Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

100
Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Transcript of Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Page 1: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Page 2: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

VSF HERRIEN BIDEZKO ELIKADURAGaur egungo elikadura-sistemaren aldaketa beharrezkoa dela uste dugun pertsona-elkartea gara; sistema horrek landa-inguruko komunitateakzapaldu eta kanporatzen ditu eta ingurugiroa suntsitu.

Aldaketa hori eman aldera, landa-inguruaren garapen-eredu bidezkoa lortu beharra dago, Elikadura-Burujabetzaren aldekoa. Izan ere, aukera horrek duintzen du baserriko bizimodua eta bermatzen du munduko populazio osoaren Elikatzeko Eskubidearen jasangarritasuna (ingurumenari, jendarteari eta kulturari dagokionez).

Webgunea: www.vsf.org.esFacebookhttps: //www.facebook.com/VSF Herrien Bidezko ElikaduraTwitter-a: @VSFJusticiaAG

Argitalpen hau Nazioarteko Lankidetzako Garapenerako Espainiako Agentziaren (AECID) finantzazioaz egina dago, “Elikadura-burujabetza eta balio-hezkuntzaren zeharkakotasunaEspainiako estatuko landa-inguruko eskoletako lehen hezkuntzako curriculumetan” hitzarmenaren kargu. VSF Herrien Bidezko Elikadurak du argitalpen honen edukiaren erantzukizun esklusiboa eta ez du AECID-en iritzia islatzen nahitaez.

Bartzelona, 2014ko ekainaren

Page 3: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

AurkibideaI.zatia Programazio didaktikoa

1. Sarrera

2. Helburu orokorrak

3. Unitate didaktikoak

4. Gaitasunak

5. Metodologia

6. Ebaluazioa

7. Loturen arteko amaiera koadroa

II.zatiaIkaskuntza-jarduerak1. 1. Unidatate Didaktikoa:Elikadura osasuntsua (1.zikloa)

2. 2.Unidatate Didaktikoa: Landa-ingurua (2.zikloa)

3. 3.Unitate Didaktikoa: Elikagaien Ekoizpena (3.zikloa)

4. 4.Unitate Didaktikoa: Kontsumo Arduratsua (3.zikloa)

5. Gai-multzoa:Genero ekitatea (ziklo guztiek)

347827313436

384049617385

Page 4: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa
Page 5: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

I.Zatia – Programazio Didaktikoa

3

Page 6: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Alimentacción VSF Herrien Bidezko Elikadurak sustatutako gizarte-hezkuntzazko ekimena da, Nazioarteko Lankidetzako Garapenerako Espainiako Agentziak finantzatua. Lehen hezkuntzako hezkuntza-komunitateari zuzendutako programa da, sentsibilizazioa, hezkuntza eta laguntza eskaintzen duena. Helburua da kontzientzia kritikoa sortzea eta ekintzak sustatzea gure elikadura-ereduak sortzen dituenondorio sozial, ekonomikoen eta ingurune-ondorioen aurrean. Izan ere, Alimentacción-ek eredu alternatiboa bultzatzen du,Elikadura-Burujabetzarenprintzipioetan eta genero ikuspegian oinarrituta; eredu horrek, gainera, landa-inguru biziaren aldeko apustua egiten du, eta eskola ardatz dinamizatzailetzat hartuz, komunitate osoaren inplikazioa lortu nahi du.

Gida Didaktiko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabidea duzue. Bere helburua ikasleen ezagutza eta kontzientziazioa sustatzea da arazo honen aurrean: elikagaien ekoizpen-kateak, komertzializazioak, banaketak eta kontsumoak, baita gure kontsumo-ohiturek ere, duten eragina gure komunitateetan, osasunean eta ingurumenean. Beraz, proposamena kontzientzia sozialaren eta eskolaren eta herriaren esku-hartzea areagotzean datza,mundu jasangarriago baten garapenean parte hartzeko. Bide horretan, emakume eta gizonen arteko ekitatean oinarritutako harremanen sustapena azpimarratzen da.

Gidaren egiturak bost gai-multzo ditu ardatz, eta horiek unitate didaktiko bihurtu ditugu. Unitate bakoitza oso era errazean landu daiteke, txikienei moldatuta, baina, aldi berean, lanketa sakonagoa ere egin daiteke. Hemen banaketa zikloka egin dugu, eta unitateak zailtasun-maila areagotzen den heinean azaldu ditugu. Proposamen honen arabera, 1. eta 2.zikloek unitate didaktiko bana dute, eta 3.zikloak, berriz, bi unitate didaktiko ditu.Bosgarren gai-multzoakproposatzen dituen ekintzak hezkuntza-etapa osoan zehar garatzeko dira.

1. Sarrera

4

Page 7: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Gidak bi zati ditu. Lehenengoak programazio didaktikoaren oinarrizko elementuak azaltzen ditu. Unitate didaktikoak eta beraien helburu orokorrak, eduki teorikoa eta, besteak beste, helburu didaktiko zehatzak azaltzen dira. Ondoren, baliabide didaktiko honek osotasunean sustatu nahi dituen gaitasunak adierazten dira. Horrezaz gain, alderdi metodologiko batzuk lantzen dira (ebaluazioa, adibidez). Bigarren zatiak 30 bat ikaskuntza-jarduera ditu, gutxi gorabehera, 5 unitate didaktikotan taldekatuta eta hezkuntza-ziklotan banatuta.

Gidako lehenengo zati honetan dauden unitate bakoitzak ondoko atal hauek ditu:• Sarrera teorikoa: unitate didaktikoak lantzen dituen ideia

nagusien eta eduki kontzeptualen azalpena.• Gaienaurkibidea: ikasleekin landu beharreko edukien zerrenda.• Glosarioa: gai-multzoaren gakoa diren kontzeptuen definizio

sintetikoa.• Helburu didaktikoak: ikasleentzako ikaskuntza-helburuen

zerrenda.

Baliabide didaktiko hau jakintza-alor arteko materialaizateko sortua da; kontuan izanik berton lantzen diren gaien aniztasuna, ikaskuntza-eremuezberdinetan erabil daiteke. Halere, azpimarratzekoa da eduki gehienak era zuzenagoan daudela erlazionatuta ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutzaren curriculum eremuarekin.

Proposamen didaktiko hau bat dator Ministerioak ezarritako curriculum ofizialaren eduki eta helburuekin, curriculum eremuari dagokionez, zein lehen hezkuntzako ikaskuntzari dagokionez. Dokumentu ofizialaren eta Gida honen ikaskuntza-edukien artean erlazio estua dago (ikus BOE 173, 20/07/2007 zk.,31500-31505 orr.). Are gehiago: beste alderdi batzuetan ere bat-etortze hori ematen da; besteak beste, ikaskuntza-etapa honetan sustatu beharreko gaitasun edo ahalmenetan:

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

5

Page 8: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

“… oinarrizko gaitasun honen parte dira baliabide naturalen erabilera arduratsua, ingurumenaren zaintza, zentzuzko kontsumoa eta kontsumo arduratsua eta norberaren osasuna babestea (norberarena eta kolektiboa), pertsonen bizi-kalitatearen funtsezko osagaiak diren heinean” (ibíd., 31494 orr.)

Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutzaren eremuak garatzeko helburu dituen gaitasunen artean, Ministerioaren dokumentuaren esanetan:

“…aztertu gizon-emakumeen esku-hartzearen adierazpen batzuk ingurumenean, era kritikoan baloratu eta jokabide bat hartu (…) oreka ekologikoaren aldeko defentsarako eta berreskurapenerako eta kultura ondarearen kontserbaziorako.” (ibíd., p. 31499).

Baliabide didaktiko honek dituen ikaskuntza-jarduerak lehen hezkuntzako curriculum ofizialean integratzen dira eta hurazabaldu edo sakondu ere egiten dute; horrezaz gain, ikaskuntza-jarduerek curriculumaren helburu pedagogikoak betetzen dituzte eta etapa honetan ezarritako gaitasunen bereganatze-prozesuan laguntzen dute.

Laburbilduz, Gida honek Alimentacción programaren eduki eta ekintzak landu nahi dituen irakaslearilaguntza praktikoa eskaintzen dio. Proiektuak duen webgunean eskuragarri daude materialak eta unitate didaktikoa; besteak beste: “Elikadura-Burujabetza”, “Oliba olioa”, “Eskola-ortua” edo“Usain-belarrak”. Kontsultatzeko zein deskargatzeko:http://www.alimentaccion.net/. Era berean, Alimentacción-en berriak Facebooken dira.

6

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 9: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2. Helburu OrokorrakOndoren, unitate bakoitzaren helburu orokorrak aipatuko ditugu, gutxi gorabeherako sintesia eginez. Erreferentziatzat hartzeko moduko koadroa litzateke; aurrerago, zehatzago azalduko dira unitate bakoitzaren ikaskuntza-helburu ezberdinak.

1.taula. Unitate didaktikoak eta helburu orokorrak

Unitate didaktikoa Helburu orokorrak1. Elikadura osasuntsua

Elikagai ezberdinak ezagutu, barietate lokalak eta elikadura-ohitura osasuntsuak sustatu.

2. Landa-inguruaLanda-ingurua ezagutu eta baloratu;bertoko biztanleak, ezagutzak, baliabideak, eginkizunak edo lanak eta abar.

3. Elikagaien ekoizpena. Agroekologia

Ezagutu ekoizpen-eredu ezberdinak, eredu indus-trialaren eraginak eta horren eta agroekologiaren arteko ezberdintasunak.

4. Kontsumo arduratsua

• Ezagutu eta baloratu kontsumo arduratsuaren zein merkataritza txikiaren aldeko ekimenak.

• Ezagutu munduan elikaduraren inguruan dagoen ezberdinkeria, eta elikagaien jatorria eta ingurumenean duten eragina.

5. Genero ekitatea

• Genero ezberdinkeriaz jabetu eta emakumearen eginkizuna agerrarazi

• Umeen garapena sustatu, genero estereotiporik gabe.

7

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 10: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.1. Elikadura osasuntsuaSarrerateorikoa

Elikadura-burujabetza kontzeptuak berresten du pertsonek eta herriek duten eskubidea behar beste elikagai osasuntsu ekoiztu eta kontsumitzeko, berezko kultura eta bizimoduari egokituta, eskubideen ikuspuntutik.Beraz, Elikadura-Burujabetzak elikadura osasuntsua bere osotasunean ulertzen du. Hau da, ez da soilik ari nutritiboak eta pertsonentzat kaltegarriak ez diren elikagaiak kontsumitzeko eskubideaz; izan ere, elikadura osasuntsuaren esanahia aberastu eta ikuspuntu ezberdinak darabiltza: Elikaduraosasuntsua:Organismoaren funtzionamendu egokia lortu eta mantentzeko gai dena (adinaren arabera, beharrezkoak diren behar beste nutriente dituena, elikagai fresko ugariduna, batez ere landare-jatorrikoak); osasuna mantendu eta berreskuratzeko gaitasuna duena, zein gaixotasunak jasateko arriskua murrizten duena, eta hazkuntza eta garapen egokia sustatzen duena. Ondorioz, elikadura horrek duen kutsatzaile biologiko eta kimikoen kopurua ezin da izan agintari eskudunek ezarritako segurtasun parametroena baino altuagoa.

1. Kontzeptu honen esanahia da “Herrien, komunitateen eta herrialdeen eskubidea beraien nekazari-, artzain-, lan-, arrantza- eta elikadura-politikak finkatzeko eta ho-riek haien baldintza zehatzetara egokitu daitezan ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki. Horrek barne hartzen du elikatzeko eta elikagaiak ekoizteko benetako eskubidea. Hots, herri guztiek dute eskubidea elikagaiak eta baliabideak edukitzeko eta elikagai seguruak, nutritiboak eta kulturalki egokiak ekoizteko, baita haiek bere burua eta bere jendarteak mantentzeko.” Testuaren jatorria: “Soberanía alimenta-ria: un derecho para todos”, Elikadura-burujabetzarako ONG/OSC Foroaren Deklara-zio politikoa. Erroma, 2002ko ekaina. Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Soberan%C3%ADa_alimentaria)

3. Unitate Didaktikoak

8

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 11: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Aldi berean, ezin du toxikorik edokutsatzaile kimikorik eduki, fisikorik edo biologikorik, baldin eta horiek pertsonei kalte egin badiezaiekete. NAOS piramidea har dezakegu erreferentziatzat: ulertu eta alderatu gure elikadurarekin eta egiten dugun ariketa fisikoarekin. Komenigarria da jakitea: gure gorputzak behar dituen elikagaiak; elikagai ekologikoen eta industrialen balio nutrizional ezberdina; eta gure osasunean eragina duten beste elikadura-osagai batzuk (produktu kimikoak eta abar).

Elikaduraosasuntsua: Organismoaren funtzionamendu egokia lortu eta mantentzeko gai dena (adinaren arabera, beharrezkoak diren behar beste nutriente dituena, elikagai fresko ugariduna, batez ere landare-jatorrikoak); osasuna mantendu eta berreskuratzeko gaitasuna duena, zein gaixotasunak jasateko arriskua murrizten duena, eta hazkuntza eta garapen egokia sustatzen duena. Ondorioz, elikadura horrek duen kutsatzaile biologiko eta kimikoen kopurua ezin da izan agintari eskudunek ezarritako segurtasun parametroena baino altuagoa. Aldi berean, ezin du toxikorik edokutsatzaile kimikorik eduki, fisikorik edo biologikorik, baldin eta horiek pertsonei kalte egin badiezaiekete. NAOS2 piramidea har dezakegu erreferentziatzat: ulertu eta alderatu gure elikadurarekin eta egiten dugun ariketa fisikoarekin. Komenigarria da jakitea: gure gorputzak behar dituen elikagaiak; elikagai ekologikoen eta industrialen balio nutrizional ezberdina; eta gure osasunean eragina duten beste elikadura-osagai batzuk (produktu kimikoak eta abar).

Elikadura jasangarria: Elikagai ekologikoak dituena, ingurumena errespetatuz eta bertakotasuna kontuan izanik ekoiztutakoak, bioaniztasuna errespetatuz eta aprobetxatuz.

Kulturalkiegokiadenelikadura: Landa-eremuari bere balioa berriz ematen diona eta elikadura-katearen antolaketaren barnean duintasuna ematen diona;inguruan ematen diren elikagai egokiak naturalki ekoiztuz, lekuan lekuko elikadura eta kultura erabileretara eta ohituretara moldatzen dena; ortutik platerera, ahaliketa distantzia txikiena egiten duena. Atsegina eta zentzumenetarako gozagarria.2 http://www.naos.aesan.msssi.gob.es/csym/piramide/

9

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 12: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Gaienaurkibidea

• Elikadura-ohitura osasuntsuak• Elikagaienjatorria eta sasoia • Lekuko elikagaien barietateak• Gosea eta gehiegikeriazko elikadura

Helburudidaktikoak

• Elikagai ezberdinen artean bereiztea (ontziratuak, freskoak, sasoikoak, bertakoak…)

• Elikadura-ohituraosasuntsuak ezagutu (elikagai proteikoak, begetalak..)

• Lekuko elikagai batzuen barietateak ezagutu: beraien ekoizpen-sistema, propietateak eta abar.

• Ezagutu elikatzeko oinarrizko beharrak eta munduko gosearekin erlazionatutako arazo nagusiak: gosea eta gehiegikeriazko elikadura.

Glosarioa

Elikagai agroekologikoak: Agroekologia edo nekazaritza baserritarrada baliabide naturalen erabilera ekologikoa egitea, sozialak eta kolektiboak diren ekintzen bitartez. Bere estrategiak jatorri sistemikoa du, zeren etaosotasunean hartzen baititu lursaila, komunitate-antolaketa eta lekuko dimentsioari begira ematen diren landa-inguruko beste harreman sozial guztiak. Agroekologiak ezagutza-sistemak integratzen ditu (lekukoa, baserrikoa edota indigena). Ezagutza-sistema horiek indar endogeno handia dute baitan; bioaniztasun ekologikoa eta soziokulturala garatzen eta sustatzen duen potentziala, alegia.

Nutrizioa: Elikagaiak hartzea, organismoaren behar dietetikoak kontuan izanik. Nutrizio egokia (nahikoa eta orekatua den dieta, ariketa fisikoarekin batera) ezinbestekoa da osasuntsu egoteko. Nutrizio txar batek inmunidadea murriztu, ahultasuna handitu, garapena fisikoa eta mentala aldatu eta produktibitatea murriz dezake.

10

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 13: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Dieta orekatua: Egoera nutrizional egokia izateko beharrezkoak diren elikagai guztiak dituena. Nutrizionalki egoera oparoan egotean, elikadurak ondorengo helburu hauek bermatzen ditu: • Prozesu metabolikoak eta beharrezkoa den lan fisikoa burutzeko

beste kaloria (nutriente energetiko) ematen ditu. Ez gehiago ezta gutxiago ere.

• Funtzio plastikoa eta erregulatzailea duten nahikoa nutriente ematen ditu (proteinak, mineralak eta bitaminak). Behar besteko kantitatean, ez soberan ezta faltan ere.

• Nutriente bakoitzaren kantitatea besteekiko orekatua izango da. FAOren (Elikadurarako eta Nekazaritzarako Erakundea) etaOMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) aditu taldeak (Helsinki 1988) ondoko proportzioak ezarri zituen: Proteinak kaloria guztien %15 izan behar dute; egunero hartu beharreko kaloria kopurua ez da inoiz 0,75 gr/eguneko baino txikiagoa izango eta, gainera, balio biologiko handikoak izango dira. Gluzidoek kaloria guztien %55-%60 eman beharko ligukete. Lipidoak ez dira hartutako kaloria guztien %30 baino gehiago izango.

11

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 14: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.2. Landa-guneaSarrerateorikoa

Landa-gunearenhistoriarenlaburpenaGlobalizazioak aldaketa izugarria ekarri du landa-guneetako egituraketan. Aldaketa ekarri duten faktoreen artean, nabarmentzekoa da industrializazio-prozesua. Industrializazio-prozesu horrek, Espainian, 50.hamarkadatik aurrera, eskulan-eskari handia izan zuen, eta eskulan hori landa-gunetik etorri zen. Landa-gunean emango zen exodoa sustatzeko, hiriko bizimodua idealizatu eta, aldi berean, baserriko bizimoduak gordetzen zituen kultura eta ekoizpen-ereduak irrigarri utzi eta beheititu ziren.

Landa-gunetik hirirako emigrazio masiboak gune osoen despopulatzea ekarri zuen. Ordura arte erabili izan ziren lekuan lekuko ekonomiak guztiz egituratuta zeuden, eta zonaldea bera zuten ardatz, baina ia guztiz suntsitu ziren. Tokian tokiko kultura eta baserriko kultura antzinako kontutzat hartu eta lehenbaino lehen desagerrarazi behar ziren, hiriko baloreak barneratu aldera.

Historikoki, nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren baserriko bizimoduaren ardatz ekonomikoa eta soziala, baina, momentu horretatik aurrera, beren biziko garrantzi hori galduko zuten. Nekazaritza-landa binomioa lehendabiziko aldiz apurtu zen. Horren ondorio zuzena, eta lehenengoa, landa-guneek ordutik jasaten duten identitate eta funtzionalitate falta da.Bestalde, baserriko ekoizpenaren logikan aldaketa emango da: ekoizpenak baserriko logika izatetik logika industriala izatera. Baserriko logikaren ekoizpena biziraupena du oinarri, batez ere, eta lurraldeari estuki lotuta dago: bertoko merkatuak asetzeko da eta tokian tokiko paisaia, jendartea eta kultura zehatzak moldatzen ditu. Horri esker, ekoizpen-ereduak, arrazak, landareak, gastronomia, folklorea… anitzak dira. Bere estrategia ekonomikoa ekoizpen-baliabideen kontrolean datza, autonomian, eta lurraren jabetzan, ezagutzetan eta lan-prozesuetan.

12

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 15: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Logika industriala, aitzitik, irabazian eta ahalik eta produktibitate handienean datza; nahiz eta, hori lortzeko, energia,teknologia eta produktu kimikoak agortu arte erabili behar izan. Ez du lurraldearekin inolako loturarik eta hiritik datozen enpresa pribatuen esku daude; enpresa pribatu horiek, gainera, ekoizpen-baliabideak ere kontrolatzen dituzte.

AlternatibaketafuntzioberriakAldaketa-prozesuok landa-gunearen funtzionalitate eta identitate krisia ekarri dute. Egungo landa-ingurua funtzio eta egitura berrien bila dabil. Elikadura-burujabetzaren ikuspegitik, kalitatezko, hurbileko eta lurraldeko kulturari lotutako elikagaiak ekoizten jarraitu behar du. Lekuko ekonomia berreskuratu beharra dugu, ez hain menpekoa eta gazteei eta emakumeei lurraldean geratzeko eskubidea berma diezaiekeena (beraiek baitira eraldaketa horiek gehien pairatu dituztenak). Garrantzitsua da aintzat hartzea lurraldearen eta ingurumenaren mantenua burutzen duten pertsonen lana; landa-inguruko pertsonen lana, alegia. Pertsona horiek dira (baita hiritarrentzat ere) orain ezinbestekotzat hartzen ditugun guneen zaintzaileak eta haien artisau-funtzioak onartu behar ditugu. Bioaniztasun kulturala, gastronomikoa, landutako landareena eta abar mantentzea izan da eta da landa-munduak burutu duen beste eginkizunetako bat, eta, orain, hori onartzen hasiak gara.

Gaienaurkibidea

• Elikagaien eraldaketa.• Baserriko bizimodua. Lehena eta oraina. • Baserriko bizimoduan, emakumeek duten eginkizuna agerrarazi.

Landa-ingurukoa eta hiri-ingurukoa (hirikoa).

