MADALENA JAUREGUIBERRY (1884-1977)...izan ezik, beste guztiak Euskal Herrian egin ditu. Herria, Gure...

24
MADALENA JAUREGUIBERRY (1884-1977)

Transcript of MADALENA JAUREGUIBERRY (1884-1977)...izan ezik, beste guztiak Euskal Herrian egin ditu. Herria, Gure...

MADALENA JAUREGUIBERRY(1884-1977)

Egilea:

PIERRE BERZAITZ

AMERIKARAT EUSKALDUNAK

Madalena Jaureguiberry Zibozenjaio zen 1884ko urriaren 13an eta hanberean zendu 1977ko urriaren 20an,93 urterekin.

Bere aita deitzen zen Alexis eta amaDorotea, biak zuberotarrak. Alexisgazterik joan zen Argentinaratanaiarekin, beste euskaldun anitzbezalaxe. «Etxekoak “Amerikaiñak”zütian, Eüskaldün hanitxek bezala» dioMadalenari buruz Jean Louis Davanteuskaltzainak.

Ameriketa aurkitu zenean, han zirenhego aldeko euskaldunak KristobalKolonekin batera. Geroztik handiki,merkatari eta aitonenseme bat bainogehiago heldu zen lurralde berrihaietara. Baina, Espainiako inperioakporrot egiten duenean eta Ameriketanaurkitu eta menderatutako lurraldeekindependentzia lortzen dutenean,samaldan abiatzen dira, XIX.mendean, hego eta ipar aldekolaborari eta eskulangileak, bizimoduhobearen bila.

Lurralde haietan jendea behar zuten.Hemen, berriz, sobera zen, baserria

1

ZUBEROAKO ANDEREA

Gaztetako argazkia.

semerik zaharrenarentzat izan ohibaitzen. Bestelako lantegietan ere ezzuten soldatapeko lanik maite.Abentura eta diru bila, bizimoduhobearen ametsetan, gerlei, gerlaondoetako mendekuei etasoldaduskari ihesi hedatu zireneuskaldunak KanadatikPatagoniaraino.

hemeretzigarren mendean.Hogeigarren mendearen hasieran hasizen gutxitzen. Hala ere, 1905ean,iparraldeko 3.500 euskaldun etabearnes iritsi ziren Argentinara.Horretarako baziren iparraldeanitsasontziak, besteak beste,Apesteguy anaiak, Brie eta abarkapitain zituztenak.

Lau milioi bizilagun zituenArgentinak garai haietan.Euskaldunak, berriz, 137.000 hurbilziren. Eta urruti haietan ere euskaljatorriari eta ohiturei eusten saiatzen

Río de la Platarako, batez ereArgentinarako, joera hartzen dute1830 aldera. 1850 aldera hasten diraKalifornia eta inguru haietara. BigarrenMundu Gerraren ondotik, berriz, EstatuBatuetara jotzen dute gehienek.Espainiako gerlaren ondotik, jakina,bazter guztietara zabaldu ziren,200.000 inguru, Britainia Handira,Belgikara, Holandara, EstatuBatuetara, Mexikora, Venezuelara etaabarretara.

Jendetza handiak joan zireniparraldetik ere Argentina aldera

2

Alexis eta Dorotea, Madalena Jaureguiberryren aita eta ama.

ziren. Buenos Airesen bertan bazutenLaurak bat elkartea, 1877an sortua.Hantxe irakasten zuen euskara PelloMari Otaño bertsolariak. Moduazutenak, berriz, joan-etorririk ereegiten zuten, jakina, Jaureguiberryfamiliak bezalaxe.

Nonahikoak zirelarik ere, euskarazmintzatu ohi ziren beren artean.Euskarari eutsi zioten ezagunenetan,Otaño, Jaureguiberry eta abarrenartean, Jean Etxepare, Aldudekomediku idazlea, dugu. Eta merezi lukeaipamentxo bat hemen. BuenosAiresen 1877an jaioa, haur zela itzulizen familiarekin sorterrira. Eskualdunaeta Gure Herria aldizkarietan idatzitakoartikuluez argitaratu zituen Buruxkaketa Berebilez liburuak.

