Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

17

Transcript of Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Page 1: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)
Page 2: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Gaueko bederatziak jota ziren eta egunero bezala, Pablo bere amaren ohera joan eta bere ondoan gelditu zen.

Zenbat gustatzen zitzaion une hura!Amaren ondoko goxotasuna, berotasuna, maitasuna...

Page 3: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Bere ipuina hartu, amari zeharka begiratu eta bapatean galdetu zion:

Ama, musuek koloreak al dituzte?

Page 4: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Musuak?Ba, musuak era eta kolore askotakoak dira

eta esan nahiaren arabera, kolorea aldatzen dute.

Page 5: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Musu batzuk txikiak, zaratatsuak eta oso dibertigarriak dira. Hauek gorri disdiratsuak dira gereziak bezala, eta hauxe diote:

“zure alaitasunagatik maite zaitut”

A! Belarritakoen modura zintzilikatzen ditugun bolatxo gorriak?

Bai horixe!

Page 6: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Beste batzutan, musuak laranja kolorekoak dira eta...“Egunon, ohetik altsatzeko ordua...” Esaten digute.

Ezagutzen ditut. Goizero ematen dizkidazunak dira, baietz!

Bai horixe!

Page 7: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Eta musu horiak, ba al dira musu horiak?

Bai, egun batzutan musuak beroak eta luzeak dira. Eguzkia bezain disdiratsuak.Horiek dira horiak eta hauxe diote: “Zure ondoan egotea asko gustatzen zait.”

Bai, eta musuekin batera besarkadak etortzen dira. Horiek gustukoak ditut.

Page 8: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Ama, eta belarrietan , masailetan eta lepoan kilimak egiten dituztenak? Zein kolorekoak dira?

Horiek berdeak dira. Musikarekin batera dantza egiten dutenak. Gure zelaiak eta basoen kolorekoak.

Musu hauek bizitzarekin maitemindurik daude eta Euskal Herriko haurrak hazten ikustea gustatzen zaie.

Page 9: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Ama, Pabloren begiak erdi itxita ikusterakoan ahotsaren tonua jaitsi zen:

Ba dira ere, musu luzeak, lasaiak eta bigun bigunak. Hauek, urdin lehunak dira zerua bezala.

Maitasuna, sakona, mugaezina eta bukaezina dela esaten dute.

Eta maitasuna ilargiraino heldu al daitezke? Bai horixe!

Page 10: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Eta zenbait egunetan triste gaudenean, musuak misteriotsuak eta lila kolorekoak dira. Lagungarriak eta lasaigarriak.

Hauek horrela diote:

“Lasai, ez kezkatu, betirako zure ondoan egongo naiz eta.”

Page 11: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Pablo erdi lo eta esfortzu handi bat eginez begiak irekita mantentzeko, esan zuen:

Ama, musuak ostadarren kolorekoak dira.

Page 12: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Amak irripartsu begiratu zion eta kopetan musutxo bat eman zion.

Pablok, ordurako ia lo, galdetu zion berriro.

Eta hori ama? Zein kolorekoa izan da?

Page 13: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Orduntxe amak hitz batzuk xuxurlatu zizkion belarrira.

Hori maitia, elurra bezain txuria den musu bat izan da.Horrekin, zure ondoan sentitzen dudan pakea, lasaitasuna eta isiltasuna

adierazi nahi izan dizut. Gabon seme.

Page 14: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Eta kolore txuria noiz sortu zen, ba al dakizue?

Page 15: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)

Ostadarreko kolore guztiak elkar musu bat eman zutenean.

Page 16: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)
Page 17: Mamá, de qué color son los besos (gatelaniaz eta euskaraz)