LUCIO PELIKULA DOKUMENTATZEN

3
LUCIO PELIKULA DOKUMENTATZEN o Hitzaldian aurkeztu Hitzaldi honetan Aitor Arregik, “Lucio” dokumentalaren zuzendarietako batek, dokumentala nola egin zuten azaltzen du. Horretarako, Lucioren inguruko informazioa nola lortu zuten, zer pertsonaia elkarrizketatu zituzten … aditzera ematen du, hau da, Aitor Luciori buruzko dokumentala egiteko jarraitu zituzten pausu guztiak azaltzen saiatu da. Aitorrek eta dokumentala burutu duten pertsonek 2003.urtean jakin zuten lehenbiziz Lucioren existentziaz. Beraz, urte horretan jo eta ke hasi ziren lanean dokumentala aurrera ateratzeko asmoz. Lau urtez elkarrizketak, argazkiak, materiala … lortu zuten eta 2007.urteko Irailean dokumentala estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian izenburu hau zuelarik: “Lucio, anarquista, atracador, falsificador pero sobre todo… Albañil”. o Galdera hauek erantzuten saiatu: o Ze informazio-iturri aipatzen ditu? Den denak saiatu aipatzen 2003.urtean Italiara abiatu ziren bertan Lucioren berri zeukan tipo bat baitzegoen. Gizon italiarrak liburu bat eman zien non, Lucioren bizitza aditzera ematen zen.

description

Lucio pelikularen inguruko hitzaldi bat ikusi dugu eta era berean, apuntek hartu. Orain apunte horiekin galdera batzuk erantzun behar ditugu,

Transcript of LUCIO PELIKULA DOKUMENTATZEN

Page 1: LUCIO PELIKULA DOKUMENTATZEN

LUCIO PELIKULA DOKUMENTATZENo Hitzaldian aurkeztu

Hitzaldi honetan Aitor Arregik, “Lucio” dokumentalaren zuzendarietako batek, dokumentala nola egin zuten azaltzen du. Horretarako, Lucioren inguruko informazioa nola lortu zuten, zer pertsonaia elkarrizketatu zituzten … aditzera ematen du, hau da, Aitor Luciori buruzko dokumentala egiteko jarraitu zituzten pausu guztiak azaltzen saiatu da. Aitorrek eta dokumentala burutu duten pertsonek 2003.urtean jakin zuten lehenbiziz Lucioren existentziaz. Beraz, urte horretan jo eta ke hasi ziren lanean dokumentala aurrera ateratzeko asmoz. Lau urtez elkarrizketak, argazkiak, materiala … lortu zuten eta 2007.urteko Irailean dokumentala estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian izenburu hau zuelarik: “Lucio, anarquista, atracador, falsificador pero sobre todo… Albañil”.

o Galdera hauek erantzuten saiatu:o Ze informazio-iturri aipatzen ditu? Den denak saiatu aipatzen

2003.urtean Italiara abiatu ziren bertan Lucioren berri zeukan tipo bat baitzegoen.

Gizon italiarrak liburu bat eman zien non, Lucioren bizitza aditzera ematen zen.

2005.urteko otsailean Luciorekin elkartu ziren lehenbiziz. 2005.urteko apirilean Luciori elkarrizketak egiten hasi ziren eta

Luciok eta liburuak esandakoa oso antzekoa zela konturatu ziren. 2005.urteko maiatzean Lucioren familiako kide batzuk ezagutu

zituzten eta era berean, elkarrizketak egin zituzten. 2006.urteko urrian tipo bat elkarrizketatu zuten zeinek, dokumentala

egiteko baliagarria izan zen materiala zuen.o Nola kontrastatzen zuten iturri ezberdinetatik jasotako informazioa

Iturri ezberdinetatik informazioa lortu ostean, informazio guztia antolatu zuten. Informazioa guztia ezinezkoa zen erabiltzea, beraz, aukeraketa bat egin zuten.

o Pelikula egiteko etapa nagusiak ere aipatu.

Page 2: LUCIO PELIKULA DOKUMENTATZEN

Hasiera batean, Lucio nolabait ere ezagutzen zuen tipo batengana jo zuten eta horretarako Italiara bidaiatu zuten. Tipoak Luciori buruzko liburu bat zuen eta bertan pertsonaia honen bizitza adierazten zen.

Liburua irakurri eta ikertu ostean, Luciorekin elkartzea erabaki zuten eta 2005eko otsailean Luciorekin elkartzea lortu zuten eta bi hilabete pasa ostean, lehen elkarrizketa egin zioten.

Lucioren familia ezagutu nahi zuten, beraz, 2005eko maiatzean familiako kide batzuk elkarrizketatuak izan ziren.

2005eko azaroan dokumentalaren nolabaiteko grabaketa hasi ziren eta horretarako Lucioren etxera, hau da, Parisa joan ziren.

Donostiako Tabakaleran ere hainbat grabaketa burutu zituzten. 2006eko urrian tipo bat ezagutu zuten eta honek dokumentala

burutzeko material erabilgarria zuen. 2007.urtean antzezpenak egiten hasi ziren eta urte bereko irailean

dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.