: Erreferentziak/ Bibliografia eta Aipuak/ Estiloa/ APA (American Psychological Association).

Page 13: LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA 3. maila. 5. …...Lehen Hezkuntzako geletako haurrekin egin beharreko lana erraz dezake. Egunez egun ekintza motibatzaile eta formatzaileak prestatzeko lanaren

13