Helburudidaktikoak

• Bizi diren ingurua ezagutu eta baloratu.• Karakterizatu landa-inguruko biztanleen betebeharra (batez ere,

emakumearena) kulturaren transmisioan (jakituria, ezagutza teknikoak…), elikagaien ekoizpenean, lurraldearen egituraketan eta paisaiaren kontserbazioan.

13

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 16: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

• Lurraldeko baliabide naturalak ezagutu, eta bereiztu ingurumena errespetatzen dituzten ustiaketa-ereduak eta adeitsuak ez direnak.

Glosarioa

Landa-ingurua: Landa-gunea dena edo landa-guneari dagokiona. Beraz,landa-ingurua hiri-inguruaren kontrakoa da. Landa lursail zabala da, herrien kanpoaldean dago. Lantzeko lurra, alorrak, laboreak landa-gunearen parte dira. Landa-paisaiak lursail handiak izaten ditu eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak. Hiriko bizimodua zerbitzuen sektore ekonomikoari edota industrialari lotuta badago, landa-mundua behien jezteari, soia ereiteari edota azienda hazteari dago lotuta, besteak beste.

Lurraldea: Ekoizpen-gune komunala eta soziala, lekuko bizipena duena. Hori dela eta, lurraldea egin egiten da, bertan bizi diren pertsonek ematen dioten zentzuaren arabera. Lurraldea horrela ulertuz gero, mamituz joango da, leku hori ulertzeko era guztion era(eta, zergatik ez, era masiboa) den heinean. Ohitura sozialek, eguneroko bizipenek, lekuarekiko atxikimenduak, baita lekuetako aztarna historikoek ere, guztiek eratzen dute lurraldea deritzogun ulertzeko modua. Era horretan, lurraldea da leku bati esanahia (eta “izanahia”) ematea eta esanahi hori pertsonen masa kritiko batek balioetsiko du.

Ingurumena: Ohiko definizioaren arabera, ingurumena izaki bizidun bat inguratu eta bere bizimodua baldintzatzen duen guztia da. Baina zerbait gehiago ere esan dezakegu: elementu artifizialez eta naturalez osatutako sistema dela, euren artean lotura dutela eta gizakiak alda dezakeela.Inguratzen gaituen orok osatzen du ingurumena. Oso garrantzitsua da bera zaintzea, hurrengobelaunaldiek non bizi izan dezaten (nahiz eta hori pertsona batzuei berdin zaien). Ingurumeneanfaktore mota ezberdinak daude, adibidez: fisikoak (klima), biologikoak (edozein bizitza mota, animalia, zein landare) eta, azkenik, faktore ekonomikoak eta sozialak (lana eta eraikuntza, besteak beste).

14

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 17: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.3. Elikagaien ekoizpena. AgroekologiaSarrerateorikoa

Egungonekazaritza-ereduindustrialaAurreko Unitatean aipatu bezala, XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetan elikagaien ekoizpen-ereduak zeharo aldatu ziren. Eskaera handiagoa zen (II. mundu gerraren osteko gosetea eta demografiaren hazkundea direla eta), nekazaritza-eredu tradizionalaren ekoizpen-gaitasuna zalantzan jarri zen.

Industrializazioa heltzeaz batera, produkzio-eredu tradizionalaren aldaketa etorri zen, merkatuaren eskaera berriari aurre egin ahal izateko. Nekazaritza etekin eta inbertsio handiagoak eskatzen zituen industria bihurtu zen; makinariaren eta intsumo kimiko eta petrolioaren deribatuen menpekotasuna gero eta handiagoa izaten hasi zen eta, horrez gain, enpresa pribatuenak ziren hazi hobetuen (tradizionalak baino errentagarriagoak) erabilera ere zabaldu zen. Gaur egun, FAOren iritziz, elikatzeko erabiltzen ziren nekazaritza-barietateen %75 galdu da.

Nekazaritzaren ikusmolde berri horrek (Iraultza Berdea ere deritzona) ez du gosearekin amaitu eta, akuiferoak kutsatu ez ezik, lurraren emankortasuna xahutu(intsektizidak eta bestelako produktu kimikoak gehiegi erabiltzearen ondorioz) eta baserriko bizimoduaren desagerpena ere bultzatu du.

AgroekologiarenaldekoapustuaAgroekologiaren sorrera 70.hamarkadaren erdialderantz eman zen; hastapenetan, diziplina zientifikoa, elikagaiak ekoizteko eredu alternatibotzat jaio zen. Ingurumenaren kontserbazioarekin eta justizia sozialari lotuago dagoen nekazaritza-eredua den heinean, bere ardatza elikagaien ekoizpena ez ezik, ereduaren jasangarritasuna ere bada.Agroekologiak hiru dimentsio handi ditu, eta horien bitartez, elikadura-sistema jasangarriagoetarantz eramango gaituzten trantsizio era ezberdinak lantzen dira.

15

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 18: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

I. Ingurumenaren gaineko arduraIkuspegi honetatik abiatuz, kalitaterik oneneko elikagaiak lortzea du helburu, ingurumena eta lurraren emankortasuna errespetatuz, baliabideen erabilera ezinhobez eta produktu kimikorik erabili gabe.Ekosistemak ondo badabiltza, bere elementu guztien arteko oreka ematen da, baliabideak erarik eraginkorreneanerabiltzen dituztenean gertatzen da hori, alegia. Hori dela eta, nekazaritza ekologikoa bioaniztasuna handitzen saiatzen da, hainbat teknika ezberdinen bitartez: laboreen txandaketaz, asoziazioz edota ortuetan bertan intsektu plagajaleen habia diren basalandaredia edota heskaiak jarriz. Bere gako handi bat hazi autoktonoak dira, zeren eta lekuko haziak askoz hobeto daude moldatuta kulturari eta inguruari.

II. Komertzializazio bide laburrak.Bertokomerkatuak berpiztea beharrezkoa bezain gomendagarria da, ikuspuntu sozialetik, kulturaletik eta ekonomikotik. Horrek dakarrena da landa-inguruko lekuko ekonomiak dinamizatzea, lanpostuak sortzea, elikagai osasuntsuak, lekukoak eta sasoikoak eskuratzea, ingurumenarekin adeitsuagoa izatea eta pertsona ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak indartzea.

III. Landa-komunitateen bideragarritasuna eta baserriko bizimoduari errespetua.Ereduaren jasangarritasuna lortze aldera, ezinbesteko gakoa da jakintza tradizionalen berreskuratzea. Sistema tradizionalek inguruan zituzten baliabideak askoz gehiago erabiltzen zituzten, euren laborantza-sistemak garatzerako orduan, aldi berean, beharra bera dohain bihurtuz.Testuinguru honetan, garrantzitsua da emakumeen ekarpenak baloratzea. Oinarri patriarkaleko sistema sozialak, urteetan zehar, emakumeaeta berak egindako lana ikusezin bihurtu ditu: bai baserriko lana (ordaindua, zein familiaren autokontsumorako bideratutakoa); bai etxeko lana eta senideen zaintza-lana; bai kulturaren transmisio-lana.

16

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 19: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Gaienaurkibidea

• Eredu industriala eta eredu agroekologikoa.• Ziklo naturalei errespetua. Bioaniztasuna. • Kutsadura. Baliabideen agortzea.• Jakintza tradizionalen berreskuratzea. • Oinarrizko banaketa-bideak eta elikagaien komertzializazioa.

Helburudidaktikoak

• Elikagaien ekoizpen-ereduak ezagutu (industriala eta agroekologikoa) eta euren arteko aldeak bereiztu.

• Ezagutu egungo eredu industrialak duen eragina ingurumenaren gainean, pertsonen osasunean eta baserriko bizimodu tradizionalean.

• Agroekologiaren logika ezagutu eta bereiztu bere ezaugarri nagusiak.

Glosarioa

Bioaniztasuna: Bioaniztasuna edo aniztasun biologikoa biziaren barietatea edo aldaera da. Kontzeptu berri honek antolaketa biologikoaren maila ezberdinak hartzen ditu kontuan. Izan ere, honako maila guzti hauek hartzen ditu baitan: leku zehatz batean bizi diren landare-espezieen aniztasuna, animaliena, onddoena eta mikroorganismoena; beraien guztien aldaera genetikoak; espezie horiek parte diren ekosistemak; eta ekosistema horiek kokatzen diren paisaia edo eremua. Horrezaz gain, bere baitan hartzen ditu gene, espezie, ekosistema eta paisaia mailan ematen diren prozesu ekologiko eta ebolutiboak.

17

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 20: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Nekazaritza industriala/Agronegozioa: Agroindustria nekazaritzaren eta elikaduraren industrializazio-prozesua adierazteko erabiltzen da; agronegozioa, berriz, prozesu hori gobernatzen dutenei erreferentzia egiteko. Agroindustriaren bestedefinizio bat: nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta baso- eta arrantza-aberastasunaren produktuak maila handian komertzializatzen duten industria-adarrak (bestalde, komertzializazio hori zuzenean, zein eraldaketa industrialaren ondoren egin daiteke). Era berean, agronegozioa zera litzateke: elika-kate industriala kontrolatzen duten enpresa taldea.

Baserritarra edo nekazaria. Nekazalgoa: Kontzeptu hau kategoria sozialaren baitan ulertu behar da, eta zehatz mehatz,subjektu sozialaren baitan. Hau da, sistema-sozialean duen kokapenari erantzuten dio eta sistema horretan duen mailari,alderdi hauek kontuan izanik: ekonomikoa, politikoa, kulturala, botere- edo menpekotasun-maila, besteak beste. Beraz, Nekazarien Eskubideen Deklarazioaren arabera: nekazaria lurraren emakumea ala gizona da, lurrarekin eta naturarekin harreman zuzena eta berezia duena; harreman hori elikagaiak edota beste nekazaritza-produktu batzuk ekoiztetik datorkio. Baserritarrak eurak dira lurra lantzen dutenak; batez ere, lanaren antolaketa familia mailakoa eta maila txikiko antolaketa izaten da. Baserritarrak tradizionalki lekuan lekuko komunitateetan daude integratutaeta bertako ingurune naturala eta sistema agroekologikoak zaintzen dituzte. Beraz, termino hau nekazaritzaz, abeltzaintzaz, transhumantziazedota nekazaritzarekin zerikusia duten artisautzaz (edo antzeko beste eginkizun batzuk) arduratzen den edozein pertsonarentzako erabil daiteke. Horrek bere baitan hartzen ditu lurra lantzen duten pertsona indigenak eta lurrik gabeko pertsonak.

18

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 21: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.4. Kontsumo arduratsuaSarrerateorikoa

Eskuratzen diren ondasunek eragiten dituzten ondorio sozialak, ingurumenaren gainekoak eta etikoak ezagututa egiten den kontsumoa. Era honetan kontsumitzen duenpertsonak ez du baloratzen produktuaren kalitateaedota salneurria bakarrik (maila pertsonaleko elementuak), elementu kolektiboak ere hartzen baititu kontuan: ingurumenaren jasangarritasuna eta ondasun eta elikagai-ekoizleek duten eskubidea justizia soziala bermatuta izateko. Herritarrek ahalmen osoa dute bere kontsumoa presio-tresna bilakatzeko, berme sozial, ingurumenaren gainekoak eta lan-berme zehatz batzuk betetzen dituzten zerbitzu eta gaiak aurkeztuz.

JanariarekinezdajolastenUnitate didaktiko honen ardatza elikagaien kontsumo arduratsua da. Horretarako, jakinbeharradago, gaur egun, janaria besteedozein merkantziatzat jotzen dela; oinarrizko giza eskubidea bada ere, ez da munduko populazio guztiarentzat eskuragarria. Harritzeko moduko datua da, gure planetan,munduko populazio osoa elikatzeko beste ekoizten dela… Are gehiago: berez, mundu osoko populazioa eta erdi3 elikatzeko beste ekoizten da. Beraz, munduko gosea ez da arazo teknikoa, politikoa baizik.Gutariko gehienok egunerokotasunak itota bizi gara, eta ahalegin handiegia iruditzen zaigu denborarik ematea kontsumitzen ditugun elikagaien jatorriari eta elaborazioari buruz ikertzen ibiltzea. Mendebaldeko bizimoduak ezartzen dituen eguneroko premiak eta ordutegi-estutasunak bat datoz saltoki handietan aurkitzen ditugun eskaintza zabal eta erosoekin.Gure lan-ordutegiei ezin hobeto moldatzen diren ordutegiekin, haien ateak zabaltzen dituzte saltoki erraldoiek, haien kale, etorbide eta

3 Ikus, adibidez: : http://www.un.org/es/sustainablefuture/pdf/Rio+20_FS_Food_SP.pdf. Edota: http://www.oajnu.org/wp-content/uploads/2012/03/El-mercado-alimentario-mundial-el-rol-de-las-EMN-en-la-producci%C3%B3n-y-distribuci%C3%B3n-de-alimentos-en-los-PVD.pdf

19

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 22: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4 Ikus, adibidez: http://comerciojusto.org/wp-content/uploads/2011/12/B15_OCT_Grandesuperficies.pdf

autopista bete janari prest. Hain daude beteta, ezinezkoa da dena kontsumitzea; izan ere, ez da kontsumitzen. Jakin badakigu ere, egun, halako saltokietan egoera onean dagoen janariaren zati bat xahutu egiten dela.

Analisi honetan, komenigarria da publizitatearen jarrera ere kontuan izatea, produktua bera bezain garrantzitsua edo gehiago. Merezi du, beraz, publizitatearen fenomenoa aztertzea eta ikuspegi kritikoz lantzea.

Elikagaien“superprodukzioa”Baserritarrek, printzipioz, jaten dugunaren zati handi bat ekoizten dute; askotan, elikagaien salmenta- eta banaketa-egituren ildoei men egin behar izaten diete. Egitura horiek izaten dira salneurria ezartzeaz gain, maiz, merkantzia kantitatea ere markatzen dutenak. Eta hortxe nabaritzen da, hein handi batean, kostua eta balioaren arteko aldea. Nekazaritza-eredu industrialak, maila handian eta monolaborantzan egindakoelikagaien ekoizpenak, hauxe dakar: lur landuen kopurua handitzea; hazkuntza arina eta, ustez, kontrolatua; intsumo zerrenda luze eta kaltegarria; eta baliabide naturalen gehiegizko erabilera, luzera jota, jasangaitza dena. Asko eta askoren ustez, sistema horrek ez du eskrupulurik egungo elikagai-eskaerari erantzuteko orduan.Bidegabekeria soziala

Eskema honi jarraituz, joera aberastasuna esku gutxiren artean banatzea da. Hori, banaketa-bide handien kasuan, egia bezain frogagarria da (hortxe ditugu datu ofizialak4). Eta egia bezain frogagarria ere bada multinazional handiek gure kontsumo-ereduen gain duten gehiegizko kontrola.

Aberastasuna gutxi batzuen esku egoteak baztertu egiten du herrien erabakitzeko eskubidea: zein diren elikagaien ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo- politika egokienak erabakitzeko eskubidea, alegia. Zer esanik ez, ez da komeni erabaki horietan ekoizleek parte hartzea: baserritarrak, ganaduzaleak, arrantzaleak…

20

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 23: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

AldaketarakoaukeraKontsumo arduratsua egiteko, zer kontsumituko dugun aukeratzen jakin behar da. Horrek eskatzen du, aldez aurretik, elikagaiek jasaten dituzten fase ezberdinen gaineko ezagutza. Kontsumitzaileak garen heinean, gardentasun hori eskatzeko eskubide osoa dugu. Beraz, soilik informazio hori dugunean, horren inguruko erabakiak benetan libreki hartuko ditugu.

Kontsumo arduratsuaren aldeko apustua ez da kontu makala, ezta erraza ere. Aldez aurretik hausnartzea eta planifikatzea eskatzen du. Betiko dendak, kontsumo-taldeak, salmenta zuzena egiten duten ustiaketak, artisau-elaborazioa, gure amamen jakintzen berreskuratzea… eredu menderatzaileari aurre egiteko alternatiba onak izan daitezke.

Laburbilduz, egon badagoesakune erraza, praktikatu eta zabaldu beharreko esakunea; gure, gure herrien, gure jendearen eta, orohar, planeta osoaren osasunaren eta ongizatearen alde egiten lagunduko digun esakunea: komenigarria da ahalik eta gutxien kontsumitzea beren jatorrizko izaera naturaletik eta ekoizpen-tokitik urrun dauden produktuak. Gaienaurkibidea

• Elikagai-beharrak eta beharrezkoa ez den kontsumoa• Elikagai “kilometrikoak” (ingurumenaren eta jendartearen

gaineko eragina) eta lekuan ekoiztutako elikagaiak. Saltokihandiak eta bertako merkatuak.

• Elikadura bidegabekeria eta ezberdinkeria. Ipar eta Hegoaren arteko aldeak.

• Publizitatearen estrategiak.

Helburudidaktikoak• Ezagutu kontsumo masiboak duen eragina ingurumenaren eta

jendartearen gainean, baita kontsumo arduratsu mota ezberdinak ere.

21

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 24: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

• Ezagutu merkataritza txikiaren tokiko ekimenak. • Elikaduraren inguruan ematen direnezberdinkeria globalak

ezagutu. Ulertu “elikadura” nozioa eskubide bezala. • Publizitateak gure kontsumo-ohituretan duen eraginez jabetu,

ikuspuntu kritikoz.

Glosarioa

Kontsumo-taldeak: Segurtasunez eta modu osasuntsuan elikatzeko helburuarekin elkartzen den pertsona taldea. Produktuak ekoizleari zuzenean eskatzen dizkiete, bitartekariak ekidin eta produktuagatik bidezko salneurria ordaintzen dute. Beti ere, agroekologia eta bidezko merkataritza bezalako printzipioetan oinarritzen dira. Mota askotarikoak daude eta edozein auzotan aurki daitezke5.

Komertzializazio-bide laburra: Ekoizle eta kontsumitzailearen artean bitartekari bakarra dagoen edozein merkaturatze-eredu. Bitartekaririk ez badago, zuzeneko salmenta da. Adibide batzuk aipatzearren: ekoizleen merkatuak, kontsumo-taldeak, etxera zuzenean heltzen diren kutxa-sistema, denda espezializatuak edo lekuko produktuak saltzen dituzten dendak, ostalaritza edo jantoki kolektiboak. Gehiago ikusteko, “Ekoizleak eta Kontsumitzaileak” atalean, eskumako zutabean.

Elikagai Kilometrikoak: Kilometro kopuru handia egiten dute ekoizten diren tokitik jango diren tokira heltzeko. Ondorioz, CO2 kantitate handia izurtzen dute, bai bere ekoizpenean, bai bere banaketan6.

5Kontsumo-taldeen inguruko Esther Vivasen artikulua : http://esthervivas.com/2010/03/02/consumo-agroecologico-una-opcion-politica/6Ikustxostena« Alimentos Kilométricos: Las Emisiones de CO2 por importación de alimentos en el Estado Español» Amigos de la Tierra 2013. http://issuu.com/ami-gos_de_la_tierra_esp/docs/informe_alimentoskm

22

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 25: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.5. Genero ekitateaSarrerateorikoa

Elikadura-burujabetzaren proposamenak ezartzen duenez, genero ekitate barik, ez dago horrelako burujabetza izaterik. Herrien aukeratzeko eskubideak exijitzen du: alde batetik, herriek eurek erabaki ahal izatea elikadura- eta ekoizpen-sistema; eta, bestetik, elikagaiak ekoizten dituzten pertsonek bermatuta izatea lurra, lurraldeak, ura, haziak, azienda eta bioaniztasuna ekuratzeko ahalmena. Testuinguru horretan, elikadura-burujabetzak harreman sozial berrien eraketa dakar; gainera, harreman horiek zapalketarik gabekoak dira eta ez dute ezberdinkeriarik egiten emakume eta gizonen artean, herrien artean, talde etnikoen artean, belaunaldien artean, ezta klase sozialen artean ere7.

Oraindik ere badaudegenero ezberdinkeriasustatzen eta mantentzen duten hainbat faktore soziokultural eta ekonomiko. Landa-inguruan, sexuaren araberako lan-banaketak emakumeari esleitzen dizkio etxeko lana eta familiaren zaintza (batez ere, umeen hazkuntza eta adinekoen eta menpekotasun egoeran daudenpertsonen ardura). Horrekin batera, lantzat hartzen ez diren beste hainbat behar esleitzen zaizkio: jeztea, lan handiko momentuetan laguntzea (uzta-bilketan, adibidez), etxeko hegaztien zaintza, autokontsumorako ortuen zaintza.

Etxeko esparrua emakumeari esleitzen bazaio, gizonari,eremu publikoa; haien betebeharra da lurraren kudeaketa ekonomikoa eta ekoizpenaren salmenta. Soldatapekolanari erreparatzen badiogu, elikagai-industrian, emakumeen lan-baldintzak, askotan, eskasagoak dira: sasoian sasoiko lanak egiten dituzte edo lanaldi partzialeko jarduera ezberdinak bateragarri egiten dituzte. Egoera hori agerian uzten duen sineskera da gizona dela familia mantentzen duena; eta, aitzitik, emakumeak lortutako diru-sarrera, askotan, “laguntza” osagarritzat baino ez da hartzen.7 Nyéléniko Deklarazioa, Mali, 2007: http://www.nyeleni.org/spip.php?article291

23

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 26: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Arlo kulturalean, berriz, emakume baserritarrak, oraindik ere, jasaten ditu historian zehar bere eginkizunei garrantzirik ez emateak (ez-agerrarazteak) eragindako kalteak. Emakumeak izan dira nekazaritzaren eta elikaduraren inguruko jakintzaren eta ezagutzaren transmisoreak, askotan, ahozko transmisoreak, gainera. Ezagutza eta jakintza horiei behar besteko balioa eta garrantzia emateak (agerrarazteak), patriarkatuak eragindako estereotipoen aldaketa ekarriko du. Modu horretan, jendartearen subjektu aktibotzat hartuko ditugu emakumeak.