Jean Etxepare betiko itzuli zenEuskal Herrira. Espainiako gerla bainourte bete lehenago hil ez balitz,Francoren erasoari ihesi joan zireneiaterbea eskaintzen jardungo zuen,ezpairik gabe, MadalenaJauregiberryrekin batera.

BEDERATZI HAURRIDE

Beste euskaldun anitzek bezala,Alexis Jaureguiberryk ere emeki-emekilan kostuz eraiki zuen bere etxaldea,Robinson deiturik, Buenos Airesetikhurbil.

Bederatzi haurrideakBidajant eta ausartak

Oro pürki EüskaldünakSor leküari etxekiak.

Bederatzi haur sortu ziren familian:lau mutiko eta bost neska: Jean,Madeleine, Alexis, Arnaud, Margarite,Marie, Antoinette, Clément eta Denise.Gaur egun ere familia handia da etamundu guzian herrekatzen dira Alexiseta Dorotearen ondokoak.

3

Alexis eta Dorotea gurasoak Jean, Madalena eta Alexis seme-alabekin,Buenos Airesen, 1885ean.

Madalena zen alabetan gehiena edozaharrena eta ezkondu gabe bizitu zenSibasian, familiaren etxean. Zibozekoherria Atarratze ondo-ondoan dago,Iruri eta Ozaze mugakide dituela.Etxeko leihotik Madalenak ikusten ahalzuen Zuberoa guzia: alde batetik,Madalena mendia; bestetik, Erretxu,Sobe eta bost mendiak; urrunago, Orieta Ahuneko bortuen elur eztiak.

Euskarari eman dion amodiosakratua ez zaio sekulan epeldu bizianeta tai gabe gogoz eta obraz euskalusantzen edo ohituren argizale etadefendatzaile bizitu da Madalena gureZuberoako Anderea.

Madalenaren bi anaia abertzaleziren: bata, Jean, Donibane-Lohizunenmediku egona; eta bestea, Clément,enpresa baten eramailea.

4

Alexis aitaren besoan, Clément; Dorotea amaren besoan, Denise; bienerdian, Antoinette; aitaren eta amaren atzeko tartean, Marie; aitareneskuin aldetik, Marguerite; atzeko lerroan, Jean, Madalena, Alexis etaArnaud.

Jaureguiberry anai-arrebak amarekin: goiko lerroan ezkerretik, Denise,Antoinette, Clément, Madalena, Marie eta Marguerite; eserita, Jean,Dorotea ama, eta Alexis apeza.

Etxeaurrea.

Clément-ek «Un peuple et unelangue pas comme les autres» eta «Leverbe basque souletin» argitaratuzituen E. Jakintza aldizkarian, 1953aneta 1957an.

Jean 1880an jaio zen. Soldaduenmediku izan zen lehenik, Donibane--Lohizunekoa gero. Medikuntzakolanez at, euskara eta euskal gaiakzituen gogoko. Euskaldunengorpuzkera nolakoa zen adieraziz «LeBasque Moyen» izeneko lanaargitaratu zuen 1929an. Urte horretanhasi zen Gure Herria aldizkarian berelanak euskaraz eta frantsesezargitaratzen. 1952an kaleratu zuenBaionan, aldizkari horretan idatzitako14 artikulurekin, Basabürüan izenekoliburua. Euskaltzaletasunak eraginik,Euskaltzaleen Biltzarreko kide etabatzordekoa ere izan zen. Baita 1930aldera Aitzina euskal taldekoa ere.1952an hil zen Zibozeko Karrikiasortetxean.

5

Gutun asko idatzi zizkion Lafitte kalonjeari.

