Liburuak aukeratzeko gida lagungarria › fitxategiak › ckfinder › files... · 2019-09-30 ·...

88
Zerrendako idazleek bere burua aurkeztu eta liburu pare bat gomendatzen dizkizute Ainhoa Elordi Aintzane Galardi Aintzane Usandizaga Aitor Arana Aitzol Lasa Ana Galarraga Ana Jaka Ander Odriozola Andoni Urzelai Antton Irusta Antton Kazabon Antxiñe Mendizabal Arantza Ibarra Aritz Gorrotxategi Asel Luzarraga Asier Osinalde Asier Serrano Aurelia Arkotxa Bertol Arrieta Beñat Sarasola Castillo Suarez Edu Zelaieta Eneko Etxegarai Eneko Haritza Garaialde Enkarni Genua Esti Vivanco Fernando Morillo Fito Rodriguez Garazi Albisua Garazi Arrula Garazi Kamio Garbiñe Ubeda Goiatz Labandibar Gotzon Barandiaran Miker Hernandez Abaitua Iñaki Friera Iñaki Zabaleta Iñaki Zubeldia Iñigo Ibarra Irati Jimenez Ixabel Millet Jabi Elortza Jabier Muguruza Jasone Osoro Jhon Andueza Jokin de Pedro Jokin Mitxelena Jon Arretxe Jon Eugi Jon Martin Jose Inazio Basterretxea Julen Gabiria Joxemari Iturralde Joxemari Urteaga Juan Karlos Lopez Mugartza Juan Kruz Igerabide Juan Luis Zabala Juan Ramon Makuso Karlos Santisteban Karlos Zurutuza Lupe Lekuona Lur Gallastegi Maite Darceles Maite Toledo Maixa Zugasti Maribel Aiertza Miguel Angel Mintegi Mikel Albisua Miren Agur Meabe Nera Arrien Nerea Loiola Pako Aristi Patxi Zubizarreta Patziku Perurena Pello Añorga Pello Otxoteko Ramon Olasagasti Sustrai Colina Unai Villena Xabier & Martin Etxeberria Xabier Etxeberria Xabier Etxaniz Rojo Xabier Mendiguren Xabier Olaso Yolanda Arrieta Yoseba Peña Liburuak aukeratzeko gida lagungarria 1

Transcript of Liburuak aukeratzeko gida lagungarria › fitxategiak › ckfinder › files... · 2019-09-30 ·...

Zerrendakoidazleekbereburuaaurkeztuetaliburuparebatgomendatzendizkizute

AinhoaElordiAintzaneGalardiAintzaneUsandizagaAitorAranaAitzolLasaAnaGalarragaAnaJakaAnderOdriozolaAndoniUrzelaiAnttonIrustaAnttonKazabonAntxiñeMendizabalArantzaIbarraAritzGorrotxategiAselLuzarragaAsierOsinaldeAsierSerranoAureliaArkotxaBertolArrietaBeñatSarasolaCastilloSuarezEduZelaietaEnekoEtxegaraiEnekoHaritzaGaraialde

EnkarniGenuaEstiVivancoFernandoMorilloFitoRodriguezGaraziAlbisuaGaraziArrulaGaraziKamioGarbiñeUbedaGoiatzLabandibarGotzonBarandiaranMikerHernandezAbaituaIñakiFrieraIñakiZabaletaIñakiZubeldiaIñigoIbarraIratiJimenezIxabelMilletJabiElortzaJabierMuguruzaJasoneOsoroJhonAnduezaJokindePedroJokinMitxelena

JonArretxeJonEugiJonMartinJoseInazioBasterretxeaJulenGabiriaJoxemariIturraldeJoxemariUrteagaJuanKarlosLopezMugartzaJuanKruzIgerabideJuanLuisZabalaJuanRamonMakusoKarlosSantistebanKarlosZurutuzaLupeLekuonaLurGallastegiMaiteDarcelesMaiteToledoMaixaZugastiMaribelAiertzaMiguelAngelMintegiMikelAlbisuaMirenAgurMeabeNeraArrienNereaLoiola

PakoAristiPatxiZubizarretaPatzikuPerurenaPelloAñorgaPelloOtxotekoRamonOlasagastiSustraiColinaUnaiVillenaXabier&MartinEtxeberriaXabierEtxeberriaXabierEtxanizRojoXabierMendigurenXabierOlasoYolandaArrietaYosebaPeña

Liburuakaukeratzekogidalagungarria

�1

AinhoaElordiKaixo, Nire izena Ainhoa Elordi naiz eta olerkigintzan urteak eramn arren, liburu bakarra dut argitaratuta. Ikasleentzat hizkuntza erraza eta ulergarria. Olerkiak idazteko abiapuntzat baliogarria izan leikela uste dut.Nire asmoa era erraz batean olerkia maitatzen hastea da, beldurrak edota aurreiritziak alde batera utziz.

LH (5-6) eta DBH (1-2) Bizipenen olerki bilduma. Beta

Gaur eguneko gaiei buruzko olerki errazak.

AintzaneUsandizagahttp://uberan.eus/?kaia/item/aintzane-usandizagak-eta-asier-iturraldek-irabazi-dute-etxepare-saria

HH(4-6urte)Etxe honetan. Pamiela (Etxepare Saria)

Aitona baten eta bilobaren arteko harremana. Asier Iturraldek egin ditu ilustrazioak, Etxepare saria jaso ondoren Pamiela etxeak udazkenean argitaratuko du lana.

Lehiaketaren antolatzaileek helarazi duten prentsa-oharraren arabera, “etxean arauak jartzera ohituta dagoen aitona baten eta haren egunerokotasuna eta errutina hankaz gora jartzera datorren ilobaren arteko harremana” landu dute egileek liburuan, eta nabarmentzekoa da umorearen erabilera eta egoeren bizitasuna. Epaimahaikideek, berriz, hauxe azpimarratu dute:

“Egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia komikiaren trazuak dituen album eder honetan. Hitz gutxi baina nahikoen bitartez topikoetatik ihes egiten du eta lerro artean erakusten digu familia amak, osabak eta aipatutako bi pertsonaiek osatzen dutela, aitatxi agure zahar bat ez den gizon euskaldun moderno bat dela eta bera dela zaintza lanetaz eta kozinatzeaz arduratzen dena (errezeta bat eta guzti ematen digu!). Irudi aldetik, aipatzekoak dira erabili diren errekurtso narratiboak: etxea bera bertze pertsonaia baten moduan tratatua izan da eta istorioan pasatzen dena azaltzen laguntzen digu. Marrazkiek kontakizunari ekarpena egiten diote eszena bakoitzean eta bertan pausatu eta goitik behera detaileei begira egotera gonbidatzen gaituzte.”

Aintzane Galardi

Berako Toki Ona ikastetxeko irakaslea naiz. Poesia idazten dut eta 4 poema liburu ditut argitaratuak. Poesia ikasleengana gerturatuz, ikasleak poesiara hurbiltzea litzateke nire nahia.

Mendafin usaineko iluntzeak. Erein (DBH 4eta Batxilergoa)

Marokora eginiko bidaietan, bizipenetan eta oroitzapenetan oinarritutako poemak aurkituko dituzu bertan.

• Hegodun Poemak. Denonartean ( DBH 4 eta Batxilergoa) Amelik bere hegaldian hainbat emakume hegodun izango ditu bidaide. Guztiak ausartak eta libreak: Amelia Earhart, Amy Johnson, Beryl Markham…

Aitor Arana

Neska-mutikoekin saioak egiten eman ditudan 28 urteetan, bi gauzak eman didate atsegin gehien: 1) Neska-mutilek euskal literatura EZ dela aspergarria esateak. 2) Saioak egitean, gerora “best seller” bihurtu diren liburuak haiei esker idatzi izanak. Nire lana maite dut eta bizitza osoa emango nuke irakurleekin saioak egiten.

Banpiroen hiria. Ibaizabal (11 urtetik aurrera)

Pertsonaia nagusiak, neska gaixo batek, ez daki banpiroa den ala erotzen ari ote den. Bere egoera argitu beharko du, banpiroen mundu zurrunbilotsuan sartuz.

Maitasun sua. Ibaizabal (13 urtetik aurrera)

Erdi Aroko bi mutil gayek bizipen lazgarria biziko dute Nafarroan. Beste ildo batean, gaur egungo bi mutil gayek euren maitasuna bideratu beharko dute.

Aitzol Lasa

Bi liburu hauek eduki zientifiko eta matematikoak lantzeko nobelak dira, eta euskara fresko eta gaur eguneko batean idatzirik daude. Horregatik, berdin landu daitezke euskara irakasgaiaren baitan edota matematika/zientzia irakasgaien baitan

DBH eta Batxilergoa Hodeietan. Elhuyar (15-18 urte bitartekoentzat) Institutuko azken urteetan diren lau gazteren arteko maitasun harremanak abiapuntu hartuta, hodeien formazioa eta fenomeno atmosferikoen zenbait nozio argitzen dira liburuan.

DBH eta Batxilergoa

Usategiaren printzipioa. Denonartean (15-18 urte bitartekoentzat) Herrian lapurreta bat gertatu da, eta Argiri egokitu zaio misterioa argitzea. Lapurrak aurkitzeko, ezinbestekoa gertatuko zaio Argiri printzipio matematiko bat erabiltzea: “Usategiaren printzipioa”, edo Dirichtleten printzipioa.

Ana Galarraga

Ana Galarraga Aiestaran naiz. Zientziaren komunikazioan aritzen naiz, Elhuyarren. Haurrentzat, “Irria” aldizkariko atal bat idazten dut, hilero. Ipuinen eta esperimentuen bidez, zientzia egunerokoan dagoela erakusten eta haurren (eta helduen) jakin-mina pizten saiatzen naiz. Saioan, kontaketa eta esperimentuak uztartzen ditut; hala, gero, gelan edo etxean egin ditzakete esperimentu horiek.

Marikalanbre bizitzaren laborategia. Elhuyar (5-8 urte bitartekoentzat)

Marikalanbre jakin-min handiko neska da. Amona Txinpartak bere zientzia-zaletasuna kutsatu dio, eta galderei bere kabuz erantzutera bultzatzen du. Horretarako, esperimentuak egiten ditu, lagunekin batera. Esperimentuak egiteko materiala etxekoa, merketa eta segurua da, eta saiatzeari eta ondorioak taldean ateratzeari ematen zaio garrantzia. Aldi berean, belaunaldien artekotransmisioa, lagunen arteko harremana eta ingurumenarekiko errespetua lantzen dira.

Ana Jaka

Haurren kezkei nola aurre egin guztion artean eztabaidatzera bideratzen ditut saioak, liburua aitzakiatzat hartuta. Zein pertsonaiekin identifikatu diren, zer egingo luketen haiek... Bide batez, literaturaren garrantziaz kontura daitezen saiatzen naiz, eta irakurtzearen eta idaztearen plazerraz. Hurbila izaten naiz, eta beldurrik ez diot inolako galderari.

LH

Marimatraka Saila. Elkar (6-9 urte) Ahizpa bihurri pare baten abenturak dira. Istorio askeak, aurreritzirik gabekoak dira, umore osoz haurren errealitatea islatzen dutenak. Marrazki biziek eta komikien errekurtsoek pisu handia dute.

Marimutila naiz eta zer? Elkar (8 urtetik gorakoentzat) Ioneri marimutila deitu diote eskolan. Futbolean jokatzen duelako, ile motza daramalako. Izeba Naiararen ezkontzarako, gainera, gurasoek soineko bat jantzarazi nahi diote…

Ander Odriozola

Orain dela hiru urte, 2014an, BINGEN pelikula luzea egin nuen; gero, 2016an, FREEPORT nobela beltza; orain berriz pelikula bat egitekotan nabil idatzitako nobelan oinarrituta. Beraz, ikasleekin, liburua irakurri ostean, aktoreak aukeratzeko lana egitea polita litzatekeela iruditu zait. Nik lau aktore errealen aukeran eramango nituzke, beraien argazki eta bideoak erakutsiz, eta zein aukeratu eztabaidatu ikasleekin pertsonaien izaerak aztertuz.

