LIBURU AURKEZPENApdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1363/Giza_Segurtasuna_liburu... · Karlos...

1
LIBURU AURKEZPENA: Seguridad humana. Aportes críticos al debate teórico y político Karlos Pérez de Armiño eta Irantzu Mendia Azkue (ed.), Tecnos, Madril, 2013 Karlos Pérez de Armiño, Irantzu Mendia Azkue, Alfonso Dubois, José María Tortosa, José Antonio Sanahuja, Julia Schünemann, Jessica Almqvist, Carlos Espósito, Ricardo Arredondo, Oriol Costa, Dominique Saillard, Cristina Churruca, Itziar Ruiz-Giménez eta Silvia Roqueren artikuluekin. Giza segurtasun kontzeptua erabilgarria al da oraindik analisi teoriko kritikorako eta politika eraldatzaileetarako? 1994an sortua, estatu segurtasunaren eta segurtasun militarraren ikuspuntu tradizionalari aurre egiteko baliagarria izan da, arreta giza garapenean, pertsonen segurtasunean eta hauen eskubideetan jarriz. Honela, politika aurrera- koiak iradokitzeko duen izaera normatiboa gogoko du hainbat zirkuluk. Hala ere, zalantzan jarria izan da bere ahul- tasun teorikoarengatik, nazioarteko statu quoari egindako kritika eskasarengatik eta bake liberalaren agenda hege- monikoaren mesedetan izandako instrumentalizazioarengatik. Horregatik, kontzeptua akademiarako eta politikara- ko antzu geratu delako atzera bota behar den, edo alderantziz, gizakien beharrak, eskubideak eta segurtasuna asetzeko dituen gaitasunak indartzeko garaia den galdetu behar da. Eztabaida horri laguntzeko, liburu honetako kapituluek giza segurtasunaren hiru dimentsiotan sakontzen dute: na- zioarteko testuinguruan, kontzeptualizazioan eta materializazio politikoan. Giza segurtasunak beste arlo batzuekin dituen harremanen inguruan sakontzen dute, hala nola segurtasunari buruzko ikasketa kritikoak, nazioarteko agenda politikoa, giza eskubideak, giza garapena, genero harremanak, ingurumen segurtasuna edo bake eraikunt- za. Parte hartzaileak: ALFONSO DUBOIS, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea IRANTZU MENDIA, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakaslea KARLOS PÉREZ DE ARMIÑO, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea Gradu Aretoa, Zubiria Etxea eraikina, Sarrikoko Kanpusa, UPV/EHU. Lehendakari Agirre etorbidea, 81 2013ko ekainaren 20an, 18:00etan.

Transcript of LIBURU AURKEZPENApdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1363/Giza_Segurtasuna_liburu... · Karlos...

Page 1: LIBURU AURKEZPENApdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1363/Giza_Segurtasuna_liburu... · Karlos Pérez de Armiño eta Irantzu Mendia Azkue (ed.), Tecnos, Madril, 2013 Karlos Pérez

LIBURU AURKEZPENA: Seguridad humana. Aportes críticos al debate teórico y político Karlos Pérez de Armiño eta Irantzu Mendia Azkue (ed.), Tecnos, Madril, 2013 Karlos Pérez de Armiño, Irantzu Mendia Azkue, Alfonso Dubois, José María Tortosa, José Antonio Sanahuja, Julia Schünemann, Jessica Almqvist, Carlos Espósito, Ricardo Arredondo, Oriol Costa, Dominique Saillard, Cristina Churruca, Itziar Ruiz-Giménez eta Silvia Roqueren artikuluekin.

Giza segurtasun kontzeptua erabilgarria al da oraindik analisi teoriko kritikorako eta politika eraldatzaileetarako? 1994an sortua, estatu segurtasunaren eta segurtasun militarraren ikuspuntu tradizionalari aurre egiteko baliagarria izan da, arreta giza garapenean, pertsonen segurtasunean eta hauen eskubideetan jarriz. Honela, politika aurrera-koiak iradokitzeko duen izaera normatiboa gogoko du hainbat zirkuluk. Hala ere, zalantzan jarria izan da bere ahul-tasun teorikoarengatik, nazioarteko statu quoari egindako kritika eskasarengatik eta bake liberalaren agenda hege-monikoaren mesedetan izandako instrumentalizazioarengatik. Horregatik, kontzeptua akademiarako eta politikara-ko antzu geratu delako atzera bota behar den, edo alderantziz, gizakien beharrak, eskubideak eta segurtasuna asetzeko dituen gaitasunak indartzeko garaia den galdetu behar da.

Eztabaida horri laguntzeko, liburu honetako kapituluek giza segurtasunaren hiru dimentsiotan sakontzen dute: na-zioarteko testuinguruan, kontzeptualizazioan eta materializazio politikoan. Giza segurtasunak beste arlo batzuekin dituen harremanen inguruan sakontzen dute, hala nola segurtasunari buruzko ikasketa kritikoak, nazioarteko agenda politikoa, giza eskubideak, giza garapena, genero harremanak, ingurumen segurtasuna edo bake eraikunt-za.

Parte hartzaileak:

ALFONSO DUBOIS, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea

IRANTZU MENDIA, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako

irakaslea

KARLOS PÉREZ DE ARMIÑO, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako

irakaslea

Gradu Aretoa, Zubiria Etxea eraikina,

Sarrikoko Kanpusa, UPV/EHU.

Lehendakari Agirre etorbidea, 81

2013ko ekainaren 20an, 18:00etan.