MAIATZAK 1- LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA BIHAR Krisia … · 2019. 10. 17. · egin dituzte...

8
2011ko apirilaren 30a, larunbata::: 3.626zk. ::: www.kronika.net MENDI LASTERKETAK Ibai Alba Mendaroko lasterketan izango da bihar, podiumean sartzeko asmoarekin Orain hiru urte hasi zen asfaltoko lasterketetan parte hartzen Ibai Alba hernania- rra, eta ordutik asko dira ira- bazi dituen lasterketak. Orain Mendi Lasterketetan hasi da, eta bihar Mendarokoan hartuko du parte. Helburua, podiumean sartzea izango du. /6 GOIZ EGUZKI Abesbatzaren emanaldia gaur, Maiatzaren 1a ospatzeko Goiz Eguzkiko abesbatzak emanaldia eskainiko du gaur, egoitzan, 19:30etan. Gaurko kontzertua, eta biharko anto- latuta dituen ekitaldiak, Maiatzaren 1a ospatzeko izango dira. /2 ` GURASO.COM´ Gurasoen premiak asetzeko, webgune berria martxan Gurasoei zuzendutako web- gunea jarri dute martxan Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkarteak: guraso.com. /8 Laburrak /2-3-8 Kirolak: Erremontea, txirrindularitza eta plater tiroa /2 GAUR KRONIKAN Nafar eta Biteri kaleak, bizilagunek aparkatzeko UDALAK arautu du Nafar, Biteri eta Izpizua kaleetako aparkatze sistema. Lehenengo biak, Nafar eta Biteri kaleak gune gorriak izango dira, eta bertako bizilagunek bakarrik izango dute bertan aparkatzea. Izpizua kalea berriz, gune urdina izango da, eta orain arte Atzietan erabili den sistema jarriko da martxan. 08:00etatik 20:00etara ordu- betez aparkatu ahal izango da; eta 20:00etatik 08:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan, bizilagunentzat izango da. /3 LANGILEEN Nazioarteko Eguna da bihar, eta Euskal Herrian ordezkaritza duten zortzi sindikatuek manifestua plazaratu dute. ELA, LAB, STEE-EILAS eta HIRUK batera egin dute, eta diote, helburua aberastasuna justuki bana- tzea dela: «gure ustez, politikarekin posible da lanaren eta aberastasunaren banaketa justuan oinarritzen den eredu ekonomikoa eta soziala bultzatzea». CCOO eta UGTk ere batera egin dute manifestua, eta diote langabezia gain- ditzea eta lana sortzea dela euren helburua. /2 Krisia ardatz, sindikatuen manifestuetan Sindikatuek bi multzotan banatuta egin dituzte manifestuak: ELA, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRUk batetik; eta CCOO eta UGTk bestetik. MAIATZAK 1- LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA BIHAR OSTEGUNETAKO FERIA - MIKEL LASA Udaberriko Zizak eta onddoak protagonista /4-5

Transcript of MAIATZAK 1- LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA BIHAR Krisia … · 2019. 10. 17. · egin dituzte...

  • 2011ko apirilaren 30a, larunbata::: 3.626zk. ::: www.kronika.net

    � MENDI LASTERKETAK

    Ibai AlbaMendaroko lasterketan izango dabihar, podiumeansartzeko asmoarekin

    Orain hiru urte hasi zenasfaltoko lasterketetan partehartzen Ibai Alba hernania-rra, eta ordutik asko dira ira-bazi dituen lasterketak.Orain Mendi Lasterketetanhasi da, eta biharMendarokoan hartuko duparte. Helburua, podiumeansartzea izango du. /6

    � G O I Z E G U Z K I

    Abesbatzaren emanaldia gaur,Maiatzaren 1aospatzeko

    Goiz Eguzkiko abesbatzakemanaldia eskainiko du gaur,egoitzan, 19:30etan. Gaurkokontzertua, eta biharko anto-latuta dituen ekitaldiak,Maiatzaren 1a ospatzekoizango dira. /2

    � ̀G U R A S O . C O M ´Gurasoen premiakasetzeko, webguneberria martxan

    Gurasoei zuzendutako web-gunea jarri dute martxanGoiena KomunikazioZerbitzuak eta Txatxilipurdielkarteak: guraso.com. /8

    Laburrak /2-3-8

    Kirolak: Erremontea, txirrindularitza eta plater tiroa /2

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANNNafar eta Biteri kaleak,bizilagunek aparkatzeko

    UDALAK arautu du Nafar, Biteri eta Izpizua kaleetako aparkatzesistema. Lehenengo biak, Nafar eta Biteri kaleak gune gorriak izangodira, eta bertako bizilagunek bakarrik izango dute bertan aparkatzea.Izpizua kalea berriz, gune urdina izango da, eta orain arte Atzietanerabili den sistema jarriko da martxan. 08:00etatik 20:00etara ordu-betez aparkatu ahal izango da; eta 20:00etatik 08:00etara, eta larunbateta jaiegunetan, bizilagunentzat izango da. /3

    LANGILEEN Nazioarteko Eguna da bihar, eta Euskal Herrian ordezkaritzaduten zortzi sindikatuek manifestua plazaratu dute. ELA, LAB, STEE-EILASeta HIRUK batera egin dute, eta diote, helburua aberastasuna justuki bana -tzea dela: «gure ustez, politikarekin posible da lanaren eta aberastasunarenbanaketa justuan oinarritzen den eredu ekonomikoa eta soziala bultzatzea».CCOO eta UGTk ere batera egin dute manifestua, eta diote langabezia gain-ditzea eta lana sortzea dela euren helburua. /2

    Krisia ardatz, sindikatuen manifestuetanSindikatuek bi multzotan banatutaegin dituzte manifestuak: ELA, LAB,STEE/EILAS, EHNE eta HIRUk batetik;eta CCOO eta UGTk bestetik.

