MAHASTIAK 09-10

27
CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida 1

description

REVISTA ESCOLAR

Transcript of MAHASTIAK 09-10

Page 1: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

1

Page 2: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

2

Page 3: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

3

AURKIBIDEA

Agurra 4

Eskolako lehiaketak

5

09-10 ikasturteko egutegia

7

Eskola ordutegia

8

Langileria 9

Eskola kontseilua eta bere ordezkariak 10

Eskola kontseiluko batzordeen eraketa 11

Instalazioak 12

Antolakuntza eta elkarbizitzarako oinarrizko arauak 13

Sarrera, irteera eta patioko arauak 14

Jantokia 15

Garraioa 16

Heziketa Fisikoa eta Eskola-osasuna 17

A gripearen kontrako neurri prebentiboak 18

09/10 ikasturteko proiektuak 19

Jaiak eta irteerak 22

Urkiola, kurtso amaierako erakusketa eta eskola ibiltariak 24

Irakasle eta gurasoen arteko batzarrak 25

Guraso Elkartea 26

2009/10 ikasturteko ikasle taldeak 27

Page 4: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

4

AGURRA

Guraso agurgarriok: Las Viñas ikastetxeko irakasleok Eskolako Gida honen bidez, oraingoan ere,

ikasturte berriari hasiera eman nahi diogu. Bere barnean, 2009-10 kurtsoan eskolari buruz beharrezkoa duzuen informazioa

aurkituko duzue. Honen bidez, ordutegia, egutegia, bilerak, jarduerak eta beste batzuk ezagutuko

dituzue. Eskolak barneko informazioa eskuragarri jarri du ( irteerak, barneko informazioa,

proiektuak…ea) ondoko web orrian: www.bloglasvinasmahastiak.blogspot.com

Eskolako ateak behar duzuenerako zabalik egoten direla gogorarazi nahi dizuegu. Orrialde honetatik agurtzen zaituztegu! Santurtzin, 2009ko iraila

Azken urtea gurekin! 6.D

Page 5: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

5

ESKOLAKO LEHIAKETAK

Berriro ere eta Eskola honetan ohitura denez, pasa den urtean “Gabonetako

Postal” lehiaketa antolatu genuen. Mailaka sari bana eman zen. Hona hemen gure txapeldunak: Iker Aparicio del Moral 2 urte A Mikel Seara Oliveira 2 urte B Haizea Pérez Rodríguez 3 urte A Eneko Cabezas Cuesta 3 urte B Xabier Olabegoia González 4 urte A Alba Iglesias Torres 4 urte B Ainhize Sánchez Pascual 5 urte A Nagore Iglesias Salas 5 urte B Iker Pérez Torres 1.E Jane Ramos Monte 2.E Efraín López Salazar 2.A Marcos Felipe Melo de Sousa 3.E Mª Eduarda Cabral Araujo 3.A Amaia Conde Redondo 4.E Lizeth Madeley Justiniano Valda 4.A Aritz Hernández Velasco 5.E Antonio Barrul Vargas 5.A Maider de la Paz Navarro 6.E

Mª Fernanda Rivera Peñaranda 6. A

“Zenbat jakin hainbat opari” lehiaketa

Gure eskolako “Mahasti irratia” saioetan, “Zenbat jakin hainbat opari” lehiaketa egiten dugu.

Ikasleei galdera bat egiten diegu, haiek erantzuna papertxo batean idatzi eta dagokion buzoian sartu behar dute. Asmatzen dutenen artean zozketaren bidez irabazlea aukeratzen da, opari bat emanez. Hona hemen 2008-09 ikasturteko saridunak:

Brian Hernández Jiménez Yannick García Rodríguez Paulina Arboleda Uribe Endika Figueroa González Mbemba Dibbasey

Aarón Fernández Fernández Ziortza Sacristán Aiyón Kerman Urquijo Martínez Sara Gutiérrez Cabo

Page 6: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

6

Guraso elkarteak antolatutako “Moretxu” II. lehiaketa

Ikasturtearen amaieran Guraso Elkarteak “Moretxu” II. Lehiaketa antolatu zuen. Aurreko urtean bezala, partaideek gure maskota egin behar zuten haiek aukeratutako teknika eta materialak erabiliz. Hiru sari banatu ziren. Irabazleak aukeratzea oso zaila izan zen, baina hona hemen gure txapeldunak:

1. SARIA:

Aingeru Sainz Lorenzo (HH, 5 urte)

2. SARIA: Iker Manso Osma (6.E) 3. SARIA: Alba García Rebollo (1.E)

Eskolako kamisetak

Baietz kamiseta harrapatu! Aurten ere, hainbat txango, irteera, jai...egingo ditugu.

Badakizue ekintza hauetan oso komenigarria dela, haurrak hobeto identifikatzeko, ikasleek eskolako kamiseta eramatea.

Udan asko hazi zarete eta txikia daukazue??? Galdu duzue??? 5€-tan berri bat eros dezakezue eskolan!

Apirilaren 3an KORRIKA TXIKI ospatu genuen

Page 7: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

7

2009/2010 IKASTURTEKO EGUTEGIA

ASTEAZKENETAN ESKOLAK ORDU BATEAN AMAITZEN DIRELA GOGORARAZTEN DIZUEGU. JANTOKIAN GERATZEN DIREN UMEAK 15:00 etan ATERAKO DIRA.

