M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan...

8
Udako hilabeteetan hondartzan gaudela edota beste edozein urtesasoitan itsasertzera hurbiltzen garenean, askotan ikusi ahal izan dugu mantu beltz bat arroken gainean. Muskuiluak direla badakigun arren, horrelako komunitatearen barruko bizitzaz eta antolamenduaz ez gara ohartuko. Itsasertzeko substratu gogorretan (harritsuetan) muskuiluez gain bizi diren beste animalia eta algen banaketa eta elkarreraginen haritik tiratzen badugu, ekologiaren zenbait kontzeptu interesgarritara irits gaitezkeela konturatuko gara. KOLOGIA E 1999. MAIATZA. 143. zk. 32 M M u u i i t t s s e e k k h h a a 1. argazkia: Mytilus generoko muskuiluak eskualde epeletako substratu gogorretan bizi dira. Bibalbio iragazleak dira eta inguruaren zenbait parametroren arabera, haiek eratutako saldoak, arrakasta handiko egitura ekologikoak izan daitezke.

Transcript of M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan...

Page 1: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

Udako hilabeteetan hondartzan gaudela edota beste edozein

urtesasoitan itsasertzera hurbiltzen garenean, askotan ikusi ahal

izan dugu mantu beltz bat arroken gainean. Muskuiluak direla

badakigun arren, horrelako komunitatearen barruko bizitzaz eta

antolamenduaz ez gara ohartuko. Itsasertzeko substratu

gogorretan (harritsuetan) muskuiluez gain bizi diren beste animalia

eta algen banaketa eta elkarreraginen haritik tiratzen badugu,

ekologiaren zenbait kontzeptu interesgarritara irits gaitezkeela

konturatuko gara.

KOLOGIAE

1999. MAIATZA. 143. zk.32

MMMMuuuuiiii tttt sssseeeekkkkhhhhaaaa

1. argazkia: Mytilusgeneroko muskuiluakeskualde epeletakosubstratu gogorretanbizi dira. Bibalbioiragazleak dira etainguruaren zenbaitparametrorenarabera, haiekeratutako saldoak,arrakasta handikoegitura ekologikoakizan daitezke.

Page 2: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

Muskuiluen inguruan...Itsasertzeko substratu gogorretanmuskuiluei (Mytilidae familiari), hainarrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide dieten faktoreetan, gehienerabili direnak, hauexek dira: 1) lurre-ra ondo finkatzeko garatu dituztenhariak (bisu-hariak alegia); 2) hazkun-de azkarra; eta 3) gorputzaren aurre-ko aldea murriztuz eta atzekoa luzatuzhartutako triangelu-itxura. Izan ere,hiru ezaugarri hauek konbinatuz, iker-tzaile batzuek ondoko ideia plazaratudute: animalia hauen aldameneko bizi-dunak mugitu, zapaldu edota beraienpean jartzeko gaitasun zoragarrian da-tza duten arrakasta. Hau guztia, noski,

ingurugiroaren zenbait parametrokagindutakoa kontuan harturik: muskui-luen benetako arrakasta, ia beti, mun-duko eskualde epeletan, mareartekoeremuaren beheko aldeetan eta espo-sizio handi edo ertaineko habitatetangertatuko da (1. argazkia). Hala ere,molusku bibalbio hauek eboluzioanibilitako lehenengo urratsak, itsaspesakonean izan bide ziren.Puntu honetan, kasik konturatu gabe,lehenengo kontzeptu garrantzitsuaagertzen zaigu; marearteko bizidunenzonazioa, alegia. Hau, animalia eta lan-dareen (algen) zenbait gerriko hori-zontalen araberako banaketa da eta,itsas ekosistemetako eta ez beste

inongo ezaugarria ez bada ere, mare-arteko eremu harritsuetan oso nabar-mena suertatzen zaigu (2. argazkia).Kontuan hartu behar dugu habitathauetan itsasoaren nahiz atmosferareneraginek ezartzen dituzten faktore fisi-koen gogortasuna oso tarte laburre-tan aldatzen dela. Hainbat eta hainbatlan interesgarri sortarazi dituen gaihonen inguruan atera daitekeen ondo-riorik garbiena, beharbada, honakohau da: marearteko bizidunen banake-tarako garrantzi handiena duten fakto-reak bi multzo nagusitan bana daitez-keela: alde batetik, faktore fisikoak(airearen lehortasuna, eguzkitiko irra-diazioa, itsasoaren enbatak, etab.) goi-

33

sssskkkkuuuu iiii llll uuuuaaaakkkk aaaa iiii ttttzzzzaaaakkkk iiii aaaa ,,,,aaaasssseeeerrrr ttttzzzzeeeekkkkoooooooo lllloooogggg iiii aaaarrrreeeennnnmmmmaaaa iiii kkkkaaaa bbbb iiii ttttxxxx iiii kkkkeeeerrrr iiii aaaa

S. P

agol

a C

arte

Santiago Pagola Carte*

Page 3: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

ko mailetan edo gerrikoetan garrantzihandiena dutelarik, eta bestetik, mare-arteko eremuaren beheko mailetannagusi izan daitezkeen faktore biotiko-ak, hau da, bizidunen arteko eraginak.Azken hauetan, aurreraxeago ikusikodugunez, espazioarengatiko lehia dugunagusia, dudarik gabe, substratu gogo-rrez ari bagara.Munduko eskualde epel guztietakoitsasoetan muskuiluak aurki baditzake-gu ere... espezie berekoak al dira? Ez,Mytilidae familiaren barruan, Mytilusgeneroan kokatutako espezieak bana-keta zabalena dutenak izan arren,beste genero batzuek ere garrantzihandia izan dezakete, esate baterakoModiolus generoak. Biogeografiak maizirakatsi digunez, kontinente batean“A” espezieak betetzen duen zereginedo funtzioa, beste kontinente batean,“B” espezieak beteko du. Azken fine-an, funtzio ekologiko berberei, eskaki-zun ekologiko berberak dituzten espe-zieak dagozkie, eta ez da hain zailasuertatzen familia baten munduanzeharreko banaketan espezie paralelo-ak aurkitzea. Mytilidae familian horixegertatzen da, gure kostaldeetako mus-kuilu arruntena Mytilus galloprovincialisLamarck, 1819 izanik. Taxonomoekpuntu honen inguruan dituzten iritziakkontrajarrita daude: batzuen araberahorixe da bertoko espeziea (M. gallo-provincialis), beste batzuen aburuz,Linné naturalista suediarrak hirurogeiurte lehenago deskribaturikoa (M.edulis Linné, 1758) eta gainerakoen iri-tziz, bi espezieak bizi bide dira EuskalHerrian. Iritzi honen arabera, biakbereizteko ezaugarriak, genetikoak ez

Pago

la C

arte

2. argazkia: Marearteko zonazioaanimalia eta algen zenbait gerrikohorizontalen araberako banaketa da.Argazkian, portu baten egiturabertikalei esker, leku poluitu batekozonazioa argi ikus daiteke. Behekomailan muskuiluak bizi dira, algenhazkundea murriztuta baitago.

Page 4: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

35

M U S K U I L U A K A I T Z A K I A , I T S A S E R T Z E K O E K O L O G I A R E N H A M A I K A B I T X I K E R I A

ezik, morfologikoak eta habitatarenaraberakoak ere badira. Azken ikerke-tetan oinarriturik, badirudi, bai M.galloprovincialis eta bai M. edulis, bene-tako espezieak direla, baina gure kos-taldean dauden muskuiluak lehenengo-ari dagozkiola. Hala ere, guk Mytilusbesterik ez diogu esango hemendikaurrera (badaezpada ere).

Inbertsioak, ekonomiaeta saldoakGehienbat kaltzio karbonatoz osatuta-ko maskorra etengabe eraikitzea ezzaio dohainik ateratzen muskuiluari.Aitzitik, egitura hau animaliaren pisuosoaren proportzio ederra izan daite-ke... Baina, zertarako horrenbestekoinbertsioa? Bibalbioen maskorrarenzereginaz, animalia bigun hauen bizi-raupenerako garrantzizkoa den zeregi-naz hain zuzen, berehala jabetzen gara.Eginkizun edo zeregin hori babesa da,bai ingurugiroaren aurrekoa, eta bailehiakideen aurrekoa. Mytilus bibalbio-en kasuan, gainera, beste batzuen ka-suetan bezala (Ostreanean, adibidez),maskorrek arroken gaineko saldoakeratzeko ere balio dute, komunitateberezi hauek behar adinako gogorta-sunaz hornitzen baitituzte. Bestalde,egitura gogor hauek elika-katearengainean duten eragina ere ez da txan-txetakoa: ehunen hazkunderantz bide-ratutako energia harrapatzaileei lastersuerta dakieke eskuragarri; maskorra-ren hazkunderako gordetakoa, ordea,beste maila trofiko desberdinetarakoegongo da eskuragarri, baina denbora--epe luze baten ondoren.Ez da hau, baina, muskuiluen ekono-miaz esan nahi dugun gauza bakarra.Animalia hauek eratzen dituzten ko-munitate bentikoak (ur-inguruneetansubstratuarekiko nolabaiteko harre-mana duten komunitateak) oso eragin-korrak dira janaria lortzeko. Haiensekretua iragazleak izatean datza. Uraetengabe iragazten dute eta, horrela,ur-zutabean bizi den planktonaz elika-tzen dira batik bat, hau da, bizidunmikroskopikoez. Baina ez dira baka-rrak, itsas bentosean elikadura-motahau oso arrunta baita (3. argazkia). Ba-daude planktonaren ekoizpenean oina-

rritzen diren hainbat animalia-taldeiragazle, hala nola knidario asko (etahorietan koralak), belakiak, briozooak,zizare poliketo asko, zirripedioak (lan-pernak eta itsas ezkurrak), aszidiaketa, nola ez, bibalbioak. Hala ere, ben-tosa, materia eta energia harrapatzendituen “hustubidetzat” ez genuke har-tu beharko. Kontrako norabidea dara-maten energi jarioaren mekanismo as-ko deskribatu dira, eta adibide modu-

ra, bat ezinhobea: animalia bentiko ge-hienek, gure muskuiluek barne, larbaplanktonikoak dituzte, hau da, substra-tutik atera eta ur-zutabean libre mugi-tzen dira, helduak izan arte. Honenguztiaren harira, bentos/plankton ako-plamenduaren teoriak aipa genitzake.Oso interesgarria, benetan, bainaoraingoz honekin besterik ez garageratuko: leku askotan betidanik ikasieta irakatsi ez den bezala, planktonaeta bentosa ez dira erabat bereiz dai-tezkeen bi mundu, eta bata ezagutzeak

bestearen laguntza behar du derrigo-rrean.Substratuari lotuta dauden animalieiiragazketa delako elikadura-motakharrapakin mikroskopikoak (plankto-nekoak) nahiz materia organiko zatika-tua hartzea posible egiten die energigastu nimiño baten truke. Iragazleaktiboetan (hots, gehienetan) energieskaera osoaren % 4a baino gutxiago-koa izaten da; pasiboetan (zirripedio

batzuetan, adibidez), berriz, zerorahurbiltzen da gastatutakoa. “Zerutikeroritako janariaren” zain egon beharbadute, ez da zaila iragazleen artekoborroka zein den asmatzea: substratuaokupatzea. Eboluzioan zehar, animalitalde desberdinen iragazteko makine-riak hobetuz joan diren neurrian, es-pazioa betetzeko ere modu eraginko-rretaranzko asmakizunak gertatu dira.Horregatik, substratu gogorrek duteneragozpen handienetako baten aurre-an, bi dimentsiokoa izatearen aurrean

3. argazkia: Muskuilu-saldo batean, muskuiluak ez ezik, zirripedioak (Mytilusen maskorretanitsatsita), ostrak (argazkiaren eskuinaldera) eta beste animalia iragazle asko egon daitezke.Honelako komunitateetan espezie-kopurua nahiko altua izan daiteke.

S. P

agol

a C

arte

Page 5: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

1999. MAIATZA. 143. zk.36

hain zuzen, hirugarren dimentsioaasmatu dute animalia batzuek, kasuriknabarmenena koralena izanik. Gainera,bai knidario hauetan eta bai belaki,briozoo eta zenbait aszidiatan, kolo-nialismoaren garapenaz ohar gaitezke.Koloniak eratzeko estrategia garrantzihandikoa suertatzen da espazioarenarazoari aurre egiteko, baina harenpareko estrategia ere aurki dezakeguitsasertzean: mantuak edo saldoak,hau da, espezie bereko gaineztadurajarraitua lortzeko beste era bat. Ira-kurleak dagoeneko jakingo duenez,Mytilusen komunitate asko honelakoakdira. Baita marearteko goiko mailakbereziki betetzen dituzten zirripedioe-nak (Balanus, Chthamalus) ere. Kontuz,bada, animalia hauek koloniarik era-tzen ez dute eta!

Populazioarekin zerikusihandia duen bizidunaOraindik algak ez ditugu ia aipatu ereegin, baina horiek itsasertzeko habita-tetan duten garrantzia oso handia da.

Izan ere, arestian aipaturiko zonazio--gerrikoak zehazteko haiek izaten dirapisurik handiena daramaten bizidunak.Eguzkitiko energia bestelako bizidu-nentzat aprobetxagarri bihurtzen du-telarik, ez dago esan beharrik elika-ka-teetan eginkizun berezia dutela. Halaere, iragazleen nagusitasunaz hitz egindugu lehen... Algak eta animalia iragaz-leak, hain zuzen, lehian egoten diragure latitudeetako marearteko ere-muetan. Bietako zeinek “irabazten”duen, hainbat faktoreren menpe dago,hala nola olatuekiko esposizioaren,marearteko gerrikoaren altuerareneta urak daraman materia organikoa-ren kontzentrazioaren menpe. Para-metro hauen balio altuek, oro har,zerikusia dute iragazleen garaipenare-kin. Marearteko eremuaren behekomailetan, gainera, muskuiluen nagusi-tasuna eragingo dute, ziuraski. Materia organikoaren kontzentrazioaltua nolabaiteko “poluzioaren” adie-razlea da. Poluzio hori “naturala” izandaiteke, adibidez itsasadarretan; baina

EKOLOGIAS.

Pag

ola

Car

te

4. argazkia: Materia organikoarenkontzentrazio handiko eremuetan

bizitzeko ahalmena edukitzeaz gain,muskuiluek poluzioarekin dutenzerikusia ez da hor bukatzen:ingurugiro-ikerketetan duten

erabilgarritasuna erabat aipagarria da.Substratu gogorretan, adierazle

biologikoen erregea da.

Page 6: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

37

M U S K U I L U A K A I T Z A K I A , I T S A S E R T Z E K O E K O L O G I A R E N H A M A I K A B I T X I K E R I A

gure kostaldeko zenbait badiatan giza-kion poluzioa besterik ez da. Marear-teko eremuetan nagusitu ez ezik, mus-kuiluak itsaspeko habitatetan ere ga-rrantzizko gaineztadura-mailak lortzeaarazo larritzat jo genezake. Itsaspekolehenengo metroetan, berez, aldefotofiloa dugu (argiaren eragina han-dia), non algen garapenak berebizikoaizan beharko bailuke. Urak darama-tzan partikulek argi-izpiak pasatzenuzten ez dutenez eta partikula horiekiragazleentzat elikadura-iturri zoraga-rria direnez, algen hazkundea murriz-turik dago. Puntu honetan nahikoa in-teresgarria gerta daiteke Ibañezekaipatu duen Donostialdeko Sagues-kokolektorearen inguruetako kasua:1978an dentsitate handiko muskuilu--saldoa hazten zen bertan. Urte ba-tzuk geroago, Gros auzoko hiltegia itxiondoren hain zuzen, desagertu eginzen. Testuinguru honetan autore be-rak 1935. urtean Fischer-Piette natu-ralistak euskal kostaldean molusku haubakantzat jo zuela azpimarratu du.Muskuiluek poluzioarekin duten zeri-kusia, ordea, ez da hor bukatzen. Ingu-rugiro-ikerketetan daukan erabilgarri-tasuna erabat aipagarria da (4. argaz-kia). Itsas bentosa poluzioarekiko ososentikorra da, eta horregatik itsas in-guruaren egoera ezagutzeko maiz ber-toko bizidunengana jotzen dute iker-tzaileek. Adierazle biologikoen erabil-penaz ari gara. Adierazle biologikoakaldagai biokimiko, zitologiko, fisiologi-ko, etologiko edota ekologikoen ara-bera, modu ziur eta praktikoan, eko-sistema baten egoera zehaztu eta ha-ren aldaketa naturalak nahiz gizakiokeragindakoak ahalik eta lasterren igar-tzen ahalbidetzen duten bizidunak edobizidun-multzoak dira. Ez dago esanbeharrik animalia eta algen presentzia-ren, ugaritasunaren edo ezaugarrienbidez lor daitekeen informazioa, defi-nizio berak duen luzera bezain handiadela. Ildo honetatik eta substratu go-gorretan, muskuiluak errege direlaesan genezake.

Geruzen antolamendua,dibertsitatearen mesederako?Askotan, ordea, ekosistemen egoeraezagutzeko, praktikoagoa suerta daite-

1. irudia: Poluzio-gradiente batean zehar poluzio-mailak gora egin ahala, mareartekokomunitateen espezie-kopuruaren jaitsiera “tipikoa” ikus dezakegu, baina neurtutakodibertsitate-indizeak oso beherakada nabaria du muskuiluen saldoak dauden tokietan.Muskuiluen biomasa itzelak dakarren nagusitasuna dago paradoxa honen atzean.

2. irudia: Muskuilu-saldo baten antolamendua: muskuiluen geruza kolore zuriz utzi da;muskuiluen pean, metatutako sedimentuen geruza dago; eta gainerako bizidunek hiru-garren geruza osatzen dute; Euskal Herrian erraz aurki daitezkeenen artean:a) knidario hidrozooak; b) Balanus (krustazeo zirripedioa); c) Hinia (molusku gastropo-doa); d) Codium (alga berdea); e) Pilumnus (krustazeo dekapodoa); f) ofiura (ekinoder-matua); g) Chthamalus (krustazeo zirripedioa); h) Acanthochitona kitoia (molusku poli-plakoforoa); i) Venerupis (molusku bibalbioa); j) anelido poliketo errantioa; k) knidarioantozooa; l) Patella lapa (molusku gastropodoa); m) briozooak; n) Spirorbis eta Po-matoceros serpulidoak (anelido poliketo sedentarioak); o) Paracentrotus itsas trikua (eki-nodermatua); p) Hyale anfipodoa eta Sphaeroma isopodoa (krustazeoak). Muskuiluenbisu-hariak “q” letraz markaturik daude.

S. P

agol

a C

arte

Espezie-kopurua Muskuiluensaldoak

Dibertsitatea

60

50

40

30

20

10

0

3,5

3

2,5

2

1,5

1

0,5

0

S. P

agol

a C

arte

Kutsadura-maila

a

j

k

l

m

b

c

d

e

f

g

h

n

o

p

q

i

Page 7: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

1999. MAIATZA. 143. zk.38

EKOLOGIA

ke bizidunak kuantifikatuz ekosistemaosoaren egitura aztertzea. Lehenagoaipatutako muskuilu-saldoen garrantziedo esanahi ekologikoa honelaxe aur-kituko dugu. Mytilus generoko bibal-bioek eratzen dituzten saldoak “elitez-ko egituratzat” hartu ohi dira, besteespezie askoren bizitza uzten eta ba-besten dutelako. Komunitate haueneraketa espazio-arazoa gainditzearenondorioa bada ere, bestelako abantai-lak ere eskain diezazkieke: a) muskuiluberaiei: uraren korrontea nahikotxomurrizten delarik, iragazketa erraztenda; b) komunitatearen gainerako ani-maliei: babesa eta substratua eskain-tzen du hainbat eta hainbat animaliamugikor nahiz itsatsientzat; sortzenduten korronte-jario berriei esker, eli-kadura-iturria ziurtatuta dute besteiragazle askok; bibalbioen gorotzakfauna detritiboroaren dieta-osagaiaizan daitezke; eta abar.Beraz, nahiz eta askotan leku poluitue-tan aurkitu, egitura hauetan ornogabe--espezieen kopurua oso altua izan dai-teke. Biodibertsitatea ere oso altuadela pentsa genezake, baina azkenekohonek ez du beti egia zertan izanbehar. Habitat bateko bizidunen aniz-tasuna neurtzean dibertsitate-indizeakaukeratzen baditugu, espezie-kopuruaez ezik, aleen edo biomasaren espeziedesberdinen arteko banaketa ereneurtuko dugu. 1. irudian oso adibidegrafikoa ageri da: kostaldeko poluzio--gradiente batean zehar laginak hartudira zenbait puntutan. Poluzio-mailakgora egin ahala, espezie-kopuruarenjaitsiera “tipikoa” ikus dezakegu, bainaneurtutako dibertsitate-indizeak osobeherakada nabaria izaten du muskui-luen saldoak dauden tokietan. Muskui-luen biomasa itzelak dakarren nagusi-tasuna dago paradoxa honen atzean.Komunitatearen ezaugarri nagusiaketa egitura bera espezie bat edo gutxibatzuen pean daudenean gako-espe-zieez (ingelesezko “keystone species”)hitz egiten dugu. Mytilusen kasuan ga-ko-espeziea dugula esan genezake.“Goreneko lehiakidetzat” harturikobibalbio hauen saldoetan, esan dugunbezala, ornogabeen kopuruak muturre-ko balioak har ditzake, ehunka espe-zietara iristeraino. Suchanek zientziala-

riak ondo aztertu ditu komunitatehauek eta berak azaldu bezala, komuni-tate aberats hauetan hiru geruza bereizdaitezke (ikus 2. irudia): 1- Muskuilubizien nahiz hilen maskor-matrizea,zeina geruza bakuna edo animalien zen-bait geruzatxoz osatua izan baitaiteke;2- Muskuiluen azpian metatutako sedi-mentua; 3- Aniztasun handiko bizidun--multzoa. Hirugarren geruzak ez daukageruza-itxurarik, aipaturiko beste bigeruzetan bizi diren animaliak baitira.Izan ere, edozein zirrikitutan karrama-rroren bat aurki dezakegu. Azkene-koaren beste adibide ikusgarri batMytilusen maskorren gainean bizi direnzenbait animaliaren kasu ezaguna da:nork ez ditu ikusi honelakoak muskui-luak jaten ari zelarik?

Disturbance eta segidaekologikoaItsasertzeko ekologian aipatu gabe utzinahi ez nituzkeen beste bi kontzeptuinteresgarri ikus ditzakegu. Biok, mus-kuiluez ari garela, oso leku egokiadute, eta beraien arteko menpekota-suna ulertzea ez da inola ere zaila.Segida ekologikoaren definizioa hone-lakoa litzateke: populazio batek tokibatean jasaten duen eta urtaroen ara-bera gertatzen ez den norabide bate-ko eta etengabeko kolonizazio- etasuntsipen-patroia. Hurrengo adibideakargi pixka bat emango dio esaldi luzehorri: marearteko eremuko substratugogor berrian, ziur aski motaren bate-ko algek (gehienetan alga berdeek)hazteari ekingo diote lehenago. Gero-

5. argazkia: Segida ekologikoanzehar, herbiboroen eginkizunaalgen arteko hutsuneakirekitzea eta animalia itsatsienkolonizazioa posible egiteaizaten da. Argazkian, Patellageneroko molusku gastropodoa.

S. P

agol

a C

arte

Page 8: M Muu iittss eekk hhaa - zientzia.eus fileMuskuiluen inguruan... Itsasertzeko substratu gogorretan muskuiluei (Mytilidae familiari), hain arrakasta handia lortzeko aukera ema-ten bide

M U S K U I L U A K A I T Z A K I A , I T S A S E R T Z E K

39

xeago, herbiboroen txanda izango da,eta honela, lapa molusku gastropodo-en algen inguruneko ibilaldiak gusturaegiaztatuko ditugu. Animalia geldohauen atzean irekitzen diren hutsune-etan posible izango da arestian aipa-tutako zirripedioak agertzea, larbaplanktonikoak urak baitakartza. Haie-kin batera, muskuiluen larbak ere iri-tsiko dira eta alga mikroskopikoenharizpien laguntzaz substratuari itsa-tsiko zaizkio. Hortik aurrera, eta bestebizidunekiko lehia amorratuan, espa-zio gehiena irabaziko dute, dagoenekoezagutzen ditugun baldintza fisikoaktoki horretan betetzen badira. Nahiz eta denborarekin muskuilubatzuk hil, gazteagoak egongo dirazain, eta modu dinamiko honetan ko-

munitate berdintsua aurkituko dugubertan hurrengo urteetan. Nolabai-teko “egonkortasuna” lortutzat eman-go dugu. Hala ere, segidaren prozesuamartxan jartzeko substratu berria(adibidean bezala) edo “garbitua” be-harko dugu. Alde batzuen garbiketanaturalak olatuen eraginaz gerta dai-tezke eta bibalbio-saldoen kasuannahiko arruntak izaten dira. Moduberean, muskuiluen beraien pisuagatikmetro karratu erdiko zatiak uretarajoan daitezkeelarik, soilguneak agertu-ko dira. Honelako gertaerei ingelesez-ko “disturbance” izena ipini zaie etakomunitate baten biomasa gehienakentzen duten gertaerak besterik ezdira. Gertaera horien ondorioz itsa-sertzeko jarraitasuna puskatzen dela-

rik, tamaina ertaineko eremurako,segidaren etapa guztiak agerian uztendira eta azken finean biodibertsitateahandiagotu egiten da. Ikuspegi honeta-tik, ekosistemen perturbazio naturalakespezie bakoitzari bere aukera emate-ko naturak duen modua bide dira.Antzeko zerbait aurki dezakegu Medi-terraneoko landarediak nahiz IparAmerikako konifero-basoek jasatendituzten sute naturaletan...Erraz ikusi duzunez, irakurle, gureMytilus muskuiluen bizitzan zertxobaitbarneratu ahal izan badugu ere, anima-lia hauek tresnatzat erabili ditugu itsa-sertzeko ekologian sudur-muturrabaino ez sartzeko. Muskuiluak aitzakia,beraz, itsas ekosistemetan hain kon-plexu gerta dakizkigukeen itsasertze-koei buruz, zenbait zertzelada zirribo-rratu besterik ez dugu egin. Edo, titu-luak dioenez, hamaika bitxikeria aipatuditugu. Eta gainera, hamaika izan dira,zenbatu bestela!

* Biologoa eta EHUko ikertzailea

Oinarrizko bibliografiaEstonba Mintxero, M. 1995. Euskal Herriko

kostaldea (IX). Itsaslabarretako bizia. Elhuyar.Zientzia eta Teknika 102: 26-31.

Gili, J.-M. eta Coma, R. 1998. Benthicsuspension feeders: their paramount role inlittoral marine food webs. Trends in Ecologyand Evolution 13(8): 316-321.

Larrañaga, J. 1996. Dibertsitate ekologikoa:zer da eta zerk sortzen du? Elhuyar. Zientziaeta Teknika 103: 34-41.

Little, C. eta Kitching, J.A. 1996.The biology of rocky shores. OxfordUniversity Press. Oxford. 240. or.

Raffaelli, D. eta Hawkins, S. 1996. Intertidalecology. Chapman and Hall. Londres. 356. or.

Suchanek, T.H. 1985. Mussels and their rolein structuring rocky shore communities. In:Moore, P.G. eta Seed, R. (Ed.) The ecology ofrocky coasts. Hodder and Stoughton.Londres. 6. atala.