    � M A I A T Z A K 1 - L A N G I L E E N N A Z I O A R T E K O E G U N A B I H A R

    OSTEGUNETAKO FERIA - MIKEL LASA

    Udaberriko Zizak etaonddoak protagonista /4-5

  • 22011-IV-30 larunbata

    MAIATZAK 1 - LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

    Krisiari aurre egitea, sindikatuek Maiatzaren 1erako duten aldarrikapen nagusia

    KRISIA izango da pro ta -gonista bihar, Langileen Na -zioarteko Egunean, sindika -tuek egingo duten manifes -tuan. Batetik, ELA, LAB,STEE/EILAS, EHNE eta Hirusindikatuek egin dute batera,eta bestetik CCOO eta UGTk.Guztiek, krisiari aurre egitekohartu beharreko erabakiakdituzte ardatz.

    ELA, LAB, STEE/EILAS,EHNE eta HIRU:

    «Helburua aberastasunajustuki banatzea da»

    ELA, LAB, STEE/EILAS, EHNEeta HIRUk mani festuan azaldudutenez, egun goa, az ken ha -mar kadetan eza gutu du gun po -litikarik latz eta an tisozialena da:

    «erreforma la boralak, pen tsioenerrefor mak, eta orain ne go zia ke -ta kolek tiboaren erre for mek lanbal dintzak gehiago de sarau tzeabaino ez dute eka rri. Guk bada -kigu bestelako po litika bat buru -tzea posible dela, eta beha -rrezkoa dela. Hau da, lanaren etaaberastasunaren ba naketa jus -tuan oinarritu tako eredu eko -nomiko eta soziala bul tzatukoduen politika posible dela.

    Sei sindikatuen esanetan,gaur egun egiten ari diren po li -tika aldatzeko neurri batzukhart u behar dira, helburu izangodutenak aberastasuna justukiba natzea, eta langileek bere po -sizioa hobetzea eta aurreraeramatea. Horretarako alter -natibak proposatzen dituzte:

    «1. Enpleguak defenda -tzeko politika: enplegu egon -kor eta kalitatezkoa bermatubehar da. Lan baldintzak ho -betu, aldi baterako kontratueniruzurra desagerrarazi...

    2. Politika fiskal justu etaprogresiboa behar da. Zergabilketa hobetu behar da, gi zarte-gastu haundiagoa ahal -bidetzeko. Errenta altuenei opa -ritu zaiz kien zerga jai tsierakbertan be hera utzi behar dira.

    3. Gizarte gastua eta sektorepublikoa ezin dira ekonomiatikerretiratu. Garapen ekonomikoeta sozialaren motorra izanbehar dute.

    4. Ekimen politiko, eko no -miko eta soziala bultza tzea po -sible da Hego Euskal Herrian.

    Badaukagu behar bestekobultzada, determinazioa etajendartearen babesa. Egungoesparru politikoa langileenkontrako erabakiak hartzekoerabiltzen ari dira, eta halasalatu genuen martxoaren 22ansinatu genuen adierazpenean»

    Hori guztia aldarrikatzekosei sindikatuek manifestazioaegingo dute bihar Bilbon.Goizeko 11:30etan izango da,eta dei egin diete hernaniarguztiei bertara hurbildu etabat egitera.

    CCOO eta UGT:«Langabezia gainditzea daborroka, eta lana helburua»

    CCOO eta UGT sindikatuekegindako manifestuan azaldu

    dute, Estatuko egoera oso larriadela, eta lan egonkorra sortzeadela helburuetako bat: «EuskalHerrian 151.000 pertsonadaude langabezian, eta joanden urteko erreformak ez duezertarako balio izan».

    Horrez gain, diote, krisiariaurre egiteko, hazkundea, ere -du iraunkor eta jasangarrianoina rritu behar dela, be -rrikuntza eta industria ardatzizango dituena.

    Azkenik, exijitzen duteEstatuak sistema finan -tzieroei ematen dizkienlaguntza guztiek baldintzakizatea; hau da, bankuekfamiliei, langile autonomoei,eta enpresariei liki deziaematea. ��

    ELA, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRUk batera egin dute manifestua, eta bihar Bilbon, goizeko 11:30etan egingoden manifestaziorako deia egin dute. CCOO eta UGTk ere, elkarrekin egin dute Maiatzaren 1eko manifestua.

