Madariaga dorretxea ibon

3
MADARIAGA DORRETXEA 2013ko azaroaren 14an LH.6.mailako ikasleak Busturiko Axpe auzoan dagoan Madariaga dorretxera joan ginan . Madariaga dorretxea biodibertsitatea interpretatzeko gunea da; Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa da . 2008ko ekainean inauguratu zan. Zentro honen helburua : kontserbazioa bultzatzea eta biodibertsitatearen erabilpen iraunkorra sustatu eta bere ezagutza zabaltzea da . Gutxigorabehera 13:30tan heldu ginan autobusez . Dorretxera sartu baino lehen , jolasten egon ginan kolunpioetan , tipian eta laberintoan ere. Lagunekin laberintoan jolasten nengoala, bapatean plast! Adrian lurrera jausi zan eta ia-ia ni berarekin batera . Jolastu eta gero bazkaldu genduan . Hirurak zirenean Madariaga dorretxeko museora sartu giñan. Hor Koldo izeneko monitore batekin egon ginan eta berak Madariaga dorretxeko gauza guztiak erakutsi euskun. Baina igogailua hartu baino lehen, lur planeta erakutsi euskun eta esan euskun mundu osoan gutxi- gorabehera 610 biosfera erreserbak dagozala.

Transcript of Madariaga dorretxea ibon

Page 1: Madariaga  dorretxea  ibon

MADARIAGA DORRETXEA2013ko azaroaren 14an LH.6.mailako ikasleak Busturiko Axpe auzoan dagoan Madariaga dorretxera joan ginan . Madariaga dorretxea biodibertsitatea interpretatzeko gunea da; Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa da . 2008ko ekainean inauguratu zan. Zentro honen helburua : kontserbazioa bultzatzea eta biodibertsitatearen erabilpen iraunkorra sustatu eta bere ezagutza zabaltzea da .

Gutxigorabehera 13:30tan heldu ginan autobusez .

Dorretxera sartu baino lehen , jolasten egon ginan kolunpioetan , tipian eta laberintoan ere. Lagunekin laberintoan jolasten nengoala, bapatean plast! Adrian lurrera jausi zan eta ia-ia ni berarekin batera .Jolastu eta gero bazkaldu genduan .

Hirurak zirenean Madariaga dorretxeko museora sartu giñan. Hor Koldo izeneko monitore batekin egon ginan eta berak Madariaga dorretxeko gauza guztiak erakutsi euskun. Baina igogailua hartu baino lehen, lur planeta erakutsi euskun eta esan euskun mundu osoan gutxi-gorabehera 610 biosfera erreserbak dagozala.

Page 2: Madariaga  dorretxea  ibon

Gero bi taldetan banatu euskuen ,12 kide talde bakoitzean, igogailua hartu genduan eta azken solairura igo ginan.Hor 8-9 teleskopio egozan eta inguruko gauzak ikusteko aukera izan genduan . Urdaibaiko paisaia ikusten zan .

Hortik, igogailua berriz hartu eta 2. solairura jeitsi giñan, hor zinema antzeko gela batean sartu ginan eta bideo laburtxo bat ikusi genduan : munduko gizaki mota desberdinen aurpegiak , arraza desberdinetakoak.

Gero, leku polit batera joan ginan, gelako horma guztiak, sabaia eta lurra, argazkiekin ( animaliak, landareak… ) apainduta egozan . Leku zoragarria eta harrigarria, benetan !

Hurrengo gelan, Koldok ,txakur mota desberdinen izenak eta argazkiak erakutsi euskuzan : setterra, pastor alemana , dobermana, buldog…

Barruko bisita amaitzeko, beste gela batera joan ginan.Hemen, zuhaitz batek bizitzeko behar dauana( ura, argia eta gatz mineralak) azaldu euskun Koldok .Gela honetan ere, Urdaibaiko landaretza eta faunari buruzko irudiak eskegita egozan .Eta honekin amaitu genduan Madariaga dorretxeko bisita gidatua.

Page 3: Madariaga  dorretxea  ibon

Azkenez, kanpora irten ginan, zeozer jan eta autobuserantz abiatu ginan, etxerako bidea hartzeko.Nik leku hau ezagutzen ez dauanari, joatea gomendatuko nuke, Biosferari buruzko informazio interesgarria ematen dabelako, Urdaibaiko paisaia eta ingurua ikusteko leku zoragarria dalako eta familiarekin egun ederra pasatzeko leku oso aproposa dalako, bai nagusientzat bai umeentzat .AUPA URDAIBAIKO BIOSFERA !!!

EGILEA : IBON LAKA 6.B.