Freeport. Elkar

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.

Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz

Andoni Urzelai

Sorkuntza literarioaren inguruko solasaldia eskainiko nieke ikasleei. Eta, idazle elebiduna naizen aldetik, baita hizkuntzak sorkuntzan duen eraginaz hausnartu.

Karanbola toxikoak. Susa (helduen literatura, BBO 18 urte)

Zirkulua. Erein (helduen literatura, BBO 18 urte)

AnttonIrustaEgun, Urretxindorra ikastolan dihardu lanean euskara, literatura eta eta ipuinen tailerrean arduradun.1983an hasi zen ipuin munduan. Madrilen, Bartzelonan eta Guadalajarako ipuin Maratoian parte hartu du. 2000. urtean, Eusko Jaurlaritzak Ipuinen tailerra liburua saritu zuen, kontsulta libururik hoberena izanik.

Urteetan zehar haur, gazte, irakasle eta gurasoentzako ipuinen tailerrak ematen aritu da. Garatu irakasleentzako antolatzen diren ikastaroetako irakasle izan da.

LH Munduari itzulia 18 ipuinetan. ElkarMunduko 18 kultura ezberdinetako haurrek euren herriko ipuin bana aurkezten diguten liburua dugu. Herri tradizioari marko errealista ematen dion egitura du, kultura aniztasunaz hemezortzi bidaia-ataletan modu atseginean gozarazten duena.

Liburuaren atal bakoitzean mundu zabaleko 5 kontinentetako 18 neska-mutikoek euren burua, bizimodua eta ingurua agertu eta euren herriko ipuin bana kontatzen dute. Modu atsegina munduari 18 ipuinetan itzulia emateko.

Antton Kazabon

1987an hasita, 100 bat liburu argitaratu ditut: Bertso liburuak, poesiazkoak, ipuinak, nobelatxoak… Gehienbat, haur eta gazte literaturan aritu naiz. Saioak nola antolatu? Ikasleek liburua aurrez irakurria eta landua behar lukete. Tarterik politena guretzat, haien galderak erantzutea eta bakoitzari bere liburua sinatzea.

Makal sendoak. Denonartean (8-10 urtetik aurrera) Bizitzaren metafora, zuhaitzen bidez kontatua.

Martintxo bigarrena. Santillana-Zubia (8-10 urte) Errekortari izan nahi duen mutikoaren istorioa.

Antxiñe Mendizabal

Idazlea eta editorea naiz. Haurrei zuzendutako liburuak idatzi ditut batez ere. Eta nire saioetan sormenak duen garrantzia azpimarratzen saiatzen naiz. Sormena ez bakarrik literaturaren esparruan baizik eta bizitzaren edozein esparrutan. Bestalde, sormena nork bere burua ezagutzeko eta baita inguruak dituenak errekonozitzeko tresna baliagarria dela uste dut, baldin eta kontakizunak irakurlearen gustukoak baldin badira behintzat. Horixe izan da nire bizi esperientzia eta horixe transmititzen ahalegintzen naiz.

Nire amak ez dauka erremediorik. Elkar (10-12 urtetik aurrera)

Ama eta alaba baten egunerokotasuna, maitasunetik eta baita ere umoretik kontatua. Adostasunak eta ezadostasunak guztiak dira eramangarriak bi osagai horiekin.

Printzesa eta ergelak. Elkar ( 7-8 urte)

Kariñe izango da eskolan Beñati aurre egiten ausartzen den bakarra. Enpatiarako bere gaitasuna eta bere buruarenganako konfiantza erabiliko ditu horretarako.

ArantzaIbarra

Saio dinamikoak egitea gustatzen zait, nire abestiekin, pelikulekin, irudiekin eta ipuinekin. Gauza guztien prozezuak kontatzea gustatzen

zait umeen adinen arabera. Ipuina kontatzeaz gain, ikasle guztiak nirekin abesten eta irudimena lantzen jartzen ditut. LH Mobilak. Beta (8-10 urte bitartekoentzat)

72 orriko komiki bat, abenturaz betetako istorio bat. Mugikorrak dira protagonistak eta hamaika abentura biziko dituzte.

LH

Zigortzaileak filma. eskolako erasoei buruz hit egiteko - bullyingna buruz.

Aritz Gorrotxategi

Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile jardun du. Poesia eta prosa landu ditu batez ere, bai eleberriak bai ipuin-bildumak. 2017az geroztik editore lanetan ere badabil Balea Zuria argitaletxean.

Koldar hutsa zara? Erein (16 urte gorakoentzat)

Istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotakoarena. Gure kontraesan eta miseria txikien kronika.

Zer egingo dugu orain opariekin? Algaida (16 urte gorakoentzat)

Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz bilduma honetako ipuinek. Egileak idazkera argi, minimalista, ironiko eta kritikoaren aldeko apustua egiten du. Liburuak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen Kontakizun-liburuaren alorrean,

Asel LuzarragaAsel Luzarraga idazlea nauzue. Buenos Airesen bost urte eman ondoren iaztik bueltan nago Euskal Herrian, ikasleekin saioak egiteko prest, nahi dutenari buruz solastatzeko eta hausnartzeko. Besteak beste, aurten Bioklik zientzia fikziozko eleberria argitaratu dut, nire zazpigarrena. Hemen informazio gehiago:http://aselluzarraga.com/bibliografia/euskaraz/

DBH eta Batxilergoa BIOKILK. Elkar (14-18 urte) Eleberria, zientzia fikzioa, gizarte distopikoa 2044an biodemokrazia batean bizi dira Bilbon, hilketak ere ikuskizun bihurtzen dituena, Txetxu eta Nereren familiak laster ikusiko duenez.

DBH eta Batxilergoa

Mozorroen xarma. Erein (14-18 urte)

Eleberria, umorea eleberri beltzaz zipriztinduta. Euskal Herritik Thailandiarako bidaian sartuta, Zigor otakuak mozorropean bizi diren hainbat pertsonaiarekin egingo du topo.

• Asier Osinalde

AsierOsinaldeVidalnaizeta1975urteanjaionnintzenDonos`an.Oraindelagutxiargitaratudutlehenipuin-liburua.SantoTomasLizeoanikasinuenlehenengo,eta,ondoren, EHUn, ingeniaritza teknikoa. Hala ere, beti aritu izan naiz irakasle lanean: hamabi urtez Lanbide Heziketan, eta, azken zazpiak, Donostiako IRALEn. Film laburretan aritu izan naiz modu amateurrean, eta, musikan ere bai, Ekilibristak taldearen eskutik. Oso gustuko dut bidaiatzea eta bizikletan ibiltzea, eta baita bien arteko edozein konbinazio ere.

Baina ez lukete hor egon behar. Erein. Batxilerra eta Lanbide Heziketa

Bakarrik jaio eta bakarrik hiltzen gara. Bitartean, hari ikusezin baten gainean orekari eusten saiatzen gara eta argazkiak ateratzen dizkigute. Gu argazkitakoak izaten saiatzen gara, baina ez gara. Gu argazkiaren atzean dagoena gara, irudiaren ertzetatik kanpo dagoena, eta bizitza ez da lerro zuzen bat, ibili ahala etengabe josten eta askatzen ari garen armiarma-sarea baizik. Ipuin-bilduma honetako pertsonaiak amaraun horretan bertan daude harrapatuta, beren beldur eta frustrazioekin, beren amets eta esperantzekin. Patua izan da aurreikusi ezin zuten egoera horretara eraman dituena, une ahulenean erabakitzera behartu dituena, kameraren objektiboaren aurrean irribarre egitera behartu dituena. Baina ez lukete han egon behar.

Asier Serrrano

Literaturatik musikara. Nire idazle eta musikari ibilbidea laburbiltzen duen hitzaldi musikatu bat eskaintzen dut. Bertan, nire sortzaile esperientzia aurkezten diet ikasleei. Aurrez nire inguruko informazioa bilatuta galderak prestatzen dituzte ikasleek eta hitzaldiaren bigarren saioan erantzuten ditut. Bukatzeko laupabost kanta abesten ditut gitarra hutsez sortze prozesuaren erakusgarri. Irakurzaletasuna eta sormena piztera bideratutako saioa.

DBH eta Batxielrgoa Eskuetan mapak. Txalaparta (14-18) 90. hamarkadako musika talde baten bizipenak. Laguntasunaren garrantziari eskainitako lana.

DBH eta Batxielrgoa Erlojugilea. Txalaparta (14-18)

Fikziozko herrialde batean denbora gelditzen da eta bertako biztanleak zurrun gelditzen dira X segundo misteriotsuaren eraginez. Antza, gerran begia galdu zuen erlojugile gaztea da gaitzetik libratu den bakarra.

Aurelia Arkotxa

Generoak:poesia,kronikapoetikoak.Gainagusiak:lekuak(berezikiitsasoarilotuakdirenak),lekuetanibiltzearenerritmokogogoetak;liburuetanetapinturetaneginbidaia-meditazioak.

Septentrio. Alberdania (Batxilergoa)

Liburu polifazetikoa : narrazio poetikoak, ipuinak, poesia librea Gaia : bidaia, Ternuarako bidaien inguruko meditazioa, kartografia poetikoak. Euskara batuaz. Lehen parteko bidaia-kronikentzat euskara batuari lehengo lapurtar klasikozko testuen “kolorea” erabili da.

Fragmentua. Utriusque Vasconiae (12 urtetik gorakoentzat) Berria egunkarian 2004tik 2008 arte astero “Maratila” sailean atera kroniko poetikoen bilduma, Katixa Dolharreren hitzaurrearekin.

Bertol Arrieta

Entretenimendu soiletik haragoko liburuak egiten saiatzen naiz, baina baita ikasbideak saihesten ere. Erantzunen ordez, irakurleari galderak sortzean dago nire ustez literatura onaren gakoa. Horretan saiatzen naiz, estilo nahiko xehean, hizkuntza traba izan ez dadin, baina gainontzeko baliabide literarioekin dezente jolastuz.

Elurraren formula. Elkar (16 urtetik aurrera)

Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banatzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan somatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Alter ero. Susa (16 urtetik gorakoentzat) Egunsentian ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, zeure baitako bikiaren antza galtzen ari zarela kezkatzen hasitakoan, aurki igarriko duzu alter ego-a askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzeari ekin diola. Eta litekeena da, haren mendeko bihurtzea aurrerantzean.

BeñatSarasolaBeñat Sarasola naiz, idazlea eta EHUko irakaslea. Ez naiz sekula joan ikastetxeetara liburuez hitz egitera (irakurle taldeetara bai, eta aski gustura) eta badut kuriositatea, bereziki balizko gazteen inpresioak jasotzeko.

DBH eta Batxilergoa Deklaratzekorik ez. Susa

Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.

Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatuak ditu —bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari—, eta gutxienik espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena.

Ertz oso garratzeko protagonista dakarkigu Sarasolak Deklaratzekorik ez eleberrian, bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskainiz.

CastilloSuarez

Cas`lloSuáreznaiz,Altsasuko,lanbidezeuskarateknikaria.Txiripazhasinintzenhaurrendakoliburuakidaztenetadagoenekobaditut8argitaratuta.GustatzenzaitsaioakegiteaikasleeiEuskalHerrikohainbattokietakohaurrakezagutzekoaukeraematendidatelako,haiekentzuteko(saioakezdiraidazleaentzutekobakarrik)etaelkarrekinidazteko.

Ebelinamandarina.Erein(LH)

Nireetxeakoloreaskotakoada.Urdinadugoikoaldea,udakozeruabezala,etagorriabehekoa,amakezpainakmargotzendituenkoloreberekoa.Nireetxeatokizaldatzendaegunbatetikbestera,bainaeznaizbarraskiloa.Nizirkubateanbizinaiz.Ezdazailahoriondorioztatzeanireetxeakgurpilakdituelaesatenbadut,etanireamatrapezistadela.Ebelinadutizena.AmaketaamonakereEbelinaduteizena.HorregatikdeitzendidateEbelinaMandarina.Horregatiketanireilearenkoloreagatik.Batzuentzatgorriada;besteentzatlaranja.