    � K O N T Z E R T U A

    `Su ta gar´ taldeak joko du gaurKontrakantxan, eta oraindik sarrerak daude

    Su ta gar taldea bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera izangoda gaur Kontrakantxa gaztetxean. Gazte Asanbladak antolatuta,kontzertua eskainiko dute, gaueko 22:30etatik aurrera. Emanaldirajoan nahi dutenak oraindik garaiz dira sarrerak erosteko: Goiz Argi,Garin eta Ekosen daude salgai, 8 euroan. ��

    � B I G A R R E N E S K U K O A Z O K A

    Bigarren eskuko produktuak jarriko dituzteaukeran gaur, Atsegindegin

    Atsegindegin bigarren eskuko azoka jarriko dute gaur, goizeko 10:30eta-tik eguerdiko 13:30etara. Gaurkoan ere, bigarren eskuko produktu ugariizango dira aukeran: arropa, pitxiak, etxeko tresnak, liburuak... ��

    � G A Z T E A S A N B L A D A

    Hernaniko eta Astigarragako Gazte Asanbladak `Finlandia´ saioan gaur, ETB 1en

    Finlandia saioan aterako dira gaur Hernaniko eta AstigarragakoGazte Asanbladak. Martxoaren 30ean grabatu zuten saioaLandaren, eta bertan, erremontea eta errugbia uztartu zituzten.Irabazlea zein izan zen jakin nahi duenak, Finlandia saioan ikusdezake gaur gauean. ��

    � S A N T A B A R B A R A - M U S T X A P E L K E T A

    Repeskako partidak, astelehen eta asteazkeneanSanta Barbarako mus txapelketan repeskako partidak jokatuko diraastelehen eta asteazkenean. Astelehenean jokatuko diren lau partidakondorengoak dira: Mauri-Txanpi/Teo-Txuso, Txema-Naos/Xabier-Satur,Bitxo-Valero/Amenabar-Peli, eta Petto-Axi/Erice-Paco. ��

    MAIATZAK 1 - GOIZ EGUZKIKO FESTA

    Abesbatzaren kontzertua gaur, eta festa bihar, Maiatzak 1a ospatzeko

    GOIZ Eguzkin Maiatzaren1a ospatuko dute gaur etabihar, urteroko moduan.

    Gaurko ekitaldi ba karraantolatu dute, abesba tza renemanaldia. Arratsal deko19:30etan hasiko da GoizEguzkiko egoitzan, eta 12abestiko kontzertuaeskainiko dute, hurrengokantekin: Txa kolin, Zoron -

    go, Goizeko izarra, Maitia nunzira, Euskararen garra, Unviejo amor, Azken dantza, Sig -num, Hegoak, Xalbadorrenheriotza, Zazpiak oihal batetiketa Euskalerriko.

    Meza, sari banaketak etaluntxa, egunean bertanBihar, egunean bertan, goizosoko festa izango dute Goiz

    Eguzkira hur biltzen direnek.Aurre neko or duan, 09:00 -etan, baz kideek me za izangodute Agus tinetan, hildakobazkideen alde. Ondoren,11:00etan, sari banaketa egin -go dute udaberrian ze haregin dituzten txa pelketenak.Eta festa egunari bukaeraemateko, ohizkoa bihurtuden luntxa antolatu dute. ��

    Abesbatzaren emanaldia urteko inportanteenetakoa dabazkideentzat; 19:30etan hasiko da.

  • 2011-IV-30 larunbata

    3

    PRENTSA OHARRA - Izpizua, Nafar eta Biteriko aparkatze sistema

    Aparkatzeko txartelaren bila,astelehenetik aurrera pasa daiteke

    MUGIKORTASUN Iraunko -rraren Plana onartu berri duUdalak, eta bertan, oinezkoeklehentasuna izatea dahelburua. Horren ondorioz,herriko hainbat guneetanaparkatze sistema arautubehar izan du Udalak, etahorren berri emateko, prentsaoharra idatzi du HernanikoKronikara. AparkatzekoArautze sitema hiru kaleetanezarri dute: Izpizuan, Nafarkalean eta Biteri kaleetan,nahiz eta bakoitzak izaeraezberdina izango duen.

    Izpizua kalean, ordukako sistemaUdalak azaldu du, Izpizuakalean, Atzieta kalean orainarte izandako sistema berajarri duela, eta zonaldeurdina izango dela. Hala,astelehenetik larunbatera,goizeko 08:00 etatik arratsal -deko 20:00etara bertaratzendirenek, gehie nez, ordu betezutzi ahal izango dute kotxeaIzpizuan. Gainon tzekoorduetan berriz, hau da,arratsaldeko 20:00 etatikgoizeko 08:00etara, eta larun -bat eta jaiegunetan, ber tako

    bizilagunek bakarrik izangodute aparkatzeko aukera:«era horretara, aparkatzekoaukera eskaintzen zaie egu -nez in gurura erosketak edoen karguak egitera hurbiltzendirenei; eta gauez, etajaiegunetan, bertakoentzakogune bihurtuko da».

    Nafar eta Biteri kaleakbertako bizilagunekaparkatzeko izango diraNafar eta Biteri kaleak berriz,bertako bizilagunentzat ba -karrik izango dira, halaazaldu dute prentsa oha -rrean. Bi kaleak zonaldegorria izango dira, etaaurrerantzean, bertakoekbakarrik izango dute kotxeabertan apar katzeko aukera.Nafar kaleko zenbaki haueieragingo die araudi berriak:14, 16, 16A, 15, 17, 19 eta 21.

    Bizilagunei deia,astelehenetik aurreratxartelak jaso ditzatenAldaketa horiek medio,Udalak dei egin die kalehorietako bizilagunei astele -henetik aurrera udaletxerajoan daitezen. Bertan, kale

    horietako bizi lagun gisaidentifikatzen dituen agiriaemango diete (au toanjartzeko pegatina). Udalakazpimarratu duenez, agerihori laister ezin bestekoaizango da zonalde horretanaparkatzeko.

    Txartel edo pegatina horieskuratu ahal izango duteIzpizua, Nafar eta Biterikaleetako bizilagunek, etaUrbieta kaleko bizilagunbatzuek: 6, 7, 8, 10 eta 12zenbakikoek hain zuzen. ��

    Izpizua kalean orduko sistema jarriko dute martxan; eta Biteri eta Nafar kalean sistema gorria, bizilagunentzat bakarrik dena.

    Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak:

    � Eskatzailearen NA� Gida baimena� Baimena behar duen autoaren zirkulazio baimena� Autoaren aseguru poliza eta azkenerreziboa� IAT (ITV) azterketa gaindituizanaren frogagiriaren fotokopia edoazterketa ez duela pasatu beharazaltzen duen ziurtagiria.� Idatzi bat aurkeztu beharko dagarajerik ez duela baieztatzen duenaaipatutako hiru kale hauetan� Behar den kasuan, txartela lortzekotasak ordaindu izanaren ziurtagiria.

    � Z I N E F O R U M A K O N T R A K A N T X A G A Z T E T X E A N‘The Maltese Falcon’ ikusgai bihar, Maiatza Beltzari ekiteko

    Kontrakantxa Gaztetxeko Zineforumak jarraipena izango du MaiatzaBeltzarekin, hau da, hilabete honetan zine beltza izango da nagusi.Bihar emango dute lehenengo pelikula: The Maltese Falcon (El halcónmaltés). Humphrey Bogart-en zine beltzeko lehenengo antzezlana da,Sam Spade detektibea antzezten. Zine beltzaren hasiera kontsidera -tzen da pelikula hau. Igandero izango dira pelikulak, 19:00etan.Guztiak bertsio originalean, gazteleraz subtitulatuta. ��

    � A S T I G A R R A G ABaratza balkoian nola egin ikasteko aukera

    Astigarragan, baratzak nola egin ikasteko aukera izango da ZilegiEskolen barruan. Maiatzak 2, 9 eta 16an emango ditu azalpenak UxoaArinek Astigarragako kultur etxean. Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.Izena emateko: 607 610 687. ��

  • 2011-IV-30 larunbata

    4

    HERNANIKO ostegunetakoferia erreferentea da inguru-ko herri askotan. Lasarte,Urnieta, Andoain, Donostia,Arano, Goizueta... txokoezberdinetako jendea etor -tzen da Hernanira. Gipuzkoaosoan egun guztiko mugi-mendua duen azoka bakarrada eta gazte dexente biltzendituena. Inguruko herrietanerreferentea den azoka; etaazokan bertan, erreferente:Mikel Lasa hernaniarra etabere postua, besteak beste.

    Urte guztian ezaguna daizaten duen gazta aukera zaba-lagatik eta sasoi bakoi tzean,garaiko produktuak izateaga-tik, hala nola, babarrunak,hurrak, intxaurrak, ehiza(Hernanin debekatua)... Etabereziki, perretxikoak. EuskalHerrian gutxi izango dira beraadina perretxiku saldu dute-nak. Martxoan hasi ziren eus-kaldunok hain preziatuak ditu-gun lehenengo UdaberrikoZizak ateratzen. Onttoak erehasiak dira, eta hutsik egingabe, biak osteguneko ferianizan ziren Lasaren postuan.Gainera, oso prezio eskuraga-rrian. Udaberriko Ziza, kiloa120-180 euroan egon zen hasie-ran eta ostegunean jada, 30euroan eskuratu zitekeen.Onttoa ere 28 euroan izan zenerosgai. Lasaren esanetan,«merkatuan ugaritu ahala, jais-ten joango dira prezioak eta baizizak bai onddoak 20 eurorajaitsiko dira».

    Udaberriko Zizak probatzeko aukera - Hartzerik badago?

    - Bai, bai, horretarako daude!Probatu, probatu, zizak dira.- Mmm...Horixe guztien erantzuna etabatzuena: jarri kilo bat!

    Lasaren postuan, Udabe -rriko Zizak probatzeko auke-

    ra izan zen ostegunean. Kar -los Ezeiza sukaldariak presta-tu zituen rebueltoan. Lehe nen -go aldia da Hernanin egitendutela, baina beste feriatanegin izan dute; Gasteizen, esa-terako. Oreretan ere, on ttoak

    promozionatzeko askotanegiten dute. Lasak dio eraginaizaten duela bezeroarengan.«Baina produktu guztiekin.Zuk jartzen baduzu gaurgazta mota bat probatzeko etahurrengoan beste zerbait, era-gina du. Jendeari aukera ema-ten diozu ezagutzeko zeinproduktu dauzkazun. Horibai, denbora hartu behar da».

    Bere postuaren arrakasta-ren sekretuaz galdetuta, gau -za bera nabarmendu du: den-bora hartzea eta lantzea.

    «Adibi dez, batzuk feriara eto-rri eta saltzen hasten dira.Guk saltzen hasterako, agian2 ordu pasatzen ditugu pres-tatzen. Produktuak ekartzekoere aurretik prestatu eginbehar da. Lana egin behar da,beste sekreturik ez dauka. Etagero, jendea ahal den hoberentratatu».

    Zizek, Gasteizen arrakastaFeriaz feria, herriz herri ibil -tzen da Mikel Lasa. Batez ere,Gipuzkoan: Ordizia, Tolosa,

    Udaberriko Zizak eta onttoakprotagonista, osteguneko ferian

    Jendeak gustora asko hartu zituen Mikel Lasak probatzeko emandako Udaberriko Zizak, osteguneko ferian.

    Ostegunean, ohi bezala, feria izan zenHernanin. Garaiko produktuak erostekoaukera izan zen eta horien artean nabarmen-du ziren Udaberriko Zizak eta onttoak. Mikel

    Lasaren postuan izan ziren aukeran. Zizakdagoeneko, 30 eurora jaitsi dira. Eta erosibakarrik ez, probatzeko aukera ere izan zenKarlos Ezeiza sukaldariak prestatuta.

    .

    «Batzuk feriara etorri eta saltzen hasten dira. Guk saltzenhasterako, agian bi ordu pasatzen ditugu prestatzen. Produktuakekartzeko ere aurretik prestatu egin behar da. Lana egin behar

    da, beste sekreturik ez dauka»....

  • 2011-IV-30 larunbata

    5

    Urteko sasoi honetan, perre txikoakdira protagonista, eta horien arte -an, Udaberriko Zizak eta onttoak.Baina ez dira bakarrak. Barazki etafruta berri gehienak maiatza-ekaina ingurutik aurrera hasikobadira ere, dagoeneko ilarra, babaeta marrubiez gozatzeko aukeradugu. Osteguneko ferian izan zenerosteko aukera.

    Esan bezala, maiatza-ekai naingurutik aurrera hasiko dira baraz-ki eta fruta berriak atera tzen.Orain, landatzeko garaia da etahori nabaritu zen ostegunean,Hernanin. Sekulako ila rak sortuziren landare ezberdinak erostekoorduan. Auke ran ziren: tipulak,azelgak, to ma teak, porruak, letxu-ga ez ber dinak, pepinoa, kalabazi-na, piper ezberdinak, kalabaza...

    Horrez gain, ez ziren falta izantxarkuteria, gaztak, ba kai lua, go zoa,arropa, etxerako tres nak... Da torrenostegunean ere izango da aukeragoi zetik arra tsaldera, Urbieta kalean.

    GaraikoakUdaberriko ziza: 30euro/kg; on ttoa:28euro/kg; hemengo ilarra: 10-11eu-ro/kg; hemengo ba ba txikia: 3,50-4,50eu ro/kg; he men go baba: 2,50-3euro/kg; Huel vako marrubia:4,50euro/kg; marrubia: 2,50-3,65euro/kg.

    GaztakArdi-gazta berria 11,50-17euro/kg,zaha rra 16,50-24euro/kg; behi-gazta8,90-13euro/kg; gazta nahasia 12-13euro/kg; ahuntz gazta 13-15euro/kg.

    BarazkiakIlarra: 3,95/kg; baba: 1,95/kg; hemen-go babarrun beltza: 10-12euro/kg;hemengo babarrun zuria: 8-10euro/kg;babarrun beltza: 5,75/kg; tomatea:1,98-3,55/kg;Tuterako alkatxofa: 1,95-2,95euro/dozena; letxuga: 1,98euro/3buru; baina: 1,50-2,95euro/kg; padronpiperra: 3.90/kg.

    FrutakHemengo intxaurra 3-5euro/kg;hemengo hurra 2,5-3/kg; hemengoErrezil sagarra 1-4 euro/kg; piña 1,75-2,50euro/kg; udarea 0,99-2,50euro/kg;Kiwia 2,50-3,50euro/kg; Errege sagarra0.99/kg; mandarina 1,99/kg; Goldensagarra 0,99-1,65euro/kg; naranja0.99-1,25euro/kg; meloia 2,95/kg;gereziak 9,50/kg; pikuak 4,75/kg.

    Arrasate, Hernani... Eta udabe-rrian, apirila, maiatza eta ekai-nean, Gasteizen ere bai. Bihar,berriz, Zuazo de Cuartangon(Araba) izango dira Txeko rra -ren eta perretxikoaren ferian.

    Pe rretxikoei dagokienean,Gasteiz da Udaberriko Zizagehien saltzen den plaza.200kg saldu dituzte aste hone-tan, San Prudentzioren buel-tan; eta Or dizian asteazkene-an, Artzai Eguna medio,100kg. «Her nanin, berriz,10kg saltzea exitoa litzateke»,dio. Jende asko biltzailea delaeta, horrek eragina izan deza-keela uste du. Dena dela, oro-korrean, Her naniko azokamu gimendu haundiko azokadela dio, «erreferentea inguru-ko herrietan, eta zaindu etabul tzatu beharrekoa». Herna -nin gazte dexente ibil tzen da;hala ere, bereziki horiek ani-matu nahi ditu Lasak, azokaraerostera joateko.

    Sasoiak zer diren ikastekoGazteei azokara joateko dei egi-nez, sasoiak zer diren eta garaibakoitzean zein produktu iza-ten den jakiteko eta ikastekomodua dela dio Lasak. «Sasoiakgaltzen ari dira eta kulpa denokdugu. Lehen Sanjosetan izatenzen letxuga. Ilarra eta babaorain dira. Tomatea ere lasterhasiko da. Hemendik aurrerahasiko dira barazki gehienak etafrutak. Negukoak ere badaude;baina gaur egun urte guztiandugu dena». ��

    Mikel Lasak odolean daramaki saltzaile sena. Ikasten jarraitzeko gogorik ez eta 16 urterekinaitaren ondoan hasi zen lanean, feriaz feria. 28 urtedaramazki eta ez da inoiz erabakitakoaz damutu.

    «Gustatu egiten zait leku batetik bestera ibiltzea,

    dendan ito egingo nintzateke»«SEI urterekin jada, aitari en -barazu egitera joaten ginen»,gogoratzen du Mikel Lasak.Eta ofizialki esateko, 16 urte-rekin hasi zen feriaz feriaaitaren ondoan lanean.«Ikasten jarraitzeko gogorikez nuen. Aitak bazuen gogoanik ikasten jarraitu nezan,baina ez zuen lortu. Lau urteere pasa ni tu en internoanfraileekin, baina berdinjarraitu nuen eta fraileek esanzioten aitari dirua eta denbo-ra galtzen ari zela; lan eginnahi nuela. Kurtsoa ostirale-an bukatu eta larunbateanlanean hasi nintzen», konta -tzen du.

    Ordutik 28 urte daramaz-ki feriatan lanean eta erabakihartaz inoiz ez dela damutuaitortu du. «Batzuentzat go -gorra izango da, baina ni ohi-tuta nago eta gustatu egitenzait. Denda jartzekotan ereizan ginen, baina nik ez dutnahi. Beti leku batean...nahia go dut herriz herri ibili.Beste saltsa bat da. Dendanito egingo nintzateke».

    «Azoka asko aldatu da»Urte guzti hauetan, azoka askoaldatu dela azaldu du Lasak.«Esaterako, nire aitak-eta, (en -tzuten badit haserretu egingoda)ez zuten sal tzen; hau da, jen-deak erosi egiten zien. Beraiekiristerako, jendea jada zain ego-ten zen. Oso ezberdina zen.Zergatik? Lehen ez zegoenhainbeste denda, hainbesteaukera. Hori bai, lana egitenzuten. Nire aita ezagutu dutBretxan, 30 metroko ilara zainzuela arrautzak erosteko.Etengabe saltzen zituen arraut-

    zak. Egunean saltzen zituenguk urte guztian saltzen ditu-gun arrautzak baino gehiago.2.000 dozena saldu izan ditugugoiz batean. Orain beste modubateko lana dago atzean etanire amak, adibidez, ez duulertzen postua jarri eta pro-duktuak probatzeko eskaint-zea. Gastu bezala ikusten du.

    Aldatu egin da».

    Aita, 10 urterekin hasiaNabari da Mikel Lasak maisuhaundi bat izan duela aldame-nean. Halaxe da Joxe RamonLasa, aita, esperientzia haundi-ko saltzailea. 5 urte zituela,amarekin ibiltzen zen ferian eta10 urte besterik ez zitueneanbakarrik hasi zen, ama gaixozegoela eta. «73 urte dauzkatorain, atera kontuak!», dio.

    Osteguneko ferian, semea-ren postuan izan zen eta beraketxean, Santa Barbaran, egin-dako sagardoa eraman zuen.Probatzeko aukera izan zutenbertaratutakoek, baita Kroni -ka ko kazetariek ere. Earra! ��

    Joxe Ramon eta Mikel Lasa, aita-semeak. Onttoak eta UdaberrikoZizak izan ziren protagonista, baina Joxe Ramonek etxean egindako

    sagardoak ere izan zuen merezitako errekonozimendua.

    Karlos Ezeiza sukaldariak prestatu zituen mokaduak.

    Rebueltoa egin zuenUdaberriko Zizekin.

    Perretxikoez gain,ilarra, baba etamarrubia, ferian

    Zenbait prezio:

    .

    «Nire aita ezagutu dutBretxan 30 metroko ilara zain

    zuela arrautzak erosteko.Orduan, 2.000 dozena salduizan genituen goiz batean»..

    ..

  • 2011-IV-30 larunbata

    6K I R O L A K

    «TODOTERRENO bat naiz»,hala definitzen du bere buruaIbai Alba atleta hernaniarrak;ondo definitu ere. Orain arteasfaltoko lasterketetan aritubada ere, martxotik aurrera,Mendi Las terketetan dabilburu-belarri. «Larraul-Ernio kolasterketa izan zen lehenengoaeta ordutik engan txatuta na go»,azaldu dio Kronikari. La -runbatetan ezin izaten du las-terketetan parte hartu, lanadela medio, baina iganderoikusi dezakegu lasterketarenbatean. Bihar esaterako, Men -daron izango da eta podiume-an sar tzea du helburu. «Laster -keta berria da eta ez dut ustemaila oso altua izango de nik».

    Alba, Mendi Lasterkete tanhasiberria bada ere, erakutsiduen maila ez da nolanahikoaizan: Ernion 5garren eginzuen, Saran 8garren, Orion7garren eta Beran 12garren.Gustora dago emaitzekin,

    batez ere, Beran lortutakoare-kin. «Beran mai la haundia iza-ten da eta lortutako emaitzasekulakoa dela esan didate».

    Jaistea, kostaEmaitza onak lortu arren,oraindik hobetzeko asko ge ra -tzen zaiola azaldu du Al bak:«Orain arte ez nintzen inoiz ibi -li mendian eta teknikoki osoezberdina da. Batez ere jaisteakostatzen zait. Go ra ondo mol-datzen naiz, bai na behera,100m-tan bakarrik, se ku lakoaldea ateratzen didate».

    Entrenatu bere kasa egitendu atleta hernaniarrak, asteansei egunetan. La run batetan jaiegiten du normalean, karreraaurreko egu na izaki. Ereño -tzu aldera joaten da korrikaegitera; 30km inguru egitenditu denera. Datu bat aipatze-arren, iaz 4.300km egin zituenkorrika, lasterketa eta entre-namenduen artean.

    Irailean, asfaltora berrizAlba, uztailaren 10era arteibiliko da Mendi Lasterke te -tan eta irailean helduko dioberriz asfaltoari. Aurten, bes-teak beste, Maratoian 2:30ekodenbora egitea du helburu.

    Todoterrenoa izaki, ultra trai-lak probatzeko gogorik ba du -en galdetuta, baietz dio, bai nalanagatik, denbora falta duela.

    Hiru urte emankorAlba 2008an hasi zen asfaltokolasterketetan parte har tzen.«Azeri Bilan atera nin tzen etaordutik jarraitu egin dut.Aurre tik, 21 urtera arte, txi-rrindularitzan ibili nintzen etagero, 6 bat urtez, kirola utzitaegon nintzen», azaldu du.

    Hiru urte hauetan lortu di -tuen emaitzak oso onak izandira. Euskal Herrian eta Estatumailan hainbat lasterketa iraba-zi ditu eta iaz, esaterako, Zu -maiako Zakilabiran 4garren

    izan zen; Euskadiko MaratoiErdian 7garren, 1:11:29ko den-borarekin; Ki rol probak Liganbigarren; eta Donostiako Ma -ratoian erbi lanak egin zituen.Horrez gain, Albak OrdiziakoTxin do ki taldearekin korritzendu asfaltoan (mendian Idia -zabal taldearekin) eta Euska -diko txapeldun izan ziren iaz.

    «Udalak hemengo taldeabultzatu beharko luke»Hernaniko atleten artean mai laaltua dago bai asfaltoan, baimen dian. Asfaltoan, Sergio Ro -man, Ibai Alba eta EduardoGa llego dabiltza pun ta-pun-tan. Eta mendian, Zigor Itu rrie -ta, Unai Santa ma ria eta Ibai Al -ba bera. Baina gehienak Her -naniko taldetik kanpo da biltza.Horri lotuta, honakoa azaldudu Albak: «Hernanin 10 batkorrikalari badira maila altuko-ak eta pena da bakoitza puntaba tean ibil tzea. Udalak he -mengo taldea gehiago bultzatubeharko luke». ��

    Ibai Alba atletahernaniarra 2008tikasfaltokolasterketetan partehartzen hasi zenetik,lasterketa bat bainogehiago irabazia da.Aurtengo martxoan,berriz, MendiLasterketetan hasi dakorrika eta osoemaitza onak lortzenari da. Beranesaterako, 12garrenegin zuen. Iganderoikusi dezakegulasterketaren batean,eta bihar, Mendaronizango da podiumeansartzeko asmoz. Ibai Alba, Mendi Lasterketak korritzen hasiberria da etaemaitza oso onak lortzen ari da. Arratzuko eta Mendaroko Mendi

    Lasterketak, gaur eta bihar:Arratzuko MendiLasterketa (30km):

    -Zigor Iturrieta

    -Unai Santamaria

    -Jokin Etxabe

    Mendaroko MendiLasterketa (25km):

    - Ibai Alba

    - Aitor Arluziaga

    - Ines Arreitunandia

    - Patxi Artola

    Apirileko emaitzak:Aginagako

    Mendi Lasterketa:11 Unai Santamaria18 Mikel Etxabe33 Mikel Iturbe76 Patxi Artola105 Ekaitz Zubelzu145 Aitor Ormazab.146 Koro Astiz174 FernandoEtxezarreta

    Orioko

    Mendi Lasterketa:5 Unai Santamaria7 Ibai Alba83 Patxi Artola148 Iker Persona160 Mikel Uralde224 Xanti Aduriz

    Donostia-

    Hondarribia

    Mendi Lasterketa:19 Sergio Uzkudun

    37 Aitor Arluziaga51 Mikel Etxabe59 David Truyo67 Aitor Zudaire90 Mikel Iturbe93 Iñigo Uzkudun210 Aingeru Santa.228 Ruben Paredes235 Josean Arzelus241 Ines Arreitun.261 Martxel Rodrigo295 Josema Gonzal.319 Gonzalo Saved.404 Iñaki Azurmen.

    Berako

    Mendi Lasterketa:12 Ibai Alba15 Unai Santamaria147 Mikel Etxabe152 Urtzi Fernand.272 Jokin Etxabe276 Patxi Artola364 Mikel Uralde

    MENDI LASTERKETAK - IBAI ALBA

    Korrika asfaltotik mendira, eta esprint batean, punta-puntara

    � E R R E M O N T E A -U D A B E R R I K O T O R N E O ALehenengo finalerdiabi partidutara, gaur eta bihar

    Igandean erabakiko dira Udabe -rriko Torneo Mixtoko lehenengo fi -nalistak zein izango diren: Ma txinIII-Urrutia I edo Urtasun-Etxe berriaIII. Finalerdia bi partidutara izangoda eta gaur jokatuko dute lehenen-goa Galarretan, 16:30etan. Biharizango da bueltako partiduaIruritako frontoi motzean, 17:30e -tan. Matxin III eta Urrutia I Gala -rretan ahaleginduko dira aldea ate-ratzen, Urtasun eta Etxeberria IIIIruritan arrisku tsuak izango direlaaurreikusten baita. Urtasun bihar,etxean ariko da eta gainera espe-zialista da frontoi motzean. ��

    � P L A T E R T I R O AFoso Unibertsalekotiraldia, gaur

    Foso Unibertsaleko tiraldia jokatukoda gaur Santa Barbaran. Txantxan -gorri elkarteko Erregu la ritate Tor -neo ko bigarren tiraldia izango da.Partehartzaileek naranja koloreko25 plater puskatu beharko dituzte.Izen ematea 10:30etatik 11:30etaraizango da, Santa Barbaran bertan.Izen emateak 12 euro balio du. ��

    � J O C C Z I K U Ñ A K O A M AEskola Kirola:

    Alebinek DonostialdekoTxapelketako lasterketadute gaur, Lezon

    JOCC Zikuñako Amako alebineklasterketa dute gaur Lezon, Donos -tial deko Txapelketaren barruan.Las terketa 16:30etan hasiko da. ��

    Zikloturista Taldea:

    Goizuetara irteera, biharJOCC Zikuñako Ama zikloturistataldeak Goizuetara egingo du den-boraldiko bederatzigarren irteera,bihar. 51,4 kilometro egingo dituzte.Hitzordua goizeko 08:00etan jarridute, Zinkoenean. ��

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2011ko apirilaren 30a, larunbata::: 3.626 zk. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Zeruak lainotuta jarraituko dueta zaparradaren bat bota

    dezake, bereziki arratsaldean.

    Tenperaturak antzera jarraitu-

    ko du. Min.13º / Max.20º.

    (eu

    ska

    lmet)Hego ukituko haizearekin tenpe-

    raturak gora egingo du pixka bat

    eta lainoak ugaritu egingo dira,

    batez ere arratsalde partean.

    Min.13º / Max.21º.

    � IRAGARKI MERKEAK �

    � Z I N E A

    ‘The fighter’ ikusgai helduentzat, gaur eta bihar

    The fighter pelikula izango da ikusgai Biterin, helduentzat. Benetako isto-rio batean oinarritutako pelikula da. Micky Ward “Irlandarra” boxeolariaeta bere anaiordea Dicky Eklund-en bizipenetan oinarritua dago. Gaur19:30etan eta 22:30etan izango da ikusgai eta bihar 19:30etan. ��

    GURASO.COM egitasmoa ja rriberri dute martxan GoienaKomunikazio Zerbitzuak etaTxatxilipurdi elkarteak. Web orrihorretan, gurasoek, izan ditzake-ten zalantza eta premi ak asetze-ko aukera dute. Ber tan, informa-zio espezifikoa aur kituko dute,euskera hu tsean.

    Egitasmoaren nondik-no -rakoa hala azaldu dute sortzai-leek: «guraso.com egitasmoa bizidugun garaiotako ondoriozuzena da: amatasuna eta aita-tasuna egungo gure gizarte ber-dinago honetara ekartzekosaioa, askotarikoak baitiraguraso berriek topatuko dituz-ten arazoak seme-alaben haz-kuntzan ustezko xamurtasuna-ren ordez, estresa barra-barradabilen gizarte honetan: haur-dunaldi eta erditze zailak,haurtzaindegiak gainezka, lanaeta gurasotasuna ezin erama-

    tea, heziketaren joera berritzai-leak, bikote banaketaren alter-natiba mingarria, guraso adin-duxeak ugaritzea, sexu-bazter-keta sentitzea... Premia horrierantzun nahian, baliabide ego-kiak bilduko dituen web guneasortzeko apustua egin dugu».

    20 profesional laneanWeb gunean, egunero daudealbiste eta artikulu berriak, pro-

    fesionalek landuta. 20 profesio-nal daude lanean gai ezberdi-nen inguruko informazioaema teko; hala nola: aisialdia,aitatasuna, amatasuna, aspektulegalak, elikadura, euskera,gazteria, guraso mintegia, hez-kuntza, jolasak, kirola, logope-dia, pedagogia, pediatria, po -dologia, prebentzioa, psikolo-gia, psikomotrizitatea, sexuali-tatea eta teknologia berriak.

    Web gunearen atalak, be -rriz, 8 dira: sarrera, kolabora-zioak, guraso berriak, seme-ala -bak, guraso eskola, aisialdia,baliabideak eta albisteak. Za -lantzak argitzeko eta informa-zio gehiagorako: guraso.com. ��

    ‘Guraso.com’, gurasoenzalantzak eta premiak asetzeko

    Haur txikien elikadurari buruzkoazalpenak ematen ditu AmaiaDiaz de Monasteriogurenek.

    Adituek eta profesionalek landutako albiste eta artikulu berriak daudeegunero gai ezberdinen inguruan: aisialdia, aitatasuna, amatasuna,aspektu legalak, elikadura, euskera, gazteria, hezkuntza, kirola...

    � ‘ G U R A S O . C O M ’ E G I T A S M O A

    Pisua salgai Santa Barbaran, aukera bikaina (ikusteko pisua) eta tratu aukera haundiak.Deitu: 659 787 634.

    Komertzial lanetarako pertsona bat behar dugu. Baloratuko dira euskaraz jakitea eta telekomunikazioetako salmentan eskarmentua izatea. Bidali mesedez [email protected] helbidera, edo deitu 943318600 telefonora (Unai, 09:00-17:30)

    Etxean erreformak egin nahi dituzu eta ez dakizu nola? Deitu: 660 765 152.Enara Goikoetxea. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Obsidiana masajea, Flores de Bach,

    Masaje metamorfikoa, Reikia, Tarot terapeutikoa. Tel.:649-700-762. (Agustindarren plaza 4)ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak

    ere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.YOLANDA ESTETIKA ZENTRUA. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pertsonalizatuak.

    “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibra tzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak,Flores de Bach, hipnosia… Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    � TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK � Egunez: Odriozola URNIETA - Idiazabal, 18 - 943 334014 � Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    .

    Web gunea 8 ataletan banatuadago informazioa errazteko..

    ..