Mailope 216 uztaila

32
ELKARRI MOKOKA: Kolaboratzaile berria EKINAREN EKINEZ: KUNAP KULTURA: Dantzari Eguna HERRIAK EMANA: Baraibar KIROLA: Pilotakadaz pilotakada ERREPORTAJEA: Erreferentzia zentroa 216. zkia. - 2014ko uztaila Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria Bira ta bira Sanpedroak pasa dira Betelu eta Mugiroko Sanpedroekin hasiera eman diegu beste behin eskualdeko herrietako festei. Aurten festa borobilak izan dituzte, barruan aurtengoak utzitako irudiak. Aitor Irastortza (Azpirotz) Bertso berriak Mailoperi jarriak

description

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria euskaraz

Transcript of Mailope 216 uztaila

Page 1: Mailope 216 uztaila

ELKARRI MOKOKA: Kolaboratzaile berria EKINAREN EKINEZ: KUNAP KULTURA: Dantzari Eguna HERRIAK EMANA: Baraibar KIROLA: Pilotakadaz pilotakada ERREPORTAJEA: Erreferentzia zentroa

216. zkia. - 2014ko uztaila

Ikusi hemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Bira ta bira Sanpedroak

pasa diraBetelu eta Mugiroko Sanpedroekin hasiera eman diegu beste behin eskualdeko herrietako festei. Aurten festa borobilak izan dituzte, barruan aurtengoak utzitako irudiak.

Aitor Irastortza (Azpirotz)Bertso berriak

Mailoperi jarriak

Page 2: Mailope 216 uztaila

- 2 -

MAILOPEtxiki

Oraingoan tximino baten maskara jarri dizuegu margotu eta mozteko. Jantzi ondoren zuen argazkiak jasotzea gustatuko litzaiguke. Zuen argaz-kiak [email protected] helbidean jasoko ditugu. Animatzen zareten guz-tien artean Mikel Mendibilen Bizi! liburua zozketatuko dugu!

Aurreko alean, Eneko Etxegarai idazlearen Puagg! Liburuan bildu-tako pasarte bat aurkeztu genizuen eta txerri batek besteari esango ziona asmatu behar zenuten. Jasotako proposamenen artean ho-nakoa izan da sariduna: “Puaaagg ze gozatue!!! TxerriPark berriz ere irekita udarekin batera!!”. Hori izan da Lekunberriko Josu Iri-barrenek (6 urte) bidalitako erantzuna eta liburua jasoko du opari. Zorionak!!

Page 3: Mailope 216 uztaila

- 3 -

14 > Gure esku dago 1.300 lagunek parte hartu zuten Gure esku dago ekimeneko 110. kilometroan, Itzan. Gure eskualdetik zazpi autobus joan ziren era-bakitze eskubidearen aldeko giza katera.

16 > Larraungo Eguna Joan den hilean ospatu zen Larraun ibarraren egunean jasotako irudiak bildu ditugu. Aurten Azpirotzen eta Lekunberrin izan dira ekitaldi gehienak.

04> Iritzia08> Luze: Koldo Nuñez Betelu09> Zabal: Iñigo Ulazia

18> Kultura: Dantzari Eguna20> Kultur elkarrizketa: Urko Aristi (Tokikom)21> Lauburua: Gasa hizpide24> Ekinaren ekinez: KUNAP Fisioterapia eta Psikologia Zentroa

10> Jai-batzordeen lana ezagutuzJai-batzordeak urtero 5-10 bilera egiten dituzte urtero euren herri-etako festak antolatzeko. Azpirotz, Gorriti eta Errazkingo festa-ba-tzordeekin izan gara azken urte hauetako balorazioa egin diezaguten.

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adie-razitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Olatz Gonzalez,Eider Iras-tortza, Juan Antonio Garaikoetxea, Esti Gastesi, Mikel Huarte, AEK, Udalbiltza, Aritz Otermin. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal,

kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

26> Kirola: Nafarroako atletismo txapelketa28> Herriek emana: Baraibarko Udala

Page 4: Mailope 216 uztaila

- 4 -

(H)iriTZIAHerritarren garaia da

Uda badator eta honekin batera herriko festak, Beteluko jaiak, Errazkingoak, Uztegikoak eta Atalluko festak, jaiak aprobetxatu nahi ditugu preso, errefuxiatu eta errepresialituen egoeraren be-rri emateko eta elkarteratzeak eginez, bizitzen ari diren bidegabe-keria bukatu dadin exijitu.

Ideologia desberdinetako jendea biltzeko unea da, herri hone-tako gatazka ezin liteke gainditu 600 presoen eskubideak egunero bortxatzen direnean.

Honetarako konponbidea “giza eskubideak, konponbidea eta bakerako lan taldetik” SARE sortu da.

Jende metaketa egiteko asmoz, ideologia desberdineko emaku-me eta gizonak elkar lanetik, gutxiengoak adostu dira lan egiteko; Preso gaixoen kaleratzea, 3/4 edo 2/3 beteak dituztenen kalera-tzea, sakabanaketa eta bakartzearen amaiera.

Ez da inoren kontra jaio, baina bai nolabait ere giza eskubideen urraketa betikotu nahi dutenen aurka.

Denbora gutxi iraungo duen Sare bat dela espero dugu, deial-dia egiten dugu itxaropenari ateak ireki eta sufrimenduari ateak ixteko.

Herritarron garaia da, gure mobilizazioekin eta presioarekin lortuko du.

Araitz eta Beteluko preso, errefuxiatu eta iheslerien aldeko taldea.

Gure esku al dago Mailope?

Gure esku dago! Ekainaren 8an Euskal Herrian gertatu zena izu-garria izan zen! Inork ez du zalantzan jartzen. Aurrekaririk ga-beko ekintza izan zen Euskal Herrian, eta baita gure eskualdean ere: 200dik gora lagun Larraun eta Lekunberritik, beste asko Araitz eta Betelutik, Leitzatik, Aresotik... bideoak, trikipoteoa, hitzaldiak... Nabarmentzekoa gure eskualdean egin zena. Egin, diot, ez zelako egun bakar bateko gertakizun soila izan, aste eta hilabetetako lanaren bitartez lortutako ekintza polita bezain ikusgarria. Polita, katea eskualdeko herritarren artean osatuta zegoelako; eta ikusgarria, ikusteak gure eskualdeak Euskal He-rria osatzen duen katean baduelako tokia!Ahaleginak merezi zuen! Eta ahalegintzea gure eskuetan dago! Mailope aldizkariak ere denon aldetik ahalegin txiki bat egiteko behar gaitu. Mailoperen bazkideen katea oraindik txikia da, eta zenbait puntutan hautsia dago. Katea osatzeko, eskualdeko etxe guztietan sozio bat izatea da helburua, eta orduan katea indar-tsua eta egonkorra izango da!Beraz, osatu dezagun Mailoperen katea! Gure eskuekin! Gure eskutatik sortu zen Mailope aldizkaria gure eskuetan jarraitzea, gure esku dagoelako!

Igor Mitxaus

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi [email protected]

Page 5: Mailope 216 uztaila

- 5 -

mailopeOPORRETAN!

Aurten ere zuen oporretako irudiak jaso nahi genituzke. Hori bai! Ez ahaztu Mailope aldizkaria etxean! Irakurle orok bidali diezaguke bere argazkia, gaztetxo zein heldu. Herrian geldituko zarete? Festaz festa ibiltzeko asmoa du-zue? Bidaiaren bat egingo duzue? Hartu Mailope esku ar-tean eta atera ezazu zure oporretako argazkia!

Parte hartzen duzuen guztien artean Lekunberriko Kantina Tabernak eskainitako pintxo-pote bat zozketatuko dugu. Beraz, animatu eta bidali zure argazkia abuztuaren 22a baino lehen [email protected] helbidera.

Page 6: Mailope 216 uztaila

- 6 -

Bertso berriakMailoperi jarriak

Ikasturte zarrakinbukatu dugu taegin dugun guztiazongi ohartutagutaz, ingurukoezharro sentitutagoza dezagun orainpatxada hartuta

Poztasunez iritsizaigunez uztailaetxean dagoenaatera dadilamauka motzean etajanez fruta piladenoi opa dizuetuda biribila!

Doinua: Orain hasi bihagu

2014KO ARGAZKI RALLY-KO ARGAZKI SARITUA

OHOREZKO AIPAMENA MIKRO-IPUIN LEHIAKETAN

OPORRETARA GOAZ

Aurtengo Maiatza kulturalaren egi-tarauaren barruan egin zen argazki rallyan eskualdeko hainbat eta hainbat argazki aurkeztu ziren. Sariduna ordea, Juana Hernandorenak, Marijo Irisarrik eta Iker Hernandorenak aurkeztutako argazkia izan zen. Zorionak hirukote!

VIII. Mikro-ipuin lehiaketako sari bana-keta izan zen joan den hilean Berako Labiaga Ikastolan. Bertan, Ibarberri Ikastetxeko 5. mailako Anne Lopez Ro-blesek aurkeztutako “Arkatz ilegala” izeneko ipuinak ohorezko aipamena izan zuen. Aurten Mariasun Landak ba-natu zituen sariak Pamielako eta Euska-ra Kultur Elkargoaren kideek lagunduta.

Urtero bezala abuztuan ez da Mailopeko alerik kaleratuko eta iralean berriz ere zuen etxeetan izanen gara udan zehar bildutako, elkarrizketa, erreportaje eta azken berriekin. Opor onak pasa!

Aitor Irastortza (Azpirotz)

OPORRAK

Page 7: Mailope 216 uztaila

- 7 -

Eskerrik asko Mikel eta eskerrik asko bereziki Mailopeko lan taldeari aukera hau emateagatik! Ni ere elkarrekin asko ikasiko dugulakoan nago eta hasteko gai polita da hona-koa. Gaur egun gero eta geure-koiago izatera bultzatuak gaud-ela iruditzen zait neri ere Mikel eta ezta kasualitatea, lehengo bizimodutik oraingora jauzi izu-garria baitago: zenbat pertsona bizi gara orain etxe bakoitzean? Zenbat gauza ditugu bakoitzak? B e s t e e n g a n d i k gero eta urrunago gaude eta nire ustez merezi ez duten zereginetan joaten zaigu askotan denbora. Honek bak-

ardadera garamatza sarri eta norberak bere burua baka-rrik sentitu arte ez gara jabetzen egoeraz. Nola irauli jo-era hau? Pertsonoi garrantzi gehiago emanez. Maitasuna da zoriontsu egiten gaituena eta tontakeriak alde batera utzita, maitatzen eta maitatuak izaten ikasi behar genuke.

Talde baten parte sentitzeak asetzen digu askotan behar hau, eta taldean lortzen da erronka nagusienak gain-ditzea ere, horren adibideak sobera daudelarik urrutira joan gabe; esan duzun moduan, herriko festek eurek ematen digute adibidez horretarako aukera. Baina taldeak ongi funtziona dezan, taldekideek antzeko helbu-ruak izatea beharrezkoa da eta hor bakoitzaren interesetan sartzen gara. Egungo gizarteak gabeziak dituen bezela, alde onak ere asko ditu eta horietako bat aukera aniz-

tasuna da. Gure antzeko interesak dituen jendea topatzeko erraztasun gehiago ditugu egun, eta aukerak probestuz, horiei zukua ateratzen ausartu behar genuke. Askotan gure satelite pertsonalean ixten bagara ere, ate asko ditugu zab-alik, beraz, ireki begiak eta animo. Norbere nortasunari uko egin gabe, baina aldi berean besteekin ikasiz eta bakoitzak bere kezka, sentipen edota nahiak elkartrukatuz, erronka itzelak gaindi ditzakegu: indibidualismoarekin esaterako, guztion artean buka dezakegu. Aurreko batean zure moko-kide ohi Mikel Lasartek ongi zioen moduan, gure esku dago!

elKArrimokoKA

Kolektibotasunetik norbanako identitateraLehenik eta behin, ongi etorri Ai-tor! Etengabeko aldaketan dagoen mundu honetan, Mailopen ematen diguten txoko txiki honek ezin zuen salbuespena izan. Onuragarria izan-go da biontzat mokoka aritzea, batak bestearengandik ikastea eta horrela, aurrera egitea. Hain zuzen ere, hori da askok egin beharko luketena gure herrietan, Aitor, hau da, batak bes-tearengandik ikasi eta denak batera

aurrera jo. Adibidez, orain hasten diren herrietako fes-tak erabili ditzakegu eredu gisa. Bertan, herriko pertso-

na guztiek hartzen dute parte herriarentzako izango den gauza bat prestatzen. Komunitatean lan eginez eta bote-rea denon artean banatuz, kolektiboaren baitan kokatzen dugu geure burua eta kolektiboaren parte sentitzen gara. Gizakiak kolektiboan hartzen du zentzua eta kolektiboak pertsonen batuketaz du zentzua aldi berean. Kolektibo horiek, identitatearen bidez eraiki daitezke, hala nola, klase identitatearen bidez, nazio identitatearen bidez edota herri identitatearen bidez. Gaur egun, identitate horiek uniformatzen doaz, hau da, identitate bakar ba-tera (edo askotara, nondik be-giratzen dugunaren arabera) igarotzen ari da mundua. Esan bezala, identitate bakar edo anitz horrek bere azalpena dauka: alde batetik, identitate bakarra edukitzea, identitate asko daudela esan nahi du, izan ere, pertsonak ez dira biltzen taldeetan lehen gertatzen zen bezala, baizik eta mundu mailako identitate bakar horretan, aniztasuna badagoela esan dezakegu; beste alde batetik, munduaren globaliza-zioak eta gaur egungo indibidualismoak (gizakiok komu-nitatean biltzeko geroz eta joera txikiagoa daukagu) ere eragina izan du fenomeno horretan. Beraz, honi guztiari aurre egiteko komunitatean lan egitea eta kolektibitatea bultzatzea izan daiteke erantzuna, ezta Aitor? Herritik eta herriarentzat!

“Identitate bakarra edukitzea, identitate asko daudela esan nahi du” “Taldeak ongi funtziona dezan, kideek

antzeko helburuak izatea beharrezkoa da ”

Mikel AlvarezAitor Irastortza

Page 8: Mailope 216 uztaila

- 8 -

Aita, haserre nago zurekin!Badira 14 urte aita hil zela eta bizi ze-nean bezala maite dut oraindik, bihotz-bihotzez. Gizon goxoa, maitagarria izan zen, familia zuen gauzarik handiena. Nire maisu eta nire adiskidea izan zen baina duela zenbait hilabete berarekin haserre ere banengoela ikusi nuen.

Ez daukat aitari buruz hitz txarrik esateko baina kontatu nahi dizuet 11 urte nitueneko pasadizo bat. La Salle-ko fraideen ikastetxe batean nintzen ikasle eta egun batean maisuak baka-rrik utzi gintuen gelan. Isilik eta mugitu gabe egon behar genuen ikasten, hori zen agindua. Hasieran horrela izan zen, baina gero hasi ginen apal-apal hiz-ketan eta mugitzen. Nire idazmahaiko kideak, orduan, pospolo-kutxa atera eta bat piztu zuen. Kea ikustean izutu nintzen eta eskuekin ezabatzen saiatu nintzen. Juxtu orduan ondoko gelako maisua etorri zen eta horretan harra-patu ninduen. Ezer galdetu gabe, izu-garri haserre bera, altxatzeko agindu zidan eta izugarrizko zartakoa eman zi-dan, shock batean geratu nintzela ordu batez baino gehiago. Gero etorri zen negarra. Etxeratzean, berriz negarrez, kontatu nien gurasoei zer gertatu zen eta eskatu nien eskolara joateko eta kexa gogorra jartzeko. Amak ohartxoa idatzi zidan zuzendariari emateko, bes-

terik ez. Aitak ezer ere ez. Hau 1960ko hamarkadan gertatu zitzaidan eta ohi-tuta geunden eskolan makilakadak ja-sotzen edozein aitzakia medio. Orduan ohikoa zen esku gogorra eta zigorra eskoletan, batez ere erlijiosoetan, bai-na nik ez ditut ahaztu orduan jasotako tratu txarrak. Jakina, egun nire alabe-tako bati eskolan horrelakorik eginez gero neurri zorrotzak hartuko nituzke egindakoa zuzentzeko baina ez nire gurasoek, ez beste gurasoek, ez zuten inoiz behar bezalako neurririk hartzen.

Baina ohikoa izateak ez du esan nahi hezteko modu hau ongi zegoenik eta nik, ume koskorra, sufritzen nuen. Urte asko pasa dira, 40 baino gehia-go, eta ia ahaztuta neuzkan gertatu-takoak, baina gorputzaren memoriak hor daude eta gorputza lantzean piztu egin nituen. Gorputzari ez zaizkio ahazten eta berriz gogora ekartzean haserrea, inpotentzia eta frustrazioa sentitzen dira. Baina ez bakarrik maisu

eta fraideekin, ez. Aitarekin ere hase-rre nengoela deskubritu nuen, haserre ez zelako inoiz eskolara joan eta lepo-tik heldu tratu txarren emailerik. Hori zen Koldo umeak behar zuena. Buruak, hobeto edo okerrago, gogoratzen ditu bizitakoak baina gorputzari ez zaio ezer ahazten. Jakina, gogorapen txarrak etengabe presente ez izateko, blokeatu egiten ditugu, ahaztu bagenitu bezala. Haurrak garenean hasten dira minak, txikiak zein handiak. Anaia edo ahizpa jaiotzen dela, ama lanpetuta dagoela eta ez digula behar beste maitasun-adierazpenik egiten, gurasoek beraiek bizi dituzten egoera gogorrak, e.a. Izan ere, haurrak garenean oso sentikorrak gara eta edozein min handia izan daite-ke. Babes modura, ahal bada ez senti-tzea erabakitzen dugu eta horretarako bagoaz gorputzean blokeoak sortzen. Hau, guzti-guztiok egiten dugu. Jakina, blokeo hauek oztopatzen dute gor-putzaren energiaren fluxua gorputz osoan zehar. Energiak, sentitzeko ba-lio du eta guk ez dugu minik sentitu nahi. Sentitzea oztopatuko dugu, bai-na, aldi berean urteen poderioz arazo fisiko-psikologiko hainbat sor ditzakete blokeoek, gorputzean gordetzen bai-tituzte konpondu gabeko gatazkak. Bioenergetika da hauek lantzeko bide eraginkor bat eta laguntzen digu gor-putzaren memoriak esnatzen eta lan-tzen. Modu erraz batean, arnasaren eta ariketa fisiko batzuen bitartez fun-tzionatzen du bioenergetikak. Edozein adinetan erabil daiteke eta ez du inon-go kalterik sortzen. Horrela, gordeta dauzkagun “zorrak”, haserreak eta minak atera ditzakegu eta bizi hobea eta osasuntsuago eraman dezakegu, gorputzak energia handia erabili behar baitu hauek guztiak blokeatuta gorde-tzen. Inoiz, nekatuta, triste, depresibo, haserre edo gaizki sentitzen bagara eta ez badakigu zergatik, gorputza ari da hizketan. Hauei behar bezalako bidea emateko bioenergetika daukazu.

“Blokeoek gorputzaren energiaren fluxua

oztopatzen dute gorputz osoan zehar”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 216 uztaila

- 9 -

Aita, haserre nago zurekin! Orreagako batailaOrreagako bataila, gure memoria histo-rikoaren mugarria da, euskal estatuaren sorrerari hasiera ematen baitio. Euskal-dun leinuek Eneko Aritza goratu zuten Iruñeko lehenengo jaun edo errege. Hemendik aurrera zortzi mendeetan zehar Iruñeko eta Nafarroako errege dinastiak gobernatuko dute lurraldea.

Aipatutakoaren genesia azaltzeko ko-menigarria da ulertzea Orreagako ba-tailak zein testuinguruan gertatu ziren eta ulertzea hau eman zedin lehenik nolabaiteko antolamendua egonen zela euskaldunen artean.

Horretarako iturrietara jo beharra dago. La “Chançon de Roland” ges-ta kantaren kopia idatzirik zaharrena “Oxfordeko eskuizkribua” izenez da ezaguna, eta frantsesez idatziriko do-kumenturik zaharrenetako bat da. XI. mendekoa da eta Erdi Aroko zaldun literaturaren oinarriak ezarri zituen. Turoldus izeneko monje normandia-rrari egotzi ohi zaio haren autoretza. Orreagako lehen bataila, 778koa, Erro-lanen kantuaren bidez kontatzen da. Kantua ordea, Lehenengo Gurutzaden testuinguruan idatzi zen, musulmanen eta kristauen arteko erlijio gatazka bere unerik bortitzenean zenean alegia, eta populua balore kristauetan doktrina-tzeko bitarteko gisa erabili zen. Kontuan eduki behar da gesta kantua idatzi zen garaian Iberiar penintsulan “Errekonkis-ta” hasia zela batetik, eta bestetik, Erro-mako enperadoreak bultzatuta, frankoak musulmanen kontrako gurutzadan buru belarri murgilduta zebiltzala Poitierse-ko batailaz geroztik. Helburua kristau-tasunaren baloreak defendatzea zen. Gaur egun, historialariek ongi asko dakite 778an Orreagako amildegietan

baskoiek eraso zutela Karlo Magnoren armada ez musulmandarrak soilik, eta benetako gertaerek antzekotasun gutxi dutela literaturako obra frantsesarekin.

VIII. mendearen bukaeran Iberiar penintsulan barne gatazkak hasi ziren musulmanen artean eta Kordobako ka-lifaren aurka altxa ziren Bartzelonako musulmanek Karlo Magnori eskaini zio-ten kristautasuna Ebroraino zabaltzea eta “Marka Hispana” Zaragozan ezar-tzea erabaki zuen Karlomagnok. Baina kontua da Kordobako emirraren aldeko musulmanak tinko eutsi ziotela Zara-gozako defentsari eta errege frankoak ezin izan zuen mendean hartu hiri hau. Gainera, saxoniarrak bere inperioaren beste aldean matxinatu egin zireneko berria jaso zuen. Karlo Magnok amorra-tua itzultzerakoan Iruñea suntsitu eta arpilatu zuen. Indar erakustaldi honen ondoren, Orreagan jaso zuten egin-dakoaren ordaina. Nola izan daiteke hain denbora gutxian euskaldunak au-rre egitea eta jipoi galanta ematea mo-mentu horretan zegoen ejertzito pote-retsuanari inongo antolaketarik gabe edo baskoiak leinu garrantzi gutxikoak izanda, historiografia ofiziala manten-tzen duen bezala?? galera honen ga-rrantzia frogatua geratzen da Karlo Magno handiaren hilobian grabatua.

778ko baskoien garaipena ez zen era-batekoa izan. Ondorioz, behin eta be-rriz, baskoiak altxatu eta aurre egingo diote frankoen armadari. Esan daiteke,

Orreagako lehen batailaren garaipena, 778urtean, berretsia izan zen hurren-go bi batailen arrakastarekin, 812 eta 824 urteetan, hots, Euskaldunek Karlo Magno, bere semea, Ludobiko Pio, eta haren biloba, Pipin, jipoitu zituzten leku berean, Orreagako amildegietan.

Gizarte baskoiak, 46 urteen tartean, sortu, eratu eta ezarri zuen botere po-litiko berri bat. Euskaldunen antolaketa trinko honen ondorioa izan zen, 824 urteko batailaren ondoren, frankoei berriro ere irabazi eta gero, Iruñeko erresuma sortzea, Eneko Aritza buru izendatuz. Honetarako aliatu indartsu bat izango dute Qasitarrekin. Horiek baskoien aliatuak izango dira eta gaine-ra nolabaiteko harreman familiar edo ahaidetasunezkoa ere badago haien artean. Eneko Aritza eta Qasitarren ar-tean aurre egingo diete Karolingiarrari eta haien aliatuei. Banu Qasitarrek Iru-ñeko erreinuaren sorreran parte-hartze zuzena izan zuten. Funtsezko da Mūsa ibn Fortún Qasitar buruzagiaren eta ha-ren familiaren egoera kontuan hartzea ondorengo urtetako gertaerak ulertze-ko. Musak Onneca emakume baskoia hartu zuen emaztetzat. Onneca alargu-na zen eta bi seme zituen aurreko senar baskoiarekin: Eneko eta Fortun. Mūsa ibn Fortúnekin beste hiru seme izan zituen: Mutarrif, Fortun eta senarra hil ondoren jaiotako hirugarrena, Musa ibn Musa, aitaren izena eta oinordetza jaso eta Eneko Aritza anaiordearekin Iruñeko erresumaren sorreran parte hartze zuzena izango zuena. Hau dela eta, historiografia ofizialak bere intere-sei so eginez errelatoa partzialki konta-tzen du esanez Orreagan musulmanak izan zirela Roldan akatu zutenak.

“Nolabaiteko antolamendua egon zen euskaldunen

artean”

Iñigo UlaziaZABAL

Page 10: Mailope 216 uztaila

- 10 -

elkARRIZketa:

Ba ote festarik jai-batzorderik gabe?Mugiro eta Beteluko San Pedro jaiekin hasi genituen gure eskual-deko herriz herriko festak. Uztail eta abuztuan berriz hurrengo herri hauek ospatuko dituzte eu-renak: Azkarate, Arribe, Astitz, Iribas, Errazkin, Azpirotz, Oderitz, Gorriti eta Atallu.

Herritarrez gain, inguruko guz-tiek daukagu jai giro horretaz go-zatzeko aukera, eta hori ezinez-koa litzateke urtean zehar tokian tokiko jai batzorderik gabe. Zen-bait herritako pesta komisioeta-ko kideekin izan gara euren lana eta ikuspuntua ezagutzeko.

>> Jai-batzordeakfestaz festa

Zenbat lagun bildu ohi zarete bile-retan?Errazkin: Ez gara aldiro guztiak bil-tzen, baina gehienetan 5-6 lagun elkartzea lortzen dugu. Gazteak gara pestak antolatzeko elkartzen garenak, nahiz eta inongo trabarik ez diogun jart-zen parte hartu nahi duen edozeini. Urte mordo bat daramatzagu betikoak elkartzen pestak antolatzeko.

Azpirotz: Gu bost edo hamarren bat lagun biltzen gara.... urtero betikoak garela esan genezake, baina azkene-ko urte pare hauetan gaztetxo batzuk

ere animatu dira lanera eta herrian berria den neska bat baita ere.

Gorriti: Gu ere sei edo zortzi lagun izaten gara normalean, inoiz gehiago, inoiz gutxiago. Adin desberdinetako herritarrak bildu ohi gara. Helduenek duela urte batzuk lekua utzi eta orain gutxi gorabehera, 50 urtez beherako herritarrak biltzen gara, baina ateak beti daude irekita. Herriko gazteenak ere ekartzen saiatzen gara, euren iri-tzia kontuan hartzen eta festen par-te egiten. Hori bai, herritar guztien iritzia kontua hartzen ahalegintzen

Page 11: Mailope 216 uztaila

- 11 -

gara, gaudenena eta ez gaudenena, festak denen gustukoak izan daitezen. Nahiko antzekoa izaten da taldea, gu-rea herri txiki bat da eta jende bera ibiltzen gara antolaketa lanetan, baina urtero animatzen da berriren bat; dela gaztetxoren bat, dela herrira etorri be-rri den norbait.

Non biltzen zarete?Errazkin: Eguraldi onarekin herriko plazan elkartzeko ohitura daukagu eta eguraldi txarrarekin aldiz nahiago iza-ten dugu herriko tabernan, estalpean.

Azpirotz: Askotan elkartean biltzen gara afari baten aitzakian, baina beste-la nonahi... Whatsappa ere hortxe dago gauzak aurrera eramateko.

Gorriti: Gu herriko etxean.

Zenbat bilera egiten dituzue?Errazkin: Urtearen arabera izaten da eta antolatutakoaren arabera, baina 5 bat bilera egiten ditugu pesten hasiera arte.

Azpirotz: Hasierako bat eta gero beste-ren bat, baina whatsappez ere aritzen gara musika kontuak zehazteko batik bat, ea halakorekin edo bestelakoare-kin lotu duen etortzeko...

Gorriti: Bai, 4-5 bilera behar izaten di-tugu guk ere guztia itxuratzeko. Lehena garaiz egiten saiatzen gara, festen zirri-borro bat egin eta presa gehien duten gauzak lotzen: musika taldeak, bertso-lariak, etab. Bi hilabete lehenago has-ten gara azken bilerak egiten eta lehen bileran adostutako gauzak lotzen.

Noiz hasten zarete biltzen eta dena prestatzen?Errazkin: Lehenengo bilera beti egu-berriak aldera egiten dugu, larritasun handiena daukaten gauzak ixteko. Gero ia lasaiago hartzen dugu.

Azpirotz: Gu apirilaren bukaeran edo maiatzaren hasieran.

Gorriti: Esan bezala, 4-5 hilabete lehe-nago egiten dugu. Egitaraua zirriborra-tzen dugu, zein egunetan izango diren festak, egun bakoitzean zer egingo du-gun, ideia berriak proposatu, lehengo urteko balorazioa egin.. Erabakitzen denaren arabera, presa gehien duten ekintzak lehenbailehen lotzen saiatzen

gara; dela musikari, bertsolari, herri-kirolak, etab. Behin horiek lotuta, au-rrerago egiten ditugu hurrengo bilerak, catering-a, ume jolasak eta gainontze-koak lotzeko eta osatu gabeko ekintzei forma emateko.

Nola antolatzen zarete zuen artean?Errazkin: Orokorrean, lanak multzoka-tzen saiatzen gara eta ondoren eran-tzukizunak banatzen. Ekitaldi batez ar-duratzen dena, horren inguruko puntu guztiak loturik edukitzeaz arduratu be-harra dauka.

Azpirotz: Guk programaren zirriborroa egin eta gero gauzak zehazten ditugu eta gero lanak banatu: musikarien kon-tua nork lotu, afari eta bazkariak pres-tatzeko taldeak egin, erosketak, taber-na prestatu...

Gorriti: Gorritin, bakoitzak ahal due-nean laguntzen du. Saiatzen gara bakoi-tzak gai baten ardura har dezan, hartara de-non artean lan egin eta gauzak errazte aldera.

Zenbateko aurrekon-tua izan duzue aurten

festetarako? Jai batzordeko diru-iturri bakarra Kontzejua da edo bestelako diru-iturriak dituzue? Aurrekontu hori murriztu egin al da krisia dela eta?Errazkin: Egia esan ez dakigu ze aurre-kontu daukagun aurtengo pestetarako. Badakigu Kontzejuak diru laguntza bat bideratzen duela urtero pestak anto-latzeko eta urteren batean patrozinio txikiren bat ere lortu dugu.

Azpirotz: Kontzejua, etxez etxe bildu-tako dirua eta tabernan ere zer edo zer ateratzen dugu hemen. Beste urteekin alderatuta ez da asko murriztu, gastua ere ez delako oso haundia.

Gorriti: Gure jai-batzordeak Kontzejutik jasotzen du soilik dirua. Azken urteetan bai, aurrekontua murriztu dugu. Egoera zaila herri guztietan daukagu eta au-rrekontuak gero eta gehiago estutzen ahalegintzen gara. Festak ahalik eta au-zolan gehienarekin egiten eta diru gu-txiagorekin aurrera egiten saiatuz.

Egitarauan aldaketa asko izaten dira urte batetik bestera? Eta azken hama-

“Herritar guztien iritzia kontuan hartzen

ahalegintzen gara”

Duela urte batzuetako Azpirozko jaietako zenbait irudi. Arg: Eider Irastortza.

Page 12: Mailope 216 uztaila

- 12 -

M. Angeles Urrizalki

iragarkiak,berriak,

eskelak...Diario Vasco eta

Diario de Navarrako Korrespontsala

948513056699179437

bost urtetan asko aldatu al dira zure herriko jaiak?Errazkin: Urtetik urtera saiatzen gara zer edo zer berria sartzen edo aldatzen gutxienez, baina orokorrean nahiko antzekoak dira. Horretarako ere baliabi-dez mugatuta egoten gara.

Azpirotz: Azpirotzen ez da aldaketa haundirik egon. Aspaldian bertsolari-rik ez genuen ekarri, baina azkeneko hiru urteotan bai, guztiok baina jende zaharrak batez ere gustura entzuten

baitu eta bazkari baten bueltan gus-tura egoten dira. Azken urteotan ginkana bat ere antolatu dugu ume edo gaztetxoentzat herrian barna pista bila ibiltzeko. Garai batean, plazan iza-ten zen dantzaldia eta taberna, baina erosoagoa zaigunez azkeneko 15 urtee-tan, herriko etxeko ikuluan egiten dugu.

Gorriti: Hemen ere ez da aldaketa izu-garririk egon, nahiz eta azken urtee-tan aldaketa batzuk egin ditugun. Beti saiatzen gara berritasunari ateak ireki-tzen, gauza berriak probatzen. Musika taldeak aldatzen ditugu, azken bi urtee-

tan bertso jaialdia antolatzen hasi gara, herri-kirol proba desberdinak egiten ditugu (urte batzuetan aizkora txapel-keta antolatu dugu, hurrena koxkor biltze txapelketa, txinga txapelketa, etab.). Aurten sega apustu bat izanen da, Mikel Berekoetxea herritarra tar-tean dela eta ostiralean DJ Bull ekarriko dugu lehen aldiz. Herri afari eta bazkari formatuak ere aldatu egin ditugu, egun desberdinetan, modu desberdinetan... Beraz bai, aldaketak izan dira azken ur-teetan eta aurrerantzean ere aldaketak egiten ahaleginduko gara.

Anekdotarik?Errazkin: Urtero egoten dira gure ar-teko tira-birak eta azken momentuko larritasunak, zerbait bukatu gabe da-goelako edo eskariren bat iritsi ez de-lako… Azken finean herri guztietan ger-tatzen den bezala.

Azpirotz: Antolakuntzari dagokionez haize frexkoa badela eta festari dago-kionez alkoholak ekartzen ditun betiko xelebrekeriak ikusten dira eta urtero gogoan herritik desagertutako pertso-na xelebreak.

elkARRIZketa:

“Urtero egoten dira gure arteko tira-birak eta az-

ken momentuko larritasunak”

Goirritiko irudiak etxez etxeko errondan, goian Kaxiano akordeoilariarekin. Arg: Esti Gastesi.

Page 13: Mailope 216 uztaila

- 13 -

Urtetik urtera jende gutxiago ibiltzen da herriko festetan edo berdintsu mantentzen da?Errazkin: Gure ustetan azkeneko urteotan jendearen etorrera gu-txitu egin da. Beti Etxarri Aranaz-ko pestekin eta Leitzeko “kartel repartoakin” kointziditzeak era-gina eduki du Errazkingo pesten kasuan.

Azpirotz: Bai, asko jaitsi da as-paldiko urteekin konparatuz, baina azkeneko urteotan nahiko ongi eutsi diogu, batez ere herriko seme-alaben lagun koadrillei esker, asko animatu dute giroa!

Gorriti: Hemen ere beheraka handia sumatu da gauez, batik bat larunbat gauez. Lehen jendetza etortzen zen gurera, eta orain ez da halako kontu-rik. Orokorrean herri guztietako kanta da. Hala ere, giro oso polita egoten da gauetan, jende gutxiagorekin baina oso giro goxo eta naturala. Ingurutik dato-rren jendeak oso ongi pasatzen du. He-rri giro oso ona dugu eta festetan ere sumatzen da, bai guk eta bai kanpotik datorrenak. Eguneko festari dagokio-nez, oraindik ere jendetza biltzen da

gurean. Herri-kiroletan, pilota partide-tan, bertso jaialdian, pintxo eta sagar-do dastaketan... Beraz, jende kopuruari dagokionez pozik egoteko moduan gau-de gorritiarrak.

Zer esango zeniekete Mailopeko irakurleei aurten zuen herriko jaietara hurbil daitezen?Errazkin: Aurten ere pesta eder batzuk antolatu ditugula abuztuaren 1, 2, 3 eta

6rako, egitarau oparo eta entretenigarri batekin. Etorri nahi duen oro ongi etorria izango dela eta animatu Mai-lopeko irakurle guztiak gure-kin pestez gozatzera.

Azpirotz: Bertatik bertara in-guruko herrietara etor-tzeko esango nieke, azken boladan herri txikiek asko galdu ba-dute ere festa egiteko taber-na zulotatik atera behar dela

esango nieke. Polita dela gure inguruak herriz herri festetara joanez ezagutzea, lehen halaxe egiten genuen... Baina batez ere, herrikoei, bertakoei, parte hartzeko esango nieke, bai gurean eta baita beste herrietan ere.

Gorriti: Festa herrikoi eta euskaldunak dira gureak. Oso giro ona izaten da, oso umoretsua. Aukera zabala eskain-tzen saiatuko gara aurten ere: gauez DJ Bull eta Gabenara, egunez ume jo-lasak, bertso jaialdia (Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañare-kin), sega apustua, herri kirolak, pintxo eta sagardo dastaketa, Gari eta Iñaki trikitilariak. Etor zaitez eta gozatu gu-rekin batera!!!!

“Lehen jendetza etortzen zen gurera eta orain ez da

halako konturik”

Azkarateko jaietan jasotako irudiak. Arg: Elosegi.

Page 14: Mailope 216 uztaila

- 14 -

BATzarre

494 zenbakia izan da AEK-ko saskiaren saridunaAurten ere Larraungo AEK-k bertako produktuekin osa-tutako saski eder baten zozketa egin du. Zozketa Aralar Irratian egin zen ekainaren 18an eta zenbaki saritua 494a izan zen.

AEKren aldetik, parte hartu duten guztiei eskerrak ematea besterik ez dugu, produktuak oparitu dizki-guten bertako ekoizleei, bai boletoak saltzen lagundu diguten guztiei, eta baita boletoak erosi dituzten guzti-guztiei ere, beraz, eskerrik asko!

Estatuko 35 ardo-dastatzaile onenen artean bosgarren sailkatu da Ina Sorabilla

Satorzulo lokaleko lehen urteurren ospakizuna

Mugiroko Bentako jabea den Ina Sorabilla bosgarren geldi-tu zen “La nariz de oro” sumiller lehiaketan. Joan den hilean Madrilen egin zen finalean guztira estatu osoko 35 ardo-dastatzaile onenek parte hartu zuten. Bost finalistek kopa beltzetan zerbitzatutako bost edari identifikatu behar izan zituzten sei minututan. Nafarroako Sumillerren Elkarteko eta Nafarroako Ardoaren Kofradiako kide den arren, lehen aldia zuen lehiaketa horretara aurkezten zena. Aurtengoan Medi-na de Pomarreko Ivan Martinezek jaso zuen sumiller onena-ren saria.

Arribeko Satorzulo lokaleko gazteek joan den hilean euren lehenengo urteurren festa ospatu zuten. Goizean goiz mendi martxa egin zuten ibarreko parajeetan barna. Eta eguerdian Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin bertso bazkari ederraz goza-tu zuten. Lokaleko kideez gainera inguruko gazte asko joan ziren eta giro ederrean pasa zuten eguna. Bertso saioaren ondotik, batzuk musean, beste batzuk dardo jaurtiketan eta ping-pongean nor baino nor gehiago aritu ziren. Festa gauera arte luzatu zen musika eta pintxo poteoarekin.

Page 15: Mailope 216 uztaila

- 15 -

Gure eskualdeko 450 lagunek parte hartu dute giza kateanPasa den ekainaren 8an erabakitze eskubidearen alde hainbat eta hainbat pertsonak osatutako giza kateak seku-lako arrakasta izan zuen, bai gure eskualdean eta baita Euskal Herri osoan ere. Araiztik eta Betelutik 180 pertsona joan zi-ren guztira (3 autobus irten ziren bertatik) eta Larraundik eta Lekunberritik berriz, 270 (4 autobus). Araitz, Betelu, Areso, Basaburua, Imotz, Larraun, Lekunberri, Leitza eta Ultzama al-detik guztira 1.300 lagun joan ziren Itzako 110. kilometrora.

Antolatzaileen arabera, jendearen parte hartzea eta jarre-ra paregabea izan zen, bai egunean bertan eta baita aurretik antolaturiko ekitaldietan ere. “Horregatik guztiagatik ZORIO-NIK BEROENAK eman nahi dizkizuegu denoi antolakuntzatik. Eta hau hasi besterik ez dela egin gogorarazi ere!

Euskal herritarrok, gure herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa dugu eta lanean jarraituko dugu hori gauzatu arte. Herritarrak garelako protagonista, GURE ESKU DAGO!”.

Lekunberri, Erdi Arora bueltatuko da abuztuaren 3anAbuztuaren 3an ospatuko da Erdi Aroko Azoka Le-kunberrin. Antolatzaileek aurten ez dute antzer-ki emanaldirik egitea aurreikusten baina urtero bezala arlo ezberdinetako artisauak etorriko dira. Kale animazioa eta gaztetxoentzako entreteni-mendua ere ez da faltako egun osoan.

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Page 16: Mailope 216 uztaila

- 16 -

erreportajetxoa >>

Ekainaren 13tik 15era bitarte ospatu zen aurtengo Larraungo ibarraren egu-na. Ekitaldiz betetako asteburua izan zen. 12. aldi honetako ekitaldi gehienak Azpirotzen eta Lekunberrin izan ziren. Ostiralean afari autogestionatua eta Katez eta Baserritars taldeen kontzer-tua izan zen Azpirotzen. Larunbatean Astizko Mendukilo koban Ortzadar tal-deak Artzain-Txirula ikuskizuna eskai-ni zuen goizean. Arratsaldeko ekitaldi guztiak berriz Azpirotzen izan ziren: pilota partiduak, dantza emanaldia, barrikotea... Edurne Etxetxikia: “Dena

ongi atera da eta antolakuntzatik gus-tura geratu gara”.

Igandeko herri bazkarian berriz 190 pertsona elkartu ziren, ume, gazte eta heldu. Aurten omenduak bat baino gehiago izan dira. Alde batetik Josetxo Goldarazena, “Nekazari Eguna”-ren antolatzaileen ordezkari bezala. Iaz, 25 urte izan zirelako lehenengoa antolatu zenetik. Eta bestetik, Oderizko Manoli eta Patxi, Larraungo Egun guztietako bazkarira etorri direlako, nahiz eta adi-nean aurrera joan. Hona hemen aur-tengoak utzitako irudiak.

Azpirotz eta Lekunberri, Larraungo Egunaren eszenatoki

Page 17: Mailope 216 uztaila

- 17 -

Aurtengoan herri bazkariaren ondotik, hiru pertsona omendu zituzten, Oderizko Patxi eta Manoli eta Mugiroko Josetxo Goldarazena. Arg: Labrit eta Mikel Huarte

Herri kirol saioa eskaini zuten igande goizean Lekunbe-rriko plazan. Amaieran ikusle batzuk txingak eskuan harturik zenbait joan etorri egitera ere animatu ziren.

Azpirotz eta Lekunberri, Larraungo Egunaren eszenatoki

Page 18: Mailope 216 uztaila

- 18 -

kULTURa

Noiz sortu zenuten taldea?Duela hamar urte sortu genuen Barai-barko Merkatua martxan jartzeko hel-buruarekin. Hasieran bost pertsona baino ez ginen.

Zer moduz zabiltzate?Ongi moldatu gara, kideen artean aldake-tak izan dira, baina urteroko merkatu txikia antolatzeko beste askoren laguntza jaso dugu.

Zein da taldearen helburua?Hasieran genuen helburua eta etorki-zunera begira daukaguna berdinak dira. Merkatu txikiaren ibilbidea, bere ho-rretan, aurtengo ekainean bukatu zen

arren, gure asmoa laguntza eskaintzen jarraitzea da Markina-Xemeingo Mun-du Zabal Gobernuz Kanpoko Erakun-dearen proiektuetarako, zeinak batez ere Afrikan egiten duten lan. Horrez gain, tarteka Kongoko Aita Zuriei edo Stop San Philippo taldeei laguntzeko asmoa ere badugu.

Noiz eta non biltzen zarete?Urte guztian zehar lan egiten dugu ma-teriala bilduz eta taloak eginez, nahiz eta ekimen nagusiena beti Baraibarko merkatu txikia izan den. Ez dugu leku jakinik elkartzeko, askotan gutako nor-baiten etxean edo ostatuan biltzen gara.

Zein da taldekide izateko bete beha-rreko baldintza?Taldeko partaide izateko bete beharreko baldintza bakarra halako proiektu txikie-

tan, baina jasotzen duten lekuan asko la-guntzen duten proiektuetan, lan egiteko gogoa izatea da.

Zer duzue zuen alde? Jartzen dugun ilusioa. Beste formula batzuk bilatzen jarraitzen dugu. Jen-dearen elkarlana eta erantzuna oso positiboa da orokorrean.

Eta zer kontra (zailtasunak)? Merkatua berritzeko merkantzia lortzea izaten da zailena, horregatik beste alternatiba batzuk ere bilatzen ditugu, adibidez taloak egiten, libu-ru eta jostailuen salmenta. Aurtengo neguan ikusiko dugu zein beste bide jorratu.

Baraibarko Merkatu Txikiko antolatzaileak

36 talde elkartu dira Dantzari Egunean36 dantza taldek parte hartu zuten aurtengo Nafarroako Dan-tzari Egunean. Guztira 700 dantzari inguru. Irurtzungo Orritz taldea izan zen aurtengo egitarauaren antolatzailea. Arratsal-dean Lekunberrin eta Sakanako hainbat herritan dantza ema-naldiak egin zituzten eta ondoren denak Irurtzunen elkartu

ziren ekitaldi nagusian. Lekunberrira zenbait dantza talde joan ziren, tartean Iribasko Basakaitz taldea. Bakoitzak tokian tokiko jantziak jarri zituzten egun horretarako. Iluntzera arte iraun zuen festak Aibaiba disko-jaiarekin. Horra hor Lekunberriko saioak utzitako hainbat irudi.

Page 19: Mailope 216 uztaila

- 19 -

kULTURaSua, Gabonetan txapan eta sanjoanetan plazan

Gora Sanpedroak!

Hala dio esaera zaharrak eta hala izaten da behintzat Euskal Herriko herri askotan. San Joan bezperan tradizioari jarraituz sua piztu zuten Lekunberrin, Betelun eta Araitz eta Larraun-go hainbat herritan. Euriak gaua zapuztea lortu zuen arren, zenbait haur eta heldu animatu ziren suaren gainetik salto egitera.

Urtero bezala aurten ere San Joan egunean San Juan Jubilatu Elkarteko kideek euren eguna ospatu zuten. Ayestaran Hotelean bazkari ederraz gozatu ondoren, Manoli Ansorena le-kunberriarra omendu zuten.

Giro ederrean ospatu dituzte San Pedroak Mugiron eta Bete-lun. Herri kirolak, pilota partiduak, etxez etxeko erronda, mu-sika... mota guztietako ekitaldiak izan ziren.

Goian aurtengo suek utzitako zenbait irudi. Ezkerrean aurtengo omendua, Manoli Ansorena. Arg: J.A. Garaikoetxea

Page 20: Mailope 216 uztaila

- 20 -

elkARRIZketa:

“Udazkenean jarriko da abian agerkariaren lehen fasea”

Proiektua aurkeztu zenutenean au-rreikusten al zenuten diruz lagundu-takoen artean egongo zinetela?Tokikomen argi genuen Udalbiltzak bat egiten zuela gure filosofiarekin. Gure asmoa, Pirinioetako bi aldeetako komu-nikabideak agerkari bakar batean biltzea da, mugaz gaindi, eta bestela ere nahiko egoera kaxkarrean dauden kide hauei, nolabaiteko egonkortasuna bermatzea. Beraz itxaropena bagenuen diru-laguntza hori jasoko genuela, bai.

6.000 euro jaso ditu Tokikomek. Nahikoa izango da agerkari digital hori martxan jartzeko?Ez da nahikoa izango noski, baina moto-rra piztu eta abian jartzeko ezinbestekoa izango da. Bestelako diru sarrerak bila-tu beharko ditugu aurrerantzean, baina hutsetik hasi, edo laguntza horrekin hasi, bada aldea.

Nola definituko zenuke proiektu hori?Gure tokiko komunikabideak sortu zire-nekoa, eta egungoa, ez dira egoera ber-dinak. Aldatu egin da kontua nabarmen, eta krisi orokorrari, komunikabideon kri-sia gehitu behar zaio. Horrek hausnarketa sakon bat eskatzen du: non gauden, eta nora goazen, eta egungo ereduari eut-sita, iritsiko al garen inora. Horregatik Tokikometik uste dugu halako ekimene-tan elkartuta baino ez dugula egingo au-rrera. Eskualde desberdinetan elkarlana eta auzolana sustatzen ari gara, agerkari desberdinetan gauzatzen dena, eta Nafa-rroako mendialdean gauza bera egin nahi dugu. Hasiera batean Xaloa, Ttipi Ttapa eta Xorroxin bilduko dira agerkari horren sorburuan. Bigarren fasean, Nafarroa Ga-raiko kide diren besteak batzea nahiko genuke: Mailope, Pulunpe eta Irati irratia. Eta azkenik, Iparraldeko komunikabideak ere, guztiak aterki beraren pean bildu na-hiko genituzke.

Tresna horrek, Mailoperen egunerokoari zein onura ekarriko dizkio?Gurea bezelako aldizkari txiki batentzat nahiko zaila da bestela ere Interneterako bidea, baina era berean, egun ezinbeste-koa da sarean bertan egotea. Gure kabuz ezingo genukeena, elkarrekin akaso lor-tuko dugu. Eta batez ere ezin ahaztuko dugu, agerkaria bera mahaia dela, baina mahai horren inguruan bildu, eta siner-giak aprobetxatuz, elkarrekin aurrera egi-tea dela asmoa: albokoarengandik ikasiz, eta ondokoari erakutsiz, eta elkarrekin, aurrean dugunari zenbateko indarra du-gun erakutsiz.

Noiz aurreikusten duzue martxan jartzea?Udazkenean abian jarriko da lehen fasea, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako ko-munikabideak bilduz, eta datorren urtean beste kideetara zabalduko dugu.

Bestalde, hilabete honetan jaso du Mai-lopek Cederna Garalurrek iaz Nafarroako Mendialdeko tokiko hedabideentzako onartutako diru-laguntza... Ekonomikoki berri onak denak...Egindako lanaren eta gizarteari eskain-tzen diogun zerbitzuaren onarpena dira diru-laguntza hauek, ez dira opari. Agin-tariek dagozkigun diru laguntzak ukatzen segitzen duten bitartean, ezinbestekoak dira Cedernaren laguntzen modukoak, eta argi dago, garapena bultzatzen duten Cederna eta Udalbiltza bezelako erakun-deekin elkarlanean jarraitu behar dugula, hori da bidea.

Udalbiltzak Euskal Pirinioetako 19 proiektu diruz lagunduko ditu, tar-tean Tokikomek 6.000 euro jasoko ditu “Pirinioetako agerkari digital euskalduna” martxan jartzeko. Tokikomeko lehendakaria den Urko Aristi Elizondon egindako ekitaldian izan zen.

Urko Aristi (Tokikom)

“Pirinioetako bi aldeetako komunikabideak agerkari bakar batean biltzea da

gure asmoa”

Page 21: Mailope 216 uztaila

- 21 -

Hesi horiak, kaleetan zuloak, langileak lan eta lan ikusi ditugu azken hilabeteetan Lekunberriko kaleetan. Gas instalazio be-rria jartzen aritu dira baina ez honez gero zegoena ordezka-tzeko baizik eta berri bat egiteko. Izan ere, orain arte propano gasa zen gure etxeetara iristen zen gas bakarra, orain berriz, gas naturala ere eskura izango dugu. Gas naturala eta propa-noa erregai fosil ez berriztagarriak dira, milioika urteetan ze-har lurpean harrapatutako materia organikoaren (landareak eta animaliak) deskonposizioaren ondorioz sortuak. Erregai hauek karbono (C) eta hidrogeno (H) atomoz osatutako mole-kulak dituzte; horiei hidrokarburo deitzen zaie.

Gas naturala petro-leo hobien on-doan edo isolatu-rik aurki daiteke. Hobi bakoitzaren konposizio ki-mikoa aldakorra denez gas natura-la tratatu egiten da errekuntzarako beharrezkoak ez diren osagaiak kentzeko eta kon-tsumorako erabil-garria izan dadin. Kontsumorako era- biltzen den gas na-turala batik bat metanoz (CH4) osatua dago, hala ere etanoa, propanoa eta butanoa bezalako osagaiak kantitate txikitan ere aurkitzen dira. Propanoa berriz gas naturalaren eta petro-leoaren ustiakuntza prozesuetatik ateratzen den deribatua da. Hiru karbono atomoz osatua dagoen hidrokarburoa da, C3H8.

Bi gas hauen errekuntza prozesua oxigenoaren bidez ema-ten da, ondorioz karbono dioxidoa (CO2) eta ura sortzen di-relarik. Errekuntza oso eraginkorra da, energia asko ematen

du eta gainera, ikatza bezalako erregai fosilarekin konparatuz, askoz CO2 gutxiago isurtzen da atmosferara.

Propanoa eta gas naturala konparatzeko orduan garrantzi-tsua da bakoitzak duen eraginkortasun energetikoa aztertzea. Horretarako, gasek duten bero-ahalmena da kontutan hartu beharreko parametroa. Erregai baten bero-ahalmena, erre-gai horren oxidazioa gertatzean masa unitateko askatzen den energia da. Kasu honetan propanoak bero-ahalmen handia-goa dauka gas naturalak baino (ohikoa den unitate bat kiloka-loria kilogramoko, kcal/kg). Begiratu dudan informazio itu-rrien arabera propanoak gas naturalak baino 2.5

aldiz energia erabilgarri gehiago ematen du metro kubikoko. Ho-rrek esan nahi du gas bolumen berdina era-biliz propanoarekin gas naturalarekin baino energia gehiago lor-tzen dela.

Prezioa berriz he-rrialdearen eta gasa kudeatzen duen en-presaren arabera al-dakorra da. Propanoa eta gas naturalaren

artean prezioz hobe zein ateratzen den jakiteko kalkuluak ez dira bolumenaren arabera egin behar baizik eta erabiltzen den kilo kaloriaren (kcal) arabera. Gaur-gaurkoz esan beha-rra dago gas naturala propanoa baino merkeagoa ateratzen dela. Hortik aurrera, erabiltzaileok erabaki beharko dugu zein nahiago dugun.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU>> Aitziber Eleta

Gasa hizpide

Irudia: herrialdeek urtean ustiatutako m3 kopurua. Urdin ilune: gas natural gehien ateratzen dutenak dira. Kolorea argiagoa da produkzioaren bolumena jaitsi ahala. Kolore grisak berriz produkziorik ez dagoela adierazten du.

Page 22: Mailope 216 uztaila

- 22 -

ERREPORTAJEA >>

Boz-emaileen %62,26ak Iruñearen alde egin duJoan den ekainaren 27an herri kontsulta egin zuen Lekunbe-rriko Udalak Ibarberri eskolako erreferentzia zentroari buruz udalak berak hemendik aurrera izango duen postura eraba-kitzeko. 1996ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31arte jaiotako haurren gurasoek zuten bertan parte hartzeko es-kubidea, beti ere, Lekunberrin erroldatuta egon behar zuten bai haurrak eta baita gurasoak ere eskumen hori egikaritzeko eta familiako boza bakarra baino ez. Beraz, 210 gurasoeta-tik 147 hurbildu ziren Lekunberriko batzar aretora kontsultan parte hartzera, hau da, %70a. Horietatik, 93k, %62,26k, erre-ferentzia zentroa Iruñean mantentzearen alde egin zuten eta 54ak berriz, %36,73k, Leitzara aldatzearen alde.

Ikasturte honetan guztian zehar ezta-baidagai izan dira Iruñea eta Leitzako ikastetxeetara joateko garraioa eta Ibar-berri ikastetxeko erreferentzia zentroa aldatu beharraren gaia, bai kaleetan eta baita gure aldizkarian ere.

Joan den abenduaren 18an esate-rako, Larraungo Udalak Nafarroako Go-bernuko Hezkuntza Sailari sinatutako idatzi baten bidez erreferentzia zentroa Amazabal izan dadila eskatu zion eta Foru Erkidegoko ikastetxeen sarea be-rrantolatzeko arauak aurreikusten di-tuen martxoaren 13ko 69/1995ko foru dekretua “premiaz” aldatzeko eskatu zion gobernuari.

Bestalde bai Amazabal Institutuaren aldeko Plataforma baita erreferentzia

Page 23: Mailope 216 uztaila

- 23 -

zentroa Iruñean mantentzen jarrai-tzearen aldeko guraso talde bat ere Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearekin izan zen. Eta azkenik, apirilean Nafarroako Parlamentuak atxikipena aldatzeko eskatu zion Exeku-tiboari. Horrez gain, Herriaren Defen-datzaile den Javier Enerizek Hezkuntza Departamentuari eskatu zion Amazabal izendatu dezala Ibarberriko ikasleen-tzako erreferentzia zentroa.

Kontsulta baino hiru egun lehena-go Udalak bilera batera deitu zituen herritarrak, informazioa helarazteko. Bertan izan ziren Joxe Mari Aierdi eta Iñigo Huarte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Giza Ba-liabideen Zuzendaria. Bileran desa-dostasun eta kontraesan ugari sortu ziren. Huartek bere aldetik Garraioari dagokionean, Irurtzungo Udalarekin (udal hori baita eskualdeko garraio antolakuntzaz arduratzen dena) duen hitzarmena hurrengo ikasturtera arte mantenduko duela baieztatu zuen eta Ibarberriko gurasoek Leitzara joateko hautuaren alde eginez gero, hitzarmen horretatik kanpo geratuko liratekeela. Bestalde argi utzi zuen Nafarroa osoan dagoen mota horretako hitzarmen bakarra dela. Ez zuen argitu ordea, behin eta berriz Plataformatik azpi-marratzen dituzten aukerak, izan ere nahiz eta hitzarmen horretatik kanpo gelditu, Udalek borondate politikoa iza-nez gero, euren artean beste hamaika hitzarmen egiteko aukera dute. Irur-tzungo Udaleko alkate den Txiki Iriartek azaroko alean Aldizkari honetan, azal-du bezala, Nafarroako Gobernuarekin hitzartutakoa behin-behinekoa delako, ikasturtetik ikasturtera berritzen den hitzarmena delako eta Irurtzun, Arakil eta Imozko ikasleak Iruñera joaten ja-rraituko dutenez, beti egongo delako udalen artean bestelako hitzarmenak sinatzeko aukera.

Kontsultaren emaitzan ezagutu on-doren ere, iritzi ezberdinak jaso geni-tuen. Erreferentzia Zentroa Iruñean mantentzearen alde lanean aritu den Ana Prados esaterako pozik agertu zen emaitzarekin: “Parte hartzea asko gustatu zait, horrenbeste jendek boza eman izana, eta pozik nago nire ikus-puntua oso argi dudalako. Pena ema-ten dit egoera honetara iritsi izana, ez zait gustatu ikasturte guztian zehar gertatutakoa, uste dut giro txarra sor-tu dela eta ez zela beharrezkoa. Denok elkarbizitzen jakin behar dugu eta pena

bat da, baina espero dezagun dena pa-satzea”.

Oso bestelakoa izan zen Amazabal Institutuaren aldeko Plataformako ki-deen iritzia: “Espero genuen emaitza Iruñearen aldekoa izatea, baina izan-dako baldintzak kontuan hartuta pozik gaude emaitzarekin. Galdeketa tranpa bat izan dela iruditu zaigu, guztiz bi-deraturik dagoelako Iruñearen alde-ko emaitza lortzeko eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleen gurasoez gain besteek ere parte hartu dutelako. Gai-nera, alkateak dio Amazabalen aldeko garraioa bermatuko duela, baina hori erdi gezurra da, hemendik urte batzue-tara koste horri aurre egitea oso zaila

izango zaiolako eta gainera hurrengo urtean amaitzen delako bere legegin-tzaldia eta hurrengo udalbatzak har-tuko dituen erabakiak oso bestelakoak izan daitezkeelako. Udalak erreferen-tzia zentroa aldatuz gero arazo bat sortuko dela saldu du, horrek ez duela konponbiderik esan zaio jendeari, bel-durra saldu du. Baina horrek konponbi-dea badu borondatea izanez gero. Guk lanean jarraituko dugu, hezkuntza sai-lak du eskumena gai honi dagokionean erabakiak hartzeko eta guk bertan lan-du behar dugu gaia. Hemen ez dugu denbora galdu behar, borondaterik ez dagoelako”.

Joxe Mari Zabaleta“Nik Amazabalera joatearen aldeko boza eman dut, gehien bat aurre-koan eman zituzten arrazoiengatik. Alde batetik urtean gure haurrek egingo lituzketen kilometro kopurua askoz ere gutxiago delako Leitzara joanez gero, eta bestalde, Leitzal-dean dagoen euskal giroagatik, nik nire haurrak Iruñeko jendearekin eta hiriko giro horrekin baino nahiago dudalako landa eremu batean eta euskal giro batean heztea eta Araitz, Larraun, Lekunberri eta Leitza alde-ko lagunak egitea. Udalak laguntza ematen duen bitartean behintzat eta nahiz eta erreferentzia zentroa ez aldatu nire haurrak Leitzara erama-tearen aldeko ahalegina egingo dut”.

Carmen Ochoa “Nik Iruñearen aldeko boza eman dut. Nire alaba zaharrena Biurdanan dagoelako jada eta oso pozik na-goelako bertan jasotzen duen hezike-

tarekin. Maila akademikoa ere askoz ere altuagoa da bertan eta ez ditut horrenbeste eragozpen ikusten”.

Eneko Lekuona“Leitzaren alde egin dut nik, nire umeak lehenengo behintzat Leitzara joatea nahi dudalako, horrek indar-tuko duelako gure herriaren kultura besteak beste eta ikusten dudalako gero ere nahiko aukera izango dutela Iruñera joateko. Ni Sanduzelain nabil irakasle, nire ikasleak Biurdanara joaten dira eta gertutik ezagutzen dut bertako giroa eta 14 urterekin gaztetxo horiek duten informazioa eta nik nahiago dut herri giro batean heztea”.

Ainhoa Cobos“Nik Iruñearen alde egin dut, aukera guztietako ateak zabalik utzi nahi di-tudalako, eta Biurdanaren alde egi-teak ez duelako Amazabalera joatea oztopatzen, bi aukerak dituzu”.

Kontsulta goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00etan amaitu zen. Tartean iritzi guztietako gurasoak pasa ziren batzar aretotik.

Page 24: Mailope 216 uztaila

- 24 -

ekinarenEKINEZ >> Ander Zulet eta Lety Canle

“Geroz eta kontzientzia handiagoa dago lesioen prebentziorako”Ander Zulet Ruizek fisioterapia eta psikologia zentroa ireki berri du Az-pi-lagañan. Bere bikotea den Lety Canlerekin batera ekin dio proiektu berri honi.Nolatan animatu zarete horrelako zen-tro bat irekitzera?Ander: Nik ikasketak bukatu nituenetik nire aldetik lan egitea zen nahi nuena. Gainera Lety ere lanean hasteko gogoz zegoen eta animatu egin ginen.

Eta orain arte non ibili zara lanean?Ander: Mutiloan bost urtez ibili naiz Jon Brurekin lanean.

Zer moduz zabiltzate?Lety: Oso ongi, uste baino hobeki egia esan. Ander: Ni nahiko ongi nabil lanean. Haur eta gazteen psikologia zerbitzua martxan jartzeko zailagoa da orain, es-kola garaia hasi arte itxaron beharko dugu, baina uda hitzaldiak prestatzeko aprobetxatuko dugu, horrela irailetik au-rrera gure zentroa ezagutzera emateko.

Krisi garai honetan negozio bat ireki-tzera ausartu zarete... Sektore hone-tan eskaria badagoela ikusten duzue?Ander: Bai, nik uste bai fisioterapia-ren arloa eta baita psikologiarena ere gorantz doazela. Bestalde, nik 7 urte daramatzat honetan lanean eta horrek ere segurtasun bat ematen zigun eta horrela lagundu egin digu, ezberdina litzateke ezerezetik hasi behar bagenu. Lety: Gainera osasungintzan nahiz eta krisi ekonomikoa egon, zu gaizki bazau-de ezingo duzu lanik egin eta fisiotera-peutarenera joango zara eta nahiago izango duzu lanean egon langabezian baino. Eta haurrekin antzeko zerbait gertatzen da psikologia zerbitzuarekin ere, azken batean, zure seme edo ala-ba lagundu ahal baduzu saiatuko zara horretan nahiz eta gero beste gauza ba-tzuetan gerria estutu behar.

Orain gehiago ardu-ratzen al gara bajan denbora gutxiago egotearekin?Ander: Bai asko na-baritzen da hori. Jada jendea ez da lanor-duetan etortzen eta askok baja hartzeko beldurrarekin etortzen dira. Orain presio han-dia dago baja ez har-tzeko edo lehenbailen lanean hasteko.

Ze zerbitzu eskain-tzen dituzue?Ander: Fisioterapia eta psikologia zer-bitzuak eskaintzen ditugu. Fisioterapian batez ere, kirolarien-tzako alde batetik eta

bestetik beste edozein arazo, lunbalgiak, ziatikak... Psikologiaren arloan berriz, Lety haur eta gazteen psikologian aditua da eta bestetik beste bi psikologo ditugu 18 urtetik gorako edonorentzat alderdi klinikoak, depresioa, antsietatea, gogo-aldartea, estresa, elikadura arazoak eta bestelakoak landuko dituztenak, baita kirolarientzako helburuen planifikazioak edo adineko pertsonentzako estimula-zio kognitiboa ere. Eta gure asmoa er-ditzean eta inkontinentzian aditua den beste pertsona bat ere kontratatzea da.

Zein da haur eta gazteei zuzendutako psikologoen lana?Lety: Normaltasunetik kanpo dagoen guztia lantzen dugu. Jarrera arazoetatik hasita, erantzun txarretara, kasketak... gurasoek kontrola ezin dituzten egoerei irtenbidea ematen diegu. Kasu horietan eta batez ere, haur txikiak direnean, gurasoekin egiten da lan, eurei tresnak emanez eta askotan haurra ikustea ere ez da behar izaten. Bestalde badira ikas-teko zailtasunak dituzten gaztetxoak, ezintasun intelektuala dutenak, zenbait atalen estimulazioa behar dutenak...

Kunap izena jarri diozue zentroari. Zer esan nahi du izen horrek?Lety: “Kune” hitzak esperantoan elka-rrekin esan nahi du eta ingelesezko

KUNAP fisioterapia eta psikologia zentroa

Luis Morondo Urra kalea, 11 – IruñeaTelefono zenbakia: 948 104 461

www.kunap.come-posta: [email protected]

pwww.facebook.com/KUNAP

Page 25: Mailope 216 uztaila

- 25 -

“up” hitza esaten den moduan idatzita “ap” da. Bi hitz horiek elkartuz elkarre-kin gorantz esanahia sortu dugu.

Zure arloan Ander zeintzuk izaten dira lesio konplexuenak? Ander: Min kronikoa izaten da senda-tzen zailena. Denbora askoan hor dau-den minak kontrolatzea oso zaila izaten da, ehunez gain beste faktore askok eragiten dutelako.

Zer da errazagoa helduekin edo gaz-teekin aritzea?Ander: Niretzako kirolariak izaten dira zailenak, oso zorrotzak izaten baitira.

Eta zure kasuan Lety helduekin edo gaz-tetxoekin lan egitea izaten da zailagoa?Lety: Nik uste gurasoekin zailagoa iza-ten dela. Askotan badira euren seme-alabak psikologoarengana eraman eta bertan utzi eta atetik arazoa konpondu-ta dutela ateratzea espero dutenak. Nik nirekin zenbait portaera aldatzea lortu dezaket baina gurasoek bere aldetik ere ez badituzte zenbait gauza aldatzen etxean egoerak berdin jarraituko du. Ander: Halako zerbait ere askotan ger-tatzen da fisioterapian. Batzuek uste dute esku-ohean etzan eta arazoa kon-ponduta dagoela eta hori ez da beti horrela izaten, batez ere hobekuntza denboran mantentzeko zenbait ohitura aldatzea beharrezkoa denean.

Anekdotarik?Ander: Ez dakit, baina kasu positibo asko izan ditut. 20 urte luzetan oinazeak izan dituen pertsona sesio batzuen ondoren minik gabe egotea oso aberasgarria da niretzat. Kirolariekin ere lan egitea oso aberasgarria da, presio handia sartzen di-

zute, igandean partidua duelako edo hiru egun barru lasterketa bat duela eta baina bizikletara ezin igo dagoela ikusi eta gero zure lanari esker lasterketan ongi aritzea lortzen duela ikusten duzunean...

Bi arlo ezberdinetako zerbitzuak es-kaintzen dituzue orduan...Ander: Bai eta gainontzekoen aldean horretan bereizten garela esan de-zakegu. Batez ere min kronikoaren kasuan fisioterapia eta psikologiaren arteko elkarrekintza oso eraginkorra dela ikusi da.

Egun zein gaixotasun kroniko izaten dira ohikoena?Ander: Fibromialgia kasuak geroz eta ugariagoak dira. Lety: Baina askotan ez dira gaixotasu-nak izaten, ez dute izen berezirik. Adibi-dez izan liteke orkatilako mina, osasun frogetan lesiorik jada ez dagoela ikus-ten denean, baina gaixoak mina sen-titzen jarraitzen duela. Egoera horietan ez ulertuak sentitzen dira, eurek mina

sentitzen dutelako baina denek ezer ez dutela esaten dietelako.

Nolakoak izaten dira bisitak?Ander: Lesioari buruzko dokumentuak ekartzeko eskatzen zaio gaixoari. Lehe-nik eseri eta bere arazoarekin zerikusia duen guztia kontatzeko eskatzen zaio, faktore familiar edo emozionalek ere eragina dutela uste badu lasai esan dezala ere. Ondoren, esplorazio osoa egiten zaio arazoaren jatorria aurki-tzeko. Bisita batean honako lau galdera hauei erantzuten saiatzen gara: Zer du edo zer gertatzen zaio? Zer egin dezake berak hobetzeko? Zer egin dezake fisio-terapeutak hobetzeko? Eta gutxi gora-behera zenbat iraungo du?.

Jendeak orokorrean asko itxoiten du fisioterapeutarengana joan arte?Ander: Nik uste bi muturretako jendea dagoela. Badira batzuk min txikiena sentitu orduko etortzen direnak eta beste batzuk aldiz ia mugitu ezinik gel-ditu arte etortzen ez direnak. EZ da iza-ten tartekorik... [kar, kar...].

Baina geroz eta ohitura handiagoa dago fisioarengana joateko...Ander: Bai, lesioen prebentziorako kon-tzientzia geroz eta handiagoa dugu orain.

Enpresario lana nola daramazue?Lety: Egia esan laguntza handia dauka-gu horretan Maria Jesusekin. Ander: Bai, nire ama oso ohituta dago paper kontutan eta asko laguntzen digu lan horiekin.

Zein ordutegirekin egiten duzue lan?Ander: Printzipioan astelehenetik os-tiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Fisioterapiaren eta psikologiaren arteko elkarreragina oso baliagarria da, batez ere min kronikoen kasuan.

Page 26: Mailope 216 uztaila

- 26 -

KIROLa

IV. Txirrindulari Martxa haustura hidraulikoaren aurka

Atletismo markak hobetuz

900 bikote inguruk jokatu dute Pilotakadaz pilotakadan

Azken hiru urteotan bezala aurten ere Ekologistak Martxan taldeak estatu mailako txirrindulari martxa berezia antolatu du, Ecomarcha. Oraingoan, Fracking edo haustura hidrau-likoaren (gasa arroketatik ateratzeko haustura hidraulikoa) aurkako aldarria egingo dute Palentziatik Donostiara eta Na-farroatik pasako da. Uztailaren 24ean Iruñatik irten eta Le-kunberrira arteko ibilbidea egingo dute Txulapaindik, Ateztik, Ultzamatik, Basaburuatik eta Larraungo zenbait herrietatik pasatuz. Uztailaren 25ean berriz, Lekunberritik Errenteria

aldera aterako dira. Uztailaren 11ean hasiko da eta hilaren 27an amaituko da txirrindulari martxa. Parte hartzaileek bi-zikletarekin Palentzia eta Donostia arteko kilometroak egingo dituzte, fracking teknikarengatik erasotutako paisaietan bar-na igaroz.

Informazio gehiago eskura izango duzu:622 23 56 05 telefono zenbakian, ecomarcha@ecologista-

senaccion.org e-postan edo www.ecologistasenaccion.org atarian.

Aurreko alean aurreratu bezala emaitza onak lortzen dabil-tza atletismo taldeko neskak. Idoia Lizarraga aldaztarrak 500 metroko finalean bigarren gelditu zen eta Izaro Otegui berriz bigarren helmugaratu zen 500 metroko finalean. Biek euren markak hautsi zituzten. Taldeko irakaslea den Olatz Gonzale-zek berak ere, hirugarren postua eskuratu zuen joan den hi-lean Larrabiden egin zen Nafarroako Txapelketa absolutoko 1500m.l.ko proban

Egungo espetxe politikak salatzeko Pilotakadaz pilotakada eki-menaren azken jardunaldia jokatu zen joan den hilean Eus-kal Herriko bost frontoietan. Nafarroaren kasuan, Uharteko Euskal Jai Berrin izan zen. Bertan, Nafarroako Pala eta Eskuz

Txapelketako finalak jokatu zituzten eta sari banaketa-ren ondoren erremonte eta zesta erakustaldia eskaini zuten. Herri bazkari batekin eta La Jodedera taldearen musika emanaldiarekin amaitu zuten festa. Guztira 900 bikotek baino gehiagok parte hartu zuten txapelketa guztian zehar eta modalitate ezberdinetan Euskal Herri osoan.

Olatz Gonzalezek, Atletismo taldeko irakasleak, ere lasterketetan parte hartzen jarraitzen du eta berak ez ezik bere ikasleak ere emaitza onak jasotzen dabiltza. Arg: Olatz Gonzalez

Page 27: Mailope 216 uztaila

- 27 -

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

“Ez nago ehuneko ehunean eta ez nuen irabaztea espero”

18-14 irabazi zion Lekunberriko Xuban Armendarizek Satrustegiko Alberto Ongayri joan den maiatzean Arrotxapeako frontoian jokatu zen Open Manomanista Diario de Navarrako finalean.

Xuban zu aspalditik aritzen zara pilotan?Bai, txiki-txikitatik hasi nintzen pilotan. Garai hartan, Carlos Balda eta Guillermo Mazo ibiltzen ziren entrenatzaile lanetan.

Orain afizionatuen kategorian ibiltzen zara...Bai. Afizionatuen Senior kategorian. Irurtzungo klubeko kide naiz. Bertan, hamar bat afizionatu gabiltza orain. Sei bat urte daramatzat jada hango taldearekin. 16 urte arte Lekunberriko taldean ibili nintzen eta ondoren hiru edo lau urte Altsasun.

Orain gutxi irabazi duzun Open manomanista Diario de Navarra txapelketa urtero izaten al da?Hau bigarren urtea da antolatzen dutena. Iaz finalerdian galdu egin nuen Ongayren kontra eta aurtengoan berriz fi-nala irabazi egin diot, errebantxa izan da.

Arrotxapean izan zen finala...Bai, jende asko joan zen ikustera... 18-14 irabazi nion On-gayri.

Aurkari gogorra al da Ongay?Bai, bai. Orain gutxi arte profesionaletan, Aspen, aritutakoa da bera eta ez nuen uste irabaziko nionik. Ni neu ere fisikoki ez bainago ehuneko ehunean, belaunean dudan tendinitisa dela eta.

Entrenatzeari denbora asko eskaintzen al diozu?Lehen gehiago. Orain normalean astean bitan joaten naiz Irurtzungo frontoira pilotan ibiltzera eta gainontzeko egunetan fisikoa egiten saiatzen naiz. Baina orain dudan

lesio txiki horrekin azkenaldian hori ere ezin dut gehiegi landu.

Partiduen aurretik ezer berezirik egiten duzu?Ez, partiduraren egunean pasta eta haragia jaten dut beti. Partiduan zehar etxetik eramaten dudan Aquarius-a edaten dut eta hasi aurretik beti barrita energetiko bat jaten dut. Behin partidu baten erdian ahulaldiak eman zidan eta ge-roztik barrita jaten dut hasi aurretik, nahiz eta gose ez izan.

Profesionalen artean zein duzu pilotaririk gustokoena?Irujo oso politte da ikusteko, baina Olaizola da izandako pi-lotaririk haundina, artista bat da. Atzelarien artean berriz Zabaletari ikusteak gustoa ematen du.

Pilotan noiz arte jarraitzeko asmoa duzu?Badira momentu batzuk erreta bukatzen dudanean batez ere, betiko utziko dudala esaten diodala neure buruari, bai-na gero ezinezkoa egiten zait.

>> Xuban Armendariz

Xuban Arrotxapean txapela eta saria jasotzen. Arg: J.A. Garaikoetxea

Page 28: Mailope 216 uztaila

- 28 -

Elizako teilatua berritzea aurreikusten du Kontzejuak

14.000 euro bildu dituzte Merkatuan

Beste zenbait kontu...

Arkitektoak egindako aurreikuspenaren arabera Baraibarko eli-zako teilatua konpontzeak 70.000 euroko gastua izango luke eta horrekin batera eliz barruko paretak ere margotzea da asmoa, eta hori 17.000 euro izango litzateke. Oraindik erabakia onartzeko da-goen arren, lan horiek lehenbailehen egin beharko liratekeela uste dute Kontzejutik, batez ere teilatuan dauden itxizurak direla eta.

Dagoeneko hamargarrena izan da aurtengoa. Material asko saldu zuten antolatzaileek eta eguraldia onak jendea hurbiltzen lagundu zuen. 14.000 euro inguru bildu dira. Hauetatik 12.000 euro Mundu Zabaleko proiektuarentzat izanen da, 1.000 euro Aita Zurientzat eta 2.000 euro San Fili-po gaixotasuna ikertzeko.

Antolatzaileek jendearen erantzuna eskertu nahi dute. Urte guztian zehar lanean aritzen direnei (arropa sailka-tzen, kamioiak kargatzen, taloak egiten…), frontoia pres-tatzen, biltzen, asteburuan bertan lanean ibili zirenei eta baita bertara hurbildu eta gauzak erosiz edo taloak janez bere dirua utzi zuten guztiei ere. Eskerrik asko!

Baraibarko herriak joan den urtean 21.000 euroko gas-tua egin zuen baso lanetan, beti ere Nafarroako Gober-nuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintzako Depar-tamentuan onartutako diru-laguntza kontuan hartuta. Handik gutxira ordea laguntza hori atzera bota zuen Go-bernuak eta erdira jaitsi zuen diru-laguntza. Herritarrek laguntza hori aurten kobratzea espero dute.

Bestalde, hilerrian dauden 33 horma-hilobietatik jada bi baino ez dira gelditzen hutsik. 1986an sartu zen lehen herritarra horma-hilobian eta geroztik ez da lurperake-tarik egin. Arazo horri irtenbide bat eman beharko dio aurki Kontzejuak: “Bi aukera ditugu, hilerria handitu edo hustutzen hasi eta gure asmoa 20 urte okupatuta dara-matzaten horma-hilobiak hustutzea da”. Horretarako ordea, lehenik arautegi berria onartu beharko dute.

Horrez gain, 2011ean Ostatuko eraikinaren teilatua eta etxaurrea konpondu zuten eta 160.000 euroko gastuak egin zuen Kontzejuak. Geroztik bertan alokatzeko bi etxe-bizitza egiteko asmoa dute: “Aurre-txostena egina dago baina laguntza ez ziguten onartu eta gainera 2012an frontoiko eta eskolako eraikinaren teilatua konpondu be-har izan genuenez bi etxebizitzen proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa zitzaigun. Hala ere, proiektua hor dago eta denborarekin espero dugu lan horiek ere egitea”.

HERRIAK EMANA> Baraibarko Udala

Page 29: Mailope 216 uztaila

- 29 -

“Alemaniarrak oso hotzak dira atzerritarrekin”Martxoaz geroztik Alemanian da Aritz Otermin. Beteluar hau bertako lantegi batean dabil lanean eta ez du bueltatzeko datarik, oraingoz behintzat.

Noiztik zaude Alemanian eta zertan zabiltza? Aurtengo, martxoaren 16tik nago Alemanian. Hemen lanean ari naiz zukuak egiten dituzten lantoki batean. Bere izena Riha da.

Zehazki zein herri edo hiritan zaude?Ni bizi naizen herriak Rinteln izena du. Alemaniaren Iparral-dean dago (Saxonia Behea) eta Hannover-etik hegoaldera 40 bat minutura geratzen da autoz.

Zenbat denborarako joan zara?Lau hilabeterako etorri nintzen lanera eta ondoren beste bi urterako berritu zidaten lan kontratua. Egia esan, ez dakit hau bukatutakoan zer gertatuko ote den edo zer egingo dudan, baina momentuz ez daukat data zehatzik bueltatzeko.

Bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun?Aurreko urtean, nire ikasketak bukatu ondoren, Finlandian izan nintzen praktikak egiten. Handik bueltatu ondoren, jada uda zen eta ikasitakoarekin zerikusia zeukan lan bat bilatzen ahalegindu nintzen. Zoritxarrez ez nuen ezer topatu. Orduan pentsatu nuen irailean berriz ere ikasten hastea. Hala egin nuen eta handik hilabete batzuetara, irakaslek batek esan zi-dan Lekunberriko Agrozumos enpresan ni bezalako ikasketa perfila zuten ikasleen bila zebiltzala. Beraiekin harremanetan jarri eta orain Alemanian nago beraien taldeko beste enpre-sa batentzat lanean.

Zein da zure egunerokoa bertan?Lantokian, elektrizitateko departamentuko bulego batean egiten dut lan robotak programatzen. Hau da, lantokian dau-den makinak programatzen zukua egiteko.

Nolakoa da bertako gizartea?Ni bizi naizen inguruan, jendea oso itxia da. Batez ere atze-rritarrekin. Nire ustez ez dituzte oso gogoko atzerritarrak, beraiek daukaten tratua behintzat oso hotza da. Bestalde, la-nean oso zorrotzak eta organizatuak dira.

Zer da gehien harritu zaituena? Gehien harritu nauen gauzetako bat da, bertako jendeak beti egia esaten duela. Ez dute gezurrik esaten eta esanez gero berehala nabaritzen zaien. Gainera oso gaizki ikusia dago ge-zurretan haritzea.

Eta hizkuntzarekin?Hizkuntza ikasten ari naiz poliki-poliki, baina ez da batere erraza. Ingelesarekin antza handia du, baina ez da berdina.

Euskaldunik aurkitu al duzu bertan?Badauzkat bi lagun euskaldun hemen. Ez dira inguruan bizi, baina tarteka geratzen gara. Bata Hamburg-en (Hanburgo) bizi da eta bestea Bielefeld-en. Lehenengoa ordu eta erdira dago autoz eta bigarrena 45 minututara. Biak bizkaitarrak dira, Julen eta Asier.

Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke?Bertara joan behar duen bati zera esango nioke, lanera joa-teko asmoa badu, etxetik lan kontratu batekin joan dadila. Bestela ia ezinezkoa da atzerritar batentzako hemen bertan lana aurkitzea.

Anekdotarik?Etxeetako alokairuak oso merkeak dira, baina etxeak ia hutsik alokatzen dituzte, ez sukalde, ez komun eta ez ezer.

Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bi-dali nahi badiozu, aprobetxatu!Besarkada handi bat bidaltzen diet hemendik nire lagun eta senideei. Laster ikusiko garelakoan edo bestela hemen itxa-rongo zaituztet gustu handiz!

HAIZEAK ERAMANA Alemaniatik iritsitako kontuak> Aritz Otermin

Page 30: Mailope 216 uztaila

- 30 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Irati Garmendia HuarteUztailak 2, 9 urteZorionak eta urte askotako!!!!!!!Ongi pasa zure eguna eta mila muxu familiaren partez. Aitatxo, amatxo, Unai eta Laida.

Inge ZubillagaUztailak 11, 6 urte ZORIONAK INGE!! Ospas!! Dagoeneko 6 urte bete dituzu!! Pasa ongi ongi marimondongi zure eguna bai etxekoekin baita lagunekin ere!! Muxu potooooolo bat etxekoen partetik!! Izan, aita eta ama.

Maria OterminUztailak 28, 85 urteZorionak Amoñita!! Ongi pasa zure eguna eta muxu haundi bat Egoitz, Eneko eta etxeko guztien partez.

Page 31: Mailope 216 uztaila

kontuTXIKIAK

Guardiako farmaziak

ADI!Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi [email protected]. Publizitate eskariak bi hi-labetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Uztailaren 1etik 6raLeitzako M.I. Larraya

Uztailaren 7tik 13raBeteluko C.A. CarrilloIrurtzungo Mutiloa Martirena

Uztailaren 14tik 20raLeitzako P. Teresa, E. Arrupea

Uztailaren 21etik 27raArribeko A. GarmendiaIrurtzungo Mutiloa Martirena

Uztailaren 28tik 31raLekunberriko M.A. Azpiroz

Abuztuaren 1etik 3raLekunberriko M.A. Azpiroz

Abuztuaren 4tik 10eraLeitzako O. Erviti

Abuztuaren 11tik 17raLekunberriko M.I. Mendia

Abuztuaren 18tik 24raLeitzako M.Z. Campos

Abuztuaren 25etik 30eraLeitzako M.I. Larraya

Telefono zenbakiak

Larrialdiak.....................112

Araizkoosasun etxea......948513040

Beteluko osasun etxea......948513300

Lekunberrikoosasun etxea......948504208

AGENDA: Mailopeko agendan ekitaldiren bat edo deialdiren bat agertzea nahi baduzu idatzi [email protected] hilaren 20a baino lehen.

merkatu txikiaLAN BILASALGAI

- Iruñetik enkarguak: Iruñe-tik gure eskualdera ekartze-ko edozein gauza (txiki edo haundi), erosketak, enkarguak… Nahi duzuna, egunero eta merke merkea. Deitu 629 410 007 telefono zenbakira. Jon.

- Haurrak nahiz adineko jendea zaintzeko, etxeko lanak, garbiketak edo beste-lako lanak egiteko prest nago. Gaztelera eta ingelesa ederki menperatzen dut. Interesaturik egonez gero deitu 602 341 118 telefono-ra. Anie Soule.

- Areson Sastizar landetxea salgai. 25.000m2 lurrekin. 649 707 584, Xabier.

uztaila

abuztua

5 Azkarate: Sanfermin jaien hasiera.

29 Lekunberri: Udako ZInea: “Zipi y Zape”

18 Arribe: Jaien hasiera.

25 Astitz: Santiago festen hasiera.

1 Errazkin: Jaien hasiera.

3 Lekunberri: Erdi Aroko Azoka.

5 Lekunberri: Udako Zinea: “Pagafantas” (euskaraz)

12 Lekunberri: Udako Zinea: “Ocho apellidos vascos”

16 Oderitz: Jaien hasiera.

22 Gorriti: Festen hasiera.

28 Atallu: Jaien hasiera.

31 Iribas: Festen hasiera.

agen

da

22 Lekunberri: Udako Zinea: “La vida secreta de Walter Mitty”

31 Azpirotz: Jaien hasiera.

Page 32: Mailope 216 uztaila

- 32 -

GORRITIKO PESTAK 2014

ERRAZKINGO JAIAK

ABUZTUAK 1, OSTIRALA17:30 Mus txapelketa19:00 Puskabiltza00:30 Dantzaldia “Ai ene” taldearekin eta ondoren DJ Txoko

ABUZTUAK 2, LARUNBATA11:30 Puskabiltza.18:00 Umeentzako jokoak.22:00 Kuadrilla aparia.01:00 Dantzaldia “Trkidantz” taldearekin.

ABUZTUAK 3, IGANDEA11:30 Txistorrada.12:00 Umeen arteko pilota partiduak.

13:00 Helduen pilota partidua.

18:00 Herri kirolak eta ondoren dantzaldia.

ABUZTUAK 6, ASTEAZKENA

11:00 Meza nagusia.14:00 Zikiro jatea.Ondoren dantzaldia pesten amaiera arte.

ABUZTUAK 22, OSTIRALA10:00 Puxke biltzea Iñaki eta Gari trikitilariekin

21:00 Herri afaria23:00 DJ Bull

ABUZTUAK 23, LARUNBATA 11:00 Haur jolasak18:00 Sega apustua20:00 Afalaurreko dantzaldia Gabenara taldearekin

21:00 Herri afaria23:30 Gabenararekin dantzaldia

ABUZTUAK 24, IGANDEA12:00 Herri kirolak :Euskal Herriko 3.mailako aizkolari txapelketako saioa

18:30 Bertsolariak: Andoni Egaña,Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio

19:30 Pintxoak sagardo eta ardoarekin, Iñaki eta Gari trikitilariekin

AZPIROZKO FESTAK UZTAILAK 31, OSTEGUNA17.30 Festetako apaingarriak prestatuz22.00 Zinea plazan

ABUZTUAK 1, OSTIRALA11.00 Ezkil jotzea eta txupinazoa festei hasera emanez11.30 Haurrentzako tailerak: esku lanak17.00 Dantza tailerrak 22.00 Tortila txapelketa eta Herri afaria00.00 Dantzaldia

ABUZTUAK 2, LARUNBATA10.30 Erronda 16.30 Umeen jolasak (Gymkana)17.00 Mus txapelketa17.30 Frontenis txapelketa20.00 Dantzaldia22.00 Herri afaria00.00 Dantzaldia Hauskaitz taldearekin

ABUZTUAK 3, IGANDEA12.00 Meza12.45 Pilota partidua bertsolariekin (Oskar Estanga eta Aimar Karrika)14.00 Bertso bazkaria17.30 Herri kirolak, jolasak eta txokolatea19.00 Oskar Estangaren kontzertua: Errimatuz, garenera arrimatuz

UZTAILAK 5, LARUNBATA

-17:30 Ermitako ezkillek jotzea eta Txupinazoa

-18:00 Haurren herri kirolak

-19:00 Zerri Kirolak: Askatearrak Satorzulokoen aurka (proba

bereziak)-21:30 Herri afaria (Txartelak Surtidorean eta Betelun)

-00:30 Dj Txoko

UZTAILAK 6, IGANDEA

-17:00 Ume jolasak, eta txokolate jatea

-18:00 Artzai txakur erakustaldia

-Ondoren, tortila patata lehiaketa eta Sagardo dastaketa

Egun guztian zehar, Lutxurdio eta Astiazaran trikitilariak

UZTAILAK 7, ASTELEHENA (SAN FERMIN EGUNA)

-11:00 Ermita eta elizako ezkilla jotzea eta erromeria.

Ondoren, Sutarri dantza taldearen saioa plazan

Eta Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa

14:00 Bertso-bazkaria (Txartelak Surtidorean eta Betelun)

18:00 Gaztetxoen pilota partidak

Eneko Goikoetxea – Aimar Otamendi

Xabi Otamendi – Oier Goikoetxea;

Mattin Ezenarro – Beñat Goikoetxea

Ander Mikeo – Aitor Rekalde

19:00 Bertso Pilota

Sebastian Lizaso – Aitor Mendiluze

Beñat Jauregi – Ion Oreja

Egun osoan Lutxurdio eta Astiazaran trikitilariak

ARRIBEKO JAIAK UZTAILAK 18, OSTIRALA 20.13 txupinazoaHerri afaria, ondoren Gabezin taldea

UZTAILAK 19, LARUNBATA12.00 Puska-biltzaArratsaldean zehar haurrentzako tailerrak eta puz-garriak. Ondoren Laiotz taldea.01.00 Laiotz taldea eta ondoren DJ Txoko.

UZTAILAK 20, IGANDEA 9.00 Goiz soinua, ondoren Meza 12.30 XIV. Patata tortilla lehiaketa eta gosaria17.30 Haurren arteko pilota partidak Gero herri kirolak eta trikitilariak iluntzeraino

UZTAILAK 21, ASTELEHENA 11.30 Puska-biltza21.30 Herri afaria eta ondoren DJ Txoko

AZKARATEKO JAIAK