Maitane

11
Parke iluna ……. odolak argitu zuen

description

2. ebaluazioa. Nobela.

Transcript of Maitane

Page 1: Maitane

Parke iluna …….

odolak argitu zuen

Page 2: Maitane

Ilunpean zeuden kaleak. Ez zen ia jenderik ikusten , soilik

gaztetxoren bat. Edo hori zen, Maialenek pentsatzen zuena.

Neskatxoak bere bi lagun, David eta Itxiar , etxean utzi zituen eta

berak bere bidea jarraitu zuen. Bidea, iluna, beldurgarria… zen, nahiz

eta buruz jakin ibilbidea, inoiz ez zen lasai pasatzen kale haietatik.

Parke bat zegoen erdian, “zoroen parkea” deiturikoa, izen horrek ez

zion lasaitasunik ematen urduritasuna baizik, hankak dardarka hasten

zitzaizkion handik pasatzen zenean, askotan korrikan pasatzen

saiatzen zen.

Parke inguruan, jende gutxi zegoen, ia inor ez, baina zeudenek

begirada iraunkorra zeukaten, Maialen begiratzen zuten, neska bat

inoiz ikusiko bazuten moduan.

Parkea zuhaitzez inguraturik zegoen, zuhaitz handiak, oso handiak.

Errepidea estaltzen zutenak. Haizearen txistuaren arabera mugitzen

ziren, eta haien hostoak hegan egiten hasten ziren.

Egun hartan, Maialeni inoiz baino gehiago begiratzen zutela

iruditzen zitzaion, norbait bere atzetik joango balitz bezala. Pausu bat

emandakoan, atzerantz begiratzen zuen eta begirada bakoitzean

norbait ezkutatzen zela pentsatzen zuen.

Azkarrago ibiltzen hasi zen, parkea ahal bezain laster

gurutzatzeko. Azken zatian zegoela, argitasuna ikusten zela,

atzerantz begira eta inor ez zegoela ikusita korrikan hasi zen, haren

atarirantz abiatuta.

Page 3: Maitane

Atea zabaldu zuen, buelta emanda korrika batean itxi zuen inor ez

sartzeko. Han babestuta zegoela bazekien.

Igogailuari deitu, eta ateak zabaltzerakoan alderantziz ibiltzen

sartu zen. Ateak ixterakoan bere solairuaren botoia sakatu eta

martxan jarri zen. Begirada lurrean finkaturik, konturatu zen orri bat

zegoela, orduan bai kuriositateak bai beldurrak irakurrarazi zioten.

“Txarrena , ez zaizu oraindik heldu…”jartzen zuen ordenagailuz

idatzitako orri horretan.

Urduritasuna zela eta, botoi guztiak sakatzen hasi zen geldiarazteko

edota bere solairua ez zen beste solairu batean gelditzeko. Ezin izan

zuen lortu, igogailua bere etxe parean gelditu zen. Ateak apurka-

apurka zabaltzen joan ziren eta beldurra Maialen bereganatzen

zegoen, baina irteterakoan inor ez zegoela ikusterakoan pixka bat

lasaitu zen.

Etxean sartzerakoan, ama zegoen itxaroten, bere betiko

irribarrearekin. Bere alabaren aurpegia ikusita irribarrea harridura

bilakatu zen.

-Maialen, zer daukazu? Ondo al zaude? –galdetu zion amak

kezkaturik.

-Ezer ez ama, bakarrik nekatuta nagoela, logelara noa. Bihar

arte -erantzun zion Maialenenek dardarka.

-Baina…baina maitea eta afaria?

-Utzi ama, ez dut gogorik….

Page 4: Maitane

Maialen logelan sartu zen, begirada azkar bat bota zuen ea norbait

bazegoen ikusteko. Inor ez zegoen, beraz ordenagailua piztu zuen,

orriaren letra konprobatzeko eta bere lagunekin konprobatzeko.

Ordenagailua piztu eta bat-batean korreo bat zeukala konturatu zen,

zabaldu eta… pantaila guztia beltza jarri zen, dardarka hasi eta

ordenagailua itzali zen. Oraindik beldurra handiagotu zitzaion.

Ordenagailua itzali zen, beraz ezin izan zuen hitz egin ezta letra

konprobatu ere, beste egun baterako utzi zuen.

Mugikorra hartu zuen, bere lagunei , Davidi eta Itziarri, mezu bana

bidaltzeko. “ Bihar goizeko bederatzietan etor zaitezte nire bila

atarira, beharrezkoa dut mesedez” horrela zioen mezuak.

Gau horretan ezin izan zuen lorik egin, bueltaka zebilen ohean,

azkenean,argia piztu eta ohean eserita bere buruari galdetzen zion:”

Nor izango da?” Bueltaka jarraitzen zuen bitartean, “zergatik ni?

Zergatik ote izango da nire bila dabiltzala? Zergatik!!”. Ohetik altxatu

zen, joder espero dut hauek bi bihar agertzea bestela…hartuko naute

eta ez dakit zer gertatuko zaidan…

Hurrengo goizean bere bi lagunak itxaroten zeuden eta hirurak

hizketan hasi ziren:

-David, Itziar, gauza oso arraroak gertatzen ari zaizkit –hasi zen

Maialen kontatzen beldurtuta.

-Baina Maialen, zer gauza arraro? Zer diozu?-zioen Itziarrek

harrituta.

-Bai, zer? –gehitu zuen Davidek.

Page 5: Maitane

-Atzo parketik zehar norbait nire atzetik zetorrela nabaritzen

nuen. Eta ez da hori bakarrik. Igogailuan mezu arraroa aurkitu nuen

eta ordenadorean korreo bat. Pantaila dardarka hasten zen korreoa

zabaltzerakoan.

-Ene! Zelako beldurra! Benetan diozu? Mesedez Maialen ez da

jokotan ibiltzeko modukoa…! –esan zion Itziarrek beldurturik.

-Beitu., Maialen, ez dut uste hainbesterako denik….broma bat

izango da- zioen Davidek lasai.

-Broma? Zuek uste horrelako bromarik asmatuko nuenik, berdin

da David ez ba didazu sinetsi nahi , utzidazu. Itziar, zu nire etxeraino

etor zintezke gaur arratsaldean? Ziurrago sentituko naiz, mesedez-

esan zuen Maialenek atsekabetuta.

-Bai, egon lasai zurekin etorriko naiz, ez zaizu ezer pasatuko.

-Bueno bale…barkaidazu, ni ere etorriko naiz -gehitu zuen

Davidek.

Ikastolara abiatu eta egun osoa normal pasatu zuten. Hirurak

elkarrekin eta egunero bezala entrenamendura joan ziren. Arratsalde

hartan, etxerako bueltan, Davidek eta Itziarrek Maialen utzi zuten

etxean, eta beraiek etxera heldutakoan , Maialeni deituko ziotela

agindu zioten. Bidean bat batean Maialeni buruzko gaia atera zen:

-Zer Itziar, zuk Maialen sinesten duzu?- galdetu zion irribarretsu

Davidek.

-Bai, noski gure laguna da, gure lagunik hoberena, eta berak

badio egia izango da- erantzun zion oso arro Itziarrek.

Page 6: Maitane

-Ba, bai, egia da, nik jadanik badakit nor den, zuek uste duzuen

lagun oso

ona bat da….-zioen Davidek lasai-lasai.

-Ez da posible! Zu?...baina nola izan zara kapaz….! –erantzun

zion Itziarrek urruntzen zen bitartean.

Itziar korrikan hasi zen, baina David gero eta hurbilago zegoen,

eskutitzak zabaltzeko gailu handi bat esku tartean zuelarik.

Neskatoari gutxiren deseatzen zuen momentua heldu zitzaion,

Davidek harrapatu zuen. Harrapatzerakoan, momentu horretan, ez

zegoen inor geldiarazteko, gogor hasi zen, hiru sastada eman eta

neskatoa hil zuen. Gorpua, parkean etzanda utzi eta eskuak

garbitutakoan ihes egin zuen.

Maialen, haren etxean egon zen itxoiten, lagunak deitu behar

zutelako, baina inork ez zuen deitu. Ahaztuko zutela pentsatu zuen.

Hurrengo egunean klasera zihoan bera bakarrik, eta parketik

pasatzerakoan han aurkitu zuen Itziarren gorpua.

-Aaaaa!Baina, ez da posible! Ezin da izan! –oihukatu zuen

negarrez Maialenek begiratzen zuen bitartean.

Momentu horretan, gorputza lurrean ikusita odolez inguraturik, bere

begiak malkoak lainotzen hasten ari ziren. Entzuten zuen bakarra,

bere burua zen, nola zen posiblea, errepikatzen zitzaion behin eta

berriro.

Gorputz osoa dardarka zeukan , bihotz taupadak inoiz baino

azkarragoak ziren, bularretik bihotza atera balitzaion moduan.

Page 7: Maitane

Korrikan etzera joan zen amaren bila, eta biek batera poliziari deitu

zioten.David ere deitu zion , eta korrikan agertu zen. Polizia parkera

heldu zenean, Maialeni galderak egin zizkioten. Baina oso urduri

zegoenez banku batera lasaitzera bidali zuten.

-Beitu, Maialen, guk guztia aztertzen dugun bitartean, eseri

zaitez banku batean eta lasaitu- esan zion polizia batek.

-Bai, ni zurekin joango naiz,, lasai -gehitu zuen Davidek.

Biok batera eserita zeudelarik, hitz egiten hasi ziren:

-David, baina…nola da posible, Itziar hil dute! Zelako nazka

ematen duten horrelako gauzak egiten duten pertsonak…benetan.

-Nazka? Nik nazka ematen dizut orduan ez? Eta ez ba duzu nahi

zure lagun maiteari egin diodana egitea egon zaitez isilik –esan zion

Davidek mespretxua adierazten eta mehatxatzen zuen bitartean.

Maialen hori entzundakoan korrika eta oihuka hasi zen

-Hartu, hartu! David da…-esan zuen Maialenek.

-David zer? Zer da? Maialen laztana lasai zaitez! – esan zion

amak.

-Bai, polizia! Harrapatu David! Bera da! Berak Itziar hil du!

Hartuu!

David urrunean ikusi zuten, korrikan egiten zegoen, ihes egiten.

Ezkutatzen saiatu zen baina azkenean poliziak harrapatu zuten.

Behin hartuta, poliziak eta Maialen, hitz egiten hasi ziren, guztiak

David izan zela seinalatzen zuen, oharren letra, bera gustukoa zuena

zen, eskutitzak zabaltzeko gailua berea, guztia!

Page 8: Maitane

Maialen pozik geratu zen bere laguna David inoiz gehiago ez zuelako

ikusiko, bere bizitza osoa erreformatorioan eta kartzelan pasako

zuelako baian bestetik oso triste, Itziar bere lagun mina, hil zelako.

Egia esanda bakarrik geratu zen, maite zituen bi lagunak betirako

joan ziren.

Maitane Garcia