Bestalde, arlo ekonomikoan, nabarmendu behar dugu emakumeak jasandako bazterkeria lurraren jabetzari eta kontrolari dagokionez. FAOren datuen arabera, mundu mailan, lurraren jabetzaren %1 besterik ez dago emakumeen esku. Jabetza hori da gako nagusia emakumeen autonomia eta ahalduntzea lortzeko, baita euren eta euren familien eskubide ekonomiko eta sozialak defendatzeko ere. Emakumeen jarduera produktiboaagerrarazteko, nahitaezkoa da, legediari dagokionez, garatutako kotitulartasun-sistemak genero berdintasun erreal bihurtzea, jabetzaren banaketari dagokionez.

Genero ekitatearen alde egindako gure lanak, errealitate ez hain faltsutua erakutsi beharko luke: emakumearen lana agerraraziko duen errealitatea; eginkizun batzuek behar besteko garrantzia duten errealitatea (etxeko lanak edota lan ezordainduak). Hala eta guztiz ere, hori ez da nahikoa ikasleen jarrera benetan aldatu nahi bada. Apur bat haratago heldu nahi izanez gero, beharrezkoa da, irakasleak garen heinean, umeekiko ditugun ideien, itxaropenen eta sineskera inkontzienteen inguruko aurre-lanketa egitea. Hezkuntzak, eta zehatzago eskolak, umeen hazkuntza sustatzeko gaitasun handia du, haiengaitasun potentzial guztiak garatzeko (ala, aitzitik, haurtzarotik, jada, mugatzeko). Ikasgelan egindako etengabeko lanak (estereotipoak eta genero-rolak deseraikitzeko) aukera ematen du neskak zein mutilak identifikatu daitezentradizionalki sexu bati ala besteari egokitu zaizkion gaitasun eta eginkizunekin.Era horretan, eskola espazio kritikoa izan daiteke, non genero ezberdinkerien errepikapenak geldiaraziko diren, eta, ondorioz, berdintasunezko eta bidezko munduaren alde egingo den.

24

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 27: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Gaienaurkibidea

• Sexuaren eta generoaren arteko bereizketa kontzeptuala.• Genero rolak, estereotipoak eta ezberdinkeriak (lehena eta

oraina).• Emakumeen zeregina etxeko esparruan eta esparru sozialean.• Emakume baserritarren ekarpena nekazaritzaren eta elikaduraren

ezagutzan.

Helburudidaktikoak

• Barneratu jarrera eta pentsaera kritikoak eta berdintasun handiagokoak generoarekiko.

• Ezagutu eta baloratu emakumeen transmisio-lana kultura mailan, eta jendarteari egindakoekarpena.

• (Hirugarren zikloa) Bereiztu sexu (biologian: gizon/emakume) eta genero nozioenartean (ezaugarri soziokulturala: maskulinoa/femeninoa).

Glosarioa

Sexua: Emakumearen eta gizonaren arteko ezberdintasun biologikoez ari da.

Generoa: Emakume eta gizonen artean sozialki eraikitako ezberdintasunak; biologia dute oinarri eta gizonen eta emakumeen arteko rol eta estatus ezberdinak ditu ondorio.

Patriarkatua: Gizonaren autoritatean eta lidergoan oinarritutako antolaketa politikoa, ekonomikoa, erlijiosoa eta soziala.

Sexuaren araberako lan-banaketa: Betebeharren banaketa soziala sexua zein den kontuan izanik egitean datza.Testuinguru horren barruan, gizonari dagozkio sozialki ondoen baloratutakoak eta prestigiotsuenak diren ekintzak (lan ordaindua, bizitza politikoan eta publikoan parte-hartzea, besteak beste). Aitzitik, sozialki eta ekonomikoki hain baloratuak ez diren eginkizunak dira emakumeari

25

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 28: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

egokitzen zaizkionak (esaterako,etxeko lanak eta haur eta nagusien zaintza).

Genero estereotipoak: Gizon eta emakumeen ezaugarrien inguruko ideia oso sinplistak, baina aldi berean, oso barneratuak.

Genero rolak: Kultura batek sexu bakoitzari egokitzen dizkion eginkizun eta jarduerak.

Genero harremanak: Jendarte batek darabiltzan tresnak eskubideak,betebeharrak eta identitateak (maskulinoa eta femeninoa) definitzeko eta gizon eta emakumeen arteko harreman sozialak ezartzeko.

Hizkuntza inklusiboa/ez sexista: Pertsonen gaineko irudi ekitatiboagoa eta ez estereotipatua sustatzea du helburu. Kontuan hartu behar dugu hizkuntza jendarteak eraikitzen duela. Ondorioz, alde batetik, gure kulturak oraindik ere ditugun aurreiritzi sexistak islatzen ditu; eta, bestetik, munduari begiratzeko modua ere baldintzatzen du. Beraz, hizkuntza inklusiboakemakumeen agerraraztearen aldeko apustua egiten du, eta hizkuntza bera bazterkeria-tresna izatea ekiditen du.

Feminismoak: Ideologia eta mugimendu politiko, kultural eta ekonomiko heterogeneroen multzoa da eta emakume eta gizonen arteko eskubideen berdintasuna lortzea du helburu.

26

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 29: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Lehen hezkuntzako ikasleekin aurrez aldetik aipatutako gaiak lantzea, elikadura-burujabetzaren ikuspuntutik. Gida honen bigarren zatian proposatutako ekintzak garatuz, ikasleek gaitasun, jarrera eta trebetasun batzuk eskuratzea lor dezakete. Horietako batzuk, beste ikaskuntza-arlo batzuetatik sustatzen badira ere, beste batzuk, ordea, bereziki indartuak dira.Guk proposatutako ekintzen bitartez, ondoren zerrendatuko ditugun gaitasun guztiak indartuko dituzte:

4.1. Gaitasun linguistikoa• Ahozko interakzioan komunikatzeko trebetasuna lortu, landutako

gaiekin lotura duen hiztegia era egokian erabiliz. • Ahozko eta idatzizko testuak sortu, era ordenatuan eta garbian

komunikatu ahal izateko bere errealitate hurbilenaren inguruko ideiak, sentimenduak, esperientziak eta iritziak.

• Gertaera eta iritzien arteko bereizketa egin, eta landutako gaien inguruko testuetan agertuko diren mezu ez esplizituak interpretatu.

• Hizkuntzaren erabilera sozialaren eta komertzialaren inguruko ulermena landu, estereotipo linguistikoak saihesteko asmoz.

4.2. Gaitasun matematikoa• Kantitate-, tamaina-, espazio- eta denbora-zenbatzaile

oinarrizkoak identifikatu (elikadurarekin lotura dutenak), eta horiek erabili (adibidez, eskolako baratze ekologikoan).

• Arazo errealei erantzuna emanez, ezagutza eta trebetasun matematikoak landu. Estimazioak, kalkuluak, batezbestekoak eta baliokidetasunak egin, neurri ezberdinak era praktikoan eta erakargarrian erabiliz (adibidez, eskolako baratze ekologikoan).

4. Gaitasunak

27

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 30: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.3. Gaitasun digitala• Landutako gaiekin zerikusia duen informazioa bilatu eta antolatu,

informazioaren teknologienbidez.• Hizkuntza mota ezberdinak erabili (testuala, zenbakizkoa,

ikonokoa, bisuala, grafikoa eta soinu-hizkuntza), jardundako gaiak lantzeko.

4.4. Ingurumen fisikoaren ezagupenerako gaitasuna• Gertakari bat ematearen arrazoi eta ondorio anitzak identifikatu

eta bereiztu, baita eragileen eta errealitate sozialen arteko harremanak ere.

• Haien errealitate ekonomiko eta produktibo gertuenaren alderdi erabakigarriak identifikatu, baita gizakiok naturan uzten dugun aztarna ere.Zatiak osoaren parte bezala ulertu, osotasun horren oreka jasangarritasuna izanik.

• Haien jarrerek eta jokaerek ingurumenaren gainean duten eraginaz jabetu.

• Ezagutu eta barneratu ingurumenaren gaineko errespetua eta euren inguru naturalaren bioaniztasunaren kontserbazioa sustatzen duten ekintzak, haien eguneroko bizitzan erabiltzeko.

4.5. Herri- eta jendarte-gaitasuna• Zentzu kritikoa landu, ibili diren gaiekin erlazionatutako errealitate

eta fenomeno sozialen bitartez (ezberdinkeria, pobrezia, generoa, elikadura eta abar).

• Printzipio horiekin koherenteak diren ekimenetan partehartu (esaterako, elikagai ekologikoen ekoizpena) eta inguruaren gaineko eta besteenganako errespetua eta elkarkidetza garatu.

• Arau kolektiboen eraketan partehartu eta horiek errespetatu. Ulertu oinarrizko giza eskubideen logika (elikadura, adibidez).

28

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 31: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

• Zalantzan jarri generoaren inguruko estereotipoak eta rolak. Barneratu sexuen arteko berdintasun handiagoko bizikidetza-harremanak (eskolan bertan eta kanpoan).

• Zalantzan jarri arrazakerian edota klasismoan oinarritutako ideiak eta jokabideak.

4.6. Gaitasunkulturala eta artistikoa• Ezagutu eta balioa eman landutako gaiekin lotura duten

adierazpen kulturalak (gastronomia, jakintza tradizionalak, produktuak, lekuko haziak…).

• Inguruko kultura sustatzen duten ekimenetan partehartu.• Teknika eta materialplastikoak erabili, ikaskuntza-edukiak

ulertzeko eta adierazteko.• Haien herrietako ondare artistikoa, kulturala eta bioaniztasuna

ezagutu eta kontserbazioan lagundu (flora, fauna, gastronomia, musika, dantza, ogibideak…)

4.7. Ikasten ikasteko gaitasuna• Egoera gatazkatsuen inguruko hausnarketa egin; kausa-efektu

erlazioa egin eta alternatibak bilatu eta erabakiak hartu.• Ikaskuntza kooperatiboa eta elkarlanerako dinamikakezagutu

(ideia eta konponbideak sortzeko helburuarekin).• Gertakari sozialak ulertzeko azalpen arrazionalak bilatu,

aztertutako informazioari esker, ondorio edo deliberamenduak atera.

• Norberaren ideiak eta iritziak besteenekin alderatu, ahozko ekintza eta mahai-inguruen bidez.

29

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 32: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.8 Autonomia pertsonaleko gaitasuna• Erantzukizunak eta erabakiak hartu proposatutako ekintzetako

erabakitze-prozesuen gainean (esate baterako, eskola baratzean). • Helburu zehatzak finkatu (banakakoak eta taldekakoak) jarduerak

burutzeko.• Eguneroko jokabidean hobetzeko aukerak aztertu (beste

pertsonekiko, elikaduraren inguruan, kontsumoaren gainean…) eta ideia horiek burutu.

• Autonomia eta norbere irizpidea izaten hasi, eta haien ekintzen motibazioak eta ondorioak zeintzuk direnez jabetu.

30

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 33: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

5. MetodologiaTalde-lana

Gure iritziz, proposatutako jarduera gehienak garatzeko erarik egokiena aktiboa eta parte-hartzailea da; ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista izan behar du eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak pertsonalizatzeko joera izan behar du.

Proposamen didaktiko honetan talde-lanaz baliatzen gara sarri, gurez ustez, autonomia, harreman adeitsuak eta, noski, talde-lana sustatzen dituelako. Mota honetako ekintzetan garrantzitsua da kontuan izatea sexuen arteko oreka eta haien arteko eginkizunen banaketa.

Era berean, funtsezkoa da ikaslearen autonomia sustatzea eta arazoak konpontzeko eta informazioa bilatzeko duen gaitasuna, bere jarreraren garapena ere indartuz.

Inguruarekinharremana

Hemen proposatutako unitate didaktikoak bere ingurura eginda dagoen eskolara zuzenduak dira. Ikaskuntza-prozesua indartu egiten da, ikasleek ikusi ahala haien eskola-lanari esker, inguru soziala eta, bereziki, familiakoa, aztertu, ulertu eta horietan parte hartu ahal dutela. Horrexegatik, hain zuzen ere, ekintza askok ikasleak bultzatzen dituzte haien guraso eta aitona-amonen jakintza eta ezagutzetara jotzera, informazioa era sistematikoan galdetuz eta jasoz. Era berean, eskolatik kanpoko bisitak ere aurreikusi dira: dendetara, merkatuetara, ekoizpen-zentroetara, artisau-tailerretara…Irteera horien helburua da, ondoren, eskolan sakontzea beraietan ikusi eta ikasitakoa. Bestalde, ikasleei begira, motibagarria da jakitea haien lanaren emaitza bizi diren jendartean erabilgarria eta interesgarria izan daitekela. Hori dela eta, komenigarria da, ahal den heinean, erakusketak, festak eta jardunaldiak antolatzea, eskolako jarduera

31

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 34: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

batzuen emaitzak publikoari erakusteko asmoz. Horren adibide argia eskolako baratze ekologikoa izan daiteke.

Iraupena

Gida honetan proposatutako lana ez da, inolaz ere, ekintza edo jarduera itxi batzuen multzoa. Aitzitik, irakasleek egokituko dute ikasleen, eskolaren eta momentuaren errealitate zehatza kontuan izanik. Esan bezala, landutako gaiak gehiago ala gutxiago sakon daitezke eta irakasleak berak erabakiko du proposatutako jarduerak sinplifikatu edo zabaldu behar diren.

Iradokizun gisa, gidak unitate didaktikoak ordena zehatz batean ematen ditu,ikasleen garapen kognitiboa eta konplexutasuna kontuan izanda landu daitezen (hurbilenetik eta sentsorialki pertzepziozkoenetik hasita, eta abstraktuenera eta haienerrealitatetik urrunenera abiatuz). Elikaduratik hasiko gara, gertua eta bizipenetan oinarritutakoa, horixe da lehenengo ziklorako proposatutako gaia. Bigarren ziklorako errealitate zabalagoaproposatzen da: ikasleen inguru soziala, printzipioz, landa-ingurua (hala ere, badago aukera hiri-inguruan lantzeko). Hirugarren ziklorako bi unitate didaktiko proposatu dira: alde batetik, elikagaien ekoizpenaren azterketa (bi antolaketa-eredu erabiliz: nekazaritza ekologikoa eta egun nagusi den nekazaritza industriala); eta bestetik, kontsumoaren eta publizitatearen inguruko hausnarketa.

Azken gai-multzoak, genero ekitatearen ingurukoak, eskaintzen dituen jarduerak lehen hezkuntzan zehar burutzeko dira. Jarduera zehatz batzuk proposatzen badira ere (bat lehenengo zikloan, beste bat bigarrenean eta bi hirugarrenean), uste osoa dugu zeharkako eran, inplizituki, barneratu beharreko kontua dela, eskolako jarduera guztietan eta hezkuntza-etapa osoan zehar.

Proposamen hau beste era batean antolatu nahiko bazenu (adibidez, ziklo edo maila berarekin unitate didaktiko guztiak lantzea), beharrezkoa izango da egokitzapena egitea (ikasleak nortzuk diren kontuan hartuz; jarduera bera apur bat sinplifikatuz eta denbora

32

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 35: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

33

gehiago eskainiz; edo, aldiz, apur bat gehiago aberastuz eta ikaskuntza-eremu batzuetara lotuz).

Izugarria interesgarria da maila ezberdinetako ikasgelen arteko elkarlana, ikuspegi pedagogikoari dagokionez, bai txikienentzat, bai nagusienentzat. Hori dela eta, gai-multzo bakoitzeko, helburu hori duen jarduera bana aurreikusi da.

Gida didaktikoak jarduera bakoitza burutzeko beharko litzatekeen gutxi gorabeherako denbora estimatzen du. Estimazio hori, “komenigarriak liratekeen saioetan” ematen da. Askok saio bakarra beharko lukete. Aldiz, ikasleek senideei galdetu behar dietenean edo eskolatik kanpo azterketaren bat egitea eskatzen zaienean, bi saio gomendatzen dira, aste beteko aldearekin. Amaitzeko, beste jarduera batzuk hilabetez, hiru hilabetez edo luzaroago aritzeko dira (esaterako, herriko berrien inguruko horma-irudia egitea edo eskola baratze ekologikoa diseinatzea eta burutzea).

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 36: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Unitate didaktikoak ikastetxeko programazio kurrikularrean sartzean, ebaluaziorako mekanismoak ere proposatu ditugu. Horien bitartez, baloratu ahal izango da zein punturaino barneratu dituzten ikasleek landutako ezagutzak eta gaitasunak –orokorrak eta zehatzak–.

Dudarik gabe, jarduera hauen ebaluazioa ebaluazioorokorrean integratuko da, curriculum eremu guztietarako erabilitako horretan. Lehen hezkuntzan ebaluazioaketengabekoa izan behar badu ere, horrek ez du esan nahi momentu zehatz batzuetan, alderdi zehatz batzuk ebaluatu ezin direnik(aurrez aldetik planifikatutaeta talde osoari begira). Horiek horrela, behaketa jarraitua, ekintza bereziekin tartekatuko da, ezagutza eta trebetasun batzuk bereganatu diren jakiteko asmoz. Unitate bakoitzarekin indartuko diren gaitasunak gero eta konplexuagoak izango dira, baita horiek menperatu dituzten jakiteko erak ere.

Gida honetan iradokitako ebaluazio-jarduerek bide ezberdinak planteatzen dituzte: eguneroko behaketa, irakasleak egindako estimazioobjektiboa, autoebaluazioa eta talde-ebaluazioa(kolektiboa, ikasleek egindakoa). Unitate didaktiko guztiak berdin hasiko dira: orain arte gaiaz dakiten guztiaz bateratze-lana eginez; momentu horretan, interesgarria da zehaztea zeintzuk diren gaiaren inguruan egin beharreko galderak. Ikaskuntza-prozesua zenbat eta ikuspegi orokorragoan integratua egon eta esanguratsuagoa izan, orduan eta hobeto barneratuko dira ezagutzak eta orduan eta hobeto erabiliko dira beste testuinguru batzuetan.

Jarduerek aurrera egin ahala, irakasleak umeen aurrerapenen eta oztopoen behaketa egin eta oharrak hartuko ditu. Lantzean behin, ikasitakoaz ariketa laburrak egingo zaizkie, era egokian bereganatzen ari diren ikusteko. Beste batzuetan, haien prozesua aztertzeko eskatuko zaie eta, euren hitzak erabiliz, unitate didaktikoan ustez ikasitakoa azal dezatela, baita korapilatsua iruditzen zaien hori ere.

6. Ebaluazioa

34

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 37: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Azkenik, oso eraginkorra izaten da haien ikaskideen lanaren balorazioa egitea. Horrek behartzen ditu: alde batetik, elkarren artean eztabaidatzera, unitatearen oinarrizko helburuak zeintzuk diren argitzeko; eta bestetik, adostasuna lortzera, ebaluazio-irizpideak zehazteko (ebaluatuko den taldea edo pertsona ikasitakoa argi azaltzeko gai bada, emaitza materialak argiak eta erakargarriak dira; lan handia egin izan badu; arin egin izan badu; beste pertsona eta talde batzuekin elkarlanean aritzeko gai izan den…). Esperientzia guzti horiek lagungarriak dira ikasleak, progresiboki jabe daitezen ikaskuntza-prozesuen bidez lortu nahi denaz.

Unitate didaktikoak guk proposatu bezala landuko dituzten eskola eta irakasleentzat, honako hau gomendatzen dizuegu, esperientziaren eragina baloratu aldera: ikasturte hasieran, Gidako gaien edukien inguruko galdera batzuk klasera ekarri, erantzunak batu eta, ikasturte amaieran, galdera berbera horiek klaseratu. Era horretan, egiaztatu ahal izango dugu ikasleek hobeto ulertzen duten eta Gidan landutako elikagaien gaiekiko erantzukizun eta kontzientzia handiagoa bereganatu duten.

35

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 38: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Unitate Didaktikoak Gaien aurkibidea Helburu didaktikoak Ikasketak

1. Elikadura osasuntsua

• Elikadura-ohitura osasuntsuak.• Elikagaien jatorria eta sasoikotasuna.• Elikagaien lekuko barietateak.• Gosea eta gehiegikeriazko elikadura.

• Elikagai ezberdinen artean bereiztu (ontziratuak, freskoak, sasoikoak, tokikoak).

• Elikadura-ohitura osasuntsuak ezagutu (elikagaia proteikoak, barazkiak…).

• Bertoko elikagai mota ezberdinak ezagutu: ekoizteko era, ezaugarriak…

• Ezagutu elikadura-behar ezberdinak eta munduan elikadurarekin erlazionatutako arazoak: gosea eta gehiegikeriazko elikadura.

0. Zer dakigu?1.1. Zer jaten dudan. 1.2. Nondik dator jaten dudana?1.3. Iragarkiak1.4. Errezeta liburua egingo dugu1.5 Errezeta liburua erabiliko dugu(aukeran).

2. Landa-ingurua.

• Elikagaien eraldaketa.• Baserriko bizimodua (lehena eta oraina).• Landa-ingurukobizimoduan emakumearen eginkizuna

agerrarazi.• Landa-ingurua eta hiri-ingurua.

• Bizi diren ingurua ezagutu eta baloratu.• Karakterizatu landa-inguruko biztanleen lana (eta, bereziki,

emakumearen eginkizuna) kulturaren transmisioan (jakintzak, ezagutza teknikoak…), elikagaien ekoizpenean, lurraldearen egituraketan eta paisaiaren kontserbazioan.

• Lurraldeko baliabide naturalak ezagutu, eta bereiztu bertan ematen diren ekoizpenen artean, ingurumenarekin adeitsuak direnak eta ez direnak.