Nemokapitainarenazkenbidaia.Erein(LH)Nadia dut izena, ez dut anai-arrebarik, eta amarekin bizi naiz errepide ondoko pisu batean. Aita ez da gurekin bizi. Baina ez nire gurasoakbanandutadaudelako,baizikezindirelakoelkarrekinegon.Nireaitakartzelandago.Jaionintzeneanerekartzelanzegoen.Niriezzaizkitkartzelakgustatzen,hotzaketazikinakdirelako.Nikitsasozabalamaitedut,eta,nireaitanondagoengaldetzendidatenean,OzeanoBareandagoelaesatendutmaiz,urpekaribatean,Nemokapitainabezala.

Edu Zelaieta

Euskaltegian,IkastolanetaUnibertsitateanirakaskuntzarenbo`ka,mingotsazeinteraupe`koa,probatuaduenidazlea(etaitzultzailea)naiz.Helburunagusia:poesiazaletasunaneurrirenbateansustatzeaBatxilergokoikasleengan;horretarako,musikaetamusika-taldeentzategindakoletrenesperientziabaliatunahiditut

LH8-10

Torlojuak.ElkarOmar lagunaren hamsterra akrobazia istripu batean hil zela jakin zuen egunean, atsekabe handia hartu zuen Anek. Horregatik, etxekoei gauza bera ez gertatzeko, zerbait asmatu beharrean zegoela erabaki zuen. Axtuk okigam bat egitea bururatu zitzaion; torlojuak biltzen hasi zen horretarako.

Ilustrazioak: Javi Kintana.

BatxilergoaAldairaurdinak.Alberdania2004azgeroz`karinaizMugaldekoaktaldean,literatura(poesia,bereziki)etamusikauztartzen.Horrenondoriodiraorainarteargitaratukohirudiskoetazuzeneanemandako60-65emanaldi.www.mugaldekoak.com

Eneko EtxegaraiKaixo! Eneko Etxegarai naiz, lanbidez irakaslea eta Gasteiztarra. Duela urte batzuk lehenengo ipuina argitaratu eta geroztik ipuinak sortu zein kontatzen ibili naiz bazter ezberdinetan.

Ilunpearen sekretua. Denonartean HH / LH 1. ZIKLOA Aiuri izeneko haur batek, argia itzali eta lotarako orduan iristean, dituen beldurrei buruzko ipuina da. Egoerari buelta emateko asmatzen duen trukoa erakutsiko digu.

Puagg! Denonartean. HH/LH lehen zikloa Marixa bere baserrian bizi da animaliaz inguratuta. Egun batean, lan eta lan ibili ondoren, tortilla bat prestatu nahian, arrautzen bila doa oilategira eta… Baina zertan ibili dira oilo hauek??

EnekoHaritzaGaraialde

Eneko Haritza ipuin kontalaria naiz, eta Euskal Herriko ipuin tradizionalak aurkezten ditut. ipuinak ahoz kontatu ohi ditut, irakurri gabe. Tartaloren ipuina eta beste zenbait. Ondoren, ikasleen galderak erantzuteko prest nago. Beti ere, saioa nolakoa izango den hitzartu daiteke, ikastetxeak ideiaren bat izanez gero.

Tartaloren kondaira tradizionala, non gatibu batek munstro beldurgarriaren atzaparretatik ihes egiteko burua eta ausardia erabili beharko dituen.

Tartalo,begibakarra.Maluta(5-9urtebitartekoentzat)

Enkarni Genua

Orain dela 40 ta piko urte hasi nintzen ipuinak idazten eta kontatzen. Beti euskeraz. Alde batetik bestera, eskolaz eskola eta herriz herri nabil ekintza eder horrekin. Ez naiz bakarrik joaten. Ni laguntzeko txotxongilo batzuk etortzen dira eta horrela nire ipuinak erakargarriagoak dira eta errezagoak sartzen dira neska mutilen bihotzetan.

Erreka Mari Euskal Herriko azken lamina. Erein HH(3-6) Eta LH:(6-8)

Ba ote liteke Euskal Herrian laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren laminak. Baina bat gelditzen zaigu, eta bere istorioa kontatzen herriz herri nabil.

Hau de gure errepertorioko ipuin gogozkoenetako eta neska mutilek gehien maite dutenak. Ipuin hau txotxongiloen bidez kontatzen dut.

Galtzagorriak. Erein. HH (3-6) eta LH(6-8)

Euskal Mitologiako pertsonaietan dago ipuin hau oinarritua. Galtzagorriak txiki txikiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.....Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera. Ipuin hau ere txotxongiloen bidez kontatzen dut.

EstiVivancoEsti Vivanco (Bilbo, 1989). Idazteaz gain, hizkuntza-irakasle lanetan dihardut Bigarren Hezkuntzan. Orain arte hiru liburu kaleratu ditut, hirurak eskolan ikasleekin lantzeko ezin aproposagoak. Ederto konektatzen dut gazteekin; euren gustuko gaiak jorratzen saiatzen naiz eta saioetan parte-hartzea sustatzen dut, teknologia berriak eta ikus-entzunezkoak erabiliz.

LH 10-12 (urte bitartekoentzat) Argixorgin. Elkar Illare totel-motela da eta gurasoek logopeda bat jarriko diote, laguntza eman diezaion: Agate. Nikole adiskidearen eta saguzar kume baten laguntzarekin, Illarek etxekoak mehatxatzen dituen arriskuari aurre egin beharko dio.

LH DBH (12 urtetik gorakoentzat)

EIEren egunerokoa. Elkar

Eirek gorroto du ingelesa. Gurasoek Irlandara bidaliko dute alaba udan, ingelesa hobetu dezan; oporraldi luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu neskak: maitasuna, jeloskortasuna, arrakastak eta porrotak.

Fernando MorilloGero eta gehiagotan, liburuez hitz egiteaz gain, ikasleen mugekin aritzen naiz "lanean". Haien sortzeko mugak, beldurrak edo lotsak gainditzeko mugak, bizitzeko mugak... Horixe hizpide, horrexetarako da bikaina literaturaren bihotza. Geure burua ezagutzeko, geure mugak hausteko eta gainditzeko. Horra ba, hitzaldien jarraibidea eta ardatz nagusia. Ikasleen barne-istorioak ateratzea, indartu ditzaten, indartu daitezen. https://youtu.be/AbU30wYpJOc http://www.fernandomorillo.eu/hitzaldiak/

DBH Sua piztea baizik. Hegorik gabeko txoria. Gaumin Hodeik eta Ismenek denetik biziko dute Mirenen hegoak sendatzearren: lapurretak, borrokak, atxiloketak, sua, izua eta lilura. Izaskunen laguntzarekin, beraien bizitzako abentura biziko dute… ikastetxea iraultzen duten bitartean.

DBH Hilezkorra. Gaumin Kondairetan gordetzen da gure argia. Eta berdin onartu nahi ez genukeen alderdi iluna, gure itzal suntsigarria. Zeure barru gordea ezagutzeko prest?

FitoRodriguez

Hezkuntza arloko esperientzia ugari metatu ditut bizitzan zehar, eskola irakasle eta zuzendari modura. Azken hogeita hamabost urteotan EHUko irakasle eta ikertzaile gisa jardun dut Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean graduetan nahiz masterretan.

Batxilergoa Arakistainen bidea. Txalaparta

XX. mendeko poesia surrealistaren antologia da. Orriotan hainbat idazleren lanak aurkituko dituzu, Aimé Cesaire, René Char, Joyce Mansour,

Robert Rius, Jacques Prévert, Unica Zürn, Francis Martinez Picabia, André Breton edota Robert Desnos, besteak beste.

Sarri, surrealistatzat hartu izan ohi da ulertezina dena, inkoherentzetzat daukaguna. Baina, liburu honek literatura garaikidea ulertzeko ezinbestekoa den mugimendu honen genealogia egiterakoan, poeta surrealista askoren konpromiso politikoa oroitarazi digu, errealitate sarri ulergaitza aldatzeko erakutsi zuten koherentzia.

Batxilergoa Txillardegi. Erein

Txillardegiren hautua, gaztetik euskara ikastera ekin zionetik, hizkuntza biziaren aldekoa izan zen“filologiakeria” guztien gainetik. Horrek eraman zuen bere ardura soziolinguistikara. Eta ikerketak eginez frogatu zuen: euskararen batasunaren beharra (idatzia nahiz ahozkoa) eta soziolinguistika matematikoaren premia. Gramatika, fonetika, fonologia, prosodia, azentua eta abar aztertuz, euskara biziberritzea izan zuen helburu beste edozein gauza baino gehiago.

Garazi Albisua

Emakume alaia eta komunikatzaile argia naiz, sormen idazmen inguruko tailerrak egiten ditut, hauek, beti ere, marrazki eroez horniturik.

DBH 3-4

Izadia. Denonartean. Zientzia fikziozko eleberri feminista da.Irakurketak hainbat solasa proposatzen ditu; hala nola, sexualitatea eta sexu identidade artekoa gogoeta, gizarte antolamendua kolokan jartzeko gazteen indarra, familia-kideen arteko erlazioak eta biolentziaren hedapena."

LH 5-6. DBH

Kemena. Denonartaen. Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak; ezberdinak eta gogorrak, aurrera egiteko, protagonistak, edozein egoerari aurre egiteko beharrezkoa den indar bortitz zein maitakor horretaz baliatzen dira: kemena!

GaraziArrula

Tafallan sortu nintzen orain 30 urte. Magisteritza eta itzulpengintza ikasi ditut, eta berriki tesia amaitu. Idazteaz gainera, literatura lan batzuk euskaratu ditut, bai helduentzat bai haur eta gazteentzat. Norbaiti irakurzaletasuna kutsatu edo galderaren bat sorraraziko banio, betea nuke saio hauetarako nire buruari jarritako helburua.

DBH (3-4) Gu orduko hauek. Txalaparta

HH eta Lh (4-7 urte bitartekoentzat) Bidean. Denonartean (Helena Azkarragaurizar irudigilearekin batera) Haur Hezkuntza Album ilustratua. Bilaketari buruzko ipuin bat da; hitz bati esanahi bila abiatzen da Irati, eta bidean bati eta besteari galdezka eraikiko du berea, irakurle-entzuleak bezalaxe.

GaraziKamio

Garazi Kamio Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da, eta arlo horretan egin du lan Sautrela telebista saioko erredaktore gisa, BERRIA egunkariako Matraka gehigarrian, besteak beste.

LH Akats bat lehenengo lerroan. Elkar Ingek argi zuen bere bizitzaren lehenengo lerroan akats bat zegoela, eta hori zuzentzen hasteko, bere buruari Gartxot izena jarri zion. Horrenbestez, Gartxot bere benetako izena da orain, eta Inge aldiz, plastikozko izena.

GarbiñeUbeda

Garbine Ubeda Goikoetxea, 1967an Ibarran sortua.  Kazetari eta diseinatzaile lanetan aritu da, baina funtsean hitza eta irudia uztartzea izan dira bere zereginak. Gazteei zuzen dutako eleberria aurkeztu zuen 2018an.

DBH eta Batx. Sasieskola. Elkar Hortaz, 80ko hamarkadako giroan murgilduko da irakurlea. Borroka politikoa, askatasun grina, industria-krisia, indarkeria... Bestelako osagaiak ere batu ditu nobelan: “lehen maitasuna, nerabezaroan hainbeste kolpatzen gaituena. Badago traizioa, badago bizitzan toki bat bilatu beharra...”.

Iñaki Friera

Iñaki Friera Urbistondo naiz (Barakaldo, 1962). 1996an argitaratu nuen lehen liburua, Izaroko altxorra, eta geroztik beste 6 argitaratu ditut (gehienak haur eta gazte literaturan). Helduen literaturari dagokionez, bi liburu argitaratu ditut: etorkinen dramari buruzko Lehorreko paterak eta emakumeek jasaten dituzten tratu txarren inguruko Zureak egin du.

Izaroko altxorra. Ibaizabal (10-11 urte bitartekoentzat)

Altxor bat aurkitu dute Izaro uhartean eta ezkutuan atera nahi dute. Hiru gaztek (Ane, Patxo eta Joseba) haren berri izan eta hankaz gora jarri dute lapurren plana. Hiru gazte horiek eta haien txakurra protagonistak dituen abentura batzuetako lehen liburua da (Aska itzazue pottokak! eta Trianoko gau gorriak argitaratu ziren geroago). 20.000 ale baino gehiago saldu dira 1996tik.

Zureak egin du. Susa (Batxilergoa)

Kazetariari gutun anonimoa heldu zaio erredakziora, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erreportajea idazteko enkargua hartu eta segituan, bideo-irudi hauekin: gizonezko batek kotxe baten atea zabaldu, barruko andrea bortizki atera, ileetatik tiratuz lurrera bota du eta ostikoka hasi zaio. Isilgordeko mezu honen argudioak zein diren, nork bidaliak eta zertarako, argitzeko gutizia piztu zaio kazetariari. Irentsi du amua! Zenbat eta sakonago arakatu, orduan eta bihurriago korapiloak, askatu ordez trinkotu egingo balira bezala.

GoiatzLabandibarKazetaritzan lizentziatua eta horretan egiten du lan.

Oarsoaldeko Hitza egunkarian lan egin du eta zenbait komunikabidetan kolaboratu izan du. Gaur egun, komunikazio arloan dabil, udaletxe batean.

Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar, 2013) da bere lehen lana, Igartza Sariari esker argitaratua. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak uda honetan Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko aukeratu berri dute. Hamabi narrazio idatziko ditu, argazkilari poloniarrek eta euskaldunek egindako beste hainbeste irudi oinarri hartuta.

DBH 3 tik gora

Fotogramak. Elkar

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du.bKazetariak ezin du, berez ikusten duenaz haratago, lekukotasun pertsonalik eman; fikzioak ordea, eman dio Goiatz Labandibarri istorio propioak sortzeko bidea. Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu dugu, hala nola, argazkiaren jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoak. Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko modua eskainiz.

Gotzon Barandiaran

Lagun idazle batek honakoa idatzi zuen niri buruz, 2018ko Eako Poesia Egunen egitarauan erakusteko. Orohar, bat nator berak azpimarratutakoekin. Halaxe zioen: “Gotzon Barandiaran Arteaga (Larrabetzu, 1974) Kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Literatura Eskola (2001), Ahotsenea (2008), Literaturia (2009), Jalgi (2016)... Literatur sortzaile legez, bi nobela (Errotik, 2010; Gidariaren okerra, 2015), bi poema liburu (Arrakalak, 2004; Katamalo, 2007) haur-literaturan ipuin ilustratu bat ( Arrarotz, 2016) eta saiakera bat ( Hitzen Ahairea, 2018) argitaratu ditu, eta antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, 2008; Inorako bidaia, 2011; Besaulkiak, 2016). Diskogintzan eta kontzertuetan ere maiz ibilia: Katamalo (2007), Erantzi (2008), Plateruena zuzenean (2014). 2004tik Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da. 2008ko urtarriletik Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria. “ Euskarak eta kulturgintzak bizi nautela, alegia, eta kulturgintzaren arloan, literaturak eta musikak, batez ere. 14 urte daroatzat Literaturaz berbetan literaturazaleon bilgunearen arduradun, hilean behin, idazle bat herrira gonbidatu eta harekin zein herrikideekin, liburuez, literaturaz, beraz, bizitzaz gogoeta kolektiboetan, batak besteari entzunez beti zerbait berria ikasten. Literatura ez baita hizkuntza jorratzeko tresna soilik, literatura, batez ere, bizitza ulertzeko oralekua baita.

Errotik. Susa (15 urtetik gorakoentzat) http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr88 Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak. Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean…

*Saio berezia HITZEN AHAIREA Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Rafa Rueda musikaria eta Gotzon Barandiaran

•Idazle eta musikarien artean sortutako kantak izaki, idazleak eta musikariak aurkeztuko ditugu: datu biblio/diskografiko zein biografikoak, kantak sortzailearen obran duen garrantziak, kantak argitaratu ziren une historikoan izan zuten eragina eta gerora gure imaginarioan utzitako arrastoa…

MikelHernandezAbaitua

Mikel Hernandez Abaitua Gasteizen jaio zen 1959an, nahiz eta Gipuzkoan bizi den txikitatik. Euskal Filologian doktorea da eta Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa izan zen 1983tik 2019ra bitartean. Narraziogintza izan da beti bere literatura esparrua. Hiru nobela ditu argitaratuta, lau ipuin liburu, oroitzapen-liburu autobiografiko bat, narrazioak idazteko liburu didaktiko bat eta Saizarbitoriaren nobelagintzari buruzko doktorego tesia, anitz artikuluz gain.

Batxilergoa

AIREAREN ISLA. Elkar

2016an argitaratutako nobela errealista da. Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria (pop-rockean espezializatua) eta aldi berean

literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari gazte bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena, editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. Maitasuna eta literatura-plagioa dira gai nagusiak musikarekin batera (hau dela-eta, autorea prest legoke abesti pare bat gitarrarekin kantatzeko).

IñakiZabaletaAdiskidea:

Literaturan bi poesia liburu, nobela bat, eta hainbat istorio labur argitaratu ditut. Halaber, hainbat literatur sari irabazi dut. Hitzaldiko nobela 110. Street-eko Geltokia da eta 44 edizio izan ditu jadanik (bait pelikula bat ere). New Yorken doktore-tesia egiten nengoela idatzi nuen nobela. Beraz, esperientzia zuzenaren ondorioa da.

Euskal idazle, euskararen militante eta unibertsitateko kazetaritza-katedraduna naiz. Liburu franko idatzi ditut komunikabideen inguruan.

Nire hitzaldietan hiru tresna (nire hitzak, bideoak eta eztabaida) eta hiru ardatz (edukia eta estiloa, autorea, errealitatea) erabiltzen ditut. Honela, nobelaren edukia, New York hiri errealarekin lotzen dut.

110. Street-eko geltokia. Elkar (DBH eta BBO)

Euskal iheslari/errefuxiatu bat New York bizi da, dokumentu legalik gabe. Abentura, amodioa, hiri erraldoietako bakardadea, sexu jazarpena, laguntasuna eta solidaritatea...bertan daude.

Bertsoaen ezpata. Elkar (14tik gora) Poesia liburu honetan Euskal Herriaren errealitate sozio-politikoa ispilu poetiko batetik ikusten da eta tragedia greko modura dago antolatuta. Aipamen berezia jaso zuen Durangoko Azokan 1979an.

LH Leize zuloko misterioa. Ibaizabal

Bost neskatila Arrikruzko leize-zuloan izan dira eta leizeetako lehoi amak ametsetan gomendio bat egin die: leize-zuloaren barrendik haren umearen hezurrak atera behar dituzte amaren babesera ekartzeko. Zailtasun eta oztopo handiak eginkizuna betetzeko.

HH Xirripin fantasmatxoa. Ibaizabal

Fantasma bihurri bat Begoñaren etxean bizi da. Marrazki zoragarriak.

IÑAKI ZUBELDIA

Iñaki Zubeldia naiz. 5-6-7 urtekoentzat umeentzako albumak azalduko ditut eta nola lan egiten dudan. 8 urtetik DBHra bitarteko liburuak ditut eta emen bi azaldu arren, baditut gehiago. Txikiei, 3-4 ipuin kontatzen dizkiet, abestiren bat; 8 urtetik DBHrako aioak oso interaktiboak dira eta bukaeran istorio berezi bat kontatzen dut material grafikoa erabili; eta azkenik, liburuak sinatu.

Jhon Andueza

DBH Larunbatean Bukowskin. Elkar

Larunbatean Bukowskin, Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...

DBH Lepoan hartu. Elkar

Lepoan hartu, John Andueza Altuena: Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako… Lepoan hartu… ta segi trakatra!

IñigoIbarraOdietan bizi den idazle, bertsolari eta euskaltzale nafarra da.

Bertsolaritzan, 2005eko Nafarroako txapelketan finalista izan zen, eta 2014ekoan Leitzako Harrapazank taldearekin. Komunikabide zenbaitetan kolaboratzaile ibilia da; Eguzki irratian, Euskalerria irratian, Esan-erran irratian eta Pulunpe aldizkarian. Eta euskalgintzan hainbat lan-taldetan buru-belarri egona da. Bai Iruñean eta bai Odietan. Musika munduan talde mordoxkari letrak eginak dizkie.  Eta bertsoa eta musika uztartzen zituen “Ostikalariak” ikuskizuneko partaidea izan zen ere.

DBH Kenavo, zaku bete urre. Pamiela

Bertso zahar batzuen hariari tira eginez, gazte batzuk ezustekoz beteriko abentura dibertigarri batean murgilduko dira. Pirata baten altxorra izanen dute jo-muga.

Toki arrotzetan ibiltzea tokatuko zaie, kultura berriak ezagutzea. Tartean, korapilorik latzena bezalaxe, haien arteko harremanak indartu eta sendotuko dira. Umorerik ez zaio faltako kontakizunar

Irati Jimenez

Badituzte urte nahikotxo dagoeneko bi liburuek baina hamarretik gora edizio egin dituzte eta bide luzea eskoletan ere, oraindik (neure harridurarako!) irakurleekin elkarrizketa sortzeko gaitasuna duten seinale (edo hala pentsatu nahi dut)

Nora ez dakizun hori. Elkar (Batxilergoa) Errealismoa eta genero fantastikoa lotzen ditu

Euskal Mitologiako pertsonaietan dago ipuin hau oinarritua. Galtzagorriak txiki txikiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.....Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera. Ipuin hau ere txotxongiloen bidez kontatzen dut.

Bat, bi, Manchester. Elkar (DBH eta Btaxilergoa)

Manchesterren ezagutu dira bi mutil euskaldun, homosexuala da bata, heterosexuala bestea. Eta hala ere... maitasuna posible ote?

IxabelMilletIdazlea,kontalaria,formatzaileetaBi’Arteelkartekozuzendaria.

Bazenbehin…ipuinak,kondairak,mitoak...Idatziakedoahozkoak…Hitzezhitzmunduberribatsortzen...

Izarrenhautsa.Denonartean(HH)JaioaurrekobidaiakontatzenduIzartxoizenekoistorioak.

IpuinkontaketasaioakKamishibaiak,ipuintxikiak

JabiElortzaIrakasle agurgarri hori, Jabi Elortza naiz eta, zu bezala, euskara irakaslea naiz. Bilbo inguruko ikastetxe handi batean dihardut DBHko 3. eta 4. mailako ikasleeki. Bi liburu hauek aurkezten dizkizut, zure ikasleentzat egokiak izango direlakoan. Bi liburu ezberdin baina helburu bera dutenak, nerabeen gustokoak izatea eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna sorraraztea. Nire ikasleei gustatu egiten zaizkie edo, gutxienez, hori da esaten dutena. Zure ikasleengan grina bera piztea da nire helburua.

DBH 4 Batxilergoa 1 (16-17) Sara. Elkar Sarak hamasei urte ditu eta Bilboko ikastetxe batean ikasten du. Neguko igande goiz batean izugarrizko biharamunaz esnatzean, Joseba, bere mutil lagunari adarrak ipini dizkiola gogoratzen du etsituta. Jokinekin enroilatu da, ikastetxeko frikien taldekoa eta nahiz eta berarekin azken urte hauetan inongo harremanik ez izan, bere haurtzaroko lagunik onena izan zena. Hasieran egia estaltzen saiatuko da, ez du inork jakiterik nahi izango baina berehala ezinezkoa izango zaiola estaltzea eta agian ez duela hainbeste galdu ohartuko da. Gertaera hau, ondoren sortuko diren gorabehera guztien iturri eta oinarria izango da. Sara eta bere ikaskide guztien errealitatea hankaz gora jarriko du, egoerak eztanda egin arte. Liburu honetan nerabezaroko hainbat kontu eta pasadizo aurkituko dituzu. Ikasleak, irakasleak, lagunak, gurasoak, aiton-amonak, ertzaintza, epaileak…

DBH 4 Batxilergoa 1 (16-17) Kinito egunak. Elkar 1989an, Bilbon, bizi den hamasei urteko mutil bat da Iñaki, nobela honetako protagonistetako bat. Bere ikastetxeko koadrilan zortzi kide dira eta hiriaren erdialdean kokatuta dagoen apaizen ikastetxe batean ikasten dute. Asteburuetan, ordea, egunerokotasunetik ihes eginda taberna batera joaten dira kinitoan jokatzera. Elkarrekin ondo moldatzen direla dirudi baina gauzak ez dira diruditen bezain sinpleak. Elkarri txantxak egitea dute gustoko eta koadrilako kide bat, Balu deitzen diotena, bihurtu da azken urteotan gusto txarreko txantxa guztien jomuga . Nahiz eta lagunek inongo susmo txarrik ez izan, Balu bere mendekua noiz gauzatuko zain dago

Argazkia:AnaTojal Jabier MuguruzaJabier Muguruza naiz. Idatzi ere egiten duen musikaria. Haur eta helduentzat idazten dut. Saioetan ahalegintzen naiz, giro konplizean, ikasleekin liburuaz eta literaturaz hitz egiten eta sakontzen.

Sei lagun sei sekretu. Erein (LH 8 uretik aurrera)

Abentura eta umeen errealitatea aintzat hartzen ditu “…Orain arte niregana jo duzue gertatzen zitzaizuena kontatzeko, eta nik, jakina, asko eskertu izan dut niga jarri duzuen konfiantza hori, baina pentsatzen egon naiz eta zera proposatu nahi nizuen: sekretuak, orain arte bezala, birenak izan beharrean seirenak bihurtzen baditugu, askoz sekretu handiagoak izango dira dudarik gabe…”

Asteburu bat tren zaharrean. Erein (LH 8 urtetik aurrera)

Abentura eta kultura desberdinen arteko harremana.“…Gauza jakina da jendea leku desberdinetan bizi dela. Jende guztia ez da ez modu berean ez leku berean bizi. Oso normala da adibidez pertsonak pisu batean bizitzea. Kalean ere, ez pentsa, bada kalean bizi denik, baina... ez nahita, gehienetan. Normalean, kalean bizitzea beste erremediorik ez dute izaten horiek…”

JasoneOsoro

Hautatutako liburuei buruzko galderak erantzuteaz gain, irudimenaz eta sormenaz jarduten dut, horretarako propio prestatutako power pointa erabiliz, modu grafikoan azalduz ikasleei zeinen garrantzitsua den eguneroko bizitzan irudimena lantzea.

Eskularru beltzak, Casting, Ikasbadaia eta Ihes . Elkar (12 urtetatik gora)

Boxeoa du ardatz bilduma honek. Izan ere, boxeoa bizitzaren metafora da: kolpeak jaso eta gero, altxatu eta borrokan jarraitzea da bizitza. Eskularru beltzak liburuan arerio diren bi lagun-talde daude, sei pertsonaia, eta horien eguneroko bizitza, harremanak, borrokak, ametsak, beldurrak eta ahuldadeak irakurri daitezke orriz orri. Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

Jara, Jara, bikiak eta bikoteak, Jara Bartzelonan eta Jara live. Begiko (Santillana) (12 urtetatik gora Nerabezaroaren gazi-gozoak deskubritzera gonbidatzen zaituen kontakizun bizia.

Jokin de Pedro Urte asko eman ditut irakaskuntzan, Ertainetan beti. Orain jubilatua naiz horretatik. Gazte jendea atsegin dut eta erraz konektatzen dut haiekin literatur saioetan ere. Gehienbat polizi eleberriak idatzi izan ditut, denak ekintza eta suspense handikoak, umore ikutu batekin beti. Azkenaldian antzerki lan historikoak idazten ditut eta bizi naizen herrian, Plentzian, ematen ditugu, herri-teatro eran antolaturik. Prest egoten naiz saioak formato desberdinetan ematera, irakasleekin aurretiaz adosturik.

Elurpean. Elkar (DBH 3 edo Batxilergoa) Ekintza handiko eta suspensezko polizi eleberria. Gorospe inspektore bakartia eski estazio batera abiatzen da bere oporraldian; elur bila doa, eta ez du falta izango! Hala ere, elur eta hotzaz gain, bere opor egunak guztiz aldrebestu eta trakestuko dituzten jazoera latz etengabeei egin beharko die aurre. Hotza eta elur malutak nonahitik darizkion kontakizuna.

Izu-izua Elkar (DBH 4 edo Batxilergoa) Deskribapena Hiru kontakizunek izua, suspensea eta ustegabeko amaierak dituzte, nahiz eta zeharo desberdinak diren gai, pertsonaia eta giroaren aldetik.

Jokin Mitxelena

Normalean marrazkilari lanetan aritzen naizen arren, tarteka textuak ere argitaratzen ditut, neronen marrazkiekin, noski. Hauetako bat duzue, hemen aurkezten dizuedan hau. Nere liburuen aurkezpenetan, liburuaren aurkezpen, elkarrizketa eta marrazketa konbinazio saio moduko bat egiten dut. www.jokinmitxelena.com

Puka, erleak eta traktorea. Elkar (6-8) Bilobak egun pasa doaz aitonamonen baserrira. Eguna, ordea, ez da ohizkoa bezain lasaia gertatzen: kalamidade eta nahasteborrastetxo batzuek bizi behar dituzte pertsonaiek. Guzti horren ikusmira osoa daukan bakarra Puka, artzaintxakurra da. Haren ikuspuntutik kontatzen dira han gertatutakoak.

JonArretxe

Jon Arretxe naiz. Haur eta gazte literatura pixka bat idatzi dut, bidai literatura ere bai, eta aspaldi honetan nobela beltzean espezializatu naiz. Nire hitzaldietan beti erabiltzen dut ikus-entzunezkoa materiala, saioak eramangarriagoak egiteko.

Beti Iparralderantz. Erein LH6 edo DBH1 (LH5 eta DBH2 ere izan litezke)

Abentura nobelatxo bat da, gure artean bizi diren etorkin afrikarren errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen duena.

19 kamera. Erein (4 DBH eta Batxilergo I eta II)

Nobela beltza, irakurterraza eta gure gizarteko auzo baztertuenetan dagoen errealitatea ezagutzen laguntzen duena. Protagonista nagusia Toure igarle-detektibea da eta saga bat sortu dut berarekin, honezkero 5 nobela dauzkana. Horietariko edozein da egokia adin hauetarako

JonEugi

Euskarazko literatura irakurtzeahizkuntzarekikoatxikimendua lortzeko lagungarriadelaerakustendut.Piraten liburuekinpirateriazerehitzegitendut.

Piratenuhartea.Erein(DBHrakoaproposa)

Abenturazkonobela.XVII.mendeangirotuadago.Historiakopasarteakeraatsegineanezagutzekoaukeraematendu:balearenarrantza,pirateria,esklabutza.ea.

Zortziipuingotiko.Elkar(DBHrakoaproposa)

Sorginak,deabruak,mamuak…protagonistadituztenipuinzirraragarriak,estilodotorezemanak.

Jon Martin

Saioetan bi aukera egongo dira: Lehena, ikasle bakoitzak bere barruan duen potentzial sortzailea topatzea izango da. Ariketa sortzaileen bidez (Rodari, mapa mentalak, rapa eta abar) idaztearen plazera eta erraztasuna landuko da ikasleekin. Juiziorik gabeko gune eta une bat sortuko dugu. Bigarrena, liburua irakurri eta sortzen diren zalantzei buruzko tertulia izango da.

Ero. Elkar (DBH)

Bakoitza bere eroak bizi du. Liburu honetan obsesio, trastorno eta arazo sozial ugariren ondorioz errealitatetik aparte samar amaitu duen pertsonaia zerrenda aurkezten da. Erotasunaren eta osasunaren arteko arteko marra hain da estua! Lapurretak, hilketak, esperimentuak... Ipuin oso laburrak dira eta batak ez bada besteak harrapatuko du irakurlea. Oso aproposa nortasunaren eraikuntza betean dabiltzan adineko gazteentzat.

Joxemari IturraldeHizkuntza eta Literatura Erromanikoetan lizentziatua eta Euskal Literaturako Batxilergo katedraduna. Nire lehen testuak POTT aldizkari literarioan kaleratu nituen, izen bereko banda literarioa osatu nuenean beste idazle batzuekin batera. Liburu ugari kaleratu ditut, bain helduentzat nola haur eta gazteentzat ere. Hogei urte, gutxienez, daramatzat literatura-saioak egiten ikastetxeetan.

Risky eta bere lagunak. Elkar (7-8 urte bitartekoentzat)

Risky eta bere lagunak ez dira aspertzen, beti gertatzen zaie zerbait, bai ikastetxean eta baita etxean ere; beti sortzen zaizkie arazoak irakasleekin, gurasoekin, beste mutil eta neska askorekin, eta sarritan ez dakite nola irten arazo horietatik…

• Lehen amodioa Suedian. Ibaizabal (11-14 urte bitartekoentzat)

• Gure protagonista Suediara joan da oporrak pasatzera, mundu guztiz ezezaguna berarentzat. Uda partean hasiko da bertako jendea ezagutzen, batzuk oso maitagarriak, beste batzuk oso arraro eta bitxiak. Bada neska bat, suediarra, ez, bat ez, badira bi neska suediar gure protagonistarekin maitemindu direnak eta hortxe hasiko dira konplikazioak gure mutilarentzat…

JoxemariUrteaga

Neu ere irakasle izanik, badakit nola ibiltzen zaren irakurketa bultzatzeko akuilu bila, eta badakit, era berean, zenbat akuilatzen dituen idazlea eurengana hurbiltzen denean (neuk ere berdin egiten dut nire ikasleekin). Idazle modura saiatzen naiz solasaldi erakargarria eraikitzen ikasleekin, irakurtzea bizio osasungarri dudala (dela), aberasten nauela (dituela) eta hala ere espezie arraro bat ez naizela (direla) agertzen. Lanaren istorioa, pertsonaiak, noiz eta nola idatzi dudan, bitarteko bitxikeriak eta abarrak (ohiturak, maniak, musikak…) agertuko dizkiet. Irakurketaz gain idazteko prozesuaz hitz egingo diet, amua botako diet galderak egin ditzaten. Hau guztia irakurritakoaz gozatzen, zuku apur bat ateraz irakurketari, eta, ahal bada eta batzuengan gutxienez, ezten goxo bat sartuta uzteko asmoz.

DBH eta Batxilergoa

Hilpuinak. Elkar

Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kalearte ilun batean ere. Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen ditu, han eta hemen, irakurleak asma dezan nork, non, nola, zergatik…

JuanKarlosLopezMugartza

Literatura irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Hatsa poesia elkarteko partaide eta sustatzaile.

«Beti pentsatu izan dut bertsolaritza oso zaharra dela, tradizio handikoa, baina bertsolariak oso gazteak direla eta jorratzen dituzten gaiak gaurkotasun handikoak. Bertsolariek egiten badute, olerkariok zer dela eta ezin dugu egin?»

Batxilergoan lantzeko poema liburuak.

Garraren eta karroiaren margoak. Euskaltzaindia

Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira. Denonartean

Arima animalia. Maiatz argitaletxea

JuanKruzIgerabide

Nire liburuetatik edozein aukeratu dezakezue, nahiz eta aspaldikoa izan. Saioarako aukeratzen duzuen liburuaz aparte, beti lantzen ditugu poema batzuk edo igarkizunak edo ipuin laburrak, ikasleen harreraren arabera.

Abezedario titirijario. Denonartean (6 urte gorakoentzat)

Sator bat uholde batek aireportura darama. Hegan egitea zer den adieraziko dio kaio batek eta satorrak hegan egin nahiko du hegazkin batean.

Gregorio katarrino Elkar (8 urte gorakoentzat)

Haur batek ispiluan tximino bat ikusten du bere buruaren ordez, eta tximinoak umearen lekua hartu nahiko du familian, eskolan.

JuanLuisZabalaJuan Luis Zabala Artetxe, Azkoitian jaioa 1963an. Hainbat nobela, narrazio liburu eta poema libururen egilea. Ikus wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Luis_Zabala Ikus Zubitegian: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=131

Batxilergoa

Galdu arte. Susa

1980eko hamarkadaren erdialdean Azkoitiko gaztetxean girotutako nobela: gazte mugimendu politikoak, okupazioa, punk musika, drogak... protagonista gisa amorruaren amorruz bere burua suntsitzeari beldurrik ez dion gazte bat duela.

LH 10-12

Aita oker dago. Erein ( Zortzi ipuin biltzen ditu liburuak. Aldez edo moldez, guztietan ikusten da figura patriarkalei egozten zaien harrizko izaera ez dela, berez, hain gogor eta sendoa, eta pitzadura ugari izaten dituela.

Juan Ramon Makuso

Hitzak argi. Pamiela (Batxilergoa) Poesia errezitaldia musikaz eta irudiz lagunduta (biolina eta urmargoak proiektatu)

Huntza ezur berritan. Erein (Batxilergoa)

KarlosSantisteban

Karlos Santisteban naiz eta aspaldi hasi nintzen Euskal Herriko ikastetxeetara joaten haurrekin saioetan nire liburuei buruz hitz egiteko. Irakurri duten liburua aitzakiatzat hartuta haurren parte-hartzea bideratzen saiatzen naiz, nahi duten guztiari buruz galdetu dezaten eta solasean kontatu nahi dizkiedan gauzak azaltzeko.

LH (8-10) Eneko Okerrekoren akerra. Giltza Enekomu`lalaietabihurriada.Egiaesan,bihurritotalada.Pentsaezazuenolakois`luasortukodenbereosabaAnhonekoparitudionakerra,estera,hirira,eramatenduenean.Hemendikaurreraakerraizangodaberemaskota!

LH(10)Udalekua,huralekua!DescléeNirelagungehienaknoizedonoizudalekurenbateanegonakzirenetaniriinbidiaapurbatematenzidaten.Horrega`kaurtenudalekuetarajoannahinuelaesanniengurasoei.Hasieranezetzesanzidaten.Bainagero,nirelagunonenadenAitorerejoatekoazenez,harenaita-ameknireekinhitzeginetakonbentzitueginzituzten.Irtenbehargenueneguneanurdurixamarnengoen,batezere,gurekinnoretaArgiajoangozelako.Zirraraberezianabaritzennuenbihotzean..

Karlos Zurutuza

Erreportaria naiz eta aspalditik gatazka bizi duten herrialdetan lan egiten dut. Irakaslea ere izan nintzen. EHko neska-multik batek honako galderari erantzutea nuen (eta badaukat) helburu: “Nolakoa izango zen nire bizitza Tripolin, edo Kabulen, jaio izan banintz?”.

Tripoli-Kabul. Gaumin (DBH koentzat) Gizakia mugarri. Tripoli eta Kabul artean topatutako jendearen testigantzak dira hauek, beraiek kontatuta, bakoitzaren erretratoaren alboan.

Ekialde Hurbila, Muinak eta Ertzak (DBHkoentzat)

Kronika Errepoartajea. 2011z geroztik Ekialde Hurbilean sorturiko aldaketak eta hausturak, berta-bertatik kontatuta.

Lupe Lekuona: ipuin kontalaria

Lupe Lekuona naiz, Hondarribikoa. Andereño bezala urte asko ibili ondoren duela 20 urte ipuin kontalaria naiz.Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan kontatzen dut. Adin guztietarako ipuin zoragarriak baditut. Nire Ipuinak, olerkiaz, asmakizunaz edo kantez osatzen ditut. Panpinak ere gustukoak ditut lagungarri bezala.Kamishibai teknika ere erabiltzen dut batzuetan. Nire saioetan helburua haurren arreta eta parte-hartzea lortzea ipuinaz disfrutatzeko da eta hori lortzerakoan fantasiaren mundura elkarrekin joatea.Nirekin bidaiatu nahi baduzue ni prest nago!

Web Orria: www.lupelekuona.com

HH: Kuku, non nago?  2-5 urte LH: Animalien ipuinak 6- 9 urte LH: Munduko ipuinak 10-12 irte https://youtu.be/6KI0ESbXxyU

Lur Gallastegi

Lur Gallastegi Zendegi naiz, Donostiako Antigua auzoan bizi den Bilbotarra. Lanbidez irakaslea naiz eta 3 seme-alaben ama. Literaturzalea haurra nintzenetik, haur literaturako zenbait lan ditut argitaratuak. Haurren unibertsoan murgiltzea dut gogoko eta literaturaren bidez hainbat esperientzia eta bizipen helarazten eta sorrarazten saiatzen naiz.

LH Saharako itsasoa. Elkar (10 urtetik gorakoentzat)

Bi haurren arteko harremana du oinarri. Hauetako bat Euskal Herrira etortzen da Saharatik uda pasatzera. Hainbat abentura atsegin eta ez hain atseginak biziko ditu hemen.

LH

Limoiondoaren loreak. Elkar (12 urtetik gorakoentzat)

Liburuan, migrazioak eta hauen ondorioak lantzen dira, baita zaintza eta Nikaraguako iraultza ere.

MaiteDarceles

Saioa bideratzeko aukera desberdinak edukiko ditugu, eta irakaslearekin adostuko nuke nondik jo. Literaturan lan bakarra daukat argitaratua, iaz, 2018an. Baina idaztea beti izan dut lagun. Saioan idazketa prozesuaren erraietan murgil gaitezke, eta solasaldi irekiari ere tarte zabala emango nioke, hainbat haritik tira eginez, gaur egungo gazteei (eta hain gazte ez direnei) interesgarri izan dakizkiekeen gaiak atera baititzakegu eleberriaren aitzakian.

Batxilergoa Bihotzean daramagu. Alberdania

Gure mendearen bigarren erdian bizi den neska gaztea da Lorea protagonista. Ohikoa ez den jakin-minak bultzatuta ohikoa ez den ezagutza bereganatuko du, eta emakume misteriotsu bat ezagutuko du. Haren bidez mundu ezezagun baten berri izango du, eta Lorea eraldatu egingo da.

MaiteToledoTurismoko unibertsitate ikasketak ditu UNEDen eginak. Master Exekutiboa Enpresa Logistikako Zuzendaritzan (Marketing & Finantzak Negozio Eskola, Bilbo). Administrazio eta merkataritza alorretako ikasketa teknikoak ikasia Migel Altuna Institutuan, Bergaran. Formazioz eta zaletasunez, ekonomialari eta idazle; lanbidez, berriz, administrari. Gidari turistiko ere ibilia da. Egun, Bergarako Udalean egiten du lan.

DBH3 eta Batxillergoa Hemen olerki liburua.

DBH3 eta Batxillergoa Jet Lag olerki-liburu.

Maixa Zugasti

Maixa Zugasti naiz eta nire bi lan aurkeztu nahi nizkizueke, eduki akademikoekin lotura dutelakoan: bata, indarkeria matxista ardatz duen L.A.A. liburua da; bestea, erbestearen inguruan jositako Ahotsak eta itzalak. Liburu hauetakoren bat aukeratzen baduzue, gai hauek jorratzeko saio bat prestatuko genuke.

L.A.A. Algaida (DBH 2 edo batxilergoa) Gai nagusitzat indarkeria matxista duen thriller psikologiko honek idazlearen bizipen batzuetan du abiapuntua eta gaia lantzeko egokia izan daiteke, pertsonaia ezberdinen jarrerak aztertuz.

Ahotsak eta itzalak. Erein (Batxilergoa) Gerrate zibilean kokatutako lan honen ardatza erbestea delarik, pertsonaia nagusienak iragana argitu asmoz, oroitzapenetan murgilduko dira. Egia aurkitzeko bide zail horretan, ahotsak aurkituko dituzte, baina baita isiltasuna eta itzalak ere.

Maribel Aiertza

Entretenimendua eta gogoeta eskaini nahi izaten dut. Irakurleen jakin-minean eragitea. Ikasleen galderak erantzutearekin batera irakurtzeko eta idazteko zaletasuna kutsatzen ahalegintzen naiz saioetan ariketak txertatuz eta proposatuz, jolas moduan beti ere.

Armiarmak parapentean. Elkar (7-10 urtekoentzat)

Armiarma parapentisten abenturak, desbenturak, eta gogoetak, animalien eta gizakien jarreren eta harremanen ingurukoak.

Munstro bat edukiontzian. Elkar 7-10 urtekoentzat)

Beldurrak eta konplexuak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko istorioa, ezustekoz betea.

MiguelAngelMintegi

I

DBH

Kulero saltzaileak. Alai (14 urtetik aurrera)

Rafa institutuko heroia suertatu da ikasleen festa egunean. Harrotuta ospatu egiten du, baina biharamuneanan dena okertuko zaio, neska batek sexu-abusu salaketa jarri baitu bere kontra, etxera zihoazenean gertatuta. Edanda zegoen eta ez da ezertaz akordatzen, baina neskaren kulero bat dago bere gelan.

June eta mehategiko ihieslariak.Ibaizabal 14 urtetik aurrera) June oporretan dago. Arazoak ditu koadrilako batzuekin. Eta handiagoak izango ditu bikote iheslari bati laguntzen dionean. Horrezkero mafioso batzuk ere sartuko dira tartean, edozertarako prest, behar izanez gero hiltzeko ere. June harrapatuta gelditu da eta aurre egin beharko dio egoerari.

Irakurlea irakurgaiari lotzen saiatzen naiz nire obretan, intrigaz eta misterioaz baliatuz normalean. Protagonistak neska mutil gazteak dira denetan, egoera larri bati aurre eman behar izaten dioten gazte normalak, inondik ere ez superheroiak. Nire lanetan, pentsatzen dut, irakurleen protagonisteenganako hurbiltasuna handia dela, edo hori izaten da nire asmoa behinik behin.

MikelAlbisua- LH-8-12

- Zer behar da kandela bat pizteko. Ataramiñe

Batxilergoa - Ametsak ere zain. POESIA(Susa)

Miren Agur MeabeLekeitio, 1962. Ume nahiz gaztetxoentzat idatzen dut, bai prosa, bai poesia. Euskadi sariarekin nabarmendu dituzte nire hiru lan hauek: Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2010). Literatura eta ezagutza liburuak ere itzultzen ditut euskarara. Eskola-saioen helburu nagusia hauxe da: irakurleekin elkarrizketa ahalik eta mamitsuena izatea, bai irakurritako lanaren inguruan, bai idazlangintaren inguruan, haien galderak abiapuntutzat hartuta.

LH Bihotzak dun-dun. Elkar (10-12) Kontakizunak ikasturtearen hasieratik udaren atarira bitarteko epea hartzen du. Epe horretan, protagonistak eguneroko kontuak kontatuko dizkigu, urte-sasoien ildotik. Data berezi batzuetako gertaerak ere agertzen dira, umeen ikuspuntutik erakargarriak direlako: San Tomaseko azoka, Gabonak, Santa Ageda, Inauteriak, Aste Santuko oporrak… Tarteka, testu-tipoak uztartzen dira narrazioan: olerkiak, mini-ipuina, igarkizunak, protesta-kanta, errimak, gutuna…Laburpena: Leak 9 urte ditu. Aita langabezian geratu da, eta familia kezkatuta dago. Egun batean, zarata handi bat entzungo dute: goiko Ixidro agurea jausi da. Eta Learen aita hasiko da zaintzaile.Baina Leak ere izango du ardura handi bat: bere lorea topatzea. Zert ote da lore hori? Non dago? Nolakoa da?…

DBH Urtebete itsasargian. Elkar (12-16)

1936ko gerra hasi berri da, eta Jon Garraitzetara iritsi da. osabarengana. Urtebete pasatuko du itsasargian. Urte horretan aldatzen ikusiko du bere burua, bere bizitza eta bere ingurua: maitasuna eta gorrotoa ezagutuko ditu, gizkaiak duen onena eta txarrena, biata herri baten sufrimendua eta itxaropena ere.