Gero apezpiku izan zen Jean Saint--Pierre idazleak, hango soldaduzelarik, gerlako kronika asko idatzizituen Eskualduna astekarian. Besteakbeste, Verdun aipatzen du anitz.Piarres Xarritonek «Klasikoak»

ARGENTINAN IRAKASLE

Kurritürik ArgentinanRobinzoneko funtsetanOhatü zen ZuberoanAit’etamaren etxean.

Bost urtetarik, Buenos Aireserat joanohi zen Alexis Jaureguiberry. 1906an,ikasketak amaiturik, Madalenaklagundu zuen eta han irakasle hasizen Buenos Aireseko haur ahulduneifrantsesaren ikasteko. Gero, bereahizpak ere etorri ziren ber xedera.Arnaud anaia, aldiz, sortetxean geratuzen lanean.

Hola bizi zen familia Zuberoan etaAmeriketan, 14ko gerla arte.

Azkenean zaikü eztitüGerlaren auhen pezüa.Ama, nola da posible

Hainbeste aberekeria?

Jauna, eraman deiztatzütAita eta senargeria.

Zer nahi düzün nitarikOrain errazüt otoia.

Argentinatik berriz Zuberoarat sartuzen Madalena 14ko gerla hatsarrean,bere gerrian urre eta hainbat dirufamiliaren beharrentzat. Erizain bezalaarrolatu zen, bere anaiak zirelakozsoldadu. Gerla urrentzean aita hilzitzaion eta bere senargaia ere bai,nonbait, Verdunen.

6

GerranhildakoenoroitarriaSan Martineliza.

Eliza horretako meza eta otoitzetan indartu zuen fedea Jaureguiberryk.

sailerako paratutako 14eko GerlaHandia izeneko liburuan sarri egitenda topo hango aipamenekin.«Verduneko gudu izigarri hura (…)gerla dorphea zen oihan huntan, gerlabeltza, neguan bereziki, lohiarekin ezbaita bizitzerik holako tokietan».

Euskaldunak ere ugari ziren han,Frantziaren alde eta alemanen kontra.Hala dio Saint-Pierrek: «zenbeiterreximendu guztiz gehienikeuskualdunak dire. Hala nola,142garrena». Baita gogor burrukatuere, nonbait. «Aintzindariek diotegoraki hobenetarik direla eskualdunak.(…) Ezinbertze gorririk balin badanonbeit, jo harat eskualdunak! Verdunhortan ziren, jeneral nausiek etsituazutelarik, Castelnau jin baita beharrikaski goiz hiriaren gerizatzeko etazaintzeko, pausuan zauden soldadohoberenekin. Eskualdunak ditu

hautatu, eta eskualdunak utzi Pétainaiphatuari. Alta gure herritar gaizoekbazuten ordukotz zerbeit, zerbeiteginik! Ez dauzkate behin ahantzirikVerduneko inguruetan jasanak etaerabiliak. Eta nehork jakitekotz,142.eko eskualdunek dakite “côte304” delakoaren berri».

Sekulako sarraskiak eta hilketak eginziren Verduneko gudu hartan galduzuen Madalenak ere maite zuenmutila. Gehiago ez zen, nonbait,maitemindu eta, ez zen ezkondu. Berebizi ondarra Sibasian familiaren etxeanpasatu zuen.

7

Elizako aldarea.

Sarrerako ate gainean Sibasia etxearen izena.

BEGIRALE MUGIMENDUARENSUSTATZAILE

Ikusirik gure karrikeetanJentea erdaltzen ari,Ikusirik gure herrietan

Etxeak husten ari.

Begiraleak kanta HerriaAitorren amore gatik.

Zer lizateke Euskal HerriaEz balitz Euskaldünik?

Piarres Lafitte kalonjearen oldarreansortzen delarik 1932-35 aldeanEuskalherri-zaleen mugimendua,Madalena Jaureguiberry eta Jean bereanaia kide kartsu dira bertan etaAintzina agerkarian idazten dute biekzubereraz, artikulu bat hilabete guziez.Gero, Jean-ek asko idatziko du

8

Aintzina agerkarian asko idatzi zuen Madalena Jaureguiberryk.

bereziki Espainiako gerla zibildenboran kuraje handi batekin GureHerria aldizkarian, euskaldunenbotzaren entzunarazteko gisan.

Begiraleak taldea, 1942an.

9

Zer ziren Begiraleen helburuak?Euskal antzerkia eta euskal kulturalantzea. Emazteen botza edo botoa,euskara, fedea eta ohiturak bultzatzeaeta haurrek beren hizkuntza bezalamintza daitezela euskara lortzea.

Mugimendu horren inspirazioa etaizpiritua, dudarik gabe, Bilbon sortuzen, Emakume Abertzale Batzaorganizazionean. Emazte elkartehorrek ideia aitzinatuak plazaratzeneta defendatzen zituen iparraldekoEuskal Herrian, ez zelarik partikularki1930eko urtetan agertzen hainmodernoa.

Dena den, arrakasta handia ukanzuen Begiraleak mugimenduak eta,hogeita hamaika talde antolaturik,iparraldeko herri nagusietan lan askoegin kultur sailetan: euskarazkoikastaroak, antzerkia, kantua eta abar.

Donibane-Lohizunen sortutakoBegiraleak elkartea 1934an batu zenZibozeko «Senda zaharrak»izenekoarekin. MadalenaJaureguiberry 1935etik goiti izan daBegiraleak mugimenduarenlehendakari eta sustatzaile bikaina.

Madalena Jaureguiberry Licq-Athereykokantu-lehiaketan 1957an.

Heben hautetsi gehienakZüetaz dir’ontsa «futitzen»Lehen lehenik EuskaldünakFranco-ren alte mintzatzen.

Espainiako gerla zibila hastendelarik, Madalenak hegoaldekoeuskaldunen aldea hartzen du ahoanbilorik gabe Jean bere anaiarekin.Memento hartan hautetsiak eta eliza(Lafitte kalonjea eta beste bakantzenbaitez aparte) Francoren etaMolaren alde direlarik, argi eta garbieta beharrik holako zenbaitekIparraldearen ohorea salbatu dute.

Francotarren erasoari ihesi, Agirrelehendakariak eta beste zenbaitekdiotenez, 150.000 aterbetu zirenFrantzian. Haurrik gehienak IparEuskadin kokatu ziren, etxekoetatik etaahaideetatik hurbilago geratzenzirelako eta hizkuntza eta ohiturabereko herriak zirelako. Nahiz etahaurrak izan, iparraldeko politiko etaelizgizon gehienek muzin egin zietengorriekin elkartutako euskaldunenseme-alabei. Haurrak ez zirela ezxuriak ez gorriak ohartarazi zuenLafittek arrazoinekin.

Dena den, Frantziako herrialdeanitzek gizabide gehiago erakutsi dutehaientzat ipar Euskal Herriak baino. Ezdezagun hori ahatz eta ber denboranez ere Atarratze, Armendaritze, Jatsuedo Donibane-Garaziko (horien baizikez aipatzeko) hautetsi bakar zenbaitenlaguntza miresgarria.

Madalenak ezinago lastimagarrisentitzen zuen injustizia handi hori etaegin du beti bere ahalaz goitimunduaren aitzinean ezagutaraztekozer zen orduko euskaldunen egoeragogorra.

Horren karietara, argitu eta bere gainhartu zituen orduko idazle eta jakintsukatoliko famatuak: Bernanos, Mauriac,Maritain. Erroman ere izan zen MateoMuxika gotzainaren ikustera, pertsunahorien gutun bereziak eskuetan.

10

EUSKALDUNEN ETA EUSKARAREN ALDE

Madalena Lafitteapaizarekin.