Iraila

8an, kurtso hasiera, goizez (9etatik 1etara) 30ean, azken eguna goizeko ordutegiarekin.

Urria 12an, jaia, Pilar amabirgina.

Azaroa 27an, jaia, Maisuaren eguna.

Abendua

7an, zubia. 8an, Inmaculada jaia. 22an, Olentzero jaia (goizez 9etatik ordu 1etara). Gabonetako oporren hasiera.

Urtarrila 7an, eskolen hasiera.

Otsaila 12an, Inauterietako jaia (goizez 9etatik ordu 1etara). 15,16 eta 17an, jaiak. Inauteriak.

Martxoa 19an, jaia, San Jose eguna. 29an, Aste Santuko oporren hasiera.

Apirila 12an, eskolen hasiera.

Maiatza 3 eta 4an, herriko jaiak.

Ekaina

4an, etengabeko jardunaldiaren hasiera (9etatik ordu batera). 23an, azken eskola eguna. Udako oporrak.

Page 8: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

8

ESKOLA ORDUTEGIA

IKASTORDUAK: Ikasleen ordutegia hauxe izango da: ☻ Irailaren 8tik 30era eta ekainaren 4tik 23ra, ikasleek goizez baino ez dute eskolarik izango (9:00etatik 13:00etara). Abenduaren 22an eta otsailaren 12an goizeko jardunaldiak ere izango dira. ☻ Urriaren 1etik ekainaren 3ra, ordutegia goizez (9:00etatik 13:00etara ) eta arratsaldez (15:00etatik 16:30era) izango da, asteazkenak salbu. ☻ Asteazkenero, irakasleen prestakuntza dela eta, ikasleek goizez baino ez dute eskolarik izango, eta ordutegia 9etatik ordu 1era izango da. IDAZKARITZA ETA ZUZENDARITZA: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 10:30era LIBURUTEGIA: 13:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 18:30era; asteazkenetan itxita egongo da. GURASOEN ELKARTEA: Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 16:30etik 17:30era eta asteazkenetan 9:00etatik 9:30era.

JOLASTORDUAK

HAUR HEZKUNTZA ------ 11:30etik-12:15era

LEHEN HEZKUNTZA ----- 11:30etik-12:00etara

Lehen Hezkuntzan, jolastorduetan, ikasleek Aretoa erabil dezakete mahai jokoak egiteko: xakea, partxisa, kartak, nor da nor, irakurketa...

Geletan arduradunak aukeratzen dira. Arduradun hauek izango dira jokoak banatu eta batzen dituztenak. Hilean behin irakasleekin biltzen dira ekintza honen jarraipena aztertzeko.

Page 9: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

9

IRAKASLEAK Haur Hezkuntza Tutoreak Educación Primaria Tutoreak Rakel Ureta 2 urte Rufina Díaz 1.D1 Marga Trueba 2 urte Inmaculada Díez 1.D2 Begoña García 3 urte Mª Carmen González 2.D Amaia Urbiola 3 urte Mª Carmen López 3.A Narcisa Lozano 4 urte Txaro Villahoz 3.D Ana Ruiz 4 urte Milagros Gago 4.A Mª Ángeles Gil 5 urte Maite Markina 4.D Begoña Sánchez 5 urte Conchi Bahíllo 5.A Toñi Caballero 5.D Txebi Aparicio 6.A Itziar Uriguen 6.D

Arloko Espezialistak Desirée Fernández Ingelesa (4 urteko geletan eta 1., 3. eta 5. mailetan) Amaia Atxurra Ingelesa (3 eta 5 urteko geletan eta 2., 4. eta 6. mailetan) Iñaki Mardones Fabiola Barbero

Heziketa Fisikoa (1.mailatik 6. mailara) Heziketa Fisikoa (Haur Hezkuntzan eta 5.A et 6.A mailetan)

Pablo Zarate Musika (3, 4 eta 5 urteko geletan eta 1.mailatik 6.mailara ) Bego Miguel Erlijioa Conchi Gabarrón Aholkularia Elena Pereda Mª Mar Heras Begoña Chamorro Inmaculada Gómez

Pedagogia terapeutikoa

Nerea Uriguen Logopeda Maite Riesgo Haur Hezkuntako laguntza et Informatika arduraduna Carmen Moral Arantza Olalde

HIPI eta dinamizatzaileak

Inmaculada Miravalles Liburutegiko arduraduna María Rivas Jantokiko arduraduna Anabel Ugarte Zuzendaritzari laguntza Zuzendaritza Taldea Pepa Gómez Zuzendaria Yolanda González Ikasketaburua Yolanda Gastiasoro Idazkaria EZ DOZENTEAK Teresa de la Serna Eskolazaina Olga, Mª Carmen, Esther, Amaia,

Ana, Edurne, Pili, Naiara, Silvia, Yolanda L., Yolanda C. eta Vicky

Jangelako zaintzaileak

Elvira, Reme eta Susana Sukaldeko arduradunak Isabel y Reme Autobus zaintzaileak

Ikastetxe honetan urte askotan aritu ondoren, abenduaren 22an Milagros Gago, 4.A mailako irakaslea jubilatuko da ¡ZORIONAK!

