Lehen laguntzak

41
Lehen laguntzak

description

Lehen laguntzak. Gaurko Lana. Terminologia Istripu eremua babesteko sistemak Botika-kutxa Zaurituen lekualdatzea Laguntza psikologikoa. Aurreko klasea gogorazteko diapositiba bat, istripu bat agertzena danean. Terminologia. Prebentzioa: - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Lehen laguntzak

Lehen laguntzak

Gaurko Lana

Terminologia Istripu eremua babesteko sistemak Botika-kutxa Zaurituen lekualdatzea Laguntza psikologikoa

Aurreko klasea gogorazteko diapositiba bat, istripu bat agertzena danean.

Terminologia Prebentzioa:

Nahi ez dan egoera edo gaitz bat gerta ez dadin, aurrez beharrez beharrezko neurriak dira.

Emergentzia:Zaintza eta bizi euskarrirako beharrezkoak diren prozedurak

berehala ezarri ezean, bizirik jarraitzeko larritasun edo ondorio atzeraezina azaltzen dauan bat-batean sortzen dan egoera da.

Larrialdia: Zauritu, familikoa zein eskaeraren erantsunkizuna onartzen

dauan esanetan, berehalako ardura behar dauan egoera da. Katastrofea:

Gauzen ohiko ordena larriki aldatzen duen zoritxarreko gertaera da.

Arriskua: Ezbehar edo kalteren bat gertatzeko posibilitatea da.

Istripua: Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera da.

Mina: Gorputzeko leku batean nabaritzen dan sentsazio

ezatsegina, kolpe, ebaki, zauri, etab.en edo organismoaren funtzionamenduan oreka galtzearen edo bestelako arazo baten ondorio izaten dena.

Erredura: Suak edo bestelako agente fisikoek (konposatu kimikoek, erradiazioek, etab.ek) larruazalean eragindako zauria da.

Odol jarioa: Hodietatik, haien apurketa dela-eta, odola ateratzean datza.

Traumatismoa: Agente mekaniko, fisiko zein kimikoek sortutako lesioa.

Burezur t.: Buruan jasandako lesioa, buruko larruazala, burezurra edo entzefaloa kaltetzen dauana.

Garuneko t.: Garuneko lesioa, burezurretik kanpo eragindako indarrak direla eta. Lesio difusoak dira (garuenko odoljarioa, kontusioa) eta neurologikoki ondorio larriagaoak eragiten dabenak.

Shock: Jatorri ezbardina (istripua, erauzketa, etab.) izan dezakeen

zirkulazio-gutxiegitasun akutu edo larriak sortutako sindrome klinikoa. Triaje:

Istripua gertatutako lekuan, zaurituen sailkapena egiteko metodoa da.

Kasu Praktikoa

Arrain-haztegiko hobi septiko bat garbitzen ebezan langile bi, gas instalaziotik isuritutako gasa dala eta txarto sentitzen hasi ziran. Azkenean urtetako indarrik ere ez euken. Hirugarren langile bat laguntzeko intentzioarekin hurbildu zan baina honek ere ez eban urtetzerik lortu. Hau ikusita euretariko baten emaztea, hobira sartu eta besteekin gertatu zan moduan bera ere hil egin zan.

Suhiltzaileak heldu zirenean, lau gorpuak erreskatatu bakarrik egin ahal izan eben.

Istripuen aurrean portaera-segida

Istripu baten aurrean egin beharrekoa:

Babes sistema

Abisu sistema

Sorospen sistema

BAS JOKAMOLDEA

BAS JOKAMOLDEA

Babestu Istripu lekua eta zaurituen balorazioa egin.

Istripu gehiago ekiditu. Zauritutako pertsona, arrisku lekutik baztertu.

Abisatu Urgentzietako zerbitzuei 112ra deituz.

Sorostu Laguntzaren prioritateak erabaki.

Zaurituaren baimena lortu.

Lehen laguntzak egin.

Babes-sistema Zaurituaren babesa, lehen laguntzetan emon behar

dan lehenengo pausua da. Zauriturik dagoen pertsona arrisku lekutik

urruntzeko egindako prozedurei salbamendua deritze.

Helburua: Arrisku egoeratik aldentzea lesio gehiagorik gertatu ez daitezan.

Lorpena: Ordena zenbat eta arinen berrezarriz eta logika erabiliz jokatu.

Istripu gunera hurbiltzen dan lehengo pertsona, gertaeraren burua izango da eta beste pertsonei seguritate aholkuak emon behar deutsoz.

Abisu-sistema

Gertaera arrotzeko edozein situazioren aurrean, 112 zenbakira deitu beharra dago.

Gertaturikoa argi eta garbi azaldu behar da, egokiak diren baliabideak istripu lekura bialtzeko.

Informazioa era egokian heltzea garrantzitsua da eta horretarako astiro eta era ulergarri batean hitz egin behar da eta egoerak eskatzen badau errepikatu.

112ari emon beharrezko datuak:

Istripu mota eta gertaturiko ordua. Gertakizunaren tokia. Etxebizitza bada, helbidea eta errepidean

izandako istripua balitz, kilometroa eta zirkulazio norabidea. Istripuaren larritasuna. Zaurituen kopurua eta euren egoera. Lehen laguntzak egin badira edo adituak badagoz. Laguntza heltzeko zailtasunik badago. Posibleak diran arriskuak, egonez gero. Beste zerbitzu batzuen beharra eta eskaera burutu badan edo ez. Deitzen dan telefonoaren zenbakia emon eta deia amaitu ostean, linea

libre itzi eurengandik deiren bat jaso ahal izateko.

Lasaitasunez, koordinazio zentrutik egindako galdera guztiak erantzun. Telefonoa ez eskegi adituak esan arte.

Sorospen-sistema Lehenego eta behin, zaurituak behar dauazan baliabideak jakin

behar doguz laguntza egoki bat emoteko. Horretarako, pertsonaren kontzientzia, arnasketa, odol-

zirkulazioa, haustura edo odol-jariorik badaukan edo ez behatu behar da. Honi triajea deritsogu.

Jokatzeko etapa bi dagoz:

1.Pertsonaren bizitza arriskuan badago aztertu behar da. Egoera honetan

badagoen jakiteko, emergentzizko ebaluazio bat egingo dogu. Arrisku larrian egonez gero, emergentzi jokaerak hartu behar dira.

2.

Triajea egin ondoren eta zaurituaren bizitza arriskuan ez badago, urgentzizko balorazio bat egingo da.

Balorazioa egin ostean eta bizitza arriskuan ez dagoela ikusita, urgentzizko jokaerak burutuko dira. Jarduera honeen helburua, zaurien pronostikoa hobetzea da.

Emergentzizko

balorazioaBizitza arriskuan badago

zehaztu

Emergentzizko jokaera

Urgentzizko balorazioa

Lesioak ezagutu eta behar dauan laguntza emon

ezegoera konpontzen bada

Urgentzizko jokaera

bai

Egin behar eta ez dana egin behar

Egin beharrekoak: Egoeraren aurrean lasaitasuna mantendu. Lekuaren eta zaurituaren balorazio arina egin. Zauritua lasaitu. Babes posizioan ipini eta erropak afluxuatu. Manta edo eroopekin tapatu. Edana eta jana ez emon. Konortea, arnasketa eta zirkulazioa aztertu. Hausturak eta odol-jarioak aztertu

Egin behar ez dana: Zauriak ebaluatu baino lehen zauritua mugitu. Zauriak ikutu. Erreta dagozanei erropa kendu. Pulsa apurtu. Kontzientzia gabekoei eta zaurituei jana eta

edana emon. Tornikete bat egin, beharrezkoa ez bada. Elektrokutatuei ikutzea.

Kasu praktikoa

Domeka goiz batean, familia batek eguna etxetik kanpo pasatzeko intentzioarekin autoa hartzen dau. Bihurgune baten, geldirik dagozan hainbat kotxe dagoz eta aurrez-aurre jotako kotxe biren istripua ikusten dabe. Laguntzeko intentzioarekin, kotxetik bajatzen dira eta kotxe batean gidaria hilik eta honen emaztea larri zaurituta dagoela ikusten dabe. Bigarren kotxera hurbiltzean, gidaria ondo dagoela ikusten dabe airbagak funtzionatu daualako, seme bat zauri arin batzuk daukazala eta gelditzen diran biak barriz, larriak.

Arazoa, kotxeak egoera txarrean dagozala da.

www.youtube.com/watch?v=YlUfQWbP4CU

Dgtko bas jokamoldearen azalpena

www.youtube.com/watch?v=MdrRkIzMgUc

Amerikako estatu batuetan gertaturiko istripua. Bas jokamoldearen ariketa.

Lehen laguntzako botika-kutxa

Oinarrizko baliabidea da larrialdiko egoera batean laguntza eskaintzen daben pertsonentzat.