11

Eskiula herriak pastoral bat eman duaurten Madalena Jaureguiberrygogorarazteko eta goraipatzeko.Allande Sokarrosen ustez, ordea,Madalenak ez du aski gai etamerezimendu: «Ez naiz batere ziurMaddalen Jauregiberriren biziak etalanek pastoral baten gaia ematekozioa zeukatenik. Zibozeko andere haufrantximantek, erran nahi baitaeuskaraz ez dakitenek, moldatutakomito bat da. Haren merezimendua,nolabait esatearren, euskaltzaletasuna

EUSKARAREN ARGIZALEMIRESGARRIA

Eüskararen mintzatzeaHarentzat beharrezkoa

Bera zen irakasleaEz beti ontsa ikusia.

Idazle, kazetari, irakasle, euskararensustatzaile, iheslarien babesle,iparraldeko emakume euskaltzale etaabertzaleen bultzatzaile eta abar izanda Madalena Jaureguiberry.

Eskiula herriak pastorala eskaini dio aurtengo udan.

eta abertzaletasuna nahiko ahulagertzen ziren garaietan euskarareneta euskal kulturaren sostengazaleegotea izan zen. Baina, MaddalenJauregiberrik arras gutxi zekieneuskaraz eta are gutxiago mintzo zengure hizkuntzan. Beraz, funtsik gabekomito batez egingo dute pastoral bateta mitoari hats berri bat emangobadio ere, errealitateak, herritarrengomutan, bere horretan jarraituko du»(Jakin, 1999-azaroa-abendua, 115).

Eskiulatarrek ez dute iritzi bera. Ezeta Eusko Ikaskuntzak ere, omenaldiberoa eskaini baitzion Maulenaurtengo irailaren 21ean.Euskaltzaindiak, berriz,«Emakumearen Urtea» zela eta,Gabriel Arestiren proposamenezohorezko euskaltzain izendatu zuenMadeleine Jauregiberry ziboztarra,

1975eko ekainaren 27an, JuleneAzpeitia zumaiarrarekin eta TeneMuxika debarrarekin batera.

Hala aitortu zion Madalenari egunhartan Luis Villasanteeuskaltzainburuak: «Zuberoako Alos--Sibasen jaioa. Eskola irakasle edomaestra hau ere. Euskerari buruzFrantziako egunkarietan asko idatzidu. Euskeraz eskoletarako testuak,diskoak eta irakaskintzan lagundezaketen lan baliotsuak dituargitaratuak». Eta jarraitu zuen,«Ikusten duzuenez, hirutatik bi eskolamaistra ditugu. Inon euskera gaurpresente egotea beharrezkoa bada,etxean lehenbizi, noski, baina geroeskolan eta irakaskintzan egonbeharko du. Alde hortatik ere eredu,ispilu eta bide erakusle ditugu gaurhemen oharatzen diren andre argihauek» (Euskera, XXI-1976).

12

Madalena Jaureguiberry, aldizkari batekoargazkia. Behebarruko gela handia, altxariz betea.

13

Mirakuilu bat, Zikoitza etaEuskaldunenen jauntziak antzerkiakidatzi zituen Jaureguiberryk. Hala ere,ez du bilduma berezirik argitaratu.Baina ehunka artikulu idatzi dituagerkarientzat. Batari eta besteariidatzitako gutunak ere asko ditu.Adibidez, Lafitte kalonjearekin eramandu korrespondentzia handia 1930etikgoiti.

Argentinan igarotako bost-sei urteakizan ezik, beste guztiak Euskal Herrianegin ditu. Herria, Gure Herriaaldizkarietan eta Basque Eclair etaSud-Oest egunkarietan asko idatzizuen euskararen alde. Zuberoan biastetarik argitaratzen zen Miroir de laSoule («Zuberoko Bizia») kasetan,berriz, hogeita bost urtez agertu zirenharen artikuluak. Lehenik, Chiberotarraizenordeaz sinaturik, geroBasaburutarra eta azkeneanbere izen-deituraz.

Pierre Udoy kazeta horrenzuzendariak erraiten zuen nehoizMadalenak ez zuela huts egin etaastelehen guziez heltzen zitzaizkiolaarraheinki, kontu handiz, Madalenarenberriak.

Pasione handia zion Madalenakzubererari, Zuberoako euskarari.

Agerkari hauetan denetan idatzi zuenMadalenak. «Miroir de la Soule»n, berriz,hamabostero, 25 urtez.

Emmanuel Inchauspe kalonjearen LeVerbe Basque gramatika eskuetanukanik, Clément bere anaiagaztearekin ikertu zuen Zuberoakoaditza matematiken bidez. «Etudessynthétiques du verbe souletin»izeneko liburuan bildu zituzten berenikerlanak. Hala aitortzen du MadalenakInchausperen lanari buruz: «Lanizigarri hori erori zeyon eskietara eneanaie bati. Etzen sekulan euskarariinteresatu, matematikak maite zutiangizon bat zen. (...) Berexkunderik gabeetzian ene anaiak lan hori egin ahalizanen, ezpalu ukhen bistarenaintzinian Inchauspek egin lanizigarria. Harekin egintüt lehentzeezagutziak xiberotar aditzarekin, oraindirela 15 urthe. Ezarri dütüt ene anaiakatxeman khortxeletan xiberotaraditzaren hitzak oro, lerrokatzen diraordrian legeen berexkunderik gabe»(Euskara, XXI, 1976).

Miroir de la Soule agerkarian ikusiahal izan ditugu Madalenak ezarriikasgaiak. Zuberotar anitzentzat horizan dira euskal ikastaro bakarrak.

Baina bere bizitza baino luzeagoazen zubererari zion amodioa eta opazion bizia. Hil aitzinean, JunesCasenave-Harigile jaun apaizari etapastoralgile ezagunari eskatu zionjarraiki lezan Zuberoako aditzarenikertze berezi hori.

14

Madalena Jaureguiberryri buruz Junes Casenave-Harigilek idatzitako artikulua.

Madalena de Jaureguiberrypastoralaren azala.

15

Iparraldeko eskoletan euskarairakasteko metodo bat ere egin zuen,Pabeko Hezkuntza Ordezkaritzakonartua. Euskararik ez dakienirakaslea ere balia daiteke metodohonetaz. Kantuak eta euskarazko etafrantsesezko testuak dituen diskoanargitaratu zuen metodo hau.

Frantziako hezkuntza sistemako kideez izan arren, «Les PalmesAcademiques» saria eman zionFrantziako Gobernuak.

Baina ez zen MadalenaJauregiberryk merezi izan zuen saribakarra izan. Euskaltzaindiak, lehendikurgazle zena, ohorezko euskaltzainhautatu zuen, 1975ean.

ANDEREÑO ETA EUSKALTZAIN

Zuberoan, dudarik gabe, MadalenaJaureguiberry izan da gurebelaunaldiko lehen andereñoa.Altzaiko eta Lexantzüko basaburutaredo baserritar anitz oraino ohartzendira eskola pribatu katolikoetanMadalenarekin egindako ikasturteez.Antzerki eta kantuak ere ikasaraztenzizkien haurrei. Besteak beste,Lafointain fabulistaren ipuinak JeanFabien Hastoy errejentarekin itzulirikantzezten zizkien.

Madalena Jaureguiberryk,Frantziako gobernuakemandako «Les PalmesAcademiques» dominajasotzen du, 1969an.

Madalenak zuberotarrenaberastasuna eta mintzaira ezinagogarbia eta «sabanta» azpimarratuzituen Donostian ohorezko euskaltzainagiria jaso ondoren egin zuenmintzaldian.

Banakian bethi entzunik euskarazinez aberats den mintzaire bat dela,anaie zenarekin dut konprenitu harenamiragarrizko aditza. (...) Ukhen dutokasionia erraiteko xiberotar saldo batizer profesur sabantak diren etxekuakberen etxetan. Aski zaye xinplekimintzatzia, xinpleki! Hitz hori lehentzeentzun dut erraiten Zunharren, JundaniPhetiri egun batez mezatik elkhitian.Erran nian emazte eli baten aintzinian,egia beitzen: zer pherediku ederraentzun dugun. Bai ihardetsi zeitan

16

Madalena domina paparrean, André,Gerard eta Jacquesek inguratuta.

emazte batek, gure jaun erretoraxinpleki mintzo zikuzu, guk konprenigisa. Eneyo arraposturik eman,enundian sinhetsiko erran baneyonetzirela katedralean pheredikariakhobeki mintzatzen.

Erran nien ere xiberotar behazaler,nahi izan bazunie jin nendinphastoralzale behar nündükeziendenboratan khumitatu, hala mintzozideya ziren artian. Bai, bai, ihardetsizeitaden badakizieya zer emaiten direnhitz horiek frantsesialat: «Si vouseussiez voulu que je vinisse à lapastorale et aurait fallir que vousm’invitassiez ó tempes!» Eztira Parisenfrantsez profesur sabantak hobekimintzatzen beren etxetan, etxekuak diraprofesur sabantak (Euskera, XXI-1976).

17Eta ez du galtzerik nahi: «Katedrale

eta jauregi zaharrentzat baduzu diru.Hobe. Bena gure Zuberotarra ez otedea harriak bezain beharrezkoa etahumanitatearen hontasunhandienetarik bat!»

Jakina, haurrei euskaraz irakastekoeskatzen du: «Etxen eta elizan puru(gutxienez), eta gero eskolan haurrerikas». Eta euskaraz sobera etafrantsesez motz geratuko direnbeldurrez direnei «euskaraz hainsabantki mintzo zira eta hain paubrekifrantsesez!» erantzuten die.

Hala ere badu esperantzarik. Baikormintzo da Donostian:

Aphezek elizan, errejentek eskolanlaguntzen batie haurrak, etxetik kanporadirelarik, esperantza ukheiten ahal duXiberuak, aitzina ere jerraikiko dialabethiko bide xuxena –erranik izan ahaldadin geruan ere– bethi aintzina xuxenxuxena dabila euskalduna (Euskara, XXI- 1976).

HARI ENTZUNAK

Zuberoa, euskara, euskal nortasuna,euskaldunen pairamenak eta abar osogogoan zituen MadalenaJaureguiberryk. Entzutekoak diraeuskararen aldeko aldarrikapenak etaarrangurak.

Mirakulu handitzat du zuberera: «Zer mirakuilua beharriz beharri gutaraheltu den hontasun inestimablia».

GOGOETAK ETA IRITZIAK

Antoinette, Marguerite eta Madalena ahizpak.

Asko pozten da zubereraz bikatixima agertzen direnean:«Azkenekoz Jinkoaren botza guremintzaje ederrean» egiten duhasperen.

Badaki nor den euskaldun,nonahikoa eta nahi duen kolorekoadelarik ere. «Euskalduna zira» galdetudionari laster erantzun dio, «bai eta zuere eni euskaraz mintzo zirenez gero».

Baina ez da euskararen egoeraz etaetorkizunaz bakarrik arranguratzen,baita euskaldunen pairamenez ere.Euskaldunen kontrako erasoeketa gezurrek mintzen dute. Laido askoirakurri eta entzun ditu hegoaldekohaurrideen kontra. Ezin du eraman«euskaldunak kalomniaturik» izatea.

Euskaldun fededun da MadalenaJaureguiberry. «Fedea eta mintzajeaelgarri josirik» izatea nahi du. Horretansaiatuko da bizitza osoan fedehandiko pertsona denez.

Baina aurrerapenik ez du arbuiatzen.Magnetofonoari sekulako abantailairizten dio, eskolarako eta eskolaneuskara irakasteko batez ere: «Zergaiza izigarria! Hunekin lan eginendizigu eskoletan».

Janari onei ere eskerrik ematen die.Piperra eta janbu maite ditu bereziki:«Piperada eta jambu, erregeenplata!».

Hala ere, osasuna eta bihotzekopoza dira gehien maite dituenak: «eztahuntarzunik osagarria bezain baliusiketa ez plazerik bihotzarenkuntentamentia bezalakorik».

18Gela handiko aulkian eserita.

Duffus, New York egunkariko zuzendariarekin Madalena, Marie etaAntoinette.

19

HILONDOKOAK

Atarratzen egin zitzaizkion hiletak1977ko urriaren 20an hil zen MadalenaJaureguiberry Zuberoako Andereari.Jende anitz hurbildu zen elizara, aldeguzietatik, ahaide, lagun eta ezagunasko baitzuen Madalenak. J. L. Aguerjaun erretoreak egin zuen predikuaneuskararen alde burututako lanakgoraipatu zituen eta basamortulehorrean egindako oihuentzatbelarriak gor izatea gogoratu:

Andre Maddalen.

Zure aurhide eta adixkideekin,amodiozko elhesta bat oraino zuekinigan nahi ginikezu. Amodiozko etaesker hunezko elhe aldi bat... Gure

Hilobia.

aintzinian xenda bat zabaltu duzu etaartzain hun bat bezala deitu gutuzu.Zure hitzek eta zure erakaspenek, gureherriaren eta mintzajian althe,amodiozko su bat gure bihotzetanphiztu deikie.

Luzaz gure beharriak, zure oihier goregon tutzu... Luzaz desertu idor batetanoihu egin duzu eta oroek badakigu zerizan den zure ahal gabertazuna.

Zunbaitek ere errigei luzaz etxekizutie. Bena zu bethi zure sailari aitzinaari zinen. Kharrika eta kharrikaz gaintiibili zirade oihustatzen zunilarik,euskararen gerua ait’etamen eskianzela.

Jean Louis Davant euskaltzainzuberotarrak ere arrangura bertsuaagertu zuen Euskaltzaindiarenbatzarrean egin zion hilondokogoratzarrean. Eta Madalenareneuskararen aldeko oihua entzuna izandadin nahiko luke.

Ohorezko eüskaltzaina günian, osogüti baitira holakoak. Desertianoihüstatü diana izan da, lüzaz, JondaneBatista bezala. Baina hunek, andereMadalenak, ez dü sekülan büria galdü.Eta, balinba. Azkenian entzünik dateXibero gaixo huntan. Bagünükezerbaiten beharra!

Azkenik, Itxaro Borda idazleak«Euskaraz orano» poesia eskaini zionMadalena Jaureguiberryri, euskararenaldeko lanak eta, batez ere, haurrakeuskalduntzeko ahaleginak aitortuz eta

eskertuz. Izan ere, hura hilik, «eskolaketa plazak mutu dira denak».

Idatzi zuan umil Ziboztar lehenakEtxen baizik atxikiz euskarak auhenakSegurrak zutuala entzun haren penakEskolak eta plazak mutu dira denak.

Madalenaren hasperen egarrizEraik dezagun berriz lurrez eta harrizEuskararen etxea plazara ekarrizEta haurrak euskaldun eskolan ezarriz.

Halaz ez dugu galdukoEuskal hitzaren bideaEz eta ez saldukoMadalena adiskidea.

20

Madalena, hanka hankari emanda.

Madalenak argitaratu zuen azken artikuluaren sinadura.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Madalena Jaureguiberryren familia.

• Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusia.

• Bidegileak bilduma.

• Auñamendi. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1616-6 (Obra osoa)84-457-1618-2

L.G.: BI-3083-00

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística