MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a....

17
MAILAKETA-PROBA Izen-abizenak: Aurrematrikula zenbakia: Egingo duen maila:

Transcript of MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a....

Page 1: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

MAILAKETA-PROBA

Izen-abizenak: Aurrematrikula zenbakia: Egingo duen maila:

Page 2: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

ENTZUMENA 1.TESTUA

Donostiako esoterismoaren eta terapia naturalen gaineko jardunaldietan hartu du parte Mikel Lizarralde mediumak. Berarekin eta Ilargia-rekin arituko dira hizketan Euskadi Irratiko kazetariak. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean, erantzun zuzena aukeratu. 0 zenbakia adibidea da. Adibidea: 0.- Mikel Lizarraldek bere medium titulua…

a. Donostiako Zientzia Intuitibo eta Terapeutikoen Institutuan lortu zuen. b. Telebistako saio ospetsuetara joanda lortu zuen. c. Nazioarteko eskola batean lortu zuen.

1.- Mikelen ustez, zer ekarri du Anne Germain-ek bere lanbidera? a. Bezero gehiago. b. Seriotasuna eta errekonozimendua. c. Jainkoari eskerrak, martxa gehiago.

2.- Egunotan zer egingo du Mikel Lizarraldek? a. Bi hitzaldi-tailer eman eta zuzeneko bidentzia bat eginen du. b. Lan serioa eta profesionala. c. Bisitariak harira eraman.

3.- Normalean, hitzaldiak ematen dituztenean… a. Igarlea izatea show-arekin dagoela lotuta erakusten dute. b. Bizitzaren ondorengo bizitzaz aritzen dira, besteak beste. c. Parte hartzaileei errealitatea eta komunikazioa zer diren erakusten die. 4.- Nola lortzen dute hori? a. Istorio inpaktanteak kontatuz.

b. Espirituen mezuak emanez. c. Etorkizunari buruzko berriak eta abar adieraziz. 5.- Tarot kartak irakurtzeaz gain, zer gehiago egiten du Ilargia-k? a. Kirologia, eskuen lineak irakurtzen ditu. b. Maitasunean diruak duen garrantzia bezeroei azaltzen die. c. Langabetuak mahai inguruan biltzen ditu. 6.- Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik igarle eta tarotisten artean? a. Bai, igarkizunak egiteko tarotistek instrumentu bat erabiltzen dute, ezinbestez. b. Bai, benetako igarleak ez du ezer behar etorkizuna asmatzeko. c. Bai, igarleek eskuko marrak baino ez dituzte irakurtzen. 8.- Bezeroari albiste txarren edo latzen bat eman behar diotenean, nola jokatzen dute? a. Beste barik, ikusten dutena esaten diote. b. Esateko modua zaintzen dute. c. Eurentzat gordetzen dute, profesionalak baitira.

Page 3: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

ENTZUMENA 2.TESTUA

Ur-bilatzaile bat kontratatu dute Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian (Lakuan), bere lana egin dezan. Euskadi Irratiko kazetariak horren berri ematen du. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Entzuten duzun bitartean, erantzun zuzena aukeratu. 0 zenbakia adibidea da. Adibidea: 0.- Zergatik egin dio galdera Alderdi Jeltzaleko diputatu batek Osasun sailburuari?

a. Lakuako bulego batzuetan mahaiak eta bertako trasteriak mugitu dituztelako. b. Lakuako bulego batzuetan itoginak agertu direlako c. Lakuako bulego batzuetan mahori estiloko diseinu berriak jarri nahi dituztelako.

1.- Bulego horietan noren bisita izan dute? a. Felix Bengoa Osasun sailburuarena. b. Fatima Ansotegi Alderdi Jeltzaleko diputatuarena. c. Zahori edo ur-bilatzaile batena.

2.- Zein da arazoa? a. Bulego horietako funtzionarioek, erreumaren ondorioz, baja gehiegi hartzen omen dute. b. Bulego horietako zenbait funtzionario minbiziz gaixotu dira. c. Lakuako bosgarren solairuan dagoen Industria Sailak bulego horiek kutsatu ditu.

3.- Aztia edo zahoria zerez baliatu da bere ikerketa egiteko? a. Eremu elektro-magnetikoak harrapatzeko tramankulu batez. b. Bere buru-ahalmenaz. c. Pendulu batez. 4.- Egindako aldaketak zenbateko kostua izan du? a. Nahiz eta,batzuen ustez,dirurik apenas gastatu den, zerbait kostatu da aldaketa.

b. Funtzionarioak isolatuta geratu direnez, sos piloa gastatu dute. c. Altzariak baino ez dira mugitu; beraz, ez da sosik xahutu. 5.- Lakuako medikuek zer esan dute arazo honetaz? a. Hiru hamarkada pasatu direla Lakuako egoitza egin zenetik. b. Azken hiru hamarkadetan ez dela funtzionario gazterik gaixotu. c. Minbizi kasuak funtzionarioen adinarekin daudela lotuta. 6.- Zer geratu da kontu honetan argitzeke? a. Yoko Ono zergatik den guztiaren errudun. b. Ur-bilatzaileari nork ordaindu zion. c. Erretzaileen hautsontziak egunero garbitzen ote dituzten.

Page 4: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

Irakurri beheko testua eta aukeratu erantzun zuzena. Oporretan edo Astegun buruzuri batean aurkitu nuen kalean mutila. Aspaldiko laguna zen, urteak ziren elkar ikusten ez genuela.

Banekien bera lantegi batean hasi zela lanean gu gazte ginelarik, gutariko aurrenetakoa izan zen ikasketak bukatu

eta lanpostua lortzen. Horrexegatik harritu ninduen hura kalean ikusteak laneko orduetan erosketak egiten.

Lagunak argitu zidan badirela hilabete batzuk ostiraletan lan egiten ez dutena, astean lau egun baino ez dutela lan

egiten fabrikan. Oporrak egoera ekonomikoak bultzatuta hartu behar izan dituzte. «Etxerik egiten ez denez,

sukalderik ere ez da muntatzen, eta gure lantegian sukalderako plakak egiten ditugu. Eskaririk ez dagoenez, ezin

dugu lanik egin». Arduratuta zegoen laguna, baina, hala ere, gauzak alde onetik ikusten ahalegintzen zen.

«Mesanotxean pilatuta ditudan liburuak irakurtzeko astia dut orain».

Laguna agurtu eta etxerako bidean Marxen utopia hartaz gogoratu nintzen. Marxek uste zuen noizbait gizakiak

aisialdia baino ez duela izango, lanik egingo ez den garaia iritsiko dela goiz edo berandu. Dena den, ez dut uste

egoera ekonomiko okerrak bultzatutako derrigorrezko aisialdi honetaz ari zenik.

Kirmen Uribe, Berria egunkaria

Adibidea:

0. Norekin egin du topo idazleak?

a. Ikaskide batekin. b. Familiako batekin.

c. Auzoko batekin.

B2 Irakurmena

Page 5: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

1. Zergatik harritu da idazlea mutila kalean ikustean?

a. Astean zehar han ikustea ez zuelako espero. b. Erosketak egiten ez zuelako inoiz ikusi. c. Lanean hasi berria zelako.

2. Zergatik hartu ditu oporrak?

a. Atsedena behar zuelako. b. Lan asko egin dutelako aurretik. c. Laneko egoera ez delako ona.

3. Nola sentitzen da laguna?

a. Erabat etsita dago. b. Kezkatua, baina baikor. c. Pozik, beti bezala.

4. Zer zioen Marxen utopiak?

a. Aisialdia behar-beharrezkoa dugula. b. Gizakiak beti lana egin beharko zuela. c. Lanik ez genuela egin beharko.

5. Gizakiak beti lana egin beharko zuela.

a. Derrigorrezko aisialdiak beharrezkoak direla esan nahi digu. b. Egoera ekonomiko kezkagarri baten ondorioak azaltzen ditu. c. Egoera ekonomikoaren aurrean etsipena erakusten du.

Page 6: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

Aukeratu erantzunik egokiena:

1. Edurne, eramango al dituzu paper hauek ..............

a. idazkariari? b. idazkarira? c. idazkaritzara?

2. Interes zientifikoa ................ , interes publikoa ere badute ikerketa-lanek.

a. baino b. ez ezik c. ezik

3. Ez duzue aintzakotzat hartzen nik esandakoa. Hau da:

a. Ez duzue entzuten. b. Ez duzue kontuan hartzen. c. Ez duzue sinisten.

4. Ez zen oroitzen, nonbait, gertatutakoaz. Alegia:

a. Bazekien nonbait gertatu zela, baina ez zehazki non. b. Itxura denez, ez zen gogoratzen zer gertatu zen. c. Oroimena galduta ibili omen zen.

5. Bazkalorduan ere laneko gorabeherez ................ beti.

a. deritzo b. dihardu c. dirau

B2 Gramatika-testa

Page 7: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

6. Eraman ................ fotokopia hauek Andoniri, zain dago eta!

a. diezazkiozun b. iezazkiozu c. itzazu

7. Bere kabuz hasi da berriro frantsesa ikasten. Zer adierazten du azpimarratutakoak?

a. Beldurrez. b. Inoren laguntzarik gabe. c. Pozez gainezka.

8. Gazteek ez diote euren buruari baino begiratzen. Oso ................. dira.

a. berekoiak b. burutsuak c. lotsatiak

9. Ahaleginak egin baditugu ere, ez dugu ezer lortu. Hau da:

a. Ahaleginak egin ditugunez gero, ez dugu ezer lortu. b. Ez dugu ezer lortu, ahaleginak egin ditugun arren. c. Ez dugu ezer lortu, ahaleginak egin ditugunetik.

10. ......................... ez da horrelako eguraldi aldaketarik ikusi.

a. Historian zehar b. Historiaren zehar c. Historiari zehar

Page 8: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

11. Euri-zaparraden ondorioz, ................ izan dira Levante aldean, eta herri asko argirik gabe geratu dira.

a. lehorteak b. uholdeak c. urtegiak

12. Ipar Euskal Herriko ................ bultzatzen dute lan hori.

a. hainbat sektore b. hainbat sektoreek c. hainbat sektorek

13. Esaten dutenez, sorginak deabruak hartutako emakumeak ziren. Hau da:

a. Sorginak deabruak hartutako emakumeak omen ziren. b. Sorginak deabruak hartutako emakumeak ote ziren. c. Sorginak deabruak zein hartutako emakumeak ziren.

14. Oso ondo ................... lana gaur bertan amaitzea.

a. dagokigu b. deritzogu c. legoke

15. Ziri galanta sartu digu denoi! Hots:

a. Animuak eman dizkigula. b. Damutu egin zaigula. c. Engainatu egin gaituela.

Page 9: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

16. Ez dakit zer egin diru gehiago .................. .

a. aurrezteko b. islatzeko c. landatzeko

17. Lehen 20 urterekin ezkontzen ziren, eta gaur egun, ................. , 30ekin, goiz jota.

a. baizik b. berriz c. halere

18. Zein hasiera emango zenioke eskutitzari?

a. Jaun/andre zuzendaria: b. Zuzendari jauna/andrea: c. Zuzendaria jauna/andrea:

19. Luzaroan lo egin ezinik ................. , komeni da espezialista batengana jotzea.

a. egon arren b. egon ezik c. egonez gero

20. Erakunde horretakoak oso langileak dira, beti ari dira .................... lanean.

a. buru-belarri b. buruz behera c. hitzetik hortzera

Page 10: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

21. Besterik gabe, laster zure berri ........................ , adeitasunez agurtzen zaitut.

a. izan dezadan b. izan dudanez c. izango dudalakoan

22. Lankideekin al zoaz oporretara? Aukeratu erantzun egokia.

a. Lankideekin? Ezta ametsetan. b. Lankideekin? Ezta pentsatu ere. c. Lankideekin? Zoratuta nagoela.

23. Ariketa fisikoa egitea ........................ garrantzitsua da behar ......................... lo egitea.

a. beste / hainbat b. bezain / adina c. bezala / bezain

24. Eskuak garbitzea neurri egokia da infekzioei ...................... .

a. aurre egiteko b. aurrean jartzeko c. aurrezteko

25. Produktu horrek ingurumenean izan ................... eragina ikertzeko dago oraindik.

a. daitekeen b. lezakeen c. lukeen

Page 11: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

26. Atzo ere ........................ jota oheratu ginen.

a. hamabi b. hamabiak c. hamabietan

27. Ez da komenigarria seme-alabei ............................ erabakiak gurasoek hartzea.

a. dagozkien b. diharduten c. diruditen

28. Zure portaerak zeharo ............................. , ez bainuen holakorik espero.

a. haserrearazi ninduen b. haserrearazi zidan c. haserrearazi zintudan

29. Kirola egin ondoren, .......................... bukatzen du beti.

a. bekokia zimurtuta b. izerdi patsetan c. zur eta lur

30. Udalak baditu gela batzuk holako erakundeei uzten ............... .

a. dizkiela b. dizkienak c. zaienak

Page 12: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

Herriko aldizkarian aste honetako iritzi-artikulua idaztea tokatu zaizu. Gaia honako hau da: ZER EGIN ORAINDIK ESKOLAN HASI EZ DIREN HAUR TXIKIEKIN? Iritzia emateko, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu: - Lan egiten duten gurasoen arazoa - Zer egin haurrekin: etxean zaindu ala haurtzaindegi batera bidali? - Nori eskatu laguntza: aitona-amonei ala ezezagun bati? - Erakundeen papera (diru-laguntzak, bi urteko gelak...) - Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak

Gogoratu gutxieneko hitz- kopurua bete behar duzula (200 hitz).

B2 Idazmena

Page 13: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

_____________________________________________________________________

Page 14: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

Page 15: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik
Page 16: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

Ikaslea

Izena:

Abizenak:

Telefonoa:

B2 Entzumena – 1.testua 0. C 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8.

B2 Entzumena – 2.testua 0. C 1. 2. 3. 4. 5. 6.

B2 Irakurmena – 1.testua 0. A 1. 2. 3. 4. 5.

B2 Gramatika-testa 1. 2. 3. 4. 5.

6. 7. 8. 9. 10.

11. 12. 13. 14. 15.

16. 17. 18. 19. 20.

21. 22. 23. 24. 25.

26. 27. 28. 29. 30.

ERANTZUN-ORRIA

Page 17: MAILAKETA-PROBA€¦ · Ilargia-ri zeri buruz galdetzen diote gehien azken aldi honetan? a. Krisiari buruz. b. Diruari buruz. c. Maitasunari eta lanari buruz. 7.- Ba al dago ezberdintasunik

IRAKASLEAK BETETZEKOA

Ebaluazio diagnostikoa

Entzumena Irakurmena Idazmena Ahozkoa

A B I A P U N T U A

Trebetasun hartzaileak Trebetasun ekoizleak