Page 10: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

10

ESKOLA KONTSEILUA ETA BERE ORDEZKARIAK

Eskola kontseilua eskola-elkarteko kideen partaidetza organoa da eta berari

dagokio eskola bizitzarako funtsezko diren erabakiak hartzea. Eskolaren autonomia arloan, ikastetxearen jardueraren azken erantzulea da.

Bertan eskolaren estamentu guztietako ordezkaritza dago: gurasoak, irakasleak eta ez irakasleak, denak eskolan hautatuak izan direnak eta udalaren ordezkari bat. 2008ko abenduan hauteskundeak egon ziren eta ordezkariak berritu ziren. Hona hemen hautatuak: KARGO UNIPERTSONALAK Pepa Gómez Zuzendaria Yolanda González Ikasketaburua Yolanda Gastiasoro Idazkaria GURASOEN ORDEZKARIAK Maite Antón Martínez Mª Argentina Lorenzo Perallos Mª Mar Huerga Mielgo Gemma Casero Hernández Marta Gómez Páez Miren Domínguez Hernández Olga Idiondo Zárraga Clara Isabel Fernández Saiz Mª Ángeles Salas González Yolanda Palencia Arce Nohemí Velasco Lorenzo Mª Carmen Lamas Campos IRAKASLEEN ORDEZKARIAK Inmaculada Gómez Hernández Narcisa Lozano Agúndez Amaia Atxurra Gándara José Ignacio Mardones Molinuevo Fabiola Barbero García Margarita Trueba Pérez Mª Begoña García Ortiz Anabel Ugarte Núñez Mª Carmen López Cuesta Amaia Urbiola Nogales IRAKASLE EZ DIREN ORDEZKARIA Teresa de la Serna UDALAREN ORDEZKARIA Eugenio Rodríguez

Page 11: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

11

ESKOLA KONTSEILUKO BATZORDEEN ERAKETA

BATZORDE IRAUNKORRA Zuzendaria: Pepa Gómez Idazkaria: Yolanda Gastiasoro Irakasleak: Inmaculada Gómez y Carmen López Gurasoak: Olga Idiondo/ Mª Carmen Lamas/ Nohemí Velasco eta Yolanda Palencia. Udala: Eugenio Rodríguez BATZORDE EKONOMIKOA Zuzendaria: Pepa Gómez Idazkaria: Yolanda Gastiasoro Irakaslea: Narci Lozano Gurasoak: Olga Idiondo/ Yolanda Palencia Udala: Eugenio Rodríguez SEGURTASUN ETA HIGIENE BATZORDEA Ikasketaburua: Yolanda González Idazkaria: Yolanda Gastiasoro Administrazioa eta zerbitzuak: Teresa de la Serna Irakasleak: Anabel Ugarte Gurasoak: Mª Argentina Lorenzo PEDAGOGI BATZORDEA Ikasketaburua: Yolanda González Aholkularia: Conchi Gabarrón Zikloko koordinatzaileak: Conchi Gabarrón (H.H.) Rufina Díaz (1. zikloa) Carmen Moral (2. zikloa) Fabiola Barbero (3. zikloa) ELKARBIZITZA BATZORDEA ETA JANTOKIA Zuzendaria: Pepa Gómez Ikasketaburua: Yolanda González Idazkaria: Yolanda Gastiasoro Jantokiko arduraduna: María Rivas Administrazioa: Teresa de la Serna Irakasleak: Amaia Atxurra eta Amaia Urbiola Gurasoak: Marta Gómez Páez / Maite Antón / Mª Ángeles Salas / Clara Isabel Fernández eta Nohemí Velasco

Page 12: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

12

INSTALAZIOAK

LEHEN HEZKUNTZA HAUR HEZKUNTZA

•Patioa • Patio estalia eta ziboak • Patio estalia • Patio ez estalia BEHEKO SOLAIRUA

• Itxarongela • Guraso elkartearen bulegoa • Zuzendaritza • Biltegia • Idazkaritza eta ikasketaburua • Atezaintza • Irakasle gela • Gimnasioa • Musika gela • Aretoa LEHENENGO SOLAIRUA • Jantokia • 2 urteko gelak • Liburutegia • Haur Hezkuntzako gelak (3 urte) • Informatika gela: 12 ordenadore,

2 inprimagailu eta eskaner bat. Denak Internet loturarekin.

BIGARREN SOLAIRUA

• Lehen Hezkuntzako gelak • Haur Hezkuntzako gelak( 4 eta 5 urte) • Aholkulariaren gela • Tutoretza • Logopedaren gela • Pedagogia terapeutika eta HIPI gelak HIRUGARREN SOLAIRUA

•••• Lehen Hezkuntzako gelak • Euskara gela • Ingelesa gela • HIPI gela • Erlijio gela • Plastika gela eta laborategia • Tutoretza

GELA GUZTIETAN ORDENADOREA DAGO INTERNET LOTURAREKIN.

BI ERAIKINETAN IGOGAILU BANA DAUKAGU ETA ELBARRIEI EGOKITUTAKO KOMUNAK.

Page 13: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

13

ANTOLAKUNTZA ETA JARDUNBIDE ARAUTEGIA

Antolakuntza eta jardunbide arautegia eskolaren arauak eta ikastetxea osatzen

duten partaideen (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) betebeharrak eta eskubideak, besteak beste, jasotzen dituen dokumentua da.

Beraz, dokumentu hau oso zabala da eta bertan interesgarri edota beharrezkoa iruditzen zaiguna sar dezakegu, beti eskolaren funtzionamendua hobetzeko asmoz eta Eskola kontseiluko oniritziarekin.

Beraz, dokumento honetan, eskola-elkartearen ustez beharrezkoak diren

aldaketak egin daitezke, beti OGG-k ontzat eman eta gero. AJA-ren atal batean ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretu berria

agertzen da. Dekretu berri honen helburua honako hau da: ikasleek beren eskubideak baliatzen eta beren betebeharrak betetzen ikasi behar duten bizikidetza-esparrua arautzea, gizartean eskubide osoko herritar gisa integra daitezen.

ELKARBIZITZARAKO OINARRIZKO ARAUAK

1. Ikastetxean lan egiten duten nagusi eta ikaskideak errespetatuko ditugu.

2. Besteen lanak errespetatuko ditugu. 3. Materiala errespetatuko dugu ( gelakoa,

komunekoa, jantokikoa, patiokoa, e.a.)

Page 14: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

14

SARRERA, IRTEERA ETA PATIOKO ARAUAK

Txirrinak jotzen duenean, umeek eta irakasleek soilik egon behar dutela iraletan

gogorarazten dizuegu. Ez da beharrezkoa gurasoen laguntza barruraino joateko.

PUNTUALITATEA denok errespetatuko dugu. Ateak ilarako azken ikaslea sartutakoan itxi egingo dira eta 09:05 baino

beranduago ezin izango da inor eskolan sartu, frogagiria ekartzen ez badu. Ordutegi honetatik kanpo, soilik hurrengo orduetan sartuko dira: 10:00, 10:45 eta 12:00etan.

Norbait ordu hau baino beranduago etortzen bada, mesedez, zuzendaritzatik pasatuko da nagusi batekin eta justifikazio agiria eramanez; eta ikaslea gelara doala irakasleari jakinaraziko diogu.

Inoiz ez utzi neska-mutilari bakarrik atearen aurrean berak arrazoia eman dezan eta ez ahaztu medikuaren frogagiria.

GURASOAK INOIZ EZIN IZANGO DIRA GELETARA JOAN.

Ikastorduetako ordutegitik kanpo umeen arduradunak GURASOAK izaten dira;

hau da, 13:00etatik 15:00etara ( jantokikoak izan ezik, begiraleak haien zain egongo direla) eta 16:30etik aurrera.

Gurasoek eskolan abisatu beharko dute ikasleren bat ezin bada etorri.

Atsedenaldietako momentuetan, faborez, ez hitz egin ikasleekin eta harresetik gauzak ez pasatu, irakasleok familia guztiak ezagutzen ez ditugu eta. Horrela patioaren zainketa erraztuko diguzue.

Irteterakoan saia zaitezte ateetan multzoak ez sortzen, guztion irteera errazteko. Ordua baino lehenago irten behar badute, zuzendaritzatik pasatzea beharrezkoa

da. Ikaslea soilik adineko batekin irten ahal izango da.

Ikastorduetan ikasleek eskolatik irteteko ( medikuarenera eta abar) gurasoen baimen idazkia beharko dute. Baimen hau zuzendaritzan beteko dute. Eskola jardunaldia bukatutakoan, Haur Hezkuntza eta LH ko 1. zikloko ikasleak guraso edo haiek IDATZIZ baimendutako pertsona heldu batekin joango dira.

Halaber, eskolak ikastorduetan patioen erabilera esklusiboa duela, gogorarazten

dizuegu. Beste aldetik, jakin ezazue goizeko 13:15etik 14:45era eskolako patioa jantokiko erabiltzaileentzako dela. Mesedez, ordutegia errespetatu, horrela eskolarekin zerikusirik ez dutenei errespetua ere eska diezaiekegu.

Page 15: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

15

Bukatzeko esango dizuegu, arazoren bat baldin baduzue bide egokiaz bideratu, lehenik irakasle tutorearekin edo dagokion irakaslearekin hitz egin eta konpontzen ez bada, zuzendaritzara jo arazoa konpon dadin.

Errespetatu mesedez Irakasleria eta Zuzendaritza taldekoen ordutegiak Irakasleekin hitz egiteko eguna eta ordua osteguneko 13:00etatik 13:30era

da, aurretik abisatuz.

JANTOKIA Jantokiko zerbitzua irailaren 8an hasi da, ikasturteko lehen eguna. Aurtengo prezioak ondokoak izango dira: � Ohiko erabiltzaileak: 3,60 €/eguneko � Gainerako behin- behineko erabiltzaileak: 4,20 €/eguneko � Garraiaturiko erabiltzaileak: 2,50 €/eguneko Gogorarazten dizuegu jantokia eskolako beste zerbitzu bat dela; beraz,

portaerarako oinarrizko arauak errespetatu behar dituzte (jantokikideak, zaintzaileak, sukaldariak eta abar errespetatu behar dira). Portaera txarra duen ikaslea, jantokiz kanpo gera liteke.

Ikasle bat ez bada etortzen goizez eskolara, ezin izango da jantokira joan; idatzitako frogagiria aurkezten ez badu.

Jantokiko ohiko erabiltzaileak egun bat edo batzuetan etortzen ez badira, 48 ordu aurretik abisatu behar du, bazkaria ez eskatzeko.

Behin-behineko erabiltzaileak, geratu nahi badu bazkaltzen, aurretik ere abisatu behar izango du.

Edozein zalantza argitzeko jantokiko arduradunarekin hitz egiteko ordutegia 12:30etik 13:00etara da.

Jantoki orduetan zerbitzu hauek erabiltzeko aukera dago: Liburutegia, bideo gela, 2 eta 3 urteko umeentzat lo egiteko gela...

Enpresa hornitzailea: Eusko Jaurlaritzak kontratatutako enpresa janaria hornitzeko CASA TAMAR da.

JANTOKIKO ARAUAK BEGIRALEEI BETI KASU EGIN BEHAR DIEGU ETA BEGIRUNEZ JOKATUKO DUGU BERAIEKIN.

Bazkaldu baino lehen eskuak garbituko ditugu. Begiraleek kokatutako lekuan jesarriko gara. Plater bakoitzetik zerbait jango dugu. Bazkaltzen dugun bitartean jesarrita egongo gara. Zerbait nahi izanez gero eskua altxatuko dugu. Oihukatu gabe hitz egingo dugu. Garbitasunez jan eta mahai tresnak erabili behar izango ditugu. Janari zikinkeriak ez ditugu lurrera botako. Arau horiek, behin eta berriro, betetzen ez baditugu, jantokiko zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko dugu.

Page 16: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

16

GARRAIOA Donibane eta Kabiezes auzoetatik etortzen diren ikasleentzako eskola-garraio doan dugula gogoratu behar dizuegu. Interesatuek ondo dakiten bezala, autobusak irakasjardun hasiera ( goizez) eta bukaerako bidaiak ( arratsaldez) egiten ditu. Puntuailitatea eskatzen dizuegu autobusak ez duelako inor itxaroten. Gogoratu behar duzue eskolako ardura hasten dela umea geltokian hartzen dugunean eta amaitzen dela uzten dugunean leku berberean. Beraz, gurasoen ardura da umeak geltokian hartzea eta etxera eramatea. Haur Hezkuntza eta LHko 1. zikloko umeak beti pertsona heldu batek hartuko ditu. Geltokian inor ez badago umea hartzeko, begiraleak berriro eramango du eskolara. GARBITASUNA

Garbitasuna eta norberarekiko ardura zaintzea derrigorrezkoa dela gogoratzen dizuegu umeentzako eta besteekiko harremanetarako.

GARBITASUNA IKASTETXEKO HELBURU OROKORRA DA eta, denok ahaleginak egin beharko ditugu lortzeko.

Komenigarria da umeen buruak sarritan aztertzea zorriak ez edukitzeko. Hau gertatzekotan Osakidetzako protokoloa bete behar da:

• Buruko larrua zorrien aurkako lozio batez igurtzi, eta horrela eduki 6 edo 8 orduz.

• Ondoren, ohiko txanpuz, ura eta ozpinaz ondo garbitu burua. • Bartza guztiak kendu. Metodo onena, eskuz. • Zortzi egunen barruan berritu tratamendua aurrekoan bezalaxe.

LARRIALDIAK Umeren bati larrialdi bat gertatzekotan, zauri arina izanez gero geuk sendatuko

dugu; kolpe edo zauri larria denean gurasoei deituko dizuegu umearen bila etortzeko, zuek osasun zentrura eraman dezazuen.

Zauria larriagoa izatekotan, anbulantziari deitu eta gero zuei abisatuko dizuegu.

Page 17: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

17

HEZIKETA FISIKOA

Gure ikasleak osasun ohiturekin harremanetan jartzea helburu dugula, lagungarri izango zaizkigun zenbait eskakizun adierazi nahi dizkizuegu:

• Heziketa Fisikoko eskoletara arropa egokiz jantzita joan beharra dago; hau da, kirol kamiseta erosoaz, txandalaz (edo praka motzaz), galtzerdiekin eta kirol zapatilekin.

• Lehen Hezkuntzako umeek aldatzeko kamiseta eta esku-oihal txiki bat ekarriko dituzte; komenigarria litzateke azkenengo hau poltsa baten barruan joatea.

ESKOLA OSASUNA

URTEROKO MEDIKU ERREBISIOAK

• Ikusmenaren azterketa H.H.ko 4 urte. • Lehen Hezkuntzako 1. eta 5.mailetan osasun azterketa. • Lehen Hezkuntzako 5.mailan hirukoitz birikoaren txertaketa.

ZENTROAK EGINDAKO ERREBISIOAK

• Jantokien kontrola, janarien higienea eta ikuskapena. • Botikinen horniketa eta ikuskapena. • Instalazioen ikuskapen orokorra: gelak, altzariak, komunak, aldagelak, patioak, gimnasioa...

Page 18: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

18

A GRIPEAREN KONTRAKO NEURRI PREBENTIBOAK

A gripea birus batek eragiten duen gaixotasuna da, pertsonaz pertsona kutsatzen dena, eztul egitean edo doministiku egitean ahotik edo sudurretik botatzen diren eta eskuetan gera daitezkeen tantatxoekin harremanetan jartzean. Hau dela eta, ikastetxeak honako neurri prebentiboak hartu ditu:

• Umeek eskuak sarritan garbituko dituzte xaboi likidoz. Erabili eta botatzeko musuzapiak erabiliko dituzte.

• Ikasleriak eta ikastetxeko langileriak eztul egin edo doministiku egitean, sudurra eta ahoa estali behar dute erabili eta botatzeko musuzapiz eta musuzapirik ezean eskuaz edo besoaz.

• Erabili eta botatzeko musuzapiak erabiliko dituzte. • A gripearen sintomak ikasle batengan nabarituz gero (sukarra, buruko

mina, eztarrikoa, eztula...) gurasoei deituko diegu lehenbailehen etxera bidaltzeko.

Page 19: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

19

09/10 IKASTURTEKO PROIEKTUAK

IKASKETA LAGUNTZARAKO PROIEKTUA Programa honen helburua eskolako arrakasta, emaitzak eta giroa hobetzea da. 5. eta 6. mailetako ikasleak izango dira programa honen jasotzaileak. Hiru

taldetan banatuta egongo dira eta oinarrizko gaitasunak hobetzeko, lana hobeto antolatzeko eta ikasteko ohiturak bereganatzen laguntzeko hainbat ekintza egingo dituzte.

Ordutegia: Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:40etik 18:00etara. EUSKARA INDARTZEKO PROIEKTUA Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere “Euskara Indartzeko” proiektuarekin

jarraituko dugu. Gure ikastetxeko helburu nagusia euskara zabaltzea eta ikasleen artean euskara eguneroko komunikabidea izatea da. Hona hemen egiten ditugun ekintza batzuk:

• Moretxu maskotaren laguntza dugu. Euskara kanpainak antolatzean gure maskota protagonista bihurtzen da eta umeen arreta eta motibazioa lortzen ditu.

• Eskolako Irratia “Mahasti Irratia” ere oso lagungarria izaten da. Hileko irratsaioan ikasleak ahozko adierazmenean trebatzen dira modu erakargarrian eguraldi, menua, urtebetetzeen berri... emanez. Irratian, lehiaketa bat egiten dugu “Zenbat jakin hainbat opari”; galdera bat egiten diegu eta asmatzen dutenen artean zozketaren bidez irabazlea aukeratzen da, opari bat emanez.

Ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara. Ikasleek irakasleen laguntzaz, gidoia osatzen dute eta eskola barruko megafoniaren bidez zabaltzen dute.

• Eskolan ere euskal kultura bultzatzeko bertsolaritzak bere garrantzia du eta hirugarren zikloko ikasleek 30 saio izaten dituzte.

• Euskal astea ( ekainaren 17tik 23ra ) Aste honetan hainbat ekitaldi egiten dira: Tailerrak, Puzgarriak, bertso saioa, SKAn emanaldiak ( pailazoak, Magoak…), euskal dantzak…

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA Aurten, lehen aldiz, proiektu hau aurrera eramaten ari gara gure ikastetxean

kultura-aniztasuna egoera aztertzeko eta inklusioa errazten duten antolamendu eta metodologia alderdiak lantzeko: Eskolan berandu hasten diren ikasleak hartzeko estrategiak, senide eta komunikatzeko beste eragile batzuekiko harremanak eta horien parte hartzea, hizkuntzak testuinguru eleaniztunetan ikasteko baldintzak, jatorri eta sorburu etniko-kulturala duten gatazkei aurre egiteko erak…

Page 20: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

20

« ARTEA IKASBIDE » PROIEKTUA 5. E

Aurreko ikasturtean 5. E-ko ikasleek Guggenheim Bilboko Museoak urtero bezala antolatzen duen “ Artea Ikasbide” egitarauan parte hartzeko aukera izan zuten.

Egitarau honetan Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi eskola aukeratu zituzten kurtsoaren zehar lan egiteko.

Helburua ikastetxeko curriculuma osatzea sormen artistikoa bultzatuz izaten da. Guk aukeratu genuen gaia gure hizkuntza indartzea artearen bidez izan zen.

Horretarako museotik artista bat bidali zuten gure eskolara , eta hau astero egon zen gure umeekin lanean.

Honez gain, kurtsoan zehar hiru bisita egin zituzten museora, eta ekainaren 8an Guggenheimen erakusketa bat antolatu zuten gure ikasleek egindako produkzio preziatuekin eta jendearentzako zabalik egon zen abuztu arte.

Ikasturtean zehar eskulan asko egin zituzten. Jolastokian egindako graffitiak ikusgarriak izan ziren.

Hona hemen haien lanen erakusgarri bat:

Page 21: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

21

INGELESA 3 URTEKO GELETAN

Ingelesa txikitatik indartzeko asmoz, 2009-10 ikasturtean 3 urteko geletan ere sartu dugu ingelesa.

Astero saio bat ematen da jolas, abesti eta ipuinen bidez; hau da umeen jolas-jardueretan ingelesa sartzen da gustora parte har dezaten.

Pasa den ikasturtetik ingelesa eskolako irratian ere erabiltzen dugu.