Botika-kutxan istripu bat edo ezusteko gaixotasun bat jasan duten pertsonengan lehen leku-hartzea egin izateko oinarrizko eta ezinbesteko osagaiak dagoz, bizitza salbatzeko erabakigarriak suerta daitezkeenak.

Garbi eta ordenatua egon behar dau. Produktu bat erabiltzen dogunean, barria jarri

beharko dogu. Aldi-aldian begiratu, iraungitze-datei

erreparatzeko adb.

Botika-kutxaren edukia: Desinfektagarriak: seruma 1occ anpuluetan eta ur

oxigenatua. Gaza esterilak (4-5 unitateetako paketeetan). Kotoi hidrofiloa (gazen artean erabil daiteke odoljario bati

aurre egiteko). Zaurietan infekzioak ekiditeko antiseptikoa: pobidona

iodatua. Aurpegia babesteko maskara, ahoz ahokoa egin behar

bada ere. Latex edo binilozko guante esterilak, sendaketetan (odol-

arrisku biologikoa) beti erabili beharrekoak balizko kutsadurak sahiesteko.

Esparatrapu hipoalergenikoa edo arrunta. Tiritak, premiaren arabera ebagiteko modukoak. Hesgailu elastikoak gorputz-adarreko lesioak, zauriak eta

erredurak estaltzeko. Bat-batean beso-euskarri bat egiteko erabili daitekez, eta mota ezbardinetakoak dagoz: krepezkoak, harizkoak, autoitsaskorrak eta abar. Hainbat tamainukoak euki behar dira (5, 7,5, 10cm,…).

Baselinadun gazak: erredura baten ipinteko. Merkuriozkoa ez dan termometroa. Matxarda esterilak, erabili eta botatzekoak (plastikozkoak

hobeto). Eskuila esterila. Mutur biribila daben artaziak, ahate-moko tanterakoak.

Ikastetxeetako jarduerari begira, komenigarria litzateke botika-kutxa eramangarria izatea.

Osagai komunez gain, beste elementu batzuk gehituko doguz: Guedel-hodiak, tamaina desbardinekoak adinaren

arabera. Izotz kimikodun boltsak, traumatismo baten

ostean hauntura ekiditeko. Manta termikoa.

Bestealde, sendagaiak modu pertsonal eta partikularrean baliatuko dabez langileek, kontuan hartuz txarto erabilitako botika batek organismoan alterazio larriak eragin daikezala.

Adb: Analgesiko eta antitermikoa: Apiretal.

Antiinflamatorioa topikoa: Voltaren.

Suero orala (deshidratazio egoeran erabiltekoa): diarrea.

Zaurituen lekualdatzea.

Zaurituaren lekualdatzea, bai soroslearen eta bai zaurituaren segurtasunez egin behar da.

Lehenego eta behin lekuaren balorazioa egingo da, prebentzioa bermatzeko.

Lekualdatzea, soroslearentzat seguritateko berme handiekin egin behar da eta gaixoarentzat errezen dagoan sarbide bilatuko da, arina eta traumatikoa izango ez dana.

Erreskatatzean egin beharreko mogimenduak bortitzak izango badira, gaixoa zaindu eta babestu.

Bigarrenez, zaurituak kontu haundiz mogitu behar dira.

Eta bakarrik euren bizitza arriskuan badago. Mogitzeko burua-sama-enborra

ardatza mantentzea derrigorrezkoa

da.

Mogitzeko 3 teknika dagoz: Rauteck mugimendua. Orkatiletik arrastea. Besapetik arrastea.

Ez da gomendatzen traumatismo askoko gaixoa mogitzea.

Kontu haundia euki behar da:

Bizkarrezur-muineko lesioak ekiditzeko

Kotxe batean harrapaturikoekaz. Neurologi motako traumatismo susmoa badago. Konorte gabeko zauritua. Traumatismo asko daukan gaixoa. Kaskoa dabezanak.

“Columna cervical”-a lesionatuta badago, bizkarrezur-muineko lesioa egongo da.

Laguntza psikologikoa

Istripuetan laguntza fisikoa emoteaz gain laguntza psikologikoa ere emon behar da.

Laguntza horren hartzaileak; zauritua, gaixoarekin dagoena eta kasu batzuetan soroslea bera izango dira.

Istripua izandakoentzat laguntza: Mota honetako gertakizunak, ustekabean hartzen

gaitu eta antzietatea edo ezinegona sortzen dau. Burua nahastuta eukingo dau, kexka beterik. Adb:

beste zaurituen egoera, bere lesioen larritasuna, daukan mina….

Antzietate hau dala eta, biktima bakarrik, bildurtuta eta bere burura erreakzionatzeko gai ez dau ikusiko.

Zauritua; tragediaren tamaina, bere izaeraren arabera eta buruko gaitzak badaukaz kontuan hartuta, ulergarria da lehen laguntzak onartu edo ukatzeko gaitasuna murriztuta euki ahal dauala.

Kasu honetan, biktima lasaitu eta behin hau lortuta, laguntzeko baimena eskatuko jako.

Zauritua laguntzen dauan pertsona, istripuaren beste biktima bat izan dala ez da ahaztu behar.

Honek esan nahi dau, gertaturikoa ikusi dauala. Nahiz eta bere bizitzak larritasunik ez izan, beste arrazoi batzugaitik lagundu beharko jako.

Laguntzeko nahia dauka baina ez daki zelan odola edo zauriak ikusteak adb ikaratu egiten deutsolako.

Bai zauritua eta bai laguntzailea lasai mantentzeko jarraibidea hau izan daiteke: Larritasuna ez da gehiago areagotu behar, batzutan

lasaitzea bakarrik posiblea dalako. Ez da bere jokabide gaitzetsi behar, gertakizunaren

erantzunkisuna berea bada ere. Okerrena igaro dala esan ahal jako. Anbulantzia iristear dagoela. Istripua izandakoren batek zauri arinak badaukaz eta min

hartutako gehiago badagoz, laguntza eskatuko deutsagu, horrela, bide batez, bere egoerari buruzko kezka arinduko jako.

Batzutan lehen laguntza ez da eraginkorra izango, arrazoi honeek direla medio: Pertonak izu gorria dauka: Tinkotasunez tratatu behar

da; aukeran, pertsona hori bakartzea komendi da, bere egonezina besteei ez kutsatzeko.

Pertsoan lur jota dago; nahastuta…animatu egingo dogu eta jardunean murgildu zer egina euki daien.

Pertsona asaldatuta (alborotada) dago: eragabe jokatzen dau, lasai daiten saiatuko gara, eta, lortzen badogu, zeregin baliagarriak egitera bideratuko dogu.

Umeak pertzepzio asko dabe eta laster soroslearen sentimendu eta segurtasun eza nabritzen dauz. Bere konfiantza irabazteko, lehenik eta behin familikide edo umeak ezagutzen dauan nagusi bategaz berba egin.

Nagusiaren konfiantza irabazita, haurraren konfiantza irabaziko da.

Haur bategaz berba egiteko, aurpegiak maila berean egotea gomendatzen da. Nor zaren azaldu eta zer egin nahi deutsazun.

Soloslea trankil eta seguritasun handiz dagoela emongo dau.

Kontu handia euki beharko dago, egiten doguzan keinu, aurpegiko espresioekin eta ahotsarekin.

Konfiantzazko giroa sortzea garrantzizkoa da. Balorazioa egiten dan bitarean, daukazan kezkak erantzuteaz gain egiten dana azaltzen lortzen da.

Zauritu larririk ez badago, biktimaren alboan gelditzea gomendatzen da, anbulantzia heldu bitartean.

Lehen laguntzak emoten zabizen bitatrtean, zaurituaren familiakide bat badator eta informazioa eskean badator,edozer azaldu baino lehen egiaztatu zauritua ezagutzen dauala.

Informazioa emotea ez da soroslearen betebeharra. Medikuak edo poliziak egin behar dabe.

Informazoa emotea egokitu bajatzu, astiro, argi eta garbi, teknizismo bakoa. Galderen erantzunak jakin ezean, esan eta listo.

Kasu praktikoa

Udako gau baten kaletik zoazela, haurdun dagoan emakume bat ikusten dozue. Erditzen dagoala ikusten dozue. Berak, erditu aurreko uzkurdurak igerri ez dauzala diotsue eta ospitalera heltzeko denborarik ez dagoala ikusten dozue.

Zelan jokatuko dozue bere konfiantza irabazteko?

Otsaileko gaba batean 23:30ak inguruan, mendi artean kokaturiko herrixka batean, 24 urteko begirale bat dago. 12 urteko ume talde batekin egoan gabean prestaturiko ariketak burutzen. Bat-batean ume bat harriak direla eta jausi egiten da. BAS jokmoldea egin eta anbulantziak ume ospitalera daroa.

Zelan sentituko da begiralea? Zelan lagundu ahal jakp