NereaArrienPentsatzeko txokoa narrazioarekin irabazi nuen 2016ko Lizardi saria. Atrapa eguna liburuak jaso zuen iaz, Bizkaiko liburuzainek ematen duten “Farolillos de

papel” saria. Aurten, berriz, Eskola hodeian liburua plazaratu dugu. Hirurekin osotu nahi izan dugu Trilogia antzeko bat; nerabezaroaren atarian dauden

gaztetxoen eszenatoki antzeko bat. Irakasle bezala, hainbat gai jorratzeko erabili izan ditut liburu hauek; emozioak, teknologia berriak, belaunaldi arteko

harremanak, lagunak... Kues[natu, galdetu, pentsatu...oihukatzen dute liburuook. Horrez gain, web-orri bat prestatu dut. Bertan, eskolan liburua lantzeko

dinamika eta baliabideak biltzen ditut. https://nereaarrien.weebly.com/Saioetan atmosfera teatral eta literarioa sortzea gustatzen zait. Gaztetxoak liburuko pertsonaia sen[araziko dituen dinamikak erabiltzea.

LH (10-12)

Pentsatzeko txokoa.Erein Deba izeneko neska[la bat pentsatzeko txokora bidaltzen dute zigortzen duten bakoitzean. Ondorioz, neska[lak pentsatzea zigor bat

dela uste du. Arraro sen[tzen da, berari zigorra gustatzen zaiolako; pentsatzea atsegin baitu. Bidean, pentsatzeko txokoa ez dagoela

buruan bakarrik ulertzen du. Bihotzean, tripan, bularrean...gorputz osoa dela txoko hori, alegia.

LH (10-12)

Atrapa eguna. Erein Tabletean sentitzen da gustura Manex. Baina bizitza xukatzen dion tramankulu hori itzali egin zaio bat-batean. Zer egin handik aurrera? Nola bizi,

aita eta ama ere mugikorrari begira bizi direnean? Orduantxe esaten dio aitonak ahazteko traste zahar hori eta “atrapatzeko eguna”. Horixe izango du

aurrerantzean ikasbide. Zer ote da “atrapa eguna” ditxosozko hori? Peripezia askoren ondoren deskubrituko du Manexek aitonaren hitzek gordetzen

zuten jakinduria. Tableteko ziber-jolasak albora utzi eta bizitzan murgiltzeko gonbita zen: hezur-haragizko pertsonak maitatu eta lagunekin jolas egin.

Horra bizitzaren sekretu

NereaLoiola

Nerea Loiola Pikaza naiz, Zarautzen bizi den Debarra. Bigarren Hezkuntzako Matematikako irakaslea naiz. Baita hiru haur ederren ama ere. Eta idazlea. Maite dut literatura eta nire pasioa haurrei transmititzean izugarri disfrutatzen dut.

LH (6-9) Harri bat poltsikoan. Erein, 201

Liburuan autoestima lantzen da zeharka. Jolas bat egitea gustatzen zaio Xanari etxe ondoko zebra-bidera iristean: –Amatxo, amatxo, ezin dira marra beltzak zapaldu! Eta beste alderaino marra beltzik zapaldu gabe iristen banaiz… hegoak aterako zaizkit ikastolaraino hegan eginez joateko! Eta hortxe doa Xana egunero ikastolaraino, besoak astinduz, hegaztia dela imajinatuz. Gaurkoan, ordea, zebra-bidea marra beltzik zapaldu gabe igaro duenean, gauza zoragarri bat gertatu da…

Pako Aristi

Pako Aristi naiz. Urte asko daramatzat haur eta gazte literatura idazten, zein saioetan parte hartzen. Saiatzen naiz haurrekin enpatia izaten, haien interesa pizten eta saio dinamikoak egiten, literatura eta liburua bera ere, objektu bezala, maitatzen ikas dezaten.

Miren Nunca Mais. Elkar (8-10 urte bitartekonetzat)

Miren galdu egin da Santiagon, eta egun osoa bakarrik iraun beharko du, gurasoen bila. Ea nola moldatzen den bere kabuz, beldurra kudeatu beharko du, lotsa galdu, besteengana ireki.

Txabola terapeutikoa. Elkar (9-10 urte bitartekonetzat)

Oihana ez dago ondo, eta gurasoek aiton-amonekin bidali dute aste osoa igarotzera. Harreman eta esperientzia berriak ezagutuko ditu, gurasorik gabe egoten ere ikasiko du, beste gauza batzuk estimatzen.

Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) nauzue eta, ohi bezala, jakizue pozarren joango naizela zuen ikastetxera nire lanekin sentitutako emozioak partekatzera: idazle moduan joango natzaizue, liburua nola sortu zen, zein material erabili nuen, nire eskuizkribuak eta marrazkiak erakustera; baina, horrekin batera, liburuak ikasleengan sortutako galderak eta kezkak argitzen saiatuko naiz eta, bide batez, irakurzaletasuna eta idazteko gogoa pizten.

Xia Tenzinen bidaia miresgarria. Ibaizabal (Lehen hezkuntzako 5-6. mailetatik aurrera)

Tibeteko gizonkote batek Txina osoa zeharkatu beharko du itsasoa ikusteko eta, agian, aspaldian desagertutako aita aurkitzeko. Liburuak Euskadi Saria eta Ala Delta saria jaso zituen.

Laranja bat zaborretan. Elkar (DBHko 3-4. mailatik aurrera)

Kairon, musulmanen artean, kristau koptoen komunitatea bizi da. Zaborrak biltzeaz arduratzen dira, giro erasokorrean, eta Karabino mutikoak bere ametsak nola lortu nahi dituen erakusten ditu.

Patziku PerurenaPatziku Perurena, Goizuetan jaio eta Leitzan bizi naiz, eta berrogei urte daramatzat batez ere inguruko herri literatura aztertzen, baina, orohar Euskal Herri osorako balio duen ahozko trasmisioa: herri kantak, bertsoak, dantzak, kontu historikoak…

Koloreak euskal usarioan. Erein (12-16 urte bitartekoentzat) Saiakera: gure usarioan koloreak nola erabili diren Nondik eta nola?: gorriak ikusi, haserre gorrian edo umegorri; mari urdin edo ilea urdintzen hasi; mihixuri edo sagarra zuritu; haize berdea edo xunxulun berde; belzkeriak egin, hilbeltza, sabel, gibel, harbel… ; oilanda nabarra edo ilunabar, edo eta horimina, beilegi (>orlegi) laru, eta abar eta adar… den dena kontuz eta kantuz esplikatua

Goizuetan bada gizon bat. Alberdania (12-16 urte bitartekoentzat) Nondik eta nola?: bat, bete beti; bakarra, begibakar…; bereak eta bi aditu, kopetan bi azal ukan, bi irri egin, bolon bat eta bolon bi…; hirua mugagabe zahar: très bien!, hiruzar, herenegu…; trukean: 3 /4 zoria aldatu: 7/8 > 12/13… ; lau haizetara, gorputzeko lau haragiak, lau loriatan egon, laurdendu (< erditu); niri bost, zu ere bost sufritua izan, bost hatzak: mundua eskuan, bigabostetan: esku biak; seia: laukiz osatu kuboa, lana materia >6> deabrua; zazpia: gorputz izpituak bat; zortzialdia; 9: bederatziurrena, perfekziorik gorena; hamarreko sitema zaharra (10: zakila+alua) ; hamaika (hamabika edo hamar+eka sankritokoa? 11, 21, 101, 1001 : muga + 1, zorialdatzea; ez dok hamairu; hamalau: 7+7: jainko!; hamabostaldia; hogei, bostogei urtetako dontzellatxo bat…, ehun, mila, Iztuetak: milloi bat ate

Pello Añorga

Ipuin-kontalari ezaguna. 30 urte baino gehiago daramatza haurrei eskainiz bere ipuin-kontaketa saioak. Idazle modura ere, zerrenda luzea du: 50 liburutik gora. Sariak ere ez zaizkio falta. Bere saioetan, haurren emozioa esnatzeaz gain, saiatzen da hitzarekin jolasten, umorea eta inprobisazioa lagun, idatzitako liburu desberdinak partekatuz.

Tontolapiko. Denonartean (4-9 urte bitartekoentzat)

Tontolapikori barre egiten diote haurrek: “Tontolapiko piko, piko, a zer mutiko”. Tontolapiko haserretu egingo da eta lortuko dut haur guztiak beldurtzea, ondo beldurtu ere: “Tontolapiko piko, piko, a zer mutiko”.

Astroak gara. Elkar (8-13 urte bitartekoentzat) Senegalgo ume bat iritsi da eskolara, eta era guztietako isekak jasan beharko ditu. Dena den, hari esker, dantza berria ikasiko dute eskolakoek. A zer dantza frenetikoa: txa-txa-txa! Baita hizkuntza berriak ere.

PelloOtxotekoBigarrn hezkuntzako irakaslea da ogibidez. Literatura lan gehienak poesian argitaratu baditu ere, literatur kritika eta itzulpengintzan aritu izan da halaber. Horretaz aparte, Balea Zuria argitaletxeko arduradunetako bat da.

BatxilergoaAnphora baita. AlberdanizPoema liburua

Batxilergoa

Itsas bizimina. Balea zuriaBizitza kantatzeko, goraipatzeko eta ospatzeko ahalegina eta xedea dago poema liburu honetan.

RamonOlasagasti

Ramon Olasagasti naiz, kazetaria eta itzultzailea lanbidez. Hainbat urtez Euskaldunon Egunkarian eta Berrian aritu nintzen mendiari buruz idazten, hori izan da nire esparru kutuna. Gaur egun, berriz, itzulpengintzan ari naiz batez ere. Haur literaturako zenbait ipuin idatzi ditut, eta kazetaritzako lan batzuk ere bai: Mendiminez, Manuel Iradier, Hiru pauso, hiru norabide... Zaletasunak eta lanbideak horretara eramanda, naturarekiko, mendiarekiko eta gure lurrarekiko maitasuna erakusten saiatu izan naiz beti nire lanetan.

Sugaar. Elkar (10 urtetik gorakoentzat)

Misterioz eta beldur ukitu batez harilkatutako ipuina. Eki gaixotu egin da eta Izadi arreba arrazoia argitzen saiatuko da. Lindozulo putzuan bizi den Sugaar sugetzarrak zerikusirik ba ote du gertatutakoarekin?

Ipurtargien Herrian. Elkar (10 urtetik gorakoentzat)

Lur autokarabana batean bizi da, hara eta hona. Herri kozkor batean neska-mutil koadrila bat hurbildu zaio, jakin-minez, eta haiekin batera joango da Eguzki, Ur eta Haizea seme-alabengana bisitan. Gure lurraldearen ederraz eta zauriez mintzatuko zaie Lur gaztetxoei.

Sustrai Colina

Li1982-an jaioa eta zuzenbidean lizentziatua. Bertsolaria naiz ofizioz, kazetaritza eta gidoigintza lanak ere egiten ditudan arren. Hitza bizi dut eta hitzak bizi nau.

H gabe. Edebe-Giltza (12 urte)

Ikaskideen onarpena biziki desiratzen duen lagun-talde baten gorabeherak kontatzen dira eskolan agertutako pintada bat aitzakia hartuta.

UnaiVillena1980an jaiotako elgoibartarra naiz. Industria Ingeniaria ikasketaz, gaur egun hezkuntza teknikari gisa nabil lanean “Sorkin, Jakintzen Iraultegia” izeneko elkartean. Zientziak, hezkuntza, hizkuntzak, komunikazioa eta sorkuntza oso gogoko ditut, bereziki literatura. Tresna ezin hobea iruditzen zait bizi dugun mundua eta giza harremanak ulertzeko, eta ikusezinak diren errealitateak bistaratzeko. Hiri Asko Kulturgintza Elkarteko kide naiz eta Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza erakundeko boluntario. Saio parte-hartzaileak egin izan ditut nerabeekin; liburuen alderdi formalak aztertzeaz gain (argumentua, egitura, estiloa, ahots narratiboak e.a.), liburuetan jorratzen diren gaiei buruz hitz egin izan dugu saio horietan. Orain arteko esperientzia oso ona izan da.

Batxilergoa

Hauts haietatik. Elkar Ander gazteak dena dauka bere alde: ikasketak, lana, dirua, maitasuna, sexua… baina, halako batean, gainbeheran eroriko da: gaua, hautsak, bakardadea, eromena, psikiatrikoa… Zortzi urtez nora ezean ibili eta gero, biziberrituta aterako da esperientzia horretatik, baina iragana eta oraina ulertzeko premia izango du, sentitzen duena idaztekoa, eta Oier, txikitako lagun idazleari, laguntza eskatuko dio. Elkarrekin saiatuko dira Anderren bizitzako puzzlea osatzen duten piezak bilatzen eta lotzen.

Buyan Komikia.

ISTORIO MITIKO BAT, BENETAKO GARAI BATEAN, KONDAIRAZKO HEROIEKIN. Novgoroden egun aintzatsuak joan dira betirako. Batu Khanen Urrezko Horda armak zorrozten ari da, azken kolpea emateko zain. Mendebaldetik, Zaldun Teutoniarrak geldiezin darraite aurrera, bidean hiriak kiskaliz. Jendea mendietara ihesean doa itxaropena galduta: Alexander Nevsky printzea erbesteratua dago, geratzen diren bogatyr zaldunak gutxiegi dira, antzinako jainkoak, arbuiatuak, baso ilunetan ezkutatu dira antza betirako. Maansi, tundrako herri nomada bateko mutil gaztea, baino ez doa heriotzaren norantzan, bere zakurra lagun.Konkistatua izateko zorian dagoen lur bat, kondairazkoak bihurtu diren benetako heroiak, uharte magiko baten bila doan gazte bat…

LH 2 eta 3Nik dauzkat aitonaren hortzak. Elkar

Aitona hil eta hitz egiten duten haren hortza postizoak gorde ditu bilobak.

XabierEtxeberria

• DBH (14tik gora)

• Berriko itzuliko balitz. Elkar Danimarkan kokaturiko polizia eleberria, atzerritar izateari buruz

DBH (14tik gora) Txoria nintzela. Elkar 80ko hamarkadan  Euskal Herrian kokaturiko ipuinak, lagun talde bat eta haien garapena kontatzen dutenak

Xabier Etxaniz Rojo

Xabier Etxaniz Rojo. 47 urteko donostiarra. AEK-ko irakaslea 1993tik. 1995ean ipuinak idazten hasi nintzen eta 2000. urtean argitaratu nuen lehenengo liburua. Harez geroztik 5 ipuin liburu, 2 nobela (azaroan hirugarrena aterako da) eta kronika bat argitaratu ditut. Horretaz gain, zutabegilea izan naiz hamar urtez Berria egunkarian eta hiru antzerki obratako testuak idatzi ditut (bat bakarka eta beste bi Ramon Agirreren konpainian). “Idazleak ikastetxetan” programan parte hartzen dut aspalditik.

DBH eta Batxilergoa Denok gara Google. Erein Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea. Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara. Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

Waterloo-en galdutakoak. Erein (DBH 2, 3, 4 eta batxilergoa)

Bakarne euskaltegi bateko irakasle gazte bat da. Goiz batean esnatu, eta dena arraro sentitzen du. Oraindik ez daki iktus bat izan duela garunean. Oraindik ez daki iktus horrek euskara lapurtuko diola, bere lan-hizkuntza, alegia. Nola moldatuko da bizitzan euskara galdu duen euskara irakaslea? Hori da nobelaren abiapuntua.

Xabier Mendiguren

Xabier Mendiguren naiz, haur eta gazte literaturako liburuen egilea. Nire istorioen bidez irakurleak ondo pasatzea nahi izaten dut batez ere, eta bide batez gai bati edo besteari buruz pentsaraztea ere bai. Horregatik gustatzen zait irakurle gaztetxoekin topo egitea, haiek iritziak jasotzeko eta nik neureak helarazteko.

LH (10 urte) Miss txatarra. Elkar

Katixa bere aitarekin bizi da txatarreria batean, baina halako batean iraganeko mamuak etorriko zaizkio bisitan...

DBH eta Batxilergoa (14-18) Bizitza motor gainean. Elkar 18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak…

Xabier Olaso

Otxandion jaio eta Gasteizen bizi naiz ume koxkorretatik. Bertan naiz irakasle eta, gauzak zer diren gero, zorretan naiz ikasleekin irakasten didaten guztiagatik. Argi daukat irakastea dela ikasteko modurik egokiena. Poemak, ipuinak eta igarkizunak idazten ditut neska-mutikoentzat. Hainbat liburu idatzi ditut dagoenekoz eta Idazleak Ikastetxeetan programan horiekin guztiekin gozatzea eta gozaraztea dut helburu. Lortuko ote dut?

HH-3-6

Ilargian kulunkantari  (Pamiela) bildumako liburuak: BOST, ARBOLA, ILARGIA, PAPER-TXORIA, ZAPATA, BIOLINA (Pamiela) Errimadun eta erritmodun marrazkien bidezko Ikus-poema errezitagarriak dira Ilargian kulunkantari bildumakoak. Bertsoek eta neurtitzek ehuntzen dituzte. Liburu huek guztiak, abesteko eta dantzatzeko liburuak ere badira, ondo baino hobeto pasatzeko liburuak, alegia.

Yolanda Arrieta

Idazlea eta literatura dinamizatzailea. Nire web orria: www.nitikgura.eus. Nahiko nuke umeek liburua aurretik irakurtzea eta autoreari buruzko informazioa bilatzea. Komeni da ikasle bakoitzak bere liburua izatea, nahiz eta taldean komentatu: idazle-irakurle konexioa oso garrantzitsua da eta konexio horretan asko laguntzen du liburua eskuan izateak eta gero idazleak sinatzeak. Liburuaren lanketan umeek komenta dezatela, ni joan baino lehen, zer iruditu zaien, zer gustatu zaien eta zer ez, ipuinean euren burua imajinatu ote duten, edota zer beste amaiera asmatuko luketen…

HH+LH. Kulun-kuttunak. Denonartean (3-8 urte)

Herrialde hartako printzesak zapata gorri-gorriak jantzi behar zituen printzesa izateko. Berak, ordea, oinutsik ibili nahi. Zer egingo ote du? Dagozkion zapatak jantzi ala oinutsik ibili? Zer da hobea, printzesa izatea ala libre bizitzea? o jakin nahi?

DBH eta Batxilergoa. Ataria. Denonartean (15-18) Elkar ezagutzen ez duten institutu bereko lau gaztek mezu bat jasotzen dute: etorkizunera salto egiteko gonbita. Gazteek salto

egingo dute, gaurtik 50 urtera. Han jabetuko dira zein diren beren hutsuneak eta zein diren beren dohainak. Munduaren norabideak kinka larrian jarriko ditu eta bueltarako bidea galtzear egongo dira. Zorionez, orain aldira itzultzean, zeinek bere geroa lantzen hasiko dira, maitasuna, adiskidetasuna eta askatasuna lagun harturik: ATÃRIA, utopia batu bat distopia orokor batean.

Yoseba PeñaIrakaslea naiz eta irakurle-klubak antolatzen ditut gure institutuko ikasleekin (hilean behin, ikasle boluntarioek liburu bat irakurtzen dute eta klase-orduan geratzen gara komentatzeko). Izugarri gustatzen zait irakurtzea eta umetan zein gaztetan irakurtzen nituen moduko liburuak idazten ditut.

Kaosaren ederra. Gaumin (DBH eta batxilergoa) Gazteek gustuko duten Divergente moduko distopia bat, thriller kutsuaz eta zenbait zertzalada filosofikorekin.

Xirei. Ibaizabal (DBH) Norberaren mugaz hausnartzen duen maitasun-nobela.

Patxi Zubizarreta nauzu, idazle ordiziar gasteiztartua. Nire liburuetan erroak aurkituko dituzu, memoria berreskuratzeko ahaleginak —Gutun harrigarri bat, Atxiki sekretua, Urrezko giltza liburu-diskoa…—; baina hegoak ere agertuko zaizkizu, batez ere Afrikara zabalduak, migratzaileen egoerak jasotzen dituztenak —Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Pantaleon badoa, Bakarrik eta Buztangabe… Saioetan, liburu aukeratuetan dauden historiak lantzeaz gain, intrahistoriak azaltzea gustuko dut: nola sortu ziren, nola landu ditudan, zein material erabili dudan, eskemak, eskuizkribuak… eta gero ilustraileak nola irudikatu dituen erakusten dut: zirriborroak, marrazki originalak, eta abar.

Korri, Kuru, korri! Ibaizabal (LH 4,5,6 maialkoentzat) Etiopiatik jirafa bat bidali zuten behin Parisera: Zarafa. Haren historia miresgarria kontatzearekin batera, pateretan datozen neska-mutikoen egoera latza sujeritzen da. Istorioa Rebeca Lucianiren marrazki zoragarriek lagunduta dator. Liburuak Edelvives argitaletxearen Ala Delta saria jaso zuen Madrilen.

Laranja bat zaborretan. Elkar (DBH 3 eta 4 mailakoentzat) Karabino Kairon bizi da, musulmenez inguratua, baina bera kristau koptoa da, hiriko zaborra jasotzeaz arduratzen da eta batez ere ameslaria da… Kanposantuan ipuin kontalari bat ezagutuko du eta agian ametsak betetzen lagunduko dio. Mintxo Cemillánen marrazkiekin batera, liburuak QR kodeak dakartza eta hauen bitartez ipuin zati batzuk gelan entzun daitezke (Pello Ramirezen txeloa eta Felipe Barandiaranen ahotsarekin).

Patxi Zubizarreta

Jose Inazio Basterretxea Polo

GAIA kontuan hartuta, orohar, eleberriak aukera eman dezake gerrari/gerrei buruz hausnartzeko. Eta, modu zehatzago batean, Espainiako Gerra Zibilari buruz. Gerren epikotasuna. Gerren inguruko mitoak…

TEKNIKA kontuan hartuta, kontakizunak elkarrekin lotzeko aukeraz eztabaidatzeko aukera eman lezake.

Begoñaren itzalpean. Elkar (17-18 urtekoentzat)

Espainiako Gerra Zibila amaituta, Bilboko falangista batzuk Franco diktadorearen hurbileko jeneral baten aurkako atentatua prestatu dute, adierazteko beren egonezina erregimenak hartutako norabidea dela eta.

Eleberri poliziakoa eta historikoa uztartzen dira lan honetan.

Azken tranbiaren itzala. Elkar (17-18 urtekoentzat)

Espainiako Gerra Zibila bizi dela, Euskadin jada amaituta, komando batek sabotaje bat prestatu du Bordelen atrakaturik dagoen barku errepublikano baten aurka.

Itzulerako bidaian ustekabeak ustekabearen segidan datoz.

JulenGabiriaItzultzailea naiz egunero, eta idazlea tarteka-marteka. Hain tarteka, ezen nire azken liburua aspaldikoa baita; eta, hala ere, eskoletara joaten jarraitzen dut liburu horiei buruz hitz egitera, eta etengabe harritzen naiz han sortzen diren elkarrizketa eta hausnarketekin.

Batxilergoa. Hauts haietatik. Elkar

Ander gazteak dena dauka bere alde: ikasketak, lana, dirua, maitasuna, sexua… baina, halako batean, gainbeheran eroriko da: gaua, hautsak, bakardadea, eromena, psikiatrikoa… Zortzi urtez nora ezean ibili eta gero, biziberrituta aterako da esperientzia horretatik, baina iragana eta oraina ulertzeko premia izango du, sentitzen duena idaztekoa, eta Oier, txikitako lagun idazleari, laguntza eskatuko dio. Elkarrekin saiatuko dira Anderren bizitzako puzzlea osatzen duten piezak bilatzen eta lotzen.

LH 10 urtetik aurrera. Nire aita ikuseina da. Elkar Istorio honek bi irakurketa-plano eskaintzen ditu: batetik, agerikoena, ikusezin sentitzen den aita baten eta haren alabaren arteko harreman umoretsua dago; eta bestetik, lerro artean, gizontasun-eredu berriei buruzko gogoeta bat.