LIBURUTEGIA Liburutegiko arduraduna ikastetxeko irakaslea da. Bertan hainbat jarduera pedagogiko eta ludikoak burutzen dira. Eskola ordutegian, ikasleak liburutegira joan daitezke irakaslearekin, irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo irakasleak agindutako lanak egiteko. Eskola kanpoko ordutegian, ikasleek irakur dezakete, liburuak kontsultatu, lanak egin edo liburuak hartu etxera eramateko. ORDUTEGIA: 13:00etatik 15:00etara eta 16.30etik 18:30era. Asteazkenetan itxita egongo da. Liburu maileguaren ordutegia: 13:00etatik 13:30era eta 16:30etik 17:00etara. Haur Hezkuntzako ikasleek liburuak etxera eramateko gurasoekin joan behar dute liburutegira. Liburutegian ordenadore bat dago Internet loturarekin ikasleek erabiltzeko. Liburutegiak liburu kopuru handia dauka.

Eskolako web orriaren bidez liburutegiko blog-ean sar daiteke: Inmaliburutegia.blogspot.com

Pasa den ikasturtean liburu gehien irakurri zuten ikaslei liburutegiak sari bana

eman zien. Hona hemen saridunak:

Leire Rodríguez Rubio Paula Poza Munguía Alba Iglesias Torres Unai Casquero Vidal Josmie Vutu Elena Cañones Expósito Nagore Iglesias Salas Miriam Rondón Abelleira

Janire Rincón Rubio Mariana Luiza de Araujo

Page 22: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

22

JAIAK ETA IRTEERAK

IRTEERAK

HAUR HEZKUNTZA o Belaunaldien arteko ekintzak: 4 eta 5 urtekoak. Osasuna, Kontsumo eta Baratzeko

ekintzetan parte hartzen dute. o Ikastetxeko beste ikasleekin egindako ekintzak euskara bultzatzeko. o Liburutegiko arduradunak antolatzen dituen irakurketa bultzatzeko ekintzak. o Lagunekin baratzean ( 5 urte ). Ipuinak eta udalak eskeintzen digun antzerkia. o Musikaldia SKAn (Musika eskolak eskeintzen badu, aurreko urteetan bezala). o TINKO (Zinea euskaraz) Filme bat. o Agate Deuna ( Otsailaren 4an). o Olentzero (abenduaren 22an) eta Inauteriak (otsailaren 12an). o Eskolako Irrratia: Mahasti Irratia. o Euskal astea ( ekainaren 17tik 23ra). o Bi txango ekainean: Pobeña eta Galdamesera (3, 4 eta 5 urte). o Txiki Park (2, 3, 4 eta 5 urte).

LEHENENGO ZIKLOA � Lagunekin baratzean. Ipuinak eta udalak eskeintzen digun antzerkia. Urriaren 6an. � TINKO (Zinea euskaraz) Bi filme. Azaroaren 26an eta otsailaren 24an. � Olentzero jaia ( abenduaren 22an). � Agate Deuna ( otsailaren 4an). � Inauteriak ( otsailaren 12an). � Ikasturte amaierako erakusketa (ekainaren 15etik 19ra). � Euskal astea (ekainaren 17tik 23ra). � Kurtso amaierako txangoa: Urkiolara, ekainaren 21ean. � Ikasturte amaierako jaia (ekainaren 23an). � Kontsumo tailerrak ( 3 tailer). � Musikaldia SKAn. � Mugarik gabeko albaitariak” proiektua, ipuin kontalarien bidez. � Ikastetxeko beste ikasleekin egindako ekintzak euskara bultzatzeko. � Liburutegiko arduradunak antolatzen dituen irakurketa bultzatzeko ekintzak.

Page 23: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

23

• Ziklo edo maila bakoitzeko tutoreak eguna eta bestelakoak zehaztuko dizkizue irteerak egin baino lehen.

BIGARREN ZIKLOA � Ikastetxeko beste ikasleekin egindako ekintzak euskara bultzatzeko. � TINKO (Zinea euskaraz). Bi filme. � Liburutegiko arduradunak antolatzen dituen irakurketa bultzatzeko ekintzak. � Musikaldia SKAn (Musika eskolak eskeintzen badu, aurreko urteetan bezala). � Olentzero (abenduaren 22an), Agate Deuna (otsailaren 4an) eta Inauteriak (otsailaren

12an). � Kontsumo tailerrak ( 3 tailer). � Kontsumo Bira, Santurtziko parkean (4. mailakoak). � Euskal astea (ekainaren 17tik 23ra). � Kurtso amaierako jaialdia. � Asteburu bat Sukarrietan. � Kurtso amaierako txangoa: Urkiolara.

HIRUGARREN ZIKLOA � Ikastetxeko beste ikasleekin egindako ekintzak euskara bultzatzeko. � Bide Hezkuntza. � Olentzero (abenduaren 22an), Agate Deuna (otsailaren 4an), Inauteriak (otsailaren 12an)

eta kurtso amaierako jaialdia (ekainaren 23an). � Kontzierto didaktikoa. � Zinema euskaraz (Tinko). Bi Filme D ereduan. � Inguru giroaren ekintzak. � Eskola Ibiltariak (5.A eta 6.A mailetakoak). Madrilera joango dira , eskolako bi irakaslekin

azaroaren 9tik 15era. � Euskal astea (ekainaren 17tik 23ra). � ”Mugarik gabeko albaitariak” proiektua, ipuin kontalarien bidez. � Kurtso amaierako txangoa: Urkiolara. � Zugaztietara (Haitz Beltzak). � Museo Arkeologikora bisitaldia (6.D). � Kontsumo tailerrak. � Ipuin kontalaria. � Bizkaia 21. � Bertsolaritza 30 saio kurtsoaren zehar, 5.D eta 6.D mailetan.

Page 24: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

24

EKAINEAN LEHEN HEZKUNTZAKO GUZTIOK ... URKIOLARA! Urkiola Parke Naturalak naturaz gozatzeko aukera eskeiniko digu. Toki Alai Interpretazio Zentrora, Letona Korta baserrira, joango gara. Hauek Saibi mendiaren ekialdeko maldan daude, Urkiola mendatetik metro gutxitara. Bertako paisaia, mitologia, fauna eta flora ezagutuko ditugu pisten joko, ikus-entzunezko, erakusketa eta tailerren bidez. www.bizkaia.net web orrian “Urkiolari buruzko minigida” duzue zuen seme-alabek behar duten informazio guztiarekin. http://www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO9/Temas/Pdf/urkiola_eu01.pdf

KURTSO AMAIERAKO ERAKUSKETA Kurtso amaieran erakusketa egiten dugu. Erakusketa honetan ikasleek kurtsoan zehar egin dituzten lanak aurkeztuko dira. Aurten erakusketa ekainaren 14tik 18ra egingo da beheko solairuaren korridorean. ESKOLA IBILTARIAK 5.A eta 6.A mailetako ikasle talde batek astebete Madrilera joateko aukera izango du “Eskola ibiltariak” programari esker. Beste Erkidegoetako lagunekin elkartuko dira (Soria eta A Coruñakoak) eta ekintza desberdinak egingo dituzte herrialdea ezagutzeko. Irteera hau MEC-ek antolatzen du eta doan da. Hona hemen egingo dituzten irteera batzuk: Barajas aireportua, Aranjuezeko jauregia, Prado museoa, El Escorial, Zoologikoa...

Page 25: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

25

IRAKASLE ETA GURASOEN ARTEKO BATZARRAK

IKASTURTE HASIERAN EGINDAKO TALDEKO BATZARRAK HAUR HEZKUNTZA ( 2, 3, 4 ETA 5 URTE) LEHEN HEZKUNTZA ZIKLOA EGUNA/ ORDUA ZIKLOA EGUNA/ ORDUA

2 urte Irailaren 4an 1. ZIKLOA Irailaren 23an 3 urte Irailaren 15ean 2. ZIKLOA Irailaren 22an 4 urte Irailaren 16an 3. ZIKLOA Irailaren 21ean 5 urte Irailaren 17an

HAUR HEZKUNTZA : BANAKO TXOSTENAK

• 2 urte: Banakako elkarrizketa gurasoekin. • 3 urte: Banakako elkarrizketa gurasoekin eta ekainean txosten idatziak. • 4 eta 5 urte: Martxoan eta ekainean banakako txosten idatziak. LEHEN HEZKUNTZA: BANAKO TXOSTENAK

• Abenduan, martxoan eta ekainean ikasleen ebaluazio txosten idatziak banatuko dira.

Page 26: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

26

GURASO ELKARTEA

Guraso elkartea eskolaren antolakuntzan parte hartzen duen erakundea da. Haur Hezkuntzaren eraikineko beheko solairuan gaude.

o Edozein kontsulta, zalantza edo informazio gehiago edukitzeko deitu telefono honetara: 944835841. Gure ordutegia hauxe da: Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 16:30etik 17:30era eta asteazkenetan 9:00etatik 9:30era.

URTEKO KUOTA

Bazkidea izatea borondatezkoa da eta horretarako urtean behin 9€ familia bakoitzeko ordaindu beharra dago.

Bazkideek hainbat abantaila dute:

- Ikastetxeko Aretoa erabil dezakete urtebetetzeak ospatzeko.

- Orduz kanpoko ekintzetan parte har dezakete.

- Kurtso amaierako txangoetarako laguntzak.

- Beste batzuk.

ORDUZ KANPOKO EKINTZAK

Ekintzak Egunak

Karatea Asteartea eta osteguna

EKINTZAK ETA JAIALDIAK

Ikasturtean zehar hainbat ekintza eta jaialdi ospatuko dira:

• Azoka txikia

• Gabonetako loteria saldu.

eta saski-zozketa.

• Gabonetako produktuak saldu

• Gabonetako jaia

• Inauterietako jaia.

• Kurtso amaierako jaia.

Page 27: MAHASTIAK 09-10

CEP LAS VIÑAS LHI 2009/2010 Eskola gida

27

2009/2010 IKASTUTEKO IKASLE TALDEAK

3 URTE A3 URTE A3 URTE A3 URTE A 3 URTE B3 URTE B3 URTE B3 URTE B

4 URTE A4 URTE A4 URTE A4 URTE A 4 URTE B4 URTE B4 URTE B4 URTE B

5 URTE A5 URTE A5 URTE A5 URTE A 5555 URTE B URTE B URTE B URTE B

1.D 21.D 21.D 21.D 2 1.D 11.D 11.D 11.D 1