Maiatzak 21 >> Maiatzak 31 2020 · Neurri horren bidez -gaur egun, hiriko bide-zati batzuetan...

4
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1.592 zk. www.getxo.eus Maiatzak 21 >> Maiatzak 31 2020

Transcript of Maiatzak 21 >> Maiatzak 31 2020 · Neurri horren bidez -gaur egun, hiriko bide-zati batzuetan...

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.592 zk. www.getxo.eus

Maiatzak 21>> Maiatzak 31

2020

Nautika- eta kirol-ekintzailetzako zentro bat Kirol-Portuan

Hiri-bilbe ia osoan zirkulazio-abiaduraren muga 30 km/h-koa izango da

TAO astelehenean, maiatzak 25, hasiko

da berriro

Garbigunea, zabalik berriro

partikularrentzat

Hezkuntzako gastuetarako

diru-laguntzak emanda

Adinekoak 2. fasean zentroetara sartzea tailerretako materialak

berreskuratzeko aztertzen ari da

Adierazpen Instituzionala LGTBIFOBIAren aurkako Eguna

dela eta

Kirol-portuan berrikuntza-HUB bat, edo enpresa-haztegi bat, izango da, nautikaren eta uretako irristatze-kiro-len sektoreei lotuta. Udalak, ekimen horrekin, Getxo jarduera ekonomiko-rako aukera-hiri gisa eratu nahi du, COVID-19aren ondorioak arintzeko. Aldi berean, enpresa hartzaileen eremu objektiboa zabalduko du, gizarte-be-rrikuntzaren, gizarte-ekonomiaren eta ekintzailetzaren esparruan.

Lokalak 225 m2 inguru ditu, eta 16 lanpostu, erabilera anitzeko gelak eta bilerak egiteko gelak hartzeko auke-ra emango du, malgutasunez ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko eginki-zunak ere izateko. 298.000€ inguruko inbertsioa egingo da, eta aurreikusten da udaren osterako erabilgarri egongo dela.

Kirol-portua HUB hori sortzeko ko-kaleku gisa hautatzea bermatzen dute proiektu berritzaileak modu aplika-

Udalak izapideak hasi ditu bere hiri-bilbe ia osoan zirkulazio-abiaduraren muga 30 km/h-koan ezartzeko. Pan-demiaren ondorioz, oinezkoentza-ko, txirrindularientzako eta, oro har, MPIentzako (Mugikortasun Pertsona-leko Ibilgailuak) espazioak handitzeko dagoen premia larriak eragin du arlo horretan erabakiak azkarrago hartu behar izatea, gure hiri-ingurunean mu-gikortasun-ohiturak aldatzea sustatze-ko. Hori dela eta, udal talde politikoen artean ahalik eta adostasun handiena lortzea proposatzen da, horietako ba-tzuek dagoeneko aurkeztu baitituzte gaiaren inguruko proposamenak. Hori dela eta, elkarrizketa sorta bat ireki-ko du akordio bat lortzen saiatzeko. Neurri horren bidez -gaur egun, hiriko bide-zati batzuetan indarrean dago-, bizikleta-mugikortasunari bultzada berezia eman nahi zaio, udalerriko bi-zikleta-bideak seguruagoak egin nahi dira eta bizikleta-aparkalekuen sarea handitu nahi da, azken helmugak kon-tuan hartuta (hondartzak, kirol-, kul-tura- eta hezkuntza-ekipamenduak, herri-administrazioaren eraikinak, bulegoak eta merkataritza-guneak, metro-geltokiak, etab.). Horrela, pen-tsamolde aldaketa bizkortu nahi da, autoa hiri barruko ibilbideetarako

Datorren astelehenean, maiatzak 25, Getxoko TAO zerbitzuak bere ohiko or-dutegia berreskuratuko du, udalerrian mugikortasuna bermatzeko. Ordute-gia honako hau izango da: astelehene-tik ostiralera 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:30etik 14:00etara.Segurtasun eta higiene neurriak zo-rrozteko, udalak App ofiziala (elpar-king) erabiltzea gomendatzen du, eta ahal den neurrian, txartela erabiltzea ordaintzeko.TAO zerbitzuaren bulegoa Areetako Ibaigane kalean dago (Metro eraikina) eta telefono zenbakia 647 35 14 12 da.

Aiboako Garbigune zentraleko instala-zioak erabiltzaile partikularrek erabil ditzakete berriro. Hala erabaki du Gar-bikerrek, haren kudeaketaz arduratzen den Foru Aldundiko enpresa publikoak, bere erabilera mugatu zuena pasa den martxoaren 17an, osasun alertaren bal-dintzak betetzeko. Bizkaiko 23 Garbigu-neetatik, lurraldeko bederatzi zentralak bakarrik egon dira zabalik, horien artean Getxokoa, baina gremioek hondakinak eta obra-hondakinak bertan uzten segi-tu ahal izateko bakarrik. Joan den aste-lehenetik, zabalik daude astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegian, 09:00etatik 13:25era eta 15:30etik 18:00etara. Ekainaren erdian asteburuko zerbitzua ere berriro martxan jartzea aurreikusten da.

Udalak 93.680€ banatu ditu udalerriko 884 familiaren artean, diru-laguntza gisa 2019/2020ko ikasturtean, seme-alaben hezkuntzako gastu orokorreta-rako. Elkarbizitza unitateak gehienez 250€ jaso ditu gehienez (60€ seme-ala-ba bakoitzeko Haur eta Lehen Hez-kuntzetan, eta 100€ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan). Udalak 467 familiari diru-laguntza ukatu die oi-narrien hainbat baldintza ez bete-tzeagatik, eta beste lauri ezartzen den dokumentazioa edota baimena ez aur-kezteagatik. Laguntza jasoko duten familien zerrenda ikusgai dago udal webgunean.

Adinekoen zentroetan jarduerak berriro martxan jartzeko dataren inguruan dagoen ziurgabetasu-na dela eta, Udala aztertzen ari da nahi duten pertsonek beren elkar-teetako egoitzetara (Ibar Nagusien Etxea, AJANE eta Urte Alaiak) era kontrolatuan, ziurrenera, deseskala-daren bigarren fasean sartzea ahal-bidetzea, osasun baldintzek hori baimentzen badute. Helburua izan-go da objektu eta tresna pertsonalak

Udaleko Bozeramaleen Batzordeak maiatzaren 17an ospatzen den LGT-BIFOBIAren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen institu-zional bat onartu zuen aurreko as-tean, EAJ-PNV, PP eta PSE alderdien aldeko botoekin, EH Bilduren kon-trakoarekin eta Elkarrekin Podemos taldearen abstentzioarekin.

Adierazpenean “gizarte inklusiboa al-darrikatu nahi da, gizarte zaintzaile eta

tuan garatzeko dituen ezohiko baldin-tzek eta lehendik dagoen nautika-ko-munitatearekin interakzioan aritzeko aukerek ere, eta, aldi berean, portuaren eta hiriaren arteko erabileren interak-zioaren onurak izanik. Espazio hori sektoreari lotutako enpresak instalatze-ko nazioarteko ikuspegia duen errefe-

rentea izatea nahi da, eta bertan tokiko enpresak eta pertsona ekintzaileak, mi-kroenpresak eta startup-ak sustatzea … HUB bat, berrikuntza-zentro bat eta enplegua eta inbertsioa sortu, erakarri eta atxikitzen dituzten puntako enpre-sen poloa.

da harrapaketa batean hiltzeko arris-kua bost eta zortzi aldiz murrizten dela oinezkoen talka-abiadura 50 km/h-tik 30 km/h-ra igarotzen denean. Gainera, orduko 30 kilometroko muga izateak ibilgailuek sortzen dituzten karbono dioxidoaren eta partikula esekien emisioak murrizten laguntzen du, energia aurrezten du erregai-kon-tsumoa murriztean eta gidatzeko ohi-turak aldatzen laguntzen du.

Hiri-bilbean abiadura 30 km/h-ra mu-gatzeko urrats hori Getxoko 2017-2030 Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Pla-nean jasota dago, aurten ezartzeko.

ahaztuta, batez ere ibilbide laburrene-tarako.

Horregatik guztiagatik, Udalak bizi-kleta publikoen sistema indartuko du, bizikleta guztiak elektrikoak izateko aukera baloratuz; hezkuntza- eta sen-tsibilizazio-kanpaina berriak egingo ditu, eta udal-araudia errealitate berri-ra egokituko du, beste administrazio eskudun batzuek izapidetzen ari diren araudi berriak eskuratu ondoren.

Gaiari buruz egindako azterlanek jaso-tzen duten bezala, hirietan 30 km/h-ko muga ezartzeko segurtasun-arrazoia

berreskuratu ahal izatea, horiekin etxean jarduerekin jarraitu ahal iza-te aldera. Material horiek tailerretan erabiltzen dituzten elementuak dira (pintura, jostura, larrua, patchwork--a...).

Unea heltzen denean, udalak behar diren osasun-babeseko eta kontrol neurriak eskainiko dizkie hiru el-karteei, kutsatzeko arriskua saihes-teko.

proaktiboa, LGTBI kolektiboak oraindik aurre egin behar dien diskriminazio pla-noen aurkako borrokan eta eskubideak lortzearen alde ahaleginak batuko ditue-na. Era berean, gure hiria, aniztasune-tik, bizikidetzaren bermatzaile izatea nahi dugu, hizpide dugun eremuan uler-tu beharrekoa, baina, bistan denez, baita osotasunean ere…”

Testu osoa: https://bit.ly/2AC2MY9

Pandemiak bizkortu egin du eremu horiek ezartzeko beharra

Kultur Etxearen eta Muxikebarriren programazioa bertan behera ekainean

Aintzatespena bi irakurle handirentzat: América Arias eta José Ramón Aretxabaleta

“Ase bertsoz” telematikoa

Kultur Etxeak Muxikebarrin ekainean aurreikusita zegoen programazioa bertan behera utzi du, eta baita barru-koetan eta kalean antolatzen dituen ekitaldi guztiak ere. Lehenengo kasu-ko ekitaldiak dira Lur haur antzerkia, Getxotar Abesbatzen Eguna, Getxo Txiki Kanta, Getxotar Dantza Eguna, Kiko Venenoren kontzertua, Ocaña antzerkia eta Sorotan Bele & Musika-liaren kontzertua. Kultur Etxeak data berriak jarri ditu ikuskizun batzuen-tzat eta, ahal den neurrian eta egoe-rak ahalbidetzen badu, gauza berbera egingo du gainontzekoekin.Kultur Etxearen ekitaldiei dagokie-nez, udal liburutegienak (online bi-dezko saioak, mailegu digitalak eli-burutegia plataforman izan ezik), erakusketak, Emakumeak eszenan antzerki-zikloa, Dantza Plaza, hitzal-

América Arias (91 urte) eta José Ramón Aretxabaleta (78 urte) getxota-rrak dira Eusko Jaurlaritzaren Liburu-tegi Zerbitzuaren urteko aldizkarian jasotako artikuluetako baten protago-nistak. Algortako Villamonteko libu-rutegiko erabiltzaileak dira, liburuak eta irakurketa maite dituztenak, eta Getxoko ekipamenduko arduradunek elkarrizketatu zituzten.Américak duela urte asko ezagutu zuen Algortako liburutegia, Kultur Aretora eskulanak egitera joan zen egun batean, eta Jose Ramonek, be-rriz, Urgull kalean lekututa zegoene-tik bisitatzen du. “Egun batean sartu nintzen”, dio Jose Ramonek, “eta horrez geroztik ez diot etortzeari utzi. Niretzat paradisua da: liburuak hartu, itzuli, be-rrirakurri... ahal izatea”. Bere zaletasu-na hain da handia, etxea, trastelekua eta garajea liburuz beteta dituela.Américarentzat irakurketa oso atse-gina da. Gainera, duela 20 bat urtez geroztik Literaturako klaseetara joa-ten da liburutegira. “Txikia zarenean ez duzu irakurtzen, irakurtzen duzuna bizi duzu”, azpimarratu du Américak. “Li-buru batzuk bizi izaten dituzu eta horiek

ALBE Algortako Bertsolari Esko-lak eta Azebarri Kultur elkarteak, udalaren laguntzarekin, Ase Bertsoz saioa antolatu dute datorren ostegu-nerako, maiatzak 28, Maiatzean sar-tu ordukoxe, gu ondinokarren bertso gose! izenarekin, 20:00etatik aurrera. Hilean behingo bertso-otordua saio telematikoa izango da, jitsi plata-formaren bitartez. Bertan bertso pa-perak, bat-bateko bertsoak… izango dira bertsolarientzat eta bertsoza-leentzat. Ekimenean parte hartu nahi duten pertsona interesatuek izena eman beharko dute maiatzaren 27rako, 605704385 (ALBE) edo 688652917 (Azebarri) telefono zenbakietara dei-tuz, edo [email protected] / [email protected] posta elektroni-koetara mezu bat bidaliz.

ikaragarriak dira; bitxia da nola heltzen diozun horiek irakurtzeari. Beste batzuek, ordea, ez dizute larrua zeharkatzen”.Bai Américari bai Jose Ramoni, Ge-txoko liburutegiek (beraien ustetan, zerbitzu ona eta langileen kalitate

profesionala eta gizatiarrarekin), bes-te irakurketa batzuk erakutsi dizkiete, beste autore batzuk, beste estilo ba-tzuk... Liburu bat gomendatu beharko balute, Américak Jesus Carrascoren Intemperie izenburukoa, Edith Whar-

tonen La solterona edo Hyeonseo Lee-ren La chica de los siete nombres aipatu-ko lituzke. Jose Ramoni kosta egiten zaio erabakitzea, baina asko gustatzen zaizkio Dickens, Walter Scott eta erru-siar idazle klasikoak.

Egizu elkarteak, udalaren laguntzarekin, antolatzen duen ekimenenaren 9.edizioan 70 bat lagu-nek hartu dute parte, bideokonferentziaren bidez, joan den maiatzaren 14an, ostegunean, giro lasaian euskara ikasten ari denari mintzatzeko aukera emateko, eta aldi berean, euskararen erabilera indartuz eta sareetara ateraz. Goizeko saioan, bederatzi talde osatu ziren, getxoztar, leioaztar eta inguruko euskaldunek osatutakoak, dinamizatzaileen gidaritzapean, konfinamen-duaz, loteriaz eta Euskaraldiaz mintzatzeko. Arratsaldeko saioan hainbat gonbidatu berezi izan ziren, tartean, Chicago, Danimarka eta Irlanda herrialdetako lagun bana, eta Bergarako lagun batzuk, 10 taldetan banatuta.

70 lagun Berbodromoa Etxetik ekimeneanGETXOPHOTO Jaialdiak (irailaren 3tik 27ra) getxotarrak gonbidatzen ditu konfinamenduan izan-dako topaketa digitalen (Skype, Zoom, Facetime…) pantallazoak bidaltzera, horiekin instalazio handi bat egiteko. Une alaiak, dibertigarriak, kezkak, pijaman, telelana egiten….une horiek guztiek pantaila partekatu izeneko argazki muntaiaren parte izango dira. 30 irudi aukeratuko dira eta Algortako Urgull kalean dagoen udal eraikin bateko leihoan egongo dira, getxotarrekin partekatutako pantaila handi bat sortuz. Jasotako pantallazo guztiak bideo batean editatuko dira. Irudiak ekainaren 15era arte bidali ahal izango dira [email protected]. helbidera. Izenematea www.getxophoto.com webgunean egin behar da.

Instalazio parte-hartzailea GETXOPHOTON

diak eta beste ekitaldiak, Bigarren Es-kuko Liburu Azoka Solidarioa, Kale Antzerkia Bultzatuz zikloa eta Eskola Antzerkiaren Jardunaldiak. Ahal den kasuetan, ekitaldiak beste data ba-tzuetan egitea aztertuko da. Gainera, agintari eskudunak alarma

egoera dela eta ezarritako neurriak jarraituz, Getxoko Kultur Etxeak berezentro guztiak itxita mantenduko ditu eta horietan eskaintzen diren zerbitzuak bertan behera geratu dira abisua eman arte. Zentroak honako hauek dira: Algortako eta Romoko Kultur Etxeak, udal liburutegiak ([email protected] eta [email protected] emailetara zuzendu behar da) eta udal euskaltegia.Kultur Etxe eta liburutegietako langi-le batzuk bere lanpostuetara mailaka itzultzen eta gauzak egokitzen hasi ziren aurreko astean, egoerak ahal-bidetzen duenean zabaldu ahal iza-teko. Ordura arte, publikoari arreta telefonoz eskainiko zaio (8:00etatik 13.00etara) eta e-mailez ([email protected]), astelehenetik ostiralera.

Udal talde politikoen iritziaGETXO, MERKATARITZA ERANTZUKIDEA

Getxoko merkataritza-sektorea, pertso-na autonomoek eta mikroenpresek gure herrian eta gure herritik ematen dituzten zerbitzu profesionalak, edo osasun-se-gurtasuneko arauak betez ireki dituzten ostalaritza-establezimenduak dira esker-tzen dugun gizarte-erantzunkidetasuna-ren adibiderik argiena.Osasunarekiko erantzunkidetasuna eta leialtasuna. Euren eta establezimendueta-ra joaten diren pertsonen osasuna berma-tzeko beharrezkoak diren neurri guztiak kontuan hartuta ireki dituzten saltokiak. Edukiera askoz mugatuagoekin lan egin behar izan dute eta, are gehiago, desin-fekzioa eta beharrezko osasun-arauak bermatuko dituen materialean inbertitu behar izan dute, COVID19 bezalako pan-demia baten aurrean.Erantzunkidetasuna eta leialtasuna, ha-laber, Getxoko kaleko zerbitzu profesio-naletan eta aurreratuetan; izan ere, ge-txoztarrok eskatzen ditugun zerbitzuak eremu guztietatik artatzen eta lantzen dituzten profesional asko dira.Ostalaritza-establezimenduen konpro-misoa eta leialtasuna; izan ere, birus ho-nen aurrean gure osasunerako bermerik handiena bilatzen duen araudiari jarrai-

ki, euren terrazak mahai eta distantzia egokiekin jarri dituzte, gizarte mailan elkartzeko eta sektore hori bultzatzeko. Dagoeneko lanean ari diren ostalaritzako profesionalak, eta baldintzak onuraga-rriagoak edo abantailatsuagoak direnean lanean hasiko diren beste profesional ba-tzuk.Getxoko merkataritzaren, ostalaritza-ren, zerbitzu profesionalen eta auto-

nomoen konpromisoa eta leialtasuna, 1.500.000 € baitituzte udalaren lagun-tzetan. Laguntza ekonomikoak, itxi behar izan dutenentzat eta enplegatuak mantentzen direla bermatzen dutenen-tzat. Etengabeko aholkularitza Getxo-landik gure udalerriko ehun ekonomi-ko guztiari. Getxoko merkataritza- eta enpresa-elkarteei maskarak, hidrogela edo babes-pantailak ematea, saltokien,

zerbitzuen eta Getxoko saltokien osa-suna bermatzeko. GetxoAkatibatu be-zalako programak, bezeroen eta mer-kataritzaren arteko harremanik onena bilatzeko eraldatzen direnak.Erantzunkidetasuna eta leialtasuna “deseskalada” deitutakoaren hasieran, ostalaritza eta jatetxeak babesteko, Ge-txon ere garrantzitsuak baitira. Terrazak, mahaien % 50 beteta, gorantz biribil dai-tezke bakoitiak badira edo 2 metroko dis-tantzia soziala betetzeko lekua badute. Edo azalera handitu dezakete baimena eskatuz gero eta marjina posibleetan sar-tzen badira. Terraza horietan udalak ez ditu tasak kobratu itxita egon behar izan duten bitartean.Erantzunkidetasuna eta leialtasuna beha-rrezkoak eta garrantzitsuak dira edozein gizarte-egoeratan aurrera egiteko eta, are gehiago, gertatzen ari dena bezalako egoera baten, non pertsonak eta osasuna funtsezko elementua diren, bai eta jar-duera mantentzearekin bidezko oreka ere, gizarte aurreratua izateko aukera ematen diguna. Getxoko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzu profesionalek, gure herriko autonomoek, behar gaituz-te. Lortuko Dugu!

Euskadiko zerga eta tasa altuenekin eta udalean diruzaintzako 14 milioiko gerakinarekin, gure bizilagunei, mer-kataritzari eta ostalaritzari laguntzeko garaia da. Hona hemen gure propo-samenetako batzuk: itxita egon diren establezimenduei zaborraren, estolde-riaren edo terrazen tasak ez kobratzea eta datozen 6 hilabeteetan %50eko hobaria eskaintzea, establezimendu

bakoitzarentzat 3.000 euroko txeke bat, itzuli beharrik gabekoa, TAOn 30 minutuz doan aparkatzea tokiko mer-kataritzan erosten dutenentzat, etxez etxe doan banatzeko sistema bat ezar-tzea eta tokiko merkatarien elkarteen-tzako laguntzak handitzea, besteak beste. Gure gainerako proposamenak ikus ditzakezu www.ppgetxo.net #despiertagetxo-n ikus ditzakezu.

Osasun-krisi honen erdian, garrantzi handiko erabaki politikoak hurbilta-sunez eta erantzukizunez hartu behar dira. Horregatik, ez dugu ulertzen zergatik ez duen Udal Gobernuak gainerako alderdiekin elkarlanik bila-tzen, eta are gutxiago herritarrekin, al-derantziz baizik. Joan den astean, Ro-moko gazteekin hitz egin beharrean, polizia eta Ertzaintza bidali zituzten Gaztetxea setiatzeko, inolako arra-

zoirik gabe. Leihoak eta atea ere estali zituzten. Gazteek Udalarekin koor-dinatuta garbitzera sartzeko asmoa adierazi zutelako bakarrik. Eta gauza bera gertatzen da Areetan ere, auzo horretan ehunka bizilagun oraindik ere itxaroten daudelako alkateak azal dezan zergatik erabaki duen tanatorio bat une eta leku desegokienean jar-tzea. Erdiguneko bizitzak errealitate bat izan beharko luke /T: 944660290.

Egun hauetan egutegian nabarmen-tzea komeni diren bi data ospatzen ditugu: 17M, Homofobiaren, Trans-fobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta 21M, Elka-rrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna. Biek urtero gogorarazten digute gi-zarte desorekatuetan bizi garela, non jatorri kulturala, orientazioa edo identitate sexuala oraindik ere per-tsonen aurkako indarkeria justifika-tzeko arrazoi diren. Gaur egun ere indarkeria-mota oso larriak bizi di-tugu, eta eraso egiten dute, baita bizi-tzaren beraren aurka ere. Indarkeria

mota larri horiek legitimatu egiten dira, eta gure kaleetan ere egunero egiten diren beste indarkeria sotilago batzuetan sostengatzen dira. PSE-EEk Getxo are hobea lortu nahi du, Aniztasuna gure udalerriarentzat abantaila gisa aitortuz. Horrega-tik, lanean jarraituko dugu, gizarte-kolektiboen eskutik, intolerantzia kaleetatik kanporatzeko, gure bizi-kidetzaren parte izan ez dadin, beha-rrezkoak diren baliabide publiko guztiekin; izan ere, hiria eraikitzeak herritar kohesionatuak behar ditu, aukera-berdintasuna gure errealita-tea izan dadin.

Aurreko Getxoberrian komentatzen genuen bezala, azken asteetan EH Bil-dutik hamaika proposamen helarazi dizkiogu Udal Gobernuari, hainbat arlotan: diru-laguntza sozialak, ko-mertzioa, etxebizitza, mugikortasuna, kultura... Gure asmoa honakoa izan da hasieratik: alderdikeriak albo batera utzi eta denon artean krisiari konpon-bideak bilatzea.Zoritxarrez, EAJk eta PSEk ez dute ja-rrera berbera izan. Guk eskua luzatu, eta eurek egurra banatzen erantzun digute. Guri, eta baita Itzubaltzeta gaz-tetxeari ere. Udalak orain arte hartu dituen erabaki guztiak berandu heldu dira. Presa kasu bakar batean izan dute: Itzubaltzeta gaztetxea gauez eta azpijo-koekin desalojatzeko.Gaztetxearen kasuak argi islatzen du zein den EAJ eta PSEren jokatzeko

modua. Gaztetxea maiatzaren 11n de-salojatu zuten. Arratsalde horretan ber-tan, alderdi politiko bakoitzeko ordez-kari bana bilduta geunden. Alkateak bertan esan zigun “ez zutela gaztetxeko kideekin harremanetan jartzeko auke-rarik”. Baina arrasti horretan bertan, udal ordezkariak gaztetxeko kideekin batzen ari ziren. Eta bilera gauzatzen ari zen bitartean, gaztetxea hormatzen hasi ziren. Eta Romo poliziaz betetzen. Eta hori guztia berrogeialdiaz baliatuta.Hori izan da EAJ eta PSEren lehenta-sun nagusia. Beste ekimen batzuetara esfortzua bideratu beharrean (Getxo-bono bat sortu merkatari txikiak lagun-tzeko, etxebizitza ordaintzeko laguntza duinak, herriko artistekin online egita-raua, peatonalizazioak...) garrantzitsua-goa iruditu zaie gaztetxea desalojatzea. Lehentasun kontua baino ez da.

EAJ-PSEREN LEHENTASUN BAKARRA GAZ-TETXEA DESALOJATZEA IZAN DA

GETXOK GEHIAGO EGIN DEZAKE ETA EGIN BEHAR DU

BIZITZA ETA JENDEA ERDIGUNEAN, BENETAN

HIRIA ERAIKIZ