0. Zer dakigu?2.1. Zelan egiten ditugu elikagaiak? Ogia, gazta eta olioa.2.2. Zelan aldatu garen!2.3. Zer egiten dugu gure inguruarekin?2.4. Maketabat egin dezagun!2.5. Zer berria herrian? Berrien horma-irudia egin dezagun.

3.Elikagaien ekoizpena. Agroekologia.

• Eredu industrialaeta eredu agroekologikoa.• Ziklo naturalei errespetua. Bioaniztasuna.• Kutsadura. Baliabideen agortzea.• Jakintza tradizionalen berreskurapena.• Elikagaien banaketa- eta komertzializazio-bide

oinarrizkoak.

• Bereiztu ekoizpen-eredu biak (industriala eta ekologikoa) eta euren arteko oinarrizko ezberdintasunak.

• Egungo eredu industrialak ingurumenaren gainean, pertsonen osasunena eta baserriko bizimodutradizionalean dituen eraginen berri izan.

• Agroekologiaren logika ezagutu eta bere ezaugarri nagusiak.

0. Zer dakigu?3.1.Bi tomate, bi patu.3.2. Soia onaren Kontua.3.3.Lekuko nekazari batekin elkarrizketa.3.4. Hazirik gabeko sandiak ala zaporedun sandiak?3.5. Egin dezagun eskolan baratze bat!

4. Kontsumo arduratsua

• Elikagai-beharra eta beharrezkoa ez den kontsumoa.• Elikadurarekin erlazionatutako bidegabekeria eta

ezberdinkeria. Ipar eta hegoaren arteko ezberdintasunak.• Publizitatearen estrategiak.• Elikagai kilometrikoak eta lekuko ekoizpeneko elikagaiak.

Saltoki handiak eta lekuko merkatuak.

• Ezagutu kontsumo masiboak ingurumenaren gainean eta jendartean duen eragina, eta kontsumo arduratsua burutzeko era ezberdinak.

• Ezagutu mundu mailan ematen diren elikagaien inguruko ezberdinkeriak. Ulertu elikadura eskubide bezala.

• Identifikatu eta karakterizatu lekuko ekimenak eta merkataritza txikiarenak.

• Jabetu publizitateak gure kontsumo-ohituren gainean duen eraginaz.

0. Zer dakigu?4.1. Hemengoa eta hangoa.4.2. Munduaren gosaria.4.3. Lekuko merkatu batera eta supermerkatu batera bisita.4.4. Publizitateaz fidatzen al gara?4.5.Horrela elikatzen da mundua.

5. Genero ekitatea

• Rolak, estereotipoak eta genero ezberdinkeriak.• Emakumeenpapera etxeko esparruan eta esparru

sozialean.• Emakume baserritarren ekarpena nekazaritzaren eta

elikaduraren ezagutzan.• Sexua eta generoaren arteko bereizketa kontzeptuala.

• Generoaren inguruan kritikoak eta ekitatiboak diren pentsaerak eta jokabideak barneratu.

• Ezagutu eta baloratu emakumeek transmititutako kultura eta jendarteari egindako ekarpena.

• (Hirugarren zikloa) Bereiztu sexua (biologikoa: gizona/emakumea) eta generoa (ezaugarri soziokulturala: maskulinoa/femeninoa).

0. Zer dakigu?5.1. Gure amamekin berbetan!5.2. Nagusitan… izango naiz.5.3. Nolakoak garen.5.4. Nire herriko etxea. Nire herriko kaleak.5.5. Emakumeak eta elikadura.

7. Loturen arteko amaiera koadroa

36

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 39: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Ondoren, proposamen pedagogiko honen elementu nagusiak erlazionatzen dituen koadroa.

2. Taula. Loturen arteko amaiera koadroa

Unitate Didaktikoak Gaien aurkibidea Helburu didaktikoak Ikasketak

1. Elikadura osasuntsua

• Elikadura-ohitura osasuntsuak.• Elikagaien jatorria eta sasoikotasuna.• Elikagaien lekuko barietateak.• Gosea eta gehiegikeriazko elikadura.

• Elikagai ezberdinen artean bereiztu (ontziratuak, freskoak, sasoikoak, tokikoak).

• Elikadura-ohitura osasuntsuak ezagutu (elikagaia proteikoak, barazkiak…).

• Bertoko elikagai mota ezberdinak ezagutu: ekoizteko era, ezaugarriak…

• Ezagutu elikadura-behar ezberdinak eta munduan elikadurarekin erlazionatutako arazoak: gosea eta gehiegikeriazko elikadura.

0. Zer dakigu?1.1. Zer jaten dudan. 1.2. Nondik dator jaten dudana?1.3. Iragarkiak1.4. Errezeta liburua egingo dugu1.5 Errezeta liburua erabiliko dugu(aukeran).

2. Landa-ingurua.

• Elikagaien eraldaketa.• Baserriko bizimodua (lehena eta oraina).• Landa-ingurukobizimoduan emakumearen eginkizuna

agerrarazi.• Landa-ingurua eta hiri-ingurua.

• Bizi diren ingurua ezagutu eta baloratu.• Karakterizatu landa-inguruko biztanleen lana (eta, bereziki,

emakumearen eginkizuna) kulturaren transmisioan (jakintzak, ezagutza teknikoak…), elikagaien ekoizpenean, lurraldearen egituraketan eta paisaiaren kontserbazioan.

• Lurraldeko baliabide naturalak ezagutu, eta bereiztu bertan ematen diren ekoizpenen artean, ingurumenarekin adeitsuak direnak eta ez direnak.

0. Zer dakigu?2.1. Zelan egiten ditugu elikagaiak? Ogia, gazta eta olioa.2.2. Zelan aldatu garen!2.3. Zer egiten dugu gure inguruarekin?2.4. Maketabat egin dezagun!2.5. Zer berria herrian? Berrien horma-irudia egin dezagun.

3.Elikagaien ekoizpena. Agroekologia.

• Eredu industrialaeta eredu agroekologikoa.• Ziklo naturalei errespetua. Bioaniztasuna.• Kutsadura. Baliabideen agortzea.• Jakintza tradizionalen berreskurapena.• Elikagaien banaketa- eta komertzializazio-bide

oinarrizkoak.

• Bereiztu ekoizpen-eredu biak (industriala eta ekologikoa) eta euren arteko oinarrizko ezberdintasunak.

• Egungo eredu industrialak ingurumenaren gainean, pertsonen osasunena eta baserriko bizimodutradizionalean dituen eraginen berri izan.

• Agroekologiaren logika ezagutu eta bere ezaugarri nagusiak.

0. Zer dakigu?3.1.Bi tomate, bi patu.3.2. Soia onaren Kontua.3.3.Lekuko nekazari batekin elkarrizketa.3.4. Hazirik gabeko sandiak ala zaporedun sandiak?3.5. Egin dezagun eskolan baratze bat!

4. Kontsumo arduratsua

• Elikagai-beharra eta beharrezkoa ez den kontsumoa.• Elikadurarekin erlazionatutako bidegabekeria eta

ezberdinkeria. Ipar eta hegoaren arteko ezberdintasunak.• Publizitatearen estrategiak.• Elikagai kilometrikoak eta lekuko ekoizpeneko elikagaiak.

Saltoki handiak eta lekuko merkatuak.

• Ezagutu kontsumo masiboak ingurumenaren gainean eta jendartean duen eragina, eta kontsumo arduratsua burutzeko era ezberdinak.

• Ezagutu mundu mailan ematen diren elikagaien inguruko ezberdinkeriak. Ulertu elikadura eskubide bezala.

• Identifikatu eta karakterizatu lekuko ekimenak eta merkataritza txikiarenak.

• Jabetu publizitateak gure kontsumo-ohituren gainean duen eraginaz.

0. Zer dakigu?4.1. Hemengoa eta hangoa.4.2. Munduaren gosaria.4.3. Lekuko merkatu batera eta supermerkatu batera bisita.4.4. Publizitateaz fidatzen al gara?4.5.Horrela elikatzen da mundua.

5. Genero ekitatea

• Rolak, estereotipoak eta genero ezberdinkeriak.• Emakumeenpapera etxeko esparruan eta esparru

sozialean.• Emakume baserritarren ekarpena nekazaritzaren eta

elikaduraren ezagutzan.• Sexua eta generoaren arteko bereizketa kontzeptuala.

• Generoaren inguruan kritikoak eta ekitatiboak diren pentsaerak eta jokabideak barneratu.

• Ezagutu eta baloratu emakumeek transmititutako kultura eta jendarteari egindako ekarpena.

• (Hirugarren zikloa) Bereiztu sexua (biologikoa: gizona/emakumea) eta generoa (ezaugarri soziokulturala: maskulinoa/femeninoa).

0. Zer dakigu?5.1. Gure amamekin berbetan!5.2. Nagusitan… izango naiz.5.3. Nolakoak garen.5.4. Nire herriko etxea. Nire herriko kaleak.5.5. Emakumeak eta elikadura.

37

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 40: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

II.Zatia Ikaskuntza-Jarduerak

38

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 41: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

1.Unitate Didaktikoa Elikadura osasuntsua (1.zikloa)0.JardueraZer dakigu? (hasierako ebaluazioa)

1.1JardueraZer jaten dudan1.2 Jarduera Nondik dator jaten dudana?1.3Jarduera Iragarkiak 1.4 Jarduera Errezeta liburu bat egingo dugu1.4 Jarduera Errezeta liburua erabiliko dugu (aukeran)

2.Unitate Didaktikoa Landa-ingurua (2.zikloa)0. JardueraZer dakigu? (hasierako ebaluazioa)

2.1 JardueraZelan egiten ditugu elikagaiak? Ogia, gazta eta olioa 2.2 Jarduera Baserriko bizimoduari buruzko hitzaldia: Zelan aldatu garen! 2.3 JardueraIngurumena2.4 Jarduera Maketa bat egin dezagun! 2.5 Jarduera Zer berri herrian? Berrien horma-irudi bat egin dezagun!

3.Unitate didaktikoa Elikagaien ekoizpena. Agroekologia (3.zikloa)0. Jarduera Zer dakigu? (hasierako ebaluaketa)

3.1 Jarduera Bi tomate, bi patu 3.2 Jarduera Soia onaren kontua3.3 Jarduera Lekuko nekazaribatekin elkarrizketa 3.4 Jarduera Hazirik gabeko sandiak ala zaporedun sandiak? 3.5 Jarduera Egin dezagun eskolan baratze bat!

4.Unitate didaktikoa Kontsumo arduratsua (3.zikloa)0. Jarduera Zer dakigu? (hasierako ebaluazioa)

4.1 JardueraHemengoa eta hangoa 4.2 Jarduera Munduaren gosaria 4.3 Jarduera Lekuko merkatu batera eta supermerkatu batera bisita 4.4 Jarduera Publizitatean fidatzen al gara? 4.5 Jarduera Horrela elikatzen da mundua

Gai-multzoa –Genero ekitatea (ziklo guztiek)Ziklo guztiei begira zuzendutako zeharkako gai multzoa1.1 Jarduera Gure amamekin hitz egin dezagun! 5.2 Jarduera Nagusitan… izango naiz5.3 Jarduera Zelakoak garen 5.4 Jarduera Nire herriko kaleak 5.5 Jarduera Elikadura eta emakumeak

39

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 42: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Lehenengo zikloa1 UD – Elikadura osasuntsua

1 UD – Elikadura osasuntsua

Ezagutzak

• Elikagaien balionutritiboak • Jatorria eta sasoiak• Oinarrizko elikadura-beharrak • Kontserbagarriak, koloratzaileak,

edulkoratzaileak…• Munduko elikadurarekin lotutako arazoak: gosea

eta gehiegikeriazko elikadura

Gaitasunak

• Elikadura osasuntsua eta nutritiboa bereiztu• Haien errealitate gertukoeneko alderdi

ekonomiko/produktibo oinarrizkoak bereiztu (lekuko elikagaiak, sasoikoak…)

• Norberaren eta besteen beharrez jabetu • Haien jarrerak inguruan duen eraginez jabetu• Ahozko interakzio egoeretan trebetasun

komunikatiboak barneratu

Jarrerak

• Bizimodu osasuntsurako ohiturak • Behar besteko elikadurarik ez duten pertsonekin

enpatia• Elikagaiak prestatzeko eta eskuratzeko interesa

Ikaskuntza-jarduerak

• Inguru sozialaren, naturalaren eta kulturalaren ezagutza

• Hizkuntza

Iturriak eta baliabideak

• Behaketa etxean eta merkataritza-guneetan• Familiaren informazioa• Nutrizio-grafikoak• Informazio lagungarria Webguneetan(testuala

eta ikus-entzunezkoa)• Telebistako iragarkiak• Eskolako sukaldea edo antzeko tokia

40

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 43: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Sakontzeko iradokizunak (beste maila/zikloetan)

• 1.5 eta 1.5 bis jarduerak: Errezeta liburua egin eta errezeta horiek eskolan bertan prestatu

Ebaluaziorako iradokizunak

• Elikagai batzuk aurkeztuko dira eta ikasleei eskatuko zaie sailkapen ezberdinak egiteko: nutritiboenak, lekukoak, sasoikoak…

• Umeek elikagaien aurrean duten jarrera behatu (jangura, errefusatzea, banatzea ematen den…)

• Elikagai ezberdinen irudiak erakutsiko zaizkie eta banan-banan erantzungo dituzten galderak egingo zaizkie: Zer da? Nondik dator? Zer ekarpen egiten dio gure elikadurari? Egunero jan daiteke?

41

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 44: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

0 Jarduera: Zer dakigu? (hasierako ebaluazioa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio ½ Ikasgela Talde osoa

Hona hemen, era errazean azalduta, unitate didaktikoan egingo den lana. Hasieran, galdera batzuk egingo zaizkie ikasleei. Ondoren, iradokizunak8:

• Mundu guztia berdin elikatzen al da? • Zelan ekoizten dira jaten ditugun elikagaiak? • Non erosten dira?• Zeintzuk elikagaiak ekoizten dira gure zonaldean?• Nortzuek ekoizten dituzte?• Zer da elikadura osasuntsu eta arduratsua?

Erantzunik ohikoenak hartu, geroago aztertzeko (edo, nahi izanez gero, erantzunak idatziz eskatu). Landutako gaiaren inguruan dakitena abiapuntu hartuta, azalpena ematenhasiko gara, hurrengo saioetan egingo dugun lana azalduz.

8Aurrerantzean, ikasleei zuzendutako testuak letra etzanez erakutsiko dira.

42

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 45: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

1.1 Jarduera– Zer jaten dudan IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

2 saio IkasgelaEtxea

Talde osoa eta bakarkako lana

Nutrizio-grafikoak9

Etxeko behaketa

(aste bete)

1.saioaGure abiapuntua hartutako informazio nutrizionala izango da. Elikagai mota ezberdinak aurkeztuko ditugu eta haien arteko aldeak erakutsi. Elikagaiak aipatzen jolastuko gara, elikagaien balio nutrizionala kontuan izanik sailkatuz.

Sailkapena ulertzen dutela egiaztatutakoa, honakoa proposatuko zaie:Egunero eta astebetez oharrak hartukodituzte, afarietan hartzen dituzten elikagai-anoen inguruko oharrak. Ondorengo zerrendan “1” zenbakia idatz daiteke anoabakoitzeko (elikagai hauetariko bat jaten den bakoitzean, anoatzat hartuko da). Nahi izanez gero, sarrera bikoitzeko zerrenda erraza prestatzen lagun diezaiekegu, informazioa era txukunagoan batzen ikas dezaten (zutabean, ezkerretara, elikagaiak zerrenda ditzakegu, eta goiko lerroan astegunak).Era horretan,anoen banaketaerebeha dezakegu.

Astebetean hartzen dut:__________ Zereal eta tuberkulu anoak.__________ Fruta ezberdinen anoak.__________ Oliba olio anoak.__________ Esneki anoak.__________ Barazki eta ortuari anoak.__________ Hegazti eta arrain anoak.__________ Lekari anoak. __________ Haragi gorri anoak.__________ Gozoki eta gantz anoak.__________ Arrautza.__________Litro ur.

9 Adin honetara egokitutako informazio nutrizionala eskuratzeko, honako webgunea erabil daiteke :http://nutricionmadrid.wordpress.com/2013/02/11/nutricion-esco-

43

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 46: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.saioaAste bete beranduago, ikasle banak bere datuak ekarriko ditu klasera. Elikaduraren kalitatea baloratzeko, datu horiek alderatuko ditugu nutrizio-tauletan ditugunekin (komenigarria da larregi ez hitz egitea norbanako ohiturez taldearen aurrean, baizik eta joera orokorrez).

Denborarik bagenu, datu guztiak bildutakoan, arbelean marraz genezakeen (eta, nahi izanez gero, ikasle bakoitzak ere paper batean), talde osoaren “batezbesteko platera”. Gutxi gorabeherako proportzioak kalkulatuko ditugu (esan barik doa datuek ez dutela zertan zehatzak izan). Ariketa hau baliagarria izan daiteke, adin honetakoen dietan, orokorrean, soberan edo faltan izaten den nutrientea kalkulatzeko, hurbileko erreferente batean oinarrituta.

Konparazioa irudi honetan gomendatutako anoetan oinarrituz egin daiteke:

44

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 47: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

10 Informazio gehiago orrialde hauetan: http://www.alimentoskilometricos.org/http://www.facpe.org/index.php?option=com_content&task=view&id=156&Itemid=191 (sasoiko fruta eta barazkien egutegia). http://gastronomiay-cia.com/2009/10/27/el-fraude-de-los-limones/ http://gastronomiaycia.com/2009/07/01/crisis-en-los-alimentos-de-temporada/

1.2 Jarduera – Nondik dator jaten dudana? IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

2 Sessions

IkasgelaKomertzioak

Taldeka/Banaka

Interneteko helbideak10 -

Nekazaritzako, abeltzaintzako,

arrantzako… irudiak

Erosketa egitean

behaketa

1.saioaTaldean arituko gara bertoko produktuen eta beste leku batzuetatik datozenen existentziaz. Inportatutako produktuak erakusteko, komenigarria da elikagai horien irudiak izatea, baita ekoizten diren eskualdekoak ere (jatorri begetaleko zein animalia-jatorriko produktuenak).

Bertako produktuez hitz egiteko, esperientzia landa-inguruan burutzen ari bagara, hurbileko laborantza-guneez baliatukogara, ikasleek ezagutzen dituzten horiez. Hiri-inguruan ari bagara, berriz, hurbileko laborantzaz baliatuko gara (kasu honetan, gune zabalagoa erabili beharko dugu; adibidez, eskualdekoa) eta irudiak ere erakutsiko dizkiegu.Eskatuko zaiena da, hurrengo egunetan, etxean erosketa egiten duen pertsonari laguntzea eta 10 produkturen inguruko oharrak hartuko dituzte. Oharretan jaso beharko dute: produktuaren izena, jatorria eta sasoikoa den ala beti eskura daitekeen.

2.saioaKlasean irakurriko dira sasoiko elikagaien zerrendak, eta honako galdera hauek erantzuten saiatu:• Zelan eduki daitezke nekazaritza-produktuak zure inguruan produktu

horien uzta-sasoia ez denean? • Zelakoak dira fruta-denda eta supermerkatuetan aurkitzen ditugun

frutak eta barazkiak? Soltean erosten dira ala plastiko eta erretiluetan bilduta daude?

• Ikasleaksistema ezberdinen abantailen eta desabantailen inguruan aritzeasaiatuko gara. Kasu honetan, ondorioa bera baino, garrantzitsuagoa dabehatzeko, hausnartzeko eta galderak egiteko ohitura hartzea, itxurakeria alde batera utzita.

45

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 48: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

1.3. Jarduera Iragarkiak IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoa Telebistako iragarkiak

Ikasleentzako prestatuko dira elikatzeko produktuen inguruko bi iragarki (edo gehiago). Ondorengo alderdiak aztertzera eta horietaz aritzera animatuko ditugu: • Zein da iragarritako produktua? • Nori zuzendua dago? • Zeintzuk pertsona agertzen dira iragarkian? • Beharrezko produktua al da? Antzeko zein beste produktu ezagutzen

duzu?• Osagaiak naturalak ala artifizialak dira? Zein da haien jatorria?

Etxean jaten dugunari buruzko lehenengo ariketakontuan izanda, saia zaitez galdera hauek erantzuten: • Elikagai osasuntsua da? • Zein nutriente taldetakoa da? • Sarritan ala bakarriklantzean behin jan beharko genuke?

Jardueran zehar, ikasleei hausnartzen lagunduko diegu honako gaien inguruan: zeintzuk dira publizitateak erabiltzen dituen baliabideak kontsumoa sustatzeko (eszenatokia, pertsonaiak…); iragarkiko protagonistak–ala hartzaileak– emakumeak ala gizonak diren eta zergatik; zertan ezberdintzen diren iragarkian agertutako produktuak etajatorri industrialekoak ez diren beste batzuk…

46

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 49: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

1.4 Jarduera – Errezeta liburua egingo dugu IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

2 Saio Ikasgela Talde osoa Etxean

egindako galderak

1.saioaIkasleekin haien gustukoak diren platerez hitz egingo dugu: nork prestatzen dituen, zeintzuk diren inguruko plater tipikoenak… Etxean galdetu beharko dute zelan prestatzen den bereziki gustuko duten plater errazen bat. Hartu beharko duten informazioa: nork eman dien errezeta, osagaiak, kantitateak, elaborazio-prozesua eta zerbitzatzekoera.

Markosen aitonak bizarrak koipetzeko moduan prestatzen du janaria. Atzo arratsaldean bertan, gailetak prestatzen ibili ziren. Markose kuste zuen dendan soilik erosita jan ahal zituela! Bere aitonak denetatik egiten du: marmeladak, tomate eta barazki ontziratuak, gazta, pastelak…Galdetu etxean zelan prestatzen den zure inguruko errezeta tipikoren bat (postrea, janaria edo edaria). Errezeta-koaderno bat osatuko dugu!

Errezeta aukeratu ondoren, honako informazio hau bildu beharko duzu: • Nork eman dizun errezeta• Osagaiak• Kantitateak• Zelan prestatzen den• Zelan zerbitzatzen den

2.saioaBakoitzak (edo dugun denboraren arabera), ikasitako errezeta azalduko du. Ondoren, orri batean garbira pasatuko da. Azkenean, guztiekin errezeta-liburu bat osatuko da, eta eskolako liburutegian gordeko da, guztiok erabili ahal izateko.

Oharra:Jarduera hau beste ziklo batzuekin ere burutu daiteke. Errezeta-liburuak parte-hartzaile guztien errezetak izangoditu; horrek jardueraren aukerazko sakontzea edo zabalketa erraztuko du (1.5 bis).

47

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 50: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

1.5 Jarduera – Errezeta-liburua erabiliko dugu (aukeran)IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Prestatze-saio 1 eta platerak

Eskolako sukaldea edo leku zabal bat

(sutea eta ura duena)

4ko edo 5eko taldeak

Lekua bilatu eta ordua

adostu

1.5 jarduera beste maila batzuetara zabaldu nahiko bazenu, beste talde batzuen parte-hartzeaz ondoren iradokitakoa egin daiteke:galdera erraz batzuk aukeratu eta eskolan prestatu. Platerak behin prestatuta, jai bat antolatuko da. Jai horretan, talde bakoitzak besteei bere platera eskaini eta azalduko die errezetaren jatorria, prestaketa, osagaiak eta abar.

48

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 51: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Bigarren zikloa2 UD– Landa-ingurua

2 UD – Landa-ingurua

Ezagutzak

• Elikagaiak lortzeko eta ekoizteko prozesua • Landa-inguruko jendartearen antolaketa

tradizionala • Sexuaren araberako lan-banaketa • Naturarekin harreman jasangarria • Landa-inguruaren eta hiri-inguruaren arteko aldeak

Gaitasunak

• Bizimodu tradizionalak ezagutu • Ingurumenarekin jarrera adeitsua bereganatu• Elikagaien elaborazioan (prestaketan) parte hartu • Landutako gaiei buruzkoinformazioa bilatu eta batu

(euskarri fisikoa eta informazioaren teknologiak erabiliz)

• Identifikatu: haien errealitate sozial gertueneko alderdi erabakigarriak; gizon-emakumeok ingurumenean utzitako aztarna

• Ezagutu landutako gaiekin lotura duten adierazpen kulturalak (gastronomia, jakite tradizionalak, bertako produktuak eta abar)

• Teknika eta material plastikoak erabiliz, ikaskuntza-edukiak ulertu eta irudikatu

• Ikaskuntza kooperatiboa eta elkarlana erabiltzen ohitu, ideia eta konponbideak elkarrekin eraikitzera bideratuak

Jarrerak

• Landa-inguruko jakituria tradizionalekiko errespetua eta ezagutza

• Kolektibo bateko partaide izatearen kontzientzia eta bere arauekiko begirunea

Ikaskuntza-eremua

• Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza

• Hezkuntza artistikoa

49

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 52: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Iturriak eta baliabideak

• Etxean hartutako informazioa • Senitartekoekineta ekoizleekin harremana • Eskolatik kanpoko pertsonen bisitak • Koloretako kartoi meheak (kartulinak),

errotuladoreak… • Internet-konexioa• Dokumentazio bibliografikoa: egunkariak,

aldizkariak, baserriko bizimodua irudikatzen duen eskolako horma-irudia

Sakontzeko iradokizuna (beste maila batzuetan)

• 2.5 jarduera: Ikasgela ezberdinen artean, elkarlanean, baserriko bizimodua irudikatzen duen horma-irudia sortu

Ebaluaziorako iradokizunak

• Ikasleek, taldeka, zerrenda bat egingo dute bertan idazteko landa-inguruko biztanleek zeri izan ahal dioten inbidia, hiri-inguruko bizimoduari erreparatzean,eta alderantziz. Horretarako egiaztatubeharko da bizimodu bien inguruko ezagutza zabalagoaduten ala ez, baita balorazioak egiteko gaitasuna ere, estereotipoak ekidinez

• Ezagutzen dituzten ingurumen-kutsadura adibide ezberdinei buruz galdetuko zaie

50

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 53: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

0 Jarduera– Zer jaten dugu? (hasiera ebaluazioa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoa Irudiak bilatu

Saio honen helburua da egiaztatzea ikasleek jarduera eta sektore ekonomikoen esanahiaz oinarrizko ideia bat dutela: arrantza, nekazaritza, abeltzaintza,artisautza eta industria, merkataritza eta abar. Horrezaz gain, beraiekin batera adostuko dira herri eta hiri kontzeptuak. Gogoradezagun ezberdintasuna ez datzala tamainan, bere biztanleen jarduera ekonomikoan baizik (lehenengo, bigarren edo hirugarren sektorean diharduten).

Jabetzen lagunduko diegu gizon-emakumeak milaka urteetan zehar, landa-inguruan bizi izan direla, eta gaur egun ezagutzen dugun hiri-hazkundea, orain dela oso gutxi eman zela (egun, populazioaren erdia baino gehiago hiri-inguruan bizi da). Ahal den neurrian, ibilitako kontzeptu bakoitzaren inguruko irudiak erakutsiko dira.

Nahiz eta, hasieran, gida honetako jarduerak landa-inguruko eskoletan lantzeko sortuak izan, hiri-inguruko eskoletara arazo barik egokitu daitezke. Helburua litzateke, ikasle guztiek, landa- zein hiri-ingurukoak izanda ere,bi bizimoduen existentzia ezagutzea eta beraien ezaugarri nagusiak. Ondorengo hezkuntza-etapetan bizimodu batetik bestera eboluzio-prozesuak eta horien arrazoiak aztertuko dituzte. Aurrerago, beraien iritzia erabiltzera bultzatuko ditugu, jarrera hartu beharko dutepositiboa eta negatiboa iruditzen zaien horren aurrean.

Azkenik, ingurumenaren kontserbazioaz dakitena adieraz dezaten saiatuko gara (baliabideen agortzeaz, kutsaduraz...).

51

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 54: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.1 Jarduera – Zelan egiten ditugu elikagaiak? Ogia, gazta eta olioa

IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA

IKASLEEN PRESTAKUNTZA

2 Saio (edo 3,

produktua prestatuko

balitz)

Ikasgela Taldeka

Bibliografia bilatu, Interneten (webgunea: Alimentacción)Posible balitz, bertako ekoizle batekin harremanetan jarriProduktu bat prestatzeko osagaiak

Búsqueda bibliográfica, en Internet,

etc.

1.saioaJarduera honen helburua da ikasleek ezagutzea zelan egiten diren beraien mahietara heltzen diren produktuak.Interesatzen zaiguna da bertako produktuak ezagut ditzatela eta beraien prozesua zein den: eraldaketa zelan ematen den, nork egiten duen… Kontua artisau-produktuak baloratzean datza, osasuntsuagoak baitira eta, ingurumenari begira, jasangarriagoak; horri esker, gure inguruko pertsonek garatutako ezagutza ere baloratuko dugu; zituzten baliabideak aprobetxatzeko ahaleginen ondorioz garatutako ezagutza, alegia. Atal honetan, balizko hiru produktu proposatu ditugu, ia edozein lekutan aurki baitaitezke: ogia, olioa eta gazta. Hala ere, herrian bertan artisau-eran eraldatzen den beste edozein produktu erabil daiteke.Talde bakoitzak prozesuaren zati baten ardura har dezake; horrela, amaieran, prozesu osoa ezagutuko da. Adibidez:• 1. taldea: ekoizpena• 2. taldea: eraldaketa• 3. taldea: kontsumoaEtapa bakoitzari dagokion informazioa bilatu beharko dute, bertako informatzaileen bitartez, zein iturri idatziez baliatuz. Garrantzitsua da –ahal den neurrian— ikasleak laguntzea eta bideratzea informazioaren bilaketa- eta aukeraketa-prozesuetan.

52

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 55: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

EkoizpenaAlderdi haueninguruko informazioa lortu behar da:• Produktuaren jatorria• Ekoizpen-prozesua:

• Ekoizpen-eredua (konbentzionala edo ekologikoa)• Salmenta salneurria

• Ezaugarri nutrizionalak

EraldaketaHurrengo alderdien inguruko informazioa lortu behar da:• Eraldaketa-prozesua:

• Nora doan produktua eta zein den jasaten duen eraldaketa• Zenbat bitartekariren eskuetatik pasatzen den

• Salneurria (lehengaiarekin alderatu)

KontsumoaHurrengo alderdien inguruko informazioa lortu behar da:• Non saltzen den• Zein salneurritan, nork eta nola saltzen duen

2.saioaSaio honen helburua da ikasleek ikertutakoaren berri ematea. Kontua da talde bakoitzak besteei haien informazioa helaraztea. Irakaskuntzaren ikuspuntutik, ondoko alderdi hauekazpimarratubehar ditugu11: • Ingurumenarekin adeitsua den • Aberastasuna herrian bertan geratzen denedo kanpoan eraldatzen

den eta, ondoren, herrira itzuli eta supermerkatuetan elaboratutako produktua legez saltzen den.

• Prozesuan parte-hartzen dutenen baldintzak• Emakume eta gizonen eginkizuna• Produktuak zenbat bidaiatzen duen. Zenbat bitartekari dauden eta

haien zeregina.• Mundu guztiak kontsumitzen duen ala bakarrik zati txiki batek

11 Interesgarria izan daiteke nekazarien sindikatuekin ere harremanetan jartzea. COAG-ek orrialde bat dauka, non, hilero, argitaltzen duen IPOD-a (prezioen indizea jatorrian eta helmugan). Indize horrek adierazten du zenbat eskuratzen duten ne-kazariek produktuagatik, zenbatean saltzen den eta zenbat handitu den portzentaje hori.

53

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 56: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.saioaSaio hau produktuaren elaborazioa du ardatz.Hemen erabaki behar dugu jarduera eskolatik kanpo burutuko den ala ez.

Aukeratutako produktua elaboratuko dugu (ahal bada, askoz hobeto profesional baten laguntzaz). Kontuan izango dugu ikasle guztiek hartu behar dutela parte. Ondoren, prozesuaren laburpen idatzia eskatuko zaie. (Ogiaren kasuan, elaborazio-prozesua nahiko erraza da, baita gaztarena ere; olioaren kasurako, olio errota bat bisita daiteke).

54

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 57: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.2. Jarduera – Zelan aldatu garen!IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 eta 1/2

IkasgelaFamilia

Talde osoa, taldeka eta

bakarka

Senitarteko bat bilatu

ikasgelan bere oroitzapenez aritu dadin

Aitona-amonei

elkarrizketa

1.saioa(1/2)Jarduera honen helburua da herrietan orain dela ez hainbeste zelan bizi ziren ezagutzea. Aldaketa horien abantailak eta desabantailak aztertu, baita eragin sozialak, ingurumenaren gainekoak eta, bereziki, elikadurarekin lotutakoak ere. Emakumeen egoeran emandako aldaketak ere aztertuko ditugu.

Hastekoeta behin, ikasgelan mahai-ingurua egingo da; bertan aitona-amonen inguruan galdetuko diogu gure buruari: zelan bizi ziren; zelan elikatzen ziren; jaten zituzten produktuak eta gaur egungoak oso ezberdinak ote ziren eta abar.

Ondoren, aitona-amonen belaunaldiko pertsona bati elkarrizketa egitea eskatuko zaie. Ikasle bakoitzak bere aitona edo amonari galdetuko dio. Horiposible ez balitz, gertuko pertsona bati inkesta egiten saiatuko da, sexu eta belaunaldi berekoa.

1. Aitona-amonei elkarrizketak: 2. Zeintzuk ziren, zure haurtzaroan, elikagairik ohikoenak? 3. Elikagai eskasia edo oparotasuna zegoen? Zeintzuena?4. Non erosten ziren elikagaiak, dendetan, kalean ala supermerkatuetan?5. Zeintzuk dira gaur eguneko eta zure haurtzaroko elikagaien arteko

aldea?6. Sasoi hartako zein(tzuk) lanbide desagertudiragaur egun?7. Zelan ordaintzen zen baserrikolana? Bidezkoa ala bidegabekeria zen?8. Baserriko zein(tzuk) lan burutzen zituen gizonak eta zein(tzuk)

emakumeak?

55

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 58: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.saioa

Ikasleek egindako elkarrizketak ekarriko dituzte. Ikasgela taldetan bana-tu. Talde bakoitzak gai baten inguruko guztien erantzunak bildu, aztertu eta laburtuko ditu (elikagaien eskuratzea, baserriko lana…). Erantzunek balioko digute ikusteko, besteak beste: lehen eta gaur zelan bizi ziren eta zelan jaten zuten; nekazaritzarekin, elikadurarekin eta, orokorrean, bizitzarekin lotutako ohitura sozialak aldatu edo desagertu diren.Azkenik, talde bakoitzak aitona-amonek emandako informazioaz horma-irudia sortuko du.

Oharrak:Jarduera honek beste saio bat gehiago izan dezake, baldin eta senitar-tekoren bat prest egongo balitz eskolara etorri eta bere haurtzaroko eta gaztaroko landa-inguruko oroitzapenez hitz egiteko. Jarduera hiri-ingu-ruan egingo balitz, inkesta berdin egiteko proposatzen dugu, baina elika-dura ohiturei estuago lotuta, hirietan ere elikadura-aldaketak handiak izan baitira.

56

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 59: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.3. Jarduera – Zer egiten diogu gure ingurumenari? IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoak

Erakunde ekologisten Webguneak Amigos de la Tierra,

Ekologistak Martxan,…)

Zerdaingurugiroa?

Jarduera honen helburua da ingurumenaren ikuspegi klasikoa apurtzea (=ingurugiro naturala), eta agerian utzi gizakion eta ingurumenaren arteko erlazioa. Kontua da agerian lagatzea kontsumitzen ditugun baliabide guztiak ingurugirotik datozela. Horren kontrolik gabeko erabilerak aldakuntza handiak sor ditzake.

Ideia-jasa eginez hasiko gara: ikasleek ingurumenarekin zerikusia duten elementuak aipatu behar dituzte, eta zerrenda batean bilduko dira. Ondoren, elementu biotikoak berdez azpimarratuko dira (animaliak, landareak…), urdinez abiotikoak (ura, aire, lurra), eta gorriz pertsonekin lotura dutenak (etxea, kotxea, nekazaritza...).

Hurrengo pausuan grafikoki adieraziko dira elementu guzti horiek, irudi sinpleen bitartez, eta beraien arteko loturak aztertuz: behiak belarra jaten du, arraina errekan bizi da…

Ondoren, gorriz adierazikoda gizateriak zer duen; guztion artean sortutako irudi handi horretan, gizateria eta inguruaren arteko erlazio guztiak adieraziko dira (adibidez, herrixka txiki batera bizitzera doan populazioa eragiten du errepidea, merkataritza haraino eraman behar izatea…). Azkenean, ia guztia gorriz geratuko da. Komenigarria da hotelen eraikitzea ez mugatzea bertan, autobiak eta abar luzea… (ez ote da errealitatean gertatzen dena?). Gizakion presentziaren beste eragin batzuk ere imajinatu daitezke: baso aldean sutea, intsektiziden erabilera, erreka baten kutsatzea, …

57

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 60: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Ondoren, ozenki irakurriko da Greenpeace-eko Webgunetik ateratako testu zatia, aldez aurretik, guztiek hiztegia menperatzen dutela ziurtatuz (edo, behintzat, ideiaren mamia):

“Kutsadura planetaren zirrikitu guztietara heldu da eta gizakia horren erantzule nagusia da. Gure errekak eta lakuak mehatxatu ditu, airea, lurra, itsasoak eta, azken unean, gu geu eta gure etorkizuna”.

Adibidez, Espainian:

“- Gure odolean, gure aitona-amonek ez zituzten 300 sustantzia kimiko sintetiko baino gehiago daude; - Kutsadura atmosferikoak, urtero, 16.000 heriotzagoiztiar eragiten ditu Espainian; - Kutsadura handienekolekuetan minbiziaren ondorioz ematen diren heriotzek gora egiten dute; - Urtero, Espainian 4´6 milioi tona kutsatzaile izurtzen dira; - Algeciraseko Badian dute Espainia osoan dagoen hidrokarburoaren eraginez emandako kutsadura kroniko handiena; Espainiak du metal astunek kutsatutako mundu osoko estuariorik handiena, Rio Tintokoa,Huelvan; - Espainian hondakinen%13,1 baino ez da berreskuratzen. %86,9 zabortegi etaerrausketa plantetaradoa.

Amaitzeko, honako galdera hauek egin daitezke: Pertsonek ingurumenaren parte al dira? Landa-ingurua ingurumenaren parte al da?Hiriak ingurumenaren parte al dira?Guztiaren arteko loturarik badago, gure ekintzek eraginik izango dute ingurumenean?Aipatutako adibideen antzekorik ezagutzen duzue?Gehiegi kontsumitzeak eraginik al du ingurumenean?Nondik ateratzen dira kontsumitzen ditugun gauzak egiteko behar diren baliabide naturalak?Eta elikagaiak?Zer gertatuko da baliabide guztiak agortzen baditugu?Zelako eragina izan dezake guzti honek etorriko diren belaunaldiengan?

58

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 61: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.4. Jarduera – Maketa bat egin dezagun! IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

2 Saio Ikasgela Taldeka

Mahaia, koloretako

kartoi meheak (kartulinak),

errotuladoreak, objektu

ezberdinak 1.saioaJarduera honek lotura handia du 2.2 jarduerarekin. Bere helburua ikasleak baserriko eta hiriko bizimoduen arteko ezberdintasunez hausnarketa egiten laguntzea da.

Lehenengo zati honek lortu nahi du ikasleek haien ingurua behatu eta, guztion artean, maketa baten bitartez erreproduzitzea. Landa-inguruko eskolan ari bagara, ikasgelako mahai baten gainean, haien herria irudikatuko dute. Eguneroko bizitzako elementu ezberdinen gainean eta haien kokapenean pentsatzera animatuko ditugu: etxebizitzen kokapena, eraikin garrantzitsuak, naturarekin harremana, kaleak eta enparantzak, zerbitzuak (ospitaleak, dendak), lana,ohiturak eta abar. Kontua ez da errealitatearen oso erreprodukzio zehatza egitea, baizik etairudi eskematikoak, sinbolikoak sortzea (adibidez, margotutako kartulinazko zilindroak), eta dagokien tokian jartzea.

Hiri-guneko eskolan arituko bagina, ariketa eskola hori kokatuta dagoen auzo edo barrutiaren errepresentazioa egingo genuke. Helburua da euren hurbileko inguruaren, kokapen espazialaren eta bizimoduenbehaketa sustatzea. Ekintza honek, era berean, adierazpen plastiko ezberdinekin eta eskulanekin esperimentatzea ahalbidetzen du.

2.saioaTaldeka antolatzeko eskatuko zaie. Ordu erdi emango dute, landa- eta hiri-inguruaren arteko ezberdintasunak zerrendatzen. Guztion aurrean irakurriko dute zerrendan idatzitakoa, zerrendarik luzeena duen taldeak irabaziko du.

59

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 62: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

12 Saio guztiakTVEren webgunean daude: http://www.rtve.es/alacarta/videos/un-pais-en-la-mochila/

2.5 Jarduera – Herrian zer berri? Berrien horma-irudia egin dezagun

IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA

IKASLEEN PRESTAKUNTZA

Talde kopuruak

baldintzatuta: hiru hilabete eta urte bete

artean

Eskolako amankomuneko

espazioa: sarrera,

korridorea…

Ziklo ezberdinetako

talde osoak

Ikasleen arteko

antolaketa Horma-

irudiaren kokapena prestatu

Informazio idatzia eta

grafikoa bilatu

Jarduera hau hiru hilabete batean, bitan zein, nahi izanez gero, ikasturte osoan zehar gara daiteke; eskolan dagoen edota parte-hartzen duen talde kopuruak baldintzatuko du iraupena. Edozein modutara ere, interesgarria da ahalik eta talde gehienek hartzea parte, zeren eta, hein handi batean, jarduera eraikitzaile kolektiboa da, eta zenbateta gehiago izan, orduan eta zentzu handiagoa izango du.Jarduera hau lehen hezkuntzako hiru zikloetan landu daiteke. Jarduera bera, horma-irudia berriez eta irudiez hornitzean datza (egunkarietakoak, Internetekoak edota beste iturri batzuetakoak). Berri eta irudi horiek landa-inguruko bizimodua nolakoa den erakutsiko dute: gure ingurua, gure herrian egiten diren ekintzak, gertatutako gauzak… Helburua da, gutxika-gutxika, irudiak eta berriak gehitzen joatea, eta horien gainean hitz egitea eta hausnartzea. Antzinako argazkiak ere bila daitezke, egungoekin alderatzeko; gure herriko (edo hurbileko beste herri bateko) bizimodua nolakoa den azaltzen duen dokumentalen bat ere ikus daiteke (“Un país en la Mochila”12 ikus-entzunezko baliabide aproposa izan daiteke).

Hiri-inguruko eskola bat balitz, informazioa auzoari edo barrutiari buruzkoa izango da. Jarduera ziklo berdineko talde ezberdinen artean antola daiteke, eta iraupena, dagoen denborari, edo beharrezkotzat jotzen denari, egokituz ezarriko dugu (erreferentziatzat, talde bakoitzak hilabete eman dezake horma-irudia “elikatzen”). Talde bakoitzak horma-irudiaren ardura izango du denbora zehatz batez, taldeek ardura hori txandakatuz, beti izango da talderen baten ardura horma-irudia eguneratzea.Jarduera hiru zikloetara zabaldunahi bada, egin behar den aldaketa bakarra da talde bakoitzak horma-irudiaren ardurari eskainitako denbora berrantolatzea.

60

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 63: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3 UD – Elikagaien ekoizpena. Agroekologia

Ezagutzak

• Landareak landatu• Nekazaritza ereduak: nekazaritza industriala eta

nekazaritza ekologikoa • Banaketa- eta komertzializazio-bide oinarrizkoak • Bioaniztasuna • Kutsadura• Baliabideen agortzea

Gaitasunak

• Hizkuntza ezberdinak erabili (grafikoa, testu-hizkuntza, zenbakizkoa, …) edukiak lantzeko

• Kantitate-, tamaina-, espazio- eta denbora- zenbatzaile oinarrizkoak identifikatu(elikadurarekin lotura dutenak), eta horiek erabili era praktikoan.

• Ezagutza eta trebetasun matematikoak landu, eguneroko bizitza errealeko arazoak konpontzeko, estimazioak, batezbestekoak, kalkuluak eta abar eginez.

• Haien errealitate ekonomiko eta produktibo hurbilenaren alderdi funtsezkoenak identifikatu.

• Erantzukizuna eta erabakiak hartu proposatutako jardueren konponbide-prozesuetan (adibidez, eskolako ortuan)

• Jarduerak burutzekohelburu zehatzak ezarri (banakakoak eta kolektiboak)

• Norberaren ideia eta iritziak alderatu besteenak entzunez, klasean egindako ahozko ariketen bidez

• Ikaskuntza mota kooperatiboak eta elkarlanerako dinamikak erabiltzera ohitu,ideiak eta konponbideak elkarrekin eraikitzera bideratuak

Hirugarren zikloa 3 UD – Elikagaien ekoizpena Agroekologia

61

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 64: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Jarrerak

• Elikagaien jatorriaren inguruko interesa • Landareen zainketan erantzukizuna • Prozesunaturalen eta bioaniztasunaren gaineko

errespetua

Ikaskuntza-eremuak

• Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza

• Matematikak

Iturriak eta baliabideak

• Interneteko konexioa • Bideoak dituzten webguneak eta laguntza-

materiala • Produktu ekologikoak dituen ekoizlearekin

harremana • Kartoi meheak, errotuladoreak,

barazkien,ortuarien eta abarren irudiak • Brikolaje- eta lorezaintza- aldizkariak • Landatutakoaren fitxa eta egutegia • Eskola baratzerako leku egokia

Sakontzeko iradokizunak(beste ziklo/mailetara)

• 3.5 Jarduera: Eskolako baratze ekologikoa diseinatu eta egin

Ebaluaziorako iradokizuna

• Ebaluazio kolektiboa: taldeka antolatu, jarduerak burutzeko antolatu diren beste talde. 1etik 5era ebaluatuko dute beste taldeen lana, aldez aurretik adostutako alderdiak banaka baloratuz. Adibidez: lanak egitean kontzentrazio-maila; besteei emandako ahozko azalpenen argitasuna; egindako lanen garbitasuna eta aurkezpena; talde-lanerako gaitasuna… Gogorarazi puntuatzerako orduan, inpartzialak izan behar dutela.

62

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 65: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

0 Jarduera– Zer dakigu? (hasierako ebaluazioa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoa

Unitate didaktikoa guztion arteko mahai-inguruarekin hasiko da. Horren helburua da ikasleek dakitena ezagutu, nekazaritzaren, ingurugiro-arazoen, nekazaritza ekologikoaren… inguruan. Saio honetan zehar agertuko diren ikasleen zalantzak jasotzea komeni da (gaiaren ingurukoak, Unitate Didaktikoaren amaieran argitu nahiko lituzketenak). Ikasle talde batek (boluntarioa zein irakasleak aukeratua)galdera sorta idaztekoardura har dezake, eta erantzun izan direla ziurtatu.

63

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 66: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.1 Jarduera– Bi tomate, bi patu IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoa

PantailaBideoa ‘Dos

tomates y dos destinos’ VSF

-ena13

Jarduera ‘Dos tomates y dos destinos’ (Bi tomate, bi patu) bideoa ikustean datza, eta, ondoren, ikasleekin ikasgelan bideoarekin lotutako alderdiok aztertzean, adibidez:

• Zein da bideoaren gai nagusia?• Zein ezberdintasun ikusgarridago Mauricio eta K4414 -ren artean?• Zeintzuk dira aldeak adinari, jatorrari eta patuari erreparatuz? • Zergatik egiten dio barre Mauriciok K44ri zinta hasieran? • Zein eratan eta nork hazi ditu tomateak? • Zeintzuk dira Mauriciok ezagutzen ez dituen hitzak K44k bere

hazkuntzaz hitz egitean eta alderantziz? Zergatik ematen da, bada, haien arteko ezezagutze hori?

• Bideoa ikusi ondoren, zeintzuk nekazaritza mota daudela esan dezakegu? Zergatik?

• Zergatik ematen da zapore ezberdintasuna Mauricioren eta K44ren artean?

• Zein hazkuntza mota nahi du K44k etorkizunean izango dituen semeentzat?Eta Mauriciok?

• Zein uste duzu dela tomate-hazkuntzarik osasuntsuena?

13 Bideoa hemen duzue: https://www.youtube.com/watch?v=OLWE3aiJ2FI 14 Bideoko tomateen izenak.

64

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 67: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.1 Jarduera– Bi tomate, bi patu IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoa

PantailaBideoa ‘Dos

tomates y dos destinos’ VSF

-ena13

Jarduera ‘Dos tomates y dos destinos’ (Bi tomate, bi patu) bideoa ikustean datza, eta, ondoren, ikasleekin ikasgelan bideoarekin lotutako alderdiok aztertzean, adibidez:

• Zein da bideoaren gai nagusia?• Zein ezberdintasun ikusgarridago Mauricio eta K4414 -ren artean?• Zeintzuk dira aldeak adinari, jatorrari eta patuari erreparatuz? • Zergatik egiten dio barre Mauriciok K44ri zinta hasieran? • Zein eratan eta nork hazi ditu tomateak? • Zeintzuk dira Mauriciok ezagutzen ez dituen hitzak K44k bere

hazkuntzaz hitz egitean eta alderantziz? Zergatik ematen da, bada, haien arteko ezezagutze hori?

• Bideoa ikusi ondoren, zeintzuk nekazaritza mota daudela esan dezakegu? Zergatik?

• Zergatik ematen da zapore ezberdintasuna Mauricioren eta K44ren artean?

• Zein hazkuntza mota nahi du K44k etorkizunean izango dituen semeentzat?Eta Mauriciok?

• Zein uste duzu dela tomate-hazkuntzarik osasuntsuena?

3.2 Jarduera– Soia onaren kontuaIRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Talde osoa Interneteko konexioa eta

ordenagailuak“Soia onaren kontua” irakurri eta, ondoren, bideoa15 ikusiko dugu. Behin irakurri eta ikusitakoan, ikasleei galdera batzuk egingo dizkiegu:

• Erosketak egitera joatean, Juanito konturatu da Roberto jaunari barazki batzuk falta zaizkiola, eta dagoen hori oso garesti dagoela. Zer gertatzen zaie Juanitok laborean aurkitu dituen erleari eta larrapoteari? Zeintzuk dira Fumigatorrek bere inguruan dituen eraginak?

• Zergatik ez du soiak Fumigatorren kalterik nabaritzen?• Nork ekoizten du Fumigator?• Zein da Nonsantokbere asmakizunekin lortu nahi duena?• Zelan konpontzen du Nonsantok soia lantzeko dagoen lur falta?• Nonsantok zer esango dio bere ekintzak zalantzan jarriko dituen

jendeari? • Zein da Nonsantoren erantzunaJuanito ikustean? • Zein izango da Juanitoren eta bere amaren estrategiaNonsanto

geldiarazteko?

Ondoren, ikasleei proposa diezaiekegu istoriohonetarako beste amaiera bat asmatzeko, eta marrazki, istoriotxo edo ipuin laburren bitartez aurkezteko.

15 Ipuina eta jarduera-gida eskuratzeko: http://elcuentodelabuenasoja.blogspot.

65

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 68: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.3 Jarduera – Inguruko nekazari batekin hitzaldiaIRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 eta 1/2 Ikasgela Talde osoa,

taldeka

Ekologikoan ekoizten duen

pertsona batekin

harremana1.saioa(saio1/2)Ikasleei azaldu ekologikoan ekoizten duen pertsona bat etorriko dela haiekin hitz egitera. Taldeka, eta irakaslearen laguntzaz, berari galdetzeko galdera egokiak prestatu beharko dituzte.

2.saioaKontua da gonbidatutako nekazariak azalpenak ematea laboreen eta uzta-biltze-prozesuen inguruan. Aldez aurretik gonbidatuarekin adostuz edota hitzaldia apur bat bideratuz, saiatu beharko da honako ideien inguruko aipamena egiten:• Ekoizpen-lana, ugalketa-lana (edo lan erreproduktiboa) eta auzolana• Komunitatean ematen diren bizikidetza- eta laguntza-harremanak • Tradizioari eta kulturari lotutako gaiak • Lanaren familiarteko antolaketa eta antolaketa soziala (zaintza-lana

agerrarazi eta baloratu) • Baserriko jakintza • Nekazaritza industrialaren eta ekologikoaren arteko ezberdintasunak

Aurreko saioan egindako taldeek galderak egingo dituzte, hitzaldia amaitutakoan.

Oharra:Eskola hiri-inguruan badago, eta nekazari batekin hitzaldia antolatzea zaila baldin bada, produktu ekologikoak saltzen diren dendaren batean lan egiten duen pertsonaren bat ekartzen saia daiteke (edota produktu ekologikoez hornitzeko aukera ematen duen edozein komertzio mota; hirietan, horrelakoak gero eta gehiago daude).

66

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 69: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.4 Jarduera– Hazirik gabeko sandiak ala zaporedun sandiak?

IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA

IKASLEEN PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Taldeka Datu bilketa

Jarduera honen helburu nagusia da ikasleei bereizten erakustea nekazaritza ekoizpen eredu industrialaren eta agroekologikoaren artean. Hasteko, laburbilduz gogorarazi, eredu bakoitzaren oinarria zein den:

Nekazaritza industriala monolaborantza lursail handietan oinarritzen da, intsektizida eta herbiziden erabileran eta ongarri kimikoetan; horien ondorioz, laborantzarako lurren degradazioa, uraren kutsadura edo elikagaien kalitatearen galera lortzen da. Nekazaritza-ustiaketa eredu honek landutako hektareako emankortasuna handitu du, bai, baina baliabide naturalen suntsiketa eta bioaniztasunaren galeraren lepotik.Beraz,kolokan dago bere balizko errentagarritasuna.

Agroekologia edo baserriko nekazaritza baliabide naturalen erabileran datza, produktu naturalak erabiliz eta agrokimikorik erabili gabe, ustiategiak familiartekoak dira eta laborantza intentsiboa eta dibertsifikatua, bioaniztasuna eta naturaren eta lurraren ziklo naturalak errespetatuz. Gainera, elikagaien ekoizpenerako, eraldaketarako eta banaketarako ekimen sozial eta kolektiboan oinarritzen da. Nekazaritza konbentzionalarekin alderatuz gero, honek dakartzan berrikuntzak hauexek dira: nekazaritza ekoizpena jasangarria izatearen ardura, ingurugiroa eta pertsonen osasuna errespetatuz, eta justizia sozialaren eta baserriko bizimoduaren kontserbazioaren ardura.

Ondoren, nekazaritza ekologikoaren ekoizpenaren hazkundea erakusten duten grafiko eta koadroen fotokopiak banatuko dira. Grafikoak, adibidez, datu hauen antzekoak izan ditzakete16:

16 «De la Agricultura Convencional a la Ecológica » dokumentutik ateratako datuak, COORDINADORA DE ORGANIZACIONES DE AGRICULTORES Y GANADEROS – COAG-ena

67

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 70: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

68

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 71: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Jardueraren helburu nagusia da bi nekazaritza ereduen arteko bereizketa egitea; halere, horrezaz gain, ikasleak trebatu nahi ditugu iturri ezberdinetatik (ahozko azalpena, testu idatzia, irudiak, grafikomota ezberdinak eta abar) jasotako informazioa irakurtzen eta interpretatzen has daitezen. Hedabideetan aurkituko ditugun grafiko guztiak ulertzeko errazak ez badira ere, garrantzitsua da ikasleek ikusteaulertzeko gai direla eta, aldi berean, oso beharrezkoa dela irakurketa zehatza eta arretaz egitea.

Lehenik eta behin, grafikoaren edo taularen izenburua irakurtzen eta ulertzen irakatsiko diegu (normalean, denbora eta tokia adierazten ditu). Ondoren, ikur bakoitzaren esanahia ondo irakurtzeko eskatuko zaie (legenda). Eta, azkenik, taldeka, grafikoak adierazten dituen oinarrizko ondorioak laburbilduko dituzte. Hori amaitutakoan, talde bakoitzak beste guztiei azalduko die landu duten grafikoa, bateratzea egingo da.

69

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 72: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.5 Jarduera– Egin dezagun ortu bat eskolan! IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Iraunkorra

IkasgelaOrientazio

oneko tokia

Ikasgela ezberdinen

parte-hartzea, taldeka

antolatuta

Indicats en cada fase del

procés

Jarduera honek eskolako talde guztien (edo egoki direnen) parte-hartzea ahalbidetzen du, txandaka. Ikasleei begira, landareen ziklo naturala ezagutzeko esperientzia iturri aberatsa da, baitatalde-lanak dakarren aberastasunari dagokionez ere. Horrez gain, erantzukizun ohiturak indartuko dituzte.Eskolako ortua era egokian antolatze aldera, nahitaezkoa da fasetan17aritzea.

1.fasea–Zerlandatzenduguortubatean?Irakaslearen prestakuntza: Ortuari, barazki eta fruten irudi eta izenak dituzten folioak eta kartoi meheak.

Lehenik eta behin, ikasgelan, ortu batean lantzen diren gauzak erakutsiko dira. Horretarako, barazki, fruta eta ortuarien izenak eta irudiak dituzten fitxak egingo dira. Hasteko, irudiaketa izenak bereiztuz egingo dugu lan, eta fruta, barazkia ala ortuaria den kontuan hartuz taldekatuko ditugu. Taldekatzeko beste irizpide batzuk: ereiteko garaia, uzta biltzeko garaia, ezaugarri nutrizionalak… kontuan izanik.

2.fasea–OrtuarendiseinuaIrakaslearenprestakuntza:Brikolaje- eta lorezaintza- aldizkariak, artaziak, paper laukiduna, kola.

Ortua egiten hasi aurretik, oso beharrezkoa da emango diren pausuak ezartzea: diseinua, planifikazioa eta dugun tokiaren banaketa (ahalik eta ondoen aprobetxatzeko eta emaitzarik onenak ahaleginik txikienaz lortze aldera). Garrantzitsua da argi izatea zenbat toki dugun, lurraren ezaugarriak zeintzuk diren, eguzkiarekiko orientazioa zein den, beharrezkoak diren egiturak eta laborantzarako tokien barruko banaketa.

17Informazio gehiago « Eskola Ortu ekologikoa » Unitate Didaktikoan :http://vsf.org.es/recursos/el-huerto-escolar.

70

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 73: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Horrezaz gain, dugun tokia ahalik eta ondoen aprobetxatu behar dugu. Horretarako, ortuari ezberdinak toki berean konbina ditzakegu, beti ere, landare mota ezberdinak direnean (landareen sailkapena: sustraia, hostoa, fruitua eta lorea). Ez ditugu sekula elkartu behar loreontzi berean sailkapen bereko bi landare.

Kontuan izan beharko ditugu urtean zehar dugun ur-baliabidea, ureztatzeko erabiliko dugun sistema, laborantza-teknikak edota, arazorik izatekotan, aurre egiteko aukera ezberdinak. Oso baliagarria izango da eskema eta irudien bidezko planifikazio zehatza egitea; horretarako, agenda edo koaderno bat erabiliko dugu, eta bertan egindako eta egiteke dauden lanenberri emango dugu. Ortuaren diseinua aurretik prestatu beharreko pausua da, eta proiektuaren arrakastarako gakoa izan daiteke. Elementu bakoitzak bere funtzioak ditu, eta horiek bete ahal izateko, bakoitzak bere lekua izan behar.

Zein da elementu bakoitzari ondoen datorkion lekua?Bakarlanean, ortuaren azalera adieraziko duen lauki bat (10zmx10zm) irudikatuko dugupaper batean. Laukiaren barnean, elementu ezberdinak kokatuko ditugu, ikusitako irizpide eta aholkuak kontuan izanik (aurrerago aipatutako UD, “Eskola ortu ekologikoa”, oso lagungarria izan daiteke). Brikolaje- eta lorezaintza-aldizkarietan, ortuan izan nahi ditugun elementuak bilatu eta ebakiko ditugu; horrela, diseinu-proposamenbat sortuko dugu. Emaitza beste ikasleei erakutsiko zaie, eta hartutako erabaki guztiak argudiatuko dira.

Komenigarria da planoaren gainean puntukardinalak irudikatzea (“haizeen arrosaz”), aldi berean eta erarik eta zehatzenean, ortuko elementu finkoak ere kokatuz. Ondoren, planoaren eskalara egokitutako ebakinak erabiliz, irudikatuko ditugu leihoak, loreontziak, hazitegiak, konposta, lanabesak, ur-hargunea, argia, irisgarritasuna…

Planoa behin eginda, jarduera ezberdinetarako erabil dezakegu:• Diseinatutako ureztatze-sistema irudikatu • Ditugun laboreak jarri; txikientzat, laboreen irudiak jar daitezke eta,

gainera, kontatzen dizkiegun ipuinekin zerikusia izan dezakete (ikus 10.jarduera)

• Gerizpetan eta eguzkitan dauden aldeak markatu • Espezien, usain-belarren, hazitegiaren eta ortuarien txokoak

seinaleztatu

71

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 74: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Garrantzitsua da ikasleek ezagutzea ortuan darabiltzagun elementuen eginkizuna eta ekintza guztietan berdintasunezko baldintzatan parte hartzea. Laukiaren tamaina alda daiteke eta elementu berriak ere sar daitezke.

3.fasea–LaboreenegutegiaIrakaslearenprestakuntza: Laboreen fitxa, egutegia.

Azken zati hau, ikasturtean zehar, urtaro bakoitzean ereingo duguna planifikatzean datza. Gure klimara, dugun espaziora eta ortuaren ezaugarrietara (ur-baliabidea, lurraren ezaugarriak eta abar) ondoen egokitzen diren landareak edo laboreak aukeratuko ditugu. Ondoren, landatuko ditugun laboreen egutegia egingo dugu, eta ortuko eta ikasgelako txoko batean eskegi, landaketa, zaintza-lanak eta uzta-bilketa egiterakoan, beti har dezagun hori erreferentziatzat.

72

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 75: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Hirugarren zikloa 4 UD – Kontsumo

4 UD – Kontsumo arduratsua

Ezagutzak

• Elikagai kilometrikoen ekoizpenaren kostu ekologikoa • Elikagaiak banatzeko eta komertzializatzeko erak • Elikagai kilometrikoak kontsumitzearen kostu soziala.

Bidezko merkataritza • Munduan elikaduraren inguruan ematen den

ezberdinkeria• Bertako merkatua vs saltoki handiak • Publizitatearen hizkuntza • Publizitatearen estrategiak eta marketina elikaduran

Gaitasunak

• Gertakizunen eta iritzien artean bereiztu, eta interpretatu landutako gaien inguruko mezu ez esplizituak, testu zehatz batean

• Fenomeno bat ematearen kausaanitzak eta bere ondorioak identifikatu; baita eragileen eta errealitate sozialen arteko interrelazioa

• Zentzu kritikoa eta justizia-zentzua bereganatu, gertakari sozial zehatzak ezagutuz (ezberdinkeria, pobrezia…)

• Zalantzan jarri klasismoan edota arrazakerian jatorri duten ideia eta jarrerak

• Gertakari sozialak ulertzeko, azalpen arrazionalak bilatu, eta aztertzen den informaziotik ondorioak atera

• Kontuan izan eguneroko jarrera hobetzeko aukerak (beste pertsonekiko, elikaduraren gainean, kontsumoari buruz…)

• Inguruaren gainean haien jarrerek duten eraginaz jabetu

• Mezu publizitarioen irakurketa eta azterketakritikoa • Hizkuntzaren erabilera sozial eta komertzial

ezberdinak ulertzeko gaitasuna bereganatu, estereotipo linguistikoak saihestu aldera

73

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 76: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Jarrerak• Ingurumenaren gaineko errespetua • Elikadura solidarioa eta bidezkoa• Bidezko merkataritzaren defentsa

Ikaskuntza-eremuak

• Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza

• Informazio-teknologiak

Iturri eta baliabideak

• Mahai-zapiak, mahai-tresnak, elikagaiak, edariak eta abar

• Publizitate bideoak• Material lagungarria duten Webguneak. Internet

konexioaSakontzeko iradokizuna(beste maila/zikloetan)

• 4.5 jarduera: Horrela elikatzen da mundua (elikadurari dagokionez, munduan dauden ezberdinkeriez jabetu)

Ebaluaziorako iradokizuna

• Autoebaluaziorako esperientzia: ikasleek laburki erantzun behar dute, bakarlanean, ondorengo galderak “apur bat”, “asko”, “ezer ere ez” erantzunez:

• Unitate didaktiko honi esker • nire beharren inguruko nire iritzia aldatu da • gosea pairatzen duten pertsonen inguruko nire

iritzia aldatu da • telebistako iragarkien inguruko nire iritzia aldatu

da • Haien erantzunak laburki azaltzeko eskatuko zaie.

74

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 77: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

0 Jarduera – Zer dakigu? (hasierako ebaluazioa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 ikasgela Talde-lana

Jarduera honen helburua da ikasleak sentsibilizatzen saiatzea, funtsezkoa ez den kontsumoarekiko, norberaren beharrekiko eta beraien gogobetetzeak duen benetako kostuarekiko. Ikasle bakoitzak, bakarka, ondoko ariketa egitean datza: • Ondo bizitzeko nahitaezkoak iruditzen zaizkizuen hamar gauza idatzi. • Ondoren, erantzun: hamar gauza horietatik… • Zeintzuk dituzue etxean? • Zeintzuk gabe molda zaitezkete? • Zeintzuei deritzozue benetan ezinbestekoak?

Amaitutakoan, talde osoa arituko da galdera horien inguruan. Talde-lanean, mahai gainean jarriko ditugu, alde batetik, ezinbestekotzat jotzen ditugun gauzak eta, bestetik, gehiago izatearen gurariz desiratzen ditugunak. Zerrenda alderatu daiteke beraien adineko herrialde txirotuetako neska-mutilen ustez ezinbestekoa izango litzatekeenarekin.Ondorengo galderak baliagarriak izan daitezke, mahai-ingurua eta hausnarketa pizteko:• Zuon iritziz, zer da “ondo bizitzea”?• Zergatik iruditzen zaizkizue idatzitako hamar gauza horiek ondo

bizitzeko behar-beharrezkoak? • Zuon etxeetan dituzue beharrezkotzat jodituzuen hamar gauza

horiek? • Zuon adineko pertsona afrikar batek, Etiopiarrak, adibidez,

zuekidatzitako gauza berdina idatziko luke? Zergatik? Zer uste duzue jarriko lukeela?

• Idatzitako zerrendan, zeintzuk dute elikadurarekin lotura? • Zure zerrendako objektuak elaboratzeko, zeintzuk izan dira erabilitako

baliabide naturalak? • Baliabide horietatik, zeintzuk dira berriztagarriak? Eta ez

berriztagarriak? • Adierazitako gauza horiek baliabide naturalen hondatzean hartzen

dute parte? • Zer egin dezakezue egoera hobetzeko? • Zergatik zaudete prest gauza batzuk alde batera uzteko? • Zein da gauza batzuk uztearen eta beste batzuk ez uztearen arrazoia?

75

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 78: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.1 Jarduera – Hangoa eta hemengoaIRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Taldeka

Jarduera honen helburua da kontzientzia harraraztea normalean kontsumitzen ditugun elikagaien jatorriaren inguruan. Era berean, sentsibilizazioa eragin nahi du elikagai ezberdinen kontsumoak dakartzan ondorio ekologikoekiko (ondorio horiek ezberdinak dira, elikagaiak animalia-jatorrikoak ala begetalekoak direnean).

1.zatiaIkasleei ondoko zerrenda emango diegu (zabalagoa ere egin daiteke, beste elikagai batzuk sartuz):

Zerrenda hori abiapuntu, ondoko galderei erantzun behar diete:

• Markatu Bai/Ez elikagaia gure erkidegoan ekoiztu daitekeen kontuan izanik.

• Gure erkidegoan ekoizten ez direnen artean, zure dietan ezinbestekotzat jotzen dituzunak nabarmendu.

• Ezinbesteko horien artean, baten bat ordezkatu daiteke? Zeintzuk dira ordezkagarriak eta zergatik?

2.zatiaTestua arretaz irakurri behardute: Animalia-jatorriko elikagaietan oinarritutako dietak askoz ere lursail handiagoa, energia eta ur gehiago behar du, barazki eta ortuarietan oinarritutako dieta begetalak baino. Kaloria bat haragi ekoizteko, energia kontsumoa 9 aldiz handiagoa da eta %33 erregai fosil gehiago kontsumitzen da, jatorri begetalekoa ekoizteko baino.

Pernila Bai EzEsnea Bai ezJogurta Bai EzKiwiak Bai EzLaranjak Bai EzKakaoa Bai ezKafea Bai EzLetxuga Bai Ez

Ogia Bai EzTxipiroiak Bai EzAnana Bai EzMangoa Bai Ez Azukrea Bai EzHanburgesak Bai EzArrautzak Bai Ez

76

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 79: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Ondoren, erantzun galdera hauek:

• Laburbildu esaldi batean aurreko paragrafoaren ideia nagusia. • Zergatik uste duzu gertatzen dela aurreko paragrafoan dioena? • Zer dira erregai fosilak?

77

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 80: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.2 Jarduera – Munduaren gosaria IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 eta 1/2 Ikasgela Talde osoa

Mahaiak, mahai-zapiak,

mahai-tresnak, aulkiak, edariak,

elikagaiak, gozokiak

Jarduera honen helburua da bizipenen bidezko hurbilketa eragitea bidegabekeria dakarten egoera eta emozioetara. Hurbilketa hori jarrera enpatikoak garatzeko oinarria izango da; pobreziaren eta ezberdinkeriaren biktimak diren pertsonekiko jarrera enpatikoa, alegia.

1.saioaZerbitzari lanetan ibiliko diren 3-4 ikasle aukeratu. Gu maître lanetan arituko gara. Taldeko beste guztiak mahaikideak izango dira eta gelatik atera beharko dira. Ikasgela erdian mahai bat jarriko da eta beste hiru inguruan (hiru horietatik erdikoan gertatzen dena ikusteko moduan). Mahai bakoitzak koloredun txartel bat izango du. Parte-hartzaileen artean, kolore ezberdinekotxartelak banatuko dira, ausaz. Parte-hartzaile beste txartel egon behar dira (10gorri, 8 urdin, 8 orlegi eta bost hori). Txartel horirik ez duen ikasle batek haurdun dagoen emakumearen rola beteko du.

Maîtreak egindako seinaleari jarraituz, zerbitzari batek mahaikideei ikasgelara sartzeko gonbitea egingo die. Lehenengoak txartel gorridunak izangodira, ondoren, urdindunak, orlegidunak eta, azkenik, horidunak. Hasierako hiru koloreak kanpoaldeko mahaietan eseriko dira, baina beraietan ez da egongo parte-hartzaile beste aulki. Beraz, batzuk zutik geratu beharko dira edo bata bestearen gainean eseri beharko dute. Baten bat kexaka hasiko balitz,zori kontua izan dela esango zaio, eta egokitu zaionarekin konformatu beharra duela. Txartel horidunak erdiko mahaian eseriko dira, non aulkiren bat ere soberan egongo den.

Zerbitzariek erdiko mahaikideak era adeitsuan eta lagungarrian tratatuko dituzte; aitzitik, beste mahaikide guztiak gogotxarrez eta kopetilun

78

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 81: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

hartuko dituzte. Guztiak kokatutakoan, maîtreak ongi etorria eman eta gosaria hasiko da.

Mahai horian zerbitzariek mahai-zapiak, mahai-tresnak eta ahozapiak jarriko dituzte. Ondoren, nahi dituzten edarien oharra hartuko dute, eta mota askotarikoak eskainiko dizkiete (zukuak, irabiakiak, freskagarriak). Mahaikide hauei, edalontzia beteko zaie, edaria amaitzen zaien bakoitzean. Bitartean, beste mahai guztiei ez ikusiarena egingo zaie eta haiengana joko da, soilik, errieta egiteko, iskanbilarik sortzen badute.

Ondoren, elikagai solidoak eramango dira mahai horira; mahaikideek fruta eta fruitu lehorren artean aukeratzea izango dute. Soberan zerbait gertatzen bada, ez zaie beste mahaietakoei emango. Gogo txarrez, beste mahai guztiei ekarriko zaie edaria. Te apur bat duen ur botila belztua, edalontzirik ez. Laster gosariaren gainerakoa ekarriko zaiela esango zaie. Mahai horira itzuli, eta elikagai gehiago eskainiko zaizkie (ogia gurinarekin, pastela…). Mahai gorrikoei plater bat arroz egosi eramango zaie, mahai-tresnarik ez. Mahai urdinekoei platerkada bat arto, mahai-tresnarik ez. Mahai orlegikoei kaiku bete kakahuete eta beste bat kakao-hauts, mahai-tresnarik ez.

Momenturen batean, inguruko mahaietakoak kexaka hasiko balira, zerbitzariek eta maîtreak janaria lapurtzea edo erdiko mahaiko mahaikideak gogaitzea ekidin beharko dute. Nahi beste sumin daitezke, baina ez dute, inolaz ere, euren mahaiak uzterik izango.

Mahai horiari eskaini egingo zaio, berriz ere, janaria, baita gozokiak ere, beste mahaietakoei laguntza humanitarioa balitz bezala emandiezaizkieten. Mahai horikoak behin asebeteta, maîtreak, inolako azalpenik eman gabe, gosaria amaitu dela eta denak ikasgelatik atera behar direla esango die.

2.saioa(1/2)Esperientziak eragindako sentimenduen eta hausnarketen inguruko bateratze-lana. Logikoki, mahai-inguruaren helburua da errealitatearekin dauden berdintasunak aztertzea, egokitu zaien paperan zelan sentitu diren sakonduz, zerbitzari ibili direnak ahaztu barik. Era berean, ahaleginak egin konponbideak proposa ditzaten

79

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 82: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.3 Jarduera – Bertako merkatura eta supermerkatu batera bisita

IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA

IKASLEEN PRESTAKUNTZA

2 goiz Kanpoan Talde osoa

Merkataritza zentroekin

aldez aurretiko harremana

Ikasleekin bisita eta hitzaldia

prestatu

Galdera-zerrenda

a)IkasgelanegitekosarreraHelburua da ikasleek (landa-ingurukoak zein hiri-ingurukoak) bertatik bertara ezagutzea lekuko merkatu tradizionalaren eta saltoki handi bateko ezaugarriak, eta beraietan moldatzen hastea. Haien behaketa-gaitasuna estimulatzea eta behatutakoaren inguruangalderak egitea nahi dugu.

Bisitak egin aurretik, galdera-zerrenda bat egingo dute, alderdi zehatz batuei erreparatzeko. Interesgarriena da hausnartzea elikagai bakoitzaren sasoi egokiaren eta jatorriaren inguruan, baita elikagaiak kontserbatzeko eta erakusteko eraren inguruan. Horretaz gain, bilatu beharko dute: zelan maneiatu, garraiatu eta merkaturatzen diren; prezioan ematen den aldaketa, jatorritik salmenta puntura heldu arte; zeintzuk diren publikoari aurkezteko estrategiak, horrenkontsumoa pizteko;…

Bisita egin bitartean, behatutakoaz oharrak hartuko dituzte. Saltzaileei, era egokian, galderak egitera bultzatuko ditugu. Eta beren erantzunak ere tentuz eta adeitasunez entzutera bultzatu, oharrak jasoz. Behaketa bideratzeko, ikasleei esan ahal diegu bisita bietan, alderdi hauei erreparatzeko:• Bisitatu duten tokiaren ezaugarriak• Eskaintza mota• Kantitateak• Salneurriak• Garbitasuna • Aurkezpena• Bezero mota • Tratu pertsonala

80

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 83: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

b)BertakomerkaturabisitaBisita amaitutakoan, ondoko galdera hauek egin:• Zein motatako produktuak saltzen dira merkatu honetan?• Produktuok zuzenean landa-ingurutik datoz?• Bitartekaririk dago saltzaile eta ekoizlearen artean?• Produktu hauek osasuntsuagoak direla uste al duzu?

c)SupermerkaturabisitaBisita amaitutakoan, ondoko galdera hauek egin: • Zein motatako produktuak saltzen dira supermerkatu honetan?• Produktu hauek zuzenean landa-ingurutik datoz?• Bitartekaririk dago saltzaile eta ekoizlearen artean?• Produktu hauek osasuntsuagoak direla uste duzu?

d)Bateratze-saioaikasgelanBisitan zehar behatutako zerbait guztiok azaldu ahal izatean datza. Behaketan hartutako ohar horiek alderatu eta hausnarketa egin dezaten ahaleginduko gara. Ondoren, landa-inguruan eta hiri-inguruan elikagaiak erostean egon daitezkeen aldeak imajina ditzaten eskatuko zaie.

81

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 84: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.4 Jarduera – Publizitatean fidatzen gara? IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

2 saio Proiekzio-gela

Talde osoaTaldeka

Elikagaien inguruko iragarkiak

(bat haurrei zuzendua,

bestea helduei)

Neska-mutilak kontsumitzera deitzen dituen estimulu-zaparrada ia etengabea ari dira jasotzen, oso bide ezberdinetatik. Jarduera honen bitartez, haien aztertzeko gaitasuna indartzen saiatuko gara, eta hartzen dituzten mezu guzti horiek arretaz irakur ditzaten.

1.saioaElikagaien inguruko telebistako bi iragarki proiektatuko ditugu, bata helduei zuzendua eta beste haurrei. Biak ikusi ondoren, hurrengo galderak egingo ditugu: • Zer ari dira saltzen? Zelan dakizu? • Zeintzuk dira erakusten diren produktuaren ezaugarriak? Zelan

dakizu? • Produktuarenak ez diren zeintzuk elementu gehitu dira produktua

erakargarriagoa izan dadin? • Zergatik uste duzu publizistek musika/soinu hori aukeratu dutela? • Zergatik usteduzu publizistek elkarrizketa hori idatzi dutela?

Azkenik, hausnarketa egingo dute iragarkiak igorritako (balizko) informazio faltsuaz eta eman beharko lukeen informazioaz, kontsumitzaileak zer ari diren eskaintzen jakin dezan.

2.saioaTaldeka, produktu bat aukeratuko dute.Talde bakoitzak “publizitate zintzoko” proiektu batgaratu beharko du, ustez egokia den informazioa eskainiz. Produktu beraren bi iragarki egingo dira: bata, grafikoa; bestea, antzeztua edo ikus-entzunezkoa (telebistarako egina). Ondoren, talde bakoitzak besteei azalduko die euren publizitate-proiektuaren nondik norakoak.

82

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 85: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

4.5 Jarduera – Horrelaxe elikatzen da munduaIRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZA IKASLEEN

2 saio

Ikasgela eta

amanko -muneko espazioak

Ikasgelak

‘Mirabolivia’ -ko irudien proiekzioa

edo inpresioa18

Jarduera hau beste talde batzuekin batera egin daiteke. Honen helburu nagusia da elikaduraren inguruan munduan ematen den ezberdinkeriaz kontzientzia hartzea.

1.saioaHormaren kontra proiektatuko dira munduko herrialde ezberdinetako familiek aste betean jaten dutenaren inguruko irudiak. Ikusitakoa deskribatuko dute: pertsona kopurua, inguruaren eta janzkeraren ezaugarriak, elikagaien ezaugarriak. Irakurri eta irudien legendak itzuliko ditugu. Ondorengo galderek jarduera bidera dezakete, ahoz edo idatziz:

• Zeintzuk herrialdek gastatzen dute diru gehiago janaritan? Herrialde horietako pertsonek janaria xahutzen dutela uste duzu? Zergatik?

• Zeintzuk herrialdek gastatzen dute diru gutxiago janaritan? Herrialde horietako populazioa ondo elikatutadagoela uste duzu? Zergatik?

• Zure ustez, zeintzuk herrialde elikatzen dira hobeto? Eta txarrago? • Diru gehien gastatzen dutenen familien artean, erosten dituzten

elikagaietatik zeintzuk dira, zure iritziz, ez hain beharrezkoak? Zergatik?

• Zerrendako zein tokitan jarriko zenuke zure familia? • Zein da zenbakitan dagoen aldea gehien eta gutxien gastatzen

dutenen familien artean? • Gehiegizko elikaduraren ondoriorik azaltzeko gai izango zinateke? • Eta desnutrizioarena?

Amaitzeko, talde (ikasgela) bakoitzak herrialde bana aukeratuko du, eta hurrengo saiorako horren inguruko informazioa bilatuko du.

18 http://enjusticiaglobal.wordpress.com/2008/08/26/lo-que-una-familia-se-come-en-una-semana/

83

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 86: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

2.saioaHorma-irudi batean planisferio bat marraztuko da eta aukeratutako herrialdea kokatuko da. Ondoren, aldez aurretik bilatutako informazioa jarriko da (ahozkoa eta grafikoa), honi buruzkoa: • Populazioa • Baliabide naturalak• Giza garapenaren indizean duen postua(GGI)

Horma-irudia beste taldeetakoen ondoan jarriko da, beste taldeek ikusi ahal izateko moduko toki batean (eskolako korridorean…).

84

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 87: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Ziklo guztiek Gai-multzoa – Genero ekitatea

Gai-multzoa – Genero ekitatea

Ezagutzak

• Emakumeen eginkizuna etxeko esparruan eta pertsonen zaintzan

• Emakumeen eginkizuna esparru sozialean: ekonomikoa, politikoa, kulturala

• Sexuen arteko ezberdinkeria historikoak • Genero estereotipoak

Gaitasunak

• Autonomia progresiboko jokaerak• Norberaren ahalmenen inguruko kontzientzia:

parte-hartzea, asertibotasuna eta abar• Ahozko interakzio-egoeratan, komunikazio-

gaitasunak bereganatu, landutako gaiekin lotutako hiztegia era egokian erabilita

• Hizkuntzaren erabilera sozial eta komertzial ezberdinen inguruan, ulermen-gaitasunak bereganatu, estereotipo linguistikoak ekiditeko

• Bilatu, aurkitu eta antolatu landutako gaieiburuzko informazioa, informazioaren teknologiak erabiliz

• Haien errealitate soziokultural hurbileneko funtsezko alderdiak identifikatu, batez ere, generoarekikoak

• Beste pertsonengan beren jarrerak eta portaerak duen eraginaz jabetu

• Zalantzan jarri generoaren inguruko rol eta estereotipo tradizionalak

• Sexuen arteko bidezkoagoak eta berdintasun handiagoko bizikidetza-harremanak uztartu

Oharra:Ondoren duzun hau ez da unitate didaktiko bat, gai-multzoa baizik, Alimentacción-ek genero ekitatea landu nahi baitu, zeharkako ikuspegitik; ziklo guztietan zehar garatuko den gai-multzoa da. Hori dela eta, lehen hezkuntzako ziklo guztiei zuzendutako jarduerak proposatu ditugu.

85

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 88: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Gaitasunak

• Ahozko jardueren bidez, norberaren ideia eta iritziak alderatu, beste ikaskideenak entzunez eta errespetatuz

• Norberaren aukerezkontzientzia hartu: emozioen adierazpena, parte-hartzea, asertzioa…

• Norbere irudiaren onarpen handiagoa bereganatu

Jarrerak • Norbere buruarekiko errespetua • Besteekiko errespetua

Ikaskuntza eremua

• Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza

Iturriak eta baliabideak

• Interneteko konexioa• Genero inguruko gaiei buruzko informazioa bilatu • Jokaera sozialen behaketa

Sakontzeko iradokizuna (beste maila/zikloetara)

• Ziklo guztietan zehar antolatutako jarduerak

Ebaluaziorako iradokizunak

• Lehenengozikloa: irakasleak ebaluatuko du taldea, behaketa eta galderen bidez (ikasgelan eta jolastokian). Ebaluazioa egiteko kontuan izan: beste belaunaldietako emakumeen inguruko jakintza zabaldu duten; bidezkoak ez ziren aurreiritziak egon zirela konturatu diren, eta horiek apurka gainditzen ari direla (emakumearen eginkizuna eta eredu femenino positiboak gehiago agerrarazten diren ikusi). Neska eta mutilen arteko elkarrekiko harremanak ere behatuko dira.

• Bigarrenzikloa: Ebaluazioaren oinarriak behaketa eta zuzeneko galderak izaten jarraituko du. Kontua da ikustea ikasleek hausnarketa egin duten haien izaera estereotipatuaren inguruan eta rol horiek aldatzeko aukeraren inguruan. Hausnarketa horren abiapuntua da ikasleek badutela emakume eta gizonen rol sozialen arteko desberdintasunaren berri. Halaber, neska eta mutilen arteko elkarrekiko harremanak behatuko dira.

• Hirugarrenzikloa: Ikasleek esaldi bat idatzi beharko dute, haien ustez, emakumeek elikadura mailan egindako ekarpenik garrantzitsuenari buruz.

86

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 89: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Gaitasunak

• Ahozko jardueren bidez, norberaren ideia eta iritziak alderatu, beste ikaskideenak entzunez eta errespetatuz

• Norberaren aukerezkontzientzia hartu: emozioen adierazpena, parte-hartzea, asertzioa…

• Norbere irudiaren onarpen handiagoa bereganatu

Jarrerak • Norbere buruarekiko errespetua • Besteekiko errespetua

Ikaskuntza eremua

• Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza

Iturriak eta baliabideak

• Interneteko konexioa• Genero inguruko gaiei buruzko informazioa bilatu • Jokaera sozialen behaketa

Sakontzeko iradokizuna (beste maila/zikloetara)

• Ziklo guztietan zehar antolatutako jarduerak

Ebaluaziorako iradokizunak

• Lehenengozikloa: irakasleak ebaluatuko du taldea, behaketa eta galderen bidez (ikasgelan eta jolastokian). Ebaluazioa egiteko kontuan izan: beste belaunaldietako emakumeen inguruko jakintza zabaldu duten; bidezkoak ez ziren aurreiritziak egon zirela konturatu diren, eta horiek apurka gainditzen ari direla (emakumearen eginkizuna eta eredu femenino positiboak gehiago agerrarazten diren ikusi). Neska eta mutilen arteko elkarrekiko harremanak ere behatuko dira.

• Bigarrenzikloa: Ebaluazioaren oinarriak behaketa eta zuzeneko galderak izaten jarraituko du. Kontua da ikustea ikasleek hausnarketa egin duten haien izaera estereotipatuaren inguruan eta rol horiek aldatzeko aukeraren inguruan. Hausnarketa horren abiapuntua da ikasleek badutela emakume eta gizonen rol sozialen arteko desberdintasunaren berri. Halaber, neska eta mutilen arteko elkarrekiko harremanak behatuko dira.

• Hirugarrenzikloa: Ikasleek esaldi bat idatzi beharko dute, haien ustez, emakumeek elikadura mailan egindako ekarpenik garrantzitsuenari buruz.

5.1 Jarduera– Gure amamekin hitz egin dezagun! (1.zikloa)IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 eta 1/2 Ikasgela Talde osoa

BakarlanaFamiliak

informatuGaldera zerrenda

Jarduera honen ardatza da aurreko belaunaldietako emakumeen bizitzari buruzko ezagutza. Kasu honetan, lehenengo zikloko ikasleei begira osatu zenez, inkestan amamen haurtzaroan jarriko duguarreta. Horrela, ikasleak errazago identifikatuko dira haiekin.

1.saioa(1/2)Ikasgelan, amamen bizitzaz hitz eginez hasiko da. Adibidez, galdetu zeintzuk ezberdintasun dauden haien eta haien amamen haurtzaroen artean. Denbora batez hitz egin ondoren, dakiten guztia esandakoan, galdetu zer gehiago jakitea gustatuko litzaiekeen. Horrela, guztion artean, ezagutu nahiko lituzketen alderdien berri emango dute. Talde osoaren edo gehienaren jakin-mina pizten dituzten elementuen oharrak hartuko dira; horrezaz gain, beste elementu batzuk ere sar ditzaten, iradokizunak egingo zaizkie:

• Eguneroko bizitza: etxebizitza, janaria, janzkera eta abar. Neska-mutilen arteko ezberdintasunak.

• Aisia: jokoak, jolasak, jostailuak, tokiak (etxea, kalean…). Neska-mutilen arteko ezberdintasunak.

• Eskola: jarduerak, tokia, metodoak eta abar. Neska-mutilen arteko ezberdintasunak.

• Helduen lanetan laguntza (aita eta ama). Neska-mutilen arteko ezberdintasuna.

• Helduen bizitza: jarduerak, haurtzaroarekin harremana… Neska-mutilen arteko ezberdintasunak.

Ikasleek buruz gogoratu beharko dituzten galdera batzuk aukeratuko dira. Galdera horiek baliagarriak izango zaizkie, etxean, amamekin elkarrizketa has dezaten.

Bestalde, familiei zuzendutako oharra ere idatzi beharko diegu; alde batetik, haien laguntza eskatzeko, eta, bestetik, belaunaldien arteko ezagutza sustatzeko ariketa dela azaltzeko. Amamaren batengana heldu ezingo balitz, gertuko, eta belaunaldi bereko, beste emakumeren batekin

87

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 90: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

harremanetan jartzen saiatuko gara. Umeei eskatuko zaie, astebeteko epean, bere amama batekin hitz egiteko, aurretik aipatutako gaiaren inguruan galdetuz. Ez dute klasean ikusitako alderdi guztien inguruan galdetu behar, eta informazio berririk badakarte, ongi etorria izango da.

Ariketa amaitzeko, umeei esan ahal diegu, ahal izanez gero, klasera ekartzeko haien amamen haurtzaroko objektu esanguratsuren bat: arroparen bat, egunerokotasunean erabiltzen zen etxeko tresnaren bat, argazki bat…

2.saioaIkasle guztiek bildutakoa bateratu, eta ekarritako objektuekin erakusketa txiki bat antolatu. Galderak gaika proposatuko ditugu. Erantzunak ematerako orduan, saiatuko gara guztiek aztertutako zerbait azaltzeko aukera izan dezaten. Ondoren, garai hartako neska-mutilen arteko ezberdintasunez arituko dira eta gaur egungo egoerarekin alderatuko da. Horren inguruko iritzi eta lehentasunen inguruko hausnarketa egiten lagunduko diegu. Ez dira hain garrantzitsuak aterako dituzten ondorioak; askoz garrantzitsuagoa da generoen arteko hausnarketa egiten hastea, eta aldakorrak direla konturatzea.

88

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 91: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

5.2 Jarduera – Nagusitan… izango naiz (2.zikloa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Bikote mistoak Lanbideen zerrenda

Bigarren ziklorako aurreikusitako jardueren oinarria da umearengan piztutako interes progresiboa bere buruaren gaineko hausnarketari buruz. Garai honek garrantzia du beraien identitate sexualaren garapenean; hori dela eta, bereziki egokia da haien buruen gaineko behaketa eta azterketa egiteko gaitasuna estimulatzea, baita genero estereotipoen ingurukoa ere.

Taldea bikote mistoak eginez banatuko dugu, eta neska eta mutilei lanbideen zerrendak banatuko dizkiegu.

Ikasleei galdetuko diegu zerrendako zein lanbide aukeratuko luketen. Neska bakoitzak bere ikaskideari esango dio zein lan aukeratu duen; mutila, berriz, bere iritzia eman eta arrazoitu beharko du. Ondoren, gauza bera egingo da mutilekin. Eztabaidak minutu batzuk iraun ditzan utziko dugu.

Ondoren, bateratze-saioa egingo dugu, emaitzei buruz mintzatzeko. Beste batzuen artean, ondoko galdera hauek egin ditzakegu: • Zeinizan zure erantzuna zerrenda ikustean? Zergatik?• Zergatik edo zelan aukeratu duzu zure lana? • Zerrendan zeintzuk lan ikustea gustatuko litzaizukeen? Zergatik? • Zure erabakiaren kontrako arrazoirik eman zizuten? Zeintzuk? • Zer uste duzu gertatuko litzatekela munduan gizon eta emakumeek

lan horiek burutuko balituzte?

Neskentzat:• Mekanikaria • Pilotua• Kontularia• Banku-zuzendaria• Arotza• Ingeniaria• Arrantzalea

Mutilentzat:• Sukaldaria• Etxeko gizona• Idazkaria• Kutxazaina• Erizaina• Dantzaria• Haur-zaintzailea

89

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 92: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

5.3 Jarduera – Zelakoak garen (3.zikloa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1

Ikasgela(2

espaziotan banatuta)

Talde osoa 2 taldetan banatuta

Inolako azalpenik eman gabe, taldea bi multzotan banatuko dugu; multzo bakoitzak bere espazioa izango du ikasgela barruan, bertan kokatuko ditugu. Bakoitzak bere eskuaren silueta marraztuko du paper batean, eta taldeko beste guztiek, banan-banan, pertsona horren ezaugarri edo trebetasun bat idatziko dute silueta marraztutako paperan. Ondoren, guk bakarrik dugun paperan, orri bakoitzari zenbaki bana emango diogu, eta neska edo mutila den idatzi.

Amaitutakoan, taldeek marrazkiak elkar trukatuko dituzte, eta eskua neska ala mutil bati dagokion asmatu beharko dute. Emaitzak kontuan izango dira (idatziz), asmatzeak zenbatu aldera. Azkenik, talde biak elkartu eta emaitzak begiratuko dituzte. Ikasleek neska eta mutilen artean horrenbesteko alderik ez dagoela ikustean datza; eta, ondorioz, denok dugula gaitasuna gauza berdinak egiteko, neska zein mutila izan.

Neska edo mutil portzentaje handia asmatuz gero, begiratu zeintzuk izan diren erabilitako ezaugarriak, eta zergatik uste duten horiek sexu bati ala besteari dagozkiola. Jarduera honetan, sartzea dago, beti ere oso maila oinarrizkoan, izaera biologikoaren (sexua: gizona/emakumea) eta kulturalki ezarritakoaren (generoa: maskulinoa/femeninoa) arteko ezberdintasuna. Galdera hau egin dezakegu: Zer egiteko gai eta zer ez egiteko gai dira neskak eta mutilak? Zergatik? Eztabaidatu bitartean, adibideak eman ditzakegu teorian emakumeek egin ezin dutena burutu duten emakumeekin (eta alderantziz).

90

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 93: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

5.4 Jarduera– Nire herriko kaleak (3.zikloa) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

2 Saio Ikasgela Taldeka (3-4 perts.)

Interneteko kale-izendegiaAdierazitako

fitxakHirugarren zikloko ikasleak badu jada nahiko heldutasun, egoera sozial konplexuagoak aztertzeko. Jarduera honetan lortu nahi da jendarte-antolaketa eredu zehatz baten isla behatzea; hain zuzen ere, antolaketa patriarkalaren behaketa egitea, hasiera batean, eredu honekin zerikusirik ez duten alderdien bidez.Kasu honetan, herriko kaleen izenak ikusiko ditugu. Eskola landa-inguruan badago, kale guztien (edo ia guztiak) izenekin egingo dugu lan. Hiri-inguruko eskola bada, auzoan mugatuko gara.

1.saioaHasteko, dakizkiten kaleen izenak galdetuko dizkiegu, baita pertsonaia horien garrantzia zein den ere ezagutzen duten. Jarduera auzoan/herrian emakume izena duten kaleen izenak aurkitzean datza. Horren bitartez, agerian utzi nahi dugu emakumeekiko ezberdinkeria esparru publikoan; horretaz gain, ikasleek haien inguru gertuena ezagut dezatela ere nahi dugu, genero ikuspuntuaz baliatuz.

Taldea 3-4ikasleko multzotan banatuko dugu. Multzo bakoitzak udalerriaren kaleen zerrenda izango du (zerrenda hori udaletxean lor daiteke, halere, Internet bidez lortzea errazagoa izan daiteke). Talde bakoitzari lanerako fitxa ere banatu (ikus behean). Ariketan, emakume izena eta gizon izena dituzten kale kopurua alderatuko dute. Horrezaz gain, gizon eta emakume horiek nortzuk ziren bilatu beharko dute.

Lanerako fitxa:• Kale kopurua guztira• Gizon izena duten kaleen kopurua• Emakume izena duten kaleen kopurua • Kalkulatu gizon eta emakume izenak dituzten kaleen portzentajea

(ehunekoa)19 Kontuan izanda zenbat kale eta lan-talde ditugun, irakaslearen erabakia izango da zerrenda osoa ala zati bat banatzea lan-talde bakoitzari.

91

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 94: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

• Aztertu emakume izenaduten kaleak kale nagusiak ala bigarren mailakoak diren

• Aztertu gizon izena duten kaleak kale nagusiak ala bigarren mailakoak diren

• Taldekatu emakume izena dutenkaleak eta sailkatu kontuan izanik bizitzan zehar emakume horien eginkizuna zein izan den (erlijioa, politika, literatura, kirola, hezkuntza, artea, zientzia eta abar)

• Gauza bera egin gizon izena dutenekin • Zeintzuk dira ikusten dituzun ezberdintasunak? • Zeintzuk arrazoik azal dezakete gizon eta emakumeenak modu

berean ez gogoratzea? • Zein iritzi izango zenuke alderantziz gertatuko balitz?• Gure kaleetan ematen den erreferentzia femenino ezak jendeari

pentsarazi ahal dio gogoan izateko moduko emakume garrantzitsurik ez dela existitu?

2.saioaTalde bakoitzak besteei erakutsiko dizkie emaitzak, eta, denon artean, erantzun batzuk eztabaidatuko dira; hain zuzen ere, fitxako azkenak, hausnarketarako bideratuak baitaude. Ondoren, kalkulatuko da, sexuen arteko parekidetasuna eman dadin, emakume izeneko zenbat kale egon beharko liratekeen. Amaitzeko, ikasleek, informazioa bilatu ondoren, haien herriko emakumeen izenak proposatuko dituzte; arrazoiren batengatik nabarmendu diren emakumeak, eta, ondorioz, kale baten izenaz gogoratuak izatea merezi dutenak.

92

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 95: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

5.5 Jarduera – Elikadura eta emakumeak (ziklo guztiek) IRAUPENA TOKIA MULTZOKATZEA IRAKASLEAREN

PRESTAKUNTZAIKASLEEN

PRESTAKUNTZA

Saio 1 Ikasgela Taldetan Informazioa Informazioa bilatu

Jarduera honen helburua da ikasleek sakonago ezagutzea emakume eta gizonen arteko ezberdinkeria, elikagaiekin duten loturari dagokionez: nekazaritzaren hastapenak, baserriko lan ezberdinak, elikagaien garraioa, janariaren prestaketa… kontuan izanik.Jarduera honetan, nahi izanez gero, ziklo ezberdinetako taldeek har dezakete parte. Kasu horretan, lehenengo eta bigarren zikloetako umeen ardura izango dira lehenengo eta bigarren faseak. Jarduera hirugarren zikloko ikasleek soilik ere buru dezakete. Kasu horretan, berriz, ikasle horiek lehenengo bi faseak arinago egingo dituzte.

1.fasea(1.zikloa)Arbelean, ondoko koadroa bezalako bat marraztu. Taldean horren inguruan aritu bitartean, betetzen joango gara. Horretarako, haiek ezagutzen dutenaren arabera, gehienetan, gizonek ala emakumeek burututako eginkizuna den markatuko da.

Janaria prestatzeko lanak Gizonak Emakumeak

Elikagaiak eskuratu/erosi

Jakin zein den adin bakoitzarentzat egokia den elikadura

Jakin zein den gutxiago balio duena

Produktuak garbitu eta prestatu

Egosi (irakin eta abar)

Zerbitzatu

Beste elikagai batzuekin lagundu

Gaixotasunen aurrean jakin zein den komenigarria

Jakin zer aprobetxa daitekeen mozkinetatik

Mahaia jazo

Harrikoa egin eta sukaldea batu

Zarama bereiztu

93

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 96: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

Emaitzak aztertutakoan, esan daiteke, adibidez, antzina gizonek bakarrik gidatzen zutela. Hala ere, apurka-apurka, emakumeak ere gidatzen hasi ziren. Aldaketa prozesu hori, emakume askoren eta laguntzen zieten gizon batzuen aldarrikapenari esker eman zen. Sexuen arteko ezberdinkeria hauek alda daitezke. Ondoren, janaria prestatzearekin lotura duen ikasitako zerbait esango dute (ikasitako hori emakume baten eskutik jasotakoa izango da). Amaitzeko, betebehar horietatik guztietatik ikasi nahiko luketen bat aukeratzeko eskatuko zaie. Interesgarria da konpromisoa hartzea etxean hori egiten irakats diezaieten eskatzeko.

2.fasea(2.zikloa)Oraingoan ere, antzeko koadro bat beteko dugu, baina, nekazaritza jatorriko elikagaien ekoizpenari eta komertzializazioari dagokiona.

Kasu honetan ere, koadroa beteko da, guztion artean eztabaidatzen den bitartean. Ez du axola iritzi ezberdinak badaude: denak idatz ditzakegu (edo gehienen iritzia bateratzen duena, eta ondoan galdera ikurra jarriko da, pertsona guztiak uste berekoak ez direla adierazteko). Garrantzitsuena ikasleen behaketa eta behatutakoaren hausnarketa kolektiboa estimulatzea da. Horretarako, ume guztiek ikusi behar dute entzun egiten zaiela eta haien iritzia kontuan hartzen dela.

Elikagaien ekoizpenarekin lotutako lanak Gizonak Emakumeak

Lurra goldatu

Erein

Ureztatu eta bestelako zaintzak

Uzta bildu

Bilketa (gordetzeko)

Paketatu

Garraioa

Merkataritza-guneetara banatu

Publikoari saldu

Bitartekaririk gabeko salmenta zuzena

94

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 97: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

3.fasea(3.zikloa)Hirugarren zikloko ikasleek, nekazaritzan, emakume eta gizonen artean ematen den ezberdinkeria landuko dute, ikuspegi zabalagotik. Izan ere, jada ez dira inguruko errealitateari mugatuko; aitzitik, kontinente ezberdinetako datuez baliatuko dira. Ondoko testu hau irakurriko da (Nazio Batuko Erakunde-Batzordearen 56.bilkura, emakumearen kondizio juridikoari eta sozialari buruzkoa). Irakurri ahala, esaldiak azalduko dira, hitz guztiak ulertu direla ziurtatuko dugu.

Landa-inguruko emakumeak munduko populazioaren laurdena dira. Landa-inguruko emakumeak nekazaritza-eskulanaren proportzio handi bat dira. Uztatzen diren elikagai gehienak beraiek ekoizten dituzte, batez ere, iraupen nekazaritzan. Beraiek dira zaintza-lan ez ordaindu gehienak burutzen dituztenak. Landa-inguruko emakume eta gizonen %86k nekazaritza dute bizimodu. Nekazaritzak lana ematen die, gutxi gorabehera, 1.300 milioi nekazari txiki minifundistari eta lurrik gabeko langileri (zeintzuetatik %43 emakumeak dira). Hala eta guztiz ere, beraien eskubide eta ekarpenak baztertuak izan dira, hein handi batean. Landa-inguruko emakumeek ekoizpen-baliabideak eskuratzeko ahalmen ekitatiboa izango balute (intsumoak, kredituak, formakuntza… eskuratzeko eskubide berdintasuna izango balute),ondorioa hauxe izango litzateke: nekazaritza-etekinek murriztu ahal izango lukete munduan gose kronikoa duten pertsona kopurua;izan ere, 100 eta 150 milioi pertsona gutxiagok izango lukete gose kronikoa.

Taldea multzotan banatuko da. Lana horma-irudi bat sortzea izango da. Horma-irudiak honako gaia du oinarri: munduko tokiren bateko landa-inguruko emakumeen lana eta eguneroko bizitza. Talde-kopuruaren arabera, kontinenteak edo herrialdeak taldeen artean bana daitezke, dibertsifikazio apur bat bilatuz. Lan hau burutzeko, liburutegian, Interneten eta abar informazioa bilatu beharko dute. Kontua da nekazaritza-lana, etxeko lana… erakusten duten irudi eta imajinak lortzea edo sortzea.

95

Lehen Hezkuntzarako Gida Didaktikoa

Page 98: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa
Page 99: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa
Page 100: Lehen Hezkuntzako Irakasleentzako Gida Didaktikoa

ALIMENTACCIÓNGIDADIDAKTIKOAGida Didaktiko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabidea duzue. Bere helburua ikasleen ezagutza eta kontzientziazioa sustatzea da arazo honen aurrean: elikagaien ekoizpen-kateak, komertzializazioak, banaketak eta kontsumoak, baita gure kontsumo-ohiturek ere, duten eragina gure komunitateetan, osasunean eta ingurumenean. Beraz, proposamena kontzientzia sozialaren eta eskolaren eta herriaren esku-hartzea areagotzean datza,mundu jasangarriago baten garapenean parte hartzeko. Bide horretan, emakume eta gizonen arteko ekitatean oinarritutako harremanen sustapena azpimarratzen da.Gidaren egiturak bost gai-multzo ditu ardatz, eta horiek unitate didaktiko bihurtu ditugu. Unitate bakoitza oso era errazean landu daiteke, txikienei moldatuta, baina, aldi berean, lanketa sakonagoa ere egin daiteke. Hemen banaketa zikloka egin dugu, eta unitateak zailtasun-maila areagotzen den heinean azaldu ditugu. Proposamen honen arabera, 1. eta 2.zikloek unitate didaktiko bana dute, eta 3.zikloak, berriz, bi unitate didaktiko ditu. Bosgarren gai-multzoak proposatzen dituen ekintzak hezkuntza-etapa osoan zehar garatzeko dira.Gidak bi zati ditu. Lehenengoak programazio didaktikoaren oinarrizko elementuak azaltzen ditu. Unitate didaktikoak eta beraien helburu orokorrak, eduki teorikoa eta, besteak beste, helburu didaktiko zehatzak azaltzen dira. Ondoren, baliabide didaktiko honek osotasunean sustatu nahi dituen gaitasunak adierazten dira. Horrezaz gain, alderdi metodologiko batzuk lantzen dira (ebaluazioa, adibidez). Bigarren zatiak 30 bat ikaskuntza-jarduera ditu, gutxi gorabehera, 5 unitate didaktikotan taldekatuta eta hezkuntza-ziklotan banatuta.

ALIMENTACCIÓN:LANDA-INGURUASUSTATZEKOESKOLENSAREA“Alimentacción: Landa-ingurua sustatzeko eskolen sarea” jendarte-hezkuntzazko programa da, gure elikadura eta horrek dakartzan eraginei buruzkoa: ingurumenenean, osasunean eta pertsonen eta komunitatearen bizi-baldintzetan. Sarea Espainiako estatuko landa-inguruko eskola batzuek osatzen dute; eskola horiek gure elikadura-ereduak (ekoizpen-, banaketa-, komertzializazio- eta kontsumo-mailan) dakartzan ondorioen aurrean kontzientzia kritikoa sortu eta ekintzak sustatu nahi dituzte. Ondorio horiek sozialak, ekonomikoak eta ingurumenaren gainekoak dira.Alimentacción-ek Elikadura-Burujabetzaren printzipioetan oinarritutako eredu alternatiboa sustatzen du, landa-inguru biziaren aldeko apustua egiten duena eta genero ikuspegia duena. Gainera, eskola du ardatz eta, hortik abiatuz, komunitate osoaren inplikazioa lortu nahi du.Sare honen kide diren eskolek haien ikastetxeko planeanuztartzen dituzte elikadura-burujabetzaren printzipioetan oinarritutako edukiak, materialak eta jarduerak, genero ikuspegitik, eta egungo elikadura-eredua zalantzan jartzen dute.Informazio gehiago nahi baduzu, gure webgunea ikus dezakezu: www.alimentaccion.netFacebook-en ere aurki gaitzakezu: www.facebook.com/alimentaccion

Laguntzailea: