Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

7
MAITE DUT Maite dut, udazkena urteroko erritualari jarraiki iritsi, eta hostoak zuhaitzei betiko adio esatean, ene azala sotilki ferekatzea. Maite dut Pasaiako portu zaharraren kresal usaia, sirenen kantu gozoek ene belarriak goxatzen dituztelarik. Maite ditut egunsentiak. Maite dut eguzkiaren berotasun hotza, sentimendurik gabeko berotasuna, urteen poderioz min ematera irits litekeena, ikara ematen duen hura, bai. Maite dut... Hain dut urruti, ordea, maite dudan oro orain. Etengabe diharduten orratz nekaezinek ordutik bi hilabete pasa direla dioskute, gizakiak asmaturiko denboran; inork inoiz ikusi izan ez arren, ezagutzeko betarik ere izan gabe, gizakiak bere bizitzako gidari duen horretan. Bi hilabete eta sei egun daramatzat zehazki maite dudan ororengandik urrun hirurogeita zazpi izanik, sekula ahaztuko ez dudan maiatzaren bost hartatik , galdu ditudan egunsentiak, eta bost milioi zazpiehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun izanik, orratzek inongo nekerik azaldu gabe emandako kliskak. Ez naiz egin nuenaz damu, nik ez bainuen ezer egin. Ez nintzen ni izan jolas horretan parte hartzea erabaki zuena, ez nintzen ni izan jolasaren arauak onetsi eta galtzaile ateratzekotan porrota onartuko nuela esan zuena. Haiek izan ziren, gupidarik gabeko gizon errukigabeak , askatasuna ebatsi zidatenak, ume bati kendutako karamelu bat bailitzan.

Transcript of Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

Page 1: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

MAITE DUT

Maite dut, udazkena urteroko erritualari jarraiki iritsi, eta hostoak zuhaitzei betiko

adio esatean, ene azala sotilki ferekatzea. Maite dut Pasaiako portu zaharraren kresal

usaia, sirenen kantu gozoek ene belarriak goxatzen dituztelarik. Maite ditut egunsentiak.

Maite dut eguzkiaren berotasun hotza, sentimendurik gabeko berotasuna, urteen

poderioz min ematera irits litekeena, ikara ematen duen hura, bai. Maite dut...

Hain dut urruti, ordea, maite dudan oro orain. Etengabe diharduten orratz

nekaezinek ordutik bi hilabete pasa direla dioskute, gizakiak asmaturiko denboran;

inork inoiz ikusi izan ez arren, ezagutzeko betarik ere izan gabe, gizakiak bere

bizitzako gidari duen horretan. Bi hilabete eta sei egun daramatzat zehazki maite dudan

ororengandik urrun hirurogeita zazpi izanik, sekula ahaztuko ez dudan maiatzaren bost

hartatik , galdu ditudan egunsentiak, eta bost milioi zazpiehun eta laurogeita zortzi mila

zortziehun izanik, orratzek inongo nekerik azaldu gabe emandako kliskak.

Ez naiz egin nuenaz damu, nik ez bainuen ezer egin. Ez nintzen ni izan jolas

horretan parte hartzea erabaki zuena, ez nintzen ni izan jolasaren arauak onetsi eta

galtzaile ateratzekotan porrota onartuko nuela esan zuena. Haiek izan ziren, gupidarik

gabeko gizon errukigabeak , askatasuna ebatsi zidatenak, ume bati kendutako karamelu

bat bailitzan.

Page 2: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

Karamelu bat izan zen, bada, nire askatasuna eraman zuena. Karamelua irensten

den moduan irentsi zuten egunsentiak ikusteko nire irrika, laket nuen ororen irrika.

Esana zidan amak, aspalditxotik, ene hortz-haginen argazkiak laurogei edo bederatzi

urte nituen asmatzea ezinezko egiten zuen garai hartatik, inoren karamelurik ez

hartzeko. Eta ez nion amaren esanari ezetz esan, inork ez zidalako karamelurik eskaini .

Buenos Aires; Euskal Herriko portuetako kresal usainetik urrun, ene burua zen

fardelak esku batean nituelarik, etxera bueltatzeko egarriz zegoena. Aireportu arrotza

ene begien aurrean nuena. Euren bizitza lasterketa bat bailitzan, milaka, milioika ziren

ene inguruan alde batera eta bestera zihoazen pertsonak, euren helmugetara ahalik eta

orratzen kliska gutxienean iristeko desiraz.

- Queda usted detenido! – bat-batean.

Aireportuetako kontroletako batean nengoen, eta bekoz beko “seguridad” irakur

zitekeen kamisetadun bi gizon nituen. Burua milaka galderaz bete zitzaidan, eta begiak

euren aurpegietan so eta so nituelarik gizakiok askotan bidaiatzeko aztura dugun beste

mundu horretan murgildu nintzen, askok ilargitzat jotzen duten mundu hartan. Ile urdin

gutxi batzuk agerian zituen gizon adats luzedun baten hitzek ekarri ninduten bueltan

benetako mundu fisikora “ ilargitik ” .

- Buen intento el de introducirlas en caramelos !

Page 3: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

Karameluak izan ziren, inoiz jan gabeko karamelu mikatzak. Barruan zuten nire

askatasuna preso edukiko zuen kaiolaren giltza, zenbaiti askatasuna ezean bizia lapurtu

eta atea itxi ohi dien giltza horietakoa: droga.

Nahiari itxi zioten bizitzaren atea lehenik, eta niri ondoren askatasunarena. Ezin

ukatuko dut bera ibili zela giltzaren bila, giltza iristearen esperoan,eta azkenean aurkitu

zuen, zerbaiten bila dabilen orok aurkitzen duen bezala. Halere, bera izan zen, da eta

izango da ene bihotzeko kuttuna. Hark erakutsi zidan maitatzearen esanahia; bera izan

zen margolari bikainenen pare, nire betaurrean, inongo pintzelik erabiltzeko premiarik

ezean, bere presentzia hutsez irribarre perfektua marrazten zekien bakarra.

Zoriontasunaren subjektibotasunaz jakitun naizelarik, zoriontsu egin ninduela esatera

ausartu ninteke, berak urgatzi baitzidan zoriontasuna definitzen bost letra soilekin,

Nahia.

Droga benetan da bizitzeko era bat eta estilo bat, drogatik kanpo ezin uler

daitekeena, eta basapiztiatzat dudan horrek, ohartu orduko, sartuak ditu biktimaren

lepoan bere atzaparrak, haietatik ihes egitea, itsaso zabalean dauden are aleak

zenbatzearen pareko lan zaila delarik. Ez dakit zein izan zen Nahiaren heriotzaren atea

irekitzeko giltza bilatzearen zergatia, agian ez nintzen irribarre perfektu bat marrazteko

bezain margolari ona, agian ez nuen lortu nire presentzia hutsarekin bere egunak

alaitzea, agian ez nintzen ni bere zoriontasunaren ideia.

Bistakoa zen komisaldegian ez nuela mesfidantza ezean ezer eragiten. Eta

nahikoa izan zuten hori, nire gain zalantzaren itzala mesfidantzaren argiak errautsi izan

Page 4: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

balu bezala, kriminal odoltzaleenaren pare, ene askatasunari prezioa jarriz, barrote

artean sartzeko.

Barrote artean jarraitzen dut, isiltasuna mintzalagun dudalarik. Egunen batean

epaituko nautela diote, epailearen aurrera eramango nautela ene bertsioa azal

diezaiodan. Ez dut asteen kontua izango denik uste, ordea. Hemen ez naiz hodei beltz

eta ilun bat osatzen duten ur tanten artean beste bat besterik. Ez dut inor nitaz oroituko

denik uste eta are gutxiago epaituko nautenik. Etxean, Euskal Herrian, ere ez dut maite

nauen inor, ez dut nire falta sumatuko duen inor, haizea besterik ez. Hark agian

sumatuko du ene azala ferekatzearen falta, ene hitzak eramatearen atseginkeria.

Euskal Herriko haizearen lana, zementuz jantziriko Buenos Aireseko kartzelaren

pareta hotzek egiten dute oraingoan. Haiek izango dira ene barrua husteko premian, nire

hitzez jantziko direnak, zementuari falta zaion beroki direlarik, hoztasun hori berotu

nahian. Pareta hauek izango dira izan nintzenaren eta naizenaren ispilu.

Askatasuna maitatzen nuen horietakoa nintzen. Libertate ezak, ordea, lur

mugikorretatik narama, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten dut

zalantzaz, zeren zalantzak nekatzen zaitu, unatzen zaitu eta erdibitzen zaitu, baina ene

zalantza hauek ene kontzientziako arantzak dira, barrendik eztenkatzen eta zauritzen

nautenak. Eta esperantzak ez du bere betazal argia inondik ageri, ez dut begiesten

behintzat , zeren eta esperantza beste zalantza bat baita.

Maite dudan ororen artean, badoaz ene gogamenean, astiro-astiro egunsentiak,

zinez maite dudan Pasaiako portu zaharraren kresal usaia, ikaratzen nauen eguzkiaren

Page 5: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

berotasuna. Eta ez naiz, bada, haiek maitatzen ez ditudala esaten ari, ez naiz haietaz

ahantzi, mozkorraldiko gau batean egin duzunaz ahazten zaren moduan. Beste

zerbaitetik hurbilago sentitzen dut ene burua, ene barrua, ni neu nire osotasunean. Behin

zoriontasuntzat jo nuen horrengandik hurbilago, Nahiarengandik hurbilago.

Karameluak kendu zidaten askatasunaz gozatzeko eskubidea, eta Buenos

Aireseko barrote hutsez babesturiko gauetan, babesa ematen zidaten izarek kenduko

didate askatasunaz gehiago gozatzeko aukera: Nahia gertuago izateko aukera. Izaretako

bat hartu eta lepoa inguratzen didalarik, alde banatako muturra eskuekin hartu dut.

Pixkanaka- pixkanaka nola estutzen didan nabari dut, nola nire arnasa gero eta txikiagoa

den, nola nire bihotza indarra galtzen doan, apurka-apurka itzaltzen doan kandela

bailitzan.

Denok gordetzen omen dugu alde ezkutu bat, dela sekretua, dela akatsa, dela

keinua. Eta ni ere, nehoiz ulertu gabeko askatasun ezean, ezin bizi, ezin zoriontsu izan,

ezin hura maite. Horra hor nire akatsa, besteen akatsa, nork daki noren akatsa den.

Dakidan bakarra, aire honek ez dituela nire birikak asetzen , paisaia honek ez dituela

nire begiak elikatzen, aurrean dudanak ez duela nire betaurrean irribarre perfektu bat

marrazten.

Zertarako bizi, bada, bizitako segundo bakoitzaz eskerrak emateko gai ez banaiz.

Zertarako baztertu inoiz baino hurbilago sentitzen dudan Nahia. Banoa harengana,

herriz aldatu nahi dut, nire gorputz hau albo batera utzi eta berarekin begiratu portuko

garabiei, elkarrekin isilik egotea baita maitasunaren frogarik behinena; elkarrekin

gaudela sentitzea, imajinatzea, amestea. Ez noa ene biziaren azken zizpurua gehiago

Page 6: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

luzatzea; estu baino estuago dut izara, min ematen dit, badakit, ordea, segundo gutxi

batzuk barru iritsiko dela azken arnasa, maite izan dudan oro gogoratzen dudalarik.

Ez nau iluntzen baratzatikan

azken loreak biltzeak

muga guztien arrazoi bila

arnas gabe ibiltzeak

arratsaldeko argi betera

zentzu denak umiltzeak

amets betezko loa baitakar

behin betirako hiltzeak.

Maite dut askatasunaren kantu gozoa, maite dut biziak gutariko bakoitza

maitatzen duen modua, maite dut arnastea, begiratzea, sentitzea, amestea...Maite dut.

Goxo

Page 7: Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010

MAITE DUT