LEINTZ BAILARA - arizmendi.eus · Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza Lanbide...

2
ZERBITZU OROKORRAK Otalora Lizentziaduna, 8. 20500 Arrasate Tel. 943 77 20 25 · Faxa: 943 79 79 22 [email protected] www.arizmendi.eu LEINTZ BAILARA ARRASATE ARETXABALETA Umezaintza Basabeazpi Jose Arana SANTA TERESA Zaldibar Ferixaleku Olarte Gaztelupe Uribarri ARIMAZUBI GAZTELUONDO Almen ESKORIATZA HEZKUNTZA - KOOPERATIBA EUSKALDUNA LEHEN HEZKUNTZA 6-12 URTE Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza Lanbide Heziketa Zerbitzu Orokorrak

Transcript of LEINTZ BAILARA - arizmendi.eus · Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza Lanbide...

ZERBITZU OROKORRAK Otalora Lizentziaduna, 8. 20500 Arrasate

Tel. 943 77 20 25 · Faxa: 943 79 79 [email protected]

www.arizmendi.eu

LEINTZ BAILARA

ARRASATE

ARETXABALETA

Umezaintza

Basabeazpi

Jose Arana

SANTA TERESA

Zaldibar

FerixalekuOlarteGaztelupe

Uribarri

ARImAZUBI

GAZTELUONdO

AlmenESKORIATZA

HEZKUNTZA - KOOPERATIBA EUSKALDUNA

LEHEN HEZKUNTZA

6-12 URTE

Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza Lanbide Heziketa Zerbitzu Orokorrak

Arizmendi ikastola Leintz bailarako hezkuntza-kooperatiba euskalduna da eta bere egitekoa zera da: bere ikasleak pertsona konpetenteak, euskaldunak eta kooperatiboak izatea. Horregatik, Lehen Hezkuntzan, egiteko horrekin koherentea den GURA proiektua du martxan.

Zer da pertsona konpetentea, euskalduna eta kooperatiboa iZatea lehen heZkuntZan?

Bere adineko bizitzako egoerei erantzuten jakitea eta erantzutea, Leintz bailarako euskaldun ikuspegitik, inguru hurbilekoekin batera elkarlanean eta Euskal Herriaren barruan.

Zein pedagogia hautatu da?

Gure ikasleak pertsona osoak izan daitezen nahi dugu eta, era berean, bizitzako egoera errealei aurre egiteko gaitasuna izan dezaten. Pertsona osoagoak izaten laguntzeko Konfiantzaren Pedagogiaz baliatzen gara. Integrazioa Pedagogiarekin ikasi eta barneratutako ezagutzak egoera errealetan aplikatzen dira konpetentziak garatzeko.

heZkuntZa eta instrukZioa, Zelan?

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan instrukzioa indartu egiten da: irakurketa-idazketa, hizkuntzak, matematika… jarduera esanguratsuen bidez. Baina beti ere 0-6 etapan haurraren garapen emozionala lantzeko hasitako bideari jarraipena emanez.

IKASLEA ETA TALdE KOOpERATIBOA. Ikasleak irakaslea gidari duela gehiago eta hobeto ikasten du taldeko dinamikan eta, horretarako, ikaskuntza pertsonala eta kolektiboa helburu duten talde operatiboak osatzen ditugu. Irakasleak aintzat hartzen du ikasle bakoitzaren erritmoa eta gelaren aniztasuna.

KONpETENTZIAK EGUNEROKO LANETAN. Oinarrizko konpetentziak (pentsatzen eta ikasten jakitea, komunikatzen jakitea, elkarrekin bizitzen jakitea, norbera izaten jakitea eta egiten eta ekiten jakitea) eta arloetako konpetentziak (konpetentzia linguistikoa eta matematikoa, bereziki) lantzen dira eguneroko jardueretan.

ESpAZIOAREN ANTOLAKETA. Espazio zabalak, zikloko planteamendua, imaginariuma eta adostokia elementu garrantzitsuak dira. Ikasteko modua eta gelaren espazioa lotuta daude: talde kooperatibo edota talde zabalagoak ahalbidetzen ditu aldaketa arkitektoniko honek. Eta horrekin batera ikasleak bere barne gogoeta egiteko edota gatazkak gainditzeko espazioak ditugu.

EUSKALdUNTASUN ELEANITZA. Leintz bailarako kulturan, bertakoan, oinarrituta euskara eta euskalduntasuna hartzen ditugu ardatz munduko hizkuntzen eta kulturen ikas-irakaskuntzan.

INfORmAZIO ETA KOmUNIKAZIO TEKNOLOGIAK, BALIABIdE. Irakasleek eta ikasleek arbel digitala eta ordenagailua erabiltzen dituzte eguneroko jardueretan.

ZIKLOETAKO ARdATZAK. Hau guztia kontuan izanik etapa bakoitzean ardatz bat jorratuko dugu nagusiki: 1. zikloan, emozioak; 2. zikloan, jakin-mina eta 3. zikloan pentsamendu hausnarkorra. Guztietan zeharkakoan autoestima da.

EGOERA ERREALAK, IKASGAI. Familian, lagun artean, kalean zein naturan, hedabideetan … sortzen diren egoera errealak dira ikaskuntzaren abiapuntu, aztergai eta irtenbidea bilatzeko arazo. Horien bidez, ikasleak jakin-mina eta ekintza-gogoa bizkortzen ditu.

Zein da erabiltZen den metodologia?

1 4

5

6